AMERIDIARRAK

11
AMERINDIARRAK Amerindiarrak Amerikako lehen biztanleak izan ziren. Gizaki Zuria Amerikara iritsi baino askoz ere lehenago, eurak ipar Amerikako Lautada Handietan bizi ziren. Arkeologoek diotenez, beren arbasoak duela 40000 Urte Asiatik etorri omen ziren.Azken izotzaldian, lurreko itsasoen zati handi bat izoztu egin zen eta, adituek esaten dutenez. Handik iritsi ziren Amerikara.

description

LH 4.B MAILAKOEK EGINDAKO LANA

Transcript of AMERIDIARRAK

Page 1: AMERIDIARRAK

AMERINDIARRAK

Amerindiarrak Amerikako lehen biztanleak izan ziren.

Gizaki Zuria Amerikara iritsi baino askoz ere

lehenago, eurak ipar Amerikako Lautada Handietan bizi

ziren.

Arkeologoek diotenez, beren arbasoak duela 40000

Urte Asiatik etorri omen ziren.Azken izotzaldian,

lurreko itsasoen zati handi bat izoztu egin zen eta,

adituek esaten dutenez. Handik iritsi ziren Amerikara.

Page 2: AMERIDIARRAK

IPAR AMERIKAKO AMERINDIARRAK

Lautada Handietan hogeita hamar naziotako indiarrak bizi ziren:

• Dakotak, Komantxeak eta Cheyenneak: ehiztariak ziren eta

harrapakinen atzetik mugitzen ziren toki batetik bestera,

nomadak ziren.

• Mandanak eta hidatsak: sedentarioak ziren, bizileku jakin

batean artoa, babarrunak eta kalabazak lantzen zituzten.

Page 3: AMERIDIARRAK

Ipar Amerikako hego-mendebaldea lurralde lehorra eta

malkartsua da; mendilerro gorrixka eta ibai-arro estu eta

sakonak daude, arroila izenez ezagutzen ditugunak.Bertan,

hainbat tribu bizi ziren : Zuñiak eta Hopiak. Gizonezkoak

nekazari eta ehiztari ziren, eta emakumezkoak artisauak.

Zilarra asko erabili zuten lanak burutzeko.Gaur egun 9000

biztanle bizi dira Mexiko Berrian.

Page 4: AMERIDIARRAK

INUITAK

Inuitak, Amerika eta Groenlandiako lurralde artikoan bizi diren

tribuetako kideak dira.Inuit gizonezkoen betebeharrak etxeak

eraiki eta ehiza eta arrantza egitea dira. Inuit emakumezkoenak,

berriz, janariak prestatu, larruak ondu eta jantziak egitea dira.

Inuit familia osoa txabolak, zurez edo arbelez eginak, duen gela

bakar batean bizi da eta denek elkarrekin lo egiten dute. Etxean

sartzeko tunel bat egiten dute, jendea sartzean eta irtetean etxe

barruko berotasuna ez irteteko.

Page 5: AMERIDIARRAK

INKAK

Inka zibilizazioa Perun bizi zen 1100.urtetik 1532.arte.

Hiriburua Cuzco zen. Europarrak iritsi arte Quetsua zen

erabiltzen zuten hizkuntz bakarra.

Inkak oso nekazari onak ziren. Lurraldeak ongi

ureztatzeko bideak asmatu zituzten. Patata, artoa,

chirimoya, papaya… hazten zituzten. Oso ehiztari onak

izan ziren, egurrez egindako armak erabiltzen zituzten

animaliak harrapatzeko.

Page 6: AMERIDIARRAK

Machu Picchu (Mendi zaharra) hiria eraikitzeko harri handia-handiak erabili zituzten (10,15 tonakoak). Piramide mailakatua handiak eraikitzeko gaitasun handia garatu zuten. Badirudi 1600.urtean eraiki zutela eta Pachacutec buruzagiaren jauregia izan zela. Bertan 1000 biztanle inguru bizi zirela uste da. Inkek ez zuten idazkerarik landu, eta marrazkien bidez transmititzen zuten jakinduria. Sokaetan eginiko korapiloak erabiltzen zituzten hitz egiteko.

Egutegia, izarretan eta urtaro ezberdinetan oinarritua zegoen.

Page 7: AMERIDIARRAK

Atahulpak, Inken azken erregeak, soldadu asko

zituen, eta armada handia osatua

zuen.Borrokalari sutsua zen.

Espainolen laguna izan zen, baina azkenean hauek

ez zioten lagundu gerran eta preso hartu

zuten.1530. urte inguruan, Francisco Pizarrok,

bere soldadu espainolekin, hiria suntsitu zuen.

Page 8: AMERIDIARRAK

Aztekak

Aztekak nekazariak ziren,eta lurra ureztatzeko sistema

aurreratua asmatu zuten. Landu zituzten gaien artean dauzkagu:

artoa, tabakoa,chile, fruituak eta kotoia.5 egun pasa ondoren

merkatu eta feria handiak antolatzen zituzten salerosketak eta

trukaketak egin ahal izateko. Txanpona ez zuten ezagutzen, trukea

erabiltzen zuten.

Artisauak ziren eta arte ederrak landu zituzten : eskultura,

pintura … Urrea eta zilarra lantzen ere abilezia handia zuten.

Kotoiez eginiko oihal ederrak egiten zituzten.

Page 9: AMERIDIARRAK

Egutegiak 365 egunekoa zen eta 18 hilabetetan

banaturik.Hilabete bakoitzak ditu 20 egun, gutxi gora

behera.

Piramide mailakatuak eraiki zituzten, beren jaikoak

agurtzeko.Beste herri batzuen kultura ekarpenak

bereganatu zituzten.Eraikuntza handiak sortzen eta

eraikitzen oso onak izan ziren. Hieroglifoak erabiltzen

zituzten.

Aztekak borrokalari sutsuak ziren. Inguruko herriekin

borroka handiak izan zituzten. Hernán Cortes eta haren

armada espainola izan ziren inperio haren suntsitzaile

nagusietakoak.

Page 10: AMERIDIARRAK

MAIAK

Nekazari bikaina ziren, artoa lantzen zuten.

Artisauek besteak beste eskultura baxuerliebeak eta

urrezko eta zilarrezko apaingarriak egiten zituzten.

Eguzkia eta ilargia gurtzeko piramide mailakatua

zituzten.

Munduko kulturen artean herri nagusietakoa dela esan

dezakegu. Idazketa-sistema oso aurreratua erabili

zuten, hiri handiak sortu zituzten oihanaren bihotzean,

eta astronomo eta matematikari handiak izan

ziren.Aritmetika ,idazkera hieroglifikoa eta 365

eguneko eguzki-egutegia asmatu zituzten.

Soldaduak zituzten eta hainbat borroka eta gerretan

parte hartu zuten. Maien zibilizazioaren desagerpenari

buruzko informazio gutxi dago.

Page 11: AMERIDIARRAK

LEHEN HEZKUNTZAKO 4.B TALDEKO IKASLEEK

EGINDAKO LANA.

Zuen gustukoa izando delakoan……………

Luda, Leire, Izaro, Irati N., Egoitz, Oier, Sara, Naroa, Uxue, Adrian, Jorge, Erik, Ane, Iratí J.,Ainara eta Soumya