Ale berezia DBH 2012ko martxoa - Irunhasi zineten, gero errezetak, elkarrizketak, eta azkenean...

11
Ale berezia DBH 2012ko martxoa

Transcript of Ale berezia DBH 2012ko martxoa - Irunhasi zineten, gero errezetak, elkarrizketak, eta azkenean...

  • Ale berezia DBH2012ko martxoa

  • AGURRA

    Kaixo, gazteok:

    Gezurra badirudi ere, urtebete pasa da azkeneko IRUNERO ale berezia argitaratu genuenetik. Zuetako askok urteak daramatzazue IRUNERO aldizkarirako lanak egiten. Txikiak zinetela marrazki politak eta koloretsuak egi-ten zenituzten, eta poliki-poliki adinean aurrera egin ahala lan ho-riek zailtzen joan ziren. Horrela, txisteak edo asmakizunak idazten hasi zineten, gero errezetak, elkarrizketak, eta azkenean ipuinak eta erreportaiak idaztera iritsi zareten arte. Beste batzuentzat, be-rriz, lehenengo urtea izango da, baina seguru nago besteak bezain gogotsu aritu eta ahalegindu zaretela lanak egiten. Hemendik, eta agur honek ematen didan aukera aprobetxa-tuz, eskerrak eman nahi dizkizuet egindako lanengatik eta anima-tu nahi zaituztet ez bakarrik bide horretatik jarraitzera, baizik eta EUSKARA PLAZARA ateratzera, dagoeneko konprobatu baituzue euskera ez dela eskolan bakarrik erabiltzeko hizkuntza, aisialdian eta beste edozein arlotan ere erabiltzekoa. Ez naiz gehiago luzatuko, izan ere, irrikan egongo zarete, ho-nez gero, aldizkaria irakurtzen hasteko. Bihoazkizue, beraz, nire zorionak eta eskerrik beroenak zuei eta zuekin lanean aritzen di-ren irakasleei.

    Agur bero batIrunen, 2012ko martxoan

    2

    Ü

    ARGITARATZAILEA:Irungo Euskara ArloaForu kalea, 2 4. 20302 IRUN

    DISEINUA, MAKETAZIOAeta IMPRIMATEGIA:www.publicidadalfil.com

    AZALAKO IRUDIA:Samantha BermejoHirubide BHI

    JAURTIALDIA:1.060 ale

    LEGE GORDAILUA:SS-230-94

    berezia

    Fernando San Martín GubíaEuskara Ordezkaria

    Euskara Plazara

  • 5 BIGARREN HEZKUNTZA

    ÜDUNBOA Elkarrizketa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .5 Egunerokoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .12 Anaia maldan behera . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .17

    HIRUBIDE Aldizkariaren azala . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .1 Hain ezagunak ez diren heroiak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .6 Azala . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .16

    TXINGUDI IKASTOLA Billar . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .7 Bandalismoa. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .13

    IRUNGO LA SALLE Alfonbra mozten . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .8 Manifestua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .14

    TOKI-ALAI Hitzik politenak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .9 Itsuentzako xakea. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .15

    EL PILAR Txito polita nola egin . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .10 Manttangorri . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .19

    SAN VICENTE DE PAUL Beldurra Halloween gauean . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .11 Bertsoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .18

    AURKIBIDEA

    4 BIGARREN HEZKUNTZA

    Ü

    DUNBOA DBH 1 Uxue Garmendia Ariztegi

    Gure elkarrizketatuak Veronika San Felipe izena du, 34 urte ditu, Zaragozakoa da, Irunera etorri zen beste lanpostu hobea eman ziotelako (Decathlonen lan egiten zuen), beraz, duela 5 urte eta erdi dagoela Irunen, orain saskibaloiko entrenatzailea da Erroibide taldekoa hain zuzen ere, baina lehen talde bereko jokalaria izan zen, Espaniako saski-baloiko 1. mailan jokatu zuen. Erretiratu zen lesio larria izan zuelako. Bere bizitzan zehar bost kopa irabazi ditu zenbait txapelketatan.

    Hasteko Veronica hobeto ezagutzeko baliogarriak izango zaizkigun zenbait galdera egin genizkion:Zer nahiago: Uda ala negua? Txokolate beltza ala zuria?Uda nahiago dut eta txokolate txuria dut gustokoenaZer falta da munduan?ZintzotasunaZer dago soberan?KutsaduraZuretzat zer da egun perfektua? Familiarekin eta lagunekin pasatzen dudan egunaZertan aritzen zinen 8 urterekin?Ikasten, dantzatzen, judo, gimnasia ritmika eta saski-baloia jokatzenEta 14 urterekin?Saskibaloian jokatzenZer ikusten duzu telebistan? Albisteak eta pelikula-ren batDefinitu munduaren egoera hitz batean:Erdi purdikoaBirziklatzen al duzu? Gehien bat beira eta paperaZerk ematen dizu logura? NekeakZerk kentzen dizu? KezkakZerk izutzen zaitu? HeriotzaZerk lasaitzen zaitu? Nire jendearenkin egoteak

    ERROIBIDE SASKIBALOIKO TALDEAIRUNGO POLIKIROLDEGIAN

    Txikitan kirol eskolan parte hartu zenuen? Futbo-lean aritu al zinen?Bai, parte hartu nuen eta antolatzen ziren txapelke-tetan futbolean jokatzen aritu nintzen. Futbolean,

    saskibaloian eta eskubaloian aritzen ginen.Noiz hasi zinen saskibaloian? 9 urte nituenean hasi nintzen jolastenNoiztik zaude talde honetan? Talde honetan 4 urte daramatzat.Zer da hoberena moniterea izatetik?Elkarrengandik ikasten duguna. Adiskidetasuna, begirunea, sailtasunak nola gainditu... ,hau da, bizitzan aurrera egiteko baliogarria dena erakustea da niretzat hoberena.Zergatik hasi zinen saskibaloia praktikatzen beste kirola praktikatu ordez?Nire anaiak jolasten zuenez, berarengandik etorri zitzaidan zaletasunaZein da gaur egun Irunen dagoen saskibaloiaren egoera?Ez da batere kirol arrakastatsua. Oso presentzia eskasa du.Non entrenatzen zarete? Zein adinetako neska-mutilak entrenatzen dituzu?Artaleku polikiroldegian entrenatzen dugu. Gurekin 3 urtetatik 30urte bitartekoek entrenatzen dute.Badakit telebistan aterako zaretela. Kontatu meze-dez noiz eta zergatik.Bai, Otsailaren 19an izango dugun partidua graba-tuko digute.Zer esango zenioke saskibaloia praktikatzen hasi nahi duen neska edo mutil bati?Esango nieke kirola praktikatzeaz gain ondo pasatze-ko aukera ere izango dutela, asko dibertituko direla.Mila esker Veronica. 19an, faltarik gabe, telebista zuek ikusteko asmoz piztuko dugu.

    Veronica eta Jose Maria Miguel, Erroibideko entrenatzaileak

    Ü

  • 6 7 BIGARREN HEZKUNTZA

    Ü

    BIGARREN HEZKUNTZA

    Ü

    HIRUBIDE DBH 1 Silvia Calzada TXINGUDI IKASTOLA DBH 1 Mikel de Pablos

  • 8 9 BIGARREN HEZKUNTZA

    Ü

    BIGARREN HEZKUNTZA

    Ü

    IRUNGO LA SALLE DBH 1 Jon Olaizola Díez TOKI ALAI DBH 1

    ALFONBRA MOZTEN

    Ni eta nire anaia, oso bihurriak ginen txikitan. Duela hamar urte, bi urte nituenean, nire etxean bakarrik geratu nintzen nire amarekin eta anaiarekin. Ni, logelan nengoen lo egiten. Baina bat-batean esnatu nintzen. Orduan, anaia altxatu nuen eta biok egongelara joan ginen gure jokoekin. Nire ama, beste egongelan zegoen liburu bat irakurtzen. Oso pozik nengoen, nire jokoekin jolasten ari nintzelako. Asko jolastu nuen jostailuekin eta botata utzi nituen. Oso aspertuta nengoen eta ohera bueltatu nintzen.

    Hamar minutu pasa zirenean, ez nuen lorik hartu eta egongelara jaitsi nintzen. Han nire anaia jolasten zegoen. Bat-batean, guraize batzuk ikusi eta pentsatzen hasi nintzen. Hori bai poza nuena! Azkenean, zer egiteko gauza bat bururatu zitzaidan. Guraizeak hartu eta nire anaia-rekin batera alfonbraren ertzak mozten hasi ginen. Elkarrekin barre egin genuen. Gero, telebista jarri eta ``Chin-chan´´ ikusi genuen. Nire ama telebista entzun eta egongelara sartu zen. -Baina, baina, Zer da hau? - esan zuen nire amak. Nik, nire arrebari errua bota nion, baina ez zegoen etxean.

    Nire amak, oso haserre, ohera bidali gintuen eta bi egun telebista ikusi gabe zigortu gintuen. Hau bai zorte txarra!

  • 10 11 BIGARREN HEZKUNTZA

    Ü

    BIGARREN HEZKUNTZA

    Ü

    EL PILAR DBH 1 Carla Navascués eta Maialen Maeso SAN VICENTE DE PAUL DBH 1

  • 12 13 BIGARREN HEZKUNTZA

    Ü

    BIGARREN HEZKUNTZA

    Ü

    DUNBOA DBH 2 Itsasne Corral TXINGUDI IKASTOLA DBH 2 Julen Sanchez

    EGUNEROKOA

    Gaur goizean nire gelako garbiketa egiten ari nintzela, hara non, eta mahaiko azpikaldean zeloarekin itsatsita hamalau urterekin idatzita utzi nuen egunerokoa aurkitu dut.

    Nork esango zidan hogei urterekin nire lehenengo bihurrikeriak irakurtzen egongo nintzela?

    Egunerokoa irekitzeko giltza bat behar nuen, baina oraindik gogoratzen nuen ezkutalekua. Oheko koltxoia altxatu nuen eta han jarraitzen zuen oraindik.Egunerokoa ireki nuenean barruan zegoen argazki bat erori zen lurrera.

    Ah, Ze oroitzapenak! Hamar urte nitueneko argazki bat zen. Egu-nerokoko orriak marrazkiz eta bihotzez beterik zeuden eta “R” bat zegoen idatzita nonahi.

    Hara, orain oroitzen naiz! Hamalau urte nituela, nire bizilaguna gustatzen zitzaidan: Ruben. Aa ze tuntuna nintzen! Txikitako amodioak, dudarik gabe, dibertigarriak dira.

  • 14 15 BIGARREN HEZKUNTZA

    Ü

    BIGARREN HEZKUNTZA

    Ü

    IRUNGO LA SALLE DBH 2 Itsasne Corral TOKI ALAI DBH 2 Oihane Catediano

    IRUNGO LA SALLEKO IKASLEEN MANIFESTUABERDINTASUNEAN ELKARBIZITZEKO

    Irungo La Salleko ikasleak gara eta diskriminazioa eta genero indarkeria nola ikusten ditugun kontatu nahi dizuegu gure gizartean neskei eta mutilei ez zaigulako tratamendu berbera ematen, balore desberdinetan hezten gaituztelako. Egoera hau aspaldidanik dator, mutilen burmui-nean, belaunaldiz belaunaldi chip baten antzera grabatuta geratzen delarik.

    Neskak eta mutilentzako eskubide berdintasuna eskatzen dugu eta elkarrenganako erres-petua. Nesken janzkeraren inguruko aipamen diskriminatzailerik ez egotea nahi dugu, gure bizitza-ren jabe gara eta nahi dugun bezala janzteko eta nahi duguna egiteko eskubidea dugu.

    Sare sozialen bitartez ematen ari den jazarpena, non erasotzaileak, beste pertsona batzuk direla sinestaraziz, beraien biktimak izango direnetaraino iristen diren gertatzen ari da. Gure adine-koen artean ciberbullying-a ematen ari da. Sare sozialen inguruan, gutxi ikusten ditugun pertsone-kin harremanetan jartzeko oso tresna ona direla uste dugu, baina gure arerio ere bilaka daitezke, hainbat pertsonek erasotzeko, iraintzeko eta min egiteko erabiltzen baitituzte.

    Hori guztiagatik, ondorengo konpromisoak hartzen ditugu:

    •Emakumebatekedonolakoerasoapairatzenduenean,beldurrariukoeginetalaguntzaeskaintzea.

    •Saresozialetakoarriskuasaihesteagurepribatutasunababestuz.Inorezumiliatu,erasoedota diskriminatzea.

    •Saresozialetanargazkiprobokatzailerikezzintzilikatzea.Maitasunalortzekoezdugupro-bokazioaren beharrik, ez pertsonalki, ezta sare sozialen bitartez ere.

    •Mutilenintimitateanezsartzeaetagureansarezdaitezelaexijitzea,dauzkagunharrema-nen kontrolaren bidez, mobilak, eta abar.

    •Mutilokpartehartzendugunedozeinekintzatanneskeierepartehartzenuztea. •Estereotipofemeninoabetetzenezdutenneskekezdiskriminatzea,beraiennortasunagatik

    onartuzetaezhaienitxurafisikoagatik. •Neskenerabakiakerrespetatzea:“EZ,EZDA”. •Familiei,eskolarietaabarri,neskeietamutileibaloreetanheziketaberdinaematea

    eskatzea, elkarbizitza hobeago bat izan dezagun, pertsonei bere erabakiak bere kabuz hart-zen lagunduz.

    Eta Irungo hiritarrak garenez, ondorengoa eskatzen dugu:

    •Berdintasunbaloreakgizonetaemakumeontzat. •TratutxarrikgabekoIrunbat. •Etorkizunerakogizartezuzenagobatsortzeabertanbiziahalizateko. •Gureseme-alabakezdaitezeladiskriminazio,desberdintasunetaindarkeriabaloreetan

    hazi. •Neskak,mutilakbezainausarthezidaitezelaetamutilakneskakbezainsentibera.

    Lortu ahal izateko gure laguntza eskaini nahi diegu Irungo udaletxeari eta hiritar guztiei, emaku-meen kontrako indarkeria eta tratu txarren inguruko gaietan.

  • 16 17 BIGARREN HEZKUNTZA

    Ü

    BIGARREN HEZKUNTZA

    Ü

    HIRUBIDE DUNBOA DBH 2 Unai 2.D

  • 18 BIGARREN HEZKUNTZA

    Ü

    SAN VICENTE DE PAUL DBH 2 4. DBH EL PILAR DBH 2 Mireia Aldaya, Maialen Arocena eta Cristina Muguruza

    Elurra goitik beheraazkeneko asteangure ikasturtea

    amaitzeko urteanjendea urduri dabil

    gure inguruanaldaketa handiak

    dauzkagu aurrean.

    Eskolako urteakazkar pasatzean

    nostalgia islatzen dagure aurpegian

    berriro elkartzekoesperantza ezean

    gure amets guztiakdauzkagu buruan.

    Gozatzeko aukeragiro ezin hobean

    hamar urtetik gora-ko epe honetanirakasle, ikasleta lagun artean

    besterik esan gabeagur ta ondo izan!

    (Orioko balearen doinua)SanVicentedePauleko4.DBHkoikasleekegina

    19 BIGARREN HEZKUNTZA

    Ü