5932

1
Kontsulta-zerbitzua: erantzunak 5932 (2012/01/26) Galdera Grafiko edo kurba bat aztertzerakoan, etenik gabekoa bada, jarraia ala jarraitua dela esan behar genuke? Hau da, kurbaren jarraitasuna ala jarraitutasuna aztertzen dugu? Erantzuna Honelaxe esan eta idatzi behar duzu: funtzio JARRAITUA eta JARRAITUTASUNA (edo funtzio JARRAIKIA eta JARRAIKITASUNA, Ipar Euskal Herrian). Egia da funtzio JARRAIA eta JARRAITASUNA esan dela denbora askoan matematika eskoletan, baina seguruenik gramatikaren aldetik gaizki eraikitako berbak dira. Kontuan hartu adjektibo bat behar dugula funtzioa nolakoa den adierazteko, eta kategoria horren parekoa aditzaren partizipioa da, ez aditzoina; hau da, JARRAITU (edo JARRAIKI). Eta, gero, partizipio/adjektibo horren gainean eraikitzen da izen abstraktua, nolakotasuna adierazteko: JARRAITUTASUN (edo JARRAIKITASUN). Horretaz ohartu, eta partizipioaren alde jokatzeko proposatu zuten hainbatek; halaxe egin zuen, esaterako, Ibon Sarasolak bere Euskara Batuaren Ajeak liburuan (Alberdania, 1997), 111. orrialdean, jarrai itemean. Irakurri ezazu (zatitxo hori edo liburu osoa), merezi du eta.

Transcript of 5932

Page 1: 5932

Kontsulta-zerbitzua: erantzunak

5932 (2012/01/26)

Galdera

Grafiko edo kurba bat aztertzerakoan, etenik gabekoa bada, jarraia ala jarraitua dela esan behar genuke? Hau da, kurbaren jarraitasuna ala jarraitutasuna aztertzen dugu?

Erantzuna

Honelaxe esan eta idatzi behar duzu: funtzio JARRAITUA eta JARRAITUTASUNA (edo funtzio JARRAIKIA eta JARRAIKITASUNA, Ipar Euskal Herrian).

Egia da funtzio JARRAIA eta JARRAITASUNA esan dela denbora askoan matematika eskoletan, baina seguruenik gramatikaren aldetik gaizki eraikitako berbak dira. Kontuan hartu adjektibo bat behar dugula funtzioa nolakoa den adierazteko, eta kategoria horren parekoa aditzaren partizipioa da, ez aditzoina; hau da, JARRAITU (edo JARRAIKI). Eta, gero, partizipio/adjektibo horren gainean eraikitzen da izen abstraktua, nolakotasuna adierazteko: JARRAITUTASUN (edo JARRAIKITASUN). Horretaz ohartu, eta partizipioaren alde jokatzeko proposatu zuten hainbatek; halaxe egin zuen, esaterako, Ibon Sarasolak bere Euskara Batuaren Ajeak liburuan (Alberdania, 1997), 111. orrialdean, jarrai itemean. Irakurri ezazu (zatitxo hori edo liburu osoa), merezi du eta.