4. konpetentziak

3
KONPETENTZIAK Gaur egun asko entzuten ari da hezkuntza arloan konpetentzia terminoa. Baina zer da? Eta nola defini dezakegu? Konpetentzia bat pertsona batek, dituen baliabide edota errekurtso pertsonal guztiak (trebetasunak, jarrerak, ezaguerak eta esperientziak) erabiltzeko moduan datza, non zeregin jakin bat era egokian eta testuinguru zehatz batean ebatziko den. Gure hezkuntza sistemak konpetentzia hauetatik oinarrizko konpetentzia batzuk xedatu ditu. Zeintzuk dira oinarrizko konpetentziak? 1. Matematikarako gaitasuna 2. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna. 3. Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna. 4. Ikasten ikasteko gaitasuna. 5. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.. 6. Gizarte eta hiritartasunerako konpetentzia. 7. Giza eta arte-kulturarako gaitasuna. 8. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna. Oinarrizko konpetentzia horiek modu egokian aurrera eramateko zenbait irizpide kontuan hartu behar dira: - Gehienen eskura egon behar du, ez badago gehiengoaren eskura ez baita oinarrizkoa. Guztien laguntza bermatu behar du. - Baliagarria izan behar da, bizitzako arlo askotarako balio behar du. - Ikasten jarraitzen lagundu behar du. Nola bereganatzen ditugu oinarrizko konpetentzia hauek? Oinarrizko konpetentziak hezkuntza esperientzia anitzen bitartez bereganatzen dira. Hala ere, esperientzia horiek egokiak izan daitezen bi baldintza bete behar dira: helburuak, edukiak...era egokian ordenatzea eta ondo defini daitezela eta zeregin egokiak aukera ditzatela pertsonek konpetentzia osatzen duten elementuak ikas ditzaten.

Transcript of 4. konpetentziak

Page 1: 4. konpetentziak

KONPETENTZIAK

Gaur egun asko entzuten ari da hezkuntza arloan konpetentzia terminoa. Baina zer da? Eta nola defini dezakegu? Konpetentzia bat pertsona batek, dituen baliabide edota errekurtso pertsonal guztiak (trebetasunak, jarrerak, ezaguerak eta esperientziak) erabiltzeko moduan datza, non zeregin jakin bat era egokian eta testuinguru zehatz batean ebatziko den.

Gure hezkuntza sistemak konpetentzia hauetatik oinarrizko konpetentzia batzuk xedatu ditu. Zeintzuk dira oinarrizko konpetentziak?

1. Matematikarako gaitasuna2. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.3. Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.4. Ikasten ikasteko gaitasuna.5. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna..6. Gizarte eta hiritartasunerako konpetentzia.7. Giza eta arte-kulturarako gaitasuna.8. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

Oinarrizko konpetentzia horiek modu egokian aurrera eramateko zenbait irizpide kontuan hartu behar dira:

- Gehienen eskura egon behar du, ez badago gehiengoaren eskura ez baita oinarrizkoa. Guztien laguntza bermatu behar du.

- Baliagarria izan behar da, bizitzako arlo askotarako balio behar du. - Ikasten jarraitzen lagundu behar du.

Nola bereganatzen ditugu oinarrizko konpetentzia hauek? Oinarrizko konpetentziak hezkuntza esperientzia anitzen bitartez bereganatzen dira. Hala ere, esperientzia horiek egokiak izan daitezen bi baldintza bete behar dira: helburuak, edukiak...era egokian ordenatzea eta ondo defini daitezela eta zeregin egokiak aukera ditzatela pertsonek konpetentzia osatzen duten elementuak ikas ditzaten.

Oraingo Oinarrizko Curriculum Dekretuak izugarrizko garrantzia ematen die konpetentziei, hala ere, ez da betidanik horrela izan. Espainian, 1970ean portaerei eman zitzaien balioa, 1990ean jokabide eta gaitasunei eta, 2007an, konpetentziei. Hau da, aurrez duguna kontserbatzen da eta zerbait berria gehitzen: portaerak, jokaerak eta gaitasunak, aurretik datozenak, eta ikaskuntza mota berri bezala konpetentziak.

Oinarrizko konpetentziak bi modutan zehaztuta agertzen dira curriculum dekretuan: modu semantikoan ( gaitasun bakoitzaren definizio kontzeptuala) eta modu operatiboan ( arlo bakoitzak gaitasun bakoitzari egiten dizkion ekarpenen azalpena).

Hau guztia ondo ulertzeko, beharrezkoa da gaitasunak, konpetentziak, portaerak eta jokabideak ezberdintzea. Ikaskuntza mota eta mailak dira. Ezin daitezke bata bestearekin bildu, ezberdinak baitira. Aurrez esan dugun bezala, hezkuntza sisteman 4 ikaskuntza mailek dute balioa.

Page 2: 4. konpetentziak

Dudarik gabe, konpetentziak hezkuntza eremuan eskuratu daitezke, baina ez edozein egoeratan. Konpetentzia bat eskuratzeko ezinbestekoa da pertsonak euren baliabide guztiak erabiltzera bultzatuko dituen zereginak jartzea. Hau da, konpetentzia bat lortzeko oinarrizkoena zereginak ondo definitzea da eta denok oinarrizko konpetentzien sorkuntzan elkarlanean aritzea.

Oinarrizko gaitasunak ondorioak eragin ditzake hezkuntza zentroetan, curriculumean eta antolaketan hain zuzen ere. Alde batetik, Curriculuma moldatu beharko litzateke, eta, horrek, irakasleek ekimen guztiak aztertzea suposatuko luke. Beste aldetik, curriculum formal, informal eta ez informal integrazioa,hau da, familia eskola eta inguruaren arteko konpromiso estua.

Bigarrenik, ondorio antolatzaileak daude:taldekatze malgutasun handiagoa, ingurunearekiko zabaltasun handiagoa (familia) eta gune birtualen erabilera eraginkorra.

Azkenik, irakasle funtzioan eraginak ondorengoak izango ziren: baliagarriak diren praktikak mantentzea, praktika batzuk moldatu eta berriak sartu.

Amaitzeko konpetentzien ebaluazioaren inguruan hitz egingo dugu. Hauek burututako zereginen bitartez ebaluatzen dira, informazio iturri ezberdinak erabiliz eta ikaslearen hezkuntza mailara egokitutako ebaluazio irizpide zuzenak aplikatuz. Ez dira konpetentzia bakoitzeko ebaluazio irizpideak existitzen, bai ordea curriculumeko alderdien barruan. Beraz, ebaluazio irizpideak eta oinarrizko konpetentzian erlazionatu beharko ditugu, bestela ez baitugu beste irizpiderik, sortzeke baitaude. Konpetentzien ebaluaziorako informazio iturri egokienak (ikaslearen lanak, azterketak, ikasgelako behaketa, elkarrizketak…) zereginen ebazpenari buruzko datuak aurkezten dizkigutenak dira. Konpetentziak lortzearen oinarria zereginen ebazpena bada, ebaluazioaren oinarria horixe izango da: egitekoa nola ebatzi duen, zein zailtasun topatu dituen eta zein gainditu dituen.