4 EURO • 2013KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ......te liburuxka. Horrez gain, Hik Hasi-ren webgunean...

44
hh IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA • ARANTZA ZUGAZAGASTI • 0-3 ZIKLOKO HEZITZAILEEN FORMAZIOA • ASTEKO PROTAGONISTA • EUSKARAZ BIZI PROIEKTUA • KARMELE JAIO 182 hik hasi 4 EURO 2013KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA

Transcript of 4 EURO • 2013KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ......te liburuxka. Horrez gain, Hik Hasi-ren webgunean...

Page 1: 4 EURO • 2013KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ......te liburuxka. Horrez gain, Hik Hasi-ren webgunean () salgai jarriko da 15 euroan. Harpide-dunek beste ale bat nahiko balute 10 euroan

hh

IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA • ARANTZA ZUGAZAGASTI • 0-3 ZIKLOKO HEZITZAILEEN FORMAZIOA • ASTEKO PROTAGONISTA

• EUSKARAZ BIZI PROIEKTUA • KARMELE JAIO

182hik hasi

4 EURO • 2013KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA

Page 2: 4 EURO • 2013KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ......te liburuxka. Horrez gain, Hik Hasi-ren webgunean () salgai jarriko da 15 euroan. Harpide-dunek beste ale bat nahiko balute 10 euroan
Page 3: 4 EURO • 2013KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ......te liburuxka. Horrez gain, Hik Hasi-ren webgunean () salgai jarriko da 15 euroan. Harpide-dunek beste ale bat nahiko balute 10 euroan

aurkibidea10gaia

IRAKASLEEN PRESTAKUNTZAHizkuntzen-irakaskuntza jardueraren azterketa egin eta irakas-leen prestakuntza bultzatzeko —eta aldi berean ikertzeko—Hiprest sarea sortu dute EHUko eta MUko irakasle multzobatek. Metodologia hauxe da: irakasle-gaien edo irakasle hasi-berrien lan-jarduna bideoan grabatu, eta ondoren, bideo horiikuskatzea eta hausnartzea prestatzailearen laguntzaz.

16elkarrizketa

Argitaratzailea: XANGORIN Errekalde hiribidea, 59. Aguila eraikina, 1. solairua. 20018 DONOSTIA GIPUZKOA. Tel: 943/ 371 408 ; www.hikhasi.com; Posta Elektronikoa:[email protected]; Lege Gordailua: SS-1001/95. ISSN: 1135-4690. Erredakzioa: Joxe Mari Auzmendi, Ainhoa Azpiroz, Ainara Gorostitzu eta Arantzazu Muñoa. Erredakzio batzordea: Nerea Agirre, Izarne Garmendia, Miren Guilló, Mari Karmen Irastorza, Iñigo Larrañaga, Aritz Larreta, Josi Oiarbide, Maite Saenz, Xabier Sarasua, Arantxa Urbe. Aholkulkariak: Nerea Alzola, Abel Ariznabarreta, Felix Basurko, Begoña Bilbao, Mariam Bilbatua, Aines Dufau, Luis Mari Elizalde, Lore Erriondo, Guillermo Etxeberria, Gurutze Ezkurdia, Idoia Fernandez, Xabier Isasi, Irene Lopez-Goñi, Izaskun Madariaga, Karmele Perez Urraza, Amaia Vazquez, Lontxo Oihartzabal, Fito Rodriguez eta Matilde Sainz. Administrazioa: Uxue Ugartemendia. Diseinua: Graf!k. Maketazioa: Xangorin. Inprimategia: ANtzA S.A.L. Azaleko irudia: Argazki Press. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak onetsia (2013-10-16). Kopurua: 3.600 ale.

hik hasiko artikuluez edonon eta edonoiz balia zaitezke. Kasu horietan itazaroa aipatzea eskertuko genizuke. hik hasik ez ditu beregain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin.

5 editoriala

6 hizpide izan da8 hizpide izango da10 gaiaIRAKASLEEN PRESTAKUNTZA Norbereburua lanean ikusi eta aztertzea da gakoa

18 elkarrizketaARANTZA ZUGAZAGASTI Santo Tomas Lizeoko irakasle ohia

24 0-3 zikloko hezitzaileen formazioa

28 esperientziakEUSKARAZ BIZI: Euskararik gabe ezin izan, ezin bizi

32 ekarpenakAsteko protagonista.

36 galdeidazueZer ekarpen egin diezaioke eskolan diharduen irakasleedo hezitzaile bati Gestalt ildoko prestakuntzak? MARITXU

JIMENEZ

40 hik hasi-ren proposamenaKoloreKolore Nahierara pintatzeko eta osatzeko ilustrazioak

42 Atzeko atetik KARMELE JAIO

www.hikhasi.com

ARANTZA ZUGAZAGASTI37 urteko ibilbidea du Santo Tomas Lizeoko irakasle ohiak.Haur Hezkuntzan aritu da nagusiki. Hizkuntzen irakaskuntzanespezializatu da eta materialgintzan nahiz irakasleen presta-kuntzan ere jardun du. Irakasleek ilusioz beteak izan behardutela dio, enpatia handikoak eta beti prestatzen ariko direnak:“Teoriatik ondo gabiltza, baina praktika gehiago behar dugu”.

Page 4: 4 EURO • 2013KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ......te liburuxka. Horrez gain, Hik Hasi-ren webgunean () salgai jarriko da 15 euroan. Harpide-dunek beste ale bat nahiko balute 10 euroan

hik hasi: hezkuntzari garrantziaematen diogunon komunitatea

26. liburu-monografikoa DOAN jasoko dute harpidedunek hik hasi aldizkariarekin batera. Alfredo Hoyuelos europar doktoreak koordinatu duen liburua 13 ekarpenek osatzen dute.

Kaleko prezio arrunta: 15 euro.Harpidedunentzako prezioa: 10 euro.

Eskaerak egiteko: http://www.hikhasi.com/materiala

Page 5: 4 EURO • 2013KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ......te liburuxka. Horrez gain, Hik Hasi-ren webgunean () salgai jarriko da 15 euroan. Harpide-dunek beste ale bat nahiko balute 10 euroan

e d i t o r i a l aa z a r o a

Familia, ikastetxearen aliatua

Asko eskatzen zaio eskolari.Konpententziez jabeturiko haurrakosatzeaz gain, kritikoak, solidario-ak, hezkidetzaileak, euskaldunak...izan daitezen eskatzen zaio. Eta ikastetxeak ba al du horretarakotresnarik, baliabide ekomonikorik,jenderik, espaziorik...? Badu hau-rrak hezten lagunduko dion aliatubat eskolak: familia.

Haurraren ongizatea eta garape-na lehenesten dituzten bi sistema di-ra ikastetxea eta familia, helburuberbera duten bi sistema, beraz. Sa-rri, baina, bizkar emanda aritzen di-ra lanean. Aurreko hik hasi-n ikusiahal izan genuen eran, batzuek bes-teez susmoak dituzte: familiak es-kolak berari buruz iritzi txarra duelauste ohi du, eta alderantziz. Joxe Amiamaren tesiak erakutsi duenez,ordea, gauzak bestela dira: ondo da-kite biek elkarren beharra dutelakonpartitzen duten helburu hori au-rrera atera dadin. Eta sistemek ustebaino iritzi hobea dute bata besteariburuz.

Gurasoek ikastetxearen beharradute. Baina ikastetxeek ere familienpremia dute, haien babesa, erreko-nozimendua eta oroz gain sosten-gua behar dute. Orain —krisi egoe-ran, murrizketen erdian, LOMCErenmehatxupean— inoiz baino gehia-go.

Familiaren eta ikastetxearen ar-teko harremana, alabaina, ez da be-harrezkoa Haur Hezkuntzan soilik.Hortik aurrera, LHn eta DBHn ereespazioak, denborak eta zubiak eraiki behar dira eragile guztiok par-tekatzen dugun helburua aurrera atera dadin. Nork beretik jarriz, es-kolak eta familiak, baina baita gizar-teak eta administrazioek ere. Huhe-ziko Elena Lopez de Arana eta Ale-xander Barandiaran irakasleen hi-tzak geure egiten ditugu: “Umearenongizatea ez da soilik familia eta es-kolaren egitekoa, baizik eta gizarteosoaren inplikazioa behar da. Pre-bentzio horrek gizarte osasuntsua-goa eraikitzen lagunduko liguke”.

Hik Hasi-k Haur Hezkuntzari es-kaintzen dizkion jardunaldietan fa-milien eta eskolaren arteko harre-man osasuntsu bat bideratzeko kla-beak eman zituzten hizlariek. Has-teko, Ategorritxo haur-eskolako he-zitzaile Leire Garrok eta Josune Be-lamendiak gogoratu zuten eran,haurra bere familiarekin dator esko-lara, eta “haur bakoitza onartua sen-tiarazi behar dugu bere familia-ere-duan”. Nola? Myrtha Choklerrek eman zuen erantzuna: Elkar ezagu-tuz. “Inork ez du errespetatzen eza-gutzen ez duena. Ezagutzen ez du-guna etsai bihurtzen da, amenazu.Horrek esan nahi du elkar ezagutze-ko denbora hartu behar dugula”.

Ikastetxeak komunitateko partedira, eta familiei eta komunitatearizabalik egon beharko lukete. Esko-lak topagune izan behar duela esanzuten behin eta berriz hizlariek. Zernolako jendartea eraikiko dugu bizigaren komunitate horri bizkar emanda, itxita, lan egiten badugu?

“Umearen ongizatea ez da soilikfamilia eta eskolaren egitekoa, baizik eta gizarte osoareninplikazioa behar da. Prebentziohorrek gizarte osasuntsuagoaeraikitzen lagunduko liguke”

182. zenbakia. 2013ko azaroa • hik hasi • 5

Page 6: 4 EURO • 2013KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ......te liburuxka. Horrez gain, Hik Hasi-ren webgunean () salgai jarriko da 15 euroan. Harpide-dunek beste ale bat nahiko balute 10 euroan

Bakardadean onartu du PPk hez-kuntza erreforma Espainiako Kon-gresuan. Ia bi urte karguan, eta JoseIgnacio Wert Hezkuntza Ministroakez du lortu oposizioaren inolako ba-besik. Gainera, ohar argia egin dio oposizioak gobernuari: legea bertanbehera utziko dute PPk gehiengoagaldu orduko. “Hilda jaio da errefor-ma”.

Herritarrek ere LOMCE legearenplantoa eskatu dute. Horren adibidedira urriaren 24ko protestak edota urriaren 12an Bilboko kaleetan eginzen manifestazio jendetsua Hegoal-deko erakundeei legea ez aplikatzeradei egiteko. 10.000 lagun bainogehiago elkartu ziren eta Bilboko ka-

leak zeharkatu zituzten “Euskal He-rrian gure hezkuntza eraiki. LOMCEriez!” lelopean.

Deitzaileen izenean Hik Hasi-kokoordinatzaile Joxe Mari Auzmendikhartu zuen hitza: “Hezkuntza eragileugari elkartu gara hemen, LOMCErenaurka gaudela adieraztera, ondoriokaltegarriak ekarriko dituelako gureikastetxeetara”. Gobernuek jarrerabat hartu behar dutela gaineratuzuen: “Eskatzen diegu ez dezatela le-gea martxan jarri, ez dezatela LOMCEaplikatu gure eskoletan”.

Era berean, azken hamarkadetanhezkuntzan egindako lanari jarraipe-na emateko konpromisoa agertu zu-ten.

Euskal curriculuma garatzeko bideari ekin diote

Euskal curriculuma garatzeko etahezkuntza lege berri baterako pauso-ak emateko ibilbidea hasi dute EuskoJaurlaritzak eta hezkuntzako eragilezenbaitek. Haziberri 2020 izena jarridiote egitasmoari. Hiru urrats zehaztudituzte bide hori egiteko, eta abian ja-rri dute lehenbizikoa: eredu pedago-gikoari buruz eztabaida zabaldukodute, bakoitzaren iritziak bildu aben-durako, eta otsailerako irizpideak ba-teratu. Horren odoren taxutuko di-tuzte curriculum dekretuak, eta, au-rrerago, hezkuntza legea.

Oraingoz ondoko hauek osatzendute taldea: Ikastolen Elkartea, Kris-tau Eskola, Sortzen Ikasbatuaz, Sare-an, EHUko irakasle fakultateak, Ikas-giltza, Eusko Ikastola Batza, Erkide,EHIGE, BIHE, Irakaskuntza Zentro-en Elkarte Autonomoa eta BizkaikoElizbarrutiko Ikastetxeak. Sindika-tuek eta ikasle taldeek ez dute mo-mentuz parterik hartzen.

Hiru oinarrirekin egingo dute eus-kal curriculuma garatzeko bidea: era-gileek adostu eta garatutako euskalcurriculuma, gobernu-programa etaEuropako Batasunaren gidalerroak.Era berean, hiru zutabe ditu planak:hezkuntza-eredu pedagogikoarenmarko propioa, euskal curriculuma-ren dekretua eta Euskal Hezkuntza-ren Legea.

LOMCE legea onartu da herritarren protestapean

6 • hik hasi • 182. zenbakia. 2013ko azaroa

hizpide izan da

Page 7: 4 EURO • 2013KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ......te liburuxka. Horrez gain, Hik Hasi-ren webgunean () salgai jarriko da 15 euroan. Harpide-dunek beste ale bat nahiko balute 10 euroan

Eskola erlijiosoetan protestan jarraituko duteitunik lortu ezean

Gatazkak aurrera darrai KristauEskolaren eta IZEAren ikastetxeetanlan itunean aurrerapausorik ez dute-lako egiten. Beste itun bat egin arte oraingoari eutsi nahi diote sindika-tuek, hori adostu zutela diote-eta. Pa-tronalak berriz kontrakoa dio.

Sindikatuek auzitegietako bideaabiatu dute. Patronalak lan hitzarme-na urratu duela salatu dute Espainia-ko ituna, balditza eskasagoak ditue-na, hartu nahi duelako oinarri. Egoe-ra aldatzen ez bada azaro amaieranmobilizazio astea antolatzeko asmoadute.

hizpide izan da

182. zenbakia. 2013ko azaroa • hik hasi• 7

Elkarbizitza hezkuntzatik sendo-tzeko akordioa sinatu dute EuskoJaurlaritzak eta hemezortzi eragilek.Oinarriekin ados egon arren, ELAk,LABek eta EILASek ez dute ituna izen-petu. Aterik ere ez dute itxi, ordea, etaJonan Fernandez Eusko JaurlaritzakoBake eta Bizikidetza zuzendariak azaldu bezala, akordioa irekia da etaedonork edonoiz izango du bat egite-ko aukera.

Hitzarmenak ez dio erreferentzia-rik egiten Euskal Herriko gatazkari,ezta indarkeriari ere. Baizik eta “ga-tazka suntsitzaileak”, “giza eskubide-en urraketak” eta “mota guztietako in-darkeria fenomenoak” aipatzen dirabertan. Sinatzaileen ustez lau jatorri

Guztira 9.250 ikaslek (% 36,6) eman dute izena euskaraz ikastekolehen mailan, eskola publiko elebi-dunean, Seaskan edo pribatu giristi-noan. Era berean, 16.018 lagun (%63,4) ari dira frantses elebakarrean ikasten. Hala ere, azken hamar urtee-tan ikasle elebidunen kopuruak na-barmen egin du gora, % 30,4tik %43,6ra hain zuzen.

Bigarren mailan (12 urterekin),ordea, kontuak bestelakoak dira.Nahiz eta 39 kolegiotatik 27tan es-

kaintza elebiduna izan, eredu horre-tan parte hartzen dutenak gutxi dira:publikoan, 804 ikasle; giristinoan,667; eta Seaskan, 644. Lizeoetan arebaxuagoak dira kopuruok: 198, pu-blikoan; 120, eskola giristinoan; 195Seaskan.

Mobilizaziorako deiaEuskara hil nahi izatea leporatu

dio Seaskak Frantziako Gobernuari.Paxkal Indo Seaskako lehendakaria-ren esanetan, Paueko prefetak eta

Baionako suprefetak Hendaiako etaBeskoitzeko ikastolen etorkizuna oz-topatu nahi dute, Frantziako Fallouxlegea urratzen duela argudiatuta.Hendaiako kasuan egoitza eraikitzeadebekatu zaio herriko etxeari, etaBeskoitzeko ikastolaren kasuan, lurpublikoa erabiltzea.

Egoera horren aurrean bi bidehartuko ditu Seaskak: mobilizazioabatetik eta auzibidea bestetik. Seas-kak bat egin du Batera plataformak azaroaren 30ean Maulen antolatuduen manifestaziorako deialdiare-kin. Gisa berean, iragarri du abendua-ren 28an manifestazioa egingo duelaBaionako kaleetan.

dituzte horiek: dogmatismoa, fatalis-moa, manikeismoa eta sektarismoa.Hortaz, horiei aurre egiteko hitza eman dute.

Hitz jokoa eginaz lau oinarri etikozehaztu dituzte: kenketa, “gure ikus-pegia beti osatu gabea dela onartzea”.Batuketa: “Zailtasunen artean auke-rak sustatzen ikastea”. Zatiketa: “Ego-era bakoitzean gure erantzukizun eti-koa geure gain hartzea”. Biderketa:“Giza duintasunaren goi mailako ba-lioa ulertzea”. Lau ardatz horien bitar-tez, hiru helburu nagusi bultzatu nahidituzte: indarkeriaren prebentzioa,giza eskubideen babes unibertsala eta gizartea elkartzeko bizikidetzareneta bakearen kultura.

Bizikidetza sustatzeko ‘Gizalegez’ hitzarmena abian da

Iparraldean lehen mailako ikasleen herena hasten daeuskaraz ikasten

Page 8: 4 EURO • 2013KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ......te liburuxka. Horrez gain, Hik Hasi-ren webgunean () salgai jarriko da 15 euroan. Harpide-dunek beste ale bat nahiko balute 10 euroan

8 • hik hasi • 182. zenbakia. 2013ko azaroa

Eskola Kirolaren araubidea ezartzen duen dekretu berria prestatu du Eusko Jaurlaritzakgaur egun arlo horretan indarrean dagoen araudia eguneratu eta osatzeko helburuarekin. De-kretuak arautzen duenaren arabera, kirolariei ezarritako zigorrek izaera hezitzailea, preben-tiboa eta zuzentzailea izango dute.

Arau-hausteak hiru mailatan sailkatzen dira, larritasunaren arabera: arau-hauste oso la-rriak, larriak eta arinak, bai kirolariek burututakoak, bai teknikari eta zuzendarienak eta bai-ta erakundeenak ere. Arau-hauste oso larrien artean, nabarmentzekoak dira kirolean indar-keria, sexismoa, arrazismoa, xenofobia, homofobia eta intolerantzia pizten duten aiderazpenpublikoak eta ekintzak; edo kirolariei, epaileei, teknikariei, kirol-agintariei, ikusleei edo txa-pelketan esku hartzen duten gainerako pertsonei eraso egitea, larderiatzea edo hertsatzea.

Eusko Jaurlaritzako ordezkarien arabera, eskola kirolaren izpirituarekin bat egiten dudekretuak, eta hark bezala, eskolako neska-mutilen formazio integrala eta jarduera fisiko ja-rraitua sustatzea hartzen ditu helburu.

hizpide izango da

Kirolariei ezarritako zigorrek, izaera hezitzailea

Haur Hezkuntza. Zenbait aho-tsetarako abestia izenburupean 26.monografikoa argitaratu du Hik Ha-si-k, Alfredo Hoyuelos Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleakkoordinatuta. Haur Hezkuntzarenmunduarekin zerikusia duten zen-bait profesionalek osatutako proiek-tua da. Guztira 26 lagunek hartu duteparte eta 14 artikulu idatzi dituzte 0 ur-tetik 6 urtera arteko hezkuntza-espe-rientziari buruz.

Haur Hezkuntzari dagokion alo-rrean eskaria zegoela ikusita, hainbatjarduera burutu ditu Hik Hasik, halanola, Modena eta Reggio Emiliako udal haur-eskolak ezagutzeko anto-latutako jardunaldi eta bidaiak, Pi-kler-Lóczyko ildoa ezagutzeko egin-dakoak, 0-3 zikloko hezitzaileentza-ko formazioa, etab. Bide horri segidaeman nahi dio monografikoak.

Harpidedunek etxean jasoko du-te liburuxka. Horrez gain, Hik Hasi-ren webgunean (www.hikhasi.com)salgai jarriko da 15 euroan. Harpide-dunek beste ale bat nahiko balute 10euroan erosi ahalko lukete.

Haur Hezkuntzari buruzkomonografikoa kalean

Portaera desegokiak, indarkeriazko gertaerak, berdinen arteko tratu txarrak, eskola-ja-zarpena (bullying eta ciberbullying) eta, oro har, eskolaren esparruan elkarbizitzari eragindiezaiokeen edozein egoera gertatuz gero hartu beharreko prebentzio-neurriei buruzko hi-tzarmena sinatu dute Eusko Jaurlaritzako bi Sailek, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultu-ra Sailak eta Segurtasun Sailak. Hala, 150 ertzain boluntariok hitzaldiak emango dituzte Ara-bako, Bizkaiko eta Giuzkoako eskoletan.

Tratu txarrei aurre egiteko, ertzainek hitzaldiakemango dituzte eskoletan

Page 9: 4 EURO • 2013KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ......te liburuxka. Horrez gain, Hik Hasi-ren webgunean () salgai jarriko da 15 euroan. Harpide-dunek beste ale bat nahiko balute 10 euroan

hizpide izango da

182. zenbakia. 2013ko azaroa • hik hasi• 9

“Eskola libre etademokratikoak: gizarte

aldaketarako tresna eta gako”izenburupean ikastaroa egingo

da azaroaren 16an eta 23anEibarko Markeskoa Jauregian.

Helburua, indarrean denhezkuntza sistemaren inguruko

hausnarketa ahalbidetzea,pedagogia berriak eta eskola-

eredu ezberdinak ezagutzea etahezkuntza-irakaskuntza prozesua

osasuntsuago egiteko gakoakezagutzea da.

Eskola alternatiboen gaineko ikastaroa

Azaroaren 7an, osteguna,“Hezkuntza Etorkinekin” XI.Mintegia egingo da “Ikasle

etorkinen eskola errendimenduaeta gizarteratzea” izenburupean

Donostiako Filosofia etaHezkuntza Zientzien FakultatekoAreto Nagusian. Izena emateko943 018264 telefono zenbakira

deitu edo [email protected] idatzi behar da.

Ikasle etorkinen inguruko mintegia

Euskal Herriko iraganeko eta oraingo hezkuntzaz hausnartzekoeta etorkizuneko gakoak ematekojardunaldia antolatu du EHUk aza-roaren 14 eta 15erako eta bertanparte hartuko du Hik Hasik ere. Os-tegunez, 9:30ean hasita Donostia-ko Filosofia eta Hezkuntza Zien-tzien Fakultateko Areto Nagusianegingo da saioa. Sarrera doakoa da.

Besteak beste, ondoko gaiak jo-rratuko dira bertan: Gipuzkoako ikastolak frankismoan; Euskal He-rriko lanbide heziketa frankismogaraian; emakumeak makilen ga-raietan; Emakume Abertzale Ba-tzaren hezkuntza-egitasmoak;hezkuntza kalitatearen hobekun-

Hik Hasi-k ‘Hezkuntza Euskal Herrian atzo eta gaur’ jardunaldian parte hartuko du

tza, hezkuntza legeetatik haratago;Iparraldeko ikastolak; hezkuntzaberrikuntza lanbide heziketan, etab.

Ostiralean, 15:30 eta 17:30 arte-an “Hezkuntzak arduratzen gaitu”izenburupean tailerra egingo duHik Hasik. Hezkuntza antolaketa-ren, herri ikuspegiaren edota pres-takuntzaren gainean aurkezpen la-burrak egin ondoren, hezkuntzanola hobetu eztabaidatuko da. Hiz-larien artean izango dira, MatildeSainz eta Agurtzane Azpeitia Mon-dragon Unibertsitateko irakasleak,Paulo Iztueta soziologoa eta MirenCamison haur filosofiako irakas-lea.

Page 10: 4 EURO • 2013KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ......te liburuxka. Horrez gain, Hik Hasi-ren webgunean () salgai jarriko da 15 euroan. Harpide-dunek beste ale bat nahiko balute 10 euroan

G A I A

10 • hik hasi • 182. zenbakia. 2013ko azaroa

Irakasleen prestakuntzaNorbere burua lanean ikusieta aztertzea da gakoa

Page 11: 4 EURO • 2013KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ......te liburuxka. Horrez gain, Hik Hasi-ren webgunean () salgai jarriko da 15 euroan. Harpide-dunek beste ale bat nahiko balute 10 euroan

G

Irakaskuntza jardueraren azterketaegin eta irakaslearen prestakuntzabultzatzeko —eta aldi berean, ikertzeko— Hiprest sarea sortu duEHUko eta MUko irakasle multzobatek. Hizkuntzako irakasleenprestakuntza dute xede, eta praktika oinarri hartuta, formaziorako bide berri bat irekinahi dute. Horrexegatik irakasle-gaien eta irakasle hasiberrien jardueraren analisianzentratzen dira, hau da, lana beradute jarduera formatzailea. Gelakojarduna bideoan grabatu, eta ondoren, bideo hori ikuskatu etahausnartzen dute irakasle-gaiekedo hasiberriek prestatzailearenlaguntzarekin. Horixe da prestakuntzarako proposatzenduten eta darabilten metodologia.Izan ere, irakats-jarduera hobetzebidean jarriko duten aldaketak ezdira etorriko irakasleari kanpotikkontseiluak ematen zaizkiolako,baizik eta irakaslea bera konturatudelako bere jardueraren muinaz,taxuz egindakoaz eta hobetu beharrekoaz.

182. zenbakia. 2013ko azaroa • hik hasi • 11

Unibertsitatean irakasle titulua atera duenari eskolako ateak ireki-tzen zaizkio, badu homologazioa ira-kaskuntzan aritzeko. Ziurrenik, or-dea, unibertsitatean eskuratutako ja-kintza eta gaitasunak ez dira nahikoaizango bizitza osoan irakasle izatearieusteko. Are gehiago, abiada bizianaldatzen ari den gizartean, beste lan-bideak bezalaxe, irakasleen lanak ereasko eboluzionatu baitu azken urtee-tan. Hezkuntzak bizi duen orientabi-de “kudeatzaileaz” hitz egiten da edo-ta irakaskuntzaren “zenbakikeriaz”(emaitzetarako bideratutako hez-kuntza), eta horri gehitu behar zaio,sarri irakasleek, irakasteaz gain, la-guntzaile psikologiko eta sozial lanakegin behar izaten dituztela, gazteria-ren kulturatik at dauden balioentransmititzaile direla, etab.

Egoera konplexu horretan mol-datuko diren ondo prestatutako ira-kasleengan jartzen da begirada, bainaunibertsitatetik atera berri den irakas-leak ereduak behar ditu, erreferen-tziak, baliabideak eta laguntza. Besteesparru batzuetan esan ohi da arituz ikasten dela ofizioa eta gauza beragertatzen da irakaskuntzan ere. Nor-bere burua lanean ikusi eta aztertzeankonturatzen dira irakasle asko, aurrezuste zutenaren kontrara, ikasle ba-tzuei ia kasurik ez dietela egin, ustebaino azkarrago hitz egin dutela edo-ta azaldutakoa ikasle gutxi batzuekbaino ez dutela ulertu.

Horrexegatik, irakasleen presta-kuntzarako azken joerak gelako jar-dunean egiten den lanaren analisianoinarritzen dira. Eta zentzu horretan,unibertsitate aldian eskoletan egitendiren praktikek berebiziko garrantziahartzen dute.

Baina, nola “profesionalizatzen”dira irakasleak? Zer arazori egin behar

diete aurre hasiberriek ofizioan has-tean? Nola ikasten da irakasle ofizioa?Azkartu liteke profesionalizazioa? Irakasle eskarmentudunek zer egite-ko lukete hasiberrien prestaketan?Galdera horiei erantzuteko eta XXI.menderako irakasleak prestatzekoHiprest iker-sarea sortu dute EHUkoBERBA taldeko eta Mondragon Uni-bertsitateko MIKER taldeko irakasle-ek, Genevako UnibertsitatekoCRAFT taldeko Itziar Plazaolaren la-guntzarekin.

Hizkuntzaren irakaskuntzako ira-kasleak formatzen aritzen diren EHU-ko eta MUko formatzaile-ikertzaileekosatzen dute beraz Euskal Herriko Hi-prest ikerketa-sarea. Orain dela hiruurte inguru sortu zen, irakasle-gaienedota irakasle hasiberrien prestakun-tzarekin arduratuta zebiltzan irakaslemultzo baten artean. Irakasleen pro-fesionalizazioa ikertzea eta lantzea dataldearen helburua, eta oro har, di-daktikaren eta pedagogiaren alorrakjorratzen badituzte ere, hizkuntzakoirakasleen prestakuntzan zentratzendira. Haur Hezkuntza, Lehen Hez-kuntza, Bigarren Hezkuntza nahizhasierako prestakuntza eta etengabe-ko prestakuntza dituzte jomugan. Xe-de beraren inguruan indarrak batu eta elkarlanean aritzeko elkartu dira,eta jardunean denbora asko ez bada-ramate ere, hasi dira hainbat jardunal-di, artikulu eta ekimen burutzen, etabarne lanak ere aurrera doaz. Hipresttaldeak Donostian egin duen bilerabatean elkartu da hik hasiUri Ruiz Bi-kandi BERBA taldeko ordezkariare-kin, Matilde Sainz MIKER taldekoare-kin eta Itziar Plazaola Genevako Uni-bertsitateko ikerlariarekin.

Formaziorako bide berri bat irekinahian sortu zuten Hiprest eta horre-tan dihardute. Bide berri horren mui-

Formaziorako, praktika oinarriduen bidea

Page 12: 4 EURO • 2013KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ......te liburuxka. Horrez gain, Hik Hasi-ren webgunean () salgai jarriko da 15 euroan. Harpide-dunek beste ale bat nahiko balute 10 euroan

12 • hik hasi • 182. zenbakia. 2013ko azaroa

Irakasleen prestakuntza

nean irakaskuntza jarduera dago,praktika aztertzea eta praktika egune-rokoan txertatzea, finean irakasle-gaia irakaskuntza praktikarako, ira-kats-jardueretarako prestatzea da xe-dea. Ekintza-teorietan oinarrituz, ira-kasle hasiberriaren esperientzia duteaztergai. Irakats-jardueraren azterke-ta egin nahi dute irakaslearen presta-kuntza bultzatzeko eta, aldi berean, ikertzeko.

Sainzek azaldu bezala, profesio-naltasunean formatzeko bide berribat urratu nahi dutelako elkartu diraeta dagoeneko urratzen ari dira: “Jar-dunaldiak antolatu eta artikuluak pu-blikatzeaz gain, metodologia berria-rekin saioak egiten hasiak gara eta le-hen esperientziak baditugu”.

Sainzek, Ruiz Bikandik eta Plaza-olak urte askoko esperientzia dute irakasleen prestakuntzan. Eskarmen-tu handia dute jendeari teoriak zerdioen azaltzen eta praktikak nola egin behar diren esplikatzen. Bainakonturatu dira, sarri, eurek predikatu-tako horrek praktikan eragin kaska-rra izan duela, eta uste dute bideakbestelakoa izan behar duela: “Kontuaez da norbaitek goitik esatea zer eginbehar duzun eta nola egin behar den,hori ere ondo egon liteke, baina be-netan aldaketa ez dator hortik. Nor-berak bere lanean ari delarik lana az-tertzetik etorriko da aldaketa”.

Prestaketa eta ikerketa xedeHiprestek helburu bikoitza du:

irakasleen prestaketa batetik, etaprestaketaren ikerketa bestetik. RuizBikandik dioen moduan, batak bes-tea elikatzen du. Teoria eta praktikauztartzen dira Hipresten. “Guk pres-takuntza egiten dugu eta prestakun-tza ikertzen dugu, nola prestatzen

Hiprest iker-taldeko koordinatzaileak: Uri Ruiz Bikandi, Matilde Sainz eta Itziar Plazaola, hurrenez hurren.

den hasiberria eta nola prestatzenden profesionala, lanean dabilena.Prestatze-moduak, bideak, oztopo-ak… ikertzen ditugu. Gaur egun jen-de askok pentsatzen du edonork ba-lio dezakeela irakasle izateko, irakas-le izatea oso erraza balitz bezala, bai-na ez da horrela. Gure zeregina da ira-kasleen lanaren atzean dagoen kon-plexutasuna, zailtasuna eta fineziahori agerian uztea, baina ez gatoz kri-tikatzera, gauzak ahalik eta hobekienegiteko behar diren faktoreak aldi be-rean maneiatzen saiatzera baizik”.

Irakasleen prestakuntza bera pro-zesu modura ulertzen du Hiprestek,hau da, irakaskuntza bera, eta baitaprestakuntza ere, jarduerak diren al-detik aztertzen ditu. Prestakuntza be-ra prozesutzat hartzeak esan nahi duirakaslearen hasierako ekintzak az-tertzea hasiberriaren ekintzetatik au-rrerabidea zer-nolakoa den jakiteko.

Irakaskuntzarako formatzeak,

klasean ekiteko formatzea esan nahidu, heziketa-ekintzak aurrera erama-teko formatzea. Formazioan beha-rrezkoa da ikaslearen edo irakasle ha-siberriaren gaitasunetatik abiatzea,hau da, ekiteko dituen ahalmeneta-tik.

Prestakuntza bera prozesua denheinean, lehenik eta behin, zuzeneanikaslearen edo irakasle hasiberriarenekintzetatik abiatuta, irakaskuntzara-ko beharrezkoak diren eta hizkun-tzen irakaskuntzarako garrantzitsuakdiren ekintza tipikoak identifikatu be-har direla diote unibertsitateko ira-kasleek. Bigarrenik, prozesuan zeharhasiberriak dituen gaitasunen eta ahalmenen transformazioa ikertzenda eta irakaskuntzako ekintza ego-kiak egitera bideratzen laguntzenzaio. Hirugarrenik, formakuntza-i-kerkuntza metodoak eraikitzen diraeta aldi berean horrek ikasleen gainduen eragina kritikoki aztertzen da.

Page 13: 4 EURO • 2013KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ......te liburuxka. Horrez gain, Hik Hasi-ren webgunean () salgai jarriko da 15 euroan. Harpide-dunek beste ale bat nahiko balute 10 euroan

182. zenbakia. 2013ko azaroa • hik hasi • 13

G A I A Irakasleen prestakuntza

Norbere burua lanean ikusi eta aztertzea da gakoa

Hiprest iker-sareak irakasle-gaieneta irakasle hasiberrien lanaren gai-neko azterketa eta lanketa egitea duhelburu, nola practicum aldian hala ikastetxeko jardunean. Horrexegatikmetodologia erabilienetako bat dagelako jardunaren bideo grabazioakegitea eta ondoren grabazio horiek ikuskatu eta horien gaineko hausnar-keta egitea, prestatzailearen lagun-tzarekin. Bideoan grabatzeak aukeraematen dio ikasleari edo irakasle ha-siberriari bere jarduerarekin edo la-narekin aurrez aurre jarri eta konfron-tatzeko, eta behin bizitakoa berriz bi-zitzeko.

Jardueraren analisia –formaziora-ko eta ikerketarako metodoen oina-rria– alor zentrala bihurtu da giza etagizarte zientzia gehienetan, horien ar-tean baita hezkuntza zientzietan ere,zehazki, irakasleriaren formazioan.Modelo klasikoagoekin kontrastean,formazio-eredu horrek lehen plano-an jartzen du lan erreala, hau da, ira-kasleak berak egiten edo eraikitzenduen irakaskuntza-modu hori.

Plazaolak gogoratzen duen mo-duan, kontua ez da soilik grabaketabat ikusi eta gero hori zer iruditzenden (ondo, gaizki…) esatea, baizik eta metodo zehatz baten bidez azter-tutako jarduera horretan identifika-tzea zer doan ondo eta zein liratekeenhobetu beharreko alderdiak: “Nola-baiteko mikroskopio bat jartzen dugu

ahalik eta zehaztasun handienarekinaztertu ahal izateko jarduera horretanxehetasunik txikiena ere nola ari denaurrera eramaten”.

Era berean gaineratzen du presta-kuntza ez dela jakintsu batek esan de-zakeena kontuan hartzea eta kito,baizik eta bitarteko metodologiko ba-ten bidez norbera egiten ari den horibehatzea eta horri buruz hausnartzea.“Ikerketa askok aditzera eman dute-nez, irakasleek ez dakite, benetan,nola irakasten duten. Grabazioak egin eta horiek ikustean eta aztertze-an jabetzen dira. Xedea da taldean az-tertzea bakoitzaren lana. Hasieran tal-de txikitan egin behar da. Inork ez duatsegin aztertua izatea. Dena den, ho-betzeko bidea dela jakinda, prest egon beharko genuke taldean aritze-ko. Egokiena ikastetxeko proiektuanjasotzea litzateke. Alegia, lan-taldeaedo lanbidea hobetzea, ez pertsonabakoitzaren lana soilik. Azken finean,lanbide batekoak gara eta taldean egin behar dugu lan. Horrela emaitzataldearena izango da, proiektuare-na”.

Egile batek jarduera bat aurreradaramanean zenbaitetan izan ditzakearrazoi on batzuk egiten duena egitenduen bezala egiteko. Jarduteko unehorretan esku hartu duten baldintzahoriek, arrazoi horiek edo egoera ho-riek aztertu nahi dituzte Hiprestekokideek, ondoren aldatu beharko li-

tzatekeena zer den ikusteko. Norberejarduera hainbat aldiz ikusita kezkaksor daitezke: jarduerako une bat ho-betzeko aukera edo beharra dagoelairudituz gero, zein puntutan jokatubeharko litzateke beste modu batera?Nire burua nola defendatu dut mo-mentuan? Zergatik hartu dut jarrerahori? Eta jokaera horrek zein ondorioizan ditu? Irakasleek ere beste profe-sional guztien antzera gaitasun nahizindar mugatuak dituztela ohartaraz-ten du Plazaolak, horrek bideratzendituela hainbatetan hartzen dituztenerabakiak hartzera. “Hobeto ulertubehar dugu zergatik egiten diren gau-zak egiten diren bezala eta ez hasiera-tik esan, ‘hori gaizki dago’. Beste erabatera jokatu behar da, atentzioa jar-tzea nahi dugun horretan fokua jarriz,eta hala hasiberria bera konturatukoda hainbat jokaeraz: ‘hemen haur ba-tzuk albo batera utzi ditut, hemen as-pertu egin dira…’ Horrek zuzeneanegileari klabeak ematen dizkio ekitemodu hori aldatzeko, hobetzeko. Al-daketa hori ez da etorriko kanpotikkontseiluak ematen zaizkiolako, bai-zik eta agertzen diren heinean egileabera konturatu delako bere jarduera-ren muinaz”.

Metodologia horrek irakasle motaguztientzat balio du, eta gainera, me-todologia antzekoak erabiltzen dirabeste lanbide batzuetako prestakun-tzetan ere, goi mailako kirolean, kasu.

Nola egiten da lan jarduerarenazterketa?

Page 14: 4 EURO • 2013KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ......te liburuxka. Horrez gain, Hik Hasi-ren webgunean () salgai jarriko da 15 euroan. Harpide-dunek beste ale bat nahiko balute 10 euroan

Irakasleen prestakuntza

14 • hik hasi • 182. zenbakia. 2013ko azaroa

“Lanbide guztien lanaren azterketainteresgarria bada ere, irakaslearenlana zer den aztertzea interesatzenzaigu guri, gelan zer gertatzen den ezagutzea eta hortik abiatzea. Irakas-leak lana nola egiten duen jasotzea”.

Jardueraren azterketaren bidezkolanketak profesionalizazioa sendo-tzeko balio du Plazaolaren aburuz,edota practicuma eraginkorrago

bihurtzeko. Praktika-aldia azken ur-teetan luzatu egin den arren eta ikas-leek eskola bat baino gehiagotanpraktikak egin eta eredu diferenteakezagutzeko aukera duten arren, ho-rrekin ez da nahikoa, ikasleak berakizan behar du laneko esperientzia ja-sotzeko aukera. “Praktika-aldia orain

egiten den bezala egin edota propo-satzen ari garen metodologiarekin egin, iruditzen zaigu alde nabarmenaegon daitekeela, eta metodologia be-rriarekin askoz ere etekin handiagoaaterako zaiola. Praktika-aldia eginduzu, egon zera hainbat astean esko-la batean, hor noski esperientzia batjaso duzu, baina esperientzia hori ezbada lantzen, ez bada beste norbaite-kin berraztertzen, berrikusten, ez dufruitu asko emango. Aldiz, hori graba-tuta gordetzen baduzu eta zure pres-tatzailearekin edo antzeko zereginaduen norbaitekin berriro gertaera ho-rietara bueltatu, elkarrekin ikusi etaaztertzen baduzu, askoz ere emaitzahobea lortuko duzu: ‘Hemen badiru-

di ikasleak aspertzen hasi direla… etaorduan akaso ariketa hau ez al zen lu-zeegia? Ulertu al dute?… Ikusten dabadaudela lau ikasle txoko batean etaez dutela batere parterik hartzen, no-la egingo dugu ikasle horiek gurega-natzeko ariketa kolektibo bat egitendugunean?’ Hamaika gauza berriro ikusiz, aztertuz, landuz gero, asko ho-betu eta profesionalizatu liteke lana”.

Norbere buruarekin konfrontatuzJardueraren azterketaren gaineko

hausnarketa egiteko auto-konfronta-zioa da erabiltzen den metodoetakobat. Formatzen ari den pertsonak for-matzaile-ikertzailearekin batera es-kolako jardueraren grabazioa ikusten

Lan-jardueraren azterketa taldean egiteak, hau da,norbere lan egiteko modua besteen aurrean era-kusteak errezeloa eragiten die irakasle askori.Ingurukoen epaiaren beldur dira hainbat eta bestebatzuei euren buruari erreparatzeak lotsa eragitendie. Hipresteko kideek diotenez, irakasleen pres-takuntzarako proposatutako metodologiaren zail-tasunetako bat gelako jardunaren grabaziotik sor-tzen da, aurreiritzi handiak baitaude grabazioarenaurrean. Kultura berri bat sortu beharko litzatekeela irudi-tzen zaie, irekiagoa eta eztabaidarako tokia eskai-niko duena, irakaslearen lana ez dela sekretuan,ezkutuan eta itxita egin behar den zerbait. Aitzitik,irekitasun horrek eta grabaketen azterketek frui-tuak eman ditzaten oso kontuz ibili behar delauste dute: “Gure gerturatze horretan saiatzen garaahal dela kritikatik ez abiatzen, baizik eta zuzene-an lanaren beraren zailtasunak, oztopoak, erron-kak eta antzekoak harrapatzen, ez egileak gaizki

egiten dituelako, baizik eta lanak berak berekindituen tira-bira, oztopo, zailtasun, zama eta kon-plexutasunek arazoak sor ditzaketelako”.Unibertsitateko irakasleak kritiko dira euren lan-bidean jaso duten tradizioarekin. Eredu okerraizan dela uste dute, urtetan bakoitzak bere gelanisolaturik egin baitu lan. Tradizio horrekin apurtueta irakasleen lana agerian jartzea oso inportanteadela diote. Izan ere, eskola askotan aurrerapauso-ak egin dituzten arren, beste batzuetan gelakoatea itxi eta ez dute euren burua ere ezagutzen.Jarrera hori defentsarako baliagarria izan daiteke-ela diote, baina azkenean irakaslearen kontraetortzen dela, jokabide horrek irakasleari berariere segurtasun eza eragiten baitio: “Beste lanbideaskotan ez da hori gertatzen, jendaurrean egitendute lan, publikoan. Irakasleok ere geure lanaagerian jarri eta besteekin partekatuko bagenu,horrek gure prestaketa eta profesionalizazioarionura besterik ez lioke egingo”.

Irakasleen lana agerian jartzeak profesionalizazioa areagotuko luke

Page 15: 4 EURO • 2013KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ......te liburuxka. Horrez gain, Hik Hasi-ren webgunean () salgai jarriko da 15 euroan. Harpide-dunek beste ale bat nahiko balute 10 euroan

G A I A Irakasleen prestakuntza

Norbere burua lanean ikusi eta aztertzea da gakoa

182. zenbakia. 2013ko azaroa • hik hasi • 15

du, eta bitarte horretan laneko jardu-na komentatzen eta analizatzen dute.

Erabilitako metodologiak, hau da,auto-konfrontazioak aukera ematendio egileari bere jarduerari zentzua emateko, izan ere bera da bizitakoa-ren gakoak ezagutzen dituena. Gizajarduera ezin da ezagutu behatzetiksoilik, oso kontuan hartu behar dira egilearen arrazoiak, helburuak etakezkak, eta horiek behatzailearentzatezkutuan egon daitezke. Horregatik,beste hainbat lanetan egiten den mo-dura, ekintzen aztarnak, bereziki gra-baketarenak erabiltzen dira ikaslea edo irakasle hasiberria bere ekintza-ren aurrean jarriz, ekintzaren nondiknorakoak agertu ditzan. Auto-kon-frontazioari esker egileak, ikertzaile-aren laguntzaz, bere jarduera “kan-potik” behatu eta irakaskuntza ekin-tza berriak hobetzeko aldagaiak identifika ditzake.

Formazio-metodo horrek izaeradinamikoa du, aurrera eramaterako-an hainbat ustekabeko alderdi agerdaitezke, bai testuinguru sozial jakinbatean gertatzen delako eta baita tal-dekoa delako ere. Auto-konfronta-zioak, ordea, egoera berrietara egoki-tu eta orain arte ezezagunak ziren egoeren aurrean hobeto moldatzekoaukera ematen du.

Irakasle-gaien edo irakasle hasi-berrien jarduera aztertzerakoan, ba-dirudi hizkuntzen irakasleei dagokio-nez –eta beste irakasgaietako irakas-leekin edota beste ofizioekin berdingertatuko da– badaudela egiteko mo-du batzuk guztiek partekatzen dituz-tenak. “Ekintza tipiko” deitzen zaie eta, adituen esanetan, horien berri izateak asko lagunduko luke forma-zioa: “Mundua ezagutzeko dugun le-

hen modua da objektu, gertaera edoegoera tipiko bat, tipo batetakoa ba-litz bezala atzematea. Adibidez, egoe-ra bat ‘erosketa saioa’ dela atzematendugu badugulako egoera-ekintza ti-po horien esperientzia. Tipo hori ob-jektiboa da, barnean sartzeaz bat identifikatzen dugu eta partaideek el-kar ulertzea bideratzen du”.

Plazaolak azaldu bezala, hizkun-tzen irakaskuntzan ekintza tipiko batda adibidez, irakasle batek ikasle tal-de batekin elkarrizketan ari delarik,nola kudeatzen duen ikasleen hizke-tarako txanda; beste bat izan liteke, esaterako, aurrezagutzena, hau da, edozein irakasgairekin hasi baino le-hen irakaslea saiatuko da ikasleek da-goeneko gai horri buruz dituzten au-rrezagutzak aterarazten. Baina nolalandu aurrezagutzak modu interes-garri batean ikaslearengan irrika sor-tarazteko? “Ikusi nahi genuke zein ezaugarri dituzten hasiberriek egin-dako ekintza tipiko horiek. Agian, ha-siberriak saia daitezke aurrezagutzakateratzen, baina akaso oztopoak aur-kitzen dituzte hori egiterakoan, zeroztopo dira horiek? Jakingo bagenunon dauden oztopoak, zein direnzailtasunak, orduan eta zuzenago egin ahal izango genituzke gure pres-taketak”.

Ondo bidean, Hiprest proiektua-ren baitan, sareko hainbat partaidekaurrera eramango dituzten analisiekaukera emango dute hizkuntzen ira-kaskuntzarako garrantzitsuak direnhezkuntza-jarduera tipikoak identifi-katzeko, ikasleen eta irakasle hasibe-rrien jarduteko moduak ezagutzekoeta baita horien aldaerak ere eta on-dorioz irakaskuntzaren kalitatea ho-betzen laguntzeko.

Formaziorako plataforma ugari,eremu frankofonoan

Mundu frankofonoan sekulakogarrantzia ematen zaio jarduerarenbitartezko ikaskuntzari. Irakaslearenlana jartzen dute erdigunean; hala ere, azpimarratzen dute lanak berebarnean ez duela “berez” aprendiz-gorik sortzen eta irakasle hasiberriaklaguntza behar duela lanean hastendenean. Hartara, “ofizioan sartzean”deritzon etapan laguntzeko dispositi-bo berriak beharko direla argudia-tzen dute. Formaziorako plataformaoso interesgarriak daude sarean (neo-pass@ction, Frantzian eta Zoom, Que-becen) irakasle hasiberriak prestatze-ko nahiz etengabeko prestakuntzara-ko. Hasiberriak egindako lan saioakgrabatuz eta aztertuz dihardute zailta-sun bereziak dituzten egoera ohiko-ak behatuz eta hobekuntzak asma-tuz. Eta bada jada plataforma horienerabilera eta eragina aztertzen duenikere (www.ens-lyon.fr/chaire-unes-co-formation).

Lana bera izanik jarduera forma-tzailea, unibertsitate garaian eskole-tan egiten diren praktikek ere sekula-ko garrantzia hartzen dute. Frantzianeta Suitzan, esaterako, ikasleek esko-letan praktikak egiten dituztenean biprestatzaileren laguntza dute: ikaste-txean harrera egiten dien irakaslea eta unibertsitateko prestatzailea; biakbatera aritzen dira irakasle-gaia berehastapenetan laguntzen: zailtasunakaztertzen, lorpenak bultzatzen. Lanhori egiteko, irakasle-tutoreek forma-zio berezia jasotzen dute.

Page 16: 4 EURO • 2013KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ......te liburuxka. Horrez gain, Hik Hasi-ren webgunean () salgai jarriko da 15 euroan. Harpide-dunek beste ale bat nahiko balute 10 euroan

Irakasleen prestakuntza

16 • hik hasi • 182. zenbakia. 2013ko azaroa

Hiprest sortu berria den arren, arida bidea egiten eta fruituak ematen.Taldekideak jakitun dira irakasleenformaziorako eurek prestatutakometodologiak badituela arriskuak,baina aldi berean baita sekulako po-tentzialitatea ere: “Kulturalki, ebalua-tuak izan garenean, ‘oso gaizki’, ‘osoongi’ terminoekin baloratu gaituzte.Beraz, uste dut hasieran irakasleekbeldur hori izaten dutela, ‘nire buruagrabatuko dut eta esango didate hauoso ondo eta hau oso gaizki’ eta diko-tomia hori apurtzea oso zaila bada ere, iruditzen zait lortzen ari garela.Eskola batzuek formaziorako propo-samen berri hori onartzen dute, egi-

ten dute eta gero oso ondo baloratzendute, nahiz eta izugarrizko esfortzuaizan”, azaldu du Sainzek.

Hipresteko kideen aburuz, irakas-le profesionalak jakin behar du berejardueraren aurrean jartzen eta begi-ratzen, norbere buruari begiratzen eta hobetze bidean jartzen, baina, ba-tez ere, besteei, ingurukoei, ikasleeierreparatzen jakin behar du.

Praktika-aldia egiten ari diren ira-kasleekin nahiz irakasle hasiberrie-kin dagoeneko praktikara eramandute metodologia hau, eta adituek azaldu dutenez, irakasle hasiberrienesanetan behin eta berriro ageri da,bideoa ikustean jabetu direla jardue-

raren hainbat alderdirekin: hitza es-katzen ari zen ikaslea ez ikusi izana; ikasle batzuei ia kasurik ez egina; hitzjarioa uste baino azkarragoa izana, etab. “Azken batean, prestatzailearenlaguntzaz, irakasle hasi berriak partehartu dueneko jardueraren alderdi ugariz ohartu behar du. Grabaketakerakusten du baita ere gure buruazdugun irudia ez datorrela bat egin du-gunarekin. Metodologia honek jar-dueraren hainbat ekintza berri ikus-tea posible egiten du; bestetik, jardue-ra egina dagoenez, egileak geroaldi-tik hitz egin dezake iraganaz. Hau daekintzari zentzua berremateko mo-mentu aproposena. Laburbilduz

Probatzen duenak, gustuko du

Page 17: 4 EURO • 2013KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ......te liburuxka. Horrez gain, Hik Hasi-ren webgunean () salgai jarriko da 15 euroan. Harpide-dunek beste ale bat nahiko balute 10 euroan

Irakasleen formaziorako Hiprestek proposatuta-ko metodologian eztabaida erabiltzen da errefe-rentzia intelektual, linguistiko eta enpiriko gisara.Elkarrizketan oinarritutako eztabaida filosofikoada. Eztabaida mota hori begirada partzialetik(bai/ez; ondo/gaizki) haratago doa eta egiazabalagoa eta integratzaileagoa aurkitzen saia-tzen da. MUko MIKER taldea ari da bereziki teo-ria hau lantzen. Sainzek gogoratzen duten moduan, ezin daahaztu gure gizarte globalizatuak dituen erronkeibehar bezala erantzuteko gizabanako kritikoaketa ondo prestatuak behar direla, bizi dugunegoera konplexuari erantzun egokiak emangobazaizkio, eskolak hiritar kritikoak sortu behardituela, etorkizuneko gizarteko egoera berrieierantzuteko gai izango direnak.

Zentzu horretan, argumentazioaren didaktikaedo eztabaida komunikabideetan ohikoa deneztabaidatik aldendu beharko litzateke, ereduhorretan garrantzitsuena norgehiagoka eta bes-tearen ikuspuntua baliogabetzea baita.Proposatzen duten eztabaida sozio-zientifikoa-ren xedea da partaide guztien artean aurreraegitea aztertzen den gaia lantzeko. Eztabaida lehiakorraren eta kolaboratiboarenartean bereizten dute, bigarrenaren alde eginaz.Horretarako beharrezkoa da besteei entzuteaeta solaskideak esan duena kontuan hartuzaurrera egitea, hau da, bestearen ikuspegitikabiatuta espazio komunak eraikitzea. Eztabaidamota hori da beraz, bideoz grabatutako saioenazterketa eta lanketa egiteko Hiprestek propo-satutakoa.

Eztabaida sozio-zientifikoan oinarritzen da grabazioen gaineko hausnarketa

182. zenbakia. 2013ko azaroa • hik hasi • 17

G A I A Irakasleen prestakuntza

Norbere burua lanean ikusi eta aztertzea da gakoa

esango dugu jarduera barnetik etaondoren ekite egoeratik at behatzeadela prestaketarako aproposa den le-hen mugimendua”.

Metodologia honekin, bestalde,Sainzek, Ruiz Bikandik eta Plazaolakdiotenaren arabera, ataza eta lan erre-alaren artean dagoen haustura age-rian geratzen da, hau da, grabazioaneuren burua ikustean, irakasle askoharritu egiten dira beste era batera ari-tzen direla uste dutelako eta ez dato-zelako bat ustez berak egindako pa-pera eta grabaketan ageri zaiona: “Egitasmotik lan errealera egon dentarteaz ohartzeak, mugimendu berriaeragiten die irakasle hasiberriei. Esandezakegu esperientziaren ondareabiderkatu egiten duela, garapen pro-fesionalaren gakoa dela”.

Horrez gain, unibertsitateko ira-kasleek azaldu bezala, hizketaren ezaugarriek ere maiz harritzen dituz-te irakasleak euren burua hizketan ikus-entzuten dutenean. Euren abu-ruz irakasleen hizkerak garrantziahandia du hizkuntzen irakaskuntzan,aspalditik hizkuntzen didaktikak de-fendatzen duen moduan: “Saioengrabaketaren gainean lan egitea hiz-kuntza-irakasleentzako tresna bikai-na dela probatu ahal izan dugu”.

Orain artean egin dituzten probe-tan ikusi dute irakasle hasiberriensaioak bideoz jasotzea eta horien au-rrean jarduera aztertzea prestakun-tzarako oso baliagarria izan daitekee-la, eta hasiberriek practicumaren bi-dez jasotako esperientzia indartu etasendotu egiten dela.

Unibertsitateko irakasleen ustez,argi dago hizkuntzaren irakaskuntzaez dela metodo hauekin hobetu dai-tekeen bakarra, irakaskuntza materiaoro eta pedagogiaren hainbat alderdilantzeko balio dezakeela, eta irakaslehasiberriaren prestatze-prozesuan ja-rraitzeak hainbat ezagutza aditzera emango lituzkeela, aditu bihurtzea-ren klabeak ikusarazten lagunduz.

Orain arteko urratsekin jarraitze-ko erakundeen “benetako partaide-tza” aldarrikatzen dute Sainzek, RuizBikandik eta Plazaolak, eskolekin, eta batik bat, bertako tutoreekin. “Ira-kasleen prestakuntzak badu bere au-rrean erronka ugari, gizartearen ho-bekuntzarako bide nagusia dugunez,horretarako egingo diren ahaleginekbenetan merezi dutela uste dugu”.

Page 18: 4 EURO • 2013KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ......te liburuxka. Horrez gain, Hik Hasi-ren webgunean () salgai jarriko da 15 euroan. Harpide-dunek beste ale bat nahiko balute 10 euroan

“Ilusioz betetako irakasleak beharditugu, enpatia handia dutenak eta betiprestatzen ari direnak ”

SANTO TOMAS LIZEOKO IRAKASLE OHIA

arantza zugazagasti

ELKARR I ZKETA

18 • hik hasi • 182.zenbakia. 2013ko azaroa

Page 19: 4 EURO • 2013KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ......te liburuxka. Horrez gain, Hik Hasi-ren webgunean () salgai jarriko da 15 euroan. Harpide-dunek beste ale bat nahiko balute 10 euroan

arantza zugazagasti 1975. urteko iraila. Hiru urteko 35haur, denak negarrez eta bera bakarrik. Programarik ez eta esperientziarik ere ez. Horrelaxe abiatu zuen Arantza Zugazagastik haur-eskolako ibilbidea: “Balio ez zueneredu batetik gentozen, eta dena zegoen egiteko”. Geroztik, Haur Hezkuntzan aritu da nagusiki. Hizkuntzen irakaskuntzan espezializatu da, eta Eleanitz Englisheta Ahozkotasuna Lantzen proiektuetan jardun du, baita materialgintzan eta irakasleen prestakuntzan ere: “Irakaskuntzarenmuina haurra da, eta irakaskuntza horiaurrera eramateko bi zutabe nagusidaude: materiala eta irakasleak. Irakasleok prestakuntza gehiago behar dugu”. Joan den uztailean hartuzuen erretiroa ikastolatik, baina hezkuntza-munduarekin lotuta jarraitzeko asmo osoa du.

Duela gutxi hartu duzu erretiroa.

Atzera begira jartzeak ematen dizun

ikuspegitik, nolako bilakaera izan du

Haur Hezkuntzak hasi zinenetik

hona?

Bilakaera izugarria izan da. Be-harrak eraginda sortu zen HaurHezkuntza ikastoletan: gero etahaur erdaldun gehiago genituengeletan, eta horri erantzun egin be-har zitzaion, haur horiek euskal-duntzea genuen helburu. Orain, ikuspegi zabalagoa dugu, esko-laurrera haurrak ez datoz euskaraedo hizkuntza ikastera bakarrik,baizik eta heztera. Heziketa osoa izaten dugu kontuan, eta badakiguheziketa hori ez dela 3 edo 2 urte-rekin hasten, baizik eta haurra jaio-tzen den unetik hasten dela, gu he-ziketa horren zati bat besterik ezgarela, eta zati horretan familiare-kin batera egin behar dugula lan.

Nola irakasten zen lehen eta nola

irakasten da gaur? Nola aldatu da

irakaskuntza?

Gu hasi ginenean, ez genekiengarbi zer erakutsi behar genuen. Ezzegoen programarik. Intuizioz era-kusten genuen, edo albokoak egi-ten zuena ikusiz. Lehen urtean, 35haurrekin gela batean jarri nindute-nean, nik ez nekien zer egin beharnuen. Aldamenean banuen irakaslebat, eta esaten zidan: “Aizu, hartuzure haurrak, etorri nire gelara eta

ikusi nik zer egiten dudan”. Eta hala,bata bestearengandik ikasiz joan gi-nen.

Irakasle-eskolan ikasitakoak ereez zigun balio ikastolan lan egiteko.Nik Donostiako eskola batean eginnituen praktikak, eta astelehenetan,goizeko bederatzietan, “Cara al sol”kantatzen genuen. Gela barruan egiten zena ere horrekin bat zeto-rren. Eskola frankista batean ikasinuen, eta eskola frankista batean egin nituen praktikak. Horregatik,unibertsitateko ikasketak bukatu eta ikastolan lanean hastea talkahandia izan zen, aldaketa izugarria.Ez zigun balio ikasitakoak, balio ezzuen eredu batetik gentozen, eta de-na zegoen egiteko.

Gaur egun, dena askoz ere plani-fikatuago dago. Badakigu gelan zeregin behar dugun, baina nire ustezgarrantzitsuena ez da zer egiten du-gun, baizik eta nola egiten dugun.Hor dago gakoa, egiten dugun horiondo edo gaizki egitean.

Zein izan da aurrerapausorik

nabarmenena lanean jardun duzun

urte horietan guztietan?

Haurrari bere tokia ematen saia-tu gara. Ez dakit beti asmatu dugun,baina argi dugu irakaskuntzarenmuina haurra dela eta haur horri bi-dea egiten lagundu behar diogula. Irakasleok oso ohituta gaude gu au-rretik joaten, guk egiten, guk esa-ten… Baina erdigunean haurra da-go, eta haurrak berak egin behar dubidea. Gu laguntzeko gaude. Hau-rra bera da bere ikasketa-prozesua-ren arduraduna.

Ba al da lehengo hartatik

berreskuratuko zenukeen zerbait?

Ilusioa eta proiektu berriak au-rrera ateratzeko ausardia, baita fa-milien eta eskolaren arteko elkarla-na eta gurasoen parte-hartzea ere.Garai batean oso gertutik lan egitengenuen ikastolak eta familiak. Gura-

182. zenbakia. 2013ko azaroa • hik hasi • 19

Page 20: 4 EURO • 2013KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ......te liburuxka. Horrez gain, Hik Hasi-ren webgunean () salgai jarriko da 15 euroan. Harpide-dunek beste ale bat nahiko balute 10 euroan

20 • hik hasi • 182.zenbakia. 2013ko azaroa

arantzazugazagasti

E

“Haurra da bereikasteko prozesuaren

protagonista, etahaurrari ikaste prozesuhorretan aurrera egiten

laguntzea da gurelana

soak asko inplikatzen ziren, etaproiektu guztietan zuzenean partehartzen zuten: dirua ateratzen, ikas-tola garbitzen, irakasleekin gauzakplanifikatzen, txangoetan umeakzaintzen…, denetik egiten genuengurasoekin, gertuko harremana ge-nuen, itsasontzi berean gindoazendenok. Orain, familia dezente al-dendu da, irakaskuntzaren eremuaeskolaren esku utzi da, eta hori atze-rapausoa da, familiek ere hor egonbehar dute. Elkarrekin lan egin be-har dugu.

Materialgintzan ere jarduna zara.

Hasierako hutsunea betez joan

zarete. Zein da gaur egungo

errealitatea?

Guk Urtxintxa erabiltzen dugu,eta nik uste dut Haur Hezkuntzan,gaur egun, material ona daukagula:globalizatua, proiektuetan oinarri-tua, ipuina ardatz duena…, oso ma-terial egokia da, baina nire iritziz ma-teriala ez da garrantzitsuena, baiziketa material horrekin zer egiten den.Eskuartean munduko materialik onena izanda ere, gero material horigaizki erabiliz gero oso emaitza kax-karrak lortuko dira. Eta alderantziz,ezagutzen ditugu kasuak, adibidezFinlandiakoa, itxura batean materialtradizionalarekin ere oso emaitza onak lortzen dituztenak. Beraz, ma-terial horren erabilpenean dago ga-koa.

Eta nola erabili behar da material

hori?

Material hori erabiltzeko orduan,oso kontuan izan behar da haurra, eta, horretarako, irakasleak trebatubehar ditugu. Haurra da irakaskun-tzaren muina, eta irakaskuntza horiaurrera eramateko bi zutabe nagusidaude: materiala eta irakasleak. Ira-kasleok prestakuntza handiagoabehar dugu. Hizkuntzen irakaskun-tzan behintzat, unibertsitatetik ateraberriek teoria ona dute, baina prak-

tikarik ez. Teoria asko ikasten dituz-te, baina gero ez dakite teoria horieknola aplikatu.

Hizkuntzen irakaskuntzan ibili zara

nagusiki. Hasi zinenetik, zein

metodologia erabili dituzu?

Hizkuntzak oso beste era baterairakasten ziren lehen, estrukturalkiedo formalki. Gaur egun, komuni-kazioan oinarritutako metodologiaerabiltzen dugu. Hizkuntzen jabe-kuntzaren inguruan ikerketa asko egin dira, eta horiek denak oso ba-liagarriak zaizkigu gure lanerako.Modak ere bizi izan ditugu: orain oso ona dena hemendik urte ba-tzuetara baztertu egiten da. Hala ere,metodo hitza ez zait gustatzen. Ustedut metodologia guztiek dutela zer-bait aprobetxagarria, eta denetatik ikasi behar dela. Afrikan esaten denmoduan, komunitate osoa behar ba-da haur bat hezteko, guk ere balia-garria den guztia erabili behar duguhizkuntzak irakasteko.

Helburua da haurra hizkuntzazondo jabetzea. Edozertarako behardugun tresna da hizkuntza, zehar-kakoa. Fisika ikasten ari bagara ere,hizkuntza behar dugu. Fisikako ira-kasleak, fisika irakasteaz gain, hiz-kuntza ere irakasten du. Hizkuntzaondo ikasi behar da denerako, ezbakarrik gero ikasten jarraitzeko,baita gaurko munduan aurrera egi-teko ere. Joxerra Gartziak dioenez,hizketan taxuz ez dakienak arrakas-ta izateko aukera eskasa du gaurkomunduan. Kontuan izan behar du-gu, gainera, hizkuntza eta pentsa-mendua lotuta daudela, ez dagoelabat besterik gabe. Hizkuntza da ga-rapenerako tresna nagusia; beraz,gure lana ondo betetzea besterik ezzaigu geratzen.

Artigalen metodoan oinarritutako

Eleanitz English eta Ahozkotasuna

Lantzen proiektuetan ibili zara.

Orain dela 21 urte, Josep Maria

“Garrantzitsuenaez da zer egiten dugun,baizik eta nola egiten

dugun

Page 21: 4 EURO • 2013KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ......te liburuxka. Horrez gain, Hik Hasi-ren webgunean () salgai jarriko da 15 euroan. Harpide-dunek beste ale bat nahiko balute 10 euroan

182. zenbakia. 2013ko azaroa • hik hasi • 21

Artigal etorri zen guregana, ipuintxobatzuk hartuta ingelesa nola irakas-ten zuen azaltzera. Pentsatzen nuenlau urteko haurrekin gelan abestibatzuk eta hiztegi pixka bat irakas-ten hastea nahikoa izango zela, etasekulako sorpresa hartu nuen hasie-ra-hasieratik ingelesa bakarrik era-bili behar zela esan zidatenean. No-la ulertuko zidaten haurrek, ingele-sik ez bazekiten? Eta are sorpresahandiagoa hartu nuen Artigal hau-rrekin gelan sartu eta metodologiakfuntzionatzen zuela ikusi nuenean.Orduz geroztik, urte askoan ingele-seko irakasle aritu naiz, baita ingele-seko irakasleak prestatzen ere. Izu-garri ikasi dut, hori izan da nire be-netako unibertsitatea. Metodologiakomunikatiboa da, ipuina oinarriduena, ipuina oso zubi egokia baitaumeengana iristeko.

Geroago, ingelesa irakasteko erabiltzen genuen metodo horretanoinarritu ginen euskara eta ahozko-tasuna lantzen hasteko. Kontura-tzen ginen A, B eta D ereduak jarri zi-renetik ez zela asko aldatu euskara ikasteko metodologia, eta Ahozko-tasuna Lantzen proiektuarekin has-tea erabaki genuen. 2006-2007 ikas-turtean jarri genuen abian, 9 ikaste-txetako 11 irakaslerekin, eta pixka-naka indarra hartzen joan da. Aurre-ko ikasturtean, adibidez, Euskal He-rri osoko 57 ikastolatako 349 irakas-lek hartu zuten parte.

Metodologia komunikatiboa

erabiltzen duzue hizkuntzen

irakaskuntzarako. Zein da

metodologia horren muina?

Hizkuntzak erabiliz ikasten dira,bizikletan ibiliz ikasten den bezala.Autoa gidatzeko saio teorikoak etapraktikoak behar diren moduan,hizkuntza bat ikasteko ere teoria etapraktika behar da. Gu, irakasleok, oso trebeak gara saio teorikoak ematen, baina praktikoetan hutsgehiago egiten ditugu. Ikasleei hitz

egiteko aukera eman behar zaie. Ira-kasleok gehiegi hitz egiten dugu, etaikasleek denbora gehiena entzutenematen dute, baina entzutea ez danahikoa hizkuntza bat ikasteko.Hitz egiten irakatsi behar zaie, eta ahozkoaren lanketa hori planifikatuegin behar da. Ikasleei hitz egitekoaukerak eskaini behar zaizkie, bainaez hori bakarrik, aukera horien kali-tatean dago gakoa. Aukera asko etaera guztietakoak behar dira: hau-rren interesa piztuko dutenak, hau-rrek dakitenean oinarrituko dire-nak, pentsaraziko dietenak, eurenarteko komunikazioa bultzatukodutenak, eroso sentiaraziko diete-

nak eta ondo pasatzeko aukera es-kainiko dietenak.

Egia da hizkuntza erabiliz ikas-ten dela, baina horrekin ez da nahi-koa, erabilerari erabileraren bera-ren gaineko hausnarketa gehitu be-har zaio. Gainera, kontuan izan be-har dugu oso ordu mugatuak ditu-gula lan hori egiteko. Horregatik, di-tugun ordu horiei txinpartak aterabehar dizkiegu. Beraz, gure egite-koa jarduera interesgarriak propo-satzea da, haurrak pentsa dezan, ge-lakideek esandakoa entzuten ikasdezan, eztabaidatzeko gai izan da-din, erabakiak har ditzan, etab. Jar-duera horietan guztietan irakaslea

Page 22: 4 EURO • 2013KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ......te liburuxka. Horrez gain, Hik Hasi-ren webgunean () salgai jarriko da 15 euroan. Harpide-dunek beste ale bat nahiko balute 10 euroan

22 • hik hasi • 182. zenbakia. 2013ko azaroa

arantzazugazagasti

E

alboan izan behar du haurrak, la-gundu egin behar zaio, eta eredu egokiak eskaini.

Hori guztia egiteko tresna hiz-kuntza izango da. Eta irakasleak hiz-kuntza pakete txikietan eskaini be-har du, lana erraztu egin behar du.Janaria prestatzen den bezalaxe,prestatuta eman behar zaio hizkun-tza haurrari, bestela irentsi ezinagertatuko zaio.

Ahozkotasunari garrantzi handia

ematen diozue. Nola planifikatzen

duzue ahozkotasunaren lanketa?

Zein dira ahozkotasunaren

didaktikan jarraitzen dituzuen

irizpide nagusiak?

Gure metodologia komunika-zioan oinarrituta dago, eta haurreikomunikatzen irakatsi behar diegu.Ez dugu ergatiboa, lehen aldia etabaldintzazko aditzik irakatsi beha-rrik hizketan hasteko. Gure haurrekhasiera-hasieratik hitz egiten dute,eta zer esaten ari diren jakinez, gai-nera. Horretan oinarritzen da gureplanifikazioa, ez horrenbeste “zer” irakatsi behar dugun, baizik eta “no-la”. “Zer” hori komunikatzea izangoda.

Hiru urteko haurrekin hasten ga-renean, ipuina izaten da gure abia-puntua, haurrengana iristeko bidezuzena delako. Beraz, ipuinak nolalandu planifikatu behar dugu, egu-

“Ipuinaren bidezhaurrari ingurua

ezagutzeko aukeraematen zaio eta beraunola antolatuta dagoenikasten du

“Ikasleei hitzegiteko aukera emanbehar zaie; irakasleok

gehiegi hitz egiten dugueta ikasleek denbora

gehiena entzutenematen dute

Page 23: 4 EURO • 2013KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ......te liburuxka. Horrez gain, Hik Hasi-ren webgunean () salgai jarriko da 15 euroan. Harpide-dunek beste ale bat nahiko balute 10 euroan

neroko egoerak nola landu, elka-rrizketak nola landu, fitxak egitekomodua nola landu, hori da garrantzi-tsua, “nola” hori.

Gainera, beste akats bat egitekojoera ere badugu: hizkuntzak erabi-lera asko ditu, eta irakasleok pentsa-tzen dugu erabilera bat erakutsita,txapel horrekin buru guztiak estalditzakegula. Adibidez, haurrei ipui-na nola kontatu irakasten badiegu,gero ezin diegu eskatu txiste batkontatzeko edo gauza teoriko bat azaltzeko. Haurrek, pixkanaka, era-bilera bakoitza landu behar dute.

Ipuinetan oinarritzen zarete

hizkuntzen irakaskuntzarako. Zer

funtzio betetzen du ipuinak?

Ipuinaren bidez, haurrari ingu-rua ezagutzeko aukera eskaintzenzaio, eta berori nola antolatuta da-goen ikasten du. Benetako egoeraketa fantasiazkoak tartekatuz, mun-dua nola antolatuta dagoen erakus-ten zaio. Gainera, ipuina haurrenga-na iristeko bide ezin hobea da, etahorretaz baliatzen gara.

Ipuina oinarri hartuta, hurrenagarrantzitsuena zera da: ipuin horinola inguratzen den. Hasieratik, ipuina antzeztu egiten dugu, antzez-pen kolektiboa izaten da. Hala, le-hen egunetik haurrak ipuina bizi egiten du, eta kontatzen hasten da, irakaslearen laguntzarekin. Hor ga-rrantzi handia dute mimikak edotaahotsen aldaketek, baina baita le-kuak nahiz tempoak ere. Antzezpe-na denek batera egitea ere inportan-tea da. Begirada ere zaindu beharda. Haurrei begiratu egin behar die-zu, haurrak konturatu behar du be-rarekin ari zarela. Haur guztiak par-taide egin behar dira, eta ipuinarenbarruan sartu.

Irakasleen prestakuntzan ere jardun

duzu. Zer irizpide izaten dituzue

kontuan?

Oso prestakuntza praktikoa egi-

ten dugu. Irakasle berriek oinarri te-orikoa badute, baina unibertsitatea-ren hutsunea aplikazioan edo “no-la” horretan dago. Beraz, gu hutsunehori betetzen saiatzen gara. Horre-gatik, gure prestakuntza-saioetan,oinarri teorikoa lantzeaz gain, gelabatera sartzen gara, eta esaten ari ga-ren hori praktikan jartzen dugu. Ira-kasle guztiak begira daudela, nik es-kola ematen dut eta nola egiten denikusten dugu. Gero, irakasleek horibera euren ikastolan egiten dute, etasaioa grabatzen dute, gainera. On-doren, ikusten dute zer egin dutenondo eta zer daukaten hobetzeko,eta hurrengo saioan denon arteankomentatzen dugu.

Nolako irakasleak behar ditugu?

Irakasleak ondo komunikatzenjakin behar du, eta haurrengandikgertu egoten. Uste dut berezko senapur bat ere behar dela, baina horre-kin ez da nahikoa, ikasteko prest e-gon behar du. Irakasle ona ez dajaiotzen, ikasi egiten da irakasle onaizaten.

Ilusioz betetako irakasleak be-har ditugu, enpatia handia dutenak

eta beti prestatzen ari direnak; izanere, ez dugu inoiz ikasten bukatzen.Gainera, irekitasun handia izan be-har du irakasleak. Kontuan izan be-har dugu orain gure artean ditugunhaurrak 2060. urtean lanean arikodirela gaur egun existitzen ez direnlanbideetan. Beraz, irakasleak ere etengabe egoera berrietara egokitubehar du, eta erronka berriei aurreegin behar die.

Zu lanean horrenbeste urtez aritu

zaren eskola horrek nolakoa izan

beharko luke? Zein erronka ditu?

Eskolak irekia izan behar du, fa-miliari eta gizarteari irekia, integra-tzailea, ikaslea oso kontuan izangoduena, haurrekin harreman zuze-nak eta gertukoak landuko dituena,eta euskalduna, dudarik gabe.Proiektuak elkarlanean eramangoditu aurrera, bai irakasleen artean eta bai familiekin batera. Helburuada pertsona zintzoak heztea, ire-kiak, irizpideak dituztenak, pentsa-tzen dakitenak, erabakiak hartzekogai direnak; ondoren, gure gizartea-ri baliotsuak izango zaizkion pertso-nak prestatzea.

182. zenbakia. 2013ko azaroa • hik hasi • 23

Page 24: 4 EURO • 2013KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ......te liburuxka. Horrez gain, Hik Hasi-ren webgunean () salgai jarriko da 15 euroan. Harpide-dunek beste ale bat nahiko balute 10 euroan

0-3. Hezitzaileenformazioa

Eskola eta familiaren arteko harremanak, haurraren garapen osorako lagungarri:

“Eskola eta familiaren arteko ha-rremanak” izeneko jardunaldiarenbaitan egin zen 0-3 zikloko hezitzai-leen formaziorako urriko saioa.Gaiaren inguruko sarrera egin etamarko teorikoa ezarri zuten ElenaLopez de Arana eta Alexander Ba-randiaran Mondragon Unibertsita-teko irakasleek eta Huhezi fakulta-teko Hazitegi ikertaldeko kideek. Urie Bronfenbrenner-en erreferen-tziatik abiatuta, umearen garapensistemez hitz egin zuten, irakaslebien esanetan, garrantzitsuena per-tsona nola garatzen den baita, hauda, pertsona sistemen eraginpeandago eta eragin horien arabera gara-tzen da. Lau sistema mota deskriba-tu zituzten: mikrosistema, mesosis-tema, exosistema eta makrosistema.

Sistemaren erdian munduarekinharremanak izateko gaitasunak di-tuen umea dagoela azalduz hasizuen hitzaldia Barandiaranek, etagaitasun horiek garatzea sistema ba-teko edo besteko helduen esku da-goela. Lehendabiziko harremanakfamiliarekin izango ditu haurrak, eta

bigarrenik, eskolarekin. Beraz, ho-riek biak mikrosistemaren parte di-ra, haurrak gertuen dituen heldue-kin eratzen dituen erlazioei egitenbaitie erreferentzia mikrosistemak:“Familiako pertsonek umeari ema-ten dioten erantzunen arabera, umeak era bateko harremana edobeste era batekoa eraikiko du. Ha-rreman horiek umearengan eraginaduten lehen harremanak dira eta be-re bizitzan izango dituen harrema-nik esanguratsuenak. Beraz, zein dafamiliaren helburua eta egitekoa? Umeak dituen behar fisiko eta emo-zionalak asetzea eta atxikimendusegurua eraikitzea. Ikasteko baldin-tza da, ez du ikaskuntza-prozesurikizango baldin eta seguru sentitzenez bada”.

Guraso batzuk, aitzitik, umearenhezkuntzari dagokionez desorien-tatuta eta bakarrik sentitzen dira Ba-randiaranen ustez. Izan ere, guraso-ek informazio zabala dute, bainamaiz informazio hori kontrajarria daeta hezteko moduaren inguruan

ematen zen transmisioa ere eten egin da: “Gaur egun gainera gizarte-aren presioa ere izugarria da, mun-duko onena izan behar duzu, ez danahikoa pertsona hutsa izatearekin,izan behar zara izugarria”. Beraz, Lo-pez de Aranak gaineratzen duenmoduan, hainbat gurasok, zenbaitfuntzio betetzeko eskolarengan de-legatzen dute, hezitzaileak direlakoprofesionalak eta haiek daukatela-ko jakintza: “Desorientatuta daude-la diogunean ez dugu esan nahigaizki egiten dutenik. Bakarrik esa-ten dugu zalantza askorekin egitendutela egiten duten hori, eta gaineraeurek badakite lehen urteak oina-rrizkoak direla haurraren garapen egokirako. Beraz, gainean zamahandia sentitzen dute askok eta horiarintzeko eskolarekin partekatzendute euren ardura, horrek lasaitasu-na ematen die-eta”.

Familiaren atzetik, beraz, hau-rraren hurrengo mikrosistema esko-la da. Umeen arteko erlazioak erai-kitzeaz gain, umearen eta hezitzaile-aren arteko harremanak eraikitzen

“Familiak osasun arloan bakarrik ez badaude, zergatik utzi bakarrik hezkuntzarenean?”

24 • hik hasi • 182. zenbakia. 2013ko azaroa

Page 25: 4 EURO • 2013KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ......te liburuxka. Horrez gain, Hik Hasi-ren webgunean () salgai jarriko da 15 euroan. Harpide-dunek beste ale bat nahiko balute 10 euroan

182. zenbakia. 2013ko azaroa • hik hasi • 25

dira bertan. Barandiaranen esane-tan, familiako helduekin gertatu be-zala, eskolako hezitzaileek umeei ematen dieten erantzunaren arabe-ra umeek eraikiko dute harremanmota bat edo beste euren erreferen-tziazko bigarren irudi horrekin: “Atxikimendu segurua lortzea ezin-bestekoa da eskolaren kasuan ere.Batzuek hori etxetik ekartzen dute.Ez dakartenen kasuan, ordea, fun-tzio konpentsatzaile hori bete behardu eskolak. Hori horrela dela ber-matzeko bi irizpide izango ditugukontuan: bat, umea besteekin harre-manetan dago lotura positiboak egi-nez; bi, umeak esploratzen du. Zan-tzu horiek ageri ez baditu, akaso, ga-rapenean blokeoren bat izan deza-ke eta horrek ziurrenik familiarekinizango du zerikusia”.

Kasu horietan eskolak paper ga-rrantzitsua jokatzen duela dio Ba-randiaranek, eta komunitateko fa-milien gurasotasun osasuntsua bul-tzatuko duten testuinguruak eraikibeharko lituzkeela uste du. Vicenç

Arnaizen hausnarketa bat ekartzendu gogora: “Familiak osasun arloanbakarrik ez badaude, zergatik utzikoditugu bakarrik hezkuntzarekin er-lazionatutako gaietan? Eskola batekgurasoen topagune edo foroak sor-tuko balitu, zer emango lieke fami-liei?”. Hasteko eta behin konpenten-tzia sentimendua eta autoestimua areagotzea ekarriko luke Barandia-ren aburuz, gurasoek ere antzekokezkak izaten baitituzte: guraso onanaiz? Ondo egiten dut? Eta nola dakitondo egiten dudala? “Hori guztiapartekatu ahal izatea oso aberasga-rria litzateke familientzat. Familiakbadaki bere egitekoa dela umearenhezkuntza, baina hori partekatzea eta komunitateko partaide sentitzeainportantea litzateke”.

Mikrosistemen arteko harrema-nek osatzen dute mesosistema, hauda, eskolak eta familiak dituzten ha-rremanak lirateke. Lopez de Aranakadierazi bezala, harreman horietanumeak ez du zuzenean parte har-tzen, baina harreman horiek umea-

rengan eragina dute. Gauza ber-bera gertatzen da exosistemarekin(adibidez, gurasoen lanbidea) etamakrosistemarekin (esate batera-ko, hezkuntza sistema) ere, hain-bat erabaki hartzen dira eremu ho-rietan, umeak ez du parterik har-tzen, baina umeari zuzenean era-giten diote.

Funtsean, eskolak eta familiakhelburu berbera dutela dio Lopezde Aranak , umearen ongizatea etagarapena, hain zuzen: “Helburubera dutenez hainbat funtzio par-tekatzen dituzte. Testuinguru bie-tan dauden helduen betebeharrada umeen atxikimendu segurua.Hori umearen zaintzaren eta ba-besaren bidez egiten da”. Xede be-ra dutenez, bestalde, eskolak fa-milia babestu behar duela uste dueta alderantziz, biak elkar ulertze-ra behartuta daudela, gainontzeanez delako modurik egongo umea-ren garapena eta ongizatea ziurta-tzeko. “Eskolaren eta familiaren ikuspegia berbera ez izatea, gai-

Page 26: 4 EURO • 2013KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ......te liburuxka. Horrez gain, Hik Hasi-ren webgunean () salgai jarriko da 15 euroan. Harpide-dunek beste ale bat nahiko balute 10 euroan

26 • hik hasi • 182. zenbakia. 2013ko azaroa

nera, ez da kaltegarria umearentzat.Testuinguruen artean ezberdintasu-nak badaude, umeak gaitasun ez-berdinak abian jartzeko eta bere bu-rua askoz hobeto ezagutzeko auke-ra izan dezake. Askotan, ordea, fa-miliei eskolaren ikuspegi berbera izateko eskatzen diegu, eta ez garakonturatzen eskaera hori mugatzai-lea izan daitekeenik”.

Sarritan, eskolaren eta familiarenarteko harreman horrek ez duela ezalde bat ez bestea asebetetzen dioLopez de Aranak, eskolatik gurasoeiinplikatzeko eskatzen bazaie ere abiapuntuko xedea eskolaren beha-rrak asebetzea dela: “Familiekin ha-

Elena Lopez de Aranak eta AlexBarandiranek euren hitzaldiaren amaieran azaldu zuten ideia bat,hau da, elkargune-testuinguruak eratzeko premia, ekarri zuen Myr-tha Choklerrek bere hitzaldira, to-paguneez aritu baitzen Psikologiandoktore, psikomotrizista eta Piklerpedagogian aditua.

Hasteko, haurrarengan jarrizuen fokua Choklerrek. Nola bizidu haur txiki batek etxetik eskolara-ko esperientzia? “Haur txiki bat, Ma-ria, Jose, Juan, Patricia... haur txikibakoitza, zama emozional eta afek-tibo handiarekin munduratzen da.Motxila horrekin familiaren mun-dutxoan bere lekua eraikitzen hasi-ko da, bere ekintzarekin, jakinmi-narekin, negarrarekin.... egunean24 orduz lan eginez. Egun batean,

bere erabakiz ez, baizik eta familia-ren erabakiz, leku ezezagun bateraeramango dute haur txiki hori”. Es-kola, lehen aldiz zapaltzen duenhaur batentzat zeinen arrotza den adierazi zuen Choklerrek: “Bat- ba-

tean, gauzek dirudite baina ez dira,bertako materiala ez da erreala; or-du zehatz batean, beste haur guz-tiekin batera egin beharko du txizaeta kaka, haur horrek behar fisiolo-gikorik izan ez arren...”.

Familiaren eta eskolaren artekoharremanez hitz egiteko garaian,beraz, haur bakoitzak esperientziahori nola bizi duen behatzetik etahausnartzetik abiatzea proposatuzien Choklerrek hezitzaileei.“Haur bakoitzak ahal duen bezalabizi du esperientzia hori, bere hel-tze prozesuaren, erritmoaren, kon-petentzien, beldurren, angustien...arabera”.

Alabaina, helduek badute egi-tekorik haurraren esperientzia ho-ri ez dadin hain bortitza, hain gogo-rra, hain traumatikoa izan. Horreta-rako, topagunearen pedagogia

rremanak izaten ditugu horrek erraztasunak ematen dizkigulako umea ulertzeko eta eskolako bizi-moduan kokatzeko. Eta familiekineratzen ditugun harreman horietanhartu bakarrik egiten dugu, edo eman gutxi edo ematen duguna ezdator bat familiek eskatzen dutenhorrekin”.

Beraz, egoera horren aurrean, fa-milia zein eskolaren asebetetzeahelburu hartuta, hauxe da Mondra-gon Unibertsitateko irakasleek egi-ten duten proposamena: eskolakbere ateak zabaltzea eta komunita-tean dauden maila guztiei zuzendu-riko elkargune testuinguruak era-

tzea, gurasotasuna lantzeko: “Ez du-gu irudikatzen formazio moduan,baizik eta esperientzia gisara. Esko-lak gurasotasunaz hitz egiteko espa-zioak eratzen baditu, prebentzioaneragiten ariko da. Kontuan izan be-har dugu familia guztietan arazoakegon direla, daudela edo egon dai-tezkeela eta horregatik gonbiteaguztiei zabaldu behar diegu. Orainzailtasunak eduki ez arren, etorki-zun batean izan ditzakete. Preben-tzio horrek gizarte osasuntsuagoa eraikitzen lagunduko liguke. Umea-ren ongizatea ez da soilik familia etaeskolaren egitekoa, baizik eta gizar-te osoaren inplikazioa behar da”.

“Haur-eskola topagunea da, ez irakasleak planifikaturiko ekintzak egiteko lekua”

Myrtha Chokler: Harremanen garrantzia haurraren garapen osorako

Page 27: 4 EURO • 2013KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ......te liburuxka. Horrez gain, Hik Hasi-ren webgunean () salgai jarriko da 15 euroan. Harpide-dunek beste ale bat nahiko balute 10 euroan

182. zenbakia. 2013ko azaroa • hik hasi • 27

proposatu zuen Choklerrek, elkarezagutzearen pedagogia. “Haur-eskola topagunearen lekua da, ezda irakasleak planifikaturiko ekin-tzak egiteko lekua. 10:15etatik11:15etara margotu egin behar da,ondoren ontziz aldatuko ditugumaterialak eta, azkenik, jolas libre-rako ordubete izango dute. Zerga-tik? Eskola erlazio berriak eraiki-tzen diren ingurunea da, non erre-alitate berri bat ezagutzen eta ikas-ten duen haurrak”. Choklerrekproposatzen du haurrek gauza batedo beste ikas dezaten ekintza ze-hatzak planifikatu baino, irakasle-ak lehendabizi haur bakoitzari zerinteresatzen zaion hausnartu be-har duela.

Baina familia askok emaitzak ikusi nahi dituzte, margoa, eskula-na..., “eta irakasleek gurasoek es-pero duten hori egiteko presioasentitzen dute, beraz, irakasleakhaurrei laguntzen die egunean egokituriko margoa, mozorroa edo dena delakoa egiten”. Chokle-rrek dio, ordea, horrek ez diola umearen beharrari erantzuten, gu-rasoen nahiari baizik; eta, gainera,umeak ez duela ikasten era horre-tan. “Haurrek ez dute ikasten egite-ra behartzen dituztenean, baizik eta ikusten dutenean, saiatzen di-renean... eta helduak testuinguruegoki bat prestatzen dionean”. Ho-rixe da, Choklerren ustez, hezitzai-learen egitekoa haur-eskolan: tes-tuinguru egokiak prestatzea hau-rrak, bere erritmoaren arabera, hel-tze prozesua aurrera eraman de-zan.

Fokua haurrarengandik hel-duarenera —irakaslea nahiz gura-soa— pasaz, Choklerrek adierazizuen helduek haurrei buruz dutenirudiak berebiziko garrantzia due-la honekiko tratuan. “Haurraren zeirudi daukagu? Pertsona aktibo, bi-

zi, jakinminez betearena ala esti-mulatu beharrezko izaki pasiboa-rena, gero jakin dezan guztia hel-duak irakatsi behar diona?”. Hau-rrari egiten irakasten dion hezitzai-learen eta haurrari testuinguru egokiak prestatu eta iniziatiba hardezan uzten dion hezitzailearen ar-tean, bakoitzak buruan duen haurmota bereizten du Choklerrek, hauda haur aktiboa edo pasiboarena.Piklerren teoriak ekarriz, hizlariakadierazi zuen irakaspenak eta pro-zesuak aurreratzen zaizkioneanhaur bati, porrotak aurreratzenzaizkiola. “Aski heldurik ez dago-en gorputz bati irakaspenak aurre-ratzen badizkiogu, gaizki egingodu, eta gaizki egiten ikasiko du; ez-gauza dela sentiaraziko dugu”.

Galderaren pedagogiaTopagunearen pedagogiarekin

batera, galderaren pedagogia alda-rrikatu zuen. “Umeari galdetu eginbehar zaio, ez agindu. Gainontze-an, pasiboki helduaren aginduabetetzera behartuko dugu. Bainaez dakigu zein ume dagoen osa-suntsuago, sumisoki aginduak be-tetzen dituena edo errebelatzendena. Pasiboki egokitzen dena gai-xotu egiten da; egokitzapen akti-boa, berriz, ikaskuntzarako bideda”.

Haurraren garapenean atxiki-mendu-loturak duen garrantzianabarmendu zuen Choklerrek, le-henago Lopez de Aranak eta Ba-randiaranek egin zuten bezala. Lo-tura horrek familiaren eta eskola-ren harremanean duen garrantziaazaldu zuen: “Haurra, babestukoduen heldu horrengana lotzekoprest dator. Eta lotura horrek bel-durrak, eta ezezagunarekiko ten-tsioak baretzen lagunduko dio.Haurra deskubritzeko irrikaz da-go, baina, era berean, ezezaguna

den horrek beldurra eragiten dio.Haatik, helduak hasieratik babesaeman badio, haur horrek barrene-an eramango du helduarekin iza-niko esperientzia eta heldulekubat izango du ezezagunari aurre egiteko, baita beraz, haur-eskola-rako urratsa egiteko ere”.

Objektu trantsizionalak edo la-gungarriak –burkoa, hartzatxoa,zapiak...— lehen atxikimendu fi-guraren luzapena izaten dira hau-rrarentzat eskolako testuinguruan,karga emozionala eta afektiboa ezarri baitio haurrak etxeko ele-mentu horri, eta ezezagun duena-ren aurrean beldurra eta antsieta-tea lasaitzen lagunduko dio.

Haur-eskolako testuingurua errespetuzkoa eta komunikazioz-koa den kasuetan, haurra bigarrenatxikimendu figura bertan aurki-tzeko gai sentituko da. Baina Cho-klerrek zehaztu zuen komunika-tzea ez dela soilik informatzea, bai-zik eta heldu hori prest egon behardela haurrek —eta horien guraso-ek— adierazten diotena ulertzeko.

Errespetua norabide anitzekoaizan beharko lukeela adierazi zuenChoklerrek, haurrarenganakoa,eskolarenganakoa eta familiaren-ganakoa. Baina errespetua eduki-tzeko, derrigorrezko jo zuen elkarezagutzea: “Inork ez du ezagutzenez duena errespetatzen. Ezagu-tzen ez duguna etsai bihurtzen da,amenazu”. Ezagutza, errespetuaeta konplizitatea elkarrekin doa-zen hiru berba dira Choklerren-tzat. “Horrek esan nahi du elkar ezagutzeko denbora hartu behardugula”. Konfiantza eta konplizi-tatea eraikitzeko, baliabideak jarribehar direla azaldu zuen: “Espa-zioak, tresnak eta denbora behardugu haur-eskola hori haurrarekineta familiarekin elkartu dadin, el-kar ezagutu dezaten”.

Page 28: 4 EURO • 2013KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ......te liburuxka. Horrez gain, Hik Hasi-ren webgunean () salgai jarriko da 15 euroan. Harpide-dunek beste ale bat nahiko balute 10 euroan

Euskal Herriko zein kanpoko hainbat esperientzia:

“Haur bakoitza onartua sentiarazi behar dugu bere fa-milia ereduan”, adierazi zuen Ategorritxo haur-eskolakoLeire Garro irakasleak. Josune Belamendiak eta biek azal-du zuten Donostiako haur-eskolaren esperientzia. “Hau-rra familiarekin dator haur-eskolara, eta familiak oso dife-renteak dira euren artean”. Familia eta haur bakoitzaren aniztasuna, beharrak, hizkuntza, hezkidetza, erlijio, ohi-tura errespetatuz egiten dute lan, Euskal Herritik erantzu-nez, eta beti lantaldean. Euren giltza malgutasuna da.

“Haurra familiarekin dator haur-eskolara”

Edurne Lekunberrik eta Alfredo Hoyuelosek Iruñekoudal haur eskoletako esperientzia azaldu zuten. Egokitza-pen-garaian zentratu ziren hezitzailea eta dokumentatzai-lea. Lehen aldaketa semantikoa izan zen: haurrak egokitubaino, haur-eskolak haiei harrera egin behar diela ikustenbaitute. Azken ikasturtean prozesua dokumentatu dute,hezitzaileen, haurren eta gurasoen jarrerak, emozioak etaekintzak behatzeko eta hortik ikasteko. Bigarren aldake-ta ere egin dute: orain prozesua isiltasunean egiten dute.

‘Egokitzapena’ ala ‘ongietorri-garaia’?

30 urte badira atxikitako helduak eskolara ekartzenhasi zirela Antzuolan. Banaketa oso gogorra zenez, hain-bat aldaketa txertatu zituzten haurrak eskolan hartzeko etapan. Horien berri eman zuten Axun Mujika eta MariaEugenia Irazabalek. Banaketak haurraren konkista izanbehar zuela konturatu zinen eta horretarako bitartekoakjarri eta gurasoen aurrean lan egin behar zutela: “Haurra errespetatzen eta ez inbaditzen saiatzen gara. Haur bakoi-tzak berak egin behar du bere prozesua”.

Banaketa, haurraren konkistaren bidez

Elia Martinezek ere “egokitzapen” hitza ez du gustuko,eta “familiarizatze-prozesua”-z dihardu. haur-eskola gu-ne familiar gisa ulertzen dute Cespedes -en, bertan, gai-nera, gurasoak haurrekin egon daitezen espazioak dituz-te. Familien aniztasunaz hitz egin zuen Martinezek, bainaez soilik jatorriari dagokionean, baizik eta egiteko modueidagokionez ere familia bakoitzaren ohiturak errespeta-tzearen garrantziaz mintzatu zen. “Lezioak ematea baino,aukerak ematea garrantzitsuagoa da”.

Lezioak ez, aukerak eman

28 • hik hasi • 182. zenbakia. 2013ko azaroa

Page 29: 4 EURO • 2013KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ......te liburuxka. Horrez gain, Hik Hasi-ren webgunean () salgai jarriko da 15 euroan. Harpide-dunek beste ale bat nahiko balute 10 euroan

e s p e r i e n t z i a k

Aritz Larreta Mondragon Uniber-tsitateko Huhezi fakultateko psiko-pedagogiako ikasleak eta Izarne Ola-no Ikus-entzunezko Komunikaziokoikasleak karrera amaierako proiektu-rako Euskaraz Biziegitasmoak Tolo-sako Laskorain ikastolan izan duenbilakaerari buruzko ikus-entzunezkodokumentala egin dute. Laskorain ikastolako ikasle ohiak dira biak, etaLarreta uneotan bertako irakasle erebai.

Euskaraz Biziproiektuaren ingu-ruan ibilitako hainbat aditu, irakasle,guraso, ikasle eta teknikariren testi-gantzekin osatu dute dokumentala.Euskararen sustapenerako Laskorainikastolan egin den lana bildu etaproiektuaren eraginkortasunaren ga-koak agerian jartzeaz gain, beste ikas-tetxeei hizkuntza-normalizazioan es-ku hartzeko ideiak eskaintzea du xe-de dokumentalak. Horrez aparte,Laskorain ikastolako hezkuntza-ko-munitate osoa txalotu eta animatunahi izan dute Larreta eta Olanok, orain arte bezala, aurrerantzean ere,hizkuntza-normalizazioan eragitenjarrai dezaten: “Benetako protagonis-tei lekua egin eta hitza eman nahi izandiegu, eta egin duten lana aitortu etagoraipatu”.

Larretak azaldu digun moduan,Laskorain ikastola 1967an sortu zeneuskarazko irakaskuntza eskaintze-ko, euskarari eta Euskal Herriari begi-rako ikastola nahi baitzuten Tolosako

Euskararik gabe ezin izan, ezin bizi

hainbat guraso euskaltzalek. “Euska-razko ikastola sortu zen eta gela ba-rruan euskaraz egiten zen, baina ikusizen, handik kanpo, gaztelaniara jo-tzeko ohitura handia zegoela, euska-raz ikastea ez zela nahikoa euskarazbizitzeko. Gelaz kanpo, % 40k soilik

erabiltzen zuten euskara. Zerbait eginbeharra zegoen”.

1985. urte inguruan, egun batez,Emeterio Zaldibia Laskorain ikastola-ko irakaslea Lizarrara joan eta erabatharrituta geratu zen umeak euskarazentzunda: “Tolosan ez, eta hemen Li-

Ikasleen artean euskara sustatzea helburu duen ‘Euskaraz Bizi’ proiektuaren bidez, euskararen erabilera %95etik gorakoa izatera iritsi da Tolosako Laskorain ikastolan.

182. zenbakia. 2013ko azaroa • hik hasi • 29

Page 30: 4 EURO • 2013KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ......te liburuxka. Horrez gain, Hik Hasi-ren webgunean () salgai jarriko da 15 euroan. Harpide-dunek beste ale bat nahiko balute 10 euroan

30 • hik hasi • 182. zenbakia. 2013ko azaroa

zarran bai, nola liteke?”, eta jakin zuenJose Luis Gorostidik Euskaraz Biziproiektua sortu zuela, konduktismo-an oinarrituta, sari eta errefortzu bi-dez, ikasleen artean euskara sustatze-ko. Dokumentalean ageri denez,handik ideia hartuta, 1986-1987 ikas-turtean, Emeterio Zaldibia zuzendari-tzara iritsi zenean, Euskaraz Biziproiektua martxan jarri zuen Lasko-rain ikastolan. Hasieran, Haur Hez-kuntzan eta Lehen Hezkuntzan eta,gero, goragoko mailetan. Helburuazen euskararen erabilera bultzatzea,baina ez ikastolan soilik, baita hortikkanpo ere, era naturalean ikasleekeuskararen aldeko hautua egin zeza-ten. Halaxe azaltzen du Zaldibiak be-rak dokumentalean: “Nik proiektuhau ezagutu nuenerako Lizarran bostbat urte martxan zeramatzan. Eta den-bora horretan izugarrizko aldaketa egin zuen Lizarrako ikastolak. Nitxundituta sentitzen nintzen han umeek euskaraz egiten zutelako”.

Zer da ‘Euskaraz Bizi’?Larretaren hitzetan, Euskaraz

Bizieuskararen erabilera bultzatzeahelburu duen eskola esparruko egi-tasmoa da. 1980an sortu zuen Liza-rran Jose Luis Gorostidi zenak, ikas-leen euskararen erabilera bultzatunahian. Hasieran, lau ikastola soiliksartu ziren proiektuan: Lizarra ikas-tola, Atarrabiako Paz de Ziganda ikastola, Gasteizko Toki Eder ikasto-la eta Laskorain bera. “1991tik aurre-ra, berriz, proiektua Euskal HerrikoIkastolen Konfederazioaren eskugeratu zen eta ikastola gehiagotarazabaldu zen. 2000. urtean IkastolenElkarteko Eleanitz eta Euskaraz Bi-zi proiektuak marko bakar batera ekarri ziren: Ikastolen HizkuntzaProiektua. Hala ere, Euskaraz Biziproiektuak bere bidea jarraitu zueneta era askotako korronte teorikoe-tatik edanaz uneko errealitatera egokituz joan zen. 2006an EuskarazBiziproiektuaren lan proposamenagaurkotu zen, ikuspegi eklektiko-tik”.

Nola txertatu zen Laskorain Ikasto-lan?

Bideoan aipatzen den eran, Eme-terio Zaldibiak Lizarrako eredua aur-keztu zien Laskorain ikastolako ira-kasleei eta euskara bultzatzeko eki-men baten beharraz kontzientzia piz-tu zien. Hala, esku-hartze plan jakinbat diseinatu zen irakasle, ikasle etagurasoei begira. Honela gogoratzendute irakasleek garai hura: “Ikusitagure ikastolan zein zen errealitatea, Emeteriok bere egin zuen Lizarrakoegitasmoa”; “Lizarran posible baldinbazen, Tolosan zergatik ez? Probabehintzat egin beharra zegoen”; “Emeteriok Lizarrako eredua ekarrizigunean kontzientziatu egin gintuenaurrera atera behar zela proiektu ho-ri”; “Gogoratzen naiz klaustroetan-eta hasi zitzaigula esaten bere kon-bentzimendu osoz beste molde bate-ko esku-hartzea hasi behar genuela”.

Argitxo pertsonaia mitikoaLehen-lehenik Argitxo pertsonaia

sortu zuten, euskararen ikurra. Panpi-na bat zen eta txotxongilo erara era-biltzen zuten. Ume txikientzat pertso-naia magiko bilakatu zen: “Argitxo oso txikia zela eta edozein txokotangordetzen zela esaten zitzaien, eta ho-

rregatik, haurrek egiten zuten guztiaikusi eta esaten zuten guztia entzutenzuela. Berarentzat oso inportanteazela lagunartea eta euskara bakarrikulertzen zuela eta besteei entzuteanhaiek esaten zutena arrotz bazitzaioneta entenditzen ez bazuen oso tristejartzen zela. Beraz, umeek euskarazegiten zuten Argitxo pozik egon ze-din”, hala kontatzen du irakasle batekdokumentalean.

Bideoaren egileen hitzetan, aurre-neko momentutik euskararekin etaoro har haurren bizitza osoarekin lo-turik aurkezten da Argitxo eta haur-tzaro guztian zehar irauten duen erla-zio berezi bat sortzen da haurraren eta panpinaren artean.

KanpainakProiektuaren baitan, euskara bul-

tzatzeko kanpaina zehatzak ere eginizan direla azaldu digute Larreta etaOlanok, bai ikasleei begira, bai fami-liei begira eta baita kalera begira ere:“Kanpainak beti ludikoak izaten dira,euskaraz egiteak saria izan dezala,pozgarria izan dadila, ez karga batgehiago”.

Dokumentalean ageri diren ira-kasleek nahiz ikasle ohiek gogora-tzen duten moduan, gela barrura be-

Page 31: 4 EURO • 2013KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ......te liburuxka. Horrez gain, Hik Hasi-ren webgunean () salgai jarriko da 15 euroan. Harpide-dunek beste ale bat nahiko balute 10 euroan

182. zenbakia. 2013ko azaroa • hik hasi • 31

girako kanpainetan egiten zen ekin-tzetako bat partxis antzeko joko batzen. Taula baten bidez, ikasleek egu-nero aztertu behar zuten nola hitz egi-ten zuten, euskaraz eginez gero, egu-naren amaieran berdez margotzenzuten taulan, norbaitek erdararaz zer-bait esaten bazuen, gorriz. Berdezzeuzkanak saria izaten zuen.

Bigarren Hezkuntzan, berriz, Eus-kara Elkartea sortu zen euskara bul-tzatzeko. Hala adierazi dute Larretaketa Olanok: “Adin batetik aurrera, ikasleak ekintza eta konpromisoarenbidez motibatzen dira batez ere. Hel-buru nagusia hauxe litzateke: ikaslemultzo ahalik eta handiena euskara-rekin konprometitzea eta bere maila-ko ikastola ordu barruko eta kanpokoekintzen ardura bere gain hartzea”.

Festak eta ospakizunakDokumentaleko testigantzetan

aipatzen den eran, helburua zen, mo-du positiboan era bat bilatzea haurrakeuskaraz egiteko beharra senti zezan.Larretaren hitzetan, Euskaraz Bizibetidanik saiatu da bizitzaren arlo lu-dikoa euskararekin elkartzen eta bidehori jarraituz, antolatzen diren kan-paina guztiek dute jolas giroko kon-notazio bat. “Ikastola barruko eta ikastola arteko ospakizunak egin izandira. Kontuan izan behar da gizarteakbetidanik ospatu izan dituela festa gi-roan bere lorpen guztiak”. Hala, eus-kararekin lotutako hainbat festa os-patzen hasi ziren: ikasturte amaiera-ko festa, Ikastolen eguna, Inauteriak,Herriko Festak, Eguberriak, Santa Ageda, Kilometroak, etab. Horrezgain, hasieran Euskaraz Bizi proiek-tua martxan jarri zuten lau ikastolenartean Kirol Olinpiadak edota mendi-ko irteera bat egiten zen eta gaur egunere oraindik urtero egiten da eta Argi-txoren gutunontzi bat jartzen da Eus-kal Herriko mendiren batean.

Ikastolaz kanpoko eremuakLaskorain ikastolako irakasle ba-

tek dokumentalean aipatzen duenez,proiektuak ez zuen eskola tartea ba-

karrik hartzen, baizik eta ikaslea ha-rrapatu nahi zuen bere esparru guz-tietan. “Horrexegatik, ikastolako or-duz kanpo edo horren inguruan gel-ditzen den denborak garrantzi handiaizan du beti Euskaraz Bizi proiek-tuan. Afektiboki mundu hori da ikas-learentzat balio handiena duena: ki-rola, jolasa, denbora librea…”

Horren baitan, kontuan izan dirajantokia, autobusa, ikastolaz kanpo-ko ekintzak, etab. Hala, 1987an Eus-karaz Bizi-ren baitan, ikastolaz kan-poko esparruak euskalduntzea ildoestrategikoa dela eta, Laskorain KirolElkartea sortu zen eskola kirola kude-atzeko eta Tolosa mailan oso erdaldu-na zen esparruan euskararen erabile-ra sustatzeko. 1990-91n, berriz, Kaz-kabarra aisialdi taldea eratu zen, ikas-tolaren gidaritzapean, ikasleen aisial-di ekintzak ikasturtean zehar eta uda-lekuak antolatuz. Monitoreak Batxi-lergoko ikasleak eta ikasle ohiak dira.

Emaitzak Sekulako emaitzak lortu ditu Eus-

karaz Bizi proiektuak Laskorainen. Ikasleek eurek hizkuntza neurketakegin ohi dituzte eta gero neurketa ho-riek Udalak egiten dituen neurkete-kin alderatzen dira. Antzeko datuakematen dituzte biek: % 95etik gora-koa da euskararen erabilera. Halaxe

dio gaur egungo Laskorain ikastolakozuzendari Jone Urteagak: “Nik uste,harrokeriaz ez, baina harrotasunez,esan dezakegula, emaitzak oso onakdirela, azken zortzi urteetan ez garela-ko jaitsi % 95eko erabileratik”.

Emaitza hain onak izanik, Larreta-ren ustez, Euskaraz Bizi proiektua-ren inguruan aurrera begira duten le-hen erronka nagusia da orain arteko-ari eustea: “Baina kanpainetan euska-raren erabileratik harago dauden es-parruak ere hartu nahi ditugu eta eus-kal kulturarekin zerikusia duten al-derdiei modu sakonagoan heldu. Etorkizuneko beste helburuetako batgurasoen euskara erabileran gehiagoeragitea da, baina eremu horretan es-ku hartzea ez da batere erraza”.

Euskaraz Bizi proiektuaren arra-kasta ikusita, Larretak eta Olanok Las-korain ikastolako esperientzia ezagu-tarazi nahi izan dute. Horrexegatik,dokumentala Laskorain ikastolanbertan nahiz Ikastolen Elkarteko HIZ-PRO mintegian aurkezteaz gain, In-terneten ere zintzilikatuko da kon-tsultatu edo erabili nahi duen ororen-tzat eskuragarri. Izan ere, dokumen-talaren amaieran Kike Amonarrizekdioen moduan, Euskal Herrian baka-rrik ez, Europa mailan nahiz munduosoan ere erakusteko moduko ere-dua da Tolosakoa.

Page 32: 4 EURO • 2013KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ......te liburuxka. Horrez gain, Hik Hasi-ren webgunean () salgai jarriko da 15 euroan. Harpide-dunek beste ale bat nahiko balute 10 euroan

32 • hik hasi • 182. zenbakia. 2013ko azaroa

e k a r p e n a k

den Barnean hartu mintegiaren ba-rruan). Prestakuntza horretan partehartzen ari diren ikastetxe askok (Olaztiko Domingo Bados HLHI, Iturmendiko Arrano Beltza HLHI, Ar-bizuko Ikastetxe Publikoa, IruñekoCardenal Ilundain HLHI, Berriozar-ko Mendialdea1 HLHI, besteak bes-te) esperientzia hau abian jarri dute,eta egin duten balioespena hain izanda positiboa, non artikulu hau idaz-tea erabaki baitut, Maider Razkineketa biok hasieran egin genituen jar-duera nagusien laburpenaren bidez.

Proiektuaren laburpenaAstero haur bat izan da gelako

protagonista, eta jarduera guztiak egokitu egin dira, haurrak hori sentidezan. Familia guztiek hartu dute

Guztiok dugu talde bateko kidegarela sentitzeko beharra, eta haurrek ere bai. Horregatik, irakasleak erne egon behar du, etagelan inklusioaren ikuspegitik lanegin behar du. Horrek esan nahi duhaur bakoitzak leku bat izan beharduela taldearen barruan, eta aintzat hartzen dutela sentitu.

Hori dela-eta, duela urte batzuk,Haur Hezkuntzako 3 urteko gelan,Protagonistaren astea izenekoproiektua egitea erabaki genuen (Ar-turo Kanpion HLHI, gaur Bernart Etxepare). Helburu nagusia zen haurbakoitzak bere lekua aurkitzea eta izatea gelaren barnean, eta gelako ki-de sentitzea. Alde horretatik, familia-ren eta eskolaren arteko lankidetza onak haurraren ongizatean eraginpositiboa duela jabetuta, familiek ge-lan parte hartzea ahalbidetuko zutenestrategiak planteatzea erabaki ge-nuen. Esperientzia ezin aberasgarria-goa izan zen guztiontzat (irakasle,haur eta familientzat). Proiektu ho-rretan egindako ahalegina 2009an ai-tortu zioten, Nafarroako GobernukoAntolamendu eta Berrikuntza Zerbi-tzuak deitutako Bizikidetzaren ingu-ruko berrikuntzako saria eman bai-tzioten.

2012-2013 ikasturtean, Nafarroa-ko beste ikastetxe batzuetan aurkez-tu dugu proiektua (NHBBZko Hez-kuntza-laguntzako taldea ematen ari

Asteko protagonista

parte, beren interesen araberako lan-tegi bat eginez. Korridorean paratu-tako argazkien bidez, bizipen horiekgainerako haur eta familiei aurkeztudizkiegu. Era berean, ipuin pertsona-lizatu bat egin dugu, eta dosier batguztien istorioekin, “ipuin ibiltari” gi-sa etxez etxe pasatu dena.

Helburuak• Haurrak bere buruaren irudi

positiboa izatea, "protagonista" gisaizandako bizipenetik abiatuta “nor-banako berdingabe” eta, aldi berean,"talde bateko kide" sentituz, haurra-ren gizartekoitasuna eta autonomiapertsonala sustatzeko.

• Familiaren eta eskolaren artekoharremana indartu eta hobetzea, ira-kasle garen aldetik badakigulako

Konsue SALINAS

Page 33: 4 EURO • 2013KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ......te liburuxka. Horrez gain, Hik Hasi-ren webgunean () salgai jarriko da 15 euroan. Harpide-dunek beste ale bat nahiko balute 10 euroan

bien arteko lankidetza onak haurra-ren ongizatean eragina duela.

• Bizikidetzaren eta gizarte-ha-rremanen arauak ezarri eta barnera-tzea, hainbat jardueraren bitartez ikasleak, familiak eta geletako tuto-reak elkar ezagutzea ahalbidetzeko.

• Hezkuntza-erkidegoa osatzenduten kide guztien parte-hartzea ahalbidetzea, eskola-giroa hobetze-ko eta elkar ongi tratatzeko kulturasustatzeko.

Jardueren deskribapena Haur bakoitza protagonista izan

da astebetez. Aste horretan, ondorenazaltzen diren jarduerak egin dira.

1. jarduera: haur bakoitzak bere istorioa kontatu du

Astelehenetan, asteko protago-nistak bere istorioa kontatu digu, be-re familiak aldez aurretik prestatuta-ko ipuin batean oinarrituta.

• Bestearekiko errespetua indar-tzen saiatzea: arreta jartzea besteakhitz egiten duenean.

• Entzutea. • Bestearen familiarekiko intere-

sa izatea.• Jendaurrean hitz egiten ikastea,

lotsa gaindituta.• Enpatiarako gaitasuna lantzea,

alegia, bestearen tokian jartzeko gai-tasuna.

• Ulertzea nola sentitzen den bes-tea entzuten ari zaizkionean, edotaez zaizkionean entzuten ari.

2. jarduera: nire siluetaAstearteetan, plastikako lan bat

egin dugu taldean; “SILUETA” izenaipini diogu. Niki de Sant Phalle artis-taren lanean oinarritu gara, baina as-tero silueta desberdina eginez, bate-tik bestera haur protagonista eta era-bilitako teknika aldatzen zirelako.Beraz, haur bakoitzak silueta bakareta errepikaezina du, eta guztiekin erakusketa bat egin dugu ekainean.Familiak gonbidatu ditugu erakuske-tara eta askari batera.

• Talde handian lan egitea. Talde-an gozatzea.

• Talde handian plastikako atazabat lantzea, benetako erronka baita,bizikidetzako oinarrizko arauei da-gokienez.

• Txanda gordetzen ikastea, etabesteen tokia errespetatzen, elkarribultza ez egiten, xede komun bate-kin taldean lan egiten, norberaren-tzat izan ordez ikaskide batentzat iza-nen den artelana denen artean egi-ten...

• Plastikako hainbat teknika ikas-

tea, bereziki curriculumeko helburudirenak landuz, besteak beste: moz-tea, itsastea, puntzoiekin zulatzea,papera itsastea, oihalak, askotarikomaterialak, estetikarekiko gustualantzea...

3. jarduera: erretratuen nire koadernoa

Asteazkenetan, protagonistarenerretratua egin dugu. Mahaiak biribilerdi bat osatuz paratu ditugu, eta er-dian protagonista eseri da, aulki bate-an, denek ongi ikusteko moduan.

• Haren fisikoari begiratzea, be-reziki erretratuari dagokionari; ale-gia, burutik sorbalden gaineko alde-raino: ile luzea ala motza duen, bela-rritakoak daramatzan, kopeta-ileaduen...

• Haurren arteko antzekotasuneieta aldeei erreparatzea (ile motza du,...-k bezala).

• Adina lantzea (grafia eta kopu-rua). Haur bakoitzak idatziko du, ho-rretarako propio prestatu dugun “erretratuaren fitxan”. Eranskinean,fitxaren eredu bat sartu dugu.

• Idazkera ere lantzea: haur ba-koitzak protagonistaren izena idatzibehar du.

• Guztiarekin koadernotxo bat osatzea, gero protagonistak etxera

182. zenbakia. 2013ko azaroa • hik hasi • 33

Page 34: 4 EURO • 2013KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ......te liburuxka. Horrez gain, Hik Hasi-ren webgunean () salgai jarriko da 15 euroan. Harpide-dunek beste ale bat nahiko balute 10 euroan

34 • hik hasi • 182. zenbakia. 2013ko azaroa

eraman dezan.• Lagun bati behatuz eta haren

irudia marraztuz gozatzea eta ikasteanorberak egindako lan bat ematen,eskuzabalak izaten.

4. jarduera: nire familia eskola-egunbatean

Ostegun edo ostiraletan, haurra-ren familia eskolara etorri da, eta al-dez aurretik prestatu duten jardueragaratu dute beren seme-alaben ikas-kideekin.

5. jarduera: haur bakoitzaren dosierraprestatzea

Tutoreok egin dugu jarduera hau.Gutako bakoitzak ipuin bat egin duWord formatuan, aste osoan zehar ateratako argazkiekin eta jarduerek iradoki digutenarekin. Edozein mo-dutan, azpimarratu behar dugu lanhau oso atsegina izan zaigula, beste-ak beste ikusi dugulako ikasgelakohaurren familien eta gure arteko kon-fiantza-giroa sendotzen joan dela, etajarduera guztiak giro polit eta jostaga-rrian bizi izan ditugula.

6. jarduera: aurreko asteko

protagonistaren horma-irudiaAstero, aurreko astean gelan ger-

tatutakoa laburtzen duten argazkiakparatu ditugu, familiak elkar ezagu-tzen joan daitezen. Beraz, uste dugunolabait ere parte hartu dugula guregeletako familien artean egun dau-den giro ona, elkar ezagutza eta errespetua nagusi izan dutenean.

7. jarduera: ipuin bidaiariaDatorren ikasturtean, dosierrak

familiaz familia bidaiatuko du, “ipuinbidaiaria” balitz bezala. Asmo haue-kin:

• Gogoratzea haur bakoitzari zerekarpen egin dion asteko protago-nista izateak.

• Gogoratzea protagonistaren fa-miliak denbora eman zuela haurre-kin eta irakasleekin batera lanean.

• Familien elkar ezagutza indar-tzea, dosierrean jasota daudelako izenak, anai-arrebak, aitona-amo-nak, familiaren anekdotak...

Proiektuaren baliospena• Curriculumeko arlo guztiak lan-

du ditugu. Beraz, curriculumeko hel-buruak betetzearen inguruko balio-

espena ezin da positiboagoa izan.• Haur askoren autoestimua are-

agotu da. Gainera, ikasleen, irakasle-en zein familien enpatia eta besteare-kiko errespetua garatzen lagundu da.Besteari buruz jakiteko, bestea eza-gutzeko edota sakontzeko jakin-mi-na areagotu da. Gureaz gain, familiaeredu gehiago daudela ikasi dugu eta, orobat, horiek errespetatzen.

• Azpimarratu nahi dugu proiek-tu honek aukera paregabea eskainidigula kultura-aniztasuna lantzeko.Gure gelako haur guztien jatorria

Page 35: 4 EURO • 2013KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ......te liburuxka. Horrez gain, Hik Hasi-ren webgunean () salgai jarriko da 15 euroan. Harpide-dunek beste ale bat nahiko balute 10 euroan

182. zenbakia. 2013ko azaroa • hik hasi • 35

ren arteko lotura afektiboa sortzen la-guntzen duela.

Balioetsi dugu familiaren eta es-kolaren arteko lotura indartzea hez-kuntza-erkidegoko kide guztientzatdela onuragarria, elkarrekiko ezagu-tza errazten duelako eta kide guztienparte-hartzea sustatzen duelako, bi-zikidetzan, gizarte-harremanetan etaeskola-giroaren hobekuntzan eragi-nez. Zalantzarik gabe, horrek oso on-dorio positiboak ekarriko ditu etorki-zuneko hezkuntza-etapetan.

ezagutu dugu. Orain, badakigu nondauden Bolivia, Brasil, Ghana, Ango-la, Etiopia, Errusia, Alemania…, egu-nerokoan arraza-desberdintasunaketa hizkuntza guztiekiko errespetuabizikidetzaren ikuspuntutik bizi ditu-gu, erabateko normaltasunez.

• Familiek esan digute ikasturte-an gelan izan duten parte-hartzea osobizipen positiboa izan dela, gelakodinamikara hurbildu direlako eta,hartara, tutoreekiko zein, oro har, es-kolarekiko konfiantza areagotzekobalio izan dielako. Ikasturtearen bu-kaeran proiektua idatziz balioestekoeskatu dugu, eta hori guztia jasota ge-ratu da.

• Proiektuaren helburu nagusiagizartean jarduteko gaitasuna gara-tzea bazen ere, sortu den dokumen-tazioa bera landu diren gainerakogaitasunak ebaluatzeko tresna bihur-tu da.

• Haurrek eskatuta, gu ere izangara protagonista astebetez; oso es-perientzia aberasgarria izan da.

• Era berean, nabarmendu nahidugu proiektuaren alderdi ludikoa,hainbat unetan oso dibertigarria izanbaita.

• Familiak oso originalak izan di-

ra beren jarduera antolatzeko or-duan. Oso trikimailu onak erabili di-tuzte haurren arreta bereganatzekoeta, horren ondorioz, familiek ere gu-re eskola-dinamika aberasten lagun-du dute, oso ideia on eta berriekin.Haiei behatzen gauza asko ikasi du-gu.

BukatzekoEgiaztatu dugu hezkuntza-espe-

rientzia honek, lehen eskolatze-urte-an eginda, haurraren eta ikastetxea-

Page 36: 4 EURO • 2013KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ......te liburuxka. Horrez gain, Hik Hasi-ren webgunean () salgai jarriko da 15 euroan. Harpide-dunek beste ale bat nahiko balute 10 euroan

36 • hik hasi • 182. zenbakia. 2013ko azaroa

Zer ekarpen egin diezaiokeeskolan diharduen irakasleedo hezitzaile bati Gestalt

ildoko prestakuntzak?

Richie Hering-en arabera, 250 psi-koterapia mota daude; horiek guz-tiak hurrengo hiru korronte hauetansartzen dira:

1- PSIKOANALISIA EDO TEORIADINAMIKOA

2- JOKABIDE-TERAPIA3- PSIKOTERAPIA HUMANISTA

Hiru korronte horien sailkapenasortu ziren unearen araberakoa da;beraz, psikoterapia humanista da be-rriena. Errepresio sexualak utzi zi-tuen ondorioei aurre egiteko jaio zenpsikoanalisia. Geroago, XX. mende-aren hasieran, teknologiaren bilaka-erak bultzatuta, makinak pertsonenlekua hartzen hasi ziren. “Antsietate-aren aroa” eragin zuen horrek, eta ha-la sortu zen jokabide-terapia. Azke-nik, XX. mendearen amaieran, giza-kiaren despertsonalizazioak eta giza-gabetzeak “alienazio-aroa edo aisial-diarekin lotutako aspertze-aroa” eka-rri zuen, eta psikoterapia humanistasortu zen hortik. Psikoterapia huma-nistak sentimenduei, emozioei eta bi-zipenei ematen die lehentasuna.

Psikoterapia humanistak ez ditukontuan hartzen norbanakoaren au-rrepentsamenduak, ezta haren iraga-na ere. Ikuspegi horretako hainbat psikoterapia motaren arabera, per-tsona bizi den minutu bakoitzean arida bere etorkizuna sortzen. Horrenondorioz, psikoterapia humanistekbizitzako berehalako unean jartzendute arreta eta energia guztia.

Psikologia humanistaren oina-rrizko printzipioa da ekintza terapeu-tikoaren bidez bultzatzen diren alda-ketak bizipen-prozesu baten bitartezgertatzen direla. Hiru prozesu hauenbidez gertatzen da hori: “kontura-tzea”, “erne egotea” eta “kontzientziahartzea” (awareness).

Psikoterapia humanistaren bar-nean, Gestalt terapia azpimarratunahi dut. Gestalt terapia Fritz eta Lau-ra Perlsek sortutako psikoterapia da,garapen pertsonala lortzeko meto-doa. Hauek dira Gestalt terapiaren oi-narrizko printzipioak:

1. Orainean oinarritzea: terapia-egoeran “gaur egun” (orain) eta “es-pazio honetan” (hemen) nabarmen-tzen dira.

2. Esperientziarekiko arreta eta onespena: "konturatze" fisikoa, emo-zionala eta mentala.

3. Norberaren erantzukizuna:“konturatze” horren ardura hartzea.

Prozesu terapeutikoa hiru arlotanoinarritzen da: kontzientzia, espe-rientzia eta harremana. Pertsonarikontzienteago izaten laguntzen dio,

galdeidazue

?Maritxu JIMENEZ

GESTALT TERAPEUTA

Page 37: 4 EURO • 2013KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ......te liburuxka. Horrez gain, Hik Hasi-ren webgunean () salgai jarriko da 15 euroan. Harpide-dunek beste ale bat nahiko balute 10 euroan

182. zenbakia. 2013ko azaroa • hik hasi • 37

hau da, bere burua hobeto ezagu-tzen, horrela, bere beharrak argi etagarbi identifika ditzan eta terapianzein kalean esperientzia berri eta sen-datzaileak bizitzeko aukera izan de-zan.

Fritz Perls psikoanalisian adituazen, eta soilik korronte horri buruzkoprozesuak lantzen zituela sentitzenzuen, emozioak eta sentimenduaklandu barik utzita. Horregatik, Gestaltterapiak, alde batetik, psikoanalisia izan zuen oinarri, eta, bestetik, ekial-deko erlijioen eragina, taoismoarenaeta zen budistarena, hain zuzen ere.

Gestalt terapiak nork bere buruahobeto ezagutzera bultzatzen du. Ba-nakako terapiaren bidez edo talde-te-rapiaren bidez lantzen du hori.

Gestalt ildoko prestakuntzak

eskolan diharduen irakasle edo

hezitzaile bati egin diezaiokeen

ekarpena:Gestalt terapiak beharrezkoa

ikusten du terapeutak bere indar etaahuldadeen kontzientzia izatea etanorberaren mugak, pertsona den hei-nean, ezagutzea. Terapeuta bakoi-tzak, beraz, bere prozesu terapeuti-koa du. Bere ahalmena ezagutzeko eta lantzeko aukera emango dio ho-rrek.

Gestalt terapiak harremanean jar-tzen du indarra. Terapeutak eta pa-ziente edo bezeroak sortuko dutenharremanean oinarrituko da terapia-ren indarra. Alde horretatik, pazienteedo bezero bakoitzarekin tratamen-du berezia egingo da. Gestalt terapia-ren ezaugarri garrantzitsuenetako batmalgutasuna da; hemen eta orain au-rrera jarraitzeko muga zein den jaki-ten laguntzeko terapeutak unean-unean egokienak diren teknikak era-biliko ditu, eta une eta pertsona ba-koitzarekin berezia eta esklusiboa izango da.

Bestetik, aurretik esan dudan mo-duan, Gestalt terapiaren oinarrietakobat ekialdeko filosofia da. Horren ara-bera, inork ez daki norberak bainohobeto zer behar dituen eta behar ho-riek zelan ase ditzakeen. Terapeutak

organismoari entzuten eta hura eza-gutzen lagunduko dio paziente-be-zeroari, beti ere giltza paziente-beze-roak berak duela jakinda.

Gestalt terapiaren arabera lan egi-ten duen terapeutak ez du bilatzenpaziente-bezeroa manipulatzea ha-ren jokabidea aldatzeko, oraindik ezagutzen ez duen horri argia emateabaizik. Alde horretatik, terapiara da-torren pertsonak berarentzat egokiaden hori aukeratzea bilatuko du tera-piak, eta egokia ez dena uxatzea.

Horregatik guztiagatik, beste per-tsona batzuk zaintzen lan egiten duenedozeinentzat izan daiteke lagunga-rri Gestalt terapian aditua izatea. Bate-tik, pertsonari kontzienteago izatenlaguntzen diolako, eta hala, lagun-tzen, hezten edo zaintzen ari den per-tsona edo pertsonak modu osoagoanikusteko aukera izango duelako hezi-tzaileak; eta, bestetik, pertsona ho-riek modurik egokienean gidatzekobaliabideak emango dizkiolako tera-piak.

Irakaskuntza alorreko hezitzaile-ak bitan sailkatuko nituzke: alde bate-tik, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hez-kuntzan dihardutenak, eta, bestetik,DBH eta Batxilergokoak. Lehenengo

bietan haurrak heztea da lan nagusia;beste bietan, aldiz, nerabeak hezteazgain, prestakuntza akademikoak in-dar handiagoa hartzen du. Bietan dabaliagarria Gestalt terapia. Jakin be-harko dugu zein diren norberak, per-tsona den heinean, dituen ahalme-nak eta mugak, eta horixe indartu he-zitzaile-lanean. Egokiena, espeziali-tatea aukeratu aurretik, prozesu ho-rretatik pasatzea izango litzateke, bai-na, tamalez, oso gutxitan gertatzen dahori. Hezitzaile bakoitzak leku eta etapa egoki bat izango ditu, bere izae-raren eta dituen ahalmenen eta mu-gen arabera. Egokiena hori kontuanhartzea izango litzateke. Gehienetan,ordea, aukera hori egiterakoan bestefaktore batzuk hartzen dira kontuan;beraz, Gestalt terapiaren helburueta-ko bat irakaslea egokituko zaion tal-dera ahalik eta modurik egokieneanmoldatzea izango da. Horretarako, irakasleak, bere buruaz dakiena ba-liatuta, taldearen indarrak eta mugakezagutu beharko ditu, eta horiek lan-du.

Nire esperientziaren arabera etanire bulegoan ikusten dudanaren arabera, terapiara datozen lagun as-kok pertsonei laguntzen edo horiekhezten edo zaintzen lan egiten dute.

Gestalt terapiaren sortzaileak, Laura eta Fritz Perls, ezkerrean.

Page 38: 4 EURO • 2013KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ......te liburuxka. Horrez gain, Hik Hasi-ren webgunean () salgai jarriko da 15 euroan. Harpide-dunek beste ale bat nahiko balute 10 euroan

38 • hik hasi • 182. zenbakia. 2013ko azaroa

argitalpenak

Hartza eta tximeleta sareaSusanna Isern /

Marjorie PouchetOQO / TXALAPARTA

Bildumagileek tximeletak ehiza-tzeko erabiltzen duten sarea, kasu ho-netan, tximeletak salbatzeko erabili-ko du protagonistak. Basoan bizi denhartza, onberatasun hutsez ariko dasalbamendu lanetan, inolako ordai-nik itxaron gabe. Hala ere, jasokoduen ordaina tximeleten laguntza etaadiskidetasuna izango da.•

UrretxindorraJoxan Ormalazabal / Iraia Okina

ELKARJoxantonio Ormazabalek galdera

hunkigarriak egiteko ohitura zuen,bihotza uzkurtzeraino estutzen dutenhorietakoak. Galdera zirraragarri batda istorio honen abiapuntua. Eran-tzunaren bila zebilela, Iraia Okinare-kin egin zuen topo. Haren ilustrazio-ek eman diote idazlea bilatzen ari zenpoesia eta kolorea, sentimenduz be-tetako erantzuna.•

OrentziManolo Hidalgo

PAMIELA-KALANDRAKAIrudien indar plastikoarekin, mila

hitzekin baino gehiago azaldu liteke-ela erakusten du liburu honek. Oren-tziren istorioa kontatzen du bertanManolo Hidalgo idazle eta ilustratzai-leak. Orentzik elurretan jolastu nahizuen neguan, baina zuhaitzetan ka-tramilatzen zitzaizkion adarrak. Ara-zo bat konpondu nahian, handiagobatean sartu zen.•

Osteratxo bat parkeanAntonhy Browne

(itzulpena: Manu Lopez Gaseni)PAMIELA-KALANDRAKA

Bi istorio paraleloz osatutako isto-rioa da; haurren eta beraien txaku-rren naturaltasun eta xalotasunari es-ker bi istoriook bat egiten dute; bitar-tean, Argiren aitak eta Pinttoren amakez diote elkarri begiratu ere egitenparkean emandako denbora guztian.Batzuen inkomunikazioa eta besteenaskatasuna bereizten dira.•

Lehen irakaspenen liburuaTeresa Telletxea / Pilar Gimenez

SMLiburu dibertigarri honekin, hau-

rrak lehen kontzeptuak ikasiko ditu:koloreak, zenbakiak, formak, aurka-koak, eta abeletxe, baso, oihan, saba-na edota poloetan bizi diren anima-lien izenak. Hau guztiaz gain, histo-riaurrekoak eta arraroak diren anima-liak, ipuinetako pertsonaia maitatue-nak eta oso interesgarriak diren bestegai batzuk.•

Mux MunstroaPello Añorga Perez /

Jokin Mitxelena EritzeELKAR

Protagonistak ez dauka anaiarikez arrebarik ere. Aita eta ama ditu, etxe banatan, ordea. Batzuetan bati egokitzen zaio bere ‘zaintza’ eta bes-tetan, besteari. Horrek libratuko dubere logela txukundu beharra izate-tik. Badu baita ere lagun berezi-bere-zi bat: Mux munstroa. 6 urtetik aurre-rako umeentzako liburua da.•

Page 39: 4 EURO • 2013KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ......te liburuxka. Horrez gain, Hik Hasi-ren webgunean () salgai jarriko da 15 euroan. Harpide-dunek beste ale bat nahiko balute 10 euroan
Page 40: 4 EURO • 2013KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ......te liburuxka. Horrez gain, Hik Hasi-ren webgunean () salgai jarriko da 15 euroan. Harpide-dunek beste ale bat nahiko balute 10 euroan

40 • hik hasi • 182. zenbakia. 2013ko azaroa

hik hasi-renproposamena

KOLOREKOLORE

Nahierara pintatzeko eta osatzeko ilustrazioakKoloreKolore proiektuak egunerokobizimoduari loturiko nahiz euskalgaien inguruko ilustrazioak Internetetikdoan jaisteko aukera ematen die haur,guraso eta hezitzaileei. Proiektuarenhelburua kalitate oneko eta dohainikeskura litezkeen ilustrazioekin haurreneta gazteen sormena piztea eta lantzeada.

Olentzero edo Mari Domingirenafixa bana margotzeko; urtebetetzeon! opatzeko; aitona-amonak agur-tzeko; maitasuna adierazteko... ha-maika arrazoi egon litezke posta-txartel bat koloreztatzeko, moztekoedo artistikoki osatzeko. Horixe daKoloreKolore webguneak eskain-tzen duena. Eguneroko bizimoduarieta pertsonaiei nahiz Euskal Herrikoohiturei edo berezitasunei loturiko ilustrazioak daude eskuragarriww.kolorekolore.com webgunean,nahi dituen orok, izan haur, guraso edo hezitzaile, erabiltzeko.

Nerea Garmendia diseinatzaileaksortu zuen KoloreKolore proiektua.Alde batetik, Olentzero, Mari Domin-gin edo Euskal Herriko paisajeei, fes-tei eta ohiturei loturiko ilustrazio gu-txi eskaintzen zituelako Internetek, eta bestetik, zeuden gutxi horiek kali-tate gutxikoak zirelako. Orain beraz,

Page 41: 4 EURO • 2013KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ......te liburuxka. Horrez gain, Hik Hasi-ren webgunean () salgai jarriko da 15 euroan. Harpide-dunek beste ale bat nahiko balute 10 euroan

182. zenbakia. 2013ko azaroa • hik hasi • 41

www.kolorekolore.comLau atal ditu webguneak: Koloretan eta Ko-

reztatzeko, Istorioak marraztu, eta Animazio-ak. Lehen bi atalen barruan, Bihotzetik, Geure-ak, Festak, Mozorroak, Natura eta Istorioak sai-letan daude ilustrazioak. Istorioak Marraztuatalean sormena lantzeko ilustrazioak daude, eta aurrerago, adimen emozionala lantzekoproposamenak egongo dira. Datozen hilabete-etan animazioen atal bat ere egongo da

kalitate onean eta dohainik eskura li-tezke ilustrazioak haurren eta gazte-en sormena piztu eta lantzeko prest.Garmendiaren helburua ilustrazioentematika zabaltzen joatea da, eta baitatematika bakoitzaren barruan ere au-kera zabaltzen joatea.

Adimen emozionala lantzea, helburuMomentuz, zorion agurrei loturi-

ko ilustrazio bilduma zabala dagowebgunean, urteberriak, urtemugak,Eguberriak... zoriontzeko baliaga-rriak diren fitxa ugari daude; baitamaitasun-mezuak dituztenak ere...Beste atal batean, Euskal Herriko pai-sajeak eta ohiturak margotzeko auke-ra ematen dute ilustrazioek, Donos-tia, Olentzero, Mari Domingin... Bai-na badira, horiez gain, tematika uni-bertsalagokoak ere, hala nola, paila-zoak, sorginak, animaliak, loreak...margotzeko eta osatzeko aukera es-kaintzen dutenak, guztiak ere.

Fitxa hauek istoriak marraztekogonbidapena luzatzen diete haurrei,alde batetik, sormena lantzeko pres-taturiko galderak eta proposamenakeskaintzen dira, batzuk zuri-beltzeanpintagai; eta beste batzuk koloretako-ak dira, haurrek osa ditzaten. Beste-tik, aurrerago, argibide sinple ba-tzuen laguntzarekin, adimen emo-zionala garatzea helburu duten fitxakegongo dira eskura. Atal hori EdurneSaizar psikologo eta hezitzailearen la-guntzarekin prestatzen ari da diseina-tzailea.

Garmendiarenak dira une hone-tan webgunean dauden ilustrazioak,baina diseinataile, ilustratzaile eta eduki sortzaile orori ateak irekiak dituproiektuak, asmoa haurrei euren sor-mena garatzen laguntzeko ahalik etamaterial onena eta ugariena sortzeabaita.

Irudi hauek jaistea eta erabiltzeaoso sinplea da. Webgunean Din-A4tamainako fitxak daude eskegita, etainprimatzeko prest daude, koloretanedo zuri-beltzean, etxeko inprima-gailu arruntetan inprimatzeko prest.Eskainitako ilustraizoak erabilera pri-batu edo hezitzailerako daude bai-menduak.

Nola erabili?www.kolorekolore.comwebgunean eskainitako ilustrazioak erabi-

lera pribatu edo hezitzailerako daude baimenduak. Beste erabilera batnahi izanez gero, egilearekin harremanetan jarri behar da: [email protected]

iKoloreKolore

Page 42: 4 EURO • 2013KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ......te liburuxka. Horrez gain, Hik Hasi-ren webgunean () salgai jarriko da 15 euroan. Harpide-dunek beste ale bat nahiko balute 10 euroan

42 • hik hasi • 182. zenbakia. 2013ko azaroa

atzeko atetik

Zazpiaren taula bainogehiago

Eskolako lehen egunetako irudibat iltzatuta daukat oroimenean. Umeen zaratak eta algarak entzutenditut, gela bakoitzetik ume andana ir-ten da jolas-toki moduko batera. Nibeldur naiz. Neska-mutilengana hur-bildu eta haiekin jolastea helburu es-kuraezina da niretzat, harrapaezina.Lotsak paretara nauka lotuta, beso etahanka kateatuta ditut, josita mingai-na. Paretaren kontra egiten dut sor-baldarekin, eskuak nire gorputza etaparetaren artean zapaldu eta min eginarte, burua makurtuta, lurrean dau-den harri-koskorrei begira. Ez dakithiru, edo lau edo bost urte nituen, bai-na galdetuz gero zein den eskolakonire lehen oroitzapena hori dela eran-

Karmele JAIOIDAZLEA

tzungo nuke. Bere ingurunetik bor-tizki ateratako animali baten antzeraikusten dut neure burua, ikaratuta,eskolako bazter batean.

Eskolan ematen da bakartasuna-rekin dugun lehen harremana; ikas-ten dugu bizitzari bakoitzak egin be-har diola aurre dituen tresnekin, di-tuen baliabideekin, berak bakarrik.Eta bakoitzak dohain natural batzukditu, noski, batzuk berritsuagoak di-ra, beste batzuk isilagoak; batzuk lo-tsatiak, beste batzuk ausartak… Bai-na bakoitzak bere geneetan dakarre-narekin batera, gure izateko modua ikasi egiten dugu baita ere, inguruanikusten dugunetik eta eskolan jaso-tzen dugunetik gehienbat.

Nik gauza asko ikasi nituen ikas-tolan. Idazten ikasi nuen, baita bider-ketak egiten nahiz eta inoiz ez dudanondo ikasi zazpiaren biderkatzeko

taula. Baina orain, nire hezkuntza ibil-bideari urrunetik begiratuta, gabeziabat sumatzen dut. Eduki asko ikasi ni-tuen, baina bizitzan hain beharrezko-ak diren beste dohain batzuk ikastekoez nuen laguntza handirik izan, edoez dut gogoratzen behintzat: pertso-nen arteko harremanak lantzeko, emozioak modu natural batean azal-tzeko, lotsari edo beldurrei aurre egi-teko, gaur adimen emozionala dei-tzen dena garatzen ez ziguten eraku-tsi.

Ni ume bat nintzenetik hona, gau-zak asko aldatu dira eskola munduan,baina ez dakit oraindik emakume etagizon orekatuak eta ahalik eta zorion-tsuenak izateko beharrezkoak direnhainbat eta hainbat ikasgai ez direnkanpoan geratzen. Eta ez naiz, noski,zazpiaren biderketa taulaz ari, zazpia-ren taula madarikatuaz.

*“Positiboa izan daiteke laztan bat, edo makilkada bat; eta suntsitzen

gaituena izan daiteke opari bat”Antonio Mendizabal

Page 43: 4 EURO • 2013KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ......te liburuxka. Horrez gain, Hik Hasi-ren webgunean () salgai jarriko da 15 euroan. Harpide-dunek beste ale bat nahiko balute 10 euroan

DOAN

Izena

eman

Page 44: 4 EURO • 2013KO AZAROA EUSKAL HEZIKETARAKO ......te liburuxka. Horrez gain, Hik Hasi-ren webgunean () salgai jarriko da 15 euroan. Harpide-dunek beste ale bat nahiko balute 10 euroan