3.Ikaskuntza eszenatokia: Lankidetza ikaskuntza

18
IKT-etatik Giza baliabideetara Landu ditugun testu guztietan jartzen duten bezala, IKT-ek izaera eraldatzailea dute. Lehenik, interesen egitura eta ikurren izaera guztiz aldatzen dute eta komunitateek bizi duten ingurunea ere aldatzen dute. Aurrerakuntza teknologikoak eman diren inguruetan bizi direnen bizitzetan ere hainbat aldaketa ekarri dituzte IKT- ek, baita argia, ura eta bizitzeko beharrezkoak diren lehengaiak aurkitzeko arazoak dituzten herrialdeetan ere. Garapen herrialdeetan bizi diren pertsonek edozein informazio eskuratzeko sekulako erraztasunak dituzte, honekin esan daiteke mundua eraldatzen ari direla eta batez ere, hemendik aurrera, hezkuntzaren munduan kontuan hartu beharreko fenomenoa bilakatu dela. IKT-ak eta Hezkuntza Gaur egun, haur eta gazte asko teknologiaren inguruan hazten dira. Ordenagailuek, telebistek, mugikorrek eta bideojokoek gazteen arreta erakartzen dute, honen ondorioz, hezkuntza munduarekin loturiko hainbat pertsonek IKT- etan ikusi dute hezkuntza hobetzeko biderik onena. Zailtasun bakarra honakoa da, eskoletako irakaskuntza oro irakaslean oinarriturik dagoela. 2000. urtean Europar Batasunak "biharko eskolak" izeneko proiektua ezarri zuen martxan, horretarako proiektu honekin loturiko sistema informatikoak sortzeko beharra sentitu zuten, "School+" sistema da honen adibide. Proiektu honen helburu nagusiena irakasleen formakuntza hobetzea zen, hainbat aplikazio erabiltzen ikasi ahal izateko. Eskolei eta irakasleei beraien irakaskuntza hobetzeko bultzada eman zaie, ikasleen ikaskuntza eta garapena bermatu ahal izateko. Proiektu honek aurrerakuntza batzuk ekarri dituen arren, arazo berri batzuk ere sortu dira, irakasleen artean motibazio falta nabaria da, ikasle zein irakasleek autonomi falta sentitzen dute, espazioaren antolaketa eskasa da eta administrazioek trabak ipintzen dituzte. IKT-en erabilerak aldaketak ekarri ahal izateko gauza asko aldatu beharko lirateke. Irakasleek beraien papera zein den eta eskolan duten erantzukizuna zein den pentsatu beharko lukete, baina hauek ez dira aldatu behar diren gauza bakarrak, eskolak,

description

Lankidetza ikaskuntzari buruzko testuen laburpena

Transcript of 3.Ikaskuntza eszenatokia: Lankidetza ikaskuntza

Page 1: 3.Ikaskuntza eszenatokia: Lankidetza ikaskuntza

IKT-etatik Giza baliabideetara

Landu ditugun testu guztietan jartzen duten bezala, IKT-ek izaera eraldatzailea

dute. Lehenik, interesen egitura eta ikurren izaera guztiz aldatzen dute eta

komunitateek bizi duten ingurunea ere aldatzen dute. Aurrerakuntza teknologikoak

eman diren inguruetan bizi direnen bizitzetan ere hainbat aldaketa ekarri dituzte IKT-

ek, baita argia, ura eta bizitzeko beharrezkoak diren lehengaiak aurkitzeko arazoak

dituzten herrialdeetan ere. Garapen herrialdeetan bizi diren pertsonek edozein

informazio eskuratzeko sekulako erraztasunak dituzte, honekin esan daiteke mundua

eraldatzen ari direla eta batez ere, hemendik aurrera, hezkuntzaren munduan kontuan

hartu beharreko fenomenoa bilakatu dela.

IKT-ak eta Hezkuntza

Gaur egun, haur eta gazte asko teknologiaren inguruan hazten dira.

Ordenagailuek, telebistek, mugikorrek eta bideojokoek gazteen arreta erakartzen dute,

honen ondorioz, hezkuntza munduarekin loturiko hainbat pertsonek IKT- etan ikusi

dute hezkuntza hobetzeko biderik onena. Zailtasun bakarra honakoa da, eskoletako

irakaskuntza oro irakaslean oinarriturik dagoela.

2000. urtean Europar Batasunak "biharko eskolak" izeneko proiektua ezarri zuen

martxan, horretarako proiektu honekin loturiko sistema informatikoak sortzeko

beharra sentitu zuten, "School+" sistema da honen adibide. Proiektu honen helburu

nagusiena irakasleen formakuntza hobetzea zen, hainbat aplikazio erabiltzen ikasi ahal

izateko. Eskolei eta irakasleei beraien irakaskuntza hobetzeko bultzada eman zaie,

ikasleen ikaskuntza eta garapena bermatu ahal izateko. Proiektu honek aurrerakuntza

batzuk ekarri dituen arren, arazo berri batzuk ere sortu dira, irakasleen artean

motibazio falta nabaria da, ikasle zein irakasleek autonomi falta sentitzen dute,

espazioaren antolaketa eskasa da eta administrazioek trabak ipintzen dituzte.

IKT-en erabilerak aldaketak ekarri ahal izateko gauza asko aldatu beharko lirateke.

Irakasleek beraien papera zein den eta eskolan duten erantzukizuna zein den pentsatu

beharko lukete, baina hauek ez dira aldatu behar diren gauza bakarrak, eskolak,

Page 2: 3.Ikaskuntza eszenatokia: Lankidetza ikaskuntza

administrazioak eta gizarteak hartzen dituzten erabakiak ere sakonki begiratu beharko

dira.

IKT-en erabilera egokia eskoletan

Garai batean, hezkuntza politikek zuten arazo sozialen gaineko ardura. Gaur

egun, ordea, hezkuntza politika batzuk garapen ekonomiko, enplegu eta herrialde

baten lanen ondorio dira, herrialde hauetan noizbehinka IKT-etan garapen bat ematen

direlarik.

IKT-ak hezkuntza mundura zabaltzeko lehen saiakera 1980-ko hamarkadaren

hasieran eman zen Europa mailan, baina Espainian ez zen 1986. Urte arte zabalduko.

IKT-en zabaltze honek eskolen hobekuntza teknologikoa suposatu zuen, internet

geletara sartzea ahalbidetu zelako eta egitura teknologikoetan aurrerapauso handiak

eman zirelako.

Europar Batasunak e-learning eta e-skills bezalako programak martxan ipini

zituen eta honekin batera Europar Batasuneko kide diren estatu orok software

librearen ezarpena onartu zuten. Software librearen ezarpenak askatasun eta

hazkuntza soziala ekarri zuen, baita industriaren indartze bat ere. Honekin batera,

European Schoolnet izeneko programa ezarri zuten eta honen barnean aurkitzen zen

eTwinning orrialdeak erlazio kultural, integratzaile eta komunikatzaile bat bultzatu

zuen Europan.

Aurrerakuntzak izugarriak eman diren arren, irakasleak dira, ikasleekin batera,

prozesu hau martxan jarri behar dutenak leku guztiak arakatuz, beraiek mantentzen

duten espazioan etengabe haziz.

Hezkuntza, teknologiaren mundu baten menpe

Teknologiaz hitz egiterako garaian, zenbait ekintza aurrera eramatea errazten

diguten tresnaz ari gara. Hori dela eta, teknologiaren inguruan dugun ikuspuntu

berritzaile hori arriskutsua izan daiteke hezkuntzaren alorrera eramaten badugu, izan

Page 3: 3.Ikaskuntza eszenatokia: Lankidetza ikaskuntza

ere, zenbaitek pentsa baitezakete teknologiaren erabilerak zerbait egiterako garaian

hobekuntza bat ekarriko duela eta modu tradizionala jada ez dela erabilgarria.

Horregatik guztiagatik, argi eduki behar da zer den benetan TEKNOLOGIA eta nola

erabili behar den alor ezberdin bakoitzean.

Teknologiaren inguruan teoria ezberdinak aurki daitezke, eta norberak

kontzeptu hau modu ezberdin batean uler dezake. Seattler-ek, adibidez, teknologia

hitza ez du makinekin erlazionatzen, bere ustez teknologia jakintza zientifikoaren

edozein arte praktiko baita. Finnen ustez, aldiz, teknologia makineria bati lotuta dago,

eta baita sitema, gestio eta mekanismo ezberdinei ere.

TEKNOLOGIA KONTZEPTUAREN NONDIK-NORAKOAK

Aipatutako iritzi ezberdin horien aurrean, Alvarezek eta beste autore batzuek

lau irudi ezberdin uztartzen dituzte "teknologia" kontzeptuarekin.

-Teknologia artefaktualak.- Hauek fisikoki ikus daitezken tresnak izango lirateke,

hots, espazioko eremu bat hartzen dute.

-Teknologia antolatzaileak.- Tresna hauek ez dira hautemangarriak eta hurrengoak

dira ezagunenak: taylorismoa, fordismoa eta toyotismoa.

- Teknologia sinbolikoak.- Teknologia mota hau sinbolo, irudi, zeinu, erritual eta

errepresentazio topografikoekin eta geometrikoekin loturik dago.

- Bioteknologiak.- Azken eredu honetan, bioteknologiak dira protagonistak, bizitza

biologikoan eragiten dutenak.

HEZKUNTZA TEKNOLOGIA

Alvarezen teoriari jarraiki, IKTen erabilerak onurak baditu ere, kontuan izan behar

da, honek alde txarrak era badituela. Bere iritziz, IKTen ondorioz, perspektiba

historikoa galtzen dugu, izan ere, teknologia munduan ematen diren aldaketak hartzen

baitira erreferentziatzat, eta ez errealitatean gertatzen diren gertakizunak.

Page 4: 3.Ikaskuntza eszenatokia: Lankidetza ikaskuntza

Honenbestez, testuinguruaren galera ere aipatzekoa da eta baita honek berarekin

dakarkien erredukzionismoa ere, izan ere, hezkuntza, igorpen ekintza batekin soilik

erlazionatzen baita.

Bestetik, herrialde askotan diru asko erabili izan da hezkuntza munduan IKTak

txertatzeko, baina aipatzekoa da hauen emaitzak ez direla espero bezain onak izan.

Gainera, gaur egun teknologiaren beharra dago, hau da, edozer gauza egiteko

ordenagailu edota tresna teknologikoen beharraren aurrean ikusten gara, honen

laguntzarik gabe ezer egiten jakingo ez bagenu bezala. IKTen erabilea menpekotasun

modura ikusten du azken puntu honetan Alvarezek, duela urte batzuk egiten ziren

gauzak gaur egun IKTen laguntzarik gabe egiteko gai izango ez bagina bezala.

Sistema informatikoak I

Sarrera: Zer da informatika? Eta ordenadorea?

Informatika ordenagailuen zientzia da eta izenaren jatorria informazioaren eta

automatika hitzen loturan bilatu behar da. Izan ere, ordenagailua informazio hau

kudeatzeko, gordetzeko eta antolatzeko beharrezko tresna programagarria bilakatu

da.

Informatikaren bilakaera historikoa:

(1623) Napier, Pascal eta Leibnitz matematikariek, kalkuluak egiteko lehen

gailua sortu zuten (egurrezko algoritmoak egiteko tresna)

(1801) Jacquardek lehenengo makina programagarria sortu zuen

(1833) Charles Babbagek makina analitikoa diseinatu zuen (ez zuen

funtzionatzen)

(1939) Lehenengo ordenagailu digital modernoa (Mark I)

(1937-1940)Huts- balbuletan oinarritutako ENIAC (Electronic Numerical

Integrator And Calculator) garatu zen.

Bestalde, ordenagailuen historia belaunaldika sailkatu dezakegu. Bost belaunaldi

bereiztuko genituzke, noski, teknologiaren aurrerapenarekin bat datoz belaunaldiak.

Page 5: 3.Ikaskuntza eszenatokia: Lankidetza ikaskuntza

(1940-1952) Erabilera zientifiko eta militarrerako huts- blabulez osaturiko

ordenagailuak.

(1952-1964) Lehenengo ordenagailu komertzialak. Programatzeko aukera.

(1964-1971) Zirkuitu integratuzko milioika gailu txiki (txipak) garatu ziren. Hauei

esker, asko hobetu ziren ordenagailuak.

(1971-1981) Mikroprozesadorea sortzen da (zirkuitu integratu bakarra),

gainera, periferikoak (ordenagailuen eta erabiltzaileen arteko komunikazioa

hobetzeko gailuak) hobetu egiten dira.

(1981.urtetik aurrera) Ordenagailuak gero eta potentzia handiagoa dute.

Aplikazioei garrantzia.

Ordenagailu pertsonalaren iraultza:

70.Hamarkadaz geroztik, mikropozesagailuei esker, erabiltzaile bakarreko

ordenagailu txikia asmatzeko aukera zegoen. Etxeko ordenagailuak egin asmoz Steve

Wozniak eta Steve Jobsek, Apple Computer empresa sortu zuten eta ondoren IBM

enpresa ere sortu zen. Etxeko ordenagailuak hasieran ideia pentsaezina eta onartezina

izatetik benetako iraultza izatera iritsi dira. Lehenik PC (Personal Computer) deiturikoa

merkaturatu zen eta honekin batera hainbat programa (datu baseen programak,

kalkulu programak, testu prozesadoreak...). Denbora pasa ahala, PC hau oinarri hartuz,

gero eta potentzi handiagoko (mikroprozesadore modernoago eta hobeagokoak)

ordenagailu pertsonalak agertzen joan dira.Programak ere, aldatzen joan dira

denboraren arabera. Azken programak bitartekari grafiko eta multimedia-sistemekin

erlazionatuak daudenak dira. Sofwarean ere aldaketak izan dira.

Sistema informatikoa: Softwarea eta hardwarea:

Ordenagailu batek egoki funtzionatzeko bi atal nagusi behar ditu: Softwarea

(elementu fisikoak) eta Hardwarea (informazio-datuak eta programak edo datu biltegi

desberdinak).

Hardwareak hainbat osagai ditu, besteak beste: Prozesadorea (UAL eta UC),

Memoria nagusia (RAM), sarrera/Irteera unitatea (S/I), Kontrolagailuak, Busak eta

periferikoak.

Page 6: 3.Ikaskuntza eszenatokia: Lankidetza ikaskuntza

Prozesadorea: Informazioa automatikoki tratatzeko egin beharreko kalkulu eta

ariketez arduratzen da. UAL informazioaren gineko eragiketa aritmetikoak eta

eragiketa logikoak egiteko erabiltzen da, bestalde, UCk osagaien kudeaketa eta

kontrola bermatzen ditu. Horretarako, RAM memoria beharrezkoa du. Gainera,

eragiketak behar bezala kontrolatzeko, behar beharrezkoa du erlojua

erabiltzea.

S/I unitatea: Informazioa jasotzeko (datuak, komandoak, programak, etab) eta

emaitzak kanpora ateratzeko beharrezkoa den hardwarea. Sarrera (teklatua,

sagua...), irteera (pantaila, inprimagailua...) eta informazioa sartzeko eta

ateratzeko periferikoak (CDak, pen driveak...) izan daitezke. Periferiko

hauetariko askok, ongi funtzionatzeko, softwarea behar dute.

Memoria: Bi memoria mota nagusi daude kanpolko biltegiratze-memoria

(disketak, CDak, pen driveak..) eta memoria nagusia (barne memoria).

Informazio guzti hau sistema bitarrean gordetzen da pakete desberdinetan eta

pakete bakoitzak bere helbidea izan behar du ondoren ordenagailuak jaso,

erabili eta itzuli dezan.Kalkuluak arintzeko, cache- memoriak aipatu behar dira:

DRAM,SRAM,SDRAM,DDRAM... Gaur, abiadura RAM memoriaren barnean

informazioa gordetzeko abiaduraren baitan dago. ROM memorian,

ordenagailua abiarazteko programa bereziak biltegiratzean datza eta software

honek BIOS izena du.

Softwarea ezinbesteko da ordenaghailuaren zati fisikoen funtzionamentua

bermatzeko. Komandoak sartuz programa daitezke ordenagailuak. Horretarako,

programa batzuk garatu dira. Programa multzo hau sistema eragile bezala ezagutzen

da. Softwareak hiru informazio mota biltzen ditu: Datuak, sistema eragileak eta

aplikazioak.

Erabiltzailearen eta ordenagailuaren hizkuntzen artean itzulpen lana egiten duen

sistema da, kodifikazio sistema. Hiru motatako kudeaketa zenbakiduna bereizi daiteke:

Bitarra, zortzitarra (oinarria zortzi) eta hamaseitarra (oinarria hamasei). Normalean

lehena erabiltzen bada ere, erabiltzaileari erosoagoa egiteko bigarren edo hirugarren

aukerara jo daiteke.

Page 7: 3.Ikaskuntza eszenatokia: Lankidetza ikaskuntza

Kudeaketa alfanumerikoa erabiliz, sinbolo guztiak sistema bitarrean adieraz

daitezke. Sistema garrantzitsuenak:

ASCII kodea

EBCDIC

FIELDATA

UNICODE

Informazioaren neurketa unitaterik oinarrizko eta minimoena Bit izenekoa da. Bit

kopuruaren arabera, unitate desberdinak identifikatu daitezke:

1Nibble: 4 bit

1 Byte (B): 8 bit

1 Kilobyte (KB): 1,024 bit

1 Megabyte (MB): 1,024 kB

1 Gigabyte: (GB): 1,024 mB

1 Terabyte (TB): 1,024 gB

1 Petabyte (PB): 1,024 tB

1 Hexabyte (HB): 1,024 pB

Sistema informatikoak II

Sistema eragilea ordenagailuaren funtsezko sofwarea da, sistema informatikoen

hardware-gailuak kudeatzen ditu eta sistemaren ulermena eta erabilpena errazten

ditu.

Sistema eragileak CPUaren, memoriaren, teklatuaren, bideo-sistemaren eta

beste hardware-gailuen erabilera ziurtatzen du. Bestalde, erabiltzailea eta

konputagailua komunikatzeko erabiltzen da sistema eragilea, hardware osagaien

konplexutasuna ezkutatuz

-Sistema eragileen oinarrizko funtzioak:

Erabiltzailearen eta konputagailuaren arteko komunikazioa bermatzea.

Page 8: 3.Ikaskuntza eszenatokia: Lankidetza ikaskuntza

Konputagailuaren hardware-gailuak kudeatzea.

Disko-fitxategiak kudeatzea.

Erabiltzaileen programei laguntza eskaintzea.

Akatsen antzematea eta berreskurapena.

Nahiz eta funtzio hauek denak eduki, funtzio nagusia, hiru mailen (Aplikazioak, Sistema

eragilea eta Hardwarea) arteko komunikazioa bermatzea da.

Erabiltzailea konputagailuaren hardware-gailuetatik babesten du sistema eragileak,

bitartekari sinpleen bidez. Horren helburuak, konputagailua erabilerrazagoa den

alegiazko makina (makina sinpleagoa) modura aurkeztea da eta baliabideen erabilera

eraginkorra lortzea. Konputazio-sistemetako lau osagaiak: Hardware, Sistema eragilea,

Aplikazio-programak eta Erabiltzaileak.

-Sistema eragileen osagaiak:

Nukleoak: Sistemaren oinarrizko funtzioak burutzen ditu.

Zerbitzuak.

Komando itzultzaileak.

-Sistema eragileen bilakaera historikoa:

1940.urte bukaeran, konputagailuen kostua oso altua zenez, ordenagailuak

enpresa handietan edota administrazioan bakarrik erabiltzen ziren. Makina hauen

tamaina, handia zen. Sistema eragileen beharra 50eko hamarkadan agertu zen eta

lehenengo sistema eragileak FSM eta IBSYS izan ziren.

Sistema eragileen bilakaerak hardware-osagaien bilakaerarekin bat egiten du,

hardwarearen hobekuntzei egokitutako sistema eragileak diseinatzen baitira.

Lehenengo konputagailua Charles Babbage matematikariak garatu zuen. Geroago,

George Boolek Boole algebra garatu zuen.

Sistema eragileetan , lau belaunaldi bereiz daitezke, hardwareari dagokionez:

Page 9: 3.Ikaskuntza eszenatokia: Lankidetza ikaskuntza

Lehenengo belaunaldia (1945-1955): Energia asko behar zuten tamaina handiko

makina oso geldoak zirelako. Eragiketa matematiko sinpleak baino ez zituzten egiten

eta konputagailuetan datuak txertatzeko, zulodun panelak erabiltzen ziren. 50.eko

hamarkadan, datuak sartzeko, txartel zulatuak erabiltzen ziren, datuak azkarrago

sartzeko eta prozesu berdinak egiteko garaian datuak berriro sartzen ez ibiltzeko.

Bigarren belaunaldia (1955-1965): Transistoreak erabiltzen hasi ziren eta

konputagailuen tamaina txikitu eta prezioa jaitsi egin zitzaien. Konputagailuak energia

gutxiago erabiltzeaz gain, bero gutxiago isurtzen zuten.

Hirugarren belaunaldia (1965-1980): Zirkuitu integratuak erabiltzen hasi ziren

eta horrek, ordenagailuen tamaina, energia kontsumoa eta prezioa jaitsi zituen.

Ordenagailu bakarrean prozesadore multzoak erabiltzen eta horrek konputagailuaren

prozesaketa-gaitasuna eta abiadura handitzen ditu.

Laugarren belaunaldia (1980. Urtetik aurrera): Ordenagailu pertsonalen

belaunaldia. Banakako ordenagailuetan lan egitetik sarean lan egitera pasatzeak arazo

asko ekarri ditu. Sistema eragile desberdineko konputagailuen baliabideak batera

erabili beharra. Gaur egun, plataforma ezberdinetan lan egiteko gai diren aplikazioak

sortzen dira.

-Sistema eragileen bilakaera:

Zatikako prozesaketa: Programa multzoak bata bestearen atzetik eta era jarraituan

exekutatzeko diseinatu zen zatikako prozesaketa. Hiru etapa:

Prozesatu beharreko datuak hardware-osagaian eskuz sartzen dira, txartel

zulatuen bidez.

Datuak, prozesatuko dituen ordenagailura eramaten dira.

Emaitza-euskarria beste gailu batera eramaten da, inprimagailua.

Prozesadorea, informazioa prozesatzeaz arduratzen da.

Denbora banatuko sistemak: Erabiltzaile askok, aldi berean, sistema informatiko

bakarra darabilte.

Page 10: 3.Ikaskuntza eszenatokia: Lankidetza ikaskuntza

Denbora errealeko sistemak: Eragiketak bat-batean prozesatzen dira eta emaitza

eskaera tekleatu bezain laster lortzen da.

Sistema pertsonalak (PC): 80ko hamarkadan, mikroprozesadoreen arrakastaren

ondorioz, hardware-osagaien eta beraz, ordenagailuen prezioa asko jaitsiko zen. Gaur

egun, ataza askoko sistema eragileak erabiltzen dira bitartekari grafiko indartsuekin

batera.

Sare-sistemak: Hainbat konputagailuren informazioa eta baliabideak elkarbanatzeko,

sare-protokoloa erabiliz lortzen dira konputagailuak. Sareetan bi konputagailu mota

bereizten dira:

Zerbitzariak. Makina ahaltsuenak dira eta beste makinei zerbitzuak eskaintzen

dizkiete.

Bezeroak edo lan-estazioak. Makina autonomoak dira eta zerbitzuak

eskaintzeko zerbitzaria behar dute.

Sistema banatuak: Hainbat konputagailuren baliabideak eta zerbitzuak alegiazko

makina bakarrean biltzen dira.

-Sistema eragileen sailkapena:

1.Erabiltzaile kopuruaren arabera:

Erabiltzaile bakarreko sistema eragileak. Sistema eragileak erabiltzaile bakarra

onartzen du.

Erabiltzaile osoko sistema eragileak. Hainbat erabiltzaileak konputagailuaren

baliabideak “batera” erabiltzen dituzte.

2.Ataza edo prozesu kopuruaren arabera:

Ataza bakarreko sistema eragileak. Sistema eragileak, aldiro, prozesu edo

programa bakarra exekutatzen du.

Page 11: 3.Ikaskuntza eszenatokia: Lankidetza ikaskuntza

Ataza askoko sistema eragileak. Sistema eragileak prozesu multzoak “batera”

exekutatzen ditu.

Ataza eta denbora partekatuko sistema eragileak. Emaitzak bat-batean lortzen

dira.

3.Prozesadore kopuruaren arabera:

Prozesadore bakarreko sistema eragileak. Prozesadore bakarra kontrolatzeko

gai da. Lan guztiak egiten ditu.

Prozesadore askoko sistema eragileak. Prozesadore multzoak kontrolatzeko gai

dira. CPU askoren artean banatzen dituzte lanak eta prozesuak aldi berean

exekutatzen dituzte.

Sistema eragileen sailkapena, sistema eragile jabedunak edo irekiak aipa

daitezke. Sistema eragile jabedunak ordaindu egin behar dira eta ez dago barruko

koderik ezagutzerik. Ezagunenak, Microsoft enpresarenak dira. Sistema eragile

libreetan, kodea librea da eta ez da ezer ordaindu behar, GNU/LINUX.

-Sistema eragileen familiak:

UNIX eta GNU/LINUX sistema eragileak: 60.ko hamarkadan sortu zen UNIX eta

MULTICS eragilearekin ziharduen lanean. Proiektuaren helburua, biltegiratzeko eta

kalkulurako ahalmen handia eta segurtasun-hobekuntzak eskainiko zituen sistema

eragilea lortzea. MULTICS sistema eragilean oinarritutako UNICS sistema eragilea

garatu zuten 1969.urtean. 1991.urtean, UNIX sistema eragilean oinarritutako nukleoa

garatu zuen eta LINUX deitu zion.

Beste urtetan, hainbat sistema eragile asmatu zituzten.

Microsoften sistema eragileak: William H.Gates III.ak eta Paul Allenek sortu

zuten Microsoft, 1975.urtean. MS-DOS, ataza eta erabiltzaile bakarreko sistema

eragilerik ezagunena da. 80.hamarkadan, informatika-arloko enpresarik boteretsuena

bihurtu zen Microsoft. 1990.urtean Microsoft informatika-arloko enpresa

Page 12: 3.Ikaskuntza eszenatokia: Lankidetza ikaskuntza

garrantzitsuena bilakatu zen, sistema eragileen monopolioa eskuratu baitzuen.

1997.urte bukaeran, Microsoftek, adierazi zuen derrigorrezkoa zela Internet

erabiltzeko funtzioak eranstea, Windows sistema eragilearen funtzionalitatea

hobetzearren.

Microsoftek, sistema eragileak egiten hasi zenetik, gaur egunera, 15 sistema

atera dituzte merkatura.

Bestelako sistema eragileak: IBM; MVS, OS/2

Apple enpresa 70.eko hamarkadako informatikaren iraultzaren aitzindaritzat

hartzen da. Gaur egun, Apple ordenagailuen merkatua %5 baino txikiagoa izan arren,

Apple enpresak ditu merkatuko diseinurik dotoreenak eta berritzaileenak. Apple

ordenagailuak edizio-lanak egiteko erabiltzen dira.

Ordenagailuen sareen oinarriak

Sarrera

Ordenagailu saretzat ekipo desberdinen taldea hartzen da. Errekurtso

desberdinak konpartitu beharrak eta informazio kantitate handietara sartzeko

beharrak, sare desberdinak konektatu ahal izateko beharra sortu zuen. Horrela hasiera

baten helburu militarrekin ARPANET sortu zen, ondoren sare zientifiko bihurtu zen eta

NSFNET deitu zen, azkenik jendearentzako sare bat sortu zen, INTERNET deiturikoa.

Maneiatutako informazioaren bolumena eta ekipo desberdinen ezaugarri teknikoak

esponentzialki hasi dira.

Helburuak

Helburu nagusia gastuen murriztea eta produktibitatearen handitzea dira.

Errekurtso fisikoak partekatzerakoan (ordenagailuak, inpresorak, scannerrak…) sare

bateko erabiltzaile desberdinek honen gastua murriztu dezakete, inpresora batekin

nahikoa izango delako guztientzat.

Page 13: 3.Ikaskuntza eszenatokia: Lankidetza ikaskuntza

Sareek sistema informatikoen hazkuntza dakarte, eta horrek gastuak murriztea

dakar. Sareek jendeak elkarren artean lan egitea lortzen dute, beste era batetara oso

zaila edo ezinezkoa izango zen.

Ordenagailu sareen elementuak

Ordenagailu 2 edo gehiagoren interkonexioari, ordenagailu sare deituko diogu.

Interkonexio honek errekurtso desberdinak partekatzea ahalbidetzen du, eta hori

onuragarria da.

Sare bat hardwareak eta softwareak osatzen dute. Hardwarea ekipo

informatikoak osatzen dute, hau da, alderdi fisikoak eta softwarea aldiz protokolo eta

zerbitzu desberdinek osatzen dute.

Beste ordenagailuentzako zerbitzuak eskaintzen dituzten ordenagailuak

zerbitzariak deitzen dira.

Ordenagailua sare motak:

Tamainaren arabera:

LAN (Sare lokalak) BAN (Eraikin bateko sarea) CAN (Kanpuseko sarea) MAN (Hiriko sarea) WAN (Sarea oso zabalak)

Abiaduraren arabera:

Abiadura gutxikoak (10/100mbps) Abiadura ertainekoak (155/622mbps bitartean) Abiadura handikoak (1000mbps edo 1gbps)

Topologiaren arabera:

Page 14: 3.Ikaskuntza eszenatokia: Lankidetza ikaskuntza

Erabilitako teknologiaren arabera:

Sare optikoak (zuntz optikoa) Wifi (kable gabea) Elektrikoak (ADSL)

Kableatze egituratua

Makina desberdinak konektatu ahal izateko, beharrezkoa da kableen edo

zerbaiten bidez egitea. Erabilitako kableak eta topologiak adierazten digute

kableatzearen egitura. Kable bat aukeratzeko orduan beharrezkoa da gaur egungo

teknologiei buruzko ezagutza minimoa, baita hauen eboluzioa nolakoa izango den

jakitea ere. Kablea UTP 5 kategoriakoa izaten da normalean eta konektoreak RJ-45a.

Bezero eta zerbitzariak

Zerbitzari bat ordenagailu bat da, sarean nonbait kokatua dagoena eta beste

ordenagailuek behar duten informazioa ematen dute. Bezero bat zerbitzariarekin

komunikatzen da eta informazioa eskatzen dio honi.

Lankidetza eta ikaskuntzak

IKT-ak ikasgelan sartzerakoan dituen ondorio pedagogikoez ohartu behar gara

batez ere. Baina nola dira hezkuntzaren parte?

Lehenik CAI en aurrean gaude, non nork berak hautatutako erritmoan

ordenagailu bidez jarraitzen dituen ikasketak. Bestetik CSCW a dugu konduktismoan

Page 15: 3.Ikaskuntza eszenatokia: Lankidetza ikaskuntza

oinarrituz teknologia bidez hezten den , eskolan ordenagailuak erabiliz eta

konstruktibismoa bultzatuz.

Baditugu lankidetza prozesuak ere indibidualki eta taldean lan egitera bultzatzen

dutenak pertsona bakoitza bere ikasketen arduradun izanik. Kostruktibismotik dator

eta ikasketa prozesu sozial moduan ikusten du. Ikasketa prozesu kooperatiboarekin

badu alderik zeinak talde txikien lanean sinesten duen eta taldekideen ideiak eta

abileziak errespetatzean datza. Hau teknika bat dela esan genezake baina lankidetza

ikaskuntza filosofia bat da.

Filosofia honen oinarri psikologikoa sozio-konstruktibismoan dago oinarrituta eta

hau oinarri harturik eraman behar dira aurrera errekurtso eta prozesuak. Hezkuntzatik

duen ikuspegia perspektiba teoriko praktiko bezala ezagutzen da: ikasleari bere

abilezia guztiak garatzen lagundu, bakoitza bere hezkuntzaren jabe izanez, Hartu eman

batean emanik, irakasleak egunerokotasunaz eta testuinguruaz ohartu behar duelarik

ikasleak autonomoak izateko, gai eguneratuekin eta metodologia eta ebaluazio

sistema demokratikoak dituelarik.

Beraz teknologiak ikasleen buruko prozesuak eta prozesu sozialak kontutan izan

beharko ditu bai eta ikasleen kulturatik gertu egon ere. Ikasgaiek ezin dute itxiak izan

ez eta bitarteko teknologikoak mezua ere.

Baina ikasgelan nola sar dezakegu teknologia? Pausu batzuk eman behar dira

horretarako.

1.- Testuinguruaren azterketa.

2.- Metodologia hautatzea.

3.- Baliabide teknologikoen hautaketa.

4.- Prozesuaren planifikazioa.

5.- Ebaluaziorako metodologiaren hautapena.

Page 16: 3.Ikaskuntza eszenatokia: Lankidetza ikaskuntza

6.- Garapena

7.- Inplementazioa.

8.- Berrikuspena.

Badira lankidetza teknika batzuk: Jigawa (ikasle bakoitzak errekurtsoak ditu bere

lana taldean egiteko), mahai borobila (hausnarketa teknika da ideia konkretu eta

anitzak sortzeko) eta piramidea (konponbide konkretu bat ez duten erabakiak taldean

hartzearena, taldean bata bestearen beharra ikusteko eta eztabaidak sortzeko

berauetatik ikasiz).

Baina teknologia guztiak balio du? Ez baldintza hauek bete behar ditu.

Erabil errazak, material, egitura eta gai berrerabilgarriekin, norbanakoarentzako

edo taldearentzako, informazioa eta materiala antolatzen laguntzen dutenak,

ikaslearen ebaluaziorako erabilgarriak, lankidetzaren oinarriak errespetatzen

dituztenak, prozesuaren ebaluazioa egin daitekeenak, tutoretza eta komunikazioa

bideratzen dutenak, erabakiak hartzera bultzatuko dituena, “open source” direnak,

egonkorrak, fase, etapa eta eginkizunak ongi bereizten dituztenak, hezkuntza prozesua

mugatuko ez dutenak eta erreminten integrazioa plataforma batean dutenak.

Ebaluatu berriz modu kuantitatibo eta kualitatibo batean egingo da.

Teknologia eta irakaskuntza eskoletako gelatan

Sarrera

Proiektu honen helburua ikasleei behar duten gaitasun eta konfiantza ematea

da XXI. mendean inolako arazorik gabe aurrera egin dezaten. Gela hauetan ikaskuntza

ezagutzan eta ikaslean oinarriturik dago. Ikasten ikastea da garrantzizkoena, proiektu

honek ideiak eta printzipioak lortzea ahalbidetzen du, datuen memorizazioaren

aurretik.

Ikerkuntza ikasleen aldetik

Page 17: 3.Ikaskuntza eszenatokia: Lankidetza ikaskuntza

Ulermena landu ahal izateko, eskola hauetan ikerkuntza luzeak eramaten

dituzte aurrera arazo garrantzitsuak konpondu ahal izateko. Irakasleak arazo bat

aurkezten duen momentuan, ikasleek galdera sorta bat sortzen dute arazo honi aurre

egin ahal izateko.

Teknologia tresna moduan

Pentsamendurako eskola gehienetan teknologia aurreratua erabiltzen dute,

ikasleak laguntzeko beraien ikerkuntza eta arazoetan, eta elkarren artean lan egiten

ere ikasten dute.

Teknologia honen erabilera desberdinak

Klasean arazo desberdinak aurkeztu ahal izateko Ikasleen ikaskuntza prozesuan laguntzeko. Hausnarketa eta berrikusketan laguntzeko. Gelatik kanpo lan egiteko aukera elkarren artean

Buruketak aurkeztea gelan

Ikasle askorentzat zaila da egoera desberdinak ulertzea testu baten bidez. Bideo

teknologiek aukera ematen diete egoera desberdinak hobeto ulertzen soinuak eta

irudiak baitituzte hauek hobeto ulertzeko.

Buruketak taldean konpontzea

Buruketa zailak dituztenean ikasleek taldean lan egitea asko baloratzen dute,

bakarrik askoz ere zailagoa izango baita arazo hori konpontzea. Buruketa ulertzen

duten unean, talde txikiak osatzen dituzte eta helburu desberdinak ezartzen dituzte,

adibidez: irudiak aztertzea, informazioa bilatzea, kalkuluak egitea … buruketaren atal

bakoitza konpontzeko.

Ikaskuntzarako baliabide desberdinak

Pentsamendurako eskoletako geletako teknologiak ikaskuntzarako baliabide

desberdinak ekartzen ditu. Hemen erabiltzen diren buruketa desberdinak ere baliabide

eta euskarri desberdinak ematen dizkiete ikasleei.

Page 18: 3.Ikaskuntza eszenatokia: Lankidetza ikaskuntza

Software desberdinak dituzte, ipuin desberdinen laburpenak egin ditzaketenak,

ortografia zuzenketak, beraien ahotsak grabatzeko aukera ematen dutenak edota

musika gehitzea ipuin desberdinei. Interneteko web orri desberdinek ere informazio

ugari gehitu dezakete ikasleen laguntzarako.

Hausnarketa eta berrikusketa

Gela hauetan erabiltzen den teknologiak ikasleak beraien ideiak lantzeko,

hobeto pentsatzeko eta berrikusteko diseinatuak daude.

Komunitateen eraikuntza

Helburu garrantzitsuenetariko bat ikas komunitateak sortzea da. Klasea

ikerkuntza talde desberdinetan osatzen dute, talde desberdinak elkarren artean lagun

daitezen informazio desberdinak lortu ahal izateko. Eskolaz kanpoko taldeak sortzera

ere bultzatzen da. Proiektu hauek gurasoek kolaborazioa ekartzen dute, horrela

beraien ezagutza ikasleekin konpartitzen dute.

Teknologiaren aurrerapenei esker, informazio ugari lortzeko gaitasuna ematen

die ikasleei. Teknologi hauek ikaslearen ulermena hobetzen dute, eta beraien lanak

berrikusteko gaitasuna ematen die. Bizitzan egoera desberdinetan izango dituzten

arazoei aurre egiteko aukera ematen die.