JEXUX SENAR - AIPAMEN BEREZIA SARIA

Post on 31-Mar-2016

222 views 7 download

description

Sakanako Mankomunitatea Aipamen berezia

Transcript of JEXUX SENAR - AIPAMEN BEREZIA SARIA

Sakanako mankomunitateak aipamen bereziaren saria eman dio Jexux

Senarri, gure gazteen artean euskal kirolak sustatzeagatik hainbeste

urtetan eginiko lanagatik

Jexux Senar, 59 urteko unanuarra da, duela urte asko Altsasun bizi bada ere. Aspaldiko

urteetan, Jexux Soin Hezkuntzako irakaslea da Andra Mari ikastolan. Aipatzekoa da

Jexuxek hainbeste urtetan sakanako gazteengan gure euskal kirolenganako zaletasuna

pizteko egin duen lana. Bera izan da Sakanako hainbat belaunalditako gazteak herri

kiroletan eta euskal pilotan etengabe aritzearen arduradun nagusia.

1991an hasi ziren hainbat gazte Andra Mari Ikastolaren izenean Herri Kiroletan parte

hartzen. Urte askotan, haur eta kadeteen

kategorian parte hartu zuen ikastolak, baina

2004tik aurrera, kimuek ere (11-12 urtekoek)

Herri Kiroletan parte hartzeko aukera izan

zuten.

Jexuxen eskutik, txapelketa askora aurkezten

dira urtero gure gazteak: Sakanako Herri Kirol

Topaketa, Nafarroako herri ezberdinetan

ospatzen den 4X4 sokatira txapelketa,

Nafarroako kadeteen arpan txapelketa, San

Ferminetan urtero ospatzen den Herri

kiroletako kimuen jaialdia…

Honetaz gain, eta euskal kirolenganako maitasuna gure bailarako gazteengan sustatzeko

nahi horren harira, Jexuxek 17 urte daramatza Altsasuko Pilotajauku pilota eskolan adin

guztietako ume eta gazteak entrenatzen. Benjaminetako, alebinetako, infantiletako,

kadeteetako, jubeniletako eta afizionatutako hainbat belaunaldi pasa dira bere eskuetatik.

Jexuxen dedikazioa erabatekoa da. Izan ere, bere lan orduetatik kanpora hainbat eta hainbat

ordu eskeintzen baitizkie adin guztietako umeei Herri Kiroletan aritu ahal izateko Herri

Kiroletako eskolaz kanpoko jardueretan. Gauza bera pilota entrenamenduei dagokionean.

Astean zehar entrenatzen, eta asteburu asko eta askotan, kotxea hartu eta hainbat ume

Nafarroako hainbat puntutara eramanez, gure bailarako gazteek geure euskal kiroletaz

gozatzeko aukera izan dezaten.

Hau guztia dela eta, Sakanako mankomunitateak Jexuxen kirol ibilbideari aipamen

berezia eman dio, gure gazteen artean euskal kirolak sustatzeko eginiko lan

guztiagatik.