Post on 22-Mar-2016
description
Bazen behin Toby izeneko mutiko bat.
Egun batean Toby buelta bat ematera joan zen bere lagunekin eta
etxe misteriotsu baten aurrean zeudenean Tobyk galdetu zien lagunei:
-Ikusten al duzue etxe beldurgarri hori?
-Bai- erantzun zioten bere lagunek.
-Bihar 5:30ean hementxe bertan geldituko gara etxe beldurgarri
horretara sartzeko- esan zuen Tobyk.
-Bai! -erantzun zioten bere lagunek. Eguna heldu zen eta denak zeuden Tobyk esandako tokian.
Etxera sartu eta etxe misteriotsua zela pentsatu zuten. Gero
pertsona bat agertu zen eta denak korrika irten ziren etxetik. Baina
pertsona hori umeen atzetik irten zen eta esan zien:
-Ez beldurtu, zuen laguna izan nahi dut, besterik ez!
-Bale!! - esan zuten umeek.
-Nola deitzen zara ? -galdetu zion Tobyk .
-Hawpar deitzen naiz eta zuek?
-Ni Toby deitzen naiz, beste hau Tinka eta beste hau Rober.
Gero jolastu, askaldu eta denetarik egin zuten eta ondo pasatu zuten . Asteak eta asteak igaroz berriro joan ziren Hawpar ikustera. Hortik
aurrera Toby, Tinka eta Rober egunero joaten ziren Hawparren
gaztelura.
...eta ala bazan
ala ez bazan
sar dadila kalabazan
eta irten dadila
Bermeoko plazan.