Post on 19-Jun-2020
3
Babelgo txotxongilolaria
Jose magoa zen.
Txerpolari bat zen, eskuetan bastoia, urrezko txanpona, kopa eta
ezpata hartuta nahi zuen guztia sinestaraziko zizuna.
Haren magia zuriak airean flotatzen zuen, hautsa balitz bezala.
Magia-trukuak egiteko, trikimailu ugari jakin behar. Eta, sines-
garriak izan daitezen, trukuak behin eta berriz egin behar dira,
harik eta trebetasun handia lortu eta ikuslearen arreta esku-
jokariaren borondatearen menpe erabat utzi arte. Esku jokoetan
platertxoak, usoak eta beste animaliak leku batetik bestera pasa-
tzen dira, haien gorputzek zama galdu izan balute bezala, kalean
jakinguraz gelditu diren ibiltariek pixka bat lehenago eskuetan
hartu eta hurbiletik aztertu badituzte ere. Desagertu egin dira
kapa beltz baten tolesen artean, aienatu egin dira saltinbankiaren
mahukaren barruan.
Joko hori irudipen hutsa da, gizon-emakumeen bihotzean zuzen
sartzen dena.
Magoa da irudipen horrek harrapatzen ez duen bakarra. Josek
primeran daki programa zertan den. Gazte-gazterik heldu zion
magiaren harrak; zazpi bat urterekin, arrazoimenaren adinean,
magiaren bideari ekin zion. Beste haurrak helduen errealitatea
eta beren fantasiak bereizten hasten direnean, Joseren gogoa
gizon zahar baten usoek erakarri zuten guztiz: usoak agertzen eta
desagertzen ziren gizonaren ile zurixken artean, hegalak bildu
eta gizonaren kaskezur obalarekin bat egingo balute bezala.
Joseri pozak gainez egiten dio helduak beragana hurbiltzen dire-
nean, beren bizitza bideratuta, seme-alabak eskutik, eta, jadanik
sinesten ez dituzten trukuak ikusita, lilurak jotzen dienean, esku-
jokoak nola egin dituen ulertu ezinik, truku horiek ihesbidea
baitira gizon-emakumeak Bizitzaren bila nahas-mahas bultzatzen
dituen hiriaren zalapartaren erdian.
4
Babelgo txotxongilolaria
Tohea haren laguna da, neska polit bat, Ozeano
Bare aldeko izen eder bat duena. Ez daki nongoa
den zehazki, Uharte Dohatsuetakoa izango da
beharbada, edo Urrezko Sagarren uhartekoa.
Haren larruazala belusezkoa da, tropikoetako
eguzkiaren kolorearen eraginez; haren ahotsak
itsasarteetako hirien xarma urrumatzen du;
haren begiak aberri dira ekialdeko itsaso urru-
nen ilunabarrentzat; eta haren jokamoldean
badu gauza txikiren bat, hunkigarri bihurtzen
duena.
Hala eta guztiz, ez dira dohain horiek Joseren
laguna izateko motiboa: Tohea haren lagunt-
zailea da batez ere, eta zirkinik ere ez du
egiten eskumuturren azpian eta buruaren gai-
nean jarrita dauzkan puxikei Josek hiru ganibet
jaurtitzen dizkienean. Ez du dardararik egiten
zerrak zurezko kutxa erdiz erdi ebaki eta ikusle-
rik jakinzaleenek oinak eta burua nola mugitzen
dituen harriturik aztertzen dutenean.
Adeitasunezko erakutsiek sustatzen dute adiski-
detasuna, eta lanak sendotzen.
Behin, jornalarien eta hiltegiko langileen auzo
batean ikuskizuna egin ondoren, Josek eta
Toheak lo hartu zuten etxe bateko atalasean,
izarpean. Herriko neska-mutilak luzaro egon
ziren bi lotien inguruan, korro atseginean, haien
loa zainduz.
Amak deituta etxera joan ziren ama zuten umeak,
eta loak betazalak bildu zizkien besteei, nekatuta
zeuden eta. Neska txiki beltz-beltz bat baino ez
zen gelditu txerpolarien aurrean, oin baten gai-
nean jauzika. Magoaren ikuskizunak hunkituta
zegoen: ez zuen amarik, ez zekien nekea zer zen.
Erredura gaizto batek hondatu zion bere hanka
zauritua.
Orduak eta orduak eman zituen trostan haien
aurrean. Toheak hotsa entzun, esnatu eta ingu-
ruan hiena bat zebilkiela uste izan zuen hasie-
ran. Baina orekari txikia ikusi zuen azkenik,
hara eta hona saltoka gauean, haren begitartean
hortz estutu dirdiratsuak baizik ageri ez zirela.
Toheak estu besarkatu zuen. Berehala lokartu
zen Aissea txikia, emakume gaztearen sabelaren
kontra batu-batu eginda.
Egunsentian, Toheak ama zela esan zion Joseri.
Eta Josek bola lodi bat ikusi zuen haren lagunt-
zailearen sabelaren gainean bilduta. Bola pixka-
naka zabaltzen hasi zen, eta bi motots ñimiño
agertu ziren ile kizkurren artean, bi begi han-
diak oso, galdurik zerumugari so, eta bi esku,
Tohearen iduneko bakarra osatzen zutenak.
Josek begiak igurtzi zituen ezer esan baino
lehen; aharrausi egin zuen gero, eta giharrak
luzatu, katu batek etxe zahar bateko harmaila-
dian bezala.
– Askoz hobeto –dio–, horrela ez zara niretzat
laguntzaile hutsa izango.
–Zu haren laguna izatea gustatuko litzaidake.
–Niri ere gustatuko litzaidake, baina ez dut den-
bora libre askorik. Lagunak izateko, denbora
behar da lehenik.
–Barne-barnean zaren bezala, horrelakoxea zara
kanpoan ere niretzat. Gizonentzat, berriz, haiek
bezalakoa zara, eta su-festa jaurtitzaile, lanbi-
dez.
Tohearen hitzak ondo ulertzen saiatzen zen Jose.
Aissea magoaren belaunetaraino ausartu eta
eskua hartu zion. Magoak pixka batean eutsi,
baina gero Tohearenean ipini zuen.
–Ama bakarra daukan, Aissea, eta ni ez naun
hire aita. Gizon-emakumeak hobeto ezagutzeko
eta horrela haiengandik hobeto urruntzeko bai-
zik ez dinat jendearen artean ibili nahi.
Etxeko atea zabaldu eta andre bat atera zen txa-
busina jantzita, erratza eskuan.
–Egun on, jaun-andreak. Altxatuko zarete, mese-
dez? Nire atearen pasabidea eskobatu behar dut
eta.
5
Babelgo txotxongilolaria
Ekialdetik etorri ginen, Nimrod ehiztariaren urratsei jarraiki.
Kux-en semea zen Nimrod, Noeren birbiloba, eta bazter guz-
tietan ezaguna zen bere botere eta adorearengatik.
Babel izan zen beronen erresumako hiriburua.
Haren izena gure zereginarekin lotuta geratu da betiko, baina
ez zen Nimrod izan bere buruan eta bere ariman gure zeregi-
na burutu zuena. Niri dagokit, Lud-i, Assur-en alabari, orduan
gertatutakoaren oroitzapenari eustea.
Garai hartan mundu guztiak hizkuntza eta mintzaira berberak
zituen.
Jainkoaren seme-alabek hizkuntza behar izan zuten mundua
antolatzeko. Horrela, izena eman zieten animalia guztiei, ibai
eta mendi guztiei, zuhaitz eta fruitu guztiei, beren seme-alaba
eta herriei.
Gizasemeen alabek hitzak erabili zituzten munduaren berri
elkarri kontatzeko. Horrela, amengandik alabengana igaro
zen Lilit-en istorioa, eta Ebarena, eta Ada eta Tzilarena,
Liburuan idatzitako guztiak, eta baita beste asko ere, batak
besteari errepikaturik eta gogoan gorderik.
Emakumeek uholdetik igarotako urteen hotza sentitu zuten
Xinear ibarrean. 101 urte izan ziren, lurra banatu aurretik,
eta beste asko, gero. Neba-arrebak leku urrunetan sakabana-
tu ziren urte haietan, Ur-etik Lasa-ra, ekialdeko mendietatik
mendebaldeko uharteetara.
Banantzearen eta ahaztearen beldur izan ziren. Horregatik
esan zioten batzuek besteei:
Ospetsu egingo gara eta ez gara munduan zehar barreiatuko.
Orduan Pharam-ek esku hartu zuen. Pharam Sheba-ren semea
zen, eta Babelen galera sentitua zuen, zigorra baino askoz ere
lehenago.
Pharamek jakin zuen nahasmendua gordetzen zela lehen
hizkuntza haren barruan, lardaskeria ezkutatzen zela Lurra
mendean hartzera deitutako Noeren ondorengoen nazioan.
Eraiki ditzagun hiri bat eta zerurainoko dorre bat.
6
Babelgo txotxongilolaria
Hiriko plazarik handienera iritsi ziren. Azoka-eguna zen.
–Zer egiten duzu txanpon horiek guztiak zure salmahaian ipinita?
–galdetu zuen Toheak.
–Balioa trukatzen dut –erantzun zion truke-agenteak.
Urre, zilar edo brontze kolorea duen guztia nire eskuetatik pasa-
tzen da. Nire balantzarekin metal preziatuak pisatzen ditut, bare-
moak egiten ditut, baliokidetasunak finkatzen ditut iparraldeko
eta hegoaldeko txanponen artean, trukeak errazten ditut elkar
ezagutzen ez duten gizonek salerosketan jardun dezaten.
Begira, lautadetako gizon horrek ahari bat erosi berri du eta
larreetako beste hori ostatura doa; hori guztia posible da haien
txanponen balio zehatza neurtu dudalako. Eta zu zertan zabiltza?
–Magoaren laguntzailea naiz. Hor duzu, niregandik bi urrats
aurrerago. Haren jaurtiketa guztiek ia-ia ukitzen naute. Ez dut
dardararik egiten. Zer izango zen saltinbankia, nik hartzen dudan
arriskurik gabe? Nire lasaitasunak balioa ematen dio haren
ekintzari. Pentsa ezazu ganibetak horma baten aurka botatzen
dituela. Inork ez luke sosik emango hori ikusteagatik.
Ordu batzuen buruan etorriko gara zuregana, gure txanponak
trukatzera.