Post on 26-Mar-2016
description
Acciones de diseño y desarrollo de objetos
educativos digitales: Programas institucionales.
-Indarrezko ideia bat: Hezkuntza sisteman, IKT-ak modu eraginkorrean sartzea.
Aldaketa sozialak, hezkuntza eremura eragin dute, baina, ez dira aldaketa horiek
bakarrik izan arrazoi nagusiak, izaera administratiboaren ekimenarengatik eta hainbat
irakasleek eta adituek uste zutelako IKT-ak ikaskuntza prozesua hobetuko zuenagatik.
Sarea, edukiontzi moduko bat da, non, hezkuntzaren zerbitzura jartzen den, hainbat
aukeraren bidez. IKT-ek, ikaskuntza eta irakaskuntza agertoki bat argituko dute, irizpide
hauek finantzatuz: ezagutzaren eremuan, autonomia, elastikotasuna eta eragina.
Europako instituzioak azkeneko hamarkadan, hezkuntzaren eremurako hainbat IKT
zabaldu ditu eta baliogarria izango da, hezkuntzan dauden arazoei konponbidea
emateko.
-Ekintza estrategia bezala, hezkuntzaren eduki digitalak.
Ekintzaren elementurik garrantzitsuena, sorkuntza bultzatzearen, zabalkuntzaren
eta hezkuntzako material digitalen ebaluazioaren beharra da. Eduki eta zerbitzu
digitalak, oraindik sorkuntza eta eboluzio bidean daude eta beharrezkoa da, prozesuaren
bideak begiratzea. Honetarako, eduki askoren eta hezkuntzaren beharretara eta
formakuntzara egokitzen diren beharrak eduki behar dira. Helburuetako bat da, katalogo
zabal bat sortzea eta eduki eta materialak edozeinen esku egotea eta sarean zintzilik
jartzea.
-¿Zer ulertzen dugu, hezkuntza eduki digitalekin?
Teknologiak, hainbat aldaketa jasaten ditu denborarekin eta irakasleek, horien
aurrean begiak zabalik eduki behar dituzte, eraikuntza prozesu bat emateko. Hezkuntza
eduki digitalen aurrean, kulturako edukiak berriztatu eta berdefinitu behar ditugu.
Hezkuntza digitalen produktuak, eredu konstruktibista batetik eta egile tresnen bitartez
sortzen dira. Produktu hauen munduan, mugak ezartzea oso zaila izaten da, ez baitakizu
zer sartu daitekeen edo ez.
-Plan instituzionalak, hezkuntza eduki digitalen diseinu eta garapenerako.
Espainiako hezkuntza administratiboak, programa eta plan desberdinak
bideratzen ditu, teknologia berrien erabilpena sustatzeko. Hemen sartzen dira, Lisboa
estrategia eta “2010” estrategia.
-“Internet eskolan” planaren barruan, hezkuntza eduki digitalen garapena.
CNICE-k (Centro nacional de información y cominicación y ciencia) hezkuntza
eduki digitalak sortzeko bideak jarraitu ditu, ikasgeletan azpiegitura teknologikoak
jartzeko. Eduki digital horiek sortzeko momentuan, eduki ireki, moldagarri eta malguak
izatearen ezaugarriak hartu behar dira kontuan. Eta ezaugarri horiek, eskolaren
testuinguruari begiratuta eta hezkuntzaren mailetara egokituak egon beharko dute.
Honetarako, talde lana kontuan hartu behar da. Hemen sortzen diren proiektuak,
lizentzia baten menpe argitaratuko da, “Creativa Comon” eta “internet eskolan”
planaren bidez, sarean zintzilikatzea posible izango da. “Internet Eskolan” –k
beharrezkoak diren hainbat linea eraiki ditu, hezkutza eduki digitalen aurrean.
-Lanerako linea berriak: “Internek ikasgelan” planaren esku hartzea
Elkarlanen edukien sorkuntza, agente desberdinen eta askoren inplikazioa da.
plan hau martxan jartzeko, aurreko esperientzietan edo planetan oinarrituko gara, hau
da, “Internet Eskolan”. Prozesu hauek aurrera eramateko, beharrezkoa da hezkuntza
digitalaren objektua. Hezkuntza objektu digitalak, arkitektura modularraren hierarkiaren
bidez definitzen da, agregazio maila batzuetan oinarriturik. Aplikazioak egiten dituzten
adituak, agregazio maila hauei eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuei begiratzen diete
eta hauei, ikaskuntzako objektuak deritze. Hezkuntza edukiak, hilero, astero eta egunero
alda daitezke eta edozeinen eskuragarri geratzen dira material horiek.