Post on 22-Jul-2015
Prest egon behar dugu! 1- Zer gertatu zitzaion irakurgaiko
Gelitori? Futbolean zebilela orkatila bihurritu zuela, aurretik luzaketarik ez zuelako egin. EZ ZEGOEN PREST!
2- Jesusek gu ESKUZABALAK izatea nahi du, horregatik txiki-txikitatik ikasten dugu gauzak ELKARBANATZEN.
3- Zer irakasten digu Jesusek? JESUSEK PREST EGON BEHAR DUGULA IRAKASTEN DIGU.
ABENDUALDIA
4- Zer prestatzen dugu kristauok abendualdian? Kristauok abendualdian Jesusen jaiotza eta etorrera
prestatzen dugu.
5- Zertarako aldia da abendualdia? Entrenamendurako aldia da abendualdia. Jesus bezalakoa izateko dohainak lantzeko aldia.
6- Zenbat irauten du abendualdiak? Zerekin irudikatzen da aste bakoitza?
- Lau aste irauten du abendualdiak.- Aste bakoitza kandela batekin irudikatzen da.
7- Jesusen etorrerako prest egoteko, nolakoak izaten ikasi behar dugu?
• Ikasi zentzuduna izaten. Ondorioetan pentsatu• Ikasi zuzena izaten.• Ikasi borondatezko indarra izaten. Egunero
egitekoak beteko ditugu.• Ikasi gauzak baloratzen. Aintzat hartu gauzen
balioa.
• Abendualdiak LAU ASTE ditu, Jesusen etorrerako prest egoteko ere LAU DOHAI ikasi behar ditugu.zentzuduna zuzentasuna indarra balorazioa