Post on 18-Nov-2014
description
Giza-elikaduraNutrizioa, mantenugaiak eta elikadura
Mantenugai motakKaloriak
Energia beharrakElikagai motakDieta orekatuak
Elikagaien kontserbatzioa eta manipulazioa
Nutrizioa:
• Gizakiok materia eta energia behar ditugu bizitzeko.
• Organismo batek, bere materia sortzeko eta bizi-funtzioak betetzeko behar dituen materia eta energia lortze aldera, zenbait prozesu baliatzen ditugu; prozesu multzo horri nutrizioa deritzo.
Mantenugaiak eta elikadura:
• Energia lortzeko eta geure materia sortzeko baliatzen ditugun substantzia kimikoak dira.
• Elikagaiak lortzen ditugu mantenugai horietatik.• Zer mantenugai dauzkaten eta zenbateko
kantitatean, horrek bereizten ditu elikagaiak bata bestetik.
• Izaki bizidunok elikaduraren bidez elikagaiak hartzen ditugu. Elikagai horiek gure dieta osatzen dute eta gure nutriziorako behar ditugu.
Mantenugai motak:
Mantenugai Ez-Organikoak
Ura Gatz Mineralak• Izaki bizidunen osagairik ugariena da.
• Funtzioak: erreakzio metabolikoen ingurunea da, substantziak garraiatzen ditu eta gorputzeko Tª erregulatzen ditu.
• Elikagaiak non dagoen: fruituak, barazkiak, esnea eta zukuak.
• Funtzioak: erregulatzailea (prozesu metabolikoetan hartzen dute parte) eta egiturazkoa (hortzak, hezurrak, etab.)
• Elikagaiak non dagoen: fruituak eta barazkiak.
Mantenugai Organikoak
Gluzidoak Lipidoak Proteinak• Mantenugairik ugarienak dira landare-jatorriko landareetan.
• Funtzioa: energiaz hornitzen gaituzte.
• Sinpleenak zapore goxoa dute (glukosa eta sakarosa) eta konplexuenak (zelulosa eta almidoia) dira.
• Eliakgaiak non dauden: patatak, lekaleak eta zerealak
• Uretan disolbatzen ez diren mantenugaiak dira.
• Funtzioak: energiaz ematen gaitu, egiturak eratzen dute, isolatzaile gisa jarduten dute eta animalietan energia-erreserbak osatzen dituzte.
• Landare-jatorrikoak likidoak dira (olioak) eta animalia-jatorrikoak solidoak dira (koipeak edo gantzak).
• Gantz-azidoak eta glizerola sortzen dute deskonposatzean.
• Aminoazido izeneko unitate txikiagoz osatutako makromolekulak dira.
• Funtzioak: zelulak eratzeko hornitzen gaituzte, oxigenoa garraiatzen dute odolean eta infekzioen aurka babesten gaituzte.
•Elikagaiak non dauden: okela, arraina, arrautzak eta esnea.
• Bitaminak: gure organismoak ezin ditu bitaminak sintetizatu, orduan, bitaminak dituzten elikagaiak hartu behar ditugu. Adibidez: fruituetan eta barazkietan. Bitaminak oso garrantzitsuak dira gure organismorako. Bitaminak hartzen ez baditugu gabezia edota gaixotasunak izango ditugu.
Kaloriak:
• Gramo bat uren Tª gradu zentigradu bat igotzeko eman beharreko bero kantitatea da kaloria.
• Kaloriak lipidotan gehiago dira gluzidoetan eta proteinetan baino.
Energia-beharrak:
• Gure gorputzak (erabat geldi eta Tª konstantean egonik) egun batean kontsumitzen duen kaloria kantitatea da MBT (metabolismo basalaren tasa).
• Osasun-egoerak, pisuak, adinak eta pertsonaren sexuak zeresan handia dute. Aldatzen da gizonak eta emakumeak badira. Ere jarduera fisikoa egiten badira.
Elikagai motak:
• Elikagai energetikoak: energia-iturri gisa jarduten dute, organismoak bere bizi-funtzioak bete ahal izan ditzan. Gluzidotan eta lipidotan aberatsak dira.
• Elikagai plastikoak: gorputzeko zelulak, ehunak eta organoak eratzeko behar ditugu. Ezinbesteko elikagaiak dira nutrizioaren aldetik, bai hazten ari garen garaian, bai helduaroan. Proteinatan oso aberatsak dira.
• Elikagai erregulatzaileak: ezinbestekoak dira gure organismoak beste elikagaiak erabil ditzan eta bere funtzioak behar bezala bete ditzan. Bitaminaz, mineralez eta urez hornitzen gaituzte.
Dieta orekatuak:
• Egunean zehar elikagai gisa hartzen ditugun substantzia solidoen eta likidoen multzoari deritzogu dieta.
• Bizimodu osasungarria izateko, garrantzitsua da gure dieta askotarikoa eta orekatua izateko.
• Nerabezaroan oso-oso garrantzitsua da dieta osasungarria izatea, sasoi horretan aldaketa fisiko eta psiologiko ugari gertatzen baitira.
Elikagaien kontserbazioa eta manipulazioa:
• Hotzean kontserbatzea: bi motatakoak izan daiteke:– Hoztea: 0ºC-tik gorako Tª-n edukitzea.– Izoztea: 0ºC-tik beherako Tª-n edukitzea.
• Beroaren bidez kontserbatzea:– Pasteurizazioa: elikagaiak 100ºC-tik beherako
Tª-n edukitzea.– Esterilizazioa: elikagaiak 100ºC-tik gorakoTª-n
edukitzea.