Download - ZURIA,GURE ERARA

Transcript
Page 1: ZURIA,GURE ERARA

URNIETATIK DATOR NOTIZIA... 32015eko urtarrilaren 23a, 425 zenbakia

“ZURIA, GURE ERARA” IKUSKIZUNA SAROBEN

Urnietan azken urteetan Egape dantza taldearen inguruan mailahandiko ikuskizunak sortzea lortu dute. Eta horren inguruan edotahorrekin batera antzerkigintza modu bikainean garatzen ari dira.

Bi arte jarduera horien eta musikaren uztarketarekin, Urnietanbertan egindako ikuskizunak kalitatearekin parekatu dituzte. Saiobakoitzeko jaso zuten txalo zaparrada ondo merezia dute.

Txalo zaparrada ondo egindako lanari

Sarrerak azkar bateanagortu zituztelarik,luxua izan zen ikuste-ko aukera izan zutenen-tzat. Dozenaka batzuk

izango dira “Zuria, gure erara”ikusi gabe geratu diren urnieta-rrak. Ez dadila luzerako izan,ikuskizunaren arduradunek Urnie-tan egun hauetan eskainitakoainguruko herrietan berriro taula-ratzeko borondatea agertu baitu-te.

Antzezlanak Zaldibiako JuanInazio Iztueta XIX. mendekoidazle eta dantza ikerlariarenbizitza du ardatz. Haren bizi-tzaren paradoxa agertu nahiizan zuten. Batetik, Gipuzkoa-ko dantzekin idatzitako libu-rua dogmatzat hartu izan da.Eta, bestetik, bere bizitza ara-katuz gero, oso pertsona askeaizan zen. Paradoxa hori aintzatharturik, Iztuetak dantzak be-rreskuratzeko ahalegina esker-tu nahi izan diote Marizulo tal-deko kide batzuk. Iztueta,“Zuria” ezizena zuena, urnie-tarren erara antzeztu zuten.Hortik, ikuskizunari izen horijarri izanaren arrazoia.

Iztueta bizi izan zen garaihura (1767-1845) aldaketahandikoa izan zen, eta antzez-lanak hori ere islatu nahi izanzuen. Ilustrazioa, Frantsesa-dak, Lehen karlistada..., gerta-kizun horiek gertu-gertutik bi-zi izan zituen. Tarte horretanzaldibiarrak gartzela ezagutuzuen, hiru aldiz ezkonduzen..., bizipen sakonak inon-dik inora.

Ikusleen begietara, dantzaeta musika izan zen ikusgarrie-na, baina Jon Unanueren an-tzezpena bikaina izan zen.Hark ordezkatu zuen, maisukigainera, Iztuetaren paradoxa.

Ikuskizunaren pasarte ba-tzuetan Muruamendiaraz Iz-tueta gazte bilakatu zen, dan-tzari izan zeneko garaia gogo-an hartuz. Eduk eta bere dan-tzariek ez zuten hutsik egin,eta beste behin ere aho betehortz utzi zuten Sarobera ger-turatu zen ikuslegoa.

Anabas taldeko musikariek,banan bana maila handikoakizateaz gain, talde modura osolan ona egin zuten. Bat eginik,kantu guztietan zehar sendoagertu ziren Pedro Artetxeperkusio-jotzailea, Julian Cob-

Hirugarren antzezpenaren ondoren pozarren agertu ziren taldekide guztiak.

Edu Muruamendiaraz eta berarekin batera dantzan aritu zen neska taldea: Intza Cabrera, Irati Goikoetxea, Janire Juanikorena,

Karmele Lekuona, Uxue Manterola, Eider Manterola, Irantzu Oiartzabal, Nahikari Sanchez eta Garazi Usabiaga.

Dantza eta musika atalakbikainak izan baziren ere,Jon Unanueren antzezpe-na ere nabarmentzekoaizan zen

TALDEKIDE GUZTIEN LAN BIKAINALan korala izan zen, taula gai-nera belaunaldi ezberdinetakoherritarrak igo baitziren. Txi-kienak, lau dantzariak: AitzolOtegi, Gariñe Serrano, ArixenUnanue eta Gartzea Zaldua.

zaru eskusoinu-jotzailea, An-tton Jauregi txistularia, Moni-ka Redondo bibolin-jotzailea,Helena Soguska bibolin-jo-tzailea, Eneko Salaberria ba-xujo-jotzailea, Xabier Ubillosgitarjolea eta Aitor Unanue

BIDEOA

Ohiko sareetan ikusgai.

kantaria. Ezin ahaztu ikuskizu-na sustatzen itzalpean aritu denlantaldea: Luis Mari Zaldua,Mikel Agirregomezkorta, PabloLusarreta, Enkarni Cuesta, KaliGomez, Maribel Jardio, IsidroSalinas eta Jaione Jauregi.

Hurrengo hilabeteetan ingu-ruko herrietan ikuskizuna es-kaintzeko aukera egon daiteke.Ikusi ez dutenentzat, edotaerrepikatu nahi dutenentzat,aukera paregabea izango da.