1
1
2014 UZTAILA - 8. alea
Zurekin
LAZKAO
Lazkaoko EAJ/PNVren aldizkaria
EDUKIAK Biribilgunen inaugurazioa 2
Iturgaitzaga, argi gorria piztuta 3
Kiroldegia amaitzeke 4
Ezjakintasunetik 5
Aurrezpena ala gastua? 6
Zaborrak: 108.000 euro garestiago 7
Bidegorria zatika 8
Gehiago 9
Zorionak Goierri 10
ETA ORAIN, ZER?
Iturgaitzaga: Urbanizazio gastuak ordaintzen ari da Udala,
promotore eta eraikuntza enpresenak barne
Joxe Migel Barandiaran kiroldegia:
lehentasuna galdu du Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat
Herri mantenimendua:
ez dago irizpide politiko garbirik
Etxeko laguntza programa:
onartu nahi denaren nondik-norakoak ezagutu gabe?
2
2
ZUREKIN
Lazkaoko saihesbideko biribilgune berriak uztailaren 4ean inauguratu ziren.
Hala, 2007an Senperen eraikitako biribilgunearekin hasitako proiektua
amaitu da. Helburua segurtasun arazoak ekiditzea zen eta da Senpere,
Lazkaomendi eta Kanpandegiko sarbideetan. Azken biak egin ahal izateko,
Patxi Albisuk, aurreko alkateak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzarmena
sinatu zuen 2011an.
EGITEA LORTU DA ETA HORI DA GARRANTZITSUA
Biribilguneak garatzeko proposamenak eta diseinuak pertsona ugarien lanaren eta akordioen ondorena dira. Hiri-
gintzako batzordetara joanez, urteetan zehar ikuspuntua eman duten Lazkaotarrenak. ‘Makro-proiektuen’ garaia
‘amaitu’ dela eta biribilguneak egin ala ez, zalantzan jartzen hasi zen Bildu legealdi hasieran. Hori sorpresa.
Hala ere, era batera edo bestera, lortu da obrak amaitu eta irekitzea, inaugurazio eta guzti. Gustura gaude beraz.
Are gehiago kontutan izaten bada azken proiektuan Bilduk egin nahi ez zituen zatiak eginaraztea lortu dugula.
Esate baterako, meandroaren eta Zubierrerako zubiaren artean oinezkoentzat dagoen lotura.
Egia da aurreikusitako beste atal batzuk kendu edo aldatu direla (oinezkoentzat zubi berri bat, adibidez). Hasierako
proiektua hobea zela uste dugu. Baina azken urteetako tira-birak gogoratuz eta okerragoa izan zitekeela kontutan
izanda, ontzat ematen dugu aurrera egin izana. Hori da garrantzitsua: egitea lortu izana.
Azeari Andonegi alkatea eta
Larraitz Ugarte, Errepidetako
foru diputatua, biribilguneko
inaugurazioan.
Aurreko legealdian hitzar-
mena sinatu zeneko unea
jasotzen du goiko irudiak.
Patxi Albisu izan zen uda-
leko ordezkariak eta Eneko
Goia Karlos Ormazabal izan
ziren foru aldunditik.
EREINDAKOAK EMAN DU
FRUITUA… ORAIN, ZER?
3
3
Iturgaitzaga, argi gorria piztuta
ZUREKIN
2011ko hauteskunderen ondoren, Bilduk atzera egin nahi izan zuen Iturgaitzagako proiektuare-kin. Azkenean ez zuen horrelakorik egin eta aurrera segitzeagatik gure poza agertu izan dugu behin baino gehiagotan.
Izan ere, legealdi bat baino gehiagoren ondoren eta alderdi desberdinen arteko adostasuna lor-tuz landutako proiektua zen. Garrantzitsuena helburuak dira: garapen beharrean zegoen eremu bat berreskuratzea. Oinarrizko azpiegiturak behar zituen, sarbide arazoak zituen, bota beharreko 51 etxebizitzentzat irtenbidea behar zen eta etxebizitza berriak eskaintzeko aukera prestatu behar zen.
Udalak, printzipioz, 150 etxebizitza baino gehiago eta 650 metro koadroko lursailean azpiegitura-ren bat eraikitzeko eskubideak ditu.
Udalerriaren garapenerako proiektu estrategiko honek aurrera egiteak pozten gaitu. Eta garran-tzitsuagoa iruditzen zaigu errealojoen eraikina altsatzea. Izan ere, bertan izango dute bizilekua etxea bota beharrean suertatu diren lazkaotarrak.
Iturgaitzagako proiektua dela-eta, udalak hartu dituen erabaki batzuk eta egin ez di-tuen beste batzuk kezka eragiten digute .
Esate baterako: Beraz:
Azken hiru urteetan, promotore pribatuei
eta eraikuntza enpresei ez zaie euro bat ere
eskatu urbanizazio eta errealojo etxebizitza-
ren eraikuntzaren gastuengatik.
Hala, udalak ordaintzen du gastuen %100,
esanda bezala, promotoreen eta eraikuntza
enpresei dagokiena barne.
Hasierako aurreikuspenak aldatuz ere, lurra
erosi da salneurri oso altuak ordainduz.
Udalak etxebizitzak eraiki ditzake. Eraikitzeko
eta salmentarako planik ez da landu. Beraz,
ez dago etxebizitza politikarik eta ezta diru-
sarrera izateko planik ere.
Gauzak horrela, hemen udalak egin nahi izan
duena: eremuan %19 izatetik, %44a es-
kuratzea. Eta honek guztiak betebeharren
inguruan eskatuko lukeena?
Lehentasunezkoa dela uste dugu Iturgaitzagan
eta Larreategin Udalak eraiki beharreko
etxebizitzen plangintza egitea. Promotore
pribatuak etxe gehiago egiteko baimenak
eskatzen ari diren bitartean, Udala “ez
atzera, ez aurrera” dago.
Udalak Iturgaitzagan parte hartze gehiago iza-
tearen kontra ez daude. Baina eskubide gehia-
go eskuratzeak (etxebizitza gehiago egiteko
aukera), betebeharreko gehiago izatera
behartzen du (urbanizazio gastuengatik eta
errealojoen eraikinagatik gehiago ordaindu
beharra). Gure ustez ez da zuzena betebehar
horiei aurre egitea udalaren diru-sarrera
arruntak erabiliz.
Iturgaitzagako eremuan eskumen gehiago iza-
tekotan, etxebizitzak salduz diru-sarrera plan
batekin egin beharko litzateke.
4
4
Kiroldegia, amaigabea
ZUREKIN
Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat Lazkaoko kiroldegiak lehentasuna galdu du
Kiroldegiko aldagelak berritzeko 150.000 euro emango ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Horrela azaldu da, eta hala jakin
dugu, prentsan eta aldizkari ofizialean irakurrita.
Faseka garatzeko bere osotasunean kiroldegia berrituko zuen plana prestatu genuen aurreko legealdian. Segidan, horietako bi
fase egin ziren. Lehenengo, kanpoko igerilekuak egin ziren eta espazio berriak eraiki ziren. Kiroldegiko sarbideak berritu ziren
gero. Hurrengo baterako utzi zen barruko igerilekua aldatzeko eta eremu hau berritzeko fasea. Gobernu zentralak eta diputa-
zioak emandako laguntzekin egin ziren lehenengo biak. Foru Aldundiak Lazkaoko kiroldegiaren berritzea lehenetsi zuen, Gipuz-
koako kirol eremu sarearen parte bezala.
Orain jakin dugunez, 150.000 euroko laguntza eman du aldagelak berritzeko. Udalak gehiago eskatu zuen: 2.115.000 euro alda-
geletako eta barruko igerilekua berritzeko. Baina aurrekontu eza argudiatuz, barruko igerilekua ez dagokio laguntzarik. Ez da-
go nonbait Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2014-2016rako izendatutako lehentasunen artean.
Noski, zerbait jasoko da eta poztekoa da. Gutxiago izan zitekeen. Baina ez dakigu ondoren zer etorriko den. Noski, hainbat
udalerriei emandako laguntzat azpimarratzekoak dira baita: Zumaiari, 750.000 euro; Debari 530.000; Hernani eta Tolosari
600.000 bakoitzari, Errenteriarentzat 400.000; Beasain eta Astigarragari 300.000 eurona etab.
Larrialdietarako irteera portikoaren gainetik egingo da
HIRU URTE GALDUTA,
GEROA ZALANTZAN
Kiroldegia berritzeko 2. fasea legealdi honen hasie-
ran amaitu zen. Ondorengo hiru urteetan 3. fasea
(barruko igerilekuari dagokiona) egin ahal izateko
proiektua erredaktatu behar zen. Ez da pausu bat
ere eman.
Hiru urteetan inongo dokumenturik landu ez eta
era inprobisatuan eskatu zaio diru-laguntza foru
aldundiari: apirilaren 22an eskaera egingo zela
esateko batzordea antolatu zen. Deigarria: eskae-
rak egiteko epea hurrengo egunean ixten zen.
Gipuzkoako kirol azpiegituren artean Lazkaoko
kiroldegia berritzeko egitasmoa lehentasunezkoen
artean egotea lortu zen. Orain ordea barruko igeri-
lekua berritzeko proiekturik ez dagoela eta lagun-
tzarik ez duela izango jakiteak kezka sortzen digu.
Lehentasuna galduko al du foru aldundiarentzat?
Errazena lortu da foru aldundiko kirol azpiegituren
2014-2016 plangintzan atzean, edo kasi kanpoan,
geratuta: lehentasuna galtzea. Lehengo lekua be-
rreskuratzea izango da zailena.
Kiroldegian larrialdietarako irteera egin behar da. Pro-
zesu kezkagarria izan da hemen ere: Obra adjudikatu on-
doren izan dugu planoen berri. Hauek ikusi eta proiek-
tuak izan zitekeen inpaktua aztertuta, gure zalantza ager-
tuta onartu zaigu aldaketak izango dituela. Ez dakigu
oraindik azkeneko bertsioa nolakoa izango den.
5
5
ZUREKIN
Etxez etxeko laguntza zerbitzua
Ezjakintasunean oinarritutako hitzarmena
2005ean Lazkaoko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak etxez etxeko
udal laguntza programa kudeatzeko hitzarmena sinatu zuten. Aurreko
maiatzaren 30ean hitzarmen proposamen berria eraman zen Osoko
bilkuran onartzeko.
Gaia hurrengo Plenoan
lantzeko utzi zen. Oposi-
zioak hitzarmenaren be-
rrikuntzen inguruan gal-
detu eta zinegotzi ardura-
dunak, eta alkateak ber-
din, ez zuten erantzuten
jakin eta onarpena
atzeratzea erabaki zuten.
Ekainean onartu zen
hitzarmen berria Bilduren
aldeko botoekin. Berrikun-
tza nagusia hau da: dipu-
tazioak %15a murriztu
duela laguntza.
Udalak bere gain har dezake murriz-
keta. Ez dugu zalantzarik, ekonomia
saneatua izan duelako.
Badakigu udal zerbitzua dela, honen
finantziazioak izan dezaken eraginare-
kin.
Ez dugu ordea ulertzen udalaren pro-
posamena, negoziatu gabe eta alde
bakar batek landu duen hitzarmena
onartzeko eskatzen duenean. Ne-
goziazio batean udal interesak defen-
ditzeko aspektuak beti izaten direla
jakin beharko litzateke.
ZERGATIK ZALANTZA?
Osoko bilkurara hitzarmena berritzeko
eraman eta arduradunek ze berrikuntza
dituen erantzuten ez jakiteagatik.
Berriz ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak
bere kabuz erabaki eta bere irizpideak
inposatzeagatik. Eta Lazkaoko Bilduren
udal gobernuak jakin gabe ere onar-
tzeagatik.
Hurrengo Osoko bilkuran Aldundiarekin
hitzarmena lantzeko egindako
‘negoziazioen’ inguruan galdetu eta hona-
koa erantzuteagatik: ‘Ze negoziazio?’
Diru-laguntza %15ean murriztu eta udalak
argudio gisa ‘jasan dezakegu’ erantzutea-
gatik. Eta kitto.
INFORMAZIOA GUNEAK : PRIMERAN
Eta gehiago behar badira, ba aurrera. Ez
legoke gaizki auzo edo gune bakoitzak
informazioa biltzeko erreferentziazko
parada izatea. Gauza bakarra espero dugu orain: gune
horiek denok errespetatu eta, pixkanaka,
herriko eraikinak paperez beteta gehiago
ez ikustea. Ez legoke gaizki udalak honen
jarraipena eta kontzientziatzeko kanpai-
nak egingo balitu.
6
6
GASTUA ALA AURREZ-
PENA?
Dagoena txukun mantentzeko
irizpide politiko argiak falta
dira. Behar baba oker gaude,
baina aurrezteko erabakia
hartu bada, epe motzera begi-
ratzeak, epe luzera behar
baino gastu gehiago ekarriko
lukeela uste dugu.
MANTENTZE LANAK
Legealdi hasieran obra eta kaleko altzarien, herri bideen eta tan-
kerakoen mantentzean gastuak gutxitu behar zirela entzun ge-
nuen. Eta asko izan behar zela, gainera. Alderdi batzuen diskur-
tsoa izan da beti porlan gutxiago gastatu behar dela. Ez dakigu
honengatik zen ala ez.
Baina badakigu zer ikusten dugun azkenaldi luzean: zuhaitzak gal-
du eta berritu ez, altzari batzuen, bide eta espaloien egoera oker-
tu… Jakina, kezkatuta gaude jarrera honekin.
Gastua ala aurrezpena?
ZUREKIN
Zertaz ari garen erakusteko modurik hoberena irudiak jasotzea dela pentsatu dugu. Hauen bidez
gure kezka azaldu nahi dugu, besterik ez. Egoera zuzentzea espero dugu. Ahalik eta azkarren.
7
7
ZUREKIN
SASIETA: DIPUTAZIOAK ERABAKI ETA LAZKAOKO BILDUK, AMEN
Foru aldundiak honako ordenean itxiko ditu Gipuzkoako zabortegiak: Zarauzkoa urte bukaeran, hauteskundeen aurretik
Azpeitikoa eta Beasainen kokatzen den Sasietakoa 2015ean, urte bukaeran. Hau dena prentsan irakurrita jakin dugu.
Guretzat eraginik ez duela pentsatzen duenik izango da. Goierritarrontzat ordea erabaki kezkagarria da. Beste bi zaborte-
giak itxita, beste azpiegituren faltan, Gipuzkoa osoko hondakinak jasoko ditugu Goierrin. Lehenago beteko eta gaur
egun ez dugun arazoa sortuko zaigu bailarako udalerriei. Horrez gain, Goierrira hurbilduko diren kamioien joan-etorria
kontutan izan gabe.
Zabortegiak ixteko erabili diren irizpideak ez ditugu ezagutzen. Hau da deigarriena. Gainera, dakigunaren arabera, eraba-
kia ez da hartu Sasietako mankomunitatean edo Beasaingo Udalean. Izan ere, Beasainen dago zabortegia eta bere
iritzia kontutan hartu beharko litzateke, ala ez?
Hauek denak aintzat hartuta, mozio bat aurkeztu genuen Lazkaon alderdi sozialistarekin batera. Foru aldundiak bere
kabuz hartutako erabakiaren kontra egin genuen, zabortegi guztiak batera ixteko eskatuz. Baina gure proposamena ba-
bestuko zuen Bilduren aldeko botoa lortzeko gai ez ginen izan.
URRIA AZAROA ABENDUA URTARRILA OTSAILA MARTXOA APIRILA MAIATZA
Atez atekoa
gastu igoera
9.826,45
euro
8.762,29
euro
8.630,71
euro
9.401,28
euro
7.647,57
euro
9.512,23
euro
9.187,73
euro
9.227,04
euro
Honekin ere argi ikusten dugu Bilduk Gipuzkoako Foru Aldundiak bere kabuz erabakitakoari aurka egiteko ez dagoela.
Zaborra ‘atez ate’ jasotzeak gastua IGO egin du: 108.000 euro gehiago da aurten
Zaborra ‘atez ate’ jasotzeak gastua IGO egin du: 108.000 euro gehiago da aurten
Zaborra ‘atez ate’ jasotzeak gastua IGO egin du: 108.000 euro gehiago da aurten
Aurreko ‘Zurekin’ aldizkarian udal gobernuari iaz kendutako zabor edukiontziren bat (plastikoa, papera edo organikoarena)
berriz jartzeko eskatu genuela aipatu genuen. Azkenaldian jarritako guztia mantenduz. Edukiontziak kendu izanak ez du za-
borraren sailkapenean eraginik izan. Zerbitzua murriztu besterik ez da egin: edukiontziekin 24 ordukoa genuen, urtean
zehar egunero. Atez atekoarekin berriz, kasu batzuetan, astean behin ematen da, hau da, urtean 54 egunetan bakarrik.
Gure eskaeraren oinarrian bi hausnarketa daude:
‘atez atekoak’ zaborra sailkatzen duenari zailtasunak jartzen dizkio eta ez du edukiontziekin alderatuta ekarpenik.
Zabor bilketaren gastuak asko igo ditu. Beherago dagoen taulan jaso ditugu datuak.
Bilduk gobernatzen duen udalerri batzuetan berriz:
Balio du edukiontzien sistemak, eta datuek zaborren sailkapena egiteko kendu beharrik ez dagoela erakusten dute.
Atez atekoa jarri den beste batzuetan berriz kostea jaisteko aldaketan aztertzen ari dira.
Eta Lazkaon?: gure eskaerari idatziz erantzun zitzaion gaia ingurumen batzordean landuko zela esanez.
Batzordea egin zenean alkatearen erantzuna: EZ.
Honen aurrean, eta arrazoizko irtenbideak lortzen saiatu bagara ere, ez dugu 2015eko hauteskundeak baino
lehenago aldaketarik espero. Baldin eta “ezustekoren” bat edo beste “kalkuluren” bat ez bada tartean.
Atez ate: 108.000 euro gehiago
8
8
ZUREKIN
Lazkao-Beasain-Ordizia lotzeko bidegorria ez atzera eta ez aurrera dago.
BI gune daude amaitzeko eta ez dugu ulertzen zergatik.
Goran, botatzeko dagoen eraikina, bidegorri erdian.
Alboan, CAF parean Lazkaoko mugatik aurrera Beasainen egin
beharko litzateken zatiaren hasiera.
2.– CAF paretik Lazkao eta Ordizia lotu beharko lukeen
bidegorria ere amaitzeko dago Beasaingo zatian. Ordiziak
eta Lazkaok egin dute euren partea. Lazkaoko udalak
Beasaingoan egin beharko luke zatia amaitzeko eskaera,
lotura hau lortu arte behar adina ekinez.
1.– Gehien kezkatzen gaituen eremua (Lazkaon dagoelako) Mundubi izenez ezagutzen dugun eraikinari dagokio. Bere
garaian egiteko geratu zen, jarduera ekonomiko bat indarrean zegoen eta indemnizatu egin behar zelako. Epe ertainean
jarduera amaituta, eraikineko nagusiekin alokairu berririk ez egitea eta etxea bota ahal izatea adostu zen. 2012ko ekaine-
tik botatzeko moduan dago.
Bi urte pasa dira horrela. Etxeak zutik jarraitzen du eta bidegorria bukatzeko dago. Galdetuta, beste erakunde batzuetatik
jaso beharreko baimen falta da jartzen den aitzakia edo arrazoia. Ez al da ba ahalegin politikorik egin, burokraziak bere
bidea egiten duen bitartean, besterik ez bada bidegorriaren zatia bakarrik amaitzeko? Ezetz dirudi. Eta egin balira ere
(ez dugu honen berririk) zentzugabekeriak eta burokraziaren jarrerak salatzeko ez dugu arazorik. Eta berdin da eragoz-
penak nondik datozen. Guk ez dugu ‘amen’ egiten.
Bidegorrian planto: ez atzera, ez aurrera
9
9
LAZKAO ETA ORDIZIAREN
ARTEKO LOTURA
GOIERRIKO CAMPUSETIK
Berriz ere prentsa izanda guretzat informazio
iturria. Beasaingo alkatearen esanetan, CAF
enpresak Beasain, Ordizia eta Lazkaoko udale-
txetan proposamen bat aurkeztu du. Lazkaotik
N-1 errepidera eta Ordiziara iristeko Goierriko
eskolatik lotura proposatzen du.
Lazkao-Ordizia errepidearen ordezko hau ez
da ideia berria. Bailarako plangintza partzia-
lean dago jasota dagoeneko.
Hiru herrientzat proiektu garrantzitsua dela
diogu. Ondo iruditzen zaigu beraz denon ar-
tean egitasmo honen azterketa zabala eta sa-
kona egitea.
Eta gehiago….
ZUREKIN
1.A 1.B 2.A 2.B 3.A 3.B GUZTIRA
PSOE 49 33 28 25 23 20 178
PP 17 11 5 12 9 6 60
EAJ-PNV 94 94 67 55 77 66 453
IU-EKI 18 10 12 20 9 2 71
EHBILDU 152 147 14
5 136
131
130 841
PODEMOS - AHAL DUGU 13 25 9 15 16 8 86
UPyD 7 10 8 6 7 3 41
BESTE BATZUK 12 13 14 13 6 9 67
ZURIK 1 5 1 3 0 1 11
BALIOGABEAK 7 3 8 8 2 6 34
Guretzat errazena maiatzaren 25ean
izan ziren hauteskundeen aipamena ez
egitea izango litzateke. Edo primerako
irakurketa egitea, hauteskunde ororen
ondoren alderdi guztiek egiten dutela
gogoratuta.
Baina aipatu egingo ditugu eta ez dugu
esango guretzat emaitzak primerakoak
izan zirenik. Hobeak izan nahi genituen.
Hori da egia.
Hala ere, jakina, EAJ-PNVrengan ZUEN
KONFIANTZA LUZATU DUZUEN GUZTIEI
ESKERRAK EMAN nahi dizkizuegu.
Eguneroko lanari ekin eta aurrera jarrai-
tuko dugu hurrengo hitzordu batean
emaitzat hobeak lortze aldera. Ea denon
artean lortzen dugun!
EUROPARAKO HAUTESKUNDEAK
ZABALDUKO OTE?
Zubierreka industrialderantz sarbide berria dugu. Lehen
baino nabarmenagoa da orain hurrengo beharra: Ulma ondo-
tik Errotaundira doan bidea zabaltzea. Ez dakigu ezer gai honi
buruz. Zerbait egin ote du udal gobernuak hiru urteotan
proiektu hau bideratzeko? Pozik hartuko genuke baiezkoa.
Hau da, kudeaketa politikoa egina dagoela eta epe motz edo
ertainean egi bihurtuko dela jakitea. Tamalez, pauso bat ere
ez dela eman uste dugu.
10
10
EUSKO JAURLARITZAREN ESKER ONA
Goierri eskolak 50 urte bete ditu aurten. Ekitaldi ofiziala ekainaren 25ean
egin zen. Hau dela-eta, eskolara bisita egin zuten Iñigo Urkullu lehenda-
kariak eta Juan Mari Aburtok, Enplegu sailburuak. Lanbide eskolan sus-
traituta sortu dira, besteak beste, Goierriko Herrien Ekintza fundazioa,
unibertsitateko campusa edota Goieki garapen agentzia.
Gauzak ez dira besterik gabe gertatzen. Ez dago kasualitatea honen
atzean, pertsona eta enpresa askoren lana baizik. Urteak izan dira elkar-
lanean apustu garbi batekin: erakunde publikoek eta enpresa pribatuek
erronka honi aurre egiteko bat egitea.
Horrela adierazi zuten ekitaldi nagusi honetan Iñaki Zabalo eskolako zu-
zendariak; Igor Eguren Ordiziako alkate eta Goierriko Herrien Ekintza
fundazioko presidenteak, eta Iñigo Urkullu lehendakariak. Fundazioko
presidenteak (Bildukoa) publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza
goraipatzeak bereziki poztu gintuen. Deigarria izan zen.
FORMAZIOA ETA ENPLEGU TASA
Azken hamarkadetan gure bailarak formazioan oinarritu du bere garapen proiektua. Ispiluan isla-
tzen da enplegu maila. Ez dugu momenturik hoberena bizi oraintxe bertan. Hala ere, hemen ekaine-
ko langabezi datuak: %11,1 Goierrin, %13,3 Gipuzkoan, %15,5 Euskadin eta %26 estatuan.
Eskolako arduradunen eta agintarien eguneko argazkia
Zorionak GOIERRI !!!
ZUREKIN
Iñaki Zabalo Urkullu lehendakariari harrera eginez