2
AURKIBIDEA
Orriak
1- Proyde-Proegaren 25. urtemugaren ospakizuna 3
2- Urteko kanpaina: Garapen eta Sentsibilizazio kanpaina 4
3.- Garapen hezkuntzarako beste zenbait jarduera 6
4- Sustatu aldizkaria 16
5- Tandanacui Taldeak 16
6- “Jende Xumea” Taldeak 16
7- Udako boluntariotza proiektuak 17
8- Garapenerako Lankidetza Proiektuak 19
9- Erantzukizun sozio-korporatiboa 25
10- Eragin politikoa 25
11- Beste GGKEekiko harremanak 25
3
1. Proyde-Proegaren 25. urtemugaren ospakizuna
2015 urte honetan ospatu dugu Proyde-Proega sortu zeneko 25. urtemuga. Proegak25 urte bete
ditu lankidetza- eta garapen-lanetan.Proyde-Proega 1988-89 ikasturtean jarri zen abian, sortu
berria zen Proyderen Ordezkaritza gisa. 1995ean Asoziazio autonomo bihurtu zen, Euskal
Erakunde publikoei garapen proiektuak aurkeztu ahal izan ziezazkien finantzazioa eskatuz. Eta
2001ean Fundazio bilakatu zen.
Urtemuga ospatzeko Kudeaketa Taldeak jarduera ugariak programatu zituen. Hauek Patronatu
Juntak onartu ondoren Ordezkaritzetako Delegatuei aurkeztuak izan ziren. Hona hemen burutu
izan direnen arteko aipagarrienak:
Janzki berriak: biserak eta sudaderakProegarenlogoarekin.
25 urteetako Erakusketa Mugikorra. Ordezkaritzetan jarri eta ikusi ahal izan da.
25 urte hauetako bideoa. Eskura dago esteka honetan:
https://www.dropbox.com/sh/lb3okg4kb57uhhh/AAANjtvBtqCSPcCFzNpuy4Rqa?dl=0
Bi topaketa egin ditugu boluntario, ongile eta Proegaren adiskideekin. Bata Donostian
(apirilaren 24an) bigarrena Bilbon (apirilaren 27an).
Kudeaketa Taldeak topaketak egin ditu Bizkaiko eta Gipuzkoako La Salle Ikastetxeetako
irakasleekin, baita Anaien Elkarteekin ere.
Jende Xumea gazteen boluntariotzako lehenengo bi taldeen bidalketa: Bilbokoa Jujuyra
(Argentina) joan da eta Zarauzkoa Santa Cruz de la Sierrara (Bolivia).
Memoria hau 25 urteak direla-eta egindako jardueren adierazpena da.
4
2. Urteko kanpaina: Garapen eta sentsibilizazio kanpaina: “Janaria ez da bota behar”
Urtero, Proyde-Proegak sentsibilizazio kanpaina bat sustatzen du. Kanpainako orientabidea eta
materialak “Salletar GGKEen koordinakundearen” (Proyde, Proyde-Proega, Proide, Edificando,
Proideba) eta Sed, Proclade-Yanapay eta Proclade Fundazio GGKEen artean osatutako
PrestaketaTaldeak eginak dira. Kanpaina hau, batik bat, tokian tokiko Ordezkaritzetan egiten da,
Euskadiko Salletar ikastetxe eta zentroetan txertaturik dauden Ordezkaritzetan, alegia.
Hara gure giza multzoa,ikastetxe eta hezkuntza erakundeetako ikasle eta erabiltzaileen kopuruari
buruzko datuak:
IKASTETXEAK UDALERRIAK IKASLE KOPURUAK La Salle Berrozpe Andoain 1296
La Salle San José Beasain 719
La Salle Bilbao 1311
La Salle Donostia 966
La Salle San Luis Donostia 366
La Salle Isasi Eibar 505
Nuestra Señora de Azitain Eibar 354
Irungo La Salle Irun 1332
BegoñakoAndra Mari Sestao 723
La Salle San José Zarautz 711
La Salle Legazpi Zumarraga 656
GUZTIRA IKASLEAK 8939
SOZIO-HEKUNTZA OBRAK
UDALERRIAK ERABILTZAILEAK
Elkarbanatuz Bilbao 1727
Asociación Artizar Sestao 54
EGOITZAK UDALERRIAK ERABILTZAILEAK La Salle-Unibertsitarioak Donostia 84
La Salle-Etorkinak Donostia 32
GUZTIRA ERABILTZAILEAK 1897
GUZTIRA 10836
La Salle zentroen kokapena:
Kanpainan,aipatutako Prestaketa Taldeak prestatutako zenbait material
didaktiko erabiltzen dugu ikasleekin, irakasleekin eta gurasoekin. Proegak itzuli zituen euskarara
5
eta egokitu.
2014-2015 ikasturteko kanpainaren ikurritza motibatzailea hau izan zen: “Janaria ez da bota
behar”. Arduraz kontsumitzeko deia izan zen.
Datuak eskaini ziren: Urtero ekoizten den frutaren %45 ez da kontsumitzen; urtero haragitan 70
milioi behien baliokidea botatzen dugu; munduko arrainen %35 baztertu egiten da, merkatu-baliorik
ez duelako; ekoiztutako zerealen %40 bakarrik erabiltzen da giza kontsumoan. Ez dugu ahaztu
behar janaria botatzea, berori ekoizteko erabili diren baliabide naturalak alferrik galtzea dela. Eta
azpimarratzen zen zaborretara botatzen ditugun elikagaien %15 nahikoa litzatekeela munduan
gosea desagertzeko.
Beraz, gure kontsumo-ohiturek eragin zuzena dute pertsona pobre askorengan: pertsona horien
egoera gero eta bidegabeagoa da eta etorkizunera begira dituzten aukerak gero eta urriagoak dira.
Baina janaria botatzea ez da arazo morala soilik, baliabide mugatuak dituen planeta honetan, lur,
ur eta energia-kopuru handiak alferrik galtzeak kalte handia egiten dio ingurumenari ere.
Proyde-Proegakmaterial didaktikoak zabaldu zituen Euskadiko La Salle Ikastetxeetan, aste batean
zehar, ikastetxe bakoitzak hautatua, kanpainako gaia landu dezaten hezkuntza-maila guztietan.
Honako hau da, euskaraz nahiz gaztelaniaz,
ikastetxeei eman zaien materiala:
Haur Hezkuntzan:astebeterako ipuinak,
jolasak eta fitxak.
Lehen hezkuntzan: tutoretzarako,
gizazientzietarako eta ingeleserako materialak.
Bigarren Hezkuntzarako, batxilergorako
eta formazio zikloetarako: tutoretzarako,
teknologiarako eta ingeleserako
materialak.
Horretaz gain, baliabide didaktikoak eskaini dira
beste jakintzagaietan erabiltzeko, kanpaina
burutuko den astean.
Era berean, ikastetxeek eskolaz kanpoko
ekitaldiak antolatu dituzte familiak ere
sentsibilizatzeko.
Hara, ikastetxeetan aste honetan zehar
antolatu diren jarduera bereziak, besteak beste:
bizkotxo edota txokolate solidarioa, afari
solidarioa, jolas solidarioak, ibilera solidarioa…
6
3. Garapen hezkuntzarako beste zenbait jarduera
3.1. Eibar. Bakearen inguruko sentsibilizazio kanpaina (2015eko urtarrila)
Urtarrilean zehar burutu zen La Salle-Azitain Ikastetxean bakearen inguruko sentsibilizazio
kanpaina. Ekitaldi nagusiko ospakizunean ikastalde guztiek hartu zuten parte keinu sinboliko baten
bitartez.
Aurten, ospakizunaren hasieran motibatzeko Tandanacui taldeak dantza xume bat egin zuen,
lagunarteko giro alaia sortuz.
3.2. Eibar. Proega Eguna (2015eko martxoa)
Martxoaren 7an laguntza handia eskaini zuten Proega Egunean Tandanacui taldeek. Xedea gure
GGKEa Eibarren ezagutzera ematea izan zen eta, bidenabar, bultzatzen ditugun lankidetza
proiektuak azaltzea.
Eta martxoaren 18an, Proegaren Astearen barruan, Tandanacui taldeek Jolas Solidarioak antolatu
zituzten Ikastetxean. Antolaketa eta koordinazio-lan itzela eskatu zien arren, ondo egindako
jardunaren poza izan zuten ondoren.
3.3. La Salle Donostia (enero, marzo y mayo de 2015)
Urtarrila, martxoa eta maiatzean zehar jarduera ugariak egin dira
Saharaz hegoaldeko Afrikan ematen den errekurtso naturalen
espoliazioaren inpaktuari buruz. Donostiako Udalaren Lankidetzako
diru-laguntzari esker garatu dira.
Burutu diren jarduera nagusienak
hauek izan dira: Formazioaren eta
materialen aurkezpena (irakasleei).
Tailerra: “Nondik datoz gauzak?” (haur-
eskola eta lehen hezkuntza). Tailerra:
“Afrika gure kontsumorako oinarrizko
kontinentea” (bigarren hezkuntza eta
batxilergoa). Kontu Kontari: “Afrikako pobreziaren feminizazioa”
(lehen hezkuntza). Tailerra: “Pobretzen gaituzten hidrokarburoak”.
Jarduera hauez gain eta martxoko Proega astearen barruan Bazkari solidarioa antolatu zen eta
bizkotxo solidarioa.
7
3.4. La Salle Donostia(2015eko martxoak 8).
JustineMasika-ren hitzaldia kontsumorako aukeren sustapenei buruz, Saharaz hegoaldeko Afrikan
ematen diren errekurtso naturalen espoliazioa kontuan hartuz.
JustineMasika “Synergiesdesfemmes” erakundeko
zuzendaria da (www.synergiedesfemmes.org). Erakunde
honek indarkeria pairatu duten emakumeekin egiten du lan
beraien eskubideak defendatuz. (Garapen komunitarioan
teknikaria da, formazioan aditua eta tokian
tokianemakume-bake-segurtasunari buruzko xedapenak
aurrera eramaten ere. Aditua, baita ere, giza eskubideei
buruzko hezkuntzan eta giza eskubideen defendatzaileen
formazioan eta aditua ere giza eskubideei buruzko
nazioarteko mekanismoetan)..
Ikastetxeko batxilergoko ikasleei eman zien hitzaldian jardun zuen Kongoko Errepublika
Demokratikoan (Ipar Kivu) indarkeria sexuala jasaten duten emakumeen egoera gogorrari buruz,
gaur egunean toki horietan gertatzen diren gerrak direla-eta. Emakumeak dira, hain zuzen,
zaurgarrienak historia honetan. Horregatik, aktibista
moduan egiten duen lana pertsona hauen egoera
hobeagotzera zuzendua dago, beraien giza eskubideak
defendatuz eta lanabesak eskainiz bere biziera hobeagotu
dezaten. Kontatu zigun behin baino gehiagotan jaso duela
hilko duten mehatxua. Hala ere, aurrera jo beharra
sentitzen omen du emakume hauen ongizatea lortu arte.
Hitzaldia gogorra bezain interesgarria gertatu zen.
3.5. Anai JosepEnricEscañoren bisita (2015eko martxoa)
Anai JosepEnric (Quique), Abidjaneko Akwaba Etxeko Zuzendaria, gure artean izan dugu zenbait
egunetan, bere atsedenaldiko egunetatik eta senideak bisitatzetik honetarako hartuz. Proyde-
Proegarekin partekatu nahi izan du Akwaba Etxearen egungo egoera eta etorkizuna.Eta aukera
izan du beste hainbat partaiderekin ere partekatzeko. Madriletik Donostiara otsailaren 28an,
larunbata, iritsi zen.
28ko arratsaldean bertan lehenbiziko topaketa izan zuen udako Proiektuetako Boluntarioekin,
haien lehenengo formazio-eguneanbildurik zeudelaaprobetxatuz.
Igande arratsaldean, martxoaren 1ean, Bilbora joan zen Proegako Kudeaketa Taldeko Anai Jose
Manuel Agirrezabalagarekin eta Santiago Apostolu elkartean hartu zuten ostatu.
Astelehenean, martxoaren 2an, Elkarbanatuz-ekoekin izan zutentopaketa. Erakunde honek
harreman estuak izan ditu Akwabarekin. Arratsaldean, Donostiara itzuli ondoren, Proyde-
ProegakoKudeaketa Taldearekin bildu zen, Probintzial Etxean.
Martxoaren 3 goizean, Donostiako La Salle Ikastetxeko ikasleekin topaketak izan zituen: DBH 1-
2koekin (110 ikasle), Batxilergo 1-2koekin (185 ikasle) eta DBH 3-4koekin (140 ikasle). Antzeko
zerbait egin zuen arratsaldez Zarauzko Lehen Hezkuntzako 6. mailakoekin (52 ikasle). Eta
arratsalde bukaeran Iruna joan zen, Jose Manuelekin, eta Junkaleko Caritasekin bilera izan zuen.
Irungo Caritas honek diru-laguntza eskaini ohi dio Akwabari.
8
Asteazkenean, martxoaren 4an izan zuen azkeneko topaketa. Oraingoan Mamoré Fundazioko
Jose Antonio Mayarekin. Mamorek diru-laguntza aipagarria eskaintzen dio Akwabari urteroko
mantenuari aurre egiteko. Jose Antoniok adierazi zion Akwabari laguntzen jarraitzeko Mamoréren
borondatea.
Eta arratsalde hasieran abiatu zen Bartzelonara. Ikustaldi bete-betea izan zuen eta oso
onuragarria. Erronka berriak mahai gainean jarri ziren eta garbi azaldu zen lankidetzan jarraitzeko
gogoa.
3.6. Donostia – Bilbo. Proyde-Proegaren adiskideen topaketa (2015eko apirilak 17 eta 14)
Proyde-Proegaren Presidenteak martxoaren 16an bidalitako gonbite-gutunaren arabera,
Donostiako eta Bilboko Ikastetxeetan Proyde-Proegaren adiskideen topaketa bana egin genituen.
Apirilaren 17an izan zen Donostian eta 24anBilbon. Ekitaldiei hasiera 18:30tan eman zitzaien.
Toki bakoitzeko topaketan ehunen bat pertsona bilduginen:Proegako boluntario eta lankideak,
ongileak, udako proiektuetan parte hartu izan dutenak, gure elkarte eta ikastetxeetako Anaiak eta
irakasleak, “Jende Xume” eta Tandanacui taldeetako gazteak. Donostiakora, batez ere,
Gipuzkoako Ordezkaritzetatik etorri ziren eta Bilbokora, batez ere, Bizkaikoetatik.Topaketa bietan
parte hartu zuten eta hitz egin Proyde-Proegako Kudeaketa Taldeko kideek: Jose Manuel
Agirrezabalaga eta Jose Angel Mugica Anaiek eta Idoia Azpilicuetak.
Topaketen hasieran, parte-hartzaileak agurtu ondoren Anai Jose Manuelek Proegaren 25 urte
hauen aurkezpen labur bat egin zuen. Ondoren, “Proyde-Proegak 25 urte” bideoa ikusi genuen eta
hasiera hartako, XX. mendearen bukaerako, udako boluntariotza-proiektuetako argazkien muntaia
bat ikusi.
Topaketa bietan musikaldi batzuk tartekatu ziren. Donostian, musikari gazteen hirukote batek parte
hartu zuen. Taldetxoa osatu zutenak hauek ziren: Maialen Telleria, pianoa, BikenLarrañaga,
oboea, eta Iñigo Pastoriza,flauta. Bilbon, amaitzear diren zenbait ikaslek edo ikasle ohiek,
gitarraren laguntzaz zenbait abesti interpretatu zituzten: Iker Arrietak berak sortutako obra bat, eta
IreneAulestia eta Jon Fernandezek osatutako bikoteakLeonardCohen-enAleluya. Parte hartu zuen,
baita ere, Ikastetxearekin lotura estuak dituen Bilbo Argia Otxoteak zenbait herri-abesti kantatuz.
Topaketa batak zein besteak lunch xume batekinjarraitu zuen, lagunarte atseginean. Une honetan
Proyde-Proegaren erakusketako panelak ikusi ahal izan zituzten denek.
Abagune ederra izan genuen elkar agurtu, elkarrekin topo egin, eta Proegaren urte hauetako
egintzak partekatzeko, eta etorkizunari begira solidaritatearen bideanelkar adoretzeko.
3.7. La Salle Bilbo. Lasterketa solidarioa (2015eko
maiatzak 10)
Bilboko La Salle Ikastetxeak I. PROYDE-PROEGALA SALLE
LASTERKETA SOLIDARIOA antolatu zuen maiatzaren 10ean,
igandean. Proba hau, gure GGKEa Bilbon ezagutzera emateko
antolatu zen. Hiri-zirkuitu batizan zen, Sarriko eta Deustu aldean.
Sei proba ezberdin izan ziren adinaren arabera.Proba
bakoitzeko parte-hartzaileen kopurua 60ra mugatu zuten. Proba
bukatuzuten parte-hartzaileei poltsa bat oparitu zitzaien jateko
9
zenbait gauzekin. Arrakasta handia izan zuen lasterketak.
3.8. Zumarraga. Proegaren 25. urtemugaren ospakizuna (2015eko maiatzak 18)
Proyde-Proegaren 25. urtemuga zela-eta, Zumarragako La Salle
Legazpi Ikastetxetik koordinatuz, maiatzaren 18tik 24ra, Zelai Arizti
kultur etxean Proegaren 25 urte hauetako erakusketa jarri zen, lehen
hezkuntzako 5. eta 6. mailetako neska-mutilek Garapenerako
Lankidetza eta La Salle gaiari buruz prestatu zuten erakusketarekin
batera.
3.9. Zumarraga. Antzerki solidarioa (2015eko maiatzak 22)
Zumarragako La Salle Ikastetxeko gurasoez eta ikasle ohiez
osatutako “Arco Iris” antzerki taldeak Rafael Mendizabalen
“GenteGuapa, Genteimportante” obra antzeztu zuen Zelai Aristi
aretoan. Bi emanaldi izan ziren 19:00etan eta 22:00etan. Jasotako
dirua Proyde-Pregaren proiektutarako izan zen.
3.10. REDESen kanpainaren
aurkezpena, Donostian (2015eko
maiatzak 27)
Proyde-Proegak, REDES erakundeko partaide gisa (Garapen
Solidariorako Erakundeen Sarea da REDES) parte hartu zuen
“Saharaz Hegoaldeko baliabide naturalen espolioa” kanpainaren
aurkezpenaren antolakuntzan. Aurkezpena egin zen Donostiako
Koldo Mitxelena Kulturunean. Germán Contrerasek aurkeztu zuen
Kanpainaren jarrera politikoa dokumentua. Eta parte hartu zuten,
baita ere, JosepMª Royo politologoak eta Elisabeth Wassa, Pro-
Africa Gipuzkoa Taldekoak.
3.11. Lotu zaitez justiziaren alde (2015eko maiatzak 30)
“LOTU ZAITEZ JUSTIZIAREKIN” lemapean, Caritas, Confer,
Justizia eta Bakea, Esku Batuak eta Redes erakundeek
(erakunde honetako partaide da Proyde-Proega)
azpimarratu nahi izan dute pertsona pobretuenenganako
nazioarteko solidaritatearen eta lankidetzaren
inportantzia. Horregatik, nazioarteko lankidetzaren
apustua egiten dute, erdigunean jarriz pertsona
pobreenak, baztertuenak eta zaurgarrienak eta senide
laguntasuna eskainiz tokian tokiko elkarteen bitartez.
Asmo honekinProegak parte hartu zuen maiatzaren
30ean Donostiako Iesu Parrokian izan zen Otoitz Topaketaren antolaketan.
10
3.12. Mundu zabala, errealitate anitz,Donostia (2015eko irailak 17)
Proyde-Proegak parte hartu zuen Euskadiko GGKEen Koordinakundeak kudeatutako “Mundu
zabala, errealitate anitz” jardunaldien antolaketan. Ikurritza honako hau izan zen: “Tiritek ez dute
pobrezia sendatzen”.
Irailaren 17an egin zen jardunaldia DonostiakoGros auzoko Katalunia Plazan. Sentsibilizazio
bertso saioa izan zen Maialen Lujanbio eta Unai Agirre bertsolariekin, aurkezle Xabier Euzkitze
zelarik.
3.13. XIV. Boluntarioen Eguna, Beasain (2015eko urriak 3)
Joan zen urriaren 3an Proegak parte hartu zuen Beasaingo XIV.
Boluntarioen Egunean, Beasain inguruan diharduten beste
erakundeekin batera. Gure GGKEak jolas kooperatiboetan
partehartzeko aukera eskaini zuen. Jolas hauen animatzaile
Irunen begiraleen ikastaroa egiten ari ziren hogeiren bat gazteizan
ziren.
3.14. Zarautz. Ekonomia alternatibo eta solidarioaren Zarauzko II. Azoka (2015eko urriak 3)
Zarauzko Proyde-Proegako boluntarioek parte hartu zuten
Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Zarauzko II. Azokan,
udaletxearen aurreko plazan. Proega partaide den Zarauzko
Solidaritate Koordinadorak antolatu zuen azoka. Azokan salmenta
postuak zeuden eta ekimen ezberdinei buruzko informazio-
puntuak. Proegako taldeak Bidezko Merkataritza postuaren ardura
izan zuen ikasle ohiak eta irakasleak lankide zirelarik.
3.15. Hondarribia elkarlanean, Hondarribia (2015eko urriak 4)
Urriaren 4ean "Hondarribia elkarlanean 2015" jardunaldian parte
hartu zuen Proyde-Proegak. Asmoa, Bidasoa eskualdean gizarte
eta lankidetza mailan dihardugun erakundeek lankidetza eta
boluntariotza arloetan eskaintzen ditugun ahalbideen berri
ematea izan zen.
ProydeProegak argazki erakusketa baten bidez parte hartu zuen,
azkenengo urte hauetan Hondarribiko udalaren diru-laguntzei
esker egindako lana azalduz. Eta partekatu genuen lankidetza
proiektuetan eta boluntariotzan dugun esperientzia.
3.16. Eibar. Pobreziaren aurka (2015eko urriak 17)
Pobrezia erauztearen nazioarteko eguna zela-eta errebindikaziorako eta sentsibilizaziorako
ekimen bat antolatu zuen Eibarko Tandanacui Taldeak hiriko Unzaga Plazan. DBH 1 eta 2ko
ikasleei lagunduz, 120ren neska-mutil, bosnaka banaturik, eguneko mezua idatzirik zuten
liburuxkak banatu zituzten. Gainera, 15 mapamundi burutu zituzten munduko eta gure gizarteko
11
pobreziaren arazoa konpontzeko eibartarrek egindako iruzkinekin. Eta bukatzeko, denen artean
egin zuten (edota, gutxienez, saiatu ziren) Pobrezia Zeroren anagrama egiten.
3.17. Irun. Bakearen eguna (2015eko urriak 17)
Irungo udaleko Gizarte Ongizate, Hezkuntza eta Gazteria Arloak urriaren 17an antolatu zuen
Bakearen Eguna, hamaikagarren aldiz, Zabaltza Plazan aurrekotan bezala. 17:00etatik 20:00etara
izan zen. Festa-giroan ospatu zen. Irunen lanean
dihardugun GGKEak ezagutzera eman genuen egiten
dugun lana. Guztia euskal dantzekin girotuz aurrena,
eta ondoren Afrikako dantzen musikarekin. Proegaren
aldetik ezagutzera eman genuen Irunen
Garapenerako Hezkuntzari buruz egiten duguna eta
aurrera daramatzagun proiektuak Irungo udalari eta
herritarrei esker (boluntariotza eta Lankidetza
Proiektuak.
3.18. Kontzertu solidarioa Irunen Proegaren 25. urtemuga dela-eta (2015.11.13)
Azaroaren 13ko ilunabarrean, Irungo AMAIA KULTUR ZENTROAN kontzertu solidario bat egin
zen Proyde-Proegaren 25 urteak gogoan izanik. Antolatzaile Irungo La Salle eta
Proyde-ProegaGGKEa izan ziren, Irungo Udalaren laguntzaz. Auditorioa, 600
eserleku dituena, bete egin zen.
Aurkezle Luis MªAlmazan (Irungo La Salleko irakaslea) eta Maria Luisa Garcia
(Irun Irratiko kazetaria) izan ziren. Ongietorria eman ondoren kontzertuari hasiera
eman zitzaion.
Lehenbizi parte hartu zuen IRUNGO KONTSERBATORIOKO ORKESTRAK,
Hummel-en (JohannNepomuk) obra
batekin:Introducción,TemayVariacionesparaóboesolista yorquestaop. 102.
36musikari. Solista: Ane Ruiz,Zuzendari: RafaellaAcella.
Ondoren aurkezleek KONTZERTUAREN HELBURUAK azaldu zituzten. Honako haurk:
Sustatu Irunen, musikaren bitartez, populazio pobretuen aldeko solidaritatea.
Ezagutzera eman Proyde-Proega zer den eta zer izan den 25 urte hauetan.
12
Eskerrak eman irundarrei, Bidasoaldeko jendeari eta Udalari beraien laguntza eta
lankidetzagatik.
Jarraian PAUSO-K DANTZA TALDEAKparte
hartu zuen.
Gogora ekarri zen Ane, orain gutxi hila,
Dantza Taldekoa eta Irungo La Salleko
ikaslea. Talde ezberdinetan dantzatu
zuten:Txokokids,ZuriñeZamarreñoetaMarinaZubietarenBakar-
dantzak,FifthHarmonyy HeyMama.
Ekitaldi hauen ondoren PROYDE-PROEGAREN 25 urteko bideoa
proiektatu zen.
Jarraian aurkezleek azken urteotan IRUNGO UDALAK DIRU-
LAGUNTZAK EMANDAKO BI PROIEKTUEN berri eman zuten:
Emakumeentzako Mikrokredituenproiektua, Txaden. 350 emakumek jaso dute onura.
Irungo Udalak 12.000 € eta 14.000 € eman zuen hurrenez hurren 2013an eta 2014an.
Lehen hezkuntzarako programa sendotzeko proiektua, Togo iparraldeko Sabanak
eskualdeko Nekazal Eskolen Sareko neska-mutilen mesedetan. Irungo Udaletxeak
2015ean 19.000 € eman zituen. Proiektuaren xedea honako hau da: Eskoletako Irakasle
eta Zuzendaritza-taldeen gaitasuna hobeagotzea (20 irakasle eta 26 zuzendari) eta
pedagogi laguntasuna sendotzea. Biankouri-ko eskolako hiru eraikin ere konponduko dira,
egoera txarrean gelditu baitziren 2014ko apirileko tornadoaren ondoren.
Jakitera eman zuten kontzertuko esku-programarekin batera gutun-azal bat zihoala, non nork bere
diru-ekarpen solidarioa egin ahal izango duen, bukaeran horretarako prest egongo diren kutxetan
utziz. Diru-laguntza hau Proyde-Proegak aurrera daramatzan proiektu ezberdinetan erabiliko
litzateke, Boli Kostan nahiz Togon, Txaden edo Paraguain.
Ondoren KONTRABANDBIGBAND metal-taldea aritu zen.
Hiru pieza eskaini zituen:Feel,Canyoufeelthelove tonight,
Feel yBlue.
Ekitaldi honen ondoren, azkeneko ekitaldia aurkeztu zuten
aurkezleek, IRUNGO LA SALLE KOROARENA, guraso,
irakasle, ikasle eta ikasle ohiek osatua
dena.Eta parte-hartzaile guztiei eskertu
zieten etorri izana eta lankidetza.
Jon Izagaren zuzendaritzapean IRUNGO LA
SALLE KOROAK, instrumentista batzuen
laguntzaz, bostabesti hauek kantatu zituen:
Greziakoitsasontzia,Begiurdinetakogizonari,
Denborazatitxo bat, Nigarra zeruanyGu gara
mundua.
13
3.19. Redes. Bideo-foruma (2015eko urriak 22)
“UchunguNaTumaini, oinaze eta esperantzaren kronika”.
Urriaren 22an, arratsaldeko 6:30etan, Donostiako SUMMA Aldapeta ikastetxeko aretoan
eskainitako bideo-foruma izan zen. Antolatzaile, honako GGKEak:TAU Fundazioa, FISC, Proyde-
Proega eta AcciónMarianista.
Elkarrizketarako gurekin genituenRita Huybens eta Iris BoadellaLLigadelsdretsdelspobleskatalan
GGKEkoak, dokumentala aurrera eraman dutenak.
Dokumentalak azaltzen du Kongo Errepublika Demokratikoko
emakumeek eta haurrek pairatzen duten indarkeria, gizarte
zibilaren pobrezia eta Estatuaren aldetiko abandonua.
Dokumentalak dihardu bereziki beren eskubideen urraketak
jasan dituzten emakumeez edota bortxaketa sexuala pairatu
dituztenez. Aktibisten beraien ahotsa ere entzuten da. Beraien
asozioetatik biktimei laguntzen diete berreskurapen
prozesuetan eta gogotik borrokatzen dute Kongoko gizarteko
bakearen alde.
Dokumentala Josep Ramon Giménez eta Rita Huybens, Herrien Eskubideen aldeko Elkarteko
kideek grabatu zuten 2014ko uztailean, Ipar Kivu-n. Josep Ramon Giménez kazetaria da eta
2009an, Telebista Espainolean (TVE) 25 urtetan lan egin ondoren, dokumentalak filmatzen hasi
zen GGKE eta hirugarren sektoreko erakundeentzat.
Hara, UchunguNaTumaini-ri buruzko bitxikeria bat: grabatua izan zen Sony HD kamara txiki
batekin. “begi-kamara” bihurtua.
Bideo-foruma, 2015-2016 ikasturtean zehar garatu den Saharaz hegoaldeko Afrikanematen den
errekurtso naturalen espoliazioaren inpaktuari buruzko hezkuntza-proiektuaren jardueretako bat
da. Donostiako Udalaren Lankidetzako diru-laguntzari esker garatu dena.
3.20. Redes. Formazio-jardunaldia (2015eko urriak 23)
Bideo-forumaren hurrengo egunean formazio-saio bat eduki zen GGKEtako teknikariei zuzendua,
Saharaz hegoaldeko Afrikanematen den errekurtso naturalen espoliazioaren inpaktuariburuzko
hezkuntza-proiektuaren barnean.
Kongo Errepublika Demokratikoaren historia aztertu zen,
errekurtso naturalen ustiaketa eta kontrola, gatazkaren
inpaktua, emakumeen aurkako indarkeria, aktibismoa eta
giza eskubideak.
Eta bestaldetik, “Mineralen gatazka”ri buruzko tailerrak
emateko gakoak eskaini zizkiguten, bai ikastetxeetako
ikasleei, bai irakasleei eta astialdiko begiraleei ere.
14
3.21. Zarauzko La Salle, Bidezko Merkataritzaren aldeko Ikastetxe(2015eko urriak 23)
Urriaren 23 ostiralean jaso zuen Zarauzko La Salle
Ikastetxeak “Bidezko Merkataritzaren aldeko Ikastetxea”
izendapenaren ziurtagiria.
Ekitaldia, Zarauzko udalaren Etxezabala eraikineko aretoan
izan zen, arratsaldeko 7:30etan. Bertan parte hartu zuten
udaleko Gizarte Zerbitzu, Lankidetza eta Hezkuntzako
zinegotziek, Proegako Kudeaketa Taldeko kideek eta
Ikastetxeko hezkuntza-elkarteko talde handi batek
(titularitatea, irakasleak, gurasoak, boluntarioak eta ikasleak).
Bertaratu ziren La Salle Ikastetxeetako beste zenbait lagun ere.
Ekitaldiari hasiera eman zion Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak, Gloria Vazquezek. Ondoren,
Zarauzko Proegaren Delegatuak, Maite Pardinak, Bidezko Merkataritzaren alde Ikastetxean orain
arte egindako bidea azaldu zuen, Hezkuntza Proiektuaren argitan. Jarraian, Proyden Bidezko
Merkataritzaren arduraduna den Valentina Andalonik hartu zuen hitza azaltzeko zergatik merezi
izan duen Zarauzko La Salle Ikastetxeak ziurtagiri hau. Eta
diploma Aran Lertxundi Ikastetxeko Zuzendari den eman zion.
Honek jasotako ziurtagiria eskertu ondoren, azaldu zuen nola
uztartzen den Bidezko Merkataritzaren aldeko konpromisoa
Ikastetxeko hezkuntza-zereginarekin. Bukatzeko, Ikastetxeko
haur-talde batek, beren musika-irakaslea aurrean zutelarik,
Ikastetxearen mendeurreneko abestia kantatu zuen: Harriz
harri, irriz irri.
Topaketak jarraitu zuen Bidezko Merkataritzako zenbait
produktu dastatuz: txokolatea, Bidezko Merkataritzako produktuekin egindako madalenak, kafea…
Zarauzko La Salle da Euskadiko Ikastetxeen artean ziurtagiri hau jaso duen lehena. Zorionak eta
aurrera!
3.22. Eibar.Elikagaien Bankua (2015eko arazoa)
Komunikabideen laguntza paregabearekin, Elikagaien Bankuak solidaritaterako deia egin zien
gipuzkoarrei eta, horretarako, azaroaren azken asteburuan elikagaien bilketa handi bat antolatu
zuen Gipuzkoako supermerkatu eta komertzio-zentro gehienetan.
Eibarren Proegak bere laguntzatxoa eskaini nahi izan zuen eta Tandanacui taldekoak Azitain gure
auzoko LINDT supermerkatura joan ziren, 14:00tatik 20:00etara. Oso positiboa izan zen
esperientzia, gazteak harriturik gelditu ziren eibartar askoren eskuzabaltasuna ikusirik.
3.23. Lankidetza-hitzarmena Ausolanekin (2015eko abenduak 15)
Abenduaren 15ean Susana Roak, Ausolaneko presidenteak,
eta Jose Roman Perezek, Proyde-Proegako presidenteak, bi
erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu zuten
2015erako.
Lankidetza-hitzarmen honen arabera Ausolanek 26.500€ko
diru-laguntza emango du Beningo Akassatoko La
15
SalleIkastetxeko haur eta gazteen kalitatezko Hezkuntza Sustapen Proiekturako, konkretuki, haur-
hezkuntzako jangela, logela eta beste ekipame
3.24. Zarautz. Jai solidarioa (2015eko abenduak 19)
Urteroko ohiturari jarraituz abenduaren 19an Jai
solidarioa ospatu zutenZarauzko La Sallen. Zerbait
edanez eta txistorra mokadutxoa janez, Tandanacui-
koen bitxien denda bisitatuz, gabon abestiak entzunez
... eta denetik izan zuten bi ordu inguruko
elkarretaratzean.
Gainera, aurtengoan Gabonetako gozokien bilketa
egin zuten (turroiak, mazapanak, bonboiak...) premia
dutenek falta ez dezaten. Baita Jostailu berrien bilketa
ere, Zarauzko Gurutze Gorriari emateko, hauek premia
dutenei eman diezaioten.
16
4. SUSTATUTRIPTIKOA
Martxoan argitaratu zen Sustatu triptikoaren20. zk, “25 urte itxaropena ereiten”, euskaraz eta
gaztelaniaz. Aurten ale gutxi inprimatu ditugu, hizkuntza bakoitzean 150. Izan ere,
bidalketaGipuzkoa eta Bizkaiko La Salle Ikastetxeetako familiei eta Fundazioaren boluntario eta
partaideei web orriaren bitartez egin da. Horrela eginez kostuak ere merkatu egin dira.
La finalidad de este tríptico es dar a conocer a las familias de los alumnos de los colegios La Salle
y a todas las personas que colaboran con la Fundación Proyde-Proega, las actividades y
proyectos de Cooperación al Desarrollo realizados por la ONGD, a fin de sensibilizarlos sobre la
realidad de los países empobrecidos
Triptikoan finantzatutako proiektuen taula azaltzen da etaurteko ekonomi txostena; zenbait
garapen-proiektuen informazioa ere ematen da eta udako boluntariotza-proiektuena. Proyde-
Proegaren 25 urte hauetako laburpena ere eskaintzen da. Gainera bazkide edo ongile izan nahi
dutenentzako bolante bat ere badakar.
Triptikoaren xedea, gure GGKEari eskeregiten direnGarapenerako Lankidetza proiektu eta
ekitaldiakLa Salle Ikastetxeetako ikasleen familiei eta Proyde-Proega Fundazioaren partaide eta
adiskideei ezagutzera ematea daeta horrela, herrialde pobretuez sentsibilizatzea.
5. TANDANACUI TALDEAK
La Salle Ikastetxeetako 14-20 urte
bitarteko gazteek osatzen dituzte talde
hauek. Bi astean behin elkartzen dira
Garapenerako Lankidetzaren inguruko
gaien gainean gogoeta egin eta jarduera
ugariak burutzeko. Hezkuntza elkarteen
sentsibilizazioan jarduten dute,
horretarako kanpaina solidarioetan parte
hartuz, informazio panelak jarriz eta
ekitaldi solidarioak burutuz, hala nola,
merkatu solidarioa, bidezko
merkataritzako produktuen salmenta,
bizkotxo solidarioaren eguna edo Elikagaien Bankuan lagunduz.
Tandanacui taldeak jardunean diraDonostiako La Sallen eta San Luis La Sallen, Eibarren, eta
Zarautzen.
6. “JENDE XUMEA” TALDEAK
2015eko udan gazte-unibertsitarioez osatutako bi taldek hartu dute parte nazioarteko
boluntariotzako bi proiektutan, bakoitza pare bat laguntzailerekin. Aldez aurretik, bi ikasturtetan
zehar prestatzen jardun dira proiektuetan parte hartzeko.
Bilboko Jende Xumea taldeak San Salvador de JujuykoMalvinasArgentinas auzoan (Argentina),
burutu zituen bere ekintzak, auzo pobre eta baztertu honetan kokaturik den La Salle eskolaren
babesean. Lau gazte izan ziren eta bi laguntzaile(Xabier Ceballos eta Joseba Aranguren). Bilbotik
uztailaren 15ean irten eta abuztuaren 24an itzuli ziren.Hilabete luze hartan auzoko jendearekin
17
partekatu eta gauza asko egin ahal izan zuten, adibidez, auzoko aitona-amonen jangelan lagundu.
Gazteekin harreman estuak izan zituzten “EspacioJoven” delakoaren baitan eta jarduera ugariak.
Berreskurapenak egin behar zituzten ertainetako gazteei eskola-laguntza ere eskaini zien.
Zarauzko Jende Xumea taldeak Boliviako Santa Cruz de la Sierran eskaini zuen bere zerbitzua.
Bederatzi gazte eta bi laguntzaileak (Maite Pardina eta Izaga Tejera) Bilbotik irten ziren, bi
taldetan, uztailaren 11 eta 12an, eta itzuli abuztuaren 17 eta 18an. JoséMercado Aguado
barnetegiko mutilei. Beraien zeregina Plataforma Solidaria izeneko Asoziazioaren egintzara ere
iritsi zen, Islas del Palmar auzoan, hiriko zortzigarren eraztunean. Egintza honek zerbitzu ugari
eskaintzen dizkie familia pobreei, haurtzaindegia eta jangela, besteak beste. Hemen ere
instalazioak hobetzen saiatu ziren, bazkariak prestatzen lagundu zieten eta haurtzaindegiko
haurrekin ibili. Anaien elkartean izan zuten ostatu, Anai Jose Fernandezen laguntza hurbila izanik.
Esperientzia hauek oso positiboki balioztatuak izan dira, bai talde bakoitzaren integrazio aldetik
begiraturik, hala egoera larrietan eta beste kultura bateko pertsonekin izan duten erlazioak
suposatu duen guztiagatik. Nahiz eta diferentziak nabarmenak izan ingurunea ez zitzaien
arrotzegia egin, harremanak izan zituzten Anaien, hezitzaileen, gazteen eta neska-mutilen
gertutasun eta abegiari esker.
7. UDAKO BOLUNTARIOTZA PROIEKTUAK
2015eko udan helduen boluntariotzako 3 proiektu burutu ziren Boli Kostan, Bolivian eta
Argentinan, herrialde bakoitzean bat. Parte hartu zuten 10 boluntariok.
Aurretik boluntarioek bi formazio-jardunalditan parte hartu zuten. Donostian izan ziren,
Fundazioaren egoitzan.Lehenengoa martxoaren 28an eta bigarrena maiatzaren 30ean; eta irailean
beste topaketa bat egin zen bizi izandako esperientziak ebaluatzeko.
Bi egun horietako formazioak honako xedeak izan zituen: elkar ezagutu, motibazioak partekatu,
taldea egin, boluntarioen eskubideak eta betebeharrak ezagutu eta Proegako udako boluntarioen
solidaritate-konpromisoa ulertzeko moduei buruzgogoeta partekatu. Bestaldetik, bilera hauetan
zehaztu ahal izan ziren proiektuetako alderdi praktikoak.
Hara hemen proiektuen eta parte-hartzaileen zerrenda:
1. ARGENTINA. MalvinasArgentinas. San HéctorValdiviesoEskola
(Iraupena: 6 aste, uztaila-abuztua)
Ana Ruiz Donostia San Luis
Ane Intxaurrandieta Lezo
Anai Jose Antonio Urrutia Bilbo La Salle
Marina Ruiz Bilbo La Salle
2. BOLIVIA. Trinidad-Beni. La Salle Ikastetxea
(Iraupena: 5aste, uztaila-abuztua)
Itxaso Rodríguez Andoain La Salle
AraitzGonzález Andoain La Salle
Oihana Sancho Gasteiz
Sheila Salazar Gasteiz
3. BOLI KOSTA. Abidjan. AkwabaHarrera-etxea
18
(Iraupena: 4aste, uztaila)
AnaiJosé Antonio Rojas San Asensio
Periko Alkain Donostia La Salle
1. CordobakoMalvinasArgentinasen (Argentina), boluntarioek Lehen Hezkuntza ikasgeletan
laguntzapsikopedagogiakoaeskaini zuten eta, gainera, eskolan eta auzoan parte hartu zuten
animazio-soziokultural eta pastoralean.
2. Trinidad-Beni-n (Bolivia), boluntarioekzailtasun handienak zituzten neska-mutilei lagundu
zieten eskola-lanetan, eta Mocovi-ko kartzelan era ezberdinetako dinamikak egin zituzten
presoekin haien arteko harremanak hobeagotzeko.
3. Abidjan-en (Boli Kosta), bi boluntarioek gertutasuna eta maitasuna eskaini zizkieten
AkwabaHarrera-etxeko haurrei.
Itzuleran boluntarioak pozik agertu ziren bizi izan zutenagatik, jasotako harreragatik,
topaketengatik, pobreziazko errealitateetara hurbildu izanagatik, eskainitakoagatik eta, bereziki,
jasotakoagatik, taldean izandako sintonia onagatik.
Ezinbestekotzat jo zuten hara doanak zerbitzu eta irekitasun jarrerak barneratu beharra, bertan
sortzen diren eskakizunei erantzuteko, sarritan aurreikusitako eta prestatukoaz haraindi.
Esker ona adierazi zuten esperientzia hain aberasgarriak bizitzea ahalbideratu izan
zutenenganako, batzuentzat benetako gainditze eta sormen erronkak izan direnak eta bizitza
beste era batean planteatzera daramatzatenak, gauza gutxiagorekin bizi eta solidarioago izanik.
19
8. GARAPENERAKO LANKIDETZA PROIEKTUAK
Hara, 2015 urtean Proyde-Proega Fundazioak aurrera eraman dituen lankidetza-proiektuak.Erdiek
diru-laguntza publikoak jaso dituzte, besteak diru-laguntza pribatuekin eta Proyde-Proega
Fundazioaren beraren funtsekin finantzatu dira.
Izenburua Herrialdea
Diru-laguntza eman duen Erakundea
Jasotako laguntza
Proyde-Proegaren ekarpena
1 Pozo Colorado-ko San Isidro
Labrador Eskola Barnetegiko hezkuntzaren kalitatearen aldeko laguntza.
Paraguai
Zarauzko Udala 2015
7.171,65
Hondarribiko Udala 2015
5.200,00
Zumarragako Udala 2015
7.372,08
2 St. JosephAndohalo Proiekturako larrialdi-laguntza.
Madagascar Imaz
Fundazioa
3.000,00
3 Diang-go Saint Joseph Ikastetxe Tekniko eta Industrialerako Ekipo Elektrogenoa.
Kamerun Orona
Fundazioa
1.400,00
4 Argentina eta Paraguaiko populazio marjinaletako La Salle Ikastetxeetan gizarte-bazterketaren arriskuan dauden gazteen sustapen integrala, inklusio digitalaren eta teknologia berrien sarbidearen bitartez.
Argentina eta Paraguai
Eibarko Udala 2015
60.000,00
18.000,00
5 GonzálezCatán-en arriskuan eta
egoera zaurgarrian dauden haur eta gazteen hezkuntza-laguntza.
Argentina Eibarko Udala
2013
10.133,62
1.749,38
6 Emakumeentzat Aurrezte eta
Kreditu Kooperatibekiko mikrofinantza sistemaren sendotzea, pobreziaren kontrako lanabes gisa.
Txad Irungo Udala
2013
6.000,00
1.000,00
7 Akassatoko La Salle Ikastetxean
haur hezkuntza jangelaz eta logelaz hornitzea eta beste ekipamendu osagarriez beste jardueretarako.
Benin
Zestoako Udala 2015
2.880,00
Auzo Lagun Koop.
26.500,00
8 San Marcos departamenduko herri-eskoletan neska eta nerabeen haurduntza goiztiarraren prebentziorako hezkuntza-proposamena.
Guatemala Bizkaiko Foru Aldundia 2015
110.384,75
9.600,00
20
9 Togo iparraldeko neska-mutilen lehen hezkuntzarako programa sendotzea, Sabanak Eskualdeko Nekazal Eskolen Sareari laguntza eskainiz.
Togo IrungoUdala
2015
9.550,00
10
Amaron’i Mania eskualdeko nekazal eskola Sarearen sustapena.
Madagascar Andoaingo Udala 2014
7.000,00
11
Conakry-ko furgoneta proiekturako ekarpena
Ginea MamoreFund.
13.030,00
6.515,00
12 Akwaba kaleko haurrentzako Etxea Boli Kosta
18.025,00
13 Babes-laguntzak, Badenya BurkinaFaso
1.500,00
14 Pildestiko Lanbide Eskola Errumania
5.000,00
15 Filipinetako larrialdiak Filipinak
5.657,00
GUZTIRA 269.622,10 67.046,38
PROIEKTUETARA BIDALIA 336.668,48€
Hara hemen proiektuen aipamen laburra:
1. Pozo Colorado-ko San Isidro Labrador Eskola Barnetegiko hezkuntzaren kalitatearen
aldeko laguntza (Paraguai)
“San Isidro Labrador” ikastetxe-barnetegia, Pozo
Coloradon dago kokaturik. Paraguaiko Chaco-ko
familientzat ikastetxe garrantzitsuenetakoa da, askorentzat
neska-mutilak eskolatzeko duten aukera bakarra,
errekurtso ekonomiko gutxiko familientzako ikastetxea
baita.
Zarauzko, Hondarribiko eta Zumarragako udalen laguntzei
esker, bideratu egin da argindarraren hornikuntza San
Isidro Labrador Eskolan. Horretarako, Tentsio Baxuko
Aireko Sarea jarri da, eta Ekipo Elektrogenoa ere erosi da. Horrela, argindarraren orain arteko
etenak ekiditen dira, ordu batzuetan edota egun osoan gertatzen zirenak, eskola barnetegiko
jardunen garapena galaraziz.
2. St. JosephAndohalo Proiekturako larrialdi-laguntza (Madagaskar)
Imaz Fundazioaren laguntzari esker aurre egin ahal izan zaio
AndaholakoSt. Joseph Ikastetxeko egoera larri bati,
Madagaskarreko Antananarivo hiriburuan. Izan ere 2014 urtearen
bukaeran eta 2015aren hasieran izandako euriteek eragindako
luiziek Ikastetxe honetako jolastokiko pareta bota zuten.
21
Proiektuari esker berreraiki da pareta,ikasleen jolastokiari segurtasuna ekarriz eta ondoko kaleari
ere.
3. Diang-go Saint Joseph Ikastetxe Tekniko eta Industrialerako Ekipo Elektrogenoa
(Kamerun)
Diang-go Saint Joseph Ikastetxeak heziketa tekniko industriala eskaintzen die gazteei, gizon eta
emakume, bizitza laboralean sartu ahal izan daitezen. Kristau Eskoletako Anaien esku dago
Ikastetxea. Ikasleen arteko gehienak, 180, Ikastetxearen beraren Barnetegian bizi dira.
Ekipo Elektrogenoa edukitzea oinarri-oinarrizkoa izan zaie, oraingoz elektrizitatearen horniketa
gorabeheratsua baita: batzuetan, egunean 2 edo 3 ordutan bakarrik eta bestetan, elektrizitaterik
gabejoaten dira hilabeteak ere. Ekipo Elektrogenoari esker tailerretako makinen eta informatika-
gailuen funtzionamendua eta ura ateratzeko ponpena segurtatu izan da eta, halaber, barnetegiko
jardunen garapena ere. Orona Fundazioaren ekarpenak lagundu izan die erosi ahal izateko.
4. Argentina eta Paraguaiko populazio marjinaletako La Salle Ikastetxeetan gizarte-
bazterketaren arriskuan dauden gazteen sustapen integrala, inklusio digitalaren eta
teknologia berrien sarbidearen bitartez.
Proiektu honek lagundu egin nahi dio gizarte bazterketaren arriskuan diren gazte zaurgarrien
garapen integralerako programari. Programa hau La Salle Fundazioak bultzatzen du Argentina –
Paraguaiko Barrutiko ikastetxeetan.
Aurrera eramaten ari diren jardunek eskolan edota heziketa profesionalean dabiltzan gizarte
ingurune anitzetako gazteen ezberdintasun-sortzaileen sorburu nabarmenenei aurre egin nahi die,
alfabetizazio informatikoaren bitartez eta teknologia berrietarako ateak zabalduz.
Horretarako, La Salle Fundazioak gazte zaurgarrienentzat kudeatzen dituen hamahiru
ikastetxeetan formazio eta inklusio digitalerako ekipamenduak eta materialak jasoko dituzte.
Ikastetxe hauek Argentina eta Paraguaiko hiri handitatik gertu dauden populazio baztertuetan
kokaturik daude. Bakoitzak orga digital batjasoko du, 25 ordenagailu, proiekzio-kanoi, soinu-ekipo,
eta interneteko wi-fi konexioarekin. Hauek dira orga digital bana jasoko duten eskolak eta gazteen
etxeak: Argentinan, GonzálezCatán (Armstrong Fundazioa), S. Martín de Porres, La
SalleMalvinasArgentinas eta La SalleJujuy; eta Paraguaiko 3 ikastetxe: Capiibary, Pozo Colorado
eta S. JoséBogarín (Asunción).
Halaber, proiektuak bere gain hartzen du koordinatzaile baten figura,inklusio digital programa osoa
aurrera eramateko, beste koordinatzaile pedagogiko bat Paraguaiko obretarako eta irakasle bat
Zuzendarien eta koordinatzaileen formaziorako.
Proiektua posiblea da Eibarko udalaren finantziazioari esker.
5. GonzálezCatán-en arriskuan eta egoera zaurgarrian dauden haur eta gazteen hezkuntza-
laguntza (Argentina)
GonzálezCatán herria Buenos Airesen kanpo-aldean aurkitzen da, mendebaldean, hiriburutik
30ren bat minutura. Zonalde deprimitua eta populazio handikoa da. Proiektu hau Amstrong
Fundazioaren Hezkuntza Zentroaren instalazioetan garatzen da, La Salle Fundazioaren
sostenguz. Amstrong Fundazioak hezkuntza programak 1.800ren bat
22
onuradunentzatdaramatzaaurrera, hauek hel daitezen hezkuntza sistemaren maila batean nahiz
bestean sartzera, hezkuntza ez-formaletako aukeretannahiz hel daitezenmikro-enpresak sortzera.
Eibarko udalaren laguntzari esker, proiektuak sustatu ditu, alde batetik, GonzálezCatángo
gazteengan ohitura osasuntsuak. Horretarako, drogaren erabileraren prebentziorako tailerrak egin
dira, lehentasuna emanez 13-14 urteko neska-mutilei eta Gazteen Etxera etortzen diren gazteei;
elkarte-komunikaziorako kanpaina bat egin da ikasleek beraiek garatua; abian jarri da Entzute
Zentro bat egoera gatazkatsu indibidualei irtenbideak bilatzeko; eta Amstrong Fundazioko eskola
barneko nahiz kanpoko hezitzaileentzako formazio-tailerrak egin dira. Bestetik, proiektuari esker
zentroko elektrizitate-sistema berriztatu da, ur-ponpa bat instalatu eta hezetasun-arazoak, ateak
eta pertsianak konpondu dira.
6. Emakumeentzat Aurrezte eta Kreditu Kooperatibekiko mikrofinantza sistemaren
sendotzea, pobreziaren kontrako lanabes gisa (Txad)
Pobreziaren aurkako dinamika orokorraren baitan,
proiektuak Tandjile inguruko populazio gutxietsiei
baliabideak eskaintzen jarraitu nahi du, premia handiko
beharrei aurre egin diezaien eta bizi-baldintzak
hobeagotu. Jarraipena eman zaio tokiko bazkideak, Laï-
ko elizbarrutiko GKEak, BELACD, 2009an hasi zuen
mikrofinantza programarieta sendotu egin da, orain
emakumeentzako mikrokredituetanzentratuz.
Irungo udalaren diru-laguntzari esker, konkretuki, 226
emakumek jaso dituztemikrokredituak proiektuaren
barruan. Emakume hauen familiak kontuan hartuz, 1.130 pertsonei heldu zaie onura.
7. Akassatoko La Salle Ikastetxean haur hezkuntza jangelaz eta logelaz hornitzea eta beste
ekipamendu osagarriez beste jardueretarako (Benin)
Proiektu hau Hezkuntza Sustapenerako Programaren beste zati bat da eta Beningo hegoaldeko
haur eta gazteen hezkuntza-premiei eman nahi zaien
erantzunetiksortu da, batik batCotonouko ingurunetan aurkitzen
den AbomeyCalavi Barrutiko Akassato auzokoei.
Proiektua, 2010etik aurrera ari da zatika burutzen, hezkuntza-maila
ezberdinak abian jartzearekin batera instalazio berriak ere eraikiz.
Oraingo honetan, Zeztoako udalak eta Auzo Lagun Kooperatibak
finantzatutako proiektuari esker Ikastetxeak badu haur-
hezkuntzarako jangela eta logela, zerbitzu sanitarioekin batera.
8. Guatemalan San Marcos departamenduko herri-eskoletan neska eta nerabeen haurduntza
goiztiarraren prebentziorako hezkuntza-proposamena
Haurduntza goiztiarra guatemaltar neska eta nerabe askori gertatzen zaie, batez ere, nekazal
eremutan, non pobrezia handia den eta zerbitzu publikoak eskasak. San Marcoseko
departamendua da adin txikikoen artean haurduntza gehiago ematen direnetakoa. Egoera honen
23
aurrean, egungo gobernua bultzatzen ari da eremu ezberdinetan, 2013tik aurrera, Nerabeen
artean Haurduntzaren Prebentziorako Plana, hezkuntza barne.
Proiektu honek, Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzari esker, laguntza eskaini nahi du planaren
hezkuntza-arlo honetan. Horretarako burutu da neska eta nerabeen haurduntzaren prebentziorako
hezkuntza-programa bat. Programa honek diseinu pedagogiko bat du eta lehen hezkuntzako 5. eta
6. mailetarako hezkuntza-baliabideak eskaintzen ditu. Proiektuaren barnean doa, halaber, plan
hau San Marcoseko bi udalerritako 10 eskoletan gauzatzea, esperientzia pilotu gisa,. Esperientzia
honen ondorioak sistematizatu egingo dira eta dagozkien agintariei aurkeztuko zaizkie publikoan,
aipaturiko Planaren barnean programa hau sartua izan dadin.
9. Togo iparraldeko neska-mutilen lehen hezkuntzarako programa sendotzea, Sabanak
Eskualdeko Nekazal Eskolen Sareari laguntza eskainiz
Proiektu honekin, Irungo udalaren finantzaketari esker, arazo garrantzitsu bati aurre egin nahi zaio:
alegia, Sabanak Eskualdeko (LesSavannes) hezkuntza-arloko baliabideen eskasiari. Horretarako
gure proiektuaren asmoak hauek dira:
– Zonaldeko nekazal eskoletako irakasleen eta zuzendarien gaitzea. Horretarako 20 irakasleen eta
26 zuzendarien trebakuntza sustatuko da eta segimendu pedagogikoa sendotuko.
– Biankouri-ko eskolako hiru ikasgela berreraikitzea, 2014ko apirilean zonalde hura jo zuen
tornadoak egoera txarrean utzi baitzituen. Onura, zuzenean jaso dutenak 10 maisu-maistra izan
dira eta 338 neska-mutil.
Gainera, onura zeharka jaso dutenak nekazal eskoletako DIDEC sareko beste 160 maisu-maistra
eta 10.800 ikasle izan dira.
10. Garapenerako eskola programa bultzatzea Amaron’i Mania eskualdean (Madagaskar)
Proiektua Amaron’i Mania nekazal inguruko eskualdean garatzen ari da, Ambositrako Barrutiko
Andina, Ivony eta Ambatomifanongoa herrixketan. Madagaskarreko uharteko erdialdeko haran eta
goi-ordokietako isurialdeetan kokatutako nekazal ingurua da, arroz-sail ugari dituena.
Proiektu honen bitartez aurreko urteetan “Garapenerako Eskola” programako ekintzei jarraipena
eman diogu, modu osagarrian, Gipuzkoako bete udalen ondoren oraingo honetan Andoaingo
udalaren laguntzari esker. Horrela, Elizbarrutiko Hezkuntza Katolikoko, DIDEC-eko, inguru
horretako nekazal eskolen sareko haur guztientzako hezkuntza-kalitatea eta eskolara joan ahal
izatea bermatzen ari dira. Horretarako, honako ekintza zehatz hauek ari dira burutzen:
– Eskolako azpiegituren eta zerbitzuen hobekuntza Ambatomifanongoako eskolan, lau ikasgelaz
osatutako eraikin bat jasoz eta horien ekipamendua eta komunak.
– Isolatuta eta inkomunikatuta zeuden Andina eta Ivony nekazal
inguruetako herrixkak eta Sahamiandonakako eskola lotzen duen
pista egin da, inguru horietako haurrak eskolara joan daitezen.
11. Conakry-ko furgoneta proiekturako ekarpena (Ginea)
Mamoré Fundazioak eta Proyde-Proegak, bere funtsen bitartez, parte hartu dute Conakryko La
Salle Lanbide Eskolaren furgoneta berri baten erosketan. Zentroaren eta Anaien Elkartearen
24
zerbitzu orokorretarako oso beharrezkoa da eta enpresetara joateko ere. Aurreko ibilgailua
hondatua zegoen, Conakryko klimaren gogorragatik, zirkulazioaren kaosagatik eta errepideen
egoeragatik.
12. Kaleko haurrentzako “Akwaba” Harrera-etxea. Abidjan (Boli Kosta)
Proyde-Proega Fundazioak Akwaba Harrera-etxearen funtzionamendua sostengatzen jarraitzen
du. Bere funtsekin eta erakunde pribatuen ekarpenekin Harrera-etxearen funtzionamendu gastuen
zati bat bere gain hartzen du eta azpiegituren hobekuntzan ere laguntzen du zentroak zerbitzu
hobea eskain dezan.
Akwaba Harrera-etxeak kalean jasotako mutilei eta auzoan eskolatu gabe dauden neska-mutilei,
gizarte baztertze arriskuan direnei, aholku eraginkorra, eskolatze egokia eta bizi-egitasmoa
eskaintzen die, gizarteratzea eta familian integratzea ahalbideratuz. Hiru-lau urtez egon ohi dira
egoitzan. Urte horietan familiara berriro itzultzea prestatzen da. AkwabaHarrera-etxeak sare
moduan lan egiten jarraitzen du Abidjaneko haurren alde diharduten beste erakundeekin, arrisku
egoeren prebentzioan.
25
9. ERANTZUKIZUN SOZIO-KORPORATIBOA (ESK)
Proyde-Proega Fundazioak garapen global solidarioak eskatzen duen lankidetza ekonomikorako
ildo serio eta eraginkorra eskaintzen die enpresa eta erakundeei. Proiektuak finantzatzeak egiazko
globalizazioa burutzen lagundu egiten du, garapen solidarioaren bitartez.
Proyde-Proegari laguntzen jarraitzen dioten enpresa gehienek anonimatuansegitzea eskatzen
dute. Berriztatu egin duguAUSOLAN Enpresa Taldearekin izenpetua dugun lankidetza hitzarmena.
10. ERAGIN POLITIKOA
Azken urte honetan esku hartu dugu gutxi garatutako lurraldeen pobrezia eragiten duten egiturak
aldatzeko egiten diren ekitaldietan, bai Euskadin bai Estatu mailan. Lan hau partaide garen
koordinakundeetako batzordeen bitartez egin ohi dugu. AzpimarratzekoaProyde-Proegaren
partaidetza Euskadiko GGKEn Koordinakundeak antolatzen duen Jardunaldian: “Mundu
zabala,errealitate anitz” programan.
11. BESTE GGKE-KIKO HARREMANAK
Proyde-Proega Fundazioak solidaritate-sare hauetan hartzen du parte:
ARLEPeko (Espainia eta Portugal) salletar GGKEen koordinaziorako batzordean.
RELEMeko (Europa, Ekialde Hurbila eta Egipto-Sudan) salletar GGKEen koordinaziorako
batzordean.
Euskadiko GGKEen Koordinakundean.
REDES sarearen Koordinakundean (Garapen Solidariorako Erakundeen Sara), bereziki
Gipuzkoan.
Lankidetza eta Garapenerako udal plataformetan (Donostia-Eibar-Zarautz).
Euskadiko Pobrezia Zero.
Donostiako Bidezko Merkataritzaren Koordinakundean.
Lankidetza-hitzarmenak eginak ditugu zenbait asoziazio eta GGKEekin (Proyde,
Elkarbanatuz, Caritas Gipuzkoa).
Top Related