ikastolaElorrioko Txintxirri ikastolaren aldizkaria · 2012ko urtarrila
Zuriñe Zorrozua eta Mikel Ugalde
Euskal Currikulum-a ikastolan
Elorriotik Lekornera euskaltasunez
“Euskal Herrian eta munduan bizitzeko kalitatezko hezkuntza proiektua”
Euskaldun gaurkotuak, behar berriei egokituak eta aurrerapenetan txertatuak behar ditugu.
ZEIN HANDIATXIKIA IZATEA.
Euskarareneguna
Anttonen emamaldia ikastolan.
Txintxirri
Haurrakprotagonista
Elorrioko Txintxirri ikastolaren aldizkaria
Zergatik ikastola?
Zuriñe: Hezkuntza kooperatiba herritarra,
euskalduna eta oso profesionala delako,
honela laburbilduko nituzke ikastolaren
oinarrizko ezaugarriak. Kooperatiba hitza
enpresa eremutik aterata ikastola ikasleek,
gurasoek, langileek eta laguntzaileek
osatutako hezkuntza komunitatea garela
esan nahi du eta guztiok dugula zeresana
eguneroko bizitzan eta etorkizuneko
erronketan ere.
Ildo honetan, orain urte batzuk ikastola
guztiek herri onurako kooperatiba izendatu
zituen Eusko Jaurlaritzak, izendapen honek,
Zuriñe Zorrozua
Mikel Ugalde
“Ikastolak herriaren zerbitzura daude”
Txintxirri Ikastolakozuzendaria
Txintxirri IkastolakoLehendakaria
baieztatu besterik ez du egiten herriaren
zerbitzura daudela ikastolak.
Bestetik, ikastola etengabe garatzen eta
berrizten ari den proiektu bat da, berariazko
euskal curriculum proiektua, material
propioaren sorkuntza, teknologia berriak ...
Mikel: TXINTXIRRI Euskal Herriko Ikastolen
sarean izatea, txikia izanik geure seme-
alabak familia baten hasten eta hezten
doazela bizi dugu egunez egun. Gaur egun
gurasoen (gizartearen) exigentzia maila
gero eta altuago dugula nabarmen da,
Ikastolaren izaera kooperatiboaren espirituari
jarraituz, gurasook badugu zer esan askorik,
eta gure seme-alaben hezkuntzan parte
aktiboa izateko konpromisoa onartzen dugu
Ikastolara ekartzean.
Irakasleekiko gertutasuna eta seme-alaben
hezkuntzan ditugun zalantzak argitzeko eta
orientazioak jasotzeko bideak beti zabalik
ditugu.
Irailean ikasturte hasieran, gurasook
tutorearekin gela bakoitzeko batzarrak izaten
Ikastolaren azken helburua pertsonak bere osotasunean heztea da hiru eremu nagusitan: norberaren garapenean, gizarteko kide bezala eta naturarekin duen loturan. Euskal Herrian eta munduan bizitzeko, kalitatezko hezkuntza-proiektua eskaintzen jarraitzea da gure helburua.
Elorrioko Txintxirri ikastolaren aldizkaria
ditugu. Adinaren araberako azalpenez gain,
ikasturtearen erronka nagusiak, ikasgaien
helburuak, beharrezko materialak eta
orientazioak, ekintzak eta egutegia aurkezten
dizkigute. Urtean zehar tutorearekin ditugun
elkarrizketetan eta beharrik izanez gero
edozein egunetan geure seme-alabei
buruzko asuntu partikularren komunikazioa
zuzena eta gertukoa da.
Era pertsonalean, geure gurasoek ere
Ikastolara ekarri gintuzten lau anai-arrebak,
pozik gogoratzen ditut haurtzaroko garaiak
eta Ikastolarekiko oroimenak. Proiektuaren
parte izan ginen eta ikastolan maitasun
giroan jasotakoak lehengo irakaskuntzak ...
berdina opa diegu geure semeei.
Zein da familien papera ikastolaren funtzionamenduan?
Mikel: Familiek sortutako eta familiez
osoturiko kooperatiba dugu Txintxirri Ikastola,
horrela geure seme-alaben hezkuntzan
irakasle taldearekin batera, Ikasteko Ola-n
lan eginez... geure seme-alaben hezkuntzan
subjektu aktiboak izanik, burdiñolan antzera.
Bakoitzak norberaren neurrien arabera,
bai denbora baita zaletasun edo hobeto
moldatzen garen lan taldean parte hartuz,
lan talde desberdinak daude, batzorde
pedagogikotik mantenu taldera.
Zuzendaritza taldearekin eta irakasle nahiz
langileen komunitatearekin batera, gurasoek
asanblada orokorrean aukeratutako
Errektoretza Batzordearen gidaritzapean,
antolatzen diren ekintza eta lan-taldeetan
parte hartzea kooperatiba izatearekin bat
izatea.
Zelan antolatzen duzue guzti hau?
Zuriñe: Badira urteak EFQM ereduaren
arabera lan egiten dugula , 2007an Urrezko
Q-a da lortu genuen eta gaur egun kalitatean
bagara erreferente bat ikastolen elkartean eta
Euskalit-eko bazkide aktiboak ere.. Ikastolak
dituen helburu orokor batzuk helmuga
hartuta gure eguneroko funtzionamendua
prozesu ezberdinetan antolatuta dugu,
prozesu hauetan, era ezberdinetan,
guztiok parte hartzen dugu. Horrela
ikastolaren funtzionamendu eta kudeaketa
partehartzailea bultzatzen dugu ere.
Bestalde, aipatu bezala aitzindariak
gara material pedagogikoa sortzen eta
erabiltzen, aurten Eusko Jaurlaritzak
ematen dituen Migel Altzo sarietan lehen
postua lortu du gure Ostadar, Euskara eta
Literaturaren web guneak eta Ixaka Lopez
Mendizabal Saria Urtxintxako lau urteko
umeentzako ipuinentzat izan da. Gainera
hau guztia praktikara eraman ahal izateko
gure irakasleak etengabeko prestakuntzan
murgilduta daude, bai proiektuetan zein
ikasmaterialgintzan.
Zeintzuk dira zuen erronkak?
Mikel: Barnera begira, Ikastolaren
funtzionamendua bideragarritasunez eta
etengabeko hobekuntza prozesuan bizirik
mantentzea. Gurasoen Parte-hartzea
suspertzea eta kooperatibotasun izakera
berbizturik mantentzea.
Elorrio eta inguruko herriei begira,
Europaren markoan kokaturik, Euskal
kulturan murgildurik, euskal curriculuma
eta konpetentzietan oinarrituriko hezkuntza
berriztatzailea bizirik eskaintzea.
Zuriñe: Ikastolaren azken helburua
pertsonak bere osotasunean heztea da hiru
eremu nagusitan, norberaren garapenean,
gizarteko kide bezala eta naturarekiko
duen loturan. Euskal Herrian eta munduan
bizitzeko, kalitatezko hezkuntza-proiektua
eskaintzen jarraitzea da gure helburua.
Elorrioko Txintxirri ikastolaren aldizkaria
Euskal Curriculumaren ezarpena ikastolan
Elikaduraosasuntsuko asteaIkastolako helburua pertsonak bizitzarako heztea den heinean aurten “elikadura osasuntsua” izeneko astea antolatu dugu. Aste horretan ikastolako ikasle eta irakasle guztiok parte hartu eta gure bizitzan elikagai eta ohitura osasuntsuek duten eragina landu dugu. Gure helburua ikasturtean zehar eta eguneroko bizitzan ohitura hauek barneratzea da. Horretan hasteko, asteazkenero, umeek jolasorduetan jateko fruta ekartzen dute.
Ikastolako bi irakasle, Nerea eta Amaia, Euskal Herriko Ikastolak Elkartearekin lankidetzan ari dira. Ikastolan Nerea txikiekin dantzan, negutegian edota liburutegi txokoan ikus dezakezue. Amaia, aldiz, txirularekin edota nagusiekin laborategian aurki dezakezue. Bizipen ugari, hausnarketa asko eta ikastola proiektuan sinesmen osoa. Ikastolen Elkartean, ordea, Haur Hezkuntzako taldean, Nereak HHko marko teorikoa ikastolekin borobiltzea du hizpide; ikastolekin bildu, irizpideak zehaztu, urteko plana proposatu...gelako txokoak bete-beteta!
Amaia, berriz, Bigarren Hezkuntzako taldean dago lanean; Natur eta Osasun Zientziak irakasgaiaren curriculumaren garapenean eta ikastolok bigarren hezkuntzan dituzten beharrak eta erronkak identifikatzeko bidea egiten, argibideak prestatzen... matrazeak prest!
Bi norabideko elkarlan eta kooperazio aberasgarri hau aprobetxa dezagun, gure ikastola eta ikastolen mugimendua indartzeko eta gure proiektua lau haizetara zabaltzeko.
XXI. mende hasiera honetan, euskal herritartasun berritua bultzatu nahian, konpetentzietan oinarritutako euskal curriculuma eta honen garapena izango dira gure erronkak. Bi ideia daude honen azpian: euskal ondarearen transmisioa eta konpetentzien bidezko curriculuma.
Horrek pedagogia arloan aldaketa handia dakar, lehen curriculumaren oinarria jakitea bazen, aurrerantzean jakitea eta egiten jakitea izango dira. Euskal Herriko Ikastolok buru belarri gabiltza lanean,XXI. mendeko euskaldunak hezi nahi baditugu, euskaldun gaurkotuak, behar berriei egokituak eta aurrerapenetan txertatuak behar ditugulako.
Curriculumaren garapenaren diseinua gelara eramango da aurten eta esperimentazio prozesu honetan Txintxirri ikastolak parte hartuko
du, Euskal Herriko beste berrogei ikastolekin batera. 3. ebaluaketan egingo da, DBH1eko gelan eta Natur Zientziako irakasgaian. Curriculum marko berri honetan oinarritutako unitate didaktikoa eta hari dagokion ikaslearen ebaluaziorako proposamena (baliabideena zein konpetentziarena) praktikara eramango da; baloratu ondoren, beharrezko doiketak eta hobekuntzak egingo zaizkio unitateari. Honez gain, Euskal Curriculumaren garapenerako lantzen ari garen paradigma berriarekiko, ikastolako DBH-ko irakasleen prestakuntzan beste urrats bat emango dugu eta datorren berrikuntza aurreikusten lagunduko die, horrek eska diezaieketen aldaketa eta prestakuntza beharrak identifikatzen joateko bidean jarriz. Prozesuaren balorazioa ekainean egingo da.
LANKIDETZA
Elorrioko Txintxirri ikastolaren aldizkaria
Iparraldeko BAIGURA ikastolarekin
Lekornetik Elorriora. Bi Ikastola txiki, proiektu bat. Baigura Ikastolak bere ibilbidea hasi zuen 2010eko irailean. Guraso talde euskaldun gogotsu batek ekin zion ibilbide berriari eta HHko talde batekin hasiera eman zion ikasturteari eta harrezkero pauso txikiak baina sendoak ematen ari dira.
ZEIN HANDIA TXIKIA IZATEA! Txikitasun horrek gure izaera izanda ere, proiektu komuna garatzeko batu gaitu.
Euskal Herriko Ikastolok ditugun ezaugarriak aintzat harturik: lankidetza, elkartasuna, Euskal curriculuma, kooperatiba izaera, ikasmaterialgintza propioa, izaera herritarra, eraldatzaileak, kudeaketa autonomoa, prestakuntza plana… proiektu batean elkartu gara. Edozein elkarlanean aritzeko beharrezkoa den ezagupena burutzen ari gara. Horrela ba, euren Ikastola ezagutu ondoren
Elorriotik Lekornera laguntasuna eta euskaltasuna elkar-trukatzeko ekimena abian.
“ Hurrengo hilabeteetan dirua batu eta elkar-ezagutza bultzatuko dugu, honetarako Elorrioko herriaren parte-hartzea oso garrantzitsua izango da”
Baigura ikastolako guraso eta ikasleak gure ikastola ezagutzera etorri ziren. Gure HHko ikasleek gelan egindako marrazkiak oparitu zizkieten elkarlanaren adierazgarri.
Laguntza ekonomikoa oso garrantzitsua izanik (Iparraldean bereziki), hurrengo hilabeteetan dirua batu eta elkar-ezagutza bultzatzeko ekimen desberdinak egiten hasiko gara, eta Elorrioko herriaren laguntza eta partehartzea oso garrantzitsua izango da.
Lekorne eta Elorrioko guraso eta irakasleak Iparraldeko Baigura ikastolan.
Elorrioko eta Lekorneko umeek marrazkiak trukatu zituzten.
Euskararen egunaEuskal Herrian, normalizazio bidean aurreratu nahi bada, eguneroko bizitzan, eskola eremuan zein norbanakoen harremanetan GURE IKASLEEK EUSKARAREN HAUTUA EGIN DEZATEN nahi badugu, hainbat estrategia eta baliabide eskaini beharra dugu. Horrexetarako sortu zen Euskaraz Bizi, eta horretantxe dihardu: euskararen aldeko etengabeko ekintzak eginez, euskararen aldeko jarrerak sistematikoki landuz (material egokia hautatuz eta hilero-hilero era progresiboan landuz), norbanakoaren subjektibitatean era gozoan eta sistematikoan eraginez eta euskaraz
hitz egiteko ohiturak sendotuz, horretarako gure ikasleen komunikazio beharrak bete ahal izateko erabilera esparruak zabalduz. Hori guztia aintzat hartuz, urtero euskararen eguna ospatzen dugu, aurten abenduaren 2an. Egun horretarako ekintza ugari prestatu zituen “euskaraz bizi” taldeak kultura taldearen laguntzarekin. Besteak beste txokolate jana eta Elorrioko abeslaria den Anttonen emankizuna izan genituen. Bertaratutako guztiok arratsalde zoragarria pasatzeko aukera izan genuen EUSKARA gure artean izan nahi dugun hizkuntza bada, maite, egin eta bizi gaitezen guztiok euskaraz!
Eskola sozializazio-eremu garrantzitsu-
enetako bat izanik, ezinezkoa du etengabe
eraldatzen eta berreraikitzen ari den gizartetik
kanpo geratzea, dinamiko eta bizia izan behar
du, orotar gizartearen zerbitzura egonik
erantzukizun garrantzitsua duelako eginkizun
horretan. Azken finean, familiarekin batera
geu baikara etorkizuneko gizarte horretako
pertsonak hezten eta prestatzen ari garenak.
Erantzukizun horretaz jabeturik, azkeneko
urteetan, haur hezkuntzako irakasleria
taldeko hausnarketa eta gogoetan aritu
gara Haur Hezkuntzako Marko Pedagogiko
propioa eraikitzeko asmoz. Markoa
eraikitzeak heziketa ulertzeko dugun
modua aztertzea ekarri digu, baita haurra
Elorrioko Txintxirri ikastolaren aldizkaria
Haurrak protagonista
eta bere garapen eta hazkuntza (fisiko eta
psikologikoa) prozesua aztertzea ere. Azken
finean, honek Haur Hezkuntza eta haurra
bera nola ulertzen ditugun argitzera eta
horretaz kontziente izatera eraman gaitu.
Dagoeneko 13 urte bete dira herriari erantzuna emanez, Elorrixon lehenengo haurtzaindegia ireki genuenetik. Duela 13 urte 0-3 ziklo osoa ezarri genuenean, Ikastolako ordutegia eta egutegia aldatu ziren. Hots, eskolako jardueraren kontzepzioa aldatu egin zen, ordura arte eskolarizazio hutsa izan zenari beste eginkizun batzuk gehitu zitzaizkion: jatorduak, loa…
Hemendik aurrera, haurrak ordu gehiago igaroko zituen Ikastolan, eta ordura arte etxekoenak ziren hainbat eginkizun ikastolari ezarri zitzaizkion (gosariak ematea, siestak, opor garaia...).
Eginkizun horiek asetzea nahikoa ez zelakoan, Txintxirri Ikastolaren erronka, ordea, haratago joan zen: nola uztartu Ikastolari eskatzen zitzaizkion eginkizun berri horiek hezkuntza-proiektuan zaintza kontzeptua gaindituz eta hezitzaile ezaugarria nabarmenduz?
Gure pedagogia aktibo honetan garrantzi handia ematen diogu moldatze prozesuari, haurrak markatzen digu erritmoa. Ikastolan hastea erronka handia da haurrentzat; familiatik kanpo geratzen den mundu bat konkistatu behar du, eta horrek arreta berezia, denbora, laguntza handia eta pazientzia eskatzen du.
Hausnarketa honetatik, Txintxirri Ikastolaren
Haur Hezkuntzako markoak ondorengo
oinarrizko ildo nagusiak jasotzen ditu:
Hiru helburu nagusi lortu nahi duen pedagogia aktiboa bultzatzen dugu. Haurra bere ikaste prozesuaren protagonista izatea, ziurtasun afektiboa bermatzea eta haurraren autonomia bultzatzea. Horretarako, berebiziko garrantzia ematen diogu esplorazioari, manipulazioari eta jolasari.
Elorrioko Txintxirri ikastolaren aldizkaria
Haur Hezkuntzako etaparen garrantzia azpimarratzen du.
Haurra entzuten dakien Haur Hezkuntza
aldarrikatzen du.
Haurra dagoeneko den pertsonatzat hartzen
du.
Haurraren hazkuntza eta garapen osasuntsua bultzatu eta aberastuko dituen
testuingurua ziurtatzen du, heziketa-izaera
duen etapatzat hartuz.
Euskal curriculumeko konpetentziak aintzat
hartzen ditu: ezagutzen ikasi, egiten eta ekiten ikasi, elkarrekin bizitzen ikasi, izaten ikasi eta komunikatzen ikasi, horiek
xede izango dituenak.
Izaera propioa duen etapa nahi dugu.
Haurra haur gisa ulertzen duen etapa,
bere ezaugarriak errespetatzen dituena,
bere aurkikuntza autonomoa errespetatzen
duena, bere gaitasun guztiak garatzeko
aukera emango diona... eta ez da izango ondorengo etapetarako prestakuntza-etapa nahiz eta honekin koeherentzia mantendu.
Haur Hezkuntza haurraren gaitasunen
garapenean lagundu, eta hura ahalbidetu
eta indartuko duen garai bezala ulertuko du,
ez ezagupen eta ikaskuntzen transmisio-garai bezala.
Jolasa, garatzeko eta ezagutzak eskuratzeko
bidea izanik, hori oinarrizko elementutzat hartzen duen Haur Hezkuntza izango da.
Haurraren segurtasun afektiboan
oinarrituko duen Haur Hezkuntza.
Haurren lehenengo eskolaratzeak duen garrantzia aintzat hartuko duena.
Atxikimenduaren teoria aintzat hartuko duen
Haur Hezkuntza.
Familiaren eta hezitzaileen arteko harremana kontuan izango duena.
Horrela ba, Elorrioko Txintxirri Ikastolan,
Haur Hezkuntza haurraren gaitasunen
garapenean lagundu, eta hura ahalbidetu eta
indartuko duen garai (denbora eta espazioa)
bezala ulertzen dugu, eta ez ezagupen eta
ikaskuntzen transmisio-garai bezala.
Haurrak bere inguruko pertsonak behar ditu
hazi eta garatzeko, baina horrek ez du esan
nahi helduak/hezitzaileak dena “erakutsi”
behar dionik. Hezitzailea ez da ezagupenen
igorlea, haurrak ikasten du. Haurrak besteekin
eta inguruarekin duen interakzioaren bidez
deskubritzen du mundua, eta, bide horretan,
hezitzailea zubia da.
Haurraren jarduerak eta bere aurkikuntza
autonomoak dute garrantzia, eta hezitzailea
laguntzailea da haurraren garapen eta
ikaskuntza-prozesuan; haurraren beharrei
erantzunez, denbora emanez, egoera
berrien aurrean jarriz, probokatuz… bere
garapenean aurrerapausoak ematen
lagunduko diona, betiere haurraren jarduerari
aurrea hartu gabe eta haurrak adierazten
duena eta adierazi ezin duena entzunez.
Heziketa-lana familian hasten da beti. Hezitzaileok eta irakasleok familiarekin batera hartu behar dugu ardura hori. Umearen berezko ibilbidea errespetatuz, bizi behar dituen prozesuetan kontraesanak eta koherentzia faltak baztertzeko, gurasoen eta irakasleen arteko komunikazio eta lotura sendo eta konfiantzazkoa eraikitzea dugu helburu, etengabe informazioa elkartrukatu eta batak bestearengandik ikasteko jarrera azalduz.
Guk ikastolan ikasi dugu eta ez
dugu zalantzarik izan. Badakigu
Txintxirri ikastolak kalitatezko
heziketa eta euskalduna
eskaintzen duela. Gertukoa eta
haurtzaindegitik ume bakoitzaren
erritmoa egokitzen saiatzen dena”
IDOIABURUAGAGurasoa
MANUEL RUIZGurasoa
“Txintxirri Ikastolak senide-arteko
giro hurbila eskaini digu. Honek
eta bere hezkuntza proiektuko
kalitateak, non ikasleak bizitzarako
heztea duen helburu, gure
semearentzako aukerarik onena
izan dela pentsarazi digu.”
JOSEBACARRASCO
Gurasoa
NATALIA FERREIRA DA COSTAGurasoa
“ Eu tinho 2 filhos na ikastola um
de 1 ano e outra de 9 anos e estao
muito bem cuidados. Eu estou muito
contente da manera como fazem
ai as cosas. E me siento segura
quando los deixo aí, posso estar
sossegada que sei que estam bem.”
La ikastola nos ofrece
una educación euskaldun
y de calidad”
· CURRICULUM PROPIOA
· IKASMATERIAL- GINTZA PROPIOA
· EREDU KOOPERATIBOA
Zerbitzuak:
· Jantokia· Garraioa· Zaintza-zerbitzua (goizekoa, arratsaldekoa eta oporretakoa)· Familientzako aholkularitza psikopedagogikoa.
Eskola-orduz kanpokoekintzak ikasturte osoaneta udan:
eskalada, helduentzakogimnasia, psikomotrizitatea,pintura...
Ikastoletako aisialdi-eskaintza:
Enjoy English, azterriko egonaldiak eta udalekuak (euskal udaleku itxiak, kalearte, gazte egonaldiak eta ingeles udalekuak)
San Pio, 3- 48230 Elorrio · Tel. 94 658 22 61Faxa: 94 658 34 54Ordutegia: 09:00-13:00 eta 16:00-19:00
EUSKAL HERRIARI LOTUAK!...zatoz ikastolara!!!
informazio guztia webgune berrianwww.elorriokoikastola.net
1914an lehen ikastola sortu zen, eskola
libre eta autonomo gisa. Herritarren
ekimenez abiarazi zuten, euskal sena
pizten eta indartzen ari zen garaian. Egun,
101 ikastola daude Euskal Herrian.
Euskaldunak, herritarrak, irekiak,eleaniztunak, aktiboak, berritzaileak etaautonomoak, lagunartekoak, solidarioak gara, hiztunak, eragileak...
MATRIKULAZIOA: urtarrilaren 30etik aurrera
Top Related