################000000000000000088888888888111115e5e5e5e5e5e5e5ee5eeekokkokkokokooookoook aaaaaaaaaaaaaaazazazazazazazazazazzzazzzzz rorororooooroooroooroororoaaaaaaaaaaaaa
11111111111 EEEEEEEEEEURURURURURURURURURRUUURRROOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOO
Zuzenean aurrezteko
bonuak aurkituko
dituzuBila itzazu 49.
orrialdean
Koloreetako bitaminak
Laranjak, limoiak, mandarinak eta
pomeloak. Oraintxe daude onen-onenean!
AURREZTU EROSKIREKIN
PROTAGONISTAK
Zure platerak, produktu
freskoekin
Good Morning gailetak.
Gosaltzeko energia
www.eroski.es
ZITRIKOAK
001 PORTADA MERMELADA CITRICOS EUS.indd 1 27/10/15 17:33
002-003 PUBLI EROSKI ANIVERSARIO EUS.indd 2 27/10/15 17:42
* Hilean 500 euroko paga bat** Urte oso baterako.
Galde ezazu oinarrien inguruan EROSKIren SP-HPetan, edo begiratu www.eroski.es helbidean
Dagoeneko 2.500.000 bazkide baino gehiago gara EROSKI club familian!Urtebetean, 50 milioi eurorekin baino gehiagorekin bete ditugu gure bazkideen txartelak.
Irabaz itzazu urtebeteko erosketak doan*
Eta gainera:Hilean 100 -ko 20 paga**Hilean 20 -ko 100 paga**Milioi bat travel puntugelditu gabe ibil zaitezen bidaiatzen
bazkide izatearen abantailak
002-003 PUBLI EROSKI ANIVERSARIO EUS.indd 3 27/10/15 17:42
CM
Y
CM
MY
CY
CMY
K
EROSKI DOBLE SANITAS VASCO.ai 1 14/10/15 12:06
CM
Y
CM
MY
CY
CMY
K
EROSKI DOBLE SANITAS VASCO.ai 2 14/10/15 12:06
6Hilabete honetan badugu zer ospatua. Urtebete joan da EROSKI cluba abian jarri zenetik. Hamabi hilabete hauetan lan eta lan aritu gara zuri abantaila bereziak eskaintzeko, gure bazkidea zarelako hain zuzen.
Milaka prezio berezi jarri ditugu zuretzat, eta eskaintza eta deskontu pertsonalizatuak, zure txarteleko diru zorroa handituz joan dadin. Urtebetean, 50 milioi eurorekin baino gehiagorekin bete ditugu gure bazkideen txartelak. Eta berdin jarraituko dugu aurrerantzean ere. Hilabete honetan ospakizun handiak
Zorionak, eta askoz gehiago bete ditzagula!
Zorionak zuri ereegin nahi ditugulako gure lehenbiziko urtemugan. Merezi bezala.
Eskerrak eman nahi dizkizugu urte honetan leiala izan zarelako gurekin. Nola? Ongien egiten dakiguna eginez: produkturik onenak jarriz zure eskura, hainbat sustapen eta deskontu eginez, eta beste abantaila asko eskainiz. Zatoz zure ohiko dendara eta hantxe ikusiko dituzu.
Eta aurrerapen gisara, goza ezazu EROSKI club aldizkariaren zenbaki honekin. Errezetak, merkaturatzeak, gure markako produktuen berrikuntzak eta, aldizkariaren azken orrietan, aurrezki bonuak.
15eko azaroa
#08 argitalpena15eko azaroa
ARGITARATZAILEAEROSKI S. COOP.
San Agustin auzoa z/g48230 Elorrio (Bizkaia)
Tel: +34 946 211 211
ARGITALPENAREN EGILEA
Valentn Beato, 4428037 Madrid
Tel. +34 915386104
Banaketaren kontrola: OJD
Publizitatea
Antonio Garca Tel. +34 [email protected]
Maribel Martinez Tel. +34 [email protected]
Inprimategia MCC GraphicsPol. Ind. Txirrita Maleo, Pab. 11
20100 Errenteria (Gipuzkoa)Tel: +34 943 344 614
Lege gordailua BI-241-2015
Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa
argitaratzailearen baimenik gabe.
Eroski club aldizkaria Bazkide izatearen abantailak ez du bere gain hartzen
kolaboratzaileen iritzien ardura, ezta enpresa publiko edo pribatuen
iragarkietan ageri diren mezuena ere.Eroski club sortu da Eskura itzazu bazkide izatearen abantailakE
Zatoz gure dendetako batera eta egin zaitez bazkide, edo, nahiago baduzu, eman izena
www.eroski.es helbidean eta eskura itzazu abantaila guztiak
Arantza Campos Eroski clubeko ARDURADUNA
15eko azaroaeko azaroao azaroao azaroazaaroao azaroaazao a5e111 EUREUROO EU OOO
Zuzenean aurrezteko
bonuak aurkituko
dituzuBila itzazu 49.
orrialdean
Koloreetako bitaminak
Laranjak, limoiak, mandarinak eta
pomeloak. Oraintxe daude onen-onenean!
AURREZTU EROSKIREKIN
PROTAGONISTAK
Zure platerak, produktu
freskoekin
Good Morning gailetak.
Gosaltzeko energia
www.eroski.es
ZITRIKOAK
006 EDITORIAL EUS.indd 6 27/10/15 17:37
7bazkide izatearen abantailak
18
10
22
35
26
32
8 gosea piztekoGaur egungoa eta berrikuntzak.
10 sasoi honetan...Laranjek, mandarinek, limoiek eta pomeloek kolorea eta zaporea ematen dizkiete gure mahaiei udazkenean.
18 EROSKI protagonistakGood Morning gaileta berriak eta EROSKIren moldeko ogia, ezin gozoagoak noiznahi jateko.
22 aurreztu EROSKIrekinMenu erraza, merkea eta oso gozoa, zure dietan behar dituzun mantenugai guztiak emango dizkizuna.
26 zure osasunaren aldeOsoko elikagai ugari jateak onura asko dakartza nutrizioaren ikuspegitik, osasungarriagoak dira eta. Dasta itzazu!
32 erakusleihoaEROSKIren plater prestatuen zaporea etxekoena bezalakoa da. Gustatuko zaizu!
35 hemengoa eta hangoaHilabete honetan gure esnea gomendatzen dizugu, tokiko ekoizleengandik datorrena, eta EROSKI Natur baratxuri morea, Las Pedroeras JIBa duena.
40 hazteko energiaGoza ezazu Imagine Food lehiaketako errezetekin.
45 edergintzaNeguan eskuak leun-leun izateko modua erakutsiko dizugu, eta zer-nolako produktuak erabili horretarako.
49 deskontu bonuakEroski clubaAurrezten lagunduko dizugu Eroski club aurrezki bonuekin.
52 albiste korporatiboakGure eguneroko jarduna: ikerketak, albisteak eta elkartasun ekintzak.
Osoko elikagaiak? Bai, eskerrik asko!Dietan osoko pasta, arroza eta ogia sartuz gero, zuntz gehiago hartuko dugu, eta horrek hobetu egingo digu hesteetako fl ora eta lagundu egingo digu gaixotasun batzuei aurrea hartzen, adibidez gizentasunari. 26. or.
Atal berezia: eskuak leun-leun neguan ereIkus ezazu nola zaindu ditzakezun eskuak neguan eta belle sailak zer-nolako produktuak eskaintzen dizkizun beti egoena onean egon daitezen. 45. or.
aurkibidea15eko azaroa
ZENBAKI HONETAN NABARMENDU DITUGU
Eroski club aurrezki bonuakAurrerantzean zure erosketak merkeagoak izango dira EROSKI club aurrezki bonuei esker Gure bazkideentzat bakarrik diren eskaintzak eta sustapenak. Ez al duzu nahi? 49. or.
Gerta daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan.
007 SUMARIO EUS.indd 7 28/10/15 13:07
8gosea pizteko
EROSKI Sannia saileko gure ogiak olo zuntzaren betaglukanoak daramatza, eta lagundu egingo dizu odoleko kolesterola murrizten. Har ezazu gogoan, ogitxo horiek mesede egiteko, zorroan datozen hiru opiltxoak jan behar direla egunaren buruan, hiru gramo betaglukano hartu behar dira-eta odoleko kolesterola murrizteko. Ogi txigortu bat har dezakezu gosaltzeko, beste bat bazkaria laguntzeko eta indioilar ogitartekotxo bat afaltzeko. Horra zein erraza den.
berrikuntza
Kolesterola murrizten duen ogia
merkaturatzea
Kakahuete estaliak: zizka-mizka zaporez betea
Edozein unetan mokadutxo bat egiteko, garagardo bat hartuz edo telebistari begira gaudela igande arratsaldean. Dasta itzazu EROSKIren kakahuete estali berriak. Testura estra-kurruskatsua daukate, eta bi zapore, zein baino zein biziagoa: hirugihar zaporea eta paprika. Seguru gaude oraintxe bertan jango zenituzkeela! Gainera, koloragarri eta zapore-emaile naturalekin eginak daude, eta elaboratze prozesu berezia eman zaielako daukate hain testura kurruskatsua.
EROSKI Sannia ogia, olo zuntzarekin egina
merkaturatzea
EROSKIren pasta fresko berria: gozo-gozoa!
Benetakoagoa, zaporetsua oso eta betegarri ezin gustagarriagoarekin. Horrelakoxea da EROSKIren pasta fresko berria. Pasta laua aukeratu dezakezu (espagetiak arrautzarekin, tagliatele espinaka eta arrautzarekin, eta tagliatele arrautzarekin) eta pasta betea ere bai (lau gaztako raviolia, raviolia riccotta eta espinakekin, tortellinia urdaiazpiko onduarekin eta tortellinia haragiarekin). Pasta plater bat egitea ez da bereziki zaila, eta are errazagoa izango da pasta freskoa hautatuz gero: denbora gutxiago behar da egosteko eta zapore gehiago izaten du.
EROSKIren ravioliek eta tortelliniek
betegarri bat baino gehiago dute.
EROSKIren kakahuete
estaliak, paprika zaporekoak.
008-009 PARA ABRIR BOCA EUS.indd 8 27/10/15 16:47
9las ventajas de ser socio
merkaturatzea
EROSKIren greziar jogurt frutaduna: ba al dago gehiago eskatzerik!
EROSKIren greziar jogurt guztiak dastatuak zenituela pentsatuko zenuen agian, baina oker zeunden. Normalak, kaloria gutxikoak, marrubiekin, fruitu lehorrekin, stracciattela... Eta orain, fruta zatiak dituztenak: mangoa, melokotoia, masusta eta udarea. Lau ontziko pack-etan aurkituko dituzu, zapore mistoekin gainera; udako frutak (mangoa eta melokotoia) eta negukoak (masustak eta udareak). Hori bai berrikuntza!
ikerketa
Zerk eragiten ditu 10 heriotzatatik 9 Europan? O sasunaren Mundu Erakundearen arabera (OME), Europan gertatzen diren heriotzen %87 transmisio bidez kutsatzen ez diren gaixotasunek eraginak dira (horietako asko elikadura txarraren eta bizimodu sedentarioaren erruz sortzen dira). Beste arrazoi batzuek baino askoz heriotza gehiago eragiten dituzte beraz. Zirkulazioko istripuek, adibidez, heriotzen %2 baino gutxiago eragiten dituzte Espainiako Estatuan, eta, hortaz,
herritarrek eta osasun agintariek oso ontzat jo behar dituzte gaixotasun horiei aurrea hartzeko balio duten neurri guztiak. Honako hauek dira heriotza gehien eragiten duten lau gaitzak: diabetesa, minbizia, biriketako gaixotasun kronikoak eta, batez ere, bihotz-hodietako gaixotasunak (hamar heriotzatatik hiruren eragileak). OMEk transmisio bidezkoak ez diren gaixotasunen egoera globalaren inguruan egin duen txostenetik hartutako datuak dira.
008-009 PARA ABRIR BOCA EUS.indd 9 27/10/15 16:47
sasoi honetan...
10
Zaporez gozoak eta mikatzak izaten dira aldi berean, eta ugari ematen dute C bitamina. Zitrikoek hainbat onura dituzte osasunarentzat, eta sukaldean ere aukera asko eskaintzen dituzte. Udazkenean, laranjek, mandarinek, pomeloek
eta limoiek lurrinez eta kolorez betetzen dituzte errezetak eta menuak.
Zitrikoak
sasoi honetan...
010-015 ES TIEMPO DE EUS.indd 10 27/10/15 18:00
els avantatges de ser soci
LARANJA ETA MANDARINA MARMELADA
OSAGAIAK
200 g laranja 50 g mandarina 60 g azukre 5 ml limoi zuku Sagar 1 200 ml ur
NOLA PRESTATU
Kazola batean, jarri egosten sagarraren azala eta bihotza, ura eta limoi zukua 10 minutuz.
Ondoren, utzi hoztera ur horretan bertan. Hori eginda, pektina aska dadin lortuko dugu, eta horrek lagundu egingo du marmelada solidotzen.
Zuritu laranjak eta mandarinak, zatitu ataletan eta jarri kazola batean sagarra egosteko erabili dugun urarekin (aurrez iragazi egingo dugu ura).
Eduki ordubetez su ertainean. Behin denbora hori igaro denean, erantsi azukrea eta utzi beste 10 minutuz, etengabe eraginez, erre ez dadin. Birrindu egingo dugu guztia (pure egitekotik ere pasatu dezakegu, fi nagoa geldi dadin
Zukuak egiteko laranjak eta postrekoak, mandarinak, pomeloak eta limoiak. Horiek dira Eroski NATUR saileko gure zitrikoak. Zerk egiten dituen berezi? Zaporeak. Eroski NATUR saileko zitrikoak bere garairik onenean baino ez dira egoten saltokietan,
hau da, mikaztasuna eta gozotasuna ezin hobeto orekatuta dituztenean. Horretaz gain, gure laranjek Citricos Valencianos Adierazpen Geografi ko Babestua daukate. Horrek balio erantsia ematen die, Kontseilu Arautzailearen ziurtagiriak eskaintzen
diena; izendapen hori lortzeko, kontrol zorrotzak egiten dizkiete, hasi landatze eremuetan eta saltokietaraino. Valentzian izaten den klima bereziak (gauez epela eta egunez beroa) lagundu egiten du zitrikoek zapore orekatu berezi hori izan dezaten.
Eroski NATUR zitrikoak: zaporea eta kalitateazeori lortzeko kontrolo
eki
knez bne
apen hori loren dizkiete,
re
e
arim
a
rainma b
gunne beroanggzitrikoek zaporza
Errazio batek dauka:
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
KALORIAK
4,6%
920%
0gGANTZA
0%
0gGATZA
24,2%
21,8gAZUKREAK
0%
0g
GANTZ SATURATUA
4 tartekoa + 1 ordu
11
nahi badugu), eta hoztu eta loditu zain egongo gara erabili aurretik.
GOMENDIOA
Errezeta mota honi probetxu ateratzekoak esaten diegu, aukera ematen baitute gordinik jateko moduan ez dauden frutei probetxua ateratzeko (oso helduak daudelako, adibidez).
0,17pertsona
bakoitzeko
bazkide izatearen abantailak
010-015 ES TIEMPO DE EUS.indd 11 27/10/15 18:00
sasoi honetan...
POMELO,LARANJAETA BAKAILAO ENTSALADA
OSAGAIAK
Pomelo 1 Laranja 1 2 mandarina Tipula 1 100 g bakailao Laranja lorezko ura (30 ml) 75 ml oliba olio
NOLA PRESTATU
Zuritu azal-azaletik laranja labana zorrotz batekin.
Moztu azal hori zerrenda fi n-fi netan (juliana eran) eta jarri ur ugarirekin irakiten; hamar minutuz behin iturriko txorrotaren azpian freskatuko dugu, eta berriz jarriko dugu egosten (lau aldiz, gutxienez, aldatuko diogu ura).
Azken egosaldian, erantsi laranja lorezko ura eta azukre pitin bat, eta utzi hoztera.
Zuritu eta moztu zitrikoak, atal bakoitza estaltzen duen azal zuria ere kenduta, eta, ondore, moztu zerrenda fi netan. Nahasi elkarrekin eta zabaldu erretilu batean.
Jarri horien gainean bakailaoa, eta azkenik, tipula xehatua, lehen egosi dugun laranja azala, egosaldi horretan atera den salda pittin bat eta oliba olioa.
12
4 tartekoa 20-30
0,66 pertsona
bakoitzeko
Errazio batek dauka:
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
KALORIAK
12%
23927%
19gGANTZA
2%
0,1gGATZA
12%
11gAZUKREAK
14%
2,7g
GANTZ SATURATUA
LIMOIBUDINA
OSAGAIAK
500 ml esne gaingabetu Limoi 1 125 g ogi gogor 50 g azukre 2 arrautza (ertainak) 15 g gurin
NOLA PRESTATU
Nahasi ontzi batean esnea, arrautzak, azukrea, limoi ura eta limoi birrina (norberak nahi duen adina).
Nahastura horri ogia erantsiko diogu, zati txikietan egina (mamia bakarrik, budina zuria gelditzea nahi badugu; azalarekin, budinean zati txikiak nabarmentzea nahi izanez gero), eta egonean utziko dugu minutu batzuetan, ongi busti dadin.
Eragin nahastura horri, krema bat osatu arte, eta gero bota molde batera (aurrez, moldea gurinarekin eta irin pixka batekin igurtziko dugu). Azkenik, banatu pastel guztian zehar gurina, zati txikietan egina
Jarri labea berotzen 10 minutuz, eta denbora hori igaro denean, sartu budina labean, 180 C-an 45 minutuz, edo orea gorritu eta trinkotzen den arte. Utzi hoztera eta atera moldetik.
Zerbitzatzean, jarri ondoan jogurt izozki bat eta limoi kiribil karamelutu batzuk.
4 tartekoa + 1 ordu
010-015 ES TIEMPO DE EUS.indd 12 27/10/15 18:01
sasoi honetan...
els avantatges de ser soci
0,25 pertsona
bakoitzeko
Errazio batek dauka:
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
KALORIAK
12,9%
2589,6%
6,7gGANTZA
4,6%
0,3gGATZA
23,2%
20,9gAZUKREAK
13,4%
2,7g
GANTZ SATURATUA
13bazkide izatearen abantailak
010-015 ES TIEMPO DE EUS.indd 13 27/10/15 18:01
14
sasoi honetan...
ERREZETA, PAUSOZ PAUSO
1
3
2
4
Betetzeko, osagai hauek sartuko ditugu: aran lehorrak, uretan berriz hidratatuak; gari zainzuriak (zurituta); eta mandarina atalak. Ondoren, eman gatz pittin bat.
Lotu izterrak soka batekin. Erregosi tipula zerrenda fi netan moztuta, eta ondoren, jarri izterrak zartaginean, gorritu daitezen. Busti ardo zuriarekin, eta utzi ordubetez su ertainean. Beharrezkoa balitz, oilasko salda sorta bat erantsiko genioke. Behin egin direnean, atera izterrak kazolatik eta bota oilasko salda eta mandarina zukua (zuku horretan arto irina disolbatuko dugu). Utzi loditu dadin, iragazi eta eman gatza.
Kendu hezurra izter bakoitzari. Ondoren, ireki erditik, luzetara, bete ahal izateko.
Xerratu izterrak zabaletara, tartean barreneko betegarria ikus dadin. Zabaldu mandarina saltsa platerean eta izterren inguruan, eta ondoan, jarri mandarina atal batzuk, oliba olio sorta batekin zartaginean pasatuta, eta aran hezurgabeak.
INDIOILARTXO IZTERRAK, MANDARINAZ ETA ARANPASAZ BETEAK
OSAGAIAK
800 g indioilar (4 izter) Tipula 1 250 g aranpasa (hezurrik
gabeak) 80 g gari zainzuri (4 zainduri) 4 mandarina 100 ml ardo zuri 500 ml hegazti salda 10 g arto irin 60 ml oliba olio Piperbeltza Gatz pittin bat
Zitrikoak kontserbatzeko modurik onena
Zitrikoak, behin bildu ondoren, ez dira gehiago heltzen, zuhaitzean bertan
egiten baitute heltze prozesua. Eta azalaren
kolorea ez da izaten kalitatearen adierazgarri.
Astebeteren buruan jango badira, giroko tenperaturan gorde
daitezke, baina luzaroago kontserbatu nahi badira, hozkailuan sartu beharra
dago. Erosten diren unean bertan hasten da kontserbatzeko prozesua.
Azal leun eta sendoa duten aleak aukeratu
behar dira, eta kolpeak saihestu. Horrekin batean,
pisutsuenak hautatzea komeni da, unerik
onenean daudelako eta zukuz beteak.
4 zaila 50-1 ordu
010-015 ES TIEMPO DE EUS.indd 14 27/10/15 18:01
sasoi honetan...
els avantatges de ser soci
1,90 pertsona
bakoitzekoErrazio batek dauka:
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
KALORIAK
21,4%
42918,8%
13,1gGANTZA
17,4%
1gGATZA
35,4%
31,9gAZUKREAK
19,8%
4g
GANTZ SATURATUA
15bazkide izatearen abantailak
010-015 ES TIEMPO DE EUS.indd 15 27/10/15 18:01
CM
Y
CM
MY
CY
CMY
K
EROSKI DOBLE TABASCO.ai 1 21/10/15 17:11
CM
Y
CM
MY
CY
CMY
K
EROSKI DOBLE TABASCO.ai 2 21/10/15 17:11
18
EROSKIren moldeko ogia
Proposamen mamitsuaEtxeko biltegia ongi hornitua duenak, hantxe izango du moldeko ogia ere. Laguntza ederra ematen du barrako ogia bukatzen denean, eta etxe askotan, ez dago itzalik egingo dionik. EROSKIren moldeko ogiaren familiak handitzen jarraitzen du. Berriki iritsi direnak aurkeztuko dizkizugu: 15 zereal eta hazirekin egindako ogia eta zekalearekin eta haziekin egina.
EROSKI protagonistak
018-019 PROTAGONISTAS PAN EUS.indd 18 27/10/15 21:16
19bazkide izatearen abantailak
Moldeko ogiak luzaroan irauten duenez eta sukaldean aukera asko eskaintzen dituenez, gaur-gaurkoz ezinbesteko produktua da edozein etxetan. Berdin balio du askaria prestatzeko edo mokadutxo arin bat egiteko, edo sandwich osatu batekin afaria moldatzeko. Bestelako zapore bat eta testura atsegina nahi badituzu, EROSKIren moldeko ogi berrien errezetak ez dizu hutsik egingo.
15 ZEREAL ETA HAZIREKIN EGINDAKO OGIAEkilore olioarekin egina dago, eta era guztietako zerealak daramatza; hori dela eta, zuntz asko ematen du. Xerra kopurua: 20 Gure gomendioa: haziek testura interesgarria ematen diote, eta kurruska egiten dutenez, kontrapuntu ezin egokiagoak dira sandwich begetalentzat, oilaskoz egindakoentzat eta berdin betiko bikiniarentzat ere.
ZEREALEKIN ETA HAZIEKIN EGINDAKO OGIAKolorea ilunagoa du -ogi beltza ere esaten zaio batzuetan- eta zaporea ere bestelakoa. Zekaleak mikatz ukitu bat ematen dio. Zuntz asko dauka eta ekilore olioarekin egina dago. Xerra kopurua: 20 Gure gomendioa: bikaina da osagai ketuak dituen sandwichak prestatzeko (ahuakatea eta izokina), hirugiharra eta indioilarra jartzeko, edo xerra bat txigortu eta oliba olioa emanda jateko.
Gustu, zapore eta prezio guztietakoak. Moldeko ogietan, familia ugaria dauka EROSKIk. Kanape hotzak eta beroak prestatzeko, plantxan, labean edo frijituta jartzeko, eta baita postre gozoak egiteko ere. Pakete bat daukanak harribitxi bat dauka sukaldean baliatzeko.
EROSKIren moldeko ogiak: zer-nolako aukera!
Maite dugu zurekin egotea eta zuri entzutea. Horregatik, zure iritzia ematera gonbidatzen zaitugu eta lehenengoz merkatuan jartzen ditugun produktuak eta berrikuntzak zer iruditzen zaizkizun esatera
Hartu gogoan: zure iritziak balio du... eta asko, gainera.
Moldeko ogia, EROSKI basic, 820 g
Moldeko ogia, EROSKI, 450 g
Baserriko ogia, EROSKI, 450 g
Moldeko ogia, EROSKI, azalik gabea, 450 g
Osoko ogia, azalik gabea, EROSKI Sannia, 450 g
Osoko ogia, EROSKI Sannia,
450 g
Zereal anitzeko ogia, EROSKI Sannia, 450 g
Moldeko ogia, EROSKI, xerra lodia, 600 g
018-019 PROTAGONISTAS PAN EUS.indd 19 28/10/15 13:07
Good Morning gaileta berriak
Eguna jateko moduko gailetakEz da gauza bera eguna ongi hastea edo trabestuta jaikitzea. Begi aurrean dugunak beste itxura bat izaten du ongi gosaldu ondoren. Eta 5 zerealetako gure gaileta berriekin egiten baduzu, goiz guztian sumatuko duzu energia eta bizitasuna. Bi zaporekoak dituzu: esnezkoak eta txokolatezkoak. Nola hasi nahi duzu eguna?
20
EROSKI protagonistak
020-021 PROTAGONISTAS GALLETAS EUS.indd 20 27/10/15 18:40
bazkide izatearen abantailak 21
Energiaz betetako gosaria
Bakarrik edo zerbaitekin lagunduta? Etxean edo bulegoan ordenagailuaren aurrean. Ez du axola nor duzun ondoan eta non zauden. Biok zarete protagonista nagusiak: zu eta EROSKIk zuretzat egin dituen gaileta berriak.
Bost zerealekin eta ekilore olioarekin eginak daude. Horregatik, lagundu egiten digute dieta orekatua egiten eta zuntz ugari hartzen. Horretaz gain, gantz saturatugabeak ere badituzte, eta, beraz, lagungarriak dira kolesterol maila murrizteko.
Gosaria orekatua izan dadin, esneki bat eta fruta atal bat hartu behar zenuke 5 zerealetako gure gailetekin batean. Formatu aski erabilgarrian merkaturatu ditugu 5 zerealetako gaileta berriak: lau gailetako zorroetan datoz, eta erraz eraman daitezke poltsan eta bizkar zorroan, goiz erdian edo arratsalde erdianmokadu bat egiteko.
5 zerealekin eta esnearekin egindako gailetak: Kurruskatsuak eta gustagarriak. Ezin egokiagoak dira kafe beroarekin edo txokolate katilukada batekin hartzeko. Eta postreak prestatzeko ere egokiak dira oso: tarten oinarriak egiteko, zenbait geruzatako tartak prestatzeko, crumbleak...
5 zerealekin eta txokolatearekin egindako gailetak: Txokolate beltzezko haziak dituzte (%13). Dastatu al dituzu esne basokada batekin edo zatiak egin, jogurt bati bota eta fruta pixka batekin? Horiei esker, gosaria izango duzu eguneko unerik onena.
020-021 PROTAGONISTAS GALLETAS EUS.indd 21 28/10/15 13:10
aurreztu EROSKIrekin
22
Aurrezkia eta irudimena
1,10 pertsona
bakoitzeko
Aldatu egin ditugu erosteko eta jateko moduak. Orain arretaz zaintzen dugu zenbat produktu erosten dugun, eta hautatzen ditugun horiek, gainera, etekin gehiago ematen dutenak izatea nahi dugu eta sukaldean aukera asko eskaintzen dutenak. Betiko produktuekin bestelako errezetak prestatzearen magia da. Hori lortzeko, begira ezazu gure esku-orrietan, hortxe aurkituko dituzu-eta eskaintzarik onenak sukaldean zure sorginkeriak egiteko.
aurreztu EROSKIrekin
022-024 AHORRA CON EUS.indd 22 27/10/15 18:50
23las ventajas de ser socio 23
0,50 pertsona
bakoitzeko
0,70 pertsona
bakoitzeko
bazkide izatearen abantailak
022-024 AHORRA CON EUS.indd 23 27/10/15 18:51
24
aurreztu EROSKIrekin
POSTREA
LARANJAKARDO BELTZETAN
OSAGAIAK
400 g laranja 500 ml ardo beltz
(ondua) Kanela zotz bat
20 g azukre 4 jogurt
gaingabetu natural
NOLA PRESTATU
Zuritu laranjak eta moztu ataletan edo xerratan.
Utzi 2 orduz ardo beltzetan beratzen, kanela zotza, azukrea eta laranja baten azal birrina botata (azalaren zati batena).
Xukatu laranjak eta jarri banakako ontzietan jogurt irabiatuarekin.
Jarri irakiten laranjak beratzeko erabili den ardoa, harik eta agortu eta karamelu likido batek izaten duen dentsitatea hartzen duen arte. Utzi epeltzen eta bota sortatxo bat laranjei, jogurtaren gainera.
Zerbitzatu berehala eta, aparteko ontzi batean, jarri ardoaren karamelua, norberak osatu dezan postrea bere erara.
BIGARRENA
LEGATZ BETEAREN MEDAILOIAK
OSAGAIAK
600 g legatz xerra (azalik gabe)
50 g urdaiazpiko egosi (xerratan)
150 g tipula 50 g piper berde
100 ml ardo zuri 100 g irin 2 arrautza 200 ml oliba olio 4 g gatz
NOLA PRESTATU
Moztu legatz xerrak erditik eta bete urdaiazpiko egosiaren xerra batekin. Eman gatza, pasatu irinetan eta arrautzetan, eta frijitu. Gorritu direnean, atera zartaginetik.
Kendu frijitzeko erabili dugun oliorik gehiena, eta zartagin berean, erregosi tipula eta piperra. Erantsi ardoa eta, alkohola lurrundu denean, bota koilarakadatxo bat irin, basokada bat ur eta utzi 5 minutuz irakiten.
Pasatu saltsa irabiagailuan, eta oso lodia badago, erantsi ur gehixeago. Jarri berriz ere sutan eta eman gatza. Jarri medailoiak saltsan eta eman 2 minutuko beroaldia zerbitzatu aurretik.
LEHENBIZIKOA
KUIATXOCARPACCIOA
OSAGAIAK
300 g kuiatxo 40 g errukula eta
berro 20 g hur (zurituak
eta txigortuak)
50 g mahats gorri 30 ml oliba olio
birjina estra Lima txiki 1 Gatz pittin bat
NOLA PRESTATU
Garbitu kuiatxoa eta, labana zorrotz-zorrotz batekin, moztu xerra fi netan.
Jarri kuiatxoa erretilu batean errukula eta berro hostoekin.
Erantsi hurrak ongi zatituta eta mahats gorriak, lau zati eginda eta haziak kenduta.
Ondu oliba olio birjina estrarekin eta eman gatza.
Bukatzeko, lima uraren tanta batzuk eta lima birrina botako dizkiogu gainetik.
Errazio batek dauka:
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
KALORIAK
5,8%
11614,8%
10,4gGANTZA
6,5%
0,4gGATZA
3,8%
3,5gAZUKREAK
6,4%
1,3g
GANTZ SATURATUA
Errazio batek dauka:
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
KALORIAK
16,7%
33414,4%
10,1gGANTZA
12,4%
0,7gGATZA
2,3%
2gAZUKREAK
11,3%
2,3g
GANTZ SATURATUA
Errazio batek dauka:
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
KALORIAK
11,6%
2331,7%
1,2gGANTZA
1,5%
0,1gGATZA
22,8%
20,5gAZUKREAK
1,5%
0,3g
GANTZ SATURATUA
4 hasiberrientzat 5-10 4 erraza < 5 4 erraza + 1 ordu
022-024 AHORRA CON EUS.indd 24 27/10/15 18:51
CM
Y
CM
MY
CY
CMY
K
EROSKI ISABEL.ai 1 21/10/15 16:29
26
zure osasunaren alde
26
Osoko elikagaiak fi nduen ordez: osasuna eta zaporeaOgia, pasta eta arroza hautatzean osoko bertsioaren edo integralaren alde egitea osasunaren alde egitea da, lagundu egiten du-eta digestio arloko gaitzei aurrea hartzen eta hilkortasuna murrizten
zure osasunaren alde
026-030 POR TU SALUD EUS.indd 26 27/10/15 19:51
2727bazkide izatearen abantailak
Erabatekoak. Halakoxeak dira osoko elikagaien aldeko froga zientifi koak, eta horrexegatik komeni da jan ohi ditugun zerealak (arroza, irina, ogia eta pasta) osokoak izatea eta ez fi nduak. Aldaketa horrek onura asko eta era askotakoak dakartza: dietan osoko elikagai gehiago sartuta, zuntz dietetiko gehiago hartzen dugu eta, horrela, hobetu egiten dugu hesteetako fl ora eta murriztu egiten zaigu gehiegizko pisua izateko arriskua. Azkeneko azterlanetan ageri denez, osoko elikagaiak maiz jateak %15 ere murriztu ditzakete hilkortasun tasak.
DIGESTIO ARLOKO HOBEKUNTZAK Adituak biltzen dituzten zenbait batzordek nabarmentzen dutenez, digestio arloko gaitzentzat, zuntz gehiago hartzea da lehenbiziko tratamendu lerroa. Ba al zenekien elikagai fi nduek halako bi izaten dutela zuntza osoko elikagaiek? Arroz zuria edo ogi zuria hartzen baditugu, adibidez, 100 gramotan 0,5 eta 3,5 gramo izaten da zuntza, hurrenez hurren, eta osoko bertsioek, berriz, 1,4 eta 7 gramo izaten dute.
GIZENTASUNARI AURREA HARTZEA Gizentasunari aurre hartzeko eta hori tratatzeko moduei buruz Espainian lortu den adostasunak ondorioztatu du (11 elkarte zientifi kok babestu dute) osoko zerealak maiz jateak itxuraz urritu egiten duela gehiegizko pisua eta gizentasuna izateko arriskua.
Elikagai horiek kopuru handiagoan izaten dute zuntza eta baliteke horregatik izatea, zuntzak asetasuna sortzen baitu eta, ondorioz, epe luzera kaloria gutxiago hartzera eramango gaitu
Jan osoko arroza, ogia eta pasta. Arrozak denbora gehixeago behar izaten du egosteko.
Erabili osoko irina, eta, gainera, zuriaren kopuru berean, edozer plater prestatzeko.
Zenbait opilek esaten dute osoko irinarekin eginak daudela, baina, egiaz, oso gutxi izaten dute irin mota hori, eta, gainera, azukre eta gantz ugari eduki ohi dute. Gosaritako zerealak esaten zaien horiek ugari izaten dituzte azukreak; hortaz, ez dira osoko arrozaren, ogiaren edo pastaren parekoak.
Nola sartu gure dietan: gauza errazagorik!
HILKORTASUN TXIKIAGOA! Osoko elikagaien onura ez da zuntz, bitamina eta mineral gehiago izatea bakarrik edo gizentasunari eta digestio arloko nahasmenduei aurre hartzea; askoz harago doa Hongyu Wu doktoreak eta haren laguntzaileek (Harvard-eko Unibertsitatea) frogatu dute hori 2015eko martxoko JAMA Internal Medicine aldizkarian. Horien lanak erakutsi du osoko elikagaiak maiz jateak %15 ere murriztu ditzakeela hilkortasun tasak. Zergatik? Osoko elikagaiek on egiten dietelako odoleko markatzaileei (kolesterola, glukosa eta intsulina)
Osoko elikagaien onura ez da zuntz, bitamina eta mineral gehiago izatea bakarrik edo gizentasunari eta digestio arloko gaitzei aurre hartzea; askoz harago doa
Julio Basulto, nutrizionista
eta arteria tentsioari. Wu doktoreak eta haren taldeak azpimarratzen du osoko zerealak jatea lagungarria dela diabetesari, hipertentsioari eta bihotz-hodietako gaixotasunei aurrea hartzeko.
ZAPORE GEHIAGOKontsumitzaile askok esaten dute fi ndu gabeko zerealen zaporea ez zaiela atsegin, eta horregatik ez dituztela dietan sartzen osoko produktuak. Baina guztiz bestela da, zapore gehiago eta biziagoa izaten baitute. Hortaz, zaporetsuagokoak eta lurrin gehiagokoak izaten dira.
026-030 POR TU SALUD EUS.indd 27 27/10/15 19:51
2828
zure osasunaren alde
282828282828
OGI TXIGORKIAK ANTXOA ETA TOMATEAREKIN
OSAGAIAK
100 g osoko ogia 300 g tomate Baratxuri atal 1 30 ml olio 2 g gatz iododun
5 g azukre Piperbeltz zuria Oreganoa 40 g antxoa Erromero loreak
NOLA PRESTATU
Irakin tomateak uretan 20 segundoz. Atera eta sartu ur hotzetan. Hoztu direnean, zuritu eta moztu mamia laukitxo txikietan.
Zartagin batean, oliba olio sorta batekin, jarri baratxuri atala, xehe-xehe moztuta. Erantsi tomate mami zatitua eta utzi sutan, tomatea desegin dadin eta, ura agortu ahala, tomate pasta krematsua geldi dadin. Erantsi azukre pittin bat, gatza, piperbeltza eta
Osoko elikagaiek (integralek) hainbat onura dakarzkiote osasunari. Ugariago izaten dute B bitamina eta burdina, eta zuntza ere asko ematen dute.
Egin apustu osokoaren alde
4 tartekoa 20-30 < 5
Errazio batek dauka:
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
KALORIAK
8%
1619,8%
6,9gGANTZA
16,9%
1gGATZA
4,7%
4,2gAZUKREAK
4,9%
1g
GANTZ SATURATUA
oreganoa. Utzi zartaginak su ertainean jarrai dezan.
Txigortu ogia, eman oliba olioa, igurtzi tomatearekin eta, bukatzeko, jarri gainean antxoa xerra batzuk eta erromero loreak.
zzzzzzzzzzzzzzzzzuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuurrrrrrrrreeeeeeeeee ooooooooooooooossssssssssssssaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaassssssssssssuuuuuuuuuuuunnnnnnnnnnnnnnnnnnnaaaaaaaaaarrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrreeeeeeeeeeeeeeeeennnnnnnnnnnnnnnnnnnn aaaaaaaaaaaaaaaaaaaaalllllldddddddddddddddddddddddeeeeeeeeeeeeeeeeeeeezure osasunaren alde
026-030 POR TU SALUD EUS.indd 28 27/10/15 19:51
bazkide izatearen abantailak 2929
OSOKO ESPAGETIAK ZAINZURIEKIN
OSAGAIAK
300 g espageti (osokoak)
Baratxuri atal 1 250 g gari zainzuri 300 ml tomate
saltsa (etxean egina)
40 ml oliba olio Gatz pittin bat
NOLA PRESTATU
Egosi pasta ur irakinetan (aurrez gatza emanda) eta, egin denean, hoztu ur hotzetan. Ondoren, erantsi oliba olio sorta bat, pasta ez dadin itsatsi.
Egin lau zati gari zainzuriak eta egosi horiek ere ur irakinetan, 8 minutuz (aurrez
gatza emanda horri ere); xukatu eta gorde geroko.
Kazola apal batean, erregosi baratxuri atala, xafl atan moztuta. Egiten hasi denean, erantsi zainzuriak eta, gorritzen hasten direnean, espagetiak. Berotu guztia minutu erdiz eta eman gatza.
Jarri pasta plateretan eta bota tomate saltsa (aurrez berotuta), nahasketa platerean bertan egin dadin.
Osoko elikagai ugari dituen dieta egiteak
lagundu egiten digu digestioari lotuta dauden
nahasmenduei eta gizentasunari aurrea
hartzen
4 erraza 15-20 5-10
Errazio batek dauka:
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
KALORIAK
18,4%
36913,2%
9,2gGANTZA
6,9%
0,4gGATZA
4,2%
3,8gAZUKREAK
7,2%
1,4g
GANTZ SATURATUA
292929292929bazkidde izateararen en abaababantantantantatailaililailailai kkkkkbazkide izatearen abantailak
026-030 POR TU SALUD EUS.indd 29 27/10/15 19:51
3030303030
zure osasunaren alde
EROSKI markak zure osasunaren alde egiten duen guztia
SEMAFORO NUTRIZIONALASemaforo nutrizionalari esker, jakin egin dezakegu produktuaren errazio batek zer kopurutan ematen dituen kaloriak, azukreak, gantza, gantz saturatuak eta gatza. Gainera, lehen begiratuan jakin dezazun zer jaten ari zaren, koloreekin adierazia dago.
AZUKRE GUTXIAGOGure produktuetatik 28 tona azukre baino gehiago kendu ditugu.
GATZ GUTXIAGOGure produktuetatik 17 tona gatz baino gehiago desagerrarazi ditugu.
GANTZ GUTXIAGONahiz eta gantzak ezinbestekoak diren organismoak behar duen energia lortzeko, ez da komeni egunero hartzen den energiaren %35 baino gehiago izan dadin gantzek emana. Hori dela eta, 211 tona gantz baino gehiago desagerrarazi ditugu gure markako elikagaietatik.
TRANS GANTZIK GABEAKLandare-gantz partzialki hidrogenatuak kaltegarriak dira (horiek izaten dituzte trans gantzak), igo egiten dutelako kolesterol txarra. Horrexegatik desagerrarazi ditugu gantz horiek gure markako produktu guztietatik.
OSOKO ARROZA OLO ESNEAREKIN
OSAGAIAK
800 ml olo esne 50 g arroz
(osokoa) Limoi erdi baten
azala Banillazko izozkia
(zorro bat) Kanela ehoa Azukrea (edaria
ez badu bakarrik erantsiko diogu)
NOLA PRESTATU
Lehenbizi, egosi arroza uretan 40 minutuz. Kazola batean, nahasi olo esnea (gorde basokada bat geroko), limoi erdiaren
Errazio batek dauka:
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
KALORIAK
6,2%
1242,4%
1,7gGANTZA
1,7%
0,1gGATZA
7,1%
6,4gAZUKREAK
1,3%
0,3g
GANTZ SATURATUA
4 erraza 50-1 ordu < 5
azala, izozkia eta arroza. Egosi su eztian 45 minutuz.
Denbora erdia igaro denean, erantsi mantso-mantso gainerako esnea, eta utzi sutan egosten, harik eta nahastura krematsua gelditzen den arte. Banakako ontzietan zerbitzatuko dugu, gainetik kanela hautsa zabalduta.
Zure osasunak du lehentasuna guretzat
EROSKI izan da lehenbiziko banaketa enpresa olo zuntzaren betaglukanoekin egindako ogia merkaturatu duena, zeinak lagundu egiten baitu kolesterola murrizten
de
e
SEMSemaesker, japroduktuazer kopurutakaloriak, azuksaturatuak eta glehen begiratuanzer jaten ari zaren, adierazia dago.
AZUKRE GUTXIAGOGure produktuetaazukre bainoditugu
OSOKO ARROZA OLO ESNEAREKIN
azala, izozkia eta arroza. minutuz.
Denborat
026-030 POR TU SALUD EUS.indd 30 28/10/15 13:11
CM
Y
CM
MY
CY
CMY
K
EROSKI BUITONI COCINERA.ai 1 21/10/15 16:37
erakusleihoa
EROSKIren janari prestatua
Etxean bezala...32
erakusleihoa
032-034 ESCAPARATE EUS.indd 32 27/10/15 19:54
bazkide izatearen abantailak
PAELLA MISTOA Paella on baten sekretuetako bat arroza egiteko erabiltzen den salda izaten da. Gure paella mistoaren salda berdurekin, ganba haragiarekin eta abakando zukuarekin egina da. Ez du inolako zapore-emailerik. Beste osagaia, nola ez, arroza izaten da. Errezeta hau egiteko erabiltzen dena ez da pasatzen, eta bikain mantentzen ditu gorputza eta testura. Oilaskoa ere badu, izter hezurgabetua hain zuzen, eta, horregatik, beste prestaera batzuk baino samurragoa eta zaporetsuagoa da, horietako askok bularkia erabiltzen dute eta.
PERRETXIKO ETA ONDDO RISOTTOA Errezeta honetan erabiltzen den gazta nahasketa ezin gustagarriagoa da: granna padano delakoa, zapore abardurak eta bestelako testurak lortzeko, eta krema gazta bat platerari ukitu koipetsua emateko. Boletus edulis motako onddoez gain, onddo zuria ere badu, eta horri esker, zapore sendo eta nabarmena hartzen du platerak.
HARAGI BOLAK SALTSAN Haragi bolak eta haragi bolak daude. Gure errezeta honetakoak haragi mistoarekin eginak daude -txerrikia eta txahalkia-, eta tarteko neurrian xehatuta dago haragia, ez txiki-txiki eginda, testura hobeto antzemateko. Beste janari prestatu batzuetan ez bezala, prestaera honetan espezieak ez ditugu neurririk gabe erabili haragia ontzeko. Horrela, haragiaren zaporea benetakoagoa da, bere-berea. Saltsa, berriz, berdurekin, tomatearekin eta patata eta txanpioi guarnizio batekin egina dago.
UMMM... ZEINEN GOZOAK!
33
Batzuetan ez delako gogorik izaten sukaldean aritzeko, beste zenbaitetan denboraz larri gabiltzalako, edo, besterik gabe, sukaldean ez garelako ongi moldatzen... Edozein arrazoi da ona EROSKIren janari prestatua dastatzeko: arrozak eta bigarren platerak, mimo eta kontu handiarekin prestatuak. Etxekoak bezalako zaporearekin!
032-034 ESCAPARATE EUS.indd 33 27/10/15 19:54
34
erakusleihoa
Maite dugu zurekin egotea eta zuri entzutea. Horregatik, zure iritzia ematera gonbidatzen zaitugu eta lehenengoz merkatuan jartzen ditugun produktuak eta berrikuntzak zer iruditzen zaizkizun esatera
Hartu gogoan: zure iritziak balio du... eta asko, gainera.
HARAGI BOLAK TOMATEAREKIN Bi errezetetan, haragi bolak berberak dira; haragi mistoarekin eginak, tarteko neurrian xehatuak eta espezia gehiegirik gabe. Plater honetan, berdura askotarikoak eta tomate naturala erabili dira saltsa egiteko.
HANBURGERRA SALTSAN Ez frijituta eta ez ogi tartean. Zergatik ez jarri hanburger on bat saltsan? Horiek ere haragi mistoarekin eginak daude, eta espezia gehiegi erabili gabe. Hanburgerra laguntzen duen saltsa gure sukaldean dagoen oinarrizkoenetakoa eta ohikoenetakoa da: berduratxoak, tomate naturala eta, guarnizio gisa, txanpiak eta patatak.
OILASKOA TXILINDROI ERAN Errezeta honetan neurri ertaineko oilasko izterrak baino ez dituzu aurkituko. Zergatik? Oso erraza da: horiek izaten dutelako proportziorik onena haragiaren eta hezurraren artean. Oilasko naturala da, gehigarririk gabea, egiazko tomate saltsarekin egina, eta tomate frijituarekin.
OILASKO BULARKIA PERRETXIKO SALTSAREKIN Gure oilasko bularkia naturala da, eta ez darama ez gehigarririk eta ez zapore-emailerik. Saltsa egiteko, berriz, produktu naturalak bakarrik erabiltzen dira. Errezeta honek duen ukitu keztatua hirugiharrak ematen dio, hori ere badarama-eta saltsak.
032-034 ESCAPARATE EUS.indd 34 27/10/15 19:54
35
hemengoa eta hangoa
bazkide izatearen abantailak
EROSKI, esnearen sektorearekin
Hemengo esnea eta bidezko prezioan
hemengoa eta hangoa
E snea oso produktu elikagarria da, dieta osasungarri batean lekua baduena. Nutrizio Komunitarioko Elkarteak eta Familiako eta Komunitateko Medikuntzako Espainiako Elkarteak diotenez, haurrek bi-hiru errazio esneki hartu behar dituzte egunean (200 ml-koa bakoitza); helduek bi eta lau errazio artean (250 ml-koa bakoitza); eta adineko pertsonek hiru errazio egunean (horiek ere 250 ml-koa bakoitza). Esnea hartzeaz gain landare jatorriko elikagai gutxi prozesatuak hartzen baditugu, gainera (fruta freskoak, barazkiak, fruitu lehorrak edo lekaleak), mesede baino ez diogu egingo gure osasunari.
Dena den, esnearen dohainak zein diren jakinda ere, beti izaten da eztabaina eta polemika elikagai
EROSKIk erabateko konpromisoz lan egiten du esnearen sektorean ari diren tokiko ekoizleekin. Horregatik, gure saltokietan beti aurkituko duzu inguru horretako abeltzainek ekoizten duten esnea. Hain zuzen, EROSKIn merkaturatzen diren lau litrotik bat tokian tokiko markakoak izaten dira, zugandik oso gertu ekoitziak.
035-037 DE AQUI Y ALLI LECHE EUS.indd 35 27/10/15 19:55
36
hemengoa eta hangoa
EROSKI,esnearen sektorearekin
Bidezko prezioa eskaintzen dugu, iraunkorra urte osoan, jatorriko esne ekoizpenarekin bat datorrena.
horren inguruan. Prezioaren auzia, adibidez, behin eta berriz agertzen da. Bidezko prezio bat ordaintzeko, banatzaileek eta merkaturatzaileek funtsezko zeregina dute. Jakin nahi al duzu zein den EROSKIren politika gai horretan?
TOKIKO EKOIZPENA BABESTUGure dendetatik gertu ekoizten den esnearen aldeko apustu sendoa egin dugu, eta, ondorioz, Kantauri aldean ekoizten den esnea merkaturatzen dugu gehienbat, baita Pirinioetako haranetatik, erdialdeko mesetatik eta Balearretatik datorrena ere.
EROSKIn beti aurkituko duzu zure inguruko abeltzainek ekoitzitako esnea. Gainera, konpromisoa hartzen dugu bidezko prezioa eskaintzeko, urte guztian iraunkorra izango dena, jatorrizko esne ekoizpenarekin bat datorrena eta gure politika komertzialean egonkortasuna bermatuko duena. Hori egin ahal izateko, esneak jatorrian izan duen prezioaren arabera ordaintzen diegu gure hornitzaileei. EROSKIk esnearen sektorearekin duen konpromisoa ez da gauza berria: ekoizle batzuekin 20 urte baino gehiago daramatzagu lankidetzan. Esne hornitzaileekin epe luzeko lankidetza harremanak egin nahi izaten ditugu eta, horrekin batean, aitzindariak izan gara gure markako esneari PLS iraunkortasun zigilua jartzen (Esne Produktu Iraunkorra).
EROSKIn sinesten dugu esnea funtsezko elikagaia dela dieta osasungarri batean. Hona hemen hiru errezeta, esneak sukaldean zenbat eta zer-nolako aukerak ematen dituen ikus dezazun.
Banaketa arloko marken artean lehenbizikoak izan ginen gure markako esnea PLS iraunkortasun zigiluarekin merkaturatzen (Esne Produktu Iraunkorrak adierazi nahi du); Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak bultzatutako ekimena da horrako hori.
Gure esnearen ontzietan ageri da zigilu hori, eta bermatu egiten du esnea eta esnekiak Espainiatik datozela eta kontratatzeko orduan esne sektorearen iraunkortasun ekonomikoa bermatuko duten baldintzak zaindu egin direla.
Esne Produktu Iraunkorrak, jatorriaren bermea
035-037 DE AQUI Y ALLI LECHE EUS.indd 36 28/10/15 13:13
37
hemengoa eta hangoa
bazkide izatearen abantailak
Errazio batek dauka:
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
KALORIAK
15,4%
308g28,4%
19,9gGANTZA
2,2%
0,1gGATZA
22,2%
19,9gAZUKREAK
22,9%
4,6g
GANTZ SATURATUA
ESNE IRABIAKIA JOGURTAREKIN ETA HURREKIN
OSAGAIAK
400 ml esne 400 g jogurt
natural
40 g azukre beltz 100 g hur
NOLA PRESTATU
Irabiatzeko ontzi batean, irabiatu esne gaingabetua jogurtarekin (hozkailutik atera berria izan dadila) eta azukre beltzarekin.
Bota nahastura hori irabiakia zerbitzatuko dugun kopa edo katiluetara.
Zabaldu gainean hur txigortuak, zertxobait zatituta.
4 erraza 5-10
Errazio batek dauka:
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
KALORIAK
5,6%
113g5,3%
3,7gGANTZA
1,4%
0,1gGATZA
15,8%
14,2gAZUKREAK
9,8%
2g
GANTZ SATURATUA
ESNE MERENGETUA
OSAGAIAK
400 ml esne Bi arrautzaren
zuringoak Kanela zotz bat
Limoi 1 30 g azukre
NOLA PRESTATU
Jarri esnea irakiten kanelarekin eta limoiaren azalarekin.
Irakiten hasten denean, apaldu suaren indarra eta, esnea jaisten denean, igoarazi berriz ere. Hiru aldiz egingo dugu gauza bera.
Utzi esnea epeltzen, erantsi azukrea eta sartu hozkailuan hoztera.
Irabiatu bi zuringoak elur puntua hartu arte.
Esnea hoztu denean, nahasi mantso-mantso zuringo horiek biribilean mugituz, eta sartu izozkailuan ordubetez.
Krema izoztu bat balitz bezala hartuko dugu.
4 erraza +1h
Errazio batek dauka:
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
KALORIAK
23,7%
473g21,5%
15gGANTZA
8,1%
0,5gGATZA
41,3%
37,2gAZUKREAK
22,9%
4,6g
GANTZ SATURATUA
OGI ETA ESNE TORRADAK ALMIBAR ILUNAREKIN
OSAGAIAK
3 arrautza 500 ml esne
erdigaingabetu 200 g ogi
(barra bat) Kanela zotz bat Litro 1 ekilore olio Almibar iluna
egiteko: 80 g
azukre 200 ml ur 750 ml esne
erdigaingabetu Laranja 1 Anis aleak
(koilarakadatxo bat)
NOLA PRESTATU
Moztu ogia xerratan eta jarri erretilu batean, esne epeletan beratu daitezen (bota kanela zotza ere).
Esnea xurgatu dutenean, pasatu arrautzetan eta frijitu. Jarri plater batean sukaldeko paperaren gainean olioa kentzeko.
Ondoren, jarri erretilu batean eta zabaldu gainetik azukrea eta kanela (aurrez, nahasi egingo ditugu bi osagai horiek).
Almibar iluna egiteko, txigortu azukrea eltzetxo batean, zurezko koilara batekin eraginez. Erantsi ura, esnea, laranja azala eta anis aleak, eta utzi hamar minutuz sutan.
Bukatzeko, almibarra botako dugu torraden gainera, ongi busti daitezen.
4 erraza 20-30
035-037 DE AQUI Y ALLI LECHE EUS.indd 37 27/10/15 19:55
Eroski NATUR baratxuri morea,Las Pedroeras JIBarekin
Osasuna atal txikietan eta zapore indartsua
38
hemengoa eta hangoa
038-039 DE AQUI Y ALLI AJOS EUS.indd 38 27/10/15 20:21
39bazkide izatearen abantailak
Hemengo produktuen alde egiten dugu apustu
Tokian-tokian egindako 20.000 produktu baino gehiago merkaturatzen ditugu; lehengai bikainekin eta leku bakanetan eginak.
Las Pedroeras baratxuri morea ezin hobea da noizean behin baratxuri zopa bero bat prestatzeko. Aukera hori kontuan izan behar da beti, baina gure gomendioa da baratxuri mota hori eguneroko errezetetan erabil dezazula eta, ahal bada, gordinik. Adibidez, gehien maite dituzuen entsaladetan erabil dezakezu, edo ogi txigortuan zabalduta, edo alioli saltsa egiteko.
Zure gorputzak ez badu ongi onartzen edo digestioa egiteko arazoak badituzu, zati txiki-txikiak eginda har dezakezu eta, murtxikatu beharrean, zuzenean irentsi, urarekin batean.
Eta ez kezkatu baratxuriak ahoan uzten duen zapore sendo, astun eta iraunkorrarengatik. Limoi ura har dezakezu edo sagar bat jan, edo, bestela, menda edo perrexil hosto batzuk murtxikatu. Voil! Etorri bezala joan da!
Baratxuria noiznahi
Eroski NATUR saileko baratxuri moreak Las Pedroeras Jatorri Izen Babestua darama, eta koloreak eta zapore sendoak salatzen dute haren izaera.
B aratxuri more horrek ongi merezia du leku bat gure sukaldeetan, altxor txiki bat baita, gure platerei ukitu berezia emango diena. Espainiako Estatuko lehen baratxuri autoktonoa da, eta Europako Batasunak kalitate irudi gisa onartu du. Ahosabaian antzematen dira gehien baratxuri horren ezaugarriak, eta organismo osora zabaltzen dira haren onurak.
Alizina gehiago duenez (konposatu organosulfuratua da, zapaltzean edo birrintzean sortzen dena), zapore bizi eta sendoa izaten du, eta besteak baino minagoa da. Konposatu horrek, gainera, lagundu egiten du baratxuri horren dohain bereziak sendotzen (zenbait ikerketa zientifi kok azpimarratu dituzte).
Esan bezala, Eroski NATUR izenarekin merkaturatzen dugu Las Pedroeras baratxuri morea; Gaztela Mantxan landatzen da, Jatorri Izen Babestuak baimendutako eremu geografi koetan: Albacete, Ciudad Real, Cuenca eta Toledo. Eta JIBak ezartzen dituen kontrolak eta
egiaztapen probak gainditu behar izaten ditu.
HONI ESKER EZAGUTUKO DUZU...Gure saltokietako apalategietan ikus daitekeen bezala, baratxuria kanpotik estaltzen duten tunikak zuriak edo gutxi tindatuak dira, eta ildaskak izaten dituzte; barreneko tunikak, berriz, baratxuri atalak estaltzen dituztenak, moreak dira,
eta horiek ere ildaskak izaten dituzte. Baratxuria zuria da
kanpotik eta morea barrenetik. Neurri
ertaineko burua edo erraboila izaten du, eta itxura esferikoa edo biribil uniformea. Buru bakoitzak 10-12 atal izaten
ditu, zertxobait kurbatuak, eta
croissant itxurakoak; mamiaren kolorea zuri-
horixka izaten da. Gure frutategietan behar bezala identifi katuta aurkituko duzu Eroski NATUR baratxuri morea, azal zatirik eta atalik falta ez dutela, usain arrarorik gabe, lur arrastoak eta sustrai luzeegiak kenduta, eta kanpotik orban ilunik gabe (lizunaren gisakoak). Horrelaxe erosi behar duzu!
038-039 DE AQUI Y ALLI AJOS EUS.indd 39 27/10/15 20:21
40
hazteko energia
Modu osasungarrian jatea zoriontsu izateko inbertsio bat da. Eta, horretaz gain, bada gure haurrei bizimodu osasungarria egiten erakusteko modua ere. EROSKI Fundazioak apustu handia egin du haurren elikadura ohiturak hobetzeko; haurren artean, izan ere, nabarmen ugaritzen ari dira gizentasuna eta gehiegizko pisua, eta joera hori irauli egin nahi du.
EROSKI Fundazioak Elikadura Eskola jarri du abian, eta zenbait ekimen sustatzen eta antolatzen ditu balio horiek zabaltzeko. Hazteko energia da horietako bat, Lehen Hezkuntzako haurrei, haien familiei
Hemen da berriz ere Imagine Food, sukaldaritza irudimentsu eta osasungarriaren lehiaketa, EROSKI Fundazioak eskolentzat antolatua.
eta eskola inguruari zuzentzen zaion heziketa programa; proiektu ludikoa da, aldaketa horretan lagundu nahi duena. Proiektu horren barneko ekimen gisa, Imagine Food lehiaketaren bigarren ekitaldia antolatu dugu eskolentzat, sukaldaritza irudimentsua eta osasungarria uztArtzen dituena.
Atal honetan ageri diren errezetak lehen ekitaldian jaso zirenen erakusgarri dira. Epaimahaiak 30 marrazki hautatu zituen guztien artetik, eta Peio Gartzia sukaldariak prestatu zituen haurrek proposatutako platerak. Sar zaitez www.escueladealimentacion.es atarian, eta hor aurkitu dituzu xehetasun guztiak. Zatoz eta parte hartu!
hazteko energia
Zure osasunak du lehentasuna guretzat
Orain arte 73.819 haurrek parte hartu dute EROSKI Fundazioaren Elikadura Eskolak eskainitako Heziketa Programan www.escueladealimentacion.es
Irudimenetik platerera
040-042 ENERGIA PARA EUS.indd 40 28/10/15 13:14
bazkide izatearen abantailak 41
2,10 pertsona
bakoitzeko
MARTETAR BERDURAZALEA
OSAGAIAK
Ilar krema Ilarrak 2 arrautza egosi Erremolatxa xerra
batzuk Errukula hosto
batzuk 2 oliba beltz
Ogitxo txigortuak Artoa Tomate 1 (cherry
erakoa)
NOLA PRESTATU
Ilar kremaz egindako oinarri baten gainean, ahoa egingo dugu, ogiarekin ilargi erdiaren itxura emanez, eta begiak ere bai, arrautza egosiekin eta olibekin. Erremolatxa xerrak belarrientzat utziko ditugu, eta artoa sudurra egiteko. Azkenik, antenak jarriko dizkiogu errukularekin eta tomatearekin.
Gainerako gauzentzat... irudimen pixka bat. Eta egina daukazu!
1 erraza 20-30
Errazio batek dauka:
5 eta 10 urte arteko haur batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
KALORIAK
12%
21416%
11gGANTZA
8%
0,33gGATZA
3%
32,5gAZUKREAK
12%
2,3g
GANTZ SATURATUA
bazkide izatearen abantailak
040-042 ENERGIA PARA EUS.indd 41 27/10/15 20:04
42
hazteko energia
0,55 pertsona
bakoitzeko
HEGAZTI TXIMELETA
OSAGAIAK
Oilasko bularki 1 4 letxuga hosto 6 tomate (cherry
erakoak) Erremolatxa
xerra batzuk
(kontserbakoa) Azenario 1 Ozpin saltsa edo
maionesa, gero ontzeko
2 oliba
NOLA PRESTATU
Egin bularkia zerrenda lodietan (egosia, plantxan egina edo ogi irinetan pasatua izan daiteke) eta tximeletaren gorputza egiteko erabiliko dugu.
Letxuga hostoekin eta cherry tomateekin hegalak eta horien apaindurak egingo ditugu.
Erantsi azenario zerrenda batzuk gorputzaren eta hegoen gainean.
Jarri erremolatxa zerrenda batzuk antenak egiteko, eta olibak begietarako.
Ondoren, zerbitzatzeko unean bertan, ondu ozpin saltsarekin edo maionesarekin.
1 erraza 20-30
Errazio batek dauka:
5 eta 10 urte arteko haur batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
KALORIAK
2%
434%
2,8gGANTZA
1%
0,05gGATZA
3%
2,9gAZUKREAK
2%
0,4g
GANTZ SATURATUA
040-042 ENERGIA PARA EUS.indd 42 28/10/15 13:14
CM
Y
CM
MY
CY
CMY
K
EROSKI SANNIA EUKADI.ai 1 26/10/15 16:30
CM
Y
CM
MY
CY
CMY
K
EROSKI PAN EUSKADI.ai 1 26/10/15 16:46
45bazkide izatearen abantailak
edergintza
E skuek eraso handiak pairatzen dituzte egunero: tenperatura hotzak, haizea, uretan maiz ibiltzea... Horregatik, mimoak behar izaten dituzte, zainketak eta, batez ere, hidratazioa. Kasu honetan, prebentzioa da gure lagunik onena, oso zaila baita eskuek berriz lehengo itxura har dezaten behin kaltea egin ondoren. Zure eskuak ongi egon daitezen, aholku erraz hauek aintzat hartu besterik ez duzu egin behar egunero: Ur epelarekin garbitu, ez
hotzegiarekin eta ez beroegiarekin.
Erabili xaboi neutroak horretarako. Garbitu ondoren, garrantzitsua da
ongi lehortzea. Babestu itzazu hotzetik ohiko
eskularruekin edo eskularru motzekin.
Ontziak garbitzeko eta beste garbiketa lan batzuk egiteko, jantzi itzazu gomazko eskularruak, uretik babesteko eta erabiltzen diren produktu kimikoetatik ere bai.
Hidratatu itzazu egunero. Aktibatu ezazu zirkulazioa masaje
txikiak emanez, bai eskuekin edo
bai eskuila leun batekin (azken horrek, gainera, garbitu egingo ditu dermisa eta azazkalak).
Erabil ezazu krema esfoliatzaile bat astean behin. Ondoren, eman ezazu propio eskuetarako den krema bat (geruza on bat).
Eskuetan orbanik ez agertzeko eta garaia baino lehen ez zahartzeko, erabil ezazu eguzkitarako krema gorputzeko gainerako eremuetan bezala -baita neguan ere-, batez ere denbora asko ematen baduzu aire zabalean.
Atal berezia
Eskuak leun-leun neguan ereEsan liteke gure aurkezpen gutunak direla, baina askotan ez ditugu zaintzen merezi duten bezala. Eskuek, gainera, neguaren alderik latzera jasaten dute: hotzak, haizeak eta euriak zigortu egiten ditu maiz. EROSKIk baditu bere markako lurrinak eta edergintza eta ongizate produktuak, emakumeentzat bezala gizonentzat ere, eta hainbat aukera eskaintzen dizkizu eskuak zaintzeko: belle sailekoak dira guztiak, EROSKIn bakarrik saltzen direnak.
Sar zaitez gure web-orrian eta ikusi
belle produktu guztiak; gure edergintzako marka da, EROSKIn
bakarrik saltzen dena: www.belle.eroski.es
belle, zure edertasuna, zure ongizatea
parabenorik
GABEAK2013. urteaz geroztik ari gara parabenoak kentzen kosmetikako gure produktuei
045-048 BELLEZA EUS.indd 45 28/10/15 13:16
edergintza
46
eddddddeeeeerrrrggggiiinnttttzza
ESKUETAKO KREMA HIDRATATZAILEALarruazal mota guztientzat Aloe vera darama,
hammamelisa, urea eta centella asiatica delakoaren estraktua.
Hidratatu eta babestu egiten du.
24 orduko hidratazioa. Testura arina du eta azkar
xurgatzen da. Parabenorik gabea. Test dermatologiko bidez
frogatua.
TRATAMENDU INTENTSIBO ELIKAGARRIALarruazal oso lehorrak Karit gantza darama,
erle argizaria, urea eta hammamelisa.
48 orduko hidratazioa. Parabenorik gabea. Test dermatologiko bidez
frogatua.
Eskuetako kremak, belle sailekoak
ESKUETAKO KREMA, ADINAREN AURKAKOALarruazal helduentzat. Hidratatu eta elikatu
egiten du larruazala. Q10 entzima darama,
eguzki iragazkiak, E bitamina eta almendra gozoen olioa.
Testura arina du eta azkar xurgatzen da.
Parabenorik gabea. Test dermatologiko bidez
frogatua.
KUTIKULEN ETA AZAZKALEN TRATAMENDUALarruazal mota guztientzat Urea darama, B5 pro-
bitamina eta E bitamina. Hidratatu eta suspertu
egiten du. 24 orduko hidratazioa. Parabenorik gabea. Test dermatologiko bidez
frogatua.
045-048 BELLEZA EUS.indd 46 27/10/15 20:16
47bazkide izatearen abantailak
BELLE ZAFIRO LIMA, 15 CM-KOA: iraupen handiko bi alde ditu, eta larruazala bultzatzeko giderra.
BELLE KUTIKULAK MOZTEKOA, METALEZKOA: behealdean, larruazalak bultzatzekoa du, hori ere metalezkoa.
BELLE LARANJONDO MAKILATXOAK: gogortasuna eta malgutasuna konbinatzen ditu azazkaletako larruazala leun bultzatzeko.
BELLE KORINDOI GORRIZKO LIMA: bi alde dituen lima da, ale zuri fi na duena azazkalak leuntzeko eta ale lodi gorria limatzeko.
BELLE LIMA BARRUBIGUNA, BI ALDEKOA: azazkalak moztu eta forma emateko.
BELLE LIMA LEUNTZAILEA, 4 URRATSEKOA: 1, berdindu; 2, leundu; 3, landu eta 4, distira atera.
BELLE AZAZKALETAKO ESKUILA: sakon garbitzen ditu eskuak eta azazkalak,
Ez ahaztu azazkalak
modu eraginkor eta leunean.
BELLE AZAZKALAK MOZTEKOA, LIMADUNA: ezin egokiagoa da eskuetako azazkalak mozteko.
BELLE LARRUAZALEKO ALIKETAK: ebakitzen duen ahoa lekurik zailenetara iristeko diseinatua dago. Era horretan, kontu handiz moztu dezakegu, larruazala urratu gabe eta zauririk eta infekzio txikirik eragin gabe.
BELLE AZAZKALETAKO GURAIZEAK, KURBADUNAK: eskuetako azazkalak moztu eta forma emateko.
BELLE LARRUAZALEKO GURAIZEAK, KURBADUNAK: azazkaletatik kanpora nabarmentzen den larruazala mozteko. Mutur fi n eta zorratza dute, larruazala errazago mozteko.
edergintza
BG
1 Ahal baduzu, ez moztu azazkalak, hobe da limatzea. Egoki egiteko, has zaitez azazkalaren albo batetik eta joan barrenerantz, beti noranzko berean, tolestu ez daitezen.
2Azazkal ahulak badituzu edo erraz hausten bazaizkizu, ez eraman luzeegiak.
3 Limatu edo moztu itzazu beti zuzen.4Ez moztu kutikulak, infekzioetatik babesten
dituzte-eta azazkalak, eta osasuntsu hazi daitezen laguntzen diete. Laranjondoaren makilatxo bat erabil dezakezu kutikulak guritzeko produktu bat eman ondoren, adibidez belle sailak kutikulentzat eta azazkalentzat duen krema (urea eta B5 pro-bitamina ditu).
Har ezazu gogoan: belle sailean denetarik daukazu horiek zaintzeko.
045-048 BELLEZA EUS.indd 47 27/10/15 20:16
edergintza
48
Manikura perfektuaManikura etxean nola egin adieraziko dizugu, eskuak eta azazkalak txukun-txukun eduki ditzazun. Ezinbestekoa da hilean behin egitea!
1 GARBITUKendu ezazu aurreko esmaltea kotoia eta belle sailak esmaltea kentzeko duen edozein produktu erabilita; zapaldu ezazu segundo batzuetan azazkalaren gainean, eta kendu ezazu mugimendu tinkoa eginez gorantz. Presioak lagundu egiten du esmaltea disolbatzen, eta hobeto kentzen da.
2 MOZTUAzazkalak oso luzeak badituzu, erabil itzazu azazkalak moztekoak edo guraizeak. Zuzen moztu behar dira azazkalak, eta gero norberak nahi duen forma eman limarekin.
Azazkalak moztekoak lagungarriak dira azazkalik lodienak eta sendoenak mozteko, eta guraizeak oso egokiak dira azazkal ahul eta fi nentzat.
3LIMATU ETA FORMA EMANAukeratu ezazu zer itxura eman nahi diezun azazkalei -obalatuak, biribilduak, zuzenak, puntadunak-, eta has zaitez limatzen limaren alderik zakarrenarekin, leuntzeko eta forma emateko (beti noranzko berean mugitu behar da lima, eta kontu izan azazkala ez dadin hautsi). Limaren alderik fi nenarekin, biribildu itzazu ertzak.
4BULTZATU ETA GARBITUEman ezazu kutikuletan produktu espezifi ko bat edo gorputzerako olioa eta utzi bere eragina egin dezan, minutu batez masajetxo bat emanez, guritu daitezen. Erabil ezazu laranjondoaren makilatxo bat edo metalezko bultzagailu bat, leun-leun baztertzeko azazkalaren oinarrirantz. Kendu itzazu azaltxoak edo hatz-bizarrak aliketa edo guraize egoki batzuekin, tira egin gabe, kontu handiz moztuta.
5AKABERAHauta ezazu gehien maite duzun laka azazkaletarako eta hartu gogoan funtsezko hiru pauso bete behar direla beti: lehena, oinarrizko geruza emate (distiratsua edo gogortzailea); ondoren, esmaltearen bi geruza; eta, azkenik, top coat edo distira geruza bat. Horrela saihestu egingo duzu azazkalak hondatzea eta horitzea, eta babestu egingo duzu kolorea.
Has zaitez esmaltea erdialdean ematen, kutikulatik gertu, eta pasatu ezazu pintzela alboetatik mantso-mantso. Ateratzen bazara, erabil ezazu laranjondoaren makilatxo bat esmaltea kentzeko produktuan bustita, eta lehortu ezazu txotx kotoidun batekin (azazkala ukitu gabe).
Eta bukatzeko, behin zure azazkalak behar bezala lehortu direnean, eman ezazu gehien atsegin zaizun krema eskuetan!
ESMALTEA KENTZEKOA, EXPRES: Esmaltea desagerrarazteko modurik azkarrena eta errazena. E bitamina eta hammamelisaren estraktua ditu, azazkal mota guztiak zaintzen eta babesten laguntzeko. Test dermatologiko bidez frogatua. Parabenorik gabea.
ESMALTEA KENTZEKOA, AZETONARIK GABEA: Modu eraginkorrean kentzen du azazkal mota guztien esmaltea. Agente bereziari esker, zaindu eta babestu egiten ditu azazkalak, eta, aldi berean, mantendu egiten du horien distira naturala.
Test dermatologiko bidez frogatua. Parabenorik gabea.
ESMALTEA KENTZEKOA, AZETONAREKIN: E bitaminarekin eta agente hidratatzaileekin aberastua dago, azazkalak zaindu eta babesteko. Test dermatologiko bidez frogatua. Parabenorik gabea.
AZAZKALETARAKO LAKA: Kolore sorta zabala eta sasoiko joerak. Parabenorik gabea eta test dermatologikoen bidez frogatua.
045-048 BELLEZA EUS.indd 48 27/10/15 20:17
CM
Y
CM
MY
CY
CMY
K
EROSKI BUITONI.ai 1 21/10/15 16:31
52
alb
iste
ak
Saria
F rankizia erako gure negozio eredua izan da Espainiako Estatuan lanpostu gehien sortu duen frankizia, bai iazko urte osoan eta bai 2015eko lehen sei hilabeteetan ere. Urte eta erdiko tarte horretan, EROSKIk 110 saltoki ireki ditu autogestioko kultura kooperatiboa eredutzat hartuta, eta gai izan gara 666 lanpostu sortzeko. Denda horiek guztiak
abian jartzeko, 29 milioi euroko inbertsioa egin behar izan da.
Arrazoi hori dela medio, Enpresa Frankiziatzailearen Saria eman digute, denbora tarte horretan beste inork baino lanpostu gehiago sortzeagatik. FrankiNorte-Franquicias & Negocios izeneko ekitaldiaren hirugarren aldia egin da berriki Bilbon, eta hortxe jaso dugu aitortza eta sari hori.
Lanpostu gehien sortzen duen frankizia
Urte eta erdian, EROSKIk 666 lanpostu berri sortu ditu eta 29 milioi euro baino gehiago inbertitu dira
U rteko lehen sei hilabeteetako fakturazioa 2.966 milioi eurokoa izan da. Horrek esan nahi du salmenten zifra egonkortzea lortu dela, eta hori lortu da, batez ere, Zurekin denda eredu berria hedatu dugulako eta hainbat frankizia
zabaldu ditugulako. Lehen sei hilabeteetako kontuei dagokienez, 36,7 milioi euroko irabazi operatiboak izan ditugu, 2014. urtean baino %46 handiagoak. Era berean, barne efi zientzia hobetzeko martxan jarritako
Salmentak egonkortu egin dira
Balantze ekonomikoa planei esker, esplotazio gastua 11 milioi euro gutxitzea lortu da, eta horrek %68ko hobekuntza ekarri du emaitzetan, zergen aurretik; hala, zortzi milioi eurotaraino txikitu dira galerak. Azken zortzi urteetako daturik onena da hori. Gastu fi nantzarioak, berriz, %16 hobetu dira; horretaz gainera, zorra berregituratzeko akordioa sinatu da fi nantza entitateekin, eta 70 milioi euro amortizatu dira; horrenbestez, bete egin ditugu bere garaian hartu genituen konpromisoak.
052-053 NOTICIAS EUS.indd 52 27/10/15 20:23
53bazkide izatearen abantailak
E spainiako Estatuan bost milioi pertsona bizi dira pobrezia mugaren azpitik, eta gure laguntza behar dute. Horixe oroitarazten digu Elikagai Bankuen Espainiako Federazioak (FESBAL) lelo honekin: Goseak hor jarraitzen du. Elikagairik gabe ez dago bizitzarik.
Horrela dei egin nahi digu Elikagaien Bilketa Handiaren hirugarren ekitaldian parte har dezagun (hilabete honetako azken astean egingo da).
Eta EROSKIk ere, ohi duen bezala, bere laguntza emango du. Gure hipermerkatu eta supermerkatuetan Elikagaien Bankuetako boluntarioak egongo dira bezeroek ematen dituzten elikagaiak (ez-galkorrak) biltzen.
Azaroaren 27an eta 28an izango da. Lagun gaitzazu laguntza ematen!
Elikagaien Bilketa Handia
Elkartasun kanpaina
Egunean bost errazio fruta eta berdura hartu behar genituzkeela gomendatzen dute, eta bost horietatik bitan berdura izan behar luke. Barazkiei ohiko dietan leku gehiago egiten laguntzeko, EROSKI CONSUMERen Elikadura kanalak gida praktiko bat eskaintzen du berduren eta barazkien inguruan; orain dela gutxi, gainera, berritu egin da gida hori, eta telefono mugikorretan eta tabletetan erabiltzeko moduan jarri da. Orain errazagoa izango zaigu elikagai familia horri buruz gehiago jakitea.Diseinu bisualagoa eman zaio EROSKI Fundazioaren gida horri, eta irakurleak hainbat informazio aurkituko du 31 barazkiren inguruan: zer jatorri duten eta zer motatakoak dauden, zein garai den onena erosteko eta jateko (egutegi batekin), zer-nolako ezaugarri fi sikoak dituzten, nola aukeratu eta kontserbatu, nutrizioaren ikuspegitik
nolako ezaugarriak dituzten, zenbait bitxikeria, nola prestatu, eta hiru errezeta ere bai, bakoitza osagai nagusi gisa erabilita.
Barazkien eta berduren gida berria
Mugikorrak eta tabletak
N ahi al duzu zure seme-alabek jakin dezaten nondik datozen hartzen dituzten produktuak? Nondik ateratzen diren gazta edo patatak? EROSKI Fundazioaren Elikadura Eskolan, Elikadurari eta Ohitura Osasungarriei buruzko Heziketa Programa (PEAHS) eskaintzen da, eta horren barrenean, tailer erakargarri eta praktiko bat, nekazaritzako produktuak egiten dituen tokiko ekoizle baten instalazioetan egiteko; horren bidez, Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailetako ikasleek beren begiz ikusiko dute nola lantzen diren beren inguruan ohikoak diren elikagai batzuk. Orain, ikasgelatik atera gabe ere bizi
daiteke esperientzia hori.Hazteko Energiaren webgunean dagoeneko erabilgarri dago Nire Lurreko Produktuak atala, zeinaren bidez ikasleak nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategi batera joango diren modu birtualean, arrain haztegi
Baserri batean, eta ikasgelatik atera gabe
Hazteko energia
batera edo berotegi batera, leku horietan egunero egiten duten lana ikustera. Bideo bat ere zintzilikatu dugu, Gipuzkoako baserri batean gazta nola egiten duten erakusten duena. Eta laster gehiago jarriko ditugu. Eman izena eta lagundu haurrek ikas dezaten!
052-053 NOTICIAS EUS.indd 53 28/10/15 13:17
Sasoi honetan... Eguberriak
Eroskiren elkartasun izarra
SeleQtia Eguberriak
hurrengo hilean...15eko abendua
Semaforo nutrizionalaZer da?
Semaforoak nutrizio arloko informazio argia eta ulerterraza ematen du aldizkari honetan aurkituko dituzun errezeten inguruan. Zuri elikadura osasungarri eta orekatua eskaintzeko kezkak eraman gaitu informazio argigarri hori jartzera, lagungarria izango zaizulakoan dieta osasungarriagoa egiteko.
Zeri buruzko informazioa ematen du semaforo nutrizionalak?
ERRAZIOA. Elikagai bat jaten dugun bakoitzean hartatik hartzen dugun zatia ulertzen da erraziotzat.
MANTENUGAI KOPURUAK. Jaten den elikagai errazio bakoitzak zenbat kaloria eta mantenugai ematen dituen adierazten du.
EGUNEKO KOPURU GOMENDATUA (EKG). Komunitate zientifi koaren gomendioa da egunean kaloria eta mantenugai kopuru jakin bat hartu behar dela (EKGa, hain zuzen) dieta osasungarria egiteko.
Nola kalkulatzen dira portzentajeak? Emaku heldu bat eredutzat hartuta kalkulatu dira, zeinak 2000 kcal behar baititu egunean (haurrentzako produktuetan ez da erabiltzen eredu hori, eta haien beharrizanak kontuan hartuta kalkulatzen dira). Horretaz gain, beharrak aldatu egin daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fi sikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
ZER ESAN NAHI DUTE KOLOREEK? Gauza batek baino gehiagok baldintzatzen du errezeta batek nutrizioaren ikuspegitik egiten duen ekarpena: zer-nolako osagaiak hautatu diren, bakoitzetik zenbat erabili diren, platerak zer prestaera duen (ez
da gauza bera frijitzea, labean egitea, egostea...) eta zenbateko errazioa jaten dugun.
Errezeta bakoitzean, semaforo nutrizionalaren koloreak ageri dira, errazago ulertu dezazun nutrizioaren ikuspegitik errazio bakoitzari buruz ematen den informazioa. Begiratu bakarrean jakingo duzu errazio batek zenbateko garrantzia duen hartu beharreko Kopuru Gomendatuarekiko.
Horrela, errezeta bakoitzak ematen dituen kaloria eta mantenugai guztiak aintzat hartuta...
...errazio batek ekarpen handia egiten du eguneroko beharrak asetzeko
...errazio batek ekarpen zertxobait txikiagoa egiten du, baina aipagarria hala ere
...errezetaren errazio batek ekarpen txikiagoa egiten du Kopuru Gomendatua aintzat hartuta.
Mantenugai bakoitzak errazio bakoitzean duen balioa zifra absolutuetan emana dator, eta Kopuru Gomendatuarekiko portzentajea ere ematen da.
Errazio batek dauka:
heldu batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta
KALORIAK
17%
33126%
18gGANTZA
13%
1gGATZA
5%
4,4gAZUKREAK
34%
7g
GANTZ SATURATUA
054 SEMAFORO EUS.indd 54 28/10/15 13:18
CM
Y
CM
MY
CY
CMY
K
EROSKI TRESEMME.ai 1 22/10/15 15:49
CM
Y
CM
MY
CY
CMY
K
EROSKI PURINA.ai 1 23/10/15 16:39
Top Related