PARTE HARTZE OINARRIAK 1.- Edozein pertsonak, taldek edo koadrilak hartu ahal izango du parte: norberak bakarrik, ikasle taldeek, kirol taldeek, koadrilek, kultur taldeek …
2.- Berdin dio klipa zer hizkuntzatan egiten den. Horrek ez du eraginik izango epaimahaiaren erabakian.
3.- Adinari eta bizitokiari dagokienez, mugarik ez dago: edonork har dezake parte, GURESKUKLIPen.
4.- Bideoak gehienez 3 minutuko iraupena izango du.
5.-Erabakitzeko eskubidearen inguruko lehiaketa izanik hau izango da bideoetako gai bakarra eta ezingo dira bestelako aldarriak txertatu.
6.- Parte hartzeko talde edo pertsona bakoitzak nahi adina GURESKUKLIP aurkeztu ahal
izango ditu.
7.- BIDALTZEKO PAUSOAK:
Lehenik, Internet bidez, nahi den webgunera (youtube, vimeo, euskaltube…) igo bideoa.
Ondoren, www.gureeskudago.net webgunean inprimakia bete edo honako datuak [email protected] helbidera bidali:
o Izen-abizenak (taldea izanez gero, kontaktuko pertsonarenak)
o Herria
o Harremanetarako emaila
o Harremanetarako telefonoa
o Bideoaren helbidea (aurrez igotako bideoaren interneteko helbidea)
o Ahal bada aurkezpen testutxo bat ere.
8.- SARIAK: bi sari desberdin izango dira:
Lehenengoa herritarren bozketaren araberako saria izango da, hau da, boto gehien lortzen dituen kliparentzako saria. Klip bozkatuenaren saria: 800€
Eta bigarren saria berriz, epaimahai profesional baten araberakoa, klip hoberenari. Epaimahaiaren saria: 500€
9.- EPEAK:
Lanak aurkezteko epea: 2013ko abenduaren 12 tik 2014ko otsailaren 16ra.
Webgunean bozkatzeko epea: 2014ko otsailaren 24tik 2014ko martxoaren 3ra.
10.- EPAIA ETA SARI BANAKETA: Sari-banaketa 2014ko martxoaren 21ean izango da Beasaingo Igartza jauregian arratsaldeko 18:00etan.
11.- Irabazleek ordezkari bat gutxienez bidali beharko dute sari-banaketarako egingo den ekitaldira.
12.- GURESKUKLIP, lehiaketan parte hartzeak arau hauek onartzea dakar. Antolakuntzak
eskubidea izango du jasoko diren bideoak Interneten eskegitzeko eta zabaltzeko, hala nola beste hedabideetan zabaltzeko ere.
13.- Antolakuntzak bere esku izango du elementu iraingarriak dauzkaten bideoak lehiaketatik kanpo uzteko aukera, edota egokiak iruditzen ez zaizkion edukiak baditu.
14.- Antolakuntzak oinarri hauek aldatuko balitu, parte hartzaileei garaiz eta behar bezala jakinaraziko lieke.
Top Related