Lurzoruaren azterketa
Saioa Gorriti
Josune Iñarra
Itziar Larraza
Liher Unanue
Leontxo Valverde
Lanaren aurkezpena eta aurrezagutzen errepasoa Lurzoruaren garrantzia.
Urarekin gertatzen den bezalaxe, lurzorua bizitzaren eta nekazaritzaren oinarria da.Lurzorua emankorra izan dadin, oso garrantzitsua da bere osagaiak behar bezala ezagutzeaz gain, modu egokian erabiltzea. Hau da, fruitu onak lortu ahal izateko, ahalik eta lur orekatuena eta aberatsena behar da.
Proiektu honen bitartez, lurzoruaren osagai eta ezaugarriak ezagutu, laborategian aztertu eta orekatua ez balitz, beharrezko neurriak proposatu eta hartu beharko lirateke hau aberasteko..
Izan ere, jarduera berezi honetan zuen irakasleak "Bateratze Lan" honetan zer lan mota egin beharko duzuen azalduko dizue. Adi egotea komeni da ematen diren azalpen guztiak garrantzitsuak baitira hasieratik zer egin behar duzuen argi izateko.
Eskolako jakintzagaien bitartez, hainbat jarduera elkarrekin osatuko ditugu. Jarduerak aurrera eramateko, zuen lankideekin batera lan egin beharko duzue. Beraz, badakizue… ondo antolatu, elkarlanean aritu eta…
DISFRUTATU!
Prozesua:
Hiru hauexek izango dira proiektua burutzeko osatu beharko dituzun atalak:
• Lana antolatu • Laborategiko jarduerak egin. • Emaitzak aztertu eta ondorioak atera
Bateratze lan honetan modu autonomoan lan egin ahal izatea garrantzitsua da.
Produktua:
Gure baratzeko lurzorua aberasteko proposamenak egin. I
Aurrezagutzak errepasatu:
Kontuan izan, lana aurrera eraman ahal izateko oinarri txiki bat izan behar duzuela. Hala nola..
‐ Informazio iturri desberdinak bilatzen eta kudeatzen jakitea.
‐ Eskuratutako datu baliagarriak azalpen nahiz deskribapen testuen bitartez adierazten jakitea.
‐. Word programa erabiltzen jakitea (testuak, zutabeak, irudiak txertatzea...).
‐ Besteen aurrean aurrez prestatutako informazioa azaltzen jakitea
Oharra:
Jarduera bakoitzaren ondoren ez ahaztu autoebaluazio orria betetzea:
Taldeen antolakuntza eta lan sistema
Zer ikasi:
Baratza ekologikoaren baitako informazioa era sistematikoan jaso, antolatu eta modu digitalean gordetzea.
Zer egin:
INFORMAZIOA GORDETZEKO TOKIA ETA TALDE DINAMIKA ANTOLATZEN.
Eman behar duzun lehen pausua zure ordenagailuan egingo dituzun lan guztiak gordetzeko tokia antolatzea da. Kontuan izan, lan batzuk talde txikian burutu beharko dituzula eta beste batzuk, berriz, zuk zeuk bakarka.
Taldea osatu eta gero (3‐4 kide), koordinatzaile bat aukeratu behar duzue zuen artean, lan komunak gidatzeko eta gordetzeko. Taldeari izen bat jarri behar diozue, taldea modu azkar eta errazean identifikatzeko.
Ekoizpena:
‐ Karpeta komuna: paperezkoa eta digitala, taldearen lanak gordetzeko.
‐ Karpeta indibiduala: digitala, norberaren lanak ordenagailuan gordetzeko.
Koordinatzaileak bi karpeta sortuko ditu: bat paperezkoa eta beste bat digitala, Driven, taldearen izenarekin eta taldekide guztiekin banatuta. Bertan, koordinatzaileak modu kooperatiboan eginiko lanak gordeko ditu. Zuetako bakoitzak beste karpeta digital bana sortu beharko du Driven norberaren izenarekin. Bertan, bakarka egingo duzuen lana gordeko duzue.
Ebaluazioa:
‐ Taldea osatzeko eta lanak banatzeko orduan trebezia adierazi du.
‐ Teknologia berriekiko interesa eta trebetasuna duela adierazi du.
Autoebaluazioa:
Ireki gordeta daukazun, “Nire_auto_ebaluazioa” izeneko dokumentua, jarduera honi dagokion ebaluazioa egin, eta berriro gorde.
Lurzoruaren aldagaiak
Zer ikasi:
Lurzoruaren garrantziaz jabetzea
Lurzoruaren aldagaiak laborategian aztertzea
Ondorioak ateratzea
Bitarteko materialak:
- Fitxak
- Baratzea
- Laborategia
Deskribapena:
Oso garrantzitsua da orain egin behar duzuena ondo ulertzea:
Lurzoruaren aldagaiak 3 ataletan sailka daitezke:
- Aldagai fisikoak
- Aldagai kimikoak
- Aldagai b¡otikoak
Atala Aldagaia Fitxa
Ehundura Lurzoruaren ehundura .docx
Tenperatura Lurzoruaren tenperatura.docx
Porositatea Lurzoruaren porositatea.docx
Materialak Lurzoruaren materialak.docx
Dentsitatea Lurzoruaren dentsitatea.docx
Hezetasuna Lurzoruaren hezetasuna.docx
Erretentzio ahalmena Lurzoruaren erretentzio ahalmena.docx
Ald
ag
ai
fisi
ko
ak
Materia organikoa Lurzoruaren materia organikoa.docx
Kaltzio Karbonatoa Lurraren_azterketa_kaltzio_karbonatoa.docx
P nitratoa_fosfatoa_potasioa_lurrean.docx
N nitratoa_fosfatoa_potasioa_lurrean.docx
K nitratoa_fosfatoa_potasioa_lurrean.docx
pHa Lurzoruaren pH.docx
Ald
ag
ai
kim
iko
ak
Konduktibitate elektrikoa
Lurzoruaren konduktibitate elektrikoa.docx
Baratzeko landareak baratzeko landareak .docx Aldagai biotikoak
Azterketa biologikoa Lurzoruaren azterketa biologikoa.docx
Taulan ikus dezakezuen bezala, atak bakoitzean zenbait aldagai aurkituko dituzue eta atal horietako bakoitzetik, norbere taldeari dagozkion aldagaiak aukeratu beharko dituzue.
Behin aukeraketa egindakoan, ikasleek irakasleok aldez aurretik prestatutako fitxetako gidoiari jarraituz, laborategiko lanak egin, eta ondoren, zuen fitxa osatu. Fitxak erantsitako artxiboetan aurkituko dituzue
Fitxak osatu ostean, taldearen karpetan "Aldagai" izenarekin gorde.
Ekoizpena:
- Aldagai bakoitzari dagokion fitxa
Ebaluazioa:
- Lurzoruaren propietateez jabetu da.
- Laborategian ondo antolatu eta aritu da.
- Taldean lan egiten eta negoziatzen jakin du.
- Ondorioak barneratu dituenean proposamenak egiten jakin du.
Autoebaluazioa:
Ireki gordeta daukazun, “Nire_auto_ebaluazioa” izeneko dokumentua, jarduera honi dagokion ebaluazioa egin, eta berriro gorde.
Egindako lanaren aurkezpena
Zer ikasi:
Jendaurrean hitz egitea, informazioa aukeratzea, egituratzea eta adieraztea.
Bitarteko materialak:
Ordenadorea, kainoia, aurretik osatutako fitxak.
Ekoizpena:
- Aurkezpena.
Deskribapena:
Lurzorua aztertzerakoan landu, ikusi eta ikasitakoa ahoz azaltzea.
Horretarako, aurreko jardueretan jasotako informazio guztia
antolatu, laburtu eta aurkeztu.
Ebaluazio irizpideak:
- Jendaurrean era egokian hitz egin du: hizkera, keinuak…
- Informazioa ondo antolatu du.
- Hizkera berezia erabili du kontzeptu zientifikoak adierazteko
orduan.
- Zientziari dagokionez, ikasitakoa islatzen jakin du.
Autoebaluazioa:
Ireki ““Nire_auto_ebaluazioa” dokumentua eta gaurko lanari
dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.
Ebaluaziorako karpeta prestatzen
Zer ikasi:
Egunero egindako ekoizpenak txukun eta era ordenatuan antolatzea
eta gordetzea. Bide batez, modu arduratsuan auto‐ebaluaketa
egitea.
Zer egin:
Ekoiztu dugun material guztia bildu eta aztertu. Horretarako,
ondorengo pausoak jarraitu.
‐ Zure karpeta berrikusi eta ea material guztia duzun begiratu.
‐ Karatula bat prestatu, lanaren izena, zure izena eta data jarriz.
‐ Lanak nola ordenatuko dituzun pentsatu.
‐ Lanak ordenatu (konpetentzien ordena jarraituz, edo testuak
lehendabizi eta argazkiak gero, edo ....)
‐ Ez ahaztu behaketa orriak, autoebaluazio orria eta abar sartzen.
‐ Ea beste zerbait gehitu nahi duzun erabaki : egindako lanari buruz
zure iritzi bat edota zure gurasoena, argazkiren bat, balorazioren bat,
....
‐Ondoren aurkibidea prestatu.
‐ Azken begirada eman, aurkibidea errepasatu, txukun jarri.
‐ Drivera igo. Karpetari zure izena eman.
Ekoizpena:
‐ Ebaluaziorako karpeta
Autoebaluazioa
Ireki ““Nire_auto_ebaluazioa” dokumentua eta gaurko lanari
dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.
Jarduera bukatu duzu!!!
Laborategiko fitxak
LURRAREN EZAUGARRIEN AZTERKETA
AZTERKETAREN IZENA:
LURZORUAREN EHUNDURA ALDAGAI MOTA:
FISIKOA
AZTERKETAREN HELBURUA: Azterketa honen bidez gure baratzeko lurzoruaren ehundura ezagutzea.
AZALPEN LABURRA: Lurzoruan tamaina desberdineko partikula mineralak daude eta horien arteko proportzioari ehundura esaten zaio. Lurzoruak ura xurgatzeko eta iragazteko duen ahalmena, neurri handi batean, ehunduraren menpe dago. Hori dela eta, landaketa egingo den lurzoruaren ehundura kontuan izatea funtsezkoa da landareak lurzoru horretara ondo molda daitezen. Ehundura sailkatzeko, lurzoruak duen harea-, limo- eta buztin-proportzioa hartzen da kontuan.
MATERIALAK:
● Lur-lagina ● 2 mm-ko galbahea ● Saio-hodia ● Ura
PROZEDURA: 1.- Lurzoru lagin bat hartu. 2.- Ondo lehortu. Egun batetik bestera laborategian utzi edo labetik pasatu. 3.- Lur lagina ondo desegiten eta birrintzen denean, 2 mm-ko galbahetik pasatu. 4.- Saio-hodi bat hartu eta erdiraino lurrez bete. Geratzen den beste erdia urez osatu eta indartsu astindu. 5.- Egun bat hauspeatzen utzi. 6. Hauspeakinaren proportzioa aztertu. Erregela baten bidez, ikusten den zati ezberdin bakoitzaren luzeera neurtu.
EMAITZAK LORTZEKO ARGIBIDEAK: Prozesua bukatu ondoren, saio-hodian argi ikusiko dira eratu diren geruza ezberdinak:
- Ur gardena - Saio-hodiaren hondoan tamainarik handieneko partikulak (harearen tamainakoak) - Gainean, pikor finagoko partikulak (harea finagoa) - Goialdean, materialik finena (limoa eta buztina)
Ehundura, hauspekinaren proportzioa (%) da.
Zuek lortu dituzuen emaitzak eta aurreko datuetan oinarrituz, erabaki zein lur mota daukagun. Lurzoruaren ehundurak, eta horren ondorioz , lurrak duen ura xurgatzeko eta iragazteko ahalmenaren garrantziaz jabetzeko ondorengo simulazioa ikus dezakezue: http://www.naturgaia.net/eima/lurzorua/b11-a.html
ONDORIOAK:
OHARRAK:
LURRAREN EZAUGARRIEN AZTERKETA
AZTERKETAREN IZENA:
LURZORUAREN TENPERATURA ALDAGAI MOTA:
FISIKOA
AZTERKETAREN HELBURUA: Zenbait sakoneratan eta urteko garai ezberdinetan lurzoruaren tenperatura neurtzea.
AZALPEN LABURRA: Lurzoruaren tenperatura, gainazalera heltzen den eguzkiko erradiazioaren eta lurrak bereganatzen duen kantitatearen araberakoa da. Lurzoruaren tenperaturaren banaketa ez da homogeneoa. Sakonerarekin batera, nabarmen aldatzen da. Lurzoruaren tenperatura garrantzitsua da prozesu biotiko eta kimikoetan. Haziak ernamuntzeko garrantzitsua da eta landare bakoitzak bere beharrak ditu. Orokorrean 5 ºC-tik gora ernamuntze-prozesua gerta daiteke.
MATERIALAK:
● Lurrarentzako termometroa
PROZEDURA: 1.- Lurrean termometroa sakonera desberdinetan sartu eta puntu bakoitzeko tenperatura neurtu. 2.- Prozesua urtean zehar, hilabetero, errepikatu.
EMAITZAK LORTZEKO ARGIBIDEAK: Lortuko dituzuen datuak taula eta grafikoen bitartez adierazi.
IKASLEEK LORTUTAKO EMAITZAK:
ONDORIOAK:
OHARRAK:
LURRAREN EZAUGARRIEN AZTERKETA
AZTERKETAREN IZENA:
LURZORUAREN POROSITATEA ALDAGAI MOTA:
FISIKOA
AZTERKETAREN HELBURUA: Lurzoruaren porositatea neurtzea. Laborategiko tresneria era egokian erabiltzea.
AZALPEN LABURRA: Porositatea, oro har, lagin batean hutsik dauden espazioen kopurua deskribatzen duen balioa da. Lurraren porositateak garrantzia berezia du, ura eta airea lurrera sartzea ahalbideratzen duelako. Ura eta airea, bertatik igarotzen dira, sustraiak eta lurrean bizi den fauna hornitzeko.
Lurzoruaren espazio porotsua solidoek okupatzen ez duten lurzoruaren bolumenaren ehunekoa da. Izan ere, gehienetan, lurzoruaren bolumena %50 material solidoz osatua dago (%45 mineral eta %5 materia organikoa) eta %50 espazio porotsua izaten da. Lurrak hobetzeko eta arintzeko, partikulak dituzten materialak erabil daitezke; hala nola, pinu azala, perlita, etab.
MATERIALAK:
● Lur lagina ● 2 probeta (100 ml-koak)
PROZEDURA: Porositatea neurtzeko metodo ezberdinak daude. Guk, asetasun-maila metodoa erabiliko dugu. 1.- Hartu lurraren lagin bat eta probeta batean 40 ml neurtu. 2.- Bigarren probetan 100 ml ur neurtu. 3.‐ Pixkanaka, probetan duzun ura lurraren probetan bota. Ura zeharo bustita geratzea lortu behar duzue, asetuta.
ADI!!! Uraren maila lurraren azaleratik ahalik eta hurbilen geratu behar da. Gehiegi ez bota, beraz!!
4.- Kalkulatu erabili duzun ur-bolumena: Erabili duzun ur-bolumena poroek duten bolumen berdina izango da:(VP) Orain duzuen bolumen totala (VT), hasieran jarri duzuen lur-bolumena (40 ml) gehi erabili duzuen ur-bolumena izango da
EMAITZAK LORTZEKO ARGIBIDEAK: Lurraren ehuneko porositatea, formula honen bitartez kalkula dezakezue:
% porositatea= 100.
. XbolumenaPoroen
totalaBolumen
IKASLEEK LORTUTAKO EMAITZAK
ONDORIOAK:
OHARRAK:
LURRAREN EZAUGARRIEN AZTERKETA
AZTERKETAREN IZENA:
LURZORUAREN MATERIALAK ALDAGAI MOTA:
FISIKOA
AZTERKETAREN HELBURUA: Dekantazio-metodoa erabiliz, lurzoruan dauden materialak bereiztea.
Dekantazio-metodoa ezagutzea
.
AZALPEN LABURRA:
MATERIALAK:
● Probeta ● Ur destilatua
PROZEDURA: 1.- Bete ezazu kristalezko ontzi bat edo probeta bat erdiraino lurzoruaren laginekin.
2.- Probetaren gainontzeko zatia ur distilatuz bete; irabia ezazu gogor 3 minutuz eta utz ezazu mahai gainean.
3.- Itxaron denbora tarte batez (egunak) , behatu gertaturikoa eta marraz ezazu nola gelditzen diren materialak.
4.- Idatz itzazu alboan materialen izenak: materia organikoa, material lodiak eta finak, ura…
EMAITZAK LORTZEKO ARGIBIDEAK: Hona hemen lortu dituzuen emaitzak ebaluatzeko interesgarria izan daitekeen taula:
Granulometria izendapena
USDA sailkapena
IUSS sailkapena
Frakzioa Muga (mm)( Muga (mm) Buztinak
< 0,002 < 0,002
Limoak
0,002-0,05 0,002-0,02
Harea oso finak
0,05-0,10
Harea finak
0,10-0,25
Harea ertainak
0,25-0,50 0,02-0,20
Harea Kodiak
0,50-1,00 0,2-2,0
Harea oso Kodiak
1,00-2,00
IKASLEEK LORTUTAKO EMAITZAK
Margotu ezazu ondoren duzun ontzian lurzoruaren egitura.
ONDORIOAK:
OHARRAK:
LURRAREN EZAUGARRIEN AZTERKETA
AZTERKETAREN IZENA:
LURZORUAREN DENTSITATEA
ALDAGAI MOTA:
FISIKOA
AZTERKETAREN HELBURUA:
Gure baratzeko lurzoruaren dentsitatea lortzea.
AZALPEN LABURRA:
Dentsitatea bolumen jakin batean dagoen masaren kantitateari dagokion magnitudea da.
MATERIALAK:
� 250 ml‐ko probeta � 100 ml ur destilatu � Lurzoruaren lagina � Balantza. � Hauspeakin‐ontzia
PROZEDURA:
1. Balantza erabiliz hauspeakin‐ontzian 100 g lurzoru pisatuko dugu. 2. Probetan 100 ml ur jarriko dugu. 3. Probetara botako dugu lurzoruaren lagina. 4. Probetan ura eta lagina gehituta, zenbateko bolumena duen neurtuko dugu. 5. Amaierako bolumenari hasierako bolumena kenduko diogu laginaren bolumena
zehazteko. 6. Dentsitatea jakiteko, dentsitatearen formula erabiliz kalkuluak egingo ditugu .
EMAITZAK LORTZEKO ARGIBIDEAK:
Dentsitatea kalkulatzeko formula honako hau da:
D=m/V
D: dentsitatea
m: masa
V: bolumena
Gure datu edota neurketen emaitzak formulan sartuko ditugu eta dentsitatea kalkulatu.
IKASLEEK LORTUTAKO EMAITZAK:
ONDORIOAK:
OHARRAK:
LURRAREN EZAUGARRIEN AZTERKETA
AZTERKETAREN IZENA:
LURZORUAREN HEZETASUNA
ALDAGAI MOTA:
FISIKOA
AZTERKETAREN HELBURUA:
Gure lurzoruak duen ur‐portzentajea kalkulatzea.
AZALPEN LABURRA:
Lurzoru batean dagoen lur masaren eta ur masaren arteko erlazioari lurzoruaren hezetasuna deitzen diogu.
MATERIALAK:
� Balantza � Lurzoruaren lagina � Portzelanazko kapsula � Orratz enmangatua � Bunsen metxeroa
PROZEDURA:
1. Balantzan 100 g. lurzoru pisatuko dugu. 2. Lurzoru hori portzelanazko kapsulara botako dugu. 3. Kapsula metxeroaren gainean jarri eta apurka‐apurka berotu egingo dugu orratz
enmangatuaren laguntzaz mugitzen dugun bitartean. 4. Ur guztia lurruntzeko adina denbora pasa denean, lurzoruaren lagina berriro pisatuko
dugu balantzan. 5. Hasierako laginaren masari amaierakoa kenduz, lurzoruko uraren masa kalkulatuko dugu. 6. Lurzoruaren ur‐portzentajea kalkulatuko dugu.
EMAITZAK LORTZEKO ARGIBIDEAK:
Lurzoruaren ur‐portzentajea kalkulatzeko honako formula hau erabiliko dugu:
IKASLEEK LORTUTAKO EMAITZAK:
ONDORIOAK:
OHARRAK:
LURRAREN EZAUGARRIEN AZTERKETA
AZTERKETAREN IZENA:
LURZORUAREN ERRETENTZIO AHALMENA
ALDAGAI MOTA:
FISIKOA
AZTERKETAREN HELBURUA:
Gure baratzeko lurzoruak ura hartzeko duen ahalmena ezagutzea.
AZALPEN LABURRA:
Lurzoruaren ezaugarriak bere osaketaren araberakoak dira. Ezaugarri horien artean iragazkortasunak edo erretentzio ahalmenak garrantzia handia du. Iragazkortasuna, ura hartzeko ahalmenarekin erlazionaturik dago. Lurzorua zenbat eta iragazkorragoa izan, orduan eta errazago utziko dio urari pasatzen. Horrek eragin zuzena izango du gure baratzeko landareen garapenean.
MATERIALAK:
� Balantza � Iragazpapera � Inbutua � 250 ml‐ko probeta � Hauspeakin‐ontzia � Lurzoruaren lagin bat � Humusa, harea, buztina � 100 ml ur
PROZEDURA:
1. Balantza erabiliz, 100 g lurzoru pisatu. 2. Inbutuan iragazpapera jarri eta lurzoru lagina bertara bota. 3. Hauspeakin‐ontzian 100 ml ur jarri. 4. Inbutua probetan ipini eta kronometroa martxan jarri ondoren, ura pixkanaka botatzen
joan 10 minutuz laginaren gainera. 5. Prozesuaren amaieran neurtu probetan zenbat ur dagoen. 6. Prozesu bera errepikatu behar da, laginaren ordez, harea, buztina eta humusa jarrita.
EMAITZAK LORTZEKO ARGIBIDEAK:
Lau prozesuetan, eta 100 ml‐ri probetetan geratu den ur‐bolumena kenduz, lurzoruaren, harearen, buztinaren eta humusaren erretentzio ahalmena lortuko ditugu. Ondoren, emaitza horiek alderatuz, gure lurzoruaren ahalmena beste hiruretako zeini hurbiltzen zaion gehien jakingo dugu. Horrela, gure lurzoruaren iragazkortasuna edo erretentzio ahalmena handia edo txikia den jakingo dugu.
IKASLEEK LORTUTAKO EMAITZAK:
ONDORIOAK:
OHARRAK:
Harea eta buztina eraikuntzako materiala saltzen duten saltokietan eros liteke. Humusa, berriz, loradendetan.
LURRAREN EZAUGARRIEN AZTERKETA
AZTERKETAREN IZENA:
LURZORUAREN MATERIA ORGANIKOA
ALDAGAI MOTA:
FISIKOA
AZTERKETAREN HELBURUA:
Azterketa honen bidez gure baratzeko lurzoruak zein materia organiko portzentaje duen ezagutzea.
AZALPEN LABURRA:
Lurzoruak materia inorganiko edo minerala izateaz gain, oso garrantzitsua da materia organikoa ere izatea baratza emankorra izan dadin. Materia organikoa izaki bizidunetatik eratorria den materia da.
MATERIALAK:
� Bahea (2 mm‐ko zuloak dituena) � Balantza � Lurzoruaren lagin lehorra � Portzelanazko kapsula � Berogailua � Orratz enmangatua � Ur oxigenatua %20 (H�O�)
PROZEDURA:
1. Lurzoruaren lagin lehor bat 2 mm‐ko bahetik igaro. 2. Balantzarekin 10 g lurzoru pisatu eta portzelanazko kapsulara bota. 3. Kapsula berotzen jarri eta laginari ur oxigenatua bota orratzarekin mugitzen duzun
bitartean. 4. Ur oxigenatua botatzen eta lagina mugitzen joan, burbuilek ateratzeari uzten dioten arte. 5. Ondoren, berotzen jarraitu laginak duen likido guztia lurruntzen den arte. 6. Balantza erabiliz, lagina pisatu.
EMAITZAK LORTZEKO ARGIBIDEAK:
Laginaren hasierako masari amaierakoa kenduz, materia organikoaren masa kalkulatuko dugu. Ondoren, honako formula hau aplikatuz, lurzoruaren materia organikoaren portzentajea zehaztuko dugu:
IKASLEEK LORTUTAKO EMAITZAK:
ONDORIOAK:
OHARRAK:
LURRAREN EZAUGARRIEN AZTERKETA
AZTERKETAREN IZENA:
KALTZIO KARBONATOAREN (CaCO3) PRESENTZIA
ALDAGAI MOTA:
KIMIKOA
AZTERKETAREN HELBURUA:
Kaltzioa tarteko elikagaia dela ulertzeko, landareen bizitzarako ezinbestekoak diren gai mineralak ezagutzea eta oinarrizko elikagaiak, tarteko elikagaiak eta oligoelementuak desberdintzea.
AZALPEN LABURRA:
Landareek gai mineralak kontzentrazio desberdinetan behar dituzte ondo hazteko. Elikagaiak, behar duten kantitatearen arabera, honela sailkatzen dira:
‐ Oinarrizko elikagaiak: nitrogenoa (N), fosforoa (P) eta potasioa (K). Landareek ondo hazteko kontzentrazio handietan behar dituzte hauek.
‐ Tarteko elikagaiak: kaltzioa (Ca), magnesioa (Mg) eta sufrea (S). Landareek ondo hazteko elementu horiek behar dituzte, baina neurrian.
‐ Oligoelementuak: burdina (Fe), manganesoa (Mn), molibdenoa (Mo), boroa (B), zinka (Zn), kobrea (Cu)... Elementu horien kontzentrazioak oso txikia izan behar du,
kontzentrazio handietan toxikoak baitira.
MATERIALAK:
‐ Sakonera desberdinetatik jasotako lur laginak
‐ Erloju beirak edo zeramikazko plaka ‐ Azido klorhidriko disoluzioa edo ozpina ‐ Tanta‐kontagailua
PROZEDURA:
‐ Lur laginak erloju beiretan jarri. ‐ HCl disoluzio tanta batzuk bota lagin bakoitzari. ‐ Erreakzioa behatu eta entzun (karbonatoa azido klorhidrikoarekin erreakzionatzerakoan
karbono dioxido gasa sortzen da: burbuilak).
EMAITZAK LORTZEKO ARGIBIDEAK:
Gure lurrean dagoen karbonatoaren presentzia, izandako erreakzio kimikoaren arabera erabakiko dugu:
‐ Ezezkoa. Bi maila: � Eferbeszentziarik ez ikusi, ez entzun (lehenengo maila). � Eferbeszentzia ez ikusi, baina bai entzun (bigarren maila)
‐ Arina: eferbeszentzia txikia. ‐ Sendoa: eferbeszentzia handia. Ez da egokia beste mantenugai batzuk blokeatu baititzake:
P, Mg.
Lortutako datuak zuk aukeratutako dokumentu batean gorde. Eta hurrengo datuak aztertu ondoren, gure lurraren kalitatea hobetzeko hartu beharreko neurria(k) erabaki.
Karbonato kopuruaren arabera, dinamika desberdinak jarraitu beharko lirateke:
‐ Sendoa: lurra deskaltzifikatu. ‐ Arina: 50‐100 kg/Ha karbonato gehitu urteko. ‐ Ezezko bigarren maila: 150‐200 kg/Ha karbonato gehitu urteko. ‐ Ezezko lehenengo maila: 300‐400 kg/Ha karbonato gehitu urteko.
IKASLEEK LORTUTAKO EMAITZAK:
ONDORIOAK:
OHARRAK:
‐ Azido klorhidriko disoluzioa prestatzeko azidoa uretara bota, INOIZ EZ alderantziz; hau da, ura azidora.
‐ Lur geruzaren arabera, karbonato maila nahiko aldagarria denez, froga geruza desberdineko lur eremuekin errepikatzea gomendatzen da.
LURRAREN EZAUGARRIEN AZTERKETA
AZTERKETAREN IZENA:
LURRAREN EMANKORTASUNA: GAI MINERALAK (N, P ETA K)
ALDAGAI MOTA:
KIMIKOA
AZTERKETAREN HELBURUA:
Nitrogenoa, fosforoa eta potasioa oinarrizko elikagaiak direla ulertzeko,
landareen bizitzarako ezinbestekoak diren gai mineralak ezagutzea, oinarrizko elikagaiak, tarteko elikagaiak eta oligoelementuak desberdintzea.
AZALPEN LABURRA:
Landareek gai mineralak kontzentrazio desberdinetan behar dituzte ondo hazteko. Elikagaiak beharrezkoak diren kantitatearen arabera, honela sailkatzen dira:
‐ Oinarrizko elikagaiak: nitrogenoa (N), fosforoa (P) eta potasioa (K). Landareek ondo hazteko kontzentrazio handietan behar dituzte hauek.
‐ Tarteko elikagaiak: kaltzioa (Ca), magnesioa (Mg) eta sufrea (S). Landareek ondo hazteko elementu horiek behar dituzte, baina neurrian.
‐ Oligoelementuak: burdina (Fe), manganesoa (Mn), molibdenoa (Mo), boroa (B), zinka (Zn), kobrea (Cu)... Elementu horien kontzentrazioak oso txikia izan behar du,
kontzentrazio handietan toxikoak baitira.
MATERIALAK:
‐ Bahetutako lur lehorra ‐ Plastikozko koilara ‐ Ur destilatua ‐ Tanta‐kontagailua ‐ Babes eskularruak ‐ Segurtasun betaurrekoak ‐ Nitrato, fosfato eta potasioa neurtzeko
erreaktiboak dituen kit‐a; disolbatzailea, erreaktiboak, erauzte‐ ‐hodia, saio‐hodiak, kolore‐taula eta jarraitu beharreko argibideak.
‐ Bibliografia: “Arregi, I. (2001). Lorategi eta berdeguneak”
(2002) “, “(2002). Cultivos de invernadero, huerta y frutales”, “(2010). Guía práctica de la fertilización racional de los cultivos en España”.
PROZEDURA:
Bi pauso: erauztea eta zehaztapen kimikoa.
a) Erauztea: ‐ Disolbatzailea erabiliz, lurrean dauden gai mineralak erauzi. ‐ Nahastea iragazi.
b) Zehaztapen kimikoa: ‐ Iragazitako likidoa behar diren saio‐hodietan banatu: gai mineral bakoitzeko (N, P,
K) bat. ‐ Saio‐hodi bakoitzari neurtu nahi den gai mineralari dagokion erreaktiboa gehitu
(kolore desberdineko disoluzioak lortzen dira). ‐ Disoluzioen kolorea kolore taularekin alderatu, neurtu den gai mineral bakoitzaren
kontzentrazioa zehazteko. Erabiliko den kit‐ean dauden argibideak jarraitu.
EMAITZAK LORTZEKO ARGIBIDEAK:
Lortutako datuak tauletan sailkatu Excel edo kalkulu‐orriak erabiliz, bertan jaso beharreko gutxieneko datuak hurrengoak izanik:
‐ Lagina jasotako data: ‐ Aztertutako lekua: ‐ Aztertutako lur eremua: ‐ Lur eremuaren sakonera:
1. Lagina 2. Lagina 3. Lagina
Nitratoa (N) Nitratoa (N) Nitratoa (N)
Altua
Ertaina Baxua Batez Altua Ertaina Baxua Batez Altua Ertaina Baxua Batez
Fosforoa (P) Fosforoa (P) Fosforoa (P)
Altua
Ertaina Baxua Batez Altua Ertaina Baxua Batez Altua Ertaina Baxua Batez
Potasioa (K) Potasioa (K) Potasioa (K)
Altua
Ertaina Baxua Batez Altua Ertaina Baxua Batez Altua Ertaina Baxua Batez
Bestetik, nitrogeno, fosforo eta potasio kopuru erlatiboa ezagutzeak zer landare mota landatu erabakitzen lagun diezaguke. Baita landareen hazkuntzarako erabili beharko liratekeen ongarrien aukeraketa errazten ere.
Bila ezazue informazioa horren inguruan eta ondorioak atera. (“Arregi, I. (2001). Lorategi eta berdeguneak”, “(2002). Cultivos de invernadero, huerta y frutales”, “(2010). Guía práctica de la fertilización racional de los cultivos en España”.
IKASLEEK LORTUTAKO EMAITZAK
ONDORIOAK:
OHARRAK:
Denboran eta lur eremuan nahiko aldagarriak diren aldagaiak dira gai mineralak. Ondorioz, frogen errepikapena egitea eskatzen dute aldagai hauek. Gomendioa: 3 froga geruza desberdineko lur eremu bakoitzeko.
Prozedura erabiliko den kit‐aren araberakoa izango da.
LURRAREN EZAUGARRIEN AZTERKETA
AZTERKETAREN IZENA:
LURZORUAREN pH‐a
ALDAGAI MOTA:
KIMIKOA
AZTERKETAREN HELBURUA:
Lurzoruaren azidotasuna neurtzea. Hau da, pH‐aren zein balio duen.
AZALPEN LABURRA:
Lurzoruaren azidotasuna neurtzeko, pH‐a erabiltzen dugu. Izan ere, pH‐aren balioak 1etik 14ra doaz. Hori horrela, gure lurrak pH‐ak zein balio duen zehaztea da helburua. Baratzerako pH‐rik egokiena neutroa izan ohi da. Hau da, pH=7
MATERIALAK:
� Hauspeakin‐ontzia � Beirazko hagaxka � Lurzoruaren lagina � Ur destilatua � pH paper indikatzailea edo Tester
neurgailua
PROZEDURA:
Hauspeakin‐ontzia erdiraino bete lurzoruaren laginarekin. Ondoren, ur destilatua erabiliz, hauspeakin‐ontziaren ¾ beteta geratu arte bete. Ongi irabiatu guztia beirazko hagaxkarekin eta utzi 5 minutu materiala berriro ere hondoan meta dadin. Azkenik, paper indikatzailea edo Tester‐a uretan sartu eta pH‐a neurtu.
EMAITZAK LORTZEKO ARGIBIDEAK:
Tester‐ak zuzenean emango digu pH‐aren balioa. Paper indikatzailearekin, aldiz, pare bat minutu itxaron beharko dugu eta hartzen duen kolorearen arabera jakingo dugu zein den gure lurzoruaren pH‐a.
Lortutako balioaren arabera honako lurzoru mota hauetako bat izango dugu:
pH= 1‐6 Lurzoru azidoa
pH= 7 Lurzoru neutroa
pH= 8‐14 Lurzoru basikoa
Azterketan ateratzen zaigun lurzoruaren arabera, hura hobetzeko neurriak hartu beharko ditugu. Betiere, lurzoru neutroa lortzera jo beharko dugu. pH‐a igo nahi badugu, karea gehituko diogu eta jaitsi nahi badugu, berriz, simaurra edo konposta (luarra).
IKASLEEK LORTUTAKO EMAITZAK:
ONDORIOAK:
OHARRAK:
LURRAREN EZAUGARRIEN AZTERKETA
AZTERKETAREN IZENA:
LURZORUAREN KONDUKTIBITATE ELEKTRIKOA
ALDAGAI MOTA:
KIMIKOA
AZTERKETAREN HELBURUA: Gure baratzeko lurzoruaren konduktibitate elektrikoa, eta horren ondorioz, lurrak duen gatz kantitatea ezagutzea azterketa honen bidez..
AZALPEN LABURRA: Lurzoruaren eta uraren nahasketen eroankortasun elektrikoak lurzoruan dauden gatz kopurua adierazten du.
Lurzoru guztiek gatz pixka bat dute, eta horiek funtsezkoak dira landareak hazteko. Hala ere, gehiegizko gatz kantitateak lurra eta uraren orekari eragiten dionean landareen hazkuntza inhibitzen du.
MATERIALAK:
● Lur lagina ● Balantza ● Iragazki-papera ● Probeta ● Erlenmeyerra ● Edalontzia ● Erloju beira ● Ur destilatua ● Konduktimetroa
PROZEDURA: 1.‐ Hartu lur‐lagin bat eta lehortzen utzi edo labean sartu.
2.‐ Lurra lehortu ondoren, 100 g balantzan neurtu eta laborategiko edalontzi batean, 100 ml uretan nahastu.
3.‐ Ondo irabiatu.
4.‐ Inbutuan iragazki‐papera jarri eta nahastea filtratu. Likidoa erlenmeyerrean jaso.
5.- Konduktimetroarekin, erlenmeyerrean duzun likidoaren konduktibitate elektrikoa neurtu. Unitatea: dSm
EMAITZAK LORTZEKO ARGIBIDEAK: 0 eta 2 arteko eroankortasun balioak, oro har, laboreen hazkunderako onargarriak dira.
Lortu dituzuen emaitzak aintzat hartuz,ondoko konduktibitate taula honekin konparatu.
ONDORIOAK:
OHARRAK:
LURRAREN EZAUGARRIEN AZTERKETA
AZTERKETAREN IZENA:
BARATZEAREN LANDAREAK
ALDAGAI MOTA:
BIOTIKOA
AZTERKETAREN HELBURUA:
Baratzean daukagun lurraren kalitatea, osaketa zein lur azpiko aktibitatea hobetzeko,
lur eremuan hazten diren landareak behatzea eta hauen inguruko informazioa bilatzea.
AZALPEN LABURRA:
Lurra izaki bizidun askoren habitata da. Landareak, animalia eta mikroorganismoak bizi dira bertan. Lurrean dauden izaki bizidunek lurraren propietate fisiko eta kimikoetan eragiten dute, baita alderantziz ere. Lur motaren arabera, izakin bizidun batzuk edo besteak topatuko ditugu:
‐ Lurra ez bada egokia, organismo askok ezin izango dute bertan ez biziraun ezta garatu ere. ‐ Izaki bizidunen eragina lurraren garapenean bi motatakoa da:
1. Mugimendua: honi esker, lurreko partikulak eta materia lurrean zehar mugitu eta zabaldu egiten dira landareen sustraien bitartez.
2. Lurra karbono dioxido, hezetasun eta beste substantzia batzuez hornitzen dute; atmosferarekin egiten dituzten gas trukeei esker, baita materia organikoaren deskonposizio prozesuei esker ere.
Hori dela eta, garrantzitsua da ulertzea, baratzean bizi diren izaki bizidunak lagungarriak direla era kontrolatuan dauden bitartean, onurak ekartzen baitizkiote lurrari.
Landareei dagokienez, baratzean ateratzen den landaretza espontaneoa aldagai askoren menpe dago: lurraren egoera, klima, etab. Orokorrean,gurean bezala, plubiometria ugariko lekuetan, zuhaixka erako eta zuhaitz erako landaretza hazten da. Adi egon beharko duzue, lurrari oreka berrezarri eta kalteak ekiditeko, landaretza hau ongarri bilakatzeko, eta guk landatutako landaretzari elikagaiak ez xahutzeko.
MATERIALAK:
� Koadernoa � Idatzi eta irudikatzeko materiala � Baratzaren mapa � Internet eta ordenagailuak � Argazki kamera � Bibliografia eta webgrafia:
‐ (1998). Huerto escolar. Luna.
‐ “Flora y fauna del huerto”
‐https://sabiduriaenlahistoria.wordpress.com/2016/05/19/psv‐02‐vegetacion‐espontanea/
‐https://www.ecoagricultor.com/asociaciones‐cultivos‐huerta‐organica/
‐http://www.agrhumus.com/malas‐hierbas‐diagnostico‐suelo/
PROZEDURA:
‐ Baratzearen lur eremuan ateratzen diren landare espontaneoak behatu eta identifikatu.
EMAITZAK LORTZEKO ARGIBIDEAK:
‐ Identifikatutako landareak baratzaren mapan kokatu. ‐ Identifikazio fitxa bat egin landare bakoitzeko: onurak, kalteak, erabilerak, hazten diren lur
mota, etab. azalduz bertan. ‐ Landare guztiekin txosten bat osatu. Landare bakoitzeko, irudia, argazkia eta landare
lehorrak gehitu.
IKASLEEK LORTUTAKO EMAITZAK:
ONDORIOAK:
OHARRAK:
LURRAREN EZAUGARRIEN AZTERKETA
AZTERKETAREN IZENA:
LURZORUAREN AZTERKETA BIOLOGIKOA
ALDAGAI MOTA:
BIOTIKOA
AZTERKETAREN HELBURUA:
Baratzaren lur eremuko goiko geruzan dauden izaki bizidunak aztertu eta sailkatzea, lur horren landatze garapena zein den hobeto ulertzeko.
AZALPEN LABURRA:
Lurra izaki bizidun askoren habitata da, animalia, landare eta mikroorganismoekin batera. Lurrean dauden izaki bizidunek lurraren propietate fisiko eta kimikoetan eragiten dute, baina baita alderantziz ere. Lur motaren arabera, izaki bizidun batzuk edo besteak topatuko ditugu:
‐ Lurra ez bada egokia, organismo askok ezin izango dute ez bizi‐iraun, ezta bertan garatu ere.
‐ Izaki bizidunen eragina lurraren garapenean bi motatakoa da. 1. Mugimendua: honi esker, lurreko partikulak eta materia lurrean zehar mugitu eta
zabaldu egiten dira. 2. Atmosferarekin egiten dituzten gas truke eta deskonposizio prozesuei esker, lurra
karbono dioxido, hezetasun eta beste substantzia batzuez hornitzen dute. Hori dela eta, garrantzitsua da ulertzea, baratzean bizi diren izaki bizidunak lagungarriak direla, espezie eta kopuruari dagokionez, era kontrolatuan dauden bitartean. Esan beharra dago, oreka horrek onurak ekartzen dizkiola lurrari.
Animaliei dagokienez, landatze lur motaren arabera, animalia mota desberdinak aurki daitezke:
‐ Hasierako landaketak: bakterioak, onddoak, likenak, ornogabe txikiak, harrak, nemotodoak, artropodoak eta zenbait akaro.
‐ Landaketa garatuetan: zizareak, inurriak, zulakariak; satorra, luhartza...
MATERIALAK:
‐ Lorategirako pala ‐ Plastikozko poltsa ‐ Inbutua ‐ 5 mm-ko sare metalikoa ‐ Tripodea ‐ Ontzi bat ‐ Flexoa ‐ 70º-ko alkohola ‐ Hainbat informazio iturri
PROZEDURA:
- Aukera ezazu kolore iluneko lurzoru zati bat (materia organiko ugarikoa) eta gainetik orbel geruza txiki bat duena.
- Lorategietarako pala edo aitzurtxo batez, har ezazu lurzoru horren lagin bat, 20 cm inguruko sakonerako hondeaketa eginda. Jar ezazu, orbel geruza eta guzti, plastikozko poltsa batean.
- Hondaketatxoa aprobetxatuz, begira ezazu lur hori kolonizatu duten izaki bizidunik badagoen edo aktibitaterik ageri den (inurritegiak, zizare-zuloak, etab.). Idatz itzazu behaketaren emaitzak landa-lanetarako koadernoan eta harrapa itzazu (pintza batzuez) ikusten dituzun ornogabeak. Hori egin ondoren, 70º-ko alkohola duen ontzi batean sar itzazu.
- Goiko marrazkian duzun muntaian oinarrituz, 5mm-ko tarteak dituen eta sare metalikoz tapizatutako inbutu bat prestatu ikastetxeko laborategian. Eutsi tripode edo uztai eta euskarri batean.
- Jarri inbutuaren barruan lehen jasotako lurzoru-lagina, marrazkian ageri den bezalaxe.
- Inbutuaren gainean argia (bonbilla edo flexo bat), eta azpian 70º-ko alkohola duen ontzi bat jarri.
- Piztu argia eta manten ezazu muntaia ordu batzuetan. Argia piztean, animaliek argitik ihes egingo dute eta ontzian eroriko dira.
- “Ornogabeak identifikatzeko klabea” erabiliz, identifika itzazu bildutako ornogabeak eta egizu animalia zerrendaren inbentarioa.
EMAITZAK LORTZEKO ARGIBIDEAK:
‐ Identifikatutako ornogabeak kontuan hartuta, zenbatu espezie bakoitzeko zenbat dauden.‐ Identifikazio fitxa bat egin animalia bakoitzeko. Bertan, lekua, lurzoru mota eta espezie
kopurua aipatzeaz gain, espeziearen zenbait ezaugarri aipatu.
IKASLEEK LORTUTAKO EMAITZAK:
ONDORIOAK:
OHARRAK:
Top Related