Lehen saioaren akta Biteri Kultur Etxea Martxoak 13, 19:00-21:00 Bileran egon dira: 27 pertsona (22 denbora osoz, 5 tartetxo bat) Saioaren edukia: Gai ordena eta azalpena Saioaren aurkezpena:Euskaraz / Gazteleraz
1. Nortzuk gara Parte-hartzaileek bere burua aurkeztu dute bi dokumentuetan.
Zein eremutik zatoz? Parte hartzaile gehienak Arte eta kultura arlotik dator: musika 3 (jam session barne), musika-antzerkia 3 , fotografía 4, literatura 2, pintura / eskultura 3, ilustrazioa/komikia, zinema, dantza sorkuntza, euskal dantzak, arte hezkuntza. Artisautza: josgintza Herri mugimendu/auzo elkarte: aisialdia
Nagusiki, zer egiten duzu? Sorkuntza, ekoizpena: 16 Formakuntza: 5 Zabaltzea formakuntza creación: 4 Bitartekaritza: 2 Besterik: 2
2. Gaur egun erabiltzen diren sormen guneak Hernanin: Guneak (ariketan aipatu direnak): Biteri Kultur etxea, Kaleak/Plazak, Etxea, Gaztetxea, Urumea,Errapia - Zikuzulo, Ave maria, Iturola, Taller pribatua Zertarako (gehien aipatu direnak): Gehien errepikatu den gunea Biteri kultur etxea izan da, eta asetzen dituen behar eta erabilera ohikoenak espazioen erabilerari
dagozkionak dira: bilerak egiteko, dantzarako, erakusketa gelaren erabilera, areto nagusia, ikasgela, liburutegia aipatu dira zuzenean. Horrez gain, wifirako edota materialaren kontsultarako erabiltzen da (liburutegia, musika, dokumentazioa, kableak, baliabideak). Norberaren etxea ere aipatua izan da hainbat taldetan, wifi-entxufe-kafearen erabilera oso nabarmena du, elkartrukerako eta topagunerako ere erabiltzen da, eta batez ere, norberaren material eta baliabidean bertan daudela azpimarratu da. Ave Mariaren, Errapia - Zikuzuloren eta Taller propioaren erabilera nabarmendu dutenek, batez ere gune edo espazio permanentearen ideia aipatu dute, beraien jardunerako baliabide eta materialez hornituak daudelarik: ordenagailuak, pantaila grafikoak, material artistikoa, laborategia, estudioa, proiekzio aretoa, etab. Gune hauetan formakuntza eta tailerrak ere oso aipatuak dira.
Hernanitik kanpo: Guneak (ariketan aipatu direnak): Tabakalera, Koldo Mitxelena, San Telmo Museoa, Dantzagunea, Lokala (herritik kanpo dutenen kasua), Tabernak, Dantzagunea, Kukuka, Teknika (Errenteria), Filmoteka… Zertarako: Aipatu diren guneen artean erabiliena Tabakalera izan da. Erabilera ugarirako definitu da, wifi-entxufe-kafe gunea izateaz gain, elkartrukerako, espazio ezberdinen erabilerarako eta material zein baliabideetarako. Hitzaldiak, konferentziak eta formaziorako Hernanitik kanpo gehien aipatu den gunea ere bada. Formazioa, tailerrak eta hitzaldiak, Hernanin bertan baina gehiago aipatu dira Hernanitik kanpo.
3. Ave María: beharrak Ariketa indibidualetik abiatuta, Ave Maria zertarako izan daitekeen eztabaidatu da. Ekarpen guztiak gaika batu ditugu hurrengo orrialdeetan (horregatik batzuetan errepikatuak daude). Bigarren saioan, ekarpen horietatik abiatuko gara gaiak sakontzeko eta eztabaidatzeko.
Zertarako Elkargunea sortzeko: sortzaileen/diziplinen artean eta herritarrekin - Elkargunea: artistak eta
herritar-gizartea - Diziplina artistiko ezberdinen
elkartrukea bultzatuko duena - Beharrak elkarri betetzeko - Elkarrekin ari - Topagune, elkartruke: diziplina
artistiko ezberdinen gunea (sormen kolektiboa). Herritar eta sortzaileen arteko elkargunea.
- Topagunea ezinbestekoa da. - Elkartrukerako espazio bat izatea,
ikuspegi kolektiboa, ez bakoitzetik bakoitzarentzat
- Sormen prozesu kolektiboak - Elkartrukerako espazio bat,
ikuspegi kolektiboa izatea… Sormen multidiziplinarra, topalekua.
- Elkargunea herri mailako praktiketara
- Sormena multidiziplinarra topa lekua
- Sortzaileentzat eta sortzaile berriak “sortzeko gunea”
- Irekia, zabala, belaunaldien artekoa, elkarlana bultzatuko duena
- Topagune, sinergiak sortu - Herriko elkarte kulturalen arteko
nahasketa - Proiektu interdiziplinarrak
sortzeko gunea - Sortzaileak eta herritarrak
elkartzeko espazioak + prozesuak. Herritarrei irekia egotearen garrantzia, herritarrentzat esperimentazioaren ateak ireki, bai ikusteko eta baita probatzeko ere. Herritarrentzat ahalduntzerako tresna izan dadila.
- Herritarrek sormen prozesuak ezagutu eta gozatzea.
- Sortutakoa herriarekin konpartitzeko gunea, Hernanin kultura sustatzeko gunea ere izango dena
- Biztanle guztientzako espresio kulturalak egin ahal izateko lekua.
Esperimentazioa bultzatzeko - Esperimentazioa, norberaren
espresioa lantzeko - Esperimentatu - esperimentaziorako aukerak - Esperimentazioa eskainiko duen
espazioa - Esperimentatzeko, asmatzeko eta
porroterako… Proiektu esperimentalak ikusteko gunea Agente kulturalak sendotzeko eta ezagutzera emateko - Hernaniko agente kulturalak
sendotzeko urratsak emango diren lekuk bat izatea, ezagutzera emateko baita ere. Elkarteekin lan egin, eskolekin, etab.
- Artista, elkarte bakoitza aukera izateko bere lana besteei erakutsi
- Erakusleihoa Kultura balorearen eztabaida gunea - Kultura balorearen eztabaida gunea - Kultura balorearen eztabaida gunea Ingurumena lantzeko - Ingurumena lantzeko
Ezaugarri nagusiak:
● Elkartrukerako espazio berria ● multidiziplinarra izango dena ● lan kolektiboa eta esperimentazioa bultzatuko duena ● herriarekin harremana izango duena.
Nola Irekia, herriarekin lotura - Kalearekin lotura - Irekia. Eraikinaren kanpoaldea oso
kontuan izan, kanpo eta barruaren arteko muga hautsi, zabaltasuna. Emanaldiak, “Jam”-ak, ingurunea lantzeko ekimenak (edo ingurumena eta sorkuntza uztartzekoak), jolasa… Mugitzen den zeozer.
- Ordutegi itxirik gabe sortzeko aukera
Bizitasuna - Leku bizia - Interbentzioak jasotzeko prest =
bizirik dagoen gunea - Mugimendua eta plastikotasuna duen
etxea imajinatzen dut. - Leku bizia behar du izan - Argitasunez betea Norekin / norentzat
- Adin, gaitasun, jatorri… ezberdineko jendea elkarrekin. Adin guztientzat irekia, umeak (bai adinetik baita fisikoki), aniztasun kulturala, hizkuntza aldetik, eta aniztasun funtzionala kontuan izatea. Senti dezatela ongietorriak direla espazio horretan.
- Aniztasun funtzionala - Topagunea gazteentzat - Kulturalki protagonismoa emakumeak Proiektuka lan egitea - Proiektuka lan egitearen ideia. - Egoitza permanenterik gabea eta
proiektuka funtzionatuko lukeena. Bitartekaritza - Mediazioa - Bitartekaritza Hernaniko agente
kulturalak bistarazteko. Harremanak lotu eta sendotu.
- Gaur egun bitartekaritza geroz eta garrantzitsuagoa izaten da. laguntza eman beharko luke.
Ezaugarri nagusiak: irekia, bizia, pertsona anitzei zuzenduta, proiektuka aritzea eta bitartekaritza aktibatzea. Zer egiteko Sortzeko eta erakusteko - Sorkuntza, ikerketa, ezagutza,
eraikuntza - Sortu jolastuz - Musika laborategia - Expoak (performance) - Eskultura parke / doako museoa - Kontzertu / musika / poesia
emanaldiak / kirol gunea - Eszenatokia: Hitzaldiak,
Kontzertuak, Pelikulak, Antzerkiak - Gorputz adierazpena eta batez ere,
publiko berriak sortzea. Tailerrak, hitzaldiak - Tailerrak bideratu eta garatu - Txiki, gazte eta helduei tailerrak
emateko gune aproposa. Eta hitzaldiak, noski.
Formakuntza profesionala - Formazio espezializatua, adib.
Ilustratzaile eta komikigile internazionalak.
- Formazio espezializatu edo espezifikoa ere antolatuko litzake, sortzaileen behar espezifikoei arreta jarri. Biterin formazioa ematen jarraitu, orokorragoa da kasu gehienetan, hastapenak, etab. eta Ave Marian eskainiko dena Biterin ematen denetik bereiztea.
- formakuntza “profesionala” beharren araberakoa, ekonomikoa ere.
- Formakuntza ez-hasiberrientzat - Formakuntza kulturala eta
ekonomikoa jaso - Formakuntza, tailerrak:
Esperimentazioa eskura
Ezaugarri nagusiak: sortzeko, erakusteko, formakuntza profesionalak antolatzeko, tailerrak eta hitzaldiak.
Espazioak Orokorrean - Hiru pisuko eraikina izateak eman
ditzaken aukerak kontuan izan, funtzionalidadearen arabera antolatzeko.
Gela hutsa / diafanoa - Egongela goxo erraldoi bat,
artista eta herritarren arteko harremanak eta interakzioak erraztuko dituena. Komunikazioa.
- Gela “huts” handia, sorkuntza mota ezberdinak uztartzen dituzten proiektuak garatzeko
- Espazio diafanoak ekipatuak (espazioaren erabilera anitza bultzatzeko)
- Gorputza mugitzeko espazio askea izatea, “eremurik” gabekoa
Gela ezberdinak - Espazio ezberdinak eskura - Gela ezberdinak - Espazio konpartimentatuak Sorkuntzarako gela - Ganbara sortzailea - Aulas de creación - Sala de audio y video Argazkigintza - Taller de revelado - Taller de revelado - Estudio fotográfico - Laboratorio fotográfico - Estudio fotográfico - Argazki laborategi txikia Musika/soinua - Gela bat insonorizatua, musika
taldeak ensaiatzeko, kontzertuak egiteko, jam sesionak…
- Espacio de audición - Grabatua egin ahal izateko tokia /
materiala - Audio – musika grabatzeko lekua Proiekzio espazioa - Sala de proyecciones - Proiekzio bideo espazioa
Erakusketa gunea - Espacio de exposición - Aldi baterako gelak-erakusketak
(multiusos) - Erakusketa gunea - Sala de exposición fotográfica Oholtza - Oholtza / linoleo / espazio
diafano ekipatuak - Tarima eta oholtza, linoleoa - Eszenatoki txiki bat Coworking-a - Coworking - Coworking gune bat, diziplina
ezberdinentzat irekia izango dena. - Idazteko txoko bat, gero ere
ilustratzaile eta agente kultural ezberdinekin bildu ahal izateko.
- Bilera gela txiki pare bat Arte plastikoak - Pintura / marrazketa gunea - Eskultura / taila Formakuntzarako - Aulas de formación Jolasa / aisia - Jolasteko espazioa - Aisia Material biltegia - Material biltegi konpartitua Kafetegia - Cafeteria - Cafeteria - Kafe makina - Kafetegia biltzeko, topatzeko eta
hitz egiteko - Kafetegia edo zeozer hartzeko
aukera izan Parkea - Parkeari garrantzia handiagoa eman
(eszenatokiak jarri, erakusketak, izaera propioa eman)
Ezaugarri nagusiak: - gela hutsa, diafanoa (ekipatuta) - gela ezberdinak, konpartimentatutak
: sorkuntzarako gelak: argazkigintza, musika/soinua, arte biziak, arte plastikoak;
: erakusteko gelak: proiekzio espazioa, erakusketa gela
: besteak - coworking-a - kafetegia, parkea
Materialak - Material eta espazio ezberdinak
eskura (egurra lantzeko materialak, pinturak, gauza berziklagarriak…)
- mozorroak… - Materiala lortu eta erabiltzeko
erraztasunak (alokatzeko aukera?), Tabakaleran egiten den bezala.
- Material ezberdinak erabili ahal izateko aukera
- Herramintak (taladroa, zerra elektrikoa, gubiak…) lortu ahal izatea
- Eskaneo / inprimagailua - Edizio ordenagailuak - Tv gran formato - Imac 27 pulgadas + disco duro 2TB - Wifi (4 aldiz aipatzen da)
Egonaldiak / bekak / beste baliabideak Egonaldiak eta bekak - Egonaldiak eta beka proiektu
propioak garatzeko - Residentziak, bertan “bizi” edo
egonaldiak egiteko aukera izatea sormen proiektuen baitan.
- Proiektuak aurrera eraman ahal izateko bekak eta espazioa
- Proiektu konkretuak garatzeko espazioak -> egonaldiak. Adib. Beka bat sortzea egonaldiekin
- Dirulaguntzak bideratu (KBulegoa) - bekak, laguntzak - Pasioa profesio bilakatzeko
laguntza ekonomikoen beharra.
Aholkularitza - Diziplina batzuetan
espezializaturik diren aholkulariak, adib. Herramintak erabiltzen dakien norbait etab.
4. Ave María: kudeaketa
Taldeetako lanaren azken ariketa hiru kudeaketa ereduren artean hautatzea izan da: erakundetik kudeatua, ko-kudeaketa eta auto-gestioa. Partaide bakoitzak gometsa bat jarri du hiruetako batean Bigarren aukera (ko-kudeaketa) hautatu du partaideen gehiengoak. Hori nola gauzatu ahal den hitz egingo da bigarren saioan. Ekarpen bat ere egin da gai honi buruz: “talde Motor anitza eta irekia sortzaileekin. Horrela, sortzaileek euren erabakietan parte hartzeko aukera izango lukete”.
5. Datorren bilera Helburua: Ave María-ren edukiak eta kudeatzeko erak sakondu. Nola: Gure buruari galdetuko diogu zer informazioa behar dugun gai desberdinak sakontzeko eta informazio hau eman diezagukeena aztertuko dugu. Azpeitiko Dinamoa sormen guneko eta Hendaiako Borderline Fabrikako kideak gurekin izango ditugu, galderei erantzuteko. Martxoak 27, asteazkena 18:30-21:00 (ordu erdi goizago hasiko gara, ez 19:00etan) Biteri Kultur Etxea Zure izena emateko: [email protected]
Top Related