2018ko maiatzaren 16a
L. I.A. Langile Ikastolako Aldizkaria
AURKIBIDEA
IPUIN MOTZAK—ERREPORTAIAK—ALBISTE BITXIAK—DESKRIBAPENAK—OLERKIAK
BERTSOAK—ALBISTE ONAK—AMETSAK—ESAERA ZAHARRAK—ERREZETAK
ESKOLAKO ALBISTEAK—IRAGARKIAK—BIOGRAFIA
AHOLKUAK—ELKARRIZKETAK
L. I.A. hitza aurkitu
aldizkari barruan. Por-
tadakoak ez du balio.
43. zenbakia
Sendavivako - Iratxoak
Egun batean , nire lagunekin Sendaviva–ra joan nintzen, bi gau pasatzera.
Lehenengo goizean, denak koalak ikusten ari ginela , belarretan, kristalezko
bola bat ikusi genuen distira egiten.
Nire lagun batek, bola hartu zuen eta guri erakustera etorri zen.
Orduan, denak batera bola ukitu genuen eta bat-batean, zeru guztia beltza ja-
rri zen. Horretan, beste leku batean geundela konturatu ginen eta lurrera begi-
ratzean, iratxo batzuk ikusi genituen.
Iratxoak, gure lagunak egin ziren eta Zizti herrian geundela azaldu ziguten.
Dena oso polita zen baina handik gertu, azti bat bizi zen eta bere botereekin,
lurralde hura suntsitzen zuen.
Orduan , guk iratxoei, aztia garaitzen lagundu genien eta borrokaren ondoren
nahi genuena lortu genuen.
Ipotxak honi buruz ezer ez esateko esan ziguten eta gero, bolaren bidez Sen-
daviva-ra itzuli ginen nire lagunak eta ni.
EGILEA: Enara Ayerbe
BASOKO GEPARDOA
Bazen behin, gepardo bat Bizkor izenekoa. Baso batean bizi zen bere anaiekin, baina baso horretan ere, tigre bat bizi zen. Gepardoak ez ziren ondo eramaten tigrearekin, gaiztakeria asko egiten zizkielako.
Egun batean, Bizkor tigrearengana joan zen berarekin hitz egitera
baina tigreak ez zuen berarekin hitz egin nahi eta borrokatzen hasi
ziren. Tigrea irabazten zihoan, gainera Bizkorri zauri asko egin ziz-
kion, baina bat batean tximu batek banana azal bat bota zuen lurrera,
tigrea irristatu egin zen eta amildegi batetik erori zen. Tximuen algara
eta txaloen artean Bizkor poliki-poliki altxatu zen eta zauriak miazka-
tuz bere anaiengana joan zen.
Hortik aurrera, pozik bizi izan ziren gepardoak beraien basoan.
AXIER
BOCCIA
Boccia ,Pelota jokuen barruan sartzen den kirol egokitua da,bereziki Garun paralisia dugu-
nontzat.
Banaka,bikoteka edo taldean jolas daiteke. Kontaktu fisikorik ez duen jokoa da.Gurpildun
aulkian jolasten da.
1984.urtetik Joko Paralinpiko bezala onartua dago.
Pelotek,270g pisatzen dute eta 8,3zmko diametroa dute.
6 pilota urdin,6 gorri eta txuri batekin jolasten da. Bi jokalarien artean banatzen dira kolo-
reko pelotak,batek gorriekin jolasten du eta besteak urdinekin. Txandaka,lau botalditan bo-
tatzen da txuria eta koloretako pelotekin txuriarengana gehien hurbildu denak irabazten
du.
Kirol honen entrenamenduak Lasarten egiten ditut eta joan den Igandean,Donostian ira-
bazi egin nuen.
XUBAN
DANTZA
Maiatzan dantza nazio arteko hilabetea denez Astindu dantza
elkartearen eskutik, bertaratzen direnek dantzan eta dantzarekin
gozatu ahal izango dute maiatzako larunbat guztieta zumaian.
Gaur egun zumaian bizi da Celine Illarramendi dantzari ezaguna.
Celine Lyonen jaio zen, Frantzian. Bere birraitona eta birramona
Aizarnakoak zituen.
Euskal herrian gaur egun dantza modernoa, neoklasikoa, balleta
zein egoeratan dauden galdetuta, baikor erantzun du Celine
Illarramendi.<Azken urteontan mugimendu handia sortu dela
uste dut. Duela hamar bat urte gehienek ez zituzten begi onez
ikusten horrelakodantza diziplinak, baina, Donostian, Miarritzen
eta beste hainbat lekutan eman dituzten pausoei esker, azken
urteontan dezente egin du hobera egoerak>
Maider Iriondo
L. I.A.
AMETSA
Egun batean, Vilarzarzilo herrian geunden oporretan nire gurasoak eta ni.
Nire amak etxe bat alokatu zuen denboraldi bat pasatzeko eta 11:30tan gelditu ginen etxekoandreare-
kin. Etxekoandrea poz pozik zegoen geuri etxea uzterakoan. Baina nik zerbait susmatu nuen. Etxeko
giltzak eman eta ziztu bizian abiatu zen bere auto ziztrinean. Oso herri lasaia zen hura bere baserrie-
kin, bere etxeekin, bere zelai berde zabalekin eta bere mendiekin. Baina arraroa zena oso jende gutxi
bizi zela bertan, herriko ahalmenaren %15 bakarrik.
Etxeak zelai berde bat zuen terrazan, eta tresnak gordetzeko txabola bat ere bai. Lehenengo eguna
kanpoan pasatu genuen hango mendi batean. Etxera itzuli eta afaldu egin genuen, telebista ikusi eta
denak ohean sartu ginen. Nire ama eta aita ondoko gelan zeuden eta ni bakarrik. Zurrungak entzuten
nituen ama eta aitaren gelatik. Nik ezin nuen lorik egin ez baitzen ohea nire etxekoa bezalakoa. Terra-
zara begira gelditu nintzen. Bat-batean terrazan zegoen txabolan argia ikusi nuen. Ni ama eta aitaren
logelan sartu eta ikusitakoa esan nien. Beraiek lo egitera joateko, ordua zela esaten zidaten. Baina nik
azkenean esan nien:
-Ez badidazue txabola laguntzen txabolara hurbiltzen ezingo dut lorik egin.
Beraiek hori entzundakoan ziztu bizian altxa, etxeko zapatilak jarri eta nirekin joan ziren txabolan zer
zegoen ikustera . Momentu horretan ni oso kezkatuta nengoen baina nire gurasoak berriz lasai-lasai
oraindik lo ziren eta. Aita izan zen lehenengoa sartzen txabolan gero nire ama eta gero ni. Ez zegoen
ezer ere ez txabolan baina bat batean atea itxi zen. Hortxe zegoen gizona laban batekin eta labanak
odol lehorra zeukan.
Gizona, lehenengo niregana etorri zen eta labanarekin jo behar zidanean esnatu egin nintzen eta kontu-
ratu nintzen dena amets bat zela.
Egilea: Ekaitz Loiarte
AMETSA Kaixo ni Nora naiz eta amets bat kontatuko dizuet: Atzo, egun neketsu baten ondoren, ohean loak hartu nuen eta amets oso arraroa izan nuen: Ikastolas esan ziguten Italiana joango ginela! Denak oso pozik jarri ginen. Hurrengo egunean, denak maletekin prest leuden eta aeroportura iristean oso urduri ginen. Behin Italian egonda pizza guztiak jango ditut- esaten nien nere lagunei. Italiana iristean, Pisa torrea bisitatu genuen. Denak oso ondo ginen baina batbapatean, mareatzen hasi nintzen, nire lagunak irakasleei abisatu zieten, baina ni lurrera erori nintzen. Hospitalera eraman ninduten eta orduan susto batez esnatu nintzen. Momento hartan konturatu nintzen ez nengoela hospitalean, etxeko ohean baizik. Egiaz, pena hartu nuen, ez hospitalean nengoelako, Italian ez nengoelako baizik. Nora 5.A
Ametsa
Hernani ohorezko mailakoen partidua ikustera joan naiz nire
lagunekin Zubipera eta nola ez, animatzera!
Partidua oso garrantzitsua da, Hernaniko taldeak gaurko hau
irabazten badu hirugarren mailara igoko da.
Oso ondo hasi dira lehenengo zatian. Aritzek gola sartu du
buruz eta atsedenera joan dira.
ZE ONDOOOO!
Arbitroak bigarren zatiari hasiera eman dio eta bi minutu igaro
ondoren penalti adierazi du Ordiziaren alde eta kapitainak
poste gol sartu du. Deskontura arte ez da golik ikusten eta ar-
bitroak bost minutu luzatu du. Laurogeita hamabost garren
minutuan Ordiziak bigarren gola sartu du eta ….
Pi.. Pi..Pi ..
Uste nuen arbitroa bukaera ematen ari zela, baina …. desper-
tadorea zen!
Eskerrak ametsa zela.
EA HERNANIK IABAZTEN DUEN EGITAN
Egiea:Asier Vicario Bakero
IPUIN MOTZA
Behin batean, bazen Osinaga bailaran gazte bat txirrindularia izan nahi zuena.
Bi anai arreba zituen, anaiak 5 urte zituen eta etxeko txikiena zen, beste arre-
bak berriz 16 urte zituen eta berak 18. Bere gurasoak oporretan zeuden. Be-
rak Ainhoa izena zuen, bere arrebak Jone eta bere anaiak Jaimito.
Egun batean karreretan parte hartu nahi izan zuen eta talde batek esan zion
Guk utziko dizugu gure taldean karrerak egiten baina baldintza batekin, oso
ona izan behar duzu, bestela ez.
Bere lehenengo karrera Paris-Nizan izan zen. Azken egunean hirugarren sartu
zen baina besteetan lehena. Horregatik sailkapen orokorrean lehena bukatu
zuen eta taldeko nagusiak esan zion:
Holako txirrindulari gehiago behar ditugu.
Eta hala bazan edo ez bazan atera dadila gudarien plazan.
Xuhar
PERRETXIKO RISSOTOA
OSAGAIAK:
4 eskukada arroz
4 onndo handi edo lau eskukada perretxiko
3 tipulina
2 baratxuri
Piper berde ale erdi
Haragi edo barazki salda
Baso erdi ardo txuri
Parmesano gazta
Goilarakada bat gurin
5 goilarakada oliba olio
Gatza
Piper beltz hautsa
NOLA EGIN:
Perretxikoak sukaldeko heze baten laguntzaz garbitu
Perretxiko/onddoaren txapela eta oina laban baten laguntzaz banatu
Barazkiak, tipulina, baratxuria, onddo oina eta piper berdea zatu txikitan egin
Txapela gainontzeko barazkiak baino zati handiagotan egin. Eskuarekin apurtuta ho-
be
Zartagin batean, 4-5 koilarakada oliba olio jarri eta onddo txapelak izan ezik, gainera-
ko barazkiak gorritzen jarri su ertainetan
Barazkiak ongi gorritutakoan arroza eta onddo txapel zatiak gehitu eta nahastu su
bizitan pare bat minututan
Ardo txuri edalontzi erdia gehitu eta 2-3 minutura salda
Salda gehitu eta su bizitan egosi lehen 3-4 minututan goilara baten laguntzaz aldiren
batean eraginez eta paderan arroza ondo sakabanatuz
Su ertainera jetsi eta gatzipertu nahieran
Beste 10 minutuz egosi eta arrozaren puntua apurtxo bat gogor dagoela, gurin goila-
rakada eta parmesano gazta eskukada bat gehitu
Sutik kanpo, goilararekin eragin kremats geratu arte .
LIBE
BERTSOA
DOINUA:Pello Joxepe
Kaixo lagunak iritsi zaigu
Azken irrasaioa
Ostiralero izaten genun
Lehia ta dibertsioa
Ta hona hemen gure partetik
Ikasleon desioa
E-uskarazko irrati on bat
lortzeko ilusioa
Hodei Garaialde
LIMOIZKO MOUSA Osagaiak:
3 yogur natural
2 limoien zukua
Bote bat esne kondensatua 250gr.
Egiteko era:
Osagai guztiak nahastu eta tXikitu egiten
dira katilu batean.
Nahi baduzu ahal duzu txokolate irabiatua,
intxaurrak edo urrak bota.
On egin!!!!
JAKES
JOKOGAME
Joko bat behar duzula?
Jokogame denda berria duzu Urbilen, han joko mordoak dituzu: Nin-
tendorako, Play ststion-erako…
Eta denda honetan gainera ez dago plastikorik.
Ez duzula astirik hona etortzeko, gure web-gunean sar zaitezke
WWW.JOKOGAME.COM
EGILEA: HARITZ
PELUCAS LUCAS
ETBK PELUCAS LUCAS AURKEZTEN DU OSO APROPOSA BURUSOILEN-
TZAT .EGUNEAN 3 ALDIZ EMAN ETA MELENA HAZTEN DA .MENTA USAI-
NA DU .ETA DENA PREZIO ZORAGARRI BATEAN 14,99EUROREN
TRUKE .EROSI DENDETAN EDO ONLINEZ WWW.PELUCASLUCAS.COM-EN
SARTUTA
OIER AZPEITIA
MIREAIA BELM0NTE
Mireia Belmotesen izen osoa Mireia Belmonte García da,
Bartzelonan jaio zen 1990eko azaroaren 10ean, orain 27 ur-
te ditu.
Mireia igerilari profesionala da, hainbat joko olinpikoetan
parte hartu du hala nola, Pekineko joko olinpikoetan
2008an, Londresen 2012an eta azkenik Rion 2016ko
olinpiadetan.
Olinpiar joko guzti horietan irabazi ditun dominak hauek
izan dira: Londresen bi zilarrezko domina 800m libreetan
eta 200m tximeleta estiloan, Rioko joko olinpiadetan urrez-
ko domina bat irabazi zuen eta hortik gutxira Europako eta
munduko txapelduna izan zen.
Glasgowen ere hiru urrezko domina irabazi zituen: 400m
eta 800m librean eta 200m tximeleta estiloan. Europako
piztina txikiko txapelketan bederatzi urrezko domina irabazi
ditu eta bi zilarrezko.
Oraindik Bartzelonan jarraitzen du bizitzen eta ia egunero
ordu bat edo bi entrenatzen du.
NAIA M.
SOFIA CARSON
Sofia Carson altua eta argala da, ile
luzea eta marroixka du eta begiak
txikiak eta marroiak ditu.
Oso ondo jazten da. Bere kolore
gustokoena gorria da.
Sofia Carson abeslari famatua da
eta aktorea ere bai.
Pelikula hauetan atera da: Los Des-
centientes lehenengoan eta bigarrenean, Cenicienta, Cangu-
ros en apuros eta gehiagotan.
Serie batzuetan ere atera da: Luna naiz, Austin eta Ally etb.
Oso aktore eta abeslari ona da.
MARTINA STOSSEL
Martina 1997ko martxoaren 21ean Argenti-
nan jaio zen. Martinari txikitan Tini, Tinu,
Tinita eta Marty deitzen zioten eta orain Ti-
ni deitzen diote.
Tinik ile motsa eta marroia du. Bere begiak
marroiak dira eta irri barre handi bat du.
13 urterekin Violetta serieko protagonista izan zen 3 tenporadetan. Violetta
seriea bukatu eta gero 2016an bere pelikula estrenatu zuen “Tini el gran cam-
bio de Violetta” izenekoa.
Aiora
JERONIMO RULLI
Rulli La plata herrian, Arjentinan jaio zen 1992 ko Maiatzaren 20 ean.
Berak atezain moduan jokatzen du 1 zenbakiarekin,Errealean. Bera Estudian-
tes de la platan hasi zen atezain modua.
Estudianteskin 2010 ean Argentinako lehen maila irabazi zuen.2015teko
martxoaren 26 ean realak Rulliri 2016rarteko konntatua egin zio Claudio Bravo
ordezkateko asmotan.
Rulli azken 2 hilabetetan rulli lesionatua egon da.Ia rulli errekuperatua dago.
EGILEA: Ekain Errazkin.
NEREA MAZO
Nerea Mazo, Bilbon jaio zen, 1998ko urrian. Orain 19 urte ditu eta abeslaria eta
aktorea da.
2017an Go!azen telesai famatuan atera zen. Bertan Nikole izena zuen, eta
gaiztoaren papera egiten zuen.
Berarentzat, Go!azen izan da telasai zaienetako bat .
Bere aita ere aktore lanetan aritzen da Aitor Mazo.
Nereak instagramen 7.274 garraitzaile ditu eta face-
booken 487 lagun.
Orain Burdeosen bizi da.
Egilea:Nahia Elosegi
Top Related