Download - Katalogazioak batx 1

Transcript
Page 1: Katalogazioak batx 1

AZKEN KATALOGAZIOAK

BATXILERATOAK

Liburu honek Bernardo Atxagaren aurreko guztiak hartzen ditu bere baitan. Irakurleek lehendik ere ezagunak zaizkien pertsonaiak eta gaiak aurkituko dituzte orrialde hauetan, eta, tarteka, Obabakoak edo Gizona bere bakardadean bezalako liburuen barruan sentituko dira. Aldi berean, ordea, berria egingo zaie dena: mundu zabalagoa eta sakonagoa aurkituko dute, giza esperientziari estutik lotzen zaiona. Bernardo Atxagak berak elkarrizketa batean adierazi zuen bezala:«Orain arteko guztia sartu nahi dut liburu batean, eta nire idazle bizitzako atal bat itxi berriro hutsetik hasteko. Horrez gain, jakin-mina daukat, noraino iritsi ote naitekeen lehengo bideetatik, zer-nolako obra idatz dezakedan».

Page 2: Katalogazioak batx 1

AZKEN KATALOGAZIOAK

BATXILERATOAK

Nobela honek Bedania izeneko herri txiki batean dauden bi baserrien historia kontatzen du. Babilonia eta Moabe San Juan eta San Antonio mendien artean dauden bi baserri dira. Horregatik, istorioa bi zatitan banatuta dago: batean, Moabeko Margarik Lurruspeko Marirekin izaten dituen elkarrizketak azaltzen dira, eta, bestean, Babilonia

baserrian dauden gertaerak.

Page 3: Katalogazioak batx 1

AZKEN KATALOGAZIOAK

BATXILERATOAK

Irakurle eta idazleen belaunaldi oso bat markatu du liburu honek, askoren gogoan iltzaturik geratu baitira bertako hitz eta ipuinak, nolabait izendatzekotan lilura deituko genukeen sentimendu batez. Horrela definitu zuen Aingeru Epaltzak sentipen hori, argitaratu zeneko hamar urte bete zirenean: "Orduko lilura, bere horretan zegoen, batere apaldu gabe. Lilura, haren orrialdeek ageri duten kosmopolitismoak. Lilura, idazkera dotore nahastezinak, egilearen ama-hizkeraren eta gure klasikoen ekarpenak uztartzen dituenak. Lilura, esaldi zehatz neurtuen elkar josketak isurtzen duen manierismoak. Lilura, hasi eta buka, istorio bakoitza bideratzerakoan erakusten duen birtuosismoak". Ipuin-bilduma honek sortu dituen laudorio ugariak bezain esanguratsua da euskal literatura osoan izan duen eragina, Narrazioak irakurri ondoren ezin baita berdin idazten jarraitu; beharbada ezingo duzu mundua berdin ikusten segitu.

Page 4: Katalogazioak batx 1

AZKEN KATALOGAZIOAK

BATXILERATOAK

Futbolaren munduan girotutako nobela umoretsu eta kritikazkoa idatzi du Joan Mari Irigoienek. Eneko Ortegak txikitatik eduki du garbi futbolaria izan nahi zuela, bazituen dohainak eta horretara bultzatzen zuen inguruak ere. Arrakasta lortuko du: Reala eta Bartzelona, Euskadiko zein Espainiako selekzioaren elastikoak jantziko ditu; diruarekin batera ospea, emakumeak eta beste lortuko ditu, baina baita arrakastaren zama ezagutu ere.

Page 5: Katalogazioak batx 1

AZKEN KATALOGAZIOAK

BATXILERATOAKTxemak galdu egin du bere betiko neska-laguna, Eider, auto-istripu batean. Hura ahaztu nahi eta ezinik dabilela, Eiderrek aurreko urtean Irlandara egindako bidaiaren egunkari bat topatuko du Txemak, klabe sekretuz babesturiko disketean. Eiderren arimarekin bat egiteko eta ondoren betiko ahazteko asmoz, bidaia hori bera berregitea pentsatu du Txemak, eta Irlanda mitiko horren bila abiatzen da, disketea poltsikoan, zer topatuko duen jakin gabe. Oso erromantikoa da abiapuntua, baina kontuz, ezer ez baita lehen begiratuan dirudiena. Ustekabe ugari ditu Txemak zain, eta irakurleak irribarrez deskubrituko ditu bideko sorpresa horiek guztiak. Izan ere, itxura sinple eta sentimental baten azpian ezkutatu du Gabiriak bere gaiztakeria: hain da kokoloa Txema hori, hain da naif-a Eiderren egunkaria; maila desberdineko irakurketak uzten dizkigu egileak: berehalakoa, zuzen-zuzen eta erraza, edo sujerentziaren bidez erdi estalian doana bestela, sinbolismoz beteriko ipuin ederrak barne. Gazte batzuen abenturen nobela duzu esku artean, gazte batek idatzia; maitasunari buruzko eleberria ere bai, mezu ironiko bezain anbiguoa duena; Irlandan zehar egindako bidaiaren kronika ere aurkituko duzu, turistarentzako amu guztiak bertan dituela: bai Connemarako ikuspegi miresgarriak, bai IRA bera; labur esanda, idazlan fresko, arin, atsegin eta mamitsua, egile ausart baten lehen fruitu heldua.

Page 6: Katalogazioak batx 1

AZKEN KATALOGAZIOAK

BATXILERATOAK

Etxe-okupazioak, asanbladak, rock eta punk musika emanaldiak, amodioa, drogak, polizia, manifestazioak,... baina batez ere Azkoitiko gaztetxea da protagonista liburu honetan Nikoren eskutik, Xepe gaztearen eskutik, eta Pipiren eskutik. Pipi idazlea bera da. 1984-86 da urte-sasoia.

Page 7: Katalogazioak batx 1

AZKEN KATALOGAZIOAK

BATXILERATOAK

Carlosen ezkontzan ezagutuko dute elkar Mikelek eta Luciak. Baina euren artean gertatutakoa isilpean gorde beharko du Mikelek, Naroak ezer jakin ez dezan. Luciak, berriz, Marta bere ahizpari sekretu mingarri bat dauka argitzeko; gutun batean idatziz kontatuko dio bere egia osoa. Naroa ere Mikeli esatera ausartzen ez den gezur batean harrapatuta dago.Esan ezin direnei edota esatea komeni ez direnei buruzko eleberri honetako hiru istorioak ustekabean gurutzatuko dira. Eta halabeharrez edo, bizi dituzten pertsonaien sekretuak bere horretan geratuko dira, ezagutzera eman gabe. Izan ere, idazleak berak dioen bezala, guztia ezagutzea ez da beti ona; gehienetan, ez jakiteak babestu egiten gaitu. Egiak aurpegi asko baititu eta gezurrak ere bai. Eta batzuetan, gezurra da egiaren

aurpegietako bat.

Page 8: Katalogazioak batx 1

AZKEN KATALOGAZIOAK

BATXILERATOAK

Warner gazte hitler-zale bat da gerra aurreko Alemania nazian. Sekretu handi bat gordetzen dute bere familian, eta sekretu hori ageriko egiten denean, ihes egitera behartuta egongo da Warner Europan barrena: Triestera aurrena, Frantziara gero.Lertxundik, hausnarketa eta ekintza, suspensea eta jakin-mina elkar txandakatuz darama irakurlea oztopoz- oztopo azken liluragarriraino.Eleberri honek ez du inor hotz utziko. Gogoan iltzatuta geratzekoak dira gertatzen diren gauzak, esaten diren hitzak, isiltzen direnak, eta, batez ere, bere orrialdeetan barrena aurkezten zaizkigun pertsonaia gogoangarriak eta haien historia hunkigarriak.

Page 9: Katalogazioak batx 1

AZKEN KATALOGAZIOAK

BATXILERATOAK

Ia ezagutzen ez zuen aitonak herentzian mendian galdutako etxe bat utzi diola-eta, hara doa Ane Duhalde, ordura arteko bere bizimodu grisa eten nahian. Etxean, baina, deskubrimendu lazgarri bat egingo du, aitonaren iraganaz galdetzera behartuko duena. 

Misterioaren sokak Frantziako Erresistentziaraino eramango du, II. Mundu Gerraren garaian; berrogeitaka urte beranduago Europako hainbat lekutan gertaturiko hilketa sorta izugarri bat ere harrapatzen du, eta bere burua arriskuan egon litekeela sentituko du azkenik.

Bordeleko polizia erretiratu batekin saiatuko da Ane korapiloa askatzen, eta beste horrenbeste egitera gonbidatzen gaitu Alberto Ladron Aranak, suspensez eta ustekabez beteriko eleberri honetan.

Page 10: Katalogazioak batx 1

AZKEN KATALOGAZIOAK

BATXILERATOAK

Gaztetxea, rock erradikal taldeak, betiko tabernako betiko koadrila, prentsa horiko kazetari zuria, poliziak eta ertzainak, politiko boteretsu bezain ahulak eta prostituta jonkia dira Montoiak elkarren artean behin eta berriro nahasten eta askatzen dituen pertsonaiak, komedia bat osatuz.

Desagertze bat haritzat, tentsio uneari egoki eutsiz eta umore onez eta ironia zorrotzez lotzen duen istorioa da hau: ezaguna zaigun mundu baten kronika posibleetako bat. Litekeena. Fikzioa baldin bada, errealitateari esker baita.

Page 11: Katalogazioak batx 1

AZKEN KATALOGAZIOAK

BATXILERATOAK

Joanak ez du inoiz ahaztuko hamasei urte izan zitueneko uda. Egunero joaten zen itsaslabarrera, bakardade bila. Behin, ustekabean, etxe bat aurkitu zuen itsaslabarrean. Uda hartan, Joanak amodioa ezagutu zuen, baina baita misterioa, beldurra eta heriotza ere. Horixe da bere koadernoan idatzi eta kontatu diguna. Horixe da liburu hau. Haur eta Gazte literaturako Euskadi Saria 2002.

Page 12: Katalogazioak batx 1

AZKEN KATALOGAZIOAK

BATXILERATOAK

'Ohetik jaiki bezain pronto kontatu nahi izan zidan. 'Ba al dakizu zer amets egin dudan bart? Abandonatzen ninduzula; beste emakume batekin elkartzen zinela. Ez nuen ezagutzen, baina jakin badakit ni baino gazteagoa zela. Umeak zurekin gelditzen ziren, noski, eta, ondorioz, etxetik alde egin behar zuena neu nintzen. Pisu konpartitu batera joan nintzen bizitzera'. Irribarre egin nuen, zer bestela: beti egin dit grazia Arantzaren amesgaiztoen zehaztasunak; ni ez naiz sekula akordatzen neureez. 'Eta norekin joaten zinen bizitzera, jakin ba daiteke?', galdetu nion. 'Nekanerekin. Senarrak utzi berria hura ere'. 'Nekanerekin? Ez duzu apenas ezagutzen ba'. 'Bai, niri ere bitxia iruditu zait. Baina badakizu nolakoak diren ametsak', erantzun zidan. Une horrek besarkada bat eskatzen zuen, eta besarkatu nuen Arantza, nola ez. 'Nolako gauzak amesten dituzun, neska...', esan nion belarrira'. Nekanek ez zuen txintik atera: eskua mesanotxerantz luzatu eta beste zigarro bat hartu zuen, eta txiskeroa. Keinu bizkor batez piztu zuen. Trinkoagoa egin zen logelako kea. Isilunea ez zen oso luzea izan. 'Noiz kontatu behar diozu gure artekoa Arantzari?', bota zidan, espero nuen bezala. 'Laster', erantzun nion Nekaneri, 'oso laster. Nire azken liburuko kontrazaleko ipuina zuzentzen didan bezain laster'.

Page 13: Katalogazioak batx 1

AZKEN KATALOGAZIOAK

BATXILERATOAK

Literaturarako grinaz, bizipozez amodioan, Erresistentzian borrokan, kuraiaz presoaldian... Robert Mussche idazlearen izaera eskuzabalak zirrara sortzen du, baina baita larritasuna ere. Kirmen Uriberen bigarren nobela 1937ko maiatzean abiatzen da, milaka haur Santurtziko portutik erbestera atera dituztenean.

Page 14: Katalogazioak batx 1

AZKEN KATALOGAZIOAK

BATXILERATOAK

Gretak bazekien gizonekin zuen harremana aterkiekin zuenaren berdin-berdina zela. Haien beharra zuen, baina euria ari zuenean bakarrik oroitzen zen haiekin. Milaka euritako galdu zituen Gretak bere bizitzan. Izan ere, euria ari zuenean beti oroitzen zen etxetik guardasola hartzeaz, baina kasualitatez norabait sartu eta irteterako ateri bazen, ahaztuta uzten zuen beti aterkia. Gizonekin berdin-berdina gertatzen zitzaion. Kale txukunak, jende ordenatua, laku ederrak, elurrezko panpinak... Eta eskale zarpai-lak, alkoholiko errukarriak, maitasun anemikoak, harreman izoztuak. Horra hor Sue-dia, Suediaren zati batzuk behintzat, Uxue Alberdik hautatuak eta moldatuak, ipuin li-buru bat egiteko. Kanpoko paisaiaren gainetik barne paisaia nagusitzen da ordea: ez zaigu esaten elurra ari ote duen espaloien gainean, ez zaigu axola ere, baina bai elurra ari duela bihotz barneetan, maluten dotorezia guztiarekin, baita zuritasun horren hustasun lazgarriare-kin ere. Alde horretatik, suediarrez ez baizik nonahiko gizon-emakumeez ari da egilea, idazkera eder, airos eta iradokitzaile batez.

Page 15: Katalogazioak batx 1

AZKEN KATALOGAZIOAK

BATXILERATOAK

Zer da guk nahi gabe ere bizimodua korapilatzen digun sentimendua? Zein da pertsonen arteko katramila gehien sortzen dituen arrazoia? Zer da gorputzak lotzera bultzatzen gaituen zirrara goxoa? Deituiozu maitasuna nahi baduzu, deituiozu sexua bestela: izenak izen, horixe duzu, nonahi eta noiznahi, gure poz urrien eta buruhauste ugarien iturri nagusia. Hamazazpi ipuin eta beste horrenbeste poemaz osatutako liburua da Korapiloak; bertako pertsonaiak ere istorio batetik bestera igarotzen dira, haien arteko korapiloak sortuz eta kontakizuna aberastuz, eta irakurlearen esku geratuko da, azkenik, protagonisten arteko loturak argitzea eta maitasunaren puzzlea piezaz pieza osatzea. Egunerokotasun eta absurdoaren artean mugitzen da Jasone Osoro liburu berri honetan, izenik ez duen hiri bateko jende anonimoaren geletan sartuz eta haien sekretuak argituz, irakurlearen begi harrituen aurrean. Ispiluaren bestaldean gu geu gaude ordea, norberaren bizitza ere korapiloz betetako soka luzea baita: askatzen den korapilo bakoitzeko biluziago geratzen gara, baina hurbilago dugu, era berean, desira ezkutuen ametsa.

Page 16: Katalogazioak batx 1

AZKEN KATALOGAZIOAK

BATXILERATOAK

Soto eta Zeberio bahitu, torturatu, hil eta desagerrarazi egin zituzten.Diego Lazkano idazleak gogoan betiko txertaturik daramatza bi lagunak, ezin ditu oroimenetik uxatu, bi itzal haietatik elikatzen ari da hogeitaka urtetan, Soto eta Zeberioren ordez bizi ote den zalantzarekin, haien ordez bizitzea balitz bezala bere erantzukizuna.Errua, maitasuna, traizioa, sexua, indarkeria, lotsa, justizia, erredentzioa, usurpazioa, antzezpena... asko dira TWIST nobelako hariak, baina denen gainetik nagusitzen da adiskidetasunari egindako kantua.

Page 17: Katalogazioak batx 1

AZKEN KATALOGAZIOAK

BATXILERATOAK

Carlosi hala iruditzen zitzaion, jendexka haren erresuman ez sartzeagatik sartu zela organizazio armatu batena adoleszentzia bukatu orduko. Bere ikastetxeko kideak kanpamenduetara joaten ziren bitartean - fraideekin, noski -, beraiek - itxuraz ikastetxeko bizimodua egin arren beste erresuma aparteko hartan zeuden lau edo bost lagunek - tiro-praktikak egiten zituzten mendian edo Sbinoren klaseetara joaten ziren hipodromo bateko bulegoan egin behar zuten atrako bat prestatzearren. Jakina, berezitasun horrek hegoak jartzen zizkien beraien oin eta bihotzei...

Page 18: Katalogazioak batx 1

AZKEN KATALOGAZIOAK

BATXILERATOAKLa seducción que despliega el olor es implacable: se instala en nosotros y sella su poderío en los tejidos de la memoria. Jean-Baptiste Grenouille tiene su marca de nacimiento: no despide ningún olor y por ello hace temer la presencia de algún demonio. Al mismo tiempo posee un don excepcional: un olfato prodigioso que le permite percibir todos los olores del mundo. Desde la miseria en que nace, abandonado al cuidado de unos monjes, Jean-Baptiste Grenouille lucha contra su condición y escala posiciones sociales convirtiéndose en un afamado perfumista. Crea perfumes capaces de hacerle pasar inadvertido o inspirar simpatía, amor, compasión... Para obtener estas fórmulas magistrales debe asesinar a jóvenes muchachas vírgenes, obtener sus fluidos corporales y licuar sus olores íntimos. Su arte se convierte en una suprema e inquietante prestidigitación. Patrick Süskind, convertido en maestro del naturalismo irónico, nos transmite una visión ácida y desengañada del hombre en un libro repleto de sabiduría olfativa, imaginación y enorme amenidad. Su persuasión iguala la de su personaje y nos propone una inmersión literaria en el arco iris natural de los olores y en los

turbadores abismos del espíritu humano.