16.Ferixie Aurtengo Ferixie be ezin hobeto joan zen.
Eguraldi ona, jende ugari eta giro ezin
hobea.
Goizean goizetik ikusten zen postuetan
jendea. Eskoriatzako herritarrek hainbat
postu jarri zituzten urtero legez: barazkiak,
artisautza, gazta eta aurten baita bertako
garagardoa ere. Eguerdi aldera, elizaurrea
beteta ikusten zen, denak ere talo goxoa
dastatu guran. Bitartean joaldunak aritu
ziren kalez kale, izardi patxetan, gure
belarriak astintzen. Eta plazan dantzak ere
ez ziren falta izan.
Lehiaketak:
Posturik onenaren saria: Gerrigardorentzat,
Jabier Etxebarriarentzat eta Patchwork
egileentzat izan zen.
Gazta onenaren saria: Gorka Lete
Txorimalo Lehiaketa: Legoziti, Momo
Mimoa eta Mendizalea.
Azokaren ostean frontoia bete zen, ondo bazkaldu, dantzan egin
eta berriro plazara. Han, 2. txapel jaurtiketa lehiaketa geneukan
zain. Aurtengoan Julian Garcia izan zen txapela urrutien jaurti
zuena, nahiz eta ez zuen iazko errekorra gainditzerik izan.
ASUN GARAI, 16 URTE ESKORIATZAKO FERIXAN TALUAK EGITEN
Kaixo Asun, beste urte bat gehiago Eskoriatzako ferixan taloak egiten.
Bai, hau 16 garren urtia da Eskoriatzako ferixan taluak egiten laguntzen dudana, oso pozik
gainera.
Kontaiguzu, ze osagarri behar dira talua egiteko? Artu urune, gatza eta ur berua.
Eta ze neurritan? Nik ez dut neurrixekin egiten, nik gutxigorabehera egiten dot. Gaur
bezela kilo asko egin behar badie, eskukara bat gatza eta gero gutxika gutxika ur beroa
joan botatzen , eta masia ondo landu, besuak nekatu arte, kantidade haundixa bada
hamabost bat minutu landu.
Nola dakigu masia ondo dagoen? Biguna dauela ikusten bada urun piskat gehiago bota
behar zaio eta motela badau ur bero piskat. Lehorreixa gelditzen bazaigu apurtu egingo da
eta biguneixa badau pegau. Onena da gutxitik hastia, ur gutxi botata, eta gero gehitzen
joatia biharraren arabera.
Behin masia prest daukagula zer? Bolak egin behar die eta gero bola hoiek egurrezko tabla baten gainean zapaldu. Ez da
komeni taluak potoloeixak gelditzia, mehiak izan behar die, goxuauak die eta.
Etxien egin ahal daitezke? Bai noski, berdin berdin kantitate txikiagotan. Zartakiña baten erre daitezke.
Nork erakutsi zizun taluak egiten?Niri neure amak, amari amamak ,horrela belaunaldiz belaunaldi joan gara ikasten. Orain nik
nire seme-alabei ere erakutsi diet.
Eskerrik asko ASUN
JJOOSSEE AARRAANNAA
22001122kkoo eekkaaiinnaa
1
Aiton-amonen eguna Maiatzaren 17an aiton-amonen eguna ospatu zen
Ikastolan. Arratsaldeko 15:30 etan 5 urteko gelakoek,
gerturatutako aiton-amona guztiei ongietorria egin
zieten bertso baten bidez. Aurkezpena egin ondoren,
umeak aiton-amonengana gerturatu ziren eta beraiekin
tailer desberdinak bisitatu zituzten:
Gela batean puntua egin eta josten ikasteko aukera
zegoen. Beste batean, paperezko txalupak eta
hegazkinak egiten aritu ziren. Irrintzia botatzen
ikasteko aukera ere izan zuten eta amama ipuin
kontalari baten eskutik ipuin polit bat entzuteko
parada ere ez zen falta izan. Plastika gelan artistek
beraien artelanak erakutsi zituzten. Jantokian, berriz,
ogiaren orea landu zen. A ze estiloa zeukaten
amamek !!! Hainbat aitonek, ordea, aitzurra hartuta
lorategia apainduta utzi zuten.
Helburua bete zen, zalantzarik gabe.Ume zein aiton-amonek
disfrutatu ezezik, elkarrekin ikaragarri ikasi baitzuten.
Bukatzeko, eguraldia lagun, umeek patioan hainbat dantza eta
abesti eskaini zizkieten aiton-amonei, eskerrak eman eta beraien
maitasuna adierazteko.Ondoren, elkarrekin askaldu zuten eta
konturatu orduko arratsaldea joan zitzaien.
Bi urte barru izango dugu aiton-amonen alboan horrelako egun
zoragarri bat berriz igarotzeko aukera.
GALDERA-ERANTZUNAK
1.-ZER IRAKATSI DIEZU UMEEI?
2.-NON IKASI DUZU IRAKATSITAKOA?
3.-USTE DUZU OHITURA HAUEK GALTZEN ARI DIRELA?
4.-UMEEK INTERESA ERAKUTSI DUTE?
5.-ZELAN EGON DIRA ?
BITOR
1. Loreak landatzen.
2. Txikitan ikasi nuen, zelaian lan egiten
nuenean.
3. Bai, ez dago boluntariorik lurra lantzeko.
4. Bai , gainera aitzurra hartu dute beldur
barik.
5. Oso ondo.
Mª ESTHER
1. Irrintzia botatzen.
2. Txikitan mendira joaten ginenean
eta laguntza behar genuenean.
3. Ez kalejiretan entzuen dira
oraindik poztasuna adierazteko.
4. Bai , gainera praktikatu egiten
dute
5. Oso ondo.
Mª CARMEN
1. Josten eta puntua egiten.
2. Josten andereño batekin; puntua egiten
berriz izeba batekin.
3. Bai, poliki-poliki galtzen ari da.
Adinekoek bakarrik egiten dute
normalean.
4. Batzuk bai.
5. Zintzo.
2
EKINTZAK
ARGAZKITAN
3
Almenera Bidean
Udaberria juan udaberria etorri, Almenera juateko ordua iritsi
zaie bost urteko gelako neska-mutikoei .Kilimak urdailean
baina irrikaz hartuko dute etapa berri honen hasiera gure
txikiek. Gurasoon urduritasun eta kezkak ere nabarmentzen
dira nonbait. Nola moldatuko ete dira gure txikiak?, Zein
irkasle?Zein talde?... Autobusak gora, autobusak
behera…jangelak…ikastexeko txikienak izango dira…Eta
hezkuntza proiektu berria… Nola egokituko dira?...
Ilusioz,gogo biziz,lasaitasunez eta irrikaz has dezazuela
hezkuntza etapa berri hau!!! Zorte on txapeldunak!!!
Ikasturte amaierako irteeran
pozik eta alai
Bihar ekainak 21, osteguna,
arratsaldeko 17.30etan ikasturte amaierako jaialdia
izango dugu ikastolan
Urdelardero eta iñauteriak gogoan
Kulturgunea 1. 3. HIRUHILABETEAN JOSE ARANA GUNEAN ANTOLATUTAKO
EKINTZAK: a. Dakizuen moduan ikasturte honetan hasi gara Jose Arana gunean 4
eta 5 urteko haurrei tailerrak antolatzen eta egia esan izugarrizko
arrakasta izan du. Hona hemen antolatu ditugun ekintzak eta partaidetza
datuak:
i.Pandero: 24 ikaslek eman zuten izena
ii.Artelanak: 26 ikaslek eman zuten izena
iii.Euskal Dantzak: 24 ikaslek eman zuten izena
iv.Patinajea: 28 ikaslek eman zuten izena
v.Guztira: 115 ikasle
2. UDALEKUAK:
Ikasturte honetan ere Arizmendi ikastolak udalekuak antolatu ditu
ikastolako ikasleentzat. Dakizuenez, adineka aukera desberdinak izaten
dituzte eta 5urte eta LMH 1. Mailakoen artean Jose Aranako 5 urteko
gelatik 5 ikasle doaz aurten Gares-era
UDAL HEZKUNTZA FOROA Ikastolak Udaletxeko hainbat batzordetan parte hartzen du,
guraso zein irakasle ordezkarien bidez.Orain artean honako
batzorde edota bileratan parte hartu izan dugu, besteak beste:
Euskera azpibatzordea: Mari Karmen Arrietak gidatzen du.Urtean
bi bilera izaten dira eta Korrika dagoen urtean ekitaldi hau
antolatzeko beste bizpahiru bilera ere izaten dira.
Kultura azpibatzordea:Arantza Unzuetak egiten ditu gidari
lanak.Hilean behin dira bilerak, asteazkenetan normalean..Hilero
ateratzen den Kultur egitaraua osatzeko hainbat gai lantzen dira.
Beraien artean ikastolak parte hartzen duen hainbat ekintzen
antolaketa eta balorazioak egiten dira: Ezkurtxo, urdelardero,
iñauteriak, Aitzorrotz eguna .... Beste hainbat ekintzetarako (
liburu azoka, jolas tradizionalak, Gabonak ...) eskatzen den
laguntza ere bertatik bideratzen da.
Pirritx eta Porrotxen ekitaldia: Mari Karmen Arrieta da gidaria.
Azaroa/abendua bitartean izaten dira bilerak.Bi bilera egiten dira
antolaketarako eta ondoren beste bat balorazioa egiteko.
Hiru batzorde hauez gain beste bat ere izango da hemendik
aurrera.Hezkuntza Foro bat eratu da.Maider Etxaniz (Kultur
teknikaria eta hezkuntza arloko zati haundi batez arduratzen
dena) izango da foro hau gidatuko duena eta Jose
Arana/Almenetik honakoak izango dira partaideak: Lorea
Agiriano, Rosa Lasagabaster, Gotzone Duñabeitia eta Maider
Herze
Hezkuntza foro honen eginkizuna hurrengoa izango da:Orain
artean Udalak Hezkuntzari emandako dirua ( Luis Ezeizari alde
batetik eta Arizmendiri(Jose Arana/Almen) bestetik), ikastetxeek
kudeatu dute ( bakoitzak bere partea). Hemendik aurrera, ordea,
Hezkuntzara bideratutako dirua foro honek kudeatuko du eta bi
ikastetxeen artean, herrira begira, elkarrekin proposatutako
hobekuntza eta ekintzetarako erabiliko da. Foro honetan
proposamen, ideia eta iritzi desberdinak jasoko dira eta hainbat
hobekuntza gauzatu ahal izango dira, horretarako dagoen dirua
kontuan izanda.Haurrek herrian dituzten beharrak eta behar
horiek asetzeko dauden hutsuneak identifikatu eta irtenbideak
bilatzeko elkargune bat izango da eta hainbat hezkuntza gairen
inguruko hausnarketa bultzatuko da.Herrirako onurak aztertuko
dituzte bi ikastetxeetako kideek elkarlanean.
Amatxo, gogoraiezu gure lagunei nola maiatzaren 6an,
denon artean Erromako Zubia eraikitzen hasi ginen;
aniztasunaren zubia, alegia. Gogoraiezu segidan
zerrendatzen ditudan hiru puntu garrantzitsuak:
• Bizitza honetako parte garen aldetik, gure
natura, gure ingurua, gure herria, gure
hizkuntza,gure bihotza, gure garun eta
pentsamenduak, gure espiritua …
gainontzekoekin partekatu behar ditugu.
• Gizartearen ardura da, ezgaituen munduan bizi
garenok onartuak sentiaraztea, bizitzari aurre
egiteko ezinbestekoa baita.
• Pertsona apal eta esker onekoa izatea beti da
funtsezkoa; hori dela eta,
ESKERRIK ASKO
Goiena komunikabideei, Karmele Agirregabiriari,
Iosune Zubiari, Amuskari, Iñaki Kortazarri, Luperi,
Irati Gorostizari, Maider Egureni, Jose Aranari,
Almeni, Luis Ezeizari, Kurtzebarri eskolari,”Olazar”
jubilatuen elkarteari, Arantza Azkueri, Eskoriatzako
Udalari, nire senide guztiei, ipuin antzeztua ikustera
hurbildu zareten guztioi eta etorri ez arren
elkartasuna adierazi diguzuen guztioi mila esker
bihotz-bihotzez.
Baina, bereziki,amatxo, emaiozu laztan handi-handi bat
Unai Sajeras nire anaiari.
Kontu-kontariaren egileak: Haritz Gorosarri, Garbiñe Gonzalez,
Miren Eraña, Andoni Zeziaga, Jose Luis Maqueda, Lourdes Raso,
Andoni Bengoa, Natalia Moya , Oihana Larringan, Olatz Arrese
eta Miren Segura
4
Top Related