1
HEZKIDETZA-TALDEA
JAIEI BURUZKO AZTERKETA
HEZKIDETZA IKUSPEGITIK
2
3
SARRERA
Aurreko ikasturtean, 2014-2015 ikasturtean, ikastolako Hezkidetza proiektua abiatu
genuen. Hezkidetzak berdintasunerako bidean zer urratsetan gauden baloratzeko genero-
ikuspegia eskaintzen digu, eta baita behar diren neurriak zein erabakiak hartzeko aukera ere.
Proiektu horren helburu nagusia Zurriola Ikastolaren diagnosia ahalik eta zehatzen egitea da.
Diagnosia osatzeko prozesuak, gainera, ikastolako eragileekin sentsibilizazio-lan bat egitea
ahalbidetuko digu, diagnosiak berak ikusgarri egingo baititu genero-desoreka horiek, eta
aukera-berdintasunerantz urratsak egiteko premiak.
Diagnostikoa eremuka egin behar denez, urratsez urrats egitea erabaki dugu. Lehen
urratsa, ikastolako ospakizunen inguruko azterketa izan da. Margaret Bullen antropologoak
dioen moduan, «jaietan gertatzen dena gizartean gertatzen denaren isla da”. Antropologia
feministak argi du: «festak eta ospakizunak ez dira gizartean gertatzen diren eszenifikazio
soilak, kultur adierazpen sendoak baizik». Gipuzkoan eginiko hausnarketa batean hau adierazi
zuen *Farapi taldeak:
Festak bizitzaren erdigunean daude, ez bakarrik lan eta atseden errituekin lotuta
daudelako eguneroko monotonian parentesi bat ezartzen dute , baizik eta ideien eta
baloreen munduarekin lotuta daudelako, herriaren nortasunarekin, gizarte-egiturarekin eta
genero-sistemekin, hau da, pertsonen arteko harremanekin oro har, eta gizonen eta
emakumeen arteko harremanekin bereziki (*Farapi, Gipuzkoako lurralde historikoko jaiei
buruzko azterketa, generoa ikuspegitik, 2009, 9. or.).
Bestalde, hainbat legek parekidetasunaren inguruan hezkuntzak dituen erronkak eta
betebeharrak agertzen dizkigute. Hezkidetzaren esparrurako lege horiek zehazturiko ideia
guztiak aintzat harturik (ikus I. eranskina), curriculumaren eraldaketari dagozkion egitekoak
azpimarratu nahi ditugu:
Estereotipo sexistak edo bereizkeriazkoak ezabatu.
Gaitasun afektiboak garatu eremu pertsonalean eta besteekiko harrremanetan.
Hizkuntzaren erabilera ez-sexista, eta irudietan emakumeen eta gizonen arteko
errepresentazio orekatua eta ez-estereotipatua ziurtatu.
Gatazkak modu baketsuan konpontzeko metodoen ikasketa eta, horrekin batera,
aniztasunean eta emakumeen zein gizonen arteko eskubide eta aukera berdinen
errespetuan oinarritutako elkarbizitzarako ereduen ikasketa bermatu.
Inposaturiko eredu sozio-kulturalak gainditu eta aniztasuna islatzen duen heziketa
afektibo-sexuala integratu.
4
Behar eta ideia horiek oinarri harturik, jaialdien diagnostikoa egitea lehenetsi genuen1.
Jaialdiak begirada hezkidetzaile batetik behatu eta barne-hausnarketa egitea izan dugu
helburu, eta horretarako, ikastolako komunitatea osatzen dugun guztion parte-hartze eta
inplikazioa izan dugu oinarri. Diagnostikoa aurrera eramateko honako urrats hauek egin
ditugu: lehenik, ikastolako jaialdien aurkezpen orokorra egin dugu; bigarrenik, jaialdien
inguruko xehetasunak emateko gurasoei helarazten zaizkien oharrak aztertu ditugu; eta
azkenik, jaialdien inguruan ikasle, irakasle zein gurasoei eginiko galdeketak aztertu ditugu.
Gure errealitatea ezagutzen
Zurriola Ikastola hiru eraikinetan egituraturik dago: Villa Soroa egoitzan Haur Hezkuntzako2
taldeak batzen dira; Ategorrieta egoitzan Lehen Hezkuntzako3 1. mailatik 4. mailara arteko
taldeak batzen dira; eta Hurra egoitzan Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako taldeak,
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako4 taldeak eta Batxilergoko taldeak batzen ditu. Hiru
eraikinetako ikasleek, ikastolak proposaturiko hurrengo jaialdietan hartzen dute parte:
Gabonak, Danborrada, Kaldereroak eta Inauteriak. Egun horien harira, konpartsa antolatu, eta
Donostiako Gros auzoan zehar ibili ohi gara; auzokoekin kultura partekatzeko eta hedatzeko
helburuarekin.
Gabonak: baserritar jantziekin auzoan zehar Gabon-kantak abesten ditugu, abenduaren 24an.
Geletan jarri ohi diren horma-irudi edota argazkiak genero-bereizketa ohi dute.
San Sebastian eguna: danborra antolatzen dugu ikastolan. Ikastolako ikasle guztiak Hurran
batzen gara. Sukaldari jantziak proposatzen dira. Danborradako zuzendariak LHko ikasleak dira,
neskek zein mutilek bozkaz hautatuak.
Kaldereroak: otsaileko lehen larunbatean ospatzen dira. Konpartsa auzoan zehar abiatzen da.
Neskek gona janzten dute eta aurpegia makilatu (salbuespenak salbuespen), mutilek goitik
behera beltzez jantzita, eta aurpegia zikin. Musika-tresnen banaketa aldatu egiten da etaparen
arabera: kasu batzuetan ikasle guztiek tresna bera jotzen dute, eta beste batzuetan, generoka
bereizten da musika-tresna. HHko ikasle guztiek zartagina eta mailua jotzen dute. LHtik
aurrera, neskek pandereta jo ohi dute, eta mutilek zartagina eta mailua. (Ikastolan kaldereroak
ospatzen hasi zirenean, haur guztiek zartagina eta mailua jotzen zuten, adin eta generoa
bereizi gabe. Baina, aldaketa egitea erabaki zen, honako bi irizpide hauengatik: batetik,
hainbeste zartaginek zarata handia egiten zutelakoan; eta bestetik, estetikarengatik,
1 Azken urteotan, gainera, jaien inguruko genero-azterketa eta genero-ikerketa ugari egin dira, jaiaren
eremuan berdintasuneranzko urratsak egiteko asmoz. Esate baterako, Donostiako danborradaren
inguruko ikerketa egin da Beatriz Moral (koord.) (2014). Emeki-emeki berdintasunezko
danborradarantz, Donostiako Udala. Berdintasun Bulegoa. Jaietan berdintasunaren ikuspegitik egin
dira ekarpenen berri izateko, jo atal honetara: “Euskal Herriko jaietan, emakumeok plazara!” in Gure
genealogia feministak. Euskal Herriko Mugimendu Feministaren kronika bat, Emagin/EHBF, 2015, 551.-558. or. 2 Aurrerantzean Haur Hezkuntzaz jarduteko HH laburdura erabiliko da.
3 Aurrerantzean Lehen Hezkuntzaz jarduteko LH laburdura erabiliko da.
4 Aurrerantzean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaz jarduteko DBH laburdura erabiliko da.
5
panderetek dantzei kolorea emango zietelakoan. LHko neskek, hortaz, pandereta jotzen dute
egun). Dantza ugari bikoteka dira (bikoteak osatzerakoan, genero-jantzia edota neska-mutil
bikoteak egitea izan da irizpideetako bat), eta dantza-mugimenduak generoaren arabera
desberdinduak.
Inauteriak: etapa bakoitzari eta maila bakoitzari euskal inauterien jantzi bat egokitzen zaio.
LHko 2. mailan Valcarloseko inauterietako jantziarekin mozorrotzen dira, baina, mutilek galtza
eta neskek gona. 3. eta 4. mailatan, neska eta mutilek jantzia bereizi egiten dute (sorgin-
artzain; lorezain ereduak desberdinak mutilarentzat edo neskarentzat). Beste mailetan, aldiz,
jantzi berdina daramate neskek zein mutilek: Txorimalo, Txantxo… Inauterietako dantzetan
bikoteak generoa irizpidetzat harturik osatzen dira.
Begirada hezkidetzailetik aztertzen
ZIRKULARRAK
Gurasoek ikastolatik jasotzen dituzten oharrak aztertu nahi izan ditugu, genero-
ikuspegiari erreparatuta. Ikastolak gurasoei helarazitako zirkularretan sexu-genero
bereizketaren arrastorik baden aztertu nahi izan dugu, halakorik balitz, horiek aldatzeko
erronkari lotzeko.
Ondorioak
Zirkular guztien mezuak neutroak direla ikusi dugu.
Edonola ere, LHko 3. eta 4. mailakoen inauterietako zirkularretan, jantziak generoaren
arabera bereizten dira. Hala agertzen dute helarazitako irudiek.
GALDEKETA
Abiapuntua zein den aztertzeko tresna izan da galdeketa. Egungo errealitatearen
inguruko hausnarketa egiteko aukera eman digute. Urterik urte errepikatu ditugun jaialdietako
jarrerak eta joerak begirada hezkidetzaile batetik behatzeko baliabide nagusia. Galderek
bultzaturik, gaiaz mintzatuko dira ikasle, irakasle zein gurasoak, eta hausnarketa ere
bideratuko. Iritzi horiek guztiak bildurik, errealitatearen erradiografia bat osatzeko moduan
egongo gara: non gauden, komunitateak zer nahi duen, hezkidetzarako irrika badagoen,
erresistentziak handiak al diren…
Erradiografia hori egin ahal izateko, 2014-2015. ikasturteko jaialdien ondoren
galdeketa zenbait egin genituen, ikasle, irakasle eta gurasoei zuzenduak. Besteak este, honako
informazio hau biltzea zuten helburu galdetegiek: jantzia modu librean aukeratzen den ala ez
aztertzea, proposatu ohi diren dantzetan jarrera sexistak edo genero-bereizketak dauden
6
behatzea, bikoteak osatzeko irizpidea generoa izatearen inguruan zer-nolako iritziak dauden
jasotzea, musika-tresna generoaren arabera bereizteaz hausnarketa bultzatzea… (*Galdeketa
dokumentuaren amaieran txertatua dago).
DATUEN BILKETA
Ikasturte amaieran, galdeketa horien datuak jaso genituen. Etaparen arabera, aldatu
egin zen galdeketa egiteko eta galdeketa jasotzeko moldea. HHko ikasleek ikasgelan egin
zuten, eta bertan jaso ziren iritziak. Eta gainerakoek, aldiz, galdetegia euskarri digitalean osatu
zuten (ikasle, irakasle zein gurasoek) (ikus II. eranskina).
DATUEN AZTERKETA ETA ONDORIOAK
2015-2016. ikasturtean datu horiek guztiak irakurri, erantzunak aztertu eta jasotako
iritziak bateratu ditugu. Hauek izan dira bildutako datuak:
IRAKASLEAK
Irakasleen parte-hartzea eskasa izan zen, 73tik 35ek erantzun zuten.
HHn 7 irakaslek (21etik), LHn 14 irakaslek (27tik) eta DBHn 14 irakaslek (25etik).
DATUAK
Ikasleek jantzia aukeratzen al dute?
HH: ez dute aukeratzen (nabarmena).
7
LH: ez dute aukeratzen (badira neska batzuk mutil-jantzien alde egiten dutenak, baina ez da halakorik beste norabidean gertatzen).
DBH: aukeratzen dute, baina, generoari dagokion hautuaren alde egitea da joera orokorra.
Ikasgeletan lantzen al da jantzien aukeraketa librea?
HH: orokorrean ez.
LH: 2 baiezko, 5 “gaia suertatuz gero”, 6 ezezko.
DBH: ez da lantzen.
Egokia iruditzen al zaizu sexuaren arabera instrumentua bereiztea (pandereta eta zartagina)?
HH: ez.
LH: ez.
DBH: ez.
Dantzetan irizpide neska/mutila izatea egokia dela uste al duzu?
HH: ez.
LH: ez, baina adin honetan neskak neskekin eta mutilak mutilekin ibiltzeko joera dutela aipatzen dute, eta euren arteko harremana bultzatzeko, neska/mutil bikoteak egiten saiatzen direla.
DBH: ez (inposatzen bada, ez dadila irizpide nagusi izan).
Neska eta mutilek dantzetan hartzen duten rola desberdina al da? Zertan sumatzen duzu?
HH: oro har bai (batek ez), batez ere estereotipoak indartzen dituzten jarrerak antzematen dira: neskek politak, finak, delikatuak izan behar dute, eta mutilek, aldiz, indartsuak eta gogorrak.
LH: bai (kaldereroak aipatu dituzte).
DBH: bai (kaldereroak aipatu dituzte).
Ikastolako jaialdietan aukera berdintasuna bermatzen dela uste al duzu?
HH: ez (7).
LH: baiezkoak batez ere, baina erabat ziurra izan gabe.
DBH: baiezko eta ezezko kopuru berdintsua (landu beharko litzatekeen zerbait dela uste dute).
GURASOAK
Gurasoei dagokionez, HHn 109k erantzun zuten, LHn 142k eta DBHn gutxiagok, 32k.
8
DATUAK
Zuen semeak/alabak zer jantzi du?
GABONAK KALDEREROAK
Alabak/semeak aukeratu al du jantzia?
GABONAK KALDEREROAK
9
Ez badu aukeratu, bestea nahiago zuela adierazi du?
GABONAK KALDEREROAK
Ondo sentitu da?
GABONAK KALDEREROAK
Kaldererotan zer tresna jo du?
10
Bestea nahiago al zuen?
Egokia iruditzen al zaizu sexuaren arabera tresna banatzea?
Dantzetan irizpide neska/mutila izatea egokia dela uste al duzu?
Bai: 98. Arrazoiketa hau erabiltzen dute: «neska eta mutilen arteko harremana bultzatzeko egokia». Beste hainbatek estetika-irizpidea aipatzen dute, mutil-jantzia eta neska-jantzia bikoteetan batzeko.
Ez: 88.
Ez zaie axola: 52.
11
Neska eta mutilek dantzetan hartzen duten rola desberdina al da? Zertan sumatzen duzu?
Bai: 96.
Ez: 153.
Ez dakite: 31
HHn gehiengoak ezezkoa adierazi du. LHn guraso ugarik honako hau adierazi
dute: neskak gogotsuago eta gusturago aritzen direla dantzan, eta mutilak, berriz,
aspertu egiten direla.
Ikastolako jaialdietan aukera berdintasuna bermatzen dela uste al duzu?
Bai: 197.
Ez: 40.
Ez dakite: 30.
Batzuek zirkularrak aipatu dituzte. Ondorioz, horiek aztertzea eta beharrezkoa
balitz dagozkien aldaketak egitea egokia litzateke (ikus III. eranskina).
Gaiaren inguruan gurasoek adierazitako iritzi zenbait:
Asko hausnartu behar dugu oraindik gure seme-alaben hezkuntzan gai honek duen eraginaren inguruan. Guraso eta irakasleok prestakuntza behar dugu.
Beharrezkoa iruditzen zait hausnarketa honi heltzea. Eskertzekoa batzuek, bederen, buruhauste horiekin ibiltzea.
Aldaketak egin baino lehen txikitatik asko landu beharreko gaia da. Horrelako aldaketen kontzientzia poliki hartzen da-eta. Ikastola eta gurasoen arteko harremana ezinbestekoa da.
Ikasleen sexu identitatea datorkit burura. Haur bakoitza zer sentitzen den. Gai honi lehentasuna ematea funtsezkoa da: sexu-rolekin identifikatzen hasten
12
dira-eta. Beraien sexu-identitatea ezagutzen lagundu behar zaie. Jaialdietan jantzi eta dantzen inguruko eskaintza anitzak gai hauek zeharka lantzeko aukera ematen du. Ikasleak libreago sentitzeko aukera. Jaialdiez gain, eskolako beste eremuetan landu behar da hezkidetza.
HHn gauza puntualak ikusten dira, baina LHn gero eta nabarmenagoak dira neska-mutilen artean egiten diren bereizketak.
Galdeketaren bidez, konturatu naiz ez diegula inoiz beraiei erabakitzeko aukera eman.
Galderak oso itxiak dira.
Jaialdietan baino, egunerokoan gertatzen diren bereizketetan arreta jarriko nuke, etxetik hasita, noski.
Ikasleei ahalik eta aukera gehienak eman behar zaizkio aukeratzeko.
Orokorrean, nahiko ongi antolatuta dago jai-giroa Zurriolan.
Pertsona aintzat hartzea eta ez generoa.
Guztiok normaltasunez onartzea aukera librea primerakoa iruditzen zait.
Rolak oso barneratuak ditugu eta haurrek ez horrenbeste. Guk aldaketa horiek okerrago daramatzagu beraiek baino. Askotan beraiek ez desberdindu eta arazoak saihestu nahirik, baliteke nahi ez dugun genero-bereizketa hori areagotzea.
Mi hijo no entendía por qué tenía que llevar lo asignado; en este sentido veo a la ikastola muy clásica.
Estamos contentos tal y como está.
Deberíamos plantearnos también cómo están diseñados los patios, donde pasan el tiempo libre los/las niños-as… Nuestros hijos son la futura sociedad para ser felices deben de ser libres.
Estoy contenta con la educación en valores que recibe mi hijo.
IKASLEAK DBH
DATUAK GABONAK
Zer jantzi zenuen? Gustura sentitu zinen? Zuk aukeratu zenuen?
13
Gehiengoa gustura sentitu den arren, egon badago gustura egon ez den kopuru bat: %15a.
%26,6ak ez zuen berak aukeratu.
%7,7ak beste jantzia nahiago zuen.
DATUAK KALDEREROAK
Zer jantzi zenuen? Gustura sentitu zinen? Zuk aukeratu zenuen?
14
%27,2a ez zen gustura sentitu jantzitakoarekin.
%35,5ak ez du berak aukeratu.
%11,2ak bestea nahiago zuen.
15
Zer tresna jo zenuen? Zer tresna jo nahi zenuen?
Musika-tresna aldatzearen alde agertu zen %1,5a. Horien artean %69ak pandereta baino
nahiago zuen zartagina: %31ak, berriz, zartagina baino nahiago zuen pandereta.
Egokia iruditzen al zaizu sexuaren arabera instrumentua banatzea?
Nabarmena izan zen egokia iruditzen ez zaienen kopurua (%83,4).
DATUAK DANTZAK
Bikoteak egiterakoan mutil/neska irizpidea erabili al zen?
16
Egokia iruditzen al zaizu bikoteak egiteko irizpidea mutil-neska izatea?
Dantzetan neskek eta mutilek hartzen duten rola ezberdina al da? Zertan sumatu duzu?
118k bai, 27k ez, 19k ez dakit.
Zertan sumatu dute: Pausoak ezberdinak. Nesken mugimenduak suabeak, delikatuak; mutilek, aldiz, mugimendu
“bruskoak”. Neskenak “femeninoagoak”. Neskak mutilen menpekoak. Neskek jarri behar dituzten posturetan. Instrumentuaren bereizketan. Detaile txikietan. Bakoitzak jartzen duen gogoan. Protagonismo ezberdina. Erdira joateko modua ez da berdina. Sexua ezberdinduz, bi espezie edo animalia ezberdin izango bagina bezala. Mutilak dantza eramaten dutenak. Mutilak bularra ateratzen doaz eskuak atzetik jartzen… Mutilak hartu egiten du, mutilak gonbidatzen du. “Dantzatzea gehiago NESKEN GAUZA”. Mutilak soldadu bezala, neskak, berriz, eskuak aldaketan jarrita eta aldaka
mugitzen. Sexuaren arabera ez, jantziaren arabera bereizten.
17
Zure ustez, jaialdietan (dantzetan zein mozorroetan), nesken eta mutilen rolak berezi behar al dira?
Bai 29k, ez 110k, besterik 18k.
Ikasleek emandako zenbait azalpen aipagarri: EZ Norbait gaizki sentitzen bada eman dioten rolarekin aldatzeko eskubidea
du. Txikitatik gizarteak erakutsi digulako egin izan dugu. Bereiztea ohituta gaude, eta aldatuz gero arraro egingo litzaidake. Koreografiak berdinak izan behar dira bientzat. Biek berdin jantzi eta dantzatu beharko lukete. Garaiak aldatu egin dira. Bakoitzak nahi duen bezala joatea da garrantzitsuena, ez zara lotsatu behar
zure gustuko arropaz.
BAI Tradizioa. Ohiturak mantendu behar dira. Hobeto gelditzen da dantzetan-eta neskak eta mutilak bereiztea. Polita geratzen da. Tradizioa eta kultura da, horretan ez naiz sartzen.
Gaia honen inguruan beste zerbait adierazi nahi izanez gero, hementxe duzu tartea: Aipagarriena:
Danborradan irakasleak OSO zorrotzak jartzen dira OSO serio jarri behar garelako, baina ez du hainbesteko garrantzirik, jaia da.
Neska eta mutila izatea gizarteak jarri digun etiketa bat da sailkapenak errazago egiteko, baina bakoitzak nahi duena jarri beharko luke eta nahi duena izateko eskubidea izan behar du.
Denak ezberdinak gara. Nahi dena egiten utziz gero, mutilak mutilekin jarriko lirateke eta alderantziz. Bereizketak pixka bat matxistak dira, nahiz eta ez iruditu txikitatik erakutsi
digutelako. Egokia iruditzen zait galdeketa. Bakoitzak berea aukeratzea nahiago nuke. Ez zaizkit jai horiek gustatzen.
18
Gai honek zer pentsatu eman dezakeela iruditzen zait, baina askotan exageratu ere egiten dela.
Hau ez da bakarrik jaietan gertatzen, beste gai batzuetan ere. MUTILEK ETA NESKEK BERDIN BALIO DUGULA ETA BERDIN BALORATU BEHAR
GAITUZTELA! Nahiz eta azken urteetan aurrerapenak daudela uste, gai honetan lehen
bezalaxe edo okerrago gaudela esan beharko nuke. Noiz ikusiko ditugu ume txikiak, arrosaz jantzita? Edota kaldereroz goazenean, mutilak neskez jantzita? Nere ustez gobernuek edo erakunde publikoek lagundu beharko lukete, horrela ea gure gizartean dauden rol hauek eliminatzen ditugun. Eta behin betikoz, sexuz ez bereizitako gizarte batean bizi garen!!!
Jaialdietan ondo iruditzen zait ohiturak mantentzea. Nire uste apalean festak ondo pasatzeko momentuak dira, eta inor ez dago
behartuta besteek esaten dutena egitera. Egia da batzuk nahiago dutela beren konpainia, konpartsa edo abarretan tradizioa mantentzea, eta hori ere errespetagarria da, baina denek nik bezala pentsatuko balute konpainia guztiak mistoak lirateke. Nire iritziz akatsa ez da emakume eta gizonak rolekin lotzea bakarrik, baizik eta bakoitza bere jantziarekin lotu eta bestea bezalakoa izan ezin dela erakustea.
Nire ustez bada garaia ohitura zaharrak pixka bat baztertu eta pentsaera berriei aukera emateko.
Tradizioa jarraitzea dute aitzakia, eta ez zait gaizki iruditzen, puntu bateraino ordea. Neska batek mutilek erabiltzen duten jantziak eraman nahi baditu (baita alderantziz ere), ez luke arazorik izan beharko, ezta bikoteka neska (edo mutil) batekin jarri nahi badu ere. Pauso desberdinak egin behar dituela? Erakutsizkiozu eta aurrera ba!
Tradizioa izan arren, nire ustez norberak nahi duen bezala jantzi daiteke. Gogoratzen naiz gazteagoa nintzenean mutilez jantzi nahi nuela, eta irakasleak ez zidala utzi. Orain duela gutxi ere mutilez joan nahi nuen eta ez zegoela arazorik esan zidaten. Horregatik, bakoitzak nahi duen bezala joateko eskubidea duela uste dut, zein neskez, zein mutilez.
Abestien matxismoa.
DATUEN ONDORIOAK
Ikasleek orokorrean janzten dutenarekin adostasuna agertu dute. Gustura sentitu direla eta
nahi zuten hori jantzi dutela. Zenbait kasutan, ostera, beste jantzia hautatuko luketela aitortu
dute.
Ikasle eta irakasle gehienek jantziaren aukera librerik ez dagoela eta halakorik lantzen ez dela
aitortu dute. Eta gehiengoak horren aldeko apustua egiten du.
Musika-tresnei dagokienez, generoaren arabera ez litzatekeela bereizi behar uste du
gehiengoak. Gustuen edo nahien arabera beharko lukeela azpimarratzen dute batzuek.
Dantzen jarreretan genero-bereizketa markak badaudela adierazi dute (kaldereroetan
bereiziki), eta kezka bat agertu dute: generoaren arabera motibazioa aldakorra dela. Neskak
mutilak baino gogotsuago aritzen direla azpimarratzen da.
19
Dantzetan bikoteak egiteko irizpidea generoa izateari dagokionez, aldeko eta aurkako iritziak
daude. Batzuek adierazi dute estetikaren eta tradizioaren ikuspuntutik bereizketa egitea
egokia dela. Edonola ere, kontuan hartu behar da azken urteotan tradizioa berrikusteko eta
berritzeko saio ugari egin direla Euskal Herriko herri eta kultur ekitaldi askotan. Dantza
tradizionalaren esparruan, esaterako, genero-arau estuko dantzetan aldaketak egon dira.
Adibidez, Zumarragako Antioko baselizan, 2015ko uztailaren 2an, Santa Isabel egunean, neskek
eta mutilek elkarrekin egin zuten ezpata-dantza lehen aldiz.
Bestalde, mutil-neskak bikoteetan elkartzea harreman berriak eraikitzeko bide izan daitekeela
adierazi dute. Besteek esan dute bikoteak osatzeko bestelako irizpideak erabiltzea komeni
dela, eta bikoteak egiteko aukera librearen alde egin dute.
Orokorrean, gurasoek ikastolak eskaintzen duenarekiko adostasuna agertu duten arren,
ikuspegi hezkidetzailetik behaketa eta diagnostikoa egitearen alde egin dute gehienek.
Hainbat alderdi hobetzea erronka izanik: dantzak, jantziak…
DIAGNOSTIKOAREN ONDORIOAK
Galdeketa-tresna menderatu artean, gure aurreikuspenak atzeratu egin zitzaizkigun, eta
galdeketa azken hiruhilekoan bidali genuen. Ondorioz, parte-hartzea eskasa izan zen. Hurrengo
jaialdien balorazioak jasotzeko, jaialdien aurretik behaketa nondik norakoa izango den
helaraztea ezinbestekoa ikusi dugu: hartara, aurrez zer aztertu adierazirik behatzaileak
dagokion jarrera hartuko du, eta horrek erraztuko ditu behaketa- zein hausnarketa-prozesua.
Bestalde, galdetegiaren erantzun nahasiak ikusirik, hainbat galdera zehaztu eta findu behar
direla ohartu gara.
Emaitzek erakutsi digute ikastolan, oro har, hezkidetzaren aldeko jarrera dagoela.
Erresistentzia erantzun gutxi jaso ditugu-eta. Parte-hartzea oso handia izan ez bada ere,
irakasleen zein gurasoen emaitzei begiratuz, bi erantzun mota antzeman ditugu: batetik,
aldaketak beharrezkoak direla uste dutenak, eta bestetik, orain artekoak ongi egin direla
aitortzen dutenak. Gaiaren inguruan gogoetarik egina ez zutela onartu dute askok, eta
ondorioz, galdeketa bera sentsibilizaziorako gunea bihurtu da. Hausnarketa sortu da, beraz,
lehen helburua lortuz.
PROPOSAMENAK
Diagnostikoaren emaitzak aintzakotzat harturik, jai parekideen aldeko urratsak egiteko,
ikuspegi hezkidetzaile batetik honako hauek proposatzen ditugu:
Musika-tresnak eta jantziak. Eskola komunitatearen gehiengoak genero-bereizketa
sustatzen duten egoera edo jarrera batzuk badaudela aitortu du. Horien artean,
musika-tresnen bereizketa kaldereroetan, dantzen jarrera estereotipatuak
kaldereroetan, jantzien bereizketa inauterietan. Ikuspegi hezkidetzailetik horiek
desegin eta eskaintza berriak sortzearen beharra ikusten dugu.
20
Kaldereroetan gure proposamena honakoa da:
Musika-tresna: bi aukera posible daude, tresna bakarra partaide guztientzat,
ala bi tresnak mantendu eta partaide bakoitzak erabaki dezala zein nahiago
duen.
Dantzak: jarrera estereotipaturik gabeko dantzak aukeratu edo sortu beharko
genituzke.
Inauterietan, 2. mailako Valcarloseko jantzian orain arte neskek gona jarri badute ere,
berdintze aldera, gona kentzea proposatzen dugu. 3. eta 4. mailatan neska eta
mutilentzat jantzi bera aukeratzea garrantzitsua ikusten dugu, ziklo honetan
egiten baita bakarrik genero-bereizketa hori. Horretarako, hau da gure
proposamena: batetik, Lorezain eredu bakarra eskaintzea ikasle guztientzat; eta
bestetik, ikasle guztientzat sorgin mozorroa proposatzea.
Neska-mutil eredu tradizionala auzitan. Eredu berriak ikusgarri egiteari ezinbestekoa
deritzogu: hainbat eremutan (ipuinak, bideo-jokoak, telesailak, aldizkariak…) bikote
eredu tradizional hori egiten dute bakarrik ikusgarri. Egungo gizartearen errealitatea
anitza denez, eredu horiek ere ikusgarri egitea eta bestelako ereduak eskaintzea
garrantzitsua ikusten dugu: horma-irudiak berritu (neska eta mutilak jantzi eredu
ugarirekin irudikaturik), bikoteak generoa ez diren bestelako irizpideak harturik
osatzea… Hauxe da gure proposamena: zerrendako lehen hamarrak A izendatzea, eta
hurrengo hamarrak B izendatzea, eta A eta B-ren artean bikoteak osatzea.
Salbuespenak ere posible dira: esaterako, 5. eta 6. mailatan, mutilen eta nesken artean
harremanak sustatzearen helburua gailenduko da, egoerak hala eskatzen duenean.
Kaldereroetako erreginen parodia: orain arte mutilek egin izan dute erregina-rolaren
parodia, baina, aukera-berdintasuna helburu, neskei ere erreginaren parodia egiteko
aukera ematea garrantzitsua iruditzen zaigu. Izan ere, emakume-rolen parodia mutilek
zein neskek egin dezakete.
Motibazioa. Eskola komunitatea osatzen dutenen artean, askok kezka hau adierazi
dute: generoaren arabera motibazio mailan desberdintasunak daudela. Neskak
gogotsu agertzen direla gehienetan, eta mutilak hotz. Motibazio hori lantzeko,
ikasgeletan mutil-dantzarien eredu gehiago eskaintzea aberatsa izan daiteke.
Irakasleok neska-mutilengan jaialdietan parte-hartzeko motibazioa sustatzeko
estrategiak diseinatu beharko ditugu, eta mutilek horiekiko erakutsi ohi duten
erresistentzia, lotsa edo bestelako jarrerak saihesteko, eta gogoa sustatzeko zubiak
eraikiz.
Kantuak. Hainbat kanturen hitzak berrikusteko beharra ere aipatu da. Horien mezuak
sexistak dira-eta. Tradiziozko kantuak aldatzerik ez denean, horiekiko kritikotasunez
jokatzen trebatzea izango du helburu irakasleak.
Irakasleen mezuak. Era berean, ezkutuko curriculumari erreparatzearen garrantzia
azpimarratu nahi dugu. Honi deritzo ezkutuko curriculuma: «Eskolan era ez esplizituan
eta ez intentzionalean irakasten dena, ikasleak honen transmisioaz konturatzen ez
21
direlarik». Irakasleok helarazitako mezuek zainduak izan behar dute, jarrera
parekideak bermatzea helburu izango dutenak. Bestalde, egokia ikusten dugu
irakasleek eskainiko dituzten jantzien ereduak genero-estereotipoei ez lotzea. Azkenik,
ezinbestekoa ikusten dugu ikasleengan eragiten dugun irakasleon artean mezuak
koordinatzea eta bateratzea.
Azkenik, ikastolak orain artekoak tradizioa, ohitura eta estetikaren izenean egin dituela ikusi
dugu. Gure ustez, ikuspegi hezkidetzaileak gailendu behar du bestelako argudio edo
ikuspegietatik. Hezkidetza “pertsona eta gizarte eredu berria eratzeko hezkuntza ahalegina da,
neska-mutilen garapen integralaren alde egitea helburu duena.” (Pikara Magazine Glosarioa,
«Hezkidetza»). Beharrezkoa da guztiok gaiaren garrantziaz ohartzea. Horretarako, guraso
baten lekukotza ekarri dugu hona, esperientzia pertsonal honek argi erakusten baitu jaialdien
inguruko erabakiek nolako ondorioak izan ditzaketen.
LEKUKOTZA
Nire alabak gorroto zituen soinekoak eta gonak. Haur-eskolatik. Eskalatzeko, lurretik ibiltzeko,
txirristan eta abar, ez ziren batere ez erosoak, beraz, bere bila joaten nintzen bakoitzean
bodian edo soinekoa gerrian lotuta topatzen nuen. Oraindik gogoan dut, bi urteko gelan,
ikasturte bukaeran egin zuten dantzaldia. Neskek gona eta zapia lepoan eraman behar zuten.
Zenbat negar egin zuen.
Handitzen joan den adinean, alabak eskatuta, galtzarekin edo mutil-jantziarekin joan da beti.
Baina hau, huskeria izan daiteke, beste askotan egiten dituen galderen ondoan. 4-5 urte bete
arte, berari pitilina noiz atera behar zitzaion galdezka ibili zen. Iaz arte, mutila izan nahi zuela
esaten zuen, eta alai eta pozik jartzen zen mutiko batekin nahasten zutenean.
Iaz, ordea, neska zela onartu zuen. Eta pozik gainera, baina mutilen gauzak gustatzen
zitzaizkiola aitortu (arropak, futbola, jostailuak…). Hau onartu baino lehen galdera asko egin
ziren, galdeketa zehatzak eta gogorrak.
Behin hau esan zidan: «Ama, ni ez naiz gay». 6 urtekin! Oraingoz ez zituela ez neskak ez
mutilak gustuko ondoriora heldu zen.
Gai honekin, beraz, egiteko asko dago. Eta pozgarria benetan horrelako ekintzak burutzen ari
direla ikustea. Gure kasua erraza izan da, gure alabak guztia kanporatzeko beharra izan du-eta.
Badugu, beraz, ikastolan erronka handia, bertako ikasleek euren ibilbidea askatasunez egitea
izan behar duelako helburua. Erronka horrek, jakina, komunitatea osatzen dugun kide ororen
inplikazioa, hausnarketa eta parte-hartzea eskatuko digu. Hezkuntza parekidearen alde,
begirada hezkidetzailea gara dezagun. Pausoka, poliki. Oztopoak gaindituz, elkarrengandik
ikasiz, aurrera eginez.
22
ERANSKINAK
I. ERANSKINA: HEZKUNTZA ETA LEGEAK
Hona hemen hezkidetzaz jardutean gogoan izan beharreko hainbat lege:
4/2005 LEGEA, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen
Berdintasunerakoa
Lege honen xedea tratu eta aukera berdinak izan ditzaten sortutako araudia da, non gizon zein
emakumeak libre izango diren beraien gaitasun pertsonalen garapena eta gizarte librearen eraikuntzan.
Hori bultzatzeko (28.art) curriculuma berraztertu behar da. Hezkuntza sistemak sozializaziorako baliabide
sozial eta baliozkoetan trebatzea du helburu nagusietako bat. Baita mundu laboralerako zubia izatea ere.
Horietan, haur bakoitzaren garapen integral eta askeari so egin behar dio. Eta horiek bermatuak izan
daitezen eskaintzen den eredu oro aztertu eta behar den kasuetan desegin eta berriak sortu.
Hezkuntzari Buruzko Lege Organikoak (2006ko maiatzaren 3a)
Hezkuntzak, besteak beste, bi helburu hauek ditu: batetik, «Emakumeen eta gizonen arteko
eskubide-berdintasun eta aukera-berdintasun eraginkorra sustatzea, dauden desberdintasunak kritikoki
aztertzea eta balioestea», eta bestetik, «Ikasketa eta lanbide aukera guztiak gauzatzeko estereotiporik
gabeko orientazioa izatea”. Alegia, eskubide-berdintasunaren eta aukera-berdintasunaren
garapena, eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasun eraginkorraren sustapena.
Hezkuntzaren xedeen artean (2. art.), hau ere adierazten da: «funtsezko eskubideekiko eta
askatasunekiko errespetuan, emakume eta gizonen arteko eskubide- eta aukera-berdintasunean
eta aniztasun-funtzionaleko pertsonen tratu berdinean eta diskriminazio ezan heztea» du
helburu. Ondorioz, hezkuntzak bere egitekoa du «Estereotipo sexistak, aurreiritziak eta
indarkeria baztertzea eta gatazken trataera baketsua ikastea».
Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa
lantzeko Gida Plana.
1. Hezkuntza‐sistema hezkidetzazko eskola‐eredua era koordinatuan bultzatzeko egiturez
eta pertsonez hornitzea.
2. Eskola mistoan eraldaketa‐prozesuak bultzatzea hezkidetzazko eskola baterantz joateko.
3. Genero‐indarkeria eta sexismoa sorburu duten indarkeria‐mota guztiak prebenitzeko,
garaiz detektatzeko eta horiei erantzun eraginkorra emateko mekanismoak abian jartzea.
HAZIBERRI 2020 dokumentua
Sexu‐joeren aniztasuna. Nork bere sexualitatea sentitzeari dagokionez, norberak nahi
bezalako sexu‐harremanak izateari dagokionez, pertsonok orientabide desberdinak
ditugu, jakina. Historikoki, baina, mota horretako aniztasunari bizkarra emanda bizi
izan gara, eta, horren ondorioz, zenbait ikaslek aparte sentitu dute beren burua.
23
Ikasle guztien ikaskuntza eta parte‐hartzea sustatu behar da; zaurgarrienena, batik bat,
haiek baitute baztertuak izateko arrisku handiena, dela desgaitasunen bat dutelako,
dela beste edozein arrazoi (sexua, erlijio, kultura, etnia...) dela tarteko.
Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia: elkarrekin bizitzen jakitea.
Norberaren eta besteen nahiak uztartzea, norberaren sentimendu, pentsamendu eta
irrikak asertibotasunez adieraztea, besteei entzutea eta haien sentimendu,
pentsamendu eta irrikak aintzat hartzea.
Taldean ikastea eta lan egitea, norberaren erantzukizunak onartuz eta denen artean
erdietsi beharrekoetan elkarlanean arituz, eta pertsonen eta iritzien arteko
aniztasunak dakarren aberastasuna aintzat hartuz. ‚
Hezi beharra dago bake positiboan, giza eskubideetan, justizian, elkartasunean eta
inklusioan. Bake positiboaren kultura sortu, non gatazkak elkarrizketa eta kontsensuz
bideratzen diren, aniztasuna (sexuala, kulturala, orientazio sexuala…) errespetatu eta
baloratzen den, eta neska- eta mutil-ikasleen garapen emozionala sustatzen den.
Pertsonen garapen osoa eta bizitzaren esparru (pribatu, domestiko, publikoa) eta
egoera guztietan aritzeko beharrezkoak diren konpetentziak lortzea, bai maila
pertsonalean, baita sozialean ere.
Lan egin emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde.
Aukera berdintasuna bermatu jatorrizko diskriminazioak gaindituz (sexu, genero,
aniztasun funtzionala, orientazio sexuala, etnia, jatorri soziokulturala, orientazio
pertsonal, familiar, akademiko eta profesionala, genero estereotipoak) eta
inposaturiko ereduak gaindituz, pertsona bakoitzaren gaitasun guztiak garatzen eta
bizitza proiektu propioa eraikitzen laguntzen duena.
24
II. ERANSKINA: GALDETEGIAK
HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEAK
GELAREN IZENA:
IRAKASLEA:
Gelako ikasle kopurua:______
Neska kopurua:____________
Mutil kopurua:_____________
GABONAK (haurrei honako galdera hauek zuzendu-erantzunak zenbatu eta kopuruak adierazi)
1. Nola jantzi zara?
2. Gustura sentitu zara?
Bai Ez
3. Zuk aukeratu duzu?
Bai Ez
4. Beste bat nahiago?
Bai Ez
25
KALDEREROAK
5. Nola jantzi zara?
6. Gustura sentitu zara?
Bai Ez
7. Zuk aukeratu duzu?
Bai Ez
8. Beste bat nahiago?
Bai Ez
9. Zein tresna jo duzu?
Zartagina Panderoa
10. Zein tresna jo nahi zenuen?
Zartagina Panderoa
Aipamenak:
__________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________
26
LEHEN HEZKUNTZAKO IKASLEAK
GABONAK
1. Nola jantzi zara?
a) b)
2. Gustura sentitu zara?
a) Bai
b) Ez
3. Zuk aukeratu duzu?
a) Bai
b) Ez
4. Beste bat nahiago?
a) Bai
b) Ez
KALDEREROAK
1. Nola jantzi zara?
a) b)
2. Gustura sentitu zara?
a) Bai
b) Ez
3. Zuk aukeratu duzu?
a) Bai
b) Ez
4. Beste bat nahiago?
a) Bai
b) Ez
5. Zein tresna jo duzu?
a) Zartagina
b) Panderoa
6. Zein tresna jo nahi zenuen?
a) Zartagina
b) Panderoa
27
DBHKO IKASLEAK
Aurreko urteetan (HH/LH):
GABONAK
1. Nola jantzi zara?
a) b)
c) Bata zein bestea
2. Gustura sentitu zara?
a) Bai
b) Ez
3. Zuk aukeratu izan duzu?
a) Bai
b) Ez
4. Beste bat nahiago zenuen?
a) Bai
b) Ez
KALDEREROAK
1. Nola jantzi zara?
a) b)
c) Bata zein bestea
2. Gustura sentitu zara?
a) Bai
b) Ez
3. Zuk aukeratu izan duzu?
a) Bai
b) Ez
4. Beste bat nahiago?
a) Bai
b) Ez
5. Zein tresna jo duzu?
a) Zartagina
b) Panderoa
6. Zein tresna jo nahi zenuen?
a) Zartagina
b) Panderoa
28
DANTZAK
1. Bikoteak egiterakoan mutil-neska irizpidea erabiltzen zen?
a) Beti
b) Gehienetan
c) Batzuetan
d) Inoiz
2. Dantzetan bikoteak osatzeko irizpidea neska-mutil izatea egokia al da?
a) Bai
b) Ez
c) Ez dakit
3. Dantzetan neskek eta mutilek hartzen duten rola ezberdina al da? Zertan somatu
duzu?
JAIALDIETAN
1. Zure ustez, jaialdietan (dantzetan eta mozorroetan) nesken eta mutilen rolak bereizi
behar dira?
IRAKASLEAK
1. Ikasleek jantzia beraiek aukeratzen al dute?
2. Jantzien aukera librea, ikasgeletan lantzen al da?
3. Egokia iruditzen al zaizu generoaren arabera instrumentua bereiztea?
4. Dantzetan bikoteak osatzeko irizpidea neska-mutil izatea egokia al da?
5. Dantzetan neskek eta mutilek hartzen duten rola ezberdina al da? Zertan somatu
duzu?
6. Uste al duzu ikastolako jaialdietan aukera-berdintasuna bermatzen dela?
GURASOAK
GABONAK
1. Zuen alaba/semea nola jantzi da?
a) b) 2. Alabak/semeak aukeratu al du jantzia?
a) Bai
b) Ez
3. Ondo sentitu da?
a) Bai
29
b) Ez
KALDEREROAK
1. Zuen alaba/semea nola jantzi da?
a) b)
2. Alabak/semeak aukeratu al du jantzia?
a) Bai
b) Ez
3. Ondo sentitu da?
a) Bai
b) Ez
4. Zer tresna jo du?
a) Panderoa
b) Zartagina
5. Beste bat nahiago al zuen?
a) Bai
b) Ez
6. Egokia iruditzen al zaizu generoaren arabera instrumentua bereiztea?
a) Bai
b) Ez
DANTZAK
1. Dantzetan bikoteak osatzeko irizpidea neska-mutil izatea egokia al da?
c) Bai
d) Ez
2. Dantzetan neskek eta mutilek hartzen duten rola ezberdina al da? Zertan somatu
duzu?
OROKORREAN
1. Uste al duzu ikastolako jaialdietan aukera-berdintasuna bermatzen dela? Zergatik?
2. Gaiaren inguruko beste zerbait adierazi nahi izanez gero, hementxe:
Top Related