IKT-en IRAKASKUNTZA-JARDUERA ONAK
Hezkuntza-berrikuntza
Aurasma
Klikatu hurrengo linkan: http://auras.ma/s/79vc3 eta follow-ri eman. Jarraian, mugikorrarekin Aurasma
app-aren bidez, argazkiaren kodigoa eskaneatu.
Eskola 2.0ren bidez, ikaslearen motibazioa bilatzen da. Honek, bere ikasketa prozesuaren
protagonista izan behar du. Irakasleak, beraz, bigarren mailako papera izango du. Informazioa
bideratzen eta ebaluatzen jakingo du, baina, ikaslea da informazio horretara hurbildu behar dena
eta eduki berriak sortu beharko dituena.
Hau da, XXI. mendean, ikasleak eskura dauka nahi bezain beste informazio, hori dela eta,
liburuetatik informazioa jasotzea eta buruz ikastea ez dauka sentsu askorik, klik batean sarean
dagoelako. Honek, klaseen metodologia aldatzeko beharra adierazten du. Kasu honetan,
ikasleak berak informazioa kudeatzen ikasi behar du, hots, edukiak baino, konpetentziak dira
landu beharrekoak.
Nire ustez, Lehen Hezkuntzan halako metodo berritzaileak erabiltzeak ikasleen motibazioa
areagotzen du eta gainera, bizitzan transferentzia izango du. Beraz, IKT-ak gelan ondo
erabiltzeak, ikasketa prozesuari etekin handiagoa ateratzeko balio duela uste dut.
Hala ere, gauzak neurrian egin behar dira, kaligrafia eta ortografia ezin ditugu ahaztu, modu
batean edo bestean, landu beharko ditugu, zuzentzaileen laguntza barik.
Bestetik, teknologia guztiontzat eskuragarria izango den edo ez hausnartu beharko dugu. Izan
ere, hezkuntza guztiontzat aukera berdinak bermatu behar ditugu. Beraz, kontuz izan behar
dugu, halako metodologia erabilita, etxeko lanak bidaltzerakoan. Balitekeelako baten batek
etxean ordenagailurik edo tabletarik ez izatea.
Irakaskuntza praktika egokiak
Jarraian, teknologiak geletan txertatzeko oso interesgarriak iruditu zaizkidan bi eredu aipatuko
ditut:
Alde batetik, Colegio Base-k egin duen proiektua oso interesgarria iruditu zait. Proiektu honen
helburua, ikasleak Madril hiriburua hobeto ezagutzea da, eta honetarako, taldeka haien
familiekin zien lagunekin kodigo QR batzuetan adierazitako tokietara joan behar dira. Horrela,
puntuak lortuko dituzte edo “Madroso”ak planteatzen zaizkien erronkak betetzen dituzten ahala.
Gainera, benetan tokian egon direla frogatzeko, argazki bat aterako dute.
IKT-ak eskolan txertatzeko eredu honetatik, gehien gustatu zaidana, hain zuzen ere, teknologiak
ingurunearekin lotzea da. Hau da, teknologiak norberaren bizitzan txertatzea, baina erlazio
fisikoak eta errealitatearekin harremana galdu gabe.
Bestetik, Madrilgo beste eskola batek, Colegio San Román y San Antonio poesia eta irakurketa
lantzeko abian jarri duen berrikuntza proiektua eredugarritzat hartu dut. Izan ere, literaturak
ikasleen partetik eskoletan duen harrera ez da oso handia, normalean, ikasleek motibazio gutxi
izaten dute irakasgai honen aurrean. Beraz, poesien eta irakurketaren lanketan motibatzeko IKT-
az baliatzea oso ideia interesgarria eta azkarra iruditzen zait. Modu honetan, eskola honetan,
irakasleak landutako liburuak film batekin laguntzen ditu. Ondoren, ikasleek liburu bat aukeratu
eta iMovie aplikazioaren bidez, kontaketaren trailerra egiten dute.
Top Related