FISIOTERAPIAN ESKU HARTZEKO
METODO ESPEZIFIKOAK NEUROLOGIAN
• http://davidaso.fisioterapiasinred.com/
• http://www.arturosuch.com/blog/
• http://neurofis-io.blogspot.com.es/
• http://fisteus.wordpress.com/
BLOG-AK
FISIOTERAPIAN ESKU HARTZEKO METODO ESPEZIFIKOAK
NEUROLOGIAN
• SARRERA
• PLASTIKOTASUN NEURONALA
• KONTROL MOTOREA
• ERRAZTE NEUROMUSKULAR PROPIOZEPTIBOA- KABAT
• BOBATH METODOA
• PERFETTI METODOA
• BIZKARREZUR-MUINAREN LESIOEN AZKEN AURRERAPENAK
AURKIBIDEA
FISIOTERAPIAN ESKU HARTZEKO METODO ESPEZIFIKOAK
NEUROLOGIAN
Neurologiaren arloko fisioterapian, fisioterapeutak erabiltzen
dituen teknikek nerbio-sistema zentral eta periferikoaren
lesioen ondorioak tratatzea dute helburu. Hasierako
balorazio baten ondoren, fisioterapeutak tratatu ditzaken
arazoak identifikatzen ditu eta, pazientearekin eta bere
senitartekoekin batera tratamenduaren helburuak finkatzen
ditu.
Sarrera
FISIOTERAPIAN ESKU HARTZEKO METODO ESPEZIFIKOAK
NEUROLOGIAN
Fisioterapeuta neurologikoak teknika desberdinak
erabiliko ditu pazientearen ahalmen fisikoak eta
asaldura estrukturalak hobetzeko nahiaz. Horrela,
pazientearen mugimenduen kalitatea eta
eraginkortasuna handituko ditu eta bere gorputz-
jarrera hobetu.
Sarrera
FISIOTERAPIAN ESKU HARTZEKO METODO ESPEZIFIKOAK
NEUROLOGIAN
Helburuak:
• Desgaitasun maila gutxitu.
• Eguneroko bizitzako ekintzak eta oinez ibiltzeko gaitasuna
hobetu.
Pazienteak jasan dezaken gehienezko ekintza terapeutikoa
bermatu behar da. Jasangarritasun maila hau gaitzaren
garrantziak eta egonkortasun medikoak baldintzatuko dute.
Sarrera
FISIOTERAPIAN ESKU HARTZEKO METODO ESPEZIFIKOAK
NEUROLOGIAN
G. Kidd (1992): “Nerbio-Sistema Zentralak
moldatzeko edo berriro sortzeko duen ahalmena,
inguruaren eskakizunei erantzuteko edo lesio baten
ondorioz. Garunaren forma aldatuko da funtzioa
aldatuz gero eta funtzioa aldatuko da forma aldatuz
gero”.
Plastikotasun neuronala
FISIOTERAPIAN ESKU HARTZEKO METODO ESPEZIFIKOAK
NEUROLOGIAN
Duffau H. (2006): “NSZ-ak bere mapa neurosinaptikoak epe
labur, ertain eta luzerako berrantolatzeko duen gaitasuna,
bere sare neuronalen funtzionamendua optimizatuz.”
Plastikotasun neuronala
FISIOTERAPIAN ESKU HARTZEKO METODO ESPEZIFIKOAK
NEUROLOGIAN
Mugimendua bat gauzatzerako orduan, garunak inguruko
informazioa barneko eta kanpoaldeko errezeptoreen bitartez
nerbio-sistema zentralean barneratzen du. Horrela
etengabeko ikasketa prozesu bat gertatzen da, aipatutako
mugimendua era argi, zehatz eta laburrenean gauzatzen da,
energia gastu txikienarekin eta ahal bezain modu orekatuan.
Plastikotasun neuronala
FISIOTERAPIAN ESKU HARTZEKO METODO ESPEZIFIKOAK
NEUROLOGIAN
Ramachandran VS, Plasticity and functional recovery in neurology. Clin Med.
2005 Jul-Aug;5(4):368-73.
Experiments on patients with phantom limbs suggest that neural connections in
the adult human brain are much more malleable than previously assumed. Three
weeks after amputation of an arm, sensations from the ipsilateral face are
referred to the phantom; this effect is caused by the sensory input from the face
skin 'invading' and activating deafferented hand zones in the cortex and
thalamus. Many phantom arms are 'paralysed' in a painful position. If a mirror is
propped vertically in the sagittal plane and the patient looks at the reflection of
his/her normal hand, this reflection appears superimposed on the 'felt' position of
the phantom. Remarkably, if the real arm is moved, the phantom is felt to move
as well and this sometimes relieves the painful cramps in the phantom.
Plastikotasun neuronala
FISIOTERAPIAN ESKU HARTZEKO METODO ESPEZIFIKOAK
NEUROLOGIAN
Kontrol motorea nerbio-sistema zentralaren kontrolak
zentzumen-informazioak eta motore-informazioak
barneratzearen emaitza da. Orokorrean, mugimenduak
gauzatzean hiru fase jarraitzen ditugu:
• Prestatze mugimenduak: egonkortzaileak.
• Mugimendu agonistak: gauzatzaileak.
• Azkem mugimenduak (antagonistak): inhibitzaileak.
Kontrol motorea
FISIOTERAPIAN ESKU HARTZEKO METODO ESPEZIFIKOAK
NEUROLOGIAN
Informazio aferentea jaso eta barneratu ondoren,
mugimendua gauzatzen da eta mugimendua nola deneko
informazioa garunera helduko da berriro. Ondoren, keinua
errepikatuz gero, mugimendua moldatu eta aldatu dezakegu,
gure nahien eta helburuen arabera. Prozesu honi Feedback
deitzen zaio.
Kontrol motorea
FISIOTERAPIAN ESKU HARTZEKO METODO ESPEZIFIKOAK
NEUROLOGIAN
Behin feedback ezberdinak gauzatuta, mugimendu zehatz
horri buruzko informazio guztia barneratu eta gordetzen da,
oroimen zinetikoan gordeko dena. Honi Feedforward
deitzen zaio. Feedforward-ak aurretiaz gorputza
mugimendurako prestatzen du, eta Feedback-a
mugimenduaren gauzatzera moldatzen da. Biek gorputz-
jarreran, muskulu-tonuan eta gorputzaren lerrokatzean
eragina dute.
Kontrol motorea
FISIOTERAPIAN ESKU HARTZEKO METODO ESPEZIFIKOAK
NEUROLOGIAN
VIDEO
Kontrol motorea
FISIOTERAPIAN ESKU HARTZEKO METODO ESPEZIFIKOAK
NEUROLOGIAN
Lokomozio eta nerbio-aparatuko lesioen ondorioz mugimedua eta bere
kontrolean eragina izan dezaketen asaldurak aurkitu ditzakegu:
• Muskulen kontrola:
o Indarra: zuntzen bilketa.
o Koordinazioa.
o Malgutasuna.
o Abiadura: zuntz motak.
o Muskulu-tonua.
o Motore-eskemak.
• Sentimena eta propozepzioaren asaldurak..
• Mina.
• Mugikortasun maila.
Kontrol motorea
FISIOTERAPIAN ESKU HARTZEKO METODO ESPEZIFIKOAK
NEUROLOGIAN
Lesio neurologiko baten ondoren sentimena, barneratze eta
pertzepzio-sistemak (gorputz-eskema, oreka-sistema,
automatismoak,…) eta azkenik kontrol motorea
berreskuratzeko abordatze desberdinak erabiliko ditu
fisioterapeutak. Orokorrean, atal bakoitza lantzeko teknika
zehatzak erabiliko ditugu, metodo desberdinak proposatuz.
FISIOTERAPIAN ESKU HARTZEKO METODO ESPEZIFIKOAK
NEUROLOGIAN
Metodo bakoitzak pertsonak inguruarekin erlazionatzeko dituen baliabide
zehatz batzuk lantzen ditu, bakoitzak bere erara eta autoreen
proposaturiko hipotesietan oinarrituta. Metodo bakoitzak informazio
trukaketan gertatzen diren hiru prozesuetatik bat (edo gehiago) landuko
du. Plastikotasun neuronala eta inguruarekin gauzaturiko harremana eta
estimulazioak método hauek garrantzitsu bihurtzen dituzte eta balio
klinikoa ematen diete. Metodo guzti hauen ebidentzia zientifikoa
balioesteko prozesuan dago oraindik, kalitatezko ikasketak diseinatzeko
zailtasunen ondorioz, baina bakoitzak bere indarguneak ditu garapen eta
interbentzioari dagokionez.
FISIOTERAPIAN ESKU HARTZEKO METODO ESPEZIFIKOAK
NEUROLOGIAN
• Bobath metodoa: pazienteen gakoen (gako zentrala, pelbisa,
sorbalda, ukondoa, eskua, belauna, orkatila) lerrokatze-egoerari
buruzko analisia burutu ondoren, arazo nagusiaren inguruko hipotesia
sortzen da (zein gakok desegonkortzen du pazientea)
• Kabat metodoa: Edo Errazte Neuromuskular Propiozeptiboa. Kontrol
motorea oinarri hartuta, input propiozeptiboen laguntzaz mugimendu
normalak oinarri dituzten patroiak garatzea du helburu, ezohiko
sinergiak apurtuz.
• Perfetti metodoa: Edo Ezagutzazko Ariketa Terapeutikoa. Pazienteak
inguruarekin duen harremanak indarra hartzen du. Erreabilitazio
prozesua ikasketa-prozesu (ezagutzen eta prozesu
neuropsikologikoen garapena) bezala ulertzen da eta mugimendua
ezagutza lortzeko tresna bezala (mugimenduari zentzua ematea).
FISIOTERAPIAN ESKU HARTZEKO METODO ESPEZIFIKOAK
NEUROLOGIAN
• Vojta metodoa: edo Lokomozio-Terapia Erreflexua. Ontogenesiaren,
erreakzio posturalen eta jatorrizko erreflexuen balorazioan oinarriturik,
narraste erreflexuan eta iraulketa erreflexuak tratamenduaren
oinarritzat dituen metodoa da.
• Halliwick metodoa: Ur-terapiaren zentzuzko erabilera Nazioarteko
Funtzionamendu Sailkapenean oinarrituta.
• Affolter metodoa: Edo Abordatze Terapeutiko pertzeptibo-kognitiboa.
Ukitze eta mugimendua oinarritzat hartuta pazientea inguruan era
egoki baten kokatzen laguntzen dugu metodo honi esker.
• Bizkarrezur-muineko lesioen azken aurrerapenak.
• Nerbio-sistema zentraleko lesioen estimulazio elektrikoa.
• Mobilizazio neurala gaitz neurologikoetan.
• Animaliek Lagundutako Terapia eta Hipoterapia.
FISIOTERAPIAN ESKU HARTZEKO METODO ESPEZIFIKOAK
NEUROLOGIAN
1. Datu pertsonalak.
2. Datu orokorrak: pertsonari buruzko datuak (ogibidea, lanbidearen
behar kognitibo, emocional eta fisikoak, eskuina / ezkerra, familia-
egoera) eta inguruari buruzko datuak (seme-alabak / umeak,
etxebizitza, aisialdia,…). Pazienteari buruzko iritzia (kognitiboa,
emozionala, gaitzarekiko,…)
3. Ohar medikuak: diagnostikoa eta data, tratamenduak eta data,
gainontzeko diagnostikoak, arrisku faktoreak, laguntza teknikoak,
botikak,…)
4. Erreabilitazio taldea: helburuak eta terapia saioen maiztasuna.
Balorazioa
FISIOTERAPIAN ESKU HARTZEKO METODO ESPEZIFIKOAK
NEUROLOGIAN
5. Anamnesia:
• Zer egin dezake laguntzarik gabe? (altxatu, gelatik ibili, gauzak
hartu, irentsi,…)
• Zainketa pertsonala burutu dezake? (komunera joan, jantzi, garbitu,
jan,…)
• Zer egiten du aisialdian? (lagunak, ekintza kulturalak, irakurri,
telebista ikusi,…
6. Funtzioa eta gorputz-egitura:
• Gorputzaren ze atal da arazoen arduraduna?
7. Ze jarduera da ikasi nahi duen hurrengoa?
• Zer uste du lor dezakela erreabilitazioarekin?
Balorazioa
FISIOTERAPIAN ESKU HARTZEKO METODO ESPEZIFIKOAK
NEUROLOGIAN
8. Pazienteak duen informazio maila (terapeutaren
balorazioa):
• Ze informazio maila du diagnostiko, pronostiko, arrisku
faktore, ondoez eta terapiei buruz?
9. Jarduerak / Parte hartzea:
Balorazioa
FISIOTERAPIAN ESKU HARTZEKO METODO ESPEZIFIKOAK
NEUROLOGIAN
Italian jaiotako erreabilitazio metodoa da, 70ko hamarkadan Carlo
Perfetti neurologoak eta bere lankideek egindako lanaren emaitza.
Neurozientzien aurrerakuntzekin batera bilakaera jasan du método
honek eta gaur egun ere bere eboluzioak jarraitu egiten du. Hori dela
eta, historian zehar izen desberdinak hartu ditu: hasieran Goi-Mailako
Errazte Kortikala deitu zitzaion, geroago Mailakako Kontrol Sekuentziala
deitu zen eta gaur egun Ezagutzazko Ariketa Terapeutikoa deitzen zaio.
Ezagutzazko Ariketa Terapeutikoa: PERFETTI
FISIOTERAPIAN ESKU HARTZEKO METODO ESPEZIFIKOAK
NEUROLOGIAN
Azken izen honek mugimendua berreskuratzeko orduan prozesu
kognitiboek duten garrantzian du bere oinarria. Metodo hau Teoria
Neurokognitiboaren bilakaera bat da. Teoria honen hipotesi nagusiaren
arabera, mugimendu automatiko edo gidatuaren kalitatea mugimendua
gauzatzean parte hartzen duten prozesu kognitiboek (pertzepzioa,
atentzioa, oroimena, lengoaia) baldintzatzen dute.
Ezagutzazko Ariketa Terapeutikoa: PERFETTI
FISIOTERAPIAN ESKU HARTZEKO METODO ESPEZIFIKOAK
NEUROLOGIAN
Tatamendua ez dago soilik muskuluetara zuzenduta (indartze
muskularra), mugimendua garun-mailan nola antolatzen de ere
kontutan hartu behar da. Beraz, mugimendua berreskuratzeko orduan
antolaketa horretan parte hartzen duten prozesu kognitiboak aktibatzea
beharrezkoa da. Prozesu hauek pertzepzioa, atentzioa, oroimena,
lengoaia, irudi motorea, arrazonamendua,… dira.
Ezagutzazko Ariketa Terapeutikoa: PERFETTI
FISIOTERAPIAN ESKU HARTZEKO METODO ESPEZIFIKOAK
NEUROLOGIAN
Metodo hau, hasiera baten, hemiplegia zuten pazienteen eskuen
erreabilitaziorako sortu zen. Eskuaren funtzioa aztertzen zuten
ikerketetan eta pazienteekin zituzten esperientzietan oinarrituta, eskua
ukimenaren organua zela proposatu zuten. Beraz, ukimen-informazioa
ardatz nagusi zuten ariketak erabiltzen hasi ziren eskuaren funtzioak
berreskuratzeko.
Eskuaren nerbio-sistemari buruzko kontzeptuak gorputz osora aplikatzen
hasi ziren eta honek gorputz atalak NSZ-arentzako duten esanahia eta
garrantzia era sakonago baten ulertzea ahalbidetu du. Beste eratako
ukimen-informazioa jasotzea ahalbidetzen duten ariketak sortu dira, hala
nola presioa, pisua, zinestesikoak, marruskadurakoak,…
Ezagutzazko Ariketa Terapeutikoa: PERFETTI
FISIOTERAPIAN ESKU HARTZEKO METODO ESPEZIFIKOAK
NEUROLOGIAN
Teknikak objektu ezberdinak, gorputz-atalen kokapenak,
ehundurak, angeluak, pisuak, erresistenziak,… azterketa eta
ezagutza erabiltzen ditu, guztiak zailtasun ezberdinetan
mailakatuta. Gehienetan ohol bat eta fitxak erabiltzen dira
goiko gorputz-adarren lanerako eta beste elementu batzuk
beheko gorputz-adarrentzako. Teknika honetan erabiltzen
diren tresnek garrantzi handia dute.
Ezagutzazko Ariketa Terapeutikoa: PERFETTI
FISIOTERAPIAN ESKU HARTZEKO METODO ESPEZIFIKOAK
NEUROLOGIAN
Hemiplegia jasan duten pazienteek zailtasunak izaten dituzte gorputza
atal desberdinetan zatitzeko eguneroko ekintzak egiterako orduan.
Beraz, ariketa bakoitza groputzaren zatiketa bat gauzatuz askatuko den
korapilo bat izan behar da.
Adibidez: “Eskuko zein atzamar mugitu dizut?”
Pazienteari eskatzen dizkiogun lanek NSZ-a lanean jartzea bilatu behar
dute, ariketa mentalen bidez. Baina jartzen diogun lana ezin da
errezegia izan, ez bait ditu goi-mailako antolakuntza-beharrizanak
piztuko, ezta zailegia ere, pazienteak konpentsatzio prozesuak martxan
jarriko dituelako.
Ezagutzazko Ariketa Terapeutikoa: PERFETTI
FISIOTERAPIAN ESKU HARTZEKO METODO ESPEZIFIKOAK
NEUROLOGIAN
Ariketak hiru mailatan banadu daitezke, eskakizunaren arabera:
• Lehenengo mailako ariketak: luzaketari gehiegizko erantzunaren
kontrola. Terapeutak gidatzen ditu mugimenduak.
• Bigarren mailako ariketak: Pizte normalaren eta zuntz-muskularren
piztearen kontrola. Terapeutak mugimendua gidatu eta pazienteak
ahal duen neurrian gauzatzen du.
• Hitugarren mailako ariketak: Eskema mentalen kontrola eta unitate
motoreen piztea. Mugimenduaren kalitatea handitzera eta
mugimendua automatizatzera zuzenduta. Pazienteak gauzatzen du
mugimendua.
Ezagutzazko Ariketa Terapeutikoa: PERFETTI
FISIOTERAPIAN ESKU HARTZEKO METODO ESPEZIFIKOAK
NEUROLOGIAN
Errazte Neuromuskular Propiozeptiboa edo Kabat-en diagonalak izenaz
ere ezagutzen den teknikak ukimenaren azaleko informazioa eta
informazio sakona (giltzaduraren kokapena, muskuluen luzapena,…)
erabiltzen ditu nerbio-sistema sutu eta muskulu-sistema martxan
jartzeko. Ohiko mugimendu bat burutzeko antzeman-mekanismoa
(propiozepzioa eta zentzu zinetikoa) barneratze-mekanismoa (NSZ)
eta gauzatze-mekanismoa (esqueleto-muskuluak) era egoki baten
funtzionatzea derrigorrezkoa da. Hiru hauetariko baten bat ez bada
eraginkorra, mugimendua desegokia izango da. ENP metodoa hiru
mekanismo hauei zuzenduta dago, barneraturiko mugimenduak
erabiltzen dituelako.
Errazte Neuromuskular Propiozeptiboa: KABAT
FISIOTERAPIAN ESKU HARTZEKO METODO ESPEZIFIKOAK
NEUROLOGIAN
Metodo hontan gehienezko eskuzko erresistentzia kontzeptua
garrantzitsua da, hau da, mugimendua bere osotasunean gauzatzea
baimentzen duen eta pazientearen indarrari egokituta egon behar den
mugimendu isotoniko bati jartzen zaion gehienezko erresistentzia.
Eskuak erabiliko dira erresistentzia hau gauzatzeko, mugiaraziko dugun
gorputz-atalari moldatzeko duten gaitasunagatik eta mugimendu hori
gidatzeko duten erraztasunagatik. Gainera erresistentzia ibilbide osoan
zehar moldatzea ahalbidetzen dute, egoera neuromuskularraren
arabera.
Errazte Neuromuskular Propiozeptiboa: KABAT
FISIOTERAPIAN ESKU HARTZEKO METODO ESPEZIFIKOAK
NEUROLOGIAN
1. Fisioterapeutak bilatzen duen mugimenduaren kontrako
norabidera zuzenduta jarriko ditu eskuak.
2. Giltzadurak errazte-jarrera baten kokatuko dira,
gehienezko indarra lortzea ahalbidetzen dueña.
3. Luzatze-estimulu egokiak erabiliko ditugu..
1. Muskulu antagonisten uzkurtzea ere bilatuko dugu,
muskulu ahulenen tonua igo eta mugimendua gidatzeko.
Errazte Neuromuskular Propiozeptiboa: KABAT
FISIOTERAPIAN ESKU HARTZEKO METODO ESPEZIFIKOAK
NEUROLOGIAN
Baliabide eragileak pazienteari informazio gehiago emateko erabiltzen
dira, horrela mugimendu egokia lortzeko (bide aferenteak era zehatz
baten piztuz):
• Eskuzko kontaktuak: fisioterapeutaren eskuen posizioa
ezinbestekoa da ariketa errazteko. Kontaktuak mugimendua zuzendu
eta errazteko baliagarria izango da eta debekatuta dago besarkatzen
duten kontaktuak egitea, pazienteari informazio desegokia eta
norabide anitzekoa emango diotelako.
• Berba bidezko estimuluak: pazienteari emango dizkiogun aginduak
dira eta errazak, zehatzak eta laburrak izan behar dira. Garrantzitsua
da hitzak momentu aproposean esatea, ez beranduegi (pazientearen
erantzuna ez da egokia izango) ezta arinegi ere (fisioterapeutak
mugimendua gutxiago kontrolatuko du).
Errazte Neuromuskular Propiozeptiboa: KABAT
FISIOTERAPIAN ESKU HARTZEKO METODO ESPEZIFIKOAK
NEUROLOGIAN
• Ikus-estimuluak: pazienteak gorputz-atala begiradarekin jarraituko
du, honek mugimenduaren gauzatzea erraztuko duelako.
• Kokapen-estimuluak: ahoz gorako etzanerak aurrealdeko
muskuluen ekintza erraztuko du; alboko etzanerak kontrako alboko
muskuluen eta enborraren muskuluen lana erraztuko du. Burua
edozein kokapenetan desorekatuz gero biroreka erreakzio bat lortuko
dugu, ariketa errazteko tresna baliagarria dena.
Errazte Neuromuskular Propiozeptiboa: KABAT
FISIOTERAPIAN ESKU HARTZEKO METODO ESPEZIFIKOAK
NEUROLOGIAN
• Giltzaduren propiozepzio-estimuluak: ariketa guztiak giltzaduren
mugako kokapenean hasiko dira. Horrela, giltzadura barneko
errezeptoreen bitartez (lotailuetan eta kapsulan daudenak)
mugimendua hasteko eta amaitzeko jarrerei buruzko informazioa
bidaliko dugu.
• Muskulu-estimuluak: gehienezko erresistentziaren bitartez kate
muskular osoan zehar giharrak piztea lortzen du. Horregatik luzaketa-
estimulu bat erabiliko dugu hasieran: ardatz neuromuskularrak
gehienezko luzapenean kokatu eta uzkurduraren hasierari lagunduko
diogu.
Errazte Neuromuskular Propiozeptiboa: KABAT
FISIOTERAPIAN ESKU HARTZEKO METODO ESPEZIFIKOAK
NEUROLOGIAN
Pazienteak mugimendu guztiak aktiboki gauzatuko ditu eta
fisioterapeutak bideratzaile lanak egingo ditu, mugimendu
horiek gidatu eta piztuz. Horretarako pazientearen
mugimenduekin batera mugituko da (gorputz-atalaren
mugimendua ez oztopatzeko) higiene posturala (lesioak
ekiditzeko) beti zainduz eta eskuak era zehatz baten
kokatuz (mugimendua gidatu eta pizteko).
Errazte Neuromuskular Propiozeptiboa: KABAT
FISIOTERAPIAN ESKU HARTZEKO METODO ESPEZIFIKOAK
NEUROLOGIAN
Gorputz-atal bakoitzak bi mugimendu egiten ditu, era espiroideoan,
diagonal izenekoak. Diagonal bakoitza bi norabidetan gauzatuko da,
muskulu antagonistak landuz. Beraz, bi diagonaletatik abiatuz lau
mugimendu-eskema erabiltzea posible da.
Mugimendu-eskema hauetan giltzadura uurunek hartzen dute parte baina
erdialdekoek ez (ukondoa eta belauna), hasieratik amaierara hedatuta
egoten dira. Mugimendu hauek pibot izeneko giltzadura baten inguruan
gauzatzen dira: goiko gorputz-adarretan sorbalda eta beheko gorputz-
adarrean aldaka.
Erdialdeko giltzadurak mugitzeko patroi zatituak erabiliko ditugu.
Diagonal bakoitzean bi patroi zatitu erabili ditzakegu, batek erdialdeko
giltzadura tolestuko du eta besteak hedatu.
Errazte Neuromuskular Propiozeptiboa: KABAT
FISIOTERAPIAN ESKU HARTZEKO METODO ESPEZIFIKOAK
NEUROLOGIAN
Errazte Neuromuskular Propiozeptiboa: KABAT
BIDEOA
FISIOTERAPIAN ESKU HARTZEKO METODO ESPEZIFIKOAK
NEUROLOGIAN
Berta eta Karel Bobath-ek sortu zuten, NSZ-ean gaitzak zituzten
pazienteak tratatzeko asmoz. 40ko hamarkadan jaio zen. Bizirik dagoen
kontzeptu bat da, mugimenduarekin lotutako zientziek aurrerapenekin
aberasten joan dena.
IBITA da nazioarteko bideratzaileen elkartea, Bobath kontzeptuaren
irakasketaren arduraduna, gaitz neurologikoak dituzten pazienteen
ebaluazio eta tratamendurako.
Ikuspuntu holistiko bat da, gaitz neurologikoren bat pairatzen duten
helduei eta umeei zuzendutakoa, pazienteen eta terapeutaren arteko
prozesu interaktibo baten oinarritzen dena (bai ebaluazioan eta baita
tratamenduan ere).
Tratamendu egokia lortzeko mugimendu normala ulertu behar da, bide
pertzeptibo guztiak mugimendua errazteko erabili eta postura zehatzez
baliatu.
BOBATH METODOA
FISIOTERAPIAN ESKU HARTZEKO METODO ESPEZIFIKOAK
NEUROLOGIAN
Metodoaren ezaugarri nagusienetarikoa jokaera motorearen
antolakuntza bilatzen duela da: jokaera motorea gizabanakoaren eta
bere inguru eta betebeharren arteko etengabeko hartuemanean
oinarritzen da.
Mugimenduaren disfuntzioa hobetzea da metodoaren ardatz nagusia:
NSZ-eko gaitz baten ondoren kontrol motorean arazoak agertuko dira
eta honek asaldurak ekarriko ditu, aurretiaz jakin daitezkenak. Hau
horrela, mugimenduaren disfuntzio bat egongo da, desgaitasun maila
handitu dezakena. Trataturiko eta kontrolaturiko mugimenduaren
disfuntzio batek ez du zertan desgaitasuna sortu edo desgaitasun maila
igo behar.
FISIOTERAPIAN ESKU HARTZEKO METODO ESPEZIFIKOAK
NEUROLOGIAN
BOBATH METODOA
Erreakzio ekintzen inhibizioa eta mugimendu normalen berrikasketa dira
bere oinarri nagusiak. Horretarako gakoak erabiliko ditugu. Kontzeptu
honen arabera, garun-lesio batek erreflexu-sistemaren hiperreakzioa
ekarriko du, NSZ-aren inhibizioaren galeraren ondorioz. Lesio central
honek gorputz-jarreraren tonuaren arazoa eragingo du, borondatezko
mugimenduari oztopoak jarriz, bai plangintza egiterakoan eta bai
mugimendua gauzatzeko orduan.
Heziketa motorea helburutzat duen metodoa da, funtzio motorea
hobetzea ahalbidetzen dueña, inhibizio neuromuskularra eta
estimulazioaren bitartez.
FISIOTERAPIAN ESKU HARTZEKO METODO ESPEZIFIKOAK
NEUROLOGIAN
BOBATH METODOA
Tratamenduaren oinarriak:
• Eskuzko tratamendua.
• Tratamendu goiztiarra.
• Gorputz-jarreraren tonua erregulutu.
• Lerrokatze posturala.
• Asaldura handiena duten nerbio-bideak estimulatu.
• Konpentsazioen inhibizioa mugimendu normala errazteko.
• Pazientearekin elkarlana.
• Estimulazio sentsitiboa.
• Eguneroko ekintzentzako laguntza.
FISIOTERAPIAN ESKU HARTZEKO METODO ESPEZIFIKOAK
NEUROLOGIAN
BOBATH METODOA
Mugimendu normala: Gorputz Jarrera Sistemaren (feedback-
feedforward) erantzuna pentsamendu, ideia edo estimulu baten aurrean.
Helburu bati zuzendua, automatikoa, ekonomikoa eta pazientearen
ezaugarriei egokitua (adina, sexua, gorputzaren neurriak,…).
Kontrol-gakoak: errezeptore ugariko guneak dira (azalekoak,
propiozeptoreak,…), NSZ-aren ate bezala erabilgarriak direnak
kanpoaldetik NSZ-eraino. Gorputz-jarreraren tonua moldatzeko balio duten
gorputz atalak dira:
• Pelbisa
• Burua
• Sorbalda-gerrikoa
• Eskuak
• Oinak
FISIOTERAPIAN ESKU HARTZEKO METODO ESPEZIFIKOAK
NEUROLOGIANBOBATH METODOA
Gorputz-jarrera selektiboak: gure giltzadurak “orekatuta”
edo “plomuarekin lerrokatuta” dauden gorputz-jarrerak dira,
eguneroko ekintzetara zuzenduta: zutik, jesarrita, ahoz-gorako
etzaneran, ahoz-beherako etzaneran.
FISIOTERAPIAN ESKU HARTZEKO METODO ESPEZIFIKOAK
NEUROLOGIAN
BOBATH METODOA
BIDEOA
FISIOTERAPIAN ESKU HARTZEKO METODO ESPEZIFIKOAK
NEUROLOGIAN
BOBATH METODOA
BIZKARREZUR-MUINAREN LESIOAK
BIDEOA
FISIOTERAPIAN ESKU HARTZEKO METODO ESPEZIFIKOAK
NEUROLOGIAN
BIZKARREZUR-MUINAREN LESIOAK
BIDEOA
FISIOTERAPIAN ESKU HARTZEKO METODO ESPEZIFIKOAK
NEUROLOGIAN
BIZKARREZUR-MUINAREN LESIOAK
BIDEOA
FISIOTERAPIAN ESKU HARTZEKO METODO ESPEZIFIKOAK
NEUROLOGIAN
• Ramachandran VS. Plasticity and functional recovery in neurology. Clin Med. 2005 Jul-Aug;5(4):368-
73.
• Jackson A, Lemon RN. Motor control: forcing neurons to change. Curr Biol. 2001 Sep 4;11(17):R708-9.
• Molinari M, Filippini V, Leggio MG. Neuronal plasticity of interrelated cerebellar and cortical networks.
Neuroscience. 2002;111(4):863-70.
• Patton J, Dawe G, Scharver C, Mussa-Ivaldi F, Kenyon R. Robotics and virtual reality: a perfect
marriage for motor control research and rehabilitation. Assist Technol. 2006 Fall;18(2):181-95.
• Cincotta M, Ziemann U. Neurophysiology of unimanual motor control and mirror movements. Clin
Neurophysiol. 2008 Apr;119(4):744-62.
• Rothwell JC. Overview of neurophysiology of movement control. Clin Neurol Neurosurg. 2012
Jun;114(5):432-5.
• Olivier E, Davare M, Andres M, Fadiga L. Precision grasping in humans: from motor control to
cognition. Curr Opin Neurobiol. 2007 Dec;17(6):644-8.
• Urbin MA. Sensorimotor control in overarm throwing. Motor Control. 2012 Oct;16(4):560-78.
• Lohse K, Shirzad N, Verster A, Hodges N, Van der Loos HF. Video games and rehabilitation: using
design principles to enhance engagement in physical therapy. J Neurol Phys Ther. 2013
Dec;37(4):166-75.
BIBLIOGRAFIA
FISIOTERAPIAN ESKU HARTZEKO METODO ESPEZIFIKOAK
NEUROLOGIAN