EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO
PARTE-HARTZE KULTURALARI BURUZKO
INKESTA
EMAITZEN LABURPENA
PRENTSA-DOSSIERRA
2019KO ABENDUA
2
PRENTSA OHARRA
NOTA DE PRENSA
Euskadiko parte-hartze kulturalak bilakaera positiboa izan du praktika kultural
gehienetan, batez ere antzerkiari, kontzertuei eta dantza-ikuskizunei dagokienez.
- Hiru diziplina horietan 10 urtean 20 puntu baino gehiago hazteaz gain, liburutegietara,
museoetara eta bertso-ikuskizunetara joateak ere nabarmen egin du gora.
- - Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Euskal Autonomia
Erkidegoko Parte-hartze Kulturalari buruzko Inkesta aurkeztu du gaur, Bilbon.
Bilbao, 2019/12/09
Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Kulturaren Euskal Behatokiak
egindako Euskal Autonomia Erkidegoko Parte-hartze Kulturalari buruzko Inkestaren datuak
aurkeztu ditu gaur. Azterlanak erakusten duenez, azken 10 urteetan bilakaera positiboa izan da
praktika kulturaletan, bereziki antzerkira (% 21,8tik % 45,7ra igaro da), kontzertuetara (% 16,6tik
% 40ra) eta dantza-ikuskizunetara joateari dagokionez (% 9,3tik % 30,6ra). Bestalde, aztertutako
12 praktiken artean, hiru baino ez dira jaitsi: egunkarien irakurketa (9 puntu gutxiago, nahiz eta
herritarren % 77,4k egunkariak irakurtzen jarraitzen duten), aldizkariena (6 puntu gutxiago, %
33raino) eta galerietara eta erakusketetara egindako bisitak (ia hiru puntu gutxiago, % 18raino).
Azterlanaren aurkezpena Euskadiko Artxibo Historikoan egin dute, eta sailburuarekin
batera, Joxean Muñoz Kultura sailburuordeak ere parte hartu du. Gaur aurkeztutako analisiaren
datuak Kulturaren Euskal Behatokiak egindako 2018ko Kultura-ohiturei, -praktikei eta -
kontsumoari buruzko Inkestatik datoz, Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan eta Iparraldean
eginda, 6.300 pertsonako laginarekin. Joan den azaroaren 29an eman ziren ezagutzera EAEko,
Nafarroako eta Iparraldeko euskarazko kultur kontsumoari buruzko datuak. Gaur ezagutzera
eman den analisia Inkesta berean oinarritzen da, baina Euskadiko Autonomia Erkidegoa hartzen
du kontuan, eta honako aldagaiak neurtu ditu: kulturarekiko jarrerak; kultura-jardueren pisua
eta haien bilakaera (eszenikoak, ikus-entzunezkoak, irakurketakoak edo erakusketetarako
bisitak); asoziazionismoa eta praktika artistiko amateurrak; praktika kultural digitalak; eta,
azkenik, euskarazko parte-hartze kulturala (nahiz eta azken atal honetako datuak joan den
azaroaren 29an aurkeztutakoen antzekoak diren, oraingoan EAEri dagokionez).
Azterlanaren helburua, Zupiria sailburuak azaldu duenez, herritarren parte-hartze
kulturalaren “argazki zehatza emango duten adierazleak lortzea" da: "Parte-hartze kulturalaren
inguruko ikerketak aukera ematen digu zehatz-mehatz jakiteko zein puntutan gauden, intuizioen
eta pertzepzioen gainetik. Azterlan honek ematen digun argazkiak azken hamarkadan parte-
hartze kulturalak izan duen bilakaera behatzeko aukera ematen digu -kasu honetan, oso
positiboa-, eta, aldi berean, indarguneak eta ahuleziak aztertzeko aukera ematen digu”. Gaur
aurkeztutako txostenaren kasuan, lagina 15 urte edo gehiagoko pertsonei egindako 3.800
elkarrizketek osatzen dute. Laginak lurralde historikoen (Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba), bizileku-
udalerriaren dimentsioaren, sexuaren, adinaren eta euskararen ezagutzaren araberako
3
ordezkagarritasuna ziurtatzen du, eta horrek aukera ematen du parte-hartze kulturalaren
banaketa soziala ezagutzeko, biztanleria-talde desberdinen arabera.
Duela hamar urte egindako aurrekari bat du ikerlanak: Euskal Herriko kultur ohitura,
praktika eta kontsumoari buruzko 2007-2008 Inkesta, Kulturaren Euskal Behatokiak
bultzatutako lehen estatistika. Horregatik, txostenak duela hamar urteko egoerarekin
alderatzen du gaur egungo egoera, kasu honetan EAEri dagokionez.
ONDORIO NAGUSIAK
Kulturarekiko jarrerak eta kultura praktikak
EAEko biztanleriak kulturarekiko jarrera positiboa adierazten du 1etik 10erako eskala batean,
kultura-jardueretan parte hartzeak duen garrantzia 7,34 puntuan dago. Parte-hartze kulturalak
errekonozimendu soziala baduela erakusten du.
Oro har, parte-hartze kulturalaren bilakaera global positiboa egon da kultura-praktiken
burutzapenean. Bereziki gehitu dira antzerkiari, kontzertuei eta dantza ikuskizunei dagokienez
(% 20tik gorako gehikuntzak). Aztertu diren 12 praktiketatik 3 murriztu dira: egunkarien
irakurketa (9 puntu gutxiago), aldizkariena (6,6 puntu gutxiago) eta arte-galerietara joatea (ia 3
puntu gutxiago).
Liburuak irakurtzea, zinemara eta kontzertuetara joatea, praktika zabalduenak dira
biztanleriaren artean. Liburuen irakurketa, zinemara joatea eta kontzertuetara joatea
biztanleriaren % 60aren gainetik daude (azken 12 hilabeteetan inkesta egin zenean). Ondoren,
% 40tik % 50era bitarteko portzentajeekin gutxi-gorabehera, museoetarako bisitak, antzerkira
joatea eta liburutegira joatea ditugu. Nabarmentzekoak dira dantzara joatea, bideo-jokoetara
jokatzea eta arte-galerietarako bisitak ere.
Asoziazionismoa eta amateur mailako praktikak
Azken hamarkadan % 61 igo da kultura-elkarteetan parte hartzea. Biztanleriaren % 13k kultura-
elkarte batean parte hartzen dute; % 2,6k batean baino gehiagotan; guztira % 15,6ra heltzen da.
Hiru biztanletik batek amateur mailako praktikaren bat egiten du. Zehazki, biztanleriaren
% 32,6k adierazten dute gutxienez urtean behin parte hartzen duela sormenezko jardueretan,
hala nola, idazketan, margolaritzan, dantzan, artisautzan eta beste hainbatetan.
Kultura praktika digitalak
Internet informaziora sartzeko bitarteko eroso bat da, azterlanak islatu duenez. Oso zabalduta
dauden (% 70 eta % 85 bitartean, Interneteko erabiltzaileen artean) lau praktikak osatutako
blokea nabarmentzen da: albisteen irakurketa, informazio-bilaketa eta musika entzutea.
Bigarrenik, gutxiago zabalduta dauden (% 43 eta % 49 bitartean) praktikek osatutako bloke batek
kultura-edukiko sarbide- edo deskarga-praktikak biltzen ditu, eta horrekin batera, zuzeneko
ikuskizunetarako tiketen erosketa eta webgune edo blog pertsonaletarako bisita. Sare sozialek
kultura partekatzea errazten dute. Internetera maiz sartzen den biztanleriaren artean, % 16,5ek
material propioa partekatzen dute sare sozialetan. % 25ek beste autore batzuen material
4
artistikoa partekatzen dute. Bostetik batek sareak beste artista batzuk ezagutzeko edo haiekin
harremanetan jartzeko erabiltzen ditu. Ia % 16k bere gogoeta pertsonalak idazten dituzte eta %
14k kultura-foroetan parte hartzen dute.
Bestalde, inkestak islatzen du kultura-edukia duten plataformak aurrera doazela. 10
biztanletik hiruk kontu bat daukate kultura-edukia duen plataforma digitalaren motaren batean.
Gazteen artean proportzioa bikoiztu egiten da. Horrelako plataformetan konturen bat duten
ohiko internautak kontuan hartuta, hirutik bik ordainketa-kontu bat daukate, dela banakoa dela
taldekoa
Euskarazko parte-hartze kulturala
Azkenik, Zupiria sailburuak labur-labur azaldu ditu euskarazko kultur kontsumoari buruzko
datuak; izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko datuak duela gutxi aurkeztutako Euskadiko,
Nafarroako eta Iparraldeko datu globalen antzekoak dira. Inkestak, abiapuntu gisa, euskararen
ezagutza neurtu du: Euskadiko 15 urtetik gorako biztanleen % 36,1era iritsi da (orain dela 10
urte baino 7 puntu gehiago). Datuak bat datoz 2016an egindako Euskararen azken Inkesta
Soziolinguistikoarekin.
Ikerketaren arabera, herritarren euskarazko parte-hartze kulturalak bilakaera positiboa
izan du, euskararen lurralde osoko datuekin gertatzen zen bezala. Euskarazko antzerkira joatea
laukoiztu egin da, bertsolarien ikuskizunetara joateak eta euskal musika entzuteak ere gora egin
dute (euskaldunen % 82k euskaraz entzuten du musika euskaraz). Irakurketa egonkor samar
mantentzen da (jaitsiera txiki bat islatzen da)
5
Kulturarekiko jarrerak eta kultura-praktikak
Kultura-jardueretan parte hartzearen garrantzia
1etik 10erako eskala batean, zeinean pertsonei kultura-jardueretan parte
hartzeak berentzat duen garrantzia puntuatzea eskatzen den, 7,34 puntuan dago
batez besteko balorazioa. Balio handia da, eta parte-hartze kulturalak
errekonozimendu soziala baduela erakusten digu horrek.
1. GRAFIKOA. KULTURA-JARDUERETAN PARTE HARTZEAREN GARRANTZIAREN BATEZ BESTEKO BALORAZIOA
Parte-hartze kulturalaren bilakaera positiboa
Oro har, praktika hauek kontuan izanda, parte-hartze kulturalaren bilakaera
global positiboa egon da kultura-praktiken burutzapenean.
2. GRAFIKOA. KULTURA-PRAKTIKEK BIZTANLERIAN IZAN DUTEN INTZIDENTZIAREN BILAKAERA (%)
*1 = Zenbait aldiz astean; 2 = Azken hiruhilekoa, 3 = Egunero, 4 = Azken hilabetea; 5 = Azken urtea
7.34
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10
86.7
39.6
9.6
54.9
45.7
23.618.1
9
54.1
9.3
16.621.8
77.4
33
9
57.7
50.3
30.126
18.2
69.2
30.6
40
45.7
0
10
20
30
40
50
60
70
80
90
1002008 2018
6
Bilakaera positiboen artean, honako hauek nabarmentzen dira gehikuntza
handienarekin:
» Antzerkira joatea (portzentajezko +23,9 puntu)
» Kontzertuetara joatea (portzentajezko +23,4 puntu)
» Dantzara joatea (portzentajezko +21,3 puntu)
» Zinemara joatea (portzentajezko +15,1 puntu)
Neurri txikiagoan, honako hauek ere gehitzen dira:
» Bertso-saioetara bertaratzea (portzentajezko +9,2 puntu)
» Museoetara bertaratzea (portzentajezko +7,9 puntu)
» Liburutegira bertaratzea (portzentajezko +6,5 puntu)
» Liburu-irakurketa (portzentajezko +4,6)
» Musika egunero entzuteko maiztasuna (portzentajezko +2,8 puntu)
Arte-galerietara joatea dago neurri handi batean atxikitzen diren praktiken artean
(% 9 inguru). Jaitsieren artean egunkari eta aldizkarien irakurketa dugu, 9 eta 7
puntu murriztu direlarik, hurrenez hurren.
Kultura praktikei buruzko zeharkako begirada
Praktika jakin batzuk egiten diren maiztasunarekiko zeharkako begirada batek
kultura-jardueren artean hiru bloke detektatzea ahalbidetzen du.
3. GRAFIKOA. PERTSONAK, KULTURA-PRAKTIKA DESBERDINAK EGITEKO MAIZTASUNAREN ARABERA (%)
% 30,0 % 26,7 % 28,2 % 38,4 % 33,3 % 13,2 % 20,9 % 12,1 % 15,8
%44,2%42,5
%34,5
%13,0
%12,4%28,8
%9,7
%9,1 %3,0
% 25,8 % 30,8 % 37,3 % 48,6 % 54,3 % 58,0 % 69,4 % 78,8 % 81,1
% 0
% 25
% 50
% 75
% 100
1-3 aldiz
7
*Oharra: Irakurketan irakurritako liburuen kopuruari buruzkoak dira datuak (“1etik 3ra bitarte” eta “4 baino gehiago”) eta bideo-jokotan erabilera-maiztasunari buruzkoak (“Zenbait aldiz astean edo
egunero” eta “Noizean behin”)
Biztanleriaren guztizkoaren % 60aren gainetik honako hauek daude:
» Liburuen irakurketa (% 74,2)
» Zinemara joatea (% 69,2)
» Kontzertuetara joatea (% 62,7)
Ondoren, % 40tik % 50era bitarteko portzentajeekin gutxi gorabehera, honako
hauek ditugu:
» Museoetarako bisitak (% 51,4)
» Antzerkira joatea (% 45,7)
» Liburutegira joatea (% 42)
Nabarmentzekoak dira dantzara joatea (% 30,6), bideo-jokoetara jokatzea
(% 21,2) eta arte-galerietarako bisitak (% 18,8) ere.
8
Asoziazionismoa eta amateur mailako
praktikak
Asoziazionismo kulturala
% 15,6k aktiboki parte hartzen dute kultura-elkarteren batean.
4. GRAFIKOA. KULTURA-ELKARTE BATEAN EDO GEHIAGOTAN PARTE HARTZEN DUTEN PERTSONAK (%)
2008-2018 aldiko konparatiba historiko batean, asoziazionismo kulturalean
izandako 6 puntuko igoera da nabarmentzekoa.
5. GRAFIKOA. KULTURA-ELKARTEREN BATEAN PARTE HARTZEN DUTEN PERTSONEN KOPURUAREN BILAKAERA (%)
Amateur mailako praktika artistikoak
EAEko biztanleriaren % 32,6k adierazten dute gutxienez urtean behin parte
hartzen duela sormenezko jardueretan, hala nola idazketan, margolaritzan, dantzan,
artisautzan eta beste hainbatetan.
6. GRAFIKOA. AZKEN URTEAN AMATEUR MAILAKO KULTURA-PRAKTIKAREN BAT EGIN DUTEN PERTSONAK (%)
% 13,0 % 2,6
% 0 % 25 % 50 % 75 % 100
Bai, batean
9.5
15.6
0
5
10
15
20
25
30
2008 2018
% 32,6
% 0 % 10 % 20 % 30 % 40 % 50 % 60 % 70 % 80 % 90 % 100
9
2008-2018 aldiko konparatiba historiko bat eginez, gorakada nabarmena
ikusten da margolaritza edo marrazkigintza ez diren arte plastikoak egiteari
dagokionez, % 4,6tik % 11,1era igaro baita. Dantzaren kasuan ere igoera gertatu
dela ikusten da; 2008ko % 5,3tik % 8,2ra. Pintura eta marrazkian igoera ez da hain
garrantzitsua, % 6,7tik % 8,1era igarota. Gainerako kasuetan, balioesteko zailak
diren aldaketak ikusten dira, praktika minoritarioak direlako (% 4aren azpitik) edota
oso txikiak direlako (% 2 baino txikiagoak diren aldaketak).
7. GRAFIKOA. AMATEUR MAILAKO PRAKTIKEN BILAKAERA, 2008-2018 ALDIAN (%)
* Oinarria: Biztanleria osoa
6.6 6.7
4.6
12.2
3.9
2.21.3
1.2
5.3
3.3
6.46.1
8.1
11.1
6
2.5
0.8 0.9
2.1
8.2
2.3
6.3
0
5
10
15
202008 2018
10
Kultura-praktika digitalak
Kultura-praktika digitalak
Arretagaitzat Internetera erregularki nortzuk sartzen diren hartuz gero (EAEko
biztanleriaren % 75,6), aldeak ikusten dira kultura-praktiken artean.
8. GRAFIKOA. KULTURA-PRAKTIKA DIGITALEN INTZIDENTZIA-MAILA BIZTANLERIAN AZKEN HIRU HILABETEETAN (%)
* Oinarria: Internetera erregularki sartzen den biztanleria (% 76,3)
Emaitzetan ikusten den bezala, Internet ez da mundu ez-digitalean egiten diren
praktikak beste formatu batean errepikatzen den lurraldea, baizik eta bereziki,
informaziora sartzeko bitarteko eroso bat:
» Lehenik, oso zabalduta dauden (% 70 eta % 85 bitartean) lau praktikak
osatutako blokea nabarmentzen da, albisteen irakurketa, informazio-
bilaketa eta musika entzutea uztartuz.
» Bigarrenik, gutxiago zabalduta dauden (% 43 eta % 49 bitartean)
praktikek osatutako bloke batek kultura-edukiko sarbide- edo deskarga-
8.6
16.3
18.3
18.8
23.7
28.4
43.3
46.3
48.8
71.0
72.7
78.6
84.3
0 25 50 75 100
Webguneak edo blogak sortzea
Bisita birtualak egitea museotera, erakusketetara
edota monumentuetara
Bideo-jokoekin jolastea
Liburutegi baten zerbitzuak erabiltzea
Ikuskizunak zuzenean Interneten ikustea
(kontzertuak, dantza, antzerkia)
Irratia entzutea
Webguneak edo blog pertsonalak bisitatzea
Zuzeneko ikuskizunetarako sarreak erostea
Jokoak, musika, irudiak edo filmak eskuratzea edo
jaistea
Musika entzutea
Wikiak kontsultatzea
Informazioa bilatzea musikari, zinemari, liburuei eta
abarri buruz
Albisteak, egunkariak edo aldizkariak zuzenean
irakurtzea
11
praktikak biltzen ditu, eta horrekin batera, zuzeneko ikuskizunetarako
tiketen erosketa eta webgune edo blog pertsonaletarako bisita.
» Erabilera minoritarioenek hainbat jarduera biltzen dituzte, hala nola irratia
entzutea, ikuskizunak ikustea, liburutegi-zerbitzuetarako sarbidea, bideo-
jokoetara jokatzea, edo museo edo erakusketetarako bisita birtualak
(% 28,5 eta % 15,2 bitarte). Azkenik, adierazi behar da Internetera
erregularki sartzen den biztanleriaren % 8,6k webguneak edo blogak
sortzen dituztela.
Sare sozialak parte-hartze kulturalean
Internetera erregularki sartzen den biztanleriaren artean:
» % 24,6k beste autore batzuen material artistiko edo kulturala partekatzen
dute, eta % 16,5ek material propioa.
» % 21,1ek sareak erabiltzen dituzte beste artista batzuk ezagutzeko edo
haiekin harremanetan jartzeko, profesionalak edo amateurrak direla ere.
» % 15,8k ere gogoeta pertsonalak idazten dituzte sare sozialetan, eta % 8k
blog eta webgune pertsonaletan idazten du.
» % 14,1ek gai kultural edo artistikoetako foroetan parte hartzen dute.
3. GRAFIKOA. OHIKO INTERNAUTEN ARTEAN, KULTURA-PRAKTIKEK SARE SOZIALETAN DUTEN INTZIDENTZIAREN RANKINGA (%)
* Oinarria: Internetera erregularki sartzen den biztanleria (% 75,6)
% 8,4
% 14,1
% 15,8
% 16,5
% 21,1
% 24,6
% 0 % 10 % 20 % 30 % 40 % 50
Webgune edo blog pertsonal batean idaztea
Kultura- edo arte-gaiei buruzko foroetan parte
hartzea
Sare sozialetan hausnarketa pertsonalak idaztea
Norberaren material artistikoa partekatzea
(musika, argazkiak, bideoa, literatura...)
Beste artista, profesional edo zale batzuk
ezagutzea/haiekin konektatzea
Beste egile batzuen material artistikoa partekatzea
(bideoak, argazkiak, musika, literatura...)
12
Kultura-edukia duten plataforma digitaletara harpidetzea
EAEko biztanleriaren guztizkoaren % 30ak kontu bat daukate kultura-edukia
duen plataforma digitalaren motaren batean (% 40,2ak erregularki Internetera
sartzen den biztanleria soilik kontuan hartuz gero).
10. GRAFIKOA. KULTURA-EDUKIRAKO SARBIDEA DUEN PLATAFORMA DIGITALEN BATERA HARPIDETUTAKO PERTSONAK, BIZTANLERIA-TALDEEN ARABERA (%)
Horrelako plataformetan konturen bat duten ohiko internautak kontuan hartuta,
hirutik bik ordainketa-kontu bat daukate, dela banakoa (% 36,2), dela taldekoa
(% 31).
11. GRAFIKOA. KULTURA-EDUKIRAKO SARBIDEA DUEN PLATAFORMA DIGITALEN BATERA HARPIDETUTAKO PERTSONAK, BIZTANLERIA-TALDEEN ARABERA (%)
Biztanleria osoa kontuan izanda, % 20,6k kontu bat daukate filmen eta sailen
plataforma batean, % 19,9k musika-plataforma batean eta % 4,5ek liburu
digitalen plataforma batean.
12. GRAFIKOA. KULTURA-EDUKIRAKO SARBIDEA DUEN PLATAFORMA DIGITALEN BATERA HARPIDETUTAKO PERTSONAK BEREN TIPOLOGIARI JARRAIKIZ, BIZTANLERIA-TALDEEN ARABERA (%)
% 40,2
%30,0
% 0 % 10 % 20 % 30 % 40 % 50 % 60 % 70 % 80 % 90 % 100
Ohiko internautak
Biztanleria osoa
% 36,2 % 31,0 % 32,8
% 0 % 10 % 20 % 30 % 40 % 50 % 60 % 70 % 80 % 90 % 100
Norbanakoak ordaintzeko kontua Taldeka ordaintzeko kontua Doako kontua
% 68,8
% 20,6
% 66,7
% 19,9% 15,0
% 4,5
% 0
% 10
% 20
% 30
% 40
% 50
% 60
% 70
% 80
% 90
% 100
Nolabaitekoharpidetzaren
bat duten ohikointernautak
Biztanleria osoa Nolabaitekoharpidetzaren
bat duten ohikointernautak
Biztanleria osoa Nolabaitekoharpidetzaren
bat duten ohikointernautak
Biztanleria osoa
Filmak eta telesailak Musika Liburu digitalak
13
Euskarazko parte-hartze kulturala
Euskararen ezagutza
2008ko datuak abiapuntutzat hartuta, euskararen ezagutzaren bilakaera
positiboa izan dela ikus daiteke, % 29,4tik % 36,1era igaro baita
4. GRAFIKOA. BIZTANLERIA EUSKAL HIZTUNAREN BILAKAERA, 2008TIK 2018RA (%)
*Kulturaren Euskal Behatokiaren “2008ko kultura-ohitura, -praktika eta -kontsumoei buruzko inkestaren” ustiapenetik datoz 2008ko datuak.
Euskarazko kultura-praktiken bilakaera
Erretratu osoagoa eskaintzeko, inkestan 2008-2018 aldiko konparazio historikoa
egiteko aukera ematen duten galderak jasotzen ziren euskarazko praktika
batzuetarako. Joan den azaroaren 29an aurkeztu zituzten datuak, EAE, Nafarroa eta
Iparraldeari lotuta. Hurrengo grafikoetan, kultura-praktikak identifika daitezke,
biztanleria osoari eta euskal hiztunei erreparatuta.
29.4
36.1
0
10
20
30
40
50
2008 2018
14
14. GRAFIKOA. EUSKARAZKO KULTURA-PRAKTIKEN BILAKAERA 2008TIK 2018RA BITARTEAN, BIZTANLERIA OSOAREN ARTEAN (%)
15. GRAFIKOA. EUSKARAZKO KULTURA-PRAKTIKEN BILAKAERA 2008TIK 2018RA BITARTEAN, EUSKAL HIZTUNAK (%)
4.7
14.4
0.4
46.7
9
20.1
14.2
1.6
57.5
18.2
0
10
20
30
40
50
60
70
Antzerkia (Azken
urtebtea)
Irakurtzea (Azken
hiruhilekoa)
Filmen hizkuntza Euskal musikariak
edo musika-taldeak
Bertsolaritza
2008 2018
11,4
39,5
1,4
66.4
18.1
39,7
34,7
3,7
82
31.8
0
10
20
30
40
50
60
70
80
90
Antzerkia (azkenurtea)
Irakurketa (azkenhiruhilekoa)
Filmen hizkuntza Musika euskaraz Bertsolaritza
2008 2018
15
ERANSKINA
Inkestaren fitxa teknikoa
Biztanleria- eta administrazio-eremua
Euskal Autonomia Erkidegoa
Denbora-eremua
2018ko iraila-abendua
Laginaren diseinua
Ausazko laginketa geruzatua esleipen ez-proportzionalarekin
Geruzak eta kuotak
» Lurralde historikoa » Udalerriaren biztanle kopurua
» Sexua » Adina
» Euskararen ezagutza
Tamaina eta haztapena
3.800 elkarrizketa
Azterketarako datuak aztertu beharreko biztanleriaren arabera haztatzen dira geruza eta kuoten proportziozko banaketa eskaintzeko
Lagin-errorea
±% 1,62 (Kulturaren Euskal Behatokiaren webgunean eskuragarri dagoen txosten metodologikoan kontsulta daiteke lagin-akatsaren estimazioa gurutzaketa-aldagaiek osatzen dituzten kategorietarako)
Konfiantza-maila
% 95,5 gehieneko zehaztugabekotasuneko suposiziopean (p=q=% 50)
Elkarrizketa egiteko metodoa
Ordenagailuz lagundutako telefono bidezko elkarrizketa
Elkarrizketen iraupena
10-30 minutu
Top Related