Ereintza Elkarteak antolatutako “Errenteriako Hiria” Ipui Lehiaketako 1.
Pedro M a A lberdi
Garai batean, gu Bilbora etortzen hasi berritan, estudiante
gipuzkoar asko -aste barruan hirian eta hiri inguruko auzunetan
sakabanatuak- Arriaga atzean elkartzen ginen ostiral-larunbatean,
asteburuan bihurtuko gintuzten Irun-Gijon autobusei itxaroten. Gu
garaiz iritsi oh¡ ginen asteroko zita hartara; ez hainbeste autobusak
ga ltzeko be ldur g ine lako ñola ad isk ideekin h itz eg iteko eta
elkarren berri jakiteko beta edukitzearren. Horregatik, iritsi bezain
laster, ezagunen au rp e g ia k b ila tu k o g e n itu e n lehen ik han
b ild u ta k o b id a ia rie n a rte a n , eta e za g u n ik ezean, b ile te a k
ateratzeko ilaran jarriko ginen, haien etorrera zelatatzen genuela.
Lehenago edo beranduago norbait agertuko zen, edo dagoeneko
bazeuden han gu a ilegatzean, eta piska banaka es tud ian te
g ipuzkoarron lagunarteak handituz eta ugalduz joango ziren,
autobusetara igotzeko unea heldu bitartean.
U rte a k pasako z ire n , e ta luze gabe aste b a rru k o
sakabanaketaren ondorioak igartzen hasiko ginen. Egun batetik
bestera, gutako askok noiznahi bizitokiz aldatzeari ekingo zion,
lagun berriak eg ite a ri, lehengo ikasketak u tz i eta beste tan
m atrikulatzeari, eta hala, hasierako giro amankom una nahastu
egingo zen. Hainbesteraino nahastu ere non, lehen ez bezala,
ja d a n ik ez ba igenek ien z iu r ñor non bizi zen, n o re k in , zer
kurtsotan zebilen, zertan ematen zuen denbora astean zehar.
Susmatu bai, baina zehatz jakin ez. Eta gu harroak izan eta ezer
galdetu ez. Halatan, bada, egin gabeko galderak eta galderarik
gabeko erantzunak ugaritzeaz batera, gure jarrera aldatu egingo
zen, eta itx a ro n a ld i ha ie tan ja d a n ik ez genuen edoze inen
konpainia b ilatuko, baizik gertukoenena soilik. Ondorioz, gure
lagunarteak txikitu egingo ziren, senidetartu.
G ara iz ir is te n seg iko genuen ha lere , eta gure a rte ko
hizketaldiak ohizkora lerratzen hasi zirenean, inguratzen gintuen
paisaiari erreparatuko genion. Gure aurrean, metro gutxira, Nerbioi
¡bai zabala, ibai ospetsua, Euskalerriko ibai guztien ibaia, batzutan
mardul eta handi, bestetan ez hain mardul eta ez hain handi, inoiz
baju eta mendre, beti ere narratx eta zarpail topatuko genuena.
Noizbait ere konturatuko ginen zerk eragiten zuen ibaiaren gizen-
argal itxuraldaketa hura, eta ez ginen haserre, alajaina, edozein
enziklopediatan irakur daitezkeen honako hitzon zentzuaz jabetu
ginenean: Bilbao, Nerbioi ibaiak zeharkaturiko hiria, edo hobeto
esanda, izen bereko itsasadarrak, zergatik eze harén urek itsas-
mareen gora-beheraldiak jasaten ba ittituzte bertatik igarotzean,
...... Ibaiaz bestaldean berriz, bertako tren geltokiaren atalburuan
hizk i hand iz id a tz ita , Santurce-San Julian de M uskiz z ioen
errotulua, gurí ulergaitz zitzaiguna eta gure arreta merezi izan ohi
zuena. "Ez al huan, bada, Santurce azken herria itsasoa baino
lehen?" galdetuko genion geure buruari, "Zer duk orduan San
Julian... hori? auzoa? portua?". Guk sekula entzun gabeko izen
hark gu re iru d im e n a p iz te n zuen bere apa lean . Eta beste
argudiorik ezean, errotuluan betetzen zuen puska handia ikusita,
harén garrantzia beste nonba it -ag ian antzinako denboretan,
trenbidea zabaldu zuten garaian kasu, edota lehenago, garraioak
gurdietan egiten zirenean, esate baterako- bilatu behar zela otuko
zitzaigun... Estazioaz aski haruntzago, altura eta tamaina askotako
eraikuntzen gainetik, Banco de Wzcaya-ren goikaldea, hiriaren
begirale eta zaindaria. Berari begira, Económicas-eko adiskideren
batek inoiz esandakoa gogora tuko genuen, hots, kontraesana
dirudien arren, dirua beldurtia déla berez, eme egon behar duela
beti. Honekin batera Psicologia.ko besteren bati inoiz entzundakoa
ere g o g o ra tu k o genuen , hots, kontraesana d iru d ie n arren,
beldurra ausarta déla. Eta kontraesanen zurrunbiloan murgilduta,
guk etxe-orratzaren azken solairuetara begiratu eta ez genuen
jakingo zer pentsatu hango biztanleez.
170
Urte gehiago pasako ziren, gure estudiante-aldia bukatuko
zen eta goizetik gauera lanbidearen arazoari frente egin beharrean
a u rk itu k o g inen. Asm o h o rre k in , g u ta ko geh ienak norbere
sorterrira itzuliko ziren bitartean, batzuk Bilbon segitzea erabakiko
genuen, edota hala nahi izango zuen gure patuak. Beraz, sorterrira
bueltatze orokor harén ondotik, astero Arriaga atzean bildu ohi
g inenon lagunarteak urritu ezezik soildu egingo ziren jendez,
desagertzeraino. Guztiarekin, garaiz iristeko ohitura ez genuen
sekula galduko, eta ikusmiran egotea -denborapasa arintzeko
m odu ba t b a in o ez, o rd u a r te - g u re itx a ro n a ld ie ta k o
entretenim endu nagusi bilakatuko zen. Hala, joandakoen lekua
beteko zuten estudiante gipuzkoar gazteetara arreta jarri eta guk
em andako pauso guz tiak e rrepe titzen z ituz te la d e lbe ra tuko
genuen. Paisaiari zegokionean, berriz, kaioen presentziaz ohartu
eta haien ur azaleko hegadak ikusiz, haien marruak entzunez,
Bilbo -barruka ldeko izan a rren - zenbateraino dagoen itsasoari
lotua hausnartuko genuen.
Baina guztien gainetik, errotulu txiki hark harrituko gintuen.
Gugandik aldendu samar ageri zen, ibaian gora aldera Santurce-ko
tren estazioari jarraitzen zion etxe ilara altuaren laugarren pisu
batean, balkoiaren zabaleran kokatua. "Assicurazioni Generali"
irakur zitekeen bertan, hizkiak bereizteko pazientzia hartuz gero.
Non entzun genuen izen hura, ordea? Nondik egiten zitzaigun
ezagun? Izena italiarra zen ezpairik gabe, baina hori jakiteak ez
zigun askorik lagunduko ikerketan. Zenbat itxaronaldi igaro ote
ziren inkognita argitu orduko? Auskalo. Kontua da noizbait ere
a rg ia e g in g o zela g u re b u ru a n . H a lako b a te a n izen hark
K a rfka rek in ze riku s ir ik bazue lako susmoa e rneko z itza ig u n
barrenean. Susmo hura ez zen hu tse tik so rtu ta ko irud ipena
izango, baizik aurretik irakurritako zerbaiten oihartzuna. Bapatean
idazlearen bizitzako xehetasun batzuk gogoratuko genituen, ñola
abokatua zen ogibidez, ñola bizitzia guztia bulego batean ihardun
zuen lanean, eta ñola izugarri sufritu zuen idazteari emana bizi
ezin zuelako. Hori al duk -galdetzen genion geure buruari, ibaiaz
bestaldeko errotulu txikiari begira- Kafka hain estu hartzen zuen
ofizinarer\ izena? Galderak ez zigun bakerik em ango asteburu
hartan. Bilbora itzulirik, harén biografía bilatu eta gure jakimina
asetzera azkartuko g inen. Bertan iraku rriko genuenez, Franz
Kafkak 1906ko ekainaren 18an jaso zuen Zuzenbidean Doktore
titulua, eta urtebeteko praktika judízialak egin ondoren, 1907ko
urriaren lean lanean hasi zen ",Assicurazioni Generali" izeneko
aseguru etxean".
Errezeloa egia bihurtuko zen, beraz. Ez dago esan beharrik
poza sentituko genuela. Izan ere Kafkarekiko irrikan bizi ginen,
harén izena gogora e to rri z itza igun lehen m om entuaz gero.
Gainera, biografiako datuen arabera, idazlearen egoera eta gurea
oso antzekoak zirela ju zka tuko genuen: Kafkak garai hartan
hogeita lau urte ornen zituen, guk genuen adina hain juxtu, eta
lehenengo lanean hasi berria ornen zen, gure kasuan gertatzen
zen bezala. Ez genion inori ezer adieraziko, halere. Hura gure
sekretu txikia izango zen. Hurrengo asteetan autobusa hartzera
joango ginenean, harro azalduko ginen estudiante gipuzkoarren
biltokian. Haien alboan jarrita, beraien arteko elkarrizketak entzun,
eta betiko moduan segitzen zutela erabakiko genuen, hots, lagun
taldetxoak osatu eta astebarruko pasadizoak elkarri kontatzen. Gu
jeneralean gustora egongo ginen haiei begiratzen. Inoiz, ordea,
haien b e rrike ta rek in g o g a itu rik , ibai a ldera jira tu burua eta
e rro tu lu a re k in e g in g o genuen to p o . Hura ikusteaz batera ,
Kafkaren izenak eta irudiak gorputz hartuko zuten gure baitan, eta
idaz lea ren a h a z tu ta g eneukan ze n b a it gauza g o g o ra tu k o
genituen.
Esate b a te ra k o lib u ru hu ra , aza lean K afka bere
and rega ia rek in agertzen zena, eta honi id a tz ita ko gu tu n a k
jasotzen zituena. Bolada batean, urte asko ez zela, behin baino
ge h iag o ta n ikus iko genuen e rre tra to hura gure m esanotxe
gainean. Harrez gero, ordea, ez ginen batere akordatu izango
liburuaz, zeren oroipenaren estraineko momentuan arrotz egingo
baitzitzaigun harén agerpena. Nolanahi ere, pixkanaka akordua
e to rriko z itza igun eta oro ipenak harritu ezezik poztu eg ingo
g intuen. O roim enetik tiraka, luze gabe gutun haietako zenbait
pasarte gogoratuko genituen, gogoratzea merezi zutela eritziko
genienak. Hala ñola, bere "M etam orfosia" ospetsua bukatu zuen
gauean idatzitako gutunean andregaiari esaten ziona: Egizu negar,
ene maitea, egizu negar. Ñire ipuinaren heroia arestian h il da.
Kontsolatzen bazaitu, nahiko lasai h il déla esango dizut, guztiekin
adiskidetuta. Edota beste hura, denboran aski lehenagokoa izan
behar zuena: Oso gaua da eta a lde ba tera u tz i d u t ipu ina .
"Metam orfosia" du izena. Istorioa beldurgarria da, beldur handia
e m a n g o lizu ke . Baina, o n d o p e n ts a tu ta , a g ían ez liz u k e
horrenbesteko beldurrik emango, izan ere beldurra da nik níre
eskutitzekin ematen dizudana.
Tarteka, ofiz inaú buruzko a ipam enik ez zen fa ltako guk
g o g o ra tu ko g en ituen pasarte ha ie tan . Harako g u tu n harén
hasieran bezala: Ñire zuzendariaren mahaitik idazten dizut. Harén
ordezkoa eg iten a ri naiz. G ogorazio honen ild o tik , berehala
ohartuko ginen Kafkaren gutunak -g u k usté izango genuenaren
kon tra - ez zirela denak gelako bakardadean idatziak izan, baizik
haien artean bazirela lanean bertan idatzitakoak ere. Eta gutun
beraren amaieran: Bukatu beharra daukat. Zuzendari batek ez
dauka bere m a iteñoa ri eskutitzak ¡dazteko eskubiderik. Gure
sailean bulegari mordoa gaude, eta denek zuzendariaren exenplua
ja rra ituko balute, a zer katastrofea sortuko litzatekeen. Oharpen
honekin batera burura etorriko zitzaigun Kafkak bere andregaiak
b ida litako gu tunak o fiz inan -e ta ez e txe a n - jasotzen zituela
gogoraziko zigun pasarteren bat edo beste. Esaterako: Ofizina,
den baino itsusíago bíhurtzen da zure eskutitzekin egiten duen
kontrastearekin, baina a Id i berean, den baino ederrago, zure
eskutitzak heltzen diren tokía delako. Edota beste bat: Igandea
izan arren, ofizinara joan naiz zure eskutitzik heldu den ikustera.
Edo harako hura, gutuna bulegoan irakurri zuela adierazten zuena:
Bezero ba t ñire m ahai aurrean, eta n i zure eskutitza irakurtzen
txoro bat bezala. Eta azken bat, agerian uzten zuena bulegoan ez
bakarrik jaso eta irakurri egiten zitue la gu tunak, baizik inoiz
erantzun ere bai: Ñire hiru zuzendari nagusiak gainean banitu ere,
beren begiak ñire idazlumara ja rrita , ezin izango lidakete zu ri
idaztea galerazi, bada zure esku titza ze ru tik bezala e ro ri da
arestian ñire eskuetara.
Asteak em ango gen ituen gogo raz io jo las hartan beste
ham aika pasarte ere e to rr iko z itza izk ig u n bu ru ra . H arritu ta
geunden gure o ro im e n a re k in , ez gen ion ha lako ga itasun ik
ezagutzen. Gure pozean amets egingo genuen liburua bapatean
hustu egiten zela bere gutun guztiekin, hustu egiten zela bere hitz
guztiekin, eta gu buruz berridazteko kapaz ginela, oroimenaren
indar soilaz alegia. Baina, edonola ere, gure pentsamenduak ez
ziren denak hain samurrak izango, denborarekin duda bat erneko
zitzaigun barrenean, zenbat eta pasarte gehiago gogora ekarri
areagotuz joango zena. Hura al zen benetan -ga lde tuko genion
171
geure buruari, ibaiaz bestaldeko errotuluari begira- oroipen guzti
haiek p iz tu z ituen o fiz in a ren izena? A ide b a te tik baiezkoan
bageunden ere, bestetik jolas hura urrunegi eraman genuela eta
esajeratzen ari ginela irudituko zitzaigun. Eta irudipenak kolokan
jarriko zuen ordurarte egindako erreflesio guztien sendotasuna.
Dudaren eraginez gure oroimena pixkanaka isilduz joango zen,
handik lasterrera zeharo m ututzeko; eta orduan -lo te ria tokatu
eta, pozez txoratzen egon beharrean, aide guztietatik amenazua
besterik ikusten ez duenaren antzera- ohitura berri bat hartuko
genuen, estudiante gipuzkoarrengandik bereizi eta ibai ertzeko
petrilean eseritzera joatekoa. Itxaronaldi bat baino gehiago igaroko
genuen postu ra h a rtan . G ure e rreze loak ga ldera ba t zuen
oinarritzat: Egia izatera, nola zitekeen beste inork ez erreparatzea?
Kinka hartatik ateratzeko, biografiara jotzea beste erremediorik ez
genuen, eta horixe egingo genuen, behin ibai ertzeko petrilean
eserita egoteaz nazkatu ginenean. Eta zera irakurriko genuen
be rtan : "A ss icu razz ion i G ene ra liko lan o rd u te g ia -g o iz e k o
zo rtz ie ta tik arratsaldeko zazpietara, ino iz ilun tzeko zo rtz i edo
zortzi t'erdiak arte ere b a i- tx it atsekabegarri gertatuko zitzaion
Kafka ri, eta ha latan bederatzi hila bete besterik ez zuen egingo
etxe hartan. Assicurazzioni Generali u tz i eta hand ik b i astera
orduteg i trinkoakiko lan bat, alegia eguerdiko ordubi t'erdietan
buka tzen zena, a u rk itu ko zuen Bohem iako Erresumaren Lan
Istripuen Aurkako Aseguru Etxean eta bertan iraungo zuen harik
eta 1922an tuberkulosiak jo ta jub ila tuko zen arte".
Hitz bat aukeratu behar bagenu pasarte honen irakurketak
e rag indako inpresioa ad ierazteko, h itz hori za lan tzarik gäbe
dezepzioa litzateke. Izan ere, azkar asko jabetuko ginen gutunek
ez zu te la in o la ko ha rrem an ik e rro tu lu k o izena rek in . Datak
errepasatzen hasita, gure m esanotxean egondako liburuaren
izenburua etorriko zitzaigun gogora: "Cartas a Felice (1912)". Eta
urtearen zenbakiari e rrapara tu rik , ond o rio garbi bat a te rako
genuen: Kafkak Assicurazzioni Generalin lan egin zuen denboran,
artean laupabost urte igaro beharko ziren gutun haiek idatz zitzan.
Edo, beste modura esateko, bere andregaiari gutunak idatziko
zizkionean ez zen Assicurazzionian lanean egongo, beste aseguru
etxean baizik. G utunen kontu harekin denbora a lfe rrik galdu
besterik ez genuela egin deliberatuko genuen.
Dezepzioaren ondorenean, ordea, halako sosegu bolada bat
ezagutuko genuen. Ostera ere dena bere lekuan zegoela zirudien.
"K afkak bederatzi hilabete egin zituela etxe hartan? Eta zer?
Zergatik arduratu pasadizo hutsal horregatik?" egotziko genion
geure buruari. Jendeak -e ta m unduak, oro h a r- arrazoi zuela
ju zka tu ko genuen, e rro tu lu hark ez zuen apa rteko a rre ta rik
merezi. Bederatzi hilabete haietan, gainera, hogeita lau urteko eta
ikasketak bukatu berri zelarik, ez harén bizitzan ez harén obran
jazo ornen zen ezer a ip a ga rrir ik . Gauza nó rm a la , besta lde,
pentsatuko genuen, hain lan ordutegi estua eduki zuela kontuan
izan ik . Beraz, k o n fo rm a tu beha rrak g inen , han ez zegoen
misteriorik batere.
Asteroko zitara garaiz iristen segiko genuen; ohitura hura ez
genuen sekula galduko. Eta estudiante gipuzkoarrekin bat egingo
genuen autobusei itxaroten. Haien erdian, bataren eta bestearen
iharduna entzungo genuen. Urliak zegoen pisua utzi eta neska-
lagunarekin bizitzera joan nahiko zuen. Sandiak -gurasoekiko
morrontza ekonomikoaz goga itu rik - dirua irabazten hasi nahiko
zuen kosta ahala kosta. Berendiak ikasketak lehenbailehen bukatu
eta herrira itzultzea beste berbarik ez zuen ¡zango mihi puntan. Eta
m in tza g a i a m a n ko m un bezala, lehenago edo be ran d u a g o
elkarrizketa guztietan aterako zena, jaiak, festak, ondo pasatzea,
dibertitzea, eta nola ez, zurruta. Hala, nork, non, zenbat edan
zuen jakingo genuen. Nork, non, zer egin zuen mozkortu zenean.
Eta abar. Haiei e n tzu n ik , gure lehengo ib ile rak g o g o ra tu ko
z itza izk igun . Denak berd in -be rd in segitzen zuen; ez genuen
damurik beranduago jaio ez izanaz.
Guztiarekin ere, itxaronaldi haietan ez ginen beti bakarrik
egokituko. Noiz edo berriz gure estudiante garaiko beste baten
bat ere azalduko zen bertan. Gure adinekoa, edo nagusiagoa,
aidanean. Rara avis bat, jeneralean. Asteen joan-etorrian halako
batzuekin hizketaldi oparoak izango genituen, bihotza samurtzen
duten ho rie takoak. Beste ba tzuekin , aldiz, h izketan hasi eta
segituan oha rtuko ginen, topaerak ezer on ik em ango baldin
bazuen, zenbait gai isilean gorde beharrak ginela. Ikasketak edota
lanbidearena, kasu. Solasaldian zehar garaikide hauei ezin izango
genien inola ere igarri zertan ziharduten, artean Unibertsitatean
ikasten jarra itzen zuten ala ez, ikasketak am aitu rik ala bertan
behera utzirik zituzten, lanik egiten zuten ala ez. Hauekiko solasak
oso beste lako h izp idea h a rtu ko zuen be ti. H a rritu rik u tz iko
gintuzten, esate baterako, Bilboko gaua hain ondo ezagutzeaz.
Behin baino gehiagotan sortuko zitzaigun galdera hay egiteko
g o g o a : "A iz a k l H ik, zera, D erecho , edo In g e r ia r itz a , edo
Medikuntza ikasten huan, ez? Eta? Bukatu al huan karrera?" Baina
galdera sortu bezain laster ito ko z itza igun ezpainetan. Beste
modura jokatu eta gogo hari amore eman izatera, solasaldiak ez
zukeen askorik iraun izango.
Eta berdin gertatuko zitzaigun beraien bizitoki eta bizilagunei
buruz. Hots, solasaldian zehar ezin izango genien inola ere igarri
nora, zein auzotara, zein kaletara biltzen ziren etxerako orduan.
Are gutxiago norekin partitzen zuten pisua eta nolakoak ziren
beren adiskideak. Nolanahi ere, hainbeste galdera isilean gorde
beharrak nekea sorerraziko z igun barrenean. Eta nekearekin
batera, gure solaskide haiekiko mesfidantza. Beraien jokaerari
esplikazio bat bilatu nahirik, Bilbon bizi zirela baino areago Bilbora
iz k u ta tz e n z ire la s in e s tu ko g e n uen . Zer edo n o re n g a n d ik
izku ta tzen ziren, halere, ez genuen sekula ja k ite r ik lo rtu ko .
Beharrik ere ez, laster galduko baigenuen interesa izkutaketa jolas
antzu haietan: beren buruarengandik baizik ez zirela izkutatzen
erabakiko genuenean, hain juxtu.
H a la tan, e s tu d ia n te e n b ilto k it ik ibai e rtze ko p e tr ile ra
apa rta tuko ginen ostera. Eta ostera ere e rro tu lu tx ik i hartara
joango zitzaizkigun begiak. Hura ikustean, berari buruz egindako
hausnarketak berrituko genituen. Behin denak errepasaturik, beste
urrats baten atarian geundelako susmoa hartuko genuen. Ikasitako
bideari jarraituz, biografiara joko genuen azalpen bila. Eta bertan
Kafkaren honako h itzak a u rk itu k o gen ituen , 1907ko urrian
adm inistrari laguntzaile bezala lanean hasi berria zelarik idatzi
zituenak: "Assicurazzioni Generalian nago, eta ez du t esperantza
g a ltz e n egunen b a te a n u rru t ik o h e rr ire n b a te k o s ilo ie ta n
eseritzeko, o fiz ina ren le ihoe ta tik azukre-kanabera soloak edo
hilerri mahomatarrak ikusteko". "Edo kaioen marruak entzuteko"
gehituko genuen guk, itxaropentsu, era berean. Eta itxaropenak
eragundako a ldarte onak harta ra turik , bu lego tik ikusiko zuen
paisaiaren berri ematera ja rriko ginen: leihoen azpian, Nerbioi
ibaia; ezkerretara, Arenaleko zubia; ibaiaz bestaldean, piska bat
ezkerretara halaber, Arriaga antzokia; eta eskuinaldean, Santiago
katedraleko punta-orratza.
172
Top Related