1
DEBABARRENEKO ESI-REN EBALUAZIO-TXOSTENA
2005-2011
PLANGINTZALDIA
Mendaro, 2013ko otsaila
Debabarrena ESI Euskara Planaren Ebaluazioa
2
AURKIBIDEA
1. SARRERA
2. METODOLOGIA
3. ERAKUNDEAREN IKUSPEGI GLOBALA
4. EUSKARA PLANAREN HELBURUEN BETETZE-MAILA
4.1. Irudia eta komunikazioa:
4.1.1. Emaitzak
4.1.2. Indarguneak
4.1.3. Hobetu beharreko alderdiak.
4.2. Kanpo-harremanak
4.2.1. Emaitzak
4.2.2. Indarguneak
4.2.3. Hobetu beharreko alderdiak.
4.3. Barne-harremanak
4.3.1. Emaitzak
4.3.2. Indarguneak
4.3.3. Hobetu beharreko alderdiak.
4.4. Hizkuntza-kudeaketa
4.4.1. Emaitzak
4.4.2. Indarguneak
4.4.3. Hobetu beharreko alderdiak.
4.5. Hizkuntza-eskakizunak
4.5.1. Emaitzak
4.5.2. Indarguneak
4.5.3. Hobetu beharreko alderdiak.
4.6. Ondorio orokorrak
5. ETORKIZUNARI BEGIRA KONTUAN HARTU BEHARREKO ALDERDIAK
Debabarrena ESI Euskara Planaren Ebaluazioa
3
1. SARRERA
Osakidetza-Euskal Osasun zerbitzuak 2005-2011ko Euskara Plana diseinatu eta abian jarri zuen zerbitzu-erakundeetan, 67/2003 Dekretuan ezarritako irizpide eta lehentasunen arabera. Euskara Planaren helburua da Osakidetzak arian-arian euskara gehiago erabiltzea, bai zerbitzua ematean herritarrekin dituen ahozko eta idatzizko harremanetan, bai erakunde publikoa den aldetik garatzen dituen prozesu guztietan. Aipatutako Euskara Planak 4. atalean ezartzen duenaren arabera, Osakidetzaren Plana abian jarri eta 3 urte igarota, 2008an zerbitzu-erakundeen euskara planen ebaluazio-txostenak egin ziren, helburuen betetze-maila neurtzeko. Honi jarraiturik, 2005-2011 plangintzaldia amaitu ostean, ebaluazio orokorra egin behar da, Planaren betetze-maila zehazteko. Ebaluazio hau, bestetik, hurrengo Plana egiteko oinarria izango da.
Debabarrena ESI Euskara Planaren Ebaluazioa
4
EBALUATUTAKO ERAKUNDEA DEBABARRENEKO ESI
TXOSTENAREN HELBURUA
Euskarak erakundean duen presentzia, erabilera eta kudeaketaren berri ematea, eta erakundearen euskara planean jasotako helburu eta normalizazio-neurrien betetze- eta garapen-maila ezagutaraztea. Horrez gain, erakundeari proposamenak eskaini nahi zaizkio, helburuak lortzeko bidean lagungarri izango zaizkionak.
TXOSTENAREN EDUKIA
Txostenak 5 atal ditu: Sarrera Metodologia Erakundearen ikuspegi globala Erakundearen ikuspegi xehatua Etorkizunari begira kontuan hartu
beharreko alderdiak
EBALUAZIO-DATAK
Autodiagnostikoa egitea eta ebidentziak jasotzea: irailak 28 – urtarrilak 10
Euskararen erabilera zentro eta unitateetan behatzea, eta bertako erabiltzaileei inkestak egitea: otsailak 11
Telefono-deiak: urtarrilak 25 – otsailak 5 Elkarrizketak eta talde fokalak: otsailak 15
PERTSONA EBALUATZAILEAK Juanjo Pérez Martínez de Lahidalga (Elhuyar Aholkularitza)
LAGUNTZA TEKNIKOA Osakidetzako Euskara-Zerbitzu
Korporatiboa
Debabarrena ESI Euskara Planaren Ebaluazioa
5
2. METODOLOGIA
Ebaluazio hau egiteko, informazio kualitatiboa eta kuantitatiboa jaso dugu, jarraian zehaztutako metodologiaren arabera:
Ebaluazio kuantitatiboa:
Ebaluazio kuantitatiboaren helburu nagusia da ezarritako helburuen lorpen- eta/edo betetze-maila kuantifikatzea. Horretarako, hizkuntza-irizpideen betetze-maila neurtu dugu, adierazle batzuen bidez: Horrela, oraingo egoera deskribatu ahal izan dugu.
Prozedura honi jarraitu diogu adierazle kuantitatiboei dagokien informazioa jasotzeko:
Aurretiko txostena (galdera-sorta): galdera-sorta bat diseinatu dugu, Osakidetzak definitu eta balidatutako adierazle-sisteman oinarrituz. Galdera-sorta zerbitzu-erakundeetako euskara-arduradunei bidali zaie, beraiek betetzeko. Galdera-sortaren bidez, hainbat hizkuntza-elementuren egoerari buruzko datuak jaso dira. Horrela, dagokion zerbitzu-erakundearen aurre-diagnostikoa egin dugu.
Ebidentziak: beste hainbat adierazleren egoerari antzemateko, ebidentzia errealetan oinarritu gara. Guztira, 113 dokumentu aztertu ditugu.
In situ behaketa-lanak eta inkestak erabiltzaileei: euskararen erabilerari buruzko beste adierazle batzuen egoera aztertzeko (hizkuntza-paisaiaren elementuak, harrerako aurrez aurreko atentzioa, erabiltzaileen iritziak), bisitak egin dira eskualdeko bost zentrotara: Mendaroko Osp., Eibarko anbulatorioa, Elgoibarreko OZ, Ermuko OZ eta Debako OZ.
Hizkuntza-paisaiaren 107 elementu errebisatu dira.
20 entzunaldi egin dira harreran.
13 inkesta egin zaizkie paziente eta erabiltzaileei.
Telefono-deiak: 20 telefono-dei egin dira ESIko hainbat zentro eta unitatetara, harrera-guneetan euskararen erabilera kuantifikatzeko.
Ebaluazio kualitatiboa:
Ebaluazio kualitatiboaren helburu nagusia da Osakidetzako pertsonalaren iritziak eta jarrerak jaso eta aztertzea. Informazio kualitatiboari esker, ebaluazio kuantitatiboaren bidez jasotako datuak interpretatu ahal izan ditugu.
Prozedura honi jarraitu diogu informazio kualitatiboa jasotzeko:
Elkarrizketak: aurretiko txostena aztertuta, elkarrizketatu beharreko pertsona estrategikoen zerrenda egin da.
Hauek dira elkarrizketatutakoak, beraien karguaren edo lan-eremuaren arabera:
Zuzendaritzako Pertsonala: Zuzendari Gerentea, Zuzendari Medikoa, Erizaintzako Zuzendaria, Ekonomia eta Finantzatako Zuzendaria, GGBBetako Zuzendaria.
5 unitateburu: Ermua BAE, Harrera, Elgoibar, Ekonomia, gainbegiralea (erditzeak)
Talde fokalak: talde fokaletan, zenbait alor eta zentrotako pertsonen ikuspuntuak jaso ditugu:
7 mediku: 2 familiako mediku, 2 pediatra, Ospitaleko 3 mediku. 3 erizain
Debabarrena ESI Euskara Planaren Ebaluazioa
6
2 erizain laguntzaile 2 zeladore. 6 tekniko: Euskara, Kalitatea, Prestakuntza, Informatika. 5 administrari laguntzaile Sindikatuetako 3 ordezkari: UGT, SATSE, LAB.
Guztira, DEBABARRENEKO ESIko 42 profesional elkarrizketatu dira, beraien karguagatik edo talde fokaletan.
Debabarrena ESI Euskara Planaren Ebaluazioa
7
3. ERAKUNDEAREN IKUSPEGI GLOBALA
Euskara Planaren ebaluazioa egiteko, bost esparru aztertu ditugu (irudia eta komunikazioa, kanpo-harremanak, barne-harremanak, hizkuntzaren kudeaketa eta hizkuntza-eskakizunak). Hauek izan dira emaitzak:
EBALUATUTAKO EREMUAK EMAITZA
IRUDIA ETA KOMUNIKAZIOA %95
KANPO-HARREMANAK %79
BARNE-HARREMANAK %54
HIZKUNTZA-KUDEAKETA %90
HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAK %80
GUZTIRA: %80,46
Ikuspegi orokorra
95%
79%
54%
90%
80%
0% 10% 20% 30% 40% 50% 60% 70% 80% 90% 100%
Irudia eta
komunikazioa
Kanpo-harremanak
Barne-harremanak
Hizkuntza-kudeaketa
Hizkuntza-eskakizunak
ERAKUNDEAREN EUSKARA PLANAREN HELBURU ETA NEURRIEN LORPEN-MAILA GUZTIRA
%80,46
GUTXI GORABEHERAKO GARAPEN-MAILA, HIZKUNTZA-KUDEAKETAREN KALITATEAREN GAINEKO BIKAIN ZIURTAGIRIAREN EBALUAZIO-SISTEMAREN ARABERA:
700-750
Debabarrena ESI Euskara Planaren Ebaluazioa
8
EBALUATUTAKO EREMUAK
ONDORIO OROKORRAK
IRUDIA ETA KOMUNIKAZIOA
Erakundeko errotulazioari dagokionez, orokorrean, egoera oso egokia da, gehienetan ezarritako irizpideak betetzen direlako.
Puntuazioa jaitsarazten duten elementuak gehienetan izaten dira unitateetan sortutako behin-behineko kartelak edo kontratatutako enpresek jarritakoak (prebentzioa, segurtasuna,…).
Egoera egokia da irudi korporatiboari lotutako dokumentu eta elementuei dagokienez (profesionalen identifikazioak, dokumentuen txantiloiak, erakunde-nortasunaren eskuliburua,...).
Euskara Planaren inguruko gaiei dagokienez, ezagutza handiago antzematen da Lehen Mailako Atentzioan Ospitalean baino.
komunikazio-arloaren barruan, ahalegin handia egin da: web-orria, posta elektroniko bidezko barne-komunikazioa…
Marketing eta publizitatearen arloan, betetze-maila oso handia da.
Erabiltzaileen harrerari dagokionez, harreraz arduratzen diren kideek ia normaltasun osoz aplikatzen dituzte ezarritako irizpideak, oro har, neurri handi batean barneratuta baitago arreta ele bietan eskaintzeko beharrizana.
Horrela bada, erabiltzaileekiko ahozko harremanetan euskararen erabileraren eskaerak gora egin duela antzematen da.
Debabarrena ESI Euskara Planaren Ebaluazioa
9
EBALUATUTAKO EREMUAK
ONDORIO OROKORRAK
KANPO-HARREMANAK
Erreklamazio gutxi jaso dira hizkuntza dela-eta; jasotakoak behar bezala kudeatu dira, kudeaketa-sisteman sartu baitira, gainontzeko erreklamazioak bezala.
Erabiltzaileentzako idatzizko dokumentuen atalean, betetze-maila handia da, salbuespenak salbuespen. Baina betetze-maila horrek behera egiten du nabarmen dokumentu horiek idatzi behar direnean. Euskaraz idazteko zailtasunak eta segurtasun-eza dituztela adierazten dute.
Historia klinikoak gaztelaniaz idazten dira gehien bat. Aipagarria da profesional batzuen artean egonezina eragiten duen gaia dela, irtenbideak eskatzen dituztelako historia horiek euskaraz ere idatzi ahal izateko.
Azpimarragarria da euskararen ezagutza eta erabilera altua duten herriak atenditzen dituen ESI bat izanik, 1. lehentasuneko unitate batzuetan zailtasunak daudela arreta hizkuntza horretan bermatzeko.
Erabiltzaileen aukera linguistikoaren erregistroa ez da ondo egiten, erabiltzaileak eskabidea egiten duenean baino ez delako aplikatzen.
Hobetzeko arloak daude. Kontratazio-oinarriak ele bietan daude.
Hirugarren agenteekiko harremanei dagokienez (finantza-erakundeak, administrazioa,...), gaztelania da hizkuntza nagusia, batez ere idatziz.
BARNE-HARREMANAK
Laneko hizkuntza-paisaiaren atalean (karpetak, artxiboak, oharrak, etab.) gaztelania agertzen da oro har.
Hobetzeko aukera dagoen arren, ekipamendu orokorren egoera nahiko positiboa da.
Giza Baliabideetako sailetik egiten diren jakinarazpen gehienak ele bietan egiten dira. Posta elektroniko bidez erdi-mailako arduradun gehienekin ematen den komunikazioa, euskaraz izaten da.
Barne-bilera gehienak gaztelaniaz izaten diren arren, gero eta sarriagotan hartzen da aintzat barne-bilera horietan erabiliko den hizkuntza eta, ahal den guztietan, euskaraz izaten dira.
Eskari orokor eta goranzkoa dago euskara gero eta esparru gehiagotan erabil dadin: saio klinikoak, etengabeko eta berariazko prestakuntza, baliabide informatikoak…
Sistema informatikoek gaztelaniaren erabilera sustatzen dutenez, aldatu beharreko arlo estrategikotzat jotzen da.
Euskarazko berariazko prestakuntza ikastaro eta saio klinikoetan parte hartu duten kideek, positibotzat hartzen dituzte horiek, eta aipatzen dute giza baliabide nahikoa dagoela saio gehiago euskaraz egiteko.
Debabarrena ESI Euskara Planaren Ebaluazioa
10
EBALUATUTAKO EREMUAK
ONDORIO OROKORRAK
HIZKUNTZA-KUDEAKETA
Hizkuntzaren kudeaketa modu eraginkor eta positiboan garatzen da eta, orokorrean, gainontzeko alorren antzeko parametroen arabera gauzatzen da.
ESIren Zuzendaritzak lidergo aktiboa erakusten du Euskara Planaren garapen zuzenerako.
Ondo eta erregulartasunez funtzionatzen duen Euskarako Batzorde teknikoa osatu da. Bertan Ospitaleko eta Lehen Mailako Atentzioko ordezkaritza batek hartzen du parte.
Osasun-zentroetan identifikatuta daude euskararen ardura duten kideak; hasierako urrats batzuk eman dira horien eta euskara teknikariaren arteko koordinazio egokia eman dadin.
Aintzat hartu ziren tarteko ebaluazioan proposatutako hobekuntzak. Horrekin batera, BIKAIN ebaluazio-prozesua oso positiboa izan da, hobetzeko eragilea izan delako.
Erreklamazioen kudeaketa behar bezala egiten da eta kudeaketa-sisteman dago txertatuta, gainontzeko erreklamazioekin egiten den bezala.
Gorantz doa euskarazko dokumentuen ekoizpena; dokumentu horiek unitate ezberdinetako langileek eginak izaten dira. Dokumentu horiek zein gainontzeko itzulpenak Kalitate Sailetik bideratzen dira. Aurrerapen esanguratsua da, bai euskara itzulpenetara mugatzen ez delako, bai euskara teknikariaren zeregina aholkularitza eta gainbegiratzea baino ez delako izan behar.
Zuzendaritzaren esanetan, gogoa dago euskara teknikaria jardunaldi osoz aritu dadin Ospitalean.
HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAK
Atal honetan, helburuen betetze-maila altua da; hortaz, positiboki baloratzen da Zerbitzu Erakundeko Zuzendaritzak arlo honetan egindako ahalegina.
Adibidez, langileen ordezkapenei dagokienez, egun gutxitarako izanda ere, beti egiten da ezarritako irizpide linguistikoak bermatzeko ahalegina.
Derrigortasun-daten ezarpena dela-eta, 1. lehentasuneko unitateetako betetze-maila %83koa da.
2. lehentasuneko unitateetan derrigortasun-daten ezarpenei dagokienez, kasu batean baino ez da betetzen: Mendaroko Ospitaleko Informatikako Unitatea.
Hizkuntza-eskakizunen egiaztapenen arloan, 1. lehentasuneko unitateetako betetze-maila %63koa da, ezarritako helburua baino askoz txikiagoa, %80koa baita. 2. lehentasuneko unitateetan, ezarritako helburua (%20 Lehen Mailako Atentzioan eta %10 Ospitalean) baino askoz gorago dago (%82).
Bestalde, lanpostu horietan salbuetsita dauden pertsonen kopurua %12koa da 1. lehentasuneko unitateetan eta %2koa 2. lehentasunekoetan.
Debabarrena ESI Euskara Planaren Ebaluazioa
11
4. ERAKUNDEAREN IKUSPEGI XEHATUA
IRUDIA ETA KOMUNIKAZIOA EMAITZA %95
1. HIZKUNTZA-PAISAIA ETA IRUDI KORPORATIBOA %94
1.1. Kanpo-errotulazio finkoa %97
1.2. Kanpo-errotulazio aldakorra %100
1.3. Barne-errotulazio finkoa %100
1.4. Barne-errotulazio aldakorra %93
1.5. Errotulazio finkoa elementu mugikorretan %100
1.6. Papeleria %98
1.7. Web-orria eta Internet %99
1.8. Marketing eta publizitatea %90
1.9. Irudi korporatiboaren osagaiak %95
2. HARRERA %95
2.1. Harrera-hizkuntza %95
2.2. Segurtasuna %90
Irudia eta komunikazioa
94%
95%
0% 10% 20% 30% 40% 50% 60% 70% 80% 90% 100%
Hizkuntza-paisaia eta
irudi korporatiboa
Harrera
Debabarrena ESI Euskara Planaren Ebaluazioa
12
INDARGUNEAK
1. HIZKUNTZA-PAISAIA ETA IRUDI KORPORATIBOA
Erakundeko errotulazioari dagokionez, orokorrean, egoera oso egokia da, gehienetan ezarritako irizpideak betetzen direlako eta horien kontrol eta jarraipen erregularra egiten delako.
Egoera egokia da irudi korporatiboari lotutako dokumentu eta elementuei dagokienez (profesionalen identifikazioak, dokumentuen txantiloiak, erakunde-nortasunaren eskuliburua,...).
Dokumentazioaren kudeaketa Kalitate Sailetik egiten da.
Komunikazioaren esparruan ahalegin handia egin da: web-orria, posta elektroniko bidezko barne-komunikazioa,… Horrela bada, Euskara Planaren hizkuntza-irizpide nagusiak biltzen dituen triptikoa osatu zen.
Euskara Planaren ezagutza-maila gorabehera, esan daiteke ESIko langile gehienek normaltasunez betetzen dituztela hizkuntza-irizpide nagusiak.
Marketing eta publizitatearen arloan, betetze-maila oso handia da.
Ekitaldi publiko, jardunaldi etab.etarako jarritako irizpideak betetzen dira; ahalegina egiten da euskararen erabilera agurretara mugatu ez dadin.
2. HARRERA
Erabiltzaileen harrerari dagokionez, harreraz arduratzen diren kideek ia normaltasun osoz aplikatzen dituzte ezarritako irizpideak, oro har, neurri handi batean barneratuta baitago arreta ele bietan eskaintzeko beharrizana.
Horrela bada, erabiltzaileekiko ahozko harremanetan euskararen erabileraren eskaerak gora egin duela antzematen da.
Debabarrena ESI Euskara Planaren Ebaluazioa
13
HOBETU BEHARREKO ALDERDIAK
1. HIZKUNTZA-PAISAIA ETA IRUDI KORPORATIBOA
Barne-errotulazio finko ia guztiak hizkuntza-irizpideak betetzen duen arren, errotulu batzuek ez dituzte betetzen.
Sarritan, izenei eta profesionalei dagokien errotulazioa, gaztelania hutsean dago: Dr. / Dra. Garrantzitsutzat jotzen da hizkuntza-irizpideak kontuan hartuta idaztea, gaur eguneko idazkerak bide eman dezakeelako harremanak euskaraz izan daitezen.
Batzuetan, unitate ezberdinetan sortutako behin-behineko kartelek edo kontratatutako enpresek (prebentzioa, segurtasuna…) jarritakoek, ez dituzte hizkuntza-irizpideak betetzen. Adibidetzat har daitezke Elgoibarko OZ (Comunicado Oficial de Pediatría) edo Ermuko OZ (Recuerda que los libros son para leerlos aquí), etab.
Euskara Planaren inguruko gaiei dagokienez, ezagutza handiago antzematen da Lehen Mailako Atentzioan Ospitalean baino.
Web-guneko informazio estatikoak eta dinamikoak hizkuntza-irizpideak betetzen dituzte, baina atxikitako dokumentazioaren kasuan gehienetan ez dira betetzen, gaztelaniaz baino ez baitago.
Euskara ez da ia agertzen Jardunaldi eta Biltzarretan, hasierako formalismoetan ez bada.
2. HARRERA
Erabiltzaileei arreta eskaintzeaz arduratzen diren kide gehienak ezarritako hizkuntza-irizpideak normaltasunez aplikatzen badituzte ere, komenigarria da azpimarratzea kasu batzuetan irizpide horiek aplikatzeko moduan egon arren, ez direla betetzen.
Debabarrena ESI Euskara Planaren Ebaluazioa
14
KANPO-HARREMANAK EMAITZAK %79
3. PERTSONA ERABILTZAILEEKIKO HARREMANAK %79
3.1. Idatzizko harremanak %84
3.2. Ahozko harremanak %76
4. ZERBITZUA %83
4.1. Herritarrei zerbitzua euskaraz eskaintzea %83
5. HORNITZAILEAK %83
5.1. Idatzizko harremanak %50
5.2. Ahozko harremanak %60
5.3. Kontratuetako hizkuntza-irizpideak %92
6. FINANTZA-ENTITATEAK %0
6.1. Idatzizko harremanak %0
6.2. Ahozko harremanak %0
7. ADMINISTRAZIOA %64
7.1. Idatzizko harremanak %67
7.2. Ahozko harremanak %60
8. BESTELAKOAK %55
8.1. Idatzizko harremanak %50
8.2. Ahozko harremanak %50
Kanpo-harremanak
79%
83%
83%
64%
55%
0% 10% 20% 30% 40% 50% 60% 70% 80% 90%
Bezeroekiko
harremanak
Zerbitzua
Hornitzaileak
Administrazioa
Kanpoko beste
harreman batzuk
Debabarrena ESI Euskara Planaren Ebaluazioa
15
INDARGUNEAK
3. ERABILTZAILEEKIKO HARREMANAK
Erreklamazio gutxi jaso dira hizkuntza dela-eta; jasotakoak behar bezala kudeatu dira, kudeaketa-sisteman sartu baitira, gainontzeko erreklamazioak bezala.
Erabiltzaileei zuzendutako inprimaki eta dokumentazio ia guztia euskaraz eta gaztelaniaz dago.
Atentzioa euskaraz izateko eskatu den egoera gehienetan, erabiltzaileen eskaria behar bezala kudeatu ahal izan da.
Euskara erabiltzeko eskaria gorantz doa erabiltzaileen artean; hortaz, arlo horretaz arduratzen direnen artean igo egin da arreta eta motibazioa.
Paziente eta erabiltzaileei arreta eskaintzeaz arduratzen diren langile gehienek hizkuntza-irizpideak ezagutu eta behar bezala aplikatzen dituzte.
4. ZERBITZUA
Erabiltzaileei zuzendutako idazkiak bi hizkuntzetan bidaltzen dira, eta, erabiltzaileak euskaraz aritzen bada, euskaraz erantzuten zaio, edo ele bietan, sinatzailearen euskara-ezagutzaren arabera.
5. ENPRESA HORNITZAILEAK
Ahozko harremanak euskaraz izan daitezkeenean, halaxe izaten dira.
Zerbitzuen kontratazio-oinarriak ele bietan daude.
6. FINANTZA-ENTITATEAK
Ahozko harremanak euskaraz izan daitezkeenean, halaxe izaten dira.
7. ADMINISTRAZIOA
Aipagarria da udal batzuekin dagoen harremana, euskara hutsean izaten baita.
Debabarrena ESI Euskara Planaren Ebaluazioa
16
HOBETU BEHARREKO ALDERDIAK
3. ERABILTZAILEEKIKO HARREMANAK
Langile gehienek jarduteko protokoloak ezagutzen dituzte eta euren arabera aritzen dira. Kasu batzuetan, ordea, eta arrazoi ezberdinak tarteko, joera dago batez ere gaztelania erabiltzeko; sarritan elementu subjektiboetan oinarritzen dira hizkuntza bata ala bestea erabiltzerakoan: erosotasuna, erabiltzailearen abizena, estetika,…
Erabiltzaileentzako idatzizko dokumentuei dagokienez, betetze-mailak behera egiten du idazteko unean. Euskaraz idazteko zailtasunak eta segurtasun-eza nabaritzen dituztela adierazten dute.
Historia klinikoak gaztelaniaz idazten dira gehien bat. Aipagarria da profesional batzuen artean egonezina eragiten duen gaia dela, irtenbideak eskatzen dituztelako historia horiek euskaraz ere idatzi ahal izateko.
4. ZERBITZUA
1. lehentasuneko unitate batzuetan zailtasunak dauden arreta euskaraz izan dadin bermatzeko.
6. FINANTZA-ENTITATEAK
Euskara erabili ahal izateko aukerak identifikatzen joatea gomendatzen da.
7. ADMINISTRAZIOA
Euskararen erabilera gutunetan, mezuetan, etab. bermatzeko modua aztertzea komeni da, zeren eta gaur egun aukeratutako hizkuntza igorlearen esku geratzen baita.
8. BESTELAKO KANPO-HARREMANAK
Interesgarria litzateke ahalegina egitea beste entitate batzuekin aliantzak bilatzeko (medikuen elkargoak edo erizainenak, adibidez), euskararen erabileran aurrera egiten saiatzeko.
Debabarrena ESI Euskara Planaren Ebaluazioa
17
BARNE-HARREMANAK EMAITZA %54
9. LANARI LOTUTAKO HIZKUNTZA-PAISAIA %61
9.1. Lanari lotutako hizkuntza-paisaia %61
10. GIZA BALIABIDEAK %88
10.1. Pertsonen administrazioa %97
10.2. Informazioa/komunikazioa %79
10.3. Pertsonen kudeaketa %93
10.4. Langileen hizkuntza-lehentasunen erregistroa %100
11. LAN-PRESTAKUNTZA %34
11.1. Prestakuntza orokorra (korporatiboa) %33
11.2. Berariazko prestakuntza (erakundekoa) %18
11.3. Prestakuntza-ikastaroen kudeaketa %100
11.4. Euskara ikasteko prestakuntza %32
11.5. Euskaraz trebatzeko prestakuntza %12
12. BALIABIDE INFORMATIKOAK %28
12.1 Software estandarra %7
12.2. Enpresak berak sortutako/egokitutako softwarea %40
13. KOMUNIKAZIO HORIZONTALA ETA BERTIKALA %71
13.1. Ohiko eta berariazko hizkuntza %90
13.2. 13.2. Lan-bilerak: Lan-taldeak eta batzordeak %35
13.3. Bilera orokorrak %57
13.4. Sindikatuak %80
14. KUDEAKETA-SISTEMAK %22
14.1. Prozesuak/kalitatea %16
14.2. Lan-arriskuen prebentzioa %50
14.3. Ingurumena %18
15. ESTRATEGIA ETA KUDEAKETA OROKORRA %30
15.1. Antolaketa eta estrategia %60
15.2. Kudeaketa ekonomiko finantzarioa %0
Barne-harremanak
61%
88%
34%
28%
71%
22%
30%
0% 10% 20% 30% 40% 50% 60% 70% 80% 90% 100
%
Laneko hizkuntza-paisaia
Giza baliabideak
Laneko prestakuntza
Baliabide informatikoak
Komunikazio horizontala eta bertikala
Kudeaketa-sistemak
Estartegia eta kudeaketa orokorra
Debabarrena ESI Euskara Planaren Ebaluazioa
18
INDARGUNEAK
9. LANARI LOTUTAKO HIZKUNTZA-PAISAIA
Profesional batzuek diote, lan-esparrua euskaraz aritzeko aukera eskaintzen dien gunea dela eurentzat.
Lan-prebentzioari eta Ingurumenari buruzko errotulazio gehienak hizkuntza-irizpideak betetzen ditu.
Oro har, ekipamendu orokorretako hizkuntzaren egoera positiboa da.
10. GIZA BALIABIDEAK
Giza Baliabideetako Sailetik kudeatzen den dokumentazio gehiena ele bietan egiten da. Posta elektroniko bidez erdi-mailako arduradun gehienekin ematen den komunikazioa, euskaraz izaten da.
Harrera Planaren zirriborroak hizkuntza-irizpideak jasotzen ditu.
11. LAN-PRESTAKUNTZA
Ahalegin handia egin da etengabeko prestakuntza euskaraz ere eskaintzeko. Iaz, ikastaro bat eskaini zen (Bihotz-biriketako Errehabilitazioa), baina aurten eskaintzaren %50era heltzea da asmoa.
Euskarazko prestakuntza-ikastaroetan, ESIko langile ugarik hartu dute parte.
Berariazko prestakuntza-ikastaroetan eta euskarazko saio klinikoetan parte hartu duten kideek, oso positiboki baloratu dituzte horiek.
12. BALIABIDE INFORMATIKOAK
Intzidentzien datu-basea ele bietan dago.
13. KOMUNIKAZIO HORIZONTALA ETA BERTIKALA
Ahozko mailan, euskararen presentzia gero eta handiagoa da.
Gero eta sarriagotan hartzen da aintzat barne-bileretan erabiliko den hizkuntza eta, ahal den guztietan, euskaraz izaten dira.
Euskaraz burututako saio klinikoetako gogobetetze-maila oso altua izan da.
Zuzendaritzaren nahiz sindikatuen jakinarazpenak, ezarritako hizkuntza-irizpideak kontuan hartuta egiten dira oro har.
14. KUDEAKETA-SISTEMAK
Gero eta inprimaki gehiago daude euskaraz; adibidez, Mantentze-zerbitzuari eskariak egiteko.
Kalitatearen kudeaketari buruzko dokumentazioa ele bietan dago.
15. ESTRATEGIA ETA KUDEAKETA OROKORRA
Plan estrategikoak ele bietan argitaratzen dira.
Debabarrena ESI Euskara Planaren Ebaluazioa
19
HOBETU BEHARREKO ALDERDIAK
9. LANARI LOTUTAKO HIZKUNTZA-PAISAIA
Laneko hizkuntza-paisaiari dagokion atala (karpetak, artxiboak, oharrak, etab.) gutxien landu den esparruetako bat da; ez da berariazko irizpiderik jakinarazi eta gaztelaniaren presentzia nabarmentzen da modu orokorrean.
Arlo honetako eragozpenik nagusiena da, langileek euskaraz idazteko duten zailtasuna eta ohitura-eza.
10. GIZA BALIABIDEAK
Komenigarria da albait arinen jartzea abian harrera-protokolo berria.
11. LAN-PRESTAKUNTZA
Etengabeko prestakuntzari zein berariazkoari begira, komenigarria da prestakuntzarako aukera berriak aztertzea, eskaintza lanpostuetako oraingo beharrizanei eta langile elebidunen beharrizanei egokitzeko.
12. BALIABIDE INFORMATIKOAK
Sistema informatikoek gaztelaniaren erabilera sustatzen dute.
13. KOMUNIKAZIO HORIZONTALA ETA BERTIKALA
Barne-bilera eta -ekitaldi gehienetan gaztelania da ohiko hizkuntza.
Akta eta barne-txosten gehienak gaztelaniaz egiten dira.
14. KUDEAKETA-SISTEMAK
Prozesukako kudeaketaren zatirik handiena gaztelaniaz dago.
Lan-arriskuen prebentzioari eta ingurumenari lotutako dokumentazio sinplea, gaztelaniaz dago gehienen bat.
15. ESTRATEGIA ETA KUDEAKETA OROKORRA
Urteko kudeaketa-planak gaztelaniaz daude.
Debabarrena ESI Euskara Planaren Ebaluazioa
20
HIZKUNTZA-KUDEAKETA EMAITZA %90
16. HIZKUNTZA-POLITIKA %95
16.1. Epe luzeko ikuspegia duen planteamendua dago %100
16.2. Epe ertain edota laburrerako helburuak daude %100
16.3. Lehentasunak eta programak %91
16.4. Hizkuntzari buruzko erreklamazioak
17. PERTSONAK %92
17.1. Hizkuntza-politika kontuan hartzen da pertsonen kudeaketan %47
17.2. Zuzendaritzaren lidergoa %100
18. BALIABIDEAK %82
18.1. Euskara Plana garatzeko egiturak ezarrita daude %100
18.2. Inbertsioak %33
18.3. Euskararen erabilera aktibatzeko ekimenak %100
18.4. Aliantzak %100
18.5. Teknologiak eta ezagutza %33
18.6. Itzulpengintza %100
19. KALITATE-IRIZPIDEAK ETA CORPUSA %0
19.1. Irizpideak %0
Hizkuntza-kudeaketa
95%
92%
82%
0%
0% 10% 20% 30% 40% 50% 60% 70% 80% 90% 100%
Hizkuntza-politika
Pertsonak
Baliabideak
Kalitate eta corpus
irizpideak
Debabarrena ESI Euskara Planaren Ebaluazioa
21
INDARGUNEAK
16. HIZKUNTZA POLITIKA
Euskara Plana, Plan Estrategikoan eta Kudeaketa Planean dago txertatuta; hizkuntzaren kudeaketa gainontzeko alorretan erabilitakoen antzeko irizpideen arabera garatzen da.
ESIren Zuzendaritza inplikatuta dago Euskara Plana bultzatzeko eta lidergo aktiboa erakusten du garapen zuzenerako.
Kontuan hartu dira bai tarteko ebaluazioan proposatutako neurri zuzentzaileak, bai BIKAIN prozesuan emandako gomendioak.
17. PERTSONAK
Euskara Plana sustatzeko neurriak hartu dira ESIko esparru ezberdinetan. Adibidez, azaltzeko eta zabaltzeko gaiak daudela irizten denean, euskara-teknikariari Osoko Bileretara joateko esaten zaio.
Osasun-zentroetan identifikatuta daude euskara-arduradunak; koordinazio-bilerak eman dira, horietako hirutan, zentroko langileen eta euskara-teknikariaren artean.
Zuzendaritzaren esanetan, gogoa dago euskara teknikaria jardunaldi osoz aritu dadin.
18. BALIABIDEAK
Euskarako Batzorde Teknikoak ondo eta maiztasunez funtzionatzen du. Hiru hilean behin biltzen dira eta, bertan, Ospitaleko eta Lehen Mailako Atentzioko profesionalen ordezkaritza batek hartzen du parte.
Gorantz doa euskarazko dokumentuen ekoizpena; dokumentu horiek zein gainontzeko itzulpenak Kalitate Sailetik bideratzen dira.
Erreklamazioen kudeaketa behar bezala egiten da eta kudeaketa-sisteman dago txertatuta, gainontzeko erreklamazioekin egiten den bezala.
19. KALITATE-IRIZPIDEAK ETA CORPUSA
Atal honetan ahalegin nabarmena egin da, batez ere Erizaintzaren aldetik, zeren eta sail horretako profesional ugariren inplikazioari esker, “Erizainak kirofanoan” sortu, editatu eta banatu da Osakidetza osoan. Horrekin batera, Harreran, Pediatrian eta Medikuntza Orokorrean “Lehen Mailako Arretako gida” banatu da.
Debabarrena ESI Euskara Planaren Ebaluazioa
22
HOBETU BEHARREKO ALDERDIAK
16. HIZKUNTZA POLITIKA
Hasierako ildoei ekitea eta aurreikusitako ekimenak sustatzea proposatzen da.
17. PERTSONAK
Aipatu da gogoa dagoela euskara teknikaria jardunaldi osoz aritu dadin.
Langileek euskaraz aritzeko duten gaitasuna, erabilera baino nahikotxo handiagoa da. Komenigarria litzateke erabilera sustatzeko ekimenak bideratzea.
18. BALIABIDEAK
Osasun-zentro batzuetan informazioa euskara-arduradunei heltzen zaie, baina ondoren zailtasunak dituzte gainontzeko langileei helarazteko.
Beharrezkotzat jotzen da bermatzea ESItik kudeatzen diren aplikazio informatikoak hizkuntza ofizial bietan egotea.
19. KALITATE-IRIZPIDEAK ETA CORPUSA
Web-orrialdeko informazioa, neurri handi batean, ele bietan dago, baina informazio gehiena gaztelaniaz sortu eta euskarara itzultzen da gerora.
Debabarrena ESI Euskara Planaren Ebaluazioa
23
HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAK EMAITZA %80
20. DERRIGORTASUN-DATAK %89
21. HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAK EGIAZTATZEA %72
22. SALBUESPENAK %93
Hizkuntza-eskakizunak
89%
72%
93%
0% 10% 20% 30% 40% 50% 60% 70% 80% 90% 100%
Derrigortasun-datak
Hizkuntza-eskakizunak
egiaztatzea
Salbuetsitakoak
INDARGUNEAK
20. DERRIGORTASUN-DATAK
Atal honetan, helburuen betetze-maila nahiko altua da; hortaz, positiboki baloratzen da Zerbitzu Erakundeko Zuzendaritzak arlo honetan egindako ahalegina.
Langileen ordezkapenei dagokienez, egun gutxirako izanda ere, beti egiten da ezarritako irizpide linguistikoak bermatzeko ahalegina.
Derrigortasun-daten ezarpena dela-eta, 1. lehentasuneko unitateetako betetze-maila %83koa da. 2. lehentasuneko unitateetan derrigortasun-daten ezarpenei dagokienez, emaitza oso positiboa da, kasu batean baino ez delako betetzen: Mendaroko Ospitaleko Informatikako Unitatea.
21. HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAK EGIAZTATZEA
2. lehentasuneko unitateetan, ezarritako helburua (%20 Lehen Mailako Atentzioan eta %10 Ospitalean) baino askoz gorago dago (%82).
22. SALBUESPENAK
Lanpostu horietan salbuetsita dauden pertsonen kopurua %2koa da 2. lehentasuneko unitateetan.
Debabarrena ESI Euskara Planaren Ebaluazioa
24
HOBETU BEHARREKO ALDERDIAK
20. DERRIGORTASUN-DATAK
Oro har, mugikortasun handia eta bitarteko kontratu ugari daude; beraz, kasu batzuetan ez da erraza euskarazko arreta bermatzea.
Proposamena da azken urteotako goranzko joerari heldu eta handitzea derrigortasun-daten kopurua, ESIko langileekiko lan-harremanak kudeatzen dituzten unitateetan. Datuak zentroka aztertuz gero, kopuruak ez dira betetzen 7 unitatetan (41 dira guztira): Ermuko OZko eta Eibarko Anbulatorioko Harrera eta Mendaroko Ospitaleko unitate batzuk.
21. HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAK EGIAZTATZEA
1. lehentasuneko unitateei dagokienez, betetze-maila %63koa da, ezarritako helburua baino askoz txikiagoa, %80koa baita.
22. SALBUESPENAK
Lanpostu horietan salbuetsita dauden kideen batez bestekoa, 1. lehentasuneko lanpostuetan, %12koa da; hortaz, kopuru altua dela esan daiteke, kontuan hartura ESI hori euskararen eskari altua daukan ingurune batean dagoela.
Debabarrena ESI Euskara Planaren Ebaluazioa
25
5.- ETORKIZUNARI BEGIRA KONTUAN HARTU BEHARREKO ALDERDIAK
PROPOSAMENAK
IRUDIA ETA KOMUNIKAZIOA
Komenigarria litzateke zerbitzuko unitate bakoitzean inbentarioa egitea, behar diren neurriak hartu ahal izateko errotulazioari dagozkion gabeziak konpontze aldera.
Proposatzen da protokolo bat osatu eta zabaltzea behin-behineko eta aldi baterako kartelak sortzeari buruz, ezarritako hizkuntza-irizpideak argi eta garbi zehaztu ahal izateko.
Orain arte egindako ahalegina onartu arren, komenigarria litzateke jakinarazpen bat bideratzea ESIko langileen artean hizkuntza-irizpide nagusiak zabaltzeko, adibidez, “euskaraz bai sano” kanpainaren zabalkundearekin batera.
Gomendatzen dugu web-orrialdeari atxikitako dokumentazioa euskaraz ere izatea eta hori lortzeko neurriak hartzea.
Beharrezkoa litzateke neurriak hartzea, Jardunaldi eta Biltzarretan, euskarak agerpen handiagoa izan dezan hasierako agurretatik kanpo; adibidez, apurka-apurka txostenen bat euskaraz aurkezteko konpromisoa har daiteke.
Interesgarria litzateke elementu edo sistemaren bat ezartzea, erabiltzaileen arretan lan egiten duten kideek agurtzeko eta atenditzeko ezarritako hizkuntza-irizpideak eta protokoloak etengabe izan ditzaten gogoan.
KANPO-HARREMANAK
Beharrezkotzat jotzen da azpimarratzea erabiltzaileen arretako jarduera-protokoloak sistematikoki erabiltzearen garrantzia eta, era berean, aldiro-aldiro berriz gogoraraztea, komenigarritzat jotzen denean. Horrela bada, “euskaraz bai sano” kanpainari zabalkundea ematea, aukera handia izan daiteke.
Gomendagarria litzateke ekimenen bat abian jartzea, modu eraginkorrean sustatzeko, langileek dokumentazioa euskaraz betetzea lortzeko segurtasuna har dezaten.
Proposatzen da modu espezifikoan aztertzea 1. lehentasuneko unitateetako errealitatea, euskarazko arreta eskaintzeko arazoak daudenean, eta jarraibide batzuk aipatzea asistentzia hori bermatu ahal izateko.
Erabiltzaileen zein medikuen goranzko eskariari erantzutekotan, presazkoa da historia klinikoak hizkuntza ofizial bietan idatzi ahal izateko irtenbide bat aurkitzea, batez ere kontuan hartzen badugu erabiltzaileen esku egongo direla web-orriaren bitartez.
Proposatzen da, euskarazko harremana izateko asmotan, agenteen erregistro bat osatzea: enpresa hornitzaileak, finantza-erakundeak,…
Gomendatzen da aliantzak bilatzea Euskara Planak garatzen ari diren EAEko administrazio ezberdinekin.
BARNE-HARREMANAK
Proposatzen da ESI mailako ekimen orokorra bideratzea. Horrela bada, irauli egingo litzateke laneko hizkuntza-paisaiari dagokion atala (karpetak, artxiboak, oharrak, etab.), orain arte gutxien jorratu den arloetako bat delako.
Debabarrena ESI Euskara Planaren Ebaluazioa
26
PROPOSAMENAK
Oinarrizkoa da euskararen erabilera barne-mailan sustatzeko ekimenak bideratzea, lan-esparruan langilearen eta eguneroko beharrizanen artean benetako lotura lortzen saiatuta.
Interesgarria litzateke profesionalen lantalde txikiak sortzea, ohiko terminologiari lotutako egoera linguistikoak lantzeko: euskarazko terminologia lantzeko berariazko ikastaroak, euskarazko saio klinikoak egitea sustatzea, euskarazko hitzaldietan parte hartzea sustatzea…
Komenigarria litzateke harrera-protokolo berria albait arinen indarrean sartzea.
Etengabeko prestakuntzari zein berariazkoari begira, komenigarria da prestakuntzarako aukera berriak aztertzea, eskaintza lanpostuetako oraingo beharrizanei eta langile elebidunen beharrizanei egokitzeko. on-line ikastaroak, ikastaro ez-arautuak, neurrira osatutako ikastaroak…
Komenigarritzat jotzen da euskara Intraneten eta gainontzeko baliabide informatikoetan apurka-apurka ezartzeko aukera aztertzea. Era berean, gomendatzen da Informatika Atalarekin batera aztertzea euskarazko baliabide informatikoak gehiago eta hobeto erabiltzeko bidea.
Komenigarria litzateke aztertzea zein aukera dagoen euskarak toki handiagoa har dezan barne-bileretan; adibidez, idatzizko eta ahozko materiala aldi berean erabili ahal da (azalpena euskaraz eta material idatzia gaztelaniaz, edo aurkakoa).
Prozesukako kudeaketa azter daiteke, eta baita lan-arriskuen prebentzioari eta ingurumenari lotutako dokumentazio sinplea ere, lehentasunen egutegia ezartzeko horko materiala euskaraz ere egon dadin apurka-apurka.
HIZKUNTZA-KUDEAKETA
Proposamena da hasitako bideari ekitea eta aurreikusitako hobekuntza-ekimenak sustatzea, komunikazio eta koordinazioari garrantzi berezia emanez. Horrela bada, estrategikotzat jotzen da harreman egokia bermatzea euskara-teknikariaren eta unitate bakoitzeko euskara-arduradunen artean.
Aipatu da gogoa dagoela euskara teknikaria jardunaldi osoz aritu dadin. Hortaz, eta orain arte lortutako maila ikusita, pertsona batek denbora osoz jarduteak erabat lagun dezake ESI hau Osakidetza osoko erreferentzia izan dadin.
Proposatzen da euskaraz atenditzeko eskatu duten erabiltzaileen eskabideei lehentasuna ematea eta protokolizatzea. Orain arte, ahalegin nagusia euskaraz nahiz gaztelaniazko arreta bermatzeaz arduratu bada ere, hurrengo ahalegina tratamendu osoa euskaraz izatea bermatzea izango da, adibidez hizkuntza-aukera kontuan hartuta zitak eta medikuak antolatuz.
Aztertu behar da beste erakunde batzuekin aliantza estrategikoak ezartzeko aukera, erakunde horiekiko harremanetan euskararen erabilera sustatzeko irizpideak finkatzeko asmotan.
Beharrezkoa da ESItik kudeatzen diren aplikazio informatikoak hizkuntza ofizial bietan izatea bermatzea, baina batez ere arreta
Debabarrena ESI Euskara Planaren Ebaluazioa
27
PROPOSAMENAK
asistentziala hizkuntza batean zein bestean izan daitezen aukera eskaintzea (dokumentuen kudeaketa, hizkuntza-lehentasunen erregistro operatiboa…).
Azken batean, proposamena da laguntzako prozesu ezberdinetan zeharka aritzea (pertsonala, trebakuntza, komunikazioa, kalitatea, informazio-sistemak informatika,…), prozesu asistentzialean komunikazioaren kalitatea hobetzen laguntzeko, ESIren prozesu nagusia baita. Hortaz, interesgarria litzateke aztertzea zein neurritako eragina duten laguntzako prozesu ezberdinek eta, horrela, jarduera-eremu nagusiak finkatzea.
HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAK
Proposamena da azken urteotako goranzko joerari heldu eta handitzea derrigortasun-daten kopurua, ESIko langileekiko lan-harremanak kudeatzen dituzten unitateetan. Honako unitate hauetan garrantzi berezia jarri beharko litzateke: Ermuko OZko eta Eibarko Anbulatorioko Harrera eta Mendaroko Ospitaleko unitate batzuk.
Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeari dagokionez, oinarrizkoa da 1. lehentasuneko unitateetan ezarritako gutxienekoak betetzea, are gehiago kontuan hartuta unitate horiek euskal hiztun ugariko ingurune batean daudela.
Komenigarria litzateke aztertzea salbuetsitako pertsonen kopuruak nolako eragina daukan 1. lehentasuneko lanpostuetan eta, pazienteen hizkuntza-eskubideak bermatzeari begira, beste aukera batzuk bilatzea.
Azkenik, beharrezkoa deritzogu euskararen prestakuntzari jarraipena ematea, langileek dagozkien hizkuntza-eskakizunak egiaztatzea lortzeko. Arrazoi beragatik, gure ustez, beharrezkoa da epe luzera errentagarriagoa izango den kontratazio-politika egitea; hau da, kontratatutako pertsonei euskarazko prestakuntza ematen jarraitu beharko litzatekeen arren, kontratatzerakoan dagokion hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta izatea edo, bestela, epe ahalik eta laburrenean lortzeko konpromisoa exijitu beharko litzateke.