Download - BURUKETAK. Matematika 4lh

Transcript
Page 1: BURUKETAK. Matematika 4lh

   BURUKETAK  

1-     Hotel batek 72 gela ditu. Gela bakoitzean bi ohe daude eta ohe bakoitzak bi maindire ditu. Zenbat da guztira hotel horretako maindire kopurua?

  

 2-    Kotxeak garraiatzen dituzten kamioi horietako bakoitzean 8 kotxe sartzen dira. Zenbat bidaia beharko ditugu, 4 kamioiz baliatuz, 320 kotxe garraiatzeko?

  

 3-    Hiru kaxa ditugu eta bakoitzean 25 liburu daude. Apaletan kokatu nahi ditugu liburu guzti horiek. Zenbat apal beharko ditugu apal bakoitzean 15 liburu sartzen badira ?

  

 4-    60 kanika dituen pila batetik laurdena hartu du batek, eta gelditzen zirenetatik bost kendu eta beste guztien erdia, berriz, beste batek. Zenbat gelditzen dira oraindik hartu gabe ?

   

Page 2: BURUKETAK. Matematika 4lh

5-    Galdera asmatu eta ebatzi :Mirenek 600 ataleko eraikuntza jolasa du. 140 atalekin itsasuntzia egin du eta 250 atalekin hegazkina.

 

 6-    Bideo-joko baten bigarren pantailan agertzen den marrubi bakoitzeko 350 puntu lortzen dira;  baina armiarma bat zapaltzean, 175 puntu galtzen dira era berean. Pantaila honetan jokatzen hasizinenean, 3 250 puntu zenituen. Zenbat puntu dituzu une honetan 4 marrubi hartu badituzu eta armiarma 2 aldiz zanpatu?

  

 

 7-    Arrantza ontzi batean 3 546 sardina harrapatu dituzte, baina 457 itsasora bota dituzte, txikiak izateagatik. Portura iritis eta gero, 2 500 sardina saldu dituzte. Zenbat sardina geratu zaizkie saldu gabe?

   

8-    Koldok 165 ardi dauzka. Ardi bakoitzak 3 litro esne ematen ditu egunero. Zenbat litro emango dituzte Koldoren ardi guztiek astebetean?

  

 9-    Josuk 50 euroko 14 billete eta 20 euroko 6 billete ditu. Ba al du nahikoa diru 759 euroko ordenagailua erosteko?

 

Page 3: BURUKETAK. Matematika 4lh

 

 10-    Zenbat ordu daude 2 urtetan?

   

11-      Ikastetxe batean, inkesta bat egin diete 125 mutil eta 235 neskari. Neska-mutil guztiek bina marrazki egin behar izan dituzte. Zenbat marrazki egin dituzte guztira mutilek eta neskek?

   

12-    Zinema batean 14 eserleku ilara daude eta ilara bakoitzean 22 eserleku. 128 lagun sartu dira zinemara. Zenbat eserleku geratuko dira hutsik?

 

  

Page 4: BURUKETAK. Matematika 4lh

13-    Aitziberrek laranjak dauzka, 27 kiloko bi kutxa, eta poltsatan sartu nahi ditu. Poltsa bakoitzean 3 kilo laranja sartuko ditu. Zenbat poltsa beharko ditu?

 

  

14-    Igorrek 121 arrautza jaso ditu baserrian. 25 bota egin ditu, puskatuta daudelako; beste guztiak 4 kutxatan banatu ditu. Zenbat arrautza ipini ditu kutxa bakoitean? Geratu al zaio arrautzarik ipini gabe?

 

  

15-    Gaizkak, bi egunean, 84 kilometroko ibilbidea egin behar du bizikletaz. Lehen egunean ibilbidearen heren bat egin du. Zenbat kilometro egin beharko ditu bigarren egunean?

 

 16-    Idatzi galdera egokia bi eragiketa egiteko eta ebatzi. Jonek 6 liburu erosi ditu.  Liburu bakoitzak 12 € balio ditu. 28 € bueltatu dizkiote.

 

  

17-    Zenbat arrautza dozena egin daitezke 460 arrautzaz?   

18-    Eleneren ikasgelan 30 ikasle daude. Ikasleen bi bostenek igeriketa egiten dute. Eleneren ikasgelako zenbat ikaslek egiten dute igeriketa?

 

Page 5: BURUKETAK. Matematika 4lh

 

 19-    Aitzolek 80 piezako eraikuntza jokoa dauka. Piezen bost zortziren handiak dira; beste pieza guztiak txikiak dira. Zenbat pieza txiki ditu jokoak?

  

 20-    Iratiren ikasgelan 24 ume daude. Umeen herenak betaurrekoak erabiltzen ditu. Zenbat umek erabiltzen dituzte betaurrekoak?

  

 21-    Erakusketa batean 48 margolan daude. Margolanen hiru laurden saldu egin dira. Erakusketako zenbat margolan geratu dira saldu gabe? 

  

22-    Jolas batek 25na bolatxoko 5 kutxa eta 85 izartxoko beste kutxa bat ditu. Arratek 48 pieza erabili ditu. Zenbat pieza geratu zaizkio soberan?

 

Page 6: BURUKETAK. Matematika 4lh

  

23-    Aintzanek txirrindulari lasterketan hartuko du parte, 4 km, 3 hm eta 8 dam-ko ibilbidea duen batean, eta Unaik 150 m luzeagoa den beste lasterketa batean hartuko du parte. Zenbat metro egingo ditu Unaik?

  

 24-    Antton eta Xabier saskibaloi talde bateko jokalariak dira. Antton 1 m eta 85 cm luze da eta Xabier 2 m luze. Xabier Antton baino zenbat zentimetro luzeagoa da?

  

 25-    Eskulan bat egiteko, Ainarak 2 m eta 3 dm luzeko lokarri gorria eta 3 m eta 1 dm luzeko lokarri berdea erabili ditu. Zenbat zentimetro lokarri erabili du guztira?

 

Page 7: BURUKETAK. Matematika 4lh

26-     Goizean Maddalenek litro erdi esne edan du eta arratsaldean litro laurden esne edan du. Zenbat zentilitro esne edan du guztira?  

 27-    Ugaitzek litro erdi laranja zuku edan du eta haren arreba Olatzek litro laurdena edan du. Ugaitzek Olatzek baino zenbat zentilitro zuku gehiago edan ditu? 

28-    Idatzi galdera egokia bi eragiketa egiteko eta ebatzi:     Ikastola batean  960 ikasle daude. Ikasleen herenak ez du ikastetxeko jantokian bazkaltzen.

  

 

29-    Anek 250 cm xingola berde behar ditu, eskulanak egiteko. Dendan 2 m eta 30 cm besterik ez dute. Zenbat cm xingola falta zaizkio?   

 30-    Kutxa batean litro erdiko 24 botila ur daude. Zenbat litro ur daude guztira?  

 

Page 8: BURUKETAK. Matematika 4lh

31-    Kutxa batean litro laurdeneko 36 botila freskagarri daude. Zenbat litro freskagarri daude guztira?   

32-    Mirenek 357 zuku kutxatan sartu ditu; 24 zuku kutxa bakoitzean. Zenbat zuku geratu zaio sartu gabe?

  

  33-    Iratik 2 kilo marmelada erosi behar ditu. Supermerkatuan kilo laurdeneko potoak baino ez daude. Zenbat poto erosi behar ditu?   

 34-    Igerileku baten edukiera 89 kilolitrokoa da. 67 kilolitro bota dituzte. Zenbat litro falta dira igerilekua betetzeko?   

35-    Gazta baten herenak 4 € balio ditu. Zenbat balio izango dute 5 gazta osok?

Page 9: BURUKETAK. Matematika 4lh

  36-    Karratu baten aldeak 15 cm ditu. Zenbatekoa izango da karratuaren perimetroa? 

  37-    Laukizuzen formako igerileku bat 25 m luze eta 12 m zabal da. Pertsona batek  igerilekuari buelta eman dio, ertz-ertzetik igeri eginez. Zenbat metro egin ditu igerian?   

38-    Pentagono batek alde guztiak berdinak ditu. Perimetroa 45 cm-koa da.

Zenbat cm ditu alde bakoitzak?   

 39-    Gotzonek auto bat erosi du eta 5 urtean ordainduko du. Hilero 284 € ordaintzen baditu, zenbat ordainduko du guztira ?    

40-    Zein hilek osatzen dute urtearen lehen seihilekoa ?