BIZKAIKOHITZA
FERNANDO VILLAR
Igandeko bozekin Espainiako Gobernuaren norabidea baldintzatu nahi dute bertoko taldeekb Podemos izan zen nagusi 2016an Bizkaian, eta mapa politikoa aldatuko dela diote inkestek b 2-5
Batera edo besteraeragiteko deia
Mendexa Bizkaiko itsasoanhazitako lehen muskuiluak
uztailean merkaturatuko dituzte
10Hegoaldeko Tren SaihesbideaAzterketaren alegazio epea
luzatzeko eskatuko du Barakaldok
7Ostirala
2019ko apirilaren 26aX. urtea396. zenbakia
2 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 26aAstekoa
d
Espainiako Kongresurako bozakBizkaiko egoera
Aitziber Laskibar Lizarribar
Nagusitasunak
zehaztea, gal-
dutako ere-
muak berres-
kuratzea edo
irabazitakoei
ahalik eta gehiena eustea. Hori
izango da Espainiako Gorteetara-
ko hauteskundeetako lehia Biz-
kaian. 2016ko hauteskundeek
eragindako astinaldiaren ondo-
ren, aldaketak aurreikus daitezke
egungo banaketarekin. Zenbaki
dantza espero da. Elkarrekin Po-
demosek duela hiru urte lortuta-
ko nagusitasuna galduko du au-
rreikuspen guztien arabera, eta
galera horrek noren alde egingo
duen ikusteko dago.
Zalantzarik gutxien eragiten
duen iragarpena EAJren inguru-
koa da: bere gotorlekua du Biz-
kaia, eta berreskuratu egingo
duela dirudi; duela hiru urte har-
tutako kolpeari buelta emango
diola. 2016ko hauteskundeetan,
Podemosen olatuak EAJ ere iren-
tsi zuen. Bizkaian ere aurrea hartu
zion, ordezkari kopuruan eta bo-
toetan. EAJk bere gotorlekuko
nagusitasuna galdu zuen, lehen
aldiz. Elkarrekin Podemos izan
zen garaile: botoen %28,86ekin,
hiru eserleku lortu zituen. Alde
txikiarekin izan arren —botoen
%28,25ekin— bigarren geratu zi-
ren jeltzaleak, eta Bizkaiko bi
eserleku jaso zituzten Madrilen.
Babes galera handiarekin, hi-
rugarren geratu zen PSE-EE, or-
dezkari bakarrarekin eta botoen
%13,92rekin. PPk eta EH Bilduk
ere eserleku bana jaso zuten Kon-
gresuan; %12,69ren babesarekin
PPk, eta EH Bilduk, behera na-
barmen eginda, boto emaileen
%10,91ren babesarekin.
Zortzi eserleku daude jokoan
Bizkaian; Hego Euskal Herriko
lurraldeen artean, gehien: Gipuz-
koak sei ordezkari ditu, Nafarro-
ak bost, eta Arabak lau. Azken in-
kestek ziurtzat jotzen dute EAJ
izango dela nagusi, berriro, Biz-
kaian, eta zortzi eserlekuetatik
hiru eskuratuko dituela, 2016an
galdutakoa berreskuratuta.
Gizakerrek EiTBrentzat eta
GAD3 enpresak Vocento taldea-
rentzat egindako inkestak ez da-
toz bat bigarren lekua nori eman.
EiTBk kaleratutako emaitzen ara-
bera, Elkarrekin Podemosek be-
teko luke bigarren postua;
2016ko hiru eserlekuetatik baka-
rra galduko luke. Vocentoren
arabera, berriz, ordezkari baka-
rrarekin, hirugarren postuan ge-
ratuko litzateke, EH Bildu oso
gertu lukeela.
Izan ere, PSE-EE litzateke Biz-
kaian bigarren, Vocentoren ara-
bera, gorakada nabarmenarekin
—botoen %13,92 izan zituen duela
hiru urte, eta %27 ematen dizkio
orain—. EiTBk hirugarren lekuan
jarri du PSE-EE, ordezkari baka-
rrarekin.
EH Bilduri, igoera apal bat au-
rreikusi diote bi inkestek, eta bos-
garren posiziotik laugarrenera
igaro dute. Horien arabera, duen
ordezkaria mantenduko luke
Bizkaian. PP izango da bosgarren,
bi aurreikuspenen esanetan. Be-
heranzko joeran mantentzen
dute biek, eta duen eserlekua gal-
duko duela dio EiTBk; Vocento-
ren arabera, botoak gutxitu
arren, mantendu egingo luke or-
dezkaria.
Mezuei dagokienez, nork bere
jarrera defendatu eta aurkakoa
kritikatu arren, guztiak datoz bat
zerbaitetan: Espainiako Kongre-
suan eta Senatuan hartzen diren
erabakiek eragin zuzena dute Biz-
kaiko herritarrengan, eta garran-
tzitsua da han egotea. Iragarpe-
nek ez dute garaile argirik zehaz-
ten Kongresuaren osaketan, eta
euskal alderdiak gakoa izan dai-
tezke balantzak alde batera edo
bestera egin dezan.
Duela hiru urteko hauteskundeek Bizkaian eratutako mapa aldatu egingo da igandean, aurreikuspenguztien arabera. Elkarrekin Podemos izan zen nagusi 2016an, eta, inkesten arabera, EAJk nagusigoaberreskuratuko du bere gotorlekuan. Indarra hartu, eta Madrilen eragin nahi dute alderdi guztiek.
Nagusitasunak eta aulki dantza
Espainiako Kongresuko boteretsuenen artean eragitea izango da euskal alderdi txikiagoen helburu nagusia. JAVIER LIZON
ITURRIA: BERRIA
2016KO EMAITZAK
Elkarrekin-Ahal Dugu
EAJ
PSE-EE
PP
EH Bildu
179.3473
2
1
1
1
Dip. Botoak
175.296
84.425
78.965
67.653
3BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 26a Astekoa
zuen. Hala, PSE-EEren botoemaileen babesa eskatu zuen, ez-kerrera egiteko «bermea» beradela argudiatuta.«Nazioaniztasunarekiko eta
erabakitzeko eskubidearekikokonpromisoa» ere azaldu zuen,zehaztasun handirik eman gabe.«Gainontzeko lurraldeekiko soli-darioa izango den Espainia nazio-aniztuna» aldarrikatu zuen,«Madrilen dagoen gobernuare-
kin salerosketan» aritu gabe. Zu-zenean aipatu gabe, hala kritika-tu zuen EAJren jarduna.Inkestek Elkarrekin Podemosi
beherakada nabarmena iragar-tzen badiote ere, iritzi horiek ezditu sinistu nahi Bizkaiko zerren-daburuak. Duela hiru urtekoemaitzak errepikatu eta berrirolehen indarra izango den usteaplazaratu du, eta botoa eskatu diebizkaitarrei hala izan dadin. Sutsu
aritu da kanpainan Uriarte, etahunkituta ere bai zenbaitetan.Gogortasuna erakusten saiatu da.«Kaka zaharra den proiektu neo-liberala prestatua digute, eta gukaurre egingo diogu».PSOEk Ciudadanosekin ituna
egiteak eskuineko politikak eka-rriko lituzkeela ohartarazi, etahori saihesteko eskatu du botoa.«Duela lau urte adina arrazoidaude Podemos babesteko».
Espainiako Gobernuaren norabidean erabakigarriaizan daitekeela dio. Beherakada iragartzen badioteere, Bizkaiko lehen indar gisa ikusten du Uriartek.
Elkarrekin
Podemos.
Giltzarri izan nahi
Roberto Uriarte Kongresurako Bizkaiko zerrendaburua –ezkerrean–, alderdikideekin. ARITZ LOIOLA / FOKU
A. L. L.
Giltzarri izan daitekeela dioElkarrekin Podemosek;Espainiako gobernu be-
rria «politika aurrerakoiei» begi-ra jarri edo «eskuin muturrarenmenpe egon» baldintza dezakee-la. Espainiako alderdi handiagobaten zati izateak bere indarraareagotuko duela defendatu du,eta horrek ez duela baldintzatukoEuskal Herriari dagozkion gaie-tan euskal herritar gisa aritzea.Mezu hori zabaldu du eguno-
tan Roberto Uriartek, EspainiakoKongresurako Bizkaiko zerren-daburuak, eta, euskal herritarta-suna aipatu gabe, modu lausoa-goan aritu da Pablo Iglesias Pode-
moseko burua Bizkaira etorrita.Bilboko Otxarkoaga auzoan izanzen larunbatean, zehazki, sendo-tasun irudia emateko. «Espai-niak ez du zertan izan fatxekmenderatutako herria», esan
Hain zuzen, Espainiako Kon-gresuaren hurrengo legealdian«Euskadi ondo egoteko» modubakarra Kongresuan EAJ «sen-do» egotea dela dio; «alternatibabakarra» dela. «EAJk bakarrikdefendatzen du Euskadi han»,esan du Andoni Ortuzar EBBrenpresidenteak ere. «Eta hala izan-go da etorkizunean ere, euskaltaldea izango dugun bakarrakizango garelako». Podemos, PSEeta PP estatuko alderdi handiago-en menpe egoten direla azaldudu, eta, beraz, egiazki ez dutelaEuskal Herriaren interesen ara-bera jokatzen. EH Bilduri, berriz,ERC alderdi katalanarekin elkar-lanean aurkeztea aurpegiratu dio.Ordezkari jeltzaleek Madrila bi-daiatzen jarraituko dutela ziurta-tu du, baina «beti Euskadirabueltatzeko, hemengoak garela-ko, hemen bizi garelako eta Eus-kadi delako mugitzen gaituena».
erantzun politiko eta sozialaemateko, betiere demokraziarenbidetik, noski».Iñigo Urkullu Jaurlaritzako le-
hendakaria ere aritu da autogo-bernuari buruz kanpainan.Sa-kontzeko nahia azaldu du, etaMadrilen EAJ «sendoa» beha-rrezkoa dela adierazi du, «Estatueredu berri bat defendatzeko».«Nazio errealitatea», KontzertuEkonomikoa eta «autogobernuberezia» aitortuko duen ereduada aldarrikatu duena.
Autogobernuari heldu dio Or-tuzarrek Aberri Eguneko hitzal-dian, eta esan du «arrisku la-rrian» dagoela eta «blindatu»egin behar dela. «Hiru eskumakesaten ari dira, ez soilik ez dela au-togobernua areagotu behar, bai-zik eta suntsitu egin nahi dutela».Eta oharra igorri du: «NorbaitekEstatutu Ituna hausten badu, al-derdi honen eta herri honenerantzun sendoa jasoko du. Zile-gitasuna izango dugu egin nahizaigun erasoaren tamainako
Bizkaiko garaipena ziurtzat dute jeltzaleek, eta Madrilen izan dezaketeneraginari begira jarriak dira. Euskal herritarren interesak babestea agindu dute.
EAJ.«Euskadi Madrilendefendatzen duen bakarra»
Aitor Esteban zerrendaburua, kanpainako ekitaldi batean. LUIS. JAUREGIALTZO / FOKU
A. L. L.
Bi mezu nagusi ematen arida EAJ, bere beharra alda-rrikatzeko: batetik, esku-
ma geldiarazteko EAJ indartsuabehar dela adierazi du; bestetik,Espainiako Kongresuan «Euska-di defendatzen duen bakarra»bera dela errepikatu du Kongre-suan alderdi jeltzalearen bozera-maile den eta hala jarraitukoduen Aitor Esteban Bizkaiko ze-rrendaburuak.Gakotzat dute bere burua jel-
tzaleek. Eskumak bat eginda Es-painiako Gobernua bereganatudezakeela ohartarazi dute, bainabotoa PSOEri emateak ere ez due-la hori saihestuko; Ciudadanose-kin akordioa egiteko aukera ma-hai gainean dagoela abisu emandute. «Gaixotasun horri aurreegiteko txertorik onena EAJkdu», adierazi du Estebanek.
«Nork nahi duzue baldintzatzeaPedro Sanchez, euskal autogo-bernuaren, Ekonomia Itunareneta euskararen etsaia den (Albert)Riverak, edo EAJk, Euskadireninteresak Madrilen ondoen etasendoen defendatzen dituen al-derdiak? Horixe da apirilaren28an Madrilen jokoan egongodena: Espainia gehiago edo Eus-kadi gehiago».
HAUTAGAIAK
Kongresurako
Roberto Uriarte.
Miren Gorrotxategi.
Amaia Archoca.
Lorena Vicioso.
Senaturako
Jose Antonio Martin.
Xabier Jimenez.
Amaia Hernandez.
HAUTAGAIAK
Kongresurako
Aitor Esteban.
Idoia Sagastizabal.
Josune Gorospe.
Jon Aiartza.
Senaturako
Nerea Ahedo.
Maria Dolores Etxano.
Imanol Landa.
d
Espainiako Kongresurako bozak
Hautagaitzak
4 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 26aAstekoa
d
Espainiako Kongresurako bozakHautagaitzak
BOZKATU
zorrotz Lopezek: «edo Pedro
Sanchezek gobernatzen du, edo
eskumak, eskuin muturrak bal-
dintzatuta». Hortaz, PSOE indar-
tsua nahi duela adierazi du; go-
bernatzeko ordezkari nahikoa
lortuko dituena, eta horretarako
inoren laguntzarik beharko ez
duena. Eskuak libre nahi ditu,
inoren baldintza eta presiorik
gabe gobernatzeko. Hori dela eta,
«erdibideko botoen» baliagarri-
tasuna zalantzan jarri du, eta San-
chezek gobernatzea nahi duenak
botoa zuzenean PSOEri eman
diezaiola eskatu.
Horixe esan die herritarrei
Odon Elorza Gipuzkoako zerren-
daburuak ere, EAJren eta Elka-
rrekin Posemosen boto emaileen
babesa zuzenean eskatuta: «Ga-
raipen argi bat behar dugu, ezi-
nezko egingo duena hiru esku-
mek bere planak gauzatzea; Es-
painia 40 urte atzera eramatea li-
tzateke bestela, eta Euskadi auto-
nomiarik gabe uztea».
Eta baikor da Patxi Lopez, oso.
Boto asko berreskuratuko dituela
seguru dago, eta Bizkai, Araba eta
Gipuzkoan lehen indarra izateko
aukerak ikusten ditu. «Posible
da. Lehen ere lortu genuen».
Espainiako Gobernua eskumak bereganatu ez dezan aukera bakarra PSOE indartzea dela dio,eta «bitartekariak» saihestu nahi ditu horretarako.
PSE.Beste inorenlaguntzarik behar ez izateko
Patxi Lopez zerrendaburua, Idoia Mendia alderdiko buruarekin. ARITZ LOIOLA / FOKU
A. L. L.
Gobernu sozialista nahi ba-
duzu, hartu sozialisten
botopapera, eta sartu
hautetsontzian». Patxi Lopez
PSEren Bizkaiko zerrendaburua-
ren hitzak dira, «bitartekariak»
saihesteari begira eginikoak. Gai-
nerako guztiek bezala, Lopezek
argi du igandeko hauteskundeen
emaitzen arabera bi aukeretako
bat gauzatuko dela Espainiako
Gobernuan: PSOEk jarraituko
duela gobernuburu, edo PPk bes-
tela, Ciudadanos eta Voxen la-
guntzarekin. «Hiru eskumak»
gobernura iristeak ekarriko lituz-
keen «arriskuez» ohartarazi du
PSEkoak; ongizateak eta eskubi-
deek gainbehera egingo luketela.
«Ez dago erdibiderik», esan du
dik Espainiaren lokomotor gisa
zuen plaza berreskuratu» behar
duela adierazi du, horretarako
gobernu «sendoa» behar dela
adierazita. PP da horretarako ber-
mea, Bizkaiko zerrendaburuaren
esanetan: «PSEren zerrendaburu
Patxi Lopezek izan zuen aukera
euskal abertzaletasunaren alter-
natiba izateko 2009an, baina gaur
egun iragana da. Lopez ez da erre-
ferentzia berri bat; zaharkitua
dago, iragana da», adierazi du
hautagai gazteak.
Hain zuzen, gazteen premiei
helduta, «hemen formatu diren
euskal gazteek hemen lan egiteko
Senaturako Bizkaitik PPren
zerrendaburu da Raquel Gonza-
lez, eta «inertziaz botoa EAJri
ematen diotenen» babesa eskatu
du; «kudeaketa onari buruz sal-
tzen duen irudia gezurra da».
aukera izan dezatela» eskatu du.
«Euskadik beste erreferentzia
batzuk behar ditu, erabakimen
politikoa behar du inbertsioa eta
lanpostuak sortuko dituzten
proiektuak erakartzeko».
Beste lau urtez «gorabeheretan eta beldurrean murgilduta» egotea ez delabeharrezkoa esan, eta aldaketaren aldeko apustua egiteko eskatu du PPk.
PP.«Burutazioak»alboratuko dituen aldaketa
Beatriz Fanjul Bizkaiko zerrendaburua, Pablo Casadorekin. BIZKAIKO HITZA
A. L. L.
Aldaketa aldarrikatu du
PPren Bizkaiko zerren-
daburu Beatriz Fanjulek;
«Espainian hazkundea eta ongi-
zatea sustatuko duen aldaketa
politikoaren alde egiteko» eskatu
die bizkaitarrei; ez dezatela
«etsi», ez delako beharrezkoa
beste lau urtez «gorabehera, bel-
dur eta burutazioetan murgildu-
tako gobernuaren» menpe ego-
tea. Egonkortasuna agindu du be-
rak; «inbertsioa erraztuko duen
lasaitasun politikoa».
Ekonomiari heldu, eta «Euska-
HAUTAGAIAK
Kongresurako
Patxi Lopez.
Maria Guijarro.
Carlos Garcia.
Ines Ibañez.
Senaturako
Txema Oleaga.
Idoia Agorria.
Natxo Rodriguez.
HAUTAGAIAK
Kongresurako
Beatriz Alvarez Fanjul.
Eduardo Andrade.
Aiala Egiluz.
Gonzalo Nicolas.
Senaturako
Raquel Gonzalez.
Jazael Martinez.
Mari Carmen Sanchez.
5BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 26a Astekoa
d
Espainiako Kongresurako bozak
Hautagaitzak
jardungo dutela hitzemanda:
«Eskuin espainolak geldituko
ditugu, eta ez diegu gobernua
osatzen utziko». Eta «euskal
herritarren interesak defenda-
tzen dituztela dioten gainerako
euskal alderdiei» konpromiso
bera hartzeko eskatu die, «iraga-
nera itzultzearekin amesten
dutenei aurre egiteko». EAJ ere
Rajoyrekin eta PPrekin «nego-
zioak egiten» aritu dela gogoratu
du. «Faxismoari aurre egitea
printzipio kontua da guretzat. Ez
da negoziagarria. Faxismoarekin
ezin da negoziatu».
«Baldintza prekarioetan bizi
eta lan egiten duten milaka herri-
tarrak» ere ekarri ditu gogora,
euren bizitza proiektuak duinta-
sunez garatzeko aukera» aldarri-
katzeko. Horretan ere eragin nahi
du EH Bilduk, eta eragin dezake-
ela uste du: «ezkerreko subira-
nistak erabakigarriak izango gara
hauteskundeen ondoren geratu-
ko den mapa politikoan, herrita-
rren bizi eta lan baldintzak hobe-
tzea lortzeko».
Koalizio abertzaleak aurrera egiteko premiaplazaratu du; «gauden moduan geratzea» apustuizan gabe, «inboluzioei» aurre egiteko beharra.
EH Bildu.Aurreraegiteko «aukerafidagarri bakarra»
Oskar Matute Kongresurako Bizkaiko zerrendaburua. MARISOL RAMIREZ / FOKU
A. L. L.
Inboluzioaren eta etsipenaren
aurrean, EH Bildu da aukera
fidagarri bakarra gure
herriak aurrera egin dezan».
Behin eta berriz errepikatu du
aurrera egin behar hori Oskar
Matute Bizkaiko zerrendabu-
ruak. «Euskal herritar guztien
ongizatea hobetzeari» begira
egin nahi du aurrera demokrazia,
askatasuna eta eskubideak oina-
rrian jarrita: «EH Bilduren bide-
ak darama pentsioak duintzera,
lan erreforma eta mozal legea
indargabetzera, politika feminis-
tak indartzera, herriaren eta
herritarren erabakitzeko eskubi-
dea aldarrikatzera eta, azken
batean, herri honetako pertsona
guztien bizitzak hobetzera».
Trifatxitoa kontzeptua hitzetik
hortzera erabili du; PPk, Ciudada-
nosek eta Voxek inboluzioa
dakartela ohartarazi du, eta aurre
egin behar zaiela. «Inboluzio
demokratikoaren arriskua begien
bistakoa da, eskuin espainolak
sekulako arriskua direlako gure
burujabetza, eskubide eta askata-
sun mugatuentzat». Gainerako
alderdiak «etsipenean» ikusten
ditu, ordea, «gauden moduan
geratzea» beste eskaintzarik ez
dutela.
Arrisku horri aurre egiteko
deia egin du Matutek, eurek hala
Ezusteko handirik ezean, eserlekurik ez dutelortuko Ciudadanos, Vox, Recortes Cero, PACMA,PCTE, PUM+J, Familia y Vida eta PASE taldeek.
Besteak.Ordezkarigabeko beste zortziA. L. L.
Bost talde nagusiez gain,
gaur arte ordezkaritzarik
ez duten beste zortzi talde
ere aurkeztu dira Espainiako
Kongresurako hauteskundeetara
Bizkaitik. Denetariko hautagai-
tzak dira, baina ezusteko handia
litzateke horietakoren batek Biz-
kaitik ordezkaritzarik lortzea.
Horien artean entzutetsuenak
Vox eta Ciudadanos dira, Espai-
niako eskuin muturra ordezkatu-
ta zalaparta handia eragiten ari
baitira. Jakin badakite oso zaila
dutela Bizkaiari dagokion aulki-
ren bat eskuratzea, baina Euskal
Herrira etorrita beste nonbait bo-
toak lor ditzaketela eta, behin bai-
no gehiago izan dira euskal lurre-
tan kanpaina egiten. Oihartzunik
handiena izan duena, berriz, Vo-
xek Bilbon egindako ekitaldia da,
kontrako protestak eragin eta lis-
kar handiak piztu zituena.
Bizkaian ez eta Euskal Herrian
ere ez, baina Espainiako lurretan
ordezkari asko espero dituzte.
Are, Kongresuan eserleku gehien
izango dituztenen artean daude:
Ciudadanos hirugarren kokatzen
dute inkestek, eta Vox bosgarren.
Espainiako Gobernua osatzeko
giltzarria izan litezke.
Bizkaian ordezkaritzarik ez du-
ten gainontzeko hautagaitzen
helburua haien aldarrikapenak
entzunaraztea da. Horien adibide
da aurrez ere zerrendak aurkeztu
dituzten animalien tratu txarren
aurkako PACMA, Recortes Cero-
Grupo Verde eta PCTE talde ko-
munista. Aurreko hauteskundee-
tara aurkeztu zen UPyD alderdiak
ez du, oraingoan, hautagaitzarik
aurkeztu. Ezta Aulki Zuriak talde-
ak eta Ongi Etorrik ere.
Horien ordez, beste hiru aukera
berri izango dira: Familia y Vida,
Partido de Accion Solidaria Euro-
pea eta Por Un Mundo Mas Justo.
HAUTAGAIAK
Kongresurako
Oskar Matute.
Idurre Bideguren.
Andoni Rojo.
Idoia Aginako.
Senaturako
Arantza Gutierrez.
Joseba Gezuraga.
Maria Jesus Etxeandia.
IA GAIA AAAUTUTO HA
et
otrebb
araRESURAKIA
6 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 26aIritzia
RPARAJETIKIgor Elordui Etxebarria
Gernika eta
beste su batzuk
Behin eta berriro gogo-ratu behar dugu, urte-ro behin, gutxien-gu-txienik; horixe, behin-
tzat, zor diegu ordukoei; horixe,behintzat, badagokigu ondoren-gooi: gaurko egunez, 1937an,duela 82 urte, Alemania naziarenKondor Legioko hegazkinek, Ita-liako abiazio faxistaren hegazkinitaliarrek lagunduta, Gernikabonbardatu eta suntsitu zuten;eta hala egin zuten, egin ere,Francoren aginduz. Aurretik, etagero ere bai , egin zituzten herrixehearen kontrako bonbardake-ta masiboak: Durangon, Elo-rrion, Otxandion... Baina Gerni-ka euskal askatasunaren eta au-
togobernuaren ikurra zen. Bon-bak jaurti zituzten astelehen ba-tez, alegia, azoka egun batez; etabonbak bota ostean ihesi zihoa-zenak metrailatu zituzten aireko-etatik. Bi mila pertsona inguru hilzituzten eta Gernika erabat bi-rrindu. Zibilen aurka ordura arteinoiz egindako aire-erasorik han-diena. Eskerrak George Steer ka-zetaria han zela, hari esker mun-duak jakin baitzuen Gernikan ja-zotako basakeria, eta, hartara,Picassok, hunkituta, Guernicamargotuko zuen.Baina historia gogoratzeaz
gain, azaletik bada ere, zilegi daakordatzea Alemaniako Gober-nuak bere garaian aitortu zuela
egindako ankerkeria, eta baitabarkamena eskatu ere eraginda-ko sarraskiagatik. Eta, ostera, Es-painiako Gobernuak sekula ezduela orduan Frankistek zabal-dutako bertsioa gezurtatu, ez, ja-kina, ezelango barkamenik eska-tu. Zeren eta, zilegi bezain egokiada ahotara ekartzea, frankistekAgirre Lehendakariak gezurrazioela erantzun zutela, Gernikaez zutela bonbardatu eta Gerni-kako sua gorriekeragin zutelazabaldu zutela. Eta gaur arte. Zi-legia, egokia eta aipagarria da,beraz, oroitaraztea, EspainiakoGobernurako hauteskunde oro-korren atarian, ez dutela inolakobarkamenik, damurik edota ai-tortzarik eskatu, azaldu edotaegin, ez PSOE agintean dela, ezPP agintean dela, ez Juan Carlos Ierrege dela, ez Felipe VI erregedela.Kontrara. Ez dut fribolizatu
gura, baina, azkenean, Gernika-
koa eta 80 urte geroago, lehengolepotik burua neofrankistek. Al-tsasun, Errenterian... beraieksortzen dituzten suak beste inorksortuak direla esaten segitzendute. Hauteskundeetan, eta bes-tela ere, darabilten mezu nazio-nalista espainiarzalea elikatzekolagungarri zaielako, noski. Eta,George Steer baten faltan, Ma-drilgo sasi-kazetariz baliatzendira haien gezurrak airatzeko,haien biktimismoa eta balentriakhauspotzeko, eta Euskal Herrianeragiten duten mina eta sortzenduten herra ezkutatzeko. Gauzajakina da hori. Txarrena zer den?Gaurkoa bezalako egun batean,eta zilegi, egoki eta aipagarria iza-teaz gain, hauteskundeen ingu-rumarian, aproposa izanagatikere, euskal herritarron zenbaitordezkari instituzional eta politi-koen isiltasuna Francoren oinor-deko instituzional zein ideologi-koen aurrean.
Gaurko egunez,1937an, Alemanianaziaren Kondor
Legioko hegazkinekGernika bonbardatuzuten Francoren
aginduz. (...). Ez dutebarkamenik eskatu,damurik azaldu, ezPSOE agintean dela,ez PP agintean dela,ez Juan Carlos I ez
Felipe VI errege direla
Gure gurasoak bainookerrago bizikogaren lehen
belaunaldia garelabarneratzen amaitu
dugu, zergatiagaldetu eta bekokia
zimurtu gabe
Ofentsiba neoliberalaren aurkagazte ‘think tank’ herritarra
Mikel Ruiz Oar-Arteta
Eragineko kidea
Maiatzaren1ekoegun sei-nalaturaheltzenari garela,
artikulu hau idaztean ondokogaldera etorri zaigu burura: Nolaizan liteke gazteriak bizi dugunaurrekaririk gabeko prekarizazioeta txirotze prozesu honen aurre-an horrelako pasibitate eta frus-trazioz jokatzea?Nola? Erantzuna (edo behin-
tzat zati bat) nahiko erreza da:think tanksdeitzen dira.Think tankdelakoak pentsa-
menduaren laborategiak, iritzipublikoaren gestoreak, mota ez-berdinetako hegemonien admi-nistratzaileak dira. Enpresari, po-litiko, oligarka, kazetari eta batezere diru mordoz elikatutako en-granaje ez hain konplexuak, bai-na sekulako efikaziarekin iritzipublikoa kontrolatzeko gaitasu-na dutenak.Hauek dira hamar urteko epe-
an telebistan mileuristendrama-ren inguruko saioak ikustean ha-
serrea eta indignazioa sortzetik,gaur egun normaltasuna eta etsi-pena sortzea lortu dutenak. EgunEAEn (el Oasis Vascodelakoa)gazteon bataz besteko soldata850 euro miserablekoa da, etainor gutxik estutzen ditu ukabi-lak onartezina den egoera honenaurrean.Egoera hau hamar urteko bon-
bardaketa mediatiko eta sozialkonstante baten ondorioa da: «eslo que hay», «es lo que toca»,«zure adinarekin zer esperoduzu ba?». Hori gutxi balitz, ElPaiseta La Razónbezalako ko-munikabideek langileriaren txi-rotzearen normalizazioa eta ho-nen izaera cool-a saldu nahi izandigute («treinteenagers», «fri-ganismo», «irribarren bidez or-daintzea, zergatik ez?»...). Etahorrela, «gure gurasoak bainookerrago biziko garen lehen be-launaldia» garela barneratzenamaitu dugu, zergatia galdetu etabekokia zimurtu gabe. A priori inozoa eta irensteko
zaila dirudien kapitalaren ofen-tsiba neoliberala, baina epe ertai-nean egoera honetan gauden ha-marnaka mila gazteri begiradaaltxatzea eragoztea lortzen duenonespen eta frustrazio sentimen-dua sortzen duena. Gutxitan en-
tzungo duzu gazte baten ahotikpobrezia egoeran dagoela, bainagurasoen koltxoia kenduta da-tuek argi uzten dute bizi proiektusinpleena ere aurrera ateratzekoautonomia edo gaitasun eza na-gusi dela, txiroa dela.«Eta honen aurrean zer?» da
burura etorri beharko litzaiguke-en galdera. Honen aurrean irten-bide bat eta bakarra kontzien-tziazioa eta antolakuntza da, nos-ki. Baina honen hastapenakfuntsezko beste elementu bat du,langileriaren txirotze eta prekari-zazioari aurre egingo dion gaztethink tankherritar bat. Ahaldun-tzearen maila basikoenetik hasi-ta, aberatsak gero eta aberatsago
diren bitartean, 10 urtetan gazte-on soldatek %20,5 behera egindutela esaten duten Eusko Jaur-laritzaren datu lotsagarriei «noes lo que hay» argi erantzungodien olatua. Lan eskubide eta eskubide so-
zialen galeraren atzean, gero etalotsagabekeria handiagoz, egoerahonetaz etekin izugarria atera-tzen ari diren enpresari dirudu-nak daudela argi utziko duengazte think tankherritarra. Frus-traziotik ofentsibara.Oinarrizko «No es lo que hay»
batetik hasi eta gazte langileenkontzientziazioa bilatuko duengazte think tankbat. Hori baitakapitalak martxan jarritako la-purreta izugarri honen aurreangazte langileak, klase bezala, an-tolatzeko ezinbesteko premisa.Zerumuga askatzaile bat irudika-tu nahi dugunok lortu behar du-gun oinarrizko premisa. Kaleak, ikastetxeak, lanto-
kiak… edozein iritziren gainetikegia den diskurtso batekin busti-tzeko gaia da: txirotze, prekariza-zio eta lan eskubide eta eskubidesozialen galeraren atzean klasesozial baten garaipena dago, etaklase hori ez da inondik inora eregurea. Partidari buelta ematekogaraia da.
BIZKAIKO HITZAk irakurleen
eskutitzak plazaratzen ditu.
Gutunek ez dituzte 1.400 karak-
tere baino gehiago izan behar,
tarteak barne, eta BIZKAIKO
HITZAk mozteko eskubidea
izango du. Helbide honetara
bidali behar dira, izen-abizenak
eta herria adierazita: Bizkaiko
Hitza, Uribitarte kalea 18, 3-C,
48001 Bilbo. Eskutitzak Internet
bidez bidaltzeko:
%
Bi ertzain ikertzenari dira atxilotu baterasotzeagatik
GETXO bIazko maiatzean atxilo-tu zuten 42 urteko emakume batjotzea egotzita, bi ertzain ikertzenari da Getxoko epaitegia. Super-merkatu bateko atarian atxikizuen Ertzaintzak emakumea. Li-mosna eske zegoen pertsona batidentifikatzera joan ziren ertzai-nak, hari laguntzera hurbildu zenandrea, eta ez identifikatzea ego-tzita atxilotu zuten. Bi ertzaineknola jotzen duten erakusten duenbideoa zabaldu du Vocento talde-ak. Bi ertzainek otsailean dekla-ratu zuten epaitegian.
Gizon bat atxilotudute Bermeonbikotea jotzeagatik
BERMEO bErtzaintzak gizon batatxilotu du Bermeon, genero in-darkeriagatik. Emakumeak sala-tu duenez, etxera joan zenean ji-poitu egin zuen bikotekide due-nak. Tratu txar psikologikoak eresalatu ditu andreak.
Natalia Salazar Orbe Barakaldo
Hegoaldeko Tren Saihesbidearentrazatuari buruzko azterketa in-formatiboari alegazioak egitekoepea luzatzeko eskatuko dio Ba-rakaldoko Udalak EspainiakoSustapen Ministerioari. 30 egu-neko epea zegoen aurreikusita,baina 90era arte luzatzeko eska-tzea onartu dute, PSE-EE, EH Bil-du eta Irabaziren aldeko botoakizan dituen mozioaren bidez. EAJeta PP alderdiak abstenitu egindira. Udalean ordezkaritza dutenhiru arlderdiren ekimenez eginbeharko dio eskaera Amaia delCampo alkateak (EAJ) SustapenMinisterioari. Eskaera aho batezonartzea nahi zuten sustatzaile-ek, baina ezinezkoa izan da.Barakaldo Naturala platafor-
maren eskutik eraman zuten mo-zioa osoko bilkurara, joan den as-tean. Azpiegiturak eta hura erai-kitzeak inguruan eragin handienizango duen herria da Barakaldo.Hala ekarri zuen gogora bilkuran
plataformako kide Begoña Rodri-guez Sanchezek. «Uste dugu be-harrezkoa dela txosten honenahalik eta azterketarik zehatzena,Barakaldoren interesak ahalik etahoberena defendatzeko». Bestal-de, trazatuak kaltea ekarriko dienbizilagunei informazio guztia etazehatza helarazteari beharrezkoiritzi dio. Desjabetzeak izan ditugogoan. «Hasieratik herritarrekeuren eskubideak gauzatu eta de-fendatzeko aukera izan dezatennahi dugu. Ez ditugu ikusi nahiprezio doi bat negoziatu edo auzi-tara jo beharrean».Jeltzaleek garrantzia kendu
diote eskaera babestu ez izanari.Oposizioko alderdiek galdetu dio-te 2015ean eskatu bazuen zergatikorain ez duen egiten gauza bera.Jonan Uria zinegotziak azaldu duegoera ez dela bera: «2015. urteanonartu zuten Hegoaldeko TrenSaihesbidearen azterketa infor-matiboa. Ordura arte, udal gober-nu honek ez zuen informaziorikazpiegitura horri buruz». Tekni-
kariei galdetu zieten, eta alegaziosendorik egiteko datu nahikorikez zutela erantzun zieten. «Ho-rregatik zegoen justifikatuta, or-duan, epea luzatzeko eskaera».Gaur egun egoera bestelakoa
dela deritzo. Proiektuari buruzkoinformazio zabala dagoela esandu. Bestalde, desjabetzeek kalte-tuei beharrezko informazioaemateko egin dieten eskaerareninguruan, Uriak esan du oraingozbehin-behinean onartuta dagoenazterketa informatibo baten bi al-ternatiba besterik ez daudela ma-hai gainean. «Ministerioak onar-tzen duenaren arabera, ikusikodugu nortzuk diren kaltetuak».Hala ere, balizko kaltetuekin ha-rremanetan jarri direla azaldu du.
Konpromisoa, lortutaPSE-EEk aurreratu du jada Espai-niako Sustapen Ministerioak har-tu duela alegazioen epea 90 egu-netara luzatzeko konpromisoa.Izan ere, hark du HegoaldekoTren Saihesbidearen eskumena.
Eusko Jaurlaritzaren esku dago,berriz, azterketa informatiboakgauzatzea, eraikuntza proiektuaidaztea eta esleipenak, obrarenjarraipena eta kontrola egitea.Alba Delgado PSE-EEko ordez-
kariak uste du udalak aho batez
egin beharko lukeela alegazio epea
luzatzeko eskaera, herritar kalte-
tuentzat beharrezkoa dela iritzita.
«Horregatik aurkeztu dugu mo-
zio hau: EH Bildu eta Irabazirekin
batera osoko bilkura deitzera be-
hartzeko. Jasota gera dadin gure
herritar gehienen iritzia».
Barakaldo Naturalaren propo-samena babesteaz gain, EH Bildu-ko ordezkari Maria Solarrek hi-tzartzea baliatu du saihesbidea-ren trazatua errefusatzeko,Gorostizan, bereziki, ingurumeninpaktu handia izango duelako.«Ez dugu nahi diru publikogehiago bideratzea ekonomikokieta sozialki defizitarioak diren az-piegituretarako. Sustapen Minis-terioaren eta Jaurlaritzarenproiektua geldiarazteko eskatzen
dugu, eta alternatiba posibleeiburuzko eztabaida zabaltzeko.Herritar kaltetuen artean eztabai-da soziala irekitzeko eskatzendugu, alternatibarik onena zeinden erabaki dezaten». Desjabe-tuko dituzten etxebizitzekin zeregingo duen azaltzeko eskatu dio,gainera, Amaia del Campo alka-teari.Irabazi alderdiak ere ez ditu
gustuko saihesbidearen proposa-menak. «Ez dakigu zein denagresiboagoa, biaduktua edo tu-nel faltsua», adierazi du Eder Al-varez zinegotziak, eta BarakaldoNaturalak egindako proposame-nak kontuan hartzeko eskatu du.Bestalde, PSE-EEk Sustapen Mi-nisterioak alegazioak egitekoepea luzatuko duela komunika-bideen bidez iragarri izana kriti-katu du. «BOEn argitaratzen du-tenean ikusiko dugu», esan du.Ez da izan Espainiako Gober-
nuaren asmoa zalantzan jarriduen alderdi bakarra. EAJk erehala jarri du. Hauteskundeei be-gira egindako iragarpentzat jo du. Azkenik, PP alderdiaren ustez,
udal gobernuaren egitekoetatikkanpo dago Barakaldo Naturalakalegazio epea luzatzeko egin dueneskaera. Mozioaren bozketanabstenitu egin dira, baina esandute egoki deritzotela herritarrekalegazioak aurkezteari.
Proiektua eta aukerakArantxa Tapia Eusko Jaurlaritza-ko Ekonomiaren Garapen eta Az-piegituretako sailburuak saihes-bidearen lehenengo fasearen az-terketa informatiboa aurkeztuzuen Eusko Legebiltzarrean, joanden otsailean. Bi alternatiba au-rreikusten zituen: batean, 124metro luze den zubia proposatudute, Castaños errekaren gaine-an; besteak, berriz, trazatua lurazpitik egitea aurreikusten du.Barakaldo Naturalak alternati-
bak aurkeztu dizkie bi proposa-men horiei. Errekatxo bailara etanekazari auzoak bere horretan,ukitu gabe, uzten dituzten alter-natibak direla argitu dute. Propo-samenok bideragarritasun tekni-ko eta sozioekonomikoa dutelaazaldu dute. «Aldirietako lineaklurperatzean dautza. Alternati-bok portuko merkantzien tren bi-dezko garraioaren ahalmena are-agotuko dute, tren guztiak herri-guneetatik pasatzea saihestendute, eta administrazioak proiek-tu oro justifikatzeko argudiatzenduen europar korridoreekiko el-karreragina bermatzen dute».Plataformak uste du Eusko
Jaurlaritzak alternatiba horiek ja-sotzerik bazuela azterketa infor-matibo berrian.
Tren saihesbidearen alegazio epealuzatzeko eskatuko du BarakaldokPSE-EE, EH Bildu eta Irabaziren babesarekin egin du aurrera mozioak bDesjabetzeak ereaurreikusi dituzte bBarakaldo Naturalak ibilbidearen alternatibak proposatu ditu
Bilboko portutik ateratzen diren salgaiek ibilbidea herriguneetatik egin behar ez izateko irtenbidea izan nahi du Hegoaldeko Tren Saihesbideak. M. RAMIREZ / FOKU
7BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 26a Gaiak
Peru Azpillaga Diez
1990eko hamarkadaren amaie-
ran, Basauriko gazte talde batek
sumatu zuen kultur jarduera
ezberdinak eta alternatiboak
garatzeko beharra zegoela
herrian. Basauriko Gazte Asan-
bladako kideak ziren, eta bestela-
ko eskaintza bat egiteko toki bat
behar zuten; buruan zuten
proiektu berritzailea errealitate
bilakatuko zuen espazioa. 1998an
Basauriko beste eraikin batzuk
okupatzen saiatu ondoren, Ariz-
ko ikastola izandako eraikina
okupatzea lortu zuten, 1999ko
maiatzean.
Hogei urte igaro dira geroztik,
eta gaztetxeak tinko jarraitzen du
—Arrigorriagako gaztetxearekin
batera, eskualdeko bakarra da—.
Denboraren poderioz, buruan
zuten proiektua mamituz joan
dira, eta, ibilbidean gorabeherak
izan badira ere, herriko gazteei
egiten zieten eskaintza zabalduz
eta osatuz joan dira pixkanaka.
Hain zuzen, Gazte Asanbladako
kideen helburua argia zen hasie-
ratik: «Proiektu kultural alterna-
tibo eta autogestionatu bat era-
tzea».
Gaztetxeko kideek azaldu du-
tenez, hasieran, haien asmoa zen,
oro har, kontzertuak, ikus-en-
tzunekoak eta hitzaldiak egitea,
eta hainbat tailer sortzea. Hogei
urte lanean eman ostean, ordea,
proiektua hazi egin da, eta hain-
bat gune eratu dituzte: batetik, li-
burutegia, teteria, sukaldea, ro-
kodromoa eta gimnasioa; beste-
tik, Txarraskate gela, serigrafia
gela eta kopistegia, grabaketa es-
tudioa, entsegu gelak eta kon-
tzertu gela.
Txarraska gaztetxea 1999an
inauguratu zuten, eta gaztetxeko
kideek urteurren jaialdia antolatu
zuten martxoaren azkenengo eta
apirilaren lehenengo asteburue-
tan.
Ixteko mehatxuakHogei urteko ibilbidean, baina,
oztopoak ere izan dira. Hain zu-
zen ere, Txarraska gaztetxearen
lehen urtean bertan, husteko le-
hen mehatxuak izan zituzten:
«Herriaren erantzuna izugarria
izan zen, eta, azkenean, Basauri-
ko Udalak eraikina utzi zigun,
akordio baten bitartez, 1999ko
maiatzean. Hitzarmenaren ara-
bera, ezin genuen ukitu eraikina-
ren kanpoko itxura, eta sarrera
eta beheko solairua besterik ezin
genuen erabili».
Hala ere, gaztetxeko kideak ja-
kitun daude Txarraska dagoen
lursailean zenbait proiektu abian
jartzeko proposamenak daudela
udaletxeko mahaiaren gainean:
«Hasieran, hotel bat eraiki nahi
zuten bertan; gero, 2005ean eta
2006an, garaiko udal gobernu
taldeak enpresentzako gune bat
egiteko proiektua aurkeztu zuen,
eta, 2009-2010 ikasturtean, arte
garaikideko museo bat eraikitze-
ko proiektua zabaldu zuten PSEk
eta PPk», jakinarazi dute.
«Azken kasu bietan, udalare-
kin negoziazioetan ibili ginen, eta
erabaki genuen berriro ere kalera
ateratzea. Batez ere, manifesta-
zioak eta protestak hasi genituen
museoaren proiektuaren hari-
ra», azaldu dute. Negoziazio ho-
rietan guztietan gainditu ezineko
«marra gorria» autogestioa izan
dela diote, eta arazoak izan dituz-
ten guztietan herriaren «babe-
sa» sentitu dutela.
Hogei urteko jardunaBasauriko Txarraska gaztetxeak hogei urte bete ditu b Hego Uribekogaztetxerik zaharrena da b Ekintza andana eskaintzen dituzte
Txarraska gaztetxeko kide batzuk, hogei urteko jarduna ospatzen. GEURIA
8 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 26aGaiak
Barna enpresakegindako isurketaksalatu dituzte
MUNDAKA bEguzkik salatu du
Mundakako Barna enpresak be-
rriro ere isurketa kutsagarri «na-
barmena» egin duela. Elkarte
ekologistak joan den otsailean sa-
latu zuen arrain irinak fabrika-
tzen dituen enpresa horren ka-
sua, ur zikinak zuzen-zuzenean
itsasora botatzen dituelako.
BildumazaleenXVII. azoka izangoda asteburuan
MUNGIA bBitxikiak Bildumaza-
leen Alkarteak antolatuko du
azoka, eta jostailuak, antzinako
bitxiak, kromoak, biniloak, mi-
neralak eta beste hainbat gauza
ikusi eta banatzeko aukera egon-
go da. Bihar eta etzi izango da, eta
udal kiroldegia izango da gune
nagusia.
Isurketa kutsagarria Mundakan. EGUZKI
Nazioartekosokatira kongresuaizango da Getxon
GETXO bMunduko lurreko So-
katira Txapelketa Getxon izango
da, 2020ko irailean. Hori presta-
tzeko, Nazioarteko Sokatira Fe-
derazioak kongresua egingo du
asteburu honetan. Besteak beste,
parte hartuko duten 22 herrial-
deetako ordezkariek espazio eta
baliabideak bisitatuko dituzte.
1.239ADIDASEK IREKIKO DUEN DEN-
DAREN METRO KOADROAK
Alemaniako Adidas enpresak Eus-
kal Herrian duen dendarik handie-
na irekiko du Barakaldoko Mega-
park gune komertzialean. Outlet
formatua izango du, eta ekainaren
6an irekiko dute. Bertan, batik bat,
Adidas eta Reebok markako arro-
pa salduko da.
Peru Azpillaga Diez
Bizkaiko kostaldean hazitako le-
henengo muskuiluak uztailean
iritsiko dira Euskal Herriko plaza
eta merkatuetara. Neguari arazo-
rik gabe aurre egin ostean, sal-
mentarako prest daude Matxitxa-
ko Moluskoak enpresa publiko-
pribatuaren itsaskiak.
Mendexako itsas poligonoa Le-
keitio eta Ondarroa artean dago;
han hazitako muskuiluak Gali-
ziatik ekartzen direnak baino txi-
kiagoak dira, eta oskolaren kolo-
rea argiagoa dute. Zaporea, be-
rriz, bizia da, itsas zabalean
hazitako itsaskiek izan ohi dutena
bezalakoa. Aurreikusitakoaren
arabera, uztailetik abendura
ehun tona muskuilu inguru ko-
mertzializatuko ditu enpresak;
hau da, hilean hamabost eta ho-
gei tona bitartean.
Eusko Jaurlaritzak sortu zuen
Mendexako itsas poligonoa, 2017.
urtearen amaieran, 2014-2020
Akuikulturarako Plan Estrategi-
koaren barruan. Itsas hazkuntza-
rako 556 hektareako zona bat
identifikatu eta gero, Eusko Jaur-
laritzak 290 hektarea balizatu zi-
tuen. Baimen eta tramite guztiak
igarota, muskuiluak ekoizten
hasi zen Matxitxako Moluskoak
enpresa, joan den urteko udan,
Angulas Aguinaga, Rinamar eta
beste konpainia batzuei aurrea
hartu ostean.
Batik bat, arrantzaren sektore-
ko hainbat agentek osatzen dute
Matxitxako Moluskoak enpresa:
Arrankobak, Itsaskordak, Lekei-
tio eta Ondarroako arrantza ko-
fradiek eta Gipuzkoako kofradien
federazioak, baina baita Azti zen-
tro teknologikoak ere. Bestalde,
Jaurlaritzak aurreikusten duena-
ren arabera, poligonoa handitu
egingo da datozen urteetan, en-
presa gehiago bertaratu daitezen.
Muskuiluak merkatura iriste-
ko aste gutxi falta direla, Matxi-
txako enpresakoak pozik agertu
dira martxan jarritako proiek-
tuak utzitako emaitzekin. Izan
ere, azpiegiturak ez du kalterik
izan neguan, eta jakinarazi dute
marea gogorrak izan diren egu-
netan ere ez dutela izan galerarik.
‘Long line’ soka sistemaMendexako muskuiluak long line
deituriko sistema baten bidez
hazi dituzte. Aztik garatu du, itsas
zabalean itsaskiak hazteko. Ho-
rretarako, sokak murgildu dituz-
te itsasoan, 40 metroko sakone-
ran. Hogei hilabetez, Mediterra-
neoko muskuiluak —Mytilus
galloprovincialis— soka horietan
handituko dira. Hala, Aztik gara-
tutako sistemak ez dio kalterik
egiten ingurumenari.
Gainera, produkzio baldintzei
esker, muskuiluak bizirik har dai-
tezke; hortaz, ez dute araztegi ba-
tetik igaro behar —beste kasu ba-
tzuetan bezala—. Horregatik, Ma-
txitxako Moluskoak ziurtagiri
ekologiko bat lortzeko tramiteak
egiten ari da. Halaber, oraingoz
hamabi soka jarri dituzte, baina
etorkizunean berrogei inguru iza-
tea da enpresaren asmoa.
Bizkaiko kostaldean hazi dituzten lehenengomuskuiluak heltzear diraMendexako itsas poligonoan hazi ditu Matxitxako Moluskoakenpresak b Uztailetik abendura ehun tona inguru ekoiztea espero dute
Mendexan dago Eusko Jaurlaritzak eraikitako itsas poligonoa. AZTI
10 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 26aGaiak
Mendexako muskuiluak‘long line’ deiturikosistema erabiliz hazidituzte, itsas zabaleanhainbat soka murgilduz
Natalia Salazar Orbe Bilbo
Hamabost urte bete ditu BilbokoItsasadarra Itsas Museoak. Eus-kalduna ontziolak zeuden lekuankokatuta egin duen ibilbideari etaerronka berriei buruz mintzatuda hango zuzendari Jon Ruigo-mez (Bilbo, 1973).Aldaketaz betetako urtea iraga-
rri duzue. Beharrezkoak ziren
museoa biziberritzeko?
Pertsonak izango bagina, 15 urteigarota, nerabeak izango ginate-ke. Beste erakunde batzuekin al-deratuta, oso gazteak gara. 2017.urtean plan estrategiko bat onar-tu genuen fundazioko patrona-tuaren barruan. Horren arabera,eraldaketa bat proposatu genuen,eta onartu egin zen. Eraldaketa ezzen beharrezkoa. Berau burutunahi izan genuen, besterik ez.Zailtasun ekonomikoak izan di-
tuela kontuan hartuta, zer egoe-
ratan dago museoa gaur egun?
Gure egoera beti izan da osasun-tsua. Kultur arloan, beti daude es-tutasunez bizi izan ditugun unebatzuk, baina uste dut beti izandugula egoera osasuntsua. Etaorain, plan estrategiko berriaonartu zenetik, are hobea da. Osoegoera politean gaude. Eraldake-ta sakona egiten ari gara, eta geroeta hobeto gaude.Zer-nolako aldaketak jarri ditu-
zue martxan?
2017an, plan estrategiko batonartu zen. Iaz, bi proiektu handigauzatu genituen: bata, Port Cen-ter deritzona. Horretan, Bilbokoportua ulertzeko leku berezi batosatu genuen erakusketa iraun-korraren barruan. Kontuan hartubehar baita zer-nolako garrantziaduen portuak egun. Museoan betiaipatu da historikoki izan duengarrantzia, baina egungo garran-tziari erreparatzen diogu hemen.Oso proiektu indartsua da. Portu-ko enpresen babesa ere badu.Bestalde, 2018an, Erain proiektuazabaldu genuen. Betidanik izandugun asmo bat berreskuratu ge-nuen: aroztegi tailer bat eduki-tzea gurean. Hori ere oso proiektugarrantzitsua da. Batetik, onda-rea zaharberritzen dugu. Beste-tik, nolabaiteko komunitatea sor-tzen dugu gure inguruan. Hain-bat pertsona datoz proiektuanparte hartzera, eta hori oso ga-rrantzitsua da. Horiek dira eginditugun proiektu nagusiak. Aur-ten, berriz, eraldaketa txiki askoegiten ari gara. Esaterako, espazioberriak zabaldu; lehen dendazena erabilera anitzerako aretobihurtu dugu, hor erakusketak,jarduerak edota hitzaldiak egite-ko. Eta museoaren sarrera etagela didaktikoa handitu ditugu.
Aldaketa txiki horiek museoa
herritarrengana gerturatzeko
modu bat dira, ala diru iturria?
Guretzat oso garrantzitsua da in-guruan dugun komunitatearen-tzako gertu agertzea. Port Cente-rren eta Erainen pertsonen gertu-tasuna lortzen dugu. Hori gakoada. Gure inguruan dagoen komu-nitatearentzako proiektu batgara. Beraz, oso garrantzitsuakdira aldaketa horiek guztiak jen-dearengandik hurbil egoteko egi-tea. Aretoak betidanik alokatu di-tugu eta ekitaldiak ere antolatuditugu. Baina gure misioa ez dahori; gure misioa burutzeko ba-liabide bat besterik ez dira horiek.Aldaketak ez dira egin horretara-ko. Erakusketa hobetzea eta ger-tutasuna areagotzea da xedea.Erain proiektuak hainbat alor
lantzen ditu.
Oso proiektu zabala da. Erakus-
keta iraunkorrean, XX. mendekoBizkaiko erriberako zurgintza jo-rratzen dugu. XX. mendeko aro-tzak oraindik bizi dira, eta eurenezagutza jasotzeko gai garela ba-liatu dugu proiekturako. Bestal-de, tailer batean zurgintza horilantzen dute. Ikasleak eta bolun-tarioak elkartzen dira hor. Bisitariak erakusketa ikusten
du, azaltzen diogu zer den erribe-
rako zurgintza hau, gero tailerre-
an sartzen da, eta, azkenik, kanpo-
an ditugun dikeetara aterata, za-
harberritzen ari garen Antxustegi
itsasontzia ikus dezake. Ibilbide
osatua egiten du dena ulertzeko.
Bermeoko Kortazar aroztegiakutzi zigun bere tresneria guztiaerakusketarako. Ondare oso ga-rrantzitsua da, hainbat hamarka-datan lanean aritako arotzak utzi-tako tresneria guztia baita. Treba-kuntzan Lanbide Heziketaren
egur modulu bat darabilgu. Egu-rra lantzen dute erriberako zur-gintzaren eran. Gazteak etortzendira, batez ere etorkinak, treba-kuntza jasotzera. Berrikuntza so-ziala eta kulturen arteko eta be-launaldien arteko elkarrizketaematen dira gurean. Itsasoan zeinontzioletan aritako jende nagusiaaritzen da-eta boluntario mo-duan. Gazte etorkinekin harre-man estua lortzen dute. Oso abe-rasgarria da denentzat. Zenbat bisitari izaten dituzue?
Urtean 55.000 inguru. Bi urtetan100.000tik gora izan genituen,erakargarritasun handiagoa izanzuten erakusketa batzuk izan ge-nituelako, baina, batez beste,55.000 inguru ditugu urtean. Ko-puru duina da. Urte askotan izangara hirugarren museoa. Gure-tzat, bisitarien zenbatekoa bainogarrantzitsuagoa da jardueren
kalitatea. Dena den, zenbaki po-toloa da. Zer-nola emango diozue muse-
oari iragarri duzuen itsas posi-
zionamendu handiagoa?
Askoz gehiago hurbilduko garaeuskal kostaldera eta, batez ere,Bizkaiko golkora. Horretarako,diskurtsoan ez dugu bakarrik hitzegingo Bilboko historiari buruz;kostalde osora zabalduko dugu,hango ondarea eta itsas kulturajorratuz.Zer tresna jarri duzue martxan
museoko egonaldia luzatzeko
eta bisitariak itzultzeko?
Lehengo proiektu guztiak gauza-tzen jarraituko dugu. Bestalde,ondarea apur bat gehiago nabar-menduko dugu, teknologiarekinuztartuta. Ondarea balioan jar-tzeko teknologia erabiltzea for-mula egokia da. Industria eta historia ondarea
behar bezala babesten dira?
Ondarean daude gure historia,
memoria, izaera... Benetan babes-
tu beharko genuke hobeto eta
gehiago. Museoan hiru dike dau-
de. Bik 150 urte bete zituzten iaz,
baina askoz sustrai sakonagoak
dituzte. Izan ere, Bilbon ontzigin-
tza benetan izan da garrantzitsua
Abandon, Deustun, Zorrotzan...
Bilbo merkataritzagatik izan zen
garrantzitsua lehenengo, eta gero
ontzigintzagatik. Horrek garran-
tzi handia dauka. Gaur egun, Bilbo
oso polito dago, baina, haren izae-
ra eta nortasuna mantentzeko,
ondarea mantendu behar da. Ai-
patutakoa adibide bat baino ez da;
asko daude. Sentsibilitate handi-
xeagoa izan beharko genuke.
Itsasadarrarekiko lotura galtzen
ari al da hiria?
Itsasadarra Bilboren bizkarrezu-rra da. Beti izango da. Baina egiada itsasadar horretan sortu zelaBilbo: portua izan zen hiria bainolehenago. Gero merkataritza zen-tro bat izan zen, itsasotik atera-tzen genituelako Bizkaiko burdi-na eta Gaztelako artilea Europaiparraldera bidean. Eta ontzigin-tza gauzatu zen itsasontziak be-har zirelako merkataritza horre-tarako. Beraz, gure historia erabatlotuta dago itsasoarekin. Manten-du beharko genuke memoriahori. Etorkizunean ere itsasoakberebiziko garrantzia izango du. Zer etorkizun iragartzen diozu
museoari?
Etorkizun oparoa izango du. Bil-bon eta Bizkaian euskaldunokizan dugun itsasoarekiko harre-mana erabatekoa izan da. Herrimoduan egin ditugun enpresarikhandienek itsasoarekin loturaizan dute. Erabateko zentzuadauka Itsas Museoak ondarea etakultura hori jorratzeko.
«Erakusketa hobetzeaeta gertutasunaareagotzea da xedea»
Jon Ruigomez b Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko zuzendaria
Etorkizun «oparoa» iragarri dio Ruigomezek Itsas Museoari. Hiri izanaurretik Bilbo portua izan zela gogorarazita, azpimarratu du ondareamantendu behar dela hiriburuaren izaerari eta nortasunari eusteko.
ARITZ LOIOLA / FOKU
11BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 26a Berbetan
12 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 26aProposamena
Zihara Jainaga Larrinaga
Herrian dagoenkultur eskain-tza osatzekoasmoarekinsortu zen MAZBasauri festi-
bala. Hasieran, musika taldeenkontzertuetan soilik oinarritzenzen jaialdia, baina, urteak pasatuahala, tamaina handitu du, etabestelako esparruetara hedatuda: haurrentzako tailerrak etazine emankizunak ere egiten di-tuzte egun. Gaur abiatuko da zor-tzigarren edizioa, eta euskal mu-
sikak irekiko du gaur gaueanjaialdia. Anari bakarlari azkoitia-rra izango da Sozial antzokikooholtzara igotzen lehena, hainzuzen. Haren atzetik, ChristinaRosenvinge pop-rock abeslari es-painiarraren txanda izango da.21:30ean irekiko dituzte antzoki-ko ateak, eta handik ordu erdirahasiko da lehen emanaldia. 2012. urtean sortu zen MAZ Ba-
sauri, muga estilistikorik gabekojaialdia. Horren erakusgarri diraegun hauetarako antolatu dituz-ten emanaldiak. Bihar, adibidez,Sozial antzokian izango dira Mur-sego folk eta pop abeslari eibarta-
rra eta Toundra rock instrumen-tala egiten duen talde madrilda-rra. Maiatzaren 3an, bestalde, soi-nu indieagoak entzungo dira Ba-sauriko oholtzan. Viva SueciaMurtziako (Espainia) taldeareneta Amor Bizarro galiziarrentxanda izango da. Azken egune-an, maiatzaren 4an, Hakima Flissibilbotar abeslaria entzuteko para-da izango dute jaialdira biltzen di-renek, eta Iruñeko Iseo & Dodo-sound taldeak bestelako doinuakeramango ditu. Pozik daude antolatzaileak egi-
tarau «heterogeneoa» egitea lor-tu dutelako. Ibai Villapun jaialdia-
ren zuzendariaren arabera, egita-rauak erakusten du arriskatzenbadakitela, baina, betiere, orekabat mantenduz. «Guretzat, ga-rrantzitsua da artistak publikoaerakartzeko gaitasuna izatea, bai-na horrek ez du proposamenenkalitatearen kontra joan behar».Komertzialegiak izan gabe, gu-txieneko kalitate baremoak man-tenduta, Basaurira publikoa era-kartzeko ahalmena duten artistakaukeratzen saiatzen dira. «Ardu-ratsuak izateak lagundu du jaial-diaren izen ona mantentzen». Euskal musika taldeei balioa
emateaz gain, proiektu berriei ere
lekua egiten saiatzen dira jaial-dian. Horretarako, musika lehia-keta bat antolatzen dute, eta ga-raileak hurrengo urteko edizioankontzertua eskaintzeko aukeralortzen du. The Owl Project izanzen, hain zuzen, joan den urtekogarailea. Hori horrela, datorrenlarunbatean, maiatzaren 3an,Markina-Xemeingo taldea ikus-teko aukera egongo da Sozial an-tzokiko indie gauean.
Guztientzako eskaintzaSozial antzokian egiten diren or-dainpeko kontzertuak eta kalekodoako emanaldiak uztartzen ditu
Gaur hasiko da MAZ Basauri jaialdiaren zortzigarren aldia. Datozen bi asteburuetan hainbat musikaestiloz gozatzeko aukera egongo da. Kontzertuez gain, zine produkzioak eta haurrentzako eskaintzaere prestatu dituzte. Herriko kulturaren osagarri moduan sortu zena, festibal entzutetsu bilakatu da.
Jaialdi herrikoia, handien pare
Tokiko bertako zein kanpoko taldeen kontzertuak hartuko ditu Basaurik datozen bi asteburuetan. DAVID MARS
13Proposamena
MAZ Basaurik. Jaialdiak irauten
duen egunetan, antzokiko eserle-
kuak kendu egiten dituzte, eta,
horrela, pista bat bilakatzen da.
Doako kontzertuak, bestalde, Ba-
sozelaiko Zortziko plazan izaten
dira egun batez. Bihar izango da
egun hori. 18:00etan hasita, Vol-
tium trash-metal taldea, Agian
rock-metal taldea eta Haxotz
rock taldea, denak ere bizkaita-
rrak, ariko dira, hurrenez hurren.
Eguerdian, DJ saioez gozatzeko
aukera ere egongo da.
Horrez gain, etxeko txikienen-
tzako ekintzak antolatzen ditu
Basauriko jaialdiak. «Haurrak
jaialdira biltzeko beharra ikusi
genuen», azaldu du Villapunek.
Egitarauan haurrentzako erre-
pertorioa duen talderik ez izan
arren, egitarau orokorra Txiki
MAZ egitasmoarekin osatzen
dute. Bigarren ediziotik aurrera
hasi ziren jaialdiko lehen larun-
batean Txiki MAZ antolatzen.
Hori horrela, bihar, 12:30ean ha-
sita, Zortziko plazan haurrentza-
ko tailerrak egongo dira: aurpe-
giak rock izarren gisara margo-
tzeko edota tatuajeak egiteko
aukera izango dute, besteak bes-
te. Horrez gain, Ciscar DJak musi-
ka jarri eta Txiki MAZ Rock Band
taldeak kontzertua emango du.
Villapunek nabarmendu du hau-
rrek ez ezik familia guztiak ere
gozatzen duela Txiki MAZ gune-
an.
Kontzertuez besteJaialdiko protagonista musika
izanik, beste arte batzuek ere iza-
ten dute lekua. Zine MAZ egitas-
moak musikarekin nolabaiteko
erlazioa duten pelikula eta doku-
mentalak proiektatzen ditu jaial-
dian. Hiru proiekzio antolatu di-
tuzte zortzigarren ediziorako.
Hortaz, jaialdia ez da kontzertue-
kin amaituko. Maiatzaren 2, 9 eta
16an bina emanaldi egingo dituz-
te Sozial antzokian, 20:00etan le-
hena eta 22:00etan bigarrena.
Mujeres de Coque Malla, Coque
Malla artista madrildarraren Mu-
jeresdiskoan oinarritutako doku-
mentala, Climax beldurrezko
film dramatiko frantsesa eta Mi-
kel Urdangarin musikariaren in-
guruko Oier Aranzabal zinemagi-
le euskaldunaren Margolariado-
kumentala izan dira
aurtengo ediziorako au-
keratu dituzten lanak.
Jaialdia nabarmen
hazi dela aitortu du Villa-
punek. «Azken bi urtee-
tan, Sozial antzokian egi-
ten diren kontzertuen
erdietan sarrerak agortu
dira, egunero 700 lagun
inguru bilduz». Iaz izan
zen sarrera salmenten errekorra,
eta lehenengo edizio hartatik
eboluzioa ikusten dela nabar-
mendu du. «Azken finean, hori
ere bilakaera naturala da». Hala-
ber, inozko bonurik gehien saldu
dituzte aurtengo ediziorako.
Jaialdiaren ondorioz, Basaurira
inoiz joan gabeko jende askok he-
rria ezagutu dutela azpimarratu
du.
Udalak ikerketarik egin ez badu
ere, Villapunek azpimarratu du
kalean antolatzen diren musika
emanaldi zein haurren eskain-
tzak herriko ostalariei mesede
egiten diela. Jaialdiak herriko
ekonomian eragina duela azpi-
marratu du. «Aurrekontuaren
zati handi bat Basaurin edo es-
kualdean gelditzen da». Bestalde,
azken urteetan Iberian Festival
Awards eta Espainiako Fest sarie-
tan izendatua izateak nazioartean
oihartzuna izan du, antolatzaile-
en arabera. «Basauriren izena na-
zioartean zabaltzen lagundu du».
Etorkizunera begira, osasuntsu
ikusten du jaialdia Villapunek.
Aitortu du gero eta gogorragoa
dela MAZ Basauri jaialdiak duen
aurrekontu murritzarekin aurre
egin ahal izatea: «Egoera
latza da». Baina urtez urte mirari
txikiak eginez bizirik irauten
dutela adierazi du. «Guk dugun
onena da badakigula non gauden
eta zeintzuk diren gure auke-
rak».
Sarrerak Sozial antzokiko
leihatiletan zein Kutxabanken es-
kuratu daitezke. Aldez aurretik
erosita, egun bakarreko txartelak
11 euro balio du, eta lau eguneko
bonuak, berriz, 30 euro. Eguneko
sarrera unean bertan erosita, be-
rriz, 14 euro balio du. Informazio
gehiago www.mazbasauri.com
orrialdean.
Jaialdiko egitarauaren barruan, umeentzako ekintzak egongo dira bihar eguerdian Zortziko plazan . DAVID MARS
EGITARAUA
MAZ BASAURI
SOZIAL ANTZOKIAN
Gaur
21:30. Ateak irekitzea.
22:00. Anari.
23:20. Christina Rosenvinge.
Bihar
21:30. Ateak irekitzea.
22:00. Mursego.
23:05. Toundra.
Maiatzak 3, ostirala
21:00. Ateak irekitzea.
21:30. The Owl Project.
22:30. Triangulo de Amor Bizarro.
23:50. Viva Suecia.
Maiatzak 4, larunbata
21:30. Ateak irekitzea.
21:30. Hakima Flissi.
23:05. Iseo & Dodosound.
ZORTZIKO PLAZAN
Doako sarrera.
Bihar
18:00. Voltium.
19:00. Agian.
20:00. Haxotz.
TXIKI MAZ
ZORTZIKO PLAZAN
Bihar
12:30. Play N’Kids-en eskutik, mu-
sikarekin erlazionatutako tatuaje,
makillaje eta pintura tailerrak fami-
lia guztiarentzat, Ciscar DJaren
musikak lagunduta.
13:30. Txiki MAZ Rock Band-en
emanaldia.
ZINE MAZ
SOZIAL ANTZOKIAN
Maiatzak 2, 9, eta 16an
20:00etan eta 22:00etan.
Mujeres, de Coque Malla, Climax
eta Margolaria filmen emanaldiak.
Sarrera: 4,5 euro.
BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 26a
Iberian Festival Awards etaFest sarietan izendatua izateaknazioartean oihartzuna izandu, antolatzaileen arabera
Euskal musika taldeei balioaemateaz gain, proiektu berrieiere lekua egiten saiatzen diraMAZ Basauri jaialdian
MUSIKA
ABADIÑOGarilak 26.
bBihar, 23:00etan, Traña plazan.
ABADIÑO Jaizale txistulari taldea.
b Igandean, 12:45ean, elizan.
ABADIÑOBSB.
bAsteartean, 20:00etan,
Traña plazan.
ABADIÑOGozategi.
bAsteartean, 23:00etan,
Traña plazan.
BALMASEDATwelve Strings.
bGaur, 21:00etan, Maiken Brewery
garagardotegian.
BARAKALDOBajo Axpe.
bGaur, 20:00etan, El Tubon.
BARAKALDOSoldier
eta Estampida.
bGaur, 20:00etan, Edaskan.
BARAKALDOBob Dylan.
bGaur, 21:00etan, Bizkaia Arenan.
BARAKALDOGuida.
bGaur, 21:00etan, Mendigon.
BARAKALDOTxo Barcenas.
bGaur, 22:00etan, Pause & Playn.
BARAKALDODinamita.
bBihar, 20:00etan, El Tubon.
BARAKALDOAlyanza
eta Bloody Brotherhood.
bBihar, 21:00etan, Edaskan.
BARAKALDOGeneral Lee.
bBihar, 22:00etan, Mendigon.
BARAKALDOBebe.
bBihar, 22:00etan, Herriko plazan.
BARAKALDOBlack Boys
on Moped.
bAstelehenean, 21:00etan, El Tubon.
BASAURIMAZ jaialdia:
Christina Rosenvinge eta Anari.
bGaur, 21:30ean, Social antzokian.
BASAURIMAZ jaialdia:
Haxotz, Agian eta Voltium.
bBihar, 18:00etan, Basozelaiko
Zortziko plazan.
BASAURIMAZ jaialdia:
Toundra eta Mursego.
bBihar, 21:30ean, Social antzokian.
BERMEOTooth, Tano eta Urlik.
bBihar, 22:00etan, Nuntxakun.
BERMEOThe Floors
eta Black Boys on Moped.
b Igandean, 13:30ean,
Beleza Malandran.
BERMEOA Giant Dog.
bAsteazkenean, 21:00etan,
Beleza Malandran.
BILBOMcEnroe.
bGaur, 19:00etan, Fnac-en.
BILBOBilboko Orkestra Sinfoni-
koa: Gustav Mahlerren 5. sinfonia,
Eliahu Inbalek zuzenduta.
bGaur, 19:30ean, Euskalduna
jauregian.
BILBOSapo y el Sello.
bGaur, 21:00etan, La Rockolan.
BILBOTxus Romano,
Maria Dolores Pradera gogoan.
bGaur, 21:00etan, Satelite T-n.
BILBO Iberia Sumergida.
bGaur, 21:30ean, Azkenan.
BILBO Jimmy Barnatan & The
Cocooners.
bGaur, 21:30ean, La Nuben.
BILBOPeon Kurtz.
bGaur, 22:00etan, Ambigun.
BILBOLos Autenticos Decadentes.
bGaur, 22:00etan, Kafe Antzokian.
BILBOMicroondas with Kid Cala
eta Theincult.
bGaur, 00:00etan, Muellen.
BILBOKwartz eta Josechu Souldier.
bGaur, 01:00ean, Kafe Antzokian.
BILBOBoopers.
bGaur, 01:00ean, Kremlinen.
BILBORafa Aceves Trio.
bBihar, 12:30ean, La Riberan.
BILBOFake Teddy
eta Albinos Congo.
bBihar, 20:00etan, Muellen.
BILBO Jesucristo Superstar Vol. 2.
bBihar, 20:00etan, igandean,
19:00etan, eta astelehenean
eta asteartean, 20:00etan,
Campos Eliseos antzokian.
BILBOCafe Quijano.
bBihar, 20:00etan, Euskaldunan.
BILBOBalarrasa, Txerrikumeak
eta Jasan.
bBihar, 20:00etan, Shaken.
BILBOFe de Ratas eta Faltons.
bBihar, 20:00etan, Satelite T-n.
BILBOLytos eta Rafa Espino.
bBihar, 20:30ean, Cotton Cluben.
BILBOArtaza Combat eta
John Dealer & The Coconuts.
bBihar, 20:30ean, Deustuko
Gazte Lokalean.
BILBOMelo Moreno.
bBihar, 21:00etan, Azkenan.
BILBOMoregun de Cual.
bBihar, 22:00etan, Ambigun.
BILBOEva Serra.
bBihar, 22:00etan, Via de Fugan.
BILBOSmile.
bBihar, 22:00etan, Kafe Antzokian.
BILBOAlain Electronische
eta David Landeta DJ Set.
bBihar, 00:00etan, Muellen.
BILBOFrog Project.
bBihar, 01:00ean, Kremlinen.
BILBOCrazy Jazzers.
b Igandean, 12:30ean, La Riberan.
BILBOGorka Naste.
b Igandean, 13:30ean, Satelite T-n.
BILBOBlack Boys on Moped
eta The Floors.
b Igandean, 19:00etan, Shaken.
BILBO Oteloopera, Berlingo
Filarmonikatik zuzenean, Sonya
Yoncheva eta Luca Salsirekin.
b Igandean, 19:00etan,
Guggenheim museoan.
BILBOSaint Vitus eta Dopelord.
b Igandean, 20:00etan,
Kafe Antzokian.
BILBOAsomvel.
b Igandean, 20:30ean,
Itsas Museoan.
BILBOElena Setien.
bAsteartean, 19:00etan, Fnac-en.
BILBO13 Cicada eta Orbain Unit.
bAsteartean, 20:00etan, Muellen.
BILBOProk.
bAsteartean, 20:00etan,
Santana 27n.
BILBOKetama eta Sonakay.
bAsteartean, 21:00etan,
Euskalduna jauregian.
BILBOThe Brontes.
bAsteartean, 21:00etan, Shaken.
BILBOHeavy Feather.
bAsteartean, 21:00etan, La Nuben.
BILBOAntonio Vega Gogoan:
Rafa Aceves, Miguel Moyano,
Jorge Gross, Peri Ibañez, Nacho
Beltran & gonbidatu bereziak.
bAsteartean, 22:00etan,
Kafe Antzokian.
BILBOPeon Kurtz.
bAsteartean, 02:00etan, Kremlinen.
BILBOBilboko Orkestra Sinfonikoa.
bOstegunean eta ostiralean,
19:30ean, Euskalduna jauregian.
BILBOLeo Minax Cuarteto.
bOstegunean, 20:00etan,
Conde Duque hotelean.
BILBOTxelikatessen.
bOstegunean, 20:00etan,
Hika Ateneoan.
BILBOSindicato Vertical
eta Minbizia.
bOstegunean, 20:00etan, Muellen.
BILBOLil’ Jimmy Reed.
bOstegunean, 21:00etan, Azkenan.
BILBOMitad Doble eta 7 Kale.
bOstegunean, 21:00etan, Shaken.
BILBOMoonshine Wagon.
bOstegunean, 21:30ean,
Kafe Antzokian.
DIMABullets of Misery, Fetitxe
eta Crucifucked.
bAsteartean, 21:00etan, Abaron.
ELORRIOLos Vinagres.
bGaur, 22:30ean, Arriola antzokian.
ERANDIOLa Mara.
bGaur, 23:00etan, Xcaret Goikoan.
GERNIKA-LUMOTiparrakers.
bBihar, 22:00etan, Aterpen.
GERNIKA-LUMOMaren.
bBihar, 22:30ean, Astran.
GERNIKA-LUMOTriple Zero Band
eta River Oaks District Band.
bAsteartean, 22:00etan,
Lorategietako jaietan.
Ondarroa b Redstone Replay jaialdia
Dozena bat musikari, bina kantarekinRedstone Soluk udazkeneko musika ziklotik, Redstone Replay udaberriko egun bakarreko jaialdira. Hamabi
musikari igoko dira bihar, Ondarroan, Beikoziniko agertoki dotorera: Rafa Rueda —argazkian—, Petti, Joseba
Irazoki, Keu Agirretxea, Jon Basaguren, Joseba B. Lenoir, Mice, Jon Gurrutxaga & Urbil Artola, Naroa, Larry Bird
eta Klag Klub. Bakoitzak pare bat kanta joko du jaialdian, 18:30ean hasita. MARISOL RAMIREZ / FOKU
14 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 26aAgenda
GETXOCharles McPherson
Quartet.
b Igandean, 19:00etan,
Andres Isasi musika eskolan.
LARRABETZURafa Rueda.
b Igandean, 18:30ean, Hori Bai
gaztetxean.
MUNGIARadio Guerrilla.
bBihar, 22:30ean, Zubikoan.
ONDARROARedstone Replay
Fest: Rafa Rueda, Joseba Irazoki,
Keu Agirretxea, Jon Basaguren,
Petti, Joseba B. Lenoir, Mice, Jon
Gurrutxaga & Urbil Artola, Naroa,
Larry Bird eta Klag Klub.
bBihar, 18:30ean, Beikozinin.
PLENTZIABusker Juice.
b Igandean, 13:00etan,
Bahia de Plentzia hotelean.
PORTUGALETEBones of Minerva,
Entropia eta BWSR.
bGaur, 21:30ean, Grooven.
SANTURTZIPaco DJ.bGaur, 19:00etan,
Jose Mendizabal plazan.
SANTURTZICriatura.bGaur, 22:00etan, La Kelo
gaztetxean.
SANTURTZILaiotz.bGaur, 23:00etan, Arrantza
portuan.
SANTURTZIRool DJ: Galo’s festa.bBihar, 19:30ean, Jose Mendizabal
plazan.
SANTURTZILos Conejos, Managaitz eta Un Dia de Furia.
bBihar, 20:00etan, La Kelo
gaztetxean.
SANTURTZILos Toreros Muertos.
bBihar, 23:00etan, Arrantza
portuan.
SANTURTZIGalea Taldea.b Igandean, 18:00etan,
Parke Nagusiko kioskoan.
SANTURTZIOihan Vega DJ.b Igandean, 19:00etan,
Juan Jose Mendizabal plazan.
SANTURTZIUnion Musical
Vizcaina.
b Igandean, 19:30ean, Arrantza
portuan.
SESTAOLa Piti por Rumbas.
bGaur, 21:00etan, Andaluziako
Etxean.
SOPELAAesthetic, Empire of
Disease eta Gorrotun Hazixak.
bBihar, 20:30ean, Plaza Beltzan.
SOPELAThe Northangirres eta
Indy Tumbita&The Voodoo Bandits.
bBihar, 22:00etan, Gardokiko
Atalaian.
TRAPAGARANLarrutan, Niketz,
Las Sexpeares, Jettisons eta Sholl.
bBihar, 19:00etan, Matafest
jaialdian.
ANTZERKIA
ABADIÑOGorka Aginagalde:
El txou de Patxi.
bAsteartean, 18:30ean eta
20:30ean, Errota kultur etxean.
ABADIÑOSincronacidas:
OhLimpiadas.
bAsteazkenean, 18:00etan,
Traña plazan.
AULESTIRubik: Babesleku arro-tzak eta animalia bakartien hotsak.
bGaur, 22:00etan, frontoian.
AULESTIXake: Mami Lebrun.
bBihar, 22:00etan, frontoian.
BARAKALDORafael Alvarez ‘El
Brujo’: Autobiografía de un yogui.
bBihar, 20:30ean, Barakaldo
antzokian.
BARAKALDOMalas Compañias:
Zirkoa barakaldotarren memorian.
bOstegunean, 17:30ean,
Barakaldo antzokian.
BILBO Juan Amodeo: La máquina
del tiempo.
bGaur, 21:00etan, Campos Eliseos
antzokian.
BILBOVenga Monjas: Da Suisa.
bGaur, 21:00etan, Shaken.
BILBOAcercate Teatro: Dalias.
bBihar, 20:00etan, eta igandean,
19:00etan, Haceria Arteak aretoan.
BILBOLet’s Dance: Oliver Twist.
bAsteazkenean, 19:00etan,
Campos Eliseos antzokian.
BILBOBego Alabazan:
Naturaren magia.
bOstegunean, 18:00etan,
Zorrotzako liburutegian.
BILBOCirco de los Horrores:
Apocalipsis.
bOstegunean eta ostiralean,
20:30ean, Bilbo Arenan.
BILBOLas Fellini.
bOstegunean, 22:30ean, Badulaken.
ELORRIOBilbo 700: Lyceum Club.
bBihar, 19:30ean, Arriola antzokian.
ERANDIOEmakumeak Eszenan:
Sol Magunaren Sí, hombreee...
eta Gemma Martinezen Terapia
de grupobakarrizketak.
bBihar, 20:00etan, Josu Murueta
kultur etxean.
Barakaldo b Musika
Bob Dylan, etenik gabeBob Dylan musikari estatubatuarrak 1988. urtean hasi zuen Neverending
Tour bira, eta, oraingoz, ez du amaiera egunik. Atzo, Iruñean izan zen, ga-
rai bateko kantak eta berriak tartekatuz, eta, gaur, Barakaldon ariko da,
21:00etan hasita, BECeko Bizkaia aretoan. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
GATIKADani Rivas: TOK.
Trastorno Obsesivo Kompulsivo.
bGaur, 20:30ean, frontoian.
GERNIKA-LUMOMoon:
La muerte de los otros.
bBihar, 20:30ean, Lizeo antzokian.
GETXOTxiki: 40 urte eta aldapan
behera niek.
bGaur, 18:00etan, Txorimalo
gaztetxean.
MUSKIZEne Kantak: Satorjator.
bBihar, 18:30ean, Meatzari
aretoan.
SANTURTZIArden: Shakespeareen Berlín.
bGaur, 20:30ean, Serantes
kultur aretoan.
ZORNOTZAMarcel Gros:
Universario.
bGaur, 20:15ean, Zornotza
aretoan.
DANTZA
BARAKALDODoos Colectivo
& Eva Guerrero: Gorpuztu.
bGaur, 20:30ean, Barakaldo
antzokian.
BARAKALDOOrganik & Alaiak:
Sareak. Auzoa ehunduz.
bOstegunean, 18:30ean,
Herriko plazan.
BERRIZAukeran: Biz Hitza.
bBihar, 20:00etan, kultur etxean.
BILBOAdriana Bilbao: Burdina,
Beñat Axiarirekin.
bAstelehenean, 12:00etan,
Itsas Museoan.
GATIKA Intxurtxu taldea.
bGaur, 18:30ean, plazan.
GERNIKA-LUMORoss: Guernica
Dunkerque.
bBihar, 23:15ean, Astran.
GETXODantzaren Nazioarteko
Eguneko emanaldiak.
bBihar, 12:00etan eta 19:00etan,
San Nikolas plazan.
SANTURTZIDantza taldeen kalejira, eta 12:00etan, alardea.
b Igandean, 11:30ean,
Gernika parketik Parke Nagusira.
BERTSOLARITZA
ABADIÑOBertso triki-poteoa.
b Igandean, 12:30ean, Matienako
Traña plazan hasita.
LEKEITIOBertso afaria:
Miren Amuriza eta Unai Iturriaga.
bBihar, iluntzean, Galarrenan.
HITZALDIAK
LEKEITIOMiren Agur Meabe,
Sonia Gonzalez eta Ainhoa Elordi:
Lekeitioko emakume idazleak.
bGaur, 18:30ean, Barandiaran
aretoan.
ONDARROAJuan Arizaga Martinez:
Las gaviotas de Ondarroa.
bAstelehenean, 18:30ean,
Beikozinin.
IKUS-ENTZUNEZKOAK
DURANGOKirolene Film Fest.
bDatorren asteazkenetik ostiralera,
San Agustin kulturgunean.
ERAKUSKETAK
BILBOZumeta.
bMaiatzaren 11ra arte,
Juan Manuel Lumbreras galerian.
BILBO Jenny Holzer:
Zera deskribaezina.
b Irailaren 8ra arte, Guggenheimen.
DURANGOAzucena Fernandez
Artetxe: Argiak eta itzalak.
bApirilaren 28ra arte,
Arte eta Historia museoan.
BESTELAKOAK
BARAKALDOAuzoan Artez
bitartekaritza jardunaldiak.
bOstegunean eta ostiralean,
10:00etatik 18:30era, Barakaldo
antzokian.
BASAURITxiki MAZ. Play’n’Kidsen
tatuaje, makillaje eta pintura taile-
rrak, eta Txiki MAZ Rock Banda.
bBihar, 12:30ean, Basozelain.
BERRIZEneko Haritza kontalaria.
bBihar, 12:15ean, kultur etxean.
GERNIKA-LUMO29.950 Gaba,
memoria eta sormen gaua: dantza,
bideo-sorkuntza, musika, hitzal-
diak, dastaketa, muralak, erakus-
keta... Lobak elkartearen eskutik.
bBihar, 21:00etan, Astran.
MARKINA-XEMEINHodei magoa:
Tutti-Magia.
bBihar, 18:00etan, Uhagonen.
MUNGIABildumazaleen Feria.
bBihar, 10:00etan, egun osoan,
eta igandean, goizez, kiroldegian,
udaletxean eta Agirre jauregian.
ONDARROAUnanue udal musika
eskolaren ipuin musikala.
bAstelehenean, 17:00etan,
Kofradia Zaharrean.
ZAMUDIOLur Usabiaga kontalaria.
bBihar, 11:30ean, liburutegian.
15BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 26a Agenda
Uxue Gutierrez Lorenzo
Zientifikoki aztertu-
ta, izar bat da eguz-
kia; argitsua, beroa
eta eguzki sistema-
ren ardatza. Ilar-
gia, ostera, satelite bat da; hotza,
kraterrez betea eta Lurraren
inguruan biraka dabilena. Batak,
egun-argia ahalbidetzen du; eta
bestea gauaren iluntasunarekin
batera agertzen da zeru zabale-
an. Bi astroak elkarrekin harre-
manetan daude, eta astrologia ez
da izan euren inguruan aztertzen
aritu den bakarra. Luze jardun
dira erlijio, kultura eta gizarte
ezberdinak astroen loturaz.
Eguzkiari, batik bat, jainko iza-
era aitortu zaio, eta, garaiaren eta
tokiaren arabera, deitura ezber-
dinak egokitu izan zaizkio: Utu,
justiziaren jainkoa zen Mesopota-
mian, Ra Zeruaren jainkoa Egip-
ton, eta Helios deitzen zioten Gre-
ziar inperioan. Eguzkia gurtu
dute zibilizazio ezberdinek, eta,
oro har, gizonezko gisa sailkatu
dute. Kristautasunak berak ere,
ospakizunerako baliatu du eguz-
kiaren ikurra: erromatarrek ne-
guko solstizioa ospatzen zuten
eran, Eguberri gisa igaro da eguna
kristau ohituretara.
Ilargia, ostera, uste modernoa-
goetan hasten da agertzen, eta
andrazko itxura du haren irudi-
kapenak. Satelitearen izaera zi-
klikoa dela medio, emakumeen
hilekoarekin edo emankortasu-
narekin lotuta dagoela esaten da.
Are gehiago, ilbeteak gizakia zo-
ratzeko ahalmena duela ere esan
izan da.
Siniskeriak bezalaxe, ipuin eta
kondairetako protagonista ere
izan dira eguzkia eta ilargia maiz,
euren arteko harremana ardatz
hartuta. Beste kultura batzuetan
ez bezala, euskal mitologian an-
dre-gizonak omen dira eguzkia
eta ilargia. Neba-arreba zein la-
gun gisa irudikatu dira beste kul-
tura batzuetan. Hain zuzen, ez-
kontideen arteko liskar bat du
abiapuntu hurrengo kontakizu-
nak, egunaren eta gauaren arteko
bereizketa azaldu nahian. Ilargia,
eguzkia eta mundua kondaira
bildu du Juan Mari Etxebarria
Ayestak Gorbeialdea: mito, ipuin
eta esaundak liburuan.
Martxoko ilberriko arrats batez
han zebiltzan josta-jostari ilargia
eta eguzkia senar-emazteak, egu-
nero lez. Iluntzen hasi zen, eta,
eguzkia sartzear zela, hala esan
zion eguzkiak ilargiari, harrotuta:
«Ikusten al duzu mundua geroz
eta ederrago?». Baiezkoa eran-
tzun zion emazteak. Eguzkiak,
orduan, bere gain hartu zuen
mundu eder horren meritu guz-
tia; dena bere beroari eta argita-
sunari esker zela esanez. Ilargiak,
ordea, irmoki erantzun zion se-
narraren baieztapenari. «Eta nire
gaueroko ihintza, zer? Horrek ez
al du balio?», galdegin zion, hase-
rretzen hasia. Hori entzunda,
eguzki handiustea sutan jarri zen.
Besoetako izpiekin bere barneko
txingar gori eskukada bat atera,
eta indarrez jaurti zion ilargiari,
zuzenean aurpegira. Erabat kis-
kali zuen, bekokitik kokotserai-
no. Esaten denez, gaur-gaurkoz,
ilargi betea dagoenean behatuta,
oraindik ere erreduren arrastoak
ikus daitezke.
Ezetz harrapatuIlargia, izututa, korrika hasi zen
eguzkiarengandik ihes egin
nahian. Eguzkia, aldiz, amore
eman beharrean, haren atzetik
abiatu zen. Etengabe segitu zion,
jan egarriz kasik, eta ura
odol bihurtu zen arte.
Alde batetik bestera ko-
rrika eta korrika zebilen
eguzkia, emaztea harra-
patu nahian. Ilberrian,
hilgoran, hilberan eta il-
betean ere bai, garai guz-
tietan jarraitu zion. Ilar-
gia arnasestuka eta leher
eginda zebilen ordurako,
inoiz bizi bako estual-
dian. Bere buruari ani-
moak ematea erabaki
zuen: «Edozein unetan
eguzki kokolo hori gainera etorri-
ko zait, baina ez nau hain erraz
atzemango».
Horrela, egunak joan egunak
etorri, 28 egun pasatu zituen
eguzkiak ilargiaren atzetik. 28.
egunean, eguzkia ilargia harrapa-
tzear zela, gorde egin zen sateli-
tea. Eguzkiak aurrea hartu zion
orduan, eta harro zihoan hurren-
go egunetan atzetik segika zuela
ilargia, bere buruari behin eta be-
rriz gauza bera errepikatzen ziola:
«Non sartu ote da andre madari-
katu hau?».
Dagoeneko ezin zuen atzera
egin eguzkiak, eta geroz eta azka-
rrago korrika egiten hasi zen, ilar-
gia atzetik harrapatzeko asmoz.
Ziztu bizian zihoan eguzkia, gero
eta azkarrago, tximista baino az-
karrago. Beste 28 egun behar izan
zituen ilargiarenganaino iristeko;
eta, hala ere, haren parera iristea
lortu zuenean, ezkutatu egin zen
ilargia berriz ere.
Gaur eguneraino iraun du ha-
rrapaketak. Hor segitzen dute
biek, bata bestearen atzetik.
Orain eguzkiak bere izpiekin be-
rotzen du lurra egunez, eta ilar-
giak, ostera, ihintzaren freskota-
suna igortzen du gauero.
Gorbeia inguruan eta udaberri parteanjazo zen hurrengo pasartea. Beste lurraldebatzuetan ez bezala, Euskal Herrian senar-emazte dira eguzkia eta ilargia. Aspaldi,martxoko hilberrian, bata bestearenatzetik ibiltzen hasi ziren andre-gizonak.
Gau eta egunelkarri segika
IBONELORRI.EUS
BIZKAIKO HITZAOSTIRALA, 2019ko apirilaren 26a
Zuzendaria: Aitziber Laskibar Lizarribar. Argitaratzailea: Bizkaiko Hedabideak SM.Lege gordailua: SS-1515-2010 ISSN: 2173-1721
www.bizkaia.hitza.eus [email protected]
sHALA BAZAN EDO EZ BAZAN...
Besoetako izpiekin barnekotxingar gori eskukada batatera, eta indarrez jaurti zionilargiari, zuzenean aurpegira
28 egun igaro zituen eguzkiakilargiaren atzetik. 28.enean,eguzkia ilargia harrapatzearzela, gorde egin zen satelitea
Orain, eguzkiak bere izpiekinberotzen du lurra, eta ilargiak,ostera, ihintzaren freskotasunaigortzen du gauero
Top Related