… hurrengo orrian
5.
AL
EA
(ja
cta e
st)
20
14
-07
Zuk EDESAko egoera gertutik
bizi izan duzu. Nolakoa da?
Nire ustez akats historiko bat
egon zen. Kooperatiba bihurtu
zenean adineko jendea zegoen eta
ez zuten Lagun Aroren erregime-
nean sartu nahi izan. Ez zuen zen-
tzurik. Gerora, bazkide egin gare-
nak ere EDESAko bazkide egin
ginen, baina horrek aurrekoen-
tzat zeukan zentzua. Ez dugu La-
gun Aron kotizatzen eta, uste dut,
gure birkokapenaren ardurarik
ez duela hartzen, baina Mondra-
gonek garbi izan behar du, bes-
teak bezala, bazkide garela.
Gauza asko nahasten dira guri
buruz, kultura sindikalista dauka-
gula esaten denean. Gure kultura
Fagorren kultura da eta beti hori
erakusten ibili beharrak min ema-
ten digu. Etxetresnetan berdintzat
hartzen gaituzte, baina, kanpoan
beti azalpenak eman behar izaten
ditugu. Gainerakoek egin duten
ahalegin berbera egin izan dugu
beti. Orain bidea egiten hasi da.
Hala ere, 58 urtekoen egoera oso
gogorra da. Bi urteko langabezia-
rekin ez dira aurre-erretirora iris-
ten. Eta komertzialak direnak,
Levanten, Galizian… zein etorki-
zun dute?
Exabier Arrieta (Bilbo, 1972) . EDESAn egin zen bazkide eta, gaur egungo ardura
izan arte, termoen produkzio-lineako makinista lanak egin ditu. Kontseilu Sozia-
leko bokalek lan boluntarioa egiten jarraitzen dute, nahiz eta, organoa formalki
desagertu egin den. Bazkideen informazioa jaso eta bideratzen ahalegintzen dira.
Maiatzaren 29an hitz egin genuen berekin, epaileak Fagor Etxetresnen likidazio
plana onartu aurretik. Exabier Arrietarekin.
FEEko KSko lehendakari ordea
Birkokatuen egoera zein da?
Argi-ilunak daude. Batetik birko-
katuak lanean ari dira eta ez zaie
prestazioa bukatzen baina, beste-
tik, behin-behineko lana da eta za-
lantza handiak daude. Kasuz kasu
aztertuta denetik dago. Fagor Tal-
dean daudenek berme handiagoa
dute antzinatasuna eta abar man-
tentzeko konpromisoa dagoelako.
Eroskin dauden batzuk, adibidez,
20-28 orduko lan astea daukate.
Lan desberdin asko daude. Kasuis-
tika handia da.
Fagor Taldeko kooperatiben
erantzuna zer iruditu zaizu?
Orokorrean nahiko ona. Gaine-
rako kooperatibek Fagor Talde-
koek adina birkokatu izan balute
egoera asko hobetuko zen. Bi hu-
tsune aipatzearren, mediku-mugak
dituztenen egoera larria dago ba-
tetik, batez ere, Gureak kolektiboa-
ren kasua, nahiz eta analisi hori
egitea Lagun Aroren lana den, eta
bestetik, uste dut EDESAko bazki-
deekiko sentsibilitatea falta dela.
Ezezagutza handia dago hor. Bes-
talde, aipatzekoa da Fagor Etxe-
tresnak desagertu arren, aulki bat
gorde zaigula Fagor Taldean, hori
bai, gonbidatu bezala.
Eta Mondragoneko gainerako
kooperatiben erantzuna?
Denetarik dago. Gestio Sozialari
postu potentzialen mapa eskatu
diogu, baina oraindik ez dugu jaso.
Irudipena dugu birkokapen ge-
hiago egon beharko liratekeela, ko-
operatiba askok daukan behin-
behineko langileen kopuruarenga-
tik. Mondragon barruan koordina-
zio falta sumatzen dugu. Konpon-
bide koordinatu bat falta izan dela
iruditzen zaigu.
Bestalde, arrakasta da urte erdian
1400 posturi irtenbidea aurkitzea
birkokapen, aurre-erretiro, nego-
ziatutako eszedentzia eta abarren
bidez, baina, 500eko kolektibo
handi bat dago konponbide kon-
partitu horren zain. Hor Lagun
Aroren papera ere aipatzekoa da.
Koordinatzen saiatu behar du ino-
ren langabezia ez agortzeko.
Hala ere, hau konpontzeko lanean
ari den jendea eskertu nahi dut. So-
zialki arazo gehien dituzten pertso-
nen egoera konpontzea kotoiaren
proba izango da. Agian, erabaki
politikoak hartu beharko dira eta
horretarako organo indartsuak be-
har dira.
“Gainerako kooperatibek Fagor Taldekoek adina birkokatu izan balute egoera asko hobetuko zen”
Berripaper honek Fagorreko kide
guztiona izan nahi du. Zerbait ko-
mentatu, iradoki, galdetu… gura ba-
duzu, hemen duzu horretarako helbi-
dea:
Lantegien erosketa zein egoe-
ratan dago?
Frantziako lantegiak CEVITAL
enpresak erosi ditu. Euskal He-
rrian, berriz, epailea orain ari da
aztertzen eta aurki izango dugu
behin betiko likidazio-plana. Gero
bost aste izango dira eskaintzak
egiteko.
FEE2 sortzera zoazte. Zerta-
rako?
Bi arlo daude: bat teknikoa eta
bestea soziala. Ikuspuntu tekniko
batetik bazkideak jatorriko koo-
peratiba eduki behar du birkoka-
pena bukatzean itzultzeko. Diru-
mugimenduetarako ere beste koo-
peratiba bat behar dugu, Etxe-
tresnak konkurtso legean dagoe-
lako.
Alde sozialetik begiratuta, une
honetan, prekarioan ari gara la-
nean baina gure bazkideek behar
dute bitartekaritza bat Lagun Ar-
o, Mondragon eta Fagor Taldea-
rekin hitz egiteko. Kolektiboaren
babesa izango duten pertsonak
behar dira hor.
Markaren erabilerari buruz zer
diozu?
Hor abantaila soziala daukagu.
Marka Fagor Taldearena da eta
eroslearekin enpleguari buruz,
denborari buruz eta baldintzei
buruz negoziatu ahal izango du
marka erabiltzeko.
… aurreko orritik
Kasuistika zabala da Etxetresnetako bazkideen artean. Ekain hasierako datuen
arabera, 1461 lagun birkokatu dira, horietako 308 behin betiko egoeran eta
1153 behin-behineko egoeran. Oraindik 434 lagunen egoera bideratu gabe
dago.
Birkokatuta beste kooperatiba batzuetan dauden Etxetresnetako bazkideen
ahotsa entzun nahi izan dugu. Beraien egoeraren berri jasotzeaz gain, koope-
ratibetako euskararen egoeraren neurketa bat ere jaso nahi izan dugu eta
honako hiru galderak egin dizkiegu:
1) Non zenbiltzan eta non zabiltza?
2) Zertan aldatu da zure lan egoera?
3) Eta euskararen erabilerari dagokionez?
Roberto Burgos Torda (Ulma Handling Systems)
1) Gasteizko biltegian nenbilen eta, orain, Ulma
Handling Systemseko biltegian nabil.
2) Denean desberdina da. Gasteizen bizi naiz eta
lehen etxe ondoan lan egiten nuen, orain, berriz,
egunero Oñatira etorri behar izaten dut. Ordute-
gia ere desberdina da. Etxera joaterako 19:00ak
inguru izaten dira. Lanari dagokionez, lehen ka-
mioiak kargatu eta deskargatzen aritzen ginen.
Orain, berriz, pieza txikiekin aritzen naiz. Biltegia
ere txikiagoa da.
3) Arlo horretan aldaketa hoberako izan da. Hemen Gasteizko biltegian baino
euskara gehiago entzuten da eta erabili ere pixka bat gehiago erabiltzen dut. Be-
larria egiten ari da eta hemengo euskalkira ere ohitzen ari naiz.
Ainara Hurtado (Fagor Elektronika)
1) Garagartzatik nator eta orain Fagor Elektronikan egi-
ten dut lan.
2) Lehen pentsatzen nuen lan finkoa neukala eta orain
ziurtasun falta daukat.
3) Bi lekuetan antzera.
Lorea Larrañaga (Elgoibarko Eroski)
1) Lehen Fagor Etxetresnetako Egosketa Negozioan
ari nintzen lanean eta orain Elgoibarko Eroskin, ka-
xan, …
2) Orain ordu gutxiagoz egiten dut lan, eta niretzako
denbora gehiago dut.
3) Orain euskara gehiago erabiltzen dut, bezeroekin
batez ere. Elgoibarren euskaldun asko dago eta eus-
karaz asko egiten dute.
Aingeru Elorz Artetxe (Laboral Kutxa)
1) Fagorren ordezko piezen departamentuen egiten nuen lan, salmenta osteko zerbitzuaren
barnean. Orain, Laboral Kutxako Durangoko sukurtsalean nago.
2) Batez ere txipa aldatu behar. Guztiz diferentea den sektore batean egonda, berriro mundu
berri baten funtzionamendua ikasi behar. Egunetik egunera, gauza berriak ikasten, lehenengo-
tan informazio pila batera jaso eta apurka-apurka asimilatzen joan behar. Profesionalki
erronka berria da.
3) Herri euskaldun baten lan egitea tokatu zait. Beraz, egunero, euskaraz lan egiteko aukera
daukat. Nahiz eta terminologia diferentea izan, euskararen erabilerari dagokionez, ez dut alda-
keta handirik igarri.
Itxaro Vitoria (Arrasateko Eroski)
1) Fagor Etxetresnetako Etxetresna Txikien negozioan, lapikoen muntaketan lan egitetik Eros-
kiko arrandegira pasa naiz.
2) Nire lehengo lanak eta gaur egungoak ez daukate zer ikusirik. Lantegi batetik denda batera
izugarrizko aldea dago. Batez ere, ordutegian eta bezeroekin daukadan tratuan. Okerrena,
niretzat, larunbatetan lan egitea izaten ari da, eta zubirik-eta ez izatea… baita txanoa ere, oso
deserosoa baita.
3) Euskarari dagokionez, aldaketa onerako izan da. Ahozkoan, Minin baino gehiago erabiltzen
dela iruditzen zait. Anekdota bezala, Extremaduratik orain dela gutxi etorri den lankide baten
kasua: euskaraz ez dakien arren, ohiko esamoldeak ikasi eta bezeroekin erabili egiten du. Guk
hiztegitxo bat egin genion laguntza gisa, eta asko saiatzen da.
Iratxe Anitua (Mondragon Eskola Politeknikoa)
1) Nik azken urteetan Fagor Etxetresnetako bulego orokorretan egiten nuen lan, zuzendari-
tzako idazkaria nintzen eta denetarik egiten nuen. MGEPko erosketa sailean birkokatu
naute; zortea izan dut.
2) Orain lan jardun osoa erosketa sailerako lanak egiten pasatzen dut, MGEPen erosketa
saila administrazio sailaren barruan dago eta Fagorreko egitura ez zen horrelakoa. Oso gus-
tura nago Eskolan.
3) Lehen lankideen artean euskaraz egiten genuen, baina, laneko kontuak gaztelaniaz, inge-
lesez, frantsesez… Orain, lankideekin artean euskaraz egiten dugu eta hornitzaile gehiene-
nak ingurukoak direnez, hauekin dugun harreman hizkuntza euskara da.
Laura de la Hoz (Fagor Arrasate)
1) Fagor Etxetresnetako Gasteizko biltegian egiten nuen, lan Pertsonal Sailean, eta orain Fagor
Arrasaten nabil, Pertsonalean administrari lanetan.
2) Arrasaten bizi naiz eta orain ez dut kotxerik hartu behar. Gainera, han bakarrik nengoen de-
partamentuan eta orain ez, asko eskertzen dut hori.
3) Gasteizen oso gutxi erabiltzen zen. Orain asko hitz egiten dut eta konturatzen naiz hobetzen
ari naizela nire maila.
Aurreko alean, 4.ean, Euskal Herria eta euskara hobeto ezagutzeko jokoa jarri nahi genuen martxan. Bi KULTUR KINIELAtan, aurreko
alekoan eta ale honetakoan, plenoa asmatzen dutenen artean bi pertsonendako afari eder bat zozketatuko da.
Erantzun zuzen guztiak eta irabazleen berri hurrengo alean argitaratuko ditugu. Erantzunak [email protected] helbi-
dera bidali behar dira edota bakoitzaren kooperatibako euskara koordinatzaileari eman.
Fagor Taldeko KULTUR KINIELA
Negua Joan da ta
Ruper Ordorika 1
Gipuzkoako hiriburua
Arrasate 1
Zea Mays X Tolosa X
Mocedades 2 Azkoitia 2
Zalduondon
epaitua
Zeledon 1
Piperra
Ezpeleta 1
Alkatea X Donapaleu X
Markitos 2 Bedoña 2
Xorroxin
Baztan 1
Dorre erromatarra
Matxitxako 1
Tutera X Landa X
Leitza 2 Urkulu 2
Trespondeko zubia
13 1
Zoaz pikutara
Dame un higo 1
25 X Que aburrimiento X
3 2 Vete al carajo 2 IZEN
AB
IZEN
AK
KO
OP
ERA
TIB
A
HA
RR
EMA
NET
AN
JA
RTZ
EKO
egin da euskaraz, batez beste, Fagor Taldeko
kooperatiben batzar nagusietan.
NUMERITUE