ARGITARALDIA
1.a 2018ko urtarrila
©Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa
ARGITARATZAILEA
Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate PublikoaIngurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza SailaEusko JaurlaritzaUrkixo zumarkalea 36 - 6. solairua • 48011 [email protected].: 900 15 08 64
DISENUA ETA MAKETAZIOA
dualxj comunicación&diseño
EDUKIA
Ihobek egin du txosten hau, Tecnalia-RESEARCH&INNOVATIONen laguntzaz
Liburu honetako edukiak, edizio honetan, lizentzia honen bidez argitaratzen dira: Aitortza – Ez-komertziala – Eratorritako obrarik gabe, 3.0 Unported, Creative Commons-ena (informazio gehiago: http://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/3.0/deed.es_ES)
3EAEko BEROTEGI-EFEKTUKO GASEN ISURKETEN 2016ko INBENTARIOA
Berotegi-efektuko gasen isurketak (BEG isurketak), CO2 baliokidearen
arabera neurtuta, aurreko urteen maila berean egon dira 2016an. Datuak jasota % 4ko jaitsiera kalkulatu da 2015eko balioekin alderatuta eta, balio absolutuetan, 18,9 milioi tona isuri dira.
Hala, 2005arekin alderatuta1, isurketak % 26 murriztu dira, eta, horrenbestez, 2050erako Klima-Aldaketaren Euskadiko Estrategian ezarritako helburuak lortzeko bidean xedetik pixka bat urrutiago geratu gara. Izan ere, 2030erako isurketak % 40 gutxitzeko helburua ezartzen du egitasmo horrek. 1990eko2 datuekin alderatuta, berriz, % 12 murriztu dira isurketak.
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO BEROTEGI EFEKTUKO GAS-ISURKETEN 2016ko INBENTARIOA
75
105
100
95
90
85
80
75
70
2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 20162015
Espainiako BEG indizea EAEko BEG indizea guztira EBko BEG indizea
BEROTEGI-EFEKTUKO GASEN ISURKETEN EBOLUZIO-TASA EUSKADIN (2016), EUROPAR BATASUNEAN (2015), ETA ESPAINIAN (2016) (%)(2005 = 100)
74
83
ezartzen datuekin alderatuta, berriz, % 12 murriztu dira
1 Euskadiko Klima 2050 estrategiaren zein Europako herrialdeen oinarri-urtea, isurketa lausoen alorreko esfortzuak banatzeari buruzko 406/2009/EE erabakiaren arabera.
2 Kyotoko Protokoloaren arabera, oinarri-urtetzat hartuko dira 1990. urtea (CO2, N
2O eta CH
4-ren isurketarako) eta 1995. urtea (SF
6, HFC, eta PFCen
isurketarako).
Iturria: Guk geuk egina, honako hauen datuetan oinarrituta: Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Hitzarmena (CMNUCC). Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa (MAPAMA).
4
EAEko BEROTEGI-EFEKTUKO GASEN ISURKETEN 2016ko INBENTARIOA
Absortzioei dagokienez, kalkuluen arabera, CO
2-aren finkapena % 1,1 (2010ean) eta % 1,6
(2008an) artekoa izan da. Datuak eskuragarri ditugun azkeneko urtean (2014) % 1,3ko balioa kalkulatu zen.
Azken urteko isurketak baldintzatu ditu sektore guztietan izandako isurketen jaitsierak, garraioaren sektorean izan ezik, bertan igoera bat egon baita.
Isurketen intentsitatea, hau da, BPGd-ren unitate bat ekoizteko sortutako isurketak jaitsi egin dira, % 34 2005ekin alderatuta eta % 51 1990ekin alderatuta. Beraz, gure isurketen intentsitatea Europako batez bestekoaren azpitik dago berriro ere, erosteko ahalmenaren araberaa.
Biztanleko isurketak % 28 jaitsi dira 2005etik eta % 12 1990etik. Hala eta guztiz ere, gure per capita isurketak EB-28ko batez bestekoa baino zertxobait handiagoak dira oraindik ere.
Araututako sektoreetako isurketak, hau da, Europako isurketa-eskubideen salerosketako
«EU-ETS» araudian sartutako sektoreetan egin direnak (energia-sektorea eta energiaren erabilera intentsiboa egiten duten industria-sektoreak, oro har) jaitsi egin dira azken urte honetan, gehienbat isurketa gutxiago eragin direlako energia-ekoizpenean eta altzairugintzan. Beste sektore batzuetan (zementua, finketa eta beira, esaterako), ordea, isurketek gora egin dute. Araudia 2005ean martxan jarri zenetik isurketak % 45 murriztu dira.
Isurketa lausoak, hau da, aurreko araudiaren barnean sartzen ez diren sektoreetakoak (hondakinak, etxebizitzak, zerbitzuak, garraioa, arautu gabeko industria...) igo egin dira azken urtean, batik bat garraioaren sektoreko isurketen igoera dela eta. 2005eko datuekin alderatuta, isurketak % 14 gutxitu dira.
Biztanleko isurketa lausoak EB-28ko batez bestekoa baino pixka bat txikiagoak dira.
Hona hemen isurketen zatirik handiena eragiten duten sektoreen egoeraren eta bilakaeraren laburpen bat3:
3 Txosten honetan isurketak eragiten dituzten sektore nagusien ondorio nagusiak bakarrik laburbilduko ditugu. Herritarrek isurketen egoera eta bilakaera erraz ulertzeko moduko ikuspegia eman nahi dugu. Horregatik, azterketa sinpiflikatu egin dugu, eta, osatu nahi izanez gero, jarraian adierazitako sektore guztien datuak eta informazio xehatua ikusteko aukera dago txostenaren atal nagusian.
BPG bilakaera indizea BEG isurpenen bilakaera indizea guztira Isurpen guztien bilakaeraren indizea BPGren arabera
GUZTIZKO BEG ISURKETEN BILAKAERAREN INDIZEA, EUSKADIKO BPGD-ren ARABERA, 2005ETIK (%)
2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016
+ 11
120
110
100
90
80
70
60-34
-26
Iturria: Guk geuk egina, honako hauen datuetan oinarrituta: Euskal Estatistika Erakundea (EUSTAT).
5EAEko BEROTEGI-EFEKTUKO GASEN ISURKETEN 2016ko INBENTARIOA
Energiaren sektorea
Sektore honek eragiten ditu Euskadiko isurketen % 33.
Azken urte honetan isurketak % 11 jaitsi dira, batik bat sektore elektrikoaren isurketak murriztu direlako. Elektrizitatearen kontsumoa % 5 jaitsi da, gehienbat industriaren eta etxebizitzen beherakadagatik. Elektrizitatearen ekoizpenari dagokionez, behera egin du produkzioak Euskadiko kogenerazio eta ziklo konbinatuko sistemetan, eta inportazioak ere jaitsi egin dira. Gainera, hobetu egin da Estatuan sortutako mix elektrikoa, ikatzezko zentral termikoetako ekoizpena murriztu delako.
2005ekin alderatuta, sektore horretako isurketak % 41 murriztu dira, eta ekoitzitako kWh bakoitzeko isuritako CO
2 txikitu egin da 1990 eta 2005eko
datuekiko (% 56 eta % 43, hurrenez hurren).
Garraioaren sektorea
Sektore honek eragiten ditu isurketen % 32, eta Euskadiko bigarren isurketa-iturri handiena da. Arlo honetan, isurketen % 96 errepideko garraioaren ondoriozkoak dira. Autoek sortzen dituzte isurketa horien % 60 inguru, eta gainerako ia % 40a salgaien garraioak.
Isurketek azken urteotako goranzko joerari eutsi diote, eta % 5 igo dira aurreko urtearekiko. Erregaien kontsumoak Euskadin izandako gorakadan (isurketak salmenten arabera kalkulatzen dira) eragin handia izan dezake autonomia-erkidego mugakideetan txikizkako salmenten gaineko zerga igo izanak. Errepide eta autobideetako erabilera datuek egiaztapen hori berresten dutela dirudi, bideotan egindako kilometro kopurua murriztu edo berdin mantendu baita azken urteotan, salmentek gora egiten duten bitartean.
1990. urteko datuen aldean, bikoiztu egin da salgaiak eta bidaiariak garraiatzearen ondorioz aireratutako gasen kantitatea. Multzo horretan, autoa erabiltzeagatiko eta dieselezko ibilgailu arinetan salgaiak garraiatzeagatiko gas-isurketak hazi dira gehien.
Industriaren sektorea
Sektoreak Euskal Autonomia Erkidegoko isurketen % 21 sortzen du (zuzeneko isurketak), baina kontsumitzen duen elektrizitateari loturiko isurketak hartzen baditugu aintzat (zeharkako isurketak), ehuneko hori % 34raino igotzen da.
Zuzeneko isurketak ez dira apenas aldatu aurreko urtearekin alderatuta (% 0,3 murriztu dira).
2005etik, zuzeneko isurketak % 31 jaitsi dira, eta 1990etik % 49. Hori sektorean gertatu den eraldaketaren eta aldaketa teknologikoaren erakusle da.
Industria-sektorearen eraginkortasuna 63 puntutan hobetu da, BEG/BPGd isurketei dagokienez, 2005. urtearekin alderatuta; izan ere, elektrizitate-kontsumotik eta kogenerazioko berotik eratorritako isurketak egozten bazaizkio, sektore honek % 59 murriztu ditu isurketak eta, aldiz, BPGd industrialaren sorkuntza % 94 hazi da. 1990eko datuekiko, ehuneko 59 puntukoa izan da hobekuntza hori.
Etxebizitzen eta zerbitzuen sektoreak
Etxebizitzen sektoreak eta zerbitzuenak Euskal Autonomia Erkidegoko berotegi-efektuko gasen % 6 eragiten dute (zuzeneko isurketak). Kontsumitzen duten elektrizitateari loturiko isurketak aintzat hartuz gero (zeharkako isurketak), % 16raino igotzen da ehuneko hori.
Zuzeneko isurketak murriztu egin dira 2015ekin alderatuta, gas naturala eta petroliotik eratorritako produktuak gutxiago kontsumitzen baitira bi sektore horietan.
Etxebizitzen sektorearen isurketak % 30 murriztu dira 2005etik, baina 1990ean baino % 4 handiagoak dira. Bestalde, zerbitzuen sektoreko isurketek % 9 eta % 83 egin dute gora 2005 eta 1990etik, hurrenez hurren.
6
EAEko BEROTEGI-EFEKTUKO GASEN ISURKETEN 2016ko INBENTARIOA
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza sektorea
Sektore honek Euskadiko isurketen % 4 eragiten du. Isurketak % 39 murriztu dira 2005etik eta, % 39 ere 1990etik.
Sektore honen jaitsiera hainbat faktorek eragin dute, horien artean, azienda-erroldak behera egin izana, ongarri mineralen murrizketa, arrantza-jardueren beherakada eta nekazaritzan erregai gutxiago erabiltzea.
Hondakinen sektorea
Sektore honek Euskadiko isurketen % 5 eragiten ditu. Isurketa horiek % 26 murriztu dira 2005etik eta, % 17, berriz, 1990etik.
Isurketen murrizketaren atzean hainbat faktore daude, horien artean, isurtze-tasa txikiagoa (etxeetan hondakin gutxiago sortzea, birziklatze-ehunekoak handitzea, zabortegietako aurretratamenduak, errausketa...) eta isurketa lausoen murrizketa, hobekuntzak izan direlako zabortegietako estalduretan eta zabortegiko gasaren errekuntzan.
BEG ISURKETAK GUZTIRA, SEKTOREAREN ARABERA (CO2 baliokidearen milaka tonatan)
Sektorea 1990 2005 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016
Energiaren sektorea4 7.778,0 10.468,3 7.642,8 7.557,9 7.887,4 6.552,3 6.468,6 7.000,5 6.203,8
Industria 7.819,3 5.804,7 5.842,4 4.914,4 4.614,6 4.233,8 4.263,4 4.033,0 4.020,6
Garraioa 2.718,7 5.486,1 5.104,7 5.033,6 5.290,1 5.366,5 5.539,9 5.719,9 5.983,0
Etxebizitzak 629,6 941,5 885,3 770,7 807,9 783,3 711,7 761,3 656,6
Zerbitzuak 223,5 451,1 501,8 484,6 498,5 474,9 457,4 481,4 410,1
Nekazaritza 1.107,5 1.115,7 763,2 747,0 738,9 707,4 681,1 681,7 675,1
Hondakinak 1.100,5 1.237,8 1.079,3 1.061,1 1.073,0 1.013,2 976,1 948,0 916,2
Guztira 21.377,1 25.505,2 21.819,4 20.569,2 20.910,4 19.131,4 19.098,3 19.625,9 18.865,4
4 Energiaren sektoreak barne-eskaera asetzeko barneko eta kanpoko elektrizitate-ekoizpenetik eratorritako isurketak biltzen ditu, kokeari, finketari, zentral elektrikoen barne-kontsumoari eta garraioan galdutakoari dagozkienak barne.
KLIMA 2050 helburua
120
100
80
60
40
20
0
2007 2009 2011 2013 2015 2017 2019 2021 2023 2025 2027 2029 2030
Isurpenen indizea guztira
ISURKETEN BILAKAERA 2050erako KLIMA ALDAKETAREN ESTRATEGIAKO HELBURUEN ARABERA (%)
% -40% 74
2005
Iturria: Guk geuk egina.
7EAEko BEROTEGI-EFEKTUKO GASEN ISURKETEN 2016ko INBENTARIOA
Espainiako BEG indizea EBko BEG indizea EB helburuaEAEko BEG indizea guztira
BEROTEGI-EFEKTUKO GASEN ISURKETEN EBOLUZIO-TASA EUSKADIN (2016), EUROPAR BATASUNEAN (2015), ETA ESPAINIAN (2016) (%)(Kyotoko oinarri-urtea =100)
Kyotokooinarri-urtea
1991 1993 1995 1997 1999 2001 2003 2005 2007 2009 2011 2013 2015 2017 2019 2020
113
160
150
140
130
120
110
100
90
80
70
88
76
80
Iturria: Guk geuk egina, honako hauen datuetan oinarrituta: Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Hitzarmena (CMNUCC). Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa (MAPAMA).
BPG bilakaera indizea BEG isurpenen bilakaera indizea guztira Isurpen guztien bilakaeraren indizea BPGren arabera
BEROTEGI-EFEKTUKO GASEN GUZTIZKO ISURKETAREN BILAKAERAREN INDIZEA, EUSKADIKO BPGd-ren ARABERA, 1990etik (%)
1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016
+ 74
200
180
160
140
120
100
80
60
40
20
0
-51
-12
Iturria: Guk geuk egina, honako hauen datuetan oinarrituta: Euskal Estatistika Erakundea (EUSTAT).
8
EAEko BEROTEGI-EFEKTUKO GASEN ISURKETEN 2016ko INBENTARIOA
BPGd-EAP-ren6 ARABERAKO (EROSTEKO AHALMENAREN PAREKOTASUNEAN) CO2 INDIZEA, EAEn (2016) ETA EB-28ko HERRIALDEETAN (2015) (%). EB-28 = 100
250
200
150
100
50
0
ESP
AIN
IA
EST
ON
IA
ESL
OV
AK
IA
TX
EKIA
R E
RR
EPU
BLI
KA
ALE
MA
NIA
HER
BEH
EREA
K
ITA
LIA
ZIP
RE
PO
LON
IA
GR
EZIA
ERR
ESU
MA
BA
TU
A
LETO
NIA
AU
STR
IA
EAE
2015
BU
LGA
RIA
MA
LTA
EAE
2016
IRLA
ND
A
DA
NIM
AR
KA
ESL
OV
ENIA
LIT
UA
NIA
FRA
NTZ
IA
SUED
IA
KR
OA
ZIA
LUX
ENB
UR
GO
FIN
LAN
DIA
BEL
GIK
A
100
ERR
UM
AN
IA
HU
NG
AR
IA
PO
RT
UG
AL
EB-2
8
8389
t CO
2 / b
izta
nle
20
18
16
14
12
10
8
6
4
2
0
CO2 ISURKETEN RATIOA, EUSKADIKO BIZTANLE BAKOITZEKO (2015 ETA 2016) ETA EB-28ko ESTATUETAKO BIZTANLE BAKOITZEKO (2015)5
ESP
AIN
IA
EST
ON
IA
ESL
OV
AK
IA
TX
EKIA
R E
RR
EPU
BLI
KA
SUED
IA
HER
BEH
EREA
K
ALE
MA
NIA
ITA
LIA
ZIP
RE
PO
LON
IA
DA
NIM
AR
KA
ERR
ESU
MA
BA
TU
A
LETO
NIA
AU
STR
IA
EAE
2015
BU
LGA
RIA
MA
LTA
EAE
2016
IRLA
ND
A
GR
EZIA
ESL
OV
ENIA
LIT
UA
NIA
FRA
NTZ
IA
KR
OA
ZIA
LUX
ENB
UR
GO
FIN
LAN
DIA
BEL
GIK
A
9,0 8,7
ERR
UM
AN
IA
HU
NG
AR
IA
PO
RT
UG
AL
EB-2
8
8,5
5 Aztertutako urteko urtarrilaren 1eko biztanleria-datuak. Europar Batasunaren baitan, asimetria handiak daude biztanleko isuritako berotegi-efektuko gas mailei dagokionez. Hainbat faktorek eragiten dituzte ezberdintasun horiek: ekoizpen-sistemaren egiturak, per capita errentaren mailak, kontsumitutako energia motak, urteko batez besteko tenperatura... Europako informazioa 2015ekoa denez, Euskadiko balio eguneratuenaz gain (2016), 2015ekoa ere eman dugu, konparazio espazial egokia egin ahal izateko.
6 BPGd-EAP: barne produktu gordina (BPGd), erosteko ahalmenaren parekotasunaren arabera (EAP) adierazita.
Iturria: Guk geuk egina, honako hauen datuetan oinarrituta: Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Hitzarmena (CMNUCC). Euskal Estatistika Erakundea (EUSTAT). Europako Estatistika Erakundea (EUROSTAT).
Iturria: Guk geuk egina, honako hauen datuetan oinarrituta: Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Hitzarmena (CMNUCC). Euskal Estatistika Erakundea (EUSTAT). Europako Estatistika Erakundea (EUROSTAT).
9EAEko BEROTEGI-EFEKTUKO GASEN ISURKETEN 2016ko INBENTARIOA
EAEko 2016ko BEG ISURKETAK, EJSNeko (EKONOMIA JARDUEREN SAILKAPEN NAZIONALA) SEKTOREEN ARABERA7
Industria Bizitegia Nekazaritza Energiaren sektorea Garraioa Zerbitzuak Hondakinak
Bizitegia
% 3 (0,7 Mt)
Zerbitzuak
% 3 (0,7 Mt)
Garraioa
% 32 (6,0 Mt)
Hondakinak
% 5 (0,9 Mt)
Energiaren sektorea7
% 33 (6,2 Mt)
Industria
% 21 (4,0 Mt)
Nekazaritza
% 4 (0,7 Mt)
EJSNeko SEKTOREEN8 ARABERAKO BEGen 2016ko ISURKETAK EAEn, ELEKTRIZITATE ETA BEROAREN KONTSUMOTIK ERATORRITAKO ISURKETAK ERE DAGOZKION SEKTOREARI ESLEITUTA
Hondakinak
% 5
Energiaren transformazioa8
% 14
Garraioa
% 31
Nekazaritza
% 4Zerbitzuak
% 8
Industria
% 34
Bizitegia
% 9
Industria Bizitegia Nekazaritza Energiaren transformazioa Garraioa Zerbitzuak Hondakinak
7 Energiaren sektoreak barne-eskaera asebetetzeko barneko eta kanpoko elektrizitate ekoizpenetik eratorritako isurketak biltzen ditu, finketari, zentral elektrikoen barne-kontsumoari eta garraioan galdutakoari dagozkienak barne.
8 Energiaren eraldaketaren sektorean sartu dira finketa-jarduerak, bai eta zentral elektrikoen barne-kontsumoak eta garraioko galerak ere.
Iturria: Guk geuk egina.
Iturria: Guk geuk egina.
10
EAEko BEROTEGI-EFEKTUKO GASEN ISURKETEN 2016ko INBENTARIOA
ISURKETEN BILAKAERAREN INDIZEA, SEKTOREAREN ARABERA (%)(2005 = 100)
2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 20162015
70
91
69
109
59
74
60
120
110
100
90
80
70
60
50
Industria Bizitegia Nekazaritza Energiaren sektorea + inportatutako energia elektrikoa9 Garraioa Zerbitzuak Hondakinak
EAEko ISURKETEN SEKTOREEN ARABERAKO BILAKAERA9, ZIFRA ABSOLUTUETAN
1991Kyotokooinarri-urte
1993 1995 1997 1999 2001 2003 2005 20132009 20112007 2015
14.000.000
12.000.000
10.000.000
8.000.000
6.000.000
4.000.000
2.000.000
0
t CO
2 eq
.
Industria Bizitegia Nekazaritza Energiaren sektorea9 Garraioa Zerbitzuak Hondakinak
9 Energiaren sektoreak barne-eskaera asebetetzeko barneko eta kanpoko elektrizitate ekoizpenetik eratorritako isurketak biltzen ditu, kokeari, finketari, zentral elektrikoen barne-kontsumoari eta garraioan galdutakoari dagozkienak barne.
Iturria: Guk geuk egina.
Iturria: Guk geuk egina.
11EAEko BEROTEGI-EFEKTUKO GASEN ISURKETEN 2016ko INBENTARIOA
Espainia 2030 helburuaEB 2020 helburuaEB-28 Espainia 2020 helburuaEAEEspainia
BEROTEGI-EFEKTUKO GASEN ISURKETA LAUSOEN BILAKAERAREN INDIZEA EUSKADIN (2016), EB-28n (2015), ETA ESPAINIAN (2016) (%)(2005 = 100)
2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2014 2016 2018 2019 20202013 2015 2017 2030
90
105
100
95
90
85
80
75
70
65
86
79
78
70
74
Iturria: Guk geuk egina.
tCO
2/biz
tan
le
16
14
12
10
8
6
4
2
0
BIZTANLEKO ISURKETA LAUSOEN ISURKETA-RATIOA, EAEn (2015 ETA 2016) ETA EB-28n (2015)
ESP
AIN
IA
ESTO
NIA
ESL
OV
AK
IA
TXEK
IAR
ERRE
PUBL
IKA
SUED
IA
HER
BEH
EREA
K
ALE
MA
NIA
ITA
LIA
ZIP
RE
POLO
NIA
DA
NIM
AR
KA
ERR
ESU
MA
BA
TUA
LETO
NIA
AU
STRI
A
EAE
2015
BULG
ARI
A
MA
LTA
EAE
2016
IRLA
ND
A
GR
EZIA
ESLO
VEN
IA
LITU
AN
IA
FRA
NTZ
IA
KR
OA
ZIA
LUX
ENB
UR
GO
FIN
LAN
DIA
BEL
GIK
A
4,93 4,86
ERR
UM
AN
IA
HU
NG
AR
IA
PORT
UG
AL
EB-2
8
4,77
Iturria: Guk geuk egina, honako hauen datuetan oinarrituta: Euskadiko enpresen isurketa-eskubideen salerosketa. UE Emissions Trading System (ETS). Europako Ingurumen Agentzia. Euskal Estatistika Erakundea (EUSTAT). Europako Estatistika Erakundea (EUROSTAT).
Top Related