www.usaelcoco.com.....................................................................................................1.orr.
www.childtopia.com.....................................................................................................2.orr.
http://www.xtec.cat/~jgenover/entrada.htm....................................................3.orr.
http://www.aulapt.org/........................................................................4.orr.
www.usaelcoco.com
Matematikako alor guztiak lantzeko balio du:
1. Arrazonamendua: Zenbakiekin arrazonatzea, zenbakirik gabe arrazonatzea, serieak
jarraitzea, zeinuak eta kriptogramak.
2. Problemak: Nork esan du problemak?, problemak ez dira problemak…
3. Zenbakiak: Zenbakiak asmatu eta zenbakiak bilatu.
4. Kalkuloa: Piramideak eraiki, taula majikoak, serieak jarraitu…
Matematika lantzeko oso ongi dagoela iruditzen zaigu. Pena da, soilik gazteleraz egotea.
www.childtopia.com
Bost hizkuntzatan agertzen da (gaztelania, ingelesa, frantsesa, katalana eta euskara) eta ikasgai
asko landu daitezke bertan. Bederatzi eremutan banatuta dago:
1. Jokoak: Musika, oroimena, hizkuntza, matematikak, abilezia, kreatibitatea eta
behaketa landu daitezke.
2. Eskulanak: Bertan eskulan ezberdinak agertzen dira eta nola egiten diren azaltzen du
pausoz-pauso.
3. Ahozko eta idatzizko ulermena: Bertan ipuinak agertzen dira eta ondoren zuk
aukeratzen duzu ahozko edo idatzizko ulermena landu.
4. Detektibea: Beraiek emandako pertsonaia aurkitu behar duzu, persona eta elementu
asko dauden inguru batean.
5. Ipuinak: Bertan hainbat ipuin klasiko daude aukeratzeko. Aukeratzen duzun ipuina
entzungai duzu.
6. Marrazten ikasi: Hainbat gauza (zuhaitza, autoa, txoria…) marrazten irakasten du
pausoz-pauso.
7. Fitxa hezigarriak: Bertan 3 arlo lantzen dira. Hizkuntza (ordenatu alfabetoaren
arabera, markatu desberdina dena…), matematikak (zatiketak hondarrekin, ekuazioak,
biderketak…) eta azkenik, abilezia (berdinak eta ezberdinak, ebaki eta kolatu…)
Fitxa hauek inprimatu egin daitezke.
8. Zenbakiak idazten ikasi: Hemen eskuin aldean batetik bederatzirarteko zenbakiak
agertzen dira. Zuk horietako bat aukeratutakoak bertan marraztu egiten da.
9. Letrak idazten ikasi: Kaligrafia lantzeko balio du. Letra xeheaz gain, maiuskulak eta
inprentako letra ere lantzeko aukera ematen du.
Lehen Hezkuntzako irakasle eta ikasleei zuzenduta dago.
http://www.xtec.cat/~jgenover/entrada.htm
Gaztelania lantzeko jarduera interaktiboak daude bertan eta bost eremutan daude sailkatuta:
1. Ulermena: Unitateak ordenatu, testuak osatu, testuak eta/edo unitateak erlazionatu,
informazioa diskriminatu…
2. Lexikoa: Hitzen esanahia, hitz polisemikoak, sinonimoak, antonimoak, hiperonimo eta
hiponimoak… lantzen dira bertan.
3. Morfologia: Sustantiboak, adjektiboak, determinanteak…
4. Sintaxia: Puntuazio ikurrak, esaldiaren ordena etab sakontzeko aukera ematen du.
5. Miscelanea: Ortografia, hizkuntza eta dibertsitatea landu daitezke bertan.
Soilik gazteleraz dago. Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza irakasle eta
ikasleei bideratuta dago.
http://www.aulapt.org/
Hezkuntza Berezia, Lehen Hezkuntza, Haur Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasleei bideratutako baliabideen web orria da. Matematika, inguru, ingelesa eta gaztelera lantzeko ariketa bilduma dago.
Gure etorkinzunerako oso tresna baliagarria iruditu zaigu.
Top Related