Departamento de Educación Servicio de Recursos HumanosHezkuntza Departamentua Giza Baliabideen Zerbitzua
APLIKAZIOAREN ARGIBIDEEN AGIRIA
Aplikaziorako sarbidea
Ohar garrantzitsua: aplikazioan sartzeko Internet Explorer nabigatzailea
erabiltzea gomendatzen da.
Navarra.es webguneko fitxan aurkituko duzu eskabidea betetzeko aplikazio
telematikorako sarbidea, beheko irudian lauki urdin batez inguratuta agertzen
den estekan.
Esteka horretan sakatu ondoren mezu bat agertuko da aplikazioan
sartzerakoan “saio” bat sortuko dela ohartaraziz eta, beraz, aplikazioa denbora
jakin batean bakarrik izanen dela aktibo. Aplikazioan lanean ari ez bazara,
denbora hori igarotakoan “saioa” iraungi eginen da eta aplikazioan egindako
lana ezabatu, aldez aurretik gorde ez baduzu. Ondorioz, ez bazara jarraian aritu
behar eta eten luzeren bat egin nahi baduzu, ordura arte sartu dituzun datuak
jasoko dituen zirriborroa gordetzeko gomendatzen dizugu, berriz ere eskabidea
1/19
Departamento de Educación Servicio de Recursos HumanosHezkuntza Departamentua Giza Baliabideen Zerbitzua
betetzeari ekiten diozunean zirriborro horren gainean lan egin dezazun
eskabidea osatu arte.
Onartzeko botoia sakatzean aplikazioan sartuko zara. Aplikazioak lehenik eta
behin erabiliko duzun identifikazio mota aukeratzeko eskatuko dizu.
Sinadura elektronikoa
Sinadura elektronikoa aukeratzen baduzu, ziurtagiri digitala edo eNAN-a izan
beharko duzu. Autentifikazio elementu horietako bat baino ez duzu behar.
eNAN-a eta eNAN irakurgailua badituzu, eNAN-a irakurgailuan sartu behar
duzu programara sartzeko esteka klikatu baino lehenago.
Kasu bietan, jarraian erakusten dizugun pantailaren gisako bat aterako zaizu
aplikazioan. Bertan erabili behar duzun ziurtagiria hautatu beharko duzu. eNAN-
2/19
Departamento de Educación Servicio de Recursos HumanosHezkuntza Departamentua Giza Baliabideen Zerbitzua
a erabili nahi baduzu "AC DNIE 002" hautatu beharko duzu eta FNMTren
ziurtagiria erabili nahi baduzu, "FNMT Clase 2 CA" hautatu beharko duzu.
FNMTren zure ziurtagiria instalatu den segurtasun mailaren arabera, pasahitza
eskatuko zaizu, edo ez. Ikus ezazu orri honetan berean zeintzuk diren
aplikazioa erabiltzeko eskakizunak.
Ziurtagiria erabili beharrean eNAN-a erabili behar baduzu, PINa eskatuko zaizu.
PIN hori gutun-azal itxi batean eman zitzaizun eNAN-a erdietsi zenuenean.
IFZ/IK eta PINa
Kasu honetan, zure IFZ eta Ogasuneko PINa sartu beharko dituzu aplikazioan sartu ahal izateko.
3/19
Departamento de Educación Servicio de Recursos HumanosHezkuntza Departamentua Giza Baliabideen Zerbitzua
Aplikazioan IFZ eta Ogasuneko PINa erabiliz sartu nahi izanez gero, informazio
gehiago lortzeko Interneteko ondoko helbidera jo dezakezu:
http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/3402/Pasahitza-gestionatzea
Eskabidearen zirriborroak
Behin aplikazioak zure kredentzialak egiaztatu dituenean, eskabidea bete ahal
izanen duzu.
Ez da beharrezkoa eskabidea saio bakar batean betetzea. Edozein unetan
sartu ahal izanen zara, eta utzi zenuen tokitik hasita eskabidea betetzen segitu
ahal izanen duzu.
Horretarako, eskabidea betetzera sartzen zarenean, zirriborro bat gorde ahal
izanen duzu.
Geroago, zure eskabidearen hainbat zirriborro izanen dituzu, zuk gorde
bezainbeste. Zirriborro horiek hor gordeko dira beti, zuk igorri zein ez. Une
desberdinetan eskabidea betetzea erraztuko dizuten zirriborroak besterik ez
4/19
Departamento de Educación Servicio de Recursos HumanosHezkuntza Departamentua Giza Baliabideen Zerbitzua
dira eta bakar-bakarrik sinatu eta igortzen diren eskabideak hartuko dira
kontuan.
Eskabidea igortzea
Eskabidea igortzeko, “Eskabidea igorri” botoia sakatu beharko duzu.
Behin eskaera sinatu eta datuak igorrita, ondoko pantaila agertuko zaizu,
egiaztagiria inprima dezazun. Egiaztagiriak zure eskabidea zuzen igorri dela
baieztatzen du.
Gainera, igorritako eskabidea aplikazioaren hasierako orrian aterako zaizu.
Nahi adina eskabide igorri ahal izanen dituzu, baina parte hartzen duzun
kidego bakoitzeko igorritako azkena baino ez da aintzat hartuko.
5/19
Departamento de Educación Servicio de Recursos HumanosHezkuntza Departamentua Giza Baliabideen Zerbitzua
Eskabidea betetzeko jarraibideak
Eskabide formularioa blokeka antolatua dago, eta horietan informazioa
eskatuko zaizu.
Eskabidearen osagai nagusiak1. Bloke bakoitzean laguntza ikono bat aurkituko duzu, galdera-markaren
irudiarekin.
Sagua laguntza ikonoaren gainean jartzean azalpen bat jasoko duzu bete
beharreko informazioaren gainean.
6/19
Departamento de Educación Servicio de Recursos HumanosHezkuntza Departamentua Giza Baliabideen Zerbitzua
2. Elementu editagarria edozein delarik (parte-hartze espezialitatea edo
hizkuntza, edo eskaera mota desberdinak), eskabidearen barnean hura
erabiltzeko ikono berberak erabiltzen dira:
Gehitzea beste elementu bat.
Editatzea (aldatzea) jadanik dagoen elementu bat.
Gordetzea editatzen ari den elementu bat.
Bertan behera uztea elementu baten edizioa.
Ezabatzea elementu bat.
Horrekin guztiarekin ondokoa esan nahi da: irakasleak espezialitatebatzuetan parte hartu nahi duenean eta haiek dauden atalean dagoela
sakatzen badugu beste espezialitate bat gehituko dugu, bainaeskaeren sarreran gaudela ikono bera sakatzen badugu, beste eskaerabat egiten ariko gara.
3. Eskabidearen elementuak goitibeherako koadroetatik hautatuko dira.
1. Zein kidegotan parte hartzen den1. Eskatzaileak kidego batean baino gehiagotan parte har badezake,
goitibeherako koadro bat agertuko da parte hartu nahi duen kidegoa
aukeratu dezan. Kidego bakar batean parte hartzen badu, kidego hori
behar den tokian agertuko da.
2. Eskatzaile bakoitzak parte hartzen duen kidego bakoitzeko ESKABIDE
BAT beteko du.
7/19
Departamento de Educación Servicio de Recursos HumanosHezkuntza Departamentua Giza Baliabideen Zerbitzua
3. Zirriborro bat edo jadanik bidalitako eskabide bat editatzen bada eta ez
bada eskabide berri bat sortzen, parte hartzen den kidegoaren eremua
blokeatuko da eta ez da aldatzerik izanen.
2. Baremoaren berrespenaDeialdi honetan, parte hartutako azken lekualdatze lehiaketan izandako
baremoa berretsiko da, salbu eta eskatzaileak esplizituki kontrakoa
adierazten badu.
Praktiketan dauden funtzionarioei, merezimendurik ekarri behar ez dutenez,
ondoko mezua agertuko zaie
2010-2011 ikasturtetik aurrera (ikasturte hori barne) deitutako lekualdatze
lehiaketetan parte hartu ez duten irakasleei ondoko mezua agertuko zaie:
Aitzitik, irakasleak aipatutako lehiaketetan parte hartu bazuen, atal honetako
informazioa honela agertuko da:
Ez baduzu puntuazioa berrestea nahi eta berriz ere merezimendu GUZTIAK
aurkeztu nahi badituzu, beste atala markatu beharko duzu, ondoko irudian
ikusten den bezala:
8/19
Departamento de Educación Servicio de Recursos HumanosHezkuntza Departamentua Giza Baliabideen Zerbitzua
3. Datu pertsonalakEskatzailearen datu pertsonalak soilik irakurtzeko formatuan erakusten dira
(IFZ, izen-deiturak).
4. Zein espezialitatetan parte hartzen denEskatzaileak espezialitate batean baino gehiagotan lehiatzeko aukera badu,
eskatu nahi dituen espezialitateak aukeratu ahal izanen ditu atal honetan.
Bestelako ekintzak egin baino lehenago, beharrezkoa da zein
espezialitatetan parte hartzen den esatea, datu hori gero beste bloke
batzuetan (lehentasunezko eskubideak, eskaerak, etab.) erabiliko baita.
Pantaila barneko bestelako elementu editagarri bat balitz bezala,
espezialitateak ezabatu, aldatu... daitezke, gorago deskribatutako ikonoen
bitartez. Espezialitateetako bat beste atalen batean erabili bada
(lehentasunezko eskubideak, eskaerak), blokeatuko da eta ez da
ezabatzerik izanen hura erabiltzen duten elementuak ezabatu arte.
9/19
Departamento de Educación Servicio de Recursos HumanosHezkuntza Departamentua Giza Baliabideen Zerbitzua
Bestetik, 37/2014 Foru Dekretuaren arabera, arau horretan adierazitako
baldintzak betetzen dituzten behin-behinekoek borondatez eskatu ahal
izanen dituzte beren oposizioko espezialitateko hizkuntzari dagokion
hizkuntza eskakizuna duten beste espezialitate bateko lanpostuak. Hori dela
eta, parte-hartzaile horiei aukera honen berri ematen duen mezua agertuko
zaie.
Gainera, eskaerak egitean eskatzailearen gaikuntzetakoren bati dagozkion
eskaerak (edo haietatik eratorriak) hautatzen badira, aplikazioak
automatikoki esleitzen dio bere oposizioko espezialitateari dagokion
hizkuntza profila.
10/19
Departamento de Educación Servicio de Recursos HumanosHezkuntza Departamentua Giza Baliabideen Zerbitzua
5. Zein hizkuntzatan parte hartzen denEskatzaileak hizkuntza bat baino gehiagotan lehiatzeko aukera badu, eskatu
nahi dituen hizkuntzak aukeratu ahal izanen ditu atal honetan
(lehentasunezko eskubideetarako zein plaza eskaeretarako).
Pantaila barneko bestelako elementu editagarri bat balitz bezala, hizkuntzak
ezabatu, aldatu... daitezke, gorago deskribatutako ikonoen bitartez.
Hizkuntzetako bat beste atalen batean erabili bada (lehentasunezko
eskubideak, eskaerak), blokeatuko da eta ez da ezabatzerik izanen hura
erabiltzen duten elementuak ezabatu arte.
6. Lehentasunezko eskubideak
Ikastetxea aukeratzeko lehentasunezko eskubidea1. Ikastetxea aukeratzeko lehentasunezko eskubidea baliatu nahi badugu,
klik eginen dugu lehentasunezko eskubide hori adierazten duen laukian:
Orduan, eremu batzuk hedatuko dira lehentasunezko eskubide hori baliadezagun.
Ikastetxea aukeratzeko lehentasunezko eskubidea baliatzen duten eskaerakbloke honetan adieraziko dira.
11/19
Departamento de Educación Servicio de Recursos HumanosHezkuntza Departamentua Giza Baliabideen Zerbitzua
Herria edo eskualdea aukeratzeko lehentasunezko eskubidea1. Herria aukeratzeko lehentasunezko eskubidea baliatu nahi badugu, klik
eginen dugu lehentasunezko eskubide hori adierazten duen laukian:
Orduan, eremu batzuk hedatuko dira lehentasunezko eskubide hori baliadezagun.
2. Bloke honetan hautatuko dira herria (eskubidea herri zehatz baterako
edo herri hori dagoen eskualderako erabiltzen bada) eta eskubide hori
zein kasutan erabiliko den. Gainera, eskubide hori zein espezialitate eta
hizkuntzatan erabiliko den adieraziko da, lehentasun ordenaren arabera,
eta, aukeran, eskatzen ahalko dira ibiltaritza betebeharrarekin (maisu-
maistren kidegorako) eta/edo plaza elebidunaren betebeharrarekin.
3. Plaza eskaerak EZ dira bloke honetan adieraziko, baizik eta gainerako
eskaerekin batera (“Lekualdatze lehiaketako eskaerak” atalean), ondoko
moduan:
a) Herria aukeratzeko lehentasunezko eskubidea erabiltzen
baduzu, lehentasunezko ordenan sartu beharko dituzu herriko
ikastetxe guztiak, edo herria bera, horrela nahi izanez gero.
Gainera, DBHko lehen eta bigarren ikasmailetako lanpostuetarako
plaza erreserbatzeko eskatu baduzu, ziklo hori ematen duten
herriko ikastetxe guztiak idatzi beharko dituzu.
b) Eskualdeko beste herri bat edo batzuk aukeratzeko
lehentasunezko eskubidea erabiltzen dutenek, aukeratu
ditzaketen herrietako ikastetxe guztiak idatzi beharko dituzte,
blokeka (bloke bakoitzean herri bereko ikastetxe guztiak); gisa
12/19
Departamento de Educación Servicio de Recursos HumanosHezkuntza Departamentua Giza Baliabideen Zerbitzua
berean, besterik gabe idatzi ahal izanen dituzte, eta betiere
lehentasun ordenan, eskubide hori aplikatzea nahi duten herrien
kodeak.
c) Aurreko kasu guztietan, espezialitatearen goitibeherako leihoan
"HLE" (gaztelaniaz, DPL) espezialitatea paratu beharko da.
d) Herria aukeratzeko lehentasunezko eskubidea baliatu den
eskaeretan ez dira adieraziko ez espezialitatea ("HLE" aukeratu
delako), ez hizkuntza, ez ibiltaritza, ez elebitasuna, datu horiek
herria edo eskualdea lehentasunez aukeratzeko eskubideari
berari dagokion blokean adierazi direlako. Egiten bada,
aplikazioak akats mezua agertuko du.
13/19
Departamento de Educación Servicio de Recursos HumanosHezkuntza Departamentua Giza Baliabideen Zerbitzua
7. Batera aurkezteko eskubidea 1. Batera aurkezteko eskubidea erabiltzen duten parte-hartzaileek,
eskaeretan, probintzia bateko ikastetxeak eta/edo herriak soilik adierazi
beharko dituzte eta probintzia hori batera aurkeztutakoen taldearendako
berbera izanen da. Ez bada hala egiten, parte-hartzea ezetsitzat joko da.
2. Batera aurkezteko eskubidea erabiltzen duten lehiakideek eskubide hau
eskatzailearekin batera baliatzen duten irakasleen identifikazio datuak
bete beharko dituzte eskabidean. Datu horiek ez badira betetzen edo
gaizki betetzen badira, horrek berekin ekarriko du batera aurkezten
direnen eskabide guztiak bertan behera uztea.
8. Ikastetxe edo herrirako eta espezialitaterako eskaerak1. Ikastetxe bat hautatzeko, lehenbizi, beti hautatu beharko dituzu beste
goitibeherako koadro batzuetan ikastetxea dagoen probintzia eta herria.
2. Eskaeran zehaztu behar diren espezialitateek lau atal dituzte:
a. Espezialitatea bera, dagokion goitibeherako koadroan hautatu
beharko dena.
b. Hizkuntza. Horretarako ere bada goitibeherako koadro bat,
nahitaez bete behar dena eskaera bakoitzean.
c. Ibiltaritza. Maisu-maistren kidegoan ikastetxeak eta herriak
eskatzen direnean adierazi behar da lanpostuak ezaugarri hori
badu; hala bada, laukian klik egin beharko da.
14/19
Departamento de Educación Servicio de Recursos HumanosHezkuntza Departamentua Giza Baliabideen Zerbitzua
d. Plazaren eskakizun eleanitza, halakorik balu.
3. Ikastetxe edo herrirako eskaera guztiak eskabideko bloke berean
adierazi behar dira. Herria edo eskualdea aukeratzeko lehentasunezko
eskubideko eskaera guztiak lehenengo tokian kokatu behar dira,
gainerako eskaeren aurretik. Hori egiten ez bada, zirriborro bat
gordetzen saiatzean edo eskabidea igortzeko prozesua abiatzen den
unean, aplikazioak akats mezua erakutsiko du eta eskatzaileari eskaeren
ordena aldatzeko aginduko dio.
4. Ikastetxerako eskaerek ikastetxeen hizkuntza eredua kontuan hartuko
dute eta, horrenbestez, ez da gaztelaniazko eskaerarik egiten ahalko
soilik euskarazko ikasketak ematen diren ikastetxeetan eta alderantziz.
5. Ikastetxerako edo herrirako eskaerak ondoko goitibeherako koadroak
betez egin beharko dituzu:
Eskaera bakoitzerako nahitaezkoa da herria edo ikastetxea, espezialitatea
eta hizkuntza hautatzea. Hautazkoak izanen dira plaza elebidunen
eskakizuna eta ibiltaritza.
15/19
Departamento de Educación Servicio de Recursos HumanosHezkuntza Departamentua Giza Baliabideen Zerbitzua
Herria eta ikastetxea hautatzen badituzu ulertuko dugu ikastetxerako
eskaera egin duzula. Herria soilik hautatu baduzu ulertuko dugu herrirako
eskaera egin duzula.
Halaber, eskaera berri bat gehitzen ahalko da jada egin diren beste bi
eskaeraren artean. Horretarako beste eskaera bat egin beharko duzu eta
"Ordena" eremuan adierazi eskaera berria zein posiziotan jarri nahi duzun.
6. Postu berezien programetarako eskaerak:
Postu berezien programetarako postuak eskatzeko, programa horiei
dagozkien herria eta ikastetxea aukeratu beharko dira, deialdiko
eranskinetan adierazi bezala. Herri horiek, eskuarki eskualde deitutakoak,
"Herria / Eskualdea"-ri dagokion goitibeherako koadroan aukeratu beharko
dira. Informazioa hurrenkera alfabetikoan dago goitibeherako koadro
horretan. Adibidez, Iruñerria eskualdea eskatu nahi baduzu, goitibeherako
koadroan "Iruñerriko eskualdea" hautatu beharko duzu eta ez "Iruña" (azken
hau herri baterako egiten den eskaera delako eta ez eskualderako).
16/19
Departamento de Educación Servicio de Recursos HumanosHezkuntza Departamentua Giza Baliabideen Zerbitzua
“Entzumena eta Hizkuntza Eskualdean” edo “Gutxiengo Kulturalak”
espezialitateak eskatuz gero, nahitaez ESKUALDEari eta ez herriari
loturikoak direnez, herria hautatzen duten eskatzaileei espezialitate
horietarako eskualdea hautatu behar dela dioen oharra agertuko zaie
eskaera grabatzen saiatzen direnean, eta aplikazioak eskaera
gordetzea galaraziko die destino egokia aukeratzen ez duten bitartean.
7. Eskaeren atalean lehenengo 10ak baino ez dira erakusten; eskaera
gehiago egin badira “ezkutuan” gelditzen dira. Horiek bistaratzeko
eskaeren ataleko hurrengo orrialdera pasatu behar da. Horretarako, atal
horretan bertan, batetik bestera nabigatzeko balio duen orrialde
markatzaile bat dago. Irudian ikus daitekeenez, 11 eskaera egin dira
(ikusi lauki gorria) baina lehenengo 10ak baino ez dira erakusten (ikusi
biribil gorria).
17/19
Departamento de Educación Servicio de Recursos HumanosHezkuntza Departamentua Giza Baliabideen Zerbitzua
Orrialde batetik bestera nabigatzeko markatzailea behe aldeko eskuin
izkinan dago (ikusi biribil berdea), baina gerta liteke erregistratutako
datuen tamainagatik markatzailea argi ez ikustea; ongi ikusteko korritze
barra (ikusi lauki urdina) erabili behar da.
Hurrengo irudian orrialde markatzailea ikus daiteke, korritze-barra
erabiliz erabat ikusarazi ondoren.
Irudian lauki gorri batez inguratuta dago orrialde markatzailea: eskaerak
erregistratzeko erabilitako orrialde kopurua erakusten du (adibidez, 2);
18/19
Departamento de Educación Servicio de Recursos HumanosHezkuntza Departamentua Giza Baliabideen Zerbitzua
beltzez agertzen da unean uneko orrialdea eta gorriz gainerako
orrialdeak. Orrialde batetik bestera mugitzeko nahikoa da nahi dugun
orrialdea adierazten duen zenbakia sakatzea.
8. Aldez aurretik behin betiko destinoa lortu eta behin-behineko destinoan
dauden funtzionarioek, beraien eskaerak sartu ondoren, eskabideko
azken blokean idatzi beharko dute deialdi honetan zerrendaturiko
espezialitateetako zeintzuetan dauden gaituak, espezialitate horiek
kontuan hartuak izan daitezen Nafarroako Foru Komunitatean
ikastetxerako eta espezialitaterako destinoa ofizioz esleitzeko orduan.
19/19
Top Related