LA ALIMENTACIÓN ANIMAL EN EL SIGLO XXI
1
2. BA AL DAGO PENTSU MOTA BAT BAINO
GEHIAGO?
3. ZEINTZUK DIRA PENTSUAREN
LEHENGAIAK EDO OSAGAIAK?
ANIMALIEN ELIKADURA:
“KONTSUMITZAILEARENTZAT
ERABAT EZEZAGUN”
Noiz edo noiz, berriak entzutean edo
kontsumitzaileei galdetzean, lagunartean
honelako esaldiak entzuten ditugu: “zer
dute pentsuek?, “zerez egiten dituzte
pentsuak?” "eskuz egiten dira”, “ia
mekanizatu gabeko industria da" eta
antzekoak. Kontsumitzaileak ez daki nola
funtzionatzen duen pentsuen ekoizpen
industriak eta ez ditu ezagutzen bertan
egiten diren produktuen berezitasunak.
Zalantza horiek argitzeko, oso modu
errazean azalduko ditugu pentsuen
inguruan ezagutu beharreko alderdi
nagusiak.
1. ZER DA PENTSU KONPOSATUA?
Pentsua “animalientzako elikagaia da",
lehengaien nahasketa (landare edota
animalia edota mineral jatorrikoak).
Lehengai horiek eralda daitezke
animalientzako elikagai nutritiboa eta
osasungarria osatzeko.
Bai, pentsu konposatuak bi motakoak izan
daitezke:
� Osoak: animaliak beharrezkoak
dituen nutriente guztiak eskaintzen
dituzten osagaien konbinazioa dira.
Normalean hegaztiak eta txerriak
elikatzeko erabiltzen dira.
� Osagarriak edo nukleoak: Beste
lehengai batzuekin konbinatzeko
formulatutakoak dira. Bazkarekin
nahasten diren pentsuak zaldiak
eta hausnarkariak elikatzeko
erabiltzen dira maiz.
Halaber, pentsu konposatuak sendagai-
pentsuak izan daitezke. Hainbat
nahasmendu dituzten animaliak tratatzeko
formulatutakoak dira, eta sendagaia
pentsu horien bidez ematen zaie. Sendagai
pentsuak egiteko administrazioaren
baimena behar da eta horiek erabiltzeko
albaitariaren agindua.
Batik bat laboreak dira pentsua osatzen
duten lehengaiak: artoa, garagarra eta
garia. Pentsuaren % 50-60 osatzen dute.
Hurrengo osagai nagusia oleaginosoak dira,
soja batik bat. Horiek pentsuaren % 14
osatzen dute.
LA ALIMENTACIÓN ANIMAL EN EL SIGLO XXI
2
4. PENTSU FABRIKA BATEAN ZEIN
PROZESU GAUZATZEN DIRA?
Taula honetan pentsua osatzen duten
lehengai nagusien koadroa duzue:
Lehengai nagusiak
Labore-aleak
Artoa, garagarra, garia, oloa,
basartoa, tritikalea eta abar.
Proteaginosoak Kotoi hazia, kakahuetea, ilarra,
ekilorea, soja, koltza, palmistea eta
abar
Zuntz-
elikagaiak
Alpapa, erremolatxa-orea, lastoa,
soja-mintza, olo-mintza, ekilore-
mintza, eta abar.
Esnekiak Esne-gazura
Koipeak Melazak eta landare-olioak
Koproduktuak Zahiak, glutena, erremolatxa-orea, eta
abar.
Gehigarriak Mineralak, bitaminak,
kontserbagarriak, entzimak eta abar.
Jarraian pentsuaren ekoizpeneko
prozesuak zerrendatzen dira. Laburki
adierazi dugu prozesua zertan datzan, eta
ekipoaren edo makinariaren argazkiak jarri
ditugu.
LA ALIMENTACIÓN ANIMAL EN EL SIGLO XXI
3
ISURBIDEAN LEHENGAIAK JASOTZEA:
Normalean kamioetan iristen dira lehengaiak
fabrikara.
Bi garraio mota bereizten dira:
• Ontziratu gabea: laboreak, taloak eta
likidoak: koipeak, melazak,
antioxidatzaileak eta abar.
• Zakuetan edo “big-bag” direlakoetan:
esprai esnea, gazura, zuzentzaileak
eta abar.
Lehengaiak isurbideetan hustu aurretik,
kamioi bakoitzeko lagin adierazgarria hartzen
da eta analisiak egiten dira azken produktuan
eragina izan dezaketen elikagaien
segurtasuneko parametroak aintzat hartuta
(mikotoxinak, metal astunak…).
Lehengaiak hustean, begiz egiaztatzen dira
zein egoeratan dauden ikusteko, eta
berariazko pisua eta hezetasuna aztertzen
dira.
2. argazkian isurbidearen sareta ikusten da.
Sareta horrek ekidin egiten du lehengaiak
biltegiratze zuloetara material kaltegarriak
sartzea (harriak, plastikoak eta abar).
Lehengaiak isurbidean hustu ondoren,
biltegiratze zuloetara eramaten dira upelen
bidez.
Zakuratutako lehengaiak (mineralak,
bitaminak eta abar) palletetan biltegiratzen
dira xede horretarako biltegietan.
1. argazkia: lehengaiak isurbidean husten
2. argazkia: isurbidearen sareta
3. argazkia: lehengai likidoak biltegiratzeko
zuloak
LA ALIMENTACIÓN ANIMAL EN EL SIGLO XXI
4
EHOTALDIA
Pentsuak egiteko lehengaiek izaten duten
lehengo prozesatzea izaten da. Errotarekin
pentsuen aurkezpenaren (irina edo pikorra)
araberako granulometria egokia lortzen da,
tamainari zein itxurari dagokionez.
Lehengaiak 2-10 mm-ra ehotzen dira mailu-
erroten bidez. Ehotze tamaina pentsuaren
kontsumoaren araberakoa izaten da. Pentsua
irin moduan kontsumituko bada, tamaina
handi xamarrean ehotzen da; izan ere, irin
fina hauts-itxurakoa izaten da eta ez da oso
atsegina izaten. Pikordun eran kontsumituko
bada, berriz, gehiago ehotzen da pikortatzea
errazteko.
Eho ondoren, lehengaiak itxaron-toberara
eramaten dira eta gero pisatu eta dosifikatu
egiten dira gainerako osagaiekin batera.
4. argazkia: mailu-errota
5. argazkia: errotaren bahea
6. argazkia: mailu-errota
LA ALIMENTACIÓN ANIMAL EN EL SIGLO XXI
5
DOSIFIKATZEA
Etapa honetan nahasketan gehituko den
lehengai bakoitza pisatu egiten da,
proportzioa egokia izango dela ziurtatzeko.
7. argazkia: dosifikagailuak
8. argazkia: dosifikagailu txikiak
LA ALIMENTACIÓN ANIMAL EN EL SIGLO XXI
6
NAHASKETA
Prozesu hau ezinbestekoa da pentsu
konposatuak egiteko.
Pentsua osatzen duten lehengaiak
homogeneizatzea helburu duen egokitzapena
da.
Ehotako eta partzialki aurrenahasitako
lehengaiak nahasgailuan husten dira. Bertan 30
segundoren ondoren, lehengai likidoak
txertatzen zaizkie eta zuzentzaileak gehitzen
zaizkie.
Osagaiak normalean nahasgailu horizontalean
nahasten dira 3-5 minutuz.
9. argazkia: nahasgailu horizontala
10. argazkia: nahasgailuaren palak
11. argazkia: nahasgailuaren barnealdea
LA ALIMENTACIÓN ANIMAL EN EL SIGLO XXI
7
PIKORTATZEA
Pikortatzea prozesu mekanikoa da eta hainbat
indarrek bat egiten dute, besteak beste, igurzketak,
presioak, estrusioak, bai eta lehengaiaren hainbat
ezaugarri eraldatzen duen tenperatura gorakadak
eta pikor edo pellets gisa geratzen diren partikulen
metaketak ere.
Pikorren tamaina erabilitako trokelaren araberakoa
izaten da. Pentsuaren norakoaren arabera,
trokelaren diametroa 2-10 mm-koa izaten da, eta
pentsuaren ibilbidea trokelaren barruan 2,5-5 cm-
koa. Ibilbidea zenbat eta luzeagoa izan, orduan eta
pikor gogorragoak lortzen dira.
12. argazkia: pikortatzailea
13. argazkia: pikortatzailearen trokela
14. argazkia: pikortatzailea
LA ALIMENTACIÓN ANIMAL EN EL SIGLO XXI
8
HOZKAILUA
Hozkailuaren zeregina da, pikorta hobeto
kontserbatzeko, hezetasuna eta tenperatura
murriztea.
15. argazkia: hozkailua
AZKEN PRODUKTUA BILTEGIRATZEA
Pentsu konposatua egin ondoren, zulo ezberdinetan
gorde behar da. Zulo bakoitza pentsu mota
bakoitzerako izaten da. Pentsua zakuratuta edo
ontziratu gabe merkaturatzen da.
Ontziratu gabeko pentsua tobera-kamioietan
garraiatzen da abere ustiategietara.
16. argazkia: pentsua zakuratzeko makina
17. argazkia: ontziratu gabeko pentsua zamatzen
LA ALIMENTACIÓN ANIMAL EN EL SIGLO XXI
9
5. ZEIN KONTROL GAUZATZEN DIRA PENTSUA
KALTEGARRIA EZ DELA ZIURTATZEKO?
Pentsu fabrikek, giza elikagaien industriak
bezalaxe, Arriskuei eta Kontrolgune
kritikoei buruzko sistema (APPCC)
deitutako autokontrol sistema ezarri behar
dute. Sistema horren bidez pentsua
ekoiztean gerta litezkeen arriskuak
antzeman daitezke, eta prebentzio
neurriak eta neurri zuzentzaileak ezartzen
dira arriskuok ekiditeko eta pentsuak
elikagaien segurtasunari buruzko legedia
betetzen duela ziurtatzeko.
Sistema horren bidez trazabilitatea,
garbiketa, izurrien kontrola eta
hornitzaileak (lehengaien analisia,
produktuaren fitxa teknikoak) kontrolatzen
dira, pentsuen analisiak egiten dira eta
beste. Sistemaren eraginkortasuna eta
onespena administrazioko kontrol
ofizialeko zerbitzuek egiaztatzen dute.
Top Related