KANPO ALDAGAIAK
1. Baliabide informatikoen eta
tokien erabilgarritasuna
berrikuntzen garapenerako
2. Erakunde eta lanbideen aldetik
berrikuntzaren errekonozimendua
BALIABIDE INFORMATIKOEN ETA TOKIEN ERABILGARRITASUNA BERRIKUNTZEN GARAPENERAKO Ikastetxe gehienetan ditugun baliabide informatikoa k eta
hauek erabiltzeko ditugun eremuak ez dira nahikoak
datorkigun (iritsi den) aldaketari aurre egiteko. I rakasle
guztiak IKTetan gaitu nahi badira eta teknologia be rriak
bultzatu, zaila izango zaigu aurrera egitea gaur eg ungo
ekipamenduarekin. “Ordenadoreak ez dabiltza, konexi oa
erori da, oso mantso dabil...” bezalakoak dira egun ero
entzuten ditugunak informatika gelara joaten gareno k. Oso
ongi dago gure ikasleak bizi beharko duten gizarter ako
prestatzea baina askotan benetan zaila da. Aportazi o
ekonomikoak handiagoa izan beharko du indar handiz eta
abiadura handiagoz inguratzen gaituen mundu berri h oni
aurre egiteko.
ERAKUNDE ETA LANBIDEEN ALDETIK BERRIKUNTZAREN ERREKONOZIMENDUA Edozein berrikuntza egiteko erakundeen laguntza
beharrezkoa bada, IKTen sarrerarako ohikoak (berrik untza
ohikoa?) baino indar handiagoak behar dira, berri-b erria
baita eta egun batetik bestera aldaketak eta aurrer apenak
egoten direlako. Gure kasuan Hezkuntza Sailak, diru sarrera
handiak egin beharko lituzke eskola eta institutuet an
irakasleak prestatu ahal izateko, ikasten dituzten gauzetan
aritzeko denbora izateko eta ekipamenduak erosi, ma ntendu
eta berriztatzeko. Irakasleok eguneroko lanean sart uta
gaudenean IKTei ematen diegu “soberan” daukagun
denbora, eta horrela gauzak ateratzen dira, baina a skoz
hobeto aterako izango lirateke honetarako ordu gehi ago
eskainiko balituzte .
BARNE ALDAGAIAK
1. Zuzendaritza taldearen
babesa
2. Irakasleak motibatu
3. Irakasle taldearen ardura eta
ekimena
4. Curriculuma lantzeko
koordinazioa bultzatu
5. IKTak zeharkako tresna bezala
programazioetan sartu
6. Lankidetzako ikaskuntza
7. Lankidetza proiektu
telematikoak: Etwining
8. Irakasleen formakuntza
ZUZENDARITZA TALDEAREN BABESA ETA LIDERGOA Zuzendaritza taldearen babesa aldagai garrantzitsue netariko
bat dela esan dezakegu. Berrikuntza planak onartzea rekin
aurrerapausu bat badaukagu ere, proiektuaren aldeko jarrera
argia eta jarraipena ezinbestekoa da apurka-apurka
desagertzea nahi ez badugu. Zuzendaritza taldeak z entroko
berrikuntzaren motorea izan behar du, diseinua eta jarrraipena
bere eskutan baitago.
Batzuetan, IKTei buruzko ezagutza ezak arazo bat so rtzen du:
berrikuntzaren lan osoa IKTen adituengan uzten da, honek
teknologiako ezagutza handiak izan ditzake baina es kolako
antolaketari buruzko gutxi, edo ez dauka erabakiak hartzeko
gaitasunik. Zuzendaritza taldeek argi eduki behar d ute IKTen
ezarketa beste berrikuntza planak bezalakoa dela, e rabakiak
hartuz, eta lanak banatuz eta jarraituz. IKTetako a dituak
zuzendaritza taldea aholkatu behar du baina lana et a are
gutxiago erabakiak ezin dira soilik bere eskuetan u tzi behar
IRAKASLEAK MOTIBATU
Argi dago IKTetako tresnak eta baliabideak berriak direla gure
hezkuntza sisteman. Ikasi ditugunak gustukoak ditug ulako izan
da eta beste irakasle askok ez dute hauetara hurbil du ere egin
nahi. Beldurra izaten da tresna hauek erabiltzeari uko egiteko
arrazoirik nagusiena eta honekin amaitzeko modurik onena
motibatzea da. Nola motiba daitezke irakasleak tres na berri
hauek erabil ditzaten?
1. Zer dagoen erakutsiz: Askotan gai honen inguruko
ezjakintasuna handia da eta jende askok zer dagoen ere ez
daki. Badakite pauso bat aurrera eman behar dutela baina ez
dakite nondik hasi. Horregatik, askotan, bultzada t xiki bat behar
dute animatzeko, norbaiten laguntza eskertzen dute eta
pertsona honen edo hauen arrimuan hasierako beldur hori
pixkanaka-pixkanaka desagertuz doa.
2. Beraiek ere tresna hauek erabiltzeko gai direla ikustarazi:
“nik ez dakit hori nola egin behar den”, “ikasleek nik baino
gehiago dakite”, “hau egiteko denbora asko behar da eta nik ez
dut”... irakasleengandik honelakoak jasotzea ohikoa da. Egia
da, ikasleek ordenadorea asko maneiatzen dutela bai na beti
gauza konkretu batzuk erabiltzeko, messengerra, tue ntia... ez
guk irakats diezazkiekegun tresnak. Praktika pixka batekin
ezagutu eta erabiltzeko gai izango dira eta ikaslee i gauza
berriak erakutsiz berehala erakarriko dituzte.
3. Aurreko pauso hau gainditu dutenean, hau da, ari ketaren bat,
jardueraren bat antolatu dutenean, IKTak erabiliz e ta beraien
ikasleekin praktikara eramaten duten momentuan, ber aien
“ezintasun” sentsazio hori desagertuko da eta nolab ait
“asmatu” dutela ikusiko dute, batez ere bi arrazoir engatik
a) Beraien ustez egin ezin zuten hori gauzatu d elako.
b) Konturatu gabe, ziurrenik, ikasleengana gehi ago hurbildu
direlako eta, gainera, hauek gusturago arituko dire lako lanean.
IRAKASLE TALDEAREN ARDURA ETA EKIMENA
Askotan norbait guregana hurbiltzeko zain egoten ga ra zerbait
egiten hasteko. Ez gara konturatzen nahikoa dela la nerako
gogo pixka bat izatea. Inguruan ditugun hainbat bal iabideri ez
diogu kasurik ere egiten. Nahikoa da gutako norbait ek
ikastaroren bat egina edukitzea edo IKTen inguruan zaletua
izatea hemendik abiatzeko. Zergatik egon behar dugu beti
besteek egingo dutenaren zain? Gutako bakoitzak dak igun
gutxi hori elkartuz gauza handiak egin ditzakegu et a bertan
daukagun ikaskuntza-irakaskuntza modu berri honi be ste gogo
batekin egin ahal izango diogu aurre.
Irakasleok izan ditzakegun ezagutza desberdin horie n inguruan
biltzean, gai desberdinak jorratu eta hainbat arlo garatu
ditzakegu. Elkarlanak, borondatez egina denean gain era, asko
eskaini diezaioke bai gutako bakoitzari baita gure inguruan
nondik hasi behar duten ere ez dakitenei.
IRAKASLEEN FORMAKUNTZA
IKTak gure eskolan sartuz joan dira azken urteotan eta
irakasleen inplikazio prozesua oso desberdina izan dela ikusi
dugu.
Ikastetxeak ekipo informatikoz hornitu eta IKT
dinamizatzailearen perfila sortu ondoren, hurrengo pausoa,
zalantza izpirik gabe, tresna hauek modu egokian er abili ahal
izateko irakaslegoaren formakuntza izango litzateke .
Egoera honetarako hainbat aldagai hartu behar ditug u kontuan:
formakuntza pertsonala, motibazioarekin oso lotuta dagoena
eta ikastetxean antolatutakoa, eta erakunde-babesa.
Formakuntza hau hiru ildotatik bideratzen ari da ik astetxeetan:
1. Erakundeek, bakarkako nahiz irakasle taldeentzak o on line
eta presentzialak diren ikastaroak eskainiz urteak daramatzate.
2. Berritzeguneetatik ere formakuntza saioak egiten dituzte.
3. Ikastetxeetan eta IKT dinamizatzaileen bidez, le henbailehen
eta derrigorrez egin behar den zerbait bezala plant eatzen ari da.
Ikastetxean antolatzen den formakuntzan kontuan har tzeko
gauzarik garrantzitsuena talde bat garenaren hausna rketa da
eta ez ditugula irakasleak eta ikasleak banatu beha r, baizik eta
teknologia berriak menderatzen duen jende taldea et a gehiegi
kontrolatzen ez dituztenak. Horregatik, lehenengo t aldekoek
besteen ondoan egon behar dute arazoak konpontzeko eta
behar denean, motibatzeko.
Ikastetxean egiten den formakuntzak argi eduki beha r ditu
datak, ordutegiak, taldeak, gaiak, dinamizatzen dit uzten taldeak,
etab. Urteko plana eta azken memoria batek hurrengo
ikasturterako birpasatu behar diren puntuak erakuts iko ditu eta
hortik aurrera hasiko gara datorren ikasturteari be gira plan
berri bat antolatzen.
CURRICULUMA LANTZEKO KOORDINAZIOA BULTZATU
Aurreko bi atalak lantzen badira eta hauetan indarr a jartzen bada ez
dugu beti bezala administrazioaren zain egon behar hainbat proiektu
martxan jartzeko. Askotan, aitzakia azpiegitura fal ta izaten da; egia
da ordenadorerik gabe, toki aproposik gabe eta hain bat gauzarik
gabe zaila dela lan berri hau aurrera ateratzea; ha la ere, ez dadila
oztopoa izan gure lanari ekiteko.
Programazio berriak aberastu ahal izatea IKTek eske intzen dituzten
baliabideekin opari bat izan daiteke. Zergatik? Nol abait, hezkuntza
eguneratzen ari garelako eta gure ikasleak ere bizi diren garaian
hainbat gauza egin ahal izateko gaitu ditzakegulako . Zertarako balio
du guk ikasleei nola hitz egin behar duten esatea, gero ez baditugu
egoera horretan jartzen? Logikoagoa al da hainbat g auza buruz
jakinaraztea, informazioa nola bilatu erakutsi eta erabiltzeko moduan
bideratzea baino?
Ez litzateke gaizki egongo arlo desberdinetako irak asleek beraien
lana antolatzean metodologia berriei tartea eskaint zea eta aldi
berean, arlo guztietako irakasleek ikasleek hainbat gauza nola egin
behar dituzten erabakitzea. Baina hau hurrengo punt uan izango da.
IKT-AK ZEHARKAKO TRESNA BEZALA PROGRAMAZIOETAN SARTU
Ikastetxeetan, IKTen erabilera curriculumaren zehar -lerroetan
bultzatzeko, arlo eta etapa guztietan txertatzea de rrigorrezkoa
da, bereziki ikasleekin lantzen diren jardueretan b aita hauekin
zuzenean erlazionatzen ez direnekin ere (antolaketa ,
kudeaketa...)
IKTak programazioetan txertatuko bagenitu, modu ant olatuan
eta sistematikoki erabiliko genituzke; honela, bat-
batekotasunari eta sor daitezkeen aitzakiei ez geni eke tarterik
utziko ezta lan egiteko modu hau baztertuko ere. IK Tak ikasteko
eduki bat bezala eta erabiltzeko baliabide gisa pro gramazioan
txertatzean ongi pentsatu behar da eta antolatu noi z, nola, non
erabili eta zertarako.
LANKIDETZAKO IKASKUNTZA
Lankidetza ikaskuntzan, proposatzen ditugun ekintze tan
ikasleen arteko laguntza behar-beharrezkoa da. Ikas leak
norbere ikaskuntza eta emaitzak hobetu nahi ditu, b aita
ikaskideenak ere, hauxe da metologia honen oinarri a.
Ikaskuntza ikuspegi honetatik aurrera eraman nahi b adugu ezin
ditugu IKTek eskeintzen dizkiguten baliabideak bazt ertu.
Informazioa eskuratu, eraldatu, trukatu eta erabilt zeko
internetek ematen diguna ezin hobea da; dokumentu
elkartuetan lan egiteko eta problemen ebazpenetan e rabaki
adostuak hartzeko aukera dugu eta posta elektroniko a, txat
gelak, foroak,... hauen guztien bidez pertsonen ar teko
komunikazioa garatzea, eztabaidatzea eta elkarren a rteko
elkarrizketak sortzea ahalbideratzen du.
LANKIDETZA PROIEKTU TELEMATIKOAK: ETWINING IKTen erabilerarekin batera, LANKIDETZA PROIEKTU
TELEMATIKOAK erabil daitezke. Zalantzarik gabe, cur riculumak
bideratzen duen ildotik jarraitzeko eta hau jorratz eko tresna
paregabeak dira. Hauen bidez, ikasleek hainbat gait asun
lantzen dituzte: hizkuntza komunikaziorako gaitasun a, ikasten
ikastekoa eta nola ez, gaitasun digitala. Proiektu hauen arteko
bat aukeratzekotan Etwining aukeratuko genuke.
ETwinning proiektua eskolen arteko senidetzeak sust atzea
helburu duen ekimena da eta Europako herri desberdi netako bi
ikastetxe edo bi baino gehiagoren arteko elkarlanek o
proiektuak garatzea partaideek aldez aurretik adost utako
edozein gairen inguruan da bere helburua.
Programaren helburua, Europar Batasunak bere herrit arrak
oinarrizko gaitasunetan formatzeko duen beharrari e rantzutea
da, hezkuntza-arloko eske horri erantzutea:
- Gaitasun komunikatibo linguistikoa
- Gaitasun matematikoa
- Mundu fisikoaren ezagutza gaitasuna eta harekin
elkarreraginean aritzekoa
- Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala
- Ikasten ikasteko gaitasuna
- Gaitasun soziala eta jendetasuna
- Autonomia eta ekimen personala
- Gaitasun kulturala eta artistikoa
Eta abiapuntu honetatik, eTwinning estuki erlaziona tuta dauden
hiru ardatz nagusitan egituratuta dago:
1. Dimentsio europarra
2. IKTen erabilera
3. Elkarlana
Top Related