7.GAIA.
LURRAREN KANPOKO DINAMIKA
1. HARRIEN METEORIZAZIOA. AGENTE ATMOSFERIKOAK.
Meteorizazioa agente atmosferikoek eragindako prozesu multzoa da, eta harriak zatikatu eta sakabanatu egiten ditu. Klastoak:edozein tamainatako,konposiziotako eta jatorritako harri zatiak Agente atmosferikoek meteorizazioa eragiten dute:
Euriak eta elurrak(hezetasuna) harriak bustitzen dituzte eta harriek sortutako mineral batzuk disolbatzen dira.
Tenperatura-aldaketek harrien dilatazioa eta uzkurdura eragiten dituzte. Honen ondorioz , bolumen aldaketa gertatzen da eta harriak zartatu egin daitezke.
Gelifrakzioak (ura izozteak) harriak hausten ditu. Ura harrien arrakaletan sartzen da, gero ura izoztean presio handiak sortzen dira harrien barruan eta hautsi egiten dira.
Non da eraginkorragoa meteorizazioa?
Tenperatura-aldaketak maiz eta oso bat batekoak diren lekuetan. Oso klima hotzeko lekuetan Atmosfera kutsatutako lekuetan, euri azidoa sortzen baita.
2. METEORIZAZIOPROZESUAK
METEORIZAZIO MOTA Meteorizazio mekanikoa Harria indarraren edo presioaren ondorioz apurtzen denean gertatzen da. Ohikoa da tenperatura aldaketa handiak dituzten lekuetan, esate baterako, basamortuetan. Meteorizazio mekanikoa eragiten duten prozesuak dira:
Gelifrakzioa. Ura izozteak harrietan eragindako esfortzuen ondorioz harriak zatikatu egiten dira
Kolpeak.Harriakerortzen diren beste harri batzuekin talka egitearen ondorioz apurtu egin daitezke.
Meteorizazio kimikoa Harriak osatzen dituzten mineralak zenbait erreakzio kimikoren eraginez aldatzen dira, eta horren eraginez, harriak zatikatu egiten dira.Ohikoa da leku hezeetan, adibidez, oihanetan.
Meteorizazio biologikoa
Izaki bizidunek eragindakoa, adibidez, sustraiak harrien artean sartzen dira eta harriak zatikatu egiten dituzte.
METEORIZAZIO ERAGINA DUTEN FAKTOREAK Tenperatura - Tenperatura altuek erreakzio kimikoak gertatzea eragiten dute giroa hezea eta ura badago, hots, meteorizazio kimikoak
- Tenperatura-aldaketa asko dagoenean erraz gertatzen dira meteorizazio mekanikoak Hezetasuna
- Giro hezeetanmeteorizazio kimikoko erreakzioak gertatzen dira. - Giro hezeetan eta beroetan meteorizazio kimikoa eta biologikoa gertatzen dira. - Giro lehorretan eta hotzetan meteorizazio mekanikoa gertatzen da.
3. ERLIEBEAREN MODELAKETA. AGENTE GEOLOGIKOAK.
Erliebe deritze lurrazalean ikusten ditugun paisaiaren formei, hala nola, mendiei, ordokiei ,itsaslabarrei,hondartzei eta abarrei. Agente geologikoakpaisaiak modu naturalean modelatzen dituzten makinak dira. Urak, haizeak eta izotzak erliebea osatzen duten harriak, higatzen,hausten edo garraiatzen dituzte. Hauek dira erliebea modelatzen duten prozesuak:
Meteorizazioa.Aire zabalean dauden harriek apurtzean eta txikitzean jasaten duten prozesua da.
Higadura. Meteorizazioaren ondorioz sortutako harri zatiak jatorrizko lekutik kentzea da. Agente geologiko guztiek ez dute abiadura berean higatzen. Bi faktore hauek zehazten dute higadura-prozesuaren eraginkortasuna: Agente geologikoaren energia.
-Emari eta malda handiko ibaiek higadura-ahalmen handiagoa dute. -Haizeteak ibiltzen diren lekuetan,olatuak handiagoak izango dira. -Glaziar handiek higadura-ahalmen handiagoa dute.
Harrien erresistentzia. -Erraz higa daitezkeen harriak: buztina, kareharriak, hareharriak, … -Harri gogorrak: granitoa,gneisa,basaltoa, kuartzita, …
Garraioa. Higaduraren ondorioz beren jatorrizko lekutik kendutako klastoak lekualdatzea da. Bi garraio mota bereizten dira: Hondoan zeharreko garraioa.Klastoak ibaien edo itsasoen hondoan herrestan
edo pirritan mugitzean gertatzen da. Esekidurako garraioa.Oso meheak diren klastoek ez dute ia lurra ukitzen
batetik bestera lekualdatzean; esate baterako, haizeak edo urak daramatzan harea aleek.
Sedimentazioa.Klastoak leku batean behin betiko uztean gertatzen da. -Glaziarrek mihia amaitzen den lekuan jalkitzen dituzte klastoak. -Ibaiek ur-goraldietan beren energia handitu egiten da, eta klasto handiak garraia ditzakete, baina emaria txikitzean,klastoak ibilguan jalki eta han geratzen dira. Ibaiek garraio ahalmena berreskuratzean garraioak jarraitzen du.
Agente geologiko batek garraiatutako materialak jalkitzen dituenean, ohikoa da beste agente batek haiek jaso eta berriro mugiaraztea.
4. AGENTE GEOLOGIKOEN SAILKAPENA HAIZEA. Harea ale txikiak garraiatzen dituzten haize-lasterrak dira. Landarerik gabeko lekuetan (hondartzetan) eta leku lehorretan (basamortuetan) haizeak higadura handia eragiten du.
GLAZIARRAK. Izotz-masa handiak dira,higadura- eta garraio- ahalmen handia dutenak. Eremu polarretan eta mendi garaien gailurretan aurki ditzakegu glaziarrak.
UR BIZIAK. Euria barra-barra egiten duenean sortzen diren eta ibilgu finkorik ez duten urak dira.
LURPEKO URAK. Lurrean barneratzen diren eta lurzoruaren azpian egoten diren urak dira.Haien higadura-jardueraren ondorioz, lurpeko harri disolbagarriak (kareharriak eta igeltsuak, besteak beste) disolbatu egiten dira, eta zuloak eta haitzuloak, estalaktitak, estalagmitak, … sortzen dira.
IBAIAK. Ur gezako ur-lasterrak dira, ibilgu finkoa eta emari etengabea dutenak. Nolako emaria eta malda duten, halakoa izango da haien higadura- eta garraio-ahalmena.
ITSASOA. Ur-masa gaziak dira. Bertan erliebea eraldatzeko gai diren hainbat mugimendu gertatzen dira: olatuak,lasterrak eta mareak. Kostaldeetan du eragina, eta bereziki itsaslabarretan ikus daiteke haren higadura-ahalmena. Ibaiek bokalean jalkitako materialak garraiatzen ditu.
5.HAIZEA
Harea ale txikiak garraiatzen dituzten haize-lasterrak dira. Lurraren gainazal osoan du eragina.
Higadura Higadura-ahalmena txikia da
Deflazioa: haizeak ekortzea
Urradura eolikoa: Haizeak harea alerik handienak altuera txikiagoan eramaten ditu, eta horrenbestez, harriaren behealdean gertatzen da higadurarik handiena
perretxikoen itxurako egiturak
Garraioa
Materialik meheenak garraiatzeko ahalmen handia du. Adibidez, buztin partikulak garraia ditzake. Izan ere, oso gora eraman ditzake partikula horiek, eta lurrera erori aurretik, milaka kilometro egin ditzakete.
Sedimentazioa
Haizeak abiadura galtzen duenean,garraiatzen dituen materialak jalkitzen ditu.
Dunak:hareen metaketak. Erg: hareazko basamortua. Reg: harri-eremua ,deflazioek sortutakoa. Loess: hautsen metaketak.
6.GLAZIARRAK Izotz-masa handiak dira,higadura- eta garraio- ahalmen handia dutenak. Eremu polarretan(kasko glaziarrak) eta goi-mendietan(glaziar alpetarra) Higadura
Higadura-ahalmen handia dute
Zirku glaziarretan elurra pilatu eta izotz bihurtzen da ; izotz pilatu
ahalabeheko geruzak trinkotu egiten dira eta airea galtzen dute.
Uitxurako haranak: glaziarraren mihiak zulatu du.
Garraioa Garraio-ahalmen handia dute Izotz-masa (glaziarra) grabitateak bultzatuta mugi daiteke eta izotzak glaziarren mihia osatzen du. Glaziarren mihiek harri kopuru handiak garraiatzen dituzte: morrenak
Sedimentazioa
Morrenak: -Zentrala -Albo-morrena -Aurreko morrena
Zirku glaziarra
Mihia
Morrena zentrala
Albo morrena
Aurreko morrena
Perito Moreno glaziarra
Gavarnie zirkua
Viedma glaziarra
7. UR BIZIAK
Klima lehorretan eta landaredi urriko lekuetan euria barra-barra egiten duenean sortzen diren eta ibilgu finkorik ez duten urak dira. Higadura
Higadura-ahalmen handia dute eta harrera arroan da nagusi.
Urak ildaskak sortzen ditu lurzoruan
Sakanak: ildaska sakonak Karkabak:malda handiko lekuetan sortzen diren ildaska oso sakonak; erreka baten arroan sortzen dira Maitagarri-tximiniak:higadurak isolatutako dorreak
Garraioa
Isurbidean da nagusi.
Sedimentazioa
Deiekzio-konoan da nagusi. Alubioi-konoa:deiekzio-kono handia. Leku arriskutsuak dira, izan ere, bertan uhaldiak sor daitezke.
Harrera arroa
Isurbidea
Maitagarri-tximiniak (Kapadozia-Turkia) Karkabak (Kapadozia-Turkia)
Deiekzio-konoa (Txile) Alubioi-konoa
(Atakama-Txile)
8. LURPEKO URAK
Lurrean barneratzen diren eta lurzoruaren azpian egoten diren urak dira.
Akuiferoak: lurpeko uren metaketak, putzuen bidez ustia dezakegu. Kareharrien osagai nagusia kaltzita minerala da. Urak CO2 badu (ura azidoa), kaltzita disolba
dezake.
Higadura
Modelaketa karstikoa (harria kaltzita denean eta batzuetan igeltsua denean).
Haitzuloak eta leizeak(gainazalarekiko lotutako hodi bertikalak): harrietako mineralak disolbatzean, lurpeko zuloak sortzen dira.
Torkaketadolinak:harrien gainazala disolbatzen denean eta haitzuloak behera erortzen direnean lurrean sakonuneak sortzen dira. Garraioa
Lurpeko urek uretan disolbatuta kaltzio karbonatoak eta beste mineral batzuk garraiatzen dituzte.
Sedimentazioa
Estalaktitak eta estalagmitak haitzuloetan sortzen dira.Lurpeko urek ekartzen dituzten kaltzio
karbonatoak metatzean eratzen dira.Estalaktitak sabaian eratzen dira eta
estalagmitak , berriz, lurrean.
Dolina Leizea
Haitzuloak
Estalagmitak Estalaktitak
Trabertinoak
9.IBAIAK
Ur gezako ur-laster iraunkorrak dira, ibilgu finkoa eta emari etengabea dutenak. Drainatze-sarea: ibai nagusi batek eta haren adar guztiek. Higadura
Meandroak: ibaiaren kurbak dira ibaiaren jardueraren ondorioz sortzen dira.
Haitzarteak: ibai haran estuak eta sakonak V itxurako harana: ibaiak alboetako paretak higatzean modelatu du. Hondo lauko harana edo azpil erako harana: ibai meandroek eratu dute Garraioa
Lurpeko urek edozein tamainatako klastoak garraiatzen dituzte.
Sedimentazioa
Uholde-lautada: ibaiaren maila igotzean urez bete daitekeen lur-eremua Penilautada: hondo lauko haranak elkartu egiten direnean. Delta:ibai batek bokalean olatuek kendu baino azkarrago materialak pilatzen dituenean. Hondartza:ibaiek metatutako harea gehiena.
Hondo lauko
harana
Ibai-ahoa
Vitxurako harana Haitzartea
Uholde-lautada
Meandroak (Amazonasibaia)
Ibilb
idear
en
goia
ldea
Ibilb
idear
en
erd
iald
ea
Ibilb
idear
enbe
heal
dea
Ebroren delta
Itsaslabarra
Hondartza
Uhartetxoa
Abrasio-plataforma
Arkua
Tonboloa
Gezia
Flysch
(Zumaia)
10. ITSASOA.
Ur-masa gaziak dira. Bertan erliebea eraldatzeko gai diren hainbat mugimendu gertatzen dira: olatuak,lasterrak eta mareak. Olatuak. Haizeak sortzen ditu olatuak.Olatuek itsasertz malkartsuak higatu, materialak
birrindu, eta materialik txikienak garraiatu eta leku babestuetan jalkitzen dituzte. Itsas lasterrak. Uretako tenperatura- eta gazitasun-aldeen ondorioz sortzen dira,edo
etengabeko haizeek eraginda. Material txikiak garraiatzen dituzte zenbait kostaldetan zehar, bai eta itsas zabalerantz ere.
Mareak.Ur-masa handien mugimenduak dira, Ilargiaren eta Eguzkiaren grabitateak eraginak.
Kostaldeetan du eragina, eta bereziki itsaslabarretan ikus daiteke haren higadura-ahalmena. Higadura
Itsaslabarra: ia bertikalki moztutako itsasertza, kareharriz, arroka bolkanikoz edo granitoz osatua. Abrasio-plataforma:Olatuekitsaslabarren behealdea zulatzen dute , eta harri zati handiak erortzen dira . Horren ondorioz itsaslabarra atzera egiten du eta gainazal horizontal bat geratzen da.
Olatuek itsaslabarra modelatzen dute eta ondoko egiturak sortzen dituzte:
Arkuak Bloke isolatuak Garraioa
ITSAS LASTERREKmaterial txikiak garraiatzen dituzte.
JITOKO UR-LASTERRAK haize nagusia itsasertzarekiko zeiharra denean sortzen dira. Ur laster horiek kostaldearekiko paralelo garraiatzen dute harea.
Sedimentazioa
Hondartzak:harriak eta izaki bizidunen maskorrak birrintzen dituzte; horrek sortzen duen harea fin-fina meta daiteke. Geziak: itsasertzarekiko paralelo dauden hareazko barrak.
Tonboloak: itsasertza eta uharteak lotzen dituzten metaketak.
Urmael isolatuak: jitoko ur-lasterrek garraiatutako harea metatzen denean sortzen
dira.
Top Related