SAGRADO CORAZON IKASTETXEKO EGUNKARIA 2014ko martxoa-apirila 24. urtea 5. Zb
ARATUSTEAK / CARNAVAL AHOZKO ADIERAZPENA LANTZEN
4. mailako ikasleek ahozkotasunari bere ga-
rrantzia eta baliogarritasuna emoteko asmoz ekin-
tzak burutu dabez.
Txorimaloak egin ebezan berziklatzeko mate-
rialakaz. Horretarako lehenengo, erabili beharreko
materialen inguruko azaldu ziran eta gero txorima-
loaren prozesuaren pausoak azaldu euskuezan gelan.
Guzti hau gaztelera arloko ahozko adierazpenaren
atala baloratzeko erabili genduan. Lan politak egin
genduzalako azkenean erakusketa bat egitea pen-
tsatu genduan eta hemen dozuez lan bikainak.
Beste ariketa bat: euskal mitologiako pertso-
naiak ere aukeratu genduzan beste guztioi azaltzeko.
Lan hau egiteko informazio iturri desbardinak erabili
ziran. Alde batetik gelan irakurritako liburuak: Basa-
jaunak, Mari Anboto,
Lamiak, Peru eta Jentila…
eta beste batetik inter-
neten aukeratutakoa.
Interesgarria iruditu
jakulako hona hemen hel-
bidea nahi badozue zeuok
ere sartu.
http://www.amaroa.com/
e u s k a l - h e r r i k o -
pertsonaia-mitologikoak
NAGUSIEKAZ LANEAN / Acompañando a nuestros mayores
Aurtengo lema kontutan hartuta, nagusiekaz hartuemonetan
gabiltz urtean zehar. Ikastetxeko neska mutilak sarritan joaten
dira Nagusien Egoitzara, eurekaz berbetan, jolasten, eta argazki-
etan ikusten dan moduan landatzen ere ibili jakuz.
Gure zereginak, jakina, ikasleak biharko prestatzea da,
baina akademikoki ikasle preparatuak gura badoguz ere, neurri
berberean pertsona osoak ere eraiki gura doguz. Horregatik, ikas-
tetxe honek giza-baloreei garrantzi berezia eskaintzen deutse,
eta aurten batez ere gugatik dana emon dabenak daukaguz gure
buru eta intentzioetan, esker onekoak izatea oso keinu atsegina
eta ederra dalako.
Seguimos visi-tando a nuestros ma-yores, es@s que nos agradecen que les ten-gamos en cuenta, co-mo ellos hicieron con nosotr@s
AGENDA 21
Lehen Hezkuntzako maila guztiko ikasleek “ORTUA Proiektuari”
hasiera emon deutsagu. Urte baten geldirik egonda, obrak dirala eta,
barriro udabarriagaz batera proiektua martxan jarri dogu. Maila bakoi-
tzeko hazi ezberdinak gelatan landatu doguz: porruak, kipulak, kalabazi-
nak, azenarioak, letxugak… Gero ontzi handitarako prest izateko. Ortua
aurrerrantzean eraikin barriaren ondoan izango dogu.
Después del descanso provoca-
do por las obras, se renueva el
proyecto de la huerta.
Y los de 4 años han visi-
tado el aquarium de Getxo.
Bestetik Haur Hezkuntzako 4 urteko gelakoak, mar-
txoaren 7an, Getxoko AKUARIUM-era joan ziran. Bertan
itsasoko landarak eta arrain desbardinak ikusi eta aztertu
ebezan. Oso gustora ibili ziran.
V. EUSKAL CONFINT
Pasadan apirilaren 2an gure ikastetxeko DBH 1.
zikloko lau ikaslek Madariaga Dorretxean ospatu zan
V. Euskal Confintean parte hartu eben. Confint horre-
tan Euskaditik 19 ikastetxetako ikasleak batu ziran
eta lan izugarria egin ondoren V. Euskal Confinteko
gutuna atera eben hartutako konpromisoak adieraziz.
Horra heltzeko, aurretiaz, ziklo osoko ikasleek lan oso
ona egin eben, lehenago klaseka, II. Eskolako Confint
prestatu behar izan eben eta. Hau esperientzia izuga-
rria benetan!
IKASLEAK PARTE HARTZEN / Participación estudiantil
Zorionez, negua joan jaku, eta beragaz azkenaldian izan doguzan eguraldi kaxkarrak. Gure herriak
izugarrizko kalteak izan dauz, eta hori dala eta DBH 3. mailako gazteek poematxo honeek prestatu dabez.
“Iritsi da negu hotza, bueltatu da ekaitza, olatuak hara, olatuak hona, eta haizea zirri zarra, itzuli dira hondamendiak. Kolpeka ari dira olatuak, zarataren zarataz, kostaldea ikaraz. Suntsitu ditu hormak, itsasontziak, aurrean zeukan guztia. Haizea, euria eta olatuak, guztiak batera zafran dabiltza. Gure kostalde ederra berreskuratu nahian, egin dugu aurre guztiok batera. Igaro ditugu momentu ikaragarriak, eta egingo diegu aurre ondorengo ekaitz madarikatuei!”
DBH 3 Jokin Marin, Leire Abaroa, Irati
Ortuondo, Ander Garate, Maria San
Agustin
“Bermeo ekaitzen herria, olatuen helmuga, euriaren ortua, gure herri maitea, sufritzen ari zara, laguntza behar duzu, eta horretarako gaude gu bermeotarrok. gure kostaldea maitea, Aurka jarri zaigu, guk baretuko zaitugu!
Negua hasten denean hotzaren hotzez zugan pentsatzen dut, zure gorputzaren berotasuna, eta zure begi sutsuak. Amaitzen denean berriz, sua itzaltzen da, eta zure berotasunak alde egiten du.”
DBH 3 Ibai Amutio, Xabier Cristiano
Atzo natura berbiztu egin zen, zerua haserretu, eta momentu batetik bestera itsasoak galdu zuen kolore urdin, eder distiratsua. Itsasoko arrainek norabidea galdu zuten ibaietako uraren antzera, kostako herriak suntsitu nahi zituzten indarra hartu eta zoratu egin ziren olatuak.
“Gora-behera horiek hil egiten naute, gure defentsak apurtuta daude, laguntzen ez badigute gure armarria urperatuko dute. Haizeak astindu egiten gaitu, hostoak jausten ari dira, elkartzen ari dira, gure aurka zerbait baitute. Altxatzen ari gara, beraien aurka borrokatzeko, txoriak aldendu dira, txio-txiorik ez dago. Denok biltzen gara; isiltasun horri aurre egiteko; denok dakigulako, ekaitzaren ondorengo baretasuna. Borroka hau irabazi dugu, baina prest gaude hurrengo erasorako; bortitzena heltzeko dago.”
DBH 3 Gorka Atela. Hermann Pelissier,
Iker Melendez, Ibon Elezgarai, Jon
Jodar
“Olatuak zein fenomeno, ikaragarri eta izugarri, beti tenporaletan ageri, gure herrian beldurra kezka eta ardura, gure portu, portu txikia, apurtua denen artean konponduta, jendearen tristura zainetan sartua, gure portua suntsituta, bermiotarren artean konponduta,
gure portua berriz ondo, denon ilusio, bermiotarrak elkartuta, denon saria gure portua berriztuta, bermiotar guztiak poztuta, berriro bueltatuta.”
DBH 3 Leire Exposito, Irune
Erauzkin
Gaur, berriz, gauzak baretu dira itsasoa isilik dago, zerua urdin eta distiratsu, eta txoriak txio-txioka eta alai daude, gaur, natura lotan dago, bere sehaska beroan.”
DBH 3 Lorea Toja, Joane
Mugartegi, Aintzane Martinez
SOLIDARITATE PROIEKTUA
Azken urteetan Manos Unidasegaz batera hainbat proiektu-
tan parte hartu dogu, ikasturtean zehar atara edo lortutako diru
kopuruak proiektu desbardinetarako bialtzen genduzalarik. Behar-
bada, ahaztuta izango dozue, baina iazko ikasturtean Afrikako Sie-
rra Leonan Lehen Hezkuntzako ikastetxe bat eraikitzeko proiektua
zabaldu zan. Irailetik ekainera bitartean ekimen desbardinak egin
genduzan, eta guztietan zuon laguntza eskatu zan, eta hartu ere
hartu genduan, amaieran batutako guztia bialdu zan. Jakin dogunez,
g u r e
aportazi-
oaz eta
b e s t e
a s k or e n
laguntzaz
44.693€ batu ebezan. Erakundeek ere lagundu
dabe eta ikastetxea egitea lortu dabe. Bertan
184 ikasle dabez, (85 mutil eta 99 neska).
Laguntza emotearren aurreko egunetan es-
kerrak emonez eskutitza hartu dogu, bertan
emondako laguntzaren baliogarritasuna azpima-
rratzen deuskue.
Desde Manos Unidas se nos ha agradecido la ayuda que en su día todos nosotr@s dimos hace un año, para construir una escuela de Primaria en Sierra Leona (África). Durante muchos años hemos estado aportando ayuda económica a distintos proyectos internacionales. Para dicha escuela junto a otras instituciones se recogie-ron 44.693€, y el centro está en marcha con 184 alumn@s (85 chicos y 99 chicas)
Lehendakaritzak eta Hezkuntza, Hizkuntza
Politika eta Kultura Sailak gonbidapena egin deutsoe
Euskadiko ikastetxe guztiei, lehen hezkuntzako hiru-
garren zikloko neska-mutilei zuzendutako "Gazte
Irekia" izeneko ekimenean parte hartzeko; euren
inguruabarra hobetzeko balio daikeen proposamen
bat landu eta bideoan graba daien, betiere gazteen-
tzat Euskadi hobe bat eraikitzea helburua izanik.
Bi xede daukaz programak:
Alde batetik, herritar helduok gazteen sor-
men, ekarpen eta ikuspegiak ikasi daiguzan, eta bes-
tetik, ikasleen arteko eztabaidarako ahalmena susta-
tzea, haiek bizikidetza demokratikoan heztea eta
herritar modura gizartean parte hartzen hasteko
bultzatzea.
Amaitu da ekimenaren lehen fasea, eta hortik
10 f ina l ista atera d ira , herr itarrek
gazte.irekia.euskadi.net webgunean botoa emon
ostean; eta hamaikagarren finalista bat ere badago,
lehiaketako epaimahaiak aukeratutakoa.
Oraingoan bigarren fasean gagoz, eta fase ho-
netan, hautatutako 11 proposamenak Irekia-ren orri
honetan argitaratuta dagoz, eta boto sasoia da. Al-
deko boto gehien jasotzen dabezan hiru proposame-
nak finalista izango dira, eta epaimahaiak hiru propo-
samen horreetatik aukeratuko dau proposamen ira-
bazlea.
Beraz, badakizue, web orrialdean sartu eta
ikastetxeko kideei emon behar deutsazuela aldeko
botoa.
Saria izango da talde irabazleak lehendakaria-
ren beraren aurrean bere proposamena aurkeztea
eta defendatzea.
GAZTE IREKIA
Honeek dira finalista modura dagozan ikaste-
txeak (La Salle Legazpi Ikastetxea talde bakarra-
gaz, La Salle Bilbao 3 taldegaz, Axular Lizeoa talde
bakarragaz, Eguzkibegi Ikastola talde bakarragaz,
eta jakina, Sagrado Corazon Ikastetxea 5 taldegaz).
Ikusten dozuen antzera, Ikastetxeko LH 6. mailako
5 bost talde daukaguz izendatuta. Hurrengo egune-
tan jakingo dogu irabazle suertatzen bagara!
Con el objetivo de mejorar nuestro entorno, además de que aprendamos a tomar ejemplo de los jóvenes en cuanto a su creatividad, reflexión y fomen-tar la capacidad de diálogo entre los alumn@s los De-partamentos de Educación y Cultura, junto a Presiden-cia y Política Lingüística han puesto en marcha el pro-grama Gazte Irekia (joven abierto). Para ello los alumn@s han debido de trabajar alguna propuesta y luego grabarla. Después de la primera eliminatoria, sólo 11 grupos han podido acceder a la siguiente fase, de entre los cuales 5 son de nuestro colegio, precisa-mente, de 6º de Ed. Primaria. Para más información y votar a favor de los nuestros os presentamos la direc-
ción: gazte.irekia.euskadi.net
ANTZERKIGINTZA / Teatro
LH 5 mailako ikasleek antzerkigintza barruan hurrengo antzer-
k i a k e g i n d a b e z :
LH 5A taldekoek “Ikasle
barria” antzeztu dabe eta
LH 5B taldekoek “LH
3.ziklora heldu gara”.
A n t z e z p e n a k
martxoaren 27an egin ziran
g u r a s o e n t z a t , e t a
martxoaren 28an HHko eta
LHko ikasleentzat.
Apirilaren 3an Gernikako San Fidel ikastolara urreratu ziran eta
apirilaren 10ean Bilboko “Artxandape” ikastolara, bertako ikasleei
antzezlanak eskaintzako.
Datorren ikasturtean, azaroan, Azpeitiko antzerki jardunaldie-
tara joateko gonbidatu gaitue.
FILIPPO GAISOTASUNA / Sindrome Filippo
Aspaldian gaisotasunak ugaltzen ari dira. Aspaldian entzute handia lortu dauan beste gaisotasun bati
buruzko informazioa emon gura deutsuegu. Nerbio-sistemari eragiten deutson Filippo gaisotasunak giza
gaitasunetan eragin kaltegarria sortzen dau, eta zoritxarrez heriotza da helmuga, epe laburrera gainera.
Hori dala eta, jantoki zerbitzua emoten dauan ASKORA enpresak antolatuta, ikastetxean telefono
mugikor eta euren bateriak batzeko kanpaina zabaldu da, ekimen honegaz gaisotasuna sufritzen dabenei la-
guntza emoteko izango da, batez ere Oierri. Beste batzuetan egiten dozuen moduan, badakigu zuon boron-
datea azalduko dozuela, parte hartuko dozuela, beraz, hemendik ESKERRIK ASKO! Mesedez mugikor edo
bateria zaharrik badaukazue, ekarri eizuez!
El síndrome de Sanfilippo o mucopolisacaridosis tipo III comprende un grupo de enfermedades de almacenamiento lisosomal, causada por la deficiencia de una de las cuatro hidrolasas lisosomales que participan en la degradación del glicosaminoglicano Heparan Sulfato. Esta deficiencia ocasiona degeneración grave del sistema nervioso central y deterioro de las habilidades sociales y de adaptación, provocando finalmente una muerte precoz de la persona afectada. Por el momento, no se ha descubierto una cura para los humanos, aun-que se están realizando diferentes estudios de investigación que son esperanzadores.
IKASBIDAIA / Viaje de estudios 2014
Aurreko alean esan geuntsuen DBHko 3 eta 4.
mailako ikasleak Londresera joateko egozala, IKasbi-
daia burutzeko asmoz. Joan jakuzan, eta zorionez,
bueltatu ere. Martxoaren 22tik 27ra bitartean Lon-
dres eta inguruak ezagutzen ibili jakuz.
Euren hi-
tzetan izuga-
rrizko bidaia
izan da, hasie-
ran urduritasun
apur bat sentitu
eben, hegazki-
nean bidaiatzea
b a t z u e n t z a t
barria zalako,
baina behin ber-
tara heldu eta gero dana izan da atsegina, gustukoa,
probetxugarria, baliogarria…
Egunero
eukezan ekin-
tza desbardi-
nak antolatuta,
1. egunean Lon-
dres ezagutu
eben, bertako
bazter esangu-
ratsuenak ikusi
ebezan, eguna-
ren amaieran
LONDON EYE norian igotzeko. Bigarrenean, Chelsea
Futbol Taldearen instalazioak bisitatu ebezan,
(Athleticen kategori eta edertasunaren erdira ere ez
dira heltzen), eta jan ostean zerazko museoa dan Ma-
dame Tussaudsen itzelezko arratsaldea igaro eben,
argazki, barre eta batzuk izugarrizko beldur egoerak
ere igaroz. Hurrengo egunean hainbat kilometro egi-
nez Oxfordeko Unibertsitatea lehenik eta gero eta
Shakespearen etxea bisitatzeko Stratforderraino
joan ziran. 4. egunean barriro kilometro mordoa egi-
nez, Chichesterreko ikastetxekoengana urreratu zi-
ran, eure-
kaz eguna
igarotzeko.
Eta azken
e g u n e a n ,
goizez lasai
lasai St Ja-
mes par-
kean igaro
eben goiza,
aireportu-
rako auto-
busa hartu
aurretik.
H o -
rrez gain
e r o s k e t a
piloa egin
ebezan, eta
i luntzetan
Piccadilly ingu-
ruko bazterrak
arakatu.
Oso neka-
tuta, baina oso
oso gustura eto-
rri jakuzan, ba-
rriro Bermeora. Ya han
vuelto los alumn@s que el pasado 22 de marzo vola-ron a Londres. La experiencia ha sido espectacu-lar, han visto y conoc ido un montón de luga-res, además de convivir entre ellos en un país distinto al suyo.
Top Related