3000 nazioarteko gazta, Artzaintzako I nazioarteko foroa,
sukaldari adituak eta ekoizle txikiek, Euskadi-Basque Country
International Cheese Festival-aren egitaraua osatzen dute.
Azaroaren 16, 17 eta 18an, gazta, Donostia hiriko protagonista nagusi izango da, non
Euskadi-Basque Country International Cheese Festival-a ospatuko den, Artzai Gazta
elkarteak antolatuta. Ekitaldi berri bat, hiru egunez gaztaren kultura gerturatuko diguna.
Jaialdia, munduko gazta lehiaketa garrantzitsuenarekin hasiko da, “World Cheese Awards”,
2015 urteko gazta hoberenaren saria emango duena. Jaialdiak, 3000 nazioarteko gazta baino
gehiago, gazta ekoizle artisauen ordezkaritza zabala eta 250 epaile, 5 kontinenteetatik
etorriak.
Pablo Basterra, Artzai Gaztako buru; Eneko Goia, Donostiako alkatea; Ainhoa Aizpuru,
Gipuzkoako Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatua; Bittor
Oroz, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea; Luisa Villegas, jaialdiaren
zuzendaria eta Yayo Galiana Basque Culinary Center-eko ordezkariak, Euskadi-Basque Country
International Cheese Festival-aren egitaraua aurkeztu zuten, San Sebastián food-en ospatutako
ekitaldian.
Ekintzaz beteriko egitarauak, hiria, gaztaren sektorea inguratzen duen gourmetenarekin
beteko du: chef ezagunak, gazta leuntzaile adituak, nazioarteko banatzaileak, epaile arituak,
etab,. baina, protagonista nagusi artisau ekoizle txikiak izango dira, lehiaketa hau lehen aldiz
Erresuma Batutik Euskadira ekartzea lortu dutela eta. Nazioarteko sari guztietan egoteagatik,
irabazitako sariengatik, berrikuntza, naturaren errespetu eta zaintza eta euren lanarekiko
duten grinagatik egin dute gure herria nazioarteko txapelketa honen etxe izatearen merezidun,
ekintza ezberdinez inguraturik jaialdi interesgarria osatuz.
World Cheese Awards
World Cheese Awards, munduko gazta txapelketarik handiena da. Azken edizioan, 2.727 gazta
parteartzaile, 25 herrialde ezberdin, eta munduko edozein txokotako 250 epaile erakarri
zituen. Nazioarteko gazta ekitaldia da, urtetik urtera gaztagile txiki, erosle eta prentsa
espezializatua leku bakar batean biltzen dituena. John Farran, World Cheese Awards-en
arduradunaren hitzetan “Gure epaileek 4ko taldeetan dihardute, urre, zilar edo brontzezko
dominaren duin den edozein gazta identifikatuz, gaztaren azal eta gorputza, kolorea,
ehundura, sendotasuna eta batez ere, zaporea begiratzean. Goizaren amaieran, epaileek
munduko 60 gaztarik onenak aurkitu ondoren, epaimahai gorenak 16 aukeratzen ditu, eta
kontsumitzaile eta profesionalen aurrean munduko irabazle zein izendatu eztabaidatzen du.”
Jaialdiaren lehen egunean ospatuko da txapelketa, Azaroaren 16en, eta bertan 2015. Urteko
gaztarik onena aukeratuko da. Hurrengo goizean, Azaroaren 17an, eta txapelketaren historian
zehar lehenengo aldiz, “The Champion of the Champions” ospatuko da, World Cheese Awards-
en 28 edizioetako irabazleek hartuko dute parte eta horien artean sariduna aukeratuko da.
Gaztaren bikaintasunaren osagaiak
Artzaintzaren nazioarteko lehen foroa, epailak, Jatorrizko deiturak, esneki sektoreko
profesionalak, gazta leuntzaileak, foodie-ak, bogger gastronomikoak, prentsa, chef ezagunak
eta ekitaldi ezberdinek osatzen dute jaialdiaren osagaien zerrenda.
Gazta Market Esne gordinarekin eginiko, kontserbagarri zein koloregai gabeko, europar gazten
erakusketa eta salmenta gunea izango da. Talde txikietan, profesionalek gidatutako dastaketa
zein bisitak egiteko aukera egongo da.
Gazta leuntzaile eta kolektiboak gunean, gazta leuntzaileak egongo dira, euren produktuak
aurkeztuko dituzte, ekoizleen garapen teknikoa lantze duten kolektiboekin batera.
Jatorrizko Deitura salmenta eta estatuko jatorri deitura ezberdinetako gazten erakusketa
gunea izango da.
Gaztaren zientzia/istorioak-en, konferentzia tekniko eta gaztaren berrikuntzaren inguruko
hitzaldietara, baita gaztagile eta abeltzainen proiektu, garapen teknologiko berri, esnearen
kalitatea edota jatorria bermatzeko era berriak… landuko dituzten aurkezpenetara
bertaratzeko aukera egongo da.
Showcooking-ak, Bizipenak gunean egongo dira, jaialdiaren beste izarretako bat izanik. Chef
arituak, goi sukaldaritzako erakustaldiekin, gazta ezberdinen errezeta eta platerekin gozaraziko
digute. Hau guztia, kalitate goreneko nazioarteko ardoekin lagunduta joango da. Honetaz gain,
gure gaztaren inguruan dauden kontakizun bereziez hitz egingo da, pertsonen, abeltzainen,
babestutako eta bertako arrazen, elikagaien xehetasun zientifiko teknologikoen istorioen
inguruan ere.
Jaialdiaren barruan, Artzaintzaren lehenengo nazioarteko foroa ospatuko da, Origen España
elkarteko Batzar Orokorrarekin batera (Espainiako Jatorri Deitura ezberdinen elkartea), bilera
egiteko jaialdia aukeratu duena.
Networking gunean, gure artzainek, ekoizle ezberdin, erosle, banatzaile eta sektoreko
enpresekin, bilerak, bizipenen trukea eta kontaktuk egiteko aukera izango dute. Ekoizle txiki
hauen lana ezagutzera emateko aukera paregabea, gaztaren munduan dabiltzan pertsona
ezberdinekin bilduko baitira.
Jaialdiaren adierazleak
Publikoari irekitako jaialdia
Ekintzak publikoari irekiak izango dira, eta herritarrek, jaialdi honek Donostiara dakarren
ikuskizunaz gozatu ahal izango dute, nazioarteko gazta onenak dastatuz, produktu honen
bitartez mundua, ekoizleen ohitura ezberdinak, bestelako teknikak, ikuspuntu ezberdinak
izatea ahalbidetuko gaituzten aromak ezagutuz, ezezagunaz jabetuz eta dastatuz ikasiz.
Sarrera orokorrak, jaialdira egun bateko sarrera eta 3000 gazten artean 6 zati dastatzeko
aukera jasotzen dituenak, 12€ balio ditu. Bestalde, bisita gidatu eta artisau gazten dastatzeaz
gozatu nahi izan ezkero, Gazta Market sarrerak eskainiko du aukera, 20€-engatik.
Gaztaren inguruan jakingura gehien dutenentzako, gazta protagonista duten aurkezpen eta
istoriotarako sarrera dago, 20€-ren truke. Prezio berdinean, konferentzia tekniko eta
berrikuntza hitzaldietarako sarrera ere salgai egongo da.
Bizipenak gunerako sarrerak, sukaldari ezagunen eskutik zuzeneko erakustaldi baterako 50€
balio du.
Jaialdiak irudi berria du
Jaialdiaren kartelak, ekitaldiaren izen osoa erakusteaz gain, gazta etiketa simulatzen du,
gertakizunaren inguruko informazioa bertan jasoz. Esnekia, hau identifikatzen beharrezkoa den
informazio hautemangarri guztia idazten den etiketa batez lagundua doa, ekoizlearen izena,
osagaiak, iraungitze data, etab. Kasu honetan, jaialdiaren osagai guztiak irakur ditzakegu, data,
lekua eta beste hainbat ezaugarri.
Irudiak, ordea, informazio ukiezina islatu nahi du, sentsazioak eta sentimenduak. Loreek,
produktuari esentzia eta aroma ematen dieten lehengaiak irudikatzen dituzte. Abereen
larreek, azken produktuaren zapore ezberdinak ezartzen dituzte eta produkzio prozesuan
ingurumenak rol garrantzitsua du, horregatik irudia honen isla izan behar da. Artzainak,
burujabe dira naturak euren ogibidean duen garrantziaz eta horrexegatik zaintzen eta
errespetatzen dute ingurumena. Txikitako oroimenak dakartza irudiak, landa eta tradizio edo
ohiturak baina modernitate, berrikuntza eta bikaintasunarenak ere, esne gordineko artisau
gaztak partekatzen dituen atributuak. Egungo usadioa, dotorezia ausartaz jantzia.
Web-a eta Sare Sozialak
Aurkeztutako eta zehazteko informazio oro, jaialdiaren web orrialde ofizialean eskuragarri
izango da, www.internationalcheesefestival.eus, non Artzai Gaztaren txoko pertsonala
aurkituko den.
Sare Sozialak, web orrialdearen edukiekin bat joango dira, bai jaialdiarenak eta baita Artzai
Gaztarenak ere:
@IntCheeseFest
Euskadi Basque Country International Cheese Festival
@artzai_gazta
Artzai Gazta - Queso De Pastor
Sinergiak
Euskadi-Basque Country International Cheese Festival-aren antolakuntza, ez zen posible izango
ondorengo instituzio eta organizazioen sinergia eta laguntzaileri gabe. Horregatik, Artzai
Gaztak jasotako laguntza eta lankidetza eskertu nahi die:
DSS2016, Kultur Atelier - Agencia de Comunicación, EnClave Natural, Slow Food, Asador
KATXINA, HAIKO, Mikel Zeberio, Viajes Equinoccio, Nagore Rodriguez, Restaurante Ilarra,
Farinsol, CanBech - maridajes de autor para quesos, Conservas Ortiz, Salanort, Paiarrop.
Jaialdi honek zein ingurugiroak, Artzai Gazta eta elkartea osatzen duten artzainak ezagutzera
emateko zein euren lanbide eta usadioa mantendu eta berrikuntza eta bio jasangarritasuna
produkzio prozesuetan uztartzeko eguneroko ahaleginak miresteko balio izango du. Bozgorailu
bezala egingo duen tresna, gure esentzia, identitatea, historia, usadioa, kultura, natura, etab,
hedatu eta omentzeko. Gastronomia alorreko eta sukaldari ezagunen aldetik jasotako babesa
islatuko den lekua.
EGITARAU ZEHATZA
AZAROAK 15
- Ongietorri ekitaldia (Miramar Jauregia)
AZAROAK 16
9:00-18:30 World Cheese Awards lehiaketa (WCA) 10:30-20:00 Estatuko eta Europako ekoizleen 38 stand 10:30-20:00 Jatorri deiturako standak
HITZALDI TEKNIKOA 16:00-17:00 “La Internacionalización de Queso Artesano desde lo colectivo” Artzai Gazta
AURKEZPENA 15:00-16:00 “Quesos elaborados con Leche Cruda” José Luis Martin (Maisu afinatzailea)
BIZIPENAK 14:00-15:00 “La prensa gastronómica y el pequeño productor” Mikel Zeberio
17 DE NOVIEMBRE
10:00-11:30 The Champion of the Champions 10:30-20:00 Estatuko eta Europako ekoizleen 38 stand 10:30-20:00 Jatorri deiturako standak 12:00-20:00 Artzai Gazta Artzainen nazioarteko foroa
HITZALDI TEKNIKOAK
10:00-11:00 “Proyecto Caracol” Slow Food + Carlo Petrini
12:00-13:00 “La Alta Restauración de Mexico” Carlos Yescas
17:00-18:00 “Miles de Quesos” John Farrand
AURKEZPENAK
11:00-12:00 “Quesos Canarios”
13:00-14:00 “Vinos de Jerez y quesos de leche cruda” José Ferrer
16:00-17:00 “Aceites creados para amantes del queso” Castillo de Canena
18:00-19:00 “Txakolí Hiruzta y queso de Aralar” Iker Zubia
SHOWCOOKING
12:00-13:00 Pedro Subijana
15:00-16:00 “José Andrés y los sueños azules”
16:00-17:00 “La tradición” Xabier Zabaleta
19:00-20:00 “El diferente sabor de un queso de la Antigua al cortarlo”
GIDATUTAKO BISITAK ETA DASTATZEAK
12:00-20:00 WCA gazten dastaketak eta bisitak
12:00-20:00 Gazta Marketeko gazten dastaketak eta bisitak
AZAROAK 18
10:30-20:00 Estatuko eta Europako ekoizleen 38 stand
10:30-20:00 Jatorri Deiturako standak
3 HITZALDI TEKNIKO BERRIKUNTZAREN INGURUAN
10:00-11:00 “Proyectos de Innovación” Basque Culinary Center
12:00-13:00 “Productos de limpieza en las queserías”
17:00-18:00 “Las ventajas de los piensos ecológicos / proximidad”
AURKEZPENAK
11:00-12:00 “Cata de vinos singulares”
13:00-14:00 “Cata con espumosos”
16:00-17:00 “Oportunidades en la Red” Fernando de la Antigua
18:00-19:00 “Vinos navarros con quesos de la navarra verde: Boda Navarra ” Jordi
Vidal
SHOWCOOKING
12:00-13:00 Ruben Trincado – Mirador de Ulia
15:00-16:00 Aitor Elicegi – Restaurante Bascook
17:00-18:00 Daniel Lopez – Restaurante Kokotxa
19:00-20:00 Martín Berasategi
GIDATUTAKO BISITAK ETA DASTATZEAK
12:00-20:00 WCA gazten dastaketak eta bisitak
12:00-20:00 Gazta Marketeko gazten dastaketak eta bisitak
Informazio gehiago:
Oskia 679 473 128 | [email protected] | [email protected] | 943 21 88 99
Top Related