JARDUNJARDUNJARDUNJARDUN
3. MODULUA
Komunikazio-eragiketak lantzen
3.1. Elkarrekintza
3.2. Kontakizuna
3.3. Deskribapena
3.4. Definizioa
3.5. Azalpena
3.6. Argudioa
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 86
3. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 87
AURKEZPENA
Aurreko moduluetan komunikazio espezializatuaren oinarriak landu ditugu, eta espezialitateko testu eta dokumentu
ohikoenak egiteko irizpide orokorrak eskaini ditugu. Horrela, bada, testugintzaren oinarriak jorratzeko aukera izan dugu.
Modulu honetan ildo horretatik jarraituko dugu lanean. Baina, oraingoan, espezialitateko komunikazioan funtsezkoak diren oinarrizko eragiketa batzuk landuko ditugu: elkarrekintza,
kontakizuna, definizioa, azalpena eta argudioa.
Berbaldi gehienetan eragiketa horietako hainbat kateatuko dira, betiere, komunikazio-estrategia orokorrak eskatzen duen
eran. Zabalkunde-artikulu batean, adibidez, oso ohikoa da pasarte narraziozkoak, deskribapenezkoak eta azalpenezkoak
txertatzea. Gerta liteke, alabaina, berbaldia eragiketa horietako bakarrean oinarritzea. Glosategiek, adibidez,
definizio-eragiketak baliatzen dituzte ia soilik.
Gauzak horrela, hauxe da modulu honetan egingo duguna: eragiketa horiek barne hartzen dituzten komunikazio-
eginkizunetan trebatuko gara. Horretarako, aholku eta ariketa ugari eskainiko ditugu atalez atal. Horien bidez, zuen
gaitasuna-mailari neurria hartzeko aukera izango duzue; baita
gaitasun-maila hori zabaltzeko eta jasotzeko ere.
HELBURU ZEHAZTUAK
Berbaldiko oinarrizko eragiketak egiten trebatzea, ahoz zein idatzizBerbaldiko oinarrizko eragiketak egiten trebatzea, ahoz zein idatzizBerbaldiko oinarrizko eragiketak egiten trebatzea, ahoz zein idatzizBerbaldiko oinarrizko eragiketak egiten trebatzea, ahoz zein idatziz: : : : kontatu, definitu, azaldu, deskribatu, argudiatu, eta abar. Espezialitateko askotariko testuekin lan egitea: Espezialitateko askotariko testuekin lan egitea: Espezialitateko askotariko testuekin lan egitea: Espezialitateko askotariko testuekin lan egitea: testuak aztertzea, alderatzea, berridaztea, eta abar. Espezialitateko hainbat testuEspezialitateko hainbat testuEspezialitateko hainbat testuEspezialitateko hainbat testu----motmotmotmotararararen ezaugarriez jabetzea: en ezaugarriez jabetzea: en ezaugarriez jabetzea: en ezaugarriez jabetzea: biografiak, glosategiak, artikuluak, txostenak, saiakera laburrak, eta abar. Komunikazio argiaren eta zehatzaren oinarrizko irizpideak ezagutzeaKomunikazio argiaren eta zehatzaren oinarrizko irizpideak ezagutzeaKomunikazio argiaren eta zehatzaren oinarrizko irizpideak ezagutzeaKomunikazio argiaren eta zehatzaren oinarrizko irizpideak ezagutzea: berbaldia egituratzeko irizpideak, komunikazioaren eraginkortasunari laguntzen dioten irizpideak, eta abar. Espezialitateko Espezialitateko Espezialitateko Espezialitateko zenbait testu sortzea, ahoz zein idatzizzenbait testu sortzea, ahoz zein idatzizzenbait testu sortzea, ahoz zein idatzizzenbait testu sortzea, ahoz zein idatziz: biografiak, glosategiak, informazio-orriak, eta abar.
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 88
3. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 89
EGINKIZUNAK
3333.1..1..1..1. Elkarreraginerako (ahozkorako zein idatzirako) lagungarriak izaten ahal diren irizpideen eta baliabideen zerrendak egin, Interneten eskuragarri dauden tresnak erabilita: lagunarteko esapideak, komunikazio formalerako esapideak, aurrez aurreko komunikaziorako irizpideak, komunikazio birtualerako jokabide-kodeak... 3333.2..2..2..2. Oinarrizko diskurtso-eragiketak ahalbidetzen dituzten estilo-irizpide eta -baliabideak identifikatu eta landu. 3.33.33.33.3.... Jakintza-arloko testuak ulertu (ahozkoak zein idatziak) eta berridatzi, emandako testuinguruko baldintzak kontuan hartuta. 3333.4..4..4..4. Askotariko testuak ekoitzi (ahozkoak zein idatziak), emandako testuinguruko baldintzak kontuan izanda. 3.5. 3.5. 3.5. 3.5. Espezialitateko testu-ereduen bilduma egin.
EBALUAZIORAKO JARDUERAK
Eb.3Eb.3Eb.3Eb.3.1..1..1..1. Espezialitateko testu hainbat bildu eta sailkatu. Eb.3Eb.3Eb.3Eb.3.2..2..2..2. Kirolari eta jarduera fisikoari eskainitako aldizkari baterako hainbat ekarpen egin; ikaskideenak aztertu, eta egokienak hautatu. Eb.3Eb.3Eb.3Eb.3.3.3.3.3. Gai monografiko baten inguruko ahozko azalpena egin, diapositiba sorta bat euskarri gisa hartuta
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 90
3. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 91
Jarduera fisikoari eta kirolari dagokien eremu zabalean, ugariak dira
elkarrekintzazko egoerak: ahozkoak zein idatziak: entrenamendu-saioak,
eskola-saioak, jokalarien arteko komunikazio-trukeak, erakunde-
komunikaziorako testuak, eta abar. Halaber, ugariak dira elkarreraginak barne
hartzen dituen eragiketak: galdetzea eta erantzutea, ohartaraztea,
gogoraraztea, jarraibideak ematea, agintzea, animoa ematea... Hurrengo
orrialdeko diagraman duzue elkarrekintzazko komunikazio-jardueren sailkapen
moduko bat.
Alabaina, elkarrekintzazko berbaldiak ez dira kasik aztertu euskaraz; are
gutxiago kirolaren eta jarduera fisikoaren eremukoak. Horrenbestez, ezin dugu
jarraibide zehatzik eman esparru horretan jarduteko; ez, behintzat,
fraseologiaz harago doanik. Eta jarraibide horiek ere oso badaezpadakotzat
hartu beharko ditugu, sistematizaziorik gabeko bildumetan oinarritzen
direlako.
Gauzak horrela, begiak eta belarriak erne beharko ditu izan kirol-arloko euskal
profesionalak, han eta hemen erabiltzen diren moldeak, ereduak eta esapideak
biltzeko. Abiapuntu gisa, lagungarriak izan litezke Antton Anasagastik bildutako
esapideak edota Ullibarri programako arduradunek Eskola-idatziak liburuan
jasotakoak1. Guk horietako batzuk ekarri ditugu hona langai.
Anasagasti, A., 2003. Taldeko gorputz- eta kirol-ekintzak. Eusko Jaurlaritza.
Lopez, M., et al., 2006. Eskola-idatziak. Eusko Jaurlaritza
3.1. JARDUERA. EgiEgiEgiEgin ezazun ezazun ezazun ezazu behaketa labur bat: partida bat, haurrekin behaketa labur bat: partida bat, haurrekin behaketa labur bat: partida bat, haurrekin behaketa labur bat: partida bat, haurrekin egindako eskolaegindako eskolaegindako eskolaegindako eskola----saiosaiosaiosaio bat, entrenamendu bat... Jaso bat, entrenamendu bat... Jaso bat, entrenamendu bat... Jaso bat, entrenamendu bat... Jaso itzazu itzazu itzazu itzazu elkarreelkarreelkarreelkarrekintzakintzakintzakintzako ko ko ko harremanetan harremanetan harremanetan harremanetan baliatutako esaldi eta esapidebaliatutako esaldi eta esapidebaliatutako esaldi eta esapidebaliatutako esaldi eta esapideakakakak. Zehaztu esapide horien . Zehaztu esapide horien . Zehaztu esapide horien . Zehaztu esapide horien komunikaziokomunikaziokomunikaziokomunikazio----funtziofuntziofuntziofuntzioaaaa.... EGOERA: _____________________EGOERA: _____________________EGOERA: _____________________EGOERA: _____________________
ESAPIDEA
FUNTZIOA
Erne! Pikutan hago, ala! Eutsi horri! Hori dun eta! ....
Arreta bereganatu Ohartarazi, kargu hartu Animoa eman Animoa eman / Onespena adierazi
3.1. Elkarreragina
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 92
3.1. Irudia. Elkarrekintzako komunikazio-eragiketak.
Oharrak Afixak Gutunak
Mezu elektronikoak
Idatzia
Interneteko foroak Wikiak
Identifikatu Galdetu eta erantzun
Eskaerak egin Berriak zabaldu
Informazioa eskatu eta eman Ohartarazi
Jarraibideak eman Barkamena eskatu
Gonbitak egin Eskertu
Iritzia eman Kritikatu
Erronka jarri
Aginduak eman Errieta egin
Eskatu Haserrea adierazi Onespena adierazi
Zorionak eman Ohartarazi
Animoa eman Azalpenak eman
Galdetu eta erantzun Gaitzetsi Onetsi
Goraipatu
Eskertu
Eztabaidak
Elkarrizketak
Solasaldiak
Ahozkoa
Bilerak Helburu bat
lortzeko
Elkarrekintza
3. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 93
3.2. JARDUERA. Hemen dituzu lagunarteko edota konfiantzazko
jarduneko ahozko hainbat esapide. Zer adierazten dute? Osatu taula
funtzioen zerrendatik aukera bat edo gehiago hartuta. Eman, azkenik,
gaztelaniazko ordezkoren bat. Antzeko beste esapide batzuk ezagutu
nahi badituzu, jo helbide honetara: http://www.euskadi.net/r33-
2288/en/contenidos/informacion/dia6/es_2027/adjuntos/TORIBIO/9-
TALDEKO%20GORPUTZ/Taldeko%20gorputz.pdf
Euskaraz Gaztelaniaz Funtzioa
Joka egik/n gogoz Eman / Ibili biziago
Juega con ms nervio!
Agindu Kargu hartu
Pasa ezak/n baloia arinago! Pasa egidak/n birrindu egingo diat/dinat eta!
Psame que voy a machacar!
Agindu Erronka jarri
Ez dakik/n/zu galtzen,txo! Galtze txarrekoa haiz, horratik!
Hori duk/n, bai, inondik ere etxekoen aldeko arbitroa!
Qu rbitro ms casero!
Gaitsetsi Salatu
Hori duk/n/zu jaurtiketa, hori! Qu tiro!
Onetsi Goraipatu
Baina, hi, zertan habil? Zer baraurik ala?! Jota najak/n!
Zelan huts egin heinkek/n hori?! Baina eginda zegoan/nan eta! Ez dok/n batere asmatzen! No das pie con bola! Gaitzetsi
Kargu hartu
Hi, nahikoa dok/n! Niri futbola bost axola! Hori duk/n harrikada Hori izan duk/n geldiketa! Tranpazale hori! Mundiala izan duk/n geldiketa! Ze makala hazen! Horiek dituk/n bitxi-lanak! Bai luzada bikaina! Hona hemen zubia! Toma caete! Erronka jo Ze ustela haizen! Zuek hartu duzue egurra! Hori dok/n hutsegitea!
KOMUNIKAZIO-FUNTZIOAK: Agindu / Aurpegiratu / Erronka jo / Gaitzetsi / Goraipatu / Kargu hartu / Kexatu / Ohartarazi / Onetsi / Salatu / Uko egin /...
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 94
3.3. JARDUERA. Aisia.net, Berbetaberua eta Mantxut web
orrialdeetan, esapide adierazkorren zerrenda erabilgarriak daude. Jo
ezazu bertara, eta hautatu kirolaren eta jarduera fisikoaren esparruko
lagunarteko elkarreraginetarako baliagarriak izan daitezkeen esapideen
adibide sorta bat.
www.aisia.net/hitzontzia/hitzontzia.php?kategoria=4
www.badihardugu.com/argitalpenak/berbeta_berua/berbeta_berua.pdf
www.argia.net/mantxut
Harridura-perpausak egiteko euskaraz dauden aukerak ezagutu nahi badituzue,
bestalde, eskuratu GALDEZKA, euskarazko zalantzei erantzunez liburua (Hainbaten
artean, 2003. IVAP-HAEE) eta irakurri 331.-335. orrialdeak.
3. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 95
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 96
3.4. JARDUERA. Ahozko jardunean, alabaina, errakuntzak ere egiten
ditugu. Horiei erreparatzea da irakasle, entrenatzaile edota kirol-
monitoreen ardura, beren lan-jardunean ari direlarik behintzat.
Ahozko euskaran egin ohi diren akats eta errakuntza ohikoenetako
batzuk ezagutu eta zuzendu nahi badituzu, eskura ezazu Ahozko
jarduna hobetzeko proposamenak liburua. Web helbide honetan duzu:
http://www.badihardugu.com/argitalpenak/euskara_hobetuz/ahozko_jarduna.pdf
Liburu horretan azalpenak ez ezik, ariketak eta erantzunak ere
aurkituko dituzu. Emaiozu begiratu bat eta zerrendatu zuk egin ohi
dituzun akatsak.
3. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 97
3.5. JARDUERA. Jarraian, elkarreragin idatziaren hainbat adibide
aztertuko ditugu. Horretarako zenbait ohar- eta gutun-testuren atal
hautatuak baliatuko ditugu. Osa itzazu testuaren funtzioa kontuan
izanda. Antzeko ereduak ikusi nahi badituzu, eskura ezazu Eskola-
idatziak liburua, eta alderatu zure proposamenak hangoekin.
Xedea: Laguntza eskatzea.
Dakizuenez, aurten ezin izango dugu autobusa alokatu asteburuko partidetara
joateko, eta auto partikularrak erabili behako ditugu. Alabaina, guraso batzuek
ohartarazi gaituzte arazoak izango dituztela haurrak mugitzeko (autorik ez,
lana, haur bat baino gehiago...). Garraioa ziurtatzeko txanda-sistema bat
antolatu nahi dugu. Horretarako, _________________________________________
Xedea: Dokumentazioa bidaltzea.
____________________________________ Eskola arteko II. lehiaketan parte
hartzeko baldintzak azaltzen dituen dokumentua.
Xedea: Gogoraraztea.
_______________________________________ ostiralean, hilak 10, amaitzen dela
eskola-kiroleko jardueretan izena emateko epea. ____________ baimen-agiria
sinatzea eta haurraren argazki bat eranstea.
Xedea: Informazioa ematea.
_____________________________________________________. Informazio-orrian
ikusiko duzuenez, kirol-jarduera batzuk jangelaren aurretik egitekoak dira;
beste batzuk, bazkaldu ostean. Azken horiek arinenak dira, noski. Izena emateko
epea hilaren 15ean amaituko da.
Xedea: Ohartarazpena.
Dakizuenez, azken bolada honetan oztopo batzuk izan ditugu kirol-instalazioak
erabiltzeko. ________________________________________________, eta tartean
oker gehiagorik ez bada, oporren itzulian berriro jarriko ditugula martxan kirol-
jarduera guztiak.
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 98
Xedea: Barkamena eskatzea.
Honen bidez, eskola-kirolaren arduradunok __________________________
aurreko astean izandako gaizki-ulertuagatik. Erabat lotsaturik gaude zuei guztioi
eragindako nahasteagatik. Aurrerantzean arreta handiagoz berrikusiko ditugu
egutegi eta ordutegiak.
Xedea: Bilera-deia.
Honen bidez, dei egiten dizuegu _______________________________. Hitzordua
jartzeko, deitu, mesedez, programaren arduradunari.
Xedea: Hutsegite larri baten berri ematea.
Honen bidez, _____________________________________ zuen alabak diziplinako
hutsegite larri bat egin duela gaur. Entrenatzaileak ez zuen alaba deitu
partidaren lehen atalean jokatzeko. Hori ikusita, oso hitz gordinak esan dizkio,
eta arduradunak aldageletara joateko eskatu dionean, inguruan zituen gailu
batzuk jaurti dizkio bere onetik erabat irtenda.
Barne Araudiaren arabera, portaera hori Hutsegite Larria da. Beraz, zuen
alabaren egoera diziplina-batzordearen esku geldituko da. Bilera, datorren
ostiralean egingo dugu goizeko 10etan. Gauzak horrela, eskatzen dizuegu ostiral
goizean bertaratu zaiteztela batzordearen erabakiaren berri gure ahotik jaso
ahal izateko.
Besterik gabe, gertaera honi edo beste edozeri buruzko ________ gehiago jaso
nahi izanez gero, ___________________________________________.
3.6. JARDUERA. Jo ezazu AZPIDAZKI webgunera.
(http://www.ehu.es/azpidazki), eta zabaldu esaldiak atala. Bertan,
gutunak egiteko esapide zerrenda erabilgarria aurkituko duzu
komunikazio-funtzioaren arabera antolatuta. Osatu taula hau,
gogoangarrienak bilduta.
3. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 99
Aurrekoarekin lotzekoak
Barkamena eskatzekoak
Berri onak ematekoak
Berri txarrak ematekoak
Bidaltzea adieraztekoak
Denbora irabaztekoak
Doluminak ematekoak
Eskerrak ematekoak
Gaitzespena, kexa edo kritika adieraztekoak
Gonbidapena egitekoak
Hartu izana adieraztekoak
Ohartaraztekoak
Proposamenak egitekoak
Zerbait eskatzekoak
Zorionak ematekoak
3.7. JARDUERA. AZPIDAZKIn ahozko zenbait komunikazio-egoeratan
kontuan hartzekoak izan daitezkeen baliabideak ere eskaintzen dira.
Esaldien atalean bertan aurkituko dituzu agurrak sakatuta. Irakurri
aurkituko dituzun hiru fitxak, eta laburbildu bertan ematen diren aholkuak
taula honetan.
Egoera Aholkuak
Telefonoz
Komunikazioetan
Aurrez aurre
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 100
Komunikaziorako teknologia berrien zabalkundearekin, elkarreragin-eredu
batzuk aldatu eta moldatu behar izan dira. Modu berean, arazo berriak ere
sortu dira. Ildo horretan, ziberetiketa delakoa ere sortu da; alegia,
elkarreraginerako jokabide-kode moduko bat sarean jarduteko. Hona hemen
elkarreragin birtualetarako kontuan hartzeko moduko hainbat aholku. Baten
bat aldatuko ote zenuke? Besterik erantsiko zenuke?
1. Oso gogoan izan zein den komunikazioaren arrazoia eta helburua.
Baita norekin ari zaren. Kontuz ibili hainbat hartzaileri zuzendutako
mezuekin.
2. Kontuan izan zein den erabiltzen ari zaren mezu-bidea (laneko
postontzia, etxeko postontzia, txata, unibertsitateko foroa...). Gune
guztiak ez dira egokiak komunikazio guztietarako.
3. Ondo mugatu mezuaren gaia eta edukia. Izenburu egokia hautatu
eta, ahal dela, funtsezko guztia mezu bakarrean jaso. Azalpenak,
datuak, dokumentuak... erantsitako fitxategietan bidali.
4. Gutxieneko epe bat utzi hartzaileari zure mezuari erantzun diezaion.
Epe hori pasatuta ez baduzu erantzunik jaso, bidali beste mezu bat
zure kezka jakinarazteko. Ez bidali mezu berbera behin eta berriro.
5. Komeni da testua agur-esaldien bidez irekitzea eta ixtea. Hori bai,
agurrok egokiak behar dute izan.
6. Testuak ez dezala pantaila bat baino gehiago bete (ez zabalean eta
ez luzean ere). Modu horretan, irakurleak mezu osoa izango du begien
bistan.
7. Mezua paragrafotan antolatu. Argi gelditu dadila zein den zure
komunikazio-estrategia. Adib. (1) arazoa azaldu; (2) azalpenak eman;
(3) mesedea eskatu; (4) oharrak egin; (5) eskerrak eman....
8. Ondo neurtu elementu ortotipografiko berezien erabilera
(emotikonoak, laburdurak...). Laneko eta ikaskuntzako zenbait
egoeratan ez dira egokiak izango. Enfasi-elementuak ere neurrian
erabili.
9. Kontuz, umorearekin eta ironiarekin. Komunikazio birtualean gaizki-
ulertu asko gertatu ohi dira.
10. Testua igorri baino lehen, ortografia eta gramatika egiaztatu.
Posta-zerbitzu gehienek dute funtzio hori eskuragarri.
3. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 101
Narrazioa da komunikaziorako eredu erabilienetako bat, bai eguneroko
komunikazioan eta bai espezialitateko komunikazioan ere; zer esanik ez,
jarduera fisikoaren eta kirolaren eremuan. Hortxe ditugu, batzuk aipatzearren,
kirol-jardueren irratiko zein telebistako emankizunak, txapelketen kronikak,
kirolarien biografiak, eta abar. Eta, eremu teknikoagora jotzen badugu, hortxe
izango ditugu esperientzia didaktikoen memoriak, entrenamendu-plangintzak,
ikerketen txostenak, eta abar. Horietako askok eta askok narrazio-egitura
baliatuko dute parte batean, behintzat.
Zertan datza, baina, narrazioa? Narrazioa gertakarien, asmoen edota planen
berri ematean datza. Horrenbestez, kronologiaren inguruan ardaztutako
komunikazio-eragiketa da, gertakarien edota ekintzen arteko denborazko
erreferentziak eta harremanak argitzen dituena. Horrenbestez, hauek dira,
labur-labur, komunikazio-eragiketa honen osagai nagusiak:
Testuingurua. Narrazioa lekuzko eta denborazko koordenatu jakinetan
txertatzen da; hainbat aktore/egile izango ditu protagonista; eta zio
jakinak izango ditu kausa-eragile.
Egitura. Ekintzen katean oinarritzen da; ekintzen kronologian.
Eskuarki, lau atal izan ohi ditu: a) hasierako egoera; b) aldabidea; c)
gertakariaren muina; eta d) amaierako egoera.
Eragina. Narrazioak egoera-aldaketa erakusten du; norbaitek edo
zerbaitek hasieratik amaierara bizi izandako eraldaketa. Eraldaketa
hori zerbaiten erakusgarri izango da; hain zuzen ere, testugileak
aditzera eman nahi duen mezuaren muinaren erakusgarri.
Kontakizunak beste eragiketa batzuk hartzen ahal ditu barne: deskribapena,
azalpena, argudioa... Baina, modu berean, beste eragiketa batzuen osagai izan
daiteke. Gertakari bat eztabaida baten pizgarri izan daiteke, adibidez; baina,
era berean, argudio batek gertakari baten azalpena erabil dezake euskarri gisa.
3.2. Kontakizuna
3.8. JARDUERA. Kataluniako zenbait unibertsitate eta elkartek
Argumenta izeneko baliabidea argitaratu dute unibertsitateko ikasleentzat
(http://antalya.uab.es/gab-llengua-catalana/web_argumenta_obert/). Orri
horretan, besteak beste, komunikazio birtualerako aholkuak ematen dira.
Irakurri, eta osatu guk egindako zerrenda.
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 102
3.9. JARDUERA. Jarraian testu bat duzu, Golding abiadura-
korrikalariaren esperientzia kontatzen duena.
Irakurri, eta azpimarratu haren biografiari buruzko
xehetasunak. Zerrendatu haren biografiaren gertakari nagusiak.
Irakurri berriro testua, eta aztertu kontu hauek:
o Zer ikuspuntu erabili du kirolariaren biografia kontatzeko,
objektiboa ala subjektiboa? Zergatik?
o Hurrenkera kronologikoa baliatu du biografiaren
azalpenean?
o Ondo mugatuta daude testuan biografiaren hasiera eta
amaiera?
o Haren bizitza profesionalaren urrats nagusiak ondo bereizita
azaltzen dira?
o Kirolariaren biografiaren kontaketa hutsa egiten da ala
beste osagai batzuez ere hornitzen da (iruzkinez,
deskribapenez, adibidez)?
o Kontaketa nola dago egina: lehenaldian ala orainaldian?
Lehen, bigarren ala hirugarren pertsonan?
Honenbestez, eztabaidatu beste kontu hauen inguruan:
o Zein da biografia honen egilearen asmoa?
o Zein da irakurleari helarazi nahi dion mezua?
o Zein da haren ikuspuntua?
o Zertan igartzen da hori guztia?
3.10. JARDUERA. Ikusi dugunez, testu honek bi osagai ditu:
kirolariaren datu biografikoak eta iritzi-argudioa. Egin behar duzuna hauxe
da: testua berridatzi bi osagaiok bereiziz. Testuaren lehen atalean
kirolariaren bizitza laburbilduko duzu; bigarrenean, iruzkin guztiak bilduko
dituzu. Ez ahaztu testuak jarraitzeko modukoa eta koherentea behar duela
izan.
3. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 103
Soziologoa, arrazakeria eta korrikalaria
Beltzak jaun eta jabe dira Britainia Handiko atletismoan. Arrazakeriaren
kontrako garaipenaren seinale da hori, diote batzuek. Baina Ben Carrington
soziologoak eta Julian Golding abiadura-korrikalariak beste ondorio batzuk
atera dituzte.
Amy Otchet
UNESCO Albistariako kazetaria. Twickenham. Erresuma Batua.
Ikusleak banana-azalak jaurtitzen eta tximino-hotsak ateratzen hasi dira.
Futbolari britainiar beltzak egin duena barkaezina da: gola sartzerakoan ez du,
ba, huts egin! Esatariek jokabide arrazista lotsagarri hori gaitzetsi egin dute,
baina lau katu besterik ez omen dira horrela dabiltzanak. Esatariek hau
gaineratu dute: muturreko jokabide bakan horiek izan ezik, kirola da Britainia
Handiko gizartean benetako aukera-berdintasunaren esparru bakarrenetakoa.
Gainera, lasterketa-pistetan ez zaio klase sozialari edo azalaren koloreari
erreparatzen, kronometroa baita epaile bakarra. "UK Athletics" atletismoa
sustatzeko asmoz sortutako institutu estatalak jakinarazi duenez, bekak lortu
dituzten (emaitzen arabera eskuratzen dira bekak) goi-mailako kirolarien % 24
jatorriz afrikarrak edo karibetarrak ziren, nahiz eta komunitate horiek
Erresuma Batuko biztanleriaren % 2 baino ez duten osatzen. Unibertsitate-
ikasketak ere egiten ari direnak talde horretatik kenduz gero, bekadunen % 48
beltzak izango lirateke.
Robin Philips UK Athletics-eko kidearen iritziz, beltz eta karibetarren
portzentajeak hain handiak izatea ona da, gizarteak aurrera egiten duela eta
diskriminaziorik ez dagoela adierazten baitu. Baina erantzunak korapilatu
egiten dira honako galdera hau eginez gero: "Zergatik daude hainbeste
korrikalari beltz? Beharbada arrakasta izateko aukerak urriagoak direlako beste
arlo batzuetan", adierazi du Ben Carrington-ek, Brighton-eko Unibertsitateko
soziologoak.
Carrington-ek izen handia lortu du Britainia Handiko ikertzaileen artean kirol-
arloko arrazakeriaren inguruan egin dituen ikerlanen ondorioz. Carrington-ek
gogor egiten die kontra beltzak genetikoki kirolerako dohain bereziak dituztela
diotenei: iritzi horri arrazista eta inolako oinarri zientifikorik gabekoa deritzo.
Carrington-en ustez, estereotipo arrazistek kalte egiten diete kirolean aritzen
diren beltz gazteei, arrazoi sozioekonomiko jakin batzuek eraginda jotzen
baitute atletismora.
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 104
Julian Golding korrikalari britainiarrak 24 urte ditu eta etorkizun oparoa izango
duela dirudi: 1998an Commonwealth-eko txapelduna izan zen 200 metroko
lasterketan. Golding-ek txiki-txikitatik zekien oso azkar egiten zuela korrika,
baina inoiz ez zuen pentsatu txapeldun izatera iritsiko zenik. Gurasoak
hirurogeiko hamarkadan heldutako etorkin jamaikarrak ziren. Honako hau
irakatsi zioten: irtenbide bakarra eskola dela, eta ez kirola. Julian oso ikasle
ona zen eskolan eta aisialdian tenisean, lasterketak eta tranpolin-saltoak
egiten ibiltzen zen. Golding-ek hamasei urte zituela, eskolako zuzendariak hitz
egiteko deitu zion: "Zergatik ez zara atletismoan hasten? Berezko gaitasuna
duzu atletismorako!". Horixe bera esan zioten gorputz-heziketako eta
kiroletako irakasleek ere. Dena den, inork ez zion unibertsitate-ikasketez
ezertxo ere aipatu.
Julian Golding-ek honako gogoeta hau egin zuen: "Izatez, tenisean hobea
nintzen korrika egiten baino. Baina ez neukan zein miretsi, tenisean ez
baitzegoen txapeldun beltzik. Lehenengoa izango nintzela esan nion neure
buruari". Bere auzoko tenis-klubera joan zen orduan. "Ikastaro guztiak ikaslez
beteta zeuden. Jende asko zegoen, baina beltz bat bera ere ez. Oso itxura
dotorea zuten denek, eta auto zoragarriak uzten zituzten klubaren parean
aparkatuta. Ez nengoen gustura, baina matrikulak eta ikastaroek zenbat balio
zuten galdetzera abiatu nintzen." Etxean zenbateko horri aurre egiterik ba ote
zegoen pentsatzen hasi zen, bost anai-arreba baitziren. "Ezinezkoa da: esan
nion neure buruari. Eta alde egin nuen".
Orduan, auzoko lasterketa-pista batean entrenatzen hasi zen, korrikalari handi
asko horrelako auzoetan hasi zirela-eta. Horren adibide dugu Linford Christie,
1992an 100 m-ko lasterketan urrezko domina lortu zuen atleta handia.
"Arrakastaren irudia izan behar dugu buruan. Linford-ek arrakasta lortu zuen,
eta Londreseko mendebaldeko auzo pobre batekoa zen, ni bezala", dio Golding-
ek.
Julian Golding-en jardunbidea ohikoa izan da, Ben Carrington-en ustez. Diruak,
prestigioak eta ospeak kirolaren mundura jotzeko gogoa pizten dute
haurrengan. Baina hori are nabarmenagoa da beltzen kasuan, gorputz-
heziketako irakasleak haur beltzak kirolerantz bideratzen saiatzen baitira.
Hobe beharrez egiten dute hori, baina konturatu gabe, arrazakeria-
aurreiritziak indartzen dituzte. "Hainbat irakasleren ustez, haur batzuentzat,
bereziki haur beltzentzat, kirol-karrera egiten saiatzea da onena, finantzetan,
medikuntzan eta beste arlo askotan ez omen dutelako aurrera egiterik lortuko",
dio B. Carrington-ek.
3. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 105
Carrington-ek hizpide dugun gaiaren inguruan egindako hainbat ikerlan ekarri
ditu gogora. Orain dela gutxi, Brighton-eko Unibertsitateko bi irakaslek, Sid
Hayes-ek eta John Sugden-ek, Midlands eskualdeko gorputz-heziketako 35
irakasleren gaitasunak aztertu zituzten.
Aniztasun handiko eskualdea delako aukeratu zuten Midlands. Irakasleen % 80k
baino gehiagok honako hau adierazi zuten: "ikasle beltzak kiroletan erabat
nabarmentzen dira, batik bat atletismoan". Ildo horretan, irakasleen % 75ek
"arrazoi biologikoak" aipatu zituzten ikasle beltzen nagusitasuna zela-eta.
Julian Golding ez da harritzen horrelako erantzunak entzunda. Garai batean
berak ere bete-betean onartzen zuen beltzen indar muskularraren estereotipo
hori. Gaztetan honako "egia zientifiko" hau irakatsi zioten (okerreko egia):
"beltzen muskuluek zurien muskuluek baino azkarrago erreakzionatzen dutela,
beltzen muskuluetako zuntzak bereziak direlako". "Itxuraz, estatistikek uste
hori egiaztatu egin dute", Golding-en esanetan. Eta hau gaineratu du: "Noiz
izan da Olinpiar Jokoetako abiadura-finaletan zuriren bat ikusi dugun azken
aldia? Laurogeiko hamarkadara jo beharko genuke, ia hogei urte egin beharko
genuke atzera."
Julian Golding ez dator bat "muskuluaren teoria" horrekin, eta gogo onez hartu
du Ben Carrington-en iritzia, hau da, aipatutako teoriaren oinarri zientifikorik
ezaren salaketa. Ba al dago, bada, bestelako arrazoi biologikorik beltzek
atletismoan lortutako nagusitasuna ulertu ahal izateko? Golding-ek biziki
gorrotatzen duen termino bat ekarri du gogora: "beltzen gorputza", hau da,
Linford Christie-ren eta horrelako atleten gorputz gihartsuaren inguruko
estereotipoa. Golding-ek sufrimendua eragin dion zalantza bizi bat izan du beti
barruan, eta ahotsa ere emozioz betetzen zaio horretaz hitz egin duenean:
batetik, beltzak atletismorako berezko "dohaina" zutela irakatsi zioten; baina,
bestetik, ongi asko daki "beltzen indar muskularra"ren atzean aurreiritzi
arrazistak besterik ez dagoela, "beltzen indar muskularra" zurien "inteligentzia"
handiagoari kontrajartzen zaiola.
Julian Golding-ek pozik hartu ditu Ben Carrington-en argudioak, "azalpen
biologiko" faltsu horiek guztiak agerian uzten baitituzte. Ildo horretan,
Carrington-en ustez, horrelako ideia guztiek mugimendu eugenistan izan omen
zuten iturburua, hogeiko eta hogeita hamarreko hamarkadetan Ipar Amerikan
sortu eta ondoren Europan zehar hedatu zen mugimendu hartan, alegia.
Eugenistak arrazen hierarkia finkatzen saiatu ziren: beltzak mailarik baxuenean
zeuden, eta ondorioz, "goi-mailako populazio" nozioa finkatu zuten ikuspegi
genetikotik abiatuta.
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 106
Sailkapen hori zuritzeko, antropologoak "gizon zuria"ren eredua eta "gizon
beltza"ren eredua finkatzeari ekin zioten. Horretarako, hainbat gorputz atal
neurtu eta konparatu zituzten: belarriko gingila, sudurra, gorputz-adarrak eta
abar. "Lan haiek zeharo arrazistak ziren, eta inoiz ez zituzten zientifikoki
egiaztatu", zehaztu du soziologoak.
Holokaustoa gertatu eta gero, ez zen mugimendu eugenistari buruz berriro hitz
egin. Baina Ben Carrington-ek uste du gaur egun, genetikaren bidez, "argudio
biologiko" haiek berpiztu egin direla, eta ikuspegi ideologiko berbera dutela,
gainera. Jende askok pentsatzen du, oker pentsatu ere, zientzialariek arrazen
arteko diferentziak laster aurkituko dituztela. "Gaur egun badakigu giza
gorputzak 100.000 gene inguru dituela. Baina horien artean, % 10 baino
gutxiago dira azalaren kolorearekin zerikusia dutenak. Carrington-ek dioenez,
"bistakoa da gizakien artean desberdintasunak egon badaudela, baina geografia
da desberdintasun horien sorburua. Gizakiak gure planetan zehar hedatu
zirenean, lekuan lekuko ingurune naturalaren araberako aldaketak izan
zituzten eta aldaketa guztiak ondorengoei transmititu zizkieten."
Hala ere, beltzek azkarrago korrika egitea eragiten duen gene hori azkenean
aurkituko dutela uste du askok. "Orduan, Ingalaterrako langile-klase zuriaren
artean billarraren edo dardoen genea ere aurkituko dute", aipatu du
Carrington-ek. "Barregarria da benetan. Inori ez zaio inoiz burutik pasatuko
kanadarrek agian izotz-hockeyaren genea izango dutenik. Baina beltzen batek
irabazten duenean, hortxe hasten dira berehala argudio genetikoak gora eta
behera!" Ben Carrington-en iritziz, argudio horiek batik bat komunikabideetan
erabilitakoek txapeldun beltzek egindako lan izugarria eta inteligentzia
ukatzeko edo gutxiesteko balio izaten dute. Carrington-ek ez du esan nahi
kirol-esatarien artean arrazakeria berezkoa denik, baina argi ikusten du,
bestetik, atleta zuriak eta beltzak ez dituztela berdin hartzen. Askotan, atleta
beltzen berezko gaitasunak azpimarratzen dituzte, baina atleta zuriez hitz
egitean, borondatea eta estrategia zorrotza nabarmentzen dituzte.
Julian Golding-ek gai horren beste arlo bat ere ekarri nahi du gogora: "16
urteko ikasle zuria banintz, nire ametsa ez litzateke atleta izatea izango".
Komunikabideek etengabe goraipatzen dituzte Linford Christie eta horrelako
atleta handiak, hori bai, denak beltzak. Beraz, zuria izanez gero, zer esango
nioke neure buruari- "Ez dut inolako aukerarik!". Honakoa gaineratu du Golding-
ek: "Beltzak direnez nagusi kirolean, jendea Roger Black bezalako atletak
ikusteko irrikatzen dago." Izan ere, Roger Black korrikalari zuria da eta 1996ko
Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina irabazi zuen 400 metroko lasterketan.
3. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 107
Dena den, desira hori ez da agerikoa, ez du inolako agerpen arrazistarik;
aitzitik, ezkutuko desira da, halako "lehentasun sekretu" batzuei erantzuten
die. Ben Carrington-ek dioenez, ezinezkoa da horrelako desira egon badagoen
frogatzea.
Baina badakigu hortxe dagoela, eta funtsezkoa da, beraz, horren ondorioak
aztertzea. Demagun lau atletak hiru beltzak dira eta bat zuria elkarren
lehian aritu behar dutela ekipoan hiru besterik ezin direlako sartu. Lehen bi
atletek oso azkar egin dute korrika eta aukeratu egin dituzte. Beste biek oso
antzeko denborak egin dituzte, baina atleta zuria pixka bat polikiago aritu da.
Zer egingo lukete: ekipoan sartu? "Beltzek besteek baino askoz ere gehiago egin
behar dute inolako arazorik gabe aukeratuak izateko, eta horren ondorioz,
okerreko ikuspegia izaten dugu beltzek lortutako markei dagokienez. Hau da,
zaleek ez dute hala-moduzko emaitzak lortzen dituzten atleta beltzen berri
izaten, inoiz ez baitituzte ekipoetarako aukeratzen. Zer esaten du, orduan,
jendeak: "Ikusi! Beltzek dohain bereziren bat izango dute ziur aski", Carrington-
en hitzetan.
Iturria: UNESCOren ALBISTARIA, 115 (1999/10/01).
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 108
NARRAZIOA: ESTILO-IRIZPIDEAK.
1. Kontakizunaren edukiari buruz:
Gertakaria: aztertu gertakariaren osagai nagusiak. Batez ere, giroa,
gertakaria osatzen duten ekintza nagusiak eta horren guztiaren
ondorioa.
Testuinguruaren azterketa: arretaz aztertu zeinentzat idatziko duzun,
zer komunikabidetan, zer egoeratan irakurriko den, nola indartu
daitekeen eraginkortasuna...
Dokumentazioa: pentsatu zer iturri erabiliko dituzun eta zeinen
aipamena egin nahi/beharko duzun.
Informazioa: aldez aurretik, ondo pentsatu zer datu eman nahi dituzun
ezagutzera.
Iruzkinak: aldez aurretik, ondo pentsatu nolako iritziak, kritikak,
oharrak erantsiko dituzun; testuaren zer unetan eta nola. Ez ahaztu,
betiere, profesionala zaren aldetik egingo duzula testua.
Ondorioak: pentsatu zein diren irakurleak atera beharko lituzkeen
ondorioak.
2. Kontakizuna antolatzeko aukerak:
Diakronia: aukerarik ohikoena, gertakizunaren ildoari berari jarraitzea
da; alegia, gertakizunen garapenaren berri ematea, denboran zehar
izan ziren hurrenkera berean. Informazio hau zatika eman daiteke;
horrela, tartean, iruzkinak eta beste informazio batzuk txertatzen ahal
ditugu. Aukera honek badu desabantaila bat: garrantzitsuena (hau da,
emaitza) testuaren amaierarako gelditzen da. Suspensea mantentzen
du, baina aspertu ere egin dezake.
Atzera egitea (Flash back:): kontaeraren edozein une hautatuko dugu
abiapuntu gisa; gero, egoki ikusten dugunean atzera egingo dugu
gertakariaren sorburua eta garapena aztertzeko. Denboran zeharreko
ibilaldiek aukera ematen digute jendearen esperientziak, testigantzak
txertatzeko. Oso egokia izan daiteke gertakariaren une edota ekintza
batzuk nabarmentzeko eta testuan hainbat ikuspegi sartzeko.
Atzekoz aurrerako kontaketa (flash forward): kasu honetan,
gertakariak alderantziz kontatuko ditugu, amaieratik hasita. Aukera
honek badu arrisku bat: testuan aurrera interesa galtzea. Abantaila
nagusia hauxe du: garrantzitsuena hasieran ematen da aditzera.
3. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 109
3. Testuaren egiturari buruz
Testua ideia elkarri lotuen kate bat da, ez anabasa.
Testua ongi egituratzeko, ideiak antolatu eta paragrafotan banatu
egin behar dira, testu motak aginduko duen irizpidearen arabera:
informazioaren berritasuna eta garrantzia, gertaeren hurrenkera
Paragrafo sail batek osatzen du testua, salbuespenak salbuespen.
Paragrafo bakoitzean ideia nagusi bat garatzen da, behar dituen
xehetasunekin baina gehiegi luzatu gabe.
Paragrafo bakoitzak sarbidea eskainiko dio irakurleari;
lehenbailehen emango du informazioren muina; eta, xehetasunak,
amaiera alderako utziko dira.
Testu atal bakoitzaren lehenbiziko paragrafoa bereziki zaintzekoa
da: paragrafo honek argi utzi behar du zein diren atal horretan, oro
har, emango diren informazio edota argumentuen ildo nagusia.
4. Paragrafoaren antolaketari buruz
Paragrafoaren hasierako hitzak arreta handiz hautatu behar dira:
aurreko paragrafoarekiko lotura ziurtatu behar dute. Hasierako hitz
horiek garrantzitsuak dira irakurlearen arretari eusteko eta gero
datorrenari buruz (eta aurrekoarekin duen loturari buruz) arrastoak
emateko.
Lehen esaldia funtsezkoa da: oro har, paragrafoaren ideia nagusia
jasoko du. Zehatza eta neurtua behar du izan. Informazioa arin eta
labur eman behar du.
Paragrafoaren banaketa zaindu egin behar da: esaldi laburrak
idatzi; ez eman esaldi bakarrean datu gehiegi. Puntuazio-markak
(puntu eta koma; eta puntua) behar bezainbeste erabili.
Paragrafoa osatzen duten ideia bakoitzaren gakoak, aurretik eman:
testu-antolatzaileak erabili; aditza aurreratu; informazio berria
zuzenean eman eta ez zeharbidez; erreferentziak argi utzi
(sinonimia, anaforak, kataforak, errepikapenak)
Gehiegi errepikatzea saihestu.
Paragrafoak itxitura egokia behar du izan: biribila behar du gelditu.
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 110
5. Zenbait hizkuntza-baliabide eta ohar
Denborazko adizlagunak: gaur, bihar, gaurdanik, astebetez, egunez, betidanik,
jadanik, garaiz, arestian...
Postposizio-egiturak: hiru minutu barru, ostiralaz geroztik, gaur arte, bi urteren
buruan, iluntze aldera, handik gutxira, goizean zehar, sasoitik kanpo, gerratik hara,
eta abar.
Menderagailuak: -(e)nean, -(e)la, noiz eta...bait-, -(e)netan, -(e)n bakoitzean, -
(e)neko, orduko, -(e)n bezain laster, -(e)naz batera, -(e)n aurrean, -(e)n ondoan, -
(e)nez gero, -(e)n arte, -(e)n bitartean...
Testu-antolatzaileak: lehenbizi, ondoren, gero, jarraian, hasteko, jarraitzeko,
amaitzeko, eta abar.
Aditzen aspektua eta denbora narraziogintzan: Ik. Galdezka.
Arrieta, eta beste, 2003. IVAP-HAEE, 86-100
Aditz aspektuaren erabilera okerrak: Ik. Galdezka.
Arrieta, eta beste, 2003. IVAP-HAEE, 112-116
Aditzen inguruko zalantzak: Ik. Jagonet galde-erantzunen zerbitzua.
http://www.euskaltzaindia.net/jagonet/faq_emaitzak.asp?gaia=1
Data nola adierazi: Ik. Euskaltzaindiaren arauak
http://www.euskaltzaindia.net/arauak/dok/ProNor0037.htm
http://www.euskaltzaindia.net/jagonet/faq_emaitzak.asp?gaia=11
Orduak: Ik. Euskaltzaindiaren arauak.
http://www.euskaltzaindia.net/arauak/dok/ProNor0035.htm
Hilen egunak: Ik. Ehulku
http://alweb.ehu.es/ehulku/ehulkulist/hil_eguna/hil_eguna.pdf
Betiko eta horren kideak: ik. Euskaltzaindiaren arauak
http://www.euskaltzaindia.net/arauak/dok/ProNor0020.htm
Behin betiko eta behin-behineko: Ik. Ehulku
http://alweb.ehu.es/ehulku/ehulkulist/behinbehineko/behinbehineko.pdf
Denbora maiztasuna: Ik. Ehulku
http://alweb.ehu.es/ehulku/ehulkulist/maiztasuna/maiztasuna.pdf
Bitartean: Ik. Ehulku
http://alweb.ehu.es/ehulku/ehulkulist/bitartean/bitartean.pdf
-(e)z gero: Ik. Euskaltzaindiaren arauak
http://www.euskaltzaindia.net/arauak/dok/ProNor0026.htm
Eta gero: Ik. Euskal Estilo Libururantz
Alberdi eta Sarasola, 2001. UPV/EHU, 168.
-(e)larik: Ik. Ehulku
http://alweb.ehu.es/ehulku/ehulkulist/maiztasuna/maiztasuna.pdf
http://alweb.ehu.es/ehulku/ehulkulist/larik2/larik2.pdf
Zalantzazko egiturak: Ik. Erabili.com
http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1152197659
-(z) instrumentalaren zenbait erabilera oker: Ik. Euskal Estilo Libururantz
Alberdi eta Sarasola, 2001. UPV/EHU, 141-145-.
Bi urtean / Bi urtetan. Ik. Euskal Estilo Libururantz
Alberdi eta Sarasola, 2001. UPV/EHU, 222.
Aditzaren aspektua: Ik. Zalantza Dantza, 7
Aitzina: Ik. Zalantza Dantza, 9
Arratsaldez / Arratsaldean: Ik. Zalantza Dantza, 10
Beranduago/ Geroago: Ik. Zalantza Dantza, 16
Dagoeneko / Honezkero: Ik. Zalantza Dantza, 21
Duela / Orain dela: Ik. Zalantza Dantza, 26
Gaurkoan / Gaur: Ik. Zalantza Dantza, 30
Lehengo / Beste: Ik. Zalantza Dantza, 36
Noiz arte / Noraino: Ik. Zalantza Dantza, 41
Oraindik orain: Ik. Zalantza Dantza, 51
Ordura arte: Ik. Zalantza Dantza, 21
http://www.ivap.org/admeusk/ae29z.pdf
3. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 111
3.11. JARDUERA. Narrazio-eragiketa euskarri dutenen artean, albiste-testua
izango da hedatuenetako bat. Zer esanik ez, kirolaren munduan; eta, are gehiago,
komunikabideen esparruan. Hala ere, albiste-testu guztiak ere ez dira berdinak. Ikus
dezagun zertan den askotarikotasun hori.
Hiru lan-talde egingo ditugu. Hona hemen talde horien eginkizunak:
o 1. taldea: euskarazko komunikabideak arakatuko eta 8-10 albiste
hautatu.
o 2. taldea: kirol-federazioen, -elkarteen eta -taldeen web orriak eta
argitalpenak arakatu, eta 8-10 albiste hautatu.
o 3. taldea: administrazioko erakundeen web orriak eta argitalpenak
arakatu, eta 8-10 albiste hautatu.
Saiatu hainbat motatako albisteak biltzen, eta erantzun galdera hauei:
o Luze-laburraren aldetik, berdintsuak dira albiste-testu guztiak? Zer
informazio-mota ematen dute?
o Nolako edukiak aurkituko ditugu albisteetan?
o Nolakoak dira izenburuak? Zer komunikatzen dute?
o Trataera bera ematen zaie kirol guztiei?
o Zenbateko garrantzia du osagai narratiboak albiste-testu hauetan?
Hirunaka jarri. Banatu ikaskideei hautatu dituzuen albiste-testuen kopiak, eta
eman zeuen aurkikuntzen berri. Berdinak al dira albiste guztiak?
ALBISTEALBISTEALBISTEALBISTE----TESTUTESTUTESTUTESTUEN EZAUGARRI OROKORRAKEN EZAUGARRI OROKORRAKEN EZAUGARRI OROKORRAKEN EZAUGARRI OROKORRAK
1. Albisteak eta berriak Albistea eta berria sinonimotzat hartuak izan
badira ere, ez dira gauza bera:
Berria: argitaratzea merezi duen gertakizuna dugu,
albistearen edukia, alegia.
Albistea, aldiz, berri hori emateko modua da, berri horren
gauzapena, alegia.
Albistea, gaurkotasunarekin zerikusia duen generoa da: gertakizun bati buruzko
informazioa, zehazkizunak eta inguruabarrak jasotzen dituena. Betiere,
egiazkoa, jakingarria eta zehatza izango da. Berriak orotarikoak izan
daitezkeen neurrian, albiste batek zeinahi eragiketa barne har ditzake:
kontakizuna, definizioa, deskribapena, azalpena, preskripzioa eta argudioa.
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 112
2. Albiste-testuen osagaiak
2.1. Idazpurua edo titularra. Albistearen laburpena da: zer, nork, noiz, non,
zergatik eta nola galderen inguruan antolatzen da.
Erakargarria behar du izan: albistearen muina nabarmendu behar du.
Zehatza izango da: neutroa izango da; baiezpen-esaldien bitartez
emango da aditzera..
Argia behar du izan: inolaz ere ez anbiguoa. Titularrak esaldiaren
osagai guztiak izango ditu; aditz bat izango du, gutxienez.
2.2. Atalaurrea. Albistearen buruaren osagai bat, idazpuruaren ondoren
jartzen dena.
Idazpurua osatzera dator atalaurrea: idazpuruan aipatu gabeko
oinarrizko datuak jasotzen ditu.
Albiste zientifikoetan atalaurreak informazio-funtzioa du soilik, eta
laguntzen du berriaren irudi fidel, egoki eta zuzena ematen.
Esaldi independenteen bitartez idazten da. Esaldi horiek lotura
ideologikoa behar dute izan beren artean.
Idazpuruarekin ez du zertan konkordantzia edota lotura gramatikala
izan.
2.3. Zatidurak. Albistearen testuaren erdian, nabarmenduta azaltzen dira.
Irakurketa arintzeko balio dute: albistearen atalak bereizten dituzte
eta idazpuruan emandako informazioa zabaltzen dute.
Ageriko lotura beharko dute izan idazpuruarekin eta atalaurrearekin.
Oro har, komeni da idazpuruak eta zatidurek batasun sintaktikoa
izatea (hierarkikoa izango da gehienetan harreman hori).
2.4. Tartekiak. Albiste luzeen gorputzean barreiatzen dira. Izenak dioen
bezala, testua "zaitu" egiten dute. Albistearen testuaren erdian, nabarmenduta
azaltzen dira.
Datu adierazgarriak nabarmentzen dituzte.
Batzuetan, iritziak, balioespenak, iruzkinak nabarmentzen dituzte.
Oro har, komeni da atalaurreak eta tartekiek batasun sintaktiko-
testuala izatea
3. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 113
2.5. Sarrera. Albistearen atariko lehen lerroek osatzen dute. Esaldi edo
lerrokada honek albistearen muina aurreratu behar du. Eskuarki funtzio hauek
(edo hauetako bat baino gehiago) beteko ditu:
Protagonistak ahalik eta argien identifikatuko ditu.
Gertakariaren kokapen zehatza emango du.
Gertakaria bera zertan izan den argituko du.
Gertakariaren ingurumariak deskribatuko ditu.
Galdera baten bidez gertakariaren muina seinalatuko du.
(Itxurazko) kontraesan bat jarriko du mahai gainean eta
gogoetara bultzatuko du irakurlea.
2.6. Gorputza. Albistearen atal honetan, sarreran emandako datuak zabaldu
eta osatu egiten dira. Azalpenak ordena logikoa behar du izan.
Lehenbizi, albistearen testuingurua agertuko du.
Hurrena, zehazkizunak emango ditu banan bana.
Jarraian, giroa deskribatuko da: albistearen ondorioak, iritziak...
Amaieran, informazio gehigarria azalduko da.
Albistea ixteko, komeni da datu nagusiak berriro gogoratzea.
3. Albiste motak
Albiste labur-laburra: gertakizuna arin-arin ematen du. Lehentasuna
du lehenbailehen aditzera emateak zer gertatu den.
Adierazpenik gabeko albistea: ez du protagonisten ahotsik barne
hartzen. Datu nagusiak aditzera ematera mugatzen da.
Albiste girotua: funtsezko datuez gain, giroa, ingurumariak,
aurrekariak ere jorratuko ditu.
Dokumentaturiko albistea: material osagarriak eransten ditu.
Ahalegin handia eskatzen du, baina gertakariaren aurkezpen hobea
eta osoagoa eskaintzen du.
Txostena: giroa, dokumentazioa, adierazpenak, gertakariaren
azalpen xehea. Denak jasotzen ditu albiste mota honek.
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 114
3.12. JARDUERA. Hauta ezazue albiste-gai izan daitekeen gertaera bat,
eta prestatu hiru albiste-testu.
- Lehena, kirol-prentsarako moduan idatzi.
- Bigarrena, dagokion federazioaren edota kirol-taldearen web orrian
argitaratzeko moduan.
- Hirugarrena, erakunde publiko baten web orrirako.
Aurkeztu zure hiru testuak ikaskideei. Komentatu hiru testuen arteko
antzekotasunak eta aldeak. Azaldu eta justifikatu zure erabakiak.
ALBISTE-TESTUAK IDAZTEKO AHOLKU OROKORRAK
1. Testuaren plangintza. Hasi aurretik gogoan izan beharrekoak:
Gaiari (gertakariari) buruzko xehetasun guztiak jaso eta zerrendatu
behar dira.
Irakurlearentzat deigarriena zer izango den pentsatu beharko da.
2. Testuaren antolaketa. Testua egituratzeko orduan kontuan hartzekoak:
Ekintza edo gertakaria bera, urratsetan zatikatu beharko dugu.
Datu nagusiak, xeheak, bigarren mailakoak eta osagarriak bereizi
beharko ditugu.
Sarrera-garapena-amaieran zer esango den ondo aztertu.
3. Testuaren idazkuntza. Testua egitean gogoan izan beharrekoak:
Ulergarritasunak du lehentasuna: aditzak izango dira
kontakizunaren ardatza.
Hasteko modurik egokiena subjektua + ekintza egitura da.
Kontzeptu abstraktuak saihestuko dira. Albisteak barne hartzen
dituen kontzeptu teorikoak ahalik eta argien (baina baita oso labur ere)
azaldu behar dira.
Hitzak ondo neurtu behar dira: ez da komeni hiztegi pobreegia,
baina ezta jasoegia ere.
Tonu orokorra, formala izango da. Neutraltasuna zainduko da.
3. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 115
3.13. JARDUERA. Orain, beste testu-eredu bat landuko dugu;
kontakizuna eta azalpena bateratzen dituena. Kasu honetan, Behobia-
Donostia lasterketa egiteko orduan kontuan hartu behar diren aholkuak
izango ditugu hizpide. Aholku horiek, baina, ardatz kronologikoaren
arabera antolatuko ditugu. Horretarako, denborazko harremanak markatu
beharko ditugu, hizkuntza-baliabide egokiak hautatuta.
Lehenik eta behin, Xabier Leibarri Euskadi Irratian egindako
elkarrizketa entzungo duzue (Dok 3.11.1, 2004/10/01). Taldetxotan
bildu, eta osa ezazue aholku zerrenda bat hark esandakoa aintzat
hartuta. Zerrenda osatu zuen esperientzia eta ezagutzak baliatuta.
Lasterketaren egunaren aurretik
______________________________________________
______________________________________________
Lasterketaren egunean
______________________________________________
______________________________________________
Lasterketaren ondoren
______________________________________________
______________________________________________
Gero, Euskadi Irratian Felix Zubiari egindako elkarrizketa entzungo
duzue (Dok 3.11.2, 2001/11/05). Osatu aurreko zerrenda aditu
horrek esandakoak jasota.
Azkenik, jarraian duzuen testua osatuko duzue denborazko
erreferentziak argitzen dituzten hizkuntza-baliabideak erabilita.
Alderatu zuen proposamena jatorrizkoarekin (Dok 3.11.3).
Entzungaien iturria: http://www.ikasbil.net
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 116
Behobia-Donostia egiteko aholkuak.
Lasterketaren _________:
- Entrenamendu-saioek ________ hasi behar dute; hainbat hilabete ______. Gure gorputza ezagutzeko eta egokitzeko denbora nahikoa hartu behar dugu. - Lasterketa _______ dagoela, entrenamendu gogorrenak ______ egina behar du izan, eta atsedenari tarte nahikoa eman behar zaio. - ____________, egin beharreko korrikaldiek eginak egon beharko lukete; beraz, azken _________, gorputzari bere onera etortzen laguntzeko garaia da. - _______ honetan, ez da komeni lau edo bost kilometro baino gehiago egitea; betiko erritmoan egin behar dira, gainera. - Beraz, lasterketaren ________ asteetan ez da inolako probarik egin behar; proba horiek gorputzari astindu ederra ematen diote eta. Izan da ______ ere probak egiteko eta nork bere burua neurtzeko aukera; baina, _________, alferrik da horrelakoetan aritzea. ________n proba horiek egin dituenak ez du zailtasunik hamar bat kilometro egiteko, eta, hortaz, ___________ nahikoa du bost edo sei kilometro egitearekin. - Entrenamenduaren _____ osoan, karbohidratoetan ugariak diren elikagaiak jan behar dira, giharretan metatu ahal izan daitezen lasterketaren egunerako. - Oinetako berriak erabiltzekotan, ________ hasi behar dira erabiltzen, lasterketaren _______ oinaren forma hartua izan dezaten. Elastikoak eta galtzak ere ________ erabiliak izatea komeni da.
Lasterketaren egunean:
- Lasterketara ez da baraurik joan behar. Komeni da, lasterketa baino hiru ordu ______ gosaltzea: kaloria asko dituzten jakiak. - Hasi ______, beti ondo berotu: zangoez gain, gerria, besoak eta lepoa ere ondo berotu. Luzamenduak egin eta, horren _______, korrikaldi txikiak egin behar dira bete-betean hasi baino ______. - Korrika hasten ari gare__, entrenamenduetako erritmo berean hasi behar da lasterketa. Geure burua ondo ikusten badugu, _____________, izango da aukera erritmoa biziagotzeko. - Lasterketan _______, likido ugari edan behar dira eta, ______, azukre pixka bat eta gatz pixka bat hartzea. - Lasterketaren __________ ondoezik egonez gero, lehenbailehen utzi behar da proba bertan behera. ________ dira ospitalean amaitzen dutenak burugogorkeria hutsagatik. - Bukatu _________, ez da kolpetik gelditu behar; utzi behar zaio gorputzari pixkanaka-pixkanaka bere onera etortzen. Hasierako ariketa berberak egitea komeni da eta erritmoa poliki-poliki jaistea komeni da. - Ez da komeni lasterketa amaitu _______ gehiegi jatea. Hobe da bazkari arina egitea eta, _____ ordu batzuk pasatuta, iluntzean edo, afari sendoagoa egitea.
Lasterketaren _______ egunetan:
- __________ erritmoa apaldu bai, baina gomendagarria da korrika egiteari ez uztea.
3. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 117
3.14. JARDUERA. MUGI kirol-aldizkarian (www.euskaraz.net) erreportaje
bat argitaratu nahi dute maratoiaren inguruan: zein den proba honen historia,
zergatik duen hainbesteko arrakasta, nola prestatu behar den Zuri eskatu
dizute artikulu hau idazteko.
Aldizkari hau haur eta nerabeei zuzendua da; beraz, irakurleek ez dute,
oraingoz, maratoia bezalako probetan parte hartzen. Haatik, azaldu nahi
diegu nola has daitezkeen txikitandik lanean, etorkizunean maratoia bezalako
probetan parte hartzeko.
3.15. JARDUERA. MUGI kirol-aldizkarian (www.euskaraz.net) erreportaje
sail bat argitaratu nahi dute historian zehar mugarri izan diren kirolarien
inguruan. Erreportaje horien helburu nagusia da kirolarien bizitza kontatzea
eta egindako lorpenak azpimarratzea Hauta ezazu kirolari bat, eta idatzi
haren biografia.
Gogoan izan aldizkari hau haur eta nerabeei zuzenduta dagoela; beraz,
komeni da heroitzat har dezaketen moduko kirolariren baten biografia
izatea.
3.16. JARDUERA. MUGI kirol-aldizkarian (www.euskaraz.net) erreportaje
bat idatzi behar duzu. Bertan gertakari deigarri baten kronika egin behar
duzu; betiere, gertaeraren prozesu osoa xehetasunez azalduta (aurretik,
bitartean, gero, noiztik, noiz arte). Kontuan izan zeure irakurleak haurrak
edota nerabeak izango direla eta haien arretari eutsi egin beharko diozula
gertatutakoaren alderdirik deigarrienak azpimarratuta
3.17. JARDUERA. Jo ezazu www.berria.info web orrira, eta arakatu
kirolarekin zerikusia duten albiste eta erreportajeak. Hautatu egitura
kronologikoa duten hainbat testu. Zein da haien helburua? Zer kontatzen
dute? Testuotan erraz antzematen zaie kontaketaren oinarrizko osagaiei?
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 118
GOGOAN IZAN BEHARREKO IRIZPIDEAK
1. Funtzionaltasuna:
o Narrazioa, funtsean, gertaeren sekuentziaren berri
ematean datza. Sekuentzia hori berariazko kronologiaren
araberakoa izan daiteke edo ez.
o Narrazioa beste testu baten mendeko izan daiteke;
narrazioak, bere baitan, beste eragiketa batzuk barne
hartzen ahal ditu (deskribapena, azalpena, justifikazioa).
o Ikuspuntu objektiboa zein subjektiboa baliatzea onartzen
du. Pertsona-aldaketak (lehen eta hirugarren pertsonen
artekoak, gehienbat) laguntzen du ikuspuntua doitzen.
2. Egitura:
o Hiru osagai izango ditu, oro har: egoeraren azalpena,
gertakarien katea, eta, itxitura.
o Osagai horiek hainbat hurrenkeratan ematen ahal dira.
Testuan barrena sakabanatuak ere azaltzen ahal dira.
o Edozein modutan, haien arteko konexioa bermatu beharra
dago.
3. Kohesioa / Konexioa:
o Bereziki zaindu behar da aditzen denboren eta aspektuen
erabilera.
o Denborazko aditzondoak eta antolatzaileak arretaz hautatu
eta markatu behar dira.
o Denborazko harremanak aditzera emateko menderagailu
ugari ditugu euskaraz.
4. Estiloa:
o Hiztegia: agenteak, ekintzak, denbora, lekua eta modua
adierazteko hitzak arretaz hautatzea komeni da.
o Joskera: esaldien luze-laburrak eta esaldien nolakotasunak
(bakuna / konposatua; mendekoa / elkartua) eragin handia
izango du kontaketaren erritmoan eta eraginkortasunean.
3. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 119
4444.2. Irudia. Kontakizuna: laburpena.
KONTAKIZUNA
Hasierako egoera
Egoera berria
Aurrekariak
Ekintza-katea
Ondorioa
KOMUNIKAZIOAREN XEDEA
KontakKontakKontakKontakizunaizunaizunaizuna
Ekintzen hurrenkera Ardatz kronologikoa
MarkoaMarkoaMarkoaMarkoa
- Testuingurua - Gaia
- Arrazoi-eragilea
GertakariaGertakariaGertakariaGertakaria
- Hasierako egoera - Aldabidea - Gailurra
- Amaierako egoera
OndorioaOndorioaOndorioaOndorioa
- Gertakariaren beraren garrantzia - Gertakariaren ondorioak - Gogoeta
Egoera berriaEgoera berriaEgoera berriaEgoera berria
Marko berriaMarko berriaMarko berriaMarko berria
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 120
Deskribapena berbaldia antolatzeko modu bat da, errealitatea hizkuntzaren
bidez adierazteko balio duena. Deskribapenaren bidez gauza ukigarriak zein
abstraktuak irudikatzen ahal dira, objektuak zein izakiak, espazioak zein
garaia; sentimenduak zein ekintzak...
Deskribapenak, izan ere, funtzio berriemailea du eskuarki, eta datuak
jakinaraztean datza: ezaugarriak, osagaiak, atalak, portaerak, antzekotasunak,
ezberdintasunak... Deskribapen batzuetan datu objektiboak aurkituko ditugu,
gehienbat; beste deskribapen batzuetan, aldiz, sentipenak edota inpresioak
izango dira nagusi.
Datu horiek, bestalde, ez dira nolanahi egituratuko eta aurkeztuko. Izan ere,
deskribapenak hauxe du jomuga: errealitatearen irudi jakina erakustea.
Horretarako, datuak modu koherente eta egokian antolatuta eskainiko dira,
askotan diagramak, argazkiak, irudiak eta abar lagun dituztela. Deskribapenak
hainbat estrategia barne hartzen ditu. HIru dira funtsezkoenak:
a) Behaketa, analisia eta datuen bilketa, betiere kontuan izanda zein
den komunikazioaren helburua, berbaldiaren testuingurua, eta abar.
b) Datuen antolaketa logikoa eta koherentea hiru irizpideren arabera:
- Jorratzen ari garen gaia zein den.
- Zein diren deskribapena egiteko baliatuko ditugun
nolakotasunak, osagaiak eta propietateak.
- Deskribapenak nolako lotura duen berbaldiko eta
errealitateko beste osagai batzuekin.
c) Datuen komunikazioa: mugatu, zehaztu, zerrendatu, sailkatu,
alderatu, balioetsi...
Deskribapenak hiru azpi-eragiketari lotuta azaldu ohi da: zerrendatzeari,
sailkapenari eta alderaketari. Zenbaitetan, eragiketok deskribapenaren osagai
dira; beste batzuetan, aldiz, deskribapena da zerrenden, sailkapenen edota
alderaketen osagai. Deskribapena, bestalde, oso ohikoa da, halaber,
kontakizunetan edota azalpenetan.
Horregatik guztiagatik, funtsezko eragiketa da berbaldi zientifiko, tekniko eta
akademikoan. Izan ere, ezinbestekoa da mundu natural eta soziala aztertzeko
eta agertzeko.
4.3. Deskribapena
3. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 121
3.18. JARDUERA. Lanerako dokumentuen biltegian (CDan), Pilates
izeneko metodoaren inguruko elkarrizketa bat duzue (Ik. 3.18.1.
dokumentua). Entzun, eta erantzun galdera hauei. Gero, saiatu Pilates
metodoaren deskribapen-fitxa bat egiten.
1. Elkarrizketa honen asmoa hauxe da:
a) Bertatik bertara ikustea Pilates metodoa, horri buruz aspaldi dakiguna
egiaztatzeko.
b) Aspaldi ezaguna den Pilates metodoaren ezaugarrien berri ematea.
c) Oraintsu ezagutzera eman den Pilates metodoa aurkeztea.
d) Oraindik ezezagun samarra den Pilates metodoari buruzko argibideak
eskaintzea.
2. Ezaugarri hauetatik zein EZ dagokio Pilates metodoari?:
a) Gorputza zaintzeko era bat da, osasun fisikoa eta psikologikoa jomuga
dituena.
b) Edonork balia dezake Pilates metodoa, eta edonoren esku dago
jarduera hori egiteko aukera.
c) Buruak gorputzari bidaltzen dizkion aginduen alderako sentiberatasuna
areagotzea bilatzen du.
d) Anatomia, fisiologia eta biomekanika ditu oinarri, baina, sortzez, ez da
diziplina zientifikoa.
3. Nolako ariketak eta saioak barneratzen ditu Pilates metodoak? Esan zein EZ
datorren bat elkarrizketan aipatutakoekin.
a) Askotarikoak baina, betiere, norberaren eroapen-mailari eta ezaugarri
fisiko, psikologiko eta sozialei egokituak.
b) Mugimendu batzuk Tai-Chi eta Yoga bezalako diziplinek proposatzen
dituztenen antzekoak dira; baina, Pilatesen helburua bestelakoa izanik,
baliatzen ditu, halaber, beste abilezia batzuk sustatzen dituzten ariketak.
c) Malgutasuna lantzekoak; arnasketa kontrolatzekoak; bizkarra
zuzentzekoak.
d) Orotarikoak, gorputza bere osotasunean baliatzea eskatzen dutenak;
buruaren gobernua barne.
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 122
4. Elkarrizketa honetan:
a) Pilates metodoaren aldarrikapena eta azterketa kritikoa egiten da.
b) Pilates metodoa egiteko jarraibideak eskaintzen dira.
c) Pilates metodoa deskribatu eta ezaugarritu egiten da.
d) Pilates metodoaren aurkezpen berriemailea egiten da.
5. Honenbestez, hauxe da elkarrizketa honen bidez entzuleari helarazten
zaion mezua:
a) Pilates metodoa edonorentzat onuragarria izan daitekeen arren, ez dago
edonoren esku.
b) Pilates metodoa berria ez den arren, berriki heldu da guregana.
c) Pilates metodoak oso oinarri eta prozedura zehatzak ditu; horrenbestez,
aldez aurretik parte-hartzailearen ebaluazio arretatsua egitea eskatzen
du.
d) Besterik.
PILATES METODOA
EZAUGARRI OROKORRAK
____________________________________________________________
____________________________________________________________
EZAUGARRI XEHEAK
____________________________________________________________
____________________________________________________________
IRUZKINAK
____________________________________________________________
____________________________________________________________
3. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 123
3.19. JARDUERA. Lanerako dokumentuen biltegian (CDan), bost
deskribapen-testu dituzue (Ik. 3.19. karpeta).
Taldetan jarrita, aztertu horietako bat (testuak gelako guztien
artean banatuta), eta osatu fitxa hau:
Zer deskribatzen da? _________________________________________
Ezaugarri orokorrak:__________________________________________
Ezaugarri xeheak:____________________________________________
Besterik: ________________________________________________________
Gero, erantzun galdera hauei:
o Zer deskribapen mota egiten da testuan? Objektiboa ala subjektiboa?
Estatikoa ala dinamikoa? Topografikoa, prozesuala, psikologikoa,
soziala ala formala?
o Deskribatzen duen kirolaren zer alderdi aztertzen ditu, zehazki?
o Identifikatu testuan honako osagai hauek: kategorizazioa,, sailkapena
eta alderaketa.
o Azpimarratu testuan jasotako ezaugarri kualitatiboak eta
kuantitatiboak.
Taldekideekin jarrita, eman elkarri egindako iruzkinen berri.
Zein dira bost deskribapenen berezitasun eta desberdintasunak?
1. testua: _________________________
2. testua: _________________________
3. testua: _________________________
4. testua: _________________________
5. testua: _________________________
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 124
DESKRIBAPENA: ESTILO-IRIZPIDEAK
1. Deskribapenaren edukiari buruz. Deskribapen-lan batek zerbait
ezaugarritzea du helburu: toki bat, objektu bat, pertsona bat, kontzeptu bat
edota jarduera bat. Bestalde, deskribapenaren kalitatearen gakoetako bat,
beraz, hauxe da: direlako ezaugarrien hautabidea. Hona hemen, kontuan hartu
beharreko hainbat irizpide:
Osagaiak. Deskribapenak landuko dituen arloak (kontzeptuak, atalak,
argumentuak ) estu-estu dagozkio deskribatzen ari garenari? Denak
zorrotz atxikitzen zaizkie deskribapenaren helburuari eta ikuspuntuari?
Analisia: Deskribagai, arlo edo atal bakoitza garatzeko erabiltzen diren
irizpideak argi daude azalduta? Irizpide horiek barne hartzen dituzten
kontzeptuak koherenteak dira, oro har?
Xehetasunak. Behar bezainbeste xehetasun, datu eta adibide ematen
dira? Modu orekatuan garatzen dira? Irudiak eta testuak osagarriak dira?
Ondo ezkontzen dira osagai guztiak?
2. Deskribapenaren garapena. Deskribapen-lanak bost azpieragiketa
kudeatzea eskatuko du:
Identifikazioa. Zer ari gara zehazki deskribatzen? Zergatik? Zer lortu
nahi dugu?
Definizioa. Zer-nolako kontzeptu, izaki edo egitatea da deskribatu nahi
duguna? Zer berezitasun ditu? Nolako garrantzia du?
Sailkapena. Nolako harreman hierarkikoa du deskribagaiak beste
kontzeptu, izaki edo egitate batzuekin? Deskribatzen ari garena
azpitalde edota azpimultzotan xehekatu daiteke? Zer irizpideren
arabera?
Ezaugarritzea. Zer ezaugarri espezifiko ditu deskribagaiak? Ezaugarri
horietatik, zein nabarmenduko ditugu? Zer hurrenkeratan aurkeztuko
ditugu? Zergatik?
Alderaketa. Zer dute antzeko eta desberdin aurkeztu ditugun
kategoriek, azpimultzoek edo taldeek? Zertan bereizten da
deskribagaia antzeko beste batzuetatik?
Ez dira beti bost eragiketak baliatuko; bestalde, gerta liteke eragiketa bera
behin baino gehiagotan baliatu behar izatea testu batean. Eragiketa bakoitzak
bere lekua izan behar du testuaren baitan.
3. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 125
3. Deskribapenaren egitura: Deskribapen-lan batek deskribagaiaren irudi
gardena eratzea lortu behar du. Bestalde, deskribapena ez da inoiz ausaz
egiten: beti erantzuten dio pentsamendu-eskema bati. Eskema logiko horrek
agerikoa eta koherentea behar du izan testuan.
- Irizpide orokorrak. Deskribapena, funtsean, honetan datza:
- Lehenbizi, deskribagaiari gainbegiratu orokorra emango zaio.
- Gero, deskribapena zatitzeko baliatuko diren irizpideak
agertuko dira.
- Hirugarrenik, atalez atal, xehakatuko da.
Hiru pauso horiek behar bezainbeste alditan emango dira
testuaren barruan.
- Deskribapen estatikoek honako egitura izan ohi dute:
a) Sarrera: deskribapenaren xedea.
b) Deskribagai nagusien zerrenda eta aurkezpena.
c) Deskribagai bakoitzaren ezaugarritzea.
d) Laburpena
e) Ondorio orokorrak.
- Deskribapen dinamikoek (prozesuen deskribapenek, adibidez) beste
hau:
a) Sarrera: deskribapenaren xedea.
b) Hasierako egoeraren deskribapena.
c) Bigarren egoeraren deskribapena.
d) Hirugarren egoeraren deskribapena
e) Alderaketa eta ondorio orokorrak.
e) Alderaketa eta ondorio orokorrak.
4 Estiloari buruz:
- Paragrafoen antolaketa egokia oso lagungarria izan liteke
deskribapenaren egitura ulertzeko.
- Lehentasuna eman esaldi soilei eta juntadurazkoei, mendekoen
aurrean.
- Testu-antolatzaileez baliatu.
- Adjektiboen eta aditzondoen hautapena zaindu.
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 126
5. Zenbait hizkuntza-baliabide eta ohar
Adjektiboen graduatzaileak: oso, erabat, nahiko, izugarri, guztiz...
Antolatzaileak: batetik, bestetik, azkenik, -ri dagokionez, -ren inguruan....
Juntagailuak: ordea, ostera, aldiz, berriz, baina, ezpada, baizik, aitzitik...
Menderagailuak: baino ago, bezain, honen, horren, hain, (e)na...
Hizkera metaforikoa: Ik. Galdezka.
Arrieta, eta beste, 2003. IVAP-HAEE, 251-258
Izenondo erreferentzialak: Ik. Galdezka.
Arrieta, eta beste, 2003. IVAP-HAEE, 271-282
Onomatopeiak: Ik. Galdezka.
Arrieta, eta beste, 2003. IVAP-HAEE, 321-331
X bakarrik, X soilik: Ik. Euskal Estilo Libururantz
Alberdi eta Sarasola, 2001. UPV/EHU, 46-50.
Ez bakarrik..ere: Ik. Euskal Estilo Libururantz
Alberdi eta Sarasola, 2001. UPV/EHU, 63-65.
Ez ezik / Izan ezik: Ik. Euskal Estilo Libururantz
Alberdi eta Sarasola, 2001. UPV/EHU, 58-60.
Bai..bai / Ez...ez: Ik. Euskal Estilo Libururantz
Alberdi eta Sarasola, 2001. UPV/EHU, 61-63.
Liburu bera / Liburu berdina: Ik. Euskal Estilo Libururantz
Alberdi eta Sarasola, 2001. UPV/EHU, 121-126.
Izenondo erreferentzialak: Ik. Euskal Estilo Libururantz
Alberdi eta Sarasola, 2001. UPV/EHU, 145-154.
Konparazioak: Ik. Euskal Estilo Libururantz
Alberdi eta Sarasola, 2001. UPV/EHU, 170-.
Aurkaritzako lokailuak: Ik. Euskal Estilo Libururantz
Alberdi eta Sarasola, 2001. UPV/EHU, 293-300.
Ordea / Berriz: Ik. Euskal Estilo Libururantz
Alberdi eta Sarasola, 2001. UPV/EHU, 306.
Asko maite zaitut: Ik. Euskal Estilo Libururantz
Alberdi eta Sarasola, 2001. UPV/EHU, 319.
Hiru kiloko haurra: Ik. Jagonet galde-erantzunen zerbitzua.
http://www.euskaltzaindia.net/arauak/dok/ProNor0034.pdf
Aurrealde / Aurreko alde: Ik. Euskaltzaindiaren arauak
http://www.euskaltzaindia.net/arauak/dok/ProNor0003.htm
Cara de: Ik. Jagonet.
http://www.euskaltzaindia.net/jagonet/galdera.asp?hizkuntza=eu&id=545
Baino ez / Baizik ez / Besterik ez: Ik. Jagonet.
http://www.euskaltzaindia.net/jagonet/galdera.asp?hizkuntza=eu&id=454
http://www.euskaltzaindia.net/jagonet/galdera.asp?hizkuntza=eu&id=393
Lau metrora / lau metrotara: Ik. Jagonet.
http://www.euskaltzaindia.net/jagonet/galdera.asp?hizkuntza=eu&id=8
-tzat / bezala: Ik. Jagonet.
http://www.euskaltzaindia.net/jagonet/galdera.asp?hizkuntza=eu&id=190
Izenlagunaren lekua: Ik. Jagonet.
http://www.euskaltzaindia.net/jagonet/galdera.asp?hizkuntza=eu&id=184
Komun / Amankomun: Ik. Ehulku
http://alweb.ehu.es/ehulku/ehulkulist/komun_amankomun.pps
Komun / Amankomun: Ik. Ehulku
http://alweb.ehu.es/ehulku/ehulkulist/komun_amankomun.pps
Desberdin / Ezberdin: Ik. Ehulku
http://alweb.ehu.es/ehulku/ehulkulist/Desberdin_1/Desberdin_1.pdf
http://alweb.ehu.es/ehulku/ehulkulist/Desberdin_2/Desberdin_2.pdf
Moduan / Modura: Ik. Zalantza Dantza, 45
Konparatu: Ik. Zalantza Dantza, 39
Izenez ezagutu: Ik. Zalantza Dantza, 36
Garrantzitsu: Ik. Zalantza Dantza, 30
Desberdin: Ik. Zalantza Dantza, 23
http://www.ivap.org/admeusk/ae29z.pdf
3. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 127
3.20. JARDUERA. Euskadi.net web orrian Euskal Herrian zabalduta
dauden hainbat herri-kirolen azalpen-fitxak aurkituko dituzu. Fitxa
horietan dagoen informazioan oinarrituta dossier bat prestatu behar
duzu kirol horien ezaugarri nagusiak, labur-labur jasoko dituena
euskaraz.
Herri-kirol zabalduenak Euskal Herrian:
______________________________________________________________________
______________________________________________________________________
______________________________________________________________________
______________________________________________________________________
Pilota (5-10 lerro):
______________________________________________________________________
______________________________________________________________________
______________________________________________________________________
______________________________________________________________________
Estropadak (5-10 lerro):
______________________________________________________________________
______________________________________________________________________
______________________________________________________________________
______________________________________________________________________
Aizkolariak (5-10 lerro):
______________________________________________________________________
______________________________________________________________________
______________________________________________________________________
______________________________________________________________________
Harri-jasotzaileak (5-10 lerro):
______________________________________________________________________
______________________________________________________________________
______________________________________________________________________
______________________________________________________________________
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 128
3.21. JARDUERA. Hementxe duzu oinarrizko gaitasun fisikoen sailkapena
jasotzen duen diagrama bat. Egin ezazu sailkapen horren ahozko azalpena.
3.22. JARDUERA. Jarraian, indar-moten sailkapena eta ezaugarriak jasotzen dituen eskema bat duzue. Egin ezazue informazio honen ahozko azalpena.
3. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 129
3.23. JARDUERA. Hementxe duzu futbol-zelaien deskribapen laburra.
Gero, saskibaloi-zelaien planoa duzue. Egin ezazu ahoz bi zelai mota hauen
alderaketa.
IturriaIturriaIturriaIturria: Zientzia eta Teknika. HABE.
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 130
3.24. JARDUERA. Hementxe duzu ikaskuntza motorraren garapena
laburbiltzen duen eskema bat. Egin ezazu prozesu horren ahozko
deskribapena.
3.25. JARDUERA. Jo ezazu http://www.gipuzkoa.net/kirolaeuskaraz/
web helbidera, eta arakatu bertan aurkituko dituzun fitxa didaktikoen
bildumak. Hautatu hainbat testu, deskribapen-eragiketak jasotzen
dituztenak. Zein da haien helburua? Zer deskribatzen dute? Erraz antzematen
zaie deskribapenaren osagaiei?
3. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 131
GOGOAN IZAN BEHARREKO IRIZPIDEAK
1. Funtzionaltasuna:
o Hainbat deskribapen mota daude: objektiboa / subjektiboa; estatikoa /
dinamikoa; topografikoa (toki bati buruzkoa); prozesuala (gertakari baten
ingurukoa); psikologikoa (sentimenduei, jarrerei... buruzkoa); soziala (gizarte
portaerei buruzkoa);
o Deskribapenak hainbat eragiketa barne hartzen ditu: kategorizazioa, sailkapena
eta alderaketa.
o Deskribapen onaren gakoa hauxe da: deskribagaiak, ezaugarriak eta
xehetasunak ondo hautatzea. Horretarako, datu kualitatiboak zein
kuantitatiboak erabiliko dira.
o Errealitatea oso konplexua da. Deskribapenean, haatik, errealitatearen alderdi
adierazgarrienak nabarmendu beharko dira; betiere, komunikazio-xedearen
arabera.
o Azken batean, kontzeptuaren analisi egoki bat eskaini behar diogu irakurleari
edota entzuleari; behar bezainbeste garatua.
2. Egitura:
o Berez, ez dago aurrez esaterik zer datu eman behar diren hasieran, zein gero
eta zein amaieran. Komunikazio-xedearen araberakoa izango da hautua.
o Hala ere, normalean, bi irizpide baliatzen dira datuak aurkezteko: linealtasuna
(ezkerretik eskuinera; goitik behera; behetik gora; ) eta xehetasuna
(orokorretik xehera edo alderantziz)
3. Kohesioa / Konexioa:
o Deskribapenak ideien eta kontzeptuen hierarkizazioa eskatzen du.
o Deskribapenak nolakotasunaren berri ematea eskatzen du. Hori dela eta,
moduzko perpausek eta konparazio-perpausek ere zeresana izango dute
eragiketa honetan.
o Deskribapenek birformulazioak ere eskatzen dituzte maiz; baita adibideak
ematea ere.
4. Estiloa:
o Hiztegia. Deskribapen-eragiketaren adierazleetako bat adjektibazioa da;
gauzak ezaugarritzeko kategoria gramatikalik espezifikoena da hori.
o Joskera. Deskribapenetan lehentasun osoa dute esaldi bakunek eta
juntadurek. Menderakuntza gutxi baliatzen da, konparazioak egiteko edo
modua adierazteko ez bada.
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 132
3.3. Irudia. Deskribapena: laburpena
ERREALITATE NATURALAREN, SOZIALAREN edo BIRTUALAREN BEHAKETA
Arreta-guneak
Harremanak
Osagaiak Nolakotasunak Sailkapena Alderaketa
Bilakaera
Irizpideak Hierarkia Konparazioa Kontrastea
Ezaugarriak Kategoriak Analisia
DESKRIBAPENA
Estrategiak Eduki semantikoa Antolaketa
Behatu Aztertu Xehatu
Ezaugarritu Antolatu
Hurrenkera eman Sailkatu Alderatu
Nozioak
Kategoriak Osagaiak
Nolakotasunak Etapak
Xehetasunak Hierarkiak
Harremanak
Goitik beherakoa Behetik gorakoa
Ezkerretik eskuinerakoa Eskuinetik ezkerrerakoa
Hurrenkera eman Hurbila / Urruna
Nagusia / Mendekoa Orokorra / Xehea
Abstraktua/ Konkretua
3. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 133
Definizioa zerbaiten funtsezko eta ezinbesteko ezaugarriak zehaztean datza;
bestela esanda, definizioaren bidez ezezaguna den zerbait erreferentzia
ezagunak erabiliz azalduko dugu. Eragiketa horrek bost estrategia baliatzen
ditu: analisia, zehaztapena, bakantzea, adibidegintza eta iruzkina.
- Lehenik eta behin, definitu nahi den objektuaren, izakiaren,
ekintzaren edo kontzeptuaren analisia egin behar da. Aldi berean,
pentsatu behar da zein den definizioaren testuingurua eta helburua.
Adibidez: Giltzadura kontzeptu anatomikoa ez dugu berdin definituko haur
txikientzako testu-liburu batean eta kirol-teknikarientzako gida batean. Modu
berean, definizio ezberdina aurkituko dugu segur aski, anatomia-hiztegi orokor
batean edo kirol-lesioen inguruko artikulu batean.
- Gero, kategoria bat atxikiko diogu delako objektu, izaki, kontzeptu
edota ekintzari: deskribatzaile bat hautatuko dugu, alegia.
Adibidez: Giltzadura kontzeptu anatomikoa definitzeko honako
deskribatzaile hauek erabiltzen ahal ditugu: gorputz-atal, lokomozio-
aparatuaren osagai, hezurren elkargune, eta abar.
- Hirugarrenik, kategoria horretan sar litezkeen beste objektu, izaki,
kontzeptu edota ekintzetatik bereizteko erabiliko ditugun ezaugarriak
zerrendatuko ditugu.
Giltzadura: mugimendu-jokoa ahalbidetzen du, egonkorra, lotailuz eta
kapsulaz ere osatua
- Hurrena, argigarriak izan litezkeen adibideak bilatuko ditugu.
Gitzadurak: belauna, matraila, ukondoa, orkatila
- Azkenik, ohar edota iruzkin moduan eransten ahal den informazioa
hautatuko dugu:
Gitzadura: batzuek mugimendu handiak ahalbidetu; beste batzuek, ia bat ere
ez.
Hauxe izango da lan honen emaitza
Giltzadura: hezurrak elkartzen diren guneari deritzogu giltzadura. Elkargune
hori egonkorra izan dadin lotailuz eta kapsulaz ere osatuta egongo da.
Giltzadura guztiek ez dute mugitzeko aukera bera: batzuek mugimendu
handiak ahalbidetzen dituzte (besaburua, adibidez), beste batzuek, aldiz, ia
bat bera ere ez (falangeak, adibidez). Kirol batzuetan asko behartzen dira
giltzadurak: gimnastikan, futbolean, eta abarretan.
4.4. Definizioa
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 134
Hizkuntzaren ikuspegitik, hainbat dira definizioak egiteko eskuarki erabiliko
dituzten baliabideak:
- Lexikoak: sinonimia, antonimia, homonimia, hiponimia eta
hiperonimia.
- Morfologikoak: adjektiboak eta izenlagunak.
- Sintaktikoak: nominalizazioak eta erlatibozko perpausak.
- Diskurtsiboak: zehaztapena, zerrendatzea, azalpena, sailkapena,
alderaketa...
Edonola ere, definizio guztiak ez dira berdinak izango: kontzeptua abstraktua
ala konkretua den; ikusgarria den ala ikusezina; sumatzen ahal den edo ez; eta
abar. Horren arabera, definizioa modu batera edo bestera konponduko dugu.
Bestalde, definizioa bera beste eragiketa batzuen bidez hedatzen ahal da:
alderaketa, kategorizazioa; orokortzea; deskribapena; azalpena; eta abar.
3.26. JARDUERA. Jo ezazu http://www.gipuzkoa.net/kirolaeuskaraz/
web helbidera, eta arakatu bertan aurkituko dituzu fitxa didaktikoen
bildumak. Egin ezazu definizioen bilduma bat.
Saiatu askotarikoak biltzen: luzeak/laburrak; zehatzak/orokorrak;
deskribapena/azalpena oinarri dutenak; eta abar.
Zer egitura linguistiko erabiltzen dira adibideotan definizioaren testu-
gorputza eratzeko?
Aurkeztu ikaskideei zure bilduma.
3.273.273.273.27. JARDUERA.. JARDUERA.. JARDUERA.. JARDUERA. Jarraian dituzue definizio labur batzuk. Osa itzazue
deskribatzaile egokiak baliatuta. Jatorrizkoak lanerako materialen biltegian
dituzue (Ik. 3.27.1. dokumentua).
3. modulua
Joseba Ezeiza Ramos. Euskal Filologia Saila. UPV/EHU. 135
Giltzadurak. Hezurrak elkartzen diren _____ deritzogu giltzadura. Elkargune hori
egonkorra izan dadin lotailuz, kapsulaz ere osatuta egongo da. Giltzaduren mugitzeko
gaitasuna desberdina da: batzuek mugimendu handiak ahalbidetzen dituzte, beste
batzuek, aldiz, ia bat bera ere ez.
Muskuluak. Muskuluak gorputza mugitzen duten _____________ dira. Muskulu-zuntz
edo muskulu-zelula batek nerbio-bulkada (borondatezko edo ez-borondatezko) baten
aurrean suminkortasuna erakusten du; orduan uzkurtu edo laburtu egiten da eta
mugimendua eragiten du. Estimulua amaitu eta muskulu-zuntza laxatzen denean,
pasiboki heda daiteke kontrako muskuluen zuntzak uzkurtzean. Muskulu-zuntz bakoitzak
tentsio edo malgutasun propioa du, eta horrek forma berezia emango dio laxatuta
dagoenean.
Arteriak deritzen ____________ bihotzetik urrun eramaten dute odola. Arteria
txikiagotan azpibanatzen dira (sistemako trukaketagunea). Kapilarrak benulak
deritzen basoetan elkartzen dira, eta benulen elkarketa horiek benak osatzen dituzte.
Bena nagusiek odola bihotzera itzularazten dute.
Benak. Bihotzera odola daramaten _____ benak dira. Birika-benek izan ezik, denek dute
oxigenorik gabeko odola.
Odola. Odola _________ konplexu bat da eta gorputzean bizitzeko ezinbestekoak diren
jasotze-askatze zerbitzuak egiten ditu. Arnasketa- eta digestio-aparatuetatik
mantenugaiak eta oxigenoa jasotzen ditu, eta zeluletara bidaltzen. Aldi berean,
zeluletatik hondakinak jasotzen ditu organo iragazleetara eramateko. Odolak hormonak,
entzimak... ere garraiatzen ditu.
3.283.283.283.28. JARDUERA.. JARDUERA.. JARDUERA.. JARDUERA. Jarraian dituzue beste definizio labur batzuk. Osatu
ezaugarri espezifikoen atala eta azpimarratu deskribatzaileak. Erantzuna
lanerako materialen biltegian duzue (Ik. 3.28.1 dokumentua).
Indarra. Gihar-uzkurduraren bidez, era estatikoan (isometrikoan) edo dinamikoan
(isotonikoan), kanpoko erresistentziak _____________tzeko gaitasuna da.
Erresistentzia. Intentsitate handiago edo gutxiagoko esfortzuak, ahalik eta luzeen
_____________teko gaitasuna da.
JARDUN
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako euskara 136
Abiadura. Mugimendu bat edo batzuk ahalik eta denbora laburrenean
_____________teko gizabanakoak daukan gaitasuna da.
Malgutasuna. Mugimendu zabalagoak _____________teko gaitasuna
Potentzia indarraren eta abiaduraren elkarketaren __________ sortzen den gaitasuna.
Arintasuna abiadura, malgutasuna, koordinazioa eta oreka batera-_____________
sortzen den gaitasuna.
Koordinazioa. Nerbio-sistemak giharren gainean _____________ten duen kilikadura
zehatza eta kontrolatua. Keinuek traketsak eta zehaztasun gutxikoak izateari uzten
diotenean, mugimendu koordinatuei buruz hitz egin daiteke.
Oreka. Grabitate indarraren _____________ edozein gorputz atal mantentzeko
gaitasuna da.
DEFINIZIOAK EGITEKO JARRAIBIDE OROKORRAK
Adiera. Lehenbizi, kontzeptua bera mugatu beharko dugu. Horretarako,
deskribatzaileak erabiliko ditugu. Dekribatzaile-lana hitz soil batek egin
dezake; baina, batzuetan, azalpen luzeagoak eskainiko dira. Kontzeptu
konplexuen kasuan, deskribatzaile bat baino gehiago balia daitezke.
Zenbait kasutan, definizio orokor baten ondoan, kontzeptuaren
kategoriak eta azpikategoriak ere aurkeztu eta azaldu beharko dira.
Ezaugarriak. Kontzeptuaren mugak ezarritakoan, haren ezaugarriak
xehekatuko dira. Atal hau argi bereiziko dugu aurrekotik. Ezaugarriak
hautatzeko orduan tentuz jardutea komeni da: adierazgarrienak bilatu
behar dira, betiere glosategiaren helburuaren arabera.
Iruzkina. Definizioaren amaieran, kontzeptuari buruzko iruzkinak
Top Related