www.tecnalia.comGURE BERRIKUNTZA, ZURE NEGOZIOAREN HAZKUNDEA
2013ko URTEKOTXOSTENA
GURE BERRIKUNTZA, ZURE NEGOZIOAREN HAZKUNDEA
www.tecnalia.com
2
2013
KO
UR
TEK
O T
XO
ST
ENA
03
AURKIBIDEA
3836 TECNALIA
VENTURES
42 EGOITZEN KOKAPENA
40 UNE GARRANTZITSUAK
IBF: INSPIRING BUSINESS FORUM
TECNALIA PERSPECTIVES 201339
02
04 LEHENDAKARIAREN GUTUNA
08 TECNALIA, INSPIRING BUSINESS
18 GURE ERRONKAK
06 GOBERNU- ORGANOAK
ZUZENDARI NAGUSIAREN GUTUNA05
LEHENDAKARIAREN GUTUNA
ZUZENDARI NAGUSIAREN GUTUNA
—TECNALIA Research & Innovation irabazi-asmorik gabeko fundazio pribatu bat da, eta haren misioa ezagutza BPG bihurtzea da, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko, enpresentzako negozio-aukerak sortuz.
2011ko urtarrilaren 1ean sortu zen, eta, martxan egin duen hirugarren urte honetan, gure esparru estrategikoaren oinarri diren bost zutabeak sendotzen jarraitu dugu: ekonomia- eta finantza-jasangarritasuna, nazioarteko garrantzia, ikerketa-bikaintasuna, inpaktu ekonomiko eta soziala eta pertsona konprometituak. Hala, teknologia, irmotasuna, eraginkortasuna, ausardia eta irudimena batzen dituen erakunde bat osatu dugu. 2013a ere ez da urte erraza izan; krisiaren eragina jasaten jarraitu dugu, uste izatekoa zenez, eta diru-sarrerak 102 milioi euroraino murriztu zaizkigu.
Kudeaketa arduratsu bati esker eta gastuei eusteko egin dugun ahalegin bereziari esker, ordea, emaitza-kontu orekatu batekin, galerarik gabe, itxi ahal izan dugu ekitaldia. Ongi jabetzen gara etorkizunari aurre egiteko eta zailtasunak gainditzeko
—Esan dezakegu 2013an emaitza onak lortu ditugula, testuinguru ekonomiko oso zailean.
Emaitzok ekitaldiko egoerari egokituta hartu diren erabakien eta Kudeaketa Planaren kudeaketa eraginkor bat egin izanaren emaitza dira.
102 milioi euro fakturatu ditugu, eta 5,8 milioiko cash flow positiboa izan dugu. Horri esker, 5,4 milioi euro inbertitu ditugu gure azpiegitura zientifiko-teknologikoak eta ekipamenduak indartzeko, eta, hala, lankide ditugun enpresei eta erakundeei, eta gizarteari, oro har, balio erantsi handiagoa emateko. 2013an, 26 patente berri eskatu genituen; guztira, 303 ditugu aktibo, 91 familiatan banatuta. Horrez
jarri garen. Erreferentziako posizio horretatik, lagundu egin nahi dugu gure herrialdeak industria lehiakorra izaten jarrai dezan eta garatu dezan, abangoardiako produktu eta ekoizpen-prozesuekin, teknologia aurreratua baliatuz, HORIZON 2020k eskaintzen digun aukera berria aprobetxatuz.
TECNALIA beharrezko proiektua da gizartearentzat, oro har, eta enpresentzat, bereziki. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiet TECNALIA osatzen duten pertsonei, enpresei, administrazioei, bazkideei, gure kolaboratzaileei eta aurrera jarrai dezagun beren bultzada eta laguntza ematen diguten guztiei beren laguntza eta konpromisoagatik. Eskerrik asko denoi.
JAVIER ORMAZABAL TECNALIAKO LEHENDAKARIA
HORIZON 2020 berrian parte hartzeko estrategia ere diseinatu dugu, kontuan hartuz espezializazio handiagoa lortzeko gure negozio-dibisioetan landu behar ditugun erronka teknologikoak eta gure enpresei laguntzeko aurreikuspenak; eta ahalegin berezia egin dugu EAEko ETE teknologikoen parte-hartzea errazteko.
Halaber, bereziki harro gaude Euskampus, Nazioarteko Bikaintasunaren Campusa, bigarren urtez jarraian nazioarteko batzorde batek elkartze- eta lankidetza-kasu arrakastatsutzat aitortu duelako.
Adituek aurreikusten dute 2014an testuinguru makroekonomikoa pixka bat hobetuko dela. Hala ere, uste dugu oraindik ere oso urte gogorra izango dela; 1.400 pertsonak baino gehiagok osatzen dugu TECNALIA, eta horiekin guztiekin dugun erantzukizuna eta zuhurtasuna ditugu abiapuntu 2014. urteari ekiteko; halaber dugu abiapuntu ikerketa aplikatuaren eta garapen ekonomikoaren bitartez egungo krisi ekonomikoa gainditzen lagunduko dugulako konfiantza, gizartearen nahia izan dadin, gerora ere, TECNALIA existitzea.
Gure gaitasunekin, Euskadiko politika industrialen eta teknologikoen esparruan espezializazio adimenduko estrategiak garatzen lagunduz.
JOSEBA JAUREGIZAR TECNALIAKO ZUZENDARI NAGUSIA
konpromisoa hartu behar dugula orain, inoiz baino gehiago; horregatik, jasangarritasuna sortzen jarraitu behar dugu, sortzaileak eta moldagarriak izan behar dugu, baina erakunde gisa eta enpresentzako erreferente teknologiko gisa dugun etorkizuna arriskuan jarri gabe.
Bazkide zientifiko-teknologikoekin eta kolaboratzaileekin dugun lankidetza are gehiago indartu behar dugu, ahal bada, gure gaitasuna eta eraginkortasuna handitzeko, eta gure bezeroei balio gehiago emateko, kostu txikiagoan. Nabarmendu nahi dut 2013an EBko VII. Esparru Programa itxi dela, non, parte-hartzea eta aitzindaritza kontuan hartuta, Europako I+G+Bko 20 erakunde publiko zein pribatu garrantzitsuenen artean
gain, 2013an, oinarri teknologikoko 3 enpresa sortu ditugu, TECNALIA Venturesek inkubazio-prozesua bizkortzeko egin duen lanari esker; ondorioz, TECNALIAtik sortutako 15 enpresa daude aktiboan, eta enplegua sortzen dute 112 lagunentzat.
Europako proiektuei dagokienez, 377 proiektu kontratatu ditugu EBko VII. Esparru Programan (2007-2013), eta haietatik 81etan izan dugu lidergoa. Horren ondorioz, 131 milioi euroko kontratazioa egin da (Euskadikoaren % 30 baino gehiago); horrek sendotu egin dugu gure posizioa Estatuko I+G+Bko lehen erakunde pribatu gisa, estatuaren kontratazio totalaren % 4 baino gehiagorekin. 300 enpresarekin baino gehiagorekin hartzen dugu parte (ehun baino gehiago EAEkoak, eta gehienak ETEak), eta, hala, Europan lehen posizioan gaude enpresekiko lankidetza-ratioan.
0504
2013
KO
UR
TEK
O T
XO
ST
ENA
ZUZENDARI NAGUSIA
JOSEBA JAUREGIZAR
ZUZENDARI NAGUSI ONDOKOA
IÑAKI SAN SEBASTIÁN
ZUZENDARITZA NAGUSIALEHENDAKARIJAVIER ORMAZABAL ORMAZABAL CORPORATE TECHNOLOGY A.I.E.
LEHENDAKARIORDEAASÍS CANALESIBERDROLA S.A.
LEHENDAKARIORDEAIGNACIOSÁENZ DE GORBEAGALDAGILEEN ELKARTEENESPAINIAKO FEDERAZIOA
IDAZKARIAFERNANDO IRIGOYENKUTXABANK S.A.
PATRONO BAZKIDE
ACCIONA, S.A.PEDRO ANTONIO PÁRBOLE
ARTECHE CENTRO DE TECNOLOGÍA, A.I.E.SANTIAGO REMENTERÍA
BATZ S. COOP.BINGEN ARANZABAL
CIE AUTOMOTIVE, S.A.JOSÉ ESMORÍS
CONSTRUCCIONES Y AUXILIAR DE FERROCARRILES S.A.EDUARDO ETXEBERRIA
EUSKALTEL, S.A.MANUEL SALAVERRIA
FAGOR EDERLAN, S.COOP.JUAN MARÍA PALENCIA
GALDAGILEEN ELKARTEEN ESPAINIAKO FEDERAZIOAIGNACIO SÁENZ DE GORBEA
FÉLIX IRAOLA
GAMESA INNOVATION AND TECHNOLOGY, S.L.U.JOSÉ ANTONIO MALUMBRES
GERDAU INVESTIGACIÓN Y DESARROLLO EUROPA, S.L.JOSÉ ANTONIO JAINAGA
GRUPO IGUALMEQUISAJOSÉ ANDRÉS GORRICHO
GRUPO TAMOIN, S.A.ANTONIO BARRENECHEA
IBARMIA INNOVATEK, S.L.U.KOLDO ARANDIA
IBERDROLA, S.A.ASÍS CANALES
IBERMÁTICA, S.A.IÑAKI REMENTERÍA
INDRA SISTEMAS, S.A.JOSE LUIS ANGOSO
INGETEAM, S.A.EDUARDO GIMÉNEZ
KUTXABANK S.A.FERNANDO IRIGOYEN
LUIS GOENAGA
ORMAZABAL CORPORATE TECHNOLOGY A.I.E.JAVIER ORMAZABAL
SOCIEDAD FINANCIERA Y MINERA, S.A. CEMENTOS REZOLAJOSÉ MARÍA ECHARRI
TUBACEX, S.A.ÁLVARO VIDEGAIN
VICINAY, S.A.JESÚS NAVAS
ZIV APLICACIONES Y TECNOLOGIA, S.L.NORBERTO SANTIAGO
PATRONO INSTITUZIONAL
EUSKO JAURLARITZAESTÍBALIZ HERNÁEZLEYRE BILBAOALEXANDER ARRIOLAJAVIER ZARRAONANDIA ITZIAR ALKORTAMARÍA AGUIRRE
ARABAKO FORU ALDUNDIAJOSÉ ZURITA
BIZKAIKO FORU ALDUNDIAJOSÉ Mª BILBAO
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAPEDRO ITURBE
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAAMAIA MASEDA
IZENDAPEN-PATRONO
EDUARDO ANITUAINÉS ANITUAIBON APERRIBAYJON AZUAPEDRO MIGUEL ETXENIKEMª CARMEN GALLASTEGUIIÑAKI LÓPEZ GANDÁSEGUIALFONSO VEGARA
PATRONO OSO
DONOSTIAKO UDALAJOSU MIRENA RUIZ
BILBOKO UDALAJON ANDONI ALDEKOA
GASTEIZKO UDALAÍÑIGO BILBAO
ADEGIPEDRO Mª GUIBELALDE
CEBEKIÑAKI GARCINUÑO
SEA - ARABAKO ENPRESARIAKPASCAL GÓMEZ
07
GOBERNU- ORGANOAK
06
2013
KO
UR
TEK
O T
XO
ST
ENA
2013
KO
UR
TEK
O T
XO
ST
ENA
08 09
TECNALIA INSPIRING BUSINESS —TECNALIA Research & Innovation ikerketa
aplikatuko eta garapen teknologikoko Espainiako lehen zentroa da, eta Europako garrantzitsuenetariko bat. Teknologia, irmotasuna, eraginkortasuna, ausardia eta irudimena, dena batean.
TECNALIA irabazi-asmorik gabeko fundazio pribatu bat da, zeinaren misioa baita jakintza BPG bihurtzea pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko enpresetan negozio-aukerak sortuz."Inspiring Business” du goiburu, eta imajinatzen jakitea adierazten du. Eskutik doazen bi kontzepturen sintesia da: imajinatzea eta egia bihurtzea:
1. ImajinatzeaGure bezeroei eta gizarteari etorkizun hobea izaten lagunduko dien ideiak izatea. Balioa sortzen duten ideiak.
2. Egia bihurtzeaIrtenbide irudimentsuak, teknologikoak eta sormen handikoak proposatzea da. Benetako emaitzak izango dituzten irtenbideak.
Laburbilduz, “Inspiring Business” ideiak balio bihurtzea da, enpresetarako negozio-aukera lehiakor bihurtzea, bizi-kalitatea hobetzea pertsonentzat, eta garapena eta ongizatea lortzea gizarterako, oro har.
GURE BERRIKUNTZA, ZURE NEGOZIOAREN HAZKUNDEA
TECNALIAKO PERTSONAK
1.415200
30
% 57,5% 42,5
40,25112
6
LANGILE
DOKTORE
URTEKO BATEZ BESTEKO ADINA
PERTSONA OTEB-ETAN
GURE GIZA TALDEAREN BALIOAK
NAZIONALITATE
GIZONEZKOAK
EMAKUMEZKOAK
1
2
3
4
5
6
ETORKIZUNAREKIKO KONPROMISOA
NEGOZIO-IKUSPEGIA
IKERTZEKO IRMOTASUNA
SORMEN ERAGINKORRA
MALGUTASUNA
KONEKTAGARRITASUNA
2013KO ABENDUKO 31KO DATUAK
—TECNALIAren baliorik handiena lantaldea da: 1.400 aditu baino gehiago ezagutza BPG bihurtzeko ahaleginetan bizi-kalitatea hobetzeko, enpresetan negozio-aukerak sortuz.
30 nazionalitatetako adituak, mundu osoan 21 egoitzatan banatuak; sormena eta irudimena erabiliz, 4.000 bezero baino gehiagorentzat irtenbide teknologiko integralak irudikatzen, identifikatzen eta garatzen dituzte, eta irtenbide integralak eskaintzen dizkiete bezeroei, bakoitzari arreta pertsonalizatua eta diziplina anitzekoa emanez.
2013
KO
UR
TEK
O T
XO
STE
NA
1110
ZENBAKI NAGUSIAK
NEGOZIO- DIBISIOAK
102M€ EUROKO DIRU-SARRERAK
ERAIKUNTZA JASANGARRIA
ENERGIA ETA INGURUMENA
ICT-EUROPEAN SOFTWARE INSTITUTE
BERRIKUNTZA ESTRATEGIAK
ZERBITZU TEKNOLOGIKOAK
OSASUNA
2013
KO
UR
TEK
O T
XO
STE
NA
1312
4.050 BEZEROKO ZORROA
7 NEGOZIO-DIBISIO
1.a ESPAINIAKO LEHEN ERAKUNDE PRIBATUA EUROPAKO VII. ESPARRU-PROGRAMAN, KONTRATAZIO, ONARTUTAKO PROIEKTU ETA ZUZENDUTAKO PROIEKTUEI DAGOKIENEZ
2013KO ABENDUKO 31KO DATUAK
INDUSTRIA ETA GARRAIOA
—Arrakastatsua izan da TECNALIAren partaidetza EBko VII. Esparru Programan (2007-2013): I+G+Bri dagokionez, 20. lekuan jarri da Europan eta Espainiako lehen erakunde pribatu gisa sendotu da, European Research Ranking-en arabera.
15
377 proiektu kontratatu ditu guztira, eta horietatik 81etan izan du lidergoa. 131 milioi euroko kontratazioa egin da; hau da, ia Euskadikoaren % 30 eta Espainiak lortu duenaren % 4 baino gehiago. EAEko 100 enpresarekin baino gehiagorekin eta Espainiako beste erkidegoetako 200 enpresarekin baino gehiagorekin aritu da lankidetzan, eta enpresekin lankidetzan jarduten duen Europako ikerketa-zentrorik onena da.
Partaidetzarik handiena NMPren alorrean izan da: % 25. Ondoren, ICT (% 17), Energia (% 12) eta Garraioa (% 10). Bosgarrena ETE-en alorra da, hau ere % 10ekin, eta horrek erakusten du enpresa-sarearekin duen konpromisoa. Beste alor batzuetan ere parte-hartze garrantzitsua izan du, hala nola Ingurumena, Artemis, Espazioa edo Osasunean.
TECNALIAren arrakastaren gakoetako bat da Europako 40 ekimen publiko-pribatu garrantzitsuetan baino gehiagotan duen posizionamendua. Europako plataforma teknologikoak, hala nola Manufuture, Artemisia edo SmartGrids; partaidetza publiko eta pribatuak, hala nola Factories of the Future, Green Car edo Energy Efficient Building; KICa (Knowledge and Innovation Communities), Innoenergy eta, Horizon 2020ren esparruan, beste hiru KIC-en garapenean lan eginez: Ageing, Manufacturing eta Raw Materials.
TECNALIAk beste 15 elkarte garrantzitsutan ere parte hartzen du. Partaidetza horien artean nabarmentzekoa da EARTOren Zuzendaritza Batzordean duena, zeinak Europako 350 ikerketa-zentro baino gehiago ordezkatzen baititu, eta Eurotech-en duena.Beste arrakasta-faktore bat da esparru-programako Parte-hartzeari Laguntzeko Bulegoa: bulego-eredu berri bat da, aukerak detektatzen dituena emaitzak ustiatzen dituena eta proposamenak, kontratuaren negoziazioa eta proiektuaren garapena prestatzen dituena.
ITURRIA: WWW.RESEARCHRANKING.ORG
1 FRAUNHOFER
2 CENTRE NATIONAL DE LA RECHERCHE SCIENTIFIQUE
3 THE UNIVERSITY OF CAMBRIDGE
4 THE UNIVERSITY OF OXFORD
5 CONSIGLIO NAZIONALE DELLE RICERCHE
6 COMMISSARIAT À L'ÉNERGIE ATOMIQUE
7 CONSEJO SUPERIOR DE INVESTIGACIONES CIENTÍFICAS
8 DANMARKS TEKNISKE UNIVERSITET
9 IMPERIAL COLLEGE OF SCIENCE TECHNOLOGY AND MEDICINE
10 UNIVERSITY COLLEGE LONDON
11 KATHOLIEKE UNIVERSITEIT LEUVEN
12 ÉCOLE POLYTECHNIQUE FEDERALE DE LAUSANNE
13 MAX PLANCK GESELLSCHAFT
14 EIDGENOESSISCHE TECHNISCHE HOCHSCHULE ZUERICH
15 AIRBUS FRANCE SAS
16 NEDERLANDSE TNO
17 TECHNISCHE UNIVERSITEIT DELFT
18 UNIVERSITY OF COPENHAGEN
19 TECHNICAL RESEARCH CENTRE OF FINLAND
20 TECNALIA RESEARCH & INNOVATION FUNDAZIOA 21 THE UNIVERSITY OF MANCHESTER
22 STICHTING DIENST LANDBOUWKUNDIG ONDERZOEK
23 DEUTSCHES ZENTRUM FUER LUFT UND RAUMFAHRT EV
24 THE UNIVERSITY OF NOTTINGHAM
25 CHALMERS TEKNISKA HOEGSKOLA
2013
KO
UR
TEK
O T
XO
STE
NA
1514
TECNALIA, ERREFERENTZIA EUROPAN
20 EUROPEAN RESEARCH RANKING-EKO KOKAPENA
37781 PROIEKTU ONARTUAK
PROIEKTUTAN BURU
2013
KO
UR
TEK
O T
XO
STE
NA
16 17
SARE KOMERTZIALA ArgentinaAustraliaBrasilBulgaria EgiptoFinlandiaFrantziaHungariaItaliaKanadaKolonbiaKoreaPanamaPeruPortugalTxileTxinaUruguai
EGOITZA NAGUSIA
Derio
ALIANTZAK
CAAM: TxinaCLAUT: MexikoJIIP: BelgikaKEMEN: Afrika eta Ekialde ErtainaSEI: AEB
BERRIKUNTZA ZENTRO ELKARTUAKBulgaria (Sofia) | ESICenter Eastern EuropeKolonbia (Bogota) | ESICenter Sinertic AndinoEgipto (Kairo) | ESICenter SECCFrantzia (Angelu) | Nobatek
ORDEZKARITZAK ATZERRIAN
Frantzia (Montpellier)Italia (Pisa)Mexiko (Monterrey) Serbia (Belgrad)
TECNALIA NAZIOARTEAN
2013
KO
UR
TEK
O T
XO
STE
NA
TE
CN
ALI
A R
ESEA
RC
H &
INN
OV
ATI
ON
FU
ND
AZI
OA
TECNALIA GURE ERRONKAK
18
MUNDUA ERALDATZEKO 7 ERRONKA
19
2013
KO
UR
TEK
O T
XO
STE
NA
2013
KO
UR
TEK
O T
XO
ST
ENA
21
—TECNALIAren ezaugarri bereizgarri bat da sektorekako 7 negozio-dibisiotan —elkarren artean erabat lotuak— banatua dagoen lan-eredu berritzailea. Eredu horretan, bezeroa da, argi eta garbi, gure lehentasuna, eta, hala hari arreta pertsonalizaua eta diziplina anitzekoa eman diezaiokegu, baita erakundearen gaitasun teknologiko eta merkatu-ahalmen guztiak baliatzen dituzten irtenbide integralak ere.
Lan egiteko modu hori da, hain zuzen, gure espiritu berritzailearen adibiderik onena, jarduera-ereduari aplikatua; izan ere, lantaldeak, proiektuak eta bezeroak zeharka antolatuta dauzkagunez, elkarrekin lankidetzan aritzen dira, denen esperientziak, konpromisoak eta jakintza elkartuz.
Gure gizarteko sektore askotan dago TECNALIA, eta, beraz, proiektu eta ekimen askotan hartzen du parte. 2013an, oinarri teknologikoa duten 400 negozio-aukera baino gehiago sortu zituen 250 bat enpresarentzat.
Mundua azkar aldatzen ari dela kontuan harturik, etorkizunak dakarzkigun erronkei aurrea hartzen diegu, horrela soilik lortuko baitugu teknologian oinarritutako negozio-aukerak lehiarako abantaila bihurtzea ikerketa aplikatuaren bidez.
“Berrikuntzaren kudeaketari buruzko gogoeta bat egiteko beharra zegoen korporazioaren barruan. Hori dela eta, TECNALIAko adituen parte-hartzea oso garrantzitsua izan da landu beharreko aukerak identifikatzeko. Beti da oso aberasgarria zure gogoeta-prozesuei ikuspegi berriak gehitzea, eta, alde horretatik, TECNALIA gomendatuko genieke beste enpresei.”
YOLANDA MUÑOZZUZENDARI NAGUSIAREN ONDOKOA PATRICIO ECHEVARRIA KORPORAZIOA
20
KARBONO-EMISIO GUTXIKO ENERGIA
GARRAIO JASANGARRIA
ZAHARTZEA INDUSTRIA ETA ETORKIZUNEKO FABRIKA
MUNDU DIGITAL ETA HIPERKONEKTATUA
“GIZATERIAREN ERRONKEI AURRE EGITEKO ETA ERRONKA HORIEK NEGOZIO-AUKERA BIHURTZEKO IKERTZEN DUGU”
KLIMA-ALDAKETA HIRIEN ETORKIZUNA
Herrialde aurreratuenek sustatutako industria-iraultza baten lekuko gara, non orain arte erabili den "fabrika" kontzeptua aldatzen ari den eta enpresek beren prozedurak birplanteatu behar dituzten. Etorkizuneko fabrikak industria eraldatuko du, eta munduko ekoizpen-sare guztia aldatuko du. Fabrika-kontzeptu berri bat: automatizatua eta robotizatua, malgua, adimenduna, jasangarria, konektatua eta soziala.TECNALIAn gako horiei guztiei heltzen diegu, eta etorkizuneko fabrikaren garapenean aditu eta funtsezko eragile gisa posizionatuta gaude.
22 23
DEMATen garatutako makina-kontzeptu berriaren oinarria da makinaren beraren masa asko murriztea, eta, gero, makina horretan, abiapuntuko prestazioak eta funtzionalitateak mantentzeko edo hobetzeko aukera emango duten teknologiak eta irtenbideak sartzea. Horretarako, proiektuak makina arinak eta produktiboak diseinatzeko metodologia bat garatu du, teknologia hauek integratu dituena, besteak beste: makina-arkitektura berriak, sare-egituretan oinarritutako kontzeptu estruktural berriak, bibrazioen moteltze aktiboko teknikak, eragingailuak kontrolatzeko teknika berriak eta makinaren kontsumoak eta egoerak modu adimendunean monitorizatzeko sistemak.
TECNALIAk gidatu du proiektu hau, eta sektoreko lehen mailako Europako beste 15 erakundek parte hartu dute, hala nola NC Service, CRF eta Fraunhofer, guztiak ere fabrikazio adimenduari lotutako alorretan erreferenteak. Proiektuaren diziplina anitzeko ikuspegi horri esker, fresatzeko makina produktibo eta ekoefizientearen prototipo bat sortu eta garatu da, eta harekin lortu da, masa mugikorra % 40 murriztu eta gero tamaina bereko fresatzeko beste makina batekin alderatuta, fresatzeko makinaren azken produktibitatea mantentzea, baita norabide batzuetan handitzea ere, haren prestazioak eta doitasuna gutxitu gabe, eta hori guztia haren erabilera-faseari lotutako kontsumoa % 30 murriztuta.
Proiektuaren hurrengo urratsa diseinu-metodologia hori beste makina-mota batzuetara eta beste fabrikazio-prozesu batzuetara (zulatzea, soldatzea, etab.) zabaltzea izango da, eta makinen fidagarritasuna hobetzea.
Etorkizuneko fabrikak zuzenean eragingo du jasangarritasunaren hobekuntzan eta ingurumenarekiko errespetuan, eta horrek enpresen lehiakortasuna hobetuko du. Testuinguru horretan, TECNALIAk makina-erreminten elektrizitate-kontsumoa murrizten duten, eta, beraz, manufaktura-enpresen lehiakortasuna eta lehiakideekiko posizionamendua hobetzen duten hainbat irtenbide garatu ditu FP7ren esparruko Europako DEMAT proiektuaren bidez.
MAKINA-ERREMINTEN ENERGIA-KONTSUMOAREN % 30-ERAINO AURREZTEA, ENPRESEN LEHIAKORTASUNA HOBETZEKO.
INDUSTRIA ETA ETORKIZUNEKO FABRIKA
2013
KO
UR
TEK
O T
XO
STE
NA
• AUTOMATIZAZIOA ETA ROBOTIZAZIOA
• MALGUTASUNA
• ADIMENA ETA DIGITALIZAZIOA
• KONEKTAGARRITASUNA
• JASANGARRITASUN EKONOMIKOA ETA ENERGETIKOA
• ERANTZUKIZUN SOZIALA
GARAPEN-DRIVER-AK
“Pertsonen eta teknologiaren arteko integrazioa gauzatu da jada. Gure etorkizuna robotekin partekatuta ikusten dugu, eta dagoeneko ikusten da hegazkinen produkzioan integratuta daudela. Horretarako prestatzen ari gara, eta TECNALIA funtsezko bazkidea da estrategia horretan.”
JUAN FRANCISCO GARCÍA AMADOI+G+BKO ARDURADUNA PUERTO REALEKO INSTALAZIOA AIRBUS OPERATIONS
25
Gizartearen garapenak kontsumoak eta emisioak murriztera behartzen gaitu, segurtasuna areagotzera, komodalitatea hobetzera, portaera-aldaketak sustatzera eta zirkulazioaren kudeaketa eta arintasuna hobetzera. Inoiz baino gehiago, pertsonen eta merkantzien mugikortasun areagotua bermatu behar da ikuspegi jasangarri eta efiziente batetik.
TECNALIAren garapen teknologikoek arlo hauek bultzatzen dituzte: puntako elektrifikazio-hibridazio-propultsio aurreratua, arintzea, segurtasuna eta konforta, 'smartizazioa', garraio-sare jasangarri eta erresilienteak, garraioaren kudeaketa adimenduna, eta ibilgailu elektrikoa hedatzea eta sarean integratzea.
Hurrengo erronka da ibilgailu-mota guztiek —hegazkinak, trenak, automobilak edo itsasontziak— modu autonomoan funtziona dezaten lortzea.
Sistema mugikorrak modu autonomoan kudeatzeko behar diren teknologiekin eta ezagutzarekin lotuta dago etorkizuneko erronka zientifiko-tekniko hori, eta garapen teknologikoko eta kontzeptualeko egoeran dago gaur egun. Berrikuntza eta proposamenen bidez, ibilgailu oso automatizatuen nondik norakoak ezartzen ari dira; ibilgailu horiek gai izango dira pertsonak modu seguruan garraiatzeko ingurune mistoetan, hau da, gidaridun ibilgailuak daudenetan.
Teknologia hauek aplikatzen dira: nabigazioa, kontrola, ingurunearen ezagutza, eragiketen automatizazioa, komunikazioak eta erabakiak hartzea. TECNALIAk proposatzen duen ikuspegi metodologikoaren helburua da ahalik eta gehien aprobetxatzea garraioaren aplikazio-arloen, teknologoen eta haiekin erlazionatutako enpresen arteko sinergiarako eta transferentzia teknologikorako potentziala. Horrekin, sistema autonomoen balio-katean integratutako I+G+Bko lankidetza-sare bat sendotzen da, eta sare horrek aukera ematen du modu eraginkorragoan sakontzeko sistema horietarako teknologia kritikoak lortu eta aplikatzeko. Lana zenbait proiektutan (Sartre, Adam, PRT Miramón…) gauzatzen da, erronkaren hainbat alderdi lantzeko eta alternatiba teknologiko desberdinak proposatzeko. Emaitzek gure etorkizuneko gizartean sistema autonomoak ustiatzeko behar den heltze teknologikoko prozesua bultzatzen lagunduko dute.
MUGIKORTASUNA MUGA-MUGAN.GIDATZE AUTONOMOA ETORKIZUNEKO ERRONKA GISA.
• ARINTZEA
• ELEKTRIFIKAZIOA
• GARRAIO EFIZIENTEA ETA ADIMENDUNA
• KOSTUAK MURRIZTEA
• BEROTEGI-EFEKTUA ERAGITEN DUTEN GASEN ISURPENA MURRIZTEA
• INGURUMEN-INPAKTUAK MURRIZTEA
• AZPIEGITUREN KONTSERBAZIOA ETA MANTENTZE-LANAK
GARAPEN-DRIVER-AK
2013
KO
UR
TEK
O T
XO
STE
NA
GARRAIO JASANGARRIA
“TECNALIAk garatutako eta gure saiakuntza-banku aurreratuarekin konbinatutako Dynacar modeloari esker, GKN Drivelinek garapen-denbora murriztu dezake. Hala, orain gai gara propultsio elektriko osoa luzera-dinamikez gain albo-dinamikak era badauden kasu ugaritan probatzeko.”
JOSÉ MANUEL CUBERTINGENIARITZAKO ZUZENDARIA GKN
GIDATZE AUTONOMOARI BURUZKO IKERKETA TECNALIAREN MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN ESTRATEGIAN SARTZEN DA.
Gurpila asmatu zenetik pertsonak garraiatzeko hegazkin handiak asmatu ziren arte, pertsona batek trakzio-sisteman ekintza zuzena egin beharrak baldintzatuta egon dira garraiobideak.
Bestalde, komunikazioen garapenak, sentsoreek eta automatismoek ibilgailuak urrunetik kontrolatu ahal izatea ahalbidetu dute.
24
2013
KO
UR
TEK
O T
XO
ST
ENA
2726
KARBONO-EMISIO GUTXIKO ENERGIA
• ERREGAI FOSILEN MENDEKOTASUNA MURRIZTEA
• KLIMA-ALDAKETA
• ENERGIAREN SEGURTASUNA ETA KALITATEA
• GIZA GARAPENAREN ETA GARAPEN EKONOMIKOAREN ENERGIAREKIKO MENDEKOTASUNA
GARAPEN-DRIVER-AK
“Euskadi aitzindaria da alor batean: sare elektriko adimendunen garapenean, zeinak milioi askoko inbertsioak erakarriko baititu mundu osoan. Eta, horretarako, Iberdrolak EAEko enpresak izango ditu alboan.”
IGNACIO SÁNCHEZ GALÁNIBERDROLAKO PRESIDENTEA
Energia "karbonogabetzea", hau da, erregai fosilen mendekotasuna murriztea eta klima-aldaketa arintzea; hori da, oraintxe bertan, gaur egungo energia-sistemaren funtsezko erronka. Ezinbestekoa da energia berriztagarrien ehunekoa handitzea, efizientzia energetikoa hobetzea, energia adimenez kudeatzea, horniduraren kalitatea eta segurtasuna handitzea, eta kostuak txikitzea.
TECNALIAk karbono gutxiko energia aprobetxatzen duten irtenbide teknologikoak ikertzen eta garatzen ditu; hau da, itsasotik, haizetik edo eguzkitik datorren energia edo bioenergiak, eta adimenez kudeatzen ditu. Gure helburua da lehiakortasuna sustatzea eta garapen sozioekonomiko jasangarri bat bermatzea ingurune globalizatu batean.
26
2013
KO
UR
TEK
O T
XO
STE
NA
27
Prozesuan lortzen diren modulu fotovoltaikoek gaitasun estruktural handia dute; gardentasuna; geometria ez-lauetara egokitzeko gaitasuna; modularitatea; forma, akabera eta koloreetarako malgutasuna; eta nabarmen murrizten dute pisua. Horrez gain, fabrikazio-prozesua sinplifikatzen dute, eta garraioa, manipulazioa eta muntaketa errazten (kalkulatu da kostua % 20 murrizten dela kontzeptu horietan oinarrituta eta kontuan hartuta materialak ordezten direla, modularitatea handitzen dela eta BIPV produktuen fabrikazio-prozesuan estrategia integratuak ezartzen direla).
BFIRST Europako FP7ko proiektu bat da, eta haren esparruan, hainbat produktu egingo dira: fatxada aireztatuen modulu hibridoak (fotovoltaikoak eta termikoak), eguzkitik itzala egiteko sistemak, errezel-hormetarako eta argizuloetarako balio duten panel fotovoltaiko zuntzez sendotuak eta eguzki-teilak. Haien eta antzeko beste osagai posible batzuen funtzio-aniztasuna handitu egingo da eraikuntzako kode eta arauak betetzeko, eta, hala, eraikinaren energia-eraginkortasun orokorra hobetzeko.
Garatutako produktuen ezaugarriak hiru kokapen geografikotan egiaztatuko dira (klima eta eraikingintzan modulu fotovoltaikoak integratzeko esparru orokor desberdinetakoak), eta, horretarako, eraikin batzuk baliatuko dira erakusle gisa: Kubik (Bizkaia) eraikin-laborategia; Ingrid, sare elektrikoen saiakuntzak egiteko instalazio handi bat (Bizkaia); Pikermiko (Grezia) familia bakarreko etxebizitza bat; eta Mons-eko etxebizitza-gune bat (Belgika). Erakustaldietan kontuan hartuko dira integrazio arkitektonikoa eta elektrikoa, energia-ekoizpena eta osagaien errendimendua.
BFIRSTen hauek parte hartzen dute: ACCIONA, ATERSA, BEAR, CRES, ENEA, HERON, TECNALIA, Txipreko Unibertsitate Teknologikoa eta Vue-sur-Mons enpresa.
BFIRSTek eguzki-zelulak konpositeetan etapa bakar batean kapsulatzeko prozesu bat da, geometria kurbatuak eta konplexuak egiteko aukera ematen duten modulu fotovoltaiko autosostengatzaile eta arinak egiteko; hari esker, BIPV produktuen aukera zabal bat sor daiteke, eraikinetan integratzeko aukera handiak ematen dituena. Material horiek erabiliz gero, ez da behar eusteko edo estaltzeko material gehigarririk.
ERAIKINGINTZAN ERABILTZEKO OSAGAI FOTOVOLTAIKO MULTIFUNTZIONALEN GARAPENA,EGUZKI-ZELULAK BEIRA-ZUNTZA DUTEN KONPOSITEETAN KAPSULATZEAN OINARRITUAK.
Alarma guztiek jo dute. Bizi-itxaropena igotzean eta jaiotza-tasa jaistean oinarritutako demografia-aurreikuspen guztiak bete egin dira. Eta, orain, inoiz baino beharrezkoagoa da zahartzearen fenomenoari erantzun sistemiko bat ematea, "Zahartzearen ekonomia" azaleratuko duen erantzuna.
TECNALIAk, zahartzeak ematen dituen aukerez jabetuta, irtenbide bakarrak eta balio erantsi handikoak garatzearen alde egin du, horretan sektore asko eta askotariko ikuspegiak erabiliz. Adinekoen eta haien ondoan daudenen bizi-kalitatea hobetzen lagundu nahi dugulako, eta haien bizi-ibilbidean lagundu, eta enpresentzako negozioa sortu nahi dugulako.
28
2013
KO
UR
TEK
O T
XO
STE
NA
29
Estimulazio elektriko funtzionalaren kontzeptu berri horren funtsa da pultsu elektriko txiki batzuk deskargatzea estimulatu beharreko muskuluak hobeto hautatzen dituen eta, ondorioz, neke txikiagoa sortzen duen elektrodo-kuxin bakar baten bidez. Irtenbide ez-inbaditzailea da, eta, pazientearen errendimendu funtzionala handitzeaz gainera, ia edozein arroparen azpian erabil daiteke. Gainera, jartzeko erraza da, haririk gabekoa eta jarri nahi den gainazalera egokitzen dena.
ESTIMULATU BEHARREKO MUSKULUEN HAUTAKETA HOBETZEN DU, NEKE GUTXIAGO ERAGITEN DU, ETA PAZIENTEAREN ERRENDIMENDU FUNTZIONALA HANDITZEN DU.
TECNALIAk estimulazio elektriko funtzionalaren kontzeptu berri bat garatu eta patentatu du, FES-a© izenekoa. Kontzeptua iktusa izan duten pazienteen goiko eta beheko gorputz-adarrak errehabilitatzeko eta tratatzeko bi sistema dira, gaur egun merkatuan dauden irtenbideekin lehiatzeko abantaila argia erakutsi dutenak.
ESTIMULAZIO ELEKTRIKO FUNTZIONALAREN KONTZEPTU BERRI BAT GAIXOTASUN NEUROMUSKULARRAK DITUZTEN PAZIENTEENTZAT.
Estimulazio elektriko funtzionala merkatu garrantzitsuak dituzten hainbat sektoretan aplika daiteke, hala nola goiko eta beheko gorputz-adarren errehabilitazioan, eta, oro har, egoera fisikoa eta funtzionalitate mugatuko organo espezifikoak berreskuratzeko aldietan. Teknologia honek gaixotasun neuromuskularrak, bizkarrezur-muineko lesioak, min neuropatikoa, inkontinentzia edo garun-paralisia, besteak beste, dituzten pazienteen beharrei erantzungo die.
• GIZARTE-LAGUNTZAKO ZERBITZUAK
• ERAIKUNTZA
• LAGUNTZARAKO TEKNOLOGIAK
• FINANTZA-ZERBITZUAK
• INDUSTRIA FARMAZEUTIKOA
• ELIKAGAIEN INDUSTRIA
• INDUSTRIA BIOMEDIKOA
GARAPEN-DRIVER-AK
“Elikadurak zeregin garrantzitsua du gure osasunean. Elikagaien industriak elikagaien nutrizio-balioa handitzeko konposatuak bilatzen ditu, pertsonen, eta bereziki adinekoen, bizi-kalitatea hobetzen lagunduko dien dieta orekatu eta osasungarri bat lortzeko. TECNALIAk ikertzaile-talde prestatu bat du, enpresei estrategia horretan laguntzeko.”
MIGUEL ÁNGEL CUBEROI+GKO ZUZENDARIA INDULLEIDA
ZAHARTZEA
• ZERBITZU ETA EDUKI DIGITALAK
• NEGOZIO-ADIMENA, DATUEN ANALITIKA
• SOFTWARE-SISTEMAK
• ZIBERSEGURTASUNA
GARAPEN-DRIVER-AK
Gizartea gero eta mundu konektatuago eta interaktiboago baterantz aldatzen ari da. Eta, aldaketa horretan, gai izan behar dugu negozioak garatzeko eta eguneroko bizitza hobetzeko aukerak ikusteko.
TECNALIAn, etorkizun interaktibo eta interkonektatu bat imajinatzen dugu, efizienteagoa, adimentsuagoa, atseginagoa, seguruagoa eta zerbitzu hobeak dituena. Gure bezeroen negozioan eragina izango duten irtenbide teknologikoak sortuz laguntzen diogu mundu digital horri. Uste dugu berrikuntza dela software-sistemarik onenak modu eraginkorrean sortzeko modua. Horregatik, ekonomia digitalerako zerbitzu berriak imajinatzen ditugu, eta produktuak eta irtenbideak sistema adimendun bihurtzen laguntzen dugu.
30
2013
KO
UR
TEK
O T
XO
STE
NA
31
Bestalde, software-aplikazioen (ERPak, CEMak...) enpresa hornitzaile guztiek aurre egin beharreko aldaketa hau erronka handia da. Zer da hobea, hutsetik hastea edo funtzionatzen duen aplikazio baten negozio-logika berrerabiltzea?, nola diseinatzen da hodeirako aplikazio seguru bat?, nola eragiten dio negozio-ereduak aplikazioaren arkitekturari?, nola definitu behar da xede-merkaturako negozio-eredurik egokiena? edo negozio-eredu berri honek nola eragiten die erakundeetako prozesuei?
Goian azaldutako zalantza horientzako guztientzako erantzuna bilatzen ari da Europako ARTIST proiektua, eta TECNALIAk darama proiektuaren gidaritza teknologikoa. ARTISTen helburua da software-hornitzaile diren enpresen lehiakortasuna handitzea, eta, horretarako, hurrengo iraultza teknologikorako eta negozio-iraultzarako mekanismoak ematea beren aplikazioak hodeira migratuz. Horretarako, aldaketa hori modu erdiautomatikoan egiteko aukera emango duten tresnak hornituko ditu proiektuak. Hori guztia proiektu bakoitzaren ezaugarrietara modu automatikoan egokitutako metodologia batek gidatuta; izan ere, TECNALIAn uste dugu migrazio-proiektu bat bera ere ez dela aurrekoaren berdina.
Gero eta hiperkonektatuago gaude, eta, hein handi batean, hodei-konputazioagatik da. Cloud computing iraultza teknologiko bat izatetik harago doa. Negozio-eredu bat da, batez ere, eta software-enpresek, gaur egun, hari ekin behar diote nahitaez. Softwarea garatzen, saltzen eta kontsumitzen den modua aldatzen ari da cloud computinga.
CLOUD COMPUTING NEGOZIO-EREDU GISA.
MUNDU DIGITAL ETA HIPERKONEKTATUA
“Une hauetan, gure negozioaren ikuspegia berrikusten ari gara, garapenaren ikuspegitik zerbitzuaren ikuspegirantz, eta berrikuste-lan horretan, nire ustez ordezkaezin diren TECNALIAko kolaboratzaileen aholkuak eta jakintza ditugu eta izango ditugu.”
FRANCISCO JOSÉ ARGENTE DEL CASTILLO MUÑOZKALITATEKO, PROZESUETAKO, QUALITY ASSURANCEKO ETA INGURUMENEKO ZUZENDARIA INSA
• ERAIKINGINTZA ETA HIRI-INGURUNEA
• ENERGIA ETA INGURUMENA
• GARRAIOA ETA MUGIKORTASUNA
• HERRITARRENTZAKO ETA ADMINISTRAZIOARENTZAKO ZERBITZU DIGITALAK
• BERRIKUNTZA ETA TEKNOLOGIA
GARAPEN-DRIVER-AK
“XXI. mendeko bi joera nagusiak hirien hazkundea eta teknologiaren nonahikotasuna dira.”
AYESHA AND PARAG KHANNA
32
2013
KO
UR
TEK
O T
XO
STE
NA
33
Hiriak protagonista dira ekonomia globalean, baina, aldi berean, CO2-emisioen % 80ren erantzuleak dira. Hiria bera irtenbidearen parte izango da, baldin eta plangintza eta diseinu adimenduna hirien berroneratze integraleko prozesuekin eta teknologia garbiak aplikatzearekin konbinatzen bada azpiegitura-belaunaldi berri bat sortzeko.
TECNALIAn, hiri-irtenbide eta teknologia egokiak identifikatzen, hautatzen eta integratzen ditugu, proiektu adimendun bati laguntzeko, hiriaren jasangarritasuna eta berroneratzea, haren garapen sozioekonomikoa eta ekonomia berdeago eta jasangarri baten bultzada ziurtatuko dituen proiektu bati laguntzeko.
Errenta ertain-baxuko biztanle-taldeetan jartzen du arreta proiektu honek; beraz, energia-kontsumoa ia nulua lortzeko birgaitze-lanak auzoetan egiteko erronka nagusiak hauek dira:
• Erronka teknikoak.
• Erronka finantzarioak.
• Jabetzaren egitura.
Erronka horien definizioa abiapuntu gisa hartuta, proiektuak helburu hauek lortu nahi ditu:
• Eraikinen birgaitze energetikoa auzo mailan egiteko prozesu berritzaileen bideragarritasuna frogatzea, eskala-ekonomiaren ikuspegi batetik.
• Etorkizun handieneko kudeaketa- eta finantza-eskemak identifikatzea, optimizatzea eta hedatzea, birgaitze-prozesuen erreplikazio masibo bat egitea errazteko.
• Asmo handiko erreplikazio-planak diseinatzea, optimizatzea eta zabaltzea herri eta eskualde mailan.
Modu askotako oztopoek zailtzen dute parke eraikiaren birgaitze energetikoko prozesuak eskala handian ezartzea. Akordio konplexuak behar dira, inbertsioek epe luzeko itzulera dute, eta, askotan, baldintzarik txarrenetan dauden eraikinak zailtasun ekonomikorik handienak dituzten gizarte-taldeenak dira, eta, beraz, ez dira gai beren kabuz horrelako ekintzak egiteko. Horiek dira, besteak beste, energia-kontsumo ia nulua lortzeko birgaitze-lanak modu masiboan egitea eragozten duten faktore nagusiak. Oztopo horiek batera analizatuz gero, ikusten da ikuspegi integralak hartu behar direla prozesu horiei ekiteko garaian, arrakasta eskala handian lortu nahi bada.
BIRGAITZE ENERGETIKOA AUZO MAILAN, ZERO ENERGIAKO PARKE ERAIKIA LORTZEKO.
Proiektuak Osloko, Malmöko, Grenobleko eta Eibarko sei multzo eraiki birgaitzea aurreikusten du (ia 1.500 etxebizitza guztira), ondorengo ekintzetarako erakusle eta erreplika-hazi gisa balioko duten prozesu integraletan.
Eibarren, Juan Antonio Mogel etxebizitza-multzoa birgaitzea aurreikusten da, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak, 2011ko azaroaren 23ko Aginduan, definitutako efizientzia energetikoko baldintzetan. 21 ezkaratz dira; guztira, 197 etxebizitza. Gaur egun, haietatik 15 bizilagun-komunitatek onartu dute proiektuan parte hartzea. Proiektuko parte-hartzaileak:Eusko Jaurlaritza (EJ), Eibargo Udala (EIBAR) eta Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea (DEBEGESA)
Birgaitze-proiektuan auzokoek eskatutako irisgarritasun-hobekuntzak (igogailuak) sartzen dira; proiektua ATERPEAN ESTUDIO SLk eta Mobilarte Arquitectura y Diseño SAk idatzi dute.
2013ko martxoaren 1ean jarri zen martxan proiektua, eta lau urteko iraupena izango du.
HIRIEN ETORKIZUNA
34 35
Klima-aldaketa dagoeneko gertatzen ari da, eta, haren ondorioak —itsas mailaren igoera, eurite gogorrak, bero-boladak...— inpaktu handiak eragiten ari dira gure bizimoduan eta gure ekonomian. Klima-aldaketa arintzeko eta inpaktu horietara egokitzeko neurriak hartu beharrean gaude, haien ondorioak ahalik eta txikienak izan daitezen.
TECNALIAn, irtenbideak garatzen ditugu berotegi-efektuko gasen isurpena arintzeko eta pertsonek, gure baliabideek, gure hiriek, gure azpiegiturek eta abarrek inpaktu horien aurrean duten kalteberatasuna murrizteko.
Ikastaroaren helburua izan da hiri horietako udal-teknikariak trebatzea klima-aldaketarako herri mailako egokitzapena kudeatzeko gaitasunak hobetu ditzaten. Eduki hauek landu dira modu teoriko-praktikoan:
• Egokitzapenaren kudeaketa- prozesuaren eta -ereduaren ikuspegia.
• Egoera klimatikoen eta erabileraren herri mailako analisi bat.
• Hiri-kalteberatasunaren ebaluazioa.
• Ziurgabetasunaren kudeaketa.
• Egokitzapena, analisi integratuaren eta hiri- metabolismoaren ikuspegitik landua, sinergiak eta arintze- politikekiko gatazkak kontuan hartuz.
• Klima-aldaketarako egokitzapena hirigintza-plangintzatik eta azpiegitura berdeetatik abiatuta.
• Ikuspegi ekonomiko bat eta egokitzapena planifikatzeko kostu-onura analisi-metodoak.
Adaptation Training School for European Cities-ek Europako Batzordearen laguntza izan du COST programaren bidez.
TECNALIAk Tyndall Centre for Climate Change Research-ekin eta ICLEIrekin (Local Governments for Sustainability) lankidetzan koordinatu duen eta COST Action TU-0902ren esparruan garatu den ekimen bat da.
Adaptation Training School ekimenaren barruan lanaldi osoko astebeteko trebakuntza-ikastaro bat eman zaie Europako 16 hirik osatutako talde bati. Haien artean, Madril, Londres, Paris, Helsinki, Stockholm, Venezia edo Istanbul daude.
KLIMA- ALDAKETA
ADAPTATION TRAINING SCHOOL FOR EUROPEAN CITIES.
• ERREGAI FOSILEKIKO MENDEKOTASUNA
• BEROTEGI-EFEKTUA ERAGITEN DUTEN GASAK MURRIZTEKO BEHARRA
• KLIMA-ALDAKETAREN INPAKTUAK, MAIZAGOAK ETA HANDIAGOAK
• AZPIEGITUREN ETA HIRIEN KALTEBERATASUNA
• ERAIKINEN, HIRIEN ETA INDUSTRIAREN EFIZIENTZIA ENERGETIKOA
GARAPEN-DRIVER-AK
“Egokitzapenari aurre egiten diogu uraren sektorean, kosta-eremuen kudeaketan, osasunean eta hondamendi-arriskuen murrizketan neurriak hartuz; beraz, garrantzitsua da klima-aldaketak eragindako galerei eta kalteei aurre egiteko mekanismoen aplikazioa hobetzen laguntzea, ziurtatuz herrialde ahulenetan egokitzapenari ekiteko neurriak hartzen direla.”
JOSEAN GALERAEUSKO JAURLARITZAKO INGURUMENEKO SAILBURUORDEA
2013
KO
UR
TEK
O T
XO
STE
NA
2013
KO
UR
TEK
O T
XO
STE
NA
36 37
—TECNALIA Ventures, S.L. enpresa, % 100 TECNALIA, 2013an sortu zen I+G propioa sustatzeko eta aktibo teknologiko berritzaileen bizi-zikloaren kudeaketa osoa egiteko, eta, hala, aktibo horiek gizartean duten eragina maximizatzea eta haiek merkaturatzearen itzulkina TECNALIArentzat ahalik eta handiena izatea lortzeko.
TECNALIA Ventures zabalik dago Tecnalia Korporazio Teknologikoaren bazkideentzat (AZTI-Tecnalia, NEIKER-Tecnalia eta TECNALIA Research & Innovation), eta erakunde gehiago ere sar daitezke haren garapenean.
Hasieratik, TECNALIA Venturesek inkubazioa bizkortzeko programa bat jarri zuen martxan, teknologiak oinarri teknologikoko negozio-aukeratan bihurtzeko. TECNALIAren edo TECNALIAren kanpoko teknologiak, gure garapen- eta inkubazio-gaitasunekin bat datozenak.
2013an, programa horrek inbertsio-irizpideez baliatuta hautatutako 52 negozio-aukera identifikatu eta analizatu ditu: arazo baten ebazpena / aukera batean kokatzea merkatuaren barruan; ekonomikoki errentagarria den irtenbide teknologikoa; negozio-aukera babestea; eta talde sustatzaile bat izatea balorizazio-metodoa spin-off bat izanez gero.
Aukera horietatik 33 inbertigarritzat jo dira. Eta, sortu berri diren oinarri teknologikoko hiru enpresaz gain (DIGIMET, NAUTILUS eta WiMi5), 23 aukerak zorroan jarraitzen dute 2014an balorizatzen jarraitzeko (ekitaldian zehar identifikatutako aukera berriak gehituko zaizkie horiei).
Jarduera horrek guztiak agundu du TECNALIAk 2013an 3,341 milioi €- ko sarrerak lortzen jabetza industrialaren salmentagatik; iazko zifra halako hiru.
TECNALIAK oinarri teknologikoko enpresa berri asko sustatu ditu. Horietako 15 aktibo daude gaur egun, eta, 2013ko abenduaren 31n, horietako 9tan parte hartzen zuen oraindik.
15 OTEB horiek 112 langile izan dituzte 2013an, eta 8,2 milioi euroko diru-sarrera izan dute.
2691
303
PATENTE ESKATU ZIREN 2013AN
PATENTE-FAMILIA ZORROAN
PATENTE AKTIBO FAMILIA HORIETAN
DIGIMETALTZAIRUGINTZAKO HAUTSEN INGURUMEN-ARAZOA NEGOZIO-AUKERA BIHURTUTA
Labe metalurgikoaren kontzeptu berri batean oinarritua dago DIGIMET (teknologia hori TECNALIAk garatutako eta enpresa berrira transferitutako patente batez babestua dago), eta, haren bidez, ingurumen-arazo bat (altzairugintzako hautsen tratamendua) negozio-aukera bihurtu daiteke altzairutegientzat berentzat (Arcelor-Mitalentzat, adibidez), hondakinak tratatzen dituztenentzat (Befesa, ZinCox edo Recyclex-entzat, adibidez), zink-fabrikatzaileentzat (Xstrata Zinc, Horsehead edo Korea Zinc-entzat, esaterako) eta ekipo-fabrikatzaileentzat.
KEREON Partnersek (inbertsio-funts pribatua —Family Office—, Euskadiko garapen ekonomikoarekin eta sozialarekin dituen konpromisoagatik ezaguna) TECNALIAren proiektuari emandako laguntzari esker sortu da DIGIMET.
NAUTILUSUR SAKONETAKO OFFSHORERAKO PARTZUERGO INDUSTRIAL ETA TEKNOLOGIKOA
NAUTILUS FLOATING SOLUTIONS SL partzuergo industrial eta teknologikoa ASTILLEROS DE MURUETA, TAMOIN, VELATIA eta VICINAY MARINE INNOVATION enpresek (laurak teknologia aurreratuan aitzindariak eta nazioarteko merkatuetan dihardutenak) eta TECNALIA ikerketa aplikatuko zentroak sortu dute, offshore haize-energiaren merkaturako plataforma flotatzaileen garapenean munduan erreferente bihurtzeko.
WiMi5BIDEO-JOKOAK SORTZEKO, GARATZEKO ETA USTIATZEKO ERRAZTASUNAK EMATEN DITU Euskal ekintzaile batek, Raúl Otaoleak, bideo-jokoen alorrean negozio-aukera disruptiko bat ikusi ondoren sortu zen WiMi5. Raúl Otaoleak TECNALIA aukeratu zuen, sei lagunek osatutako talde bikain, orientatu eta motibatuarekin batera, aukera horren inkubazioa bizkortzeko inguru ideal gisa
Hauek babestu dute eragiketa: Grupo ITNet taldeak, Carlos Blanco —Interneten eta bideo-jokoen munduko inbertitzaile nagusietako bat— buru duela; Civeta Investment startup teknologikoetan aditua den funtsak; hazi-funts espezializatuek —hala nola MicroWave Ventures eta Emprendiza— osatutako EAEko inbertitzaile-talde batek, eta aingeru inbertitzaile talde batek, Jesús Ángel Bravo buru duela.
2013N SUSTATUTAKO OTEBAK
TECNALIAPERSPECTIVES2013
—IBF laneko klubaren kideak beren sektorean liderrak diren eta berrikuntzara eta dibertsifikaziora irekita dauden enpresak dira, zeinei TECNALIAk bere eta bere aliatu teknologikoen I+G+B jardueraren emaitza diren negozio-aukerak eskaintzen baitizkie, modu sistematikoan eta lehentasunez.
TECNALIA RESEARCH & INNOVATION FUNDAZIOKO BAZKIDE LAGUNTZAILEEN BATZAR NAGUSIAREN ESPARRUAN, UZTAILAREN 17AN, TECNALIA PERSPECTIVES 2013 EKITALDIA EGIN ZEN, “HIRUGARREN INDUSTRIA IRAULTZAREN OINARRIAK IZENBURUPEAN.
TECNALIAko lehendakari Javier Ormazabalek eman zion hasiera jardunaldiari, eta alor ekonomiko eta enpresarialeko pertsona ospetsu hauek parte hartu zuten: John A. “Skip” Laitner (Economic and Human Dimensions Research Associates-eko burua eta aholkulari independentea), Manuel Torres (MTORRES Taldeko presidentea), Fco. Javier Bollo (WISCO Taldeko zuzendari nagusia), eta Joseba Jauregizar (TECNALIAko zuzendari nagusia), mahai-inguruaren moderatzailea. Ekitaldia Alexander Arriola SPRIko zuzendari nagusiak itxi zuen.
Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoko auditorioan —han egin zen TECNALIA PERSPECTIVES 2013 ekitaldia—, 200 lagun baino gehiago bildu ziren, eta adituen eztabaidan parte hartzeko aukera izan zuten. Jarduera industriala batezbestekoaren gainetik duten herrialdeak lehiakorrenak zergatik diren aztertu zuten, eta Hirugarren Industria Iraultzaren gakoak ezagutzera eman zituzten: baliabideen erabilera eraginkorragoa egitea (batez ere, energiarena), energia berriztagarriak eta belaunaldi berrikoak sustatzea, zuzendaritza- eta kudeaketa-ereduak aldatzea eta eremu guztietan jardutea (fabrikaziotik hasi eta salmentetaraino, hornikuntzetatik igaroz), besteak beste.
Lehen ekitaldi hartan, TECNALIA PERSPECTIVES ezinbesteko hitzordu izateko bokazioz sortu zen, eta TECNALIA Research & Innovation Fundazioko Bazkide Laguntzaileen Batzar Nagusiarekin bat etorriz, I+G+Barekin erlazionatutako gaurkotasun handieneko gaiak landuko ditu.
2013
KO
UR
TEK
O T
XO
STE
NA
3938
Bere ibilbidean, IBFk 54 negozio-aukera aurkeztu ditu sarbidea soilik kideek duten atari pribatuan, eta beste 22 aurkeztu ditu ekitaldi presentzialetan.
IBFko kideen % 85ek interesa adierazi dute eskaini zaien aukeretakoren batean, eta enpresa ugarik esan dute gustatuko litzaiekeela aukera horietan parte hartzea.
Erakarritako inbertsioa 3.000.000 € baino gehiagokoa da guztira, eta horrek lankidetza berriak eta hainbat OTEB (adibidez, DIGIMET, NAUTILUS eta TEXTIA) sortzeko aukera ematen du.
2013an, azken hiru ekitaldiak IBFko kideen instalazioetan egin ziren, haien arteko networkinga bultzatzeko enpresa gonbidatzailea eta haren berrikuntza-estrategia sakontasunean ezagutuz.
2013
KO
UR
TEK
O T
XO
ST
ENA
4140
EMAKUME TEKNOLOGOARENTZAKO ADA BYRON SARIA Andrea Blanco TECNALIAkoikertzaileari eman diote Ada Byron saria, teknologiaren sektoreko hainbat alorretan aurrerapen garrantzitsuak egiten ari diren emakume profesionalen lana nabarmentzen duena. Deustuko Unibertsitateak ematen duen sari honek TIFER bekarekin Australian egin zuen egonaldian egindako ikerketa eta lankidetza aintzatetsi ditu beste meritu batzuen artean; izan ere, egonaldi horretan, aurrerapauso handia egin du fotonikan, eta aukera sortu da, lehen aldiz, silizioan zenbait efektu optiko ez-lineal egiteko.
FORO EUROPA 2001EN MERITU PROFESIONALAREN DOMINA TECNALIAko José Javier Larrañetari Meritu Profesionalaren Domina eman dio Foro Europa 2001 Fundazioak. Komunikabideetan garrantzi handia duen nazioarteko erakunde ospetsu bat da Foro Europa 2001 Fundazioa, eta ezagutzari buruzko topaleku eta eztabaidaleku bat eskaintzen du enpresa-, kultura- eta politika-eremuetako jende ezagunentzat. Hala aitortzen da José Javierrek PESIko idazkari nagusi gisa eta ETPISeko (Segurtasunaren Europako Plataforma) zuzendaritzako kide gisa, besteak beste, egin duen lana.
BERRIKUNTZA GIPUZKOAKO ETE-ETAN LANKIDETZAREN BIDEZ ADEGIk ELKARBERRI proiektua bultzatu du, Gipuzkoako ETE-etan lankidetzaren bidez berrikuntza sustatzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiak parte-hartzen du eta finantzatzen du, eta TECNALIAk lankidetzan jarduten du. Proiektuan parte hartzen duten enpresekin lan egin da, proiektu partekatuak identifikatzeko eta kudeatzeko, elkar ezagutzea sustatuz, helburu beraren alde dauden erakundeen jarrerak, gaitasunak, balioak eta arauak bat etorriz eta lankidetza-sare berriak sortuz.
TECNALIA: ERREFERENTEA HORIZON 2020RAKO Azaroaren 11n, Madrilen, aurkeztu zuten HORIZON 2020, eta TECNALIAk, Joseba Jauregizar zuzendari nagusiaren bidez, VII. Esparru Programako esperientzia arrakastatsuak eta HORIZON 2020ko estrategiak aurkeztu zizkien 2.000 laguni baino gehiagori. Hurrengo egunean, orduko hartan Bilbon, Máire Geoghegan-Quinn Ikerketa eta Berrikuntzako Europako komisarioak HORIZON 2020 “EAEko enpresentzako aukera on gisa” aurkeztu zuen. Foro horretan, TECNALIAk HORIZON 2020 berrian parte hartzeko gakoak 500 lagunekin partekatzeko aukera ere izan zuen.
EUSKAMPUS ELKARTZE-ETSENPLU GISA AITORTU DA NAZIOARTEAN
Nazioarteko batzorde batek gehienezko kalifikazioa eman dio, bigarren urtez segidan, EUSKAMPUSI, EHUk Tecnalia Korporazio Teknologikoarekin eta Donostia International Physics Center (DIPC) zentroarekin batera duen nazioarteko bikaintasun-campusari. Espezializazio adimenduneko asmo handiko programa bat da, erronka sozialak eta globalak konpontzera bideratua, Europa 2020 Estrategiarekin bat, eta elkartea osatzen duten erakundeen bikaintasun-maila, haien nazioarteko proiekzioa eta Euskadiko ehun sozioekonomikoarekin duen lotura handitzen dituena.
TECNALIA, ARRAKASTA-KASUA WORLD CITIES SUMMIT MAYORS FORUM-EN Bilbao Urban Solutions, Solutions for the Future ingelesez editatutako katalogo baten izenburua da, eta nazioartean jarduten duten eta hiri-irtenbideen eta zerbitzu aurreratuen alorretan espezializatutako EAEko enpresen hogei "arrakasta-kasu" jasotzen ditu (Arteche, BBVA, CAF, Factor CO2, Gamesa, Gerdau, Iberdrola, Ibermática, Idom, Ikusi, Inbisa, Ingeteam, lks, Mesa, Ormazabal, Orona, Saitec, Sener, TECNALIA, Vicinaymarine).Munduko Alcaldes-Mayors Forum foroan aurkeztu da, 2014ko ekainean Singapurren, eta urtebete lehenago Bilbon aurkeztutakoa osatu du.
AERONAUTIKA-SEKTOREKO NAZIOARTEKO NAPCAP ZIURTAGIRIA NadCap ziurtagiriak egiaztatzen du TECNALIAk gaitasun teknikoa duela, saiakuntzetarako laborategi gisa, gainazalen tratamendurako (CP) bainuen kontrola egiteko eta material metalikoekin (MTL) saiakuntzak egiteko —saiakuntza mekanikoak, metalografia eta korrosioaren saiakuntzak—, sektore aeronautikoan.Nazioarteko ziurtagiri entzutetsu hori Performance Review Institute (PRI), erakundeak ematen du; aeronautika-arloko mundu osoko eraikitzaileek (Airbus, Boeing, Bombardier eta GE Aviation, beste batzuen artean) osatzen dute erakundea.
TEKNOLOGIA BERRITZAILE AURREKOMERTZIALAREN EROSKETA PUBLIKOAREN (TBEP) LEHEN ESLEIPENDUNA TECNALIAk lortu du lehen kontratista izatea Kordobako Unibertsitateak Reina Sofía Unibertsitate Ospitalearekin eta IMIBICekin lankidetzan antolatutako TBEP lehiaketako hiru proiektuetako bitan, eta, gainera, hirugarrenean parte hartuko du. Horrela, TECNALIA Espainian esleitu den lehen erosketa publiko berritzaile aurrekomertzialaren esleipendun bihurtu da.
ENPRESETATIK GERTUAGO DAGOEN LANBIDE-HEZIKETA
TKNIKA Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroak eta TECNALIAk elkarrekin lan egingo dute, etorkizuneko lanbideak identifikatzeko eta lanbide-heziketa industria-sarearen benetako premietara ezin hobeto doitzeko, fabrikak eta fabrikazio-prozesuak oso bizkor ari baitira aldatzen. Hitzarmen horri esker, 30.000 bat ikaslek aukera izango dute TECNALIAn praktikak egiteko edo maila guztietan berrikuntzan oinarritutako prestakuntza-modulu propioen ezarpenez baliatzeko, besteak beste.
UNE GARRANTZITSUAK
ETORKIZUNEKO FABRIKA BY TECNALIA Etorkizuneko fabrikarekin lotuta TECNALIAk dituen ekimenen % 80 martxan izango dira bi urte igaro baino lehen. Proiektu integralak eta sektore anitzekoak dira guztiak, enpresei ekoizpen-prozesuko fase bakoitzean laguntzen dietenak. Makina Erremintaren 28. bienalera etorri direnei aurkeztu zitzaizkien, Bilbon, eta haiei esker, enpresek beren produktibitatea eta kostu-aurrezkia % 20 inguru hobetuko dute.
43
EGOITZA NAGUSIA
TECNALIA PARQUE CIENTÍFICO Y TECNOLÓGICO DE BIZKAIAC/ Geldo, Edificio 700E-48160 Derio - BizkaiaT 902 760 000*T +34 946 430 850 (International calls)
EGOITZAK
ARABA/ÁLAVA PARQUE TECNOLÓGICO DE ÁLAVAAlbert Einstein, 28Leonardo Da Vinci, 11E-01510 Miñano
BARCELONAEDIFICIO MEDIA-TICC/ Roc Boronat, 117-127E-08018 Barcelona
BIZKAIA PARQUE CIENTÍFICO Y TECNOLÓGICO DE BIZKAIA Ibaizabal Bidea, Edificio 101Ibaizabal Bidea, Edificio 202Laida Bidea, Edificio 204E-48170 Zamudio
OFICINAS DE TECNALIA EN AICParque Empresarial Boroa P2-A4E-48340 Amorebieta-Etxano
Vega de Tapia, s/n. E-48900 Burtzeña-Barakaldo
CÁDIZCENTRO TECNOLÓGICOLoma de Sancti Petri, s/n.E-11139 Chiclana de la Frontera
GIPUZKOAPARQUE CIENTÍFICO Y TECNOLÓGICO DE GIPUZKOAPaseo Mikeletegi,1-3 Paseo Mikeletegi, 2 Paseo Mikeletegi, 7 E-20009 Donostia-San Sebastián
POLÍGONO VENTASC/ Gabiria 82-84E-20305 Irún
Área Anardi, 5.E-20730 Azpeitia
MADRIDC/ Velázquez, 64-66 2ª pl.E-28001 Madrid
ZARAGOZARonda San Juan Bosco, s/n E-50100 La Almunia de Doña Godina
ORDEZKARITZAK ATZERRIAN
FRANTZIAMIBI672, Rue du Mas de Verchant F-34000 MontpellierT +33 467 130 125
ITALIACERFITTViale Rinaldo Piaggio, 32I-56025 Pontedera (PI)T +39 0587 274 818
MEXIKOBatallón de San Patricio # 109, Piso 10Col. Valle Oriente - C.P. 66260San Pedro Garza GarcíaMonterrey, Nuevo LeónT +52 81 8625 6576
SERBIAUl. Vladetina broj 13/6RS-11000 BelgradoT +381 11 3246 419
EGOITZEN KOKAPENA
42 43
2013
KO
UR
TEK
O T
XO
STE
NA
44
2013ko URTEKOTXOSTENA
www.tecnalia.com
Top Related