"13 LERRO BIZITZEKO"
Maite zaitut ez zarenagatik,
zurekin nagoenean neu
naizenagatik baizik.
Inork ez ditu zure malkoak merezi, eta mereziko
dituenak ez zaitu negar eginaraziko.
Norbaitek zuk nahi bezala zu
ez maitatzeagatik, ez du esan nahi bihotz-bihotzetik
maite ez zaituenik.
Egiazko adiskidea
eskutik hartu eta bihotza hunkitzen
zaituena da.
Norbaiten mira izateko erarik okerrena bere ondoan egon
eta inoiz zurea izango ez duzula
jakitea da.
Ez utzi inoiz irribarre
egiteari, ezta triste
zaudenean ere, ez baitakizu
inoiz zein mateminduko
den zure irribarreaz.
Beharbada, pertsona bat baino ez zara
munduan, baina
norbaitentzat zeu zara
mundu osoa.
Ez galdu denborarik
zurekin denborarik
galtzeko prest ez
dagoenarekin.
Beharbada, zuk jende oker asko
ezagutzea nahi du Jainkoak zuretzat
egokia dena ezagutu aurretik, azkenean, hala
gertatuko denean, zu esker onekoa izan zaitezen.
Ez egin negarrik bukatu
egin delako, irribarre egin gertatu egin
zelako.
Beti egongo da min egingo dizun
jendea, beraz fidatzen segitu beharko duzu baina kontu gehiago jarri beharko duzu
zeinengan jartzen duzun bi aldiz zure uste ona.
Izan zaitez pertsona hobea
eta ziurtatu zeure burua ezagutzen
duzula beste inor ezagutu
aurretik, beste horrek zu nor
zaren jakitearen espero egon
ordez.
Ez zaitez horrenbeste ahalegindu,
gauzarik hoberenak
gutxien espero
duzunean gertatzen baitira.
Bidal iezaiezu arrazoiren batengatik zure lagunak direnei, beti ez badituzu
ikusten ere, beti hitz egiten ez badiezu... ezen:
“GERTATZEN DEN ZERNAHI, ARRAZOIREN BATENGATIK GERTATZEN
BAITA"
Top Related