Geometrian, poliedroak hiru dimentsiotako gorputzak dira eta aurpegi lauak daukiez. Poliedroek aurpegiak, ertzak eta erpinak daukiez.
POLIEDRO ERREGULARRAK
Poliedro erregularrek, aurpegi guztiak berdinak eta erregularrak daukiez. Bost poliedro dira:
TETRAEDROATetraedroa, lau aurpegi daukazan poliedroa da. Lau aurpegiak triangelu aldekideak dira. 6 ertz eta 4 erpin daukaz.
Lehen irudi hau, tetraedroaren garapena da, hau da, tetraerdoaren irekitzean eukiko eban forma. Bigarrena barriz tetraedroa da alde batetik ikusita eta hirugarrena tetraedro bat mogimenduan.
HEXAEDROA
Hexaedroa, sei aurpegi daukazan poliedroa da. Sei aurpegiak karratuak dira. 12 ertz eta 8 erpin daukaz.
GARAPENA HEXAEDROA HEXAEDROA MOGIMENDUAN
OKTAEDROA
Oktaedroa 8 aurpegiko poliedroa da. 8 aurpegiak triangelu aldekideak dira. Oktaedroak 12 ertz eta 6 erpin daukaz.
DODEKAEDROA
Dodekaedroa 12 aurpegiko poliedroa da. 12 aurpegiak pentagono erregularrak dira. Dodekaedroak 30 ertz eta 20 erpin daukaz.
IKOSAEDROA
Ikosaedroa 20 aurpegiko poliedroa da. 20 aurpegiak triangelu aldekideak dira. Ikosaedroak 12 ertz eta 30 erpin daukaz.
PRISMAKPrisma bat bi oinarri paralelo daukazan poliedroa da eta oinarriak edozen poligonoren forma euki daikie. Aurpegi lateralak paralelogramoak dira. Oinarrien arteko distantzia prismaren altuera da.Prismak erregularrak eta irregularrak dagoz oinarriari begiratuta. Zuzenak eta zehiarrak dira oinarriaren aldeen eta oinarriak lotzen dabezan aldeen angeluaren arabera.
PRISMA TRIANGULAR ZUZENA
PRISMA KOADRANGULAR ERREGULARRA
PRISMA PENTAGONAL IRREGULARRA
PRISMA KOADRANGULAR ZEHIARRA
Prismek euren izenak daukiez oinarrien poligonoen arabera: prisma triangularra, lauangeluarra, pentagonala, hexagonala...
PRISMA ERREGULARRAK
Oinarritzat poligono erregularrak daukiezan prismak prisma erregularrak dira.
PRISMA LAUANGELUAR ZUZEN ERREGULARRA
PRISMA IRREGULARRAK
Oinarritzat poligono irregularrak daukiezan prismak prisma irregularrak dira. Hemen daukazue prisma pentagonal irregular bat.
PRISMA PENTAGONAL ZUZEN IRREGULARRA
PRISMA ZEIHARRAKPrisma zeiharretan, oinarrien aldeak eta oinarriak lotzen dabezan aldeak ez dabe angelu zuzena sortzen.
PRISMA HEXAGONAL ZEIHAR ERREGULARRA
Prisma zuzenetan, oinarrien aldeak eta oinarriak lotzen dabezan aldeak angelu zuzena sortzen dabe.
PRISMA ZUZENAK
PRISMA LAUANGELUAR ZUZEN ERREGULARRA
PIRAMIDEAKPiramidea gorputz geometrikoa da,oinarritzat poligono bat daukana, eta poligono horren erpinak goiko beste erpin bati lotzen zaio, piramidearen erpinari hain zuzen ere; alboetako aurpegiak triangeluak dira. Piramideak, prismak bezala erregularrak, irregularrak, zeiharrak eta zuzenak dagoz. Piramideek ere euren oinarrien arabera izenak daukiez.
PIRAMIDELAUANGELUAR ZUZEN ERREGULARRA
PIRAMIDE ERREGULARRAKOinarritzat poligono erregularrak daukiezan piramideak piramide erregularrak dira.
PIRAMIDE LAUANGELUAR ZUZEN ERREGULARRA
PIRAMIDE IRREGULARRAK
Oinarritzat poligono irregularrak daukiezan piramideak piramide irregularrak dira.
PRISMA LAUANGELUAR ZUZEN IRREGULARRA
PIRAMIDE ZUZENAKPiramide zuzenetan, oinarriaren erdiko puntuak eta goiko erpinak angelu zuzena sortzen dabe oinarriaren edozein punturekiko.
PIRAMIDE PENTAGONAL ERREGULAR ZUZENA
PIRAMIDE ZEIHARRAKPiramide zeiharretan, oinarriaren erdiko puntuak eta goiko erpinak ez dabe angelu zuzena sortzen oinarriaren edozein punturekiko.
PIRAMIDE LAUANGELUAR ERREGULAR ZEIHARRA
Forma biribila daukien gorputzak dira, ez daukie ez aurpegirik, ezta alderik ere baina batzuek oinarriak daukiez. Hiru dira: zilindroa, konoa eta esfera.
ZILINDROA
Zilindroa laukizuzen baten biraketaz sortua da.Bi oinarri baukaz eta laukizuzenaren biraketak alkartzen dauz.
Konoa hiruki baten katetoak biratzean eta elkartzean sortzen dan gorputza da. Goian erpin bat dauka eta behean oinarritzat zirkulu bat.
KONOA
ESFERAEsfera puntu jakin bateko distantzia berera dagozan puntu guztiek osatzen daben azalera da. Ez dauka ez erpinik, ez aurpegirik ezta alderik ere. Baloi baten formea dauka.