Zugarramurdiko eta Urdazubiko euskara · Hitzaurrea Hamar urte joan dira Gasteizko Geografia,...

329
Zugarramurdiko eta Urdazubiko euskara Jakintza-arloa: Hizkuntzalaritza Egilea: ESTIBALITZ MONTOYA GAITERO Urtea: 2003 Zuzendaria: KOLDO ZUAZO ZELAIETA Unibertsitatea: UPV/EHU ISBN: 978-84-8438-499-1

Transcript of Zugarramurdiko eta Urdazubiko euskara · Hitzaurrea Hamar urte joan dira Gasteizko Geografia,...

Zugarramurdiko eta Urdazubiko euskara

Jakintza-arloa: Hizkuntzalaritza

Egilea: ESTIBALITZ MONTOYA GAITERO

Urtea: 2003

Zuzendaria: KOLDO ZUAZO ZELAIETA

Unibertsitatea: UPV/EHU

ISBN: 978-84-8438-499-1

Hitzaurrea

Hamar urte joan dira Gasteizko Geografia, Historia eta Filologia Fakultatean tesi hau defenditu nuenetik. 2003ko martxoaren 14an izan zen aurkezpena, eta egun hura oraindik ere oso ondo gogoratzen dut (urduritasuna, poza, besarkadak, malkoren bat edo beste, gurasoak harro eta hunkituta …), benetan berezia izan zelako. Alde batetik, ahalegin asko egin ondoren azkenean doktore titulua jaso nuelako eta bestetik, eta batez ere, niretzat betidanik erronka izandakoa lortu nuelako: goi-mailako ikasketak euskaraz egitea eta euskara hobeto ezagutzeko beste ikerlari batzuentzat lagungarria izan zitekeen lana plazaratzea.

Hamar urte hauetan, gauza asko aldatu dira: Fakultateari izena aldatu diote (gaur egun Letren Fakultatea da), orduko Euskal Filologia Sailak Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saila izena hartu du, eta tesi egileak ere bere bidea egin du. Ikerkuntzatik aldendu eta hezkuntzan hainbat urte ibili ostean, lan honen nondik norakoak birpasatu egin behar izan ditut argitalpen hau prestatzerakoan, eta badakit, gerora argitaratu diren beste lan batzuk irakurrita (Zelaieta, 20091; Zuazo, 20082, adibidez), ondorio batzuk gehiago zehaztu ahal direla, baina tesia bere horretan argitaratzea erabaki dut, uste dudalako, akatsak akats, Urdazubiko eta Zugarramurdiko hizkeren ezaugarri nagusiak bertan batzen direla, eta beraz, bere helburu nagusia betetzen duela.

Izan ere, tesi honek ikertu gabe zegoen hizkuntza eremuan isoglosak zehaztu ahal izateko ahalik eta deskribapen zehatza ekarri nahi zuen. Lapurteraren inguruan egindako lanen urritasunak bultzatu ninduen Urdazubiko eta Zugarramurdiko hizkera aukeratzera (gogora dezagun Bonaparteren sailkapenetik hizkera hau lapurteratzat hartu izan dela), eta erabaki horretan tesi honen zuzendaria izan zen Koldo Zuazoren aholkua benetan garrantzitsua izan zen niretzat. Berak erakutsi zidan Urdazubiko eta Zugarramurdiko euskara oso interesgarria izan zitekeela, nafarrak izan arren, mugaz bestaldeko Sara eta Ainhoarekin batez ere, harreman sendoak izan dituelako.

Hori dela eta, ikerketan leku garrantzitsua izan dute mugaren inguruan egondako harreman eta lotura historikoek, eta isoglosa zenbaiten hedapena ulertzeko funtsezkoak izan ditut. Dena dela, historiak muga administratiboa gainditzen duten harreman sozioekonomikoak erakutsi arren, nik berriagoa zen egoera ezagutu nahi nuen, eta horregatik, ikerketa honetan ezaugarri edo aldaera diatopikoak nagusi badira ere, aldaera diastratiko batzuk ere agertzen dira. Horretarako, nahiz eta oinarrian adineko hiztunek emandako datuak izan, gazteagoak diren urdazubiarrak eta zugarramurdiarrak ere elkarrizketatu ditut. Muga harremanak, gaztelera eta frantsesaren eragina eta aldaera diastratikoak aztertu ondoren, bi herri hauetako euskara Ipar Euskal Herriko hizkeretatik aldentzen ari dela ikusi dugu (Montoya, 20043).

Edozein ikerketa dialektologiko egiteko, ezinbestekoak diren ezaugarri

1 Zelaieta, E., 2009, Baztan-Bidasoako hizkeren azterketa dialektologikoa, Nafarroako Gobernua & Euskaltzaindia.

2 Zuazo, K., 2008, Euskalkiak: euskararen dialektoak, Elkar, Donostia.3 Montoya, E., 2004, Urdazubi eta Zugarramurdiko euskararen norabidea, FLV, 36 (96.zb.), 249-269.

linguistikoak eskainiko dizkigun corpusa behar dugu, eta inguruko hizkeren gaineko datuen urritasuna oztopo handia izan da Urdazubiko eta Zugarramurdiko euskara kokatzeko. Horregatik, tesi honen azken atalean, bertan egindako grabaketen transkripzio batzuk agertu ditut, hizkera honen lekuko.

Ikerlan honi esker, esan bezala, doktore titulua jaso nuen, baina batez ere, lan honen bidez, bi herri eder hauek eta bertako jendea ezagutu ahal izan ditut. Beraien laguntzarik gabe lan hau ezinezkoa zatekeen, eta datuak emateko edo grabatuak izateko nirekin izan zuten pazientzia ezin izango diet inoiz behar beste eskertu. Hiztun hauetariko batzuk dagoeneko ez daude gure artean (Bittori, Isidro, Juan, Pepita…), baina emandako datuak, kontatutako istorioak, betiko daude hemen jasota.

Zugarramurdiko eta Urdazubiko euskara ondo ezagutzeko, boladak eman nituen bi herri hauetan, eta horretarako, nahitaezkoa izan zen Euskal Herriko Unibertsitateak lau urtez emandako doktorego aurreko beka.

Era berean, eskerrak eman behar dizkiet tesiari bikain cum laude kalifikazioa ematea erabaki zuten Andoni Barreña, Patxi Goenaga, Orreaga Ibarra, Patxi Salaberri eta Pello Salaburu doktoreei, egindako iruzkinengatik.

Amaitzeko, nola ez, tesi hau egitera animatu ninduen eta bera zuzentzeko prest egon zen Koldo Zuazori eskerrak eman nahi dizkiot, dialektologiaz dakidan gehiena berak irakatsi didalako. Bestalde, tesiaren zirriborroa irakurtzeagatik eta ohar ezin interesgarriagoak egiteagatik, aipamen berezia zor diet Iñaki Caminori, Xabier Artiagoitiari eta Irantzu Epelderi.

Estibalitz MontoyaBilbon, 2013ko azaroaren 18an

AURKIBIDEA

MAPAK

HITZAURREA 1

1. ZUGARRAMURDI ETA URDAZUBI. BERTAKO HIZKERA 6

1.1. Zugarramurdiren eta Urdazubiren historiaz 61.2. Datu geografiko eta demografikoak 71.3. Zugarramurdiko eta Urdazubiko hizkeraren estatusa 91.4. Muga harremanak eta hauen eragina hizkeran 10

2. LANAREN METODOLOGIA. OINARRI TEORIKOAK 17

2.1. Datuen bilketa 172.2. Hiztunak, aldagarri soziolinguistikoak eta euskararen egoera 222.3. Oinarri teorikoak. Ikerketaren helburuak 29

3. BOKALAK 36 3.0. Sarrera 36 3.1. Zugarramurdiko eta Urdazubiko bokalak 36 3.2. Bokal luzeak 37 3.3. o > u sudurkari hortzobikariaren aurrean 383.4. ‘e > i / ___ u’ bilakaera 393.5. Aferesia 39 3.6. Sinkopa 40 3.7. ‘a > e / i, u (C) __’ asimilaziorik eza 41 3.8. Kanpo sandhiak 42 3.9. Aldaerak 44 4. HIATOAK 44 4.0. Sarrera 44 4.1. Hiatoetako epentesiak: / u _____ + V / arteko [b] 44 4.2. Disimilaziorik eza 46 4.3. -az amaitutako partizipioak 48 5. DIPTONGOAK 49 5.0. Sarrera 49 5.1. Goranzko diptongoak 50 5.2. Beheranzko diptongoak: eu 52 5.3. Aldaerak 53

6. KONTSONANTEAK 55 6.0. Sarrera 55 6.1. Inbentario fonologikoa 55 6.1.1. Hasperena 55 6.1.2. Igurzkari belare ahoskabea: [x] 57 6.1.3. Dardarkari ubularea: [R] 59 6.1.4. Ezpain-hortzetako igurzkaria: [f] 59 6.1.5. Txistukariak 60 6.2. Hitz hasierako txetxekari frikariak 61 6.3. Asimilazio bustidura 62 6.4. rtz taldea 64 6.5. Bokalen arteko kontsonante galtzeak 64 6.6. Kanpo sandhiak 66 6.7. Aldaerak 68 7. AZENTUA 70 7.0. Sarrera 70 7.1. Zugarramurdiko eta Urdazubiko azentua 72 7.2. Ondorioak 85 8. IZENAREN MORFOLOGIA 90 8.1. Deklinabidea 90 8.1.1. Genitibo singularrean -aren > -ain 91 8.1.2. Ergatibo singularraren eta pluralaren arteko bereizketa 92 8.1.3. Ablatibo pluralean eta mugagabean -eta(r)ik 94 8.1.4. Destinatiboa: -endako eta -entzat 95 8.1.5. Prolatiboko morfema 96 8.1.6. Kausa adierazteko morfemak 98 8.1.7. Bizidunen lekuzko kasuetako morfemak 99 8.1.8. Plural hurbila 100 8.1.9. Hurbiltze adlatiboko morfema 101 8.1.10. Adlatiboko morfema 102 8.1.11. Adlatibo destinatiboa 1028.1.12. -raino eta arte: bereizketa eza 103 8.1.13. Instrumentala 104 8.1.14. Aldaera batzuk 1058.2. Izenordainak 1068.3. Erakusleak 109 8.4. Zenbatzaileak 110 8.5. Adberbio eta bigarren mailako predikatuak 116 8.6. Menpeko perpausetako osagarri zuzena 116 8.7. Datibo komunztadura hautazkoa 118 8.8. -a berezkoa 120 8.9. Erdaratik hartutako amaiera batzuek izan duten emaitza 123 8.10. Perifrasiak 125 8.11. Morfema banakaria 127 8.12. Konparaziozko -ago morfema (eta bezain, bezainbat) 128

8.13. Jendea plurala 130 8.14. Gehientasuna adierazten duten konparazioak 131 8.15. Osoa eta guztia: bereizketa eza 131 8.16. Postposizio batzuk 132 8.17. Hitz eraketa: aurrizki eta atzizki zenbait 135 8.17.1. Aurrizkiak 135 8.17.2. Atzizki txikigarriak 135 8.17.3. Atzizki handigarriak 136 8.17.4. Beste atzizki batzuk 136 9. ADITZAREN MORFOLOGIA 140

9.0. Sarrera. Taulak 1409.1. Izan aditzaren singularreko hirugarren pertsona 145 9.2. *Edun aditzaren zenbait formatan -e- > -i- 146 9.3. *Edin aditzeko -ai- > -i- monoptongazioa 146 9.4. Nor-Nori saileko -ai- erroa 146 9.5. Nor-Nori-Nork saileko *i eta *eradun erroak 146 9.6. Nor-Nori-Nork sailaren ordez Nor-Nork saileko laguntzaileak 147 9.7. Aditz trinkoetako iraganaldiko (eta ahalerako) -a- erroa 151 9.8. Pluraleko hirugarren pertsonaren datiboa: -ote- 152 9.9. Nor-Nori-Nork saileko objektu pluralgileak 154 9.10. “Orainaldia + -n” iraganaldiak 155 9.11. Joan aditzaren forma trinkoak: -i morfemaz amaitutakoak 157 9.12. Aditz trinkoen urritasuna. -Ki atzizkia 158 9.13. Subjuntiboa 160 9.14. Ahalera. -t(z)en + ahal egitura 1619.15. Agintera 1639.16. Aditzoina eta partizipioa: bereizketa 164 9.17. Geroaldiko morfemak. -en > -in bilakaera 167 9.18. Aditz izenak osatzeko aukerak 168 9.19. “Partizipioa + -a, -rik eta -ta” egiturak 170 9.20. Partizipio pleonastikoak 172 9.21. Partizipioak sortzeko -tu morfema 1729.22. Iraganaldi burutuaren ordez orainaldi burutua 172 9.23. Aditzen jokamoldea 173 9.24. Egon / izan eta gustatu / maite bikoteak 175 9.A. GEHIGARRIA: hitanoa 1779.A.1. Erabilera 177 9.A.2. Hitanoko aditz laguntzaileak: taulak eta berezitasunak 182 9.A.2.1. N-N-N eta trinkoen hitano alokutiboetako 3.pertsonetan z- 1859.A.2.2. Lehenaldiko alokutiboak 1859.A.2.3. Datibo pluraleko 3.pertsonako -i- bokala 1869.A.2.4. Murriztapen sintaktikoak 187 10. MORFOSINTAXIA 191

10.0. Sarrera 19110.1. Denbora eta modu perpausetako -(e)la(r)ik morfema 19210.2. -T(z)eaikin denbora perpausak 193

10.3. -Z bezala denbora perpausak 19510.4. “Aditz partizipioa + arte” egitura. -(E)no morfema 19510.5. “Aditza + -ta” egitura 19810.6. “Aditz partizipioa + orduko” egitura 19910.7. “Aditz partizipioa + urrana” egitura 20010.8. -(E)lako(tz) morfema kausala 20110.9. Bait- kausala 20210.10. “Zeren...” egitura 20310.11. -T(z)eagatik morfema 20510.12. Alegiazko baldintzak 20610.13. -T(z)ekotan atzizkia 20710.14. Baldintza errealak 20910.15. Bait- erlatibozkoa 20910.16. Partizipio soila erlatibozkoetan 21010.17. Perpaus osagarriak 21110.18. Perpaus osagarriak: aditz nagusia ezezkoa denean 21210.19. Perpaus kontzesiboak 21510.20. “Aditza + partez / bearrean” egitura 21610.21. “Hobe da... ezen (ez) eta...” egitura 21710.22. Behar eta nahi aditzak 21710.23. “Aditz laguntzailea + partizipioa” hurrenkera 21810.24. Ere lokailuaren kokagunea 21910.25. Egin aditz indargarria 22010.26. Perpaus neutroetako ba- aurrizkia 22110.27. Ala eta edo partikulen arteko bereizketa 22310.28. Dela..., dela... emendiozko juntadura 22410.29. Baina juntagailua: erabilera eta kokagunea 22410.30. Beti aditzondoaren erabilera 226

11. LEXIKOA 227

12. ONDORIOAK 262

12.1. Aldagarri soziolinguistikoen eragina 26212.2. Azterketa diakronikoa 26412.3. Muga harremanetako eragina hizkeran 26612.4. Zugarramurdiko eta Urdazubiko hizkeraren kokagunea 268

13. TRANSKIPZIOAK 286

AIPATUTAKO BIBLIOGRAFIA 309

BIBLIOGRAFIA OSAGARRIA 316

MAPAK*

1. MAPA. ZUGARRAMURDI ETA URDAZUBI EUSKAL HERRIAN

* Mapa hauek Iban Otxandianok moldatu ditu.

2. MAPA. ZUGARRAMURDI, URDAZUBI ETA INGURUKO HERRIAK (IKERKETAN AIPATUAK)

3. MAPA. ZUGARRAMURDI ETA URDAZUBI: AUZOAK, BORDAK...

HITZAURREA Mende luze bat pasatu da Bonapartek bere euskalkien sailkapena egin zuenetik (1869), eta Zugarramurdiko zein Urdazubiko euskara lapurteraren barruan sartu zuenetik. Hizkuntzaz lapurtarrak izan arren, bi herri txiki hauek administrazioz nafarrak dira, baina Ipar Euskal Herriarekiko mugatik oso gertu daude, eta bestaldeko auzoekin izan dituzten harremanek hizkeraren ezaugarriak azaltzen lagunduko digute. Muga-harreman hauek, ordea, ez dira norabide bakarrekoak. Hau da, egia da Zugarramurdik eta Urdazubik bestaldeko auzoekin (Sara eta Ainhoarekin, batez ere) lotura sendoak dituztela, baina badakigu Baztango herri zenbaitek ere (Erratzuk, Arizkunek eta Amaiurrek, gehienbat) harreman hauetan parte hartu dutela. Are gehiago, ezin dugu ahaztu Bortzirietakoa den Etxalar herriak ere Sararekin harreman estuak izan dituela. Lotura edo harreman hauek guztiok eta aztergai dugun eremuko hizkeran izan dituzten balizko eraginak, lehenbiziko atalean erakutsiko ditugu. Lehenengo atalean, aztergai dugun eremuko herrien arteko harremanak eta hauen ondorio linguistikoak ez ezik, Zugarramurdi eta Urdazubiren inguruko datuak ere aurkeztuko ditut: datu geografiko eta demografiko batzuk ikusiko ditugu eta herrion historiari gainbegiratu bat emango diogu. Lan honen helburua, dena dela, Zugarramurdiko eta Urdazubiko hizkeraren ezaugarri nabarmenenak ahalik eta zehatzen aztertzea, eta inguruko hizkerekin dituen berdintasunak eta desberdintasunak aurkeztea da, eta abiapuntutzat, hizkera honek gainontzekoen artean izan duen estatusa hartuko dugu. Horregatik, lehenbiziko atalean ere, ikertzaileek Zugarramurdiko eta Urdazubiko hizkera nola sailkatu duten ikusiko dugu. Ikerketa dialektologiko bat egiteko, ezinbestekoak diren ezaugarri linguistikoak eskainiko dizkigun corpusa behar dugu. Zugarramurdiko zein Urdazubiko hizkeraz, Euskal Herriko beste hainbeste hizkeraz bezala, gutxi dakigu, eta beraz, gure bi herrietan alor lana egitea beharrezkoa izan dut. Datu bilketa burutzeko erabili dudan metodologia, lan honetan izan ditudan oztopoak eta egindako okerrak bigarren atalean aipatuko ditut. Alor lanari esker lortutako datuek Zugarramurdiko eta Urdazubiko gaur egungo hizkera ahalik eta zehatzen aztertzen lagunduko digute, eta alderdi sinkronikoa izango da lan honetan garrantzitsuena, baina hizkerak izan duen bilakaera ere (hizkera guztiak denboraren poderioz eta bizirik daudenez aldatzen direlako) ezagutu nahi izan dut, eta horretarako, eskura izan ditudan bertako testu zahar guztiak miatu ditut, eta horrela, gaur egungo datuekin batera, testu zaharrek eskainitakoak

1

tartekatuko ditut. Hau da, ikerketa honetan alderdi diakronikoak ere bere tokia izango du. Nire helburuetako bat Zugarramurdiko eta Urdazubiko hizkerak ingurukoekin dituen loturak eta desberdintasunak aztertzea dela aipatu dut arestian. Zeregin honetan oztopo larria aurkitu dut: hizkera hauen inolako albisterik eza. Hau da, Baztango herriei buruz lan garrantzitsuak ditugun arren (Salaburu, 1984; N’Diaye, 1970), gutxi da Sara edo Ainhoako gaur egungo hizkeraz dakiguna. Hutsune hau nolabait betetzen saiatzeko, bertako eta oro har, lapurterako testu klasiko batzuk hartu ditut eta, mota honetako corpusekin zuhur jokatu behar dela kontuan izanik, Zugarramurdiko zein Urdazubiko testu zaharrekin erkatu ditut. Konparazio honek helburu argia du: aztergai den hizkerak norabidea aldatu duen ala ez aurkitzea, hau da, hizkera lapurterarantz ala nafarrerarantz egiten ari den ikustea. Jakin badakit, lehen aipatutako deskripzio eza dela eta, asmo hau betetzea ez dela batere erraza eta emaitzak, beharbada, oso behin-behinekoak izango direla. Bigarren atalean, corpusa (gaur egungoa zein testu zaharretakoa) nola lortu eta erabili dudan aurkezteaz gain, lan honen euskarri teorikoa ere landuko dut. Dialektologiak eskaintzen dizkigun lanabes eta oinarri teorikoak baliatuko ditut, lan praktikotik lortutako datuak egoki interpretatu ahal izateko, eta azterketa behar bezala bideratu eta antolatzeko. Ikerketa honetan ezaugarri edo aldaera diatopikoak nagusi izango diren arren, aldaera diastratikoak bilatzen ere saiatu naiz. Soziolinguistikaren baliabideak erabilita, ezaugarri sozial zenbaitek (adina, sexua, lana) hizkeran izan ditzaketen eraginak aztertzen ahalegindu naiz. Horretarako, hiztunen aukera egiterakoan, adina, sexua eta ogibidea bezalako ezaugarriak kontuan hartu ditut, desberdintasunak erakuts ditzaketen mota guztietako hiztunak erabiliz. Hasierako bi kapituluetan, beraz, hizkuntza azterketari ekin aurreko lana, oinarria aurkeztuko dut. Nolabait esateko, ikerketa kokatuko, “girotuko” dugu. Ondorengo ataletan (3-11), Zugarramurdi eta Urdazubiko hizkerak erakusten dituen ezaugarri linguistiko nabarmenenak aztertuko ditugu. Hirugarren atala bokalei eskaini diet. Honetan, bokaletan aurki ditzakegun gertaera azpimarragarrienak aipatuko ditut. Hiatoak eta diptongoak atal desberdinetan aztertuko ditut, laugarren eta bosgarren ataletan, hurrenez hurren. Azterketan ikusiko dugunez, bokalismoan ez dugu bereizgarri askorik topatu. Seigarren atalean, kontsonanteak aztertuko ditugu, eta honen barruan, esaterako, inbentario fonologikoa (hasperena, dardarkari ubularea, igurzkari belare ahoskabea, txistukariak.. .) eta bustidura aipatuko ditugu. Esan behar da lan honetan ez dudala azterketa akustikorik baliatu, ez kontsonantismoan ez bokalismoan, deskripzio

2

zehatza ez ezik, zabala ere egin nahi izan dudalako, eta honelako azterketak nire helburuetatik kanpo geratzen direlako. Zazpigarren atala azentuaren azterketari dagokio. Bertan, Zugarramurdiko eta Urdazubiko hizkeran azentua nola txertatzen den ikusiko dugu, hitz bakunak, deklinabide atzizkiak, maileguak eta toponimoak aztertuz. Hurrengo atalean, zortzigarrenean, alegia, izenaren morfologian aurkitu ditudan ezaugarri nabarmenenak erakutsiko ditut. Deklinabideari dagozkion berezitasunez gain, egitura batzuk, perifrasiak, hitz eraketa eta zenbait postposizio aurkeztuko ditut. Bederatzigarren atala aditzaren morfologiari eskaini diot, eta bertan, aditz laguntzaileetan nahiz aditz izenetan aurki ditzakegun aldaera morfologiko azpimarragarrienak bildu ditut, hauen erabilera eta aditzen jokamoldea ahaztu gabe. Gainera, hitanoari eskainitako gehigarria ere topatuko dugu atal honetan. Hitanoaren erabilera, sail honetako aditz formak eta murriztapen sintaktikoak aipatzen dira bertan. Hamargarren atala morfosintaxiari dagokio. Atal honetan perpaus mota guztiak Zugarramurdin eta Urdazubin nola eratzen diren ikusiko dugu, perpaus hauen egitura aztertuz. Hitz ordenarekin lotuta dauden ezaugarri batzuk ere aipatuko ditut. Amaitzeko, egin indargarria zein edo eta ala partikulak nola erabiltzen diren ikusiko dugu. Hizkuntza azterketari eskainitako azkenengo atalean (11.ean), ahalik eta zerrenda esanguratsuena egiteko asmoz, Zugarramurdiko eta Urdazubiko lexikoa batzen saiatu naiz. Bertan, aldaerak, bertako ohiturekin lotutako hitzak eta bereziak izan daitezkeenak batu ditut. Atalaren sarreran aipatu dudanez, diren hitz guztiak sartzea ezinezkoa da, eta beraz, aukera egin behar izan dut. Hautua, beharbada, nahiko subjetiboa izan da, baina uste dut sarreran ematen ditudan argudioek argi uzten dutela zeintzuk izan diren nire zalantzak eta erabakiak. Hamabigarren atalean, Zugarramurdiko eta Urdazubiko hizkeraren azterketaren ondorioak aurkeztuko ditut. Atal honetan hizkera kokatzen saiatuko naiz, ikerketan aipatutako ezaugarri linguistikoen isoglosak erabiliz. Beraz, Zugarramurdiko eta Urdazubiko hizkerak lapurterarekin bete-betean bat egiten duen edo nafarrak diren ezaugarriak ere aurkitu ote daitezkeen erakutsi nahi izan dut. Hau da, Baztan-Zugarramurdi-Urdazubi-Sara eremuen artean egon litezkeen loturak eta desberdintasunak erakutsi nahi izan ditut. Esan bezala, harreman hauek ezartzea ez da batere erraza izan lapurteraz ezer gutxi dakigulako. Besteak beste, lapurteraren inguruan egindako lanen urritasunak bultzatu nau azterketa hau burutzera. Gainera, Zugarramurdiko eta Urdazubiko hizkerak lapurteraren barruan izan dezakeen berezitasunak ere (ezin dugu ahaztu bi herri hauek nafarrak direla eta Baztanekin muga egiten dutela) piztu zidan hemen aurkeztuko dudan lana egiteko interesa.

3

Amaitzeko, lan hau egiteko orduan izan dudan kezka adierazi nahi dut. Guztiok dakigu gaur egun euskalki batzuen etorkizuna kolokan dagoela, eta Ipar Euskal Herriko hizkerena, lapurterarena barne, askoz larriagoa dela (Oihartzabal, 1997; Larrañaga, 1989). Horrela salatzen du egoera kezkagarri hau Oihartzabalek:

“la langue basque est dans une situation crit ique sur le territoire

français, et sa survie social gravement en cause.” (1997: 39). Beraz, ez dirudi Zugarramurdiko eta Urdazubiko hizkerak oso

etorkizun samurrik izango duenik. Honen aurrean, guztiz premiazkoa deritzot Ipar Euskal Herriko hizkerak ahalik eta zehatzen deskribatuko dituzten ikerketei ekiteari . Ondoren etorriko diren lan horietarako lagungarria izango delakoan, azterketa honen azkenengo atalean (13.ean), Zugarramurdin eta Urdazubin lortutako grabazioen transkripzio batzuk agertu ditut, hizkera honen lekuko.

Transkripzio hauetan nahiz lan osoan zehar agertzen diren

adibideetan, alfabeto ortografikoa erabili dut, baina igurzkarietan, belare ahoskabea idazteko, alfabeto fonetikora jo eta [x] ikurra erabili dut. Sabaikarirako, berriz, irakurketa erraztearren, j- zeinu ortografikoa mantendu dut

Eskerrak ematea Azterketa hau burutu ahal izateko, ezinbestekoa izan da

Zugarramurdiko eta Urdazubiko hiztunen laguntza. Haiek gabe, lan hau ezinezkoa zatekeen. Nirekin izan duten eramana eta harrera ona benetan eskertzen diet. Hona hemen lagun horien zerrenda (parentesi artean ezagutu nituen egunean, lehenengo grabaketa egin nien egunean zuten adina ipini dut):

Urdazubi : Juan Agirre (84), Edurne Ariztia (36), Gurutze Ariztia

(31), Bittori Berdu (76), Anastasia Bidart (45), Xabier Erduzain (5), Genaro Fagoaga (66), Begoña Jaurena (21), Noel Jaurena (24), Migel Migeltorena (68), Pepita Organbide († 74), Miren Sansinena (20).

Zugarramurdi: Ana Mari Agerralde (29), Jesus Agerre (42),

Matiasa Aleman (68), Elena Ansalas (15), Frantzisku Arburua (27), Juan Migel Ariztegi (28), Isidro Barberena (67), Norberto Beola († 90), Margari Etxenike (35), Paco Goienetxe (55), Ramon Mendiburu (55), Begoña Olagarai (28), Juan Olagarai († 70), Inazio Olagarai (31).

Maribel Arriada elizondoarrari ere Baztango euskararen inguruan

eskaini dizkidan datuak eskertu nahi dizkiot. Bernadette Errandonea saratarrari ere bere sorterriko euskararen

gainean emandako argibideagatik eskerrak eman nahi dizkiot.

4

Irigoieneko Joxe Migel (hiztunak bilatzen asko lagundu didana)

eta Milari eta Altzatenea jatetxekoei ere eskerrak eman nahi dizkiet. Zugarramurdiko eta Urdazubiko apaizari , Javier Sansberrori ,

eskertu behar dizkiot bertako historiari buruz eman dizkidan datuak. Bestalde, Nora Iriarte eta Gotzone Leonis ikaskideei eskerrak

eman nahi dizkiet hiztunak bilatzeko eman didaten laguntzagatik. Era berean, Saioa Mitxelenari eskerrak eman nahi dizkiot Sarako

hizkeraren gainean eskainitako argibideak gatik. Edu Zelaietari ere Sarako, Bortzirietako eta Baztango euskararen

inguruan emandako datuak eta Saran hiztunak bilatzeko eskainitako laguntza eskertu nahi diot.

Aipamen berezia zor diot Irantzu Epelde lagunari. Datuak eta

bibliografia eskaintzeaz gain, arazoak izan ditudanean beti egon da niri laguntzeko prest.

Amaitzeko, Koldo Zuazori eskerrak eman nahi dizkiot lan hau

egiteko urteetan zehar eman didan laguntzagatik eta berau zuzentzeko prest egoteagatik. Iñaki Caminori ere eskerrak eman nahi dizkiot hizkuntza azterketa hau goitik behera irakurtzeagatik eta bere iritzi eta oharrengatik. Xabier Artiagoitiak egin dizkidan oharrak ere eskertzekoak izan dira. Hirurei, eta nire familiari, lagunei eta Ibani, neure esker ona lan hau egitera bultzatzearren eta animoak ematearren. Lan honek Zugarramurdi eta Urdazubiko euskara izenburuarekin 2003ko martxoan aurkeztu nuen doktorego tesiko akatsak zuzendu nahi ditu. Honetarako, ezinbestekoak izan dira tesi horri bikain cum laude kalifikazioa ematea erabaki zuten Andoni Barreña, Patxi Goenaga, Orreaga Ibarra, Patxi Salaberri eta Peio Salaburu doktoreek egindako iruzkinak. Euskal Herriko Unibertsitateari (eta Euskal Filologia Sailari bereziki) ere ikerlan hau burutu eta argitaratu ahal izateko eman didan laguntza ekonomikoa eskertu nahi diot.

5

1. ZUGARRAMURDI ETA URDAZUBI. BERTAKO HIZKERA 1.1. Zugarramurdi eta Urdazubi herrien historiaz Ikerketa honetan Zugarramurdiko hizkera eta Urdazubikoa batera

aztertuko ditugu, eta 1.3. azpiatalean ikusiko dugunez, ikertzaile guztiek horrela sailkatu dute bertako hizkera, bi herriak bakarra izango balira bezala. Uste dut historiak eragina izan duela tradizio honetan, izan ere, Zugarramurdi eta Urdazubi oso lotuta egon dira.

Zugarramurdi Urdazubiren itzalean sortu zen eta harrezkero, euren

arteko harremana oso sendo mantendu da. Bi herri hauen historia apur bat sakonago ezagutzeko, XIII. mendera joango gara. Urdazubi, Baionatik Iruñera zihoan Done Jakue bide zahar batean sortu zen, han elizgizonek limosneria bat altxatu ondoren. Laster, l imosneria hori monasterio bihurtu zen (San Salvador izenekoa) eta Nafarroako beste hainbat herri bezala, Urdazubi ere monasterio horren mende, premostratenseen fundazioaren mende, jaio zen (López de Gereño, 1996). Salvador Deuna monasterioak Baionatik Iruñera zihoazen erromes asko erakarri zituen eta oso garrantzitsua izan zen:

“Le monastère d’Urdax, hérit ier des droits féodaux attachés au

«Palacio» de Sanche Mitarra, avait , en fait, la propiété absolue des territoires d’Urdax et de Zugarramurdi. Ses chanoines administraient en outre les Vicariats d’Aïnhoa, Aniz, Elizondo, Garzain, Arrayoz et Eugui.” (Elso, 1947: 423).

Esan bezala, zehazki noiz jakin ez arren, Zugarramurdi

Urdazubiren itzalean sortu zen eta XV. menderako ezaguna zen:

“Mientras Zugarramurdi forma para f inales del siglo XV un núcleo de población, que permanecerá estable hasta mediados del s iglo XIX, en la «granja de Urdax» apenas si se contaban nueve famil ias.” (Zudaire, 1968: 16).

1580. urtean, Urdazubitik banatzea lortu zuen (Elso, 1947: 424).

XVI. mendean (1552.ean), badakigu Zugarramurdik 39 bizilagun zituela (Idoate, 1978: 173). XVII. eta XVIII. mendeetako populazioaren inguruko datu zehatzak eskaintzen dizkigute Henningsenek eta Idoatek:

“La mayor parte de las brujas y brujos que sal ieron en el auto de fe de Logroño de 1610 procedían de Zugarramurdi y Urdax [. . . ] . La parroquia de Zugarramurdi era aneja de la de Urdax, y su iglesia estaba atendida por un monje del monaster io de premostratenses de este últ imo lugar. La población de ambos vi l lorrios apenas si excedía los trescientos habitantes, los cuales estaban bajo la jurisdicción ordinaria y espir itual del abad de Urdax .

6

Las gentes de Zugarramurdi eran campesinos y pastores l ibres, mientras que los de Urdax eran siervos de la gleba que trabajaban las t ierras del monasterio de Urdax.” (Hennigsen, 1983: 24).

“Sabed que por parte del lugar de Urdax, uno de los que en su

antigua demarcación componían el noble val le de Baztán en ese Reyno, su frontero y confines de Francia, que al presente dice componerse de 54 vecinos [ . . . ] .” (Idoate, 1984: II, 268).

Idoateren testu hau 1762.eko gutun bat da. Urte haietan, Urdazubik premostratenseen boteretik askatzeko saio garrantzitsuak egin zituen. Gutun honek eztabaidan ziren aldeak batzeko agindua jasotzen du. 1772. urtean, Campomanes izeneko fiskalak Urdazubirako “hiribildu” tituloa eskatu zuen, eta bizilagunentzat monasterioarekiko askatasuna. Bi urte beranduago, 1774.ean, Carlos III.ak eskari hau onartu egin zuen eta Urdazubi monasteriotik banandu egin zen. Azpiatal honetan batu ditudan testuek, populazioari buruzko datu zehatzak biltzeaz gain, garaiko bizilagunen bizimoduaren zein sorginen kontrako epaiketa ospetsuaren berri ematen digute. Gainera, Idoatek argitaratutako gutunari esker, badakigu 1762. urtea baino lehenago Urdazubi, noizbait, Baztan izan zela. 1.2. Zugarramurdi eta Urdazubi: datu geografiko eta demografikoak

Zugarramurdi eta Urdazubi Nafarroako ipar-mendebalean daude,

baina Ipar Euskal Herriarekin muga egiten dute, eta kostaldetik oso hurbil daude (Donibane Lohizunetik 22 kilometrotara). Hegoaldetik, Baztanekin egiten dute muga, eta haran honetako herri garrantzitsuenetik, Elizondotik, hogei bat kilometrotara (27 Zugarramurdira eta 23 Urdazubira) daude.

Aipatutako kilometro kopuruak ez dira erabat zehatzak,

Zugarramurdi eta, batez ere Urdazubi, oso herri hedatuak direlako, eta auzoetatik gunera kilometro gutxi batzuk badaudelako. Zugarramurdin, guneaz gain, Azkar, Etxartea, Madaria eta Olasur auzoak aurkituko ditugu, eta Urdazubin, berriz, Iribere, Leorlas, Landibar, Tejeria, Dantxarinea (aduana zegoen tokia) eta Alkerdi. Azken auzo hau Zugarramurdiraino heltzen da, eta beraz, esan dezakegu Alkerdi Urdazubi eta Zugarramurdi arteko zubia dela.

Herri hedatuak izan arren, populazioa txikia da, eta horren gehiena

guneetan bizi da. Horrela frogatzen dute 1970. urteko ondorengo datuek (Irizar, 1981: 198):

gunean sakabanatuak Zugarramurdi 236 105 Urdazubi 421 73

7

1996. urtean bi herri hauetako udaletxeetan emandako datuen

arabera, Urdazubik 454 bizilagun zituen eta Zugarramurdik, berriz, 270. Lehenagoko datuak begiratuz gero (Euskal Herriko Atlasa , 1990; Enciclopedia Histórico-Geográfica de Navarra , 1984, IV. atala) ikusiko dugu populazioa beherantz doala eta joera hau azkenengo hamarkada honetan (Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco , 1999) larritu egin dela:

Zugarramurdi 1900 ➾ 582 1950 ➾ 694 1910 ➾ 551 1960 ➾ 525 1920 ➾ 580 1970 ➾ 341 1930 ➾ 528 1975 ➾ 324 1940 ➾ 510 1986 ➾ 287

Urdazubi 1900 ➾ 625 1982 ➾ 549 1930 ➾ 569 1983 ➾ 543 1940 ➾ 562 1984 ➾ 551 1966 ➾ 516 1986 ➾ 523 1970 ➾ 494 1990 ➾ 462 1981 ➾ 537 1995 ➾ 454 Taula hauetan, nahiz eta konparaketa egitea ezinezkoa den urteak

desberdinak direlako, ikus dezakegu Zugarramurdiko populazioak batez ere, etengabe beherantz egin duela, 1950. urtetik hona 424 bizilagun galdu dituelako. Urdazubiko populazioak, ostera, 1984. urte arte, gorabehera gehiago izan ditu, nahiz eta Zugarramurdik bezala, 1984. etik aurrera, beherakada nabarmena izan. Joera honen eragile nagusiak emigrazioa eta jaiotze-tasa txikia dira.

Gertaera honek, ondorio sozialak eta ekonomikoak izateaz gain,

ondorio linguistikoak ere baditu. Hizkera batek hiztunak galtzen baditu, indarra ere galtzen du. Kanpora doan hiztunak, erkidegoa uzten duen hiztunak, honekiko loturak ahultzen dituen neurrian, bertako hizkeratik ere urrundu egiten da, eta herrian ikasitako hizkera mantentzen saiatu arren, bertan gerta litezkeen berrikuntza eta aldaketetatik kanpo geratzen da.

Beraz, euskalkien ahultze orokorrari , demografia beherakada

gehitzen badiogu, argi ikusiko dugu Zugarramurdiko eta Urdazubiko hizkeraren etorkizuna ez dela batere erraza izango.

8

1.3. Zugarramurdiko eta Urdazubiko hizkeraren estatusa

Hitzaurrean esan dudan bezala, orain arte egin diren euskalkien sailkapenetan, Urdazubi eta Zugarramurdi lotuta agertu dira, bi herri hauetako hizkera bakarra balitz bezala. Horrela, pentsatu nuen horixe izan behar zela nire lehen betebeharra: Zugarramurdin eta Urdazubin euskara bera ote darabilten ikustea. Ondorioa baiezkoa izan da, hau da, frogatutzat utz dezakegu Zugarramurdiko eta Urdazubiko euskara berbera, bakarra dela, nik, behintzat, ez dudalako beren artean desberdintasun nabarmenik aurkitu.

Euskalki guztien sailkapenik zehatzena, euskal dialektologiaren

aitzindariarena da, Bonaparterena, hain zuzen. Printzeak, 1869. urtean, lapurteraren barruan sailkatu zuen Zugarramurdi eta Urdazubiko hizkera, lapurtar “jatorraren” barruan. Aldaera honen barnean hiru azpi-aldaera bereizi zituen: Sarakoa, Ainhoakoa eta Donibane Lohizunekoa. Sarakoan, Sara bera, Ahetze eta Senpererekin batera, Zugarramurdi eta Urdazubi sartu zituen. Ordutik hona, ikerlari gehienek antzeko proposamenak egin dituzte eta Zugarramurdiko eta Urdazubiko euskara lapurteratzat jo da.

Horrela, Azkuek (1905: 186), bere hiztegiaren sarreran, Zugarramurdi eta Urdazubi lapurteraren barruan sailkatu zituen.

Iritzi bera zeukan Irigaraik:

“En el labortano creo debiera incluirse Zugarramurdi , además de Urdax por ser las únicas local idades del labortano puro en España.” (1957: 248).

Lafonek, Bonaparteren sailkapena oinarritzat hartuz –hizkuntza

atlasa helburu– inkesta linguistikoak zein herritan egin behar ziren esan zuen. Proposamen horretan, Zugarramurdi eta Urdazubi lapurteraren barnean sartu zituen:

“Sous-dialectes local ités ou variétés Sare Sare par ler le p lus représenta t i f Ahetze sous-var iété , par t ie nord Urdax sous-var iété , par t ie sud, en

te rr i to i re espagnol Ainhoa Ainhoa seu l représentant côte Sa int-Jean-de Luz par ler le p lus représenta t i f ; centre urba in

I lbarr i tz part ie nord; f ront ière basco- romane

Hendaye part ie sud ; f ront ière de deux d ia lectes basques et de deux Etats

Arcangues Arcangues seu l représentant

Bonaparte était d’avis en 1882-83 que le basque d’Ahetze et celui d’Urdax constituaient deux sous-variétés dist inctes de la variété dite de Sare. Ce renseignement m’avait été fourni par le regretté Georges Lacombe dans une lettre du 10 mai 1944.” (1957: 4).

9

Irizarrek (1981, 1997) lapurterako ezaugarriekin lotzen du gure bi

herrietako euskara. Pagolak, Nafarroako fonetika aztertzen duenean, Zugarramurdi

berezia dela esaten du:

“Zugarramurdi izan da berezien agertu den tokia. Egoera fonetiko aldakorra duen arren, ikusi ahal izan dugu, lekuko zahar bati esker, gertakizun fonetiko garrantzitsuenetan Lapurterarekin lotzen dela; gero Amaiur ere bai kasu batzutan, baina herrigune honetako hizkera Baztandarrean kokatzen da; Etxalar ere, Bortzir ietakoa izanik, Iparraldearekin mugan dagoenez, giza harremanak ditu harekin eta hori zerbait is ladatzen da hizketan ere.” (1992: I , 285).

Ikertzaile honek, Zugarramurdi lapurteraren eta baztandarraren artean kokatzen dela gehitzen du (285). Zuazok ere, Bonaparteren sailkapena aldatu duena eta sei euskalki proposatzen dituena (1998), Zugarramurdi eta Urdazubi nafar-lapurteraren barruan sartzen ditu eta baztanera berriz, nafarreraren barruan. Iritzi desberdina dauka Sanchez-Carriónek, Zugarramurdiko euskara honela definitzen duenak: “Subdialecto baztanés con préstamos léxicos del francés.” (1972: 128). Pagolaren usteak, Zugarramurdiko hizkera lapurtera eta baztandarraren artean koka litekeela esaten duenean, kate honetako loturak ikustera bultzatu ninduen, eta horrela, Ipar Euskal Herria, Zugarramurdi-Urdazubi eta Baztan arteko harremanak bilatzeari ekin nion. Ikerketa honen emaitza, hurrengo atalean eskainiko ditudan datuak ditugu. 1.4. Muga harremanak eta hauen eragina hizkeran Azpiatal honetan gure ikerketarako oso garrantzitsua izan daitekeen gaia jorratuko dugu: muga aldeko harreman sozioekonomikoak, eta lotura hauek eremuko hizkeren arteko harremanetan izan ditzaketen eraginak. Gure asmoa da harreman sozioekonomiko hauek baliatzea eremuko hizkeren arteko loturak eta desberdintasunak azaldu ahal izateko. Dagoeneko esan dugu Zugarramurdi eta Urdazubi administrazioz nafarrak direla, eta Baztanekin muga egiten dutela. Zehatzago esanda, nahiz eta politikoki Baztanen mende ez egon, haran honen zati dira. Altadillek hobeto azaltzen digu egoera hau:

10

“Dentro del val le están comprendidos Maya, Urdax y Zugarramurdi, aunque son vi l las separadas (40).

(40) Se denominan vi l las separadas y ciudades exentas las que, aún

comprendidas en un distr ito, part ido judicial , merindad o valle, reciben órdenes administrativas o gubernativas directamente de las autoridades superiores y no del municipio, en cuyo val le o distr ito se hal lan enclavadas.” (1916: II, 75).

Ardaizek, klima, ekonomia mota edo faktore administratiboak

bezalako ezaugarriak kontuan hartuz, Nafarroa 25 eskualdetan bereizten du. Hauetako bat, Baztan da, eta honen barne, Zugarramurdi eta Urdazubi daude:

“Comarca formada solamente por tres municipios, aunque Baztán a

su vez está formado por 14 lugares y la vi l la de Maya. Todos t ienen similares características f ísico-cl imáticas e idénticas producciones agrarias. Elizondo (capital del Valle del Baztán) se revela como cabeza funcional , aun cuando existen problemas de accesibi l idad para los municipios de Urdax y Zugarramurdi.” (1980: I, 185).

Testuak aitortzen duenez, Urdazubi eta Zugarramurdi apur bat aldenduta daude Baztandik eta Iruñetik:

“Los setenta y nueve ki lómetros de distancia desde nuestra capital , Pamplona, por la carretera 121, con los puertos de Velate y de Otsondo de por medio, y la necesidad de tomar un pequeño ramal, cortís imo pero desvío al f in, para entrar en la población, contribuye a que Urdax sea un pueblo apenas conocido para los navarros.” (Zudaire, 1968: 3).

Egia esan, Zugarramurdi eta Urdazubi ez daude alboko herriekin ondo komunikatuta. Adibide bat jartzearren, aipa dezakegu ez dagoela gure bi herrietatik pasatzen den garraiobide publikorik. Nolabaiteko bakardade honek, segur aski, eragina izan du hizkeraren izaeran. Bakardade hori ia erabatekoa izan behar zen Zugarramurdi eta Urdazubira Iruñetik joateko biderik ez zegoenean. Zudairek aipatzen digun errepidea, Iruñetik Baztan zeharkatuz Dantxarineara doana, 1845.urte aldera amaitu zen. Errepide honek, garai hartan oso erabilia zen bidea, Frantziarakoa, alegia, erraztu zuen:

“El otro gran proyecto de carretera por acciones es el del camino a Francia, a través del Baztán. Se trata igualmente de un proyecto largamente acariciado, puesto que se trataba de una ruta tradicional y uti l izada. En 1841 se formó una comisión con representantes de los val les de Baztán, Bertizarana y Santesteban de Lerín, y las vi l las de Sunbil la, Lesaca, Vera, Echalar, Aranaz, Yanci , Maya y Urdax. Su propuesta y reglamento fue aprobado por la Diputación al año siguiente. Se trataba de construir un camino real desde Vil lava, que l levara por Velate a Elizondo y Dancharinea.” (Aierbe, 1989-91: 79).

11

Dena dela, Zugarramurdi-Urdazubi eta Baztanen artean, lotura garrantzitsua aipatu behar dugu, elizarena, hain zuzen. Badakigu elizaz, Zugarramurdi eta Urdazubi Baztani lotuta egon direla:

“En el arciprestazgo de Baztán, que comprendía los pueblos del Val le de Baztán, excepto Oronoz, y los pueblos de Maya, Urdax y Zugarramurdi , todas las parroquias son vascongadas.” (Apat-Etxebarne, 1974: 20).

Baztango artzapezpikutegia (Zugarramurdi eta Urdazubi barne) gaur egun Iruñeko elizbarrutiaren mende dagoen arren, 1566 urte arte, Baionako elizbarrutiaren mende egon zen. Beraz, esan dezakegu elizak Zugarramurdi-Urdazubi Baztanekin lotu ez ezik, Zugarramurdi-Urdazubi, Baztan eta Ipar Euskal Herria ere lotu zituela. Orain arte, Zugarramurdik eta Urdazubik Baztanekin (izan) dituzten harreman batzuk ikusi ditugu. Ondorengo lerrootan gure bi herriak Lapurdirekin lotu dituzten harremanak aztertuko ditugu. Horrela, ahal den heinean, Zugarramurdi eta Urdazubi hizkuntzaz lapurtarrak izatea azaltzen saiatuko naiz. Izan ere, badakigu gure bi herriek Euskal Herria bitan banatzen duen mugaz bestaldeko Sararekin eta Ainhoarekin harreman handiak izan dituztela eta, oraindik ere, harremanok sendoak direla, eta horrela azaldu dela, neurri handi batean, Zugarramurdi eta Urdazubi, hizkerari dagokionez, lapurtarrak izatea. Harreman honen lekuko, adibidez, Xareta elkartea da, Zugarramurdik, Urdazubik, Sarak eta Ainhoak osatzen dutena, eta ekintza kulturalak zein ekonomikoak (turismoa batez ere) bultzatzen dituena. Xareta , mendiz inguratutako eremu baten izena da:

“Zugarramurdi es la parte meridional de Xareta, nombre legendario del territorio laburdino cercado por las montañas de Larrune, Atxulai , Suhamendi, Atxuria y Aitzparatz.” (Barandiaran, 1981: 321).

Beraz, Zugarramurdi eta Urdazubi Lapurdiko eremu honetan egoteak, mendiz inguratuta, ondoko herri lapurtarrekiko harremanak sendotzea ekarri du. Gainera, badakigu Ainhoak Urdazubirekin aspalditik izan dituela harremanak:

“No menos enigmático resulta el art ículo de la concordia (1482), en que el alcalde Jaureguízar niega al abad de Urdax «aquella fazería que dize ser suya». Se me figura que el monasterio las venía celebrando con sus vecinos labortanos, o al menos con los de Ainhoa, cuya rectoría dependió de su abad.” (Zudaire, 1968: 15).

“La vi l la de Urdax, [ . . . ] viene celebrando facerías desde el 5 de mayo

de 1954 con Saint-Pée-sur-Nivel le [ . . .] y con el pueblo de Ainhoa [ . . . ] .” (Zudaire, 1967: 89).

12

“Par la suite, les moines Augustins et Prémontrés d’Urdax, à l ’étroit dans leur val lée encaissée, défrichèrent les val lons et les côteaux d’Aïnhoa et y fondèrent, comme à Zugarramurdi, une colonie agricole. [ . . . ]En 1802, Aïnhoa se sèpara dèfinit ivement du Royal Monastère.”

(Elso, 1947: 424). “Par la suite, les habitants d’Aïnhoa prirent l ’habitude de se rendre,

plus ou moins clandestinement, aux offices de la paroisse d’Urdax et c’est là que furent baptisés ou mariés de nombreaux Aïnhoars.”

(Elso, 1947: 433). Baina Sararekin eta Ainhoarekin ez ezik, Zugarramurdik eta

Urdazubik Baztango herri batzuekin ere (Elizondo, Amaiur, Erratzu eta Arizkunekin) lotura berezia izan dute. Lotura honetan, feriek (abeltzantza, laborantza.. .) berebiziko garrantzia izan dute. Badakigu oraintsu arte Elizondon feria garrantzitsua izan dela, Baztan osoko bizilagunak eta Zugarramurdi nahiz Urdazubikoak erakartzen zituena. Are gehiago, badakigu Ipar Euskal Herritik ere jendea joaten zela:

“Ya hemos señalado que, en época de normalidad, acudían a su mercado desde los vecinos pueblos franceses de Alduides, Ainhoa, Baigorry, Urepel, etc.” (Casas Torres, 1948: 29).

Beraz, Baztanek mugaz bestaldeko herriekin harreman

sozioekonomikoak izan ditu. Harreman hauen berri gehiago, Zudairek ematen digu:

“Zugarramurdi había pasado en lo canónico, de vicaría a priorato; en

lo predial , de la enfiteusis a la posesión territorial , puesto que envía sus propios observadores a las facerías que Baztán va concertando con los fronteros labortanos.” (1968: 20).

“Y el 14 de Octubre de 1847, en las facerías que concierta el val le de

Baztán con Ainhoa, Itxassou y la vil la de Urdax, interviene como otorgante don Joaquín Fagoaga, propietario del convento de Urdax y sus derechos.” (1968: 31).

Itun hauek, Fairen Guillenek eskaintzen digun argibidearen

arabera, Nafarroa Behereraino heldu ziren: “A tenor de lo prevista (sic) en el art. 14 del Tratado fronterizo de 2

de Diciembre de 1856, el val le de Baztán t iene concertadas con los pueblos franceses de Sare, Saint-Pée sur Nivel le, Aïnhoa, Itxassou, Espelette y Bidarray, facerías quinquenales. De el las, están excluídos, naturalmente, los pueblos españoles de Zugarramurdi, Urdax y Maya, independientes administrativamente de Baztán.” (1955: 509).

“El Valle de Baztán, t iene concertada otra facería con el francés

Baigorry.” (1955: 511).

13

Muga aldeko harreman hauetan, izugarrizko garrantzia izan du kontrabandoak. Jarduera honek, Zugarramurdi, Urdazubi, Baztan eta Ipar Euskal Herriaren arteko harremanak sendotu egin zituen. Kontrabandoaren berri ematen diguten adibideak ugariak dira, baina nik hemen bakarra aipatuko dut, jarduera honen antzinatasunaren lekuko:

“Hacia 1524, los baztaneses conocieron a un ladrón de ganados, l lamado Martín de Urdax, de este lugar. Robaba ordinariamente en Francia y pasaba sus rapiñas a España [ . . . ] . Las quejas procedían especialmente de la t ierra de Labort, Sara y Zugarramurdi [ . . . ] .” (Idoate, 1984: 571).

Zugarramurdi, Urdazubi eta Baztan ez ezik, Bortzirietako Etxalar

ere muga aldeko harreman hauetako partaide izan da. Ezin dugu ahaztu Etxalarrek Sararekin egiten duela muga eta usotegiei esker, besteak beste, Sararekin lotura estuak izan dituela. Harreman hauek erakusteko, hona hemen testu esanguratsu batzuk:

“[Etxalar] En sus montañas, l indando con la local idad vasco-

francesa de Sara, cada otoño se repite el r ito documentado desde el s iglo XII de la caza de bandadas de palomas de paso [ . . . ] .” (Aierbe, 1989-91: VIII, 286).

“The evasion of mil itary service is a well developed pattern on both

sides of the frontier [ . . . ] . Echalar served as a corridor for French Basque evaders and a prime source of persons who fled to France”. “[ . . . ] Barandiaran notes that between 1914 and 1918 some 75 young men fled from Sare to Navarra, and primari ly to the towns of Zugarramurdi, Echalar and Vera.” ( Douglass, 1977: 136).

“In sum, the facerias, Palomeras and boundary commissions provide

the bases for extensive and endurable interaction between the communities of Echalar and Sare. Echalar shares more activit ies with Sare than with its continuous Spanish Basque communities. In many respects, then, the border actual ly st imulates contacts rather than impeding them.” (Douglass, 1977: 141).

Etxalarrekin ez ezik, Sarak, Bortzirietako Berarekin ere izan ditu

harremanak: “Marchando desde la frontera Sara-Echalar hacia el Este, hay que

anotar numerosos tratados de facería que se produjeron entre ambos pueblos [ . . . ] . Tampoco faltaron entre Sara y Vera de Bidasoa.”

(Fairén Guil lén, 1955: 509). Beraz, mugaren inguruko herrien arteko harremanak nabarmenak izan direla ikus dezakegu, eta honen ondorioz, ulertzekoa da hizkeretan ere harreman horiek eragina izatea. Hortaz, nire asmoa da Zugarramurdin eta Urdazubin nafarrak diren ezaugarriak ere, edo hobeto esanda, Baztan edo Bortzirietakoak diren ezaugarriak bi herri hauetan ere aurki ote daitezkeen aztertzea. Hau frogatuko banu, esan genezake Sara /

14

Zugarramurdi-Urdazubi / Baztan hizkuntza kate bat dela eta beraien arteko mugak ez direla hain garbiak. Hau da, ez dela egia Zugarramurdi eta Urdazubi erabat lapurtarrak direla eta Baztanekin lotzen dituzten ezaugarriak ez daudela.

Baztanera eta lapurtera nolabait lotuta egon daitezkeen susmoa ez da berria, eta Bonaparte printzeak berak zalantzak izan zituen Baztango hizkera kokatzeko orduan. Bere sailkapen ospetsuan (1869), baztanera iparraldeko goi-nafarreraren barruan sartu zuen, baina lapurterarekin ere lotu zitekeela gehituz:

“Le basque de la val lée de Baztan pourrait aussi , sans trop

d’ inconvénient, être regardé comme le troisième sous-dialecte du labourdin; car i l est assez diff ici le d’etablir , d’une manière qui ne soit pas un peu arbitraire, s ’ i l se rapproche plus de ce dernier que du haut- navarrais septentrional .” (Bonaparte, 1869: 3).

Zalantza hauek bultzatuta, 1881. urtean, baztanera lapurteraren

barruan sailkatu zuen Bonapartek (1881: 161). Irizarrek berak, Elizondoko aditz sistema lapurteraren aditz morfologiari eskainitako liburuan (1997) (eta ez goi-nafarreraren aditzari eskainitakoan, 1992) aztertzeak ere, adierazten du, nire ustez, lapurteraren eta baztaneraren artean badirela komunak diren zenbait ezaugarri eta ezin dugula lapurterarekiko harremanari dagokionez, Baztan batetik eta nafarrera bestetik maila berean ipini. Iritzi beretsua azaltzen digu Salaburuk Izetaren (1996) liburuaren sarreran:

“Hala ere, Mitxelenaren eta beste euskalari batzuen ustetan Baztango

mintzoak zerikusi handiagoa du lapurterarekin goinafarrerarekin baino. Nolanahi ere, erran daiteke bien arteko zubia dela.” (Salaburu, 1996: 16).

Sarasola urrunago joaten da eta baztanera, lexikoari dagokionez

behintzat, euskalki berezitzat hartzen du: “Aurreko hiztegietan ez bezala , guretzat, Baztango euskara,

Zaraitzuko euskara eta Aezkoako euskara, euskalki berezi bezala hartu ditugu.. . zeren, guretzat , interes haundia zuten, bere nortasun horretan, eta ez zeuden ongi goi-nafarreraren barruan, hor galduak.” (1991: 315).

Moutard, Bonaparteren 1881.urteko sailkapenean oinarritzen da

bere azterketa fonologikoa egiteko, eta baztanera lapurteratzat jo arren, goi-nafarrerarekin duen lotura ere kontuan hartzen du:

“La classif ication de Bonaparte est toujours en vigueur de nos jours,

et c’est sur el le que nous avons basé notre plan de travai l et notre division en chapitres.

Les quatre dialectes français ont chacun un sous-dialecte en

territoire espagnol. Le baztanais, l ’aezcoan, le salazarais , le roncalais (celui-ci presque complètement éteint) se rattachent respectivement au

15

labourdin, au bas-navarrais occidental , au bas-navarrais oriental , au souletin. D’autre part , le baztanais est trés proche du haut-navarrais septentrional [ . . . ] .” (1975: 14).

Etxebarriak, berriz, Baztan (Elizondo, zehatzago esateko) goi-

nafarraren barruan sailkatu zuen: “Ez dut argi ikusten zergatik Elizondoko banatasuna Lapurtera den.

Eta horregatik Goi Naparraren barruan ixten dut.” (1983: 43).

Gure helburu nagusia, hitzaurrean adierazi dudanez, ez da Baztango hizkera kokatzea, baina Zugarramurdi eta Urdazubirekin nahiz Ipar Euskal Herriarekin izan dituen harremanak ikusita, argi dirudi eremuko isoglosak gehiago zehaztu behar direla, eta beraz, Zugarramurdi eta Urdazubiko hizkera kokatzean, ukitu beharreko gaia izango dela baztaneraren estatusa. Atal honetan, garbi ikusi dugu mugaren inguruko jarduerak Lapurdi, Baztan, Zugarramurdi eta Urdazubi lotu dituela. Hala ere, ezin dugu ahaztu Zugarramurdik eta Urdazubik harreman estuagoak izan dituztela Sara eta Ainhoarekin Baztango herriekin baino, eta honen arrazoia, beharbada, orografian aurki dezakegula. Izan ere, Otsondoko mendateak, Baztan eta Zugarramurdi-Urdazubiren arteko harremanak zaildu egin ditu (gogoratu lehen aipatutako komunikazio arazoak). Sara edo Ainhoara joateko, berriz, ez dago horrelako oztoporik, eta lezeetatik doan aspaldiko bide naturala erabil daiteke. Beraz, Douglassek (1977: 141) aipatzen zuenez, gure ikerketan, uste dut argi geratzen dela muga geografikoak muga administratiboak baino indar haundiagoa duela eta hizkerak errazago zeharkatu duela bigarrena lehenengoa baino. Euskal Herria Estatu bitan banatzen duen mugatik gertu egotea oso onuragarria izan da bertako euskararen iraupenerako. Zugarramurdi eta Urdazubiko hiztunek, euskara beharrezkoa izan dute Sara edo Ainhoako auzoekin harremanak egiteko, eta alderantziz; Baztango herrietako auzoekin, berriz, nahi izanez gero, gaztelera erabil zezaketen. Larrañagak argi azaltzen du gertaera hau:

“Euskara mantentzeko arrazoi praktikoren bat dagoenean bizitza osoan gordetzen da. Horrela gertatzen da muga-inguruan kokaturik dauden eta bestaldekoekin harremanak dituzten udalerrietan (Zugarramurdi, Urdazubi, Etxalar, Luzaide e.a.) .” (1990: 48).

Hala ere, hurrengo atalean ikusiko dugunez, Zugarramurdin eta Urdazubin euskarari ondo eusten zaion arren, egoera aldatuz doa, eta auzoekin oraindik nagusiki euskara erabiltzen badute ere, frantsesak eta gaztelerak gero eta indar handiagoa dute, eta beraz, gerta liteke urte batzuen buruan euskarak bere praktikotasuna galtzea eta harremanak

16

egiteko nahitaezkoa izateari uztea. Baina euskararen egoera, elebitasuna eta aldagarri soziolinguistikoak hurrengo atalean aztertuko ditugu. 2. LANAREN METODOLOGIA. OINARRI TEORIKOAK 2.1. Datuen bilketa Lan honetan aurkezten dudana bezalako ikerketa egiteko, agerikoa denez, aztergai den hizkera ondo ezagutu behar da. Bertakoa ez izanik, eta hizkera ahalik eta hobekien menderatzeko asmoz, egonaldi batzuk egin ditut Zugarramurdin eta Urdazubin 1996. urtetik hona. Egonaldi hauen emaitza, azterketa hau burutzeko erabili dudan materiala da. Corpusak grabatutako elkarrizketa libreen zein inkesten bidez lortutako datuak batzen ditu. Alor-lana, beraz, ezinbestekoa izan da ikerketa hau egiteko, eta bere emaitzak, oso garrantzitsuak, berauetan oinarritu dudalako Zugarramurdi eta Urdazubiko hizkeraren azterketa. Esan bezala, corpusa biltzeko, bi bide erabili ditut: elkarrizketa librea eta inkesta. Biak baliatu arren, hurrengo orrialdeetan erakutsiko ditudan datu eta adibide gehienak elkarrizketa libreen grabazioetatik atera ditut, inkestaren metodoa, egia esan, gutxitan erabili dudalako. Alde batetik erosoagoa eta atseginagoa iruditzen zaidalako hiztun batekin solasean egotea inkesta bat egitea baino, eta bestetik, inkesten bidez lortutako datuekin kontuz jokatu behar dela ikusi dudalako. Adibidez, -aren > -ain ezaugarriaz galdetu, eta ezaugarri hori , Zugarramurdin eta Urdazubin barra-barra erabiltzen dena, ez dela bertan arrunta eta “Malerreka aldean erabiltzen dela” erantzun izan didate; edo “iraganaldia adierazteko orainaldiko laguntzailea” ematea ez dutela sekula entzun, aurretik elkarrizketetan beraiek esandako adibideak irakurri ondoren. Hiztunen jokabide honen atzean zer egon daitekeen asmatzea ez da erraza. Batetik, pentsa daiteke aipatutako ezaugarriak hiztunarentzat prestijio gabekoak direla eta hiztunak, oharkabean nahiz jakinaren gainean, ez dituela bertakotzat hartzen. Bestetik, beharbada, gerta daiteke hiztunak galdera oker intepretatzea, ondo ulertu ez duelako edo txarto egin zaiolako. Kontuan hartu behar da hiztunarentzat esperientzia berri samarra izan daitekeela inkesta bati erantzutea edo grabagailu baten aurrean hitz egitea. Honek gainditu ezineko arazoa sortzen du. Hizkera bat aztertu nahi duen ikertzaileak, hizkera ahalik eta zintzoen, ahalik eta era naturalenean jasotzen behar ditu, baina eginkizun hau oso zaila da, bere presentziak hiztunaren portaera eta mintzaera alda ditzakeelako. Oztopo hau ikertzaile askok azpimarratu dute (Labov, 1983; Butler, 1988):

17

“It is important to consider the collectors themselves as variables affecting the communicative situation.” (Butler, 1988: 16).

Ikertzailearen hizkerak, gainera, eragina izan dezake

berriemailearen hizkuntza ekoizpenean, hiztuna, ulertua izateko, bere hizkera egokitzen saiatzen delako (Camino, 1998: 141). Gerta daiteke, hiztuna ikertzailearen hizkeraren forma batzuetara (lexikoaren arlokoak gehienbat, Trudgill , 1986:25) egokitzea edota orokorragoak diren ezaugarriak erabiltzea:

“[. . . ] with the progression of time during a single interview more and

more standard forms occur and more accommodation takes place.” (Kontra & Gosy, 1988: 442).

Beraz, ezin dugu ahaztu lanaren zehaztasuna utopia izan daitekeela, eta hasieratik onartu behar dugu azterketarako oinarritzat hartuko ditugun grabazioek eta inkestek ez dutela, askotan, bertako eguneroko hizkera naturala islatuko. Arazo honi aurre egiteko, bada bide bat, taldeko hizketaldia delakoa: grabazioa edo inkesta pertsona bakar bati egin beharrean, lagun talde bati egitea. Horrela, lagunarteko hizkera jasotzea errazagoa da, hiztunek normalean euren artean erabiltzen duten hizkera egiteko joera dutelako. Izan ere, hiztunak, hizkuntza erkidego baten partaide denez, honekiko konpromisoa gorde nahi du, taldeari lotuta dago, eta taldearekiko loturak eguneroko hizkera erabiltzera bultzatzen du:

“Thus, obligations to the group were stronger than the influence of both the recording equipment and an outside participant [ . . . ] .” (Milroy, 1980: 61).

Gainera, lagunarteko hizkera jasotzen ez ezik, taldeko hizketaldia izeneko teknikak, inkesta aberatsagoak lortzen ere lagun dezake, berriemaile bat galderari erantzuteko gai ez bada beste batek eman ahal duelako erantzuna, edo bakoitzak erantzun desberdina eman dezakeelako. Teknika hau askotan erabili dut neure alor lanean, eta, esaterako, hitanoa jaso ahal izateko, ezinbesteko bidea izan da taldeko hizketaldiarena. Aditzaren morfologiari eskainitako atalean ikusiko dugunez, Zugarramurdin eta Urdazubin hitanoa erabiltzeko baldintza zorrotzak daude, eta hauek ezinezkoa egiten zuten hiztunek niri hika mintzatzea. Beraz, hitanoa jasotzeko bide bakarra berriemaileen arteko elkarrizketak grabatzea izan da. Baliabide honek, dena dela, alderdi txarrak ere baditu, grabazioen transkripzioak egiterakoan arazoak sortzen dituelako. Hiztunak, batzuetan, denak batera mintzatzen dira, eta horrek transkripzioa zaildu egiten du.

18

Elkarrizketa libreak (nahiz gidatuak) eta inkestak egiteko eraz, ikertzaile askok idatzi dute (Ander-Egg, 1995; García Ferrando & Ibáñez & Alvira, 1989; Moreno, 1990; Silva-Corvalán, 1988, batzuk aipatzearren). Ez da nire asmoa hemen ezaugarri eta arau guztien berri ematea, baina gustatuko litzaidake zeintzuk izan diren nik gehien zaindu ditudan alderdiak edo urratsak aipatzea: - Hiztunek beti jakin dute elkarrizketa grabatua zela, eta euren hizkera aztertzeko erabiliko zela. Horrela, segur aski, naturaltasuna galtzeko arriskua handiagotu egin da, baina garrantzitsuena hiztunekin zintzotasunez jokatzea dela uste dut. - Elkarrizketetan, gehienetan, hiztunari nahi zuenaz hitz egiteko esaten nion, baina batzuetan, laguntzeko edota arlo semantiko zehatzak lortzeko, zenbait gai proposatzen nituen: hango ohiturak, nekazaritza, abere hazkuntza, gaur egungo eta aspaldiko jaiak, gerra garaiko bizipenak, kontrabandoa.. . - Inkestak egiteko, aurretik prestatutako galdetegia erabiltzen nuen, eta galderak beti hurrenkera berean eta hitz berberekin egiten nituen. Inkesta hauek atseginagoak bihurtzeko, tartean, solasalditxoak proposatzen nituen. Normalean, galderari emandako lehenengo erantzuna jo dut egokiagotzat (Francis, 1983). Hiztunak galdera bati erantzuten ez zekienean, erantzuna ez bortxatzen saiatu naiz, zerrendaren amaieran berriro errepikatuz. - Gehienetan, saioak egin aurretik, hiztunekin zehazten nuen hitzordua, ondo zetozkien eguna eta ordua aukeratuz. Horrela, hiztuna prest aurkitzeko arazorik ez da izaten. Dena dela, elkarrizketa libreak egitean, ez nintzen beti hiztunarekin aldez aurretik geratzen, eta askotan, haiekin ustekabean elkartu eta astia baldin bazuten, grabazioa une hartan bertan egitea proposatzen nien. - Elkarrizketak osorik grabatu ditudan arren, batzuetan, gaia norbaitentzat mingarri bihurtzen bazen, grabazioa eten egiten nuen. Beti ere, horrelako zerbait grabatu denean, ez dut transkripzioetan ipini. - Elkarrizketak eta, batez ere, inkestak, giro lasai eta atsegin batean egiten saiatu naiz, hiztuna bortxatu gabe. Saioa nekagarriegia zela ikusi dudanean, hurrengo egunerako utzi dut beti. Saioa amaitzean, hiztunari eskerrak ematen nizkion eta bere laguntza, beharbada, berriro behar izango nuela aipatzen nion. Bi metodo hauek, elkarrizketa eta inkesta, alegia, nire ustez, elkarren osagarriak dira. Esan bezala, azterketarako grabatutako

19

elkarrizketetan oinarritu arren, inkestak ere baliatu ditut. Hauek, gehienbat, paradigmak osatzeko edo grabaketetan agertzen ez zen datu zehatz bat lortzeko baino ez ditut erabili , eta lexikoaren atalean hitz jakin batzuk nola esaten diren galdetzeko. Arlo honetan ere, kontu handiz jokatu dut, eta inkestetan emandako hitzen erabilera elkarrizketetan bermatzen saiatu naiz, arestian aipatu dudanez, hiztunak bere hizkeran ohikoak ez diren hitzak ematea gerta daitekeelako:

“Beraz, gure ibi lbidearen gune honetan lekukoak egiten dukeen jokoari so eginen diogu. Batzuetan, joko mota hori nahitara egiten du, partikulazki galderak zai l tasunik ekartzen ez diolarik: orduan, erantzun neutroa eman aitzin, forma ludiko bat, endemikoa edo bertakoa ez den forma bat, forma motibatu bat edo erregistro batean nabarmenki markatua den forma bat emaiteko tirria edo gogoa ukaiten ahal du.

Baina gertatzen ahal zaio ere aitzit ik J . Séguy-k deitzen zuen

«dètresse lexicale» egoeran preso egoitea, galderari zer erantzun ez dakiela. Handik eskapatzeko, hitz bal iokide edo pal iat iboa zakutik edo zorrotik asmatzen ahal du bere burua esteiar i daukanak.” (Bidegain, 1992: 568).

Argi dago inkesta esanguratsu eta egoki bat egiteko, bertako hizkera ezagutu behar dela aldez aurretik, eta horretarako biderik laburrena elkarrizketak direla. Bestela, galderak prestatzea itsu-itsuka ibiltzea bezain nekagarria izan daiteke. Hau da, alferrikakoa izan daiteke Zugarramurdiko eta Urdazubiko hiztunei -ain genitibo singularra erabiltzen duten galdetzea, solasaldi labur batean laster ikusiko genukeelako oso ezaugarri nabarmena dela. Dena dela, galdetegia ikerketaren helburuarekin lotuta dago, eta horrela, azterketa diatopikoa gabe azterketa diafasikoa egin nahi bada, interesgarria litzateke -ain eta -aren morfemez galdetzea, erabilera hizkera mailaren araberakoa ote den ikusteko. Badira, hala ere, alor lana baldintzatzen duten gainditu ezineko kanpo-eragileak, eta hauen artean garrantzitsuenetarikoa denbora da. Hizkera baten azterketa zehatzerako behar den corpus oparoa jasotzeko astirik ez denean, inkesta oso baliabide lagungarria izan daiteke, elkarrizketak burutzea, eta batez ere, hauen transkripzioa egitea, denbora eskatzen duten lanak direlako. Elkarrizketen transkripzioak zuzen egitekotan, grabazioak behin baino gehiagotan entzun behar dira, azterketa datu horietan oinarrituko dugu eta. Inkestetako emaitzak, berriz, arinago lortzen dira, galderak, eta beraz, erantzunak, zehatzagoak direlako. Orain arte, azterketarako beharrezkoa zen hizkuntz-corpusa lortzeko erabilitako baliabideak erakutsi ditut. Hurrengo lerrootan, ostera, hizkera hobeto kokatzen lagun dezakeen teknikaz hitz egingo dugu. Elkarrizketez eta inkestez gain, oharmenezko dialektologiak eskaintzen dituen baliabideak ere erabili ditut hiztunekin. Teoria honen arabera, hiztunen senak hizkerari buruz eskaini ahal digun argibidea hizkera hori hobeto ezagutzeko lagungarria izan daiteke (Francis, 1983;

20

Preston,1988; Silva-Corvalán, 1988). Horretarako, hiztunari bere hizkeraren inguruko galderak egiten zaizkio. Jokabide honen jarraitzaileek edozein hiztunek ondoko hizkerez dauzkan ezagutzak baliatzen dituzte. Gaitasun unibertsal honi buruzko ezaugarri gehiago eskaintzen dizkigu Caminok:

“Hiztun orok daki zerbait aldamenekoaren dialektoari buruz,

gaitasun bidialektala du, azpiko egituran halako gramatika poli lektala bai lego, baina horretan afera nagusia bestearen hizkeraz zenbat dakigun jabetzea izaten da. Desberdintasunak zein diren galdeginez gero, gainera, erantzunak ez dira baterakoi izaten, eta ulertzekoa da, aldameneko hizkera ulertzeko guztiek ez baitute egokiera bera izan. Edozein kasutan ere, errezepzio gaitasunak produkzio gaitasuna gainditzen du.” (1997: 47).

Esan bezala, metodo hau Zugarramurdiko eta Urdazubiko hizkerak ondokoekin izan ditzakeen loturak eta desberdintasunak bilatzeko erabili dut. Helburu honekin, hiztunei, beste batzuen artean, hurrengo galdera hauek egin dizkiet: - Desberdintasunik sumatzen duzu Zugarramurdiko eta Urdazubiko hizkeren artean?

- Desberdintasunik sumatzen duzu zeure hizkeraren eta Baztango hizkeraren artean? Zein(tzuk)?

- Desberdintasunik sumatzen duzu zeure hizkeraren eta Sarako

nahiz Ainhoako hizkeraren artean? Zein(tzuk)? - Non kokatuko zenuke zeure hizkeraren muga?

Caminoren ustez, trantsiziozkoa izan daitekeen eremu bateko hizkera aztertzean, beharrezkoa da mota honetako galderak egitea:

“Trantsizionalak izan daitezkeen eremuetan, ikertzai leek edo bi ltzai leek ez dute soi l ik datu dialektal primarioez galdegin behar, baita konszientzia lektikalaz eta berriemaleen guztizko hizkuntz jarreraz ere.”(1997: 45).

Zugarramurdiko eta Urdazubiko hizkerak lapurtarrak zein baztandarrak izan daitezkeen aldaerak erakusteak, beraz, oharmenezko dialektologiaren tresneria erabiltzera bultzatu ninduen.

Galdera hauei emandako erantzunak aztertu ondoren, hiztunek gehiago identifikatzen dutela euren hizkera Sara edo Ainhoakoarekin Baztangoarekin baino ikusi dut. Hala ere, Zugarramurdiko hiztun batzuek esan didate Urdazubiko hizkerak Baztangoarekin lotura handiagoa duela, baina datuek ez dute horrelakorik erakusten. Azken batean, hiztunen iritzi hauek hizkuntza datuen osagarri dira, ez inolaz ere azterketarako oinarriak edo abiapuntua.

21

2.2. Hiztunak aukeratzea. Aldagarri soziolinguistikoak eta euskararen egoera Aurreko atalean hizkuntz-corpusa lortzeko erabilitako baliabideez hitz egin dugu. Alor lan hau egiteko, guztiz beharrezkoak izan dira Zugarramurdiko eta Urdazubiko hiztunak, beraiek emandako datuek eraiki dutelako azterketaren zutabea. Beraz, hiztun egokiak, bertako hizkera menderatzen dutenak bilatzea izan da nire helburua. Horretarako, Zugarramurdin eta Urdazubin jaioak diren hiztunak erabili ditut; gehienek, gainera, gurasoak ere bertakoak dituzte.

Ikerketa dialektologiko tradizionaletan, hizkera garbiago gordetzen dutelakoan, adineko hiztunak erabili ohi dira (Gili , 1975: 163; Rafel, 1974-75: 273). Hala ere, adineko hiztunak ez omen dira beti egokienak:

“[. . . ] the heaviest users of the vernacular are not neccesari ly old people [ . . . ] .” (Milroy, 1980: 7). “[ . . . ] adolescents have not ful ly developed the characterist ic adult range of superposed styles wich may obscure the vernacular .” (Milroy, 1980: 27).

Azterketa honetarako erabili ditudan hiztun gehienak eta, oro har, datu ugarienak eskaini dizkidatenak, helduak edo adinekoak izan dira. Alde batetik, normalean asti gehiago daukatelako, eta beste batetik, bilatzen nituen gaien inguruan (hango ohiturak, kontrabandoa, abeltzantza.. .) jariotasun handiagoz hitz egiten dutelako. Dena dela, hiztunen zerrendan adierazi bezala, gazteagoak diren hiztunak ere erabili ditut ikerketa honetarako. Izan ere, ea adinak hizkeran eraginik ba ote daukan ikusi nahi nuen. Be raz , ondo rengo o r r i a l dee t a n i k u s i k o d u g u n l e g e z , a l d a e r a d i a t o p i k oa k e z e z i k , a l da e r a d i a s t r a t i k o ak e r e az t e r t u d i t u t Z u g a r r a mu r d i k o e t a U r d a z u b i k o h i zke ra r en de sk r ipz io hone t an . H i z k u n t z a r e n e t a g e o g r a f i a r e n a r t eko ha r r ema nez ga in , h i z k u n t z a r e n e t a e z a u g a r r i s o z i a l en a r t eko ba l i zko l o tu r ez e r e a r d u r a t u n a i z . Z u g a r r a mur d i k o e t a U r d a z u b i k o e g i t u r a s o z i a l a e z d a k o n p l e x u a , e r k i d e g o a n a h i k o h o mo g e n eo a d a ; h o n e k , o s t e r a , e z d u e san nah i h i zkun t zan e r ag ina du t en a l d a g a r r i s o z i a l i k e z d a g o e n i k . Sakon t a sun hand i enez az t e r t u d i t udan a l d a g a r r i s o z i a l a k a d i n a e t a s e x u a i z a n d i r a , b a i n a e ma i t z e t a n i kus iko dugunez , e z in i z an du t s e x u a r e n e t a h i z k un t z a r e n a r t e k o ha r r e ma n i k a u r k i t u . G e r t a e r a h a u n a h i k o o h i k o a ( i z a n ) d a , e t a t r a d i z i o z k o d i a l e k t o l o g i a n e r r a z a go s u ma t u d i r a a d i n a r e n a r a b e r a k o d e s b e r d i n t a s u na k s e x u a r e n a r a b e r a k o a k b a i n o ( C a mi n o , 1 9 9 8 : 1 1 9 ) .

22

B e r a z , h i z t u n a k a u k e r a t z e a n , s e x u , a d i n e t a l a n b i d e guz t i e t ako l agunak l o r t z en s a i a tu na i z . H a s i e r a n , h e r r i b i e t a n i n o r e z a g u t z e n e z n ue n e z , z a i l a i z a n z e n h i z t u n e k i n h a r r e ma n e t a n ha s t ea , ba ina bos t u r t e haue t an ze h a r b e r t a n e g i n d a k o e g o n a l d i e k e r r a z t u e g i n d i d a t e l a n a . G a i ne r a , ondo ren , be r t an ezagu tu t ako a d i s k i d e e n l a g u n t z a b e n e t a n e s t i ma t z e k o a i z a n d a . A l d a e r a d i a t o p i k oa k n a h i z d i a s t r a t i koak az t e r t z ea h i zke ra b e r e o s o t a s u n e a n e z a g u t z e k o b i d e b a k a r r a d a , n i r e u s t e z . E s a t e b a t e r a k o , e g i a d a Z u g a r r a mur d i n e t a U r d a z u b i n o s a g a r r i z u z e na r e n g e n i t i b i z a z i o a g e r t a t z e n d e l a , b a i na g a z t e e n a r t e a n e z a u g a r r i h on e k i n d a r r a g a l t z e n d u e l a a i p a t u k o e z bagenu , eg i a r en za t i ga r r an t z i t sua e z k u t a t u ko g e n u k e . A i p a t u t a koa b e z a l a k o a l d a g a r r i s o z i o l i n gu i s t i k oe k e r a g i n h a n d i a i z a n d e z a k e t e h i z k e r a r e n d i a l e k t a l i z a z i o a n . H a u d a , g a z t e e k To Gen d e l a k o g e r t a k a r i a g e r o e t a g u t x i a g o e r a b i l t z e n b a du t e , d e n bo r a i r a ga n a h a l a , s e g u r a sk i e z a u g a r r i h a u a r r o t z a i z a n g o d a b e r t a k o h i z k e r a n , e t a b i l a k a b i d e a be s t e e zauga r r i mu l t zo ba t ek in e r r e p ika tuz ge ro , d i a l ek t a l i z az ioa a b i a n i z a n g o d a :

“Her r i b e r eko h i z t unen a r t eko h i zkun t z d e sbe rd in t a sunak ad i e r a z d ez ake b ade l a e z auga r r i b a t b i l a k a e r an ab i a t u a dena , popu l a z i o a r en a t a l b a t zue t an bu ru r a tu a d ena e t a b e s t e b a t zue t an o r a i nd i k h a s i edo g e r t a t u g abe a dena . ” (Camino , 1997 : 74 ) .

H i z tunak auke ra t ze r akoan , g i za r t eko e spa r ru guz t i e t ako

o r d e z k a r i a k b i l a t z e n a h a l e g i n d u n a i z , h i z k u n t z a r e n a l d a g a r r i a k z e h a t z - m e h a t z e r a k u s t e k o :

“An i n fo rman t s am p l e w i ch i s r ep r e s en t a t i v e o f a g i v en a r e a o r

popu l a t i on t o be s t ud i ed mus t b e composed o f a s u f f i c i en t numbe r o f spe ake r s s e l e c t ed t o d i sp l a y among them thos e d i f f e r en t non - l i ngu i s t i c cha r a c t e r i s t i c s w i ch a r e l i k e l y t o a c compan y the l i n gu i s t i c d i f f e r ence s unde r cons i d e r a t i on . ” ( W ö l c k , 1 9 7 6 : 45 ) .

“ [ . . . ] t h e s amp l e e xh ib i t a l l t h e soc i a l v a r i a t i on nece s s a r y t o i n t e rp r e t t h e l i n gu i s t i c d i v e r s i t y r e co rded . ” (Wö l ck , 1976 : 54 ) .

Adinak e r a g i n d a ko a l d a e r a d i a s t r a t i k o a k h i z ku n t z e z a ug a r r i e n

a z t e r k e t a n z e h a r i k u s i k o d i t u g u , ba ina o ro ha r , gauzak a sko s i n p l i f i ka t u z , g a z t e e n h i z ke r a e r d i a l d e k o e us k a l k i r a n t z e g i t e n a r i d e l a e s a n d e z a k e gu . B e r a z , g a z t e e n e r a n t z u n a k a z t e r t ze a k , h i z ke r a n o r a n t z a r i d e n j o t z e n a s ma t z e n l a g u n d u k o d i d a l a k o a n n a g o . Adinaren araberako hiztunak aukeratzen hasi baino lehen, ez nuen umeak erabiltzeko asmorik, baina urdazubiarra izan arren, Sarako ikastolara doan ume bat ezagutzean, pentsatu nuen interesgarria izan zitekeela bere hizkera grabatzea, Sarako hizkeraren eraginik suma ote nezakeen ikusteko. Izan ere, Trudgill-en (1986: 31) ustez, umeek, gurasoen edo irakasleen hizkera baino gehiago erabiltzen dute lagunen hizkera eta azentua. Urdazubiko ume honek, bere gurasoek egin ez arren,

23

sistematikotasun handiz ahoskatzen du R ubularea; hots hau ez da Urdazubin eta Zugarramurdin batere ohikoa, baina hiztun batzuei (gehienetan lanean kanpoan ibilitakoei) entzun dakieke (ikus 6.1.3. atala). Adina alde batera utzita, ikus ditzagun orain sexuak eragindako aldaerak aurkitzen saiatzeko eman ditudan urratsak. Hasteko, adin guztietako emakumeak zein gizonak aukeratzen ahalegindu nintzen. Dialektologiak, emakumeak berritzaileagoak direlakoan, gizonezkoak hiztun egokiagotzat jo ditu. Ikertzaile askok (Sánchez-Carrión, 1970; Trudgill , 1986...) erakutsi dute emakumeek (gazteek, bereziki) kanpoko aldaerak edo aldaera prestijiodunak erabiltzeko joera dutela, baina hala ere, badirudi gertaera konplexuagoa dela eta emakumeen jarrera arauak gidatzen duela:

“Pero la aparente contradicción entre el conservadurismo de las mujeres en pequeños núcleos y su capacidad de innovar en la ciudad, parece deberse a que la mujer resulta más “normativa” que el hombre. En comunidades aisladas, s in contacto con el exterior, la norma es para el la la transmitida por la tradición, la local ; en la ciudad, el entorno social altera sus modelos l ingüísticos, pero sigue constante la preocupación por la variedad que considera prestigiosa, lo que la puede mover al cambio, a la innovación.” (García Mouton, 1992: 674).

Zuga r r amurd in e t a Urdazub in , e s an beza l a , e z du t s exuak e r a g i n da ko h i z k u n t z a a l dae r a r i k s uma t u . I k e r t z a i l e a r e n b a l i z k o t r e b e t a s un e z a z g a i n , b e s t e a r r az o i ba t p r o p o s a d e z a ke g u g e r t a ka r i h a u a z a l t z e k o . Beharbada, bi herri hauetako emakumeek zein gizonek inguruko herriekiko harremanak izateak (lana, sal-erosketak, kontrabandoa, feriak.. .) zerikusia izan dezake. Bi herri hauetako bizilagunak nahikotxo irten dira herritik kanpo (Ipar Euskal Herri aldera, batez ere) lan bila, eta honek, hizkerari dagokionez, emakumeen zein gizonen ezaugarriak eta jarrerak berdindu ahal izan ditu. Dena dela, bizitza osoa herrian eman dutenen artean ere, ez dut sexuak eragindako hizkuntza aldaerarik aurkitu. Gainera, emakumearen hizkuntza jarrera berritzaileagoa bada, joera honek kanpoan aritu diren emakumeen hizkuntzan sor zitzakeen aldaerak, baina euren hizkuntza eta kanpoan nahiz herrian ibilitako gizonena erkatuz gero, ez dut alderik ikusi. Zugarramurditik eta Urdazubitik kanpo lanean ibili diren bizilagunen artean, ostera, desberdintasun zenbait sumatu ditut, batez ere –baina ez bakarrik– lexikoaren mailan. Izan ere, hauen artean frantsesezko hitz gehiago entzuten dira. Kontuan hartu behar da Zugarramurditik nahiz Urdazubitik kanpo ibili diren bizilagun gehienak Ipar Euskal Herrian (kostaldean bereziki), Landetan edo Parisen lanean izan direla. . Lexikoan ez ezik, fonologian ere jaso ditut zenbait desberdintasun. Dardarkari ubularea edo hasperena, Ipar Euskal Herrian edo Frantzian lanean ibilitakoen artean, ohikoagoak dira. Esaterako, hitz hasierako

24

hasperena birritan baino ez dut jaso, eta adibide biak Ipar Euskal Herrian hainbeste urte lanean ibilitako gizon bati entzun dizkiot. Honen aurrean, herritik irten ez diren hiztunen datuak aldaera horiek kontrolatzeko erabili ditut (cf. Milroy & Milroy, 1985). Lanbideak orain arte, beharbada, hizkeran eragin nabarmenik izan ez duen arren, uste dut hemendik aurrera oso kontuan hartzeko aldagarria izan daitekeela. Izan ere, turismoak lanbide berriak bultzatzen ditu, eta horrela, ikus daiteke, nolabait esateko, herrietan bi motatako ogibide nagusiak daudela. Batetik, lurrarekin eta animaliekin lotutakoak, eta bestetik, turismoari, kanpotarrei zuzenduta daudenak (jatetxeak, dendak, landa etxeak.. .) . Turismoa oso jarduera garrantzitsua da Zugarramurdin zein Urdazubin eta bizilagun askori ematen dio lana. Hauen artean, erdararen eragina handiagoa dela, eta gaztelerara errazago jotzen dutela suma daiteke.

J o e r a h a u , d e n a d e l a , t u r i s mo t i k b i z i e z d i r e n e n a r t e a n e r e i k u s d a i t e k e . I z a n e r e , Z u g a r r a mu r d i e t a U r da z u b i guztiz euskaldunak diren arren, gaztelera entzutea ez da batere zaila, bereziki gazteen eta emakumeen artean. Hona hemen euskaldunen kopuruari buruzko datuak:

Bizilagunak Euskaldunak %

Zugarramurdi 341 320 93’84 Urdazubi 494 430 87’04

Taula hau Elgoibar & Zubizarreta & Gaminderen liburutik atera dut (1987: 20), eta eurek, era berean, lehen eta bigarren zutabeko datuak Irizarren lan batetik (1981:198). Oker ez banago, datu horiek 1970koak dira. Datu berriagoek (1991.urtekoek) bi herrietan euskaldun kopurua zertxobait igo egin dela erakusten dute (Zabaleta, 1995: 57, 61):

BIZTANLE ELEBIDUNAK ELEBAKARRAK Biztanleak Ulermena Mintzamena Irakurmena Idazmena Guztira ongi nekez ongi nekez ongi nekez ongi nekez

Urdazubi 450 85’6 4’0 83’8 3’6 76’4 7’8 74’2 8’9 89’6 10’4 Zugarramurdi 266 98’5 0’4 98’5 0’4 73’7 20’7 72’2 20’7 98’9 1’1

(Elebakarrak erderaz baino ez dakitenak dira). Datu hauek, gainera, argi uzten dute hizkuntzaren transmisioa

nagusiki ahozkoa izan dela, bereziki Zugarramurdin, nekez irakurtzen eta idazten duten euskaldunak nahikotxo direlako (%20). Dena dela, esan behar da portzentaiak, Urdazubiren kasuan batez ere, ez direla zehatzak.

Beraz, euskararen egoera soziolinguistikoari dagokionez,

laburbilduz, esan dezakegu orain arte Zugarramurdin eta Urdazubin

25

euskarari ondo eutsi bazaio ere, bizilagun gehienek hizkuntza ondo jakin arren, gaztelera entzutea ez dela zaila.

Euskara gehien erabiltzen dutenak adineko gizonezkoak dira.

Emakumeek eta gazteek errazago jotzen dute erdarara, eta gazteen artean, mutilek neskek baino gehiago erabiltzen dute euskara. Familiaren barruan ohikoena euskara entzutea da, eta guraso gazteek askotan euren artean gazteleraz mintzatu arren, umeei euskaraz egiten diete. Beraz, esan daiteke, oraingoz, transmisioa ez dela eten.

Gainera, Zugarramurdiko eta Urdazubiko umeek (eskolara batera

doaz) bertako eskoletan euskaraz ikasteko aukera dute. Eskola uzten dutenean, Lekarozera edota Lesakara joaten dira, eta han euren ikasketak euskaraz egin ditzakete. Datu hau oso kontuan hartu behar da, datozen urteotan eragina izan lezakeelako Zugarramurdi eta Urdazubiko hizkeraren norabidean.

Eskolan ez ezik, elizan ere euskarak bere tokia dauka, eta mezak

euskaraz dira. Apaiza, hainbeste urtez Zugarramurdin bizi den arren, Etxalarkoa da.

Euskara-gaztelera elebitasun hau oso kontuan hartu behar dugu,

mugaz bestaldeko auzoek bigarren hizkuntza frantsesa duten neurrian, oinarrizko desberdintasuna izan daitekeelako. Dena dela, euren bigarren hizkuntza gaztelera izan arren, esan behar da zugarramurdiar eta urdazubiar askok frantesesa ere menderatzen dutela. Frantsesaren eragina, azterketa honetan zehar ikusiko denez, nabarmena da (lexikoan, maileguetan, zenbait egituratan.. .) , nahiz eta, nire ustez, eragin hau frantsesetik beretik zuzenean heldu beharrean, inguruko euskaratik etorri, behintzat zenbait ezaugarriri dagokionez. Bestela, nola azal dezakegu frantsesez batere ez dakiten adineko askok frantsesezko hitzak eta, zailagoa dena, egiturak erabiltzea?

Esan bezala, zugarramurdiar eta urdazubiar asko hirueledunak dira, baina hiru hizkuntza jakin arren, bi baino ez dituzte normalean erabiltzen: euskara eta gaztelera. Frantsesa beharrezkoa dutenean baino –frantsesekin aritzeko, alegia– ez dute erabiltzen. Badirudi, beraz, gaztelera eta frantsesa erabiltzearen atzean arrazoi desberdinak daudela. Frantsesa erabiltzeko arrazoia elkar-ulertzeko beharra da. Gazteleraren kasuan, ostera, ez dago horrelako beharrik, euskaldun direnekin ere erabiltzen dutelako. Elebitasun honen atzean prestijioa egon daiteke; kontuan hartu behar dugu oraintsu arte eskolatzea gazteleraz izan dela, eta gaztelerak duen boterea egunero ikusten dutela kanpotik datozen turistengan nahiz herria utzi duten eta asteburuetan bisitan etortzen diren lagunengan. Beraz, esan dezakegu prestijioa eragin handikoa dela gaztelera erabiltzeko orduan eta egoera diglosikoak egunero gertatzen direla. Esaterako, euskara etxean kalean baino gehiago erabiltzea diglosiarekin lotutako gertakaria izan daiteke:

26

“Para que esta selección sea diglósica (y no simplemente bi l ingual)

es necesario que la opción del sujeto esté motivada por factores de prestigio.” (Sánchez-Carrión, 1974: 66).

Dena dela, esango nuke hiztun askorentzat hasierako eragile hau

desagertu egin dela eta orain ohituraz erabiltzen dutela gaztelera. Zer esanik ez, gaztelera indartzeak ez dauka Zugarramurdiko eta

Urdazubiko euskararendako inolako onurarik. Bilakaera hau ondoan dagoen Baztanen ere ezaguna da. Haran honetako euskararen egoerari buruzko datuak Izetak ematen dizkigu:

“Elizondoko herriaren erdalduntzea ez da oraikoa, gaitz hau

lehenagotik dator, ia lauetan hogei urte eta gehiago hain segur.” (1979: 569).

“[. . . ] gure eskualdean ere bertze lekuetan bezala euskaraz dakiten

aunitzen artean erdaraz mintzatzen bait ira, batez ere Elizondon eta Iruriten. Bertze gañerako herriak euskaldunago dira, bereziki herri tt ipia eta hauen artean Aniz, Ziga, Berroeta, Azpilkueta, Amayur, Gartzain, Erratzu, Lekaroz, eskolako haurren arteko inkestak adierazten digun bezala. Bainan egia erran dezadan. Herri tt ipi hauetako haurrek ere elkarren artean erdaraz aritzen dira, gehien gehienak.” (1979: 571).

Baztango hiriburua den Elizondoren erdalduntzeak garrantzi

handia izan dezake Zugarramurdiko eta Urdazubiko euskararendako. Izan ere, bi herri hauek Elizondorekin nahiko lotuta daude, berau baita eskualde hartako nolabaiteko erdigunea. Beraz, badirudi Baztanen eta Zugarramurdin zein Urdazubin, euskaldunen kopurua mantendu arren, gazteleraren indarra kontuan hartu beharrekoa dela.

Hitzaurrean aipatu dut euskalkien etorkizuna, oro har, kolokan

dagoela. Egoera Ipar Euskal Herriko hizkeretan larritu egiten da, neurri handi batean, ofizialtasun ezak hizkuntza suspertzeko ahaleginak oztopatzen dituelako. Gainera, euskarak oso indar txikia dauka Ipar Euskal Herriko hirietan, eta honek, hizkuntzak behar dituen prestij ioa eta garrantzia lortzeko zailtasunak handitu egiten ditu.

Lapurdiko hiriburua den Baiona, esaterako, oso erdalduna da

(Miarritze-Angelu-Baiona gunean euskaldun kopurua %13koa da; Oihartzabal, 1997: 33). Gainera, hiri honek ez omen dauka barnealdean eragin handirik, eta ez du lapurterari indarra emateko gaitasunik. Fourquetek ematen dizkigu egoera honen inguruko zehaztasunak:

“Bayonne n’a pas joué ce rôle fédérateur et intégrateur de son

arrière-pays; el le aurait pu disparaître sans changer profondément la vie intime de la société rurale basque. C’était une vi l le extra-territoriale. Si Bayonne avait réinvesti ses capitaux dans la mise en valeur du Pays Basque intérieur ou de la forêt des Landes, el le eût t issé des relations

27

d’echange et de dépendance. Mais el le ne l ’a pas fait . Elle ne s’est pas imposée comme capitale économique du Pays Basque. Or, el le n’etait pas non plus sa capitale polit ique: aucune des trois provinces ne la reconnaissaient comme tel les; les cahiers de doléances souletins et labourdins dénonçaient la franchise port; le Biltzar écrivit à Necker en 1789: « jamais le pays de Labourd n’a reconnu Bayonne comme sa capitale».

Absence de capitale? Donc absence de région, absence de Pays

Basque.” (1988: 62).

Ipar Euskal Herrian, arazo politiko, ekonomiko nahiz demografikoek (Oihartzabal, 1997: 39) euskararen ahulezia larritu egiten dute. Egoera aldatzen ez bada (euskararen ofizialtasunak eta departamentuen batasunak izugarri lagunduko lukete), Ipar Euskal Herriko hizkeren iraupena arrisku bizian egongo da. Zentzu honetan, hezkuntzan egin diren azkenengo aurrerapausuak itxaropentsuak izan daitezke.

Badira, ordea, lapurtera, behe-nafarrera eta zuberera jendeari

helarazten saiatzen diren elkarteak. Gure Irratia, Irulegiko Irratia eta Xiberoko Botza irratietan, adibidez, tokian tokiko hizkerak entzuten dira, eta probintzien arteko harremanak bultzatzeko, euskalki bat baino gehiago erabiltzen dute aipatutako irratietan. Harreman hauek muga zeharkatzen dute, eta horrela, hiru irrati horiek zenbait emankizun dituzte Baztango Xorroxin irratiarekin batera (Bidart, 1996: 53). Beraz, Zugarramurdiko eta Urdazubiko lagunek badute lapurtera entzuteko aukera.

Zugarramurdin eta Urdazubin, hala ere, euskaraz den

komunikabide garrantzitsuena Euskal Irrati Telebista da. Komunikabide honetan, esatari gehienak gipuzkoarrak dira, eta egiten den euskaran, nahiz eta batua izan, oinarria gipuzkera da (Etxebarria, 1996: 551).

Komunikabideetako hizkerak hiztunengan izan dezakeen eraginaz

Trudgillek hitz egiten du. Bere ustez, hiztunak ez du bere hizkuntza telebista edo irratiaren hizkerara oharkabean egokitzen, baina nahita imita dezake. Dena dela, badirudi eragina lexikoan dela, fonologian edo sintaxian baino indartsuagoa:

“[. . . ] we can assume that face-to-face interaction is necessary before

difussion takes place [ . . . ] . The point about the TV set is that people, however much they watch and l isten to it , do not talk to it [ . . . ] , with the result that no accommodation takes place.” (1986: 40).

“[. . . ] There is one situation where core syntax and phonology can be

influenced by the media. This is were, for example, there is considerable l inguist ic distance between a national standard and local dialects [ . . . ] and individual dialect speakers have made a conscious decision to acquire the standard. Then they may use the language of

28

the media as a model: again, imitation and copyng is the mechanism involved, and not accommodation.” (1986: 41).

Eragin txikiagoa edo handiagoa izan, ukatu ezina da

komunikabideek euskara batua Euskal Herri osoan ezagutzen lagundu dutela, eta Zugarramurdi nahiz Urdazubi ez direla gertakari honetatik kanpo geratu.

Laburbilduz, Zugarramurdiko eta Urdazubiko hizkeraren

etorkizuna igartzea ez da erraza, baina esango nuke orain arte nahiko ondo gorde den arren, hurrengo urteetan bizitza zailagoa izango duela. Batetik, erdarak, gazteen artean batez ere, gero eta indar haundiagoa dauka. Bestetik, benetan erabakigarria izan daitekeena, Euskal Herriko hainbat euskalkitan bezala, euskara batuaren eragina gero eta nabarmenagoa da (telebista, irratia, egunkariak, liburuak, eskola.. .) eta kontuan hartzen badugu Zugarramurdi eta Urdazubi Irundik gertu daudela –gaur egun indartsuena den euskalkitik (Gipuzkoako erdialdekotik) hurbil , beraz– erraz ulertuko dugu euskalki honek Zugarramurdiko eta Urdazubiko euskaran eragina izatea. Hizkera honen indarra, Davanten hitzen arabera, Ipar Euskal Herrira ere heltzen da:

“Baina Euskara Batua abertzaleen ideologian dago eta hortarantz doa

bakoitza bere bidexkatik. Gainera jende askoren muinetan sartua da, aldekoen ala aurkakoen artean, gipuzkera dela Euskara Batua. Beraz gazteen artean badago gipuzkerara xuxenka joaiteko joera [ . . . ] .” (1996: 539).

2.3. Oinarri teorikoak. Ikerketaren helburuak Ikerketa honetan, Zugarramurdiko eta Urdazubiko hizkeraren

ezaugarrien deskripzioa oinarritzat hartuta, hizkera kokatzen eta ondokoekin erkatzen saiatuko naiz. Helburu nagusi honetan lan egin baino lehen, ordea, guztiz beharrezkoa zen Zugarramurdiko eta Urdazubiko hizkeren arteko alderaketa egitea. Hau da, ezin nuen A eta B taldea C edo D hizkerekin erkatu, A eta B taldearen barruko homogeneotasuna aztertu eta frogatu gabe.

Betebehar hau praktikara eramatea, ordea, ez da lan erraza, eta dialektologiaren funtsezko helburua hizkeren arteko harremanak ezartzea izan arren (Coseriu, 1981: 18, 25; Camino, 1998: 112), disziplina honek ez du lortu teknika objetiboz osatutako metodologia konparatzailea eratzea. Oztopoak, dialektoak edo hizkerak bezalako kontzeptuak definitzeko dauden zailtasunetatik datoz gehienbat. Hizkerak, dialektoak, ez dira objektu fisikoak, eta euren arteko (des)berdintasunak geografiak eragindako hizkuntz aldaeren arabera definitu badira ere, ez da hizkeren muga geografikoak ezartzeko metodorik edo oinarririk asmatu (aurrerago ikusiko ditugu arlo honetan dialektometriak garatutako baliabideak).

Eragozpen hauek gainditzeko asmoz, muga dialektalak finkatzeko tresna, isoglosen arteko desberdintasunen egitura aztertzea proposatzen

29

du Ivićek (1962: 34-35). Horretarako, dialektoen arteko mugak definitzen dituzten isoglosa multzoen ezaugarriak aztertu behar dira. Isoglosen norabidea, forma, berritasuna.. . ikasteak, bere ustez, dialektoen arteko desberdintasunak hobeto ulertzen lagundu ahal digu. Isoglosa multzo hauen atzetik, eragile geografikoak edo historikoak egon daitezke. Eragile hauek, beste batzuen artean (politikoak, sozioekonomikoak, gizartekoak.. .) , ezinbestekoak dira hizkuntzen dialektalizazioa edo banaketa ulertzeko. Hizkuntzak, bizirik dauden neurrian, aldatuz doaz, eta beharrezkoak diren eragileak egonez gero, dialektalizazioa gertatuko da. Caminok argi azaltzen digu bilakabide hau nola gertatzen den eta zeintzuk diren hizkuntza banaketan kontuan hartu beharreko eragileak:

“Hizkuntzaren barreneko desberdintasuna ez dago hizkuntza

aldaketaren baitan bakarrik, hiztun taldeen edo erkidegoen arteko komunikaziorik ezaren baitan baizik. Ekonomia, gizarte, historia eta polit ika mailako eragi leek sortzen duten hartu-emanen gradualtasunari zor zaizkio hizkuntz aldakiak; horrezaz landa, espazioaren mugak eta hiztunen gizarte egituraren berdintasun / desberdintasun mailak ere eragi le zuzenak ditugu.” (1997: 5).

Aldaketa fonetikoetan, prestijioak eragin garrantzitsua izan ohi du:

“La imitación de lo que en cada época se considera por cualquier motivo como mejor o más prestigioso, es una de las causas importantes de la evolución fonética.” (Gil i , 1975: 162).

Veny hizkuntzalariak ere, isoglosak agertzean kontuan hartu behar

diren eragileak aipatzen ditu (mendiak, ibaiak edo irlak bezalako elementu geografikoak, eragile historikoak, sustratoekin lotutakoak, erlijiosoak, sozialak) eta desberdintasun sozialak desberdintasun geografikoak baino eraginkorragoak direla nabarmentzen du (1992: 212). Ivićek ere bizilagunen emigrazioek muga politikoek baino isoglosa multzo handiagoak sortzen dituztela erakusten du (1962: 39).

Hiztunen adina, sexua edo lanbidea bezalako ezaugarriek ere, esan

bezala, hizkuntza aldaerak sor ditzakete, eta beraz, dialektalizazio bilakaeran garrantzizkoak izan daitezke. Honek guztiak, ezaugarri geografikoak ez ezik, gizartearekin lotutako ezaugarriak ere hizkuntza aldakiak azaltzeko beharrezkoak direla adierazten du, eta dialektologiak nahitaez soziolinguistikaren tresnak baliatu behar dituela agerian uzten du:

“Actualmente, a causa de la intercomunicación y del mayor desarrol lo

de la cultura, tan importantes como las diferencias geográficas (y el estudio de sus l ímites) son las variaciones internas de los dialectos, condicionadas por variables de orden social y por el contacto de lenguas.” (Veny, 1992: 214).

30

Dena dela, badirudi gaur egun hedabideek eragin hauek aldatu eta desberdintasun sozialak edo geografikoak gainditu egin dituztela:

“[. . . ] a través de los poderosos medios de comunicación [ . . . ] . Una

innovación de la lengua se da a conocer tanto en un núcleo urbano importante como en la aldea más alejada, cosa que no había ocurrido nunca a lo largo de los siglos.” (Veny, 1992: 209).

Zugarramurdiko eta Urdazubiko hizkuntza ezaugarriak aztertu

ondoren, esan dezaket ez dudala bi herri hauen arteko desberdintasun nabarmenik aurkitu, eta beraz, dialektalizazioa, hizkuntzaren aldakiak sortzen dituzten eragileak bi herrietan berdintsuak izan direla esan dezakegu. Aurreko ataletan aztertu ditugu zeintzuk izan daitezkeen ikergai dugun eremuan kontuan hartu beharreko eragileak eta ez ditugu hemen harreman politiko, historiko eta sozioekonomikoak berriro errepikatuko.

Lehenengo helburua bete ondoren, Zugarramurdiko eta Urdazubiko

hizkera albokoekin kokatzen saiatu nahi izan dut. Horretarako, aztertu ditudan hizkuntza ezaugarrien isoglosak Zugarramurditik eta Urdazubitik kanpo non agertzen diren, eta ondoko hizkeren ezaugarriak gure bi herrietara ere heltzen diren begiratu dut. Hau da, ezaugarri hauen isoglosak nondik pasatzen diren aztertu dut. Ondorioetan, Zugarramurdi eta Urdazubi alboko hizkerekin lotzen dituzten ezaugarriak aipatuko ditut. Hizkera horiek nafarrera eta lapurtera dira. Baina zer da nafarrera? Zer da lapurtera? Lapurteraren barruan aldakirik ba ote dago?

Galdera hauei egoki erantzun ezinik, ondorioak ateratzeko orduan,

banaketa administratiboa izan dut gidari. Zugarramurdiko eta Urdazubiko ezaugarriak hartu eta Lapurdin zein Nafarroan agertzen diren begiratzea izan zen lehenengo urratsa. Metodo hau desegokia izan daiteke, gutxienez, bi arrazoirengatik. Hasteko, argi utzi dugu hizkerek askotan gainditzen dituztela muga administratiboak. Bigarrenez, Lapurdin eta Nafarroan hizkuntza aldaki desberdinak daude, eta beraz, alderaketan zeintzuk sartuko ditugun erabaki behar da aldez aurretik. Horretarako, Zugarramurdirekin eta Urdazubirekin muga egiten duten herrietako hizkerak aukeratu nituen: Sara eta Ainhoa Lapurdin eta Baztango Amaiur zein Erratzu (eta gutxiago bada ere, Arizkun eta Elizondo) Nafarroan. Konparazio hirukoitz hau izan da ikerketaren ardatza eta honen inguruan antolatu ditut ondorioak.

Hizkera hauen alderaketa oinarritzat hartuta, Zugarramurdik eta

Urdazubik Sara-Ainhoarekin ez ezik, Baztango Amaiur-Erratzurekin ere lotzen dituzten ezaugarriak erakusten dituztela ikusiko dugu. Hau da, Baztango Amaiur-Erratzu eta Sara-Ainhoa lotzen dituzten isoglosak badirela frogatzen saiatuko naiz, eta tartean, mutur bien arteko lokarri , Zugarramurdi eta Urdazubiko hizkera koka daitekeela proposatuko dut.

Aipatutako proposamenak, hizkeren arteko mugen egonkortasun

ezaren aldeko beste froga bat erakusten du. Banaketa garbia egiteko

31

zailtasunen aurrean, ikerlari askok continua delako kontzeptua hobesten dute. Alarcosek ederki ematen digu arazo honen berri , eta aipamena nahiko luzea izan arren, uste dut osorik ekartzea merezi duela:

“Por otro lado, el método fonológico contribuye a del imitar más

precisamente lo que debe entenderse por «dialecto». Generalmente se considera como tal toda habla de una comunidad que presenta, dentro de ciertas esenciales simil i tudes, algunas «aberraciones» (especialmente fonéticas) con respecto a la l lamada «lengua» oficial (y l i teraria) . Pero cuando se han querido dar los l ímites geográficos de un dialecto, se ha tropezado con el hecho de que son frecuentemente borrosas y graduales: unos fenómenos penetran en zonas aledañas, otros no alcanzan la extensión total de la «región dialectal» . De ahí que se haya manifestado la idea de que los dialectos forman un «continuum» sin l ímites precisos, que varían insensiblemente, y se haya hablado de «dialectos de transición». En consecuencia, hay l ímites de fenómenos fonéticos y no de dialectos.” (1976: 139).

Teoria honek, beraz, ez ditu dialektoen arteko mugak onartzen eta

honen ordez, isoglosa multzoek hizkerak bata besteari lotuta dauden zatietan (continua delakoa) banatzen dituztela proposatzen du. Ikuspegi honek hizkeren irudikapena ilundu egiten du, eta Gimenoren ustez, hizkuntza aldakiak ukatzea dialektoen arteko erabateko mugen baieztapena bezain okerra da:

“Es cierto que los cont inua lectales originan una mayor inconsistencia

y complej idad que la representación de unas variedades l ingüíst icas como entidades discretas, pero la afirmación categórica de la existencia de l ímites (geo)lectales, como la negación de variedades ante la ausencia de discontinuidades absolutas, supone actualmente una tremenda simplif icación desnatural izadora.” (Gimeno, 1987: 695).

Eztabaida ikerketa honetara ekarriz, esan behar dut

Zugarramurdiko eta Urdazubiko euskarak bi hizkeren arteko muga gainditzen duela, Sara-Ainhoako (lapurtera) eta Amaiur-Erratzukoa (nafarrera) ezaugarriak batzen dituelako, baina Gimenok bezala, continuaz baino ez hitz egitea errealitatea desitxuratzea dela uste dut. Demagun Saran-Ainhoan eta Zugarramurdin zein Urdazubin agertzen den ezaugarri multzo bat Amaiurren, Erratzun edo Arizkunen ez ezik, Baztan osoan ere agertzen dela eta Ultzaman ere ohikoa dela. Aldi berean, bigarren isoglosa multzo batek Ultzama, Sakana, Bortzerriak eta Malerreka batzen dituela eman dezagun. Isoglosa guztiak horrela antolatuz gero, inongo etena egin gabe, eremu guztiak lotuta daudela esan genezake. Egia da isoglosek hizkera desberdinak zeharkatzen dituztela eta hauen arteko banaketa graduala dela, baina hizkuntza aldaki guztiak harreman maila berean, continua batean ipintzea, nire ustez, errealitatea desitxuratzea baino ez da.

Baztan / Zugarramurdi-Urdazubi / Sara-Ainhoa katea definitzen

duten isoglosak aztertu ondoren, eremu hau gainditzen duten isoglosa taldeak aipatuz joango naiz, Euskal Herri osoan, han hemenka agertzen

32

direnak erakutsi arte. Ikerketa honen helburu nagusietatik kanpo geratzen bada ere, ez dut Baztango hizkeraren kokapena aipatzeke utzi nahi. Ondorioetan, baztanera lapurterako Zugarramurdirekin eta Urdazubirekin lotzen dituzten isoglosak erakutsiko ditut. Honek ez du esan nahi hizkera hau nafarreratik kanpo utzi behar dugunik. Izan ere, nafarreraz ohikoak omen diren ezaugarriak batzen ditu. Era berean, Zugarramurdik- Urdazubik eta Sarak-Ainhoak lapurteraz orokorrak ez diren ezaugarriak erakusteak, ez luke adieraziko lapurtarrak ez direnik, hizkera horrek batzen dituen bereizgarriak herri hauek ere baldin badituzte:

“Hizkera batek ezaugarri desberdinak eta propioak edota barne

aldakortasuna eduki arren, ez du dialektoa osatzen duten hizkeren talde homogeneotasuna hausten edo lainotzen, baldin dialekto horretako hizkerok batzen dituzten ezaugarriak –beste dialekto bateko hizkeren arabera bereizle gertatzen direnak– hizkera horrek ere baldin baditu.” (Camino, 1998: 127).

Azterketa honetan, beraz, isoglosa multzoek definitzen dituzten

desberdintasunen eta konbergentzien arabera antolatuko ditugu ondorioak. Dialektologiak ez du banaketa hau egiteko eredu zehatzik eskaintzen, eta horrela, isoglosen kopuruak eta nolakotasunak hizkerak bereizteko duten garrantzia erabakitzea ikerlariaren esku geratzen da.

Hizkuntzalari batzuek aipatzen dute isoglosa guztiak ez direla

berdinak, ez dutela denek balio bera, eta horrela, ezaugarrien agerpen maiztasuna edo hizkuntza sistimaren osotasuna (Ivić , 1962: 48; Veny, 1992: 205) kontuan hartu beharreko parametroak direla. Azterketa honetan, garrantzi handiagoa eman diet maiztasunez eta emankortasunez agertzen diren ezaugarriei, baina Ivićek (1962: 48) aitortzen duenez, “neurketa” egitea ez da beti erraza.

Hizkuntzen arteko desberdintasunak zehaztasunez neurtzeko

metodoa bilatzeko asmoz, dialektometriak hizkuntza datuen ponderazio kuantitatiboa proposatzen du. Metodo hau erabiliz, Aurrekoetxeak Nafarroako hizkeren azterketa dialektometrikoa (lexikometrikoa, zehatzago esanda) egin du, eta bere ondorioen artean, aipatzekoa da Zugarramurdik eta Urdazubik gertuen dituzten hizkerak Amaiurrekoa, Zigakoa eta Arizkungoa direla (1992b: 78).

Dialektometriaren metodologiak, hala ere, ez du

dialektologialarien artean erabateko onespenik lortu, eta oraindik ere, dialektologiak ez du, hizkuntza eremuak ilundu gabe, elkarreraginak ahaztu gabe, hizkeren arteko distantzia neurtzeko egokia den metodoa asmatu.

Azterketa sinkronikoaz gain, diakronia ere egin nahi izan dut,

ikusteko ea hizkera apurka-apurka norabidea aldatzen ari den, ea orain lapurterarantz ala nafarrerarantz gehiago jotzen ari den. Beste era batera esanda, gaur egun aurki daitezkeen ezaugarriak aztertu ditugu, eta hauen artean egon litezkeen berrikuntzek zein arkaismoek Zugarramurdiko eta

33

Urdazubiko euskara lapurterarekin ala nafarrerarekin lotzen duten begiratu dut. Gogora dezagun ez dagoela hizkerarik erabat berritzailea edo kontserbatzailea denik, kontzeptu hauek hizkuntza ezaugarriei (eta ez hizkerei) dagozkiela (Ivić , 1962: 43), eta beraz, azterketa honetan, bietako ezaugarriak topatuko ditugula.

Azterketa diakronikoa burutzeko, Zugarramurdiko eta Urdazubiko

testu zaharrak erabili ditut. Testu hauek guztiak XIX. mendekoak dira, eta Zugarramurdikoak (Satrustegik argitaratutakoak) Urdazubikoak baino luzeagoak dira. Honako hauek dira aztertu ditudan testuak:

- Zugarramurdikoak: Satrustegi, 1986; Satrustegi, 1987;

Satrustegi, 1987b. - Urdazubikoak: Ondarra, 1982; Ondarra, 1993; Riezu & Zudaire,

1972.

Badakigu hizkera bateko antzinako egoera testu zaharren bidez eraikitzea oso arriskutsua dela. Ondorengo lerrootan, zeregin honetan topatu ditudan oztopo garrantzitsuen berri emango dut (cf. Camino, 1998: 124-125).

Ezaguna da testu zaharrek ez dutela beti garaiko eta tokiko hizkera islatzen eta, beraz, ondorioak ateratzeko orduan kontuz ibili behar dugula. Gure kasuan, arriskua larritu egiten da, Zugarramurdiko testuen egilea, bertako apaiza, Elizondokoa zelako eta Urdazubikoenak, bertako apaiza (Ondarra, 1982; Riezu & Zudaire, 1972) eta abadea (Ondarra, 1993) hauek ere, Etxalarkoa eta Gartzaingoa zirelako, hurrenez hurren. Beraz, testu hauek noraino diren herri hizkeraren lekukotasun fidagarriak zalantzakoa da. Egia da Zugarramurdiko apaizak, Anastasio Etxeberrik, 50 urte eman zituela bere postuan, baina Elizondokoa izanik, aita Garaioakoa, ama Orbaizetakoa eta aitona-amonak aezkoarrak izanik, Zugarramurdikoa ez zen ezaugarriren bat ere ezagutuko zuen. Azterketan zehar, arrotzak izan litezkeen ezaugarri hauek zehazten saiatuko naiz. Bide batez, argitu nahi dut Satrustegik 1987b lanean Nikolas Etxeberri aipatzen duen arren, 1987 eta 1986 lanetan Anastasio esaten duela, eta hala dela, 1986ko testuan horrela sinatzen duelako apaizak.

Gainera, ulertu behar dugu normalean hizkera idatzia eta ahozkoa,

desberdinak direla, estiloa, hizkera maila desberdina dela.. . Idatziak maila zainduagoa izateak, azal li tzake, nire ustez, gaur egungo Zugarramurdiko eta Urdazubiko euskararen eta testu zaharrek islatzen duten euskararen arteko desberdintasun nabarmen batzuk. Esaterako, testu zaharretan, datibo pluraleko morfema -eri da, eta gaur egun ez dago honelakorik, -r- gabekoa da forma bakarra. Beharbada, lagunarteko hizkeran bokal arteko dardarkaria desagertzea errazago gertatzen da. Dena den, gaurko hiztunek ez dute -eri morfema ezagutzen, eta beraz, ez dut uste haiek maila zainduagoa erabiliko balute ere, -eri morfema erabiliko luketenik. Euskara batuan datiboko morfema -ei eta ez -eri izateak ere eragina izan dezake erabilera honetan. Beste adibide bat

34

aipatzearren, kontrako egoera erakusten duena, hau da, gaur egun erabat arrunta den ezaugarria testu zaharretan ez agertzea, -ain genitiboko morfema dugu. Testu zaharretan -aren da aldaera erabiliena, ia bakarra, eta gertaera honetan, aurrekoan baino argiago beharbada, hizkera maila erabakigarria izan daiteke, hizkera zainduagoan ez delako -aren > -ain bilakaera gertatzen.

Azkenengo oztopoa aipatzeko, esan behar da testu hauek guztiak

erlijiosoak direla, eta zenbaitetan hizkera honek naturaltasun eza erakusten duela (askotan itzulpenak dira); lexikoa ere nahiko mugatua da.

Lapurdiko zenbait testu klasiko ere (ingurukoak gehienbat) aztertu

ditugu, lapurterak izan duen bilakaera hobeto ezagutzeko eta Zugarramurdiko zein Urdazubiko euskararen bilakabidearekin erkatu ahal izateko. Honako hauek dira ikusi ditugun idazlanak (argitalpenak ezagutzeko ikusi bibliografia): Axularren Gero , Argaiñaratzen Devoten breviarioa , Harizmendiren Virginaren Officioa da hirur officio , Gasteluzarren Eguiac catolicac salvamendu eternalaren eguiteco necesario direnac , Joanes Etxeberri Sarakoaren Lan hautatuak , Elizanbururen Piarres Adame , Duvoisinen Laborantzako l iburua eta Iturralderen Murtuts eta bertze . . . Ikus daitekeenez, XVII. mendearekin hasita, mende guztietako idazleak aukeratzen saiatu naiz. Zerrenda, beharbada, ez da egokiena, baina denak aztertu ezin eta aukera bat egin behar izan dut. Dena den, lapurtera idatziaren bilakabidea hobeto ezagutzeko, Pikabearen lana (1993) ere erabili dut.

Azterketa sinkronikoa zein diakronikoa eginez, hizkeraren gaur

egungo ezaugarriak deskribatzen eta hizkera honek denboran zehar izan duen bilakabidea ezagutzen saiatu naiz. Lanaren metodologia eta oinarri teorikoak aurkeztu ondoren, hurrengo ataletan Zugarramurdiko eta Urdazubiko euskaran aurki ditzakegun hizkuntza ezaugarririk nabarmenenak aipatuko ditut.

35

3. BOKALAK 3.0. Sarrera Atal honetan Zugarramurdiko eta Urdazubiko euskarak bokalei dagokienez erakusten dituen ezaugarri nabarmenenak aipatzen saiatuko naiz. Nire helburua ez da bokal bakoitzaren nolakotasuna eta ahoskunea aztertzea, dagoeneko beste ikerlari batzuk arduratu direlako lan horietaz (Mitxelena, 1977; Txillardegi, 1980; Salaburu, 1984; Pagola, 1992; Ibarra, 1995) eta nahiago dudalako deskribapen orokorra egin gabe, gainontzeko euskalkiekiko berezitasunak erakuts ditzaketen gertaerak aipatu. Bokalismoak ez du Zugarramurdi eta Urdazubiko hizkeran bereizgarri askorik erakusten, eta ondoren ikusiko dugunez, alboko hizkeretan barra-barra agertzen diren zenbait bilakaera (asimilazioak, disimilazioak.. .) hizkera honek ez baliatzeak lagunduko digu bere kokapena garbiago ikusten. Hau da, uste dut bokalismoak erakusten ez dituen ezaugarriak erakusten dituenak bezain baliotsuak izango direla eskuartean daukagun hizkera ingurukoekin erkatzeko orduan. Argitasuna lortzeko asmoz, bokalei eskainitako atal honetan ez ditut hiatoak eta diptongoak aztertuko, bi gai hauek ondorengo bi ataletan jorratuko baititut. Hartutako erabaki hau egokia izango delakoan, has gaitezen Zugarramurdi eta Urdazubiko hizkeran bokalismoaren inguruan topa ditzakegun ezaugarri nabarmenenak aztertzen. 3.1. Zugarramurdi eta Urdazubiko bokalak Hizkera honetan bost bokal dauzkagu, irekiera edo itxiera kokagunearen arabera aldatu dezaketenak; hots, gauza ezaguna da bokalek beren tasun zenbait aldatzen dituztela silaba askean edo silaba trabatuan agertuz gero, edo ondorengo fonemaren nolakotasunaren arabera (dardarkaria, ezpainkaria, horzkaria.. .) . Agertzen diren bost bokalak a, e, i , o, eta u dira. Salaburuk aipatzen zuen Zugarramurdin eta Urdazubin bokal sudurkariak entzun zitezkeela:

“Alde batera uzten badugu sudurkarien ondoko bokalak sudurkaritu egiten direla hizkuntzetan, (propietate unibertsala) , ez dugu horrelako bokal ik aurkituko Baztango mintzoan. Bai alabaina, Zugarramurdi eta Urdazubiraino hurbiltzen bagara.” (1984; I , 321).

Gure datuen arabera, berriz, esan dezakegu Zugarramurdin eta Urdazubin, entzun daitezkeen bokal sudurkari bakarrak, sudurkarien ondokoak direla, Salabururen hitzetan, “propietate unibertsala” den

36

sudurkaritze motakoak: Ainõa “Ainhoa”, arnõa “ardoa”, eraũntsia “euri zaparrada”, erbiũnidea “erbinudea”, mãinã “mahaia”, mãinuntzia “mainati”, mũntra “erlojua”.. . Dena den, nik esango nuke sudurkaritze hau orokorra baino zertxobait markatuagoa dela, eta frantsetik hartutako mailegu askotan sudurkaritzea mantentzen denez, ohikoagoa ere badela (ikusi Hyman, 1981: 158 eta 171). 3.2. Bokal luzeak Bokal geminatuak edo luzeak tinbre bereko bi bokal jarraian agertzean sortzen dira, bilakabide zenbaiten ondorioz. Gainera, esan behar da bokal geminatuak lagunarteko hizkeran sarriago agertzen direla, nahiz eta balio morfologikoa ere izan dezaketen Euskal Herriko hizkera batzuetan (adb. -a + a determinatzailea > -aa). Zugarramurdin eta Urdazubin ere bokal geminatuak entzun daitezke, ondoko bideetatik sortuak: a) Kontsonante ahostun bat desagertzearen ondorioz Aar “adar”, aatxe “aratxe”, baatxa “bagatxa”, baatxuria “baratxuria”, baatzea “baratzea”, eekia “edekia, irekia”, eerra “ederra”, gaa “gara”, goorra “gogorra”, laatza “laratza”, paatu “pagatu”, soorra “sogorra, gorra”, zaa “zara”. Ikus dezakegunez, normalean desagertzen diren kontsonanteak r, d eta g dira (bokal arteko b galtzea ez da hain ohikoa). Aldaera hauek kontsonantearekin ere ager daitezke, lehen esan bezala bokal geminatuak lagunarteko hizkerarekin (erlajazioa, arintasuna.. .) areagotzen direlako, eta kontsonanteak desagertzea ere estilo horretan gertatu ohi delako. Dardarkaria adlatibo morfeman ere (hitzoina -a batez amaitzen bada) galtzen da Zugarramurdin nahiz Urdazubin, bokal geminatuak sortuz: Argentinaat , bestetaa , bordaa, elizaa, Frantziaa. Badago adibide bat, aar “har”, bokal arteko sudurkaria desagertzearen bidez azal daitekeena (OEH): *(h)anar > aar. Erronkariko ãr aldaera, azalpen honen aldeko froga da.

Amaitu baino lehen, aipatu nahi nuke bokal luze hauek ez direla beti egonkorrak eta hauen ordez, zenbaitetan, bokal arruntak ere aurkituko ditugula. Dena den, esan behar da luze / arrunta oposizioa hitz batzuetan sendo gorde dela eta esanahia bereizteko balio duela: aaria “ahari” / aria “hari”, aarra “harra” / arra “arra” . b) Hasperena desagertzearen ondorioz Zugarramurdiko eta Urdazubiko hizkeran hasperena galduta dago (oso salbuespen urriekin), eta hitz barnean zenbaitetan aztarnak utzi ditu, kontsonante berriak sortuz: agula “ahula”, aratea “ahatea”, egun “ehun”,

37

o[x]ea “ohea”.. . Beste zenbaitetan, ordea, ez dago aztarnarik eta bokal geminatuak sortzen dira: leen , zaarra, zuur, leertu, aal, xaatu “xahutu”, miísea (eta miséa , “izara”), naasia , aantzi, aalketu, laar, maatsa . Azkenengo adibide hau bokal soilaz ere ager daiteke azentua lehenengo silaban ezartzen denean: mátsa . Adibide hauek ikusita, esan dezakegu hitz barruko hasperena desagertzeak bi emaitza izan dituela: alde batetik, tinbre bereko bokalen artean baldin bazegoen bokal geminatuak sortu dira; bestetik, bokal desberdinen artean kontsonante bat (belarea gehienetan) utzi du aztarna. c) Genitibo plurala eranstearen ondorioz Genitibo pluralaren morfema eranstean, zenbaitetan bokal geminatuak sortzen dira, erroa -e duten hitzetan eta -a berezkoa dutenetan: kotxeen, teileen, neskeen , aurrideen, semeen, alanbreeikin, ilobeena . Kontrako adibideak edo salbuespenak (bokal soila) ere topatuko ditugu, erraz gainera. 3.3. o > u sudurkari hortzobikariaren aurrean Sudurkari aurrean, o > u gertatzen da Zugarramurdin eta Urdazubin. Erakusleekin ia beti agertzen da (unen, unetako, untara, unek, unat), baina hitz arruntekin salbuespen gehiago topa ditzakegu: unkairua “ongarria” , ungi, ungarria, untzia, arrunt, mainuntzia, untza “hontza”, baina onkairua, ongarria, ondarreko “azkenengo”, ondatu , kontatu, ondasun, gizon, pertsona , ezkondu, borondatea.. . Muntra “fr. montre” eta buzuna “fr. bouchon” frantsesetiko maileguetan ere betetzen da o > u bilakaera. Aipatutako bilakaera Ipar Euskal Herrian gertatzen da, Zuberoan indartsuen, eta erakusleekin Baztanen, Bertizaranan zein Bortzirietan ere betetzen da (Zuazo, 1998: 211). Gogora dezagun Zuazok Zugarramurdi eta Urdazubi, hizkuntzaz, Iparraldekotzat jotzen dituela. Literatura klasikoan zein bertako idazkietan ez da askotan agertzen, baina Axularrengan jadanik adibide batzuk topa ditzakegu, erakusleetan batez ere: hunengatik (100), hunetarik (103), hunelatan (127), untzi (179), hunein (767). Bokal ixte hau sudurkari hortzobikariaren aurrean baino ez da gertatzen, zalantzak sor litzakeen kurritu aditzak frantsesez [u] duelako (< courir) eta, antza denez, mailegua, gazteleratik gabe, frantsesetik hartu dutelako (Saran ere aldaera bera jaso dut).

38

3.4. “e > i / ___ u” bilakaera

Zugarramurdin eta Urdazubin, u bokalaren eraginez, e bokala itxi egiten da eta i ematen du ondorengo kasuetan: iduzkia “eguzkia” aldaeran , eta *edun-en iraganeko 1. eta 2. pertsona pluraleko adizkietan (ginuen “genuen” , zinuen “zenuen”, zinuten “zenuten”, zinuke “zenuke”, ginuke “genuke”). Iduzki (eta iguzki, iruzki) aldaerari dagokionez, esan behar da eremu dialektal zehatza dagoela: e- dun formak (eguzki, eduzki) mendebalean eta erdialdean agertzen dira, eta i-dunak (iguzki, iduzki , iruzki), berriz, Ipar Euskal Herrian eta nafarreraz. Ultzaman, Ibarrak (1995: 86) gertakari honen adibide gehiago jaso zituen: iunéro “egunero” eta iúresko “egurrezko”. Zugarramurdin eta Urdazubin aldaera horiek ezezagunak dira. 3.5. Aferesia Azentuari lotuta omen daude aferesia eta hurrengo sailean ikusiko dugun sinkopa, izan ere, badirudi bai aferesian bai sinkopan ezabatzen den bokala atonoa dela. Aferesian, lehenengo bokala desagertzen da, bigarren bokala azentuduna denean; Zugarramurdiko eta Urdazubiko hizkeran aferesia ez da oso ohikoa, baina hala ere adibide zenbait jaso ditut: tórri “etorri”, kártzen , “ekartzen”, karraztu “ekarrarazi”, zaútu “ezagutu”, man “eman”, mázteki “emazteki”, gúrra “egurra”, gin “egin”. Gehien agertzen dena tórri da, beste guztietan sarri jaso ditudalako aferesi gabeko adibideak. Beste salbuespen batzuk honakoak dira: emen, etzan , ezarri, etxekoandrea, edatu , egarria, edeki, ebatsi, etxilarra “ilarra” , eperra, edan, etsaia, ezin, ezurra.. .

Ohartu aferesia adibide hauetan guztietan e bokalarekin gertatzen dela. I bokalarekin bi hitzetan, eta oso gutxitan, baino ez da agertzen: kasi, kusi. Gainera, kontuan hartu behar da ikusi partizipioaren aldaera zaharra ekusi dela, eta beraz, aferesia i bokalarekin gabe, e bokalarekin gertatu ahal izan dela. Kito aldaeran ere, aferesia egon liteke: ijitoa > kitoa. Izetak (1996) proposamen bera egiten du. Hauetaz gain, ez dut bestelako adibiderik topatu: i turria, itsusia, itsua, ibili , i tsasoa, ikaragarria, izigarria, isatsa, ikatza, igorri. . .

Jaso ditudan adibide guztietan, kontuan hartu dut aurreko hitza

kontsonantez amaitzea, eta, beraz, esan dezakegu aferesi hauek gardenak direla:

“ez tut zautzen nik alde ura” “auzokoak man du emen bi aldiz erremedioa kukuxuendako”

39

“Bilbotik torriko dire kantatzera” “atsaldean maztekiak gaten tziren belarra edatzera”

Aferesiak nafarreran dauka indar handien, baina ez da hizkera honetara mugatzen:

“Aldeak alde, Errenteria-Irun bitartean, Basaburuan (Arano eta Leitza barne), Imotzen, Luzaiden, Urdazubin eta Zugarramurdin ere bada aferesia. Sakanari dagokionez, Ergoiena-Lakuntza lerrotik eskuinetara gertatzen da. Mugaz haraindiko hizkeretan, aldaera jakin batzuetan [ . . . ] eta, batez ere, mugatik gertuko hizkeretan (hala nola, Baigorrin eta Garazin) nabari da.” (Zuazo 1998: 215).

Zugarramurdi eta Urdazubirekin lotura berezia izan duen

Amaiurren aferesia ez da arrunta. Baztango Lekaroz, Arizkun eta Erratzunen, berriz, ezaguna da. Euskal Herriko Hizkuntza Atlaseko adibideak honen froga dira.

Saran aferesia ez da batere ohikoa, eta nik adibide bakarra, eta

noizean behin baizik ez dut jaso: zautu “ezagutu”.

Bilakabide hau Urdazubiko abadeak idatzitako testuan (Ondarra, 1993) askotan aurkitu dut: carcen, cusi, man (599); zagunac, cusazue, torriko, zazue (600). Azterturiko gainontzeko testu idatzietan ez da agertzen, segur aski, besteak beste, lagunarteko mintzairarekin lotutako bilakabidea delako, salbuespen birekin: Satrustegi, 1986: 312-313-314 (zautu askotan agertzen da, matera). Azkenik, ere partikularekin agertzen den aferesia aipatu behar dut. Honetan, ere enklitikoak hasierako e bokala galtzen du. Gertakari hau 3.8. azpiatalean, kanpo sandhiei eskainitakoan, ikusiko dugu, bi lexemen artean gertatzen den heinean, egokiagoa deritzodalako kanpo sandhiekin batera aztertzeari. 3.6. Sinkopa Azentuari lotutako bigarren bilakabidea aztertuko dugu azpiatal honetan: sinkopa. Sinkopan, hitz barruko bokal atonoa ezabatzen da, bi silabatan ahoskatzen zena bakar batean eginez eta kontsonante talde berriak sortuz. Hau da, VCVCV katea VCCV bilakatzen da (cf. Hyman, 1981: 196-197). Zugarramurdin eta Urdazubin gertaera hau ez da oso ohikoa, baina hala ere, adibide batzuk jaso ditugu: abre “abere”, atra “atera”, batre “batere” / “bat ere”, enbraza “enbaraza”, pastu “pasatu”, barna “barrena”, erten “erraten”, artzen “aritzen”. Kasu guztietan sinkoparik gabeko adibideak entzun daitezke, salbuespen batekin, barna, segur aski lexikalizatuta dagoena. Ikus dezakegunez, sinkoparen ondorioz, kontsonante talde berriak sortu dira: herskaria + dardarkaria (abre , atra,

40

batre, enbraza), txistukaria + herskaria (pastu), dardarkaria + sudurkaria (barne) eta dardarkaria + herskaria (erten eta artzen). Hizkera honetan sinkopa urria dela erakusteko, ikus ditzagun salbuespen batzuk: aberatsa, zerrikumea (cf. Ibarrak txerkumia, 1995: 133), arrapatu, -garrena atzizkia, oberena, zaarrena, puxatu “bultzatu”, laxatu, urtarrila, bederatzi, l iburu (Ibarrak l ibru, op.cit.), pezeta, bazterrekoa, etorriko (geroaldian, oro har, ez da sinkoparik gertatzen). . . Aditzari eskainitako atalean ikusiko dugunez, sinkopa zenbait adizkitan ere gertatzen da: duzte “dituzte”, zuzten “zituzten”, daitzela “daitezela”, diztek “ditiztek”, ziztek “zitiztean”, gintuen “genituen” , zintuen “zenituen”. Sinkoparen ondorioz sinkretismoak sortzen dira, adizki berak adiera bat baino gehiago duelako; hau da, gintuen adizkiak, adibidez, batetik “hark-gu iraganaldian” adierazten du, eta bestetik, sinkoparen ondorioz, “guk-haiek iraganaldian” (< genituen). Aferesiarekin gertatzen den bezala, ez da sinkopa askotan aurkituko aztertu ditudan lan idatzietan. Axularrek abre idatzi zuen eta Satrustegik (1987b: 299) caustuko “kausituko” jaso zuen. Adibide bera agertzen da Ondarrak (1993) argitaratutako testuan: causten “kausitzen” (601); erten “erraten” (600) aldaera ere behin baino gehiagotan azaltzen da testu honetan. Berriro ere, sinkopa hizkera mintzatuarekin lotuta dagoen gertakaria denez, pentsa dezakegu testu idatzietan ez dela ohikoa izango. Gainera, kontuan hartu behar dugu aztertu ditugun testuek, bai klasikoek bai bertakoek, hizkera jasoa darabiltela eta maila honetan sinkopa (edo aferesia) agertzea zailagoa dela. Sinkopa euskara nafarraren1 bereizgarria da, baina ahul bada ere, Oiartzun-Irun bitartean, Imotzen, Basaburu Handian eta Basaburu Ttikiko hizkera batzuetan ere aurki daiteke. Sakanari dagokionez, Uharte Arakildik sortaldera (izan) da arrunta. Ekialdean, Zaraitzun eta Erronkarin sinkopa indartsua (izan) da, eta lapurteraz zein behe-nafarreraz ere badira aztarnak (Zuazo, 1998: 216). Nik Saran bertsua “beretsua” aldaera jaso dut. 3.7. “a > e / i , u (C) __” asimilaziorik eza Zugarramurdin eta Urdazubin ez da “a > e/ i , u (C) __” asimilazioa gertatzen. Hona hemen esaten dudana frogatzen duten adibide batzuk: egia, burua, anaia, begia, amorrua, aundia, lekua, kukuxua, zerria, beia, eskua.. . Ikus dezakegunez, ingurune egokienean ere (- i , -u + mugatzailea), ez da Zugarramurdin eta Urdazubin asimilaziorik gertatzen; adibide bakar bat ere ez dut entzun. Nafarroako aldameneko hizkeretan, ordea, asimilazioa oso indartsua da eta Zugarramurdiko zein Urdazubiko hiztunek gertakari hau aipatzen dute beren hizkera eta Baztango hizkeraren arteko desberdintasunak deskribatzeko eskatu 1 Gogoratu , Zuazoren ustez, euskara nafarra Bor tzir iak, Malerreka eta , batez ere , Baztan, Ul tzama, Atetz lerroan abiatu e ta Aezkoa bi tar tean hedatzen den hizkera dela (1998: 215) .

41

diedanean. Ipar Euskal Herrian ez dago gertakari hau (Pagola, 1984; Zuazo, 1998: 213). Literatura klasikoari begiratuz gero, ikusiko dugu Axular, Elizanburu, Duvoisin edo Etxeberri Sarakoa bezalako idazleek ez dutela erabiltzen. Bertako testuek ere ez dute adibiderik ematen. Beraz, esan genezake asimilazio hau ez dela Zugarramurdin eta Urdazubin sekula izan, testu zaharrek lekukotasunik ematen ez dutelako eta honetan gure hizkerak Sara eta mugaz bestaldeko hizkerekin bat egiten duela. Aipatutako asimilazioa, hots, “a > e/ i , u (C) ___” asimilazioa ez agertzeak ez du esan nahi Zugarramurdin eta Urdazubin bokal asimilaziorik sekula gertatzen ez denik. Adibidez, izan aditzaren pluraleko hirugarren pertsona di(r)e da, salbuespenik gabe. 3.8. Kanpo sandhiak Idaztean ez bezala, hitz egitean ez dira beti lexemak argi bereizten, batez ere hizketa arinean, eta hitzak etenik gabeko katean lotzen dira. Horrela, hitz amaierako bokal bat eta hasierako beste bat batzen direnean, laburdurak eta bilkurak sortzen dira. Honek, zer esanik ez, ez du esan nahi bi bokal dauden guztietan elkartzea gertatzen denik. Ikus ditzagun zein emaitza gauzatzen diren Zugarramurdiko eta Urdazubiko hizkeran lexema desberdinetako bokal bi elkartzen direnean:

a) Tinbre bereko bokalak

denborartan = denbora artan botaat = bota arat amalabek = ama-alabek feriautan = feria au(e)tan kaskortan = kasko ortan berangoa = bera angoa (izanik) epokau = epoka au irurten = iru urten

jateunean = jate egunean oraina = orai (e)ina Beraz, kanpo sandhietan tinbre bereko bokal bi elkartzen direnean,

bakarra ahoskatzen da. b) Tinbre desberdineko bokalak

gran[x]oitan = gran[x]a oi(e)tan denboretan = denbora etan, “denbora haietan” bador = bada or neskori = neska ori bestoitan = besta oi(e)tan zonetan = zona etan, “zona haietan” karrikortan = karrika ortan barnekarat = barneko arat neskura = neska ura

42

Tinbre desberdineko bi bokal elkartzen direnean, bigarrena baino ez da ahoskatzen, lehenengoa ezabatuz. Baina erregela hau ez da beti betetzen, izan ere, bigarrena ere ezaba daiteke, eta lehenengoa bakarrik ahoskatu:

onginak = ongi (e)inak ungidekiak = ungi edekiak

Dena den, bi adibide hauek baino ez ditut jaso eta, beraz, ezin dut

proposamen zehatzik egin. Lehenengo adibidea, gainera, baliogabekoa izan daiteke, ikusi dugulako egin aditzarekin askotan aferesia (egin > in) agertzen dela eta, beraz, gerta daitekeelako elkartzen diren bokalak berdinak izatea.

Salaburuk “bigarrena ahoskatu” erregela lehenengo bokala a eta

bigarrena e / o direnean baino ez dela betetzen esaten du (1984: 141). Zugarramurdin eta Urdazubin jasotako datuek, oro har, erregela bera frogatzen dute, nahiz eta neskura (“neska ura”) edo barnekarat (“barneko arat”) bezalakoak noizean behin entzun ditudan. Izan ere, sandhia, oro har, lehenengo hitza -a bokalez amaitzen denean baino ez da gertatzen: emazteki ura (*emaztekura), bide oi (*bidoi), kanposantu ortan (*kanposantortan), mendi oik (*mendoik).. .

c) “Ere” partikula Ere partikula Zugarramurdin eta Urdazubin beti elkartzen da

aurreko hitzarekin: urare = ura ere gerore = gero ere izenare = izena ere oinore = o(ra)ino ere orire = ori ere zurire = zuri ere berandure = berandu ere agurture = agurtu ere Ikus dezakegunez, elkartze hauetan ere partikulak hasierako e-

galtzen du, eta aurreko hitzaren amaierako bokala baino ez da ahoskatzen –b) kasuan bezalaxe–. Baina e- aurreko hitza kontsonantez amaitzen denean ere desagertu egin daiteke :

i tzakre = i tzak ere ganbaranre = ganbaran ere emengoakre = emengoak ere erritikre = erritik ere oraire = orain ere oinezre = oinez ere Ohar bezala, aipatu nahi dut adibide hauetan, nahiz eta hitz

barruan izan, /r/ bakuna ahoskatu behar dela eta, beraz, /e-rri-ti-kre/ gabe, /e-rri-tik-re/ irakurri behar dela. Honen arabera, silaben egitura ez da aldatuko.

Honek guztiak ere partikularen enklitikotasuna frogatzen du.

43

3.9. Aldaerak Zuazok (1998) erabiltzen duen metodoari jarraituz, aldaeren

multzoan erregularrak eta emankorrak ez diren adibideak sartuko ditut. Hau da, jarraian erakutsiko ditudan aldaerak aipatzen diren hitzetan baino ez dira gertatzen, ez dira erregela emankorrak:

Etxi (orok. “itxi”) eta edeki (orok. “ireki”) aditzetan e- zaharra (?)

mantentzea; izigarri (orok. “izugarri”) aldarea; nigarra (orok. “negarra”) aldaera (baina beldurra , mendebalean eta erdialdean bildurra); edoiak (orok. “hodeiak”) metatesia; ziloa (orok. “zuloa”) aldaera eta ekea (orok. “kea”) aldaera. Iztaria (orok. “ehiztaria”) eta l ibro (orok. “libre”) aldaerak. Bazter / baztar, izerdi / izardi eta izter / iztar bikoteak (baina eguerriak, muskerra, piperra, eguerdia). Uspela (orok. “ospela”), zupina (orok. “zotina”) eta murruskatu (orok. “marruskatu”) aldaerak. Ateka (orok. “ataka”) eta azkenarroa (orok. “azkonarra”) aldaerak.

Pullita “polita” aldaeran adierazkortasunak eragina izan dezake

o > u bilakaeran. Eraman / ereman eta estakatu / estekatu “lotu” bikoteetan a eta e bokalen arteko txandaketa agertzen da.

4. HIATOAK 4.0. Sarrera Atal honetan Zugarramurdi eta Urdazubiko hiatoetan gertatzen diren bilakaerak erakutsiko ditut. Bokal luzeak, nahiz eta silaba bitan ahoskatu, beste sail batean aztertu ditugu, hiatoak hizkera guztietan agertzen direlako eta bokal luzeak, berriz − ingurune jakin batzuetan, behintzat− hizkera guztietan ahoskatzen ez direlako. Gainera, bokal luzeak batetik, eta hiatoak bestetik, sortzeko bideak berdinak ez izateak ere atal desberdinetan aztertzera bultzatu nau. 4.1. Hiatoetako epentesiak: / u ___ + V/ arteko [b] Mota honetako epentesia Gipuzkoako iparraldeko zenbait hizkeratan eta, batez ere, Sakanan aurkitzen dugu; Lapurdiko itsasaldeko hizkera batzuetan ere (Donibane-Lohizune, Getaria, Bidarte) ba omen dira zenbait aztarna (Irizar, 1997: 263; Zuazo, 1998: 201). Zugarramurdiko eta Urdazubiko euskaran gaur egun ez dugu epentesi hau jaso, eta Saran ere, dauzkadan datuen arabera, ez da ezaguna.

Literatura klasikoan jasotako lekukotasunak aipatuz, ikus dezakegu

idazle hauek ere ez dutela [b] epentesia erabiltzen.

44

Bertako testuei begiratuz gero, berriz, adibide asko topatu ditugu: errealqui ocupatubac (Ondarra, 1982: 398); orduban (Ondarra, 1982: 400); sartubac (Ondarra, 1982: 400); bere burubaren (Satrustegi, 1987b: 293); errañen (sic) dubena (Satrustegi, 1987b: 293); desgraciatuba (Satrustegi, 1987: 88); batzubeq (Satrustegi, 1986: 303).

Hitzaurrean aipatu dut testu idatziekin kontuz jokatu behar dela,

eta Zugarramurdiko eta Urdazubiko testu hauek aztertzean are eta arreta handiagoa izan behar dugula idazleak bertakoak ez direlako. Gure susmoek oinarria dutela frogatzeko, esan behar dut, aipatutako testuek ez dutela, ezaugarri honi dagokionez behintzat, XIX. mendeko Zugarramurdi eta Urdazubiko hizkera islatzen. Riezu & Zudairek (1972) argitaratu zuten Urdazubiko testuan, ez da adibide bakar bat ere agertzen: galduen , Saindua, separatuac (372); adituarena, madaricatua, condenatuac (373). Azpimarragarria da testu honen idazleak idatzi omen zituela Ondarrak (1982) argitaratuko testuak ere. Urdazubin jasotako hirugarren testuan ere (Ondarra, 1993) ez da adibiderik agertzen: presumituac, laudatua (592); concebitua (595). Zugarramurdiko testuetan beste froga bat topatu dut. Testu hauen idazlea bertako apaiza den arren, bada bere laguntzaileak idatzitako pasarte bat (Satrustegi, 1986: 311-314). Zati honetan ez da [b] epentesirik azaltzen: obligatua (311); cargua, Saindua, orduan , atcendua (312). Hirugarren froga Bonapartek (Pagola et alii , 1994) eskaintzen digu: Zugarramurdiko hizkeraz egindako itzulpenetan ez da epentesi mota hau agertzen, eta gauza jakina da Bonapartek zein arreta handiz begiratzen zituen hiatoetako bilakaerak.

Beraz, nahiz eta, oro har, Satrustegiren eta Ondarraren (1982)

testuek Zugarramurdiko eta Urdazubiko hizkera erakusten duten, ezaugarri honi dagokionez (eta ondoren ikusiko dugun bokal disimilazioari dagokionez ere), ez dute Zugarramurdiko eta Urdazubiko hizkera islatzen.

Laburbilduz, beraz, Zugarramurdiko eta Urdazubiko euskaran ez da

hiatoetako [b] epentesia gauzatzen. Lapurdiko kostaldean, Bortzirietan eta Sunbillan, besteak beste

(Zuazo, 1998: 201), betetzen den hiatoetako / i ___+ V / arteko [j] epentesia ere ez da Zugarramurdin eta Urdazubin erabiltzen. Bertako testu zaharrek, berriro ere, epentesi honen adibideak eskaintzen dizkigute: biciyan , biyotcetan (Ondarra, 1982: 399); mandatariyac , etsayec (Satrustegi, 1987b: 293); zatiya (Satrustegi, 1986: 304). Kasu honetan, ostera, adineko jendeari, oso noizean behin, ogiya , feriya eta ikusiya aldaerak entzun dizkiogu. Epentesi hau, esan bezala, Bortzirietan eta Lapurdiko kostatarrean ohikoa da, eta beharbada, honek azal lezake Zugarramurdin eta Urdazubin aztarna apur hauek agertzea. Elizondon ez dut epentesirik jaso, eta Salaburuk (1984), N’Diayek (1970) eta Izetak (1999) ere, epentesirik gabeko datuak ematen dituzte. Gauza bera erakusten dute EAELko testuek (Aniz, Lekaroz, Arizkun). EHHAko grabazioek, berriz, epentesi mota honen adibide batzuk biltzen dituzte:

45

xinurri[j]e (T.O.: Erratzu, 01180), uli[j]e (T.O.: Erratzu, 01270), zorri[j]e (T.O.: Erratzu, 05010), arruli[j]e (T.O.: Erratzu, 0420)2.

Bestalde, gehitu nahi dut Lapurdiko ekialdeko hizkera batzuetan,

Nafarroa Beherean eta Zuberoan ezaguna den u > i __ V (buria “burua” , eskia “eskua”) bilakaera ez dela Zugarramurdin eta Urdazubin gertatzen, eta Sara ere isoglosa honetatik kanpo dagoela. 4.2. Disimilaziorik eza Bokalei eskainitako atalean aurkeztu dudan “a > e / i , u (C) ___” asimilaziorik ezak (3.7. azpiatala) Zugarramurdi-Urdazubi eta Ipar Euskal Herria lotzen zituela aipatu dut. Baztanen, berriz, asimilazio hori oso indartsua dela erakutsi dut. Orain aztertuko dudan disimilazioak (-o edo -e bokalez amaitutako hitz bati determinatzailea eranstean sortzen dena), ordea, Sarako hizkeratik desberdintzen du gure hizkera, izan ere bokal disimilazioa hautazkoa dirudi Saran (Ariztia, 1934; Pagola, 1984; Hualde, 1997; Hualde & Gaminde, 1997; Euskaltzaindia, 1999) eta Zugarramurdin eta Urdazubin, aldiz, batere ohikoa ez delako. Hala ere, adibide gutxi batzuk entzun ditugu: o[x]ia “ohea”, etxia “etxea”, bikia “bikea”, konparazioak egiteko morfema (-agoa): komodoaua “komodoagoa”, go(g)orraua , karameluak mailegua (mugagabean karamelo). Saran ere, disimilazio hau ez da sistematikoa, eta nik neuk adibide batzuk entzun ditudan arren (etortziarekin, astiartian, pasatzia, guria, astelenian , barnian), EAELn disimilaziorik gabeko aldaerak jaso dira (hertzeak, esnea, semea , astea; lepoa, ukondoa, otsoa, usoa). EHHAko grabazioek disimilazio batzuk biltzen dituzte: saria (L.E.: Sara, 01050), usua (L.E.: Sara, 05180).

Idazle klasikoengana jotzen badugu, oso gutxitan topatuko ditugu mota honetako disimilazioak. Axularrek ez ditu erabiltzen. Argaiñaratzek eta Harizmendik ere ez, eta gauza bera esan dezakegu Gasteluzar (Ziburukoa), Joanes Etxeberri zein Elizanburu (Sarakoak) eta Duvoisin (Ainhoakoa) idazleez. Urruñakoa den Goietxek, ordea, erruz erabiltzen du disimilazioa.

Aurreko azpiatalean esan dut oso zaila eta arriskutsua dela testu idatzietatik ondorioak ateratzea, ezin dezakegulako frogatu idazleek aztertu nahi dugun hizkera benetan islatzen duten beren idazkietan. Baina kontua da Ondarrak zein Satrustegik bildutako testuek (Urdazubi eta Zugarramurdikoek, XIX. mendekoek) disimilazioaren adibide asko eskaintzen dizkigutela, gaur egun gure bi herrietan ezaugarri hau batere ohikoa ez den arren: estacionia eguitiaz, confesatciaz , aldaria , baquiaz , onduan (Ondarra 1982: 398); etorri guinenian (1982: 399). Ondarrak jasotako testu honetan disimilazioa oso ugaria –baina ez sistematikoa–

2 EHHAko soinuzko mater iala (Euskal tzaindia , 1999, argi taratugabea) , hemendik aurrera , horrela aipatuko dugu: h iztunaren in iz ialak, ondoren herr ia , e ta azkenik, galdera zenbakia . Bibl iograf ian ager tzen denez (Euskal tzaindiko gainontzeko argi ta lpenekin batera) , lanabes hauek Azkue Bibl io tekan daude.

46

da. Satrustegik bildutako testuetan ere maiz agertzen da disimilazioa: eriotziac (1987b: 293); semia (1987b: 308); artarañocuan (1986: 310); Yaungoicuaren icustera (1986: 310). Satrustegik eta Ondarrak (1982) argitaratutako testuek, ezaugarri honi dagokionez, Zugarramurdi eta Urdazubiko XIX. mendeko hizkera ez dutela zuzen islatzen uste dut. Bestela, proposatu beharko genuke mende berean, XX.ean alegia, disimilazioa Saran sartu eta indartu egin dela (Harizmendik, Etxeberrik eta Elizanburuk ez zutelako idazten) eta Zugarramurdi-Urdazubin, ordea, desagertuz joan dela. XIX eta XX. mendeetan hiru herri hauek izan duten lotura estua dela eta, azalpenak zaila dirudi. Gainera, Riezu & Zudairek (1972) argitaratutako testuan ez da bokal disimilaziorik agertzen: urtean, barnean (372); ereduracoa, iatecoa (373). Ondarrak ere (1993) disimilaziorik gabeko hiatoak erakusten ditu: andiagoa, maitea (581); otsoen, loreac (593). Zugarramurdiko apaiz laguntzaileak idatzitakoan ere ez dut aurkitu: goicean, Jaungoicoaren, leguearen (Satrustegi, 1986: 311); bertceac (312); gazteac (312); ondoan (313). Gauza bera erakusten dute Bonaparteren itzulpenek eta inkestek. Printzeak, hiatoak aztertzean, honako aldaera hauek ematen ditu (Bonaparte, 1868) (^ zeinuak diptongoa adierazten du): Zugarramurdi, Urdazubi, Alkerdi: á, eá, ía, oá, úa. Sara: á, îa, ía, ûa, úa.

Mota honetako disimilazioa, beraz, Sarako eta Urdazubi-Zugarramurdiko hizkeren artean dauden desberdintasunetatik bat izan daiteke, erabilera maiztasunari dagokionez behintzat. Pagolak (1992) ere desberdintasun honen berri eman zigun. Baztanen, Salabururen arabera (1984: 169), elkarrizketa arinean disimilazioa erabat nagusi da, eta Arizkunen, etxia edo ollua bezalako formak “maiteago dira”. Hualdek eta Gamindek ere, Baztanen disimilazioa hizkera mailaren arabera aukeran dela aipatzen dute:

“In careful speech, nonsylabic mid vowels may not r ise: sémîa ~

sémêa, ótsûa ~ ótsôa .” (1997: 236). Amaiurren, N´Diaye (1970) hizkuntzalariaren arabera, ez da bokal

disimilaziorik gertatzen, baina Gamindek eskaintzen dizkigun datuetan arrunta da (1998: 46). Baita Erratzun ere: asteartia (EHHA , T.O.: Erratzu, 10030), bidia (EHHA , T.O., 17010).. . Beraz, esan behar dugu disimilazio hau Saran aukeran dagoela, Baztanen zenbait hizkeratan hautazkoa dela eta Zugarramurdin zein Urdazubin batere ohikoa ez dela. Zer esanik ez, disimilazioa gehiagotan agertuko da lagunarteko hizkeran eta arin berba egitean.

Ezaugarri hau, ikusi dugunaren arabera, nahiko berria izan daiteke

Saran. Bonaparteren inkestek, XIX. mendekoek, dagoeneko jaso zuten. Elizanburuk ez erabiltzea, beharbada, hizkuntza mailak azal lezake, izan ere, disimilazioa ahozkotasunarekin lotutako ezaugarria da. Bonaparteren

47

laguntzaileek, arestian erakutsi dudan bezala, Zugarramurdin eta Urdazubin disimilaziorik gabeko datuak jaso zituzten.

Amaitzeko, aipatu nahi dut Zuazoren hitzetan (1998: 224), e >

i___+ -V disimilazioa o > u___+ -V disimilazioa baino eremu zabalagoan betetzen dela, eta ikusi dugunez, Saran entzundako e > i ___ + -V motako adibideak, o > u__+ -V motakoak baino ohikoagoak dira.

4.3. -Az amaitutako partizipioak Aurreko atalean erdiko bokalez amaitutako hitzei determinatzailea

eranstean sortzen den disimilazioa aztertu dugu. Atal honetan beste disimilazio mota bat aipatuko dugu, -a bokalez amaitutako partizipioei -a(k) determinatzailea eranstean sortzen dena, eta Zugarramurdin zein Urdazubin betetzen dena. Disimilazio honen berri Lafittek ematen digu:

“Les participes en a se décl inent comme buru à l ’ indéfini , ex: atheraz ,

en sortant. Mais, au singulier et au pluriel , le thème se diphtongue en ai et se décl ine sur gain . Ex: gure e t chet ik atheraiek ez dute holako se inaler ik [ . . . ] , nun botaiak di tuzte [ . . . ] .” (Lafitte, 1962: 256).

Disimilazio hau, esan bezala, Zugarramurdin eta Urdazubin ere

agertzen da, baina ez da emankorra, -a bokalez amaitutako partizipio berririk ez delako euskaraz sortzen. Nik bota eta atera baino ez ditut jaso, eta hauetan, aipatutako disimilazioa sistematikoki betetzen da; honen froga, ikusi ondorengo adibideak:

“ez, arriak botaiak , bueno botaiak, pittat patuak” “ateraia da aspaldi!” “igual linternaikin ateraiak” Adibide hauetan ikusi dugun bezala, partizipioa -a bokalez

amaitzen denean eta determinatzailea eransten zaionean, honako disimilazioa gertatzen dela ematen du:

partizipio -a + -a > *-ea > -ia Gertakari hau, Zugarramurdiko hizkera jasotze aldera, Satrustegik

argitaratutako testu batek ere erakusten du, Caminok (1997: 236) gogoratzen digun bezala: ceren gueyago gostayac dituen (Satrustegi, 1987: 94).

Adibide honetan agertzen den partizipioa ez da, gaur egun,

Zugarramurdin eta Urdazubin oso erabilia eta bere ordezkoa “kostata” da.

Ondarrak bildutako Urdazubiko testu batean beste adibide hau

topatu dut: Adanen odoletic ateraia (1993: 596).

48

Axularrek ez du adibiderik eskaintzen, berak gehienetan “partizipioa + -rik” erabiltzen du eta agertzeko aukera zail gertatzen da. Nik, beraz, eremuko literatura klasikoan, hiru adibide topatu ditut. Lehenengo biak Etxeberri Sarakoak (XVIII. mendekoa) idatzi zituen: eta berbak izenetarik atheraiak (1972: 46); halaber goraiak ere bere menekoei nahi duena onhets arazten deraue (57); hirugarrena Lafittek erabili zuen: begiak kasik beren ziloetarik ateraiak (Iturralde 1982 [1945]:70).

Mota honetako bokal disimilazioa (-a + a > ea), mendebalean,

Urolako zenbait herritan eta Goierrin, eta Nafarroako Burundan ohikoa da -az amaitutako hitzei -a(k) mugatzailea eransten zaienean (Zuazo, 1998: 197). Partizipioekin gertatzen den disimilazioari dagokionez, badakigu Lafittek Grammaire basque (navarro-labourdin littéraire) l iburuan aipatzen duela eta Caminok aezkeraz eta goi-nafarreraz ez dagoela erakusten duela:

“A-z bukatu aditzetan, determinatzai lea eranstean, hautsi egiten du

hiatusa behe-nafarrerak [ . . . ] . Aezkeraz eta goi-nafarreraz ez baita halako atzizkir ik eransten, holakorik ez da gertatzen.” (1997: 236).

Behe-nafarreraz ez ezik, lapurteraz eta baztaneraz ere arrunta da

partizipioetako disimilazio hau (Zuazo, 1988: 375). Hona hemen Baztangoizako Erratzun jasotako adibide bat: infernutik atreraie (EHHA , T.O.: Erratzu, 83120). Mitxelenaren arabera, Errenterian ere aurki dezakegu (1977: 115): altxia, botia . Adibide hauek eta orain arte aipatutakoak konparatuz gero, ikusiko dugu desberdintasun bat badagoela: Errenteriako adibideetan partizipioaren -a disimilatu egin da, besteetan, ordea, ez (botia / botaia). Datu hauek eta mendebaleko hizkeretan adibidez topatu ditzakegun alaba > alabia (eta ez alabaia) bezalako disimilazioak kontuan hartuz, proposa genezake, Mitxelenak berak iradokitzen duenez, botaia tankerako adibideetan, disimilazioa ez-baina, epentesia egon daitekeela. 5. DIPTONGOAK 5.0. Sarrera

Diptongoetan, denok dakigunez, gunea bokal irekienak, erdikoak, izan ohi dira ([a], [e], [o]), eta silabagileak ez direnak itxienak ([i] eta [u]). Dena den, azentuaren atalean ikusiko dugunez, Saran eta Zugarramurdi-Urdazubin bi erdiko bokal silaba berean ahoska daitezke, nolabaiteko diptongoa sortuz: sárêa, miísêa . Hauetan, gunea, nire ustez, bigarren bokala da irekiena, eta, beraz, goranzko diptongo baten aurrean gaude.

49

Atal honetan diptongoen (beheranzkoen nahiz goranzkoen) inguruan Zugarramurdiko eta Urdazubiko euskarak erakusten dituen ezaugarri nabarmenenak aipatuko ditut, goranzko diptongoekin hasiz.

5.1. Goranzko diptongoak Goranzko diptongoak ez dira euskaraz jatorrizkotzat hartzen, eta

ez dira hizkera guztietan gauzatzen. Mitxelenak goranzko diptongoen estatusa argi azaltzen du:

“Los «diptongos ascendentes», con j y w como primer elemento, son

secundarios en vascuence, al menos en su gran mayoría. Aparecen en préstamos romances, sobre todo del castel lano, y también como resultado de la acomodación de vocales en contacto. Su frecuencia no es la misma en los dist intos dialectos. En el nom. sing. de los temas en - i , por ejemplo, los dialectos más refractarios a la pronunciación monosilábica [ ja] parecen ser los occidentales (vizc. y guip.) y el suletino en el extremo oriental : esa pronunciación es por el contrario corriente en lab. y b.-nav, así como también en salacenco y roncalés.” (Mitxelena, 1977: 167).

Mitxelenak esaten duenaren arabera, bizkaieraz, gipuzkeraz eta

zubereraz goranzko diptongoak ez agertzeak indartuko luke diptongo hauen berritasunaren aldeko hipotesia.

Zugarramurdin eta Urdazubin goranzko diptongoak badaude, baina

ez erruz, eta, gehienetan, bi silabatan ahoskatzeko aukerarekin batera. Gehien agertzen dena, dudarik gabe, esk[w]ara da, nahiz eta zenbaitetan −eta gazte jendearen artean batez ere− euskara ere entzuten den. As[w]ina “asuna” aldaera ere jaso dut, ausina eta asoina aldaerekin batera beti. Hitz barruan ere, maileguetan beste adibide batzuk topa ditzakegu:

bank[w]etaa tat[w]a[x]e b[w]éltaka ponp[j]erek “suhiltzaileak” Aleman[j]an graz[j]a s[w]ertea az[j]endak p[j]eza g[w]anteak g[w]ard[j]a fr[w]itua per[j]odikoa

azkaz[j]a ig[w]al telebis[j]onea

Ikus dezakegunez, adibide hauetako batzuk nahiko ohikoak dira

(g[w]anteak , g[w]ardia , tat[w]a[x]e), mailegu berriekin goranzko diptongoak hizkera guztietan egiten direlako. Fr[w]itua aldaeran ere goranzko diptongoa oso egonkorra da.

50

“Erro amaiera gehi determinatzailea” egituran oso gutxitan entzun ditut: náus[j]a, ard[j]étan; baina burúa, argía, eskúa, idúzki-a , gorría, zerúa , saría, lengúsu-a.. . Ortz[j]a! “hostia!” interjekzioan ere goranzko diptongoa daukagu. Sarreran aipatu dugunez, [w] eta [j] agertu ez arren, nolabaiteko goranzko diptongotzat joko ditugu sárêa eta miísêa , bokal biak silaba berean ahoskatzen direlako eta bigarrena irekiagoa delako. Azkenik, Euskal Herri osoan nahiko orokorra den eg[w]erdia eta eg[w]erriak ere entzun daitezke hizkera honetan.

Salbuespenak ugariak dira, gehienetan goranzko diptongoa

ahoskatu beharrean hiatoa egiten delako, baita jatorriz diptongoa duten erdarazko mailegu batzuetan ere: Frantzí-an, tertúli-an, Austrí-a, (g)lóri-an, a[x]éntzi-a, anbúlantzi-an, Biblí-an (baita Bíblia ere), ferí-a “azoka” . Azentua markatu dut beronen eta diptongoa / hiatoa ebakitzearen artean dagoen lotura ikusteko.

Monoptongazioa gertatu da merendua maileguan, gaztelerako

goranzko diptongoa (< merienda) hautsiz (cf. Txillardegi, 1980: 57).

Hasieran aipatu dut goranzko diptongoak ez direla hizkera guztietan agertzen, eta Mitxelenak proposatutako isoglosa ekarri dut harira. Berak esaten du goranzko diptongoak lapurteraz, behe-nafarreraz, zaraitzueraz eta erronkarieraz ohikoak direla eta bizkaieraz, gipuzkeraz eta zubereraz, berriz, ez direla arruntak. Hogei urte beranduago, honako hau aipatzen du Zuazok goranzko diptongoen isoglosaz:

“Ipar EH gehienean eta Baztan-Ultzama lerrotik ekialdera ohikoak dira goranzko diptongoak. [ . . . ] . Isoglosa barruan daude Imotz, Sakana osoa (Burunda barne), Irun eta Hondarribia.” (Zuazo, 1998: 222).

Ipar Euskal Herriari dagokionez, Zuberoa eremu honetatik kanpo

geratzen da. Beraz, bi ikerlarien aipuak alderatuz, esan dezakegu eremuak oso antzekoak direla, nahiz eta terminologia (gipuzkera / erdialdekoa) desberdina izan.

Zehaztasun gehiago nahi izatekotan, Salaburuk (1984) eta Ibarrak (1995) Baztango eta Ultzamako goranzko diptongoei buruz diotena ikus daiteke. Dena dela, lerro hauetan nabarmendu nahi dut EHHAk Erratzun egindako grabazioetan goranzko diptongoak barra-barra agertzen direla: és[j]e “hesia” (T.O., 16060), pík[w]e “pikoa” (T.O., 20150), pát[j]a “patea” (T.O., 27480), ót[j]a “otea” (T.O., 32150).. .

Ohar bezala, aipatu nahi dut hitz hasierako [gwa]- taldea ez dela

Zugarramurdin eta Urdazubin batere arrunta, nahiz eta goatze “ohea” zenbaitetan entzun dudan. Hau da jaso dudan adibide bakarra. Zuazoren (1997b: 11) iritziz, [wa] taldearen aurreko g- kontsonantea, euskara nafarraren bereizgarria da. Hitz honetan, nahiz eta bi bokalak erdikoak izan, beste goranzko diptongo bat genuke (sárêa eta miísêa adibideetan bezala).

51

Saran, orai(n) aldaera erabat nagusi den arren, EHHAko grabazioetan goai ere agertzen da (L.E.: Sara, 11220).

Amaitzeko, esan behar da gazteleraz ere goranzko diptongoek

ahoskera desberdina izan dezaketela hizkeraren arabera (Gili , 1975: 118) eta beraz, diptongo hauen egonkortasun eza gazteleraz ere ezaguna dela.

5.2. Beheranzko diptongoak: eu Goranzko diptongoak aztertuta, beheranzko diptongoetan aurki

ditzakegun ezaugarri nabarmenenak aipatuko ditut.

Atal honetan ez ditugu beheranzko diptongo guztiak aztertuko, ai , ei eta oi diptongoetan ez dudalako gertakari azpimarragarririk aurkitu. Beharbada, aipa genezake ai diptongoa Zugarramurdin eta Urdazubin oso ohikoa dela genitibo singularrean -aren > -ain gertatzen delako. Baina gertakari hau izen morfologiari eskainitako atalean ikusiko dugu zehatzago.

Eu eta au diptongoei buruz, ostera, gertakari zenbait aurkeztuko

ditut. Lehenengoa, eu , segidan aztertuko dut, eta bigarrena, au , aldaeren multzoan, izan ere, hitz jakin batzuetan baino ez da betetzen ikusiko dugun gertakaria.

Zugarramurdi eta Urdazubiko hizkerak eu diptongoa saihesteko

joera dauka, bide batzuk baliatuz. Badirudi joera hau nahikoa orokorra izan dela euskararen historian:

“El diptongo eu parece haber sido desde antiguo muchísimo menos

frecuente que au , y también menos estable.” (Mitxelena, 1977: 98). Diptongo hau saihesteko bideak, Zugarramurdin eta Urdazubin,

ondorengoak dira: a) eu- > u- gertatzen da ulia (eta mandoulia) eta uria adibideetan.

Axularren zein Duvoisinen lanek ere erakusten dute gertakari hau, baita Barandiaranek Zugarramurdin bildutako testuek ere. Monoptongazio hau ohikoa da Ultzaman (Ibarra, 1995: 150) zein Baztanen (Salaburu, 1984), eta EAELren datuen arabera, behe-nafarreraz eta lapurteraz ere topa dezakegu: ulia → Nafarroa Behere eta Lapurdi osoan; uria → Lapurdiko Saran, Urketan, Beskoitzen nahiz Ziburun eta Nafarroako Lekarotzen, Lesakan eta Sunbillan.

Beste adibide batean, hitz hasierako eu- diptongoa ez ahoskatzeko,

metatesia gertatzen da, goranzko diptongoa eginez: esk[w]ara . b) -eu- > -e- gertatzen da neretzat “neuretzat”, zeretzat “zeuretzat”

eta geretzat “geuretzat” izenordain indartuetan (baina izenordain hauek ez dira batere ohikoak). Satrustegik jasotako testuetan ere ikus daitezke

52

honelako adibideak. Ergatiboa duten neuk eta geuk izenordainetan, ordea, ez da diptongoa galtzen.

c) Hitz barruan, berriz, [g] epentesia aurki dezakegu leguna

“leuna” eta negurri(tu) “neurri(tu)” aldaeretan. Hasperenaren aztarna den [g] ebakera ere (egun “ehun”, berregun “berrehun”, iruregun “irurehun”) eu diptongoa saihesteko baliatzen dute Zugarramurdin eta Urdazubin. Dena den, berreun edo irureun aldaerak entzuten dira zenbaitetan. Eultzi hitza ere ez da Zugarramurdin eta Urdazubin ohikoa, eta honen ordez, eraultzi aurkitzen dugu, aditz erazleen morfemarekin.

Semeutxia “semebitxia” aldaeran, berriz, ez dago [g] epentesirik

(cf. Ibarra, 1995: 151, 187, aitegutxi / atautxi, amagutxi / amautxi) eta [eu] diptongoa mantendu egiten da. Dena dela, [au] diptongoa duen semautxia aldaera ere ezaguna da (diptongo bera agertzen da alabautxia “alababitxia” aldaeran).

Honek guztiak ez du esan nahi [eu] diptongoa Zugarramurdin eta

Urdazubin aurkitzea ezinezkoa denik. Ikusi dugu izenordain eta zenbaki batzuetan agertzen dela. Aditz trinkoetako iraganaldian -a- erabiltzeko joera duten arren, zeunden edo zeuden bezalakoak, oso gutxitan bada ere (egon aditza ez da batere ohikoa), entzun daitezke. Deus zenbatzailean ere, [eu] diptongoa aurkituko dugu salbuespenik gabe. Gauza bera esan behar dugu Europa eta puertoa maileguen inguruan.

Kontsonanteei eskainitako atalean ikusiko dugunez, “aditz izena +

laguntzailea” katean (6.5. azpiatala), lehenengoaren -n eta bigarrenaren d- desagertzean, [eu] taldea sortzen da, oso ugari gainera: errateut “erraten dut”, i teute “egiten dute”, mateute “ematen dute”, erosteuzu “erosten duzu”, kartzeute “ekartzen dute”, jateut “jaten dut”.. . Baztangoizan (Salaburu, 1984; N’Diaye, 1970) ingurune honetan ohikoa den eu > ei bilakaera (kartzeizu “kartzen duzu”) ez da Zugarramurdin eta Urdazubin ezaguna. Saran ere ez dut jaso.

5.3. Aldaerak Hitz amaierako -au diptongoa gorde egin da, [b] epentesirik gabe,

gaua (eta ez gabe) hitzean. Pagolak honelako eremua proposatzen du hitz honek Nafarroan duen erabilera aztertu ondoren:

“Zugarramurdi, Amaiur, Larraintzar, Auza, Beuntza, Goldaratz,

diptongoarekin eta gainerako guztiek kontsonante egiteko joera.” (Pagola, 1992: 107).

Saran gaua agertzen da (baina agurra gabon! da), eta aldaera bera

ematen du Izetak (1996) Baztanerako. Nor-Nori-Nork saileko aditz laguntzaileetan, -au- > -a- gertatzen

da gehienetan: dazkitzut “dizkizut”, datzut “dizut”, dazku “dizkigu”,

53

tzakun “zigun”. Nori bigarren pertsona (zu / zuek) denean, adibide bakan batzuetan, [au] diptongoa entzungo dugu: dautzut “dizut”, dauzkitzuet “dizkizuet”. Datiboa guri denean, ordea, [au] ez da inoiz ere agertzen eta monotongazioa da aukera bakarra: daku “digu”, dazkigutzu “dizkiguzu”, zakuten “ziguten”, zazkun “zizkigun”.. .

Jautsi aldaeran (orok. “jaitsi”) [au] diptongoa agertzen da (cf.

mendebaleko jausi orok. “erori”). Diptongo bera agertzen da aundia aldaeran (orok. “handia”). Ausina “asuna” aldaera, metatesiaren ondorioz (Mitxelena, 1977: 107), asuina bihur daiteke zenbaitetan, [au] diptongoa galduz.

[Oi] diptongoa galdu egiten da bakotxa aldaeran. Ogoi aldaeran,

berriz, -ei > -oi gertatu da, nahiz eta ogei ere entzun daitekeen. Botoila aldaeran ere -oi- diptongoa agertzen da, nahiz eta -ei- diptongoa duen boteila ere ezaguna den.

Zenbakiekin jarraituz, ameka aldaera (orok. “hamaika”) jaso dut.

Apeza (orok. “apaiza”) eta Jinkoa (orok. “Jainkoa”) hitzetan ere -ai- diptongorik gabeko aldaera jaso ditut.

Laisterka (orok. “lasterka”) eta saindua (orok. “santua”) hitzetan,

berriz, -ai- diptongoa agertzen da. Era berean, asuina / asoina “asuna” eta deitzi “jetzi” aldaeretan diptongoa aurkitu dugu.

54

6. KONTSONANTEAK 6.0. Sarrera Bokalei eskainitako atalean bezala, honetan ere ez ditugu kontsonante guztien artikulazio modua, ahoskunea eta ager daitezkeen guneak aztertuko. Ondorengo lerroetan, kontsonanteen inbentario fonologikoan azpimarragarrienak diren ezaugarriak eta kontsonanteen eremuan gertatzen diren bilakabide garrantzitsuenak aipatuko ditut. Atal honetan aurkeztuko ditudan gertaera zenbait dagoeneko aipatu ditut −gainetik eta beste ikuspegi batetik bada ere− bokalei eskainitako atalean: kontsonanteak desagertzetik sortzen diren bokal luzeak, beste hizkera batzuetan arruntak ez diren eta Zugarramurdiko nahiz Urdazubiko euskaran agertzen diren kontsonante talde batzuk, sinkoparen ondorioz osatuak, eta abar. 6.1. Inbentario fonologikoa 1.1. HASPERENA Luze hitz egin da, ondoko erdarek ez bezala, euskarak erabiltzen duen /h/ fonemari buruz. Bonaparte printzeak oinarrizko ezaugarritzat jo zuen hasperenaren erabilera euskal dialektoen sailkapena egiteko, eta lortutako lekukotasunei esker, fonema honen erabilera Euskal Herria bitan banatzen duen mugarekin bateratsu zetorrela ikusi zuen, zehaztasun batzuk gorabehera. Mitxelenak eman zigun horien berri:

“Conforme a los datos de Bonaparte, Verbe XV, nota 3, publicados en 1869, la aspiración no se oía al sur de la frontera más que en Zugarramurdi y algo en Alquerdi , donde se habla el labortano, pero ya no en Urdax. Tampoco se usaba de h en la lengua popular de la costa labortana (S. Juan de Luz, Ciboure, Urrugne, con Béhobie, Hendaya y Biriatou), pero sí en Ascain, Guéthary y Bidart. Su frecuencia era con todo mucho menor en labortano (excepto en el subdialecto de Arcangues) que en bajo-navarro y sobre todo en suletino.” (1977: 204).

Beraz, Bonapartek jasotako datuen arabera, Urdazubin ez baina Zugarramurdin eta Alkerdin (Urdazubiko auzoa) XIX. mendean bizirik zegoen hasperena. Saran ere, Schuchardtek (1992 [1922]) bildutako testuen arabera, hasperena erabiltzen zen, erruz gainera. Etxaidek (1989), EAEL-k (1984-1990) eta Pagolak (1992) Zugarramurdin eta Urdazubin jasotako hasperen zenbait eskaintzen dizkigute.

Nik neuk bildutako datuen arabera, esan dezaket gaur egun Zugarramurdiko eta Urdazubiko euskaran ez dela hasperenik, eta

55

grabazio osoan adibide bakarra, hitz hasieran, jaso dudala: holan . Salbuespen hau kenduta, hitz hasieran hasperena aztarnarik utzi gabe desagertu da. Hitz barruan, ordea, normalean lehenagoko hasperenaren aztarnak topatuko ditugu, eta hauek bi motatakoak izan daitezke:

a) Hasperenaren ordez belarea Desagertzean, hasperenak batzuetan belarea utzi du aztarna, bai

herskari ahostuna ([g]), bai igurzkari ahoskabea ([x]):

egun “ehun” o[x]ea / ogea “ohea” begatzen “behatzen” zagarra “zaharra” a[x]oa / agoa “ahoa” agula “ahula” begarrikoa “belarrikoa” ugala “uhala” lo[x]ia / logia “lohia” zagia “zahia” agia “ahia”

ego “eho” zogia “zohia” o[x]oina “lapurra”

Igurzkari belare ahoskabeari buruz Pagolak dio (1992: 87) Zugarramurdin igurzkaritasuna indar berezi batez mantentzen dutela bere artikulazio puntutik kanpo.

Belareaz gain, dardarkaria ere hasperenaren aztarna izan daiteke:

aratea “ahatea” eta aratxea “ahatxea” (OEH) (Hiztegia Batuaren arabera, aratxea). Bokal arteko dardarkari hau galdu egin daiteke, bokal luzeak sortuz.

b) Bokal luzeak Beste zenbaitetan, gehiagotan, lehenagoko hasperen baten lekuko,

bokal luzeak izango ditugu: leertu, aantzi, miisea, aal, zuur, zaar, leen, naasi, aalketu, maats, aaria, laar . . . Hauetako batzuk (al, len, misea, alketu) zein lengusu eta mia “mihia” bokal luzerik gabe ere entzungo ditugu sarri.

Azkenik, hasperena aztarnarik utzi gabe desager daitekeela

erakusten duten adibideak ere batu ditut: beia, bear, beiti , beazak “beha ezak”, astelena, nai, mear, geiao, biurria, biotz, biar “bihar” , auntz, beorra, intza, iar, mauka.. .

Bonaparteren datuak kontuan hartuz gero, esan genezake hasperena

desagertzea mende honetan gertatu dela Zugarramurdin (lehenago Urdazubin). Pagolak (1992) ere mende honetan kokatzen du hasperenaren ordezkoa den igurzkari belare ahoskabea agertzea. Hain zuzen, Barandiaranek (1981) 1940-50 urteetan Zugarramurdin bildutako testuek hitz hasierako hasperena erakusten dute.

XIX. mendekoak ditugu Ondarrak (1982; 1993) eta Satrustegik

(1986; 1987; 1987b) Urdazubin eta Zugarramurdin, hurrenez hurren,

56

bildutako testuak. Urdazubikoetan, honako adibide hauek aurkitu ditut: huntan eta hunen (1982: 400); nahi (1982: 401); denak behin baino gehiagotan, mihien (1993: 587, 601); sehi (1993: 594); behatzen “begiratzen” (1993: 600, 599). Hasperenaren ordez, bokal luzeak agertzen dira zenbaitetan: naasiac (1993: 604, 599); zaartu (1993: 598); ooreei “ohoreei” (1993: 600, 598); aalic (1993: 601, 602). Eta baita belare ahostuna ere: igues itera (1993: 586); baina ies itean (1993: 607). Zugarramurdikoetan ez dut hasperenik aurkitu; azken hauetan, hitz barruan agoa eta zagarra bezalakoak ikusi ditut. Zugarramurdiko testu hauetan hasperenik ez agertzea eta idazlea, Zugarramurdiko parrokoa, Elizondokoa izatea lotuta egon daitezke nire ustez. Bertako euskara menderatu arren, ulertzekoa da bere hizkeran ez zen fonema bat ahoskatzeko, eta idazterakoan kokatzeko, zailtasunak izatea. Dena den, ezin gara gehiegi fidatu garaiko grafiaz, askotan idazle bakoitzak, araurik ezean, bere eredua erabiltzen duelako.

Beraz, dauzkagun datu apurrak bildu ondoren, badirudi

Zugarramurdin eta, batez ere Urdazubin, hasperena azken mende honetan galdu dela, eta XIX.ean hasiko zela bilakabidea, gaur egun ere etengabe aurrerantz doana. Izan ere, gazte jendeak, ez du askotan hasperenaren ordezko aztarnarik ahoskatzen eta, horrela, o[x]ea edo zagarra bezalako aldaerek bizitza laburra izan dezakete.

Saran, Pagolak (1984) egindako grabaketetan, hasperena maizago

agertzen da, beti hitz hasieran eta salbuespen askorekin: hor, hobekiena, hain, hiltzen, horbelian , baina emendik, arek, aundia, auk, eiki, autan . Nik lortutako datuen arabera, hasperena urria da Saran, baina adineko hiztunek oraindik hitz hasieran nahiz hitz barruan zenbaitetan erabiltzen dute. Lapurdiko kostaldean, Mitxelenaren hitzetan, “la desaparición de h en la costa labortana debe ser reciente” (1977: 204), beharbada XIX. mendekoa, Urtek XVIII. mendean erregulartasunez erabiltzen zuelako. Beraz, badirudi hasperena hobeto mantendu dela barruan kostaldean baino, Bonapartek ez zuelako kostaldean hasperenik jaso eta Saran oraindik entzun daitekeelako (adinekoen artean). Dena den, ez dugu kostaldeko eta Sarako euskara horrelako ondorioak ateratzeko adina ezagutzen. Euskal Herriko Hizkuntza Atlasa osatzeko Azkainen egindako grabaketen arabera, bertan hasperena ohikoa da.

1.2. IGURZKARI BELARE AHOSKABEA: [X]

Zugarramurdin eta Urdazubin euskal hitzetan [x] ahoskera ez da

batere ohikoa, eta hitz hasieran nahiko ondo eusten zaio [j] ebakerari . Hitz barruan, maileguetan eta euskal hitz batzuetan agertzen da [x] ebakera:

tatua[x]ea gran[x]a laran[x]a mon[x]ek omena[x]e i[x] itoak mane[x]atu enpare[x]atzen

57

bande[x]a ba[x]oa paisa[x]ea ke[x]atu lu[x]oa refle[x]oa giza[x]oek ka[x]a ko[x]oina “erlauntza” bi[x]ilatu

Mailegu zaharren artean, salbuespenak topatu ditugu: frigitu (igurzkari belare ahostuna), baxera eta perrexila. Soinu biak erakusten ditu bikote honek: lixiba / le[x]ia.

Hitz hasieran ere, maileguetan agertzen da ([x]ubilatu,

[x]ardinería, [x]enerala , [x]untatzen, [x]ustizia, [x]eneroa, [x]efea ; baina xalboina “xaboia” , jornala “soldata”), baina euskal hitzetan [j] da nagusi. Jakina da *j- zaharrak (we- edo je- taldeen bilakaera) emaitza desberdinak izan dituela hizkeraz hizkera eta [x] dela hauetatik berriena. Ebakera hau non gertatzen den Zuazok azaltzen digu:

“Bizkaiko ekialdean, Gipuzkoa osoan eta Nafarroako mendebalean

(Arano, Areso, Araitz, Larraun, Sakana, Imotz eta Basaburu Handiko zenbait hizkera) hedatu da hitz hasierako *j-ren [x] ebakera. Euskara nafar gehienean, aldiz, [ j ] ebakera dago eta [š] Aezkoa eta Erronkari bitartean.” (Zuazo, 1998: 11).

Euskara nafar gehienean, beraz, [j] ebakera dago eta baita nafar-

lapurteran ere. Zugarramurdin eta Urdazubin ere [j]- da emaitza nagusia: jakin, jan, josi, jautsi “jaitsi”, joka, jaiki, jolastu, jarri “eseri”, j inkoa, jorratu . Noizean behin, [x]an edo [x]akin bezalakoak ere entzun daitezke, baina urriago. Joan ez da Zugarramurdin eta Urdazubin batere ohikoa, eta aukera nagusia gan da. Hitz hasieran [j] ebakera duten beste hitz batzuk jaun, jabe eta jendeak dira ([x]endeak ere oso arrunta da). [X] ebakera dauka [x]ator hitzak.

Aurreko atalean aipatu dudan bezala, hasperena desagertzearen

aztarna ere izan daiteke [x] ebakera, eta horrela, o[x]ea “ohea” eta e[x]un “ehun” bezalako aldaerak entzungo ditugu.

Saran, Ipar Euskal Herrian dagoenez, [j]- nagusi izatea espero

dugu, eta badirudi Zugarramurdin eta Urdazubin baino indartsuago gainera. Hau esateko, hiztunek berek emandako iritzietan oinarritzen naiz, Sararekiko desberdintasunetariko bat [j] ebakeraren maiztasun handiagoa aipatzen dutelako. Urdazubiko ume txiki batek, Sarako ikastolara joaten denak, l iranja esatean, bere amak berehala ohartarazi zidan, eurek, umeak ez bezala, laran[x]a ahoskatzen dutela. Desberdintasun honetan, erdararen eraginak esatekorik izan dezake, erdara hau ez baita bera Zugarramurdi-Urdazubin eta Saran. Izan ere, eta nire ustez hau beti gogoan izan behar dugun ezinbesteko ezaugarria da, Zugarramurdin eta Urdazubin, hiztunek euskaraz hitz egiten ez dutenean, gaztelerara jotzen dute, hauxe da beren bigarren hizkuntza; Sarako lagunek, ostera, euskaraz mintzatzen ez direnean, frantsesez egiten dute,

58

frantsesa delako ondoan daukaten hizkuntza indartsu eta boteretsua. Denok dakigunez, frantsesez ez dute [x] ebakera ezagutzen, eta gazteleraz, ordea, guztiz arrunta da. Honek azalduko luke, Zugarramurdin eta Urdazubin [x] ebakera Saran baino indartsuagoa izatea.

1.3. DARDARKARI UBULAREA: [R]

Fonema hau, Zuazoren hitzetan, “batez ere L-n izan da, baina

gaurregun NB-n eta Z-n ere bada” (1998: 211). Beraz, esan genezake dardarkari ubulare hau, beharbada, lapurteratik sartu den berrikuntza dela eta gaur egun zubererara zein behe-nafarrerara heldu dela.

Zugarramurdin eta Urdazubin ubularea ez da batere ohikoa, baina

hiztun asko entzun ondoren, ikusi dut batzuek, oso urri dena den, ebakera ubularea egiten dutela. Bazterreko jokabide honen zergatia ez dut ezagutzen, baina esango nuke honetan Sararekiko harreman estuek eta, beharbada, Sarako hiztunekiko identifikazio nahiak, jakinaren gainean edo oharkabean, Zugarramurdi eta Urdazubiko hiztun batzuk [R] ubularea –erregulartasunez ez bada ere– ahoskatzera bultzatzen dituztela. Izan ere, Pagolak egindako grabaketei esker (1984), ikus dezakegu Saran [R] ubularea ohikoa (ez sistematikoa) dela, eta beraz, litekeena da honen eragina Urdazubiko eta Zugarramurdiko hiztun batzuengana heldu izatea. Soinu hau egin duten hiztunak adin guztietakoak dira, eta denek (izan) dute harreman estua (lana, eskola...) Sararekin edo Lapurdiko beste herri batzuekin.

Dena dela, aipatu bezala, ubularea ez da batere ohikoa, eta Ipar

Euskal Herrian (baita ondoko Saran ere) oso ezaguna dela kontuan hartzen badugu, esan dezakegu Zugarramurdik eta Urdazubik mugaz bestaldeko hizkerekin duten harremana ez dela gaur egun hain estua. Ezaugarri honi dagokionez, Salaberrik (2000: 237) egoera beretsua aurkitu du Luzaiden: hara ere ez da hedatu.

Hona hemen dardarkari ubularea erakusten duten adibide batzuk;

urriak dira eta, esan bezala, salbuespenak: aRi, aRku, uRtean, bakaRik .

1.4. EZPAIN-HORTZETAKO IGURZKARIA: [F]

Zugarramurdi eta Urdazubiko euskaran, normalean /f/ fonema

mantentzen da, eta ez da honen ordez herskari ezpainkaria agertzen. Horrela, [f] ebakera mantendu da ondorengo maileguetan:

ferra ferratu garrafona trefla “fr. trèfle, hirusta” saxofona fabrika finitu frailea feria afera “fr. affaire”

59

kafea fotografia freskura franko afizionea infernua ferreta faroa frontona afruxa “fr. affreux”

frigitu

Pagolak (1992: 198) esaten du Zugarramurdin alferra eta ferra

esaten direla, eta Baztanen alperra eta perra entzun daitezkeela; nik ere, Zugarramurdin eta Urdazubin ferra eta alferra jaso ditut. Ezpainkaria daukagu bi salbuespenetan: besta “jaia” (festa ere bai zenbaitetan) eta bagoa “pagoa”. Aukera biak erakusten ditu pitxik / f i txik bikoteak. Fereka(tu) hitzean ere ezpain-hortzetakoa agertzen da.

Hitz barruan, /f/ fonema daukagu kafia “kabia”, defota “hiru

urteko bildotsa”, afaria, xafla “xerra” , l istafina “liztor txikia” , xulufrina “krabelina”, trufa “txantxa” eta nafarra hitzetan.

Bestalde, frantsesezko /v/- ezpain horzkariak, Zugarramurdin eta

Urdazubin, /f/ eman du ondorengo maileguetan: f i te (fr. vite) eta ferdea (fr. vert) . Lehenengoa salbuespenik gabe agertzen da, baina bigarrenak berdea ere, maizago gainera, badu alboan. Badirudi bilakabide hau Ipar Euskal Herriko ezaugarria dela, baina ezin dugu gehiago zehaztu. Saran, behinik behin, berdea esaten da (EAEL), eta f i te , baina bitesa (fr. vitesse). Hego Euskal Herrian ez dugu aurkituko, alde honetako erdarak (gaztelerak) ez duelako hiztun gehienentzat /v/ ezpain horzkari fonemarik, eta horrela, berdea, buelta edo koperatiba (Zuazo, 1999: 255) bezalako aldaerak aurkituko ditugu.

1.5. TXISTUKARIAK

Txistukarien inguruan, bakarrik aipatu nahi dut [s] (<z>) eta [s´]

(<s>) ebakerak oso ondo bereizten direla, baita herskari ahoskabearen aurrean ere: gazteak, eztu “ez du”, ezta “ez da”, guztietaik ; bazkaria, mozkortu, asteazkenez, ezkurreikin, azkarra; zazpi, aizpa. Ezaguna da herskari ahoskabearen aurrean –horzkariaren aurrean batez ere– apikaria egiteko joera dagoela, baina Zugarramurdin eta Urdazubin, esan bezala (kaskabarra bezalako salbuespen gutxi batzuekin), kokagune honetan ere, [s] ebakerari ondo eusten zaio. Baztanen ere, Salabururen hitzetan (1984), [s] eta [s´] ebakerak erregulartasun handiz bereizten dira.

Instrumentaleko morfema (ikus 8.1.12) -z da Zugarramurdin eta

Urdazubin, eta nafarra den -s morfema ez da ezaguna. Nafarroako ipar-mendebaleko hizkeretan, hau da, Bortzirietan, Malerrekan, Bertizaranan eta Baztanen ere, dena dela, -z erabiltzen da (Zuazo, 1998: 216).

60

Hurrengo lerrootan, txistukariekin lotuta dauden bilakabide batzuk aztertuko ditugu, kontsonanteen inbentario fonologikoari eskaini diodan ataletik kanpo.

6.2. Hitz hasierako txetxekari frikariak Ipar Euskal Herrian, lapurteraz eta behe-nafarreraz batez ere,

ohikoak dira hitz hasierako txetxekari frikariak. Baztanen ere, behinik behin, badira (Zuazo, 1998: 211). Ultzaman eta Basaburuan, ostera, afrikatua agertzen da (Ibarra, 1995: 265). Zugarramurdin eta Urdazubin, frikariak erabiltzen dira hitz hasieran. Frikari hauek afrikatua duten maileguetan ere agertzeak gertakari honen indarra erakusten du, jakina:

xoria xatoa “fr. château” xokoa xinaurria xantza “fr. chance” xaala xigortu xitoa xapela xalma “zaldiei ipintzen zaien tresna” xanpiñonak “fr. champignon” xirula

ximenea xixtua Txetxekari afrikatuaren ordez, txetxekari frikariaz gain, [s] bizkar

hobietakoa ere, ager daiteke Zugarramurdi zein Urdazubiko euskaran: zingarra “urdaiazpikoa” , zistorra , zerria, zakurra, zokorra “txekorra”, zapela . Erabilera honek ez du inolako balio adierazgarririk. Gogoratu Mitxelenak esaten zuela Errenterian [s] ahoskerak, txetxekariaren ordez agertzen zenean, balio adierazgarria izan zezakeela:

“Si la forma palatal izada ha quedado fi jada como básica, la no

palatal izada aparece, por una especie de inversión polar de los términos, como marcada, con valor aumentativo, despectivo etc. Así ocurre, en el habla de Rentería, con goxo “dulce” y gozo.” (Mitxelena, 1977: 180).

Gertakari hau, beraz, txetxekari frikariarena baino hedatuago dago,

eta Ibarrak, adibidez, Ultzaman ere entzun zuen; hori bai, berak ikusi zuen txetxekaria (afrikatua, jakina) emakumeek erabiltzen zutela eta gizonek, berriz, [s] (Ibarra, 1995: 273). Zugarramurdin eta Urdazubin ez dut holakorik sumatu, eta emakumeek nahiz gizonek erabiltzen dute [s] ebakera inolako balio adierazgarririk gabe. Izan ere, hori dute aukera bakarra, hots, zerria entzungo dugu, baina ez txerria edo xerria. Eta berdin zakurra, zistorra eta zokorra hitzekin. Zingar zuria / xingar xuria “urdaia”, bikotean, berriz, nahiz eta lehenengo aukera arruntagoa izan, soinu biak entzun daitezke.

Beraz, Zugarramurdin eta Urdazubin hitz hasierako txetxekari

afrikatua saihesteko joera dagoela esan dezakegu, eta horretarako bi aukera daudela: <x> (Ipar Euskal Herrian gehienbat agertzen dena) eta <z> (hedatuago dagoena). Nik neuk txetxekari afrikatua hitz gutxitan

61

(maileguetan, gehienbat) entzun dut: txikia (baita t t ikia eta t ipia ere), txarra (“txikia”), txarra (“gaiztoa”, berez gutxi erabiltzen den hitza), txipa , txistua , txutxeria, txartela, txorizoa, txuloa “harroa”, txiklea, txokolatea, txistea, txabola, txatarra, txuskoa .

6.3. Asimilazio bustidura Zugarramurdin eta Urdazubin, asimilazio bustidura ez da batere

ohikoa. Errazen bustitzen diren kontsonanteak (n eta l) eta ingurune egokienean direnean ere (/j __ V/ ingurunean), normalean bustidurarik gabe ahoskatzen dira:

arraina baina ailegatu saltzailea gainetik oinez pozoina abantaila zaila ertzaina kasaila “istilua” maina “mahaia” teilak mailua mondoina “orgaren zatia” muinak eskalapoina soina akuilua oinazea koskoilak “barrabilak” ko[x]oina “erlauntza” eskeini sartaina

Zenbaitetan, dena dela, baiña , eskeiñi edo saiñatu “aldatu” bezalako adibideak entzungo ditugu, batez ere –baina ez bakarrik– gazteen artean. Ingurune honetatik kanpo ez dugu asimilazio bustidurarik aurkituko: mila, ilabete, makila, zikina, mina, egina, ila, mutila, iloba, lapina “fr lapin”, sorgina, abila, adina, zarranpina “elgorri”, opila, ozpina, zupina “zotina”, zapinoak “artilezko polainak” , buztina, bilatu . . . Salbuespenak española mailegua (baina Espainia) eta gauiñara “saguzarra” aldaera dira. Bi hitz hauek, gehienetan, bustidura erakusten dute.

Lapurteraz (kostaldean salbu) eta behe-nafarreraz ez dago

asimilazio bustidurarik (Hualde, 1991: 119), eta despalatalizaziorako joera nabarmena da. Zugarramurdin eta Urdazubin ere despalatalizazioa erakusten duten adibideak topatu ditut: bainu “baño”, koinatua “cuñado”, oiloa , taila “talla”, botoila “botila”, (e)rraila “raya”, gaztaina “castaña”, bonbila (baita bonbilla ere). Despalatalizaziorik gabeko alderak ere bildu ditut ondorengo mailegu berriago hauetan: kuadrilla, kamilla, konpañia, kursilloak, pabellona, kollarona, tallerra, billetea, kartilla, mantekilla, seillua. Salbuespen hauek gertakari bat adierazten dute: despalatalizazioak bere emankortasuna galdu duela eta gaur egun zenbait hitzetan ihartuta baizik ez dugula aurkitzen:

62

“Bustidura duten formok bertan ez dagoen asimilazioak ezin izan ditu sortu, noski , baina despalatal izazioak ere ez ditu harrapatu. Honek esan nahi izango luke despalatal izazioa indarra galtzen ari dela eta ez dela erregela fonologiko automatiko edo derrigorrezkoa; bestela esan, salbuespenak dituela.” (Oñederra, 1990: 29).

Baztangoizan, /j ___ V/ ingurunean, n eta l busti ohi dira, baina

ingurune honetatik kanpo asimilazio bustidura ez da ohikoa (Salaburu, 1984: 158,159). Beraz, han ere, ez da bilakaera indartsua.

Azkenengo ohar gisa, aipa dezagun Euskal Herri osoan agertzen

diren adibide zenbait Zugarramurdin eta Urdazubin ere entzun ditudala: ixilka, i txaso, ixtorio, ixtant. . . , txistukari apikariak bustiz. Bakotxa aldaera berezia ere jaso dut.

Gertakari ezaguna da asimilazio bustidurarik ez duten hizkeretan

bustidura adierazgarria indartsua ohi dela: “The process is part icularly active and productive in dialects where

the rule of conditioned Palatal ization studied in the immediately preceding section does not operate, as in Labourdin (cf. Lafon (1952)) , or is very restr ictive, as in Baztan.” (Hualde, 1991: 121).

Gurean ere, ikusi dugu asimilazio bustidura oso ahula den

bitartean, adierazgarria maiz erabilia dela: xintxo-xintxo, xigortu, exti-extia, kittoa “completo, perfecto” (Azkue, 1905); xuxen, xuria, tt ikia, gutti , polliki, pullita, kukuxuak, batto , pitta “pixka” , Bittori, Anastaxi, gaixo, pixka , muttiko, Bixente, Joxe, kixua, urrixa “emea”, xixa “ziza” , xapelatz “zapelaitz” , urixka “zirimiri” , maxter, xatoa “zahatoa”, aunditxua “handitsua”, xuringoa, xaar “zahar”, Marttin, xorta, xamur, xixtu “ziztu”, kattalingorri, t tuttua.. .

Hitz hauetako batzuek beren balio adierazgarria galdu dute eta

oinarrizko bihurtu dira, lexikaldu egin dira: kukuxua, kixua, xixa, xigortu, xuringoa, aixturrak, ixuri. . . Izan ere, bustidura gabeko ordainak ez dira entzuten, eta hauexek dira forma nagusiak. Honek, Oñederrak aipatzen duen bezala, adierazkortasuna desagertarazten du:

“Baliabide adierazgarriok, morfologikoak, fonologikoak edo

bestelakoak, batzen dituen ezaugarri bat dute: forma adierazgarriak dagokion oinarrizkoak baino gertakortasun txikiagoa izaten du. Maiztasunak, [ . . . ] , aberastasun semantikoaren kontra jokatzen du: gero eta sarriago erabil i adierazlea apalagoa izango da esanahiaren aldetik” (1990: 60).

Erabili ditudan Zugarramurdiko zein Urdazubiko testu guztiak

XIX. mendekoak dira. Ondarrak (1982, 1993) eta Riezu & Zudairek (1972) Urdazubin bildu zituzten testuetan, asimilazio bustidura ez da batere arrunta. Satrustegik (1986, 1987, 1987b) Zugarramurdin bildutakoetan, ordea, asimilazio bustidura nahiko ugaria da: eguiñen, inutilla, baño, pozoña, gañean, illabetearen, abilla , miñek,

63

acaballaraño, battan “baitan”.. . . Adibide hauek ere egileak ez duela beti bertako hizkera islatzen salatzen dute.

6.4. rtz taldea Zugarramurdiko eta Urdazubiko euskaran, ondorengo adibideek

erakusten duten bezala, rtz taldea (vs. st) nagusia da: bertzea “bestea”, ortzilarea “ostiralea”, ortzeguna “osteguna”, bortz “bost”, ertzeak “hesteak”, bertzenaz “bestela”, ortzadarra “ostadarra”. Bilakabide hau, sistematikotasunez, aipatutako adibideetan baino ez da agertzen; ortzia! “hostia!” interjekzioan ere entzun dezakegu -rtz- taldea, nahiz eta aldaera arruntena ostia izan.

Kontsonante multzo hau (rtz) Lapurdin, Nafarroa Behereko hizkera

batzuetan eta euskara nafarrean agertzen da. Baita Zaraitzun eta Erronkariko zenbait hizkeratan ere (Zuazo, 1998: 222).

Lapurdiko iparraldean eta Nafarroa Behereko hizkera batzuetan

ohikoa den urtxoa aldaera, Zuberoan ürzoa (Zuazo, 1999: 265), ez da Zugarramurdin eta Urdazubin agertzen, eta han, Saran edo Ainhoan bezala, usoa erabiltzen da.

Bestalde, nahiz eta rtz taldea ez izan, dardarkari eta txistukarien

arteko txandaketa erakusten du ortozka aldaerak “ostotsa, trumoia”.

6.5. Bokalen arteko kontsonante galtzeak Azpiatal honetan (6.5) eta ondorengoan (6.6) ikusiko ditugun

gertakariak hizkera mailarekin lotuta daude, izan ere, lagunarteko hizkeran, arinean, azaltzen dira. Beraz, jarraian aztertuko ditugun bilakabideak aldaera diafasikoak dira, ez dira desberdintasun eta muga geografikoen ondorioz sortu, ez dira aldaera diatopikoak.

Azpiatal honetan bokalen artean, hitz barruan nahiz hitz

desberdinen artean, desagertzen diren kontsonanteak aztertuko ditugu. Kontsonante ahostun hauek bokal artean frikatizatu egiten dira (ezaugarri unibertsala, Hyman, 1981: 214) eta galtzera hel daitezke. Zugarramurdiko eta Urdazubiko euskara arinean, euskalki guztietan bezalaxe, erraz ikusiko dugu maizen desagertzen diren kontsonanteak /b, g, d, r/ direla. Honek ez du esan nahi kontsonante hauek bokal artean agertzen diren guztietan galtzen direnik. Dagoeneko aipatu dugu (3.2) kontsonante hauek desagertzearen ondorioz, askotan bokal luzeak sortzen direla. Ikus ditzagun bokal arteko kontsonante galtzea erakusten duten adibide batzuk:

- /r/ > Ø / V __ V/: aatxe, baatxuria, baatzea, apilean

“apirilean”, aitu “aritu”, ma(a)xela (< maraxela “albaitaria).. . Dardarkari hau deklinabideko zenbait morfematan desagertzea

64

arau bihurtzen da: ablatibo pluraleko -(e)tarik > -(e)taik –salbuespenik gabe– (errietaik, ortaik), adlatibo pluraleko -(e)tara > -(e)taa (ostatuetaa, errietaa) , datiboko -ari > -ai (alabai, nei “neri”), modu eta denbora perpausetako -(e)larik > -(e)laik (ginelaik, duzulaik), partitiboko -rik > -ik (jendeik, pasatuik). Bestalde, bordaa adibidean ikusi dugun bezala, singularreko adlatiboko morfemak /r/ fonema gal dezake hitzak berezko -a duenean (elizaa, eskolaa, tabernaa).

- /g/ > Ø / V__V/: eunero , paatu, Zaamurdi “Zugarramurdi”,

aileatu “ailegatu”, laundu “lagundu”, irriterat “irri egiterat”, letainak “letaginak”, sarroia “sagarroia”, iande “igande”, baatxa “bagatxa”...

- /b/ > Ø / V__V/: i laete “ilabete”, Urdazi “Urdazubi”, Doniane

“Donibane”, taernetan, “tabernetan”, i loa “iloba”, izoa “izoba, izeba”, Eguerriak “Eguberriak” , i lunarrea “ilunabarra”, ueldura “ubeldura”, bidenar(koa) “bidenabar”...

- /d/ > Ø / V__V/: eerra, bearba “beharbada”, uletxerik

“udaletxerik”, baldinbaa “baldin bada”, aio “adio”.. .

Hitz barruan ez ezik, hitz biren artean ere gerta daiteke kontsonantea desagertzea, hitz biek nolabaiteko katea sortzen dutenean. Kontsonantea desagertzeari dagokionez, bi ingurune aipatuko ditut: “-a-z amaitutako hitza + bat zenbatzailea” eta “partizipioa edo aditz izena + laguntzailea”.

a) “-A-z amaitutako hitza + bat zenbatzailea”: Hitz bat -a bokalez

amaitzen denean eta ondoren bat zenbatzailea doanean, zenbatzailearen b- kontsonantea galdu egiten da, oso erregularki gainera: puxkat “puxka bat”, neskat “neska bat”, tropat “tropa bat”, andanat “andana bat”, aizpaat “ahizpa bat”, pilat “pila bat”, furgonetaaten “furgoneta baten”, kopat “kopa bat”, miseriaat “miseria bat”, alabat “alaba bat”. Ikus daitekeenez, batzuetan, bokal luzea ebakitzen da gertakari honen ondorioz.

b) “Partizipioa edo aditz izena + laguntzailea”: Kate honetan,

laguntzailea d- kontsonantearekin hasten denean, d- hau, bi bokal artean egonez gero, galdu egiten da: paatuiat “pagatu diat”, elduuk “heldu duk”, traspasatuut “traspasatu dut”, leituut “leitu dut”, ikusiuzu “ikusi duzu”, pentsatu(g)u “pentsatu dugu”, arrimatuute “arrimatu dute”. Laguntzailearen aurretik doan adizkia -(t)zen aditz izena denean, honek amaierako -n galtzen du askotan, eta laguntzailea bi bokal artean geratzen denez, hasierako d- ezabatzen da: berotzeuzu “berotzen duzu”, iteute “egiten dute”, errateuzu “erraten duzu”, errateiote “erraten diote”, ezautze(u)zu “ezagutzen duzu”, saindatzeuk “saindatzen duk” (orok. “aldatzen duk”), ibiltzegu “ibiltzen dugu”.. . .

65

Geroaldiko atzizkiaren atzetik doan laguntzaileak ere hasierako d- hori galdu egiten du batzuetan: bearkogu “beharko dugu”, arrimatukozu “arrimatuko duzu”, ikusikout “ikusiko dut”.

*Edun aditzaren pluraleko adizkietan di- > Ø- ia erabat betetzen

da: inentu “eginen ditu”, emaintuzte “emanen dituzte”, izaintuzu “izanen dituzu”, ikusitut “ikusi ditut”, (e)karrituzu “ekarri dituzu”...

Doike adibidean (< “dudarik gabe”) arestian aipatutako d, g, eta b kontsonante ahostunak galdu egin dira, hitz bakarra osatuz, eta aldaera lexikalizatu egin da. Saran doaike jaso dut.

6.6. Kanpo sandhiak Hizkera arinean, Zugarramurdin eta Urdazubin, Euskal Herri osoko

hainbat tokitan bezala, hitz bitako amaierako eta hasierako kontsonanteak elkartzen direnean, bietako bat galdu egiten da, edo biak batu eta kontsonante berri bat azaltzen da. Gertakari hauek, Zugarramurdin eta Urdazubin behintzat, ez dira erabat gauzatzen, eta kontsonante biak mantentzen dituzten adibideak erraz aurkituko ditugu. Ondorengoak dira kanpo sandhiak ohikoen gertatzen diren inguruneak:

a) k + b = p : gu pezain “guk bezain”, kobrea padu “kobreak

badu”, leioa(k) pai “leihoak bai”, bideti(k) pai “bidetik bai”, falan[x]ista(k) perriz “falangistak berriz”.

b) k + d = t: parientea(k) t ire “parienteak dira”, oi tenak “horiek

denak”, brutoa tire “brutoak dira”, zozoa tie “zozoak dira”, aspertua(k) t ie “aspertuak dira”.

c) k + g = k : leeni(k) kan (< leenik gan) “lehenik joan”, kotxei(k)

kabe “kotxerik gabe”, sosi(k) kabe “sosik gabe”, buruti(k) kan (< burutik gan) “burutik joan”.

Beraz, esan dezakegu /k/ kontsonantearen ondoko kontsonante ahostuna ahoskabe bihurtzen dela (Txillardegi, 1980: 341; Hualde, 1991: 79). d) n, l , r + z = n, l , r + tz: Sandhi hau oso arrunta da

Zugarramurdin eta Urdazubin eta honetan zailagoa izango dugu salbuespenak aurkitzea: erran tzaitut, pagatzen tzuten, izain tzuen, aitzen tziren, omen tzuen, gaten tzailaik “joaten zarelarik” , gustatze(n) tzaizu; il tzaio, il tzen, a(a)l tzinen; ar tzazu, bear tzuen, zer tzara?

Badirudi z- hasiera duten laguntzaileetan tz- egiteko joera dagoela, nahiz eta aurrean n, l , edota r hortzobikariak ez agertu: aurrak tzirela , abatsa tzen “aberatsa zen”, aurra tzela, ekarri tzaitu, kanpokoak tzien.. . Hauetako batzuk, herskarien

66

eraginaren bidez azal daitezke (cf. Txillardegi, 1980: 248, 345), baina adibideetan ikus daitekeenez, bokalez amaitutako partizipioen ondoan ere, badira hasieran afrikatua duten laguntzaileak.

e) Ezeztapena + aditz laguntzailea: Ezeztapena eta aditz laguntzaileak elkartzen direnean, ez + n-, ez + d-, ez + l-, ez + g- eta ez + z- taldeak sortzen dira:

• Ez + n- : Batzuetan, ezeztapenaren azkenengo kontsonantea galtzen da, baina kontrako adibideak ere aurkituko ditugu: enintzen, enion, enezakeen; ez nau, ez naiz. • Ez + d- : Talde hau osatzen denean, Zugarramurdiko eta Urdazubiko hiztunek zenbaitetan hasierako d- hori ahoskatu beharrean, t- egiten dute, baina hau ere ez da erabatekoa: eztu, ezta, eztut; ez du, ez dire, ez dakit, ez da . • Ez + l-: Talde hau ez dugu askotan jaso, baina entzun dugun gehienetan, txistukaria ez da ahoskatzen: eluke, elitake, elitazke. • Ez + g-: Ezeztapena gehi belare ahostuna taldean, normalean ahostuna mantentzen da, baina bere ordez, ahoskabea ere entzun daiteke: ez ginen, ez ginunak; ezkinuen . • Ez + z- : Aurreko taldeetan salbuespenak erraz aurkitu ahal bagenituen ere, honetan, afrikatua egiteko joera oso nabarmena da Zugarramurdiko eta Urdazubiko euskaran: etzen, etzuen, etziren, etzituzten, etzinuen, etzaite “ez zaitez”.

f) “Bait” + aditz laguntzailea: Zugarramurdi eta Urdazubiko

euskaran zergatizkoak zein erlatibozkoak egiteko balio duen partikula, bait alegia, aditz laguntzaile batekin elkartzen denean, ondorengo taldeak eta emaitzak jaso ditzakegu:

• Bait + n- laguntzailea: Normalean laguntzailearen

hasierako sudurkaria gorde egiten da, eta -t , ordea, galdu: bainintzen, bainuen, bainitake .

• Bait + d- laguntzailea: Oro har, talde honetan, laguntzailearen hasierako ahostuna ahoskabe bilakatzen da: baita, baitut , baitire, baitu.

• Bait + z- laguntzailea: Talde honetan, nahiko erregularki gainera, txistukari frikaria afrikatu bihurtzen da: baitzinen, baitzen, baitzuen, baitzinuen.

• Bait + g- laguntzailea: Talde honetan, aukera bi agertzen dira. Batzuetan, g- mantentzen da, eta beste batzuetan, ordea, ahoskabea agertzen da: baigitake , baigara, baikinuen, baikinen .

• Bait + l- taldea oso gutxitan jaso dut, l- aditzlaguntzaileak ez direlako Zugarramurdin eta Urdazubin oso erabiliak. Dena dela, jaso dudan guztietan,

67

-t galdu egiten da: bailitake, bailuke, bailitazke, bailikek, bailukete.

g) Ezeztapena + b-: Aditz laguntzaileari lotuta agertzen diren bait eta baldin partikulek, aurretik ezeztapena daukatenean, hasierako espainkari ahostuna ahoskabe bihurtzen dute: ezpaita, ezpaitakit, ezpaitzen, ezpaldin badu, ezpaldin bada .

6.7. Aldaerak

Kontsonante aldaeren artean honako ezaugarriak aipatuko ditugu: a) -r- > -d- bilakaera betetzen da inoiz: edeki “ireki” , idabazi

“irabazi”, idatzea “iratzea”, idazkia “iragazkia”. Dardarkariaren eta belare ahostunaren arteko txandaketa agertzen da iriteia “igitaia” eta gatzaria “gatzagia” aldaeretan. Arotza aldaera nagusia den arren, noizean behin agotza ere entzun dut.

b) Metatesi adibideak: iduri “irudi”, i tsasa “isatsa” eta arrabots “abarrots” metatesiak. c) Hitz hasierako herskarietan honako aldaera hauek jaso ditugu: gatua “katua” eta giderra “kiderra” (ahoskabea du Baztanen, Bortzirietan eta Ultzaman) herskari ahostunarekin, baina kaleria (fr. galerie, Zugarramurdin eta Urdazubin balkoi antzekoa), kabrina “gabirai, belatz”, kalitza “garitxa” eta kalerna (fr. galerne, gazt. galerna; “ekaitza”) ahoskabedunak. Euskal hitzei dagokienez, beste hizkera batzuetan b- duten biga eta biligarroa hitzek miga eta miligarroa eman dute Zugarramurdin eta Urdazubin (b- fonemarekin ere ezagunak dira). Bestalde, Ø- eta herskari ahostunaren arteko txandaketa erakusten du urkia / burkia bikoteak. Geltzaurra “intxaurra” hitzak ere herskari ahostuna du hasieran. Kokorikatu / totorikatu bikoteak belarearen eta horzkariaren arteko txandaketa erakusten du hitz hasieran eta hitz barruan. d) J- > g- bilakaera betetzen da gan “joan, eraman” eta garea “joarea” aldaeretan. Hasierako j- kontsonantearen ordez, d- agertzen da deitzi aldaeran “jetzi”. e) Hitz barruko kontsonanteetan, ondorengo aldaerak aurki ditzakegu: atsalde “arratsalde” , asnatsa artu “arnasa artu”, guzia (baita guztia ere) , erran “esan”, auskoa “hauspoa”, iduzkia “eguzkia”, errebidea “errepidea”, zopina “zotina”, arrulia “arrubioa”, azkazia “akazia”, ontasunak “ondasunak”, saindua “santua”, burruntzaldia “burduntzalia”, eta sumaingila “sugandila”.

68

Inguruneak oso desberdinak diren arren, sudurkari hortzobikaria daukate, aintzur “aitzur”, maina “mahaia” eta jakintsun “jakintsu” aldaerek.

Su[x]ea / sugea bikotearen atzetik (Zugarramurdin eta Urdazubin biak erabiltzen dira) ez dakit hasperena egon daitekeen, beste zenbait hizkeratan subea ere entzun daitekeelako. Hala balitz, o[x]ea / ogea , a[x]oa / agoa eta lo[x] ia / logia adibideekin lotu genezake.

69

7. AZENTUA

7.0. Sarrera

Euskal azentuari buruzko lanak azken urteotan ugaldu badira ere, ez da gure artean tradizio handia duen gaia. Gramatika liburuetan, adibidez, askotan ikusiko dugu izen morfologiari edo kontsonantei atal osoak eskaintzen zaizkiela, eta azentuari, berriz, kasurik onenetan ere, bizpahiru lerroaldi baizik ez. Luzaroan pentsatu da euskarak ez duela azenturik edo azentu orokor, nagusi bat dagoela Euskal Herri osoan, eta uste honek, oraintsu arte, euskalkien azentuen gainean egindako lanak eragotzi ditu, neurri handi batean. Mitxelenak ederki laburbildu zuen zein izan den euskal azentuari buruzko ustea eta jarrera:

“Se suele decir que el vascuence es una lengua «sin acento» y, cuando se habla de excepciones, se cita sólo el dialecto suletino. Esta manera de hablar no carece de todo fundamento. En efecto, en los dialectos centrales y occidentales, es decir , en las variedades mejor conocidas y más prestigiosas de la lengua, las diferencias de intensidad, altura y duración de unas sí labas a otras son pequeñas y dif íci les de percibir. El valor distintivo del acento es por otra parte reducido, puesto que hay excelentes gramáticas que no lo mencionan siquiera. [ . . . . . ] . Existe además una especie de pre juic io en contra del acento. Se dir ía que no sólo los autores vascos sino incluso un dialectólogo tan concienzudo como el príncipe Bonaparte se han creído en el deber de si lenciar hechos de la mayor importancia, s in duda porque creían que no podía ser auténticamente vasco nada que se pareciera, de cerca o de lejos, al acento de las lenguas romances.” (Mitxelena, 1977 : 379).

Orain arte egindako ikerketek (Azkue, 1930; Altube, 1932; Txillardegi, 1984; Mitxelena, 1972, 1977; Hualde, 1990, 1995, 1997; Gaminde, 1995, 1996, 1996b, 1998, 1998b; Salaburu, 1984; Holmer, 1964... batzuk aipatzeagatik) oinarrizko bi ondorio orokor erakutsi dituzte:

- Euskal azentua hizkuntza erromantzeetako azentutik urrundu egiten dela, euskaraz zailagoa omen delako indar azentua eta doinuaren arteko desberdintasunak zehatz ezartzea.

- Azentua, aditzaren paradigma edo lexikoa bezalaxe, esaterako,

ez dela berdina Euskal Herriko hizkera guztietan, eta beraz, azentuaren arabera ere isoglosetan oinarritutako banaketa dialektalak egin daitezkeela.

70

Azentuaren araberako banaketa dialektalak direla eta, Hualdek (1997) bereizitako lau taldeak erabiliko ditut abiapuntutzat. Laburbilduz, hauek dira Hualdek Euskal Herrian bereizten dituen lau azentu-guneak:

a. Lehenengo taldean, ekialdeko azentuera daukagu. Azentu mota

hau, oro har, paroxitonoa da, eta Ipar Euskal Herri osoan eta Nafarroako ekialdean (Erronkaritik Ultzama eta Baztaneraino) aurkituko dugu.

b. Bigarrenean, erdialdeko azentuera sartzen du. Sistema honetan

azentua bigarren silaban ezartzen da ([+2], beraz), eta Gipuzkoa gehienean, Nafarroako mendebalean, zein Bizkaiko zenbait eskualdetan agertzen da.

c. Hirugarren taldean, mendebaleko azentuera aurkituko dugu.

Sistema hau erdialdeko azentueraren eta Bizkaiko kostaldeko doinu-azentuaren artean kokatzen da. Ez da talde homogeneoa, eta Hualdek hiru azpitalde bereizten ditu: Gipuzkoako mendebalean, Antzuola-Bergara batetik (lehenengoa) eta Urolaldea (Azkoitia) bestetik (bigarrena), eta hirugarrena, Bizkaiko Zeberio-Arratia haranetan. Lehenengo eta hirugarren azpitaldeetan azentua, oro har, [-2] da, eta bigarrenean, berriz [+3]. Hiru azpitaldeak, antzekotasunak erakutsi arren, desberdinak dira.

d. Azkenengo multzoan, laugarrenean beraz, Bizkaiko kostaldeko

doinu-azentu sistemak aurkituko ditugu. Honetan ere, bi azpitalde egiten ditu Hualdek: lehenengoa, aldeak alde, Gernikatik Getxoraino doa, eta, bigarrena, Lekeition, Ondarroan eta Markinaldean agertzen da.

Hualdek, lan sakon honetan (1997), azentuaren sailkapen orokorra

aurkezten du, azentu mota nagusien isoglosak aipatuz. Ondorengo lana banaketa honi azpisistemak, berezitasunak gehitzea da. Sailkapena zehaztu egin behar da, azentua hizkeren arteko desberdintasunak ezartzeko tresna gisa erabiliko badugu. Horretarako, ahalik eta hizkera gehienen azentubidearen deskripzio zehatzak behar ditugu; hauxe bera eskatzen zuen Mitxelenak:

“Esto plantea una vez más la necesidad, siempre sentida pero rara

vez eficaz, de estudiar en detal le, punto por punto, las particularidades acentuales de cada habla, a f in de que podamos contar por lo menos con una l ista de las formas que, en alguna parte o en muchas, se caracterizan por su acentuación anómala.” (Mitxelena, 1977: 589).

Helburu honekin, hurrengo lerroetan Zugarramurdi eta Urdazubiko

azentua erakusten saiatuko naiz, gero inguruko azentubideekin erkatzeko eta egoki kokatu ahal izateko.

71

7.1. Zugarramurdiko eta Urdazubiko azentua Hualdek (1997) eta Gamindek (1998) eremu honetako azentua

aipatzen dute euren lanetan3. Gamindek (1998) Nafarroako azentu ereduak aztertu zituen eta +/- bereizgarria eta azentu eremua tasunak kontuan hartuz, lau talde bereizi zituen:

- Azentu bereizgarria, eremua erroa. - Azentu bereizgarria, eremua talde fonologikoa. - Azentu ez-bereizgarria, eremua erroa. - Azentu ez-bereizgarria, eremua talde fonologikoa. Lehenengo taldean, Zugarramurdiko azentua sartzen du, Alli,

Arrarats, Beruete, Bortziriak, Eratsun, Etxaleku, Ezkurra, Goizueta, Ituren, Izaba, Labaien, Leitza, Oitz, Sunbilla, Uitzi eta Uztarrozerekin batera. Gehiago zehaztuz, eta azentua zein silabatan ezartzen den irizpidea erabiliz, Zugarramurdiko hizkeran azentu txertaketa bigarren silaban, ezkerretik hasita ([+2]), gertatzen dela aipatu zuen, Bortzirietan eta Malerrekan bezala, esaterako. Goizuetan eta Berueten, ostera, [+1] gertatzen da (aurreneko silaban ezkerretik hasita, beraz), eta Uztarrozen zein Izaban eskuinetik hasita bigarrenean ([-2]).

Arestian aipatutako sailkapenean, Hualdek (1997),

Zugarramurdikoa bertakoa aipatzen ez duen arren, Sarako azentua aztertzen du. Askotan aipatu dugunez, Bonapartez geroztik (1863) Sara-Zugarramurdi-Urdazubiko hizkerak lotuta agertu zaizkigu. Azentuaren kasuan, hala ere, ez dirudi Sara eta Zugarramurdi-Urdazubi zeharo bat datozenik.

Hualdek, Sarako azentua ekialdeko azentuaren barnean sartzen du,

azkenaurreko silaban ([-2]) txertatzen dena: “Azentuera hau Zuberoa eta Erronkaritik Baztan eta Ultzamaraino

hedatzen da.” (Hualde, 1997: 74). Beraz, Baztanen ere, azentu orokorra [-2] da. Hauxe bera

proposatzen du Salaburuk (1984). Bere ustez, Baztanen erroa, normalean, paroxitonoa da ([-2]), baina maileguetan, hitz elkartu batzuetan (azken atala monosilabikoa denean), eta laburtzapenetan, oxitonoak ere aurki daitezke. Baztango azentuak balio bereizgarririk ez duela ere azpimarratzen du.

3 Bi iker lar i hauek zeinu desberdinak erabi l tzen di tuzte azentuaren kokapena adierazteko; horre la, azentua ezkerre t ik hasi ta b igarren s i laban ezar tzen dela adierazteko, Gamindek [2 erabi l tzen du, e ta Hualdek, berr iz , [+2]. Terminologia b ikoi tza ez erabi l tzearren, e ta irakurketa erraztearren, n ik s is tema bakarra bal ia tuko dut . Hualdek bezala, [+2] e ta [-2] (eskuinet ik bigarrena) tankerako zeinuak aukeratu d i tu t .

72

Gamindek (1998) eta Hualdek (1997) Zugarramurdi aldeko azentuaren gainean diotena aipatu ondoren (gogoratu Hualdek Sara aztertzen duela eta ez Zugarramurdi), aurkez ditzadan, nik neuk, Zugarramurdin eta Urdazubin jasotako datuak. Hemen erakutsiko ditudan datu guztiak grabatutako elkarrizketa libreetatik atera ditut. Gamindek esaten du Zugarramurdiko azentua bereizgarria dela, [+2] silaban ezartzen dela (bigarrenean ezkerretik hasita, beraz) eta txertaketa eremua erroa dela. Gaminderen ondorioak aztertu baino lehen, uste dut argitu egin behar dugula zer den berarentzat azentu bereizgarria edo funtzionala:

“Azentuaren bereizgarritasun maila ez da barietate guztietan bat bera, izan ere, leku batzuetan errendimendu handikoa den heinean, beste batzuetan beronen funtzioa kontraste bakar batzuetara mugatzen da. Esate baterako, herri batzuetan, azentuaren bidez, singularrak eta pluralak bereizten dira, erronkarieraz gertatzen den bezala. Bereizketa hau hala ere, erroaren si laba kopuru zehatz batzuen arabera baizen ez da gertatzen. Honi buruzko datu osoagoen zain, kontraste zehatzik eduki ez arren, hitz markatuak egonez gero, barietate horietan azentuak nolabaiteko bal io funtzionala eduki dezakeela asumituko dugu.” (Gaminde, 1998: 25).

Uler dezakegu azentu bereizgarriak hizkera guztietan indar bera ez izatea, baina, nire ustez, azpitaldeak egin beharko lirateke. Hau da, nik uste dut ez dela gauza bera azentuak balio morfologikoa izatea (adibidez, singularra eta plurala bereizteko), balio lexikoa izatea (adibidez básoa / basóa edo sária / saría pareak bereizteko) eta hitz markatuak egotea. Horrela, nik neuk, ez nuke esango, ñabarmenduraren bat egin gabe behintzat, plurala eta singularra azentuaren bidez desberdintzen dituen hizkera batek eta hitz markatuak dituen beste batek, biek, azentu bereizgarria dutela. Lehenengoan, nolabait hizkeraren sistemari dagokion azentua genuke eta, bigarrenean, berriz, hitz markatu multzo bati dagokiona. Honengatik guztiarengatik, eta gure datuen arabera bederen, argi utzi behar dugu Gamindek Zugarramurdiko azentua bereizgarria dela aipatzen duenean, ez dugula ulertu behar Zugarramurdin (eta Urdazubin) azentuak balio morfologikoa edo lexikoa duenik, hitz batzuk markatuak direla baino. Zugarramurdiko eta Urdazubiko hizkeran, Gamindek aipatu bezala, azentua, oro har, ezkerretik hasita bigarren silaban ezartzen da. Ondorengo hitz zerrendan, dena dela, arau hau bortxatzen duten adibideak, salbuespenak ere topatuko ditugu. Ahoskera bikoitza duten aldaerak ere badira. Hitzak jaso bezala ematen ditut, eta denak absolutiboan daude:

73

/-A/-z AMAITUTAKO ERROAK

2 silaba: sálda, gásna, trésna, bórda, bésta, bázka, gáuza, néska, úda . Salbuespenak: puxká, urá . 3 silaba: lagúntza, tipúla, pastísa “pastela” , babóxa “hirusta gorria” , marmíta, arréba, ilóba, eskuára, aziénda, luzérna “alfalfa” , aféra, tirríta “kilkerra”, burrúnba, ganbára “logela”, erróta, osába . 4 silaba: artzípota “arabazozoa”, pipérrada (piperráda ere bai). Salbuespenak: laborántza , betarrába “erremolatxa” , mataláza “koltxoia” , gauiñára “saguzarra”, adaréta “lurra itzultzeko tresna”, kardelína “kardantxiloa”, gaztanbéra, mantelína . /-E/-z AMAITUTAKO ERROAK 2 silaba: berdéa, etxéa, esnéa, aizéa, urtéa, miséa “mihisea” , eltzéa . Salbuespenak: káfea , úmea, sárea, óbea . 3 silaba: gurútzea, miísêa “mihisea” , aurrídea, aátxea “aratxea” , atsáldea, landárea, arátea “ahatea”, idátzea “iratzea”, setábea “galbahea” , arróltzea, barátzea, urtédea “orgari animalia lotzeko ipintzen zen larruzko biribila”. 4 silaba: emákumea, ilábetea, errébidea “errepidea”. Salbuespenak: animálea, kisulabéa, aixkídea “adiskidea” (aíxkidea ere bai). 5 silaba: salbuespena: erbiunídea . /-I/-z AMAITUTAKO ERROAK 2 silaba: eztía, begía, ogía, azía, tokía, mendía, arría, ttikía, ardía, erría, burkía “urkia”, saskía . 3 silaba: arágia, itúrria, ilárgia, bibítxiak “bikiak” , aitátxi, gosária, janária, idúzkia “eguzkia”, ipúrdia, gatzária, uztárria, zizária . Salbuespenak: ongarría, edaría, nagusía (nagúsia ere bai) , berokía, zinaurría (zináurria ere bai, “inurria”) , odolkía (baita odólkia ere). 4 silaba: emáztekia, labóraria . Salbuespenak: baratxúria, iiztária “ehiztaria”, burruntzáldia “burduntzalia” , iautériak, dantzatókia, izengoitía (izéngoitia ere bai), labelaldía, solastúria “berritsua”. /-O/-z AMAITUTAKO ERROAK 2 silaba: lepóa, artóa, auzóa, zilóa, astóa, arnóa, besóa, beróa, gaixóa, zangóa, lastóa, gakóa. Salbuespena: sóroa, gaíxoa, táloa, kít(t)oa “akatsik gabekoa”. 3 silaba: oiláskoa, karíoa, gurásoak, zikíroa, olíoa, itsásoa, neskátoa, kaskárroa “burugogorra”, arránoa, i[x]ítoa . 4 silaba: eréaroa “ekaina” . Salbuespenak: kalakéroa “hitzontzia” , i(g)eltséroa, garagárdoa .

74

/-U/-z AMAITUTAKO ERROAK 2 silaba: fruitúa, lekúa, eskúa, gatúa, burúa, gastúa, pentsúa (péntsua ere bai) , sortúa, arkúa . Salbuespenak: búrua, zéruan . 3 silaba: mamórrua, onkáirua “ongarria” , ostátua, arrítua, lengúsua, teilátua, abéndua, aingérua . Salbuespenak: kaprestúa (gazt. cabestro), seilarúa “ganbara” , kapelúa . 4 silaba: Salbuespenak: arrastélua, esposátua, kanposántua . 5 silaba: Salbuespena: antzarrastelúa .

/-C/-z AMAITUTAKO ERROAK 2 silaba: egúna, gizóna (gízona ere bai) , aítza “aritza”, izárra, lagúna, urína, artzáina, pipérra, ilárrak, belárra, pozóina, zikína, bildótsa, adína, sasóina, políta, idórra, zaárra, izéna . Salbuespenak: áintzurra (aintzúrra ere bai, “aitzurra”), búlarra (bulárra ere bai). 3 silaba: udázkena, arrábotsa (arrabótsa ere bai) , astélena , ortzéguna , zanpántzarrak, abératsa, alárguna (alargúna ere bai). Salbuespenak: etxilárra , arrazóina, arratóina, ontasúnak, osasúna (osásuna ere bai) , borobíla, amorróina, sumaingíla “sugandila”, espartína, giltzurrínak, urtarríla, kazkabárra . 4 silaba: garbítasuna, erítasuna . Salbuespenak: zurrukutúna, luzetasúna, gaztetasúna, eskalapóina .

Datu hauek aztertu ondoren, esan dezakegu arau orokorra [+2] izan

arren, hau da, azentua, oro har, bigarren silaban txertatu arren, arau hau bortxatzen duten salbuespenak ere badirela, batez ere hiru edo gehiago silabakoetan: baratxúria, ongarría, burruntzáldia , edaría , káfea, sárea, itxilárra, arrazóina, arratóina , áintzurra, búlarra, arrastélua, kaprestúa, seilarúa, nagusía, luzetasúna etab. Gamindek berak aipatzen du Zugarramurdin arau orokorra [+2] bada ere, hiru silabako erroa kontsonantez amaitzen denean, azentua erroaren azken silaban doala:

“Azpi-barietateak egiteko beste erizpide bat, hiru si labako erroen

jokabidea dugu. Herri batzuetan, Zugarramurdin esate baterako, erroa bokalez amaitua denean, azentua bigarren si laban txertatzen da eta kontsonantez amaitua denean, berriz, erroaren azken si laban; honetan Hondarribi eta i tsas-lapurteraren ereduetara hurbiltzen da.” (Gaminde, 1998: 39).

Gure datuen arabera, hiru silabakoetan, erroa kontsonantez amaitua

denean ez ezik (etxilárra, arrazóina, arratóina, ontasúnak, amorróina, sumaingíla), bokalez amaitua denean ere, azentua, zenbaitetan, erroaren azken silaban ezartzen da (ongarría, edaría, kaprestúa, seilarúa, nagusía). Lau silabakoetan, erroa bokalez amaitzen denean, azentua azkenaurreko silaban ezartzen da askotan: baratxúria, burruntzáldia, arrastélua, garagárdoa, iautériak, iiztária, solastúria, gauiñára, gaztanbéra . Erroa kontsonantez amaitzen denean, berriz, –hiru

75

silabakoetan gertatzen den legez– azentua azken silaban ezartzeko joera dago: zurrukutúna, eskalapóina, gaztetasúna (baina erítasuna, garbítasuna).

Lau silabako erroetan ez ezik, bi silabako erro batzuetan ere,

kontsonantez nahiz bokalez amaituak, azentua erroaren azkenaurreko silaban ezar daiteke: káfea, sárea, áintzurra, búlarra .

Honekin guztiarekin adierazi nahi dut, nire ustez behintzat,

erdialdeko azentubidea ([+2]) ez dela Zugarramurdin eta Urdazubin bakarra, eta ekialdeko azentubidea ([-2]) erakusten duten adibideak ere aurki daitezkeela.

Gamindek ere, ikusi dugun bezala, Zugarramurdin eta Urdazubin

[+2] azentubidea ez dela eredu bakarra nabarmendu zuen. Izan ere, bere ustez, kontsonantez amaitutako hiru silabako erroetan, azentua erroaren azken silaban ezartzeak, Hondarribia eta itsas-lapurteraren ereduetara garamatza.

Gamindek proposatzen duen ereduaren bidez ([+2] arau orokorra +

kontsonantez amaitutako hiru silabakoetan dagoen salbuespena, alegia) azaldu ezin ditugun salbuespen gehienak, nire ustez, Salaburuk (1984) Baztango azentu sistimarako proposatzen duen arauaren arabera sailka ditzakegu; hau da, salbuespen hauek, azentu txertaketa erroaren azkenaurreko silaban ([-2]) gertatzen dela proposatuz azal ditzakegu: káfea, sárea, áintzurra, búlarra , sóroa, úmea, óbeak, baratxúria, burruntzáldia, arrastélua , garagárdoa, gaztanbéra, gauiñára, erbiunídea.. . Honek ekialdeko eredura garamatza.

Badira beste salbuespen batzuk (zéruan, búruan, urá, puxká, aurrák, sóbera . . .) segur aski hitz markatutzat jo ditzakegunak, balio adierazgarri berezia izan dezaketelako. Adibidez, zéruan eta búruan adibideetan argia dirudi balio adierazgarria, hitz hauek, normalean, Zugarramurdi eta Urdazubiko euskaran, zerúan eta burúan forma izaten baitute, eta biak enfasi berezia duten perpausen barruan jaso baitira.

Beraz, orain arte ikusi ditugun datuen arabera, azentua honela

ezartzen da Zugarramurdin eta Urdazubin: - Araua orokorra [+2] da (erdialdekoa), eta kontsonantez

amaitutako hiru eta lau silabako erroetan, azentua azkenengo silaban ezartzeko joera indartsua dago.

- Bi silabako erroetan (káfea) eta bokalez amaitutako lau silabako

erroetan (baratxúria, gaztanbéra), batzuetan, [-2] arauaren arabera ezartzen da azentua (ekialdeko ereduan bezala).

Badira, hala ere, bi arau hauek gehiago zehaztera behartzen

gaituzten salbuespenak: mugatzailea eranstean, hiatoa osatzen duten -i eta -u bokalez amaitutako erroak. Ongarría, edaría, berokía, izengoitía

76

(izéngoitia ere bai), seilarúa , kapelúa eta antzarrastelúa bezalako adibideetan, azentua erroaren azken silaban ezartzen da; hau da, mugatzailea eranstean, azentua eskuinerantz mugitzen da, bigarren silabatik ([+2]) azkenera: edári → edaría, seiláru → seilarúa .

Gertakari hau ekialdeko azentubidearen isoglosaren barruan

dauden beste toki batzuetan ere aurki daiteke. Ikerketa honetarako hizkera garrantzitsua delako, ikus ditzagun Hualdek (1997) Sarako azentuaren gainean eskaintzen dizkigun datuak, Gaminde (1996b) lanetik hartuak (arazo tipografikoak direla eta, diptongoaren ikurra aldatu egin dut, ^ erabiliz):

/-i /

/-u / /-e / /-o /

ogía burúa ógîa (ohea) ástôa afaría eskúa gáztîa fíkôa ardía forrúa arróltzêa árnôa begía gatúa ílêa oiláskôa iduzkía udárêa erría sémêa i largía sukáldêa i turría miísêa bearría marrobía /-a / /-C /

áza zaárra gázna gizóna kopéta beátza tximísta oilárra eltxaúrra arratóina alargúna

(Hualde, 1997: 106-107)

Ikus dezakegunez, hitz guztiak paroxitonoak dira, guztietan azentua hitzaren azkenaurreko silaban kokatzen da. Ohartu gaitezen txertaketa azkenaurreko silaban gertatu ahal izateko, diptongoak eta hiatoak bereizi behar direla. Hau da, ílêa hitzean, adibidez, diptongoa dagoela kontuan hartu behar da, bestela iléa l i tzatekeelako, ogían bezala (hiatoa). Hualdek berak azaltzen du askoz hobeto gertakari hau:

“Ultzaman bezala, Saran eta Lapurdiko beste herri batzuetan, oinarriaren amaierako erdiko bokalek diptongoa sortzen duten bitartean, goiko bokalek hiatusa sortzen dute: semia / mendí-a, otsua / burú-a.” (1997: 106).

77

Beraz, goiko bokala erdiko bokal batetik eratorria bada (semea > semia, gaztea > gaztia), diptongoa, eta ez hiatoa, sortzen da, azentua aurreko silaban txertatuz: gáztîa. Oinarriaren amaierako erdiko bokala jatorrizkoa denean ere, diptongoa (nolabait deitzeko) sortzen da (sukáldêa), eta goikoa bada, berriz, hiatoa (i turría). Hualdek deskribatzen duen sistema honetan, azentua txertatzeko eremua hitza da.

Sarako datu hauek eta Urdazubi-Zugarramurdikoak konparatuz gero, desberdintasun batzuk badirela ikusiko dugu. Hasteko, gogoratu behar dugu Hualderen arabera (1997), Saran azentua txertatzeko arau orokorra, ekialdeko azentubideari jarraituz, [-2] dela. Dena dela, ikusi dugun bezala, [-2] eredua ez da Zugarramurdin eta Urdazubin erabat ezezaguna. Desberdintasunik nabarmenenak hiato eta goranzko diptongoen inguruan sortzen dira:

- Hasteko, azpimarratu behar da Saran bokal disimilaziorako joera

(ea > ia, gaztia, semia.. .; oa > ua, otsua, usua) gauzatzen bada ere, Zugarramurdin eta Urdazubin ez dela batere ohikoa (ikusi 4.2. atala). Sarako hizkeran, arestian esan bezala, erdiko bokal batetik eratorritako goiko bokalak diptongoa sortzen du, eta azentua hitzaren azkenaurreko silaban ezartzen denez, gáztîa entzungo dugu. Zugarramurdin eta Urdazubin ez da bokal disimilaziorik gertatzen eta ez da goranzko diptongorik sortzen (hiatoa baizik), eta horregatik gure bi herrietan gaztéa aurkituko dugu.

- Oinarriaren amaierako bokala erdikoa denean ere, Saran

nolabaiteko diptongoa sortzen da (sukáldêa, oiláskôa). Zugarramurdin eta Urdazubin, berriz, hiatoak sortzen dira (sukálde-a, oilásko-a). Dena dela, joera honetan salbuespenak aurki daitezke; izan ere, miísêa adibidean, erroaren amaierako erdiko bokala (e) eta determinatzailea silaba berean ahoskatzen dira, nolabaiteko diptongoa osatuz. Ebakera honekin batera, miséa aldaera ere entzun daiteke, erroaren amaierako bokala eta determinatzailea silaba bitan ahoskatuz. Bietan, azentua, [+2] azentubidearen arabera azal daiteke (nahiz eta erroaren silaba kopurua, jakina, desberdina izan).

- Hirugarrenez, Saran erro amaierako goiko bokalak eta erantsitako

determinatzaileak hiatoa osatzen dute, eta azentua hitzaren azkenaurreko silaban ezartzen denez, afaría , i turría, iduzkía bezalakoak entzuten dira. Zugarramurdin eta Urdazubin ere goiko bokal hauek hiatoa osatzen dute, baina azentua txertatzeko arau orokorra [+2] denez, afária , i túrria eta idúzkia izango ditugu. Hala ere, azentubide honek baditu salbuespenak: ongarría , edaría, berokía, labelaldía, seilarúa, kapelúa, antzarrastelúa . . . Adibide hauek azaltzeko, ezin dugu [+2] arau orokorra erabili , eta, Saran bezala, azentua eskuinerantz lerratu dela proposatu beharko dugu. Eredu biak erakusten dituzte ondorengo bikote hauek: nagúsia / nagusía, zizária / zizaría, odólkia / odolkía, izéngoitia / izengoitía .

78

Ultzaman ere, goiko bokalez amaitutako hitzei mugatzailea eranstean, azentua eskuinerantz mugitzen da (Ibarra, 1994: 538-540): gosaríe, ostatúe . Hala ere, han ere badira salbuespenak, eta zenbaitetan, hiatoaren ordez, goranzko diptongoak jaso zituen Ibarrak (1994: 540): zúb[j]e, órd[w]e (ekialdeko azentubidea, [-2]).

Ultzaman bezala, Baztango Erratzun ere, goiko bokalez amaitutako

erro hauetan, mugatzailea eranstean, goranzko diptongoak sor daitezke: óg[j]a, és[j]a (EHHA , T.O.: Erratzu).

Zugarramurdin eta Urdazubin, berriz, goranzko diptongoak

osatzeko joera ahula da (ikusi 5.1. atala), eta horrela, nahiz eta Saran, Ultzaman edo Baztanen bezala azentua, zenbaitetan, [-2] arauaren arabera ezar daitekeen, káfea edo sóroa bezalakoak entzungo ditugu noizean behin Zugarramurdin eta Urdazubin, baina ez, ostera, káfêa / káf[j]a edo sórôa / sór[w]a tankerakoak.

Orain arte azaldu ditugun adibide eta salbuespen guztiak, hitz

erroak edo absolutiboan deklinatuak izan dira. Ikus ditzagun, jarraian, beste kasu batzuetan deklinatutako zenbait adibide: NOREN(A) NOREKIN NORENDAKO

arrebáina seméain

sosáikin autsáikin

nagúsiaindako mutíkoaindako

téilein zikíroain

arrozáikin semeáikin

erríendako udàletxéndako

beórrain emáztekien gurásoen iztárren abératsenak

Patxíkin angélesaikin ekékin frantsesékin zaldiékin

bíendako aurréndako iíztarièndako eríendako denéndako

NORENTZAT

arrazoinékin lagúnekin astóekin elkárrekin ilóbekin NORI

NORENGATIK

anáiaintzat lagúnentzat

burúai bidéari

belárraingatik osasúnaingatik

lagunen baténtzat zerétzat “zeuretzat”

neskátoari erríai

orréngatik ekiengátik

aziéndentzat anaiéntzat ilabeténtzat

mutílei áurrei

beroaingátik

79

NORA NON NONGO, NORAKO

lánera / lanérat lezéan sakéleko elízara errían lanékoa karríkara itzálean sukáldeko mutúrrera apiriléan pinturákoak otsáilerat astelenéan errotákoa zilóra kapitaléan bestétako okulistérat Frantzían urtétako Argentináat átsean erríetakoa Elizondóra etxéetan jatékoak Frantzíaa arríetan jotzéko Senperérat atsáldetan jostékoak auzóetaa txikítan bestitzéko ostátuetaa sáretan lezétaa béstetan NONDIK baztérretaa baserrítan

ardiétan karríkatik belarrétan motótik Landásetan sokátik leiótik sukáldetik

etxéetaik jendétaik gerríetaik

Aurkeztutako datu hauek ondo aztertuz gero, adibideak askotan ez

direla batere homogeneoak ikusiko dugu. Hala ere, ondorio batzuk ateratzen saiatuko gara, gutxienez, ondoren etor litezkeen ikerlanei eztabaidagaiak eskaintzeko:

• Noren kasuari dagokionez, esan behar da azentua, erregulartasun

handiz, absolutiboan zegoen tokian mantentzen dela, baita hitza hiru silabakoa denean ere: emáztekien, gurásoen, zikíroain, abératsenak . Zerrenda honetako salbuespen bakarra arrebáina (norena kasua) da: hitz honetan azentua eskuinerantz mugitu da arrébain → arrebáina (azkenaurrekora, [-2]); alabáina eta izoáina “izebarena” adibideek gauza bera erakusten dute. Alabaina, ondoren ere ikusiko dugunez, -ái diptongoak azentua erakartzen du. Zikíroain edo alábain aldaeretan ez da horrelakorik gertatzen, Zugarramurdin eta Urdazubin hitz oxitonoak erabat arrotzak direlako.

• Norekin paradigman argia den gertaera bat ikus daiteke, azentua, oro har, -aren > -ain diptongoan ezartzen dela, hain zuzen: zerráikin, semeáikin, sosáikin, arrozáikin ([-2]). Angélesaikin maileguak bortxatzen du araua. Diptongoa agertzen ez denean, berriz, pluralean, azentua absolutiboan zegoen lekuan mantentzen da: astóekin, ilóbekin, lagúnekin, elkárrekin, ardíekin, seméekin . Zaldiékin, armékin, arrazoinékin, Patxíkin eta frantsesékin joera honen salbuespenak dira,

80

eta [-2] azentubidearen bitartez baino ezin dira azaldu. Hala ere, izen morfologiaren atalean aipatu bezala, Zugarramurdin eta Urdazubin genitibo pluralean ere diptongoa sor daiteke (-ein), eta beraz, pluralean ere, azentua diptongoan joan daiteke: arriéikin, kotxeéikin . Azkenik, azentua diptongoan ezartzeko joera aditz izenetan ere gertatzen dela gehitu nahi dugu (f initzéikin “amaitzean”, pasatzeáikin “pasatzean”, argitzeáikin “argitzean”). • Norendako kasuan azentua absolutiboan zegoen tokian ezarri ohi da (nagúsiaindako, mutíkoaindako, seméaindako, erríendako, bíendako, iíztarièndako), baina zenbaitetan, azentua eskuinerantz mugi daiteke: denéndako, beiéndako, udàletxéndako . Ohar gaitezen, aipatutako adibideetan, -ai diptongoak ez duela azentua erakartzen. Honen arrazoia, nire ustez, deklinabide morfemaren silaba kopuruarekin lotuta dago. Hau da, semeáikin aldaera, nahiz eta [+2] arau orokorra bortxatu, [-2] ereduaren bidez azal daiteke; *semeáindako balizko aldaerak, berriz, azentubide biak ([+2] eta [-2]) bortxatuko lituzke.

• Norentzat kasuari dagokionez, esan behar da, azentua, gehienetan, absolutiboan zegoen silaban ezartzen dela (anáiaintzat , gizónaintzat , zerétzat , aziéndentzat, lagúnentzat, erríentzat), baina eskuinerantz ere mugi daitekeela: ilabeténtzat, anaiéntzat . Kasu honetan, -ai diptongoak ez du azentua erakartzeko joera nabarmenik. Gogora dezagun kasu hau Zugarramurdin eta Urdazubin norendako baino askoz gutxiagotan erabiltzen dela.

• Nori kasuan, ezarketa oso homogeneoa da, eta azentua

absolutiboan zegoen tokian mantentzen da: erríai, bidéari, burúai, neskátoari, emáztekiai, mutílei, áurrei .

• Norengatik kasuan ere, azentua absolutiboan zegoen tokian

mantentzen da normalean (beróaingatik, osasúnaingatik, belárraingatik), baina, zenbaitetan, -ai diptongoak azentua erakartzen du: lotsáingatik . Beroaingátik eta ekiengátik aldaeretan, azentua deklinabidearen morfeman berean agertzen da . • Nora kasuan, azentua absolutiboan agertzen zen silaban ezartzen da: lánera, mutúrrera, elízara , otsáilerat , karríkara , lezétaa, ostátuetaa . . . Dena dela, azentua eskuinerantz ere mugi daiteke: okulistérat , medikúrat, lanérat, zilóra, Elizondóra, Senperérat . Aldaera hauetan, [-2] sisteman bezala, azentua azkenaurreko silaban agertzen da (cf. Ibarra, 1994: 546). Frantzía hitzari dagokionez, aipatu behar da, Zugarramurdin eta Urdazubin ez dela gazteleraz bezala diptongoa egiten, hiatoa baino. Aditz izenetan, azentua -t(z)era morfeman agertzen da, gehienetan: bazkaltzéra, finitzéra, egitéra, jorratzéra.. . Morfema honetan, beraz, azentua [-2] ereduaren arabera ezartzen da. • Non kasuari dagokionez, esan dezakegu datuak nahiko heterogeneoak direla. Singularrean, arau orokorra azentua absolutiboan zegoen tokian mantentzea da (lezéan, errían, ostátuan, adínean,

81

i tzálean . . .) , baina salbuespen batzuek azentua eskuinerantz mugi daitekeela adierazten digute (astelenéan, kapitaléan, apiriléan), aurreko kasuan (Nora singularrean) bezala. Pluralean antzeko egoera daukagu, oro har azentua mantenduz, baina, zenbaitetan, eskuinerantz mugituz: ardiétan, baserrítan, eguerdítan, belarrétan. Beste salbuespen batzuk, beharbada, markatutzat jo ditzakegu: béstetan, átsean . Sáretan adibidea konplexuagoa da, izan ere hitz hau absolutiboan saréa ahoskatzen da normalean, baina sárêa (Saran bezala) ere kasu bakan batzuetan entzun dugu. Inesiboaren oinarrian saréa egongo balitz, sáretan forma markatutzat jo genezake (ohartu talde hau azal ezin ditzakegun adibide-biltegi bihur litekeela), baina oinarria sárêa balitz, azentua ez dela mugitu proposa genezake. • Nongo(a) kasuan, orain arteko egoera bera errepikatzen da: azentua absolutiboan zegoen tokian mantentzen da: sukáldeko, sakéleko, mendíko, erríetakoa... Azentua ezin da kasu morfeman ezarri, ez singularrean (-ko) ez pluralean (-etako). Ibarrak antzeko gauza ikusi zuen Ultzamako hizkeran:

“Partikula edo morfema batzuek ezin dute azenturik eraman, ez dugu inoiz honelakorik entzungo:

*Xuer – be – kó – a *La – rrain – tzar – kó - a *I – l le – rre – gi – kó – a” (Ibarra, 1995: 547).

Batzuetan azentuak aurreratzeko joera dauka, batez ere hitzaren erroa hiru silabakoa denean (pinturákoak, errotákoa), baina laburragoa denean ere bai (lanékoa , bestétako). Aditz izenetan, azentua -t(z)eko morfeman ezartzen da, oro har: jatékoak, jostékoak, jotzéko, gatéko, bestitzéko, meriendatzéko . • Nondik kasuaren gainean nabarmendu behar dugu azentua, oro har, absolutiboan zegoen lekuan mantentzen bada ere (sukáldetik, karríkatik, leiótik, gerríetaik . . .) , errîetáik bezalakoak ere aldi bakan batzuetan entzun ditzakegula, azentua ablatiboaren morfeman bertan ezarriz. Elizondótik ere zenbaitetan jaso dut (gogoratu arestian adlatiboko forma Elizondóra dela aipatu dudala). Sokátik eta motótik aldaeretan ere, azentua azkenaurreko silabara lerratu da ([-2]). Laburbilduz eta ondorio nagusi bezala, esan dezakegu azentua, normalean, absolutiboan zegoen tokian mantentzen dela, baina, zenbaitetan, eskuinerantz mugitzen dela (astelenéan, errotákoa , Elizondóra . . .) . Gainera, azentua noren(a) kasuaren -áin(a) diptongoan (eta norekin kasuaren -áikin morfeman, oso indartsu) eta -t(z)eíkin, -t(z)éra, -t(z)éko aditz izenetan ezartzeko joera dagoela nabarmendu behar da ([-2], beraz).

Deklinabidea eta azentuaren arteko loturak ikusi ondoren, eta azentua ez dela beti [+2] arauaren bidez ezartzen erakusteko asmoz,

82

azter ditzagun argudio gehiago erakutsiko dizkiguten beste bi atal: maileguak eta bertako toponimia (auzoak, etxeak...) .

MAILEGU BATZUK Atal honetan, Zugarramurdiko eta Urdazubiko hizkerak maileguak egokitzeko zeintzu baliabide dituen ikusi nahi dugu, azentua ezartzeko araua hobeto ezagut dezagun.

primáberan marmóla (macho) cábrjo gasolína fotografísta pasaportéa karrétera apréndiza tertúli-an tréfla “hirusta” errespétua altabóza karamelúak konpétentzja krisísean pentsúak miséri-a gastúak Bíblia / Biblía fábrika / fabríka kóbrea / kobréa bokádillo kanpósantua tenperatúra lagúa “aintzira” makína kamiséta dolúa moldéa fería

panadéroa dokuméntua kontrábando karnizería soldádua algodóna bitamínak motéa “izengoitia” buéltaka sóbera desértor meréndua “askaria”

Adibide hauek aztertutakoan, maileguak azentuatzeko hiru bide daudela esan dezakegu:

a) Maileguek euskarara sartzean, erdaraz zuten azentua mantentzen dute normalean: fotografísta, tréfla (< trèfle , “hirusta”), altabóza, panadéroa, soldádua, tenperatúra, bitamínak, dokuméntua, algodóna... Tertúlian eta misérian adibideetan, gaztelerazko diptongoa oso garbi hausten da, hiatoa osatuz.

b) Mailegu batzuek bigarren silaban ([+2]) hartzen dute azentua,

nahiz eta erdaraz hau hirugarrenean edo aurrerago egon: primáberan, karrétera, apréndiza, desértor, bokádillo, kontrábando, konpétentzja eta cábrjo . Azken adibide hau interesgarria da, hiato batetik euskaraz goranzko diptongoa sortzen dela ikus dezakegulako.

83

c) Erdarazko zenbait mailegutan azentua eskuinerantz lerratzen da: pasaportéa, gastúak, makína, moldéa, karamelúak, pentsúak, krisísean, dolúa, fería, motéa, lagúa, marmóla, Biblía (Bíblia ere entzun dugu), kobréa (kóbrea ere bai), fabríka (fábrika ere bai) . Hiru silabatako hitzak, jakina, [-2] nahiz [+2] arauen bidez azal daitezke. Silaba gehiago duten adibideei dagokienez, krisísean hitzean [+2] araua ezarri da, eta pasaportéa eta karamelúak aldaeretan, berriz, [-2] azentubidea (bestela karámeluak eta pasáportea).

BERTAKO TOPONIMIA Azkenik, toponimiak azentua ezartzeko moduaren gainean datu interesgarriak eskaini diezazkigulakoan, ikus dezagun nola ezartzen den azentua ondorengo toponimoetan (auzoak, etxe-izenak, errekak, mendiak.. .) , denak Zugarramurdi eta Urdazubikoak:

Iribére Leórlax Landíbar Alkérdi Dantxarinéa Tejaría Irigoienéa Burkaitzéa Bardoztégja Bardóztegia Lapitxúri Sueldegía Martinéa Errekoetxéa Dutaría Landetxéa Martikonéa Aterbéa Enekonéko bórda Etx(e)otóa Bizkarréa Etxondóta Ibainéta Axúlar Indianobáitan Indianobaitáa Mendiburutegía Hiriondóa Iparréa Organbíde Donpedronéa Mitxelenéa Ugarána Salaberría Andrestégja Sabatenéa Fagoagatégja Barberenéa Tontxenéa Aitaxonéa Zapelenéa Maskonéa Bordaxuría Xastarrenéa Aroztegía Baztarretxéa Olaburúa Anduregía Ixtakonéa Mañotenéa Ugaldéa Maltzatenéa Etxelekúa Xirrípa Kanikotenéa Kikerrenéa Karakotxéa Petisansenéa Matxingonéa Agerraldéa

84

Beharbada, aztertu ditugun atal guztietatik toponimoena da homogeneoena, izan ere, oso salbuespen gutxi daude. Argi agertzen da toponimo gehienak ezin ditugula [+2] arauaren bidez azaldu. Are gehiago, erregela honen bidez azal daitezkeen Alkérdi, Leórlax, Landíbar, Xirrípa eta Axúlar [-2] arauaren bidez ere azal daitezke. Beste adibide guztien, azentubidea azaldu ahal izateko, [-2] araua (ekialdekoa) erabili behar dugu ezinbestean: Dutaría, Aterbéa, Bizkarréa, Burkaitzéa, Etxondóta, Tejaría, Ugaldéa, Agerraldéa, Etxelekúa, Aroztegía (hiatoa eginez) , Ugarána, Kanikotenéa.. . Bardoztégja / Bardóztegia toponimoa hiztun berak (adinekoak) bietara ahoskatu zuen, lehenengoan diptongoa eginez eta [-2] araua ezarriz, ekialdeko azentubidearen arabera, eta bigarrenean, berriz, hiatoa sortuz eta [+2] araua txertatuz. Gertakari honek arau biak Zugarramurdin eta Urdazubin bizirik daudela erakusten du.

Indianobaítan eta Indianobaitáa bikoteak [-2] arauaren aldeko

beste froga bat ematen digu, azentua araua betetzeko nola mugitzen den erakusten duelako

Azterketa hau amaitzeko, aditzaren sintagman aurkitutako datu batzuk aipatu nahi ditut. Partizipioei dagokienez, esan behar da gehienak hiru silabatakoak direla, eta, horrela, [+2] zein [-2] arauen bidez azal ditzakegula: arrítu, usátu, atxéman, atxíki, barkátu, bortxátu, saindátu “aldatu”, galdégin . . . Beraz, argibide lagungarria lortzeko, silaba gehiagoko partizipioak hartu behar ditugu. Hauetariko gehienek [+2] arauaren arabera hartzen dute azentua:

aálketu arrápatu entérratu izkútatu abérastu arráskatu erákutsi izórratu abísatu arrímatu eskápatu koprénitu ailégatu atératu eskríbitu meréndatu akábatu debékatu espósatu oblígatu apúratu defénditu idábazi zurrúpatu

Badira beste batzuk, berriz, [-2] azentubidearen bitartez azaldu

behar direnak: deliberátu “erabaki” , antolátu , zikirátu , zerbitzátu (baita zerbítzatu ere), desaparezítu, eskolátu, deskonfiátu, xalboinátu, ensaiátu (baita ensáiatu ere), telefonátu (baita teléfonatu ere).

Aditz laguntzaileetan ere aurkitu dut, batzuetan, azentua

eskuinerantz mugitzeko joera: duzúla → duzulákotz, dutéla → dutelákotz, déla → delákotz . Azentu aldaketa hau [-2] arauaren beste adibide bat da, nire ustez. 7.2. Ondorioak Orrialde hauetan, Zugarramurdiko eta Urdazubiko hizkeraren azentua ahalik eta zehatzen aztertzen saiatu naiz, ondoren hizkera hau ingurukoekin alderatzeko lagungarria izango delakoan. Aurkeztu dudan

85

azterketa honetan argi ikusten da zaila dela datu guztiak azentu arau bakar baten arabera azaltzea, eta nik neuk ez dut uste Zugarramurdiko eta Urdazubiko hizkeran azentua ezartzeko araua, besterik gabe, [+2] denik (ezkerretik hasita bigarren silaban), erdialdeko azentubidearen araberakoa (Gaminde, 1998; Hualde, 1997). Hizkera honetan azentua nola ezartzen den laburtzen duten hiru ezaugarriak honakoak dira:

a) Zugarramurdin eta Urdazubin azentuak ez dauka balio funtzionalik, ez morfologikorik ez lexikorik. Hau da, azentuak ez du morfemak edo hitzak bereizteko balio. Egia da azentua genitibo singularrean agertu ohi dela, baina gertaera hau ez da, nire ustez, morfologikoa, fonologikoa baino, azentua galtze baten ondorioz sortutako diptongoan txertatzen delako: -arena > -aina > -aína . Hitz batzuk, beste azalpen baten zain, markatutzat joko ditugu (ainítz / aunítz, arrás, arrúnt, aurrák, puxká . . .) .

b) Azentua txertatzeko joera orokorra [+2] da (ezkerretik hasita

bigarren silaban), eta hiru silabako, edo silaba gehiagoko erroetan, azentua eskuinerantz eramateko joera dago, batez ere –baina ez bakarrik–, erroa kontsonantez amaitzen denean.

c) Badira datu nahikotxo [+2] arauaren bitartez azaldu ezin

ditzakegunak, eta [-2] arauak (eskuinetik hasita bigarren silaban) argitzen dituenak:

- bokalez amaitutako bi, lau edo bost silabako erro batzuk (káfea, baratxúria, gaztanbéra, erbiunídea . . .) . - goiko bokalez amaitutako erroei mugatzailea eranstean sortzen diren zenbait hiato: edaría, seilarúa, antzarrastelúa, labelaldía . - deklinabideko adibide batzuk (-áikin , Elizondóra, zaldiékin edo beroaingátik bezalako salbuespenak). - zenbait aditz izen (- t(z)éra, -t(z)éikin, -t(z)éko). - toponimia, oso argi. - zenbait maileguren egokitzea (moldéa, pasaportéa, karamelúak).

Honek Zugarramurdiko eta Urdazubiko hizkeran azentua ezartzeko arau bi –bata bestea baino indartsuagoa– daudela erakusten du, nire ustez. Bardóztegia / Bardoztégja, izéngoitia / izengoitía, zináurria / zinaurría, aíxkidea / aixkídea tankerako bikoteek uste honen alde egiten dute.

Ezaugarri orokor hauekin batera, ezin dugu ahaztu azentua

ezartzean, kate mintzatuan azken batean, hiztunaren egoera psikologikoak ere eragin handia daukala, eta ez dela gauza bera harridura, poza, haserrea, tristezia.. . adieraztea. Are gehiago, askotan azentua baliatzen dugu aipatutako sentimenduak adierazteko. Gure datuen artean, adibidez, zéruan! edo etzait búrutan sartzen kateetan,

86

hiztunaren nahia eta egoera erabakigarriak dira azentua ezartzean, hiztunak, fonemak edo lexemak aukeratzen dituenean zerbait adierazteko, hauekin batera azentua ere baliatzen duelako. Dena dela, galdera eta harridura perpausen azterketak lan honen helburuak gainditzen ditu, intonazioa eta beste ezaugarri prosodiko batzuk aztertzeak tesi oso baterako gaia emango lukeelako.

Azterketa honetan proposatu dudan azentubideak, beraz,

Zugarramurdin eta Urdazubin azentua bi ereduren arabera ezartzen dela adieraziko luke, erdialdeko ([+2]) eta ekialdeko ([-2]) ereduen arabera, hain zuzen (Hualde, 1997). Ikus ditzagun zeintzuk diren, Hualderen ustez (1997), bi eredu hauen isoglosak:

“(Ekialdeko azentuaz). Azentuera hau Zuberoa eta Erronkaritik

Baztan eta Ultzamaraino hedatzen da.” (74. orr.) . “[. . . ] Baztan eta Bortzir iak zehar azentu isoglosa garrantzitsu bat

pasatzen da, Bortzir ietako edo Bidasoaldeko azentuera Erdialdeko azentubidean sartzen delarik.” (108. orr.) .

Gure datuak ikusita, esan dezakegu Zugarramurdin eta Urdazubin

isoglosa biak gurutzatzen direla, eta azentuera nagusia erdialdekoa den arren (Bortzirietan eta Bidasoaldean bezala), ekialdeko azentubidea ere ezaguna dela (esaterako, Baztanen eta Saran bezala).

Zaila da zehaztea zein izan daitekeen hizkera honetan eredu

zaharrena, erdialdekoa ala ekialdekoa, bertako testu zaharrek (gehienetan bezala) ez dutelako azenturik erakusten. Hala ere, baditugu zenbait arrazoi Zugarramurdi eta Urdazubiko hizkeran azentu zaharrena ekialdekoa dela proposatzeko. Alde batetik, bertako toponimiak, gehienetan, [-2] eredua erakusten du, eta badakigu toponimia oso lagungarria izan daitekeela hizkera bat (azentuera barne) berreraikitzeko (Salaberri, 1992, 1998):

“Azentuaketa aztertzea, toponimia hutsean oinarriturik, zai la dela

ezin uka, baina hala ere ondorio batzuk atera daitezkeela uste dugu han-hemenkako datuak ezagutuaz, eta batez ere lehen-oraingo aldaeren berri izanez.” (Salaberri 1992: 637).

Bestetik, ekialdeko ereduaren alde egiten duten adibide asko

adineko hiztunengandik jaso ditudala aipatu behar dut. Gainera, errazagoa da azaltzea erdialdeko azentua ondoren sartuz joan dela (kontuan hartu behar da hauxe dela gaur egun prestijiodunena, hedatuena eta indartsuena), kontrakoa baino. Zugarramurdik eta Urdazubik Sara, Amaiur, Elizondo.. . herriekin urteetan zehar izan dituzten harreman sozioekonomikoak ezagututa –azentuari dagokionez, denak ekialdeko eredukoak–, zailagoa litzateke esatea Zugarramurdin eta Urdazubin azentua erdialdekoa izan dela, eta ekialdekoa gero sartu dela. Zugarramurdik eta Urdazubik Etxalarrekin izan dituzten harreman sozioekonomikoek ere erdialdeko azentua agertzea azal lezakete.

87

Zugarramurdin eta Urdazubin azentu eredu bi bizirik izateak, beharbada, Sarako azentubidearekiko dauden desberdintasun asko azal ditzake (gogora dezagun Saran [-2] arauak askozaz ere orokorragoa dirudiela). Dena den, baliteke Saran ere [-2] eredua bakarra edo erabat nagusi ez izatea, Hualdek sumatzen duen bezala:

“Euskalki honetan azentua azkenaurreko si laban kokatzen da

normalean hitz isolatuetan, baina azentuera erabat aldatzen da esaldiaren barnean. Ez dakigu –edo, nik, behintzat, ez dakit– esaldi mailako prosodia nola sortzen den oinarrizko azentuera paroxitonotik abiatuz.” (Hualde, 1997: 108).

Nik neuk Saran i lábetea, igándea, egárria, eskápatu, arróbia,

sagárnoa eta emáztekia bezalako salbuespenak jaso ditut. Euskal Herriko Hizkuntz Atlasa osatzeko Senperen egindako

grabaketek ere, [-2] eredua ez dela, Lapurdiko barnealdeko herri honetan, erabat nagusi, eta aldaerak aurki ditzakegula, erakusten dute: xinaurríak (L.I, 01180), maastía (L.I. , 46020), espartína (L.I. , 64010), soberakína (L.I. , 52400), ilargía (J.L., erantzun librea); baina idúzkia (L.I. , 13030), zintzimária (J.L., 04110), izérdia (L.I. , 59260), estálkia (L.I. , 35440). Azkainen ere, hongárria , labóraria eta patárretan bezalako aldaerak jaso ziren (J.A., erantzun libreak).

Gamindek (1998b) Lapurdiko eremu honetako azentuen inguruan

ematen dituen datu garrantzitsuek ere erabateko homogeneotasun eza erakusten dute. Aipatu dut, dagoeneko, Gamindek Zugarramurdiko eta Urdazubiko azentuari buruz dioena (1998: 39): kontsonantez amaitutako hiru silabatako erroetan azentua azken silaban ezartzeak gure bi herriak Hondarribiarekin eta itsas-lapurterarekin lotzen dituela. Ainhoa eta Arbona ere azentubide honetara hurbiltzen dira:

“Arbona eta Ainhoako sistemen azalpenerako, alde batetik si laba bat

eta biko erroekin azentua erroaren bigarren si laban, edo si laba bakarrean, txertatzen dela esan dezakegu. Hiru si labako erroetan gauza bera egiten da baldin eta amaiera bokal ikoa bada, amaieran kontsonanteren bat badago erroaren azken si laban txertatzen da azentua.” (Gaminde, 1998b: 26).

Aipamen honetako oinoharrean, Gamindek hiru silabako

azentubidean Hondarribia eta Zugarramurdirekin batzen direla esaten du. Izan ere, Ainhoako datuak eta Zugarramurdi-Urdazubikoak konparatuz gero, azentubidea berdintsua dela ikusiko dugu: afária, arágia, beárRia, idúzkia, ilárgia, itúrria, maRúbia, aberátsa, alaRgúna, aRatóina, asteléna (Gaminde, 1998b: 161). Honek oso ondorio garrantzitsua erakusten du: azentubideari dagokionez, Zugarramurdi eta Urdazubi gehiago hurbiltzen direla Ainhoara, Sarara baino. Gamindek (1998b: 25, 26) azpitalde desberdinetan sailkatzen ditu bi herri lapurtar hauek: biak ekialdeko azentubidearen barruan egon arren, Ainhoa itsas-lapurteraren eredura hurbiltzen da, eta Sara, berriz, erdi-ekialdeko

88

izeneko ereduan sartzen da (beste batzuen artean, Baztanekin eta Ahetze edo Beskoitze herriekin batera). Honen arabera, berriro diot, Zugarramurdi eta Urdazubi itsas-lapurterarekin lotuta egon daitezke. Dena dela, kostaldeko hizkerak ez ditugu behar bezala ezagutzen, eta horrexegatik, ez naiz hipotesi hau argudio bezala erabiltzera ausartzen. Gainera, badirudi kostaldeko herrien artean ere azentua txertatzean desberdintasun batzuk sortzen direla. Azkainen, adibidez, Gamindek (1998b: 163) honako datu hauek jaso zituen: aberátsa, afaría, alaRgúna, teilatúa baina giltxúRdina, idúzkia eta i lárgia . Ziburun ere, honako salbuespen hauek aurkitu zituen: kazkábarra, olláskoa eta ukóndoa (178). Honen aurrean, Gamindek berak hizkera hauen azentu ereduak hobeto aztertu beharra aipatzen du, eta Zugarramurdiko hizkerak erdiko ereduen eta ekialdeko ereduen arteko harremanak hobeto ulertzeko izan dezakeen garrantzia nabarmentzen du:

“Nire ir i tziz Hondarribia, Zugarramurdi eta Itsas-lapurteraren azentu moldeen azterketa oso garrantzitsua da; batetik euren arteko loturak agerian uzteko hala nola erdiko eredu eta erdi-ekialdekoaren arteko azaleko desberdintasun handiak ulertzeko.” (1998: 26).

Amaitzeko, aipatu nahi dut Zugarramurdiko eta Urdazubiko

hiztunek berek, desberdintasunak sumatzen dituztela, euren azentuaren eta Baztango azentuaren artean. Caminoren hitzetan, ez da hiztunak errazen kontrolatzen duen atala:

“Entonazioa, s intaxi konplexutasuna bezala, ez da hiztunak aise

kontrolatzen edo menderatzen duen ataletarik, baina kontrolatzen zai l izate horrek ez du esan nahi hiztunak entonazioaren ñabardurak hautematen ez dituenik.” (Camino, 1998: 130).

Azentua, tonua aipatzen zuten Zugarramurdi eta Urdazubiko

hiztunek euren hizkera eta Baztango hizkeraren arteko desberdintasunak esateko eskatzen nienean. Izan ere, erdialdeko azentubidearen isoglosak Zugarramurdi eta Urdazubi, baina ez Baztan, hartzen ditu (Hualde, 1997; Salaburu, 1984). Gainera, esan bezala, goranzko diptongoen azentuak desberdintasun nabarmenak sortzen ditu bi hizkeren artean. Baztanen, bi silabatako erroetan, askotan, amaierako bokalari determinatzailea eranstean, goranzko diptongoa sortzen da, eta [-2] arauaren arabera, óg[j]a bezalakoak entzuten dira; Zugarramurdin eta Urdazubin, berriz, ogía bezalakoak ([+2] arauaren arabera) jaso ditut. Joera hauek indartsuak dira, eta hiztunek, ziurrenik, oharkabean beharbada, hauteman egiten dituzte.

Honek guztiak, iradokitzen du azentuaren atalari dagokionez batez ere, gehiago sakondu behar dela, beste hizkera batzuk aztertuz, talde zein multzoen artean azpitalde eta berezitasun asko ezkuta daitezkeelako.

89

8. IZENAREN MORFOLOGIA

8.1. Deklinabidea Izenaren morfologiaren inguruan aurki ditzakegun ezaugarririk esanguratsuenak aztertzen hasteko, deklinabidearen taulak erakutsi nahi ditut. Taula hauetan agertzen diren datu zenbait inkestetan jasotako erantzunen bidez osatu ditut, batez ere mugagabe sailari dagozkionak. Ikus daitekeenez, tauletan bokalez eta kontsonantez amaitutako hitzak aurkeztuko ditut. Izen arrunten kasuan, gainera, bizidunak eta bizigabeak bereizi ditut. Bizidunen artean, deklinabideak erakuts ditzakeen desberdintasun guztiak batzeko, -az amaitutako alaba hitza ere sartu dut.

PERTSONA IZEN BEREZIAK NOR NORK NORI NOREN NOREKIN NORENDAKO NORENTZAT

Ana Anak Ana(r)i Anain Anaikin Anaindako Anaintzat Xabier Xabierrek Xabierri Xabierren Xabierrekin Xabierrendako Xabierrentzat

LEKU IZEN BEREZIAK

NOR NORK NOREN NON NONGO NONDIK NORA NORAINO Sara Sarak Sarain Saran Sarako Saratik Sara(r)a(t) Saraino

Amaiur Amaiurrek Amaiurren

Amaiurren

Amaiurko Amaiurtik Amaiurrat Amaiurr(er)aino

IZEN ARRUNTAK NOR NORK NORI NOREN NOREKIN NORENDAKO NORENTZATsing. gizona gizonak gizonai gizonain gizonaikin gizonaindako gizonaintzat pl. gizonak gizonek gizonei gizonen gizonekin gizonendako gizonentzat mgg. gizon gizonek gizonei gizonen gizonekin gizonendako gizonentzat sing. mutikoa mutikoak mutikoai mutikoain mutikoaikin mutikoaindako mutikoaintzat pl.

mutikoak mutikoek mutikoei mutikoen mutikoekin mutikoendako mutikoentzat

mgg. mutiko mutiko(e)k mutikoei mutikoen mutikoekin mutikoendako mutikoentzat sing. alaba alabak alabai alabain alabaikin alabaindako alabaintzat pl. alabak alabek alabei alaben alabekin alabendako alabentzat mgg. alaba alabek alabei alaben alabekin alabendako alabentzat

90

NOR NON NONGO NONDIK NORA sing. tokia tokian tokiko tokitik tokirat pl. tokiak tokietan tokietako tokietaik tokieta(r)at mgg. toki tokitan tokitako tokitaik tokita(r)at sing. oiana oianean oianeko oianetik oianerat pl. oianak oianetan oianetako oianetaik oianeta(r)at mgg. oian oianetan oianetako oianetaik oianeta(r)at

ADITZLAGUNAK

NON NONGO NONDIK NORA NORAINO emen emengo emendik (o/u)nat oneraino/unaino

or orko ortik orra(t) orraino an ango andik arat araino

Taulak eman ondoren, deklinabideari buruz iruzkin zenbait egin nahi ditugu, honen ezaugarri nabarmenenak azpimarratuz.

8.1.1. Tauletan ikusi ahal izan dugunez, genitibo singularrean -aren > -ain gertatzen da, Saran (Pagola, 1984) eta Baztanen (Salaburu, 1984) bezala. Zuazoren hitzetan (1999: 265), lapurtera, behe-nafarrera eta goi-nafarrerako hizkera askotan gertatzen da -aren > -ain. Bilakaera hau Zugarramurdin eta Urdazubin oso indartsua da, eta zaila da salbuespenak aurkitzea. Oinarrian genitiboa duten kasuetan ere (soziatiboa, destinatiboa.. .) bera da nagusi: sosaikin, duenaikin, lastoaikin, ziloaikin , gasnaikin , jatekoaikin, amaindako, osasunaindako, alkolaingatik, beroaingatik, bere ama zenain anaia “bere ama zenaren anaia”.. . Gainera, pluralean ere -en > -ein gertatzen da zenbaitetan (geroaldietan aurkitzen dugun fenomeno bera); hala ere aldaera orokorra (-en) arruntagoa da: umeekin , beiekin , aRiekin , leio gorriekin , aurrideen , lagunendako baina alanbreeikin , ezkurreikin , beieindako , teilein , bereinkoiak (“berekoiak”). Inkestetan (metodo honen bidez jaso dira tauletan ematen ditugun datu asko) -en erantzun digute beti .

Baztanen, Salaburuk pluralerako -en ematen du, eta Saran, Urdazubin eta Zugarramurdin bezala, -en nagusia den arren, -ein ere entzun daiteke. Gaur egun Zugarramurdin eta Urdazubin erabat nagusi den genitibo singularreko -aren > -ain bilakabidea ez da, ostera, testu zaharretan ia agertzen. Axularrek ez du erabiltzen, eta Harizmendi, Argaiñaratz zein Gasteluzar garaikideek ere ez dute adibiderik agertzen. Sarako Joanes Etxeberriren eta Elizanbururen lanetan ere ez dugu bilakaera hau topatu, eta badakigu gaur egun Saran ohikoa dela (Pagola, 1984).

91

Urdazubiko eta Zugarramurdiko testuetara jotzen badugu, antzeko egoera aurkituko dugu. Ondarrak Urdazubin jasotako testuetan (XIX. mendekoak) -aren morfema aurkituko dugu: urriquimenduarequin, (1982: 398); elizaren, j incoarenganic, amarenganic , (400); andiarequin (1993: 598); amulsuaren (601); etsayaren (602) eta baita Riezu & Zudairek (1972) bildutakoan ere ( laborantzaren, familiaren , 372). Zugarramurdin aurkitutako testuei dagokienez, Satrustegik argitaratu dituenak erabiliz, hauetan ere gehienetan -aren agertzen dela ikus dezakegu: becatuaren, sainduaren, edertasunarequin (1986: 308); humearen, gurasoaren, gaistoaren, guciarequin, andiarequin (1987: 91-92); quisuaren, profetaren, burubaren (1987b: 293). Birritan baizik ez dut topatu -ain : arguiaiquin (1987: 101) eta escuaiquin (1987: 98). Satrustegik Zugarramurdin bildutako testu hauetan guztietan idazlea bertako apaiza dugu, Anastasio Etxeberri . 1986ko testuen artean, ostera, Anastasio Etxeberriren laguntzaileak, Jose Antonio Aldunzik, idatzitako pasarte batzuk erakusten dizkigu Satrustegik, bere hitzetan, hizkera zaindugabeagoa darabilena:

“Su lenguaje es menos cuidado que el de su párroco, aunque la cal igrafía es buena y de rasgos seguros. Posiblemente, tanto el vocabulario como la conjugación del verbo encierran local ismos concretos que será preciso comprobar su procedencia. En todo caso, el est i lo es popular y vál ido como test imonio del lenguaje uti l izado por entonces en la predicación.” (Satrustegi , 1986: 313).

Beharbada bere hizkera hain zaindua ez delako, Aldunzik -aren > -ain bilakaera erabiltzen du zenbaitetan: parroquiain, duzuenain arabera ; baina aprobacioarequin, leguearen, obispoaren (311-314). Honen arabera, erabili ditudan testu zaharretan bilakaera hau ez agertzearen arrazoia hizkera maila izan daiteke, ahoskotasunarekin lotutako bilakaera delako, alegia.

Gaur egun, -ain erabiltzea hizkera arruntarekin lotzen da Zugarramurdin eta Urdazubin, hiztun batzuk saiatu direlako astiro eta dotore hitz egiten eta hauek, zenbaitetan, -aren erabili dutelako. Hau horrela balitz, aldaera diafasiko baten aurrean geundeke, estiloari lotutako aldaera baten aurrean. Dena den, ez daukat datu nahikorik hipotesi honi eusteko, grabatu ditudan solasaldiek lagunarteko hizkera erakusten dutelako, ustez eta asmoz behintzat. 8.1.2. Ergatiboari dagokionez, esan behar dugu singularra eta plurala ez direla beti bereizten, eta batzuetan -ak morfema plurala nahiz singularra adierazteko erabiltzen da:

“emendik denak dakite eskuaraz, [ . . .] iru lenguai badakite emengo gazte denek” “kukuxuak badute zerbait eta eiten naute ola”

92“eta erran naute somatu utenak”

“ta bildotsak esnea amaina edate baitute” “emen alemanak ere ematen tzutena zen kafea” “gizonak baietz erran tzuten” “eta Pauetik segidan igorri ziztian leenbiziko ponpierak”

Adibide hauetan saiatu gara asimilazioa erakuts zezaketen hitzak

baztertzen, ergatiboaren morfema agerian gera dadin eta, beraz, frogatu ahal izateko ergatiboaren singularraren eta pluralaren artean sinkretismoa dagoela. Horrela, uste dugu bigarren adibidean kukuxuak agertzea esanguratsua dela, asimilazioaren (a>e/i, u (C) __) eraginez li tekeena zelako kukuxuek azaltzea. Egia da, hala eta guztiz, Zugarramurdin eta Urdazubin asimilazioa oso gutxitan gauzatzen dela:

“tortzen ziren alde untako sorginak denak” “nere anaiak jotzen zuen”

baina,

“guk ez baitugu olako usaiek” “iru erriek, Urdazubi, Zugarramurdi eta Sara in dire unitu”

Saran eta Baigorrin ere (Pagola, 1984), -ak agertzen da

zenbaitetan ergatibo pluralean. Zuazok (1999: 253) esaten du mendebalean, erdialdean eta euskara nafarraren sartaldeko erdian -ak dela bai ergatibo singularrean bai pluralean erabili ohi dena, eta kostatarrean ere singularreko -ak eta pluraleko -ek ez direla erabat garbi bereizten. Zugarramurdin eta Urdazubin antzeko egoera aurkitzen dugu eta, ikus dezakegu, ergatibo plurala adierazteko, hiztunak bai -ak bai -ek erabil ditzakeela. Egungo egoera ezagututa, ikus dezagun zer agertzen den testu zaharretan. Axularrek ondo bereizten zituen morfema biak, eta gauza bera esan dezakegu Harizmendi, Argaiñaratz, Gasteluzar eta Goietxeri buruz. Sarako Etxeberrik eta Elizanburuk ere argi bereizten zituzten singularreko eta pluraleko ergatibo morfemak.

Zugarramurdiko eta Urdazubiko bertako testuak begiratuz gero, ikusiko dugu zenbaitetan ergatibo pluralean -ak aurki dezakegula: yaquin bezate mingaiñ murmuradoriaq even dichuekin esnautela izittuco (Satrustegi, 1986: 303); zuben erranaq esnaute ni andiq ateraco (1986: 304); au gabe deusere ezdutela balio guratsoaren eforta (sic) guciac (Satrustegi, 1987: 98); alacoac ez dute otoitz onic eguiten (Satrustegi, 1987b: 306); arindu bear lecuan progimo cembaiten onac iluntzen datzute viotza? (1987b: 307); nai badute ynteresatuac gueiago , guizonac [.. .] bearco baitute (Ondarra, 1982: 401). Testu hauetan agertzen diren datuak eta gaur egun Zugarramurdin eta Urdazubin grabaketen bidez jaso ditudanak parekatu egin daitezke, izan ere, bietan ergatibo plurala -ek zein -ak izan daiteke. Gainera, hiztun batzuek, galdetu ondoren, bietara

93

esango luketela erantzun zuten: neskak in dute / neskek in dute , baita oso gazteak (hogei urte ingurukoak) diren zenbait hiztunek ere. 8.1.3. Atal honetan aztertuko dugun ezaugarria, ablatibo plurala zein mugagabea (eta erakusleetako singularra) -ta(r)ik izatea, erabat nagusi da Zugarramurdin eta Urdazubin, eta egin ditudan grabazio guztietan ez dut kontrako adibiderik aurkitu:

“eldu baituk olako lekuetaik kontrabandoa” “Euskal erri guzian porzentai aundietaik baituena euskara mintzatuan” “bi aldetaik autsi diote” “izain dugu bederatzietan, bedeatzietaik amarretara” “usatuak gaa igual edozein gauzetaik jatea” “artesanoak baziren kaikuak egiten ari zirenak eta gero zesta oietaik” “Afrika alde ortaik ibili zen” “ezkoa urtu ta artaik emateuzu brilloa ateratzeko”

Esan bezala, mila adibide jar nezakeen, Zugarramurdin eta Urdazubin -taik aldaera delako aukera nagusia; bakarra, esango nuke. Badirudi inguruko hizkeretan ere aldaera hau oso ohikoa dela. Baztanen arrunta da (Salaburu, 1984; N’Diaye, 1970) eta baita Saran ere (Ariztia, 1934; Euskaltzaindia, 1999). Mendebaleko behe-nafarreraz ere, (Etxebarria, 1994; Pagola, 1984) arrunta da aipatutako morfema. Zuazok (1998: 219) esaten du mendebalean eta erdialdean -(e)tatik(an) erabiltzen dela eta ekialderagoko hizkeretan, ostera, -(e)tarik dela nagusi. Badirudi morfema honen nagusitasuna ez dela mende honetako gertaera, izan ere, Axularrekin hasita, inguruko idazleek -ta(r)ik erabili dute. Horrela, Gasteluzar, Elizanburu, Etxeberri Sarakoa edo Duvoisin bezalako autoreek, -ta(r)ik erabiltzen dute ablatibo plurala edo mugagabea adierazteko. Zugarramurdiko eta Urdazubiko testuak begiratu ondoren, egoera bera aurkitu dugu. Ondarrak (1982, 1993) Urdazubin bildutako testuetan, -ta(r)ik morfema da nagusi, eta Satrustegik Zugarramurdin (1986, 1987, 1987b) bildutakoek ere morfema hauxe erakusten dute. Beraz, laburbilduz, esan dezakegu Zugarramurdin, Urdazubin eta inguruko hizkeretan ablatibo pluralaren zein mugagabearen aldaera -ta(r)ik izan dela azkenengo mendeetan eta gaur egun ere hauxe berau dela, zalantzarik gabe, erabat nagusi. Morfema honek, ablatiboa adierazteaz gain, Zugarramurdi eta Urdazubiko euskaran, bestelako erabilerak ere izan ditzake:

94

- Izen sintagma batean, denbora adieraz dezake, maiztasuna: “kamiona bi egunetaik etortzen da” (“bi egunetarik behin etortzen da”)

“erosketak iru egunetaik iten tzun” “iru ilabetetaik tokatzen tzaigu” Azkueren hitzen arabera (1925: 230), adiera hau behe-nafarreraz, lapurteraz eta baztaneraz agertzen da.

- Konparazioetako -tarikoa : “ni nintzen geienetaik erran nuena, [x]oder!, ola asten baldin bagara, zer?” “pues izain da olako bat aundienetaik, e?” “au dena, toki au, ta Baztan, ta Bidasoa, da Euskal Erri guzian porzentai aundienetaik baituena euskara mintzatuan” Amaitzeko, aipatu nahi dut batere ohikoa ez bada ere, entzun

daitezkeela inoiz -taikan , -gatikan.. . bezalakoak Zugarramurdin eta Urdazubin: ortikan, leenikan adb. Dena den, adibide hauek guztiz bazterrekoak dira. Saran ere ez da batere arrunta. Argaiñaratzek eta Etxeberri Sarakoak, ostera, sarri samar erabiltzen zuten, lehenengoak batez ere, baina Axularren (adibide gutxi batzuk kenduta) zein Elizanbururen lanetan ez da -an morfema hori agertzen. Satrustegik eta Ondarrak bildutako Zugarramurdiko eta Urdazubiko testu zaharretan ere ez da morfema hori agertzen. Zuazok ematen digu ezaugarri honen eremuaren berri:

“L-n eta NB-n badira, baina ez dira ohikoak Z-n. G-ri dagokionez,

iparraldean baizik ez dira erabiltzen, Mutriku, Mendaro eta Elgoibar barne. NG-n, azkenik, batez ere ipar mendebaldean, Bortzir iak, Bert izarana, Malerreka, Basaburua, Imotz, Leitza-Goizueta-Arano bitartean erabiltzen dira.” (1998: 198).

8.1.4. Destinatiboan, bai norendako bai norentzat erabiltzen dira, baina norendako askoz arruntagoa da: motoeindako, ileaindako, akelarreindako, estomakaindako, osasunaindako, ertzendako “hesteendako” , koinataindako, guretako, beieindako, [x]endeeindako, iiztariendako “ehiztariendako” , biendako, Andonieindako.

gizonaintzat, emakumentzat, gazteentzat.

Hiztunei galdetu ondoren, antzeko erantzuna jaso dugu, biak direla zilegi, baina norendako nahiago dutela.

95Banaketa geografikoari dagokionez, Zuazok norendako zein

eremutan erabiltzen den aipatzen digu: “Z-n, E-n, Zar-n eta euskara nafar gehienean erabiltzen da morfema hau –baita G-ko eta B-ko mugako batzuetan ere (Deba arroan, esate baterako)–, eta EAEL-ko emaitzen arabera, NB-n eta L-ko ekialdean ere bada. Gainerako hizkeretan -entzat (eta -entzako) da ordezkoa” (Zuazo, 1999: 266). Salaburuk (1984: 177) -endako ematen du Baztango euskararako.

Testu zaharretara jotzen badugu, ikusiko dugu Axularrek biak

erabiltzen baditu ere, -entzat nahiago duela, eta aukera bera egiten dutela Elizanburuk eta Duvoisinek. Zugarramurdi eta Urdazubiko testuetan (Satrustegi 1986, 1987, 1987b; Ondarra, 1982) -endako zein -entzat agertzen dira, azken hau gehiagotan. -Entzat morfemaren nagusitasuna erabatekoa da Ondarraren (1993) testuan.

Morfema honek (-endako), bestelako erabilerak ere izan ditzake

Zugarramurdin eta Urdazubin. Esate baterako, denbora adieraz dezake -(ta)rako orokorraren ordez (bi ilabetendako bezalakoetan) (ikusi 8.1.11 atala), eta porzentaiak adierazten dituzten esapideetan ere erabiltzen da destinatiboko morfema hau: berrogeitamabortz e[x]uneindako “ehuneko berrogeita hamabost”, amar e[x]uneindako “ehuneko hamar”. Saran (amar eunentzat) eta Larresoron-Uztaritzen ere (zazpi e[x]unendako), behinik behin, destinatiboa erabiltzeko aukera ezaguna da (Epelde, 2002). Elizondon egunetik amar “ehuneko hamar” egiturarekin batera, egunendako amar ere entzun dut. Egitura honen atzetik, beharbada, frantsesaren eragina egon daiteke, frantsesez “vingt pour cent” bezalakoak ditugulako eta preposizio honek, oro har, onuraduna adierazten duelako eta, beraz, norendako kasuaren parekoa delako. Azkenik, mintzagaia adierazteko ere erabil daiteke morfema hau (-z orokorrarekin batera; ikusi 8.1.13): zure lagunaindako orrela mintzatzea ez da pollita . 8.1.5. -Tzat prolatiboa ez dut grabatutako elkarrizketa libreetan behin ere jaso. Zugarramurdin eta Urdazubin, Nafarroako hainbat hizkeratan bezala, prolatiborako morfema -tako da:

“neri arrapatu nau zozotako” “zaartako artu nuen” “franko oi norbaitek durotako eman datzu”

Ibarraren hitzen arabera, morfema hau nahiko hedatuta dago

zubereraz, zaraitzueraz eta hegoaldeko zein iparraldeko goinafarreraz (Ibarra, 1995: 384).

Dena dela, elkarrizketetan inoiz entzun ez arren, -tzat morfema ere

ezaguna da Zugarramurdin eta Urdazubin, inkestetan adibide gutxi batzuk jaso ditudalako eta beti adineko pertsonen ahotik:

“e tzuen a[x]oa edekitzen eta nik mututzat artu nuen”

96

“iditzat artu nuen baino zezena zen” Erantzun hauekin batera, hiztun berberek mututako eta iditako

sintagmak ere aipatu zituzten. Beste lan eta ikerlari batzuek, -tzat morfema jaso dute

Zugarramurdin. Horrela, Barandiaranek, 1940-50 urteetan, morfema hau entzun zuen: hiru egia errain ziozkala saritzat (Barandiaran, 1981: 349). Berriagoak diren EHHAko inkestetan ere (Zugarramurdikoak 1993koak dira) aipatutako morfema bildu zuten (EHHA , D.P.: Zugarramurdi, 86650, 87480).

Badirudi prolatiboaren morfema, Euskal Herri gehienean atzera

doala, eta beraz, gerta daiteke lekukotasun zaharragoetan morfema hau sarriago agertzea. Axularrek -tzat erabiltzen zuen eta Duvoisinek eta Lafittek ere bai. Pikabeak (1993: 151) esaten du lapurtera idatzian XVII eta XVIII. mendeetan -tzat hartu erabiltzen zela, eta XIX.ean morfema honekin batera -rentzat hartu ere erabili zela, beharbada frantsesaren eraginez (“prendre pour”). Nik ez dut esapide hori jaso, eta lehen esan dudan bezala, prolatiborako Zugarramurdin eta Urdazubin entzun dudan morfema -tako da (eta oso gutxitan, baita - tzat ere).

Zugarramurdiko euskara zaharra jasotzen duten testuetan,

Satrustegik argitaratutakoetan, -tako morfema agertzen da: zurguin pobre bat autatu zuen uatz Aitataco (1987b: 300); becatutaco artcen ez direnac (1987b: 309). Honekin batera, -tzat ere aurkituko dugu: eta niq ttut nere arditzat ezautzen (1986: 303); ontzat artzen ditu (1987b: 301). Urdazubin bildutakoetan ere, prolatiboko -tzat topatu dut: bada bere gorputza maten dacu yanaritzat, eta bere odola edaritzat (Ondarra, 1993: 589); guiristinotzat zagutuac izateco (Ondarra, 1993: 594).

Beraz, badirudi, -tzat morfema antzina gehiago erabiltzen zela, eta

XIX. mendeaz gero erabiltzen zen -tako forma nagusituz joan dela. Pagolak, berak argitaratutako Bonaparteren itzulpenetan, bikoiztasun honen berri ematen digu:

“(Lapurteraz) Ohizkoa den marka «-tzat» noski , da nagusia [ . . . ] ,

«-e taco» atzizkiarekin alternantzian Zugarramurdiko Doktrinan.” (Pagola et al i i , 1994: 523).

97

Zugarramurdirekin eta Urdazubirekin lotura handia duten Lapurdiko Ainhoan eta Saran, -tzat morfema nagusi da: izentzat (EAEL II: 225), iditzat artu nuen (EHHA , L.E.: Sara, 86360). Baztango Erratzun, ordea, -tako omen da prolatiboko morfema (EHHA , T.O.: Erratzu, 86360). Baita Elizondon ere. Ezaugarri honi dagokionez, beraz, Zugarramurdi eta Urdazubi gehiago hurbiltzen dira Baztanera lapurterara baino, gaur egun, -tako morfema erabat nagusi delako. Dena den, gerta l i teke -tako morfema Lapurdiko zenbait herritan guztiz ezezaguna ez izatea: EHHArako Azkainen erabilitako hiztun batek esaten du -tzat

nahiago duen arren, -tako ere balia daitekeela (EHHA , J.A.: Azkaine, 86360).

Amaitzeko, esan behar dut -tako morfemak, prolatiboa adierazteaz

gain, adlatibo destinatiboa (-rako) ere adieraz dezakeela Zugarramurdi eta Urdazubiko euskaran (honetarako ikusi 8.1.11. atala): igandetako / iganderako ekarriko ute Elizondotik . 8.1.6. Izen sintagmetan kausa adierazteko, aukera bat baino gehiago daukate Zugarramurdin eta Urdazubin: zertako , zerengatik (han dioten bezala) eta zertaz , eta hirurak berdin erabiltzen dituzte:

“orrengatik tortzen dire ainbertze alderdi autara” “gixa[x]oek jateaingatik bereikin inen tzuten lana seguraski” “arengatik patu zioten izena” “ez dut konprenitzen aal zertaz ez dute uzten aal, zetaz, sozioa ez baldin bada gaten aal, zertako ezta aren ordez gaten aal bertze bat?” “oai ez da astiik deustako, ez dakit leen nola bizi ginen, baina denbora geiao zen, ez dakit zertako” “an ez dituzte toroak maite, ta zerengatik? pais ganadero bat delako” “ortako batto pasatzen denean, elkarren artean kokoa erten dugu” “ortakoz ez da erraten aal au ona da, au txarra da”

Oro har, galdera egiten denean, galdetzailea, zertako da, eta baiezkoetan, kausa adierazteko -engatik atzizkia erabiltzen da. Gogora dezadan atal honetan izen sintagmara mugatuko naizela eta kausa perpausak hamargarren atalean (10.ean) aztertuko ditudala. EAELren arabera, kausa adierazten duen zertako Euskal Herriko eremu askotan agertzen da: Bizkaiko Gernikan eta Bermeon (zetako), Gipuzkoako Asteasun eta Oiartzunen, Nafarroako Goizuetan, Irañetan (zetako) eta Luzaiden, Lapurdiko Hazparnen eta Saran, Nafarroa Behereko Bidarrain nahiz Urepelen eta Zuberoako Altzain, Bildozen eta Eskiulan. Ultzaman ere badakigu erabiltzen dela (Ibarra, 1995: 327). Elizondon ere maiz entzun daiteke. Sarako adibideak ematen dizkigu Ariztiak (1934: 124): zertako egia erran diot .

Zugarramurdin eta Urdazubin agertu ez arren, zendako zergatizkoa erabiltzen da Lapurdiko Itsasun eta Urketan, Nafarroako Eugin eta Zuberoako nahiz Nafarroa Behereko zenbait herritan (EAEL). Heletako testu batean (Pagola, 1984: 45) zendako? galderazkoa agertzen da kausa adierazteko, zergatik?-en ordez. Testu zaharretan, oro har, zergatik agertzen da galderak egiteko eta -engatik erantzunak emateko. Beharbada, zertako zergatik-en ordez erabiltzea azal daiteke esanez hiztunek ez dutela garbi desberdintzen

98

kausa eta helburua; nahasketa honen atzean frantsesaren eragina egon liteke. Izan ere, frantsesez bai kausa bai helburua galdetzeko pourquoi? , galdetzaile bera erabiltzen da. Erantzunetan, ordea, kausa eta helburua desberdindu egiten dira, eta horrela, parce que . . . eta pour . . . erabiltzen dituzte, hurrenez hurren. Dena dela, gazteleraz ere, para qué? eta por qué? ez dira beti garbi bereizten.

Egia da, gainera, batzuetan ez dela erraza helburua eta kausa bereiztea, eta horrela, adibidez, arestian aipatu dudan Heletako zendako? horrekin zalantza sor daiteke: Zendako yoan behar aun? – Ezkontzen biniz . Amaitzeko, aipatu nahi dut Euskal Herriko ekialdeko zenbait gunetan ezaguna den -ren kariaz / karietara kausa esapidea ez dela Zugarramurdin eta Urdazubin erabiltzen eta honen ordez, bi herri hauetan, -(e)la eta egitura aurkituko dugula (gerla zela eta). Elizondon, egoera bera aurkitu dut. Saran, berriz, nahiz eta ohikoa ez izan, aipatutako esapidea ezaguna da (gerlaren kariaz), batez ere adinekoen artean. 8.1.7. Bizidunen lekuzko kasuetako morfemak, oro har, Euskal Herri osoan galduz doaz, eta horien ordez, bizigabeekin erabiltzen diren morfemak edo bestelako baliabideak agertzen dira gero eta gehiago. Nik norengana eta norenganik baino ez ditut jaso, eta norengan adierazteko bestelako baliabideak dauzkatela ikusi dut:

“etxekoandreaingana gan” “beren gauzekin artzainengana” “eta zakurra jendeaingana gaten da” “oi aitainganik ikasi nuen” “oi ikasi nuen amainganik” “sinisten dut j inkoan” “konfidantza dut zutan” “badut konfidantza arekin” “nere lagunetaz fidatzen naiz”

Zenbaitetan, norengana agertu beharrean, bizigabeekin erabiltzen

den nora topatu dugu; norenganik erabili beharrean beste bide batzuk ere badirela ikusi dugu:

“gero medikura eraman ginuen” “eta etzen gan espezialista baterat, e?” “aitatik ikasi nuen” “oi gurasoetaik ikasten da” “bainon gero eskolako lagunetaik apartatu zen” “geio espero nian itaz”

99

Barandiaranek (1981) Zugarramurdin jasotako testuetan ere ez da norengan agertzen (ezta ordezkorik ere), baina bai, ordea, norengana (astoaingana , 346; gizonarengana , 347; erregengana, 361) eta norengan(d)ik (Tartaroainganik , 352; noengandik, nioengandik , 360).

Gaur egun Zugarramurdin eta Urdazubin aurki dezakegun egoera

erakutsi ondoren, ikus dezagun zer agertzen den testu zaharretan. Axularrek norengana erabiltzen du, baina norengan erabili beharrean, normalean “izena + baithan” idazten du (esperantza dut Iainkoa baithan). Beraz, Axularren garaian, inguru honetan bederen, norengan ez zen ohikoa. Zugarramurdi eta Urdazubiko testu zaharretara jotzen badugu, ikusiko dugu Ondarrak (1982) argitaratutako testuetan norenganik askotan agertzen dela (Jincoarenganic, amarenganic, Eliza saindubaganic , 400) eta Satrustegik (1986, 1987, 1987b) argitaratutakoetan honako bizidunen lekuzko kasuen adibideak dauzkagula: nereganat (1986: 304); arengana (1986: 309); Yangoicoarengana (1987: 86); guratsoenganic (1987: 89); guizonarenganic (1987: 90); zuenganic (1986: 313); humeengana (1987: 90); baina Sacerdote etara (1986: 308); guizon sor eta mutu artan figuratcen da becataria (1987: 84); baldin alaco mella [. . .] eguin bazuen Apostoluetan (1987: 98); aren baitan icusico dugu ere gueren burua (1987: 102).

Beraz, ondorio bezala, esan dezakegu testu zaharretan ez dugula

norengan jaso, baina bai, ordea, norengana eta norenganik , batzuetan kontrako adibideekin (nora , nondik edo bestelako baliabideak). 8.1.8. Zugarramurdin eta Urdazubin, gure datuen arabera behintzat, ez dute plural hurbila ezagutzen:

“eta gu bertzeak denak eki begira” “denak ganaderoak ginen” “orduan laborariek ze in bijau? (sic)” “gazteak aitzen ginen or dantzan ilunartaino, e?” “ta an pasatzen ginuen atsaldea biek” “badugu [x]ubilatuek zerbat. . . , soziedade bat bezala”

Antzeko gertaera topa dezakegu Saran (Pagola, 1984), Baigorrin

(Pagola, 1984) zein Ultzaman (Ibarra, 1995). Beharbada, plural hurbila, oro har, atzera doan ezaugarria da euskaraz (mendebalean izan ezik?).

Dena den, ez dut uste inguru honetan plural hurbilik eza gertakari

berria denik; begiratu ditudan testu zaharretan ere (Harizmendi, Argaiñaratz, Gasteluzar, Elizanburu, Etxeberri Sarakoa, Duvoisin) ez delako agertzen. Zugarramurdi eta Urdazubiko testuak (Satrustegik, Riezu & Zudairek eta Ondarrak argitaratutakoak) begiratu eta gero, ondorio bera atera dut, izan ere oso adibide gutxi aurkitu ditut: denoc

100

badaquigu nola eman dion cumplimenta (Satrustegi, 1986: 312); i l beardugu gucioc? (Ondarra, 1993: 598); nola gabilzan gucioc (1993: 605). Zugarramurdiko adibidean parrokoaren laguntzaileak, Aldunzik, idatzitako zatian agertzen da, Satrustegiren hitzetan estilo zaindugabeagoa duena. Pikabeak nik baino zorrotzago aztertu du ezaugarri hau lapurterako testu idatzietan eta honako hau esaten digu:

“Iparraldeko l i teratur tradizioan ez da hegoaldean bezainbat erabil ia

izango mugatzai le hurbila [ . . . ] . Literatur lapurtera klasikoan dena dela agertuko zaigu aipatu mugagabe hurbila eta Ithurryren ustetan XVI-XVII. mendeetan bereziki hedatu zen idazle lapurtarren artean.” (1993: 250).

“Mugatzai le hurbilaren desagertzea esan daiteke, honenbestez, hasia

zela jada XVII. mendean.” (1993: 253). Bere ikerketen arabera, Axular da salbuespena, izan ere, idazle

honek sarri erabiltzen zuen plural hurbila.

8.1.9. Hurbiltze adlatiboa adierazteko, Zugarramurdin eta Urdazubin “izena + aldera(t)” egitura erabiltzen da. Hona hemen guk jasotako adibide batzuk:

“ez dakit izana zaizten or barna, emendik Sara alderat” “pues gaki aiz trankil Frantzia aldera” “pues or, emendik ateratzen delaik Urdazubitik eta lezeetako alderat, bada ondarreko etxe bat or” “zenez ja gate aiz Baztan aldera eta saindatzeuk arrunt, e?”

Ipar Euskal Herrian ohikoa den hurbiltze adlatiboko “-ri buruz” egitura (Zuazo, 1998: 212) ez dut Zugarramurdin eta Urdazubin grabatutako elkarrizketetan jaso. Hala ere, egitura honetaz galdetzean, adineko hiztunek esan didate Zugarramurdin eta Urdazubin ezaguna dela, eta adibide zenbait eman dizkidate: “errekari buruz gan nintzen” “ta zakurra beiari buruz gaten baita” “-Ra buruz” egitura ere ezaguna da: “ta mendira buruz gan tzien gordetzera” Pertsonekin ez dira egitura hauek onartzen, eta kasu hauetan -arengana erabili behar da.

EHHAko grabazioetan ere, “-ri buruz” jaso zuten Zugarramurdin (D.P.: Zugarramurdi, 86780). Adibide gutxi hauek, ordea, esan legez, ez dira eguneroko jardunaren adierazgarri , gaur egun ez dugulako “-ri buruz” Zugarramurdin eta Urdazubin entzungo. Beraz, prolatiboko -tzat

101

morfemaren kasuan bezala, aipatu behar dugu Ipar Euskal Herrian ohikoa den egitura hau hiztun batzuek ezagutzen dutela, baina gero hitz egitean ez dutela erabiltzen.

EHHAko grabazioen arabera, Saran, “-ri buruz” egitura, nahiz eta hiztunak hasieran ez onartu, ezaguna da: oianei buruz (EHHA , L.E.: Sara, 87530, erantzun librea). “Izena + aldera(t)” egitura ere arrunta da herri honetan. Elizondon, ostera, hauxe da aukera bakarra. 8.1.10. Zugarramurdin eta Urdazubin adlatiboko morfema bai -ra bai -rat izan daiteke. Biak agertzen diren arren, ez dago bien artean desberdintasun argirik eta, beraz, -rat morfemak ez du herri hauetan hurbiltzea adierazten, ezta egonaldi luzea ere. Edo hobeto esanda, adiera horiek izan ditzake, baina -ra morfemak ere berdin-berdin:

“badakizu, gerla, pues batalla zen tokira, ara gaten zuzten” “goizetan eramaten dut eskolarat au [. . .] , gero atsaldean etortzen dire bertze aur batzuk frontonerat” “bere amak bidali zuen Elizondora, sastreria egitera” “lanerat etortzen dena, t t iki bat” “eta oi da emengo usaia eta gero aunitz erritarat edatu dena” “pasatu zenituzun momentu txarrak ola Athletic egon zelaik ain gaizki bigarren dibisionera bazioana” “ganak dire lagun baten etxera aste ondarra pasatzea”

Ondorio berera heldu da Zuazo (1999: 256) esaten duenean -ra eta -rat morfemak, biak daudela Ipar Euskal Herrian aukeran, baina ez dirudiela bata edo bestea erabiltzeak esanahi aldaketarik dakarrenik. 8.1.11. Adlatibo destinatiboa (-rako) adierazteko, aukera asko daukate Zugarramurdin eta Urdazubin: zerendako, zerentzat, norat, zertako . Batzuetan denbora adierazten dute, eta beste batzuetan, nolabait esateko, onuraduna edo helburua:

“(zerriak) otsailerat orduko geienak ilak izaten dire emen, e?” “aestian erran dutena, aragiko bear dela, pum, il bear ta akabo” “sos pixkat sakeleko ateratze itek” “ikuste diat emendik azienda umatzen ari dela [. . .] segidan deitze iat, ortako ungi etortzen gaituk denak” “tanpoina eman bear gintian konsulak berriz iru ilabetentzat” “bi i labeteendako etorri dire” “ta gero izaten tzuten postretako gaztanbera” “eta ni gaten nintzen bestetako” “gero in tzuten aduanatako etxe aundi oi” “igandetako ekarriko ute aunke sea Elizondotik” “au ja uzteut eskonbrotako”

Aurreneko hiru adibideetan adlatibo destinatiboko morfema -ko

102

da: orduko, aragiko, sakeleko . Morfema hau ekialdeko hizkeretan ezaguna da; erdialdeko eta mendebaleko hizkeretan, berriz, -rako da formarik ohikoena (Camino, 1999: 66). Caminok (1997: 392-393) esaten du behe-nafarreraz ordu handiendako , bi egunentzat bezalako formak daudela, eta aezkeraz bi euntako , i labete bateko tankerakoak. Saran ere, -entzat erabil daiteke denbora adierazteko: aste batentzat (EAEL II: 225). Amaiurren, honakoak jaso zituen N’Diayek: zenbait i lebetendako (1970: 81). Testu zaharrek ez didate argitasun handiegirik eskaini, baina hauetan (Axular, Satrustegi, Ondarra) -rakotzat morfema aurkitu dut, denbora adieraziz: hartarakotzat, alderakotzat . -Kotzat ere, balio berberarekin agertzen da zenbaitetan: gaurkotzat, sekulakotzat . Nik zenbaitetan, ez maizegi, ordukotzat entzun dut Zugarramurdin eta Urdazubin, baina gehiagotan orduko ( ikusi morfosintaxiari eskainitako atala, 10.6.). Pikabeak (1993: 277) ezaugarri hau aztertu zuen lapurterako testu idatzietan, eta XVII. eta XVIII. mendeetan ordukotzat aukera ohikoena bazen ere, XIX. mendean ordukotz nagusituz joan zela ikusi zuen. Ondarrak (1982) argitaratutako testuetan -rako ikusi dut: governuraco (400); gasturaco (401). 8.1.12. Zugarramurdin eta Urdazubin ez dira -raino eta arte erabat bereizten, eta denbora adierazteko biak erabiltzen dira:

“zertaz errektorado etsi du astelenearte” “[x]endea eoten al tzen igual bi orduak arte” “bortz urteak arte saiñatzen aitzen zaitute a[x]oa” “eoten da igual goizeko zortziterditaa edo bederatziraino” “segitzeut goizeko iruretaraino”

Caminok (1997: 403) aipatzen du aezkeraz ere gertakari hau

ezaguna dela, eta ziurrenera, nahiko orokorra izan daiteke. Gainera, ditudan datuen arabera, badirudi XIX. mendean bertan ere nahasketa gertatzen zela. Horixe erakusten dute, behintzat, Satrustegik bertan bildutako testuek: sei, zazpi urte etaric, ameca, amabi urtetaraño escolara viatzea (sic) (1987: 96).

Egundaino ere erabiltzen dute orain arte adierazteko:

“gu ez gara egundaino mintzatu lagunen artean españolez” “zenez ateak erekiak uzten aal tuk emen egundaino”

Mikel Vilchesek Urdazubin egindako grabaketa batean, behin

agertzen da “aditza + artaino”: i lun artaino . Egiturarik arruntena, dena dela, “aditza + arte” da. “Aditza + artaino” hori Satrustegik argitaratutako testu batean ere aurkitu dut: ez li tzaque au bacarra

103

asquico gure viotcetan pizteco gloriaco deseyua, egiñala eguiteco eta ez aspertceco ura conseguitu artaño? Beskoitzen (Etxebarria, 1994: 63) “aditza + arteraino” motako egiturak ikusi ditugu: zureganako amodio fidela ixuri arterainokuan zainetan dudan odola.

EHHAko grabazioetan, orokorragoa den arte partikularen artio

kidea agertzen da Baztango Erratzun: emen egoin gara astelen artio (N.I.: Erratzu, 87540). Zugarramurdin eta Urdazubin artio ez da ezaguna (ikusi 10.4 atala). 8.1.13. Instrumentala Zugarramurdin eta Urdazubin oso gutxitan erabiltzen da, eta honen ordez (Euskal Herriko beste hainbat tokitan bezala) soziatiboa agertzen da:

“bainan kukuxuak ilten dire fli-flikin” “zeren zerraikin moztu zuzten” “maite baitut ola beatzekin jastatzea” “bear tzen arrasteluaikin buelta eman” “segaikin bear ginuen pikatu”

Badirudi instrumentala gehiagotan (ez beti) agertzen dela hitza

mugagabean doanean: eskuz, makinaz . . . Gauaz eta egunaz aldaeretan ikus daiteke mugagabea agertu beharrean, mugatu singularra agertzen dela. Instrumentala denbora adierazteko erabiltzen dute:

“bederatzi urtez aritu naiz lanean Dantxarinean” “eiten dut beti , asteazkenez garbitze itut” “gazteak ateatzen dire gauaz” “baakizu ze sos in duten urte batzuez?” “minuta guziez bazien llamadak”

edo bete nahiz f idatu aditzekin batera:

“betetzen zen aRiz” “eta gero makil oi(k) denak, aragiz beteak”, (baina “barna bear da betea jatekoaikin”) “DYAkoei erakutsi nioten nola pikorrez bete nintzen” “nere lagunetaz fidatzen naiz”

eta zenbait esapiderekin:

“xuriz xuriak” (oso zuriak direla adierazteko) “gero kanpoan erdaraz aitzen dire” “ze in bear duzu, biar Zugarramurdira oinez joan?”, (baina “gaki nindun Donibanera(t) lanera nere mini txarræ ikin”) “etsitua bere buruaz”, (baina “etzen aski, bere buruaikin etzen aski

104

konforme”) Mintzatu (edo solas egin) aditzarekin ere, gehienetan,

instrumentala agertzen da Zugarramurdin eta Urdazubin, baina honekin batera, destinatiboa erabiltzeko joera ere badute:

“eta denboraz mintzatu ginen” “eta etzaiote gustatzen beren aitaz mintzatzea” “reunioneak iten tuzte aurretaz-eta mintzatzeko” “zure lagunaindako orrela mintzatzea ez da pollita” “eta gero bada programa oi, baakizu, beti aktorendako solas ite ute” EHHAn ere antzeko datuak jaso zituzten: astoaz / astoarentzat

mintzatu (EHHA , D.P.: Zugarramurdi, 86630). Destinatiboaren adiera hau Baztango Erratzun (EHHA , N.I.:

Erratzu, 86630) eta Lapurdiko Azkainen (EHHA , F.U.: Azkaine, 09060) eta Senperen (EHHA , L.I. : Senpere, erantzun librea) ere, behinik behin, ezaguna da. Soziatiboa instrumentalaren ordez agertzea ez da berria; testu zaharretara jotzen badugu, Satrustegik argitaratutakoetan ere zenbaitetan agertzen dela ikusiko dugu: Abimelec aitzindariari burua erdicatu izan cion maztequi batec arri batequin (1987: 93); Baño Jesucristoc uquitu cituen bere escuaiquin (1987: 98); eta vista golpe batequin icusten dituzte (1987: 103). Instrumentala duten asteazkenez edo larunbatez denbora esapideekin batera, soziatiboa duten asteazkenaikin eta larunbataikin bezalakoak ere oso ohikoak dira Zugarramurdin eta Urdazubi: kobreak asteazkenez garbitzeitut / meza igandeaikin izaten da, amarretan. 8.1.14. Aipatutako ezaugarri guztiez gain, hain sistematikoak ez diren zenbait aldaera berezi ere aurkitu ditugu. Adibidez, suan, suara, urean, uretik, urera, geienean edo burutan (etzait burutan sartzen) bezalakoak (orok. sutan, sutara, uretan, uretatik, uretara, geienetan eta buruan). Azkuek aldaerak hauek non erabiltzen diren erakutsi zuen:

“Entre vascos orientales y altonabarros dicen más sut ik , sura y suan que sutat ik , sutara y sutan.” (1925: 307).

Salabururen arabera (1991: 917), Baztango leku askotan kean eta

ketan bezalako bikoteen esanahia sistematikoki bereizten da. Zugarramurdin eta Urdazubin ere suan eta sutan bereizi egin ohi dira (ez, ordea, beti): bazkaria suan patua ut / mendia sutan da.

Bestalde, beiti zein goiti tankerako aldaerak ere (orok. behera eta gora) nabarmendu nahi ditut.

105

8.2. Izenordainak

Deklinabidearen taulak eta hauen inguruko gertakariak erakutsi ondoren, hona hemen Zugarramurdin eta Urdazubin erabiltzen diren izenordainak:

NOR NORK NORI NOREN NOREKIN NORENDAKO NORTAZ Ni Nik Neri Nere Nerekin Neretako Nitaz I Ik Iri Ire Irekin Iretako Itaz Ura Arek Ari Aren Arekin Arendako Artaz Gu Guk Guri Gure Gurekin Guretako Gutaz Zu Zuk Zuri Zure Zurekin Zuretako Zutaz Zuek Zuek Zuei Zuen Zuekin Zuendako Zuetaz (A)ek (A)ek Eki Eken Ekin/Ekekin Aiendako Etaz

Paradigma hau aztertu ondoren, bi iruzkin egin ditzakegu:

Pluraleko hirugarren pertsonaren kasu guztiak absolutiboaren forma osoaren gainean, pluraleko morfema(k) mantenduz, eraikitzen dira (eken, ekin . . .) , euskara estandarrean ez bezala (haien, haiekin . . .) . Salbuespen bakarra ikusi dugu: aiendako.

Singularreko lehenengo pertsonaren nere / neri formak dudarik

gabe nagusi diren arren, nire / niri ere jaso ditugu kasu bakan batzuetan. Testu zaharretara jotzen badugu (Satrustegi 1986, 1987, 1987b, Ondarra 1982, 1993), ikusiko dugu hauetan ere nere , neri bezalako formak ia bakarrak direla. Gauza bera suma dezakegu Barandiaranek (1981) egindako transkripzioetan.

IZENORDAIN INDARTUAK Ikus ditzagun jarraian izenordain indartuak zeintzuk diren:

NOR NORK NORI NOREN nerone (nik) neronek (*) neroni nere

erone eronek iri ire bera berak berai bere zeone / zeorre zeonek / zeorrek zuri zure geone geonek / geuk guri gure zuek berek zuek berek zuei zuen berek berek (beraiek ere bai) berei beren (beraien ere bai)

(*) neuk ere ezaguna da.

“guk erraten dugu polliki, berek erraten dute estiki (sic)”

106

“berak egina du etxea” “nik neronek ez dut ola gorki maite”

Ikus daitekeenez, lauki honetan izenordain neutro batzuk agertzen

dira: iri , guri, nere, zure.. . Izan ere, forma horietarako ez dute izenordain berezirik, indarturik, erabiltzen. Zenbaitetan, izenordain horiek indartzeko, honelako egiturak baliatzen dituzte: zuek berek, ek berek, ek berak, zuri berai, guri berei, eki berei. . . Neurea edo geurea bezalakoak ez dira arruntak, eta horien ordez, esan legez, izenordain neutroak agertzen dira: nerea, irea, gurea, zuena . Zenbaitetan, adineko hiztunei zeretzat “zeuretzat” eta geretzat “geuretzat” entzun dizkiet.

Ipar Euskal Herrian ohikoak diren nihaur, zuhaur edo guhaur

bezalako izenordain indartuak (Zuazo, 1999: 249) ez dira Zugarramurdin eta Urdazubin ezagunak. Saran ere, nahiz eta gutxitan erabili , neonek eta zeonek entzun ditut. Senperen ere neone(k) jaso dut.

Dakigunez, izenordain indartuen genitibozko formak izenordain

bihurkariak ere izan daitezke. Hauek, Euskaltzaindiaren arabera, nahitaez erabili behar dira baldin eta bakarrik izenordain honek adierazten duen pertsona edo izakia perpaus berean, aditz komunztaduran, agertzen bada. Bestela, forma arruntak (nire, haren . . .) erabili behar ditugu (EGLU I , 67-69). Badirudi, ordea, arau hau ez dela beti eta Euskal Herri osoan betetzen. Guk aztergai daukagun hizkeran aren eta bere arteko bereizketa, behintzat, mantendu egiten da:

“ta or i ten zuzten beren bestak” “mutikoek beren artean egiten dute geiau eskuaraz” “ite ute su bat ederra eta denek nai dute aren ondoan neguan” “zertako ezta aren ordez gaten aal bertze bat?” Esan bezala, gainontzeko pertsonekin, ez da izenordain indarturik

erabiltzen, neutroak dira aukera bakarra. Bestalde, bera izenordain indartuak aposizioaren lana ere bete

dezake:

“ungarriek beiek berek egiten dute” Aposizio hau, lekua adierazten duen sintagma bat laguntzen

duenean, mendebalerago mugagabean deklinatzen da: emen bertan, herrira bertara . . . Zugarramurdin eta Urdazubin, ostera, singularrez agertzen dira. Hona hemen adibide zenbait: emen berean, errian berean, emengo bereko, elizan berean, emen bererat, angoa berekoa, Zugarramurdin berean, an berean, Kanadan berean . Behe-nafarreraz eta zubereraz ere antzekoak topa daitezke (Pagola, 1984).

107

IZENORDAIN ZEHAZTUGABEAK Atal honetan ikusiko dugu, askotan, forma bat baino gehiago erabiltzen direla:

NOR NORK NORI NOREN NOREKIN nior / inor niorek niori nioren niorekin

nornai edozeinek edozeini nornaien edozeinekin norbait / nor edo nor norbaitek norbaiti norbaitein norbaitekin

ZER NON NONDIK NORA NOIZ deus / pitxik nion niondik nioat inoiz / nio(i)z

zernai/edozein gauz(a) nonai / nunai nonaitik no(r)anai edozein egunez zerbait(e) nonbait(en) nonbaiti(k) norabait noizbait(e)

· Inor / nior adierazteko beirik ere “bihirik” erabiltzen dute. Hau

Ipar Euskal Herrian eta Nafarroako iparraldeko hizkera zenbaitetan (Etxalar; Etxaide, 1984) agertzen da. Hona hemen guk jasotako adibide bat:

“zenez gu bestetan gan gintuan denak, andik unat beiirik ez” Dena dela, lexikoan erakutsiko dudanez, bihi hitza ez da

Zugarramurdin eta Urdazubin erabiltzen, eta honen ordez pikor aurkitu dugu. Beraz, esapide bezala erabiltzen den aldaera fosilizatua izan daiteke (biitegia ohikoa da).

· Inoiz ez edo nioiz adierazteko, bein ere esapidea oso arrunta eta

erabilia da Zugarramurdin eta Urdazubin. · Nion, nior, nio(i)z, niori . . . tankerako izenordainak lapurteraz eta

behe-nafarreraz erabiltzen dira, eta Baztangoizan nahiz Erroibarren ere badira zenbait aztarna (Zuazo, 1998: 212). Elizondon inor eta inon bezalakoak jaso ditut. Gurean, ikusten dugunez, arruntak dira.

-Nahi motako izenordainak agertzen dira edozein tankerakoekin batera. Ultzaman ere (Ibarra, 1995: 325), gurean bezala, -nahi motakoak nagusi dira. Amaiurko egoerari buruz, ostera, hauxe da N’Diayek (1970: 106) esaten diguna: “nornai ‘n’ importe qui’ est extrêmement rare”. Baztango Berroetan ez omen dira izenordain hauek erabat ezezagunak (zernai, noiznai ; Euskalerria Irratia & Mujika, 1990).

108

Azkenik, aipatu behar da Zugarramurdin eta Urdazubin “baten bat” egiturako izenordain zehaztugabeak ez direla batere arruntak eta norbait tankerakoak nagusi direla. Honek ez du esan nahi bi herri hauetan “-ren bat”egitura ezezaguna denik. Bakarren bat izenordain

zehaztugabea ohikoa da. Determinatzaile bezala ere, ikusiko dugunez, egitura hau entzun daiteke (8.4. atala).

8.3. Erakusleak

Izenordainen paradigmak aurkeztu ondoren, aipa ditzagun Zugarramurdi eta Urdazubiko euskaran erakusleak zeintzuk diren:

NOR NORK NORI NOREN au au(e)k unek auk uni auki unen auen oi oi(e)k orrek oiek orri oiei, oiki orren oik(e/i)n

ura (a)ek arek (a)ek ari eki aren eken

NOREKIN NORENDAKO NORENTZAT ZERENGATIK unekin aukikin unendako aukindako unengatik aukingatik orrekin oi(e)kin orrendako oiendako orrengatik oik(i/e)ngatik

arekin ekin, ek(i)ekin arendako aiendako arentzat arengatik ekingatik

ZERTAKO ZERTAZ untako autako untaz autaz

ortako(z) oitako ortaz oitaz artako etako artaz etaz

NON NONGO NONDIK NORA untan autan untako autako ontaik autaik untara autara

ortan oi(e)tan ortako oitako ortaik oi(e)taik orta(r)a oitara artan etan artako etako artaik etaik artara etara

Paradigma hau eta Salaburuk (1984) Baztango hizkerarako ematen duena erkatuz gero, ikusiko dugu, ugari ez badira ere, desberdintasun batzuk badaudela. Hasteko, Baztanen asimilazioa indartsua da, eta horrela, untako eta ura formen ordez, esaterako, Salaburuk (1984) unteko eta ure ematen ditu. Bigarrenez, pluraleko lehenengo graduko erakuslea Zugarramurdin eta Urdazubin, gure grabaketen arabera, au(e)k den bitartean, Salaburuk ok ematen du. Horrela, absolutiboaren gainean osatutako gainontzeko aldaerak Zugarramurdin eta Urdazubin auen, autan, autara etab. dira eta Baztanen, ostera, oken, oketan, oketara etab. (Salaburu, 1984). Dena den, inkesten bidez aukingatik, aukikin edo auki bezalako aldaerak jaso ditugu. Gainera, Urdazubin oiki ‘haiei’ adierazteko ere entzun dugu. Saran (Pagola, 1984) Zugarramurdin eta Urdazubin bezalako aldaerak topatu ditugu (auk, autan).

Azkenik, aipatu behar dugu Nafarroako zenbait gunetan (Ultzaman, Ibarra 1995; Arizkunen Ondarrak (1983) jasotzen duen XIX. mendeko gutun baten arabera) arren, arrekin bezalako formak (erroak <rr>dunak, beraz) agertzen direla, eta gurean, berriz, aren eta arekin

109

tankerakoak beti . Nafarroan ez ezik, Euskal Herriko beste hizkera askotan ere, ezagunak dira <rr> dun erakusleak.

8.4. Zenbatzaileak

ZEHAZTUAK

Zenbatzaile zehaztuen gainean pare bat gauza esan nahi ditugu: Bat eta bi zenbakiek, bakarrik doazenean, beste forma bat har

dezakete, eta horrela, bat(t)o eta bia zenbatzaileak aurki daitezke:

“bai, bai geio izain dire, bia baino geio, ez?” “patzen zen batto goian” “badire bia, zaarra eta berria” “bia eta utsa gan ginen galtzen” “denei gustatzen zaiote batto, Madrid o Barça” “batto Uztaritzen da, ta bertzea Baionan”

Barandiaranek ere (1981) bildu zituen Zugarramurdin adibide batzuk: batto sartu omen tzen meatz-zilora (340), entzun dituzun mezetaik bia bakarrik dituzu (373). Zenbatzaile hauek Ipar Euskal Herrian eta euskara nafarrean erabiltzen dira.

Beraz, zenbatzailea bakarrik doanean, batto eta bia agertuko dira, salbuespen batekin:

“bata amarrekoa, bertzea amekakoa”

Salbuespen hau kenduta, badirudi Lafittek esandakoa betetzen dela, eta zenbatzaile hauek izenordainak direla eta absolutiboan baino ez direla agertzen:

“Le diminutif de bat , baño ou batto , ne s´emploie que comme pronom et seulement au nominatif indèfini .” (Lafitte, 1962: 108).

Beharbada, erreferentziadun izakia ezaguna izateak eragozten du

zenbatzaile hauek agertzea. Gainera, EGLU I-ean esaten da “*bia etxe” ezinezkoa dela (118),

eta hau bera erakusten digu Ibarrak (1995: 331) Ultzamako euskararako. Gurean ere, badirudi zenbatzaile hauek ezin direla izen sintagma batekin joan (ikusi goiko adibideak). Dena dela, izena duten salbuespen batzuk entzun ditugu Zugarramurdin eta Urdazubin:

“erran dute ein bear dutela kasa rural bato”

110

“Pedro Aurtenetxe zen liga bia idabazi zituelaik” “au da rebista batto, eman zaituten ondarrekoa” “il tzitzaion seme batto, bigarrena”

Inkestetan, ikusi dugu hiztunek ez dituztela adibide hauek

zuzentzat ematen eta izena agertzekotan, batto eta bia gabe, bat eta bi agertu behar direla baieztatzen dute.

Bestalde, argitu egin behar da zergatik goiko adibidean bia

zenbatzailea eskuinaldean agertzen den, hizkera honetan bi ezkerraldean agertu ohi delako. Kokapen hau azalduko badugu, bi eta bia zenbatzaileen arteko harremana aztertzen saiatu behar gara, eta horretarako, irakur dezagun Mitxelenak zenbatzaile hauen inguruan dioena:

“También entra dentro de lo posible que or. (s ic) bi ‘dos’ , usado

delante de un nombre, fuera idéntico en su origen a or. (s ic) bi(d)a, b iga ‘dos’ empleado absolutamente (occid. bi en ambos casos): -bi , de donde bi , numeral autónomo, vendrá de *-bía pospuesto al nombre, tal como va hoy ese numeral en vizcaíno, en tanto que *bi(d)á o *bigá conservó la vocal f inal en los dialectos que no han general izado la variante de composición.” (1977: 413).

Gaur egun mendebaleko ezaugarria den arren, badirudi, beraz,

noizbait , bi izenaren atzetik agertzea zabalduago egon dela (ikusi Zuazo, 1988: 130). Honen aldeko frogak Etxeparek, Leizarragak eta Oihenartek ematen dizkigute. Lafittek ere, lapurtera zaharrean, bi zenbatzailea bat zenbatzailea bezala erabiltzen zela esaten du (1962: 77). Adibide klasiko horietan bai bi(g)a bai bi zenbatzaileak izenaren eskuinaldean ager daitezkeela ikusiko dugu: beso biak (Etxepare [Lafon, 1964: 95]), spos biak, i tsu bi (Leizarraga [Lafon, 1964: 95]), neke biga (Oihenart [Lafon, 1964: 95]), aurhide biren (Oihenart. [Lafon, 1959: 14]). Zaraitzueraz ere ezaguna izan da erabilera hau: parte bi (Lafon, 1959: 14).

Beraz, “izena + bi(g)a” egitura Ipar Euskal Herriko hainbat

hizkeratan ezaguna izan da. Cabodevillak Aezkoan bildutako datuen arabera (1991: 13), badirudi hango euskaran egitura hau agertzen dela: “bi burtxintxak baita etxe bida ere”. Caminok (1997: 512) bertan beste adibide bat jaso zuen (atso bida), baina bere ustez, hurrenkera errimari zor zaio (adibidea kopla batean agertzen da).

Egitura honek, -a morfema determinatzailearekin lotzeko arriskua

sor lezake (euskaraz determinatzaileak eskuinaldean, bere sintagmaren buru, agertzeko duen joera bortitzagatik; cf. Artiagoitia, 1998); azalpen honek, ordea, bi arrazoi indartsugatik gutxienez huts egiten du: hasteko, determinatzailea balitz, plurala (-ak) behar genuke; bigarrenez, gainontzeko zenbatzaileekin, determinatzailea eskuinaldean agertzen da, baina ez zenbatzaileari i tsatsia (iru irakasleak , lau emaztekiak.. .). Zugarramurdin eta Urdazubin bi zenbatzailea ere ezkerrean agertzen

111

denez, determinatzailea eranstean, bi sagarrak bezalakoak izango genituzke. Eta hala da, hiztunek honakoak esan dizkidatelako: bi neskak, bi etxeak, bi erriak.. .

Argi utzi nahi dut, beraz, “izena + bia” egitura ez dela gaur egun

Zugarramurdin eta Urdazubin erabiltzen eta nik behin baino ez dudala jaso. Ez dut salbuespen horretarako azalpenik aurkitu, eta hiztunen erantzunak kontuan hartuz, uste dut adibide hau lapsus-tzat jo dezakegula.

Beste zenbatzaile batzuei dagokienez, berriz, Zugarramurdin eta

Urdazubin lauetan ogei, iruetan ogeitamalau tankerakoak agertzen dira, eta zenbaitetan, mendebalean eta erdialdean erabiltzen direnak ere ( larogeitaameka) aurki daitezke.

Azkenik, aipatzekoa da “zein adinekin egiten den zerbait”

adierazteko, inesiboa erabiltzen dutela: “ja amar-ameka urtetan ja Senpererat” “gazteak ginelaik, amar-ameka urtetan gan nintzen Frantziara” “zortzi urtetan asi nintzen ni eskolan” “zeen iru urtetan saiatzen zaizu aterki (sic) gaineako bi ortzak”

Honakoak Heletan (Pagola, 1984), Bardozen (Etxebarria, 1994),

Baztanen (Izeta, 1996) eta Azkainen ere (EHHA , L.I. : Azkaine, erantzun librea) aurki daitezke. Saran ere maiz entzun ditut. Testu zaharrak aztertzen baditugu, ikusiko dugu egitura hau Elizanbururen Piarres Adame eleberrian ere (nahiz sei urtetan abiatu nintzen eskolan, bederatzi urtetan ez nakien oraino irakurtzen , 15) eta Duvoisinen Laborantzako liburuan (hamasei hilabethetan aldatzen dira bazterreko hortzak , 135) agertzen dela. ZEHAZTUGABEAK

Ondorengoak dira Zugarramurdin eta Urdazubin zenbatzaile zehaztugabe ohikoenak. Ikusiko dugunez, zerrenda luzea da: Ainitz / Aunitz: “frantzesa (sic) ainitz”, “aunitz jende”, “gauza aunitz”,

“auniz gezurtiak”. Andana : “urte andana”. Aski : “dirurik aski”, “aski iduzki”. Franko (ez da oso ohikoa): “urte franko”, “franko aldiz”, “tiro franko”. Geiago : “jende geio”, “geiago umerik”, “geiao sua”, “geiao tokirik”,“baditu geiao urte orrek”. Gutti : “elur gutti”. Pila : “pila soldaduak”, “mutil pila bat”. Pittat / pizkat : “pittat beldurra”, “gatza pixkat”.

112

-Ren bat : “obren bat”, “ezurren bat”, “txartelan bat”. Sobera : “sobera uri”, “sobera denbora”. Zenbait : “zaldi zenbait”, “animale zenbait”. Zerbait(e): “kimiko zerbait”, “eskusa zerbaitekin”, “zerbait omena[x]e”, “ura zerbait”, “ebaki zerbait”, “zerbaite untzi”, “konbenio zerbaite”, “zerbait afera”.

Ohartu zenbatzaile hauetako batzuk (aunitz, zerbait, geio, franko) izenaren ezkerraldean zein eskuinaldean ager daitezkeela. Ariztiak (1934) Saran entzun zuen han ere zerbait izenaren aurretik joan daitekeela: zerbeit zeruko boz (120). Azkainen ere ezaguna da aukera hau: zerbait zozokeri (EHHA , J .A.: Azkaine, 60110). Saran (Pagola, 1984) eta Beskoitzen (Duhau, 1993) asko ere bietara erabil daitekeela ikusi dugu. Baztanen ere, aunitz izenaren aurretik nahiz atzetik ager daiteke (N’Diaye, 1970; Izeta, 1999).

Testu zaharrek ere zenbatzaile hauek izenaren aurretik nahiz

atzetik ager daitezkeela erakusten dute: Axular (anhitz ohoinkeriaren buruan , 172; anhitz bekhatu , 184), Harizmendi (ainitz l iburu , 127), Etxeberri Sarakoa (asko lekhutan , 59; hainitz exenplu , 248), Iturralde (asko matel-hezur gorritu ziren eta asko begi argitu , 110), Duvoisin (asko indiano , 48; asko lekhutan , 50; hainitz tokitan , 51). Adibide gehiago eskaintzen dizkigute Satrustegik eta Ondarrak bildutako testuek: asco aldiz (1987: 94); anitz milla (Satrustegi, 1987: 100); asko behatze (Ondarra, 1993: 599); asco yende (1993: 600). Asko zenbatzailea oso gutxitan erabiltzen da Zugarramurdin eta Urdazubin, ainitz zenbatzaileak ordezkatzen du eta.

Zerbait zenbatzailea izenordainak aztertzerakoan ere aurkitu dugu. Atal honetan, ordea, determinatzaile gisa erabiltzen da, eta -ren bat egituraren parekoa da (hau ere erabiltzen dela aipatu behar da). Zerbait determinatzailea Baztanen (zerbait sos , N’Diaye, 1970: 61) eta Ultzaman ere (Ibarra, 1995) agertzen da eta, nire datuen arabera, baita Saran ere. Bidegainek bertan jasotako testuek gauza bera erakusten dute (Euskaltzaindia, 1999: 118). Ahetzen (EAEL , II: 224) eta Azkainen (EHHA) ere ezaguna da. Behe-nafarreraz ere, Amikuzen hain zuzen, jaso izan da (EAEL , II: 263).

Bestalde, aipatu nahi dut aski, sobera, franko eta pittat / pizkat

zenbatzaileak adjektibo batekin ere joan daitezkeela: sobera apart, sobera ondua, franko ungi, franko edekia, aski pullita, aski azkarra, pittat delikatua, pizkat obeao . . . Franko zenbatzailearen kasuan, ohikoagoa da egitura hauetan agertzea.

Adjektiboekin (edo adberbioekin) doazen beste graduatzaile

batzuk honakoak ditugu: arrunt (arrunt beltzak, arrunt apala), arras (arras belarri motza, arras diferenta), puxkat (puxkat ona, puxkat aintzina), ungi (ungi kontent, ungi pollita) eta aise (aise merkeao, aise

113

azkarraoa). Noizean behin, naiko ere (naiko ungi, naiko urrun) entzun daiteke.

Era berean, gorki (< gogorki) graduatzailea ere oso erabilia da

Zugarramurdiko eta Urdazubiko hizkeran eta arrunt-en parekoa den arren, adierazkortasun berezia du: ez paitzen gorki ungi ibiltzeko . Baina gorki , gehienetan, adberbio bezala erabiltzen da:

“ez dute gorki balio” “nik ez dut gorki maite txokolatea” “ez kaa gaten gu gorki bestetaa” Aski zenbatzaileak, aipatutakoaz gain, beste adiera bat izan

dezake. Perpausaren hasieran eta “aski . . . - t(z)ea” egituran, “gomendioa, aholkua, agindua” adierazten du. Hona hemen egitura honen adibide batzuk:

“aski duzu telefonoa ustea gan aitzinean” “aski zinuen Sarako borda oitaik ateratzea animaliak” “aski duzu erratea eta patuko zaitut batto” “eztuna diruik ibiltzeko aski du ez ibiltzea” Egitura honekin batera, “obe.. . -t(z)ea” ere aurki dezakegu

Zugarramurdin eta Urdazubin. Honek ere gomendioa, aholkua edo agindua adierazten du: “obe duzu aspirina bat bereala artzea” “obe duzu bera etorri baino leen garbitzea” Egitura honen inguruan argibide gehiago ikusteko, begiratu 10.21 azpiatala.

Arreta berezia merezi du, gure ustez, batzuk zenbatzailearen erabilerak; azter ditzagun adibide batzuk:

“pasatzen gintuen egun batzuk” “preso batzuk gan zuzten” “oi dire tienda batzuk” “bazien salon batzuk” “batzu etortzen dire” “batzuek erraten ditek” “oai dela urte batzuek” “bazen jaun-andre batzuek” “ta badire aita-alaba batzuek aski abilak direna(k)” “auntz batzuek ere baditut” “eta eiten zuten batzuk goitti beiti” “eta batzuk erten tzuten ezetz”

114

Lehen multzoko azken bost adibideak kontuan hartzen baditugu,

ikusiko dugu batzuek, iragankorretako subjektuaz gain, iragangaitzetako subjektua eta iragankorretako objektu zuzena ere izan daitekeela. Saran ere, batzuek deskribatutako erabilera guztietan entzun dut. Aipatu ditudan ondarreko bi adibideetan, batzuk subjektu iragankorra bezala agertzeak adieraz dezake hizkera honetan batzuk eta batzuek ez direla erregulartasunez bereizten.

Azkenik, gehitu nahi dut Zugarramurdin eta Urdazubin “jaun-

andre” hitza plurala dela eta batzuk zenbatzailearekin joaten dela, baina nahiz eta subjektua plurala izan, aditza singularrean agertzen dela normalean. Azkenengo adibidean bezala, salbuespenenak ere badira, dena dela:

“bazen emen jaun-andre batzuk sozioak” “eta orai denda jaun-andre batzuk eramaten du” “torri zen jaun-andre batzuk ganbara galdeiteko” “ta an badie jaun-andre batzuk aski abeatsak”

DENAK IZENORDAINA

Denak izenordaina Zugarramurdin eta Urdazubin aposizioa ere izan daiteke:

“iru lenguai badakite emengo gazte denek” “aurride denek baginuen” “mutiko denak gaten tzien” “San Martin egunean ateratzen tzien maxter denak”

Gazte denek bezalako determinatzaile sintagma batean artikulua

aposizioarekin (mugatzailearekin) joan ohi da. Zugarramurdin eta Urdazubin bigarren aukera bat ere badago; zilegi da artikulua birritan agertzea, izenarekin eta aposizioarekin, hain zuzen. Adibide batzuekin argiago ikusiko dugu aipatutako gertakaria:

“tortzen ziren alde untako sorginak denak” “elektrizitatea bada denetan, jendea bizi den leku(e)tan denetan bada” “ungi etortzen gaituk auzo erriekin denekin” “aurrak denak etortzen tzaizkit meza ondoan” “beorrak denak ferratuak izaten tziela” Mota honetako egiturak aposiziotzat jotzen dira, eta oro zein guzti

zenbatzaileen bidez eratzen direla esaten da (Euskaltzaindia, 1993: 180). Euskal Herriko beste toki askotan bezala, dena zenbatzailearekin ere zilegi da aposizio hauek osatzea.

115

8.5. Zugarramurdin eta Urdazubin, Ipar Euskal Herrian eta euskara nafarrean bezala, adberbio eta bigarren mailako predikatuetan , partit iboaz eta mugagabeaz gain, absolutiboa ere aukeran dago (Zuazo, 1998: 220). Mendebalean eta erdialdean, ostera, mugagabea eta partit iboa baino ez dira erabiltzen. Hona hemen Zugarramurdin eta Urdazubin jasotako zenbait adibide; lehenengo zazpietan absolutiboa agertzen da, eta azkenengo bietan, berriz, mugagabea:

“bainan nere aita pasteleroa zen, eta oberen-oberena eiten omen tzuen ortan” “medikua instant baten egon zen ixil-ixila” “eta itzuli eta bira, eta i tzuli eta bira exti-extia, urina botaz” “gainera ferrain urbil-urbila” “hola (sic) gorri-gorria eina, infektatua” “emen bizi da goxo-goxoa” “jaten dugu arrunt-arrunta” “xuxen-xuxen patu bear da” “ortako Athleticen kanpoa, San Mames, urbil-urbil da”

Ezaugarri hau inguruko testu zeharretan ere agertzen da: Elizanburu (herrian berean doï-doïa ezagutua izatekotz? , 9; ahal dudan hobekiena , 10; herritar guzieri mintzatu haizenean ixil-ixila , 49), Etxeberri Sarakoa (erran tzuten hitz bat doi-doia , 265), Lafitte (doi-doia, argi-argia, chuchen-chuchena , 154).. . Zugarramurdi eta Urdazubiko testuak begiratzen baditugu, hauetan ere absolutiboa topatuko dugu: procuratuco dut labur- laburra egotea (Satrustegi, 1986: 312) baina mota honetako esapideak oso urriak dira testu horietan. 8.6. Menpeko perpausetan osagarri zuzena absolutiboan ez ezik, genitiboan ere erabiltzen da Baztan-Esteribar lerrotik ekialdera eta Ipar Euskal Herri gehienean (Zuazo, 1997b: 19). Zugarramurdin eta Urdazubin ezaguna da, baina ez da oso indartsua, eta aukerarik erabiliena absolutiboan ematea da:

“kobak ikustera, sorginak (i)kustera” “oinez gaten ginen autobusa artzera” “ortara bai, erosketak eiterat ta ola bai” “autsa ateratzeko kanpora” “Galiziatik etorri bear izan zuten teilatu oi emateko” “eztut bein ere izan afizioneik bolantea artzeko” Beste adibide hauetan, aldiz, genitiboa ageri zaigu: “bildots baten iltzen ari gintuan bi anaiak” “ura etzela animalien ibiltzeko manera”

116

“eken ergelkerien begira” “gaki naiz aren ikusterat” “gan tzen ilobain kustera” “bazuzten berrogeitamar langile rantxoen ibiltzeko” “etzaa izan bordain ikusten?”

Egitura hau ezin da menpeko perpaus guztiekin erabili , eta hizkeraz hizkera, murriztapenak aldatuz doaz. Heathen ikerketen arabera, badirudi lapurteraz eta behe-nafarreraz murriztapen gehiago daudela eta zubereraz, berriz, genitiboa askatasun handiagoz ager daitekeela:

“[Zubereraz, lapurteraz ez bezala] TO GEN is not blocked in the case of infinit ives with locative -a-n or comitative -a-reki (corresponding to Lab. -a-rekin) .”

“As we have seen, in Labourdin neither the perfective part iciple nor

the radical clause permits TO-GEN. However, this is perfectly possible.” (1972: 64).

Zugarramurdin eta Urdazubin, lapurteraz agertzen diren murriztapen horiek salbuespenik gabe betetzen dira. Inesiboa duten aditz izenekin, ostera, lapurteraz bezala, genitiboa ager daiteke (ikus, esaterako, lehenengo eta azkenengo adibideak):

“Actual ly, the infinit ive also has a locative in -n without the definit ive suffix, and this other locative does require TO-GEN.” (Heath, 1972: 58).

Bestalde, ohartu bigarren multzoko hirugarren adibidean noren + begira agertzen dela (orok. “nori + begira”). Barandiaranek ere honelako egitura jaso zuen Zugarramurdin: erensugeain beira zagona (1973-1984: III, 422). Dena dela, orokorragoa den “nori begira” ere entzungo dugu gure bi herrietan: eta jendea enamoratua egoten da orri begira .

Hiztunei eurei galdetu ondoren, gehienek esaten dute genitiboaren aukera “entzun dutela baina ez dutela normalean erabiltzen”. Gainera, azpimarratu behar da osagarri zuzena genitiboan emateko aukera gehienbat adineko jendeak egiten duela eta gazteen artean ohikoagoa dela absolutiboa erabiltzea.

Badirudi egitura hau, TO GEN izenarekin ere ezagutzen dena,

noizbait Euskal Herri osoan ezaguna izan dela, eta horrela erakusten digu Lakarrak (1986: 659), mendebaleko testu zaharretan egitura honen aztarnak aurkitu dituenak. Beraz, badirudi noizbait aukera biak, osagarri zuzena absolutiboan nahiz genitiboan ematea, alegia, orokorrak izan direla euskaraz.

Aztertu ditudan eremuko autore zahar guztiek (Axular,

117

Harizmendi, Gasteluzar, Argaiñaratz, Elizanburu, Etxeberri Sarakoa, Duvoisin.. .) genitiboaren aukera baliatzen dute.

Zugarramurdin eta Urdazubin egitura honen bilakabidea zein izan

den hobeto ezagutzeko, testu zaharretara joko dugu beti bezala (Satrustegi, 1986, 1987, 1987b; Ondarra, 1982, 1993; Riezu & Zudaire, 1972), eta ikusiko dugu egoera antzekoa dela, biak izanda ere, aukera arruntena absolutiboarena dela: Zugarramurdi: oquen irabaztera , satisfaccionea emateco , aurpeguia icustera , Yaungoicuaren icustera , baqueac eguitera (Satrustegi, 1986). Urdazubi: indulgencien irabazteco , erremedio escatceco , becatuen zorrac pagatceco , erran diren estipendioen irabazteco (Ondarra, 1982); laborantzaren ibiltceco , familiaren mantenatceco (Riezu & Zudaire, 1972); aren icustera, equen castigatzeco , beren gauzen zaincera (Ondarra, 1993). 8.7. Aditzaren datiboarekiko komunztadura hautazkoa da Nafarroako ekialdean eta Ipar Euskal Herri gehienean (Zuazo, 1997b: 19). Salaburuk (1984, II: 218) esaten du Baztanen komunztadura eza nabaria dela datibodun izenki bat agertuz gero (erran zaben “erran zien”, baina gizonei erran zuen) eta datiboa hirugarren pertsonakoa denean (egitura honi buruz zehaztasun gehiago, in Ortiz de Urbina: 1995). Ikus ditzagun Zugarramurdin eta Urdazubin jasotako zenbait adibide:

“nere amai ere egin duzu?” “nola errateuzue zuek lapinaai?” “esnea saltzen dugu Iparlatei” “erriai galdetu zuen, doike” “denak erosi zituen gobernuai” “gazteek emen ez dute kasurik ematen belozidadei” “ezta onik iten larruai” “galde iten nion ta kamareroari” “nola errateiote belaiai?” “nik toroei ez diotet begiratzen re” “arrebai erraten tzionat” “guri eztzakuten deus eman” “ta bortze[x]un bei rantxo orrek erregalatu tziozkan Norteamerikako Gobernuai” “ze grazia iten dion uni!” Adibide hauek, eta eskura dauzkagun gainontzeko datuak aztertu

ondoren, esan dezakegu Zugarramurdin eta Urdazubin datiboarekiko komunztadura eza ez dela aukerarik erabiliena, ezta datiboa duen izenki bat agertzen denean ere. Dena den, argi dago datiboarekiko

118

komunztadura eza ezaguna dela. Sarako euskarari buruz dauzkagun datu urriak ikusita, badirudi hango egoera antzekoa dela:

“eztute gurasoek aski mintzatzen haurrei eskuara” (Euskaltzaindia, 1999: 119). “badakizu ze erakusten duten haurrei eskuara” (Eukaltzaindia, 1999: 119). “berdin haurrei frantsesa erakatsiko diote” (Euskaltzaindia, 1999: 119). “urrupat paatzen du lagunei eta ola denak kontent [ . . .]” (Pagola, 1984: 23). Saran jasotako adibide hauek datiboarekiko komunztadura eza

erakusten dute: “neri ez naute errain” “guri ebatsi gaituzte” Bide batez, nabarmendu nahi dut datibo pluraleko morfema

Zugarramurdi-Urdazubin eta Saran -ei dela baina Senperen eta Azkainen -eri dela.

Bestalde, sumatu dugu Nor-Nork saileko egitura batzuetan (eta ez N-N-N sailekoen ordez agertzen diren horietan) datiboa agertzen dela, baina ez honen komunztadura aditz laguntzailean (Nor-Nork sailekoa baita). Aditz laguntzaile sail aldaketa hauek hurrengo atalean (aditz morfologiari dagokion atalean) ikusiko ditugu zehatzago:

“neri kontratatu ninduten” “landare guziei izorratzen baitute” “neri ere ponpierek (=suhiltzaileak) eraman ninditian, e?” “zuri jo zaitute?” “eta neri arrapatu ninduen” “ez, guri kotxez eramain gaituzte” “ez duu niori esperatzen”

Datibo komunztadura eza eremu honetako testu zaharretan ere agertzen zaigu, baina ez oso nabarmen. Horrela, Axularrek komunztadura gordetzen du, baita Gasteluzarrek ere, nahiz eta ematen dute Jesusen anaiei jatera Gorphutza (124) aurkitu dudan. Elizanburuk maite duen zikoitzari nik uzten dut urrea (12) idatzi zuen, baina gehienetan komunztadura egiten du, Etxeberri Sarakoak eta Duvoisinek bezala. Zugarramurdi eta Urdazubiko testuei dagokienez, gauza bera esan dezakegu, komunztadura eza agertzen dela, baina ez dela aukera nagusia. Hona hemen adibide batzuk: pagatu bearco tuzte Ministroei beren estipendioac (Ondarra, 1982: 401); ez ote zuten erreparatu guizona ec eguin zuten atrevimentubaren ondoriyuey? (Satrustegi, 1987b: 298); viar diola eman vere ardiyey ejemplo ona (Satrustegi,

119

1986: 302); [ . . .] anuncia cezala persona justoari [ . . .] (Satrustegi, 1987: 103).

Bestalde, aipatzekoa da Satrustegik argitaratutako testuen idazleak joera handia duela datibo singularra pluralerako ere erabiltzeko (hau da, datiboa plurala denean ere, aditz laguntzailean datibo marka singularrekoa erabiltzekoa, -o- , alegia): guziyey barcatzen diot (1986: 303); alacoei erranen nioque nic (1986: 309); gravequi faltatzen dute guratsoeri zor zayon errespetura (1987: 92). Nik neuk ez dut horrelakorik entzun ez Zugarramurdin ez Urdazubin gaurregungo hiztunen jardunean.

Azkenik, Albizuk (2001) datibo komunztadurarik gabeko

egituren gainean argitaratutako lana aipatu nahi dut. Datibo sintagma hauen berezitasuna erakusteaz gain, Albizuk (2001: 52) −Rebuschiren lanetan oinarrituz− lapurteraren eta behe-nafarreraren arteko desberdintasun baten berri ematen digu. Bere datuen arabera, Peiori bere dirua eman dut bezalako perpausak (bere genitibo bihurkaria dutenak) behe-nafarreraz ezgramatikalak dira, eta lapurteraz, berriz, gramatikalak. Behe-nafarreraz, nahitaez, komunztadura agertu behar da: Peiori bere dirua eman diot . Beraz, hizkera honetan, bere genitibo bihurkariak datibo komunztadura eza eragozten du. Zugarramurdin-Urdazubin, aukera biak onartu arren, datibo komunztaduraduna nahiago dute. 8.8. Zuazok (1998: 217) aipatzen du -a berezkoa ez dela egonkorra gipuzkeran barrena eta goi-nafarrerako hurbileko hizkeretan. Zugarramurdin eta Urdazubin ere -a berezkoa ez da beti gordetzen:

“ola, gauz batzuek” “zuk galdetuuzu lasai, neri, edozein gauz” “elauak dire jateko makil batekin” “nik botoil bat novecientas pesetasetan saltzen nuen” “alukeri bat da” “ze zozokeri i ten tuzten bestetan” “su apalean emateko, patzen zinun burdin bat” “botatx (=potin) bat ur artu zuen edateko” “ta an museoan bazien neskatx batzuk” “iru lenguai badakite emengo gazte denek” “taul bat patu bear da ez erortzeko” “teil bat eman bear da or” “urdekeri guzi oik kanpotik eldu die”

Inkesten bidez, eliz bat , sakel bat, espartin batzuk, bisai bat, anai

bat, tupin bat, baatx bat “bagatxa bat” eta bi mazel bezalakoak jaso ditugu. Dena den, berezko -a gordetzen duten adibideak, baita -ia amaiera dutenak ere (errezago galtzen omen direnak), erruz topa

120

daitezke: “animalia orrek ez du jaten aal ote eta gauza gogor oietaik” “eiten tzituan edozein gauza aziendentzat” “bi anaia bazituen” “orduan gazteria aundia zaon” “da pertsona bat ikaragarria” “zeren nik saltzen ditut txutxeria aunitz” “orai artzeut pastil la bat” “ematen tzion tipula puxkat” (baita “bi kilo tipul” ere) “porzentaia aundiena” (baita “porzentai txikiena” ere) “bi galtza pare erosi, ta aire!” “sos bila eskola bat i teko” “denbora guti pastu da oino” “tresneria guzia eta nola zuten izena” “ori da usaia bat kanpotik eldu dena” “eta or komeria batzuk izan tzien”

Badirudi berezko -a galtzea hitz jakin batzuetan baino ez dela gertatzen eta ez dela desagertze honetan arau zehatzik. Azken adibide hauetaz gain, inkesten bidez ikusi dugu ondorengo hitzek beti mantentzen dutela -a berezkoa: neska, anka, leka, karrika, erreka, soka, sorta, kopeta, marmita , zapatilla, sil la (eskuarki kadira) , padera, ganbara, zenberena, gaztanbera, kasaila, xurrusta, tanta.. . Barandiaranek (1981) ere gorde diren berezko -a batzuk jaso zituen Zugarramurdin: hiru anaia (352), bi anaia (370).

Beste zenbaitetan, ostera, -a berezkoa ez denean, gehitu egiten da:

“edozein andrea baldin bada re zuka” “errana naute gatza guttikin” “artu nuen mina bat emen” “tenperatura andik erregulatzen zindun ura zerbait botaz” “platera batean ematen da bildotsa” “gero tripotza bat edo bertze jaten ginuen” “mingaina batzuk gaiztoak baitire” “zotala bat atera zuten” “eta ori zen leen laratza bat” “kaparra bat lotu zitzaidan” “eta gero baut kokela bat” “eta goxoau izaten tzen ogi irina pittat ematen bazitzaion” “eta ogiaren arlantza puxkak biltzen gintuen”

Hala ere, andre bat, ur pixkat, irin pixkat eta gatz pixkat bezalakoak guztiz arruntak (arruntagoak, esango nuke nik) dira. Zalantza sor lezaketen beste hitz batzuetan, zuzen kentzen da -a mugatzailea: odol puxkat, auntz batzuk, main batzuk “mahai batzuk” , azil ona “azaro

121

ona” , kupel bat, pear bat, mokanes bat, saial bat “oihal mota” , berin bat, belai bat, oial bat, opil bat, matrail bat. . . Barandiaranek (1981) honako adibide hau eskaintzen digu: hiru egia errain ziozkala saritzat (349).

Bestalde, -a berezkoaren egonkortasun eza partit iboa eranstean ere ikus daiteke:

“ez giñuen ungi pasatzeko manerik” “or gaten dire, pues, eskuarik ez dakitenak” “ta Zugarramurdikoak gaten ez bazintuan etzon bestik” “ez paitzuen labadorik” “eztut geio baskik (= bazkarik)” “bainan arrebik ez du” “etzitakeen in dantzik” “emen ez da errekik” “baina ari ezkinion ematen orantzik” “bainan an mon[x]ik etzen, e?”

Beraz, oro har, -a berezkoa ez dela beti mantentzen eta hiztunek morfema honen aurrean zalantzak dituztela esan behar dut. Dirudienez, -a berezko eza hitz jakin batzuetan baino ez da gertatzen, eta hauetan ere, ez beti . Honako bikote hauek argi erakusten dute morfema honen egonkortasun eza: nabala bat / nabal bat, kaiola bat / kaiol bat, paixola bat / paixol bat, kaleria bat / kaleri bat, ezkila bat / ezkil bat, atorra bat / ator bat, kusina bat / kusin bat, urrixa bat / urrix bat, ootsa bat / oots bat, sumaingil bat / sumaingila bat . Berezkoa ez den -a erakusten dute bikote hauek: zekor bat / zekorra bat, irin pixkat / irina pixkat, kukulin bat / kukulina bat, lau apez (ohikoagoa) / lau apeza . Testu zaharretan ez dut -a berezko eza sumatu, eta hauen arabera, esan liteke gertakari nahiko berria dela, mende honetakoa segur aski. Adibide bakarra topatu dut Satrustegiren (1987: 101) testu batean: anai bacocharenac . Dena den, uste dut adibide hau ez dela oso esanguratsua, izan ere, -ia amaiera duten hitzek errazago galtzen dute -a berezkoa (-keria atzizkidunak, animalia, anaia bera . . .). Berezko -a galtzea Lapurdiko Senperen, behinik behin, gertaera indartsua da: taul-a (EHHA , L.I: Senpere, 19510), martxuk-a (EHHA , L.I.: Senpere, 20020), makil-a (EHHA , L.I.: Senpere, 24760), kadir-a (EHHA , L.I.: Senpere, 35240).. . Saran ere ikusi dugu -a berezkoaren egonkortasun eza: anaia bat / anai bat , jusa ura / jus guzia, paixol bat .

122

8.9. Atal honetan, erdaratik hartutako amaiera batzuek Zugarramurdiko eta Urdazubiko euskaran zer eman duten ikusiko dugu, jakinik hauek emaitza desberdinak izan dituztela eremuen arabera. a. Erdal -ón (gazteleraz) / -on (frantsesez) amaierek lapurteraz zein behe-nafarreraz -oina eman dute. Goi nafarrera gehienean, ordea, -ona izan da emaitza (Zuazo, 1998: 211). Baztanen eta Zugarramurdin zein Urdazubin, mailegu zaharretan -oina agertzen da eta -ona, ostera, berriagoetan. Ikus ditzagun Zugarramurdin eta Urdazubin jasotako zenbait mailegu: • -ón / -on > -oina: sasoina, pozoina, tanpoina, arrazoina, arratoina, botoina, takoina, xalboina. • -ón / -on > -ona : balkona, pabellona, koltxona, buzona, ka[x]ona, frontona, millona, salona, kordona, akordeona, kartona, melona , garrafona.

EAELn leoina agertzen da. Guk, denetarik jaso dugu, bai leoina bai leona . Tanpoina agertzeak (mailegu berria segur aski) oraindik ere zenbait mailegu berritan mugaz bestaldeko -oina amaiera agertzen dela adierazten du. b. -ión > -ion bilakaeraren eremua aurrekoarena baino zabalagoa da. (Zuazo, 1998: 214). Guk Zugarramurdin eta Urdazubin honakoak jaso ditugu: • - ión > -ion: kamiona, erlij iona, abiona. Salbuespen gisa, komunionea aipatu behar dugu . c. Erdal -ción (gazteleraz) / - t ion (frantsesez) amaierek Zugarramurdin eta Urdazubin -zione eman dute, ugari eta salbuespenik gabe: • -ción / -t ion > -zione: inkisizione, preokupazionea, konbinazione, esposizione, asoziazione, subenzione, kalefakzionea, reakzionea, bokazionea, separazioneak, razionea, diputazionea, konbertsazionea, reklamazioneik, organizazionea, munizionea, kon[x]elazionea, kontaminazionea. Testu zaharretan ere arrunta da bilakaera hau. Eraberean, erdal -sión (gazteleraz) / -sion (frantsesez) amaierek -sione eman dute ondorengo adibideetan: okasionea, pasionea, dibisionea, telebisionea.

123

d. Kontsonantez (edo kontsonantea + e mutua) amaitutako frantses mailegu multzo zabal baten gaztelerako ordainek bokala dute amaieran: adb. équipe / equipo . Banaketa honek desberdintasunak sortu ditu Ipar Euskal Herriko eta Hego Euskal Herriko hizkeren artean. Izan ere, determinatzailea eranstean, -Ca (ekipa) tankerako emaitzak dauzkagu Ipar Euskal Herri osoan, eta -Va (ekipoa) tankerakoak, berriz, Hego Euskal Herrian. Zugarramurdin eta Urdazubin −askotan aukera biak topatu ditudan arren− Ipar Euskal Herrian bezala, -Ca amaiera nagusi da: estomaka (fr. estomac), telefona (gazteek telefonoa; fr. téléphone), mustika (eta moskitoa; fr . moustique) , diferenta (eta diferentea ; fr . différent) , turisma (eta turismoa ; fr . tourisme) , anbulantza (fr. ambulance) , pasaporta (fr. passeport) , bolanta (eta bolantea , fr . volant) , klianta (fr. client) , zimenta (fr. ciment), minuta (fr. minute), martxanta (fr. marchand), erregistra (fr. registre). . . Salbuespen bezala, kilometroa, ekipoa eta presidentea jaso ditugu, gazteleratik hartuak (-Va , beraz). Mailegu hauetako batzuk testu zaharretan ere topatzen ditugu: estomaka (Harizmendi, 107; Gasteluzar, 118). e. -t + V taldeaz amaitzen diren zenbait erdal maileguk bokala galtzen dute Zugarramurdiko eta Urdazubiko euskaran: kontent, apart, diferent, mement, instant, present egin . Hauekin batera berant “berandu” aldaera ere bada. f . -dad gaztelerazko amaierak -dade eman ohi du Zugarramurdiko eta Urdazubiko euskaran: belozidadea, kalidadea, inutilidadea, soziedadea, posibilidadea, aktibidadea, peligrosidadea , kontabilidadea; umedadea, sanidadea, abilidadea, kasualidadea (kasualitatea ere bai zenbaitetan) , espezialidadea, kantidadea. Salbuespenak: komoditate, borondate . Zugarramurdin jasotako testuetan ere, -dade amaiera agertzen zaigu: eternidade (Satrustegi, 1987: 87), humildade (1987: 92), puntualidade (1987: 95), capacidade (1986: 312), santidade (1986: 313). Salbuespen nabarmena da borondatea . Ondarrak argitaratutakoetan, berriz, -tate da nagusi: necesitate (1982: 400), capacitatea (1993: 582), vanitatea (1993: 598), eternitateco (1993: 599), caritatea (1993: 602). Ez dakit inguruko herrietan zehazki zer gertatzen den, datu gutxi daukadalako. Hala ere, Saran nik - tate amaiera jaso dut: kontabilitatea , kalitatea, sozietatea, posibilitatea eta aktibitatea . Ariztiak ere komoditate jaso zuen (1934: 110) bertan. Elizondon, berriz, -dade da erabiltzen den morfema (belozidadea, kalidadea, l ibertadea, soziedadea). Bortzirietako Etxalarren (EAEL , 173) elektrizidadea aurkitu dut eta Ibarrak (1994: 711) unidadea jaso zuen Etxalekun. EHHAko testuek (1999) Imotzeko herri honetan soziedade (97), eta Ezkurran belozidade (94) bildu zituzten. Arano-Goizuetan ere -dade amaiera agertzen da (in Zuazo, 2000: 88). Atzizki bera erabiltzen da

124

Sakanako erdialdean (Erdozia Mauleón, 2001: 106). Ipar Euskal Herrian, berriz, Baigorrin, sozietatea jaso zuen Pagolak (1984: 35), eta Zuberoako Arbailan, Coyosek (1999: 116) Natebitate . 8.10. Aditz batzuek osatzen duten perifrasietan , bigarren aditzak (mendekoak) hartzen duen kasuari dagokionez, desberdintasunak daude hizkeraz hizkera. Horrela, adibidez, Zuazok (1998: 220) aipatzen du eman eta utzi aditzekin inesiboa erabiltzen dela erdialdean eta mendebalean ( jaten eman, jaten utzi) eta adlatiboa, ordea, ekialderagoko hizkeretan, Ultzaman adibidez, (Ibarra, 1995) ( jatera eman, jatera utzi). Zugarramurdin eta Urdazubin hauexek dira egiturarik ohikoenak:

leen neskei oi erakusten zizieten (sic), [x]osten ikasterat gosaria edatera ematen genioten ez dakit negurtzen usatua da futbol auniz ikusterat oi errateute denek emen, nola utzi duten eiterat oi goizeko iruetan edo uzten da kobratzetik gero fumatzetik gelditu zen ikasi nuen solasean eta eskribitzen eta leitzen ba laguntzen nuen eliza garbitzen orrengatik tortzen dire ainbertze alderdi autara jatera gan nintzen Bilbao ikustera(t) sos batzuk izateko josten asi nintzen . bazkaltzerat finitu baino leenao deliberatu zen arekin baten gatera etzen pitxik erraterat ausartu obligatuak izan tzien andik gaterat zerbait egitera saiatu ensaiatu naiz oi eiten / eiterat nik adbertitzen zaitut, dirua nai baldin bauzu idabazi zerriekin ez gure etxera etortzeko urrikitzen tzaa oi eiteaz

Laburtuz, ondorengo deklinabide atzizkiak hartzen dituzte aipatutako aditzek:

• asi: -t(z)en. • gelditu: -t(z)etik. • ausartu: -t(z)era(t). • ikasi: -t(z)en. • deliberatu: -t(z)era(t). • jakin: -t(z)en. • eman: -t(z)era(t). • lagundu: -t(z)en. • ensaiatu: -t(z)era(t) / -t(z)en. • obligatu: -t(z)era(t). • erakutsi: -t(z)era(t). • saiatu: -t(z)era(t). • etorri: -t(z)era(t). • urrikaldu: -t(z)eaz. • f initu: -t(z)era(t). • usatu: -t(z)era(t). • gan: -t(z)era(t). • utzi: 1. -t(z)era(t). 2. -

125

t(z)etik. • adbertitu: -t(z)eko.

Urrikaldu aditzari dagokionez, Pikabeak (1993: 146) esaten du XVII eta XVIII. mendeetan egiturarik erabiliena -(r)i urrikaldu dela, baina XIX.ean -z urrikaldu egitura nagusitu zela li teratura lapurteraz.

Gelditu + -t(z)etik egitura Saran ere entzun dut, eta Uztaritzen ere,

behintzat, erabiltzen da. Baztanen, ordea, ez da erabiltzen, eta fumatzea utzi bezalakoak entzungo ditugu bertan. Honek guztiak iradokitzen du gelditu + -t(z)etik egituraren atzean frantsesaren eragina egon daitekeela (“arrêter de”).

Nik ere, inguruko zenbait idazle zahar aztertu ditut eta hauek dira topatu ditudan perifrasi azpimarragarrienak: •Axular: fedearen mantenatzen eta sostengatzen lagun zakizkidate (44), eman iatera (116), iaten usatzen dena (143), ausartzen dira bekhatu egitera (197), haren borondatearen egitera enseiatu (215), iartzera deliberatu (215), hotzten hasten zaienean (231), obligatu dela bihotzaren Iainkoagana ailtxatzera (239), Utz nazazu zahartzera (258), Etzen estudiatzetik eta irakurzetik gelditzen? (586). •Harizmendi: beccatu eguitera uzten (110), delibera cincinez beccaturic apartatcera (130). •Gasteluzar: ez gaitzazula utz erortzera tentazionera (37), obligatu naute oihu handien eguitera (43), deliberatu baitugu orazioneen erratera (56), Ikasazue beraz Jainkoari obeditzen (44), hasten zare, Salbatzaillea / Gure zaurien sendatzen (94).

•Elizanburu: atrebitu nintzen hurbiltzera (7), ez dudala erortzera utziko (10), arrosario erratetik ez ninduan gelditu (18), hasi zitzaitan mintzatzen (23), lagunduko zaitut zure xede handiaren betetzen! (47)

•Etxeberri Sarakoa: utzi tuzte galtzera bere hizkuntzak (33),

enseiatu ziren latinaren ikhastera (36), obligatua [.. .] emaitera (95), hasi ziren mintzatzen (278), ikhasten da ongi , eta ederki mintzatzen (288).

•Duvoisin: ez da xorta bat ere galtzera utzi behar (53), jaten

hasten direnean (152). •Urdazubiko testu zaharrak: enseya guitecen auc, ongui, ongui,

gure biyotcetan marcatcera (Ondarra, 1982: 399), atrevitzen gara Yincoa ofenditzera (Ondarra, 1993: 599), utz-nazazu ilcera (603), asi ciren eguiten (605), f inean equen arrabiac obligatzen du igues itera (586), icas zazue [. . .] maitatzen (603).

126

•Zugarramurdiko testu zaharrak: sayatuco naiz bada ejemplo ona

ematterat (Satrustegi, 1986: 303), cobratcen asten delaric (307), obligatua icusi naiz pulpitu Saindu untara igatera (311), zagartcera uzten bada (Satrustegi, 1987: 86), botatcera utci zuelacotz (87), escatcera atrebituco (89).

Beraz, honako zerrenda hau aurkez dezakegu:

• asi: -t(z)en. • gelditu: -t(z)etik. • atrebitu: -t(z)era. • lagundu: -t(z)en. • ausartu: -t(z)era. • obligatu: -t(z)era. • deliberatu: -t(z)era. • saiatu: -t(z)era. • eman: -t(z)era. • usatu: -t(z)en. • enseiatu: -t(z)era. • utzi: -t(z)era.

Zerrenda biak erkatuz gero, esan ahal dugu ez dagoela bien arteko desberdintasun nabarmenik. 8.11. Morfema banakariak euskaraz bi aldaera izan ditzake: -na eta -ra ; -ra atzizkia, ordea, ez da zenbaki guztiekin agertzen, eta horretarako, erabileraren berri ematen diguten bi lekukotasun hona ekartzea erabaki dut:

“Euskalki batzuetan zazpira, bira, se i ra , esan oi dute zazpina, bina, se ina-ren ordez, ta i gabeko kopurizkiz ordea, Bizkai ta Gipuzkoan bezela, na : launa, bana, amarna.” (Etxaide, 1984: 72).

“On forme les distr ibutifs en ajoutant aux nombres cardinaux le

suffixe -ra s ’ i ls se terminent par une voyel le , le suffixe -na s ’ i ls se terminent par une consonne: batna, bira , hirurna, se ira, hamarna , etc.” (Lafitte, 1962: 78).

Lehenengo aipuan, Etxaidek morfema hauen isoglosen inguruko

datu batzuk ematen dizkigu. Hauen arabera, mendebalean eta erdialdeko zati garrantzitsu batean, -na da morfema banakaria; eremu honetatik kanpo, zenbait hizkeratan, -ra morfema ere bada. Caminok (1999: 69) morfema biak bildu ditu Nafarroako Goiñerrin (bire), Ollon (seire, irure, bire / bana) eta Garesen (bira, seira, amekara, ogeira & ogeina baina iruna, launa). Saran ere biak entzun ditut bana , iruna / seira . Elizondon, seira pezeta jaso dut.

Aztergai dugun hizkerari dagokionez, Erizkizundi Irukoitzean

(Etxaide, 1984), Zugarramurdi eta Urdazubirako zazpira ematen da. Guk ere jaso dugu adibide bat:

127

“astoak bazituen bi garrafa ogeira li trokoeikin”

Inkesten bidez, ikusi dugu morfema banakaria ez dela askotan erabiltzen eta hiztunek nahiago dituztela beste ordezko batzuk: zazpi bakoitxai, bakoitzantzat iru, bia bakoitxai, ameka bakarreindako . . . (cf. Etxaide, 1989: 375). Morfema banakaria jasotzea, beraz, ez da batere erraza, baina -ra erabiltzen dela ikusi dugu: eman dakute seira sagar bakotxai eta idaazi dugu zortzira pezeta bakotxak .

Testu zaharretan antzeko arazoa topatu dugu, hauetan ere morfema

banakaria oso gutxitan agertzen delako. Nik, behintzat, begiratu ditudan testuetan (Axular, Harizmendi, Gasteluzar, Argaiñaratz, Elizanburu, Etxeberri Sarakoa, Duvoisin, Satrustegik nahiz Ondarrak jasotakoak) ez dut adibide bakar bat ere aurkitu, eta beraz, ezin dut morfema honek eskualde honetan izan duen bilakabideaz ezer argitu.

8.12. Konparaziozko –agoa morfemari zenbait gunetan -ko atzizkia lotzen zaio, -agokoa morfema sortuz. Mendebalean eta Gipuzkoa gehienean izan ezik, Euskal Herri osoan daude lehian -agoa eta -agokoa morfemak (N’Diaye, 1970; Ibarra, 1995; Camino, 1997). Zugarramurdin eta Urdazubin, -agoa eta -agokoa , biak agertzen dira:

“komodoaua da gasa” “aise azkarragoa, ez dao konparatzerik” “irietakoak, bearbaa, ortako bazaete pittat delikatuaoak” “ni baino amar urte zaarragoa zen” “askarki ere merkeaua da” “pentsatzeut Arriaga barnetik oino pollitagoa izain dela” “bainan Sara au baino aundiagoa da” “baino batzien (sic) gu baino makurraokoak” “tikienak arat gaten die eta aundixagokoak emen” “anaia zaarraukoa da” “etxean bada oi baino aundiaukoa, idiena” “gasna oi pittat fuerteaukoa da” “zikiroa gogorraukoa da” “ura ni baino gazteaukoa da”

Badirudi bikoiztasun hau ez dela Zugarramurdin eta Urdazubin berria, izan ere, aurreko mendeko testuetan (Satrustegi eta Ondarrak argitaratutakoetan) konparazioetako morfema -agoa zein -agokoa da: [bozcarioa] andiagoa oraino, cusi zutenean gloriosqui yarcen bere Aitaren ondoan (Ondarra, 1993: 581); [.. .] gazteec baino, zaarrec onduagoa (1993: 593); zarragocuben (Satrustegi, 1987b: 298); Animac izan bear duen suertearen casuz etorrico zaizquionac milla aldiz icigarriagocoac izanen diré (1987b, 307); malicia gueyago dutenac, andiagoac (Satrustegi, 1987: 85); esquergabetasun veltzagocoric [. . .]

128

i tsusiago eta lotsagarriago izanen da (1987: 93); zagarrago direnen alderaco errespetua (1987: 96); pensatu dezazquen baño gauza ederragoac eta andiagoac (1987: 99); ¿cembatez ere ederragocuac etcituen criatu bear beretzat Ceruan (1987: 100). Begiratu ditudan inguruko idazle zaharrek ez dute -agokoa morfema erabiltzen, eta honen ordez -agoa agertzen zaigu. Beraz, honen arabera, esan genezake -agokoa morfema XIX. mendean Zugarramurdin behintzat erabiltzen zela (edo zehatzago esanda, bertako parrokoak erabiltzen zuela), baina mende bereko inguruko beste autore batzuek (Elizanburu, Duvoisin) ez dutela erabiltzen. Ipar Euskal Herriko euskarari dagokionez, Lafittek (1962) bere navarro-labourdin l i t téraire-aren deskripzioan, konparazioetako morfema -ago dela esaten du:

“L’adverbe plus , qui sert à former le comparatif en français , est représenté en basque par le suffixe -ago .” (Lafitte, 1962: 138).

Hala ere, erabili ahal izan ditudan datu guztien arabera, -agokoa

morfema Lapurdin ere ezaguna dela esan dezaket. Larresoron-Uztaritzen ohikoa da (Epelde, 2002), eta Saran ere badirudi ezaguna dela. EHHAko grabazioek bermatzen dute: lodiaokoa (L.E.: Sara, 55080). Grabazio hauek -agokoa morfema bildu zuten Azkainen ( f intzuaukoa , J.A.: Azkaine, 51060) eta Senperen (zaarraukoa , L.I. : Senpere, erantzun librea). Kostaldeko Getarian ere badago morfema hau (EAEL II: 221). Beraz, esan dezakegu -agokoa morfema, nafar-lapurteraren zenbait gunetan ezaguna dela, orokorragoa den -agoa morfemarekin batera beti . Bestalde, aipatu behar dut behin baizik ez bada ere, “bezain + adjektiboa + -ko” egitura entzun dudala Zugarramurdin: “Nabarra erdia bezain aundiko rantxo bat” Hala ere, hiztunei galdetu ondoren, egitura hau ez dela ezaguna erantzun didate, nahiz eta, dirudienez, Ipar Euskal Herria eta euskara nafarra den beronen eremua (Zuazo, 1999: 251). Nik Saran, zenbaitetan entzun dut. Amaitzeko, gehitu nahi dut kopuruak erkatzean (berdintasunezko konparazioetan), Zugarramurdin eta Urdazubin, Euskal Herriko beste eremu batzuetan dauden beste edo adina partikulen ordez, bez(a)inbat adberbioa erabiltzen dutela:

“duela berrogei urte paatzen zen ilea oai bezinbat emengo ilea” “gainera zaldiak ez zaizk(i)o leen bezinbat gostatzen”

129

“an bezainbat jaten da emen ori” “atzo in ginuen lana egun bezinbat” “oai ezpaita leen bezinbat ogi saltzen” “ezta pasatzen emen bezainbat usoa Bizkaian”

Partikula hau ondoko Saran eta Erratzun ere ohikoa da: zuk bezinbat ortz baut (EHHA , L.E.: Sara, 88020), baitut zuk bezanbat ortza (EHHA , N.I.: Erratzu, 88020). Ohartu adibide honetan zein nik jasotako azkenengoan, izena ez dela mugagabean agertzen. Izan ere, badirudi aukera biak (mugatua / mugagabea) onartzen direla Zugarramurdin eta Urdazubin. 8.13. Jendea singularra nahiz plurala izan daiteke Zugarramurdin eta Urdazubin. Amaiurren, N’Diayek (1970: 126) honakoa jaso zuen: iende elegante batzuekin bizi omen da ; Nafarroa Beherean ere oso arrunta da jendea pluralez erabiltzea (Pagola, 1984). Saran ere bai. Ikus ditzagun guk Zugarramurdin eta Urdazubin grabatutako adibide batzuk:

“jende auk ez dakite nun bizi diren” “mila jendetaik gora sartuko litake” “jende adinetakoak eztienak oino ungi tortzeko etxera, pues or sartzen tuzte” “errateute bi iru mila jendeak ibiltzen diela” “Zugarramurdin badie jendeak oi errateutenak” “badakite jendeek lauetan idekitzen dutela tienda” “emen ere eguerditan jendea ateratzen da” “beti jendea baita ate untan”

“jendea bizi den lekutan denetan bada”

Honako adibide hau jaso zuen Zugarramurdin Barandiaranek: bidegurutzetara yendeak izitzerat (1973-1984: 339). Nik esango nuke jendea pluralez erabiltzearen atzetik frantsesaren eragina dagoela, izan ere, frantsesez, gens plurala da. Eragin hau, horrela balitz, ez li tzateke berria, Axularrek berak ere jendea pluralean erabiltzen zuelako: Iende batzuk kofesatzen dira maiz (684). Ondoren, beste idazle batzuek ere eman digute egitura honen berri: sos galdetzen hari direla mezara heldu diren jenderi (Elizanburu, 1982: 16). Zugarramurdin eta Urdazubin ere jendeak XIX. mendean dagoeneko agertzen zen: ainbertze yende-entzat (Satrustegi, 1987b: 305); berriz beñere yendeer vistara ez aguertceco (1987b: 307); Jesucristoc artu zuen escutic guizon ura eta apartaturic yende-etatic , paratu cition beatzac begarrietan (Satrustegi, 1987: 84); eta erdietsico du Yendeen estimacionea (1987: 96); yendeec agotan dabilatela (1987: 96); asco yende guelditu dire (Ondarra, 1993: 600). Bada, hala ere, gens eta jendeak hitzen erabileraren artean

130

desberdintasun bat: Zugarramurdi eta Urdazubiko euskaran behinik behin, iru mila jendeak bezalakoak arruntak dira, baina ez ordea, frantsesez, *trois milles gens tankerakoak. 8.14. Gehientasuna adierazten duten konparazioetan, -(e)n(a) motako konparazioetan hain zuzen, izena partit iboan nahiz inesiboan joan daiteke, eta azken hauxe da, gainera, egiturarik arruntena:

“banakien nik osabainganik ura zela eskualdunetan gan tzen famatuena” “oi da eskualdunetan izan den famatuena” “olako folleto txar batzuek patzen duena Euskal Erriko errialde guzietan porzentaia aundiena” “eta ni zaarrena denetan” “neretako oi da pilotarietan obeena”

Lafittek ere eman zigun egitura honen berri , esanez superlatiboa egiteko modu bat baino gehiago dagoela, zazpi alegia:

“Le complément du superlat if relat if peut se mettre: 1º au part it if : zaldir ik handiena [ . . . ] . 2º à l ’ inessif pluriel : zaldie tan handiena [ . . . ] , 3º à l ’ inessif indéfini : zaldi tan handiena [ . . . ] , 4º au génit if locatif : orotako handiena [ . . . ] , 5º à l ’é lat if pluriel : zaldie tar ik handiena [ . . . ] , 6º au mèdiat if , avec l ehen : oroz l ehen [ . . . ] , 7º au génit if accompagné de artean , parmi, ou arteko , d’entre [ . . . ] .” (1962: 145).

Inesiboa duen egitura hau ez da inguru honetan berria. Gasteluzar ziburuarrak (XVII) erabiltzen zuen (zu zare saindu gustietan kreatura handiena , 142), eta baita Elizanburu saratarrak ere (Sara duk herri guzietan maitagarriena eta famatuena , 43). Egitura hau Baztango Lekarozen (denetan gaixtoena , EAEL II: 184) eta Amaiurren ere (denetan azkarrena, denetan makurrena, N’Diaye, 1970: 51 eta 148), behinik behin, agertzen da. 8.15. Zugarramurdin eta Urdazubin osoa eta guz(t)ia adjektiboak ez dira bereizten, eta osoa agertu behar omen den lekuan guz(t)ia aurkitzen dugu. Amaiurren ere badira horrelako adibideak (N’Diaye, 1970, 78); Ibarrak (1995: 552) ere Ultzaman: gau guzie , eta gauza bera Baigorrin Etxebarriak (1994: 54): Baigorri guzia . Ondorengoak Zugarramurdin eta Urdazubin jaso ditugu:

“urte guzian utsa egon da” “gero jendea bada ez dena unat jausten, gelditzen dena gau guztian plazan” “nai baldin badute erri guztiai su eman”

131“eta gero ja asi zen erri guzia gaten”

“Bilbao guztia erakutsi ninduen” “idorrak izaten tziren urte guzian, urte guztiko jana” “oik bizitzen omen ituk oai uda guzia urrixak (=emeak) elkarrekin”

8.16. Postposizio batzuk 8.16.1. Norekin + BATEAN (BATERA)

“deliberatu zen arekin batean gatera” “zurekin batean inen dut” “orrekin batera, esnea re maten tzakuten” “semeaikin batean denda’t patu zuen”

Zugarramurdin eta Urdazubin norekin batean da nagusi, norekin batera oso gutxitan entzun dut. Saran ere norekin batean agertzen zaigu, eta gauza bera Amaiurren (N’Diaye, 1970: 90). Egitura hau Axularrek berak ere erabiltzen zuen (haukin batean 725 , penitenziarekin batean , 700), eta ondoren Gasteluzarrek (eta zurekien batean , 138), Elizanburuk (bere behiekin batean , 25) eta Etxeberri Sarakoak ere ( laguntzarekin batean , 93; Axularrekin batean , 51) erabili dute. Postposizio honen isoglosa zehazterik ez dut, baina Irunen, Hondarribian eta Azkainen (EHHA , J .A.: Azkaine, erantzun librea), behintzat, ezaguna da. 8.16.2. Nongo + ONDOAN

Tokia adierazten duen egitura hau, Zugarramurdin eta Urdazubin, bi eratara osa daiteke. Izan ere, izen bereziekin -ko ondoan agertu ohi da eta izen arruntekin, berriz, noren ondoan . Hauek, nolabait esateko, joera nagusiak lirateke, izan ere salbuespenak ugariak dira. Ikus ditzagun adibide batzuk:

“lezeen ondoan” “Elizondoko ondoan” “urain ondoan” “Madrileko ondoan” “suain ondoan” “Bilbaoko ondoan” “katedraleko ondoan” “Elizondoain ondoan” “bordako ondoan” “Donapaleu ondoan”

Elizanburuk ere Madrileko ondoan idatzi zuen (1982: 35). Caminok zenbait argibide ematen digu egitura honen gainean:

132

“[Genit ibo lokatiboa] Ez da erabiltzen aezkeraz ondo posposizioarekin. Orbaizetako artzain bati entzun genion behin, baina hark ez zuen aezkera egiten. Behe-nafarreraz honelakoak ditugu: Baiònakó ónduan Aiherrako etnotestu batean (EAEL II: 252), edota

Jerusalemeko ondoan (Barbier 1987: 215).” (1997: 404, 63. oharra) . Sarako datu berriagoen arabera , esan dezakegu herri lapurtar

honetan ere -ko ondoan egitura erabiltzen dela (nik Parisko ondoan jaso dut), eta ez izen bereziekin bakarrik: eskolako ondoan (EHHA , L.E.: Sara, 83140). Lapurdiko Azkainen ere ezaguna da aipatutako egitura: Garaziko ondoan (EHHA , J.A.: Azkaine, 77130). 8.16.3. Non + BARNA Postposizio hau oso erabilia da Zugarramurdin eta Urdazubin, eta bere esanahia, gutxi gorabehera, non zehar l i tzateke:

“or barna” “Afrikan barna ta Kamerunen barna” “toki oitan barna” “zirkuitoan barna” “Madriden barna” “lezetan barna” Ipar Euskal Herrian eta euskara nafarrean erabiltzen den -n gaindi

postposizioa ez da Zugarramurdin eta Urdazubin ezaguna. Saran ere ez da batere arrunta. 8.16.4. Nondik + KANPO

“amak lana etxetik kanpo iten du?” “eta anaiari erran nion: goazen emendik kanpora!” “bainon gero eskolatik kanpo erderaz aitzen die” Saran, postposizio honekin batera, nondik landa ere jaso dut,

baina Zugarramurdin eta Urdazubin egitura hau ezezaguna da. Elizondon ere, nondik kanpo da aukera bakarra.

8.16.5. Nondik + GOITI / BEITI Lehen aipatu dugunez, eskualde honetako goiti / beiti mendebaleko eta erdialdeko gora / behera bikotearen baliokideak dira. Zugarramurdin eta Urdazubin oso ohikoa da nondik + goiti / beiti postposizioa:

“andik beiti” “etxetik goiti” “erritik beiti” “kanpusantutik goiti” “zona ortaik beiti” “bidetik goiti”

8.16.6. Noren + PARTEZ Zugarramurdin eta Urdazubin zeren / noren ordez adierazteko, zeren / noren partez erabiltzen dute:

133

“ogiain partez, ekar nauzu arnoa!” “ertzaintzain partez, forala da emen” “esneain partez, nik au artzeut goizetan” Saran ere egitura hau ohikoa da (eta noren / zeren partetik).

8.16.7. Noren + PARE(AN) Tokia adierazten duen postposizio hau, sarri entzuten da:

“leioein parean” “oiken parean” “elizain parean” “ximeneain parean”

8.16.8. Noren + BURUKO / BURUAN Postposizio honek denbora adierazten du, eta ikusi ahal dugunez, bai buruan bai buruko ager daiteke egituraren amaieran zentzua aldatu gabe:

“oren erdiain buruan” “instant baten buruan” “zortzi i labeten buruko” “ogoi bat urtein buruko”

8.16.9. Noren + TARTEAN / ARTEAN Zugarramurdin eta Urdazubin noren / zeren artean postposizioarekin batera, tokia adieraziz, noren / zeren tartean ere oso arrunta da. Denbora adierazteko, berriz, aurrerago ikusiko dugunez, arte(an) da aukera bakarra gure bi herrietan:

“aurrideen tartean” “lagunen artean” “jendeen tartean” “gazteen artean”

8.16.10. Noren + ONDOAN / ONDOTIK. Nondik LEKURA. Lehenengo postposizio honek denbora adierazten du, eta ondoan zein ondotik ager daitezke. Bere esanahia “X eta gero” da:

“arrosarioain ondotik” “mezain ondoan” “bazkariain ondotik” “eskolain ondoan”

Egitura hau ohikoena izan arren, adinekoen artean gehienbat, -tik lekura postposizioa ere ezaguna da. Horrela, mezatik lekura edo bazkaritik lekura bezalakoak entzun ditut. Egitura honek esanahi bera du, eta esan bezala, ezaguna den arren, ez da oso ohikoa.

Saran antzeko egoera aurki dezakegu: noren ondotik egiturarekin batera, -tik lekora ere ezaguna da (EHHA , L.E.: Sara, 11330). Elizondon ere, mezatik lekura eta mezain ondoan jaso ditut.

134

Testu zaharretan ere agertzen da postposizio hau; XIX. eta XX.

mendeetan, idazle lapurtar batzuek erabili zuten: goiz-mezatik lekora (Elizanburu, 1982: 16), beraz mezatik lekora (Iturralde, 1982: 61). Satrustegik argitaratutako Zugarramurdiko testu zaharretan ere aurkitu dut: alasse ere bere humildadearen pagutan José legue zagarreco Patriarca ura gartcelatic lecura Egipto gucico miserregue eguina izan cen (1987b: 302).

8.16.11. Zerekin / Zertaik + LIBRO Zugarramurdin eta Urdazubin zenbaitetan (ez ugari) erabiltzen da postposizio hau. Hona hemen jaso ditudan adibide batzuk:

“kolesterolaikin libro” “inpuestoeikin libro” “aferaikin libro zaelaik ungi da” “zorretaik libro izatea ez da erreza” “aferetaik libro zen”

8.17. Hitz eraketa: aurrizki eta atzizki zenbait 8.17.1. AURRIZKIAK Ezaguna da euskaraz aurrizkiak oso urriak direla. Nik neuk Zugarramurdin eta Urdazubin aurrizki bakarra jaso dut: des- . Aurrizki hau euskarazko hitzekin oso gutxi erabiltzen da, eta ondorengo adibidea baino ez dut entzun: desegin . Gaztelerazko maileguetan, berriz, gehiago erabiltzen da: desaparezitu , desmontatu, deskuidatu, deskonektatu. 8.17.2. ATZIZKI TXIKIGARRIAK

Mendebalean eta erdialdean atzizki txikigarri emankor bakarra -txo bada ere, ekialderago aukera gehiago daude. Zugarramurdin eta Urdazubin, berriz, erdialdeko egoera beretsua aurkitu dut. Ikus ditzagun jasotako atzizki txikigarri hauek: a. -to eta -tto: batto, neskato, t t ikitto, etxoto . b. - txo: amatxo, gizontxo, Jabiertxo, neskatxo, lastertxo, aintzintxo. c. -txa: neskatxa. d. -ko: mutiko. e. -xka: eurixka, bidexka. f . -xko: goitixko, biurrixko, aspaldixko, luzexko, konte(nt)xko. g. -xe: geroxean, beitixeao, luzexeao, aintzinaxeo, apalxeao, goitixeao.

135

Zuazok (1999: 249) Baigorriko euskaran -ño txikigarria oso ugaria dela esaten digu; nik ez dut atzizki hori Zugarramurdin eta Urdazubin behin ere jaso. Saran ere ez dut inoiz entzun.

Aipatu ditudan atzizki guztiak ez daude Zugarramurdin eta

Urdazubin bizirik, eta horrela, -txa, -ko, -to eta -tto ez dira emankorrak. Txikigarririk ohikoenak, dudarik gabe, -txo eta -xe dira. -Xko morfema ere nahiko arrunta da. 8.17.3. ATZIZKI HANDIGARRIAK Atzizki hauek ez dira Zugarramurdin eta Urdazubin askotan erabiltzen, eta nik atzizki bakarra jaso dut: -tzar . Ondorengo adibideak entzun ditut: kordontzar, burdintzar, makinatzar, zilotzar . 8.17.4. BESTE ATZIZKI BATZUK 8.17.4.1. -aldi4 . Denbora adierazten duen atzizki hau ondorengo adibideetan jaso dut: pikaldia, laster(r)aldia, solasaldia, dantzaldia, labelaldia (sic) . 8.17.4.2. -(t)ar . Orokorra den atzizki hau askotan entzun ahal izan dut: paristar, urruñar , zarauztarra, menditarra, espainiarra, kanpotarra, urdazubiarra, lesakarra. 8.17.4.3. -ari. Ekintza bat egin ohi duena edo lanbidea adierazten du atzizki honek. Ez da oso emankorra, eta sei adibide besterik ez ditut entzun: nekazaria (oso gutxitan) , laboraria, arrantzaria, lasterkaria, kantaria, berriketaria. Arrantzaria aldaera, Amaiurren ere, behinik behin, bada (N’Diaye, 1970: 242). 8.17.4.4. -baita. Etxe-izenak osatzeko balio duen atzizki hau ondorengo adibidean jaso dut: Indianobaita . Gorrotxategik & Salaberrik ematen digute atzizki honen hedadura geografikoa:

“Nafarroako Malerrekan, Bortzerrietan eta Lapurdin etxe izen askok -bai ta «atzizkia» eramaten dute.” (2000: 310).

136

4 Aipatuko ditudan atzizki batzuk ( -a ldi , -zain, -ontzia) izenak ere izan daitezkeela kontuan hartuz, batek baino gehiagok, beharbada, ez ditu atzizkitzat joko ( ikus Azkarate, 1990; Euskaltzaindia, 1992) . Nik neuk, dena dela, adibide hauetan beste lexema bati lotuta agertzen direnez, atzizkien artean sartzea erabaki dut.

8.17.4.5. -di. Zerbaiten multzoa adierazten du: pinadia, ariztia. 8.17.4.6. -dun . Eskualduna, lunetaduna, sosduna, korbataduna, erroduna . Adibide hauetan guztietan atzizkiak jabetasuna adierazten du, baina erostuna hitzean zentzu desberdina du. Azkueren ustez, erostuna “aficionado a comprar” li tzateke (1925: 152). Zugarramurdin eta Urdazubin erostuna eta erostailea hitzak sinonimoak dira; baliokidea den eroslea ez da erabiltzen. 8.17.4.7. -eri . Gaixotasuna adierazten du atzizki honek eta nik honako hitz hauetan jaso dut: zaarreria, maingueria, auleria. 8.17.4.8. -(t)eria . Multzoa adierazten du atzizki honek. Gazteria, plateria, tresneria bezalakoak jaso ditut Zugarramurdin eta Urdazubin. 8.17.4.9. -garri. “X sortzen duena” adierazten du atzizki honek eta nahiko ugaria da. Hona hemen jaso ditudan adibide batzuk: izigarria, lotsagarria, negargarria, penagarria . 8.17.4 .10. -gin. Egiletasuna adierazten du atzizki honek eta ez da oso emankorra. Hiru adibide jaso ditut: zurgina, argina eta emaina “emagina” . Aldaera hau nagusi izan arren, -(e)gile ere jaso dut honako adibide hauetan: espartineilea, langilea . 8.17.4.11. -ka . Modua adierazteko erabiltzen da: millonka, lasterka, purrustaka, puxaka “bultzaka”, pilaka, galdeka, arrastaka, ixilka, joka, aldika, tantaka . 8.17.4.12. -(k)ari. Gauzakia adierazten duen atzizki hau ondorengo lau hitzetan entzun dut: afaria, bazkaria, edaria, gosaria. 8.17.4.13. -(k)eria . Gehienetan zentzu peioratiboa duen atzizki hau oso arrunta da aztertzen ari garen eremuan: arrokeria, txarkeria, zozokeria, izigarrikeria, ergelkeria, astokeria . 8.17.4.14. -keta. Ekintza adierazten du atzizki honek. Adibideak: erosketak, izketa, zerrikumeketa “txerrikumeak zaintzea” , ariketa. 8.17.4.15. -ketan . Atzizki hau izenei eransten zaie, eta “zeren bila” adierazi nahi du. Ez da oso atzizki ohikoa, eta hiru adibide hauetan entzun dut: ogiketan, urketan, esneketan . 8.17.4.16. -ki . Atzizki honek Zugarramurdin eta Urdazubin bi adiera izan ditzake. Alde batetik, modu adberbioak osatzeko balio du ( i tsuski, berriki, gorki “gogorki”, pulliki, gaizki, ausarki), eta bestalde, “zerbaiten zatia” edo “zertaz egina” ere adierazten du (errakia, odolkia,

137

astokia, alkolkia, zerrikia, bildoskia). 8.17.4.17. -(k)ide . Kidetasuna adierazten duen atzizki hau ondorengo adibideetan jaso dut: aurridea, barridea “auzoa” , adiskidea . 8.17.4.18. -kura. Atzizki hau oso gutxitan agertzen da. Nik adibide bakarra aurkitu dut: bilkura. 8.17.4.19. -le. Egiletasuna adierazten du atzizki honek, eta badirudi aditzak -i eta -n amaiera duenean erabiltzen dela: emalea, irakaslea, idabazlea . Honen arabera, erosi aditzetik eroslea genuke, baina nik Zugarramurdin eta Urdazubin erostailea jaso dut. Baztanen erostalea entzun zuen N’Diayek (1970: 110). Gogoratu Axularrek ere bere Guero l iburuan irakurtzailea idatzi zuela. Arrantzaria nagusi izan arren, arrantzalea ere ezaguna da (cf. Euskaltzaindia, 1991b: 42). 8.17.4.20. -mendu . Atzizki honen lekuko, bost adibide jaso ditut: mugimendua, enterramendua, mandamendua, pentsamendua eta antolamendua . -Mentua aldaera ere ezaguna da: testamentua, [x]uramentua, pentsamentua . Mugimendua-rekin batera mugimenta ere, noizean behin, entzun dut. Satrustegik (1986: 314) argitaratutako Zugarramurdiko testu batean ere agertzen da atzizki hau: asimenta “hasiera”. 8.17.4.21. -(e)nea. Atzizki hau etxe izenak osatzeko erabiltzen da, eta oso ohikoa da. Ikus ditzagun Zugarramurdin eta Urdazubin jasotako zenbait adibide: Mitxelenea, Zapelenea, Altzatenea, Donpedronea, Xastarrenea, Ixtakonea. 8.17.4.22. -ondo . Atzizki hau fruta ematen duten zuhaitz batzuen izena osatzeko erabiltzen da, baina gehienetan, frutaren izena zuhaitza izendatzeko ere erabiltzen dute. Hori dela eta, ez da oso atzizki erabilia; hona hemen adibide batzuk: udareondoa, sagarrondoa, gereziondoa. 8.17.4.23. -ontzi . Atzizki honen lekuko, adibide bat jaso dut, Zugarramurdin eta Urdazubin oso erabilia den hitza, gainera: mainuntzia . Azkarateren (1990: 310) ustez, atzizki honen bidez sortutako hitzak, [+biziduna] tasuna duten izen elkartu metaforikoak dira. 8.17.4.24. -(e)ro. Lanbidea edo pertsonen ezaugarria adierazten duen atzizki hau ez da Zugarramurdin eta Urdazubin ohikoa, eta nik ondorengo hiru adibide hauek baino ez ditut jaso: igeltsero, kalakero, txatarrero. Hiruetan, atzizkiak eramaten du azentua (-éro). 8.17.4.25. -tasun . Nolakotasuna adierazten duen atzizki hau oso ugaria da Zugarramurdin eta Urdazubin. Ondorengo adibideak jaso ditut nik: luzetasuna “luzeera”, zabaltasuna “zabalera”, berotasuna, aberastasuna, garbitasuna, elkartasuna, eritasuna, ontasuna.

138

8.17.4.26. -tegi . Tokia adierazten du atzizki honek. Adibideak: aroztegia, egurtegia, ordutegia, arategia, zerritegia, urdandegia, oilotegia . Etxe-izenak osatzeko ere balio du -tegi atzizkiak, Azkuek (1925: 102) esan zuen bezala: “En Lapurdi , unido a temas personales, denota casa.” Adiera horrekin, ondorengo toponimoak bildu ditut: Bardoztegia, Sueldegia , Mendiburutegia, Andrestegia, Aroztegia, Fagoagategia . 8.17.4. 27. -tsu . Atzizki hau ez da oso ugaria, eta bost adibide hauek besterik ez ditut jaso: adintsua, urintsua, uritsua, argitsua, misteriotsua. Jakintsun ere jaso dut. 8.17.4.28. -turia. Zerbaiterako joera adierazten duen atzizki hau behin baino ez dut entzun: solasturia . 8.17.4.29. -tza . Ekintza adierazten du atzizki honek, eta ondorengoak dira entzundako adibideak: laborantza, arrantza, laguntza, bizitza, zurgintza. 8.17.4.30. -tzaile. Ekintza baten egilea adierazten duen atzizki hau irudikatzeko hona hemen zazpi adibide: i l tzailea, saltzailea, ferratzailea, laguntzailea, erretzailea, jotzailea (orok. “jolea”) eta erostailea (“eroslea”). 8.17.4.31. -zain. Atzizki hau ez da oso ugaria, baina azpimarratu nahi dut atzizkia -zain eta ez -zai dela: artzain, atezain, erizain .

139

9. ADITZAREN MORFOLOGIA 9.0. Sarrera. Taulak

Atal honetan Zugarramurdin eta Urdazubin aditzaren arloan agertzen diren ezaugarririk nabarmenenak aurkezten eta azaltzen saiatuko naiz. Hauetako batzuk aditz laguntzaileei dagozkie, beste zenbait adizkiei (aditzoina, partizipioa, aditz izenak.. .) eta azkenik, erabilerari dagozkion beste ezaugarri batzuk ere aipatuko ditut.

Aditz laguntzaileak aurkeztean, hasteko, taula batzuk erakutsiko

ditut, Zugarramurdin eta Urdazubin gaur egun erabiltzen diren formak ahalik eta garbien azaltzeko asmoz. Dena den, nire ustez, garrantzitsuagoa da ezaugarri orokorrak, erroak, arauak, ikustea, formaz forma ibiltzea baino. Horregatik, taulak aurkeztu ondoren, gure bi herrietako aditz morfologiaren sisteman aurki ditzakegun ezaugarri orokorrak eta arauak ematen saiatuko naiz.

Paradigma osoak (indikatibokoak) erkatu nahi izatekotan, Irizarrek

(1997) taula zehatzak eskaintzen dizkigu, Zugarramurdiko eta Urdazubiko aditz laguntzaileak batzen dituztenak.

Amaitzeko, aitortu nahi dut zenbait datu lortzeko (subjuntiboa,

adibidez), zailtasun handiak izan ditudala, hiztunek oso gutxitan erabiltzen dituztelako, eta beraiei zuzenean galdetzean ere hutsune garrantzitsuak topatu ditudalako. Beraz, irakurleak askotan ikusiko du taula hauetan datuak falta direla. Hala ere, ez naiz arazo honekin larregi itsutu eta ez ditut hiztunak gehiago bortxatu nahi izan, dagoeneko aipatu dudan bezala, nire ustez, arauak eta joera orokorrak aurkeztea, forma guztiak jasotzea baino garrantzitsuagoa delako.

Sarrera labur honen ondotik, has gaitezen, besterik gabe, aditz

morfologian Zugarramurdi eta Urdazubiko euskarak erakusten dituen ezaugarri azpimarragarrienak, eta hizkeraren kokapenerako esanguratsuenak ikusten.

140

TAULAK Nor5

Oraina Lehenaldia Ahalera Alegiazko

ahalera Baldintza Ondorioa Subjuntiboa

naiz nintzen nitake ninteke banintz nindake na(d)in aiz / aiz i(n)tzen /

i(n)tzen itake inteke baintz / bauken itzeke, ukek,

itake a(d)in

da zen ditake litake balitz litake da(d)in gara ginen gitazke gintezke bagina ginezke gaitezen zara zinen zitake zinteke bazina zinake zaitezen zaizte zine(z)ten zitazke zintezke bazinezte zinazke zaitezten dire ziren ditazke litazke balitezke litezke dai(t)zen

Hi Zu Zuek Agintera adi zaite zaizte

Nor - Nori

Orainaldia Lehenaldia nor singularra nor plurala nor singularra nor plurala zait zaizkit zitzaidan zitzaizkidan zaik / zain zaizkik / zaizkin zitzaiken / zitzainen zitzaizkiken, zaizkiken /

zitzaizkinen, zaizkinen zaio zaizko zitzaion zitzaizkon zaigu zaizkigu zitzaigun zitzaizkigun zaitzu zaizkitzu zitzaizun zitzaizkizun zaitzue zaizkitzue zitzaizuen zitzaizkizuen zaiote zaizkote zitzaioten zitzaizkoten

5 Taula hauetan, hi per tsonar i dagozkion noka eta toka formak marra batez ( /) bananduko di tu t . Batzuetan (ahaleran, adb.) , nokako formak ez d ira erabi l tzen, e ta tokakoak ere ezohikoak dira . Subjunt iboan hutsune ugar i daude. Komak sai l bereko forma bi bere iz ten di tu .

141

Nor – Nork

Orainaldia Nik Hik Hark Guk Zuk Zuek Haiek Ni ✕ nauk / naun nau ✕ nauzu nauzue naute Hi aut, daiat /

da(i)nat ✕ au /au daiau / dainau6 ✕ ✕ aute / aute

Hura dut (d)uk / (d)un du dugu duzu duzue dute Gu ✕ gaituk / gaitun gaitu ✕ gaituzu gaituzue gaituzte Zu zaitut ✕ zaitu zaitugu ✕ ✕ zaitute Zuek zauztet ✕ zaitu(z)te zaitu(z)tegu ✕ ✕ zauzte Haiek ditut dituk / ditun ditu ditugu dituzu dituzue d(it)uzte Lehenaldia Nik Hik Hark Guk Zuk Zuek Haiek Ni

......✕ ninduken / nindunen, nauen

ninduen ✕

ninduzun ninduzuen ninduten

Hi naken, auten / nanen

auen / auen

ginaken, daiauen / ginanen, dainauen

auten / auten

Hura nuen zuken / zunen

zuen ginuen zinuen zinuten zuten

Gu ✕

gintuken / gintunen

gintuen ✕

gintuzun gintuzuen gintuzten

Zu zintudan ✕ zintuen zintugun ✕ ✕ zintuten Zuek zintu(z)tedan ✕ zin(t)uzten zintuztegun ✕ ✕ zinuzten Haiek nituen zituken /

zitunen zituen gintuen zintuen zinuzten z(it)uzten

Ahalera Nik Hik Hark Guk Zuk Zuek Haiek Hura dezaket dezakek dezake dezakegu dezakezu dezakezue dezakete Haiek dezazket dezazkek dezazke dezazkegu dezazkezu dezazkezue dezazkete Alegiazko ahalera Nik Hik Hark Guk Zuk Zuek Haiek Hura nezake ezake lezake genezake zenezake zenezakete lezakete Haiek nezazke ezazke lezazke genezazke zenezazke zinezazkete lezazkete

6 Bi forma hauek eta pertsona bereko lehenaldikoak (daiauen, dainauen) berez N-N-N sailekoak dira.

142

Baldintza Nik Hik Hark Guk Zuk Zuek Haiek Hura banu bauk / baun balu bagintu bazindu bazinute balute Haiek banuzke baituk /

baitun baluzke bagintuzke bazinuzke bazinuzkete baluzkete

Ondorioa Nik Hik Hark Guk Zuk Zuek Haiek Hura nuke ikek / iken luke ginuke zinuke zinukete lukete Haiek n(it)uzke izkek / izken l(it)uzke ginuzke zinuzke zinuzkete luzkete Subjuntiboa Nik Hik Hark Guk Zuk Zuek Haiek Ni ✕ nazan ✕ nazazun nazazuen nazaten Hi ✕ azan ✕ ✕ azaten Hura dezadan dezaken /

dezanen dezan dezagun dezazun dezazuen dezaten

Gu ✕ gaitzan ✕ gaitzaten Zu ✕ zaitzan ✕ ✕ zaitzaten Zuek ✕ zaitzaten ✕ ✕ zaitzaten Haiek ditzadan ditzaken /

ditzanen ditzan ditzagun ditzazun ditzazuen ditzaten

Agintera

Hik Zuk Zuek Ni nauk nauzu nauzue Hura zak / zan zazu zazue Gu gaituk gaituzu gaituzue Haiek itzik / itzin zitzu zitzue

143

Nor - Nori - Nork7

Orainaldia (nor singularra) Nik Hik Hark Guk Zuk Zuek Haiek Niri ✕ nauk / naun dat, nau ✕ datazu,

nauzu datazue, nauzue

datate, naute

Hiri daiat, aut / da(i)nat

da(i)k, au / da(i)n, au

daiau / dainau

diaitek / diainen

Hari diot diok / dion dio diogu diozu diozue diote Guri ✕ gaituk / gaitun daku, gaitu ✕ gaituzu gaituzue dakute,

gaituzte Zuri datzut,

zaitut ✕ datzu,

zaitu datzugu, zaitugu

✕ ✕ datzute, zaitute

Zuei datzuet, zauztet

✕ datzue, zaitu(z)te

datzuegu, zaitu(z)tegu

✕ ✕ datzuete, zauzte

Haiei diotet diotek/dioten diote diotegu diotezu diotezue diote Orainaldia (nor plurala) Nik Hik Hark Guk Zuk Zuek Haiek Niri

✕ nauzkik / nauzkin

dazkit, nauzki

nauzkitzu nauzkitzue dazkite, nauzkite

Hiri daizkiat / daizkinat

da(i)zkik / da(i)zkin

daizkiau / daizkinau

da(i)zkitek, auzkite / da(i)zkiten, auzkite

Hari diozkat diozkak / diozkan

diozka diozkagu diozkazu diozkazue diozkate

Guri ✕

gaituk / gaitun

dazku ✕

dazkigutzu dazkigutzue dazkute

Zuri dazkitzut ✕ dazkitzu, zaizkitugu

dazkitzugu ✕ ✕ dazkitzute

Zuei dazkitzuet ✕ dazkitzue dazkitzuegu ✕ ✕ dazkitzuete Haiei diozkatet diozkatek /

diozkaten diozkate diozkategu diozkatezu diozkatezue diozkate

7 Taula hauetan, ikus dai tekeenez, Nor-Nori-Nork sa i leko adi tz laguntzai leekin batera, Nor-Nork sa i lekoak ere ager tzen dira. Batzuetan, Nor-Nork sai lekoak baizik ez d ira erabi l tzen.

144

Lehenaldia (nor singularra) Nik Hik Hark Guk Zuk Zuek Haiek Niri

✕ ninduken / nindunen

ninduen ✕

ninduzun ninduzuen ninduten

Hiri naken / nanen

zioken, auen / zionen, auen

daiauen, ginauen / dainauen

auten / auten

Hari nion zioken / zionen zion genion zenion zenioten zioten Guri

✕ gintuken, gaituken / gintunen

zakun, gintuen

gintuzun gintuzuen zakuten, gintuzten

Zuri natzun, zintudan

✕ zatzun, zintuen

zintugun ✕ ✕ zatzuten, zintu(z)ten

Zuei natzuen, zintu(z)tedan

✕ zatzuen, zintuzten

zintu(z)tegun ✕ ✕ zatzuten

Haiei nioten zioteken / ziotenen

zioten genioten zenioten zenioten zioten

Lehenaldia (nor plurala)

Nik Hik Hark Guk Zuk Zuek Haiek Niri

✕ ninduzkiken, nauzkiken / ninduzkinen, nauzkinen

ninduzkien ✕

ninduzkizun ninduzkizuen ninduzkiten

Hiri nazkiken / nazkinen

zazkiken, auzkien / zazkinen, auzkien

ginauzkiken / ginauzkinen

zazkiteken, auzkiten / zazkitenen, auzkiten

Hari niozkan ziozkaken / ziozkanen

ziozkan geniozkan zeniozkan zeniozkaten ziozkaten

Guri ✕

gintuken, gaituken / gintunen

zazkun ✕

zenizkigun, gintuzkitzun

zenizkiguten zazkuten

Zuri nazkitzun ✕ zazkitzun genizkizun ✕ ✕ zazkitzuten Zuei nazkitzuen ✕ zazkitzuen genizkizuen ✕ ✕ zazkitzuetenHaiei niozkaten ziozkateken /

ziozkatenen ziozkaten geniozkaten zeniozkaten zeniozkaten ziozkaten

Taula hauek eta Irizarrenak (1997) konparatuz gero, ikusiko dugu, orohar, formak oso antzekoak direla eta desberdintasunak sailen arteko ordezkatzeetatik datozela.

9.1. Aditz laguntzaileen erroetatik abiatuz, izan aditzaren singularreko hirugarren pertsonan *ae > e gertatu da Zugarramurdin eta Urdazubin (den, dela, delakotz. . .) . Izenordainak ere -e- du: denak. Mendebalean eta erdialde gehienean emaitza -a- izaten da, eta -e- ,

145

berriz, ekialderago (Zuazo, 1997b: 8). Dena den, nik salbuespen gutxi batzuk jaso ditut, -a- erakusten dutenak: ta auzokoat an tzan , ta muga etxia zan.

9.2. Zugarramurdin eta Urdazubin *edun erroaren zenbait

formatan -e- > -i- gertatu da, ondorengo -u- bokalaren eraginez (ikus bokaletako 3.4. azpiatala): zinuen, ginuke, ginuen, gintuen, zintuen . Azkenengo bietan, gainera, sinkopa gertatu da, eta honen ondorioz, sinkretismorako bidea, izan ere, gintuen eta zintuen bi gauza desberdin izan daitezke: “guk / zuk - haiek” (jatorriz genituen eta zenituen) eta “hark - gu / zu” (azken hau sinkoparik gabekoa).

Ingurune fonikoa desberdina den arren (-u- bokalik ez baita), jakin

aditzaren zinakien (zenekien / zenakien aldaerekin batera) forman ere -e- > -i- gertatu da.

9.3.*Edin aditzaren formetan -ai- > -i- monoptongazioa gertatzen

da ahalerako adizkietan. Nik nitake, itake, ditake , gitazke, zitake, zitazke eta ditazke adibideak jaso ditut. Subjuntiboan, berriz, -ai- diptongoa gorde da: daila, daitzela . Baita izan-en adizkietan ere: naiz, aiz . Zuazok (1999: 263) esaten duenaren arabera, izan nahiz *edin aditzetako -ai- > -i- monoptongazioa ekialde osoan betetzen da: zubereraz, Nafarroa Beherean, Lapurdiko sortaldean, Zaraitzun eta Aezkoan.

9.4. Nor - Nori (hemendik aurrera N-Ni) saileko erroa -ai- da

Zugarramurdi eta Urdazubiko euskaran: zait, zaizkitzu, zaiote, zitzaigun, zaizue, zitzaizkizun, zaizkik, zitzaiken.. . Lapurdiko eta Nafarroa Behereko hizkera askotan, ordea, -au- da sail honetako erroa (Zuazo, 1999: 264). Saran, Ainhoan eta Ahetzen ere, -ai- da N-Ni saileko erroa (Irizar 1997, 1981). Baita Senperen ere (EHHA , Senpere).

Testu zaharrek antzeko datuak eskaintzen dizkigute:

Zugarramurdiko eta Urdazubiko testuetan -ai- da erro bakarra.

9.5. Nor - Nori - Nork (hemendik aurrera N-N-N) sailean bi erro erabiltzen dira gaur egun Zugarramurdin eta Urdazubin: *-i- eta *eradun . Lehenengoa, datiboa hirugarren pertsona (singularra nahiz plurala) den guztietan agertzen da, eta gainontzeko pertsonekin ere, lantzean behin, agertzen da. Dena den, *eradun erroak oraindik bizirik jarraitzen du, sendo, datiboko lehenengo eta bigarren pertsonekin (hi barne). Ikus ditzagun adibide batzuk:

*-i- erroa *eradun erroa

diot datzut “dizut” diotet “diet” (t)zakun “zigun”

146

(t)zion (t)zazkuten “zizkiguten” (t)zigun dazkitzut “dizkizut” niozkan “nizkion” dazku “dizkigu” genioten “genien” dazkigutzu “dizkiguzu” diozu datzute “dizute” ziozkan “zizkion” dakute “digute” nioten “nien” (t)zakuten “ziguten” zizuten zatzun “zizun” diote “diote, die” daiat “diat” zioat da(u)zkik “dizkik” diok dak “dik” nioteken “niean” datek “diate” zioken “zioan” dazkit “dizkit”

Bikoiztasun hau, Zuazoren hitzetan (1998: 203), Lapurdiko

mendebalean –Bidarte, Arrangoitze, Basusarri, Senpere eta Ainhoa bitartean, behinik behin– Zugarramurdi eta Urdazubi barne, eta Baztanen gertatzen da. Ekialderago, badirudi *eradun nagusi dela datiboa hirugarren pertsona denean ere.

*Eradun erroaren etorkizuna kolokan dago Zugarramurdin eta

Urdazubin, ez hainbeste *-i- erroaren eraginez, baizik eta N-N-N saileko aditz laguntzaileak gutxitan erabiltzen direlako, batez ere gazteen artean. Hau da, datiboa lehenengo eta bigarren pertsona denean, N-N-N sailekoen ordez, Nor - Nork (hemendik aurrera N-Nk) sailekoak erabiltzen dira gero eta gehiago. Gertakari hau hurrengo puntuan aztertuko dut.

9.6. Nor - Nori - Nork saileko aditz laguntzaileen ordez Nor -

Nork sailekoak erabiltzea ez da mende honetako gertakaria. XIX. mendean bertan Bonapartek nabarmendu zuen, eta berak “idiotisme marin” deitu zion (1877: 155). Izen honek bi gauza adierazten ditu. Lehenengoa, gehienbat kostaldean gertatzen dela, baina ez bakarrik Lapurdiko kostaldean, Bizkaiko zein Gipuzkoako kostaldeko zenbait herritan (Lekeitio, Mendexa, Hondarribia, Donostia.. .) ere erabiltzen delako. Baina barnealdean ere agertzen da gertakari hau: Oiartzun, Bortziriak, Doneztebe, Bertizarana, Sara, Ainhoa, Senpere, Zugarramurdi, Urdazubi (ikus Zuazo, 1998: 215).. .

Bigarrenez, izen honek kutsu peioratiboa ere badauka, izan ere,

nolabait esateko, euskararen “arauaren kontra” doa hiru elementu dituen aditz batek bi besterik batzen ez dituen aditz laguntzailea aukeratzea. Zentzu hau Lafittek idazten dituen hitzetatik ere atera daiteke:

“Les Labourdins de la côte confondent souvent nau et daut , hau et

dauk , gaitu et dauku , c ’est -à- dire qu’i ls prennent le complément direct d’object au sens de complément-datif. C’est une grosse erreur. I l faut

147

dire ogia ekharri daut , i l m’a porté le pain. Jamais ogia ekharri nau.” (Lafitte, 1962: 296, hitz etzanak nireak dira) .

Beraz, ezaugarri hau okertzat hartu da askotan, eta Lafittek,

adibidez, huts hori zuzendu beharra aipatzen du. Hala ere, ezaugarri hau oso indartsua da zenbait gunetan, adibidez gurean, eta badirudi gero eta ohikoagoa dela. Izan ere, gazte jendearen artean ia aukera bakarra da.

Arestian esan dudanez, ezaugarri hau datiboa behar duen aditz

batek datibo morfemarik ez duen aditz laguntzailea aukeratzean datza: “eta ama eRten nau neri” “muntra oi bear nauzu jautsi , nik paatuko zaitut” “dena arrimatuko zaitut, atzo ekarri nau arrebak au” “zuri, adibidez, ezetz erraten zaitute?” “neri pena ematen nau pezeta desaparezitzea” “bildotsa ilobak iltzen gaitu” “gan den urtean in ninduten ta (a)urten berriz” “zuri erran tzaitu gan bear du(e)la?” “tanpoina eman bear gintian konsulak” “eta eskaiñi (sic) nindian fitxik erran gabe” “a bai! erran ninduzun atzo” Adibideen zerrenda nahi adina luza daiteke, baina gertatzen dena

ulertzeko nahikoa dira. Lekukotasun hauek aztertzen baditugu, ikusiko dugu batzuetan nori kasua duen sintagma ager daitekeela nahiz eta aditzean datiboko morfemarik ez egon. Azkuek eman zigun berezitasun honen berri:

“eg in nau me ha hecho, por eg in daust o dit me lo ha hecho, emon

nenduan o eman ninduan me dió por emon eustan o eman zidan me lo dió. Esta anomalía en r igor sólo afecta a la conjugación, pues por eg in nau ni y eman ninduan ni que exige la lógica se oyen eg in nau ner i y ner i eman ninduan.” (1925: 324).

Honek, kasu ezarketaren aldetik, dudarik gabe azalpena behar du,

argitu behar da nondik hartzen duten sintagma hauek datibo kasua aditzean datibo markarik ez badago. Ez da lan honen helburua kasu ezarketa eta honetan ager daitezkeen arazoak eztabaidatzea, baina uste dut hemen aurkeztu dudan berezitasunak (datiboa agertzea aditz laguntzailean datibo morfemarik agertzen ez denean) azalpen egokia behar duela. Ildo honetatik, Fernándezek (2001) datibo kasu ezarketa berezi hau (komunztadurarik gabekoa) azaltzeko proposamen interesgarria egin du. Ikerlari honen lanak, gainera, dialektologiaren aldetik aipatzekoak diren datuak eskeintzen dizkigu. Izan ere, Zuk niri tabakua emon dostazu edota Mokixek (niri) tabakua erregala dost Lekeitioko euskaran ez direla onargarriak nabarmentzen du Fernándezek (2001: 150, 152). Hauen ordez, Lekeition, aukera bakarrak Zuk niri tabakua emon nazu eta Mokixek (niri) tabakua erregala nau dira (N-Nk saileko laguntzaileak, beraz). Zugarramurdi-Urdazubin, berriz, aukera

148

biak (N-N-N eta N-Nk) erabat onargarriak dira, nahiz eta, esan bezala, N-Nk sailekoak gero eta arruntagoak izan.

Aurreko atalean, izen morfologiari eskainitakoan, alegia, aipatu

dut datiboko komunztadura eza gerta daitekeela Zugarramurdin zein Urdazubin eta hau, Salabururen hitzetan (1984), datiboa 3. pertsona denean, batez ere, aurki dezakegula. Uste dut hemen aurkeztu dudan ezaugarria (N-N-N sailekoen ordez N-Nk sailekoak ematea eta datiboko marka sintagman mantentzea), nahiz eta normalean datiboko komunztadura ezarekin lotu ez den arren, gertakari berberaren emaitza dela. Hau da, nahikoa zentzuzkoa dirudi proposatzeak datibodun sintagma bat izanda ere, aditzean datiboari dagokion morfema agertzen ez bada (datiboko komunztadura eza delako gertakaria), N-N-N saileko formen ordez N-Nk sailekoak izango ditugula. Lotura hau egokia balitz, esan nezake Zugarramurdin eta Urdazubin askoz arruntagoa dela datiboko komunztadura eza datiboa lehenengo eta bigarren pertsonak direnean. Dena den, sintaxiaren aldetik ezaugarri biak batera ikasteari zuzenagoa baderitzot ere, dialektologiaren aldetik desegokia suertatzen da ezaugarri biek isoglosa bera ez dutelako.

N-N-N saileko formen ordez N-Nk sailekoak agertzea fenomeno berria ez dela, eta joan den mendean ere gertatzen zela esan dut. Inguruko testu zaharragoetara jotzen badugu, ikusiko dugu Axularrek N-N-N sailekoak mantentzen zituela, baina, XVII. mendean bertan, Ziburuko Argaiñaratzek N-Nk sailekoak erabiltzen zituela zenbaitetan (eman nauten lastiman , 203). Honek, beharbada, gertakaria kostaldean hasi zela adieraziko luke. Etxeberri Sarakoak (XVIII. mendekoa) N-N-N saileko aditz laguntzaileak erabiltzen zituen, eta gauza bera esan dezakegu Elizanburu eta Duvoisin idazleei buruz. Bonapartek Sarako (Pagola et ali i , 1994, I: 283-316) eta Ainhoako (Pagola et alii , 1994, II: 317-351) hizkeraz bildutako dotrinetan ere, N-N-N saileko aditz laguntzaileak agertzen dira. Baliteke, dena dela, garaiko autoreek gertakari hau idazteko egokitzat ez jotzea.

Zugarramurdi eta Urdazubiko testu zaharrek (XIX. mendekoek) ez

digute gertakari honen lekukotasunik erakusten. Ondarrak Urdazubin bildutakoetan ez dut adibiderik aurkitu, eta gauza bera Satrustegik argitaratutakoetan. Bonapartek Zugarramurdiko hizkeraz agindutako itzulpenean ez da ordezkatzerik agertzen (Pagola et alii , 1994, II: 385-413). Testu hauetan beti agertzen dira N-N-N saileko laguntzaileak, eta hauek, bide batez, *eradun errokoak dira beti (datiboa 3. pertsona denean izan ezik). Riezuk & Zudairek argitaratutako Urdazubiko testu batean *eradun erroa duten aditz laguntzaile hauei buruzko ohar bat agertzen da:

“Nótense, en part icular , las f lexiones verbales derauku y derautzu ,

que, como sus análogas, van en la actual idad perdiendo su sel lo solemne y elegante al contraerse en dauku y dautzu (en Baztán daku y datzu ; en los escritos de D. Joaquín Lizarraga, párroco de Elcano, digu y dizu , como en Guipúzcoa).” (1972: 374).

149

Gaur egun Zugarramurdin eta Urdazubin “hain dotoreak” ez diren forma laburtuak erabiltzen dira, edo laburtuagoak, gehienetan -u- ezabatzen delako: dazku, datzut , (t)zakun, dazkitzut . . .

Honek guztiak adierazten digu gertakari hau testu idatzietan

gutxitan agertzen dela, beharbada XIX. mendean inguru honetan oraindik ezaguna ez zelako, edo idazteko egokitzat jotzen ez zelako. XIX. mendean Zugarramurdin eta Urdazubin oraindik ordezkapena gertatzen ez bazen, pentsatu behar dugu XX. mendean sartu eta ikaragarrizko hedapena izan duela. Badakigu Saran mende horretako lehenengo hamarkadetan, behinik behin, erabiltzen zela (cf. Ariztia, 1934).

Atal honetan aurkeztu dugun gertakariaz gain, Zugarramurdin eta

Urdazubin aditz laguntzaileen sailetan beste berezitasun batzuk ere aurki daitezke. N-N-N sailekoen ordez N-Nk sailekoak ematea dudarik gabe nagusia bada ere (benetan oso joera indartsua delako), badira hain ohikoak ez diren beste batzuk. Hasteko, Nor - Nork sailekoen ordez Nor - Nori - Nork sailekoak ager daitezke. Nik neuk oso gutxitan jaso dut, eta normalean datiboa hirugarren pertsona denean:

“nik ez diot ikusi erortzen” “nik ez diot ezautu iten zola” “eta esperatu bear diot?” “nik ez diot niori esperatzen” “ta atsaldean patzen tzakuten josten” Adibide hauek, esan bezala, ez dira ohikoak, eta gehienetan ikusi

dut , ez dut ezagutu, patzen gintuzten eta esperatu bear dut bezalakoak jaso ditut. Espero aditzaren kasuan, beharbada, N-N-N saileko laguntzaileak erabiltzeko joera pixka bat nabarmenagoa da.

Nor hi pertsona denean ere, zenbait formatan N-N-N saileko

adizkiak erabiltzen dira N-Nk sailekoen ordez: daiat / dainat “haut” , daiau / dainau “haugu” , daiauen / dainauen “hindugun”.

Joera hau, Zuazoren hitzetan (1999: 271), oso hedatuta dago Hego

Euskal Herrian, baina arrotza da Ipar Euskal Herrian. Hala ere, Baigorrin ba omen dira salbuespen batzuk. Beraz, Zugarramurdin eta Urdazubin antzeko egoera genuke. Saran ez da batere ohikoa.

Aditz laguntzaileen saileko azken berezitasuna aurkezteko, aipa

dezadan Nor - Nori formen ordez Nor - Nork sailekoak aurkitu ditudala zenbaitetan, salbuespen bezala, joera nagusia, zalantzarik gabe, N-Ni sailekoak erabiltzea delako. Hona hemen jasotako adibideak:

“igual etzaitute pitxik inen, baina etortzen bazaitu au, edo zakur bat ateratu.. .” “igual du bertze izen bat, antzi zaitu, e?” “baakizu zer pasatu gaitun bein batez gure etxean?” “ura onaino eltzen nau”

150

Nahasketa hauek beste alderdi batzuetan ere badira: Hernanin, Oiartzunen, Lezon eta Errenterian, esate baterako, Irizarrek (1992) erakutsi zuen legez.

Uste dut atal honetan erakutsi ditudan hiru gertakarietan (N-N-N >

N-Nk, N-Nk > N-N-N8 eta N-Ni > N-Nk) erdararen eraginak bere garrantzia izan lezakeela. Izan ere, bai gazteleraz bai frantsesez, datibo eta absolutiboko lehenengo eta bigarren pertsonen klitikoak berdinak dira: me ha dicho, me conoce / te ha dicho, te conoce; il m’a dit , il me connaît / i l t’a dit, i l te connaît . Hirugarren pertsonaren klitikoak, berriz, desberdinak dira: gazteleraz, datiboa = le , absolutiboa = lo, la; frantsesez, datiboa = lui , absolutiboa = le, la . Gazteleraz, hala ere, hiztun askok, ez bakarrik Euskal Herrian, datibo eta absolutiboko klit ikoak nahasi egiten ditugu. Honek azal lezake hirugarren pertsonarekin ere ordezkapenak agertzea. Sinkretismo hauek, nire ustez, aurkeztutako gertakariak azaltzen lagundu ahal digute. Dena den, azalpen honek ezin du argitu zergatik N-N-N > N-Nk bihurtzea kostaldetik hasi den eta gazteleraz zein frantsesez kostaldekoek bezain ondo dakiten barneko hiztunek ordezkatzerik egiten ez duten.

Azkenik, aditz arazleak aipatu nahi ditut. Zugarramurdin eta

Urdazubin, oro har, arazi aditzarekin doan aditza iragangaitza denean, N-Nk agertzen da, eta iragankorra denean, berriz, N-N-N edo N-Nk , aditz arruntekin gertatzen den bezala:

“gizonak ganazten zituen” “boka-boka neri inarazi ninduten” “ziur naok geiau eninduela arek gelazi” “eta partiazi nian fite” “geldiazi zakuten kotxea” “menua inazi ninduen” 9.7. Aditz trinkoek, batzuetan , -a- erroa daukate iraganaldian .

Egia da Zugarramurdin eta Urdazubin aditz trinkoak ez direla oso ugariak, baina adizki hauek iraganaldian agertzen direnean, zenbaitetan, -a- erroa agertzen da, batez ere adineko jendearen artean:

“bazakien aintzineko aldian izanak tzirela Me[x]ikon” “erraten tzuten igual-igual an zagola” “eta banakien ni(k) osabainganik” “etzanakien? Bai, or du baserria” “ta orrek ere bazazkien denak, e?” “leengo barrika aundi oitaik klinki-klanka zabiltzan”

8 Ger takar i hau umeen hizkuntzan oso ohikoa da, e ta ez bakarr ik hemen aipatutako eremuetan. Ezeizabarrenaren ustez, ordezkatzea adinarekin , a ldaera d ia lektologikoekin edo gazteleraren eraginarekin lo tuta egon dai teke. Hala ere , hauek ez omen dira ezinbesteko eragi leak (1996: 112) .

151

Barandiaranek ere (1981) jaso zituen Zugarramurdin adibide batzuk: zagon (340), zauden (351).

Erro hau jakin aditzaren baldintzazko formetan ere agertzen da: “medikuak balaki!” “erremedioa banaki!” “izena bazanaki!” Bestalde, aditz trinkoetako iraganaldiko erroetan ez ezik, ahaleran

ere -a- aurki dezakegu: “ola ez ditake bizi, e?” (orok. “daiteke”) “ni enitake gan, e?” (orok. “naiteke”) “bertzenaz elitake deus egin” (orok. “li teke”) “nik uste ekekin gan zitakeela, e?” (orok. “zaitezke”) Zuazoren ustez (1999: 249), -a- erroa Euskal Herriko eskuinaldean

agertzen da, eta mendebaldean zein erdialde gehienean -e- nagusitu da. Testu zaharretara jotzen badugu, ikusiko dugu inguruko idazleek

bai -a- bai -e- idazten dutela. Axularrek -e- ematen du, Argaiñaratzek biak (cegoen , 1; çaudecen , 100) eta Elizanburuk, zenbaitetan, -a- (nakien). Zugarramurdi eta Urdazubiko testuak begiratuz gero, ikusiko dugu -a- erroa agertzen dela zenbaitetan: Aciendendaco destinatua zagon (Satrustegi, 1987b: 300); costumbrearen locarriac zaucan preso (Satrustegi, 1987: 86); ura libre lagoquela (1987: 92); presentatu citzaizquion amar presuna leprosa eta ezcabiarequin zaudenac (Satrustegi, 1986: 308); catauetan zaramaten (Ondarra, 1993: 598); urrun zagon (1993: 599); beteric zauden (1993: 601); naasiac zabilzan; iri gucia azp[ia]n bezala zaucana; nigarra zariolaric (1993: 604); nere esc[ua]n banauzca (1993: 605).

Ahalerako -a- erroari dagokionez, Pikabearen (1993: 293) hitzen

arabera, lapurtera idatzian daite(z)ke eta dite(z)ke, dita(z)ke baino zaharragoak dira.

9.8. Pluraleko hirugarren pertsonaren datiboa -ote- da

Zugarramurdin eta Urdazubin. Arrunta den ezaugarri hau ikusteko, hona hemen adibide batzuk:

“bainan aurrei errexago zaiote gero, kanpoan, erderaz aitzea” “nik badiotet sinpatia brasileñoei” “nik toroei ez diotet begiratzen’ re” “erran nioteken enfermeroei banakiela frantsesez” “an artu genioten ganbara” “berek erten’ ute pena ematen diotela” “eta ezetz erran nioten” “ematen diozutena artuta kontent gaten die”

152

Honen ondorioz, zenbaitetan forma batek gauza bat baino gehiago adieraz dezake. Adibidez, diote , Zugarramurdin eta Urdazubin hark haiei eta haiek hari izan daiteke. Haiek-haiei ere diote da bi herri hauetan.

Ezaugarri hau Euskal Herriko erdigunean gertatzen da, baina ez

bere eremu osoan. Gipuzkoan, Donostia-Astigarraga-Hernani eta Irun bitartean erabiltzen da (ikus. Zuazo, 1998: 199), eta euskara nafarrari dagokionez, Baztanen, Bortzirietan, Ultzaman, Imotzen, Basaburuan, Atetzen, Anuen, Odietan eta Txulapainen agertzen da; Arakilgo Irañetan ere ezaguna da (Gaminde, 1985, I: 142; II: 34, 37; Irizar, 1992, I: 24-25). Ainhoan, Saran eta lapurtera osoan ere agertzen da (Irizar, 1981).

Diakroniari begiratuta, esan dezakegu Urdazubin eta

Zugarramurdin XIX. mendearen lehenengo erdialdean erabiltzen zela: eguinen zaicote (Ondarra, 1982: 401); baldin itzey ezpadiote obraq corresponditzen (Satrustegi, 1986: 302). Satrustegik Zugarramurdin jasotako testuetan, gainera, ikus dezakegu askotan ez dela datibo pluraleko markarik agertzen: vear diola eman vere ardiyey ejemplo ona (1986: 302); guziyey barcatzen diot nere viotz gucittiq (1986: 303). Idazle klasikoengana jotzen badugu, ikusiko dugu XVII. mendean jadanik -ote- datiboa azaltzen dela: guc gure gana çordun direnei barkhatzen daroztegun beçala (Argaiñaratz, 103); guk barkhatzen diotzotegun bezala guri ofensatu gaituztenei (Gasteluzar, 37). Geroago, Elizanburuk eta Duvoisinek ere zenbait adibide eskaintzen dizkigute: iskribatzen baniote latinez (Elizanburu, 48); neronek erran izan diotet (Duvoisin, 104).

Azkenik, aipatu nahi dut pluraleko bigarren pertsonaren formetan

(zuek subjektua nahiz datiboa denean) ez dela -te- pluralgilea agertzen Zugarramurdi eta Urdazubiko hizkeran:

“teatroa ikusia duzue?” “or Bizkaian baduzue pottoka klase bat beltza” “zuek nola erten diozue konejoari?” “igual kostako zaitzue, e?” “galdeiten badizue zuek ezetz, eztuzuela bein ere ikusi” Izan ere, ezaugarri honen eremua murritzagoa da, eta Gipuzkoako

iparrekialdean, Goizuetan, Basaburu Handian eta Imotzen baino ez da erabiltzen (Zuazo, 1998: 199).

Gainera, nabarmendu behar da zuek pertsonari dagokion -zue

morfema ez dela Zugarramurdin eta Urdazubin -zie bilakatu. Gertaera hau Lapurdiko ekialdetik abiatu eta Zuberoa bitartean eta euskara nafar gehienean, berriz, ohikoa da (Zuazo, 1999: 263). Saran, Zugarramurdin eta Urdazubin bezala, -zie morfema ez da ezaguna. Baztangoizan, berriz, -zue > -ze bihurtu da (Zuazo, 1998: 209).

153

9.9. Nor - Nori - Nork saileko objektu pluralgileak

Zugarramurdin eta Urdazubin N-N-N saileko aditz laguntzaileetan

objektua plurala denean, pluralgileak bi dira: -zki- eta -zk- . Oro har, azkena, -zk- , datiboa hirugarren pertsonakoa denean (singularra nahiz plurala) erabiltzen da, eta -zki- , berriz, gainontzeko pertsonekin. Dagoeneko esan dudanez, lehenengo eta bigarren pertsonekin, askotan, N-N-N sailekoen ordez N-Nk sailekoak agertzen dira, eta, beraz, hiztunak estrategia bat asmatu behar izan du hauetan objektuarekiko plurala adierazi ahal izateko. Ikus ditzagun jasotako adibide batzuk:

ziozkaten (orok. “zizkien”) dazkitzut (orok. “dizkizut”) niozkan (orok. “nizkion”) nauzkite (orok. “dizkidate”) diozka (orok. “dizkio”) ninduzkiten (orok. “zizkidaten”) diozkate (orok. “dizkie”) ninduzkien (orok. “zizkidan”) ziozkan (orok. “zizkion”) zaizkitugu (orok. “dizkizugu”) diozkat (orok. “dizkiot”) nauzkit (orok. “dizkit”) diozkategu (orok. “dizkiegu”) nauzkitzu (orok. “dizkidazu”) ziozkat (orok. “zizkioat”) nindizkitian (orok. “zizkidatean”) ziozkatek (orok. “zizkiotek”) gintuzkitzun (orok. “zenizkigun”)

Hala eta guztiz ere, ikusi dugu pluraleko lehenengo pertsonarekin –eta bigarren pertsonarekin ere bai batzuetan– pluralgilea ez dela -zki-, -zk- (edo -z-?) baino: dazku “dizkigu”, zazkun “zizkigun”, zazkuten “zizkiguten”, zaztzun “zizkizun”. Nik neuk ezin dut erabaki forma hauetan pluralgilea -zk- ala -z- den, singularreko formek ere -k- daukatelako: daku, zakun . Ikusi dugunez, -zk- pluralgilea ezaguna da, baina baita -z- ere: banuzke (“nituzke”), bazazkien (“bazekizkien”), zuzten (“zituzten”), dezazke “ditzake”, nezazke “nitzake”. Dena den, gerta daiteke hauetariko zenbaitetan arin hitz egitean ezabaketa suertatu izana.

Pluralgile bikoiztasun hau N-Ni saileko aditz laguntzaileetan ere

aurkituko dugu: -zk- hirugarren pertsonarako eta -zki- gainontzekoetarako. Hona hemen Zugarramurdin eta Urdazubin bildu ditudan adibide batzuk:

zaizko (“zaizkio”) zitzaizkigun zitzazkon (“zitzaizkion”) zitzaizkidan zitzaizkoten (“zitzaizkien”) zaizkitzu zaizkote (“zaizkie”) zaizkit

Zuazoren (1999: 271) ustez, pluralgile bikoiztasun hau ohikoa da

lapurterako mendebalean, kostaldean hasi eta Basusarri, Ahetze, Senpere, Ainhoa, Zugarramurdi eta Urdazubi lerroa bitartean. Bere hitzei esker, jakin dezakegu ekialderago –Baigorrin, esate baterako– N-N-N sailean -zki- eta -zt- pluralgileak daudela. Nik, Zugarramurdin eta Urdazubin ez dut azken pluralgile hau sekula entzun. Gainera, badakigu

154

euskara nafarraren bereizgarria dela N-N-N sailean -it- pluralgilea erabiltzea; Baztanen, ordea, badirudi ahula dela (Zuazo, 1998: 216). Hauxe dio Irizarrek Elizondoko pluralgileez diharduela:

“Quizá la característica más señalada del conjunto del dialecto alto-

navarro-septentrional sea la plural ización de objeto directo, que da lugar a formas verbales del t ipo «tt io» [ . . . ] ; en la variedad de Elizondo (subdialecto de Baztán) toma la forma de «t io» (junto a dazkio).” (1981: 254).

Nik neuk, dena dela, Elizondon askotan entzun dut -it- pluralgilea. Zugarramurdin eta Urdazubin ez da morfema horren aztarnarik.

Honen guztiaren arabera, esan genezake -zki- pluralgilearen isoglosak Baztan eta Zugarramurdi-Urdazubi harrapatzen dituela eta -it- pluralgilearen isoglosaren eremuan, ordea, Baztan (ahula bada ere) aurkituko dugula, baina ez Zugarramurdi eta Urdazubi. Kontuan hartuz -it- pluralgilea nafarreraren bereizgarria dela, esan dezakegu ezaugarri honi dagokionez, Baztanek, beharbada, gehiago egiten duela lapurterarantz.

Zugarramurdin eta Urdazubin N-N-N sailean -zki- eta -zk-

pluralgileak daudela esan dut. Irizarren ustez, ostera, Bonaparteren garaian, Zugarramurdiko eta Urdazubiko pluralgileak desberdinak ziren:

“En tiempo de Bonaparte, la plural ización en Zugarramurdi (en - tz-)

era diferente a la de Sare y Urdax (en -zk-) . Actualmente, la de Zugarramurdi es igual a la de otros cuatro lugares del cuadro (en -zk-) . De las investigaciones de Artola, se deduce que las plural izaciones en - tz- (que, según vemos, exist ían, no sólo en Zugarramurdi, s ino también en Saint-Peé), no se uti l izan actualmente en ninguno de los pueblos de la variedad de Sare9.” (1997: 42).

Zugarramurdin lortutako datuen arabera, gaur egun N-N-N sailean

ez dela -tz- pluralgilea erabiltzen esan dezaket. Bonaparteren garaikoak dira (XIX. mendeko lehenengo erdialdekoak) Satrustegik Zugarramurdin bildutako testuak. Hauek aztertu ondoren, -zki- (dazquitzu , 1987b: 307), -zk- (dazcun , 1986: 307; zaizco , 1986: 312) eta -it- (t t idazu , 1986: 304) pluralgileak topatu ditut, baina ez -tz- pluralgile horren aztarnarik.

9.10.“Orainaldia + -n” iraganaldiak

Ezaguna da mendebaleko euskaran, N-Ni saileko laguntzaileak, orainaldiko formaren gainean -n bat gehituz, osatzen direla (jakon, jatzun . . . orok. “zitzaion”, “zitzaizun”). Zugarramurdin eta Urdazubin antzeko joera ikus daiteke gazteen artean, eta ez bakarrik N-Ni sailean. Hona hemen jaso ditudan adibide batzuk: 9 Gogora dezagun, Sarako azpieuskalkiaren barruan, I r izarrek Sara bera, Senpere, Ahetze, Zugarramurdi e ta Urdazubi sar tzen di tuela .

155

“joan zaiten, ola” “izan nintzelaik Brasilein kontra aski pollita iduritu zaiten” “il zen gizona, senarra il zaion” “ez gaituzten geiao uzten” “ez da batere pulliki dirua galdetu bazkaltzerat finitu baino leen in zaituten bezala” “ez nauen ezagutu” Argi utzi nahi dut aukera hau ez dela inondik inora nagusia, baina

gazteen artean zenbaitetan agertzen denez, nabarmendu beharrekoa iruditu zait. Are gehiago, inkestetan batez ere, gazteek askotan erantzuten zidaten “orainaldia + -n” egituraren bidez osatutako iraganaldiko aditz laguntzaileak emanez. Zakun (“zigun”) forma zer den galdetzean, adibidez, gazte batzuek erantzun didate forma hori “gehiago Baztangoa” dela, eta Zugarramurdin nahiz Urdazubin gehiago erabiltzen dela gaituen . Jasotako datuek, ordea, honen kontra egiten dute, izan ere herritar gehienek zakun edota gintuen esaten dute, baina ez gaituen . Era berean, zaiten edo zaituten formen ordez, askoz ohikoagoak dira zitzaidan eta zintudan bezalakoak.

Bestalde, hi pertsonari dagozkion forma asko, “orainaldia + -n”

egituraren bidez osatuak (zaizkinen “zitzaizkinan”, auen “hinduen, zioan”, nauzkinen “hizkidan”, dainauen “hindugun”), arruntak dira adinekoen artean ere. Azken adibide honetaz, esan behar da objektua singularra denean daiauen / dainauen azaldu arren, objektua plurala denean, “orainaldia + -n” egitura desagertu egiten dela (ginauzkien / ginauzkinen).

Aurkeztu ditudan adibideetan, ikusi ahal izan dugu ergatiboko

lehenengo pertsonaren marka, -t , iraganaldiko -n eranstean aldaketa fonetikorik gabe mantentzen dela, ez duela -d ematen. Ezaugarri hau adinekoen artean ere nahiko ezaguna da Zugarramurdi eta Urdazubiko euskaran, baina ez iraganaldiko -n eranstean (hauetan gehienetan -t > -d gertatzen da: zintudan, zintuztedan), erlatibozkoetan, denborazkoetan eta konpletiboetan baizik:

“orai erran duten baserri oitaik” “iduritzen tzait beti eta lore oi ikusten dutelaik” “Barcelona, Madrid, oik ibili tuten urrunenak, e?” “baakizu zenbat idaazten duten ogi bakotxean nik?” “aanzten tzait batzuetan gelditu bear dutela” Aipatu nahi dut, bide batez, behin zenituzun “zenituen” forma jaso

dudan arren, ergatiboa birritan agertzea ez dela Zugarramurdin eta Urdazubin batere ohikoa.

156

9.11 . Joan aditzaren forma trinkoak: -i morfemaz amaitutakoak

Zugarramurdin eta Urdazubin joan aditzaren zenbait forma trinkok -i amaiera dute, eta kontuan hartuz forma hauek zu, gu eta haiek pertsonekin agertzen direla, pentsa dezakegu morfema hau pluralgile bat izan daitekeela. Ikus ditzagun adibide batzuk egoera hobeto ezagutzeko: “gazin, gazin emendik” “zoazi Donibanekoraina (sic) aber zer erraten zaituen” “bainan zoazi karnizeriara, mila pezeta kobratzen tzaitute” “merke nai baute erosi, doazila gran[x]etaa” “bazoazi paseoa iterat?” Gertakari honen eremu zehatza ezagutzen ez dudan arren, badakit Lapurdiko zenbait gunetan agertzen dela. Ariztiak (1934) Saran jasotako ipuinetan, esate baterako, badira zenbait adibide (egon aditzaren forma bat ere bada): “saindu guziak han zagozin” (102) “badoazi hiruak ogerat” (108) “bazoazin barne hartarat” (96)

Adibide berriagoak topatu ditut Euskaltzaindiak, Euskal Herriko Hizkuntz Atlasa egiteko, Saran bildutako datuen artean (soinuzko materiala): doazi (L.E., 92030) eta zoazi (L.E., 92060). Saran ez ezik, Biriatun (badoazi , EAEL , II: 218), Azkainen (doazi , EHHA , J.A.: Azkaine, 86760) eta Senperen (zoazi , EHHA , L.I.: Senpere, 92060) ere, behinik behin, ezaguna da. Euskara nafarrean ere ohikoa da, eremu zabalean gainera: Ultzaman, Bortzirietan eta Baztanen, behintzat, agertzen da (Ibarra, 1995; Gaminde, 1985; Pagola, 1984; Izeta, 1996). Ezaugarri hau ez da berria, izan ere Axularrek berak ere erabiltzen zuen, eta ez bakarrik joan aditzaren formetan: zaitezi, baitoazi, etzaudezilla, goazi, dohazi , zohazin, albalitezi. . . Harizmendi bere garaikideak ere -i morfema erakusten du askotan: beldurtiac daudeci (Harizmendi, 56); boz çaiteci çu Maria (21); irlac ere boz biteci (21). Beranduago, XVIII.enean, Etxeberri Sarakoak ere adibide batzuk eskaintzen dizkigu: denborarekin baitohazi ganbiatuz (Etxeberri Sarakoa, 57); daudezila (71); zeudezilarikan (278). XIX. mendean, berriz, Elizanburuk ere erabili zuen: urrun goazi hola, Piarres? (Elizanburu, 19) eta baita Duvoisinek ere: arratsean etzaitezila behinere goan oherat (131). Zugarramurdiko eta Urdazubiko testu zaharretara jotzen badugu, XIX. mendekoetara, ikusiko dugu Urdazubikoetan badirela adibide batzuk: canta deitecin (Ondarra, 1982: 401); baitaudeci condenacioneco

157

estatuan (Riezu & Zudaire, 1972: 372); condenatuac atera daitecila; iraungui daitecila, (373); gaudecin erne (Ondarra, 1993: 585). Zugarramurdikoetan, berriz, ez dut bat ere aurkitu. Egia da testu hauetan zu pertsona ez dela ia agertzen, baina gaur egun hain arrunta den ezaugarria Zugarramurdiko testuetan (Satrustegik bildutakoetan) behin ere ez agertzea, nabarmentzekoa da nire ustez, batez ere badakigulako garai hartan, eta eremu hartan, gertaera ezaguna zela. Are gehiago, badakigu Urdazubin bazela, eta, honen lekuko, aipatu berri ditudan adibideak dira. Amaitzeko, aipatu nahi dut -i morfema hau joan aditzaren trinkoetan baino ez dudala topatu, baina, ikusi dugunez, adibideek bestelako aditz laguntzaileekin ere erabil daitekeela erakutsi digute. Atal honen hasieran esan dut -i morfema hau, segur aski, pluralgilea izan daitekeela, are gehiago, pluralgile zaharra, gaur egun Zugarramurdin eta Urdazubin bederen, emankorra ez dena. Beraz, pluralgile hau fosilizatutako morfema izan daiteke, hasteko, berriagoak diren zuek pertsonaren formetan agertzen ez delako (zoazte). Bigarrenik, morfema hau trinkoetan baino ez delako agertzen, eta ezaguna da eremu honetako hizkeretan (eta Euskal Herri osoan, beharbada) aditz hauek atzeraka doazela. Hirugarrenik eta azkenik, gaur egun indartsuenak diren hizkeretan eta euskara batuan (komunikabideetan erabiltzen dena) pluralgile hau erabiltzen ez delako. Gaur egun, pluralgile hedatuena -te da, eta horixe bera da Zugarramurdin eta Urdazubin ohikoena (dute, zaitute, naute, zaizte “zarete” . . .) . Beraz, -i pluralgilea forma zaharragoen aztarna izan daitekeela pentsatzen dut. Dena den, pluralgile hau pleonastikoa izan daiteke, jadanik plurala zen formari erantsitako morfema delako: zoaz > zoazi, doaz > doazi . Adibide hauetan, -z pluralgilea daukagu, joan aditzaren pluraleko forma guztietan agertzen dena, singularrekoetatik bereiziz (pluralak: zoaz, zoazte, goaz, doaz ; singularrak: noa, hoa, doa). Era berean, zoazte adizkian, -te pluralgilea berez plurala zen forma bati eransten zaio. 9.12. Zugarramurdin eta Urdazubin, Euskal Herriko beste hainbat eremutan bezala, aditz trinkoak gero eta gutxiago erabiltzen dira. Nabarmentzekoa da, gainera, zenbait forma aginteran edo subjuntiboan baino ez direla erabiltzen. Hau da, etorri aditzaren forma trinkoak, adibidez, ez dira batere arruntak (honen ordez heldu aditza entzungo dugu: eldu den urtean “datorren urtean”, eldu naiz! “banator!”, “banoa!”, unat eldu ginelaik, bisitatu gintuen Cordoba ta oik “gentozelarik”, atsetan obekien eldu zait neri “datorkit”, atzoko periodikoan eldu ziren negarrez bonbardeatu dutelaik “zetozen”), baina aginteran askoz ere maizago entzungo dugu zato! trinkoa etor zaite! perifrastikoa baino, eta subjuntiboan datorrela trinkoa etor dadila perifrastikoa baino. Eldu erabiltzea etorri aditzaren forma trinkoak adierazteko, Zugarramurdiko eta Urdazubiko XIX. mendeko izkribuetan ere bazen: icusi zuen yende tropa andi bat eldu cela (Satrustegi, 1987b: 304); eta

158

emendic eldu da cembatenez gueyago berantcen den costumbre gaisto baten uzten, gueyago ecintcen da garaitceco (Satrustegi, 1987: 86); eldu da betb[eta]n berria (Ondarra, 1993: 604). Gehien erabiltzen diren forma trinkoak joan aditzarenak dira, eta ondoren ibili aditzarenak. Aditz iragankorren artean, aldiz, erabiltzen den bakarra jakin da, eta aditz honen forma zenbait baldintzazkoetan ere agertzen dira: balaki, banaki . Eraman aditza oso gutxi erabiltzen da Zugarramurdin eta Urdazubin, eta honen ordez gan + edun agertzen zaigu (gan + izan “joan” da). Euskaldun guztiok dakigu aditz trinkoek une jakin batean gertatzen ari den ekintza adierazten dutela. Zugarramurdin eta Urdazubin forma hauek gutxitan erabiltzen direnez, bestelako baliabideak dauzkate han puntukaritasuna adierazteko. Baliabide hauen artean -ki atzizkia dago. Atzizki honek, trinkotzat har daitezkeen aditzei eransten zaienak, puntukaritasuna adierazteaz gain, beste bi erabilera izan ditzake (Iñigo, Salaberri, Zubiri, 1995: 278): perpaus hanpatzailea eta agur egiteko esapidea. Puntukaritasuna adieraziz, hona hemen gure bi herrietan jasotako adibide batzuk: “oai, gaki zailaik emendik, ez duzu ikusi or xoko bat?” “eta Guerrero ez du gaki selekziora, e?”

“nonbaitik ikusten zitian jendea gaki zela, eta orduan deskonfiatzen tzituan”

“bada bide bat arat gaki dena” “baino urteak beti gaki dute beren alderdia”

“urak eramaki zuen, eramaki baitzion, eta zakurrak emendik artu ta salbatu zuen” “orduan, bainan, nola ibilki ziren barrikak ta bodegan!” “orduan, biar, arek gaki zatzu Zamurdirat?” (zatzu, orok. “zaitu”) “bueno, ni gaki naiz mandatuak iterat”

Zalantzarik gabe, hau da -ki atzizkiak Zugarramurdin eta Urdazubin duen adierarik ohikoena, baina ez bakarra, perpaus hanpatzaile gisa ere erabil daitekeelako. Adiera honetan, atzizkiak aditz nagusiko aspektua hanpatzen du:

“Ikus daitekeen moduan, hanpadura [perpausena] mota honek, formalki , aditz nagusiko aspektua (sic) bakarra altxatzen du adierazgarri gisa, gainerako guztia –pertsona eta aldia adierazten digun aditz laguntzai lea– ezabatzen delarik [ . . . ] .

Beraz, perpaus bati aipatutako modu horretara hanpatuz indar berezia eman nahi diogunean aditz tr inkoa bada izaki , egoki , jakinki , joaki . . . bezalako formak erabil iko ditugu.” (Iñigo & Salaberri & Zubiri , 1995: 268).

Hona hemen erabilera hau irudikatzen duten lau adibide, Zugarramurdin eta Urdazubin jasoak:

159

“eskuara izaki, arek uste franzesa ikasia zuela” “jakinki, ta jakinaren gainean oi ein.. .” “polizia izaki, ta oi ein.. .” “baina gan gabe’re gelditu naiz, billetea ta dena debalde izaki!”

Hirugarren eta azken adiera ere (agur egiteko esapidea) sarri entzungo dugu Zugarramurdin eta Urdazubin. Ondorengo adibideek adiera honen berri ematen digute: “zer, egoki?” “zer ibilki za?” “ze, ariki?” Atzizki hau ez dut begiratu ditudan testu zaharretan aurkitu, beharbada lehen aditz trinkoak gehiago erabiltzen zirelako. Iñigo & Salaberri eta Zubiriren (1995) ustez, gainera, adizki hauek hitz egitean idaztean baino sarriago agertzen dira:

“Ez da harritzekoa hizkuntza mintzatuan adizkiak maizago erabi ltzea idatzian baino.” (274).

Ezaugarri honen eremuari dagokionez, esan behar dugu -ki Lapurdin, Nafarroa Beherean, nafarrera gehienean eta Gipuzkoako iparrekialdean erabiltzen dela (Zuazo, 1998: 200). Nafarroako egoera aztertu ondoren, Iñigok & Salaberrik eta Zubirik Zugarramurdi / Urdazubi eta Baztan artean dagoen desberdintasunaren berri ematen digute:

“Zugarramurdi eta Urdazubin -ki Beran eta Etxalarren bezala puntukaritzat , diosaltzat nahiz hanpatzai letzat ibi ltzen dute.

Baztanen -ki diosal eta hanpatzai letzat erabiltzen dute, baina ez puntukaritzat.” (1995: 288).

Saran, berriz, hanpatzailetzat nahiz puntukaritzat erabiltzen da -ki

morfema: “orduan e[x]erzitoa Espaiñan izaki, gu arat gan ginen”

“bainan normalki gaki baldin bazaa edozein tokitara bazkaltzera posible duzu jatea Frantzian bezala, e?” “gu ola ibilki gaituzte sudurren puntatik”

9.13. Subjuntiboa oso gutxitan erabiltzen da Zugarramurdin eta Urdazubin, eta -(e)la atzizkiarekin beti. Badakigu euskaraz subjuntiboa -(e)n eta -(e)la morfemekin erabil daitekeela, baina ez da beti erraza bereiztea noiz erabili behar den bata eta noiz bestea. Helburua eta nahia adierazteko, adibidez, -(e)n erabiltzen da, eta agintea zein osagarrietan -(e)la . Zugarramurdin eta Urdazubin, Euskal Herriko beste hainbat tokitan bezala, helburua adierazteko ez da normalean subjuntiboa

160

erabiltzen, eta honen ordez, askoz arruntagoa da -tzeko morfema. Nik neuk subjuntiboa entzun dudan guztietan, esan bezala, -(e)la morfemarekin, nolabaiteko agindu adierarekin izan da. Adibideetan ikusiko dugunez, batzuetan, subjuntiboko forma perifrastikoen ordez, orainaldiko trinkoa + -(e)la agertzen da: “urrengoan, bakarrik datorrela” “ereman nazatela ni Donostiat bizitzera” “ez daitzela etorri etxe partikularretaa, doazila gran[x]etaa” “eztu inporta, ongi, sano datorrela” “orduan in dezala berak nai duena” “espero dezatela bertzeek finitu arte” “geldi dezatela automobila bidean” Hauek dira grabatutako elkarrizketetan jaso ditudan subjuntiboko adibide guztiak; tauletan aurkeztu ditudan gainontzeko formak inkesten bidez –eta kostata– lortu ditut. Taula hauetan ikus daitekeenez, sail batzuetako subjuntiboko formak (N-N-N sailekoak, adibidez) ez dira ezagunak. Oro har, N-Nk sailean Nor sailean baino gehiago erabiltzen dira subjuntiboko formak. Esan dezadan, bide batez, Nor saileko pluraleko hirugarren pertsonaren forma daitzin ere izan daitekeela (ohikoagoak diren daitzen / daitzela formekin batera). 9.14. Ahalera ere, subjuntiboa bezala, gutxitan aurkituko dugu Zugarramurdin eta Urdazubin, batez ere orainaldiko nahiz iraganaldiko ahaleran. Izan ere kasu hauetan -t(z)en + ahal egitura ia erabat nagusi da. Gertaera honen berri Lafittek ematen digu:

“Au l ieu de ez daiteke ikus , on dirait aussi bien ez da ikusten ahal ; au l ieu de ez dezakete adi : ez dute adi tzen ahal .” (1962: 369).

Beraz, Zugarramurdin eta Urdazubin orainaldiko eta iraganaldiko ahaleran, ia beti , -t(z)en + ahal egitura topatuko dugu. Zerrenda amaigabea izan liteke, baina hona hemen jasotako adibide batzuk: “orduan andreak etziren gaten al niora, andreak etxean” “sobera uri iten du eta gero ezta idortzen aal” “zuk etzindun pitxik jaten aalko” “ortik sartzen al die”

“suain kontra eiten al duzu ura bota, bainan aizeain kontra ez da pitxik itekorik”

“galdetu ea eliza ikusten al duzun” “gerra denboran ez ginen ateatzen al” “zer geiago erraten al zaitut?” Grabatu ditudan solasaldi guztietan, bost bider baino ez dut jaso orainaldiko ahalera:

161

“ola ez ditake bizi, e?” “bakarrik asi nitake, e?” “ez ditake in dantzik eta deusik”

“ni e nitake gan, e?” “nik uste ekekin gan zitakeela, e?” Beraz, tauletan aurkeztu ditudan formak inkesten bidez bildu behar izan ditut, batzuetan ahalegin handiz, hiztunek ez zituztelako forma horiek erabiltzen, -t(z)en ahal egitura baino. Hau dela eta, esan dezaket paradigma honetako aditz laguntzaileak bigarren mailakoak direla, nabarmenki gainera. Aipatu behar dut, bide batez, hasperena ahoskatzen ez denez, bokal bi segidan geratzen direla (ahal > aal), eta batzuetan biak ebakitzen direla, baina beste askotan a bakarra entzungo dugula. Gertaera honen isoglosari dagokionez, Zuazok (1999: 249) esaten du Euskal Herriko erdiguneko berrikuntza izan daitekeela eta isoglosa honetatik kanpo daudela mendebala, erdialde gehiena, erronkariera eta zaraitzuera (Aezkoan ere ez omen da ohikoa). Elizondon, Saran eta Senperen ere arrunta dela esan dezaket. Badirudi Zuazok arrazoia duela gertakari hau berrikuntza dela esatean. Izan ere, Pikabeak (1993: 293) ikusi du -t(z)en + ahal egitura ez zela literatura lapurteraz XVIII. menderarte agertu, eta ondorengo mendeetan, bere ustez beharbada behe-nafarreraren eraginez, nagusitu dela. Zugarramurdi eta Urdazubiko XIX. mendeko testu zaharretara jo ondoren, ikusiko dugu hauetan orainaldiko ahalerako aditz laguntzaileak ugariak direla: irabaz detzaquete (Ondarra, 1982: 398); ateri ditezque bida (398); eztezaque irabaci (399); lei dezaqueten liburua (Satrustegi, 1987b: 305); erran daiteque (Satrustegi, 1987: 88); eramen dezaquet (Satrustegi, 1986: 301). Ostera, aztertzen ari garen egitura, -t(z)en + ahal alegia, ez dut testu horietan aurkitu. Honek adierazten du -t(z)en + ahal egiturak ikaragarrizko indarra izan duela azken mende honetan, gaur egun forma nagusia eta ia bakarra delako. Baliteke XIX. mendean ere ezaguna izatea Zugarramurdin eta Urdazubin, baina gure testuetako idazleek, behinik behin, ez zuten erabili . Orainaldiko ahalerako formak Urdazubin eta Zugarramurdin entzutea ia ezinezkoa bada, ahalera hipotetikoa zenbaitetan, ez askotan, aurki dezakegu. Hona hemen grabaketetan jasotako adibide batzuk: “nik enezakeen, zeen ez baitut armekin usaiik” “bertzenaz etzitekeen olako besta aundi bat in” “bertzenaz ez nezakeen patu” “berak in lezake” “bertzenaz elitake deus egin” Dena den, hauen ordez ere, -t(z)en + ahal egitura nagusi da:

162

“berak arrimatzen al luke” “makina oikin pikatzen al zinuke” “orrela’re iten al ginuke” Ohar gisa, aipatu nahi dut Lapurdiko sortaldean (eta baita ekialderago ere) ezaguna den *iron erroa ez dela Zugarramurdin eta Urdazubin erabiltzen, eta *ezan dela aukera bakarra. 9.15. Aginterari dagozkion aditz laguntzaileen inguruan ere, berezitasun batzuk nabarmendu behar dira. Hasteko, aipatu behar da Nor eta N-Nk sailetan aginterari dagozkion laguntzaileak sarri entzungo ditugula, baina ez, ordea, gainontzeko sailetan. Esate baterako, N-N-N sailean, [-agintera] moduko laguntzaileak entzungo ditugu Zugarramurdin eta Urdazubin: “ale, ken diozu balona!” (orok. “iezaiozu”) “eman diozkazu karameluak neskatxari!” (orok. “iezazkiozu”) “kar nazkitzu lunetak!” (orok. “iezazkidazu”) “kar gaituzu bazkaria!” (orok. “iezaguzu”)

“eman diozute sosa, ze bertzenaz nabala sartuko zaitute!” (orok. “iezaizkiezu”) Ikus dezakegunez, datiboa 3. pertsona (singularrekoa nahiz

pluralekoa) ez denean, N-N-N saileko laguntzaileen ordez, N-Nk sailekoak agertzen dira. Aginteran, ordezkatze hau erabatekoa, salbuespen gabekoa da.

Saran egoera beretsua ikusi dut, eta N-Nk sailean [+agintera]

moduko laguntzaileak entzungo ditugu, baina N-N-N sailean, berriz, [-agintera] modukoak.

N-Nk sailean ere, Nor hirugarren pertsona (singularrekoa nahiz

pluralekoa) ez denean, nagusiki baina ez beti, [-agintera] moduko laguntzaileak jaso ditut:

“utz gaituzu bakean!” (orok. “gaitzazu”) “barka nauzu, mesedez!” (orok. “nazazu”) “espero nauzu!” (orok. “itxaron nazazu”) “utz nazazu bakean!” Adibideak nahiko urriak dira, hiztunek, gehienetan, partizipio

soila erabiltzen dutelako (utzi bakean!, barkatu!). N-Ni sailean aginterako egiturak erabat arrotzak dira.

Amaitzeko, aginterako aditz laguntzaileetan aurki daitezkeen bilakaera fonologiko batzuk aipatuko ditut. Nor sailean hasita, ikus dezakegu zaite forman orokorragoa den amaierako -z ez dagoela (ikus 9.16. atala). Bigarrenik, pluraleko zaizte forman, [-agintera] eta

163

[+agintera] moduen arteko sinkretismoa daukagu: zaizte “zarete” / zaizte “zaitezte”. Saran forma berberak aurkitu ditut. N-Nk sailean, berriz, zazu “ezazu”, zak “ezak”, zan “ezan” eta zazue “zazue” formetan aferesia gertatu da. Objektua plurala denean, z- formak aurkituko ditugu: zitzu “itzazu”, zitzue “itzazue”. Forma hauek, ziurrenik, aferesia izan duten singularreko formetatik sortu dira: zazu + pluraleko -it- morfema = zitzu . Hitanoan, itzik “itzak” eta i tzin “itzan” formak aurkitzen ditugu. 9.16. Zugarramurdin eta Urdazubin erregulartasun handi samarrez bereizten dira aditzoina eta partizipioa. Ezaguna denez, aditzoina ahaleran, subjuntiboeran eta aginteran (aditz laguntzailea duenean) agertzen da, hau da, laguntzaileak *edin eta *ezan direnean. Euskal Herriko eremu zabalean (mendebalean, erdialdean eta nafarreraren zenbait gunetan) ez da bereizketa hau erregulartasunez egiten, eta toki askotan partizipioa baino ez dute erabiltzen kasu guztietan. Zugarramurdin eta Urdazubin, ostera, *edin eta *ezan laguntzaileak agertzen direnean, aditzoina entzungo dugu. Hona hemen jasotako adibide batzuk: “bea zak, erosi diat automobil berria” “sartu zaitzu zerbait, zaude, ar tzazu au” “baina mintza zaite, baakizu eskuara” “nai duzuelaik, etor zaizte” (orok. “zaitezte”) “ni abisa nauzu” (orok. “nazazu”) “ken tzazu ortik!” “fida zaite, gauza berri bat baitzen ura” “afaltzazu ungi” “sar tzaite bertze atetik!” “barka tzazu!” “sar tzazu boltsan, ez bustitzeko” “ta gero presta tzazu (sic) bazkaria!” “geldi dezatela automobila bidean!” Aurreko ataletan esan bezala, ahalera eta subjuntiboera jasotzea ez da batere erraza; hori dela eta, hemen aurkeztu ditudan adibide gehienak aginterakoak dira. Ikus daitekeenez, kasu honetan oso nabarmena da aditzoina erabiltzea. Nik bi salbuespen baino ez ditut bildu: “etzaitela esposatu” “etzaitela eskapatu” Ahaleran eta subjuntiboeran ere, partizipioa erakusten duten salbuespen batzuk topatu ditut: “bertzenaz enezakeen patu” “ez daitzela etorri etxe partikularretara” “bakarrik pulliki mintzatu nitake, e?”

164

Salbuespen hauek guztiak ikusita eta hiztunek emandako erantzunen arabera, laguntzailea aditzaren aurretik doanean (ezezkoetan, adibidez) partizipioa maizago ager daitekeela esan dezakegu. Testu zaharretara jotzen badugu, ikusiko dugu lehen, oro har, erregulartasun handiagoz bereizten zirela partizipioa eta aditzoina, eta aditzoina agertzeko aukerak ugariagoak zirela subjuntiboa eta ahalera gehiagotan erabiltzen zirelako, beharbada, beste arrazoi batzuen artean, hizkuntza idatziak horretarako bide errazagoa duelako. Axularrek erregulartasun handiz bereizten zituen partizipioa eta aditzoina: enganatuak gertha ezkaitezin (109); debozinotan iar gaitezin (117); konberti zaitezi (124); lagun dakigun (214); utz nazazu zahartzera (258); salba ditekeiela (270) . Harizmendi garaikideak ere bereizten zituen (valia çaite,130; boz çaiteçi , 21), eta gauza bera esan dezakegu Argaiñaratzi buruz (ez gaitçatçula utç,103; orrhoit çaite , 88). Gasteluzar ziburutarra ildo beretik doa (ez gaitzatzula utz , 37; bihur zaite , 43; i tzul zaite , 79). XIX. mendean, Elizanburuk eta Duvoisinek bide bera segitu zuten. Zugarramurdi eta Urdazubiko gaur egungo egoera ezagutu ondoren, ikus dezagun XIX. mendean partizipioa eta aditzoina bereizten ote ziren. Ondarrak argitaratutako testuek Urdazubin erregulartasunez bereizten zirela erakusten digute, baina salbuespenak ere badira: irabaz detzaquete (1982: 398); aplica ditezque (1982: 399); eztezaque irabaci (1982: 399); canta deitecin (1982: 401); pizt dezag[u]n (Ondarra, 1993: 602). Satrustegik Zugarramurdin bildutako testuek oso egoera antzekoa erakusten dute, hau da, normalean partizipioa eta aditzoina bereizten direla, baina salbuespenak ere badira: ezagutu etzezaten (1987b: 294); icusi dezagun (1987b: 294); mozt diozetela lepua (1987b: 296); auta cezala (1987b: 302); lot daquieque (1987b: 309); ar gaitzazu (1986: 304); barca diozen (1987: 85); allega daquion (1987: 93). Beraz, laburtuz, esan dezakegu XIX. mendetik hona gauzak ez direla gehiegi aldatu, partizipioa eta aditzoina, salbuespen batzuk gorabehera, nahiko erregulartasunez bereizten direlako. Desberdintasunik garbiena zera izan daiteke: XIX. mendean subjuntiboera zein ahalera gehiagotan agertzen zirela (beharbada, arestian aipatu bezala, hizkera idatzia izateak eragina izan dezake) eta, beraz, aditzoina agertzeko aukera handiagoa zela. Amaitzeko, ohar pare bat egin nahi dut. Lehenengoak, etorri aditzera garamatza. Ikusi dugu Zugarramurdin eta Urdazubin, oro har, aditz trinkoak gero eta gutxiago entzuten direla, eta etorri aditzaren forma sintetikoak ez direla erabiltzen, baina aginteran zato! eta ez etor zaite! entzungo dugula. Zato forma hau, azkeneko -z gabekoa (euskara batuan zatoz), zaite aditz laguntzailearekin lotu dezakegu (euskara batuan zaitez). Amaierako -z morfema eza ezin dut azaldu, baina argi dago zato eta joan aditzaren zoazi formen arteko desberdintasuna nabarmena dela. Izan ere, zoazi forman, -z mantendu ez ezik, -i bat ere gehitu da, eta zato nahiz zaite formetan, ordea, -z morfema hori ez da

165

agertzen. Saran ere egoera bera aurkitu dut. Zato formaren eremua zein den ez dakit, baina zaite forma mendebalean eta goi-nafarreraz ere ezaguna da. Baztanen ere, dirudienez, zaite forma erabiltzen da (Izeta, 1996). Gauza bera esan dezakegu Senpereko euskararen inguruan (EHHA , L.I.: Senpere, 90390). Beraz, alde batetik -z gabeko formak ditugu (zato , zaite) eta beste batetik, -i morfema eransten dutenak (zoazi). Hala ere, testu zaharrek erakusten digute zaite barik, gure eremuan zaitezi ohikoagoa zela. Axularrek, adibidez, salbuespenik gabe erabiltzen du. Honekin ez dut esan nahi (edo hobeto esanda, ezin dut esan) zaitezi forma zaite baino zaharragoa denik, 11. azpiatalean proposatu dudalako -i morfemadun forma hauek pleonastikoak izan daitezkeela, eta Gasteluzar ziburutarrak, esaterako, zaite erabiltzen duelako. Morfema hau pluralgilea izan daitekeela esan dut, baina azalpen honek, zoazi edo zaitezi bezalako formak azaltzeko egokitzat jotzen dudan arren, huts egiten du zaite edo zato formekin topo egiten duenean. Azkenengo oharra Zugarramurdin eta Urdazubin oso arrunta den pentsamazu (orok. “pentsa”) esapidearen inguruan egin nahi dut. Esapide honen esangura eta erabilera hobeto ulertzeko, ikus ditzagun jasotako adibide batzuk: “ta oino oroitzen nauk, pentsamak”

“iru egun pasatu omen tzituen errira gateko, pentsamazu non tziren!” “eta pentsamazu ze azienda montatu zuen arek an, negu tzar batez il zitzazkon amazazpi mila buru” “pentsamazu zenbat urte tuen ixtorio orrek” “ta lu[x]okoa zuan orduan, irurogeita amekian, pentsamak” Esapide hau Elizanburuk ere erabiltzen zuen (pentsa mak, Pello;

26) eta gaur egun ere Baigorrin, esate baterako, erabiltzen da: eta beti erritiak dira nolaz hemengo ze kanbiatzen ai diren eta pensa emanzu ez dutela sekulan onartzen ahal hemengo hemen pastzen diren istorioak (Pagola, 1984: 35), Eta gainera, pensa emazu bestalde, beste aldean aitzen ituztelaik gertatzen diren gauzak orik biziki ez dduzte onartzen aal (Pagola, 1984: 37).

Forma hauen atzean, “pentsa eman” aditz lokuzioa egon liteke.

Ondorengo bi adibideek uste horren alde egiten dute: “pentsa (e)man tzak!” “pentsa (e)man tzan!” Saran ere maiz entzun ditut holakoak.

166

9.17. Orain arte, aditzari dagokion atal honetan, aditz

laguntzaileekin lotutako ezaugarriak, eta hauek aztertzerakoan sortu diren bestelako berezitasun batzuk erakutsi ditut. Egia da aurreko azpiatalean aditzoinaren eta partizipioaren arteko desberdintasuna aurkeztu dudala, baina, nire ustez, partizipioa edo aditzoina agertzea, zuzen-zuzen, aditz laguntzaile motarekin lotuta dago eta horrexegatik, aditz laguntzaileekin lotutako ezaugarrien artean sartu dut. Hurrengo bost azpiataletan (hamazazpigarren hau barne), geroaldia, aditz izenak, partizipioak.. . Zugarramurdin eta Urdazubin nola sortzen diren ikusiko dugu. Beharbada, beste era batera antola zitekeen aditzari eskainitako atal hau, azpitalde gehiago egin zitezkeen, izan ere, zenbaitetan ez da erraza ezaugarri bat aditz laguntzaileen arloari edo partizipioenari dagokion erabakitzea.

Hamazazpigarren azpitalde honetan geroaldiko morfemak ikusiko

ditugu. Zugarramurdin eta Urdazubin, Euskal Herriko beste hainbat tokitan bezala, geroaldia osatzeko bi morfema daude: -ko eta -en . -En morfema aditza -n batez amaitzen denean eransten da, eta gainontzeko aditzekin -ko agertuko da. Mendebalean eta erdialde gehienean geroaldia egiteko morfema bakarra -ko da, -n ondoren, eta arrazoi fonetikoengatik, -go bihurtzen dena (emango , joango, adibidez).

Zugarramurdin eta Urdazubin -en morfema honek -in ematen du,

oso indartsu, gainera. Gogoratu bilakaera hau noren kasuan ere gertatzen dela (amaren > amain). Ikus ditzagun bildu ditudan adibide batzuk:

“bia baino geio izain dire, ez?” “orduan ikusi bearko zen noraino gain tzen prezioa” “gasna emain tzaitu bakarrik pittat” “edozeinekin zaelaik errain tzaitu: zer nai duzu edan?” “sobera edain tzuten” “guti jain tzuen” “ez duzu nior atxemain eskuarik ez dakienik” “gero egoin dituk zortzi egun ola” Egin eta jakin aditzak, behinik behin, salbuespenak dira, hauekin

ez delako -en > -in gertatzen (azkenengo silabak -i- duelako beharbada?):

“nik enion einen” “ez duzu inen?” “etzuen jakinen” “biar igual jakinen dugu” Bilakaera hau aipatutako aditzekin (izan, gan, eman, erran, edan, jan, atxeman , egon) erregulartasun handiz betetzen bada ere, -n amaiera duten aditzak urriak dira euskaraz, eta horregatik, adibideak errepikatu egiten dira. Gainera, kontuan hartu behar dugu amaiera hau ez dela gaur

167

egun emankorra eta, beraz, ez dirudi -en geroaldiko morfema etorkizunean indartsuagoa izango denik. Testu zaharrei dagokienez, Ondarraren (1993) testuak adibide asko eskaintzen dizkigu, gertaera erregulartasunez betetzen delako: ezagun izain da, emain tu fruitu onac (592); errain datazue (593); aztietara goain denic (602); arrec yain dute (599); egoin (606). Urdazubiko gainontzeko testuetan ez dut adibiderik aurkitu. Satrustegik Zugarramurdin bildutakoetan, aldiz, -en > -in bilakaera zenbaitetan topatu dut, baina ez da erabatekoa, normalean -en mantentzen delako. Hauek dira jaso ditudan adibide guztiak: eremain (1987b: 307); orai ezda izain Beneficiaturic (1986: 312); bertceac ez du izain obligacioneric (1986: 312); orduan izain da esplicacioa (1986: 312); ¿cer izain da Jaungoicoac eracusten dacularic dena den bezala Ceruco gloriaren edertasun ura? (1987: 99); ¿etcinuquete errain Ciudade au dela Munduan den Ciudaderic oberena? (1987: 100); ¿cer izain da icustean bere gloriaco tronuan [.. .] (1987: 102); ¿cer errain dugu [.. .] (1987: 102); ¿cer izain da orai icustea Ceruan [.. .] (1987: 102); Ausse bera errain datzuet bada nic orai zueri (1987: 104); ceñec eramain zaizten seguro (1987: 104). Begiratu ditudan aurreko zein mende bereko gainontzeko testuetan ez dut -en > -in bilakaera aurkitu. Honen arrazoiak bi izan daitezke. Batetik, gerta daiteke bilakaera hau nahiko berria izatea, XIX. mendekoa, hain zuzen. Honetaz gain, XIX. mendeko beste testu batzuetan -in ez dela agertzen kontuan hartuz, idazleen aukera estilistikoa izan daiteke, hizkera mintzatuarekin lotuta dagoen bilakaera den neurrian. Gogoratu -aren > -ain bilakaera ere gutxitan aurkitu dudala aztertutako testuetan, eta honen arrazoia (balizko berritasunarekin batera), era berean, estiloa izan daitekeela proposatu dut (8.1.1. azpiatala). Bide batez, zera aipatu nahi dut: -tu morfema duten aditzei geroaldiko -ko eranstean ez dela, ondoko Baztanen bezala (N’Diaye: 1970), -tuko > -tiko (artuko > artiko , adb.) bilakaera gertatzen. Baztangoizako Erratzun ere, bokal aldaketa hau ezaguna da (Euskaltzaindia, 1999). 9.18. Aditz izenak osatzeko aukera bakarrak -tzen / -ten dira Urdazubin eta Zugarramurdin. Inguruko zenbait hizkeratan badakigu -n edo -o amaiera duten partizipioekin aditz izenak osatzeko -iten erabili ohi dela. Ezaugarri honen isoglosa Zuazok ematen digu:

“Ipar EH gehienean –L-ko hegomendebala da salbuespena– eta Erronkarin gorde da partizipioa -n edo -o batez amaitu ohi denean. Basaburu Ttiki gehienean –Aranon eta Areson ez besteetan– hiru aditzetan agertzen da: eamatten (< eramaiten), egot ten (< egoiten) eta ematten (< emaiten). Hiru horietaz gainera, erratten , izatten ere badira Bortzir ietan eta ebatten “ebakitzen” Aranon eta Goizuetan. Beste bazter

168

hizkera batzuetan ere badira aztarnak, hala nola, Orozkoko emoiten, igo i t en, jo i t en, urte i t en.” (1998: 199).

Urdazubin eta Zugarramurdin ez dut sekula -iten morfema entzun, eta beraz, honek arrazoia ematen dio Zuazori lapurterazko hegomendebalean -iten morfemarik ez dagoela esaten duenean. Saran ere, bildu ditudan datuen arabera, ez dago morfema hau (Ariztia, 1934; Pagola, 1984; Euskaltzaindia, 1999). Senperen eta Azkainen ere ez da ohikoa (EHHAko grabazioak). Testu zaharretara jotzen badugu, ikusiko dugu Axular urdazubiarrak erruz erabiltzen zuela: neroni aditzeira (sic) emaiten, haur edireiten dut, batak erraiten du behatzea, ohoin izaitea, kondenaturik egoiteko, infernura ioaiten giren gehienak... Sarako Harizmendik ere erabiltzen zuen: emaiten natçaicu (108), emaiten darozquitçun (128). XVIII. mendean, Sarako Etxeberrik ere erabiltzen zuen: ethorkiaren emaiteko (94), hizkuntza hura gelditzen zelarikan bere izaitean (268), hasi ziren elkharri erraiten (278), gauzak aditzera emaiten tuztenak (283). Hurrengo mendeko beste saratar batek, Elizanburuk, ordea, ez du -iten morfema erabiltzen. Zugarramurdin eta Urdazubin Satrustegik eta Ondarrak bildutako testuak begiratuz gero, adibide batzuk aurkituko ditugu: eriotce on bat izaiteco (Ondarra, 1982: 399); eguia erraiteco (Ondarra, 1993: 598); au errattiaz (Satrustegi, 1986: 301); sayatuco naiz bada ejemplo ona ematterat (1986: 303); erratten ttuben atributo eta perfeccioniatetiq urrun (Satrustegi, 1986: 302); guri ejempluba emattiagatiq (1986: 303). Ikus dezakegunez, Satrustegiren testuetan aurkitu ditudan adibideetan bustidura dago eta, honen ondorioz, -i- desagertu egin da. Dena den, gerta daiteke adibide hauek guztiok egokiak ez izatea, testu hauetan asimilazio atzekaria (eskubi-ezker ezartzen dena, Oñederra, 1990: 41) oso arrunta delako, eta hori dela-eta, beharbada, errattiaz adibidean esaterako, gerta daiteke benetan erraitiaz gabe erratiaz izatea eta atzerako bustidura egotea. Ikuspuntu honetatik, adibide fidagarriagoak lirateke erratten eta ematterat . Laburbilduz, esan dezakegu gaur egun Urdazubin eta Zugarramurdin -iten aditz izena aurkitzea ezinezkoa bada ere, segur aski aurreko mendeetan morfema hau arruntagoa izan zela, eta XIX. mendean oraindik erabiltzen zela. Desagertze honek Zugarramurdi eta Urdazubi Euskal Herriko erdigunearekin lotzen ditu, izan ere, eremu honetan -tzen eta -ten dira aditz izenetako morfema bakarrak. Azkenik, aipatu nahi dut badela Urdazubin eta Zugarramurdin lexikalizatutako aldaera bat, -tzen / -ten morfemen bidez osatzen ez dena: jostetan “orok. jolasten”. Saran ere arrunta da aldaera hau. Pasaietan aldaera ere, noizean behin, entzun daiteke, orokorragoa den paseatzen formarekin batera.

169

9.19. Zugarramurdin eta Urdazubin “partizipioa + -a , -rik eta -ta” egiturak daude. Gehien erabiltzen dena, zalantzarik gabe, “partizipioa + -a” da, eta gutxien agertzen dena “partizipioa + -rik”. Dakigunez, morfema hauen eremuak desberdinak dira. “Partizipioa + -rik” egitura badirudi noizbait orokorra izan dela, baina gaur egun ekialdeko hizkeretan eta euskara nafarreko hegoaldeko batzuetan erabiltzen da (Zuazo, 1999: 267). “Partizipioa + -a” egitura, berriz, Lapurdin, Nafarroa Behere gehienean eta euskara nafarreko iparmendebalean aurkitzen dugu. Erdialdeko euskalkiari dagokionez, Gipuzkoako iparrekialdean eta Nafarroako mendebalean dago. Azkena, “partizipioa + -ta”, Bizkaian eta Gipuzkoa gehienean erabat nagusitu da (Zuazo, 1998: 221). Beraz, esan dezakegu Zugarramurdin eta Urdazubin gaur egun egitura nagusia “partizipioa + -a” dela (nafar-lapurteran eta euskara nafarreko iparmendebalean bezala), “partizipioa + -rik” egitura oraindik ez dela erabat desagertu, eta gaur egun indartsuenak diren hizkeretan erabiltzen den “partizipioa + -ta” egitura ere ezaguna dela, nahiz eta ohikoa ez izan. Hona hemen hiru egitura hauen berri ematen diguten adibideak: “pasatuik eskola ta beti or” “ortako sasietan gorderik” “obe duzu ez jakinik, e?”

“arras apuratua atxekitu ta igual iru-lau egunez unat kontsultara jautsiik” “bainon inon ez da libururik ola euskaldunik (sic) eskribaturik” “zenbat urte tu nere anaiak ilik?”

“nik denak altxatuak nituen emen” “ja kasi denak ustuak daude, ezta jendeik” “lana aintzinatua delaik, tortzen dire oik” “bainan leioak ola emana(k) tie beroaingatik” “bertze karretera etsia da, e?” “ateraia da aspaldi!” “neskak nardatuak etorri zirela” “errateute kolpatua delaik baietz” “ka[x]ak autsita, denak olako zirkulo batean bilduak” “igual tortzen tziren aurrak amak bidalita” “ta artan artuta gan tzuten Iruñera” “museotik aterata gan ginen” “eta ni arrituta” “berai lotuta zen” Hauetako zenbait adibidetan ikusten denez, “partizipioa + -ta” egitura nahiko ohikoa da denborazko perpausetan, “partizipioa + ondoren” esanahiarekin eta kontzesiboetan,“-ta ere” egituran. Hauek hurrengo atalean, morfosintaxiari eskainitakoan, aztertuko ditugu.

170

Zugarramurdin eta Urdazubin oso ohikoa da “partizipioa + -a” egitura erabiltzea iraganeko zerbait kontatzean, aurretik gertatutako ekintza bat aipatzen denean; nolabait esateko, erruz erabiltzen da “partizipioa + -a” egitura gazteleraren pluskuanperfekto gisa. Beste batzuetan, euskara estandarrean iraganaldi arrunta erabiltzen den kasuetan, Zugarramurdin eta Urdazubin oso ohikoa da “partizipioa + -a” egitura entzutea. Uste dut adibide hauek adierazi nahi dudana argituko dutela: “Kristina ta ganak tzien Frantziaat” “ni mezan izana nintzen” “gan den astean artua naute odola” “oi eona da emen urteak eta urteak” “Joxe Migelen amak errana nau” “ni(k) leitua nun dena” “bere arreba mon[x]a ibilia da” “orduantxen kendua nintzen leiotik” “auzokoak bi aldiz emana du emen erremedioa” “gu amabi urtetako eskolatik geldituak gaa, e?” Egitura pasiboak ere, “partizipioa + -a” esapidearen bidez osatzea oso gertakari arrunta dugu Zugarramurdi eta Urdazubiko euskaran: “ez, oi nik ina da” “au da neronek prestatua, e?” “denboraz urak (i)bilia da, urak ibilitako arria da au, e?” Honekin guztiarekin esan nahi dut Urdazubin eta Zugarramurdin “partizipioa + -a” egitura oso ohikoa dela eta erabilera bat baino gehiago izan dezakeela. Inguruko testu zaharrak aztertzen baditugu, ikusiko dugu hauetan -rik eta -a nagusi direla. Axularrek, adibidez, “partizipioa + -rik “egitura erabiltzen du nagusiki, eta zenbaitetan, “partizipioa + -a” egitura ere aurkitu ahal dugu: baiña ikhusirik zein gauza guti edireiten den euskaraz eskribaturik (51); eta mundutik desterratua ibilirik (667); bekhatorea apartaturik dagokan bitarte hartan (704); mehatxuek iziturik (781).. . baina enganatuak gertha ezkaitezin (109) . Satrustegik eta Ondarrak Zugarramurdin eta Urdazubin jasotako testuetan, XIX. mendekoak denak, antzeko egoera aurkitzen dugu, -rik eta -a dira erabilienak, baina hauetan “partizipio + -a” nagusi da: asentatuba eztenac (Ondarra, 1982: 399); Cofradian sartubac ganaerei (sic) (1982: 399); burua aicez betea (Ondarra, 1993: 599); eriotzeaz guti oroituric (1993: 600); soberbiaric finena gorderic egotea (Satrustegi, 1987b: 304); eta edequiac icusten ditut daudela neretzat aren ateac (1987b: 308); concedituac daude anitz indulgencia (Satrustegi, 1986: 307); osoqui pagaturic ateratcen zatelaric (1986: 307); ongui prestaturic (1986: 308); obligatua icusi naiz (1986: 311); guelditcen da arritua (1987: 102).

171

Beraz, gaur bezala, “partizipioa + -a” zen egitura ohikoena, baina, orduan, “partizipioa + -rik” gehiagotan agertzen zen. “Partizipioa + -ta” egitura behin edo bestetan baizik ez da agertzen denbora balioarekin (“partizipioa + ondoren” baliokidea): obligaciyuaq consideratzen yarrita (Satrustegi, 1986: 301); doctriñaren zatiyabat erranta (1986: 304). Interesgarria litzateke jakitea ea denbora (≅ “partizipioa + ondoren”) adierazten duen “partizipioa + -ta” egiturak eremu banaketa desberdina ote duen, hau da, ea denbora adierazteko mendebaletik eta erdialdetik kanpo ere arrunta ote den.

9.20. Partizipio pleonastikoak , partizipio marka birritan dutenak, entzun daitezke Urdazubin eta Zugarramurdin. Partizipio hauei, jatorriz zuten partizipio markei (-i eta -a, oro har) -tu morfema erantsi zaie. Hona hemen jaso ditudan adibideak; ikus daitekeenez, nahiko urriak dira: “ez etsitu, e?” “zuurruz bizitu omen tzien” “eztie ateratu re plazaa” “irurte naski atxekitu zuten an” Urriak izateaz gain, esan behar dut partizipio pleonastiko hauekin batera, etsi , bizi, atera eta atxeki aldaerak ere erabiltzen direla, erruz gainera. Partizipio pleonastikoak sortzeko joera ez da oso indartsua, eta horrela, Ipar Euskal Herrian ezagunak diren botatu, betetu eta gordetu ez dira erabiltzen Zugarramurdin eta Urdazubin. Izandu, egondu eta jakindu bezalako partizipioak ere ezohikoak dira. Saran ere ez da oso joera nabarmena, eta nik gordetu, ateratu, bizitu baina bete, atxeki, bota / botatu, jakin, egon eta izan jaso ditut. 9.21. Gaur egun, partizipioak sortzeko emankorra den morfema bakarra -tu da Zugarramurdin eta Urdazubin. Beraz, morfema honen indarra bi gertakaritan ikus daiteke: -tu erantsiz sortzen diren partizipio pleonastikoak, eta -tu duten partizipio berriak. Horrela, ikus daiteke Zugarramurdin eta Urdazubin partizipio berriak sortzen ari direla -tu morfemaren bidez: ungitu “sendatu”, umatu “suak hartu”, “sutan egon”, goratu “igon”, alargundu, xalboinatu . . . Erdaratik hartutako maileguetan -tu barra-barra agertzeak, morfema honen emankortasuna frogatzen du: kotizatu, bolkatu, konsumitu, apuratu, desmontatu, telefonatu, arruinatu, reformatu, graduatu, inseminatu, montatu, desbiatu, reba[x]atu, frotatu, ensilatu . . .

9.22. Aditzaren morfologiari eskainitako atal hau ixteko, azkenengo hiru azpiatalak ikusiko ditugu jarraian. Hiru azpiatal hauetan ez ditugu aditz laguntzaile zein aditz izenen edo partizipioen formari dagozkion desberdintasunak aztertuko –hori aurreko azpiataletan egin

172

dugu–, erabileraren arloan aurki ditzakegun berezitasunak baino. Gainera, nolabait esateko, hiru ezaugarri hauek ez dute Zugarramurdi eta Urdazubiko hizkeraren egituraren bizkarrezurra osatzen, eta horrexegatik ere, amaieran aipatzea erabaki dut.

Hiru ezaugarri hauetako lehenengoa, gertatutako ekintza denboran

nahiko urrun dagoenean, iraganaldi burutuko aditz laguntzaileak erabili beharrean orainaldi burutua erabiltzean datza. Ez da Urdazubin eta Zugarramurdin oso joera indartsua, baina lantzean behin jaso dut: “astelenean ez nintzen sartu, eta gero atzo ez nau utzi sartzerat” “gero, atzo, ez die gan” “dena arrimatuko zaitut, atzo ekarri nau arrebak au” “atzo atera da telebisionean” Dena den, joera nagusia iraganaldi burutua ematea da. Inkestetan, ea atzo etorri da bezalako esaldia ezaguna egiten zaien galdetzean, denek, bat kenduta (da zein zen izan zitekeela esan zidana), esaldia ez zela zuzena erantzun zuten, eta zen behar zuela. Hauetako batzuek, gero, goian idatzi ditudan adibideak bota zituzten. Joera hau ez da begiratu ditudan testu zaharretan agertzen, eta hiztunek eskainitako datuak ikusita, esango nuke ezaugarri hau berria dela Zugarramurdin eta Urdazubin, beharbada gaur egun hedatzen ari dela. Dena den, orain dela hogeitamar bat urte Etxaidek Zugarramurdin jaso zuen: atera da erritik yan den astean (1989: 381). Eremuari dagokionez, Zuazok (1998: 212) esaten du Ipar Euskal Herriko ezaugarria dela, eta bere atzean, beharbada, frantsesaren eragina egon daitekeela. Saran ere, ohikoa da (EAEL; Euskaltzaindia, 1999): atzo etorri da (EHHA , L.E: Sara, 1120). Ipar Euskal Herrian betetzen den ezaugarri hau Zugarramurdira eta Urdazubira indartsu ez hedatzeak, gaur egun bi aldeetako harremanak ez direla hain estuak erakusten du.

9.23. Aditzen jokamoldea . Ezaguna denez, euskalki guztietan ez dira aditz denak berdin jokatzen. Adibidez, Ipar Euskal Herriko zenbait gunetan ohikoa omen da bazkaldu , afaldu edo dantzatu bezalako aditzak Nor saileko laguntzaileekin jokatzea. Zugarramurdin eta Urdazubin afaldu eta bazkaldu Nork saileko laguntzaileekin jokatzen dira, baina dantzatu , ostera, Nor saileko laguntzaileekin ager daiteke: “iten tzuten besta, dantzatzen tzien” “ez duzu nion bazkaltzen?” “bakarrik afaltzen dute aktuatzen dutenak” Saran ere, bazkaldu eta afaldu aditzak Nork saileko laguntzaileekin jokatzen dira. Baita Senperen ere.

173

Hitz egin aditza ez dute Urdazubin eta Zugarramurdin erabiltzen, eta honen ordez mintzatu (Nor saileko laguntzaileekin jokatzen dena) edo solas egin (Nork saileko laguntzaileekin) erabiltzen dira. Saran, ostera, mintzatu aditzarekin Nor saileko eta Nork saileko laguntzaileak ager daitezkeela nabarmendu nahi dut. Joan aditzak (Zugarramurdin eta Urdazubin gan) izan nahiz *edun laguntzaileak har ditzake adiera bi izan ditzakeelako: gan + izan “joan”, eta gan + *edun “eraman”: “autobusa gaten da zortziak kuarto gutitan xuxen-xuxen emendik” “larunbatean gaten gaa mezaa” “zanaoriak gan tzitun mermelada iteko” “anbulantzan artuta Iruñera gan tzuten” Baliatu aditzarekin ere antzeko bikoiztasuna aurki dezakegu, izan eta *edun saileko aditz laguntzaileekin ager daitekeelako eta bata ala bestea aukeratzeak esanahi aldaketa sortzen duelako: baliatu + izan “probetxatu” eta baliatu + *edun “erabili” (erabili ohikoagoa da): “oi eiteko situazioneaz baliatzen da” “karo, ta baliatzen die beren flakiaz” “eta berak ura baliatzen tzuen ogia iteko” “eta ura baliatu nuen frontera pasatzeko” “Ari + du” egitura ere entzun daiteke, baina joera nagusia “ari + da” da. Saran, Senperen eta Ainhoan ere aukera biak aurki daitezke (Irizar, 1997). Hizkeraz Donibane Garazirekin lotuta dagoen Nafarroako Luzaiden, gure bi herrietan bezala, “ari + izan” nagusi den arren, “ari + *edun” ere ezaguna da (Salaberri , 2000: 249). Zuberoako Arbailan, berriz, izan laguntzailea erabiltzen da (Coyos, 1999: 201). Elizondon ere, “ari + izan” da aukera bakarra. Hona hemen Zugarramurdin eta Urdazubin jasotako adibide batzuk, lehenengo multzoan ari + izan erakusten dutenak eta bigarrenean ari + *edun egitura irudikatzen dutenak: “orai ai die arrimatzen” “aferak estutzen ai i tuk eta eztuk pitxik eitekorik” “bildots baten iltzen ari gintuan bi anaiak” “nik uste franko prezio onean ai diela” “bera ai da iten pittaka” “zu beti estudiatzen ai zaa?” “Dantxarineko karretera ai dute iten” “ez omen diteke sinets ze paatzen ai dituzten orai” “orrekin laun aitzen duenak ere izigarriko eskuara garbia du” “negozioa iten ai dute” “alderdi guzietaik estutzen ai datek (sic)”

174

Ezaugarri honi buruz, Pikabeak (1993: 74) esaten du literatura lapurteraz XIX. mendean hasi zela erabiltzen “ari + du” egitura eta mende osoan zehar erabili zela. Bere ikerketaren arabera, mendebaleko Elizanburu, Hiribarren edo Joanategik ekialdeko Arbelbide, Lapitz eta Hiriart-Urrutik adina erabili zuten egitura iragankorra. Salbuespen gisa, Duvoisin aipatzen du. Urte batzuk lehenago, Lafittek ere egitura honen berri eman zigun:

“Au l ieu de dire g izonaren sendatzen ari da , i l e s t en train de guér ir l ’homme , on peut dire g izona sendatzen ari du ; au l ieu de g izonen sendatzen ar i da , on peut dire: g izonak sendatzen ar i di tu (construction transit ive), i l e s t en train de guérir l es hommes”. (1962: 351).

Nabarmentzekoa da Lafittek eskainitako adibide hauetan, osagarri zuzena genitiboz agertzen dela “ari + da” egiturarekin, eta absolutiboz, berriz, “ari + du” egiturarekin. 9.24. Zugarramurdin eta Urdazubin egon aditza oso gutxitan agertzen da, eta honen ordez izan aurkitzen dugu. Gustatu aditza ere, egon baino nabarmenago, ez da batere ohikoa, eta honen ordez maite agertzen da. Lehenengo bikotearekin hasita, Zuazok esaten du (1998: 212) egon aditza ez dela Ipar Euskal Herrian ohikoa. Frantsesaren eragina ere aipatzen du, frantsesez être aditzak egon nahiz izan adierazten duelako, eta, era berean, gure eremuan ere, izan aditzak balio bikoitza dauka. Zugarramurdin eta Urdazubin izan nagusitu arren, egon ere entzun daiteke, batez ere zaude! forman. Forma hau arrunta da i txaron! edo adierazteko. Hiztun batek esan zigunaren arabera, izan eta egon desberdinak dira, eta egon aditzak “geldi egon” adierazten du. Adibideak ikusita, berriz, ez dirudi desberdintasun hau beti gorde denik, eta egon aditzak “geldi egon” bakarrik adierazten duenik: “goizean oino mozkorrak dire” (= “mozkortuta daude”) “bainan erlo[x]ua etzen ongi emana ta jautsi zen” “atea edekia da beti” “nekatua baldin bazaa ez da pitxik iten al” “ospitalerat eraman orduko ja ila zen” “bidea ongi indikatua da” “kontzertuan zutik tzen jendea” “Erreala gaizki da aspaldian” “ni ordurako lo nintzen” “eriak baldin badire, e?” “ni okupatua nintzen eta anaia atera zen”

“eta orai etiketaikin trankil naiz” “zikirojatean jendea jarrita izaten da” “kolpatua baldin bada kasu, e?”

175

“ta erraten tzuten iltzailea igual an zaola, tartean, bila ibili direlaik”

“gaizki zaon” “ja kasi denak ustuak daude” “or bada zoko bat jarrita egoteko” “oi prisionero eona da”

“bainon eona da urte aniz el muro de la berguenza” “Lesakan eona da aunitz lanean” “oino ordu erdi bat lana dao” “etzen egon an iru urte baino geio!” “emen orduan gazteria andia zaon” Adibide zerrenda luze hau irakurri ondoren, ez dirudi izan eta egon bereizteko araurik dagoenik, baina beharbada egon aditzak gehiago adierazten du geldirik egotea . Sarako euskarari buruz ia daturik ez izan arren, han ere antzeko adibideak entzun ditut, izan aditza nagusi. EHHAko datuek (L.E.: Sara, 92110-92180) egoera beretsua erakusten dute. Testu zaharrak aztertuz gero, ikusiko dugu hauetan egon aditza gaur egungo corpusean baino ohikoagoa dela, eta beraz, bilakaera hau, hain indartsu behintzat, gertakari nahiko berria izan liteke. Bigarren bikoteari dagokionez, esan behar da Zugarramurdin eta Urdazubin gustatu aditza gutxi erabiltzen dela eta maite dela nagusi. Gertakari honen atzean ere, nire ustez, frantsesa egon daiteke, frantsesez aimer aditzak gustatu zein maite izan adierazten duelako. Ikus ditzagun adibide batzuk: “maite baitut jendeaikin solas itea” “maite baitut beatzaikin jastatzea” “patxarana maite uzu?” “nik kafea, berriz, ez dut batere maite” “gasna ere ez duzu maite?” “aragi aski azkarra, egia erran nik neronek ez dut gogorki maite” “gustatzen baldin batzaizu etzaa nekatzen, e?” “gustatzen zitzaidan neri ori, belarra edatzea” “nii (sic) iizia etzait gustatzen” Saran eta Senperen ere maite aditza erabat nagusi da.

176

9. A. GEHIGARRIA: HITANOA 9. A. 1. Erabilera Gehigarri honen bidez, Zugarramurdin eta Urdazubin hitanoa nola erabiltzen den, eta aditz laguntzaileen formari dagokionez, aurki ditzakegun ezaugarririk berezienak zein diren ikusiko dugu. Datu hauek aipatzen hasi aurretik, zergatik eskaini diodan hitanoari atal berezia azaldu nahi dut. Hitanoko aditz laguntzaileen inguruan ager daitezkeen ezaugarriez gain, erabilera ere aztertzea erabaki dudanez, pentsatu dut egokiagoa dela dena atal berezi batean aurkeztea. Hau da, ezaugarri morfologikoak baino ez banitu aipatu, aditz morfologiari dagozkion gainontzeko ezaugarriekin batera aztertuko nituzkeen, baina erabilera ere azalduko dudanez, atal berezia osatzea erabaki dut. Erabakia egokia delakoan, has gaitezen hitanoa Zugarramurdin eta Urdazubin noiz eta norekin erabiltzen den aurkezten. Azterketa honetan, ezinbesteko tresna izan dut Alberdiren (1996) lan bikaina, eta berak erakutsitako ondorioetan oinarritu ditut neure ikerketak. Horrenbestez, Alberdik lapurteraz eta goi-nafarreraz aurkezten duen tratamenduen erabilera Zugarramurdin eta Urdazubin betetzen den frogatu nahi dut, berak emandako ezaugarri orokorretan, nolabait esateko, sakonduz. Hasteko, Alberdiren ondorioak hona ekarriz, azpimarratu nahi dut lapurteraz eta goi-nafarreraz hitanoak, gainontzeko hizkerekin erkatuta, erabilera murritzagoa duela:

“Beraz, mutur batean joera hikatzai lerik handiena duen zuberera dugu; eta beste muturrean, lapurtera, gure erakusgarri murritzaren arabera, hikako joera uzkurrena duena”. (Alberdi, 1996: 348).

Sailkapen honetan, azken aurrekoa goi-nafarrera da. Azpimarratzekoa da Alberdik lapurteraren egoera erakusteko Saran, Ainhoan, Urruñan, Arbonan eta Senperen jasotako datuak erabiltzen dituela eta, beraz, Zugarramurdi eta Urdazubi inguruko lapurtera ere aztertzen duela. Ezaguna da hitanoa erabiltzeko baldintza batzuk bete behar direla, eta, ikuspegi honetatik, hitanoa tratamendu markatua dela, eta zuketa ez-alokutiboa (eztabada, Alberdiren hitzetan), ostera, neutroa. Badirudi, gainera, zenbait hizkeratan hitanoa erabili ahal izateko baldintzak zorrotzagoak direla, eta, beraz, hizkera hauetan (lapurteraz, adibidez) hitanoa are eta markatuagoa dela.

177

Zugarramurdiko eta Urdazubiko egoera erakusteari ekin aurretik, esan nahi dut, Alberdik egiten duen bezala, nik ere, erabilerari dagokionez, toka eta noka bereiziko ditudala, bien arteko desberdintasunak nabarmenak direlakoan. Gure bi herrietan ere, Euskal Herri osoan bezala, eta arestian esan dugunez, toka tratamendu markatua da, egoera zenbaitetan baino ez delako erabiltzen. Toka aritzeko baldintza horiek betetzen ez direnean, hiztunek zuketa ez-alokutiboa erabiltzen dute. Horrela, hurrengo lerrootan Zugarramurdin eta Urdazubin toka erabiltzeko zein baldintza bete behar diren aipatuko dut: a) Sexua . Toka erabili ahal izateko, solaskideak gizonezkoak izan behar dira. Solasean ari direnak talde bat badira, eta horietako bat emakumezkoa baldin bada, gizonezkoek galdera, erantzuna edo iruzkina gizonezko bati zuzenduta dagoela argi dagoenean bakarrik egingo dute toka. Bestela, zuketa ez-alokutiboa erabiliko dute. Gizonezkoekin ez ezik, etxeko animaliekin ere (arrak zein emeak) erabil daiteke toka Zugarramurdin eta Urdazubin. Normalean, abere hauekin hika erabili arren, zuketa ez-alokutiboa ere entzun daiteke. Alberdiren ustetan, gertaera hau egoera animikoarekin, eta animalia motarekin lotuta egon daiteke (1996: 214). b) Adina . Aldagai hau oso garrantzitsua da toka erabiltzeko orduan. Badirudi toka adin beretsukoen artean erabiltzen dela errazen, eta adinean desberdintasun handia denean, zaharragoak besteari, batzuetan, hika egingo diola, baina gazteagoak besteari nekez hitz egingo diola toka. Dena den, Zugarramurdin eta Urdazubin, toka, normaltasunez, adin beretsukoen artean baino ez da erabiltzen. Gazteagoak zaharragoari toka egitea ez dago ondo ikusita, eta gehienek errespetu faltatzat jotzen dute. Bestalde, hamar urte arteko mutikoek, lagunen artean zuketa ez-alokutiboa erabiltzen dute. Beharbada, mutiko hauek, kozkortzen direnean, hika erabiliko dute (Ibarra, 1995: 459), baina tratamendu honen etorkizun makalaren froga ere izan liteke aipatutako gertakaria. Ume txikiei ez zaie Urdazubin eta Zugarramurdin normalean toka egiten. c) Harremana . Toka erabiltzen duten hiztunek harreman estua, adiskidetasun sendoa izaten dute, eta horrela, toka, anaien artean eta betiko lagunen artean entzungo dugu batez ere. Ezezagun bati ez diote sekula toka hitz egingo, eta ezagunak baino ez direnei ere, nekez. Aipatutako hiru aldagaiek baldintzatzen dute tokaren erabilera, baina hiruen arteko konbinaketak egoera eta tokarako murrizte gehiago sortzen ditu. Aipatzekoa da adina, askotan, harremana baino esanguratsuagoa dela tratamendua hautatzeko orduan. Aita-semeen

178

arteko harremanak argi erakusten du esaten ari naizena. Aita-semeen arteko lotura estua izan arren, semeak aitari beti zuketa ez-alokutiboan hitz egingo dio, salbuespenik gabe, eta aitak semeari ere, normalean, zuketa egingo dio, nahiz eta aita batzuek semeei toka egiten dieten. Aitak semeei, normalean, zuketa egiteak Zugarramurdin eta Urdazubin tokak erabilera murritzagoa duela erakusten du:

“[. . . ] Euskal Herri osoko arau orokorrak –salbuespenak salbuespen–debeku larria ezartzen du semeek beren aitak hika trata ditzaten.” (Alberdi , 1996: 171).

Kontrakoa, ordea, bere hitzetan, oso arrunta da. Neba-arreben artean, gehienetan, zuka ez-alokutiboa entzungo dugu. Gazteen artean joera hau erabatekoa da, baina adineko emakume batzuek esan didate zenbaitetan nebari toka egiten diotela. Adina eta harremana aldagaiak gurutzatzen direnean, beraz, adinak erabakitzen du, oro har, tratamendua. Aita-semeen arteko harremanaz gain, lagunen arteko harremanetan, adina berdintsua denean erabiltzen da errazen hika. Adin desberdintasun handia dagoenean, normalean, solaskideek zuketa ez-alokutiboa erabiliko dute, bai gazteagoak zaharragoari, bai zaharragoak gazteagoari. Dena den, kasu honetan salbuespen batzuk ikusi ditut. Tokari eskainitako atala ixteko, gehitu nahi dut gizonezkoek euren buruekin hitz egiten dutenean, oso arrunta dela toka egitea. Izan ere, badirudi joera hau oso ohikoa dela Euskal Herri osoan:

“Barne-bakarrizketan inoiz baino hitanozko emaitza altuagoak espero zitezkeen eta gure datuek hipotesi hori baieztatzen dute.” (Alberdi , 1996: 209).

Dena dela, gizon batzuek euren buruarekin zuka egiteko ohitura

dutela esan didate.

Zugarramurdin eta Urdazubin toka entzutea zaila ez bada ere, ezin dugu gauza bera esan nokari buruz. Beraz, toka tratamendu markatua da eta noka are eta markatuagoa. Bada bi tratamenduen arteko oinarrizko desberdintasuna: toka gizon gazte askok erabiltzen dute; noka, berriz, adineko zenbait emakume baino ez dira aritzen.

Tokarekin egin dugun bezala, ikus dezagun zein baldintza gertatu behar diren hiztunek noka erabil dezaten, arestian aipatutako hiru aldagaiak baliatuz:

a) Sexua. Noka ager dadin, solasean diren hiztunak, normalean, emakumezkoak izan behar dira. Gizonek oso emakume gutxiri (lagun min batzuei eta arrebei) hitz egiten diete noka. Gizonezkoak diren lagunekin toka aritzen diren gizon gazteek ez dute emakumezkoak diren lagunekin

179

noka erabiltzen. Arrebekin ere zuka ez-alokutiboan aritzen dira. Beraz, nahiz eta solaskideak lagun onak edo neba eta arreba izan (harreman estuak dituztenak eta, gehienetan, adin beretsukoak), bien arteko hizketa, normalean, zuketa ez-alokutiboa izango da. Esan bezala, hain gazteak ez diren gizonek arrebekin gehiago erabiltzen dute noka.

Aitak bere alabari zuketa ez-alokutiboan hitz egingo dio; kasu

honetan, aldagai bi batzen dira, sexuaz gain, adina ere oztopoa izan daitekeelako.

b) Adina. Noka erabiltzeko, hiztunek adin beretsukoak izan behar

dute. Bestela, zuketa ez-alokutiboan arituko dira, bai gazteagoak zaharragoari, bai zaharragoak gazteagoari.

c) Harremana. Tokarekin bezala, noka erabiltzeko, solaskideen

arteko harremanak sendoa izan behar du. Nokaren kasuan, ostera, baldintza hau ez da nahikoa hitanoa erabiltzeko. Hau da, ikusi dugu anaien artean, edo lagunak diren bi gizonezkoen artean oso maiz entzungo dugula hika; ahizpen artean, edo lagunak diren bi emakumezkoen artean, ostera, ez dugu noka hain sarritan entzungo. Noka oraindik erabiltzen duen Zugarramurdiko adineko andre batek, adibidez, ahizpa batekin baino ez du erabiltzen. Beraz, tokarako egokiena den egoeran ere, anaien edo lagunen artean, nokaren erabilera murritza da Zugarramurdin eta Urdazubin.

Ama-alaben arteko harremanei dagokienez, esan behar da alabak

amari beti zuketa ez-alokutiboan hitz egiten diola, eta berdin amak alabari. Gogora dezagun, aitak semeari normalean zuketa ez-alokutiboan egiten badio ere, zenbaitetan, salbuespen bezala, toka ere entzun dudala.

Gainera, esan behar da emakumezko gehienak euren buruekin hitz

egiten dutenean, noka gabe, zuketa ez-alokutiboan aritzen direla. Dena dela, noka mintzatzen direnak ere badira.

Amaitzeko, aipatu behar da animaliekin ez dela noka erabiltzen. Badirudi Zugarramurdin eta Urdazubin ez ezik, Euskal Herri osoan

ere, noka toka baino nekezago erabiltzen dela: “Oro har, Euskal Herri osoan noketa oso gutxi erabiltzen da famil iaz

kanpoko harremanetan. Gizonen artean ez bezala, emakumeen artean kidetasuna edo harremana besterik gabe ez da izaten aski hika jarduteko.” (Alberdi, 1996: 367).

Tratamendu honen hedadura geografikoaren datuak ere eskaintzen

dizkigu Alberdik. Horren arabera, lapurteraz nokak duen erabilera murritza argi geratzen da:

“Noketa tratamenduari erdialdeko euskalkietan eusten zaio

hobekienik, baina gipuzkera eta iparraldeko goi-nafarreratik kanpo, ez

180

dira asko toka eta noka «normaltasun» osoz aritzen diren herriak. Azken hauen artean [ . . . . ] Aulestia eta Abadino (Mendiola auzoa) azpimarkatuko genituzke bizkaierazkoetan; bat ere ez Lapurdikoetan; ekialdeko behe-nafarrerazkoetan Amikuzekoak (Amorotze, Gamue) eta agian Ostibarreko Donaixti-Ibarre ere bai ; zubererazkoetan, Barkoxe, beste guztien gainetik.” (1996: 299).

“Lapurdin toka gehiegi egiten ez baldin bada, ez dago esan beharrik

noka are biziki gutxiago erabiltzen dutela, gure sarea osatzen duten herrietan behinik behin (Sara, Ainhoa, Urruña, Arbona eta Senpere).” (1996: 356).

Beraz, datu hauen arabera, Zugarramurdik eta Urdazubik gehiago

egingo luke lapurterarantz goi-nafarrerarantz baino, izan ere, badirudi iparraldeko goi-nafarreraz nokak indar handiagoa daukala.

Oro har, Zugarramurdin eta Urdazubin, hitanoaren erabilera

(nokarena, batez ere) egoera batzuetan baino ez da zilegi (lagunen artean, anaien artean), eta hauetatik kanpo hika aritzeak “itsusi” egiten du. Nolabait esateko, hiztun gehienek ez lukete egoera hauetatik kanpo hika erabiliko errespetu faltatzat jotzen dutelako. Horrela, Jaungoikoari beti zuketa ez-alokutiboan egiten diote, eta berdin gurasoei. Senar-emazteen artean ere, begirunea edo maitasuna adierazteko, zuketa ez-alokutiboa entzungo dugu. Badirudi hitanoarekiko jarrera hau nahiko orokorra dela:

“Izan ere, hikako tratamenduak –noketak bereziki– ez bide du ospe

onegia Euskal Herriko hainbat herritan, ez Nafarroan eta Lapurdin, ez eta bereziki Bizkaiko zenbaitetan.” (Alberdi , 1996: 298).

Aurkako jarrera honek, zalantzarik gabe, hitano tratamendua

markatuago bihurtzen du, zuketa ez-alokutiboak ez duelako honelako sentimendurik sortzen. Gertakari honek, beharbada, hitanoaren erabilera ahuldu du Zugarramurdin zein Urdazubin eta baita Euskal Herriko beste hainbat eskualdetan ere. Horregatik ikus dezakegu gure bi herrietan behintzat, hitanoaren erabilera murriztuz doala. Hiztunek berek sumatzen dute murrizte hau, askok aipatu didatelako lehen hitanoa gehiago entzuten zela, eta noka, orain, ia-ia erabiltzen ez bada ere, duela urte batzuk ohikoagoa zela.

Beti bezala, etorkizuna iragartzen saiatzeko, gazte jendearen

hizkuntza ohiturak aztertu ditut, eta ikusi dut gazteek gero eta gutxiago erabiltzen dutela hika, eta askok jakin ere ez dakitela. Egia da hamabost urte inguruko gazte askok gaztelerara jotzen dutela eta horrela, ulertzekoa da izaera markatua duen tratamendua ez menderatzea, eskoletan, gainera, gutxitan lantzen den tratamendua delako. Hitanoa, azken batean, familiaren eremura murrizteko zorian agertzen da, eta gurasoek seme-alabeekin, normalean, zuketa ez-alokutiboa erabiltzen dutela kontuan hartuta, ez dut uste tratamendu honek etorkizun luzerik duenik.

181

9. A. 2. Hitanoko aditz laguntzaileak: berezitasunak Hitanoko aditz laguntzaileek Zugarramurdin eta Urdazubin

erakusten dituzten berezitasun nabarmenenak aztertzen hasi aurretik, forma hauek jasotzeko izan ditudan zailtasunak aipatu nahi nituzke. Aurreko atalean ikusi dugu sexua, adina eta kidetasuna edo harreman estua Zugarramurdin eta Urdazubin baldintza nahiko zorrotzak direla hitanoa erabiltzeko, eta hauek bete ezean, nekez entzungo dugula toka (are gutxiago noka). Argi dago nik neuk ez ditudala baldintza hauetako bat ere betetzen: emakumezkoa naizen aldetik, gehienetan hiztuna baino gazteagoa, eta gehienetan haiekin harreman esturik ez daukadalako, ezinezkoa da hiztunek niri toka egitea. Nokarako behar diren baldintzak ere ez ditut betetzen. Beraz, alokutiboa naturaltasunez biltzeko aukera bakarra, hika erabiltzen duten hiztunen arteko elkarrizketak grabatzea izan dut, eta hauetatik atera ditut ondorengo lerroetan aurkeztuko ditudan datu gehienak. Taulak osatzeko, inkestak erabili ditut.

Aurreko orrialdeetan aipatu dugu noka tratamendua Zugarramurdin

eta Urdazubin oso markatua dela, eta bere erabilera oso murritza. Ahultasun honen adierazgarri, tauletan noka saileko forma batzuk ez direla agertzen ikusiko dugu. Izan ere, hiztunek ez dute forma zehatza ematen jakin.

Oztopo hauen berri eman ondoren, has gaitezen, besterik gabe,

aditz laguntzaile alokutiboetan aurki ditzakegun berezitasunak aztertzen. TAULAK Toka eta noka sailetako laguntzaileak bereizteko, marra (/)

erabiliko dugu. Forma bakarra agertzen bada, tokarena izango da (esan bezala, nokan hutsune handiak daudelako). Komak sail bereko forma bi bereizten ditu. Ahaleran ez dira Zugarramurdin eta Urdazubin tratamendu hauek erabiltzen.

Nor10

Orainaldia Lehenaldia Baldintza Ondorioa nauk / naun ninduken / nindunen banuken nukek duk / dun zuken, zuan / zunen, zunan baluk / balun lukek gaituk / gaitun gintuken / gintunen bagintuken gaituken dituk / ditun zituan / zitunan balituk lituken

10 Ahaleran, esan bezala , ez da a lokutiboa ager tzen. Nokaren kasuan, gainera , baldintzar i dagozkion formak ez d ira erabi l tzen.

182

Nor - Nori

Orainaldia Lehenaldia nor singularra nor plurala nor singularra nor plurala ziadak / ziatan zaizkiat / zaizkinat ziadaken, zaiaten /

zitanen zaizkiaten / zitazkinen

ziaok / z(a)ion zaizkok / zaizkon zia(i)oken/z(a)ionen ziazkoken / zaizkonen ziaukuk / zia(u)kun ziaizkuk / ziaizkun ziakuken / ziakunen ziazkuken / ziazkunen ziaiotek / ziaioten zaizkotek/

zaizkoten ziaioteken / zitzaiotenen

zaizkoteken / zaizkotenen

Nor - Nork Orainaldia

Nik Hark Guk Haiek Ni ✕ niaik / n(i)ain ✕ niaitek / niaiten Hura diat / dinat dik / din dia(g)u / dina(g)u ditek / diten Gu ✕ giaitek /

giaiten ✕ gaitiztek / gaitizten

Haiek ditiat / ditinat ditik / ditin ditia(g)u / ditina(g)u

ziztek / zizten

Lehenaldia

Nik Hark Guk Haiek Ni

✕ nindian / nindinen

niaiteken / niaitenen

Hura nian / ninan zian, ziken / zinan

ginian, giniken / gininan

ziteken / zitenen

Gu ✕

gintiken / gintinen

gintizteken / gintiztenen

Haiek nitiken / nitinen

zitian / zitinan

gintian, gintiken / gintinan

zizteken / ziztenen

Baldintza

Nik Hark Guk Haiek Hura banik balik baginiken baliketek Haiek banizkek balizkek bagintiken balizketek

183

Ondorioa

Nik Hark Guk Haiek Hura nikek likek ginikek liketek Haiek nizkek lizkek gintikek lizketek

Nor - Nori - Nork

Orainaldia (nor singularra) Nik Hark Guk Haiek Niri

✕ zidak, niaik / n(i)ain

niaitek / niaiten

Hari zioat / zionat ziok / zion zi(o)agu / zionagu

ziotek / zioten

Guri ✕ giaitek / giaiten ✕ ziakutek / ziakuten Haiei zioteiat /

zioteinat ziotek / zioten zioteiau /

zioteinau ziotek / zioten

Orainaldia (nor plurala)

Nik Hark Guk Haiek Niri

✕ niaizkik / niaizkin

niaizkitek / niaizkiten

Hari ziozkat / ziozkanat

ziozk(i)ak / ziozkan

ziozkau / ziozkinau

ziozkatek / ziozkaten

Guri ✕ giaitek / giaiten ✕ gaitiztek / gaitizten Haiei ziozkeiat /

ziozkeinat ziotzatek, ziozkatek / ziotzaten

ziozkateiau / ziozkateinau

ziozkatek / ziozkaten, ziotzaten

Lehenaldia (nor singularra)

Nik Hark Guk Haiek Niri

✕ niaiken, nindian / nindinen

niaiteken, ninditeken / ninditenen

Hari nioken / nionen

zioken / zionen ginioken / ginionen

zioteken / ziotenen

Guri ✕

giniaiken, gintiken / gintinen

gintizteken / gintiztenen

Haiei nioteken / niotenen

zioteken / ziotenen

ginioteken / giniotenen

zioteken / ziotenen

184

Lehenaldia (nor plurala)

Nik Hark Guk Haiek Niri

✕ nindizkian / nindizkinen

nindizkitian / nindizkitenen

Hari niozkaken / niozkanen

ziozkaken / ziozkanen

giniozkaken / giniozkanen

ziozkateken / ziozkatenen

Guri ✕

gin(t)izkian / gintizkinen

gintizteken / gintiztenen

Haiei niozkateken / niozkatenen

ziozkateken / ziozkatenen

giniozteken / giniozkatenen

ziozkateken / ziozkatenen

9.A.2.1. Nor - Nori - Nork saileko eta trinkoen hitano alokutiboetako 3. pertsonetan gehienean z- dago:

zekiat ziotek “ziek” zioteiau “zieagu” zakiagu ziozkeiat “zizkieat” zioken “zioan”

zebilek ziozkat “zizkioat” zionat zioat ziozkatek “zizkiotek, zizkiek” ziek

Ikus dezakegunez, hiru zutabe hauetan eman ditudan forma guztiek, z- morfema dute. Lapurtera, gipuzkera eta nafarrera gehienean morfema hauxe nagusi izan arren, bada eremu hauetan beste morfema bat: d- . Horrela, Lapurdiko Aturrialde gehienean (dirudienez, Mugerren eta Hiriburun izan ezik), behe-nafarreraz, zubereraz eta Nafarroako Erronkarin, Zaraitzun, Erroirbarko iparraldean, Baztanen (Oronoz izan ezik) zein Ergoienan d- dago alokutibo hauetan (Zuazo, 1998: 197). Lapurdiko Itsasun eta Nafarroa Behereko Bidarrain bi morfemen arteko lehia dago (Zuazo, 1999: 267). Urdazubin eta Zugarramurdin z- guztiz nagusi da, eta d- / z- morfemen arteko txandaketa (gehienean z- ren alde) ziok, zion / diok, dion bikoteetan baino ez dut topatu. Saran ere z- nagusi da (zakiat, zioteiat).

Zuazoren hitzetan (1999: 277, 17.oharra), segur aski Baztan hurbil

duelako, Urdazubin zenbaitetan bada d- morfema.

9.A.2.2 . Lehenaldiko alokutiboa, Zugarramurdin eta Urdazubin, orainaldiko formari -n morfema gehituz osa daiteke. Joera hau N-Ni sisteman gertatzen da bortitzen. Ikus ditzagun horrela sortutako aditz laguntzaile batzuk:

niaiteken “ninditean” ziteken “zitean” zioteken “ziotean, ziean” ziaioteken “zitzaiean” zioken “zioan” ziozkateken “zizkiotean, zizkiean”zuken “zuan” zizteken “zitiztean”

185

ziken “zian” ziakuken “zitzaiguan” ziaoken “zaitzaioan”

niaiken “nindian” ziazkunen “zitzaizkigunan” zaizkotenen “zitzaizkienan”

Forma hauek aztertuz gero, ikusiko dugu lehenaldiko laguntzaileak

sortzeko orainaldiko erroa hartzen dela, eta honi amaierako -n morfema eransten zaiola. Honen ondorioz, lehenaldiko formetan ere hitanoko -k morfema agertzen da. Adibideetan ikusten dugun bezala, orainaldiko erroa mantendu arren, honen hasierako morfema d- denean, orainaldiko d- morfema iraganaldiko z- bihurtzen da: duk > zuken , dik > ziken.. .

Alokutiboko forma hauekin batera, dena den, orokorragoak diren formak ere aurki daitezke Zugarramurdin eta Urdazubin, sarritan, gainera: zuan, zitian, zian, zituan , ziztian, zitean, nindian.. . Aditz laguntzaile hauetan, orainaldiko -k desagertu da eta lehenaldiko -n gehitu aurretik, -a morfema tartekatu da.

Lehenaldia osatzeko bi bide hauek (-k mantendu eta -a tartekatu) Baztanen eta Ultzaman ere agertzen dira (Ibarra, 1995: 461, 473). Egoera bera aurki dezakegu Lapurdiko Senperen eta Ainhoan (Irizar, 1997). Azkenik, aipatu nahi dut noka tratamenduari dagozkion formetan, gutxiagotan agertzen direla “orainaldia + -n” lehenaldiko laguntzaileak (taulak ikusi), beharbada gertaera hau berri samarra delako, eta noka tratamendua “zaharkituta” geratzen ari delako. 9.A.2.3. Nor - Nori - Nork saileko alokutiboetan, datiboa pluraleko 3. pertsona denean, -i- bokala tartekatzen da datibo eta ergatibo marken artean: zioteiau “zieagu”, zioteiat “zieat”, ziozkeiat “zizkieat”, ziozkateiau “zizkieagu”, zioteinau “zienagu”.. . Ikus dezakegunez, ergatiboa lehenengo pertsona izan behar da (singularrekoa nahiz pluralekoa), eta hau amaieran (datiboaren atzean) agertu behar denez, lehenaldian ez da horrelakorik gertatzen: ginioteken “geniean”, nioteken “niean”, giniozteken “genizkiean”. Beste zenbait formatan ere, -i- bat eransten da hizkera honetako alokutiboetan, segur aski ondoan den beste -i- bokalaren eraginez: niaitek “naitek” , niaik “naik” , zioiken (eta zioken) “zioan”, giaitek “gaitik”, niaiteken “ninditean”, niaiken “nindian”, ziaizkuk “zaizkiguk”, niaiten “naiten”, ziaioten “zaien”, niaizkiten “zizkidaten”.. . Mota honetako aditz laguntzaileak Saran eta Ainhoan ere ohikoak dira: zioteiau, ziozkateiau, zioteiat, niozkateian (Sara); zioteiau, zioteiat, niaitek, niaik, niain (Ainhoa) (Irizar, 1997).

186

Oro har, eta azpiatal honetan aurkeztu ditudan hiru berezitasunez gain, esan dezaket hitanoko aditz laguntzaileetan, ez-alokutiboek erakusten dituzten ezaugarri azpimarragarrienak aurki ditzakegula: a) N-N-N saileko formen ordez N-Nk sailekoak (oraindik nabarmenago). b) Pluraleko hirugarren pertsonaren datiboa -ote- (nioteken “niean” , zioteiau “zieagu” , zioteken “ziean”, zioteinat “zienat”, ziozkateinau “zizkienagu”.. .) . c) N-Ni eta N-N-N saileko objektu pluralgilea, datiboa 3.pertsona denean -zk- (ziozkeiat “zizkieat” , ziozkat “zizkioat” , ziozkateiau “zizkieagu”, niozkatenen “nizkienan”, zaizkotenen “zitzaizkienan”) . . . d) Berri samarra izan daitekeen ezaugarria alokutiboan ere topatuko dugu: N-N-N formen ordez agertzen diren N-Nk formetan objektu pluralgilea adieraztea (nindizkitian “zizkidatean”, gintizkian “zizkiguan”, nauzkinen “hizkidan” . . .). e) Sinkretismoak, ez-alokutiboetan bezala, hitano alokutiboan ere ugariak dira: ziozkateken “hizkien, zizkiean, zizkiotean, zizkietean”, ziotenen “hien, zienan, ziotenan, zietenan”.. . Honek guztiak, paradigma ez-alokutiboetan gertatu diren aldaketa eta berrikuntzak alokutiboko formetan ere agertzeak, alegia, adieraziko luke, nire ustez, oraintsu arte behintzat, tratamendu biak naturaltasunez erabili direla eta hitanoak (tokak), ahulago bada ere, bizirik dirauela. Dena den, hitanoa ahultzea Zugarramurdin eta Urdazubin oso berria izan daiteke (azken hogeitamar urteotakoa), eta aipatutako gertaera morfologiko guztiak, baita N-Nk sailean objektu pluralgilea erabiltzea ere, segur aski, zaharragoak dira. 9.A.2.4. Ezaguna denez, hitanoa erabiltzeko, behinik behin, bi eratako murriztapenak daude: dagoeneko aipatu ditudan solaskidearen araberakoak, eta jarraian aztertuko ditudan sintaktikoak. Solaskidearen araberakoak bezala, badirudi murriztapen sintaktikoak ere, hizkeraz hizkera alda daitezkeela. Azpiatal honetan, aipatutako murriztapen sintaktikoak Zugarramurdin eta Urdazubin noraino betetzen diren ikusiko dugu. Oro har, alokutiboa ez da mendeko perpausetan erabiltzen, baina murriztapenak ez omen dira perpaus horietan bakarrik gertatzen. Aurkez ditzagun, Euskaltzaindiaren (1987) hitzak baliatuz, zeintzuk diren alokutiboa erabiltzeko murriztapen sintatikoak:

“Baina badira, izan, testuinguru sintaktikoak ezartzen dizkigun debekuak ere. Adibidez, badirudi erabilera jatorrenari jarraituz behintzat, perpaus txertatuetan ez dela forma alokutiborik agertzen ahal. [ . . . ] Arrazoin beragatik, subjuntibo deitu formetan (dadin,

187

dadila, dezan, dezala ) , subjuntiboak subordinazioan bakarrik erabiltzen direnez, ez zaigu alokutiborik agertuko. [ . . . ] Beste zenbait perpaus motatan ere ez dirudi alokutiboa agertzea zi legi denik. Joera nagusi bezala behintzat ez. Hori da galderazko perpausetan gertatzen dena, eta, baita harridurazkoetan eta hirugarren pertsonako agintekeran (bego , joan bedi eta antzekoetan, alegia) , e.a.” (EGLU II, 391-392).

Badirudi, ordea, murriztapen sintaktiko hauek ez direla Euskal Herriko hizkera guztietan betetzen. Honela laburbildu zuen Zuazok Bonapartek XIX. mendean ikusitakoa:

“Arau guzti hauek zub. eta ekialdeko b-naf. ezezik, mendebaleko b-

naf. , erron., zaraitz. eta aezk. ere zuzen betetzen zirela esan zuen Printzeak. Ez ordea, edo ez beti behintzat, lap. , Lapurdiko lurretan mintzo den mendebaleko b-naf. , eta, batez ere, g-naf. bietan, gip. nahiz bizk.” (1989: 636).

Zugarramurdiko eta Urdazubiko alokutiboak aztertuz gero, ikusiko dugu goian aipatutako murriztapenak ez direla gure bi herrietan normaltasunez betetzen. Mendeko perpausei dagokionez, erlatibozkoetan, denborazkoetan, baldintzazkoetan, zergatizkoetan edo osagarrietan alokutiboa ager daitekeela ikusiko dugu: “baino batuk urteak garbitzen datekenak belaia”

“maiz aski ortxe telebisionea begiratzen’iatelaik ito nezazkek aunitz” “aize izigarriak ziloak iten baitituk” “Zugarramurdikoak gaten ez bazintuan, etzon bestik” “orai izain bazituan saltzeko, erosiko nian” “andik jendea eskapatzen baizuan amerikano eta frantsesen alderat” “berak uste zian ikasia zikela frantsesa” “emen sosa in dikena, Galindo” “nik uste alemanak emen zituan” “ika idurik beti errespetu pittat galtzen dukela” Ikus dezakegunez, adibideak nahiko ugariak dira. Hala ere, esan

behar da mendeko perpausen murriztapena betetzen duten adibideak ere erraz topatuko ditugula:

“nonbaitik ikusten zitian jendea gaki zela eta orduan deskonfiatzen zituan” “emen fronteran gintuztelako etzuan jendeak gosea pasatu” “ika asten baginen, fite, an ginian” “pozoinak jate’uk ematen duena baino geio” “emengoa jaten dutelaik, pasatzen tuk auzora” “oi duk nik dudan laguntza guzia” “ezpaldin baute elkar soportatzen aal bost minutuz iltzen dak” “etzekiat, ba, nola erran bear den”

188

Murriztapen honen bortxaketa, nolabait esateko, Saran ere jaso zuen Ariztiak (1934):

“bila goaten banauk, nere mutil lagunek zernahi irri eginen naitek!” (100) “emanen daoiat gogotik errota hiretzat, ni galaraziko bainaik, nik ez baitiat pentsatuko...” (122) Nik, adibideren bat entzun dudan arren (konpletibetan batez ere),

gehienetan mendeko perpausetan laguntzaile ez-alokutiboak jaso ditut, eta horregatik, nire datuen arabera, Saran joera nagusia ez-alokutiboa erabiltzea dela esan daiteke.

Senperen, nahiko arrunta omen da mendeko perpausetan alokutiboa

agertzea: “Senperen, erranbide menpekoetan ere TO-kako eta NO-kako

bihurpenak erabi ltzen dira.” (Ir izar, 1997: 108). Ultzaman (Ibarra, 1995: 458), gehienetan mendeko perpausetan

alokutiborik agertzen ez den arren, salbuespen batzuk aurki daitezke. Baztanen ere, badirudi joera nagusia ez-alokutiboa erabiltzea dela (N’Diaye, 1970: 156).

Galdera eta harridura perpausei dagokienez ere, sarritan entzungo

dugu alokutiboa. Hona hemen adibide batzuk; lehenengo multzoan galderazkoak batu ditut, bigarrenean, ostera, harridurazkoak:

“ze in beaik jendeak?” “laborariek ze ein bijau?” “baakik zein ein bear tzitian?” “Urdaxen tzuan ura?” “tirokatu ein ditek?” “nik zertako nai diat au?” “batzuek ola erraten ditek!” “ori duk, ba, istorioa!” “ze [x]eneral ta etzuan saldua!” “zerekin erosi bear tzitian!” “bearrik ez diat zerbaite gaizki erran!” “eztuk arras iguala!” “indar gutxi izain dik gero laneko tipulaikin!”

Badirudi galderazkoetan eta harridurazko perpausetan alokutiboa agertzea mendeko perpausetan erabiltzea baino orokorragoa dela Euskal Herri osoan. Honen aldeko ustea ematen digu Alberdik:

“Gure erakusgarriaren arabera ekialdeko behenafarrera eta zuberera

salbuetsita, guztiz orokorra da alokutiboen erabilera galderazko perpausetan.” (1996: 284).

189

Saran (Pagola, 1984; Ariztia, 1934), sarritan aurkituko ditugu alokutiboa duten galdera eta harridura perpausak; hona hemen adibide batzuk:

“nik erran lekuan ibili zaiztek?” (Pagola, 1984: 25) “zer erranen dik Frantsesak hori baino egi handiagorik?” (Ariztia, 1934: 108) “nor duk hemen?” (Ariztia, 1934: 100) “aimbertze diru badiat nik jokatua!” (Ariztia, 1934: 102) Nik ere zenbait adibide jaso ditut bertan: “au ixilik, ez duk egia!” “guk zertako bear diau ori?”

Ultzaman, ostera, galderazko perpausetan ez-alokutiboa erabiltzeko joera omen dago Ibarraren arabera (1995: 457).

190

10. MORFOSINTAXIA 10.0. Sarrera

Gaur egungo ikerketa dialektologikoetan bere garrantzia

eskuratzen ari den arren, sintaxia, gutxitan erabilitako alorra izan da dialektologia tradizionalean. Isoglosak finkatzeko orduan, garrantzi handiagoa eman zaie ezaugarri lexikoei, aditzaren morfologiari eta izen arloko berezitasunei. Gure artean, Bonaparteren lanak aztertzen baditugu, ikusiko dugu bera, gehienbat, aditzaren morfologian oinarritu zela, eta sintaxiaren arloko oso ezaugarri gutxi erabili zituela euskalkiak banatzeko.

Hala ere, badirudi sintaxia gramatikaren muina dela. Honek azal

lezake zergatik ezaugarri sintaktikoak ez diren, isoglosak finkatzerakoan, beste arloetako ezaugarriak bezain sistematikoki erabili . Izan ere, hizkuntzaren muina baldin bada sintaxia, logikoa litzateke hizkeratik hizkerara lexikoa edo izen morfologia baino gutxiago aldatzea. Gertakari ezaguna da hizkuntzen artean sintaxi arloko mailegutza urriagoa dela.

Gainera, Silva-Corvalanek (1988: 98) aipatzen duenez, sintaxi

aldaerak ikastean, ez da beti erraza lexikoa, morfologia, fonologia, pragmatika eta sintaxiaren arteko desberdintasunak ezartzea. Adibidez, -(e)lako eta -(e)lakoz kausalen arteko desberdintasuna sintaxiaren arloan ala morfologiaren arloan ikasi behar da? Mendebaleko zenbait tokitan erabiltzen den -(e)na konpletiboa zer litzateke, ezaugarri sintaktikoa ala morfologikoa? Hitzen hurrenkera eta hizketaren testuingurua edo pragmatikaren artean zer nolako loturak egon daitezke? Oztopoak oztopo, beharrezkoa deritzot sintaxi arloan ere isogolosak finkatzeko baliogarriak izan daitezkeen ezaugarriak bilatzeari eta aztertzeari. Era honetan baizik ezingo dugu erabaki sintaxiko ezaugarriek isoglosak banatzen dituzten ala ez.

Beraz, atal honetan, morfosintaxiaren arloan Zugarramurdiko eta

Urdazubiko euskaran aurki daitezkeen ezaugarririk nabarmenenak aztertzen saiatuko naiz, eta ikusiko dugu isoglosa zenbait arlo honetan ere suma daitezkeela. Beharbada, hemen aurkeztuko ditudan ezaugarrietako batzuk, aditz morfologiaren arloan edo bestelako atalen batean ikas daitezke, baina nik, perpausaren esanahia edo nolakotasuna (kausala, denborazkoa...) eta hitzen hurrenkera baldintzatzen duten neurrian, atal honetan sartzea erabaki dut.

Amaitzeko, esan nahi dut gainontzeko ataletan eskaini ditudan datu

gehienak grabatutako elkarrizketa libreen bidez lortu ditudala, eta morfosintaxiaren arloan are eta gutxiago baliatu dudala inkesta. Izan ere, esperientziak erakutsi dit hiztunentzat ez dela erraza sintaxiari buruzko galderei erantzutea, eta galdera egokiak egitea ere nekeza dela.

191

Batzuetan, benetan zaila da esaldi bat emanda, hiztunengandik behar duzun argibidea, erantzuna bera bortxatu gabe, lortzea. Gainera, askotan, hiztunari aukera bat baino gehiago ematen zaionean, denak bertakotzat hartzen ditu eta informazio hori nahitaez hizkera arruntean egiaztatu behar da. Aukerak ematea ez da, nire ustez, oso metodo egokia, baina sintaxiaren arloko ezaugarri batzuk aztertzeko ez dut bide hoberik aurkitu, esaldia erdaraz emateari oraindik okerragoa deritzodalako.

Sarrera txiki hau gehiago ez luzatzearren, has gaitezen, besterik

gabe, Zugarramurdin eta Urdazubin morfosintaxiaren arloan aurki ditzakegun ezaugarririk nabarmenenak aztertzen. Irakurketa erraztearren, ezaugarriok perpaus motaren araberako multzoetan sailkatzen saiatu naiz; hau da, lehendabizi, esaterako, denbora adierazten duten egiturak ikusiko ditugu, gero kausalak, baldintzazkoak, erlatibozkoak, konpletiboak, kontzesiboak... ezaugarri guztiak aipatu arte.

10.1. Denbora eta modu perpausetako -(e)larik aldaera. Aldaera hau erabat nagusi da Zugarramurdin eta Urdazubin, eta -(e)la adibide bakan batzuetan baino ez dut jaso. Mendebalean eta erdialde gehienean -(e)la da aukera bakarra, eta ekialderago, ostera, biak aurkitugo ditugu, Zugarramurdin eta Urdazubin, esan bezala, -(e)larik aldaeraren erabateko nagusitasunaz. Sarako euskarari buruz dauzkadan argibide apurrak aztertuta, badirudi han ere hauxe dela aldaerarik arruntena (Pagola, 1984; Ariztia, 1934). Ikus ditzagun Zugarramurdin eta Urdazubin jaso ditudan adibide batzuk:

“eskilak jotzen die iluntzen duelaik” “ailegatzen baldin bada zu gaten tzailaik, deituko tzaitut erranez aileatu dela” “errateute kolpatua delaik, peligrosoa dela” “Errealari mutiko ura, Aitor Zabaleta, i l tziotelaik fuerte izan tzen” “Irigoienera gaki zailaik, etxe ortan bizi da” “adin beretsukoek gaelaik, iten duu ika aise, bai” “iltzen delaik batto, jotzen baitituzte eskilak elizakoak” “Dantxarineat gaki zaela, bada bertze bat” “baino gaten tzaila al INEM, ezetz erran bear datzute” “Espaiñako gerla fini zela, neska arek bia izan tzituen”

-(E)la(r)ik morfema erakusten duten adibideen zerrenda askoz ere luzeagoa egin liteke, ezaugarri hau benetan arrunta eta ugaria delako Zugarramurdiko eta Urdazubiko euskaran. Esan dezakegu -(e)larik morfemak beste euskalki batzuetan ohikoak diren -(e)nean edo -(e)la denborazkoak ia erabat ordezkatu dituela.

Badirudi gaur egun ez ezik, joan den mendean ere, denbora eta

modua adierazten duen -(e)larik morfema nagusi izan dela Zugarramurdin eta Urdazubin. Horixe, behintzat, erakusten digute

192

bertako testu zaharrek: esplicatcen cehelaric (Satrustegi, 1987b: 304); ¿cer izain da Jaungoicoac eracusten dacularic dena den bezala Ceruco gloriaren edertasun ura? (Satrustegi, 1987: 99); valiyatzen naizelariq onetaraco ttudan erregletaz (Satrustegi, 1986: 303); icigarriqui eracusten du berriz bere justicia Purgatorioan bere escuz zorrac cobratcen asten delaric (1986: 307); eta egun orietan gucietan confesatu, eta comuniatu, eta ondoan, Procesionera asistitcen delaric, irabazten dire berce iru indulgencia (Ondarra, 1982: 398); nola atrevituco dire auc gaisto malurus auc Jesus eta Maria bere lagunzat deitcera, ordu artaraino menospreciatu dituztelaric? (1982: 399); eta imitatcen dutelaric Faraonen gogortasuna, ez adituarena eguiten baitute (Riezu & Zudaire, 1972: 373).

Dena den, Axularren Gero l iburua aztertuz gero, badirudi bere

garaian -(e)la eta -(e)larik berdintsu erabiltzen zirela: Zeren baldin orai, gauza guztiak hain nekez eta hanbat gostarik, erdiesten ditugularik, hain nagi eta alfer bagara (62); egun batez , konpaiñia on batean, euskaldunik baizen etzen lekhuan nengoela (50); Zeren hetan daudela akhabatzen dira (772); are bere etsai ginituelarik, bere bizia liberalki eta bolondreski eman baitzuen (186). -(E)nean morfema ere sarri samar agertzen da.

Amaitzeko, esan behar dut -(e)larikan aldaera ez dela

Zugarramurdin eta Urdazubin erabiltzen (gogoratu izen morfologiaren atalean ikusi dugula ablatiboko -an morfema ez dela Zugarramurdin eta Urdazubin ezaguna). Sarako egoera ez dut ondo ezagutzen, baina Pagolaren (1984) zein Ariztiaren (1934) lanak ikusita, badirudi han ere ez dela ohikoa. Dena dela, ematen du Saran behintzat, ezaugarri hau aspaldian arruntagoa zela, Etxeberri Sarakoak usu erabiltzen zuelako: entseiatzen delarikan (57), hizkuntza hura gelditzen zelarikan bere izaitean (268); zeudezilarikan (278).

10.2. -T(z)eaikin denbora perpausetan Denbora balioa duen morfema hau erruz aurkituko dugu

Zugarramurdiko eta Urdazubiko euskaran. Aldiberekotasuna adierazten du eta, gutxi gora behera, -t(z)ean orokorragoaren parekoa da. Gogora dezagun izen morfologiaren atalean soziatiboaren balioak aztertzean, ikusi dugula ortzilareaikin “orok. ortzilarean” edo igandeaikin “orok. igandean” tankerakoak arruntak direla Zugarramurdin eta Urdazubin. Eskuartean daukagun morfema honen erabilera eta esangura hobeto ulertzeko, ikus ditzagun gure bi herrietan jasotako adibide batzuk:

“eskola gatearekin, gero errepasatuko’itek española” “eta gero, iru ilabete pasatzeaikin, berriz Donostiako konsuladoa bear ginian gan” “bakarrik kanbiatzen dela gero aunitz ziudadean sartzeaikin, e?” “ta aurrena kentzeaikin, ja utzi zuten” “gazte bakotxak bear tzuen kontuak eiteaikin unenbertze patu”

193

“eskola, bein komunionea eiteaikin, adios” “argitzeaikin, ango norbaitek ekarriko zuen” Barandiaranek ere jaso zuen denbora morfema hau Zugarramurdin:

hirugarren eskaleratromera aileatzeaikin, ikusiko duzu ate bat (1981: XXI, 365).

Morfema honen isoglosa deskribatzeko gai ez naizen arren,

Caminok ematen dizkigun datuekin hobeto ezagut dezakegu bere hedadura geografikoa:

“Erabilpenean izan dezakeen denbora bal ioa –beste hizkera

batzuetan ere gertatzen den bezala, esaterako baztaneraz, goi-nafarreraz nahiz behe-nafarreraz–, nabarmena da.” (1997: 379).

Aezkeraz eta aipatutako hizkerez gain, Zaraitzuko Eiaurrietan eta

erronkarieraz ere badela esaten du Caminok (1997: 380). Nik Saran ere badela esan dezaket, eta honen froga Barandarianek eskaintzen digu: zazpigarren burua formatziarekin, partitzen omen da aidian itsasgorrietarat (1981: III, 419). Baztanen ere ohikoa da, baina Salabururen (1991: 920) ustez, geroaldian baino ezin da erabili morfema hau, eta horrela, ondorengo perpausa ezgramatikala litzateke Baztanen: “*hau idaztekin etorri zen”. Zugarramurdin eta Urdazubin, ez dago honelako debekurik (ikusi goiko adibideak) eta morfema lehenaldian nahiz orainaldian erabil daiteke.

Pikabeak (1993: 114) esaten du morfema hau behe-nafarreraren

eraginez sartu zela lapurtera idatzian eta XVII. mendean dagoeneko, -t(z)ean morfemarekin batera (hau nagusi), erabiltzen zela.

Badirudi bi morfema hauek gaur egun ere aukeran daudela,

-t(z)ean ere topa dezakegulako Zugarramurdi eta Urdazubiko euskaran: “ogei urteta aileatzean, ja etxea paatua zinuen sosaikin” “eta erran ninduten medikuek ungi in nuela gatean” “ta pastean bear diote lepoa kendu” “errirat sartzean bada bertze bat” “eskilak aitu tuzu pastean?” Testu zaharrei begirada bat botatzen badiegu, ikusiko dugu

-t(z)eaikin morfema ezaguna baldin bazen ere, idazleek gutxi erabiltzen zutela. Axularrek oso adibide gutxi eskaintzen dizkigu: infernuko sua , gaixtoenzat ordenatua zegoela enzutearekin, hain izitu, eta ikharatu ziren, ezen . . . (724). Geroago, XVIII. mendean, Etxeberri Sarakoak ere erabili zuen: manua faltatzearekin (58). Ezaugarri honek lapurtar tradizioko idazleengan izan duen erabilera zehatzago ikasi nahi izanez gero, ikusi Pikabeak (1993: 114) egindako azterketa.

Zugarramurdiko eta Urdazubiko testu zaharrak aztertu ditut, baina

hauetan ez dut -t(z)eaikin morfema aurkitu, edo zehatzago esanda, ez

194

denborako balioarekin, izan ere, bestelako esanahiarekin agertzen da: meza batzuec enzun eta arrosario batzuec errezatcearequin etzatela deus ere ari (Satrustegi, 1987b: 306). Honek ez du esan nahi, jakina, XIX. mendean Zugarramurdin eta Urdazubin -t(z)eaikin denbora morfema ezezaguna zenik, baina dauzkagun datuekin ezin dut ezer frogatu.

10.3. Denbora perpausekin jarraituz, -z bezala egitura aipatuko

dugu azpiatal honetan. Esapide hau “partizipioa + ahala” egituraren parekoa da, eta Zugarramurdin zein Urdazubin aukera erabiliena da (“partizipioa + aala” ez da batere ohikoa). Hona hemen bi herri hauetan jaso ditudan adibide batzuk:

“[x]ubilatuz bezala, beiak kentzen tuzte” “urina botaz bezala, itzuli ta bira, itzuli ta bira, exti-extia” “lana finituz bezala, etxera gaten ginen” “pastuz bezala, belarra pikatzen du” Caminok (1997: 496) -z bezala egitura aezkeraz ere badela esaten

du. Baztango Anizen (EAEL , II: 183, ganéz bezála) eta Elizondon ere erabiltzen da (honetan “partizipioa + aala” ere ezaguna da). Saran, ordea, nire datuen arabera, egitura hau ez da ezaguna. Datu hauek kenduta, ez daukat ezaugarri honen hedadura geografikoari buruzko beste argibiderik, eta beraz, beharrezkoa litzateke gainontzeko hizkeratan zer gertatzen den jakitea.

Aztertu ditudan testu zaharrek ere, lapurtar tradiziozkoek zein

Zugarramurdin eta Urdazubin bildutakoek, ez digute egitura honen aztarnarik eskaintzen.

Azpiatal honetan uste dut garbi geratu dela zenbait ezaugarriren

isoglosak finkatzeko orduan topa dezakegun zailtasuna. Beharrezkoa dugu, beraz, hizkeren arteko berdintasunak eta desberdintasunak ezartzeko baliogarriak izan daitezkeen ezaugarri berriak bilatzea, eta hauen erabilera eta hedadura geografikoa ahalik eta herri gehienetan aztertzea. Hauxe da, nire ustez, Euskal Herriko hizkeren artean talde eta sailkapen zehatzak egin ahal izateko bide bakarra.

10.4. “Aditz partizipioa + arte” egitura Ezaugarri hau aztertzean, berriro ikusiko dugu Hego Euskal Herria

batetik eta Ipar Euskal Herria bestetik banatzen dituzten isoglosa batzuk Zugarramurdin eta Urdazubin gurutzatzen direla. “Aditz partizipioa + arte” eta -(e)no denbora egituren erabileraz ari naiz. Zuazok (1999: 257) aipatzen ditu ezaugarri hauen isoglosak, eta esaten du, -(e)no morfema Ipar Euskal Herrian ezaguna dela eta Hego Euskal Herrian, honen ordez, “aditz partizipioa + arte / bitarte” bezalakoak agertzen direla.

195

Nik Zugarramurdin eta Urdazubin oso gutxitan entzun dut -(e)no denbora morfema, eta esan dezaket, Hego Euskal Herrian bezala, “partizipioa + arte(an)” (edo aditz laguntzailea + -(e)n + arte) egitura erabat nagusi dela. Hona hemen ezaugarri hau erakusten duten adibideak:

“orrengatik zu trankil egon aal tzinen, zeren zu gan arte nik edekia dut” “gau batez zozoa bezala izan nintzen finitu arte” “iraun arte edaten aal duzu nai duzuna” “eta gero kopa, nekatu arte edo ungi mozkortu arte” “eta bera bizi den arte ez ute pitxik iten aal” “ta berriz negua etorri artean mendian egoten dire” “paperak in artean ez du permisoik ez pitxik izaten aal” “Aditz partizipioa + arte(an)” egitura erabiliena den arren,

zenbaitetan, adineko hiztunei -(e)no morfema ere entzun diet: “gu emen gare(i)no etortzen al tzaa unat” “ek or ibili direno ez da pitxik arrimatzen al” Hiztunek berek (adinekoek) “partizipioa + arte(an)” arruntagoa

dela esaten dute, eta gazteagoek (ez guztiek), -(e)no entzun dutela aipatu arren, ez dutela erabiltzen esaten dute.

Aurrera jarraitu baino lehen, dena dela, zehaztasun bat egin behar

dut: -e(n)o morfema eta “partizipioa + arte” egitura ez dira beti baliokideak. Hauen baliokidetza hobeto ulertzeko, har ditzagun goiko adibide bi: gu emen gare(i)no etortzen al tzaa unat eta iraun arte edaten aal duzu nai duzuna . Lehenengo esaldiak honako sinonimo hauek izan ditzake:

“gu emen egon artean etortzen al tzaa unat” “gu emen garen arte etortzen al tzaa unat” “Partizipioa + arte” egitura duen esaldia (gu emen egon arte

etortzen al tzaa unat), berriz, hiztun gehienek “arrarotzat” jotzen dute. Bigarren adibidea kontuan hartzen badugu, ostera, ikusiko dugu

kasu honetan aukera guztiak baliokideak direla, baita “partizipioa + arte” egitura duena ere:

“iraun arte edaten aal duzu nai duzuna” “irauten duen arte edaten aal duzu nai duzuna” “irauten dueno edaten aal duzu nai duzuna” “iraun artean edaten aal duzu nai duzuna” Aipatu bezala, dena dela, “partizipioa + arte(an)” egitura erabat

nagusi da.

196

Euskaltzaindiak Euskal Herriko Hizkuntz Atlasa burutzeko egin zituen grabazioetan, -(e)no denbora morfema jaso zuen Zugarramurdin: ni bizi naizeino au ez da aldatuko (EHHA , D.P.: Zugarramurdi, 94510).

Bada Zugarramurdin eta Urdazubin esanahi beretsua izan dezakeen

hirugarren egitura: -(e)larik . Ondorengo adibideek erakusten dute morfema honen erabilera:

“gaztea zelaik an ibili zen, gero unat itzuli zen” “eri zelaik izan zen ospitalean eta gero unat, etxera karri zuten” Denbora adierazten duen -(e)no morfema XIX. menderako ezaguna

zen Zugarramurdin eta Urdazubin: cembatenez tt ipiago eguiten garen gueren estimuan lurrean, vici gareneño orduan eta gueyago izanen gara Yaunaren beguietan (Satrustegi, 1987b: 303); Ez luquete aditu nai presona (sic) onec, ceru-lurren erreguina soberanoa, munduan ceino, egon cela, gu bezala naigabeez, eta asco sofricari-suerteez inguratua (Ondarra, 1993: 596).

Lapurterako tradizio idatzian ere −Axularrengandik hasita− askotan aurkitugo dugu morfema hau. Idazle urdazubiarrak, beste batzuen artean, honako adibide hauek eskaintzen dizkigu: Zeren bekhatuaren egitean iragaiten den denbora, labur bada ere, ordea bekhatu egiteko borondatea baita luze eta bizi direino (772); abisatzen gaitu geure Iaungoikoak, eta bai mehatxatzen ere, begira dugula, orai bizi gareino (778); Denbora duguiño, dagigun ongi (781). Harizmendi garaikideak ere erabili zuen: çure arimac (beccatu mortaletan deino) [. . .] (104). XVIII. mendean Etxeberri Sarakoak adibide gehiago ematen dizkigu: Erromako enperadoreoak (sic) irauntzueino (36); gure arima hauk gorphutz ilhun hautan daudeino (259). Hurrengo mendean, XIX.ean hain zuzen, Elizanbururen eta Duvoisinen lanetan topatuko dugu -(e)no morfema: umeak handitu diren arteraino; beren hegalez ibiltzeko on direneraino (Elizanburu, 14), ikus dezakegunez “aditza + arte” egiturarekin batera, bizi gareno , haren eskutik ditugu bizia eta bizitzekoa (Duvoisin, 41).

Aurkeztu ditudan datu guztien arabera, badirudi Zugarramurdin eta

Urdazubin -(e)no morfema ez dela XIX. mendetik hona maiz erabili, nahiz eta aurreko mendeetako datu apurren arabera, horrelako baieztapenak egitea, beharbada, ausartegia izan. Saran, badirudi XIX. mendean erabili dela (Elizanburu), eta gaur egun ere maiz aurki dezakegu. “Partizipioa + arte(an)” egitura, berriz, ez da herri lapurtar honetan batere arrunta. Elizondon ni bizi naizeno eta ni bizi naizen artio jaso ditut, eta EHHAko grabazioek “aditza + artio” jaso zuten Erratzun: ni bizi naizen artio au ez da kanbiatuko (N.I.: 94510). Egitura hau Amaiurren ere erabiltzen dela esan dezaket. Zugarramurdin eta Urdazubin, berriz, ez da artio partikula erabiltzen.

197

10.5. Aditza + -ta egitura . Aditz morfologiaren atalean (9.19.

azpiatala) ikusi dugu Zugarramurdin eta Urdazubin “partizipioa + -a” egitura nagusi den arren, “partizipioa + -ta” ere aurki dezakegula. Adibideak aztertuta, konturatu gara horietako askotan esangura “partizipioa + ondoren” dela, eta beraz, nolabaiteko desberdintasuna egon daitekeela “partizipioa + -a” eta “partizipio + -ta” egituren artean, esanahiaren aldetik bederen. Honek, aipatu bezala, ez du esan nahi “partizipioa + -ta” agertzen den guztietan esanahia “partizipioa + ondoren” denik. Ohar hauek egin eta gero, ikus ditzagun egitura honen adibide batzuk:

“ta gan nintzen ortik, ikusita ai ziela iten” “zerbitzua abandonatuta, etxera torri zen loiterat” “museotik aterata, gan ginen” “azkenean, obligatuak izan tziren andik gaterat rantxoa salduta” “ta zortzi ilabeten buruko, ezkondu zien elkar ezagututa” “zubia pasatuta, ortxe ikusiko’uzu” “anbulantzia, ta artan artuta gan tzuten Iruñera” Saran ere, bertan jasotako datuen arabera, denbora adierazten duen

“partizipioa + -ta” esapidea ezaguna da. Ondorengo lekukotasunek hauxe bera erakusten dute:

“eta arek ostaturat yautsita urrupat paatzen du lagunei” (Pagola, 1984: 23) “astoaren kaprestuak eman’ta eta jakinen diat nausiari zer erran” (Ariztia, 1934: 94) “eta bere bola hartu’ta bizkarrean partitzen da etcherat” (Ariztia, 1934: 102) Aditzari eskainitako atalean ikusi dugunez, “partizipioa + -ta”

egitura ez da ohikoa inguruko testu zaharretan. Denbora adierazteko ere ez da batere arrunta, eta nik neuk, Zugarramurdiko eta Urdazubiko testuen artean, oso adibide gutxi topatu ditut: eta naiz icarazen Ministeriyo edo oficiyo añ pisu eta sendorra onen obligaziyuaq consideratzen yarrita (Satrustegi, 1986: 301), doctriñaren zatiyabat erranta, egiñen zaitzube plática labur bat (1986: 304), eta zor unen pagatzeco, gorputzetic aren arima doatsua aterata, ilic guelditu cen (Ondarra, 1993: 596).

Amaitzeko, ohar fonetiko bat egin nahi dut. -N kontsonantez amaitutako aditzei -ta morfema eranstean (denborazkoetan nahiz kontzesiboetan), normalean -nda taldea sortzen den arren (izanda, emanda, jakinda), batzuetan, horzkari ahoskabea erakusten duten adibideak ere bildu ditut:

“ez diat egundaino erakutsi nik, noanai ganta ere, banekiela mintzatzen” “igual bakarrik izanta ere, etxe batean badire auto bat edo bia”

198

Holako adibideak Saran eta Amaiurren ere entzun ditut.

10.6. Aditz partizipioa + orduko Zugarramurdiko eta Urdazubiko euskaran, noizko? galderari

erantzuteko, “partizipioa + orduko” da egiturarik erabiliena, eta, gero ikusiko dugun bezala, badira “partizipio + ordukotzat” edo “aditz laguntzailea + -(r)entzat / -(r)endako” bezalakoak, baina hauek guztiz bigarren mailakoak dira. Ikus ditzagun adibide batzuk:

“emen, sortu orduko, badakizu eskuaraz” “eskolaa abiatu orduko, erdera erakutsi gintuzten an” “goizean goizik, argitu orduko gaten tzien” “aita ila zen orduko, eta gero kendu gintuen beiak, zerriak eta” “ezautu nun, ikusi orduko, txuloa zela” “eta ara gana orduko, lau plaza atera zitzazkon emen” “ik konturatu oRduko, eztuk geio baskik” (“bazkarik”) Adibide hauek argi uzten dute zein den gure bi herrietan aukerarik

erabiliena. Nik bi salbuespen baino ez ditut topatu, lehenengoa “laguntzailea + -(r)endako”, eta bigarrena “aditz laguntzailea + ordukotzat”:

“ja oartu direindako, pues, berantei” “galdeintzuten reskatea ta i la zuten ordukotzat, qué cara!” Bigarrenean, “laguntzailea + ordukotzat” delakoan, alegia,

badirudi egitura apur bat desberdina dela. Izan ere, denbora marka, nolabait esateko, ondorioan, bigarren zatian agertzen da. Edo zehatzago esanda, hemen perpaus nagusia gehi mendeko perpausa izan beharrean, bi perpaus nagusi dauzkagulako, eta juntagailuaren bidez lotuak, eta ordukotzat bigarrenean agertzen da. Honekin ez dut esan nahi bata, mendekoa izatekotan, reskatea galdein orduko ila zuten edo horrelako zerbait agertu behar litzatekeenik, baina argitu nahi dut ez dela benetako salbuespena, egitura apur bat (edo apur bat baino gehiago, beharbada) desberdina delako.

Amaitzeko, esan behar dut orduko-ordukotzat tankerako bikoteak

inguruko testuetan erraz aurkituko ditugula. Axularrek, adibidez, sekula-sekulakotzat, hartarako-hartarakotzat edo alderako-alderakotzat idatzi zituen; adin untacotzat ere Zugarramurdiko testu batean agertzen da (Satrustegi, 1987: 95). Beste zenbaitetan, -t(z)ekotzat aurkitu dugu: hartzekotzat (Gasteluzar, 152), hazia jaustera uztekotzat (Duvoisin, 69), diru behar da hekietarik erostekotzat (Duvoisin, 97). Zugarramurdin eta Urdazubin gaur egun ez dut honelakorik aurkitu, ordukotzat izan ezik. Behin, tenore untakotzat ere entzun dut.

199

10.7. Denborazko perpausak alde batera utzi baino lehen, “aditz

partizipioa + urrana” egitura aurkeztuko dugu. Egitura honen esanahia “-t(z)eko zorian” edo -t(z)ear esapideen parekoa da. Hona hemen Urdazubin eta Zugarramurdin bildutako adibideak:

“aita aileatu urrena zen” “ito urrana zelaik, zakurra gan tzen” “il urrana zelaik, desaparezitu zen” “lo urrana nintzelaik, arrabots bat aitu nuen” Badirudi “-t(z)eko zorian” egitura ere ezaguna dela: “or baserri batekoa eon omen tzen iltzeko zorian” “gateko zorian izan tzen, baina gero etxean geratu zen” “bein erortzeko zorian izan tzen” Eskuartean daukagun ezaugarri honen hedadura geografikoari

dagokionez, oso argibide gutxi daukat. Izetak (1996), Baztango hiztegia aztertzen eta biltzen duenak, gure sosak ere akiturren (174) ematen du, eta beraz, badirudi Baztanen ere egitura hau ezaguna dela. Erizkizundi Irukoitzak (Etxaide, 1984), Donamarian (203), Beran (203) eta Etxalarren (204) ere erabiltzen zela erakusten du. Saran, EHHAko grabazioek morfema honen adibide bat batu zuten: il urrena (L.E.: Sara, 73010). Lapurdiko Senperen, berriz, grabazio hauen arabera, (h)urren morfema ez da ohikoa (EHHA , L.I.: Senpere, 73010). Amaiurren, Landibarren eta Itsasun ere, morfema hau ezaguna da (Garate, 1988: 265). Nik neuk Saran jasotako datuen arabera, dena dela, herri lapurtar honetan nagusi den egitura “- t(z)eko puntuan” da: iltzeko puntuan zen . Egitura honen atzetik, beharbada, frantsesaren eragina egon daiteke (“être sur le point de”).

Testu zaharrei begiratuz gero, ikusiko dugu Axularrek erruz erabiltzen zuela: hemengo aldia egin hurran baitut (47); Eta halako hek ikhusten dutenean bere egunak laburtu hurran zaiztela, heriotzera hurbiltzen direla, kontu eman behar dutela (232); Iainkoaren zerbitzariek badirudite kanpotik probe, eztheus, plazer gabe, hil hurranak (648). Gasteluzar, Urte, Haraneder, Pouvreau eta Hiribarren bezalako idazleek ere erabili zuten (OEH).

Ondarrak 1993.ean argitaratutako testuan ere adibide bat aurkitu

dut: pizt dezag[u]n bada, gure fede il-urrana (602). Honako hau Satrustegik bildu zuen: Casatu eta acabatu urran zituzten Venjamintarrac Ysraelgo verce Tribucoec (1987b: 298).

Erizkizundi Irukoitzan (Etxaide, 1984), Zugarramurdi eta

Urdazubiko datuak begiratzen baditugu, ikusiko dugu, 27. galderaren erantzun bezala, galtzer agertzen dela, galtzear formaren parekoa (204).

200

Nik ere, zenbaitetan, -t(z)ear morfema entzun dut Zugarramurdin eta Urdazubin:

“astear zelaik, suspenditu zuten” “finitzear nintzelaik, anaia etorri zitzaidan” “ateratzear nintzelaik, uria asi zen” Amaitzeko, gehitu nahi dut Azkaratek “aditz partizipioa + hurran”

egitura hitz elkarketaren inguruko egiturekin lotzen duela, eta elkarte horretan, hurran aditzondotzat jotzen duela:

“Lehen osagaia izena edo aditzoina / part izipioa duten hitz elkartuek

bezalatsuko itxura izanik ere, arrazoi batengatik edo bestearengatik hitz elkarketaren inguruko egiturak direla esan daiteke.” (1990: 415).

“Elkarte hauen bal ioa izenondoa, izena edota aditzondoa izan ohi

da. Bigarren osagaiaren kategoria gramatikalari dagokionez [ . . . ] hurran , agian, aditzondo dela esan daiteke.” (1990: 418-419).

10.8. -(e)lako(tz) morfema kausala. Zugarramurdin eta Urdazubin

aurki ditzakegun perpaus kausal moten azterketari helduz, has gaitezen aditz laguntzaileari eransten zaion -(e)lako(tz) morfema aztertzen. Aurrerago ikusiko dugunez, Zugarramurdin eta Urdazubin aukera bat baino gehiago daukate kausa adierazteko, eta aditz laguntzaileei eransten zaizkien morfemak aipatuz, esan behar dugu -(e)lako(tz) eta bait- egiturek antzeko maiztasuna dutela. Hauetaz gain, badira kausa adierazteko bestelako baliabideak, ondorengo orrialdeetan ikusiko ditugunak: -t(z)eagatik , zeren...

Zergatia adierazten duen eta multzo honetan aztertuko dugun

lehenengo egitura, esan bezala, -(e)lako(tz) morfema da. Morfema honen erabilera nahiko ezaguna den arren, ikus ditzagun Zugarramurdin eta Urdazubin bildutako adibide batzuk:

“Xalbador ikastegia ttikia gelditu delakotz, edeki dute bertze gela bat Ziburun” “present in zion aski kontent zelako” “ola gertatu zelakotz lau aldiz baino geiotan” “ezautu zutelakotz arek ona zela” “emen fronteran gintuztelakotz” “bere launa zelakotz karri zuen” “sosa bear tzutelako” Ikus dezakegunez, normalean -tz atzizkia agertzen da, baina

-(e)lako forma ere guztiz arrunta da, eta gazte jendearen artean sarri entzuten da. Aldaera hauek Zugarramurdin eta Urdazubin izan duten historia hobeto ezagutzeko, beti bezala, testu zaharretara jo dut eta ikusi dut hauetan, gehienetan, -tz atzizkia agertzen dela: costumbre char bat dutelacotz eguin dutela (Satrustegi, 1987: 85), erremedioec flacatua

201

dagolacotz persona (1987: 86), manamenduac ez dutelacotz guardatu nai (1987: 104), vorondate Saindua alasse delacotz (Satrustegi, 1986: 313).

Gaur egungo datuetan nahiz testu zaharretan -(e)lako markarekin

nagusiki -tz morfema agertu arren, -t(z)eko atzizkiaz ezin dugu gauza bera esan, izan ere, kasu honetan aukerarik erabiliena -tz gabekoa da. Jaso ditudan datuetan, garbi azaltzen da -t(z)eko dela forma ohikoena; hala ere, salbuespen zenbait topatu ditut:

“orduan etzen manerik joatekoz” “ola itekoz erran ninduen” Saran ere, Ariztiak (1934) bertan jasotako datuen arabera, -t(z)eko

forma -t(z)ekotz baino arruntagoa da: laguna ere, bertzeak egitekotz (94), baina hi iziarazteko, emanarazia nian (104), zein egunetan agertzeko egin zuten (102), izitzea zer den jakiteko (104).

Testu zaharretan, gutxi gora behera, egoera bera aurkitzen dugu:

-t(z)eko forma -t(z)ekotz baino ugariagoa dela. Axularrengan oso gutxitan topatu dut: beraz ez fin gaitz egitekotz, behar da kofesatu (674). Elizanburuk beste adibide bat eskaintzen digu: herrian berean doï-doïa ezagutua izatekotz? (9). Zugarramurdin eta Urdazubin bildutako testuetan ere ikusiko dugu -t(z)ekotz bigarren mailako aukera dela: indulgencien irabazteco (Ondarra, 1982: 399); erremedio escatceco (1982: 399); estipendioen irabazteco (1982: 401); fruitua vilececo eta conserbatzeco (Satrustegi, 1987b: 293); virtuteac icasteco (1987b: 306); becatua uzteco (Satrustegi, 1986: 308). Salbuespen gisa ongui izatecotz eternidadeco gucico zoriona (Satrustegi, 1987: 90).

Beraz, esan genezake -tz atzizkiaren erabilera -(e)lako morfemari

erantsita, -t(z)eko helburuzkoari lotuta baino hedatuago dagoela, Zugarramurdin eta Urdazubin lehenengoa bigarrena baino askoz arruntagoa delako, eta inguruko testu zaharrek ere uste honen aldeko frogak ematen dizkigutelako. Saran egoera beretsua aurkitu dut. Interesgarria litzateke ikustea ea -(e)lakotz erabiltzen den beste tokietan ere -t(z)ekotz forma ezaguna eta ohikoa ote den.

10.9. Bait- kausala. Morfema honek, aurrerago ikusiko dugun

bezala, bigarren erabilera bat ere badu, erlatibozkoa, alegia, baina azpiatal honetan guk bere balio kausala baino ez dugu aztertuko. Hauxe da Zugarramurdin eta Urdazubin zergatia adierazteko aditz laguntzaileari lotuta erabiltzen den bigarren egitura. Bait- morfema ohikoa da gure bi herrietan eta -(e)lakotz beste erabiltzen da; hiztunei galdetu eta ondorio bera atera dugu, beraientzat bata zein bestea guztiz arruntak direla. Ikus ditzagun zergatizko bait- erakusten duten zenbait adibide:

“pentsatzen dut igandean, aitu baita kopa Europan” “bertze lanak in bear baituzten” “arek baitzekin inglesez aski ungi”

202

“sobera’re ez duk iten aal, kario kostatzen baita” “debekatu zuten andik etortzea geio, kuartelekoak izitu baitziren” “batzuk salbatu zien, mendira atera baitzien” “ta bildotsak esnea amaina edaten baitute” Testu zaharrak aztertuz gero, zergatizko bait- morfema ohikoa dela

ikusiko dugu, eta askotan zeren partikularekin batera agertzen da. Begiratu ditudan testu guztietan morfema arrunta da, eta guretzat lan honetarako interesgarrienak diren lekukotasunetan ere, Zugarramurdin zein Urdazubin bildutakoetan, hain zuzen, sarri agertzen da: eliza guizonac goan bearco baitute legua bat (Ondarra, 1982: 401); becatu mortalean daude, osticatzen baitute Yincoaren legueco manam[enduri]c andiena (Ondarra, 1993: 603); eta lan untan lembicico tocanteac baitira guratsoac (Satrustegi, 1987: 91); eta zorionecuaq zubeq ere, ardi eguiyazco batzuben obligaciyuaq betetzen battuzube (Satrustegi, 1986: 304).

Hurrengo azpiatalean (10.10) ikusiko dugunez, bait- morfema,

zeren partikularekin ere ager daiteke, zergatia adieraziz. 10.10. “Zeren . . .” egitura . Zergatia adierazten duten egiturak

aipatzen segituz, ikus ditzagun aditz laguntzaileei eransten ez zaizkien beste morfema batzuk. Hauetako lehenengoa “zeren...” egitura da, Zugarramurdin eta Urdazubin erruz erabiltzen dena. Beharbada, esapide hauxe da gure bi herrietan kausa adierazteko gehien agertzen dena. Esan behar da egitura honetan, normalean, ez dela laguntzailean inolako morfemarik azaltzen, zeren dela marka bakarra:

“zeren nik saltzen ditut txutxeria ainitz” “zeren udan sartzean, neguan sartzean ola iten tzien” “zeen aberats oik diru ainitz dute” “zeren ageri izaten da zein alde den geiena” “zeren Ezpeletatik etortzen da” Egitura nagusia “zeren + Ø” izan arren, laguntzailean bait-

erakusten duten adibideak ere jaso ditut: “zeren arrain ttikiak jaten baitzuzten” “bear tzen kuidado aundia, zeren goiti i ten baitu” “zeren gu(k) paiginuen etxe bat” “negu ontan gutti arrapatu’ute, zeren ezpaitu otzik in” Zeren morfemaren pareko, nahiz eta gutxiagotan erabili , zenez eta

zertaz ere entzun ditzakegu. Hauekin ere, gehienetan, ez da aditz laguntzailean inolako morfemarik agertzen. Hona hemen Zugarramurdin eta Urdazubin jasotako adibide zenbait:

“zenez, bertzela, mila jendetaik goiti sartuko litake” “zenez ainbertze jende delaik, eztou iten aal”

203

“zenez ateak edekiak uzten aal tuk” “zenez española jakitean, dena artzen diozu” Behin, “zenez + bait-” egitura aurkitu dut: “zenez or eskuara bera baita” Honako adibide hauek, ostera, zertaz partikularen bidez sortu dira: “zertaz Zugarramurdiko neskak ditut, Sarakoak, Ainoakoak eta Urdazubikoak” “zertaz errektorado etsi du astelenarte” Izen sintagmari eskainitako atalean ikusi dugu zertaz hitzak

galderak egiteko ere balio duela, zergatik? edo zertako? bezala (8.1.6. azpiatala). Zertaz partikulak galderak egiteko nahiz erantzunak emateko balio duen bezala, gauza bera esan dezakegu zer(en)gatik galdetzaileari buruz, izan ere, adibide bakan batzuetan baiezkoetan agertzen da zergatia adieraziz:

“gan tzuten prisaka, zergatik izan tzuen krisis bat” “leenao totalmente diferent,e ze... zeengatik kuadrillan tzen, ta umorea geio” “patu zioten re[x]imena, zergatik gaizki zeon” Beraz, ikus dezakegunez, Zugarramurdin eta Urdazubin aukera

zabala dute zergatia adierazteko zenez, zeren, zertaz, zergatik eta zerengatik partikulen bidez. Hitz hauen erabilera mendeetan zehar zein izan den apur bat ezagutzeko, ohikoa dugunez, testu zaharretara joko dugu.

Hasteko, esan behar da egitura hauek direla, oro har, testu

zaharretan ere, zergatia adierazteko ugarienak. Desberdintasun gisa, aipa dezakegu lehen orain baino gehiagotan agertzen zirela aditz laguntzailean bait- eta -(e)n morfemak. Dena den, aurkako adibideak ere sarri aurkituko ditugu, morfema hauetatik batere ez dutenak. XVII. mendean, ikus ditzagun Axularrek idazten dituen adibideak: zeren hura guztia Iainkoaganik heldu baitateke (56); Zeren libertate haren gaiñeko eta nabusi da Iainkoa (170); zeren hartzaz, lehenaz egin eztena, neurria betha baititeke (173); Eta zeren ezpaitzuen behar zen bidean kofesatu (666); Zeren ezin dateke kontritionerik (675). Beraz, Axularrek zeren erabiltzen du zergatia adierazteko (bait- edo -lakoz baino gehiago) eta bait- nahiz Ø- morfemekin (beharbada, baina ez da oso garbia, bait- gehiagotan agertzen da).

XIX. mendean, Zugarramurdin eta Urdazubin bildutako testuak

aurkitzen ditugu. Urdazubikoetan honako adibide hauek irakurri ditut: ceren etaz valiatcen batcen (Riezu & Zudaire, 1972: 372); eta ceren pasatu baitire seinalatu ciren sei egunac (1972: 372); eta ceren ezden manifestatu eta turnatu aipatu den bei parea (1972: 372); ceren autsi

204

duzun nere leguea (Ondarra, 1993: 598). Beraz, hauetan, bai “zeren + bait-” bai “zeren + -(e)n” agertzen dira. Satrustegik Zugarramurdin jasotako testuek argibide ugari ematen digute: Ceren precisua den niq viaztupa eguittia (1986: 302); ceren penitenciac min gueyago ematen dion equen soberbiari (1986: 310); ceren alassecoa da orai nere obligazioa (1986: 311); ceren den gure Creatzalea (1987: 90); ceren gazteago damu asten dirá humeac errespetu galtzen Amari (1987: 94); ceren oracioneren baten erraten ari dena minzo da Jangoicoarequin (1987: 95); ceren denac daude caridadearen lazoarequin unituac (1987: 100); ceren ez den cambiatcen (1987: 101). Datu hauen gainean esan dezakegu testu hauetan ere “zeren.. .” dela zergatia adierazteko egiturarik erabiliena, eta aditz laguntzailean, antzeko maiztasunez, morfema bi ager daitezkeela: -(e)n eta -Ø .

Lekukotasun hauen arabera, esan genezake gaur egungo datuek

antz handiagoa daukatela Axularren adibideekin Urdazubin eta Zugarramurdin jasotako testuekin baino. Izan ere Axularrek bi aukera zerabiltzan, zeren + bait- eta zeren + Ø-, eta gaur egun ere horiexek berak entzun daitezkeelako, desberdintasun batekin: orain zaila dela zeren + bait egitura entzutea. Zugarramurdiko eta Urdazubiko testuek azaltzen dituzten aukeretatik, ostera, zeren + -(e)n / zeren + -Ø eta zeren + -(e)n / zeren + bait hurrenez hurren, zeren + -(e)n ez dut sekula entzun. Barandiaranek, ordea, adibide bat bildu zuen Zugarramurdin: zen eta ongi gertatu zaizkitzun (1981, XXI: 373).

Bestalde, esan behar da “zergatik.. .” egitura joan den mendean ere

ezaguna zela. Horixe erakusten digute, behintzat, Satrustegik Zugarramurdin bildutako testuek: cergatic Yaungoicoaren claridadeac edo arguitasunac arguitcen du an beti (1987: 99); cergatic zuec daquizuen bezala, Ciudade bateco izatea ez dago precisqui parajea au (sic) ederra izatean (1987: 100); cergatic ongui daquiten confesionea dela erremedioric oberena virtutea conservatceco (1986: 310). Kasu honetan ere badirudi aukera bikoitza dela: zergatik + -(e)n eta zergatik + -Ø.

10.11. Kausazko perpausen saila ixteko, -t(z)eagatik morfema

aipatu behar dugu, gutxitan bada ere, Zugarramurdin eta Urdazubin entzuten delako. Honakoak dira bertan jaso ditudanak:

“karrika tartean ez iltzeagatik, ola bordan iltzen d(i)au” “probatu in tzuen, ez egarria zuelakotz, ez, molestatzeagatik” “au artzeut goizetan zerbait artzeaatik” “bazien gero emen jendeak soldadukoa ez iteagatik desertor gaten tzienak, e?” Ondarrak eta Satrustegik Urdazubin eta Zugarramurdin bildutako

testuek ere morfema hau ezaguna zela erakusten digute: sei erreal vellon, echetic elizara Difuntuari laguntcea gatic (Ondarra, 1982: 400); sei erreal vellon, Meza cantatcea gatic (1982: 400); humeac munduan ongui

205

acomodatuac icusteagatic necatzen eta veren buruei gustoac faltazen daquitenac (Satrustegi, 1987: 97).

10.12. Azpiatal honetan eta hurrengo bietan baldintzazko perpausak aztertuko ditugu, arlo honetan bereziak izan daitezkeen ezaugarriak aipatuz. Aurkeztuko dugun aurreneko egitura alegiazko baldintzei dagokie, eta ikusiko dugunez, hauek egiteko bi modu daude Zugarramurdin eta Urdazubin, biak arruntak:

“iruditzen tzaizu ezetz errain zaitutela gaten bazina galdeka?” “rentablea litake prezio basean patzen balute” “oik presentatzen balitezke, ez litake gauza onik inen” “berriz patuko balute, artuko ginuke” “orai izain bazituan saltzeko, erosiko nian” “karriko balu, erosiko nuen” Emandako adibideak aztertuz gero, ikusiko dugu Zugarramurdin

eta Urdazubin alegiazko baldintzak sortzeko bi era daudela: “- t(z)en ba . . .” eta “-ko ba...” . Zuazoren hitzetan (1999: 256), lehenengo egitura, partizipio burutu gabekoaren bidez sortua, Ipar Euskal Herrian erabiltzen da, eta bigarrena, berriz, geroaldiko morfema duena, Hego Euskal Herrian. Ezaugarri honetan ere, beraz, argi geratzen da, nire ustez, Zugarramurdi eta Urdazubi Euskal Herria bitan banatzen duen mugan egoteak bertako hizkeran daukan eragina, izan ere, bi aldeetako formak gorde ditu, eta nolabait esateko, “Euskal Herri bien” arteko muga administratiboa isoglosekin bat ez datorrela erakusten du.

Testu zaharren azterketak erakusten digu joan den mendean ere

“-t(z)en ba.. .” egitura ohikoa zela: eta guertatzen balitz (Satrustegi, 1987: 92); eta guelditcen balire instante batez vista dichoso artaz gabetuac (1987: 102); eta au dela medio anitz pregunta eguinazten tio Confesoreari eguinen ezluquenac penitentea bera acusatcen balitz (Satrustegi, 1986: 309); capable dire Yincoa consideratzeco, eta custen balute bezala adoratzeco (Ondarra, 1993: 602).

Zugarramurdi eta Urdazubirekin harreman estua duen Lapurdiko

Saran “-t(z)en ba.. .” alegiazko baldintzaren egitura nagusi da. Mende hasierako datuek ere honen berri ematen digute: ematen baninduzu jaterat pichka bat.. . goseak nago!! (Ariztia, 1934: 96). Joan den mendekoa da beste adibide hau: iskribatzen baniote latinez? (Elizanburu, 48). Baztango Amaiurren ere (gogora dezagun Baztanek ere Ipar Euskal Herriarekin harremanak izan dituela) N’Diayek egitura biak bildu zituen: edekitzen balute (1970: 199), purgatorioko anime bat torriko balinbezen ez nitzen geiago iziteko (205). Nik neuk, Elizondon ere biak entzun ditut.

Azpiatal hau ixteko, ohar pare bat. Lehenengo, esan behar dut

Zugarramurdin eta Urdazubin normalean baldintzaren aditz nagusia behar izan denean, honek ez dituela ez -t(z)en ez -ko morfemak eransten:

206

“baina bear banuzke patu.. .” “gan bear ginuke Sorginen Laratzaa” “bakarrik pobreek il bear bagintu, e?” Ohar gaitezen lehenengo esaldiko protasian laguntzaileak -ke

duela, eta gertakari hau Zugarramurdin eta Urdazubin nahiko arrunta dela (ikusi 9.ataleko hasierako taulak).

Bigarrenez, iraganaldiko baldintza irrealei buruzko azalpen txiki

bat egin nahi nuke hurrengo azpiatalean sartu baino lehen. Mota honetako baldintzak sortzeko, Zugarramurdin eta Urdazubin, apodosian edo ondorioan ez da -ke morfemadun aditz laguntzailerik agertzen, iraganaldiko aditz laguntzaile “arrunta” baino:

“ni banintz, enion inen” “leenbiziko aldia bazindu gaten zaila, ori ez zaituten ein bear” “jakin izan banu ola finitzen zela, ain fite, gain nintzen” “zulotu izan bazen, erreko zen gure eliza” “zuri etzaizun gustatuko, ez?” “izan bazen legalizatua, pues diferent artuko zen” Apodosian -ke morfemadun gabeko aditz laguntzaileak erabiltzea

gaur egungo euskaran nahiko hedatuta omen dago. Ohar gaitezen, gainera, adibide batzuetan, protasian ere baldintzazkoak ez diren aditz laguntzaileak agertzen direla.

10.13. -t(z)ekotan atzizkia. Atzizki honek baldintza nahiz asmoa

adieraz dezake, eta Caminok (1997: 499-500) esanahi bakoitzaren isoglosaz argibide garrantzitsua ematen digu. Ikus dezagun berak zer dioen:

“Baldintza zentzua izan dezake atzizki hau eransten zaion aditz nagusiak mendebaldeko hizkeretan xedezko edo asmo adierarekin batean. Aezkeraz, baldintza zentzua -kos atzizkiak ematen dio aditzari , eta -kotan dugunean adiera xedezkoa da soi l ik [ . . . ] . Behe-nafarreraz ere berdin da [ . . . ] . Berdin goi-nafarrerazko Lizarragaren lanean ere. [ . . . ] Ordea, anbiguoa da, nahiz guk uste xedezkoa den, Zugarramurdiko testuko hurrengo adibidea: hume ec ere beren guratsoen gana bait i tuzte beren obl igac ioac, e ta ez t t ip iac ala ere , e ta mejora erdies te cotan norc bere obl igac ioneac bear bait i tu cumpl i tu (Satrustegi: 1987b1 1: 91).”

Zugarramurdin eta Urdazubin atzizki hau behin baino gehiagotan

jaso dut, eta askotan adiera desberdintzea zaila bada ere, gure bi herrietan -t(z)ekotan atzizkiak, asmoa ez ezik, baldintza ere adieraz dezake. Ikus ditzagun adibide batzuk; lehenengo multzokoek, baldintza adierazten dute, eta bigarrenekoek, aldiz, asmoa:

11 Caminok l iburu honetako (1997) b ibl iograf ian Satrustegiren 1987b izendatzen duen ar t ikuluar i n ik 1987 ur tea ip in i d io t . Ar t ikulua ASJU XXI-1 koa da.

207

“edozein jokalari baldin bada balio lukeena boste[x]un millon, Athleticek iragatekotan mila ta boste[x]un” “unat etortzekotan, torri unekin, sosaikin” “bertzenaz geio patu bear da, bakarrik gatekotan bear da geiao patu” “nik intenzione daukat, ezkontzekotan, ezkontzeko mutil zar aberats batekin” “edozein gisaz ez duzu aalketia bear, zenez ikastekotan beauzu laxatu” “iloba ikustera gatekotan naiz” “lana finitzekotan naiz gaur” Saran ere, -t(z)ekotan morfemak baldintza adieraz dezake; hona

hemen bertan jasotako adibide bat: “ainbertze futbola ematekotan ez da Eskual Telebista geiao, eskual telebistak bear du izan parte geiena euskalkiak” Senperen ere adiera hau badela esan dezaket. Ahetzen jasotako ondorengo adibidean, berriz, –esaldia oso

gardena ez den arren– nire ustez, -t(z)ekotan morfemak “asmoa” adierazten du: [.. .] pittát ikásiko uté beño geró eztié aikó ta.. . étxian ta ála éz ‘iá aikó ta e.. . f iní. Etxían beár bailitaké ahal gio (?).. . ikástekótan . (EAEL , II: 224).

Dena den, batek baino gehiagok bestelako iritzia izan dezake

beharbada, “asmoa” eta “baldintza” desberdintzea askotan erraza ez delako.

Elizondon ere, - t(z)ekotan morfemak asmoa eta baldintza adieraz

ditzake. Erdozia Mauleónek (2001: 334), Sakanako Etxarrin, morfema honen baldintza adiera jaso zuen.

Inguruko testu zaharrek ez digute morfema honen erabilerari

buruzko argibide handirik eskaintzen. Zugarramurdiko testu batean adibide hau aurkitu dut, nire ustez, “baldintza”, eta ez “asmoa”, erakusten duena: ¿Cer balio du guratsoac eta humeac gustoac izatea Munduan, elcarren artean bertze Munduan elcarri maldicioneca aritzecotan? (Satrustegi, 1987: 97). Bonapartek Zugarramurdiko euskarara egindako itzulpen batean aurkitutako hurrengo honek, berriz, asmoa adierazten duela uste dut: Entenditcera emateco erran diren gauza oyehec gatic conseguitcecotan, becatu venialehen barcacionea, izan behar dugula ehetaz dolore naturalezaz gaiñecoaren bat (Pagola et alii , 1994: 408).

Berriro ere, orain arte oso gutxitan aztertu den ezaugarri baten aurrean gaude, euskalkien artean sailkapen edo azpimultzo finkoagoak egiteko balio lezakeena. Garbi dago, beraz, ezinbestekoa dela hizkuntza

208

ezaugarri berriak aurkitzea, eta herriz herri aztertzea, hizkeren arteko desberdintasunak eta loturak ondo ezagutuko baditugu.

10.14. Baldintzazko perpausei eskainitako atala ixteko, baldintza errealak aipatu nahi ditut. Hauek, gure grabaketetan, alegiazkoak baino askoz ere ugariagoak dira, eta gehienetan, baldin ba partikularen bidez sortuak. Oso salbuespen gutxi aurkituko ditugu, eta beraz, esan genezake baldintza errealetako egitura hauxe dela: “-t(z)en baldin ba.. .” . Nahiz eta egitura hau oso ezaguna den, eman ditzagun adibide batzuk:

“pittat desnibelatzen baldin bada, gelditzen da” “setienbrean etortzen baldin bazaa, ikusiko’uzu” “ezpaldin bazen ongi ina, rektifikatzen nuen” “nai baldin baute erri guziari su eman...!” “kafea kentzen badiozu, iduri du ez dakit zer iten diozula” “balentziano guti baldin badie, feriak beititi i ten du” “beia, eta guardia zibilek arrapatzen baldin bazuten, ea nondik eldu zen ta del toro, beti bazen beren tranpa” 10.15. Azpiatal honetan eta hurrengoan Zugarramurdin eta

Urdazubin erabiltzen diren erlatibozko perpausak aztertuko ditugu. Lehenengo, bait- morfemaren bidez sortzen diren erlatibozko perpausak aipatuko ditut. Aukera hau nahiko arrunta da, baina aukera bat besterik ez, -(e)n bidezko erlatibozkoak ere ohikoak direlako gure hiztunen artean. Ikus ditzagun bait- morfemaz sortutako adibide batzuk:

“an panpa umeda deitzen baita toki bat da Argentinan” “an sortua da tia Pantxita, aita baino zaarragoa baitzen” “gizontxo oi pasatu baita, in baitu solasa, arek erran ninduen” “ta ibiltzen tzena, erran baitzintudan silla de ruedasen, an bizi zen” “pues ibiltzen tzen oitan, baitire liburu, eta artxiboak eta denak begiatzen tzituen” “bebida de soja edateut, esnea bezala baita” “eta zen Bardozkoa, baita erri bat Baionatik ez dakit zenbat kilometrotaa” “eta gero bazuten akordeona, ez, nola erteute Gipuzkoan jotzen baita bat?” Beraz, ikus dezakegunez, adibideak oso ugariak dira. Euskal Herri

osoan orokorra den -(e)n morfema bidezko erlatiboak ere bai. “Partizipioa + -tako / -riko” egitura duten erlatibozko perpausak, ostera, oso urriak dira gure bi herrietan.

Inguruko nahiz Zugarramurdiko eta Urdazubiko testu zaharretara

jotzen badugu, ikusiko dugu erlatibozkoa izan daitekeen bait- morfema arrunta dela. Azter ditzagun adibide batzuk: Elefantak (animalia handi bat baita) bere gazte denboran belhaunak, eta gaiñerako bertze iunturak

209

zalhuitu, erraxki doblatzen eta plegatzentu (Axular, 250); Baiña infernuan daudenak, nola bere faltaz, maliziaz eta bere presunaz libreki egin zituzten bekhatuakgatik, baitaude Iainkoaren konpaiñiatik kanpoan (Axular, 732); guciarequin oraino beren biotz gogor eta obstinatuarequin, baitaudeci condenacioneco estatuan (Riezu & Zudaire, 1972: 372); aprovechatuco dirá Yaungoicoren itz sainduaz, baita gure animen alimentuaz (Satrustegi, 1986: 312); Gure Salvatzaleac, eldu baitcen Mundura becatuac eguinicaco calteac erremediatcera, eman nai izan zacun [.. .] (Satrustegi, 1987b: 299).

Hala eta guztiz ere, testu zaharretan benetan ugari den erlatibozko

egitura “zein.. .bait-” da (ikus Alberdi & García García de los Salmones, 1998). Hizkera mintzatuan ez dira egitura hauek oso arruntak; nik neuk, behinik behin, ez dut bat ere adibiderik jaso. Ikus ditzagun testu zaharretan aurkitu ditudan batzuk: nolako baita bizitzea, halako izanen da halaber bizitzearen bazterra, eta akhabatzea ere, zein baita heriotzea (Axular, 293); Zein baita konsideratzeko pontua, eta salbatzeko fabore handia (Axular, 672); zeinak denborarekin baitohazi ganbiatuz (Etxeberri Sarakoa, 57). Zugarramurdiko testuetan zergatizko “zeren...” egiturarekin gertatzen zen bezala, kasu hauetan ere, “zein + -(e)n” aurkitu dut: eta Ainguiruen eta Sainduen erdian dago Yaungoicoaren trono ederra, ceñec alegriaz eta edertasunez betetcen duen parage ura (Satrustegi, 1987: 100); ¿cer valio dute oc guciac Ceruco cortearen aldean, ceñetan vici den Erregue gucien Erreguea? (1987: 100). Dena den, “zein + bait-” egitura ere aurkitu dugu testu hauetan: ceñetaz bainago ongui yaquinsun (Satrustegi, 1986: 302); seguitzen dut aita S. Agustinaren erregla, ceñeq erratten baitzion vere buruari, Agustin, iri cer zaiq mundubaq [.. .] (1986: 304).

10.16. Partizipio soila erlatibozkoetan. Euskal Herriko zenbait

gunetan, partizipio soila emanda erlatibozko perpausak sor daitezke. Zuazok (1998: 210) Ipar Euskal Herriko bereizgarrien artean sartzen du ezaugarri hau, baina Aezkoan eta Baztanen ere badela esaten du. Lapurdiko hegomendebaldean, ostera, ez dagoela iradokitzen du (1998: 212). Lapurdiko gune honetako euskara ez dugu behar bezala ezagutzen eta, beraz, esan dezakedan bakarra da Zugarramurdin eta Urdazubin ezaugarri hau, erlatibozkoak partizipio soilaren bidez egitea, ez dela batere ohikoa. Nik neuk, behin baino ez dut entzun Zugarramurdin. Hauxe da jaso dudan adibide bakarra:

“prisionero egon arek etxera torri zelaik, erran tzion ze makina bazien”

Grabaketen bidez adibide gehiago lortzen ez nuela, inkesta bidez

informazio gehiago jasotzen saiatu nintzen, baina ez nuen baiezkorik entzun. Hiztun guztiek esan zidaten egitura hori ez zutela onartzen, eta gainera, gehienek ez zuten ulertzen nik emandako esaldiak zer esan nahi zuen. Denek erantzuten zidaten esaldia txarto zegoela, zerbait falta zitzaiola. Beraz, nik uste dut Zuazok (1998: 212) arrazoia izan dezakeela

210

esaten duenean Lko hegomendebalean ez dela egitura hau erabiltzen. Zugarramurdi eta Urdazubiko euskarari dagokionez, behintzat, hala da. Pagolak (1984: 25) argitaratu zituen Sarako testuetan adibide bat bada (nik erran lekuan ibili zaiztek?), baina bertako hiztunek honelako egiturak ezohikoak direla aipatu didate.

Eremu honetako testu zaharrek ere adibide gutxi eskaintzen

dizkigute. Harizmendik nic eraguin guztiak idatzi zuen (Harizmendi, 1978: 10), Elizanburuk honako hau dakar: Piarres Adamek niri erran istorioak (10); eta Duvoisinek ere adibide pare bat eman zizkigun: eta zuk erran hilabethean ezin egin baditazke.. .? (119); orobat etxean sorthu behia hobea (141). Urdazubiko eta Zugarramurdiko testu zaharretan ez dut adibiderik topatu.

Beraz, laburbilduz, esan dezakegu Zugarramurdin eta Urdazubin

partizipio soilaren bidez erlatibozkoak sortzea ez dela batere ohikoa, ez dela erabiltzen. Beharbada, eta bertako hiztunek emandako erantzunen arabera, egoera bera proposa genezake Sararako.

10.17. Perpaus osagarriak direla-eta, ez ditut Zugarramurdin eta

Urdazubin agertzen diren konpletibo mota guztiak aztertuko; euskara estandarrean erabiltzen direnekin erkatuta berdinak direnak (zehar galderak edo -(e)la motakoak) ez ditugu aipatuko. Bai aurkeztuko ditut, ordea, perpaus osagarrien arloan bereziak izan daitezkeen ezaugarriak.

Aztertuko dugun aurreneko egitura uste aditzarekin azaltzen dena

izango da. Mendebaleko eta erdialdeko euskalkietan, perpaus nagusiaren aditza uste denean, mendekoan, osagarrian kasu honetan, aditz laguntzaileak -(e)la morfema hartzen du. Egitura hau, Urdazubin eta Zugarramurdin ezaguna da, baina honekin batera, beste aukera bat ere badute bi herri hauetan: aditz laguntzaileari -(e)n morfema eranstea. Osagarri mota hau, Ipar Euskal Herrian eta euskara nafarrean erabiltzen da (Zuazo, 1998: 221). Ikus ditzagun aipatutako egitura biak erakusten dituzten adibide batzuk:

“nik uste or misterio bat den” “nik uste neska amekakoa ote den eta mutikoa amarrekoa” “nik uste ala den, bai” “Zugarramurdi uste’ut iten’uten oino” “nik uste bizkaitarra(k) tien” “nik uste biar arrimatuko duten” “baina nik uste kobreak eta emanak dituen kandauekin, e?” “uste dut emen, Iparraldean bezala, izkuntza badela” “nik uste argia emana zela” “or, nik uste franko prezio onean ai direla” “nik uste or saltzen dutela”

211

Dena den, -(e)n morfema uste aditzak zalantza adierazten duenean baino ez da agertzen Zugarramurdin eta Urdazubin. Horrela, ikus dezakegu hiztunak “egia” zein den dakienean (ohartu kasu honetan aditz nagusia iraganaldikoa dela), mendeko perpausak -(e)la morfema hartzen duela, eta hauxe dela aukera bakarra:

“nik Nevadan dela uste nuen” “nik uste nuen txosnek alderdi politikoendako bakarrik eiten tzutela dirua bildu” “uste nuen lurrikara zela” “nik broma zela uste nuen, bainan ez” Beraz, Zugarramurdin eta Urdazubin, uste + -(e)la eta uste + -(e)n

konpletibo motak erabiltzen dira. Baliteke lehenengo egitura Euskal Herri osoan ohikoa izatea eta ekialdean aukera bikoitza egotea. Baztango Erratzun ere, egitura biak ager daitezke: usteiat etorriko den (EHHA , N.I.: Erratzu, 94420), uste ut egie dela (EHHA , N.I.: Erratzu, 94560). Saran, egitura nagusia uste + -(e)n izan arren , uste + -(e)la ere ezaguna da.

Interesgarria litzateke ikustea zein egitura agertzen den testu

zaharretan, Zugarramurdin eta Urdazubin zein den zaharrena jakiteko. Zoritxarrez, hauek benetan argibide urria ematen digute, oso adibide gutxi aurkitu ditudalako: ecen San Pedroc uste izan zuen etzaitequela izan zori-on andiagoric (Satrustegi, 1987: 98); eta uste duzue separacio unec berdin penatuco duela (Satrustegi, 1987b: 307). Ikus daitekeenez, hauetan uste + -(e)la agertzen da, baina hain datu apurrekin ezin da ondorio garbirik atera. Lapurtar tradizioko idazleak aztertuz gero, esan dezakegu Axularrek uste + -(e)la erabiltzen zuela gehienetan: baina nik uste dut ezen etzela halako sentenziaren emaiteko premiarik (71), nolatan duzu zuk uste, gero hobeki onduko zarela eta bekhatutik iltkiko zarela orai baiño? (130), uste baitute bekhatorek bekhatu anhitzekin, karga pisuarekin hobeki iaikiko direla arinarekin baiño (135). Egitura bera aurkitu dugu Gasteluzarren lanean: uste izan banu hostiek apazegatuko zintuztela (47). Etxeberri Sarakoak ere uste + -(e)la erabiltzen zuen: Badira presunaia batzuek zeinek uste baitute egiazko noblezia dagoela urre, zilhar, eta ontasun franko izatean (53), Badut uste hauterizan gainean guztiok akort garela (176). Gauza bera esan dezakegu Elizanbururen lanaren inguruan: Hire adinean nik ere uste nian arropak egiten zuela fraidea (11), Bainan halere uste diat ez dutala sekulan ahantziko (18).

Dena dela, badirudi XIX. mende inguru horretan, uste + -(e)n

egitura ezaguna zela: uste duzu abereek on duten othe joa? (Duvoisin, 81).

10.18. Perpaus osagarrien auzia ixteko, aditz nagusia ezezkoa dutenak aipatuko ditut. Zuazok (1998: 221) esaten du mendebalean eta erdialdean aditz nagusia ezezkoa denean, osagarrian -(e)nik morfema

212

agertzen dela, baina ekialderagoko hizkeretan kasu honetan ere -(e)la erabili ohi dutela. Nik Zugarramurdin eta Urdazubin bildu ditudan datuen arabera, esan dezaket herri hauetan aditz nagusi guztiek ez dutela berdin jokatzen. Ikus dezagun astiroago, eta banan-banan, zeintzuk morfemak agertzen diren osagarrietan:

• Uste aditza. Aurreko atalean ikusi dugu aditz honekin baiezko

perpausetan Zugarramurdin eta Urdazubin mendekoaren, konpletiboaren, aditz laguntzaileak -(e)n morfema har dezakeela. Perpaus nagusia ezezkoa denean ere, gure bi herrietan (ekialdeko hizkeretan bezala) -(e)n morfema eransten zaio aditz laguntzaileari. Beraz, mendebalean eta erdialdean ohikoa den -(e)nik morfema, ez da Zugarramurdin eta Urdazubin erabiltzen:

“ez dut uste etxi duten” “eztut uste txandaik ite’uten” “eztut uste traduzionea baduen orrek” “eztut uste baduen soluzioneik “eztut uste ageri den or” Dena den, aukera nagusia -(e)n morfema izan arren, -(e)la

morfema ere jaso dut zenbaitetan: “ez dut uste finitu dela” “ez dut uste eri dela” Egitura hau (uste ezezkoa + -(e)la konpletiboa) Saran eta Baztanen

ere, behinik behin, ezaguna da. Amaiurren honakoa jaso zuen N’Diayek eztut uste aren gustokoak garela (1970: 97), eta nik, Saran, ez tut uste finituko dela tankerakoak entzun ditut.

Aurreko azpiatalean esan dudan bezala, ezezkoetan ere, -(e)n

morfema, uste aditzak zalantza adierazten duenean baino ez da erabiltzen, eta hiztunak nolabaiteko ziurtasuna duenean, -(e)la da aukera bakarra:

“ezkinuen uste ilen tzela” “ez nuen uste ain karioa zela” “ez ginuen uste ola pasatuko zela” “etzuen uste sosa galduko zuela” “enuen uste ola finituko zela” • Iduri aditza. Aditz honekin, Zuazok esandakoa betetzen da

Zugarramurdin eta Urdazubin, izan ere aditz nagusia iduri eta ezezkoa denean, osagarriaren aditz laguntzailean -(e)la agertzen da:

“etzait iduritzen ungi patua dela ura” “etzait iduritzen zozoa dela, e?” “etzait iduritzen arrimatu dutela”

213

Salbuespen bat ere jaso dut: “etzait iduritzen pasatuko denik” Burututako inkestek, hiztunek, iduri aditza agertuz gero, -(e)la

morfemaren alde egiten dutela erakutsi dute. • Erran aditza. Aditz hau ezezkoa denean, mendeko perpausean

-(e)nik gabe, -(e)la morfema agertzen da: “enuen erran aise izain tzela” “etzuten erran orena kanbiatu bear tzutela” “etzuen erran berak arrimatuko zuela” Berriro ere, egitura honek ekialderantz egiten du. • Pentsatu aditza. Aditz hau ez da askotan erabiltzen, gehienetan

uste aditza erabiltzen delako. Dena den, ezezko perpaus nagusi batean agertzen denean, mendekoan aditz laguntzaileak -(e)la morfema hartzen du:

“enuen pentsatzen lanjerosoa zela” “eginuen pentsatzen [x]ubilatuko zela” “etzuen pentsatzen negozioa finituko zela”

Honek guztiak ez du esan nahi -(e)nik morfema Zugarramurdin eta Urdazubin erabiltzen ez denik. Jakin aditzarekin, adibidez, guztiz arrunta da konpletiboan -(e)nik agertzea, nahiz eta -(e)la ere maiz aurki dezakegun: “etzakien esperantzetan zenik” “enakien ain karioa zenik” “enakien peligrosoa zenik” “etzakiten sua emana zela” “enakien etxia zela” “ez ginakien famosoa zela”

“enakien autobusa bazela” Beraz, laburbilduz, esan dezakegu uste aditz bereziaren kasua kenduta, beste guztiekin (erran, pentsatu, iduri . . .) -(e)la morfema nagusi dela. Ikusi dugun bezala, -(e)nik morfema ez da batere ohikoa, baina zenbaitetan (jakin aditzarekin batez ere) entzun daiteke. Testu zaharrek, berriro ere, ez digute laguntza handirik ematen, baina lortu ditudan adibideetan -(e)la morfema agertzen da: eta ez pensatuez, confesorea estua edo lazoa izetea, penitencia pisua edo arina ematea, absolvitcea edo absolucionea luzatcea edo ucatcea bere escuan daucala (Satrustegi, 1986: 309); etzazuela pensatu unequin aditzera eman nai dutela [.. .] (1987: 97); guc ez dugu uste alacoric guertatuco

214

zaicula (Ondarra, 1993: 600). Axularrek ere, -(e)la erabiltzen du: ezpaitugu uste egun hillen garela (111).

10.19. Perpaus kontzesiboak sortzeko egiturarik ohikoena, Zugarramurdin eta Urdazubin, “ba + aditz laguntzailea + ere” da. Ikus ditzagun egitura honen adibide batzuk:

“amabi baldin baituzu ere, batto falta baldin bada.. .” “gaizki erraten bauzu ere, errain datzu, barka zazu” “berandu tortzen bazaa ere, edekia izain da” “mina banuen ere, lanera gaten nintzen” Hauek dira topatu ditudan adibide guztiak, perpaus kontzesiboak

oso gutxitan agertzen direlako grabaketetan. Aurreko formaz gain, “aditz partizipioa + -ta ere” egitura jaso dut

Zugarramurdin: “ez diat egundaino erakutsi nik, noanai ganta ere, banekiela mintzatzen” “oi ikusita re, ez die izitzen” “oi artuta re, ez du pitxik iten al” Inguruko hizkeretan zer gertatzen den apur bat ezagutzeko asmoz,

ikusi dut Pagolak (1984: 23) Saran bildutako testuetan ere “ba + aditz laguntzailea ere” egitura agertzen dela: iziik hiltzen ezpaldin bada ere plazer aundia da ikustia mendi gainetik . Baztango euskarari dagokionez, esan dezakedan bakarra zera da: “ba + aditz laguntzailea ere” esapideaz gain (EHHA , N.I.: Erratzu), “nahiz eta” egitura ere badela (N’Diaye, 1970: 88). Zugarramurdin eta Urdazubin, inkesten bidez jakin dudanez, “nahiz eta” egitura ezagutzen dute, erabiltzen badakite, baina arestian aipatutakoa (“ba + aditz laguntzailea ere”) ohikoagotzat jotzen dute.

Testu zaharretan bilatu ondoren, ikusi dugu Elizanburuk “nahiz

(eta)” egitura ezagutzen zuela: nahiz sei urtetan abiatu nintzen eskolan, bederatzi urtetan ez nakian oraino irakurtzen (14) eta Duvoisinek, berriz, “aditz partizipioa + -rik ere” nahiago zuela: ausarki jatera emanik ere (129). Axularrek “ba + aditz laguntzailea ere” egitura erabiltzen zuen, gaur egungo egoerarekin bat, beraz: Zeren untziak, nahi ezpadu ere, berekin baitarama (107); Nork daki, mehatxatu bagaitu ere geure Iainkoak, eta erran badu ere haserre dela gure kontra, ea gure urrikimendua eta penitenzia ikhusirik, itzuliko denz bertze aldera, ematuko zaikanz bere kolera, eta utziko gaituenz gaztigatu gabe? (116). Etxeberri Sarakoak arren morfema erabili zuen zenbaitetan: ezen zuri eta niri usaia faltaz zientzia bat ahantzi arren hargatik ezin erran diteke, zientzia hura eztela, baizik zuri eta niri ahantzi zaikula (48).

Morfema hau behin jaso dut Zugarramurdin, oso egitura berezian

gainera:

215

“baxenabar arren da, ba eskuara gu pezala iteute” Bertako nahiz Urdazubiko hiztunek, ordea, aipatu dute arren

morfema ez dela euren euskaran ezaguna. Egia esan, goiko adibidea oso zalantzakoa da. Badirudi hurbil den Senperen ere ez dela erabiltzen (EHHA , L.I.: Senpere, 94500), baina bai, ostera, ekialderagoko Larresoron eta Uztaritzen (Epelde, 2002). Dena den, herri hauetan ere “ba + aditz laguntzailea + ere” egitura nagusi da.

Zugarramurdi eta Urdazubiko antzinako lekukotasunei dagokienez,

honako perpaus kontzesibo mota hauek aurkitu ditut: naiz inocenciya vera izanagatiq (Satrustegi, 1986: 303); ezdu cer esperatu arendaco izanen dela barcacioric, zortcian bein confesatcen balimada ere (Satrustegi, 1987: 87); eta Davidec barcatu nai izanic ere etzuen permititu [. . .] (1987: 93); eta berce elzara (sic) ecin asisti dezaquetenac, naiz ez confesatubagatic, eta comuniatubagatic, eta estacionia ez eguinagatic bere (sic) becatuen urriquimendua dutelaric (Ondarra, 1982: 398); Sacramentu untan barcatcen dire becatuan denic andienac izanic ere bear den disposicioeequin (sic) errecibitcen bada (Satrustegi, 1986: 308). Beraz, ikus dezakegunez, -agatik morfema kontzesiboa nahiko arrunta da testu hauetan. Gaur egun, nik ez dut honelakorik behin ere entzun Zugarramurdin eta Urdazubin.

10.20. “Aditza + partez / bearrean” egitura . Zugarramurdin eta Urdazubin, bai partez bai bearrean erabil daitezke gauza bera adierazteko, nahiz eta bearrean arruntagoa izan. Ikus ditzagun egitura honen adibide batzuk:

“oi erran bearrean, konfunditu zen” “siesta ein bearrean, arendako rekreoa omen da arrian aitzea” “eta zerealak artu bearrean, andik ekarri nuen taloa” “laundu bearrean, traba iten du” “bainan [x]eneralak, soldaduei eman bearrean, saldu zuen” “zuk ari pagatzeko partez ilabetean unenbertze, urtein buruan, pues, oik” “ungi errateko partez, ek untsa erteute” “lan iteko partez, parranda iten tzuen” Ikusten dugunez, bakoitzak aditz forma bat eskatzen du: bearrean

hitzak aditz partizipioa eta partez hitzak, berriz, -t(z)eko morfema. Gogora dezagun, gainera, partez , baina ez bearrean , izenekin ere erabiltzen dela (ikusi izen morfologiari eskainitako atalean, 8.16.6. azpiatala). Susmo bat baino ez bada ere, gerta liteke hasieran izenekin besterik erabiltzen ez zen partez forma, orain aditzekin ere erabiltzea, baina beti bearrean formaren atzetik.

Lekukotasun idatziek laguntza urria ematen digute, eta datu gutxi

lortu ditugu. Behintzat, gaur egun gure bi herrietan erabiltzen ez den

216

forma bat (lekuan) topatu dut: arindu bear lecuan progimo cembaiten onac iluntcen datzute viotza? (Satrustegi, 1987b: 307); eta emendic eldu da ttipitu bear lecuan aumentatcea confesorearen nequea (Satrustegi, 1986: 309); Yincoa adoratu bear lecuan, z[ue]n edertasuna (ispilua edo miraila escuan) atsainca adoratzen duzuenac... (Ondarra, 1993: 599). Forma hau, erdarako “en lugar de” / “au lieu de” egituren kalkoa izan liteke.

“-T(z)eko + partez” egitura Senperen eta Saran ere entzun dut.

Saran, behinik behin, Zugarramurdin eta Urdazubin bezala, partez forma izenekin ere joan daiteke: soldadu bat eman tzuen nere partez / lasterka ibiltzeko partez, lana orai eun metrota .

10.21. “Hobe da.. . -t(z)ea, ezen (ez) eta.. . -t(z)ea” egitura.

Zugarramurdin eta Urdazubin, hobe adjektiboaren bidez egindako konparatiboetan, konparazioa adierazten duen morfema, baino ez ezik, ezen (ez) ere izan daiteke. Ikus ditzagun aipatutako egitura erakusten duten adibide batzuk:

“obe da bakea izatea, ezen eta bildoskia jatea” “obe da o[x]ean lo eitea, ezen ez ta bestan ibiltzea” “obe da goizik jaikitzea, ezen eta gero lasterka ibiltzea” “obe duzu taxi bat artzea, ezen ez eta autoestop eitea” Egitura honen hedadura geografikoaren inguruan, ezin dut inolako

argibiderik eman, baina mendebalean eta erdialdean, behinik behin, ez da ezaguna. N’Diayek “obe da.. .-t(z)ea, ezen ez ta.. .” egitura jaso zuen Baztanen: obe da autetzea udeko ortoskak ezen ezta neguko elurrek eta ormak (1970: 149). Saran eta Larresoro-Uztaritzen ere “obe da.. .-t(z)ea , ezen (ez) (e)ta” egitura ohikoa da (Epelde, 2002).

Zugarramurdiko eta Urdazubiko gazte askok egitura hau ez

ezagutzeak, adierazten digu ezen morfema lehen arruntagoa zela, eta gaur egun, erdialderagoko hizkeren eraginez beharbada, baino morfema nagusituz doala.

10.22. Azpiatal honetan eta hurrengo bietan aztertuko ditugun

ezaugarriak hitz ordenarekin lotuta daude. Hasteko, ikusiko dugu behar aditza Zugarramurdin eta Urdazubin aditzaren ezkerraldean zein eskuinaldean ager daitekeela. Ikus ditzagun egitura biak:

“zertaa gan bear duzu?” “eta jendea(k) nonbait egon bear du” “igandeetan ta dena aitu bear zen lanean” “urte guzian aileatu bear luke, bainan ez da aileatu” “erran dute ein bear dela casa rural bato” “muntra oi bear nauzu jautsi”

217

“bertzenaz geiao bear da paatu” “tertulian, denbora bear da pastu!” “an bear da in praktika animal” “ori bear zenuke artu sei oren egunero, e?” “bearko’uzu dibu[x]atu, bertzenaz naastuko zaa doike!” Aukera biak oso ohikoak dira Zugarramurdin eta Urdazubin, eta

adibideak nahi beste aipa daitezke. Egitura hauen isoglosari dagokionez, Caminok ematen digun

argibidea hona ekartzeari interesgarria deritzot: “Aditz nagusi bati loturik joan ohi den be(h)ar aditza eskuinetik

lotzen zaio mendebaldeko eta erdialdeko hizkeretan aipatu aditz nagusiari . Egitura hori ez da ezezaguna Aezkoan, baina hizkera honetan, ekialdekoetan gertatzen den bezala, askatasun gehixeago dago aditzaren ezkerrean ere agertzeko.” (1997: 506).

XIX. mendean ere, Zugarramurdin eta Urdazubin, ezaguna zen

behar aditza aditz nagusiaren ezkerrean kokatzeko aukera. Honen froga, ikus ditzagun adibide batzuk: nondiq viar duten ibilli Siongo mendirat (Satrustegi, 1986: 302); gueyenean bear du eguin berac (1986: 309); bear du obeditu lanetan (Satrustegi, 1987: 91); bear du ere humeac errespetatu guratsoa (1987: 91); eta tasa hunen arabera bearco dutela arreglatu (Ondarra, 1982: 400); soilqui bear dugu consideratu, cer den Yincoa maitatzea (Ondarra, 1993: 601); nola yaquinen du cer bear duen siñetsi? (Pagola et alii , 1994: 390).

XIX. mendeko Elizanburu saratarrak ere aukera hori erabiltzen

zuen: behar dut segitu ahal dudan hobekiena (10). Nahi aditza ere, behar aditza bezala, aditz nagusiaren ezkerrean

ager daiteke. Zugarramurdin eta Urdazubin ezaguna da aukera hau, baina ez da behar aditzarekin bezain ohikoa eta adibide gutxi jaso ditut:

“nai zuen perfekzionatu angelesa” “oai nai du etxea saldu, baina ezta arena” “nai zuen etxea arrimatu” “nai zuen arekin disimulatu”

10.23. “Laguntzailea + partizipioa” ordena . Ipar Euskal Herrian erabiltzen da hurrenkera hau, nahiz eta Hego Euskal Herrian ohikoa den “partizipioa + laguntzailea” ordena ere ezaguna izan. Hego Euskal Herriko Baztanen ere, behintzat, bada; N’Diayek (1970) ondorengoak bildu zituen Amaiurren: ia zein zaion geiago gustetzen (71); badire oño re zenbait or bizi (104). Hona hemen Saran jasotako adibide bat:

“gizon oi plazan da bizi”

218

Zugarramurdin eta Urdazubin ez da oso ohikoa “laguntzailea + partizipioa” egitura, baina adibide gutxi batzuk jaso ditut:

“orrek zenbat du balio?” “ez duzu ikusten urte guzian bautela fruitua eta lau laran[x]a jan?” “oi zertako dute kendu?” “ormak eta iten duelaik orduan die oik sartzen erreka bazterretaa” Aipatutakoak dira bildu ditudan adibide guztiak. Ikus daitekeenez,

urriak dira, eta denak adineko pertsonei entzun dizkiet; gazteen artean ez dut behin ere entzun. Gainera, inkestek erakutsi dute hiztunek, oro har, “partizipioa + laguntzailea” egitura nahiago dutela.

Zugarramurdiko eta Urdazubiko testu zaharrak begiratzen

baditugu, ikusiko dugu zenbait adibide badirela: gaur naiz presentatzen zuben veguiyen anciñerat (Satrustegi, 1986: 301); eta naiz icarazen Ministeriyo edo oficiyo añ pisu eta sendorra onen obligaciyuaq consideratzen yarrita (1986: 301); vertatiq barcaciyua diot escatzen (1986: 303); zer dute erranen buratsoec equin alabac ebastiac icusi eta? (Satrustegi, 1987b: 299).

Hurrenkera hau ohikoa da eremu honetako idazle zaharretan;

Gasteluzar ziburutarrak XVII. mendean bertan honelakoak idazten zituen: zu zaitut zeruko gorthean hautatzen ene Amatzat (143); suge errabiatuek bethi gaituste jaten (165). Axularrek ere eskaintzen dizkigu lekukotasun gutxi batzuk, baina ez dut uste adibide hauek oso egokiak direnik, hurrenkerak balio semantikoa (ekintza, agindua hanpatzea) izan dezakeelako: Dezagun ian eta edan; dezagun pausa eta atsegin har (62); Dagigun ihes (288).

10.24. Ere lokailuaren kokagunea Zugarramurdin eta Urdazubin topatu ez dudan arren, ba omen da

inguruko hizkeretan ere lokailuaren kokapen berezia. Caminok ematen digu honen guztiaren berri:

“Euskaldunen artean ere emendiozko lokailua erabiltzeko ohitura

desberdinak daude. Hona dakarguna ekialdeko hizkeretan aurki daitekeen bat da. Hain zuzen lokai lu hau aditz nagusiaren eta aditz laguntzai learen artean ageri den kasua ekarri nahi dugu hona –eta aditza trinkoa denean, honen aitzinetik doana–.” (1997: 508-509).

Ezaguna denez, mendebaleko eta erdialdeko hizkera askotan,

omen, ohi edo ote bezalako partikulak kenduta, ezinezkoa da aditzaren eta aditz laguntzailearen artean inolako elementurik sartzea.

Caminok esaten du egitura hau aezkeraz eta behe-nafarreraz

badela, eta Elkanoko Lizarragak zein Ondarrak bildutako testuen idazleak ere erabiltzen zutela (1997: 509). Caminok Urdazubiko

219

testuetan aurkitutako adibidea honako hau da: lagunduco ere gaitu , allegatuco ere dire (Ondarra, 1982: 399). Riezu & Zudairek argitaratutako testu batean ere mota honetako egiturak topatu ditut: seguituco ere zayola (1972: 372); manatcen ere zait niri (1972: 372). Zugarramurdiko testuetan ere (Bonaparteren itzulpenetan, zehatzago esanda), adibide bat ikusi dut: Eta comecatcera allegatcen denac, erran diren disposicioneac gabe, errecibitcen ere du Jesucristo? (Pagola et alii , 1994: 409).

Baina testu zaharretan zenbait lekukotasun aurkitu arren, gaur

egun “aditza + ere + aditz laguntzailea” egitura ez da Zugarramurdin eta Urdazubin agertzen. Inguruko hizkerei dagokienez, esan dezakedan bakarra da Pagolak (1984) zein Ariztiak (1934) Saran bildutako testuetan ez dudala honelakorik ikusi eta bertan egindako galderek ezezko erantzuna jaso dutela. Baztanen ere, bertan egindako inkesten arabera, ezaugarri arrotza da honako hau. Senperen, berriz, honako adibide hau entzun dut: apezgaia zen eta gero apeztu ere zen . Interesgarria litzateke lapurterazko eta nafarrerazko gainontzeko guneetan zer gertatzen den jakitea, Caminok (1997: 508-509) emandako isoglosa, ahal den neurrian, gehiago zehazteko.

Azkenengo hiru azpiatalek erakusten dutenez, ekialdeko hizkeretan

askatasun handiagoa dute aditzaren sintagmaren barruko elementuen hurrenkera aldatzeko. Lehenengoak erakutsi digu behar edo nahi bezalako aditzak aditz nagusiaren eskuinean ez ezik ezkerrean ere maiztasun handiz ager daitezkeela. Bigarrenak, berriz, laguntzailea aditzaren aurretik joan daitekeela, eta hirugarrenak, azkenik, aditz nagusiaren eta aditz laguntzailearen artean ere lokailua koka daitekeela. Nolabait esateko, badirudi ekialdeko hizkeretan adizkien arteko loturak ez direla gainontzeko hizkeretan bezain egonkorrak, arauak ez direla hain zorrotzak.

10.25. Egin aditz indargarria . Zuazok (1998: 219) esaten du egin

aditza balio indargarriarekin mendebalean eta erdialdean erabiltzen dela eta Malerrekara eta Sakanara ere, behinik behin, iristen dela (221). Zugarramurdin eta Urdazubin ere, batzuetan erabiltzen da egin aditza ekintza indartzeko, aditza bera galdegaia denean. Ikus ditzagun jaso ditudan adibide batzuk:

“bidali in nun” “eta pena da, liburu ek denak erre in tzuzten” “eta orrek arrimatu in du dena, e?” “or tirokatu in tzuen” “casa ruralean tzaa edo etorri iten tzaa?” “etxeko libro izain da, saldu ez duzu iten aal” “eztut aunitz jaten neonek arraultzea, bainan gustatu iten tzait, e?” “eta soldaduek kanbiatu iten tzakuten”

220

Suma daitekeenez, adibide hauetan, egin aditz indargarria aditz nagusiaren atzetik doa, mendebaleko edo erdialdeko egituran bezala. Beste zenbaitetan, ostera, aditz nagusiaren aurrean agertzen dela ikusi dut; hurrenkera honetan ere, nire ustez, egin aditzak balio indargarria erakusten du:

“gero urtekin in tzen edatu” “ungi eite’ute mintzatu, e?” “iten al dute dirua atera bankotik” “arek in ditu eskilak jo” “ta gero ardiei iten genioten deitzi” “xalboina urai botatzen ginion ta an iten tzen urtu” Inguruko hizkeretan egoera zehatza ez ezagutu arren, Ariztiak

(1934) Saran batu zituen testuetan egin indargarria agertzen da: hilez gero, enterratu egiten dire (108), jan egin diat eperra! (110). Datu berriagoetan ere agertzen da: eman iten tuzte (EHHA , L.E.: Sara, 53010), gangrenaikin usteldu eiten tzaa (L.E.: Sara, 72190), erosi iten tzen (L.E.: Sara, 35620). Baztanen ere, Salabururen hitzen arabera, egin aditz indargarria ezaguna da, baina ez da ohikoa:

“Egia da beste tokiekin erkatuz gero, Baztanen ez dela ia batere

erabil ia ‘egin’ aditza indartzai le gisa.” (1991: 918). Lapurdiko Azkainen eta Senperen ere, ezaguna da: “ez du jaten orrek, irentsi i ten du” (EHHA , J.A.: Azkaine, 60040) “arbolak primaberan muskildu iten die” (J.A.: Azkaine, 19110) “botatu eiten da ori” (EHHA , L.I.: Senpere, 27410) Testu zaharrek ez dute batere adibiderik erakusten, eta beharbada,

egin indargarriaren erabilera ezaugarri nahiko berria izan daiteke gure bi herrietan. Inguruko lekukotasun zaharretan ere ez dut adibiderik aurkitu. Gaur egun herri hauetan adibide batzuk aurkitzea erdialderagoko hizkeren eraginaren emaitza izan daiteke, beraz.

Gainera, Zugarramurdin eta Urdazubin aipatutako egitura agertu

arren, ez dirudi hiztunek etorri da eta etorri egin da erabat garbi bereizten dutenik, eta honen arabera, egin aditzaren balio indargarria zalantzakoa da. Gauza bera esan dezaket Sarako datuen inguruan, izan ere saratar askok ez dute egin aditzaren balio indargarria antzematen.

10.26. Perpaus neutroetako ba- aurrizkia Zugarramurdin eta Urdazubin ba- partikula perpaus neutroetan ere

erabiltzen da askotan. Jakiteko zein den partikula honen erabilera ohikoena eta ulertzeko, beraz, zer esan nahi dudan “perpas neutroetan ere erabiltzen” dela diodanean, ikus dezagun Euskaltzaindiak ba- aurrizkiaren erabilerari buruz aipatzen duena:

221

“Ez da sobera erraza ba- partikularen erabi l eremua zehatz-mehatz mugatzea. Hau, gainera, ez da bat bakarra eta bera euskalki guztietan: ekialdekoek, esate baterako, gainerakoek baino usuago eta zabalkiago erabiltzen dute, dudarik ez. Funtsezko erabilera, nolanahi ere, gorago esan dugunera bi l daiteke: adizki trinkoak aurretik beste galdegair ik ez duenean erabiltzen da. Laguna doa bai (nor doa?, alegia), baina *doa laguna edo *laguna, doa, ez. Horrelakoetan beste hauek eskatzen bait ira: badoa laguna edo laguna, badoa .

Zer esan nahi du horrek? Ba- part ikulak, gutxienez, perpausak beste

galdegairik ez duela adierazten digula. Laguna doa , hain zuzen ere, “laguna da doana” edo horrelako batez parafrasia daiteke, nor doa? galderaren erantzuna alegia. Ba- part ikula sartuz gero, berriz, gauzak aldatu egiten dira: laguna badoa diogularik, “laguna” galdegai gabe mintzagai egiten dugu euskalki gehienetan. Galdegaia, hor, perpausaren baietza da, aditzaren baietza esan nahi baita.” (Euskaltzaindia, 1987: 495).

Beraz, oro har, aditz trinkoaren aurrean beste galdegairik ez

dagoenean erabiltzen da ba- partikula, eta ekialderagoko hizkeretan gainerakoetan baino gehiagotan. Izan ere, ekialderagoko hizkeretan, aditz trinkoaren aurrean ager daiteke, nahiz eta perpausaren baietza galdegaia ez izan. Horregatik esaten dut (Zuazoren hitzak erabiliz) ba- partikula perpaus neutroetan erabil daitekeela. Hauxe bera aurkituko dugu Zugarramurdin eta Urdazubin. Azter ditzagun adibide batzuk (esaldi batean ba- behin baino gehiagotan agertzen denean, beltzez nabarmendu dut aztertzen ari garen adiera):

“jende aundiek beti badugu errespetu geixao” “bi alaba eta semea bazuzten” “ura beti bazen emen” “aurrek badakite txutxeriak badirela” “badakizu emen beti jendea badela” “nere arreba eta anaia bia ibiliak badie” “baakizu beti subenzioneak badiela” “ta andreak erran tzion nola ze txisme bazien” “amak badaki arazoak badirela” Adibideak ikusita, esan dezakegu Zugarramurdin eta Urdazubin

neutroak diren perpausetan ba- partikula ager daitekeela. Beraz, ezaugarri honi dagokionez ere, bi herri hauek mugaz bestaldeko hizkerekin bat egiten dute. Izan ere, Zuazok (1998: 212) esaten zuen ezaugarri hau Ipar Euskal Herrian agertzen dela, eta mugatik gertuko Hego Euskal Herriko hizkeretan ere bai, beharbada. Baztanen ere entzun dut zenbaitetan.

Zugarramurdiko eta Urdazubiko testu zaharretan (XIX. mendekoak) ez da honen adibiderik agertzen. Begiratu ditudan inguruko lekukotasun idatzietan, nik neuk, ez dut behin ere aurkitu.

222

10.27. Ala eta edo partikulen arteko bereizketa Zuazok (1999: 257) esaten du ala eta edo hautakariak ez direla

Ipar Euskal Herrian eta mendebalean nahasi, baina Hego Euskal Herri gehienean, ostera, edo dela aukera bakarra. Zugarramurdin eta Urdazubin zer gertatzen den erakutsi baino lehen, uste dut komenigarria litzatekeela partikula hauen erabilera apur bat azaltzea. Horretarako, EGLU IV hartu dut (Euskaltzaindia, 1994: 180-181), eta laburbilduz, ikusi dut edo eta ala hautakarien desberdintasuna ez dela hain garbia. Hasteko, aipatzen da adierazpen perpausetan aukera adierazteko edo ere erabiltzen dela, eta ematen duten adibidea hil edo biziko auzia dela esan digu da. Eta honakoa gehitzen da:

“Alde honetatik azken urteotan hedatu den joerak, hau da bi

antonimoren (kontrakoa adierazten duten bi hitzen) artean ala juntagai lua ezartzekoak (hi l a la biziko auzia) , ez du l i teraturan tradiziorik.”

Gainera, galderazkoetan, bi aukeren artean bakarra adierazten

denean, ala zein edo ager daitezkeela aipatzen da, nahiz eta hauetarako ala normalagoa izan.

Erabilera ezagutu ondoren, eta normalean aukera bakarra denean,

gaur egun behintzat, ala arruntagoa dela jakinda, esan dezakegu Zugarramurdin eta Urdazubin ala hautakaria ez dela askotan agertzen eta edo ohikoagoa dela. Ikus ditzagun bertan jasotako adibide batzuk:

“jendea barrez bar ibiliko da edo ez?” “ez dakit kamaran kontzen al den edo ez den kontzen al” “bo, eta bia[x]e de estudios duzu edo turismo ibilki zaa orai?” “afaldua ja edo in bearrean?” “oiek berriak edo leen erosiak dire?” “sobera re ez duk iten al, ea salduko den edo ez” “bat edo bertzea izaten al da nerea” “ez dakit nik anaiak zien ala ez ziren” “ez dakit usatuak dien ala ez” “bat ala bertzea izaten al tzen, denak ez” Beraz, ezaugarri honi dagokionez, Zugarramurdi eta Urdazubiko

euskarak gehiago egingo luke Ipar Euskal Herriko hizkeretarantz erdialdekoetarantz baino, bi herri hauetan ala juntagailua erabiltzen delako. Dena den, ez dirudi ala eta edo hautakarien arteko desberdintasuna erabat garbi egiten denik; horren froga, multzo bakoitzeko azkenengo perpausen arteko konparazioa daukagu. Elizondon, bertan jasotako adibideen arabera, edo dute aukera bakarra.

Testu zaharretara jotzen badugu, ikusiko dugu Zugarramurdin eta

Urdazubin, XIX. mendean, edo eta ala partikulak, oro har,

223

erregulartasunez bereizten zirela: Dudatcen denean ote den Probe solemnitatecoa, edo ez (Ondarra, 1982: 401); ea penitenteac mereci duen ala ez absolucionea (Satrustegi, 1986: 309); Eta ez pensatu ez, confesorea estua edo lazoa izetea, penitencia pisua edo arina ematea, absolvitcea edo absolucionea luzatcea edo ucatcea bere escuan daucala (1986: 309); bere buruaren defenditzen asten denean edo echean ala campoan bera baño gueyagocoari errespetua galtzen badio (Satrustegi, 1987: 96).

10.28. Dela . . . , dela . . . emendiozko juntadura Mota honetako perpausak grabaketetan oso ugariak ez diren arren,

honakoak jaso ditut Zugarramurdin eta Urdazubin: “zerritik dena erabiltzen da, dela zingarrazpia, dela odolkia.. .” “gero beti bada arrabotsa, dela zakur bat, dela kotxe bat. . .” “leenau denetaik iten tzuan, dela trefla, dela luzerna...” Ondarrak 1993.ean argitaratutako testuan honako adibide hau

topatu dut: Sar-gaitecin beldurcunde salvagarri batean [.. .] dela belaunico, dela yarrita (602).

10.29. Baina juntagailuaren erabilera eta kokagunea Hego Euskal Herrian baina eta baizik bereizten diren bitartean,

Ipar Euskal Herrian, baina juntagailuak betetzen du sarri bien lekua (Zuazo, 1999: 260). Ezaugarri hau argiago ikusteko, har dezagun Ainhoan jasotako adibide bat:

“ez ziren horai (sic) bezala sarekin arrantzan artzen bainan arpoinekin” (EAEL , II: 227). Gertakari honen atzean, Azkuek adierazi zuen bezala, frantseseko

mais juntagailua egon daiteke: “Es gal icismo tomado de la doble signif icación de mais «pero» y

«sino».” (1925: 490). Ikusi dugun bezala, Ainhoan baina juntagailuak baizik ere adieraz

dezake, eta oso gertu dauden Zugarramurdin eta Urdazubin ere adiera hau ezaguna da. Aurkaritza adierazten duen baina juntagailuak, bi herri hauetan lau aldaera izan ditzake: baina, bainan, baino eta bainon . Ondorengo adibideetan, juntagailu honek izan ditzakeen adiera biak jaso ditut; lehenengo multzoan, baina adiera ikusiko dugu eta bigarrenean, berriz, baizik:

“nik ikusi’ut ai direla, bainan ni ez naiz izan” “ez da eskolan bezala ibilia, baina defenditu naiz”

224

“bueno, busti i ten dire, baino ez ainbertze” “bai, bainon gureak barnean izaten die, e?” “gero eskuineat’uzu karretera; ezta txikia, baino mear bat” “kendu zioten ura, bueno ez kendu, baina urtuazi” “ordutik ez dut orrekin solas iten, baino adio eta gero arte” “iandetan etzen, bainon bertze egun guzietan” “ez da berria, bainan arrimatua” Euskal Herriko Hizkuntz Atlaseko soinuzko datuetan beste adibide

bat aurkitu dut (baina = baizik): etzen berarekin eskondu abeatsa zelakotz, baina maite zuelakotz (D.P.: Zugarramurdi, 94480).

Baztanek Ipar Euskal Herriarekin (izan) duen harremana ezaugarri honetan ere ikus dezakegu. Nik neuk, Elizondon, zenbaitetan jaso dut bainan juntagailua baizik adierarekin.

Baina juntagailuaren bigarren adiera hau (“baizik”), ez da

Zugarramurdi eta Urdazubiko testu zaharretan agertzen. Hauetan, baizik erabat nagusia da: eztiot bada zuben erraney batere casoriq eguiñen baiziq nere obligaciyuari (Satrustegi, 1986: 304); equen castigatzeco igorri cituen Yincoac, ez soilqui tropa oriec: baicic berce asco malura (Ondarra, 1993: 604); ¿cer eguiten du hume ei becatu eguiten eracutsi baicic? (Satrustegi, 1987: 97). Baizikan ere noizean behin agertzen da: Ez ezda bacarric vici lucea, baicican mila bendicione aguintcen zaizco hume onari Escritura Sainduan (Satrustegi, 1987: 93). Hauekin batera, baizen forma ere aurkitu dut: eztadiezala cerutic iautsi equen gauceta suua eta arria baicen (Riezu & Zudaire, 1972: 373). Gaur egun, berriz, baizen juntagailua ez da erabiltzen. Honek guztiak ez du esan nahi, gaur egun, Ipar Euskal Herriko hizkeretan baizik juntagailua erabiltzen ez denik. Juntagailu honek ez du Zugarramurdin eta Urdazubin elementu bien arteko aurkaritza adierazten, baina erabilera murriztailea izan dezake (EGLU , IV: 216): “ezpaita geio mamorrua eta zikina baizik” “eztuk belea eta xori zikinak baizik” “ja ez dugu belaia eta soroa baizik iten”

“kamion zaar bat bezala ibili bear, eta etzuan ogeitamabost mila kilometro baizik” Esanahi hau, bertzerik partikularen bidez ere adieraz daiteke: “berak etzuen entrada bertzerik paatu” “nik enuen arraina bertzerik jan” “eta etzuen ura bertzerik edan, e?” Azpiatal hau amaitzeko, baina (≠ baizik) juntagailuaren

kokapenari buruzko ohar bat egin nahi nuke. Lehenengo adibide multzoan, baina juntagaien artean agertzen dela ikusi dugu. Joera hau

225

ohikoena den arren, Zugarramurdin eta Urdazubin bigarren perpausaren amaieran ere koka daiteke. Euskaltzaindiaren arabera (EGLU , IV: 194), Hegoaldean −eta batez ere Hegoaldeko mendebalean− , baina bigarren perpausaren barruan eta azkenean erabil daiteke, eta kasu honetan, juntagailua gabe, lokailua litzateke. Hurrengo adibideek erakusten dute, esan bezala, Zugarramurdin eta Urdazubin ere, perpaus amaierako kokapena ezaguna dela:

“balientea zen bainan” “gu usatu ginen ekekin baino” “pasatu ginen Madrilgo bazterretaik, gelditu ezkinen ein baino” “irauten nauzkite bi urte, iru urte, denek ez berdin bainon” “nik ikusia, nik ez dut ein baina, e?” 10.30. Beti aditzondoaren erabilera Zugarramurdin eta Urdazubin beti aditzondoak, Euskal Herri osoan

orokorra den esanahiaz gainera, oraindik adiera ere har dezake. Bikoiztasun honen atzean, aurreko kasuan bezala, frantsesaren eragina egon daiteke, izan ere, frantsesez toujours hitzak encore ere adierazten du (Tu l’aimes encore? Oui, je la trouve toujours charmante). Ikus ditzagun gure bi herrietan jasotako bi adibide:

“istripu bat izan zuen eta bizkarrean badu beti zerbait” “pasatu nintzelaik, jendea bazen beti bazkaltzen” Bi esaldi hauetan, beti aditzondoaren adiera oraindik da. Beraz,

Zugarramurdin eta Urdazubin, oraindik adierazteko, bi hitz erabil daitezke: beti eta oino(re) (ohikoena).

Gertakari hau Saran ere entzun dut. Ipar Euskal Herriko beste

hizkera batzuetan ere adiera arrunta da. Pagolak (1984: 41) Heletan honako adibide hau jaso zuen:

“Berriz ere, «Aña Mari» ta betiere errepostuik ez” Oraindik argiagoa da Arbonan bildutako adibidea: “Bázien, éztu (h)áin axpáldi, oáinon, gu’étxean ikúsia duála, behárba bospaséi urté, uái éztakít an dén betí”. (EAEL II: 229).

Beti aditzondoaren adiera hau ez da Ipar Euskal Herrian berria,

izan ere, OEH-ko datuen arabera, XVIII. menderako ezaguna zen. Beste batzuen artean, Etxeberri Sarakoak, Elizanburuk, Hiribarrenek eta Hiriart-Urrutik idatzitako adibideak biltzen dira bertan. Hego Euskal Herrian, XIX. mendearen bigarren erdian agertu ziren adibide batzuk. Gaur egun, Baztanen −edo Elizondon, behinik behin− ez da gertakari arrunta.

226

11. LEXIKOA

Atal honetan Zugarramurdiko eta Urdazubiko hiztegia batzen saiatuko naiz. Asmo hau betetzea ez da batere erraza izan. Aurreko ataletan, nahiko garbi neukan zer aztertu behar nuen (deklinabide kasuak, kontsonanteen inbentarioa, aditz formak...) , kasu guztietan aztergai genuena multzo mugatua zelako. Hiztegia, ordea, multzo mugagabea da, etengabe ari dira hitz berriak sortzen. Mugatua izango balitz ere, zaila litzateke hiztegia batzea, nabaria delako hitzak deklinabide kasuak, esaterako, baino askoz ere ugariagoak direla.

Egia da hiztegia jasotzea, berez, ez dela lan zaila, normalean atal

honetan sumatzen dutelako hiztunek euren hizkeraren berezitasuna. Hau da, berehala aipatzen dizute eurek erabiltzen duten hitza inguruko hizkeretan desberdin esaten dutela. Dena den, hitz jakin bat nola esaten duten bilatzen denean, gauzak zaildu egiten dira. Nola galdetu zein hitz erabiltzen duten gauza jakin bat izendatzeko? Sinonimoa ematea ez da beti egokia, askotan hiztunak ez duelako emandako sinonimo hori ezagutzen. Erdaraz galdetzeak ere ez du beti emaitza ona eskaintzen, askotan hiztunek ez dakitelako erdarazko hitzaren ordezkoa zein den.

Hiztegia bildu ondoren, berriz, informazio hori nola erabili erabaki

behar da. Lan honen helburua Zugarramurdiko eta Urdazubiko euskara deskribatzea denez, bertako bereizgarri izan daitezkeen hitzak sartzea pentsatu dut, nahiz eta inguruko herrietan ere ezagunak izan. Euskal Herri osoan orokorrak diren hitzak, beraz, –burua, besoa, begia, etxea, neska bezalakoak– hiztegi honetatik kanpo utzi ditut, nire helburua ahalik eta deskripziorik zehatzena egitea den arren, hitz zerrendari muga ipini behar izan diodalako.

Badirudi oztopo hau beste ikertzaile askok ere izan dutela. Bi aipatzeagatik (konponbide desberdinak aukeratu dituztenak), Camino (1997) eta Ibarra (1995) ikertzaileen lanak kontuan hartuko ditugu. Caminok lexikoaren atalean lanaren aurreko ataletan agertutako hitzak baino ez sartzea erabaki zuen. Ibarrak, ostera, alor semantikoak osatu zituen. Nik beste bide bat jarraitzea erabaki dut. Transkripzioetan eta adibideetan agertutako hitzak bakarrik sartuz, nire ustez, aberasgarria izan daitekeen argibidea gal nezake. Alor semantikoen aukera, berriz, baztertu egin dut, ikusi dudalako zaila dela hitz asko talde jakin batean kokatzea eta “soberan” dauden hitzekin multzo orokor bat osatzeari nahasgarria deritzodalako.

Beraz, ondorengo orrialdeetan, Zugarramurdin eta Urdazubin

arruntak diren hitzak eta bertako ohiturak isla ditzaketenak aipatzea erabaki dut. Bertako bereizgarri izan daitezkeenak biltzeari lehentasuna eman diot.

227

Arrain , errota, janaria edo lorea bezalako hitzak, ostera, sartu egin ditut badakidalako inguruko hizkera batzuetan desberdin esaten direla, eta lan hau etorkizunerako lanabes bihurtu nahi dudalako. Garbi dago, hitzen isoglosak zeintzuk diren ezagutu nahi badugu, beharrezkoa da hizkeren arteko banaketa erakutsi dezaketen hitzak bilatzea. Beraz, Lapurdiko zenbait hizkeratan eihera esaten bada, uste dut garrantzitsua dela gure hizkeran errota erabiltzen dela aipatzea. Hitz askok inguruko hizkeretan bestelako aldaerak ote dituzten ez dakit (zartagina, basurdea, tirrina, kokela, burruntzaldia . . .) , baina, badaezpada, sartzea erabaki dut, argibidea, etorkizunean, norbaitentzat lagungarria izan daitekeelakoan.

Beste hitz batzuk aukeratzeko arrazoiak honakoak izan dira:

hasperena egiten ez delako, honen ordez kontsonanteren bat agertzen delako, kontsonantismoan berezitasunen bat dutelako, bustidurarik gabekoak direlako, atzizki berezia (-zionea, -oina, -a . . .) dutelako, eta abar. Azpimarratu nahi izan ditut, era berean, frantsesetik eta gaztelaniatik hartutako maileguak, nahiz eta Zugarramurdiko eta Urdazubiko bigarren hizkuntza gaztelera izan, frantsesak ere eragina duela ikusteko.

Hitz bakoitzaren sarreran, hitzaren kategoria gramatikala aipatu

dut. Ondoren, euskara batuan ohikoa den ordezkoa eman dut. Ordezko egokirik aurkitu ez dudanean, hitzaren esanahia deskribatzen saiatu naiz. Oinarrizko argibide honetaz gain, sarrera batzuetan datu gehiago aurkituko ditugu: erabilera ondo ulertzeko adibideak, frantsesetik hartutako maileguak direla, hitz horrek herri hauetan dituen beste sinonimo batzuk.. .. Sinonimo hauek maiztasun berean erabiltzen ez direnean, aldaerarik ohikoena zein den ere argitu egin dut; beraz, lexikoak eman diezagukeen argibidea ahalik eta zehaztasun handienez aipatzen saiatu naiz. Adibidez, hizkera mugak kokatzeko, lagungarria izan daiteke, nire ustez, ezkondu erabili arren, esposatu askoz ohikoagoa dela aipatzea. Besterik gabe, biak ezagunak direla esango bagenu, argibidea ezkutatzen geundeke.

Hitz batzuen sarreran, kategoria gramatikala baino ez dut aipatu

(alarguna , eperra, arranoa, aberatsa, zikina . . .) , esanahia argia delako eta euskara estandarrean ere horrela esaten direlako.

Amaitzeko, azpimarratu nahi dut hiztegi honetako sarreretan hitzak

mugatzailerik gabe eman ditudala eta ondoren, marra batez bananduta, artikulua ere ipini dudala ikusteko disimilazioak eta asimilazioak hizkera honetan duten indar urria. Hitz gutxi batzuk pluralean ematea erabaki dut singularrean ez direlako erabiltzen (adb. bakantzak). Atal honetan, irakurketa errazteagatik, ez dugu adieraziko zein hitzek gal dezaketen batzuetan -a berezkoa (horretarako ikusi 8.8. azpiatala). -A hau beti galtzen duten hitzetan erroa eta mugatzailea marra batez banatuko ditut: sakel-a, botatx-a, baatx-a “bagatxa” . Hirugarrenez, -a berezkoa balute bezala erabiltzen diren hitzetan (tresneria, kaparra, kukulina, arlantza), ez dugu lexema eta mugatzailearen arteko marra ipini. Bestalde, zenbait

228

maileguk bai -Ca bai -Va amaierak eman ditzaketenean, era honetara adierazi dut aukera bikoitz hori: bolant(e)a, telefon(o)a.. .

Aurreko atalek bezala, lexikoak ere argibide garrantzitsua eskaini

diezaguke Zugarramurdiko eta Urdazubiko hizkera ondokoekin erkatzeko orduan. Hala ere, gogoan izan behar dugu hizkuntza bateko hiztegia ez dela fonologia edo morfologia bezain egonkorra eta, arlo honetan, gainontzeko hizkuntza arloetan agertzen ez diren loturak eta desberdintasunak aurki ditzakegula. Hori dela-eta, gerta daiteke ezaugarri morfologikoek nahiko argi banatzen duten eremuan lexikoak lotura eta desberdintasun gehiago erakustea, eta beraz, eremuen arteko banaketa desitxuratzea. Gertakari hau, muga hizkuntzetan areagotu egin ohi da. Lexikoak hizkuntza eremuak ezartzerakoan sortzen dituen zailtasunak eta berezitasunak Rafelek azaltzen dizkigu:

“El léxico de una lengua, aparte de su carácter menos orgánico, al

que ya hemos aludido, es el aspecto más movedizo e inestable de ésta, en el sentido de que sus elementos se propagan o caen en desuso con mayor faci l idad y rapidez que los elementos fonológicos o gramaticales. [ . . . ] el cuarteamiento de que es objeto el dominio geográfico de una lengua es mucho mayor en el aspecto léxico [ . . . ] porque, además de las diferencias de base originaria que existen en diversas áreas dialectales de una misma lengua, el r i tmo de cambio y de alteración del léxico no es igual en todas el las, lo cual da lugar a una gran profusión de soluciones dist intas.” (1974-1975: 232).

Oztopoak oztopo, esan bezala, ikerlan honen helburu nagusia

gidari, ondorioetan lexikoak Zugarramurdiko eta Urdazubiko hizkera ingurukoekin alderatzeko eta (des)berdintasunak ezartzeko eskaini digun laguntza erakusten saiatuko naiz.

Laburdurak:

Ab: adibidea ad: aditza adb: adberbioa adj: adjektiboa gask: gaskoia

ald: aldaera gazt: gaztelera

fr: frantsesa gr: graduatzailea

iz.: izena izd: izenordaina junt: juntagailua lok: lokailua sin: sinonimoa

229

A. aaide-a: iz. , ahaidea. aalketu: ad., ahalketu, lotsatu. aantzi: ad., ahaztu. aar-a: iz. , harra. aari-a: iz. , aharia. abantaila: iz. , abantaila, aldea. aberats-a: adj. , sin. sosduna. abere-a: iz. , sin. azienda (ohikoagoa). abil-a: adj. , trebea, argia. abilidade-a: iz. , trebetasuna. abion-a: iz. , hegazkina. adareta: iz., lurra itzultzeko tresna. adibidez: adb., sin. konpa(ra)zione (ohikoagoa). afera: iz., < fr. affaire; arazoa, ardura. afizione-a: iz. , < gazt. afición; afizioa, zaletasuna. afruxa: adj., < fr. affreux; ziztrina. ageri: 1. ad., nabarmendu. 2. ad. Sin. agertu (ohikoagoa). 3. adj. ,

nabaria. agertu: ad., sin. ageri (gutxiagotan). agi-a: iz. , ahia. agian: adb., sin. al (gutxiagotan). Ab., agian etorriko zara berriz! agin-a: iz., hagina. ago-a: iz., ahoa. Ald. a[x]oa. agul-a: iz. , ahula. aileatu: ad., ailegatu, heldu. ainitz: zb., asko. Ald. aunitz, franko (gutxiagotan). aintzin: adb., aurre. aintzur-a: iz. , aitzurra. airean etorri: ad., hegan etorri . airegaizto-a: iz. , oinaztarria12. aise: 1. adb., sin. errez (gutxiagotan). 2. gr., askoz ere. aitatxi-a: 1. iz. aitona. 2. iz., aitabitxia. aitazorro-a: adj., aitazuloa. aitxaki-a: iz. , aitzakia. aitu: ad., aditu. Sin. entzun (gutxiagotan). aiuntamiento: iz., < gazt. ayuntamiento. Sin. udaletxea (gutxiagotan). aixtur-ak: iz., aizturrak, guraizeak. aize ego-a: iz. , hego haizea. aizpa: iz. , ahizpa. a[x]itan: adb., sin. lasterka. a[x]o-a: iz. , ahoa. Ald. agoa. akabatu: ad., hil (animaliak normalean). aketz-a: iz. , zerri arra.

12 Lexiko honetan airegaiz toa “oinaztarr ia” e ta z imista “ tximista , o inaztargia” hi tzen ar teko desberdintasuna erakuts i arren, h iz tun askorentzat b i h i tz hauek s inonimoak dira, oinaztarr ia e ta tx imis taren ar teko desberdintasuna lexikoki nabarmentzen ez dutelako.

230

akitu: ad., amaitu. Sin. finitu. akordeon-a: iz. , < gazt. acordeón; akordeoia. aktibidade-a: iz. , ekintza, jarduera. akuilu-a: iz. , animaleak ziztatzeko tresna. al: int., ahal. Sin. agian (gehiagotan). Ab., izan al dute suerte! alabautxi-a: iz. , alababitxia alargun-a: adj. aldapa: iz. , sin. patarra, malda. aldare-a: iz. alfer-a: adj., ~sin. zerrikaka (lagun artekoa). alferrik: adb., sin. debalde(tan) (gutxiagotan). alimentazione-a: iz., elikadura. alkate-a: iz. , < gazt . alcalde. alki-a: iz. , bankua. altxatu: 1. ad., gorde. 2. ad., jaso. Sin. goratu (gutxiagotan). altza: iz., haltza. altzairu-a: iz. altzo-a: iz. alu-a: adj. amatxi-a: 1. iz. , amona. 2. iz., amabitxia. amazorro-a: adj. , amazuloa. ameka: zb., hamaika. amorroin-a: iz. , amuarraina. anaia: 1. iz., anaia. 2. iz. , neba. anbulantza: iz., < fr. ambulance; anbulantzia. andana: iz. , multzo handia. Sin. tropa. andre-a: iz. , emaztea. animaleko: gr., izugarrizko, egundoko. anka: iz. , hanka. ankas(ka): adb., < fr. en cas (que). Sin. badaezpada (ohikoagoa). Ab.

uria iten badu, paixola artuko ut ankas / Ankaska ere , telefonatu amari .

antsu-a: iz. , urte beteko bildotsa. antzara: iz. antzeko-a: adj. , sin. iduria. antzu-a: adj. , kumerik izan ezin duen animalia. Sin. matxorra. antzarrastelu-a: iz. , lau hortzeko arrastelua. apaindu: ad. apal-a: adj. apart: adb., urrun. apellido-a: iz. , < gazt. apellido. Sin. deitura (gutxiagotan). apez-a: iz. , apaiza. apo-a: iz. apuratu: ad., < gazt. apurarse; larritu. Sin. estutu. aran-a: iz., okarana. aratxe-a: iz. , ahatxea, txahala; biga baino gazteagoa. ardiak moztu: ad., ardiei ilea moztu. arestian: adb. are-a: iz. , lurra itzultzeko tresna. argindar-a: iz. , elektrizitatea.

231

arin-a: adj. , pisu gutxikoa (adiera bakarra). arkaldu: ad., ardiak umeske izan. arlantsa: iz. , bi urteko bildotsa. arlantza: iz., landatuta dagoen gariaren azala. armiarma: iz. armiarma sare-a: iz. arno-a: iz. , ardoa. arotz-a: iz. , errementaria. arpana: iz., biren artean erabiltzeko zerra; trontza. arrano-a: 1. iz. , arranoa. 2. iz. , putrea. arraultz(e)-a: iz. , arrautza. arrabots-a: iz., abarrotsa, zarata. Sin. soindua arrain-a: iz. arrantzale-a: iz. , sin. arrantzaria. arrantzari-a: iz. , sin. arrantzalea. arrapatu: ad., harrapatu. Sin. atxeman (ohikoagoa). arras: gr., erabat. arraskatu: ad., hazka egin. arrastelu-a: iz., eskuarea. arratoin-a: iz. , arratoia. arratse-a: iz., arratsaldea. Ald. atsaldea; bazkaltzetik oheratu arteko

denbora. arrazoin-a: iz. , arrazoia. arreba: iz. arrenkura: iz., kexa. arrimatu: ad., konpondu, berritu, arbolei eta landarei adar zaharrak

kendu. Ab . , Arriaga kanpotik arrimatu dute, ez? / ta gerla oi, etzen arrimatzen aal bertze gisa? / euroekin arrimatuko gara?

arrisku-a: iz. , sin. lanjera. arro-a: adj. , harroa. arrotu: ad., harrotu. arroz-a: iz. , < gazt. arroz. arruda: iz. , gurpila. arruli-a: iz. , arrubioa. arrunt: gr., oso. Sin. puxka. ~Sin. gorki (adierazgarriagoa). artalde-a: iz. artesa: adj. , eskulanerako trebea. arto-a: iz. artzain-a: iz. artzipota: iz. , arabazozoa. aserretu: ad., sin. samurtu (gutxiagotan). aski: gr., nahiko. Sin. franko. asnats-a: iz. , arnasa. asnatsa artu: ad., arnasa hartu. Sin. atsa artu. asoin-a: iz. , asuna. Ald. asuina, ausina. asoziazione-a: iz., asoziazioa, elkartea. astaluala: iz., zaldiei zintzetatik buztan aldera ipintzen zaien hedea. asteondar-a: iz. , asteburua. astopito-a: adj. , astakiloa. asuin-a: iz. , asuna. Ald. asoina, ausina.

232

ateka: iz., ataka. atera: 1. ad., irten. 2. ad., atera. atezain-a: iz. atorra: iz. , alkandora. atsalde-a: iz., arratsaldea. Ald. arratsa; bazkaltzetik oheratu arteko

denbora. ats(e)-a: iz. , hatsa. atsa artu: ad., arnasa hartu. Sin. asnatsa artu. atxeki: ad., eduki. Sin. kontu. atxeman: 1. ad., aurkitu. 2. ad., harrapatu. Sin. arrapatu (gutxiagotan). atxiki: ad., kosk egin, ziztatu. atzarri: ad., esnatu. aunditxu-a: iz., handitsua. aunitz: zb., asko. Ald. ainitz, franko (gutxiagotan). auntz-a: iz. , ahuntza. aurren-a: adj., sin. leena. aurride-a: iz. , haurridea, neba-arrebak. Ab., gurasoak Argentinarat gan

tzien eta bortz aurrideak an sortu ginen. ausart-a: iz. , ald. ozarra. ausartu: ad. ausin-a: iz. , asuna. Ald. asuina, asoina. auskaldu: ad., ahuntzak umeske izan. ausko-a: iz. , hauspoa. ausnarrian: adb., hausnartzen egon. ausnartu: ad., hausnartu. autatu: ad., hautatu, aukeratu. automobil-a: iz. , sin. kotxea. auts-a: iz., errautsa. autsi: ad., hautsi. auzo-a: iz. , sin. barridea. azazkal-a: iz. azeri-a: iz. azi: ad., hazi. azienda: iz. , sin. aberea (gutxiagotan). azil-a: iz. , azaroa. azkar-a: adj. , indartsua. azkale-a: iz. , hazkura. Sin . azkilea. azkazia: iz. , akazia. azkile-a: iz. , hazkura. Sin . azkalea. azkenarro-a: iz. , azkonarra. aztal-a: iz. , berna. B. baatx-a: iz. , bagatxa. baba: iz. baboxa: iz. , hirusta gorria. badaezpada: adb., sin. ankas(ka) (gutxiagotan). bago-a: iz., pagoa.

233

baina(n): junt. , ald. baino(n). baino(n): junt., ald. baina(n). bakandu: ad., landareak bereizi sendo haz daitezen. bakantzak: iz. , < fr. vacance; oporrak. bakar-a: 1. adj. , soila. 2. adj. , sin. bako(i)txa. bako(i)tx-a: adj., bakoitza. Sin. bakarra. baliatu: 1. ad., erabili (+ *edun). 2. ad., probetxatu (+ izan). Ab., oi

eiteko situazioneaz baliatzen da . balkon-a: iz. , balkoia. balota: iz. , < fr. ballot. Belarrarekin egiten den paketea. baratxuri-a: iz. baratxuri ortz-a: iz. , baratxuri atala. Sin. baratxuri ziztorra. baratxuri ziztor-a: iz. , baratxuri atala. Sin. baratxuri ortza. baratze-a: iz. bare-a: 1. iz. (animalia). 2. iz. (gorputzeko organoa). barkatu: ad. barna: adb., barru. barra: iz., taberna. Sin. ostatua. barride-a: iz. , sin. auzoa. bart: adb. basa: adj., basatia. baso-a: iz. , < gazt. vaso; edalontzia. basoilar-a: iz. basta: iz. , mandoei eta zaldiei egurra, ikatza.. . eramateko ipintzen zaien

kakoa. basurde-a: iz. batez ere: adb., sin. partikula(r)zki (gutxiagotan) bazka: iz., abereen janaria (belarra). bazkatu: ad., behiei jaten eman. Bazko-ak: iz. bearbada: adb. beatu: ad., behatu, begiratu. Ald. begatu. beatz-a: iz., oinetako behatzak eta eskuetako hatzak. bederen: lok., sin. beintzat. begatu: ad., begiratu. Ald. beatu. begierre-a: iz., begietako mina. begimakur-a: adj. , ezkela. bei-a: iz., behia. beintzat: lok., sin. bederen. beiti: adb., behera. bekada: iz. , < gazt. becada; oilagorra. belai-a: iz., belarra ereiteko zelaia. belar-a: iz. belarrimotz-a: adj., erdalduna (zentzu peioratiboa). belaun-a: iz. belozidade-a: iz., < gazt. velocidad; lastertasun. Sin. xixtua. belztu: ad. benta: iz. , mugan dagoen denda. beor-a: iz., behorra. berant: adb., berandu.

234

berapen-a: iz. , i lbehera. berdegris-a: iz. , kobrezko ontzietan eta zenbait janaritan (frutan,

ogian.. .) sortzen den sustantzia berdea. bereinkoi-a: adj. , berekoia. berin-a: iz., leihoko kristala. beroki-a: iz. berriketaria: adj. , hitzontzia. Sin. kalakeroa. berriz: lok., sin. ordea. bertze-a: adj. , bestea. bertzenaz: lok., bertzela, bestela. besoetako-a: iz. , semebitxia, alababitxia. besta: iz. , festa, jaia. betarraba: iz. , < fr. betterave; erremolatxa. bezpera: adb. bezti-a: adj., jantzia. Ab., zuriz beztia . beztitu: ad., jantzi. biaramun: adb., biharamun. bibitxi-a: iz. , bikia. bidali: ad., sin. igorri . bidenar: adb., < bidenabar; bide batez. biitu: ad., bihitu, garandu. Sin. erauzi. bike-a: iz. bildu: ad. bilkura: iz., bilera. biluztu: ad., erantzi. binagre-a: iz. , < gazt. vinagre. Sin. ozpina. biozterre-a: iz., bihotzerrea. biratu: ad., zerbaiti (janariari, ab.) bueltak eman. birika: iz. bisaia: iz., < fr. visage; aurpegia. bisai-ezur-a: iz. , sin. matrail-ezurra. bitxi-a: adj., arraroa. biurri-a: adj. , bihurria. bizar-a: iz. bizkar-a: iz. , sorbaldako goiko aldea. bokata: iz., arropa garbitzea aspaldiko eran (Lhande, 1926: du béarn

bugade). bokazione-a: iz. , bokazioa. bolant(e)a: iz. , automobila gidatzeko tresna. borda: iz. , baserria, normalean txikia. borobil-a: iz. , biribila. borondate-a: iz. bortitz-a: adj. bortxatu: ad. bortz: zb., bost. botatx-a: iz. , (OHE: de francés potiche?); potina. botoil-a: iz. , botila. botika: iz. , sin. denda, tienda. botoin-a: iz. , botoia. brabana: iz. , lurra itzultzeko tresna.

235

brusa: iz., lehen erabiltzen zen alkandora beltza. bufitu: ad., < fr. bouffi(e); puztu. bular-a: iz. burdin-a: iz. burki-a: iz., urkia. burrunba: iz. , zarata handia. burruntzaldi-a: iz. , burduntzalia. buruil-a: iz. , iraila. burusaiets-a: iz., lokia, adegia. burute-a: iz. , emakumeek pegarra eramateko buruan ipintzen zuten

zapia. buzon-a: iz. , buzoia, postontzia. buztan-a: iz. buztin-a: iz. buzuna: iz. , < fr. bouchon; botilen kortxoa. D. damutu: ad., sin. urrikitu (ohikoagoa). dantal-a: iz. , arropen gainean etxean ez zikintzeko emakumeek janzten

duten bata. dastatu: ad. debalde: adb., dohainik. Sin. urrik. debalde(tan): adb., sin. alferrik (gehiagotan). debekatu: ad. defota: iz. , hiru urteko ardia. deitura: iz. , abizena. Sin. apellidoa (ohikoagoa). deitzi: ad., jetzi. deliberatu: ad., < fr. délibérer; erabaki. denbora: 1. iz. (adiera estandarra). 2. iz. , eguraldia. denda: iz., ald. t ienda. Sin. botika. dendari-a: iz. , jostuna. desafiatu: ad., mehatxatu. desaparezitu: ad., < gazt. desaparecer; desagertu. desegin: ad. deus: zb., ezer ez. Sin. pitxik, fitxik. dibisione-a: iz. , dibisioa, futbol maila. diferent(e)a: adj. , desberdina. dilindan: adb., zintzilik. Sin. zintzilika. diputazione-a: iz., < gazt. diputación; diputazioa. ditare-a: iz. doike: adb., dudarik gabe, jakina. Ab. , jendea izaten da, errikoa ta

kanpokoa doike re bai / doike ikasiko duzue, ainbertze denbora eskolan! / etzakiten doike zer tzen! / eta doike kenduak izain tzuten, bertzenaz.. . / ez dakit ezagutzen tzinuen doike / ezpaita doike eiten al.

dolu-a: iz., hurbileko bat hiltzen denean, denboraldi batez beltzez janztea.

236

E. ebatsi: ad., ostu. edatu: ad., sin. zabaldu. edeki: ad., ireki. ederki: adb. edoi-a: iz. , hodeia. egal-a: iz., (hegaztiaren) hegala. egi-a: iz. , ukuilua, korta. ego: ad., eho. Sin. xeatu, xiatu. egosi: ad. Eguerri-ak: iz. , Eguberriak. egun: 1. adb., gaur. Ab., egun meza arratsaldez da, eta igandean goizez.

2. zb., ehun. Ald. e[x]un. egun-a: iz., (hogeitalau ordu). egur-a: iz. e[x]un: zb., ehun. Ald. egun. eke-a: iz. , kea. elau-a: iz., < gazt. helado; izozkia. Sin. glasa. eleketa: iz. , sin. solasaldia (ohikoagoa). elkar: izd. eltxuntxa: iz. , euli handia. eltze-a: iz. , lapikoa. eltzekari-a: iz. , eltzean prestatzen den janaria, egoskaria. emain-a: iz. , emagina. (e)man: 1. ad., eman. 2. ad., ipini. emazteki-a: iz. , emakumea. ensaiatu: ad., < fr. essayer; saiatu. ensilatu: ad., < gazt. ensilar (garia, artoa.. . ziloetan sartu). enterratu: ad., ehortzi. entzun: ad., sin. aditu (ohikoagoa). epel-a: adj. eper-a: iz. eraman: ad., ald. ereman. Sin. gan (+ *edun). eraultzi: ad., eultzitu, bihia landan denean, azaletik banandu (taula

berezi batez edo makinaz). erauntsi-a: iz. , euri zaparrada. erauzi: ad., sin. biitu. erbi-a: iz., sin. lapinbasa. erbiunide-a: iz. , erbinudea. erdi(tu): ad., sin. umatu (biak izan saileko laguntzaileekin). erdoildu: ad., herdoildu. erearo-a: iz. , ekaina. ereman: ad., ald. eraman. Sin. gan (+ *edun). ergelkeri-a: iz. eri-a: adj., gaixoa. erizain-a: iz. erlats-a: adj. erlaxa: iz. , zurrutak, ura ez ateratzeko, dituen ertzak.

237

erli[x]ion-a: iz. , erlijioa. ernari izan: ad. (animaliak). ero-a: adj. erostaile-a: iz. , eroslea. Sin. erostuna. erostun-a: iz. , eroslea. Sin. erostailea. erramu-a: iz., ereinotza. erran: ad., esan. erranaira: iz. , esaera, atsotitza. errauts-a: iz. , hautsa. erre: ad., adiera bakarra: su eman, sutan egon. errebide-a: iz. , errepidea. erregistra: iz. , < fr. registre; haragiari jartzen zaion identifikazioa. erregu-a: iz. , artoa, garia, ilarrak.. . pisatzeko erabiltzen zen neurria. erreka: iz. , erreka, ibaia (handia zein txikia). erremedio-a: iz., botika. erretiratu: ad., sin. [x]ubilatu (ohikoagoa). errez-a: 1. adj. 2. adb., aise (ohikoagoa). erreztan: adb., arrastaka. erro-a: iz. , sustraia. erroiztu: ad., animaliak amildu. errota: 1. iz. , eihera. 2. iz. , arandoia (animalien erraia). ertze-ak: iz. , hesteak. esi-a: iz. , belaietan sasiekin, alanbreekin edo egurrekin egiten den muga. eskalaburu-a: iz. , eskailetako pausalekua. eskalapoin-a: 1. iz., egurrezko eskalapoia. 2. adj., (lagunartekoa)

baldarra. Ab., ze eskalapoina den! eskapatu: ad., ihes egin. eskirau-a: iz. , eskribaua. eskribitu: ad., < gazt. escribir; idatzi. eskuara: iz. , euskara. eskuin: adb. eskuinoso-a: iz. , erroia. eskuak jo: ad., txalotu. esku jo-a: iz. , txaloa. eskumutur-a: iz. espartin-a: iz. esperantzetan izan: ad., haurdun egon. esperatu: ad., i txaron. Itxaron! esateko, zaude! erabiltzen da. espero: ad. esposatu: ad., sin. ezkondu (gutxiagotan). esposizione-a: iz., erakusketa. espres-a: adj. , < fr. express; zerbaitetarako berezia, egokia. Ab . , ardi ile

oi espresa da ardiak ez bustitzeko / zaldi oik mendirako espresa(k) tie / bada makina espresa ortako, balotak eiteko.

estainu-a: iz. , gider bateko txapazko baso edo baldea. estali: ad., 1. sin. tapatu (ohikoagoa). 2. animaliak ernaldu. estekatu: ad., sin. lotu (ohikoagoa). estomaka: iz. , < fr. estomac; urdaila. estutu: ad., larritu. Sin. apuratu. etsi: ad., i txi.

238

etsitu: ad., etsi. etxexori-a: iz. , txolarrea. etxilar-a: iz. , i larra. ezantza: iz. , < fr. essence. Sin. gasolina (ohikoagoa). (e)zautu: ad., ezagutu, nabaritu. Ab., ezautu zaio sobera ez duela

esperientzaik . ezker: adb. ezkila: iz. ezko-a: iz. ezkondu: ad., sin. esposatu (ohikoagoa). ezkur-a: iz. ezpel-a: iz. eztai-ak: iz. , ezkontza eguneko ospakizunak. ezten-a: iz. ezur-a: iz. , hezurra. F. faborez: adb., sin. mesedez (gutxiagotan). farmazia: iz. fereka: iz., laztana. ferratu: ad., ferrak ipini. ferreta: iz., ura eramateko erabiltzen zen lurrezko ontzia, bi giderrekin. filda: iz., doilorra, gaiztoa. finitu: ad., < fr. finir; amaitu. Sin. akitu. firmatu: ad., < gazt. firmar; izenpetu. fite: adb., < fr. vite; laster. fitxik: zb., ald. pitxik. Sin. deus. fizo-a: adj., lasaia, zintzoa. flaki-a: iz. , ahulezia. franko: 1. gr., nahiko. Sin. aski. Ab., franko ungi / franko edekia . 2 . zb.,

sin. aunitz, ainitz (biak ohikoagoak). frigitu: ad., frijitu. fronton-a: iz. , frontoia, pilotalekua. fruitu-a: iz. , fruta. fumatu: ad., tabakorria erre. Sin. pipatu. furtxeta: iz. , < fr. fourchette; sardexka. G. gaitzes-a: iz., animaliek euren kumeak gaitzesten dituztenean. gaizki: adb. gaizto-a: adj. gako-a: iz. , giltza. galdegin: ad., eskatu, galdetu (fr. demander bezala, bi adiera). galtzak: iz., prakak. galtzaundi-a: adj., gibelaundia.

239

galtzerdi-a: iz. , kaltzetinak baino luzeagoak, belauneraino heltzen direnak.

gan: 1. ad., joan (+ izan). Ab., geo gu gaten ginen belarra edatzera . Sin. partitu (gutxiagotan). 2. ad., eraman (+ *edun). Ab . , eta orduan bakoitzak gaten tzuen bere nabala . Sin. eraman, ereman.

ganbara: iz. , logela. garbitu: ad. gare-a: iz. , zintzarria. gar-a: iz. , sugarra. garrafon-a: iz. , < gazt. garrafón; garrafoia. gasna: iz., gazta. gasolina: iz. , < gazt. gasolina. Sin. ezantza (gutxiagotan). gatu-a: iz. , katua. gatzari-a: iz. , gatzagia. gatzatu: ad., gatzagi bihurtu. gau-a: iz. gauiñara: iz. , saguzarra. gazitu: ad. gaziza: iz. , elorriaren pikorrekin eta anisarekin egiten den edaria. gaztanbera: iz. , mamia. gaztain-a: iz. gazur-a: (gazura) iz. geitu: ad., gehitu. geltzaur-a: iz. , intxaurra. gerezi-a: iz. gerla: iz., ald. gerra (gutxiagotan). gerra: iz., ald. gerla (ohikoagoa). gerren-a: iz., sutan gauzak erretzeko erabiltzen den burdinazko tresna,

burruntzia. gibel: adb., atze. gider-a: iz., kirtena. giltzurrun-ak: iz. gisa: adb., sin. modu. gisadu-a: iz., haragia prestatzeko era. gizen-a: adj., lodia. gizendu: ad., loditu. glasa: iz. , < fr. glace; izozkia. Sin. elaua. goiti: adb., gora. golde-a: iz., lurra itzultzeko tresna. goraintzi-ak: iz. gorapen-a: iz. , i lgora. goratu: ad., sin. altxatu. gorde: ad., ezkutatu. Sin. izkutatu. gordin-a: adj. , Ab., aragi gordina / kafe gordina . gorki: (< gogorki). 1. gr. , oso. ~Sin. arrunt, (hau baino

adierazgarriagoa). Ab. ezpaitzen gorki ungi ibiltzeko . 2. adb., ab. ez dut gorki maite / ez diotet gorki ika erraten.

gormanta: adj. , < fr. gourmand(e); gozozalea. Sin. lupua (gutxiagotan). gorosti-a: iz. gosari-a: iz.

240

guraso-ak: iz. gurdi-a: iz., antzina erabiltzen zen egurrezko orga. guri-a: adj. , biguna. ~Sin. samurra. guti: zb., gutxi. guzi-a: zb., ald. guztia (gutxiagotan). guzti-a: zb., ald. guzia (ohikoagoa). I. iar-a: adj., iharra (landareak). ~Sin. idorra. iaurzuria: iz. , trumoia. Sin. ortozka. iauteri-ak: iz. , inauteriak. idabazi: ad., ald. irabazi. idatze-a: iz. , iratzea. idazki-a: iz. , iragazkia. idi-a: iz. idor-a: adj. , lehorra. idortu: ad., zerbait (belarra, lurra, pintura.. .) berez lehortu. iduri: ad., irudi. Ab., Iduri du zozoa dela . iduri-a: adj., sin. antzekoa. iduzki-a: iz. , eguzkia. igel-a: iz. ieldu: ad., astoak umeske izan. ies egin: ad., ihes egin. igeltso-a: iz. , igeltsua. igitu: ad., ~sin. mugitu1 3 (ohikoagoa). igorri: ad., sin. bidali . i iztari-a: iz. , ehiztaria. i[x]ito-a: iz. , ald. kitoa. ikatz-a: 1. iz. , mea beltza. 2. iz. , behiek izaten duten gaixotasun larria. ilar-a: iz., indaba. i loba: iz. , loba. i loba ttiki-a: iz., iloba, biloba. i lunarre-a: iz. , i luntzea. i lupatu-a: adj., arduragabekoa. inaugurazione-a: iz. , inaugurazioa. indaza: 1. iz. , animaliak ferratzen direnean eusteko tokia. 2. iz. , belarra

ez erortzeko, organ ipintzen den egurrezko peza. inkizizione-a: iz., inkisizioa. intz-a: iz. , ihintza. inxtant: iz. , unea. Sin. mement. inundazione-a: iz., sin. uoldea, uarrea (gutxiagotan). inutilidade-a: iz. , gaitasun eza. ipar aize-a: iz. ipurdikoerreka: iz. , ipurmasailen bitartekoa. irabazi: ad., ald. idabazi. 13 Igi tu “higi tu” adi tzaren adiera murr i tzagoa, markatuagoa da. Belarra ig i tu moztutako belarrar i buel ta ematea da. Bestalde, ig i tu adi tzak alferker ia , ezaxolaker ia adierazten du : ab . , denak lanean eta bera ez duk ig i tu .

241

irakin: ad. irauli: 1. ad., goldatu. 2. ad., uzkaili . irin-a: iz. i(l)tze-a: iz. i(l)tzatu: ad., i ltzeak sartu. iritei-a: iz., igitaia. irri egin: ad., barre egin. irrintza egin: ad., astoek egiten duten hotsa. isats-a: iz. , erratza. Ald. itsasa. istil-a: iz. , putzu txikia. isuri: ad. isurkin-a: iz. , harrikoa egin ondoren, txerriei ematen zitzaien ura. itaitxura: iz. , i togina. itsas-a: iz. , erratza. Sin. isatsa. itxu-a: adj. , i tsua itxura: iz., sin. traza. itzal-a: 1. iz. , geriza. 2. iz., aterpea. itzali: ad. itzulipurdikatu: ad., nahastu. ixuri: ad., isuri. izeba: iz. , ald. izo(b)a. izengoiti-a: iz. izigarri-a: adj. , izugarria. izkutatu: ad., ezkutatu. Sin. gorde. izo(b)a: iz. , ald. izeba. izorratu: ad. izotz-a: iz. , intzigarra. iztar-a: iz. , izterra. izterzoko-a: iz. , iztartea. izitu: ad., izutu, beldurtu. J. ja: adb., dagoeneko. jaiki: ad. jakin: ad., ald. [x]akin (gutxiagotan). jakintsun-a: adj. , jakintsua. jan: ad., ald. [x]an (gutxiagotan). janari-a: iz. jaun-andre-ak: iz., senar-emazteak. jautsi: ad., jaitsi. jende-a: iz. , ald. [x]endea (gutxiagotan). jertse-a: iz. , < gazt. jersey. Sin. trikota. jinko-a: iz. , jainkoa. jo: ad. jokatu: 1. ad., jo. 2. ad., oilarrak oiloa estali . jolastu: ad., sin. jostatu. jornala: iz., soldata. jorratu (artoa): ad., artoari belarrak, zikinkeria kendu.

242

josi: ad. jostatu: ad., sin. jolastu. jostetan: adb., jolasean. jus-a: iz., < fr . jus; ura, zukua. [X]. [x]akin: ad., ald. jakin (ohikoagoa). [x]ende-a: ad., ald. jendea (ohikoagoa). [x]ator-a: adj. [x]an: ad., ald. jan (ohikoagoa). [x]ubilatu: ad., < gazt. jubilarse. Sin. erretiratu (gutxiagotan). [x]ustizi-a: iz., < gazt. justicia. [x]eneral-a: iz., < gazt. general K. kabila: iz., urtedeak duen ziria, ez ateratzeko. kabrin-a: iz., gabiraia, belatza. kadira: iz. , < biar. cadière; aulkia. kafe-a: iz. kafi-a: iz., habia. kaiku-a: iz. kaiola: iz. ka[x]on-a: iz. , < gazt. cajón; kajoia. kakol-a: 1. iz., belarra, zama eramateko zaldiei ipintzen zaizkien

kakoak. 2. adj., okertua, balantzaka ibiltzen den pertsona. kalakan: adb., sin. solasean. kalakero-a: adj., kalakaria, hitzontzia. Sin. berriketaria. kalefakzione-a: iz. , < gazt. calefacción; berogailua. kaleria: iz. , < fr. galerie; balkoi mota. kalerna: iz., ekaitza. kalidade-a: iz. , kalitatea. kalitza: iz. , garitxa; gizakien nahiz zuhaitzen azalean ager daiteke. kaltzetin-ak: iz., < gazt. calcetín; galtzerdiak. kalla: iz. , < fr. caille; galeperra. kamion-a: iz. , kamioia. kamustu: ad., zorroztasuna galdu (labanak, aizkorak, segak...). kandelero-a: iz. , < gazt. candelero; argizariak ipintzeko tresna. kanposantu-a: iz. , hilerria. kantoin-a: iz. , zerbaiten ertza (esaterako, mahai edo ate batena). kaparra: iz. , akaina. kapelu-a: iz. , txapela. kapera: iz. , < gask. kapère (Mujika, 1984: 20); ermita. kaprestu-a: iz., zaldiei buruan ipintzen zaien hedea. kardelina: iz. , kardantxiloa. kario-a: adj., garestia. karrika: iz. , kalea.

243

karton-a: iz., kartoia. kasaila: iz. , iskanbila. kaskabar-a: iz. , kazkabarra. kaskarro-a: adj., burugogorra. kastigatu: ad., < gazt. castigar; zigortu. kasu eman: ad., kontuz ibili , adi ibili , arretaz ibili . katalingorri: iz., marigorringoa. kausitu: ad., zerikusia, eragina izan. Ab., akzidentea pasatzeko uriak

kausitu dik . kazo-a: iz., < gazt. cazo; esnea, ura.. . berotzeko sukaldean erabiltzen

den ontzia, gider bakarrekoa. kazola: iz. , < gazt. cazuela; kazuela. ke[x]atu: ad., kexatu. keldar-a: iz. , kedarra. kemas: iz. , umeen jolasa. Lurrean laukiak margotzen dira, eta harri bat

bota behar da laukiz egindako ibilbidea amaitu arte. Marraka, toka, toke.

kertxola: iz. , animaliak sartzeko toki txikia. kilometro-a: iz. kirets-a: adj., mingotsa. kiskali: ad. kito-a: iz., ald. i[x]itoa. kitto-a: adj., oztoporik, akatsik gabekoa. kixkur-a: 1. iz. 2. adj. kixu-a: iz. , karea. klianta: iz. , < fr. client; bezeroa. koinata: iz. koinatu-a: iz. ko[x]oin-a: iz. , erlauntza, kofoina. kokel-a: iz. , sukaldean erabiltzen den ontzi obalatua eta bi gider

dituena. kokina: iz. , < fr. coquin(e); jeinu txarrekoa, zitala. koko-a: adj., Guardia zibilei eta erdaldunei esaten zaien iraina. kokorikatu: ad., ald. totorikatu. kokoriko: adb., kukubilko. Ald. totoriko. kokots-a: iz. kolpatu: ad., zauritu. koltxon-a: iz. , < gazt. colchón; koltxoia. ~Sin. matalaza, lastaira. komeria: iz. komoditate-a: iz. , < gazt. comodidad; erosotasuna. komunione-a: iz., jaunartzea. konbertsazione-a: iz. , sin. solasaldia. konbinazione-a: iz. , konbinazioa. konduzitu: ad., gidatu. konfidantza: iz. , konfiantza. konkortu: ad., makurtu. konpa(ra)zione: adb., sin. adibidez (gutxiagotan). Ab. , arraina bezala,

amorroina konpazione, pisifaktorietan (sic) sartze ute / Baztanen “e”rekin finitzeute, “merkatue” konparazione / orrek konpetentzia iten diote, Kaliforniari konpazione.

244

konprenitu: ad., ulertu. kontabilidade-a: iz. , kontabilitatea. kontent: adb., pozik. kontra(ko)zintzur-a: iz., kontrakoeztarria. kontu: ad., eduki. Sin. atxeki. Ab., nik gauez berinak edekiak kontzen

ditut . kooperatiba: iz. kopeta: iz., bekokia. kopetako-a: iz., behiei eta idiei buruan ipintzen zaien tresna. korbutz-a: iz., pikorrik gabeko artaburua. kordon-a: iz., < gazt. cordón; kordoia. kosko-a: 1. iz. , sin. azala (ez pertsonena edo animaliena). 2. iz. ,

artoaren zurtoina. koskoil-ak: iz. , barrabilak. kotxe-a: iz. , < gazt. coche. Sin. automobila. koxkor-a: adj., sin. txarra, tikia. kraskatu: ad. kubela: iz., bokata egitean arropa sartzeko erabiltzen zen upela. kuku-a: 1. iz., txori bat. 2. . adj., argia, trebea. kukuka: iz. , ezkutaketan (jolasa). kukulina: 1. iz. , oiloen gangarra. 2. iz., ile nahasia. kukuxu-a: iz. , arkakusoa. kukuxubelar-a: iz. , menda. kulira: iz., < fr. cuiller; koilara. kunkaka: adb., bultzaka, joka. Sin. puxaka. kurritu: ad., lasterka egin. kusina: iz. , < fr. cousine. Sin. lengusina. kutsu-a: iz. , pixontzia. L. laar-a: iz., laharra. Sin. sasia (ohikoagoa). laborari-a: iz., nekazaria. laiotz-a: iz. , belarra, sasiak mozteko tresna; aihotza. laisterka: adb., lasterka. laka: iz. , erregua baino txikiagoa den neurria. landa: iz., ereiteko den alorra; soroa. landare-a: iz. landatu: ad. lanjera: iz. , < fr. danger. Sin. arriskua. lanjeroso-a: adj., < fr. dangereux. Sin . peligrosoa. lankar-a: iz., zirimiria. Sin. urixka. lano-a: iz. , lainoa. lapina: iz. , < fr. lapina; untxia. lapinbasa: iz. , sin. erbia. lapur-a: iz., sin. o[x]oina. laratza: iz. larre-a: iz. , lantzen ez den zelaia. larru-a: iz.

245

lasai-a: 1. adj. 2. adb., sin. trankil(a) (ohikoagoa). lastaira: iz. , sin. koltxona, matalaza. lasterka: adb., sin. a[x]itan. lasto-a: iz. laton-a: iz., latoia. laxatu: ad., lasaitu. leen: 1. zb., sin. aurren. 2. adb. leertu: 1. ad., zapaldu. 2 . ad., lehertu. legar-a: iz. , hondarra. legun-a: adj., leuna. leior-a: iz. , estalpea. leitu: ad., irakurri. le[x]ia: iz. , ald. l ixiba. lekutu: 1. ad., sin. (zerbait) mugitu. 2. ad., ezer esan gabe bat-batean

joan. lengoai-a: iz. , sin. mintzaira. lengusin-a: iz. , sin. kusina. lengusu-a: iz. lepo-a: iz. lepozoko-a: iz. , lepondoa. lerratu: ad., labaindu. letain-a: iz. , letagina. leze-a: iz. lezpada: iz. , euli handia. libratu: ad., askatu. l ibro: adj. , l ibrea, askea. l imon-a: iz. , < gazt. l imón; limoia. listafin-a: iz. , l iztor txikia. l istor-a: iz. l ixiba: iz. , ald. le[x]ia. logale-a: iz. lore-a: iz. lotu: ad., sin. estekatu (gutxiagotan). lukainka: iz. luma: iz. lunetak: iz. , < fr. lunette; betaurrekoak. lupu-a: 1. iz. , kiste mota. 2. adj., gozozale. Sin. gormanta (ohikoagoa). lurrezko-a: adj., kazola lurrezkoa. lurrikara: iz. luzerna: iz. , < fr. luzerne; alfalfa. M. maestra: iz. , < gazt. maestra; andereñoa. Ald. maistra. maestro-a: iz. , < gazt. maestro; maisua. mailu-a: iz. main-a: iz. , mahaia. maingu-a: adj. , errena. maingueri-a: iz. , aziendek duten gaixotasun arriskutsua.

246

mainuntzi-a: adj., mainatia, negartia. maira: iz., ogia egiteko mahai berezia. maistra: iz. , andereñoa. Ald. maestra. maiz: adb., askotan. Sin. ainitzetan, aunitzetan. makal-a: iz. , zurzuria. makar-a: iz. makur-a: adj., txarra, zaila. makurtu: ad., okertu. malda: iz. , sin. aldapa, patarra. malura: iz. , < fr. malheur; zoritxarra. maluroski: adb., < fr. malheuresement; zoritxarrez. mami-a: iz. , ogi apurra. mamorru-a: iz. , mamorroa. manatu: ad., agindu. mandar-a: iz. , mantala. mandatu-ak: iz., erosketak. mando-a: iz. mando-uli-a: iz. , ezpara. mantekilla: iz., < gazt. mantequilla; gurina. mantelina: iz. , emakumeek elizara sartzeko buruan eraman behar zuten

zapia. mantso: adb., sin. poliki. mantsotu: ad., baretu. ma(r)axela: iz. , albaitaria. mareatu: 1. ad., karea uraz estali . 2. ad., < gazt. marear(se); zorabiatu.

Sin. xoratu. marmita: iz. , eltze handia. marrakuku-a: iz. , gazta duen opila. marron-a: adj. , marroia. marruma: iz. , behien ahotsa. martotxa: iz. , masusta. martxanta: iz., < fr. marchand; aziendak erosten eta saltzen dituena. matalaza: iz., < fr. matelas. ~Sin. koltxon, lastaira. materia: iz., zornea. matrail-a: iz. , ald. mazela (gehiagotan). matrail-ezur-a: iz., sin. bisai-ezurra. matxor-a: adj. , sin. antzua. mauka: iz. , mahuka. mauri-a: iz. , marrubia. maxter: iz., maizterra, berea ez zen etxe batean, zerbaiten truke, bizi

zena. mazel-a: iz., ald. matraila (gutxiagotan). mazela: iz. , mendilepoa. me-a: adj. , mehea, argala. mear-a: adj., estua. meatu: ad., segaren ahoa zorroztu baino lehen mailuz mehetu. melon-a: iz. , meloia. mement: iz. , unea. Sin. inxtant. mendekoste-ak: iz. mendikaxko-a: iz., mendigaina.

247

merendatu: ad., < gazt. merendar; askaldu. merendu-a: iz., < gazt. merienda; askaria. mertxika: iz. , muxika. mesedez: adb., sin. faborez (ohikoagoa). meta: iz., belarrarekin egiten den pila, garaia eta erdian haga bat duena. meza sari-a: iz. , hileta baten ondoren, hildakoari mezak egin ahal

izateko elizari ematen zaion dirua. miga: iz. , biga. miise-a: iz. , mihisea, maindirea. milagro-a: iz. , < gazt. milagro; miraria. miligarro-a: iz., birigarroa. milikatu: ad., miazkatu. millon-a: zb., milloia. min-a: iz., ~sin. oinazea (gutxiagotan). mingain-a: iz. , mihia. mintzaira: iz. , sin. lengoaia. mintzatu: ad., sin. solas egin. minuta: iz. , <fr. minute; minutua. miru-a: iz. , txori mota. mixto-a: iz. , poxpolua. mizpira: iz. modu: adb., sin. gisa. mokanes-a: iz. , muki zapia. moko-a: iz. mokoka: adb., eztabaidaka, marmarka. mokokatu: ad., eztabaidatu. mondoin-a: iz. , orgak duen zatia eta uztarrian sartzen dena. moskito-a: iz. , < gazt. mosquito; eltxoa. Sin. mustika, ulitxa (biak

gutxiagotan). moto-a: iz. (orrazteko era). mozkortu: ad. moztu: ad., sin. pikatu. mugitu: ad., sin. lekutu. ~Sin. igitu (gutxiagotan). muin-ak: iz. , burmuina. munizione-a: iz. , munizioa. muntra: iz. , < fr. montre; erlojua. murruskatu: ad., marruskatu (arropa garbitzeko). musker-a: iz. mustika: iz. , < fr. moustique; eltxoa. Sin. moskitoa (ohikoagoa), ulitxa

(gutxiagotan). musu-a: iz. mutilzar-a: iz. , mutilzaharra. mutur-a: iz. muturkatu: ad., behaztopatu. mutxurdin-a: iz., neskazaharra (zentzu peioratiboa). ~Sin. neskazarra.

248

N. naasi: ad., nahasi. Sin. i tzulipurdikatu. nabala: iz. , labana. nagusi-a: iz. , buruzagia. nardatu: ad., sin. nazkatu. naski: lok., ziurtasun eza adierazteko. Ab., patzen du naski, kanpoan, e?

/ bi egun naski, pasatu gintuen / an eztire naski, irure[x]unetaa re aileatzen / irurte naski, atxekitu zuten an / laue(g)un pezeta kentzen dute naski.

nazkatu: ad., sin. nardatu. negu-a: iz. ne(g)urri-a: iz., neurria. nekatu: ad. neskato-a: 1. iz. , neska txikia. 2. iz. , neskamea. neskatxa: iz. , neska gaztea. neskazar-a: iz., neskazaharra. ~Sin. mutxurdina (peioratiboagoa). nigar-a: iz. , negarra. O. oartu: ad., ohartu. odi-a: iz. , oia. odolki-a: iz. ogi-a: 1. iz. , ogia. 2. iz., garia. ogei: zb., hogei. Ald. ogoi (ohikoagoa). ogoi: zb., hogei. Ald. ogei (gutxiagotan). oial-a: iz., oihala. oian-a: iz., oihana, basoa. oilanda: iz. , oilo gaztea. oilar-a: iz. oilasko-a: iz. , oilar gaztea. oilo-a: iz. oilotegi-a: iz. oinaze-a: iz. , ~sin. mina (ohikoagoa). Oinazea mina baino gogorragoa

da. oino(re): adb., oraindik (ere). o[x]e-a: iz. , ohea. o[x]oin-a: iz. , sin. lapurra. okasione-a: iz. , aukera. oker-a: adj. , begi-okerra. olata: iz., ogi txikia. olio-a: iz. ondarreko-a: adj., azkenekoa. ondatu: ad., hondatu. onddo-a: iz. ondu-a: adj., heldua (fruta). opor-a: iz. , esnea hartzeko ontzia (kaikua baino txikiagoa).

249

orantza: iz. , legamia. oratu: ad., orea egin. ordea: lok., sin. berriz. orga: iz., gurdia. ordu-a: iz. , sin. orena. oren-a: iz. , sin. ordua. orkalatz-a: iz. , zuhaitz mota, gorostia baino txikiagoa. orma: iz. , izotza. ormatu: ad., izoztu. oroitu: ad., gogoratu. orratu: ad., asko zikindu. orratz-a: iz. , orratza, jostorratza. ortozka: iz. , trumoia. Sin. iaurzuria. ortotsik: adb., oinutsik. ortz-a: iz. , hortza. ortzadar-a: iz. ortzegun-a: iz. , osteguna. ortzilara: iz., ostirala. osaba: iz. osasun-a: iz. ostatu-a: iz. , taberna. Sin. barra. ote-a: iz. otoitz-a: iz. o(o)tsa: iz. , zenbait animaliaren arra. otso-a: iz. ozar-a: adj. , ald. ausarta. ozpin-a: iz., sin. binagrea. P pabellon-a: iz. , pabilioia. padera: iz. , < gask. padère (Mujika, 1984: 20); gaztainak erretzeko

tresna. paixola: iz. , euritakoa. panaderia: iz. , okindegia. panderu-a: iz., laratzetik eskegitzen den eltze mota. Gehienetan, karea

erretzeko erabiltzen zen. papartza: adj. , hitzontzia (baina oso peioratiboa da). papur-a: iz. , ogi zatitxoa. pareta: iz. , horma. partiazi: ad., joanarazi. Sin. bidali. partikula(r)zki: adb., sin. batez ere (ohikoagoa) partitu: ad., < fr. partir; joan. Sin. gan (ohikoagoa). pasaporta: iz. , < fr. passeport; pasaportea. pasione-a: iz., pasioa, irrika. pastisa: iz. , < fr. pâtisse; pastela. pastu: ad., pasatu. pata: iz. , < gazt. pata; animalien hanka. patar-a: iz. , sin. malda, aldapa.

250

patata: iz. patu: ad., ipini. pausatu: ad., atseden hartu. pear-a: iz., pegarra; ura eramateko (buruan, gehienbat) erabiltzen zen

lurrezko ontzia. Giderra du alde batean eta bestean tutua. pei-a: iz., azalorea. pelenderia: iz., nagitasuna. peligrosidade-a: iz. , < gazt. peligrosidad; arriskua. peligroso-a: adj., < gazt. peligroso. Sin. lanjerosoa. pentsu-a: iz. , animaliei jateko ematen zaiena. perla: iz. , lurra itzultzeko tresna. perrexil-a: iz. petatzu-a: adj. , bihurria den umea. petizo-a: iz. , betizua, behi basa. pika: iz. , txori mota, mika. pikatu: ad., ebaki. Bizarra pikatu: bizarra kendu. piko-a: iz. pikor-a: iz., bihia, alea. pila: 1. iz. , belar pila. 2. zb., asko. pipatu: ad., sin. fumatu. piper beltz-a: iz. piperrada: iz. pipi-a: iz., sitsa. pipiatu: ad., sitsak jo. pitika: iz. , antxumea. pitoa-a: adj., ergela. Sin. zozoa. pitta: zb., sin. pizka. pitxik: zb., ald. fitxik. Sin. deus. piutaka: ad., txioka. pixa: iz., txiza. pizka: zb., sin. pit ta. plantxatu: ad., < gazt. planchar; l isatu. platera: iz. ponpiera: iz., < fr. pompier; suhiltzailea. porru-a: iz. posibilidade-a: iz. , posibilitatea, aukera. postanobre-a: iz. Azkueren ustez, hitz hau lapurtarra da. Okzitanieraz

ere erabiltzen da, eta aldaki asko ditu (pastena, pastanagra, pastanarga, pastanaca) eta latinetik omen dator < pastinaca (Alibert, 1966). Sin. zanaoria (ohikoagoa).

pozal-a: iz. , < gazt. pozal; treska, baldea. pozoin-a: iz. , < fr. poison; pozoia. preokupazione-a: iz. , < gazt. preocupación; ardura, kezka. present egin: ad., oparitu. presidente-a: iz. prestu-a: adj. , zintzoa. prezixki: adb., zehazki. Ab., ola egon ginen urte bat, prezixki ondarreko

urtean egon zena leenbiziko mailan. primabera: iz., < gazt. primavera; udaberria. puerto-a: iz. , < gazt. puerto; mendatea.

251

pu(l)da: iz. , aihotz mota, adarrak mozteko eta inausteko erabiltzen dena. pulliki: adb., sin. mantso. pulunpa: iz. , joare handia. purrustaka: adb., mordoka. puskatu: ad., apurtu. putxikatu: ad., eskuekin ondatu, puskatu. puxaka: adb., bultzaka, joka. Sin. kunkaka. puxatu: ad., < fr. pousser; bultzatu. puxka: gr., oso. Sin. arrunt. R. razion(e)a: iz. , anoa. reakzione-a: iz. , erreakzioa. rebista: iz. , < gazt. revista; aldizkaria. refeta: iz., < fr. refête; besta eguna errepikatzea (Zugarramurdin). reklamazione-a: iz. , erreklamazioa. roti: iz. , < fr. rôtir; haragi errea. S. saats-a: iz. , sahatsa. sabela: iz. saetsezur-a: iz., saihets-hezurra. saial-a: iz. , bokata egitean arroparen gainean jartzen zen oihal mota.

Honetatik pasatzen zen gero ura eta errautsa. sainan: adb., txandaka. saindatu: ad., aldatu. saindu-a: adj. , santua. sain(g)aka: adb., zaunka. sakel-a: iz. salon-a: iz. , < gazt. salón; saloi, egongela. samur-a: adj. , ~sin guria. samurtu: ad., sin. aserretu (ohikoagoa). sardinzar-a: iz. , arenkea. sare-a: iz. sarri: adb., laster. sarroi-a: iz. , < sagarroia; kirikinoa, trikua. sartai(n)-a: iz. , zartagina. sasi-a: iz. , sin. laarra (gutxiagotan). saski-a: iz. sasoin-a: iz. , sasoia. sauko-a: iz. , < gazt. saúco; intxusa. seaska: iz. , sehaska. sega: iz., belarra mozteko tresna. segitu: ad. seilaru-a: iz. , ganbara. sekaila: adj., mehea (zentzu peioratiboa du).

252

semautxi-a: iz., semebitxia. Ald. semeutxia. semeutxi-a: iz., semebitxia. Ald. semautxia. sendatu: ad., osatu. separazione-a: iz., banaketa. serora: iz. , elizan laguntzen duen emakumea. setabe-a: iz. , galbahea. seurik: 1. lok., batez ere. 2. lok., sin. beintzat, bederen. sinetsi: ad. sintsimari-a: iz. , izaina. Ald. zintzimaria sobera: zb./gr., gehiegi. soin-a: iz. , gona, soinekoa. soindu-a: iz. , zarata. Sin. arrabotsa. soka: iz. sola: iz. , < fr. sol; zorua. solasaldi-a: iz., sin. eleketa (gutxiagotan). solas egin: ad., sin. mintzatu. solasturi-a: ad., solas egitea gustatzen zaion pertsona (ez da

peioratiboa). solidu-a: iz. , egurrezko habe mota. soloma: iz. , solomoa. somatu: ad., sumatu. soor-a: adj. , gorra. sorbalda: iz. soro-a: iz. , bigarren ebakialdiko belarra. sortetxe-a: iz. , pertsona bat jaio den etxea. sortu: ad., sortu, jaio. sos-a: iz., dirua. sosdun-a: adj., sin. aberatsa. soziedade-a: iz. , elkartea. su apal-a: iz. , beheko sua. subenzione-a: iz., subentzioa. suburdin-a: iz. , tximinian sua kanpora ez irteteko ipintzen diren

burdinak. suertatu: ad., gertatu. suerte-a: iz. , < gazt. suerte. Sin. xantza. suge-a: iz. , ald. su[x]ea. su[x]e-a: iz. , ald. sugea. sukalde-a: iz. , sin. supazterra. sukar-a: iz. sumaingil-a: iz. , sugandila. sunbila: iz. , lurra zanpatzeko tresna. supazter-a: iz., sin. sukaldea. susaldu: ad., behiak umeske izan.

253

T. taila: iz. , sin. ne(g)urria. takoin-a: iz. , orpoa. Sin. zangogibela. talo-a: iz. tanpoin-a: iz. , tanpoia. tanta: iz. , txorta. tantitu: ad., mugitu, asaldatu. Ab . , kalerna gainean eta bera etzen

tantitu ere . tapatu: ad., < gazt. tapar. Sin. estali (gutxiagotan) taratelu-a: iz. , zuloak egiteko tresna. taul-a: iz. teila: iz. telebisione-a: iz., telebista. telefon(o)a: iz. tenore-a: iz. , garaia. tienda: iz. , < gazt. t ienda. Ald. denda. Sin. botika. t(t)iki-a: iz. , ald. txikia. Sin. txarra. tipula: iz. tirrin-a: iz. , txerri hiltzean odola botatzeko erabiltzen den ontzia. tirrinta: iz. , txirrina, iratzargailua. tirrita: iz., kilkerra. Sin. urtzia. totorikatu: ad., ald. kokorikatu. totoriko: adb., kukubilko. Ald. kokoriko. trankil-a: 1. adj. 2. adb., sin. lasai(a) (gutxiagotan). traste-a: adj. , txukuna ez den pertsona. traza: iz., < gazt. traza. Sin. i txura. trebatu: ad. trefla: iz., < fr. trèfle; hirusta. trenpan eman: ad., < fr. tremper; uretan beratzen ipini. tresna: iz. tresneria: iz. trikota: iz. , < fr. tricot. Sin. jertsea. tripotza: iz. , zenbait animaliaren hesteekin egiten den odolki mota. tronpatu: ad., < fr. tromper; erratu. tropa: iz. , sin. andana; multzo handia. trufa: iz., sin. txantxa. ttintto-a: iz. , orbaina. tu-a: iz. , txistua, listua. tulunta: adj., baldar ibiltzen den pertsona. tupin-a: 1. iz. , eltze mota. 2. adj. , ergela. Ab., ze tupina zaren! tupitu-a: adj. , harrotu gabea (ogia, opila.. .) . turism(o)a: iz. tutu-a: iz. (botilena ere bai). tutulu-a: iz. , moto garaia.

254

TX. txabola: iz. txantxa: iz., sin. trufa. txar: adj. , sin. t(t)ikia; txikia. txar-a: adj. , gaiztoa. txartela: iz. txikitu: ad. txipa: iz., ibaietan bizi den arrain txikia, ezkailua. txopo-a: iz. , < gazt. chopo. Sin. zurtzuria (gutxiagotan). txorizo-a: iz., < gazt. chorizo. txulo-a: adj., < gazt. chulo; harroa. txusko: iz. , < gazt. chusco; opil handia. txutxeria: iz., < gazt. chuchería; gozokia. U. uarre-a: iz. , sin. uoldea, inundazionea (ohikoagoak). uda: iz. udaletxe-a: iz. , sin. aiuntamientoa (ohikoagoa). udare-a: iz. , madaria. udazken-a: iz. ueldura: iz. , ubeldura. ugal-a: iz. , uhala. ukatu: ad. ukitu: iz. , ikutu. uli-a: iz., eulia. ulitxa: iz., eltxoa. Sin. moskitoa (ohikoagoa), mustika. umatu: 1. ad., kea atera. 2. ad., sin. erdi(tu) (biak izan saileko

laguntzaileekin). umedade-a: iz. , hezetasuna. ungarri-a: iz. , ongarria. Sin. unkairua (gutxiagotan). ungi: adb., ongi. unkairu-a: iz. , ongarria. Sin. ungarria. untza: iz. , hontza. uolde-a: iz. , uholdea. Sin. uarrea (gutxiagotan), inundazionea. uraundi-a: iz. , uhandia, bere bidetik kanpo doan ura. urbil: adb. urdama: iz., zerri emea. urdekeri-a: iz. uri-a: iz., euria. urin-a: iz. , koipea. urixka: iz., zirimiria. Sin. lankarra. uroski: adb., < fr. heureux; zorionez. urr-a: iz. , hurra urre-a: iz. urrik: adb., urririk, dohainik. Sin. debalde. urrikaldu: ad., errukitu.

255

urrikitu: ad., sin. damutu (gutxiagotan). urritz-a: iz. , hurritza. urrixa: iz. , zenbait animaliaren emea. urrun: adb. urteburu-a: iz. , urtemuga. urtede-a: iz. , orgari animalia lotzeko ipintzen zen larruzko biribila. urtu: ad. urtxintxa: 1. iz. , katagorria. 2. iz. , doministikua. urtzi-a: iz., kilkerra. Sin. t irrita. usai-a: iz., < fr. usage; ohitura. usain-a: iz. usatu: iz. , ohitu. uspel-a: iz., ospela. usteketan: adb., ustekabean. ustel-a: adj. usteldu: ad. ustu: adb., hustu. uzkur-a: adj. uztarri-a: iz. X. xafla: iz., sin. xerra. xalma: iz., astoei mina ez emateko kakolen azpian ipintzen zaiena. xalboin-a: iz. , xaboia. xanpiñon-a: iz. , txanpinoia. xantza: iz. , < fr. chance. Sin. suertea. xapela: iz. , txapela. xapelatz-a: iz. , zapelaitza. xarpota: iz. , xarbota. xato-a: 1. iz., < fr. château; gaztelua. 2. iz. , zahatoa. xeatu: ad., xehatu. Ald. xiatu. Sin. ego. xerra: iz., sin. xafla. xiatu: ad., xehatu. Ald. xeatu. Sin. ego. xigortu: ad., txigortu. ximene-a: ad., tximinia. xinaurri-a: iz., inurria. xirrin-xirrin: adb., poliki-poliki. xito-a: iz. , txitoa. xixa: iz. , onddo mota bat (Cantharelus cibarius). xixtu: ad., ziztua. Sin. belozidadea. xoko-a: iz. , txokoa. xoratu: ad., zorabiatu. Sin. mareatu. xori-a: iz., txoria. xorta: iz., zurruta, (esne, ardo.. .) pixka bat. xukatu: ad., norbaitek zerbait lehortu. xulufrin-a: iz., krabelina. xuri-a: iz. , kobrezko ontzien barnea garbi-garbi dagoenean. xuringo-a: iz. , zuringoa.

256

xurrupa: iz. , zurrutada. xurrusta: iz. , zurrusta. xuxen: adb., zuzen. Z. zabaldu: iz. , sin. edatu. za(g)ar-a: adj., zaharra. zagi-a: iz., zahia. zain-a: 1. iz. , odol-hodia. 2. iz. , egurrak dituen marrak. 3. iz. , landare

txikiek dituzten sustraiak. zain izan: ad., sin. zelatan izan (gutxiagoatn). zakar-a: adj. zakartu: ad. zakur-a: iz. , txakurra. zakurardi-a: iz. , arditxakurra. zanaoria: iz., < gazt. zanahoria. Sin. postanobrea (gutxiagotan). zangar-a: iz. , sin. zurtoina. zango-a: iz. , oina. zangogibel-a: iz. , orpoa. Sin. takoina. zangolepo-a: iz. , orkatila. zangozola: iz. , oinazpia, oinzola. zanpantzar-ak: iz., bildots larruz jantzita, joarea joka aritzen direnak. zapatak: iz. zapel-a: iz. , kapelua. zapino-a: iz. , lehen erabiltzen zen arti lezko polaina. zarranpina: iz. , elgorria. zartatu: ad., hormei karea eman. zauli-a: adj., bizkorra. zela: iz. , zaldi gainean ibiltzeko jartzen dena. zelai-a: iz. , laua, laua den soroa. zelatan izan: ad., sin. zain izan (ohikoagoa). zenberena: iz., zenbera. zerra: 1. iz., egurra mozteko tresna. 2. iz. , ogi, aragi. . . zatia. zerri-a: iz. , txerria. zerrikaka: adj. , (lagunartekoa), ~sin. alferra. zielorraso-a: iz. , < gazt. cielo raso; laua (zurak estaliak) den sabaia. zikin-a: iz. zikiro-a: iz. zikiro jate-a: iz. , Zugarramurdin eta Urdazubin urtero egiten den festa. ziklames-a: iz. , lore mota (Cyclamen). zilko-a: iz., zilborra. zilo-a: iz. , zuloa. zimenta: iz. , < fr. ciment; zementua. zimista: iz. , tximista. zimitza-a: 1. iz. , gazta egiteko erabiltzen den egurrezko tresna. 2. iz. ,

zomorro mota. zingar-a: iz. , urdaiazpikoa. zingarrazpi-a: iz. , pernila (hanka osoa).

257

zingar (zuri)-a: iz., urdaia. zinturon-a: iz., < gazt. cinturón; gerrikoa. zintza: iz., zaldiei azpitik (kakoletatik hasita) ipintzen zaien hedea. zintzilika: adb., sin. dil indan. zintzimari-a: iz. , izaina. Ald. sintsimaria. zintzur-a: iz. ziri-a: iz., ziria; metak egiteko erdian ipintzen den makila. zirrilda: adj. , zintzoa, fiatzekoa ez den pertsona. zirrildaka: adb., edonola, antolamendurik gabe. zirrito-a: iz., ateetan bestaldekoa ikusteko izaten den zulotxoa. zistor-a: iz. , txistorra. zitan egon: ad., oiloek arraultzeak berotu. zizailu-a: iz. , banku handia. zizari-a: iz., zizarea. zizta: iz., animalia batzuek (erleek, l iztorrek...) atzealdean duten eztena. zogi-a: iz., zohia. zokor-a: iz. , zekorra. zola: iz. , zapaten azpikoa. zolda: iz. , zikinkeria. zopin-a: iz., zotina. zor-a: iz., itzuli behar den dirua, mesedea... zorroztu: ad. zotala: iz. , mendi puxka. zozo-a: 1. iz. , txori mota. 2. adj., ergela. Sin. pitoa. zume-a: iz. zur-a: (zura) iz., egur landua. zurgin-a: iz. zuritu: 1. ad., zerbait zuri bihurtu (baita ilea ere). 2. ad., azala kendu. zurrukutun-a: iz. , bakailao zopa. zurrupatu: ad. (arri) zurruta: iz., harraskaren azpiko harria (antzinean). zurtoin-a: iz. , sin. zangarra. zurtzuri-a: iz. , makala. Sin. txopoa (ohikoagoa). zuur-a: adj., zuhurra, zekena.

258

ESAPIDE BATZUK: - A bon!: frantsesetik hartutako esapidea. Orduan! , ene! , hara! , esaeren

parekoa. Ab., a bon! orduan or berean afaltzeuzu! / A bon! ezaguna baduzu.. .

- Aitaren batean: berehala, bat-batean. - Ala-ala: halaxe. - Aragi bizitan: larrutua, azalik gabe. Ab., eta besoa aragi bizitan zuen /

bertzenaz lixibaikin eskuak aragi bizitan izain zitun. - Arto txinta: ezkutaketan jolastean, lagunak bilatu behar dituenak

norbait ikustean, paretan joaz esan behar duena. Ab., arto txintan Miren, arto txintan Iker.

- Au + izena!: iri tzia adierazteko. Ab., au tokia! / au komoditatea! - (Bada) nun joka!: bada nondik heldu (liburu mardul batez, adibidez). - Bai zera!: Ab., eskolan eskuaraz? Bai zera! dena erderaz. - Bearra, jaun mearra: behartasunak sortzen dituen estuasunetan eta

egoera larrietan esaten da. - Bearrik + -(e)la! / + bait-: eskerrak + -(e)la! Ab., Bearrik etorri

zarela! / bearrik medikua emen zela! / bearrik frontonain barnean tziela! / bearrik etorri baitzen bertzea! / bearrik an baitzien ama ta aita!

- Bistan da: argi dago. Ab., bistan da or gauzak gaizki iten ai diela. - Bristi-brista: trasteki, zirti-zarta. Ab., eta berak, dena ala!, bristi-

brasta egiten du, pentsatu gabe. - Burutik gan (+ N-Ni laguntzailea): ahaztu. Ab., zerbait galdegin bear

ninduen, bainan burutik gan tzaio. - Burutik utzi: ahaztu. Ab . , istorio oik ja burutik utziak ditugu . - Duela + denbora esapidea: orain dela + denbora esapidea (hau ere

erabiltzen da). Ab., duela bi urte. - Erran nai baita: hau da. Ab., eta ek, ministroek erran nai baita,

etzuten deus erran . - Eta ez + aditz laguntzailea + aditza!: ustekabean, harridura sortuz,

gertatzen den zerbait adierazteko. Ezeztapenak ez du ezetza adierazten, alderantziz, ekintza gertatu egin dela hanpatzen du. Ab., eta etzuen nabala artu! / eta etzuen an berean tirokatu! / eta e- tzuten ka[x]a guzia jan! / eta etzen sokatik jautsi!

- Ezta zeren: ez horregatik. - Fristi-frasta: edonola. - Goiti bota: oka egin. - Jinkoari eskua kendu: bere buruaz beste egin. - Kaskarroa: Ze kaskarroa den!: ze umore txarra duen! - Kri(x)ka-kri(x)ka: zerbait moztean sortzen den zarataren onomatopeia. - Luzexko egon: zerbaitetan denbora luzez aritzea. - Mila esker: eskerrik asko. - Noren irudiko: noren ustez, noren iritziz. Ab. , nere irudiko ainitz

emakume etxean aspertzen dire / nere irudiko oaiko eskuara ezta ungi koprenitzen.

259

- Nori esker(rak): Ab., nik ari eskerrak ikasi nuen leitzen / Jinkoai esker ungi naiz.

- Sarri arte: gero arte. - Telefono kolpe batetik abisatu: < fr. coup de téléphone. Telefono dei

batez abisatu. - Tenorean etorri: garaiz etorri. - Tipis-tapus: bat-batean. - To!: harridura adierazteko. Ab., Salto ederra(k) paituzu, to! / bai,

bainan andre batek in tzun, to! Azkueren ustez, esaera hau gipuzkeraz, goi-nafarreraz eta lapurteraz erabiltzen da (1925: 495), baina Euskaltzaindiak (1999) Euskal Herriko hizkuntz atlaserako bildu dituen datuen arabera, badirudi ekialderago ere ezaguna dela: Arnegi (141), Landibarre (154), Jutsi (161).

- Trasteki: bristi-brasta, zirt i-zarta. Ab., Trasteki eiten dena, aunitzetan, gero arrimatu bear.

- Ura + izena!: iritzia adierazteko. Ab., Ura ikara! / Ura otza! - Urde martxandiza!: lagunen artean, gaiztakeriaren bat edo txantxaren

bat egin duen neskari esaten zaio. - Utzi bere gisara (norbait): bakean utzi, lasai, bakarrik utzi. - Xirril-xirril: apurka-apurka, baina gelditu gabe. Ab., Udan errian

jendea xirril-xirril ibiltzen da. - Zakurren ipurdira joan , zakurren ipurdian egon . . .: “lekutara joan,

lekutan egon...”. - Ze + -(e)n!: iritzia adierazteko. Ab., Ze indarra duen bertzenaz

naturalezak! e? / ze bodega(k) tuzten an! / ze mina ematen duen! - Ze + izena!: iritzia adierazteko. Ab., Ze emazteki eroa! / ze

aberastasuna! / ze izigarrikeria! / ze malura! - Zein + -(e)n!: iritzia adierazteko. Ab., Zein fuertea den platanoa! /

zein usaina ematen duen! - Zernai erran: norbaiti eztabaidaka hitz gogorrak esan.

260

ZENBAIT ATSOTITZ

- Apezak eta zerbitzariak denak elkarren iduriak, ele ederrak bertzeentzat, bokadu ona berentzat.

- Apirila bero, negua eldu da gero; apirila motz, negua gan da otz. - Apirila biribila, zerria urdandegian otzak ila, ez ila, bai ila, buztana

badabila. - Apirila biribila, zerria azkan goseak ila. - Kandelero bero, negua eldu da gero; kandelero otz, negua gan da otz. - Abendu arria, urtarrila burdina, otsaila zura, martxoa ura, eta apirilaz

geroztik uda. - Martxo-lore basalore, apirila-lore urrearen pare, maiatza-lore, gabe

baino ere obe. - Arotzain etxean gerrena zurez. - Dagoenean on, eta ez denean egon. - A, ze parea, karakola ta barea! - Nolako guratsoak, alako ume. - Kanpoan usoa, etxean otsoa. - Urruneko eltzea urrez eta ondora gan ta lurrez. - Gezurrak zango laburrak (di)tik. - Erran nauk norekin ibilki aizen eta errain aut nor aizen. - Beleak zozoari beltza. - Aurrekin etzate’ukena, zikindua jaikitze’uk. - Bururik ez duenak, zangoak bear.

261

12. ONDORIOAK

Zugarramurdiko eta Urdazubiko euskaran aurki ditzakegun hizkuntza ezaugarririk nabarmenenak aurkeztuta, azterketa honen ondorioak erakutsiko ditut hurrengo lerrootan. Ondorio hauek lau taldetan banatuko ditut. Hasteko, aldagarri soziolinguistikoek hizkuntzan sortu dituzten aldaketak aipatuko ditut. Bigarrenik, azterketa diakronikoaren emaitza batzuk erakutsiko ditut. Hirugarren azpiatalean, Zugarramurdiko eta Urdazubiko hizkeraren norabidean eragina izan duten ezaugarri geografiko eta sozioekonomikoak nabarmenduko ditut. Azkenik, orrialde hauetan aipatutako hizkuntza ezaugarrien isoglosak erabiliz, lan osoan zehar helburu izan dugun hizkeraren kokagunea aurkeztuko dut, eta aldi berean, Zugarramurdiko eta Urdazubiko hizkerak inguruko hizkerekin dituen loturak eta desberdintasunak erakutsiko ditut. Egiteko hau, hitzaurrean nioen bezala, ez da batere erraza izango, iparralderago eta ekialderago dauden hizkeren gainean dakiguna urria delako.

Sarrera labur honen ondoren, aurkez ditzagun, besterik gabe,

Zugarramurdiko eta Urdazubiko hizkeraren azterketaren ondorioak. 12.1. Aldagarri soziolinguistikoen eragina

Sarreran esan dut (2.2) hizkuntza azterketa honetan, aldaera

diatopikoak ez ezik, aldaera diastratikoak ere ikertu nahi izan ditudala eta, bereziki, hiru aldagarri soziolinguistiko kontuan hartu ditudala: adina, sexua eta bizibidea. Esan bezala, ez dut sexuak eragindako aldaera linguistikorik aurkitu, baina bizibidea eta adina aldagarriez, berriz, zenbait ohar egingo ditut.

Bizibideari dagokionez, badirudi aldagarri honek gero eta eragin

handiagoa izango duela Zugarramurdiko eta Urdazubiko hizkeran, eta dagoeneko, desberdintasun batzuk suma daitezke. Bi herri hauetan turismoa ekintza garrantzitsua da, eta jende askori ematen dio lana. Arlo honetan ari den jendeak, nahitaez, harreman handiagoak ditu kanpotik datozen bisitariekin, eta hauek gazteleraz, frantsesez edo bertakoa ez den euskaraz hitz egiten dute. Nekazaritzan eta abeltzaintzan lan egiten duten bizilagunak (gehienak), ostera, urrunago daude kanpotik datozen eraginetatik eta hau laster ikusten da hizkuntzaren erabileran: oro har, hauek gutxiagotan jotzen dute erdarara.

Bestalde, aipatu behar da Zugarramurdiko eta Urdazubiko lagun

askok, gaztetan, Frantzian lan egin dutela eta hauetariko batzuengan frantsesak eragindako aldaerak (gainontzeko bizilagunek normalean erabiltzen ez dituztenak) aurkitu ditudala: dardarkari ubularea,

262

frantsesetiko mailegu gehiago (jurnala “egunkaria”, papillona “tximeleta”, mertzerik “eskerrik”.. .) .

Adinaren aldagarria bizibidearena baino eragingarriagoa da

Zugarramurdin eta Urdazubin. Aurreko ataletan, adinekoentzat ezagunak (eta batzuetan arruntak) diren zenbait egitura, gazteentzat ezohikoak edo ezezagunak direla esan dut. Hauen artean, ondorengo ezaugarriak aipa daitezke:

- Hitz barneko hasperenaren aztarnak gazteen artean adinekoen

artean baino gutxiagotan entzuten dira. Gazteek, zaarra , aula , eun edo beatu erabiltzen dituzte gehienbat, eta adin handiagokoek, berriz, zagarra, agula, egun / e[x]un eta begatu . A[x]oa “ahoa” eta o[x]ea “ohea” aldaeretan, berriz, gazteek ere hasperenaren aztarna gorde dute.

- Prolatiboko morfema Zugarramurdin eta Urdazubin - tako den

arren, adineko hiztunek -tzat morfema ere ezagutzen dute. Gazte gehienek, ostera, ez dute bertakotzat jotzen.

- Hurbiltze adlatiboa adierazteko, “izena + aldera(t)” egitura

erabiltzen da Zugarramurdin eta Urdazubin. Adineko askok –baina oso gazte gutxik– “-ri buruz” egitura ere ezagutzen dute.

- Gutxitan bada ere, adineko hiztunek, “-ren ondoan”

postposizioarekin batera, “-t ik lekura” ere erabiltzen dute (denbora adierazteko). Gazte gehienek, ordea, ez dute azken hau ezagutzen.

- Gazteek gero eta gutxiago erabiltzen dute N-N-N saileko *eradun

erroa (1. eta 2. pertsonetan) euren artean, bi herri hauetako hizkeran ohikoa den N-N-N > N-N gertaera areagotu egiten delako.

- “Partizipioa + -rik” egitura, oro har, adinekoek baino ez dute

erabiltzen, eta gainera, eurek ere, gehienetan, “partizipioa + -a / -ta” esaten dute. Gazteek joera honi segituz, ez dute “partizipioa + -rik” egitura erabiltzen.

- (E)no denborazkoa adinekoek baino ez dute erabiltzen, gutxitan

gainera. Gazteek “partizipioa + arte(an)” dute aukera bakarra. - -(E)lakotz morfema kausala, zenbaitetan, adinekoen artean entzun

daiteke. Gazteek, ostera, -(e)lako baino ez dute erabiltzen. - Adinekoek obe da.. .-t(z)ea, ezen ez eta.. .-t(z)ea egitura

erabiltzen duten arren, gazteek, ezen partikularen ordez, baino partikula nahiago dute: Obe da goizik jaikitzea, ezen (ez), eta gero, lasterka ibiltzea / Obe da goizik jaikitzea, gero lasterka ibiltzea baino .

- “Laguntzailea + partizipioa” hurrenkera ez da Zugarramurdin eta

Urdazubin ohikoa, eta adineko hiztunek baino ez dute erabiltzen.

263

Aukerarik erabiliena –eta gazteek baliatzen dutena– “partizipioa + laguntzailea” da.

- Lexikoan ere, jakina, argi ikus daiteke aspaldiko ohiturekin eta

lanekin lotuta dauden hitz asko zaharrek baino ez dituztela ezagutzen eta, beraz, galtzeko arriskuan daudela (arri zurruta “harraskaren azpiko harria” , xalma “astoei mina ez egiteko kakolen azpian ipintzen zaiena”, maira “ogia egiteko mahai berezia” , kabila “urtedeak duen ziria” . . .).

Oro har, esan daiteke adinekoek zenbait ezaugarri adierazteko

egitura bat baino gehiago dituztela aukeran (-(e)no / “partizipioa + artean” denborazkoak; “-tik lekura” / “-ren ondoan” postposizioak, esaterako) eta gazteek, ostera, bakarra ezagutzen dutela. Gainera, gehienetan, gazteek erabiltzen duten egitura hori Euskal Herrian zabalduena da. Badirudi gazteengan erdialdeko hizkeretara hurbiltzeko joera gero eta nabarmenagoa dela. Nolanahi ere, gertaera hau lehenagotik datorren bilakabidearen emaitza izan daiteke, nire ustez. Hau da, egia da adinekoek askotan aukera bat baino gehiago dutela gauza bat adierazteko, baina eurek ere, gehienetan, ez dituzte aukera guztiak maiztasun berean erabiltzen eta gazteek joera horri segitu baino ez diote egin; adinekoek gutxitan erabiltzen dituzten egiturak gazte askok galdu egin dituzte.

Bada adinekoen eta gazteen artean aurki dezakegun beste

desberdintasun bat. Oro har, gazteek (neskek, nabarmenago), adinekoek baino maizago jotzen dute gaztelerara. Dena dela, badira normalean gazteleraz aritzen diren adinekoak eta euskaraz hitz egiteko ohitura duten gazteak. Honetan, nahiko garbi gainera, adina eta bizibidea aldagarriak gurutzatzen dira, kanpotik datozen turistekin harreman handiak dituztenek, adinekoek nahiz gazteek, errazago jotzen dutelako erdarara. Askotan –ez, ordea, beti– bizitokiak ere zerikusia du bizibidearekin eta euskararen erabilerarekin. Gunean bizi ez direnek, normalean, nekazaritzan lan egiten dute eta, arestian esan dudan bezala, euskara baino ez dute erabiltzen euren artean.

Beraz, lan honetan aurkeztu ditudan datuen arabera, esan daiteke

Zugarramurdiko eta Urdazubiko hizkera ezaugarri batzuk galtzen edota aldatzen hasia dela, eta ezaugarri hauetariko asko (baina ez denak) Euskal Herrian zabalduen dauden aukeren mesedetan galtzen ari direla.

12.2. Azterketa diakronikoa Zugarramurdiko eta Urdazubiko euskarak mendeetan zehar izan

duen bilakabidea zehaztea zaila da, lan horretarako behar ditugun datuak urriak direlako. Hala ere, ikerlan honetan, azterketa diakronikoa egiten saiatu naiz, eta zenbait emaitza lortu ditut.

Ezaguna denez, erabili ditudan Urdazubiko eta Zugarramurdiko

testu zahar guztiak (Ondarra, 1982, 1993; Riezu & Zudaire, 1972;

264

Satrustegi, 1986, 1987, 1987b) XIX. mendekoak dira, eta idazleak, gehienetan, kanpokoak. Oro har, testu hauek bertako hizkera islatzen duten arren, ezaugarri batzuekin kontuz jokatu behar dugula uste dut. Esaterako, testu hauetako zenbait zatitan agertzen diren hiatoetako epentesiak, bokal disimilazioak eta N-N-N saileko -it- pluralgilearen adibideak, susmagarriak direla aipatu dut. Gainontzeko testuek eta Bonaparteren datuek erakusten dute ezaugarri horiek ez zirela garai hartako Zugarramurdiko eta Urdazubiko hizkeran ezagunak. Zugarramurdiko testu gehienen idazlea Elizondokoa izateak zerikusia izan dezake ezaugarri horiek agertzearekin.

Aipatutako hiru ezaugarriak kenduta, azterketa diakronikoak XIX.

mendeko euskara eta gaur egungoa nahiko antzekoak direla erakusten du. Garai hartan ohikoa zenez, Zugarramurdiko eta Urdazubiko testu zaharretan ere, ahalerako nahiz subjuntiboko aditz laguntzaileak eta aditz trinkoak gaur egun baino ugariagoak ziren (hizkuntza idatzia, jasoagoa izateak ere zerikusia izan dezake gertaera honekin). Dena dela, ahalerako aditz laguntzaileak “-t(z)en ahal” egituraren ordez agertzea, da, beharbada, desberdintasunik nabarmenetarikoa, gaur egun partizipio burutu gabeko ahalerako egitura erabat nagusi delako.

Iraganaldi burutuko aditz laguntzaileen ordez orainaldi burutua

erabiltzea, ezaguna izan arren, ez da oso ohikoa. Testu zaharretan ez dut gertakari honen adibiderik aurkitu, baina hau, segur aski, berrikuntza da (Zuazo, 1998: 212).

Gainera, nabarmendu nahi dut gaur egun gero eta arruntagoa den

N-N-N saileko laguntzaileen ordez N-Nk sailekoak erabiltzea ez dela Zugarramurdiko eta Urdazubiko testu zaharretan agertzen. Inguruko Elizanburu eta Duvoisin bezalako idazleek (XIX mendekoek) ere ez zuten erabiltzen. Beharbada, ordurako kostaldean ezaguna izan arren (Bonaparte, 1877), barnealdean ez zen oraindik ohikoa. Hala balitz, esan behar genuke ordezkatzeak azken mende honetan sartu eta ikaragarriko hedapena izan duela. Gerta liteke, era berean, garai hartako autoreek idazteko egokitzat ez jotzea.

Desberdintasunik esanguratsuenak aipatu ondoren, hona hemen testu zaharretan eta gaur egungo Zugarramurdiko-Urdazubiko euskaran agertzen diren ezaugarri batzuk:

• -rendako / -rentzat destinatiboa

• -tzat / -tako prolatiboa

• TO GEN erabiltzeko aukera

• datibo komunztadura eza

• -agoa / -agokoa konparaziozko morfemak

• jende hitza pluraltzat hartzea

• N-N-N saileko *eradun erroa eta -zki- eta -zk- pluralgileak

265

• -a- / -e- erroak aditz trinkoetako iraganaldietan

• -rik / -a partizipioak (-a da nagusi testu zaharretan eta baita gaur egun ere)

• -(e)no / “partizipioa + arte” denborazkoak (azken hau da nagusi testu zaharretan eta baita gaur egun ere)

• -tzen ba.. . / -ko ba.. . alegiazko baldintzak

• bait erlatibozkoa

• “laguntzailea + partizipioa” ordena aukeran

• baina juntagailuak baizik ere adieraztea Aipatu ditudan prolatiboko eta destinatiboko morfemez iruzkin bat

egin nahi dut. Testu zaharretan -tzat eta -rentzat nagusitzen dira eta -tako eta -rendako gutxitan agertzen dira; gaur egun, ostera, -tzat eta -rentzat morfemak ezagunak izan arren, -tako eta -rendako ohikoagoak dira. Atal honetako laugarren azpiatalean (12.4) aztertuko ditut isoglosak eta euren norabidea, baina bi ezaugarri hauei dagokienez, badirudi baztaneraren eragina lapurterarena baino handiagoa izan dela azken urteotan.

Amaitzeko, XIX.mendeko testu hauek lexikoaren inguruan oso

argibide gutxi eskaintzen digutela gehitu nahi dut. Oro har, erlijiosoak dira, eta maileguz (latinekoak eta gaztelerakoak) beteta daude. Askotan itzulpenak dira, eta hizkera zaindua da; honek guztiak gaur egungo hizkuntza biziarekin egin nahi izan dudan konparaketa zaildu egin du, eta ez bakarrik lexikoaren alorrean.

12.3. Muga harremanetako eragina hizkeran Zugarramurdi eta Urdazubi Euskal Herria bitan banatzen duen

muga administratiboan egoteak, eragin zuzena izan du bertako hizkeraren izaeran. Hitzaurrean (1.4) isoglosek, askotan, muga administratiboak gainditzen dituztela aipatu dut. Zugarramurdi eta Urdazubiko hizkera gertaera honen eredu argia da, izan ere, herriak administrazioz nafarrak izan arren, lapurterarekin lotzen dituzten ezaugarriak ugariak dira.

Muga harreman hauek ikertzen hasi eta berehala ikusi nuen

Zugarramurdik eta Urdazubik Sararekin eta Ainhoarekin (izan) dituzten lotura sendoek gure bi herrietako hizkera lapurtera izatea azal dezaketela. Mendeetan zehar, lau herri hauen arteko harreman sozioekonomikoak eta erlijiosoak oso garrantzitsuak izan dira; gaur egun ere, lotura sozioekonomikoak sendo dirau. Harreman historikoak sakonago aztertuz gero, dena den, ikusiko dugu Baztan ere, askotan, partaide izan dela. Hona hemen, labur, muga eremu honetan sortu diren lotura garrantzitsuenen berri:

• LOTURA ERLIJIOSOAK . 1566. urte arte, Baztan, Zugarramurdi-

Urdazubi eta Ipar Euskal Herriko zati haundi bat (Lapurdi osoa eta

266

Nafarroa Behere gehiena) Baionako Elizbarrutiaren mende egon ziren. Ainhoa, zenbait urtez, Urdazubiko abadearen agindupean izan zen. 1566. urteaz geroztik, berriz, Baztango artzapezpikutegia (Zugarramurdi eta Urdazubi barne) Iruñeko elizbarrutiaren mende dago.

• LOTURA SOZIOEKONOMIKOAK . Abeltzantzaren eta

nekazaritzaren inguruan sortutako ekintzek Baztan, Zugarramurdi-Urdazubi eta Ipar Euskal Herria urteetan zehar lotu dituzte. Eremu honetako herriek bazka arautzen zuten itun asko burutu zituzten (Fairén Guillén, 1955). Era berean, azokak ere eskualde hauetako bizilagunentzat topagune bihurtu ziren. Elizondoko azokan, adibidez, beste herri batzuen artean, Baztan osoko, Zugarramurdiko, Urdazubiko, Ainhoako eta Baigorriko laborariak biltzen ziren.

Kontrabandoa ere oso ekintza garrantzitsua izan da muga inguruan,

eta bi aldeetako bizilagunen arteko harremanak indartu egin ditu. Gaur egun, Zugarramurdi-Urdazubik Ainhoarekin eta Sararekin

dituen harremanak oso sendoak dira, eta lauen artean, turismoa, ekonomia eta kultura bultzatzen dituen Xareta elkartea osatzen dute.

Muga harreman hauek, lortu ditudan datuen arabera, Bortzirietako

Etxalarreraino eta Beraraino ere heldu dira. Izan ere, biek izan dituzte harreman estuak Sararekin: Etxalarrek, usotegiei esker batez ere, eta Berak, bazka-itunei esker. Harreman hauen ondorioz, Bera eta Etxalar, lexikoari dagokionez gehienbat, zenbaitetan, Ipar Euskal Herriarekin lotuta agertzen dira: orma “izotza”, afera “arazoa”, arrunt “oso”, karioa “garestia”, konten(t) “pozik”, aixturrak “artaziak”, f i te “laster”, gasna “gazta”, etsi “itxi”, i larra “indaba”, sortu “jaio”, sobera “gehiegi”.. .

Beraz, Zugarramurdik eta Urdazubik Sara eta Ainhoarekin ez ezik,

Baztanekin ere lotura estuak izan dituztela ikus dezakegu, baina, hala ere, hizkuntzari dagokionez, gure herri bietako hizkera hurbilago dago lapurteratik baztandarretik baino. Arrazoia, nire ustez, orografian bilatu behar dugu. Izan ere, Otsondoko mendateak, Baztan eta Zugarramurdi-Urdazubiren arteko harremanak zaildu egin ditu; Sara edo Ainhoara joateko, berriz, ez dago horrelako oztoporik. Hitzaurrean aipatu dudanez (1.4), Zugarramurdi eta Urdazubi nahiko aldenduta egon dira Iruñetik eta, oro har, Nafarroa osotik, eta bertako bizilagunek Sararako eta Irunerako bidaia errazagoa izan dute. Honek guztiak, hurrengo azpiatalean ikusiko dugunez, berebiziko eragina izan du bertako hizkeran.

Amaitzeko, Euskal Herria Estatu bitan banatzen duen mugan

egotea Zugarramurdiko eta Urdazubiko euskararen iraupenerako oso onuragarria izan dela gehitu nahi dut. Arrazoia praktikotasunean datza: beste aldeko auzoekin ulertzeko, oraintsu arte behintzat, zugarramurdiarrek eta urdazubiarrek euskara ezinbesteko tresna izan dute.

267

12.4. Zugarramurdiko eta Urdazubiko hizkeraren kokagunea Askotan aipatu dut lan honen helburua bikoitza dela: batetik,

Zugarramurdiko eta Urdazubiko euskara ahalik eta zehatzen azaldu nahi izan dut; bestetik, azalpen hori oinarritzat hartuta, bertako hizkera ingurukoen artean kokatzen saiatu naiz.

Azpiatal honetan bigarren helburuari dagozkion ondorioak

aztertuko ditugu. Hau da, ondorengo lerrootan Zugarramurdiko eta Urdazubiko euskara non kokatu behar dugun erakutsiko dut.

Hitzaurrean (2.3), hizkerak banatzeko metodologiaren aldetik

dauden zailtasunak azaldu ditut. Hizkeren arteko mugen egonkortasun eza, eta continua delako kontzeptuak sor dezakeen hizkeren desitxuraketa gainditzen saiatuz, isoglosa multzoek definitzen dituzten desberdintasunen eta konbergentzien arabera antolatuko ditugu ondorioak. Hona hemen Zugarramurdiko eta Urdazubiko hizkera kokatzeko erabiliko ditudan ezaugarri eta isoglosa multzoak:

12.4.1. Mendebaletik eta erdialdetik banatzen duten ezaugarriak

12.4.2. Euskara nafarrarekin (eta Hego Euskal Herriarekin) lotzen duten ezaugarriak

12.4.3. Nafar-lapurterarekin (eta Ipar Euskal Herriarekin) lotzen duten ezaugarriak

12.4.4. Nafar-lapurteraren hegomendebalarekin lotzen duten ezaugarriak

12.4.5. Beste ezaugarri batzuk Amaitzeko, hitzaurrean aipatu bezala, hemen aurkeztuko ditudan ondorioak, behin-behinekoak dira, eta Ipar Euskal Herriko hizkerak hobeto ezagutzen ditugunean, aldaketak egin beharko dira segur aski. Lexiko arloa bereziki irristakorra da, hitzen mugaz dakiguna apurra delako. Arlo honetako isoglosak finkatzen saiatzeko, ezinbesteko tresna izan dut Zuazoren (1999) lana, eta berak proposatutako hitz zerrendetan oinarritu ditut ondorioak.

12.4.1. Mendebaletik eta erdialdetik banatzen duten ezaugarriak

(1) Genitibo singularrean -aren > -ain (mutilain “mutilaren”) gertatu da Zugarramurdiko eta Urdazubiko euskaran, oso indartsu gainera. Oinarrian noren duten deklinabide kasuetan ere (soziatiboa, destinatiboa...) , betetzen da. Bilakaera hau, Zuazoren hitzetan (1999: 265), Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Nafarroako hizkera askotan gertatzen da; Baztan eta Sara ere isoglosa honen barnean daude.

268

(2) Zugarramurdin eta Urdazubin, ia salbuespenik gabe, ablatibo plurala zein mugagabea (eta erakusleetako singularra) -ta(r)ik da: lekuetaik, bi egunetaik, ortaik . Aldaera hau mendebalean eta erdialdean ez da erabiltzen –han -(e)tatik(an)–, baina ekialderagoko hizkeretan ohikoa da. Mendebaleko eta erdialdeko -an aldaera ez da ezaguna.

(3) Bizidunen ablatibo kasua -gandik da mendebalean eta

erdialdean. Ipar Euskal Herrian eta euskara nafarrean, berriz, Zugarramurdin eta Urdazubin bezala, -ganik aldaera erabiltzen da.

(4) Adlatibo destinatiboko morfema -rako da mendebalean eta

erdialdean; ekialderagoko hizkeretan, berriz, morfema -ko da (Camino, 1999: 66). Zugarramurdin eta Urdazubin ere, aragiko, suko eta orduko bezalakoak jaso ditut.

(5) Zugarramurdin eta Urdazubin “baten bat” egiturako izenordain

zehaztugabeak ez dira batere arruntak; mendebalean eta erdialdean, berriz, ohikoak dira (Zuazo, 1998: 220).

(6) Zugarramurdin eta Urdazubin, Ipar Euskal Herrian eta euskara

nafarrean bezala, adberbio eta bigarren mailako predikatuetan partitiboz eta mugagabeaz gain, absolutiboa ere aukeran dago (medikua instant baten egon zen ixil-ixila). Mendebalean eta erdialdean, ostera, mugagabea eta partitiboa baino ez dira erabiltzen.

(7) Menpeko perpausetan osagarri zuzena absolutiboan ez ezik,

genitiboan ere erabiltzen da Baztan-Esteribar lerrotik ekialdera eta Ipar Euskal Herri gehienean (Zuazo, 1997b: 19). Zugarramurdin eta Urdazubin ere ezaguna da, baina ez da oso indartsua.

(8) Aditza eta datiboaren arteko komunztadura hautazkoa da

Zugarramurdin eta Urdazubin. Gauza bera gertatzen da Nafarroako ekialdean eta Ipar Euskal Herri gehienean (Zuazo, 1997b: 19). Baztanen ere ezaguna da.

(9) Ipar Euskal Herrian eta nafarreraren alderdi batzuetan (Baztan

barne), erdal -ción / -tion amaierek -zione eman dute. Zugarramurdi eta Urdazubi isoglosa honen barruan daude: preokupazionea, asoziazionea, organizazionea, reklamazionea.. .

(10) Eman eta utzi aditzekin osatzen diren perifrasietan, mendeko

aditzek adlatiboa hartzen dute (edatera eman, gatera utzi). Mendebalean eta erdialdean aditz hauek inesiboa hartzen dute, eta ekialderagokoek, berriz, adlatiboa (Zuazo, 1998: 220). Ensaiatu “saiatu”, ausartu , deliberatu “erabaki”, obligatu “behartu”, usatu , erakutsi eta f initu “amaitu” aditzek osatutako perifrasietan ere, adlatiboa agertzen da. Hasi aditzak osatutako perifrasietan, berriz, inesiboa agertzen da.

(11) Aditz trinkoek, gehienetan, -a- erroa daukate iraganaldian

(zakien), nahiz eta -e- erroa ere ezaguna izan (zekien). Dena dela, aditz

269

trinkoak gutxi erabiltzen dira bi herri hauetan. Zuazoren ustez (1999: 249), -a- erroa Euskal Herriko eskuinaldean agertzen da, eta mendebalean zein erdialde gehienean, -e- nagusitu da.

(12) Euskal Herriko beste hainbat eremutan bezala, aditz trinkoak

gero eta gutxiago erabiltzen dira Zugarramurdin eta Urdazubin. Horrela, puntukaritasuna adierazteko, herri hauetan -ki atzizkia erabiltzen dute: gaki naiz “noa”. Atzizki hau nafar-lapurteraz, nafarrera gehienean eta Gipuzkoako iparrekialdean erabiltzen da (Zuazo, 1998: 200).

(13) Ahalerako adizkiak ez dira Zugarramurdin eta Urdazubin

batere ohikoak, eta hauen ordez, “-t(z)en + ahal” egitura erabat nagusitu da (sartzen al dire “sar daitezke”). Egitura hau, Zuazoren ustez (1999: 249), Euskal Herriko erdiguneko berrikuntza izan daiteke, eta mendebala eta erdialdea ez ezik, Erronkari eta Zaraitzu ere –Aezkoan ere ez da ohikoa– kanpoan uzten ditu.

(14) Aditzoina eta partizipioa Zugarramurdin eta Urdazubin

erregulartasun handiz bereizten dira. Mendebalean, erdialdean eta euskara nafarraren alderdi batean, edo partizipioa baino ez da erabiltzen, edota aditzoinarekin nahasten da.

(15) Kausa perpausak osatzeko, “aditza + eta” aukera daukate

mendebalean eta erdialdean (Zuazo, 1998: 221). Zugarramurdin eta Urdazubin, berriz, ez dute egitura hau erabiltzen.

(16) Aditz nagusia ezezkoa duten perpaus osagarrietan, aditz

laguntzaileak -(e)nik morfema hartzen du mendebalean eta erdialdean, baina ekialderagoko hizkeretan –Baztan barne– kasu honetan ere -(e)la erabili ohi dute. Zugarramurdin eta Urdazubin ere -(e)la aukera erabat nagusia da, nahiz eta jakin aditzarekin, zenbaitetan, -(e)nik morfema jaso dudan.

Uste aditza berezia da, eta aditz honekin, normalean, osagarriak

-(e)n morfema hartzen du, baita perpausa baiezkoa denean ere: uste dut bizkaitarrak tien / ez tut uste etxi duten . Baiezko perpausetan -(e)n morfema eransteko aukera hau ez da mendebalean eta erdialdean ezaguna (han -(e)la erabiltzen da), baina bai, ostera, ekialderagoko hizkeretan.

(17) Mendebalean eta erdialdean hobe da.. . . ezen eta.. . egitura ez

da ezaguna, eta ezen partikularen ordez baino erabiltzen da. Zugarramurdin eta Urdazubin, obe da goizik jaikitzea, ezen (ez), eta gero, lasterka ibiltzea egitura ohikoa da, baina gazteen artean obe da goizik jaikitzea, gero lasterka ibiltzea baino bezalakoak nagusitzen ari dira.

(18) Aldaera lexikoak (zenbaitetan, parentesi artean eta vs. laburduraz, mendebaleko eta erdialdeko aldaerak ipini ditut, beldurra edo eskuin bezalako hitzak zergatik erabili ditudan argi gera dadin):

270

ameka “hamaika” giderra (vs. girtena, kirtena) apeza “apaiza” guzia (& guztia)14 azkenarroa “azkonarroa” iduzkia “eguzkia” beldurra (vs. bildurra) izigarria “izugarria” erran “esan” nigarra “negarra” ertzeak “hesteak” orai “orain” eskuina (vs. eskuma, eskubia)

Bada, hala ere, Zugarramurdiko eta Urdazubiko euskara erdialdera hurbiltzen duen aldaera bat: matraila (& mazela). Matraila Saran ere jaso dut. Bestalde, giderra aldaerak hasierako ahoskabea du (kiderra) Baztanen, Bortzirietan eta Ultzaman.

(19) Lexikoan honako hitz hauek –mendebalean eta erdialdean ohikoak ez direnak– aipatuko ditut:

aintzina “aurrea” goiti “gora” airegaiztoa (& zimista , “tximista”) idorra “lehorra” aitatxi “aitona” iduri du “dirudi amatxi “amona” igorri (& bidali) arotza “errementaria” irria “barrea” arras “oso, erabat” karrika “kalea” aski “nahiko” kiretsa “mingotsa” atorra “alkandora” kixua “karea” azkarra “indartsua” lauetan ogei (& laurogei) barne “barru” manatu “agindu” bederen (& beintzat) mintzatu (& solas egin) beiti “behera” mutila “morroia” bida (& bi) neskatoa “neskamea” deus “ezer” oiana “basoa” duela bi urte (& orain dela) oroitu “gogoratu” egala “hegoa” sarroia “kirikioa, trikua” eldu den urtea “datorren urtea” sukarra (vs. kalentura) eria “gaixoa” tenorea “garaia” espartina urbil (vs. hur) gauiñara “saguzarra” urina “koipea” gaztanbera “mamia” zilkoa “zilborra” gibela “atzea” zurgina “arotza” Hala ere, badira aztergai dugun hizkera erdialdera hurbiltzen duten

hitzak mingaina “mihia” (Baztanen eta Bortzirietan ere erabiltzen da), beatza “hatzamarra”, nekatu eta kazkabarra . Saran, hauen ordez, miia, eria, unatu eta ba(b)azuza erbiltzen dira.

14 Isoglosa osatzen duen hi tzak, Zugarramurdiko eta Urdazubiko hizkeran ezaguna den beste aldaera edo s inonimo bat duenean, argibide osoa eman dugu, & zeinua erabi l iz . Honek ez du esan nahi a ldaera edo s inonimo hori ere isoglosa beraren barruan dagoenik.

271

12.4.2. Euskara nafarrarekin lotzen duten ezaugarriak Azpiatal honetan Zugarramurdiko eta Urdazubiko hizkera euskara

nafarrarekin, eta oro har, Hego Euskal Herriarekin lotzen duten ezaugarriak erakutsiko ditut. Izan ere, ezaugarri hauetariko gehienak, euskara nafarrean ez ezik, Hego Euskal Herri osoan ere agertzen dira. Ipar Euskal Herrian, ostera, ezohikoak dira, eta beraz, ezaugarri hauek Zugarramurdi eta Urdazubi Ipar Euskal Herritik banatu ere egiten dituzte.

(1) Hego Euskal Herrian bezala, Zugarramurdin eta Urdazubin,

gazteleraren eraginez, igurzkari belare ahoskabea ([x]) gero eta ohikoagoa da. Dena dela, maileguak alde batera uzten baditugu, *j- zaharraren emaitza [j] ebakera da gure bi herrietan (euskara nafar-lapurteran eta euskara nafar gehienean bezala).

(2) Zugarramurdiko eta Urdazubiko euskaran ez dago Ipar Euskal

Herrian ezaguna den dardarkari ubularea ([R]). (3) Frantsesezko /v/- ezpain horzkariak /f/ eman du Ipar Euskal

Herrian zenbait mailegutan: fite, ferdea, kooperatifa.. . (Zuazo, 1999: 255). Zugarramurdin eta Urdazubin f i te daukagu, baina berdea eta kooperatiba . Dena dela, Saran berdea / ferdea entzun ditugu eta fite, baina bitesa (fr. vitesse).

(4) Ipar Euskal Herrian nihaur eta zuhaur tankerako izenordain

indartuak erabiltzen dira. Zugarramurdin eta Urdazubin, berriz, ez dira ezagunak, eta haien ordez, neronek eta zeonek / zeorrek bezalakoak aurkitu ditut.

(5) Erdal -ón (frantsesez) / -on (gazteleraz) amaierek lapurteraz

zein behe-nafarreraz -oina eman dute; nafarrera gehienean, ordea, -ona izan da emaitza (Zuazo, 1998: 211). Zugarramurdin eta Urdazubin, Baztanen bezala, mailegu zaharretan -oina agertzen da (sasoina, arratoina, xalboina “xaboia”.. .) eta -ona , ostera, berriagoetan (garrafona, pabellona, akordeona, millona . . .) .

(6) Ipar Euskal Herrian ezaguna den -(r)en kariaz / karietara postposizioa ez da Zugarramurdin eta Urdazubin erabiltzen, eta honen ordez, Hego Euskal Herrian ohikoa den dela-ta egitura baliatzen dute (gerla zela-ta).

(7) Ipar Euskal Herrian ezaguna den - t ik landa postposizioa ez da

Zugarramurdin eta Urdazubin batere arrunta, eta honen ordez, -t ik kanpo erabiltzen da bertan. Baztanen ere, hauxe da aukera bakarra, baina, Saran, berriz egitura biak ezagunak dira.

272

(8) Ipar Euskal Herrian emankorra den -ño atzizki txikigarria (neskatoño) (Zuazo, 1999: 249) ez da Zugarramurdin eta Urdazubin erabiltzen.

(9) Ipar Euskal Herrian, iraganaldi burutuko aditz laguntzaileak

erabili beharrean, orainaldi burutua erabiltzeko joera dago. Aukera hau ez da Zugarramurdin eta Urdazubin guztiz ezezaguna, baina ez da batere indartsua. Honek erakusten du gaur egun bi herri hauek Ipar Euskal Herriarekin duten lotura ez dela hain estua.

(10) Euskara nafarreran ohikoak diren aunitz (baita ainitz ere) eta

ekea “kea” aldaera lexikoak. (11) Lexikoan honako hitz hauek (gehienak gazteleratik hartutako

maileguak) lotzen dute Zugarramurdiko eta Urdazubiko hizkera Hego Euskal Herriarekin. Zenbaitetan, parentesi artean (eta vs . laburduraz), gainontzeko eremuan (kasu honetan Ipar Euskal Herrian) erabili ohi den aldaera ipini dut, arroa, geitu “gehitu” edo erantzun bezalako hitz orokorrak zergatik baliatu ditudan argi gera dadin:

aiuntamiento (& udaletxea ) katezismoa (& dotrina) (vs. meria) (vs. katixima) alkatea (vs. mera) kotxea (& automobila) alkilatu (vs. luatu) kukaratxa (vs. kafarra) apellidoa (& deitura) l imona “limoia” apuratu (& estutu) maestra (vs. errienta) arroa (vs. f ierra) maestroa “maisua” arroza (vs. irriza) mandarra (vs. tauliera) “mantala”auzoa (& barridea) (vs. kartiera) mantekilla (vs. burra) “gurina” basoa “edalontzia” mareatu (& xoratu) “zorabiatu” belozidadea (& xixtu) (vs. bitesa) merendatu “askaldu” desaparezitu “desagertu” milagroa (vs. mirakulua) “mirar ia” enterratu “lurperatu” nebera “hozkailua” erantzun (vs. ihardetsi)15 panaderia “okindegia” eskribitu “idatzi” pareta (vs. mura) “horma” esperatu “itxaron” plantxatu “lisatu” faborez (& mesedez) (vs. otoi) platera (vs. azieta) geitu (vs. emendatu) rebista “aldizkaria” izeba (& izoba) (vs. tanta) tapatu (& estali) [x]ustizia “justizia” traza (& itxura) ka[x]ona “ka[x]oia” txorizoa kaltzetinak txuloa “harroa” kandeleroa txutxeria “gozokiak” kanposantua “hilerria” zinturona “gerrikoa” kastigatu (vs. punitu) “zigortu” Eta nafarrak diren ondorengo hitzak: patu “ipini”, pikorra “bihia,

garaua” eta soorra “gorra”. 15 Saran erantzun e ta ihardets i ez d ira ohikoak, e ta hauen ordez, herr i lapur tar honetan errepusta eman erabi l tzen da.

273

Era berean, aipatu behar da hasierako tx- kontsonantea Zugarramurdiko eta Urdazubiko euskaran gero eta ugariagoa dela, Hego Euskal Herri osoan bezala, mailegu berriak gazteleratik eta batueratik hartzen direlako: txartela, txiklea, txutxeria, txatarra, txantxa.. . Honek ere Ipar Euskal Herritik aldentzen du aztergai dugun hizkera.

Gainera, gazteleraren eragina morfosintaxian ere gero eta

indartsuagoa dela nabarmendu behar da, eta, honen ondorioz, aunke sea , asi ke edo es ke bezalako interferentziak entzun daitezke:

“igandetako ekarriko ute aunke sea Elizondotik” “asi ke e(g)iazki direktiba orrek ez du manatzen” “eske ez baduzu galderarik egiten.. .” 12.4.3. Nafar-lapurterarekin lotzen duten ezaugarriak Azpiatal honetan Zugarramurdi eta Urdazubi nafar-lapurterarekin,

eta oro har, Ipar Euskal Herriarekin lotzen dituzten ezaugarriak erakutsiko ditut. Izan ere, hemen aurkeztuko ditudan ezaugarri gehienak Zuberoan ere betetzen dira. Zuazok (1998) proposatutako sailkapenari jarraituz, nafar-lapurtera izeneko euskalkiak Lapurdi eta Nafarroa Behereko hizkerak biltzen ditu.

(1) Sudurkari aurreko o > u bilakaera: ungi, ungarria, untzia,

untza, arrunt.. . eta erakusleak (unek, uni, unen, unekin, untan, untako . . .) .

(2) “a > e / i ,u (C) __” asimilaziorik eza. Zugarramurdin eta

Urdazubin, salbuespenik gabe, egia, begia, burua, eta eskua bezalako aldaerak entzungo ditugu. Baztanen, ordea −eta baita Hego Euskal Herri gehienean ere− , bokal asimilazio hau oso indartsua da (egie, begie, burue, eskue).

(3) Ipar Euskal Herrian, lapurteraz eta behe-nafarreraz batez ere,

ohikoak dira hitz hasierako txetxekari frikariak. Baztanen ere, behinik behin, bada txetxekari hori (Zuazo, 1998: 211). Zugarramurdin eta Urdazubin ere ebakera bera aurkitu dut: xoria, xinaurria, xokoa.. .

(4) Asimilazio bustidura Zugarramurdin eta Urdazubin ez da batere

ohikoa, nahiz eta salbuespen batzuk entzun ditudan (baiña, eskeiñi, saiñatu “saindatu”). Nafar-lapurteraz (kostaldean izan ezik) oso ahula da asimilazio bustidura. Eremu horretan ohikoa den despalatalizazioa ere ezaguna da Zugarramurdin eta Urdazubin, baina ez da ezaugarri indartsua eta emankorra.

(5) Adlatiboan -ra eta -rat morfemak aukeran agertzen dira, baina bata edo bestea erabiltzeak ez dakar esanahi aldaketarik. Ipar Euskal Herrian egoera beretsua da (Zuazo, 1999: 256).

274

(6) Hurbiltze adlatiboa adierazteko, Euskal Herri osoko “izena + aldera(t)” da Zugarramurdin eta Urdazubin egiturarik ohikoena, baina Ipar Euskal Herrian arruntak diren “-ra / -ri buruz” egiturak ere ezagunak dira. Pertsonekin, ostera, ez dira onartzen, eta, kasu honetan, -arengana erabili behar da. Arestian aipatu bezala, gazte gutxik ezagutzen dituzte egitura hauek, eta galduz doaz.

(7) Nion “inon” , nior “inor” , nioiz “inoiz”.. . tankerako

izenordainak erabiltzen dira nafar-lapurteraz, eta baita Zugarramurdin eta Urdazubin ere.

(8) Zugarramurdin eta Urdazubin, zenbatzaile zehaztugabe batzuk

(aunitz, ainitz, zerbait) izenaren ezkerraldean nahiz eskuinaldean ager daitezke: ebaki zerbait / zerbait omena[x]e, ainitz lekutan / gauza ainitz. Ipar Euskal Herrian eta Baztanen ere, behinik behin, aukera biak dira ezagunak.

(9) Kontsonantez (edo kontsonantea + e mutua) amaitutako

frantses mailegu multzo zabal baten gaztelerako ordainek bokala dute amaieran: adb. équipe / equipo . Ipar Euskal Herri osoan, frantseseko mailegu hauei determinatzailea eranstean, -Ca (ekipa) tankerakoak sortzen dira. Zugarramurdin eta Urdazubin ere, -Ca amaiera nagusi da. Hona hemen jasotako adibide batzuk: klianta (fr. client), estomaka (fr . estomac), minuta (fr. minute), zimenta (fr . ciment), pasaporta (fr . passeport). . .

(10) Ipar Euskal Herriko nondik + lekura postposizioa ezaguna da

Zugarramurdin eta Urdazubin, baina noren ondotik / ondoan ohikoagoa da. Gazteen artean, dena dela, galtzen ari da.

(11) Ipar Euskal Herrian –eta baita mendebalean ere– -zain

amaiera dago. Zugarramurdin eta Urdazubin ere artzain eta erizain bezalakoak daude. Erdialdeko euskaran eta nafarreran, berriz, -zai dago.

(12) Zugarramurdin eta Urdazubin “ari + du” / “ari + da” aukeran

daude. Lehenengo egitura ohikoa omen da Ipar Euskal Herrian. (13) Frantsesaren eraginez, izan aditza erabat nagusitu da Ipar

Euskal Herrian, eta egon , ez da ohikoa. Zugarramurdin eta Urdazubin ere egoera bera aurkitu dut. Era berean, maite eta gustatu aditzen arteko lehia dago bi herri hauetan. Aukerarik erabiliena, dena dela, Ipar Euskal Herrian bezala, maite da. Hego Euskal Herrian, ordea, gustatu dago.

(14) Neutroak diren perpausetan, ba- partikula ager daiteke Ipar

Euskal Herriko hizkeretan. Zugarramurdin eta Urdazubin ere, ezaguna da aukera hau, eta Baztanen ere ez da arrotza.

(15) Zugarramurdin eta Urdazubin, Ipar Euskal Herrian bezala, ala

eta edo hautakariak ez dira nahasi. Hego Euskal Herri gehienean, ostera, edo da aukera bakarra. Ezaugarri honi dagokionez, beraz,

275

Zugarramurdiko eta Urdazubiko euskarak gehiago egin du Ipar Euskal Herriko hizkeretarantz erdialdekoetarantz baino.

(16) Hego Euskal Herrian baina eta baizik bereizten dira. Ipar

Euskal Herrian, berriz, Zugarramurdin eta Urdazubin bezala, baina juntagailuak betetzen du sarri bien lekua.

(17) Zugarramurdin eta Urdazubin, Ipar Euskal Herrian bezala,

beti aditzondoak, Euskal Herri osoan orokorra den esanahia ez ezik, oraindik ere adierazten du .

(18) Aldaera lexikoak . Lexiko arloan aurkeztuko ditudan aldaera

eta hitz asko, ondorio nagusietan ikusiko dugun bezala, Baztanen ere erabiltzen dira:

aantzi “ahaztu” ainitz (& aunitz) aintzurra “aitzurra” arnoa “ardoa”

gatua “katua” (baita Nko ekialdekoan ere) gerla “gerra” jakintsuna “jakintsua”

berant “berandu” botoila “botila”

j inkoa “jainkoa” l ibro “libre”

ereman (& eraman) maina “mahaia” eskuara “euskara” etsi “itxi” fruitua “fruta” gasna “gazta”

ogoi (& ogei) saindua “santua” xinaurria “inurria” ziloa “zuloa” (bai ta Nko ekialdekoan ere)

(19) Lexikoa:

airean etorri, airetu “hegan egin” aixturrak “artaziak” animaleko “izugarrizko”

kasu eman “adi, kontuz ibili”konparazione “adibidez” kontent “pozik”

arrabotsa “abarrotsa, zarata” arrunt “oso”

laboraria “nekazaria” maraxela “albaitaria”

atxeman “aurkitu, harrapatu” miisea “mihisea, maindirea” aurridea “haurridea, neba-arrebak” mokanesa “muki zapia” beatu “begiratu” berina “leihoko kristala” biitu “bihitu”

ogia “ogia & garia” o[x]oina (& lapurra) orga “gurdia”

bokata “lixiba” orma “izotza” buruila “iraila” ortzadarra debaldetan (& alferrik) dendaria “jostuna”

patarra (& aldapa) (bai ta Aezkoan ere)

egun & gaur “gaur” erearoa “ekaina”

pipatu (& fumatu) pozoina “pozoia”

esperantzetan izan “haurdun egon” f i txik, pitxik (& deus) “ezer”

present egin “oparitu” prexexki “zehazki”

gakoa “giltza” kadira “aulkia” kalakan (& solasean)

sobera “gehiegi” sortu “sortu & jaio” txarra “txikia”

276

kapera “ermita” karioa “garestia”

xulufrina “krabelina”

Zugarramurdik eta Urdazubik Ipar Euskal Herriarekin duten lotura erakusten dute ondorengo frantseseko maileguek:

afera “arazoa” afruxa “ziztrina” ankas(ka) (& badaezpada)

kalla “galeperra” kokina “zitala” kulira “koilara”

bakantzak “oporrak” balota “belar paketea”

lapina “untxia” lunetak “betaurrekoak”

betarraba “erremolatxa” luzerna “alfalfa” bisaia “aurpegia” botika (& denda, tienda)

malura (maluroski) “zoritxar(rez)” martxanta “sal-eroslea”

bufitu “puztu” buzona “botiletako kortxoa” deliberatu “erabaki” ensaiatu “saiatu” espresa “berezia, aproposa”

muntra “erlojua” partitu “joan” pastisa “pastela” pausatu “atseden hartu” ponpiera “suhiltzailea”

estomaka “urdaila” f initu “amaitu” f i te “laster”

puxatu “bultzatu” refeta “besta errepikatzea” roti “haragi errea”

furtxeta “sardexka” galdegin “galdetu & eskatu”

trefla “hirusta” trenpan eman “uretan ipini”

ganbara “logela” tronpatu “erratu” gormanta “gozozalea” jusa “zukua”

uroski “zorionez” usaia “ohitura”

kaleria “balkoi mota” xatoa “gaztelua”

Aitzina jarraitu baino lehen, oso ondorio garrantzitsu bat aipatu nahi dut. Azpiatal honetan agertzen den hitz zerrenda eta aurrekoan erakutsi dudana alderatuz gero, zera ikus dezakegu: maileguek berebiziko garrantzia dutela hizkera hau kokatzeko. Salaberrik (2000: 251) Luzaideko euskaran aipatzen duena jasoaz, esan dezakegu frantsesetik hartutako maileguek Zugarramurdiko eta Urdazubiko hizkera Hego Euskal Herritik aldentzen dutela, eta gaztelerazko maileguek, berriz, Ipar Euskal Herritik urruntzen dutela. Beraz, frantsesetik nahiz gazteleratik hartutako maileguek argi uzten dute hizkera honen berezitasuna eta muga ondoan izateak duen garrantzia. Zentzu honetan, nabarmentzekoak dira bi herri hauek eta Luzaidek dituzten antzekotasunak.

Maileguen inguruko iruzkinak ixteko, esan behar da frantsesezko

maileguak Zugarramurdiko eta Urdazubiko euskaran oso ugariak izan arren, mailegu berriak, oro har, gazteleratik (eta ez frantsesetik) hartzen direla (periodikoa, kuadernoa, ordenadorea, grabatu , aparatoa, ingresatu, pinturak, tankea, supermerkado, gasolinera.. .), eta honek, berriro ere, hizkera honen norabidea garbi erakusten duela. Hau da, gaur egun Zugarramurdik eta Urdazubik Ipar Euskal Herriko hizkerekin duten lotura, nonbait, ahulagoa da.

277

12.4.4. Nafar-lapurteraren hegomendebaleko ezaugarriak Azpiatal honetan Lapurdiko hegomendebala Lapurdiko eta

Nafarroa Behereko gainontzeko eremuetatik banatzen duten zenbait ezaugarri erakutsiko ditut. Ikusiko dugunez, ezaugarri hauetariko batzuk Lapurdiko mendebal osora heltzen dira, eta beraz, Zugarramurdi eta Urdazubi, Sara eta Ainhoarekin bereziki, baina baita Senpere eta Ahetzerekin ere lotuta agertzen dira. Dena dela, nafar-lapurtera barneko hizkerak ez ditugu behar bezala ezagutzen, eta isoglosa hauen eremuak ez dira erabat zehatzak.

(1) Lapurdiko ekialdean /u__V/ ingurunean [j] epentesia dago

(buru[j]a , adb.). Gaur egun Lehuntze, Mugerre, Hiriburu, Milafranga, Basusarri , Arrangoitze, Uztaritze, Zuraide, Ezpeleta lerroan abiatu eta Nafarroa Behereko muga bitartean erabiltzen da (Zuazo, 1998: 209). Zugarramurdi eta Urdazubi –Sara, Ainhoa, Senpere eta Ahetze bezala– eremu horretatik kanpo daude.

(2) Zugarramurdin eta Urdazubin gaur egun ez dago hasperenik.

Lapurdiko eremu zabalean ere ia erabat galduta dago, kostaldean aspaldi, gainera (Bonapartek ez zuen jaso). Ipar Euskal Herriari dagokionez, badirudi zenbat eta mendebalerago egin orduan eta urriagoa dela hasperena (Zuazo, 1999: 265).

(3) Zugarramurdin eta Urdazubin azentua ezartzeko arau nagusia

[+2] da (erdialdeko eredua), baina salbuespen batzuek, hiru eta lau silabako hitzek eta toponimiak, batez ere, [-2] eredua ere badela (ekialdekoa) erakusten dute. Azentubide honek gure bi herriak Ainhoara eta Lapurdiko kostaldera hurbiltzen ditu (Gaminde, 1998b). Gainera, azentuari eskainitako atalean erakutsi dudanez, Saran eta Senperen ere ekialdeko eredua ez da erabatekoa. Dena dela, eremu honetako azentua hobeto aztertu beharrekoa da.

(4) Ipar Euskal Herrian eta euskara nafarrean, -n barna

postposizioarekin batera, -n gaindi(k) ere ohikoa da. Zugarramurdin eta Urdazubin, berriz, egitura hau ezezaguna da, eta bertan, -n barna da aukera bakarra. Dena dela, Saran ere, hauxe da erabiltzen den postposizioa. Baztanen ere, nire datuen arabera, -n barna da aukera bakarra (ikusi Izeta, 1996; 1999). Aezkoan egitura biak dira ezagunak (Camino, 1997: 391). Mendebalean eta erdialdean, era berean, aukera bi daude: -n barrena eta -n zehar .

(5) Zubereraz, Nafarroa Beherean eta Lapurdiko sortaldean, izan-en, *edin-en eta N-Nk adizkietan ai > i gertatzen da (niz “naiz”, zitut “zaitut”.. .) . Lapurdiri dagokionez, Aturrialdea, Milafranga, Uztaritze, Zuraide, Ezpeleta, Itsatsu lerroraino heltzen da isoglosa (Zuazo, 1999: 263). Zugarramurdi eta Urdazubi, jakina, –Sara, Ainhoa, Ahetze eta Senpere bezala– isoglosa horretatik kanpo daude.

278

(6) N-Nk saileko adizkietan au > u (nu “nau”) gertatzen da Zuberoan, Nafarroa Beherean, Lapurdiko sortaldean, Erronkarin, Zaraitzun eta Aezkoan. Lapurdin, berriro ere, Aturrialdea, Milafranga, Uztaritze, Zuraide, Ezpeleta, Itsatsu lerroraino heltzen da isoglosa (Zuazo, 1999: 264). Mendebala (Zugarramurdi eta Urdazubi barne), isoglosa horretatik kanpo dago.

(7) N-Ni saileko erroa -au- da Lapurdiko eta Nafarroa Behereko

hizkera askotan (zaut “zait”) (Zuazo, 1999: 264). Zugarramurdin eta Urdazubin, ordea, Saran, Ainhoan, Ahetzen eta Senperen bezala, -ai- da erroa (zaizu).

(8) Ipar Euskal Herrian, Lapurdiko ekialdean abiatu eta Zuberoa

bitartean betetzen da 2. pertsona pluraleko adizkietan -zue > -zie bilakaera (duzue > duzie) (Zuazo, 1998: 209). Mendebalerago, ordea, ez da horrelakorik gertatzen, ezta Zugarramurdin eta Urdazubin ere.

(9) N-N-N sailean bi erro erabiltzen dira Zugarramurdin eta

Urdazubin: *-i- eta *eradun (Zuazo, 1999: 264). Lehenengoa, datiboa 3. pertsona denean erabiltzen da, eta bigarrena, gainontzeko pertsonekin. Bikoiztasun hau Lapurdiko mendebalean eta Baztanen gertatzen da. Ekialderago, *eradun erroa erabiltzen da datiboa 3. pertsona denean ere.

(10) N-N-N saileko objektu pluralgileak bi dira Zugarramurdin eta

Urdazubin: -zki- (dazkitzut “dizkizut”) eta -zk- (diozka “dizkio”). Oro har, azkena, -zk- , datiboa hirugarren pertsonakoa denean (singularra nahiz plurala) erabiltzen da, eta -zki- , berriz, gainontzeko pertsonekin. Pluralgile bikoiztasun hau ohikoa da lapurterako mendebalean, kostaldean hasi eta Basusarri, Ahetze, Senpere, Ainhoa eta Sara bitartean (Zuazo, 1999: 271).

Aldiz, euskara nafarraren bereizgarria den N-N-N saileko -it- (ditio

“dizkio”) pluralgilea ez da Zugarramurdin eta Urdazubin ezaguna. (11) Lapurdiko sortaldean –eta baita ekialderago ere– ezaguna den

* iron erroa ez da Zugarramurdin eta Urdazubin erabiltzen, eta *ezan da aukera bakarra.

(12) Ipar Euskal Herri gehienean, -n edo -o amaiera duten

partizipioekin aditz izenak osatzeko -iten erabili ohi da (Zuazo, 1998: 199). Zugarramurdin eta Urdazubin, Lapurdiko hegomendebalean bezala, aditz izenak osatzeko aukera bakarrak -ten eta -tzen dira.

(13) N-N-N saileko eta trinkoen hitano alokutiboetako 3.

pertsonetan Zugarramurdin eta Urdazubin z- dago (zakiagu , ziotek “ziek”). Lapurtera gehienean, gipuzkeran eta nafarrera gehienean hauxe da morfema nagusia. Ostera, Lapurdiko Aturrialde gehienean, Nafarroa Beherean eta Zuberoan d- da aldaera (Zuazo, 1998: 197).

279

(14) Guztiz ezezaguna ez den arren, Zugarramurdin eta Urdazubin partizipio soila duten erlatibozkoak (etorri gizona ezagutzen dut , adb.) ez dira batere arruntak. Egitura hau Ipar Euskal Herrian ohikoa da, eta Aezkoan eta Baztanen ere bada (Zuazo, 1998: 210). Zuazok iradokitzen duenez (1998: 212), Lapurdiko hegomendebalean, berriz, partizipio soila duten erlatibozkoak ez dira ohikoak. Gure bi herrietan eta Saran eta Ainhoan jasotako datuek uste hau indartu egiten dute.

(15) Aldaera lexikoak (parentesi artean nafar-lapurterako

gainontzeko hizkeretan erabili ohi diren aldaerak ipini ditut, biluzik edo elkar bezalako aldaera orokorrak zergatik ipini ditudan argi gera dadin):

amets (vs. aments) biluzik (vs. buluzik)

t(t)ikia (vs. t(t)ipia) usoa (vs. urzoa)

elkar (vs. elgar) zein (vs. zoin) gan “joan”, “eraman” zenbait (vs. zonbait)

(16) Lexikoan honako hitz hauek aipatuko ditut: aditu (vs. entzun) altua (& luzea) (vs. gora)

i lea (vs. biloa) isuri (vs. uzkaili)

arruda (vs. errota , “gurpila”) artesa (“eskulanetan trebea”) atea (vs. borta) atera (“irten”, vs. jalgi) beldurra (vs. lotsa)

izan (vs. izan & ukan) janaria (vs . hazkurria & janaria ) landa (vs. pentzea) lore (vs. l i l i) maiz (vs. ardura)

berriz (vs . alta) bibitxiak “bikiak” (noren) bila (vs. xe(r)ka) erreka (vs. urhaundia16) errota (vs. eihera) etorri (vs. j in) etxilar17 “ilarra” garbitu (vs . ikuzi , xahutu) i largia (vs. argizagia)

mokokatu (vs. erasiatu18) nabala (vs. kanibeta) osasuna (vs . osagarria) pixa (vs. urxuria & pixa) saindatu “aldatu” soka (vs. korda) udazkena (vs. larrazkena) ungi (vs. untsa)

12.4.5. Beste ezaugarri batzuk Azken talde honetan eremu zabalagoa eta nabarragoa daukaten

isoglosak aipatuko ditut. Ikusiko denez, ezaugarri hauetariko asko erdialdean ere gertatzen dira, baina esan bezala, eremu trinkorik osatu gabe.

16 Zugarramurdin, Urdazubin e ta Saran urhaundia ( Ipar Euskal Herr ian “ibaia”) hi tza ezaguna da, baina beste adiera bat du (“bere b idet ik kanpo doan ura”) . Herr i hauetan hi tz ik ohikoena erreka da. 17 Baztanen, nahiz e ta a ldaera nagusia i ler bir ibi la izan, zenbai t herr i tan etxe- i ler erabi l tzen da (Izeta , 1996: 81) . 18 Saran erasiak h i tza erabi l tzen da, baina beste zentzu bat du: umeek oraindik hitz egi ten ez dakitenean egi ten di tuzten soinuak.

280

(1) Aferesiak nafarreran dauka indar handiena, nahiz eta eremu honetatik kanpo ere, aldeak alde, ezaguna den (Zuazo, 1998: 215). Zugarramurdin eta Urdazubin aferesia jaso dugu, baina ez maiztasun handiz: tórri “etorri”, kártzen “ekartzen”, mázteki “emazteki”...

(2) Aferesia bezala, azentuari lotuta dagoen sinkopa ere

Zugarramurdin eta Urdazubin aurkitu dugu, baina ez da oso ezaugarri indartsua: erten “erraten”, pastu “pasatu”, barna “barrena”.. .

(3) Zugarramurdin eta Urdazubin ez dira e > i eta o > u bokal

disimilazioak gertatzen (etxia “etxea”, besua “besoa”). Baztanen eta Saran, berriz, hautazkoak dira.

(4) -Az amaitutako partizipioetan, -a(k) determinatzailea

eranstean, bokal disimilazioa gertatzen da Zugarramurdin eta Urdazubin (botaia, ateraia). Bilakaera hau nafar-lapurteraz eta Baztanen ere arrunta da, eta Lezo eta Errenteriaraino ere, behinik behin, iristen da.

(5) Goranzko diptongoak, ez dira Zugarramurdin eta Urdazubin

ohikoak, eta maileguak kenduta, normaltasunez, esk[w]ara hitzean baino ez dut entzun. “Erro amaiera + determinatzailea” egituran ere oso gutxitan jaso dut.

(6) Bizkaiko toki batzuetan, nafarrera gehienean (Baztan barne)

eta nafar lapurteran *j- zaharraren emaitza [j] ebakera da. Zugarramurdin eta Urdazubin ere bai. Salbuespenak 12.4.2 azpiatalean aipatutako mailegu batzuk eta [x]atorra hitzak dira. Noizean behin baina oso urri, [x]an, [x]akin edo [x]aun aldaerak entzun ditut.

(7) Ergatiboan, batzuetan, -ak morfema singularra nahiz plurala

adierazteko erabiltzen da Zugarramurdin eta Urdazubin. Zuazok (1999: 253) esaten du mendebalean, erdialdean eta euskara nafarraren sartaldeko erdian -ak dela bai ergatibo singularrean bai pluralean erabili ohi dena.

(8) Destinatiboko morfema nagusia Zugarramurdin eta Urdazubin

-endako da, nahiz eta -entzat ere ezaguna izan. -Endako morfema Gipuzkoako eta Bizkaiko mugako hizkera batzuetan (Deba ibarrean, Goierriko mendebalean, Durangaldeko hizkera batzuetan), euskara nafar gehienean, Zuberoan eta Nafarroa Beherean eta Lapurdiko ekialdean erabiltzen da. Gainontzeko hizkeretan -entzat dago (Zuazo, 1999: 266). Hauxe da Saran, Senperen eta Ahetzen ohikoa den morfema. Baztanen, berriz, -endako erabiltzen da.

(9) Prolatiboko morfema nagusia Zugarramurdin eta Urdazubin,

-tako da. Dena dela, adinekoen artean batez ere, -tzat morfema ere oraindik ezaguna da.

281

(10) Gipuzkeran barrena eta nafarrerako hurbileko hizkeretan bezala (Zuazo, 1998: 217), Zugarramurdin eta Urdazubin ere, -a berezkoa ez da egonkorra.

(11) Zugarramurdin eta Urdazubin *edun erroaren zenbait formatan

-e- > -i- gertatu da, -u- bokalaren eraginez: zinuen “zenuen”, ginuke “genuke”.

(12) Zugarramurdin eta Urdazubin N-N-N saileko aditz

laguntzaileen ordez N-Nk sailekoak erabiltzea oso ezaugarri indartsu eta nabarmena da. N-Nk saileko aditz laguntzaileen ordez N-N-N sailekoak erabiltzea, ordea, ez da batere arrunta (Ipar Euskal Herrian bezala).

(13) Pluraleko hirugarren pertsonaren datiboa -ote- da

Zugarramurdin eta Urdazubin: genioten “genien”, zaiote “zaie”. Ezaugarri hau Euskal Herriko erdigunean gertatzen da, baina ez bere eremu osoan. Baztanen eta Ainhoan, Saran eta lapurtera osoan ere agertzen da.

(14) “Partizipioa + -rik” egitura ezaguna den arren, Zugarramurdin

eta Urdazubin egiturarik arruntena “partizipioa + -a” da. Hauxe da Lapurdin, Nafarroa Behere gehienean, nafarreraren iparmendebalean eta Gipuzkoako iparrekialdean aurkitzen dugun egitura (Zuazo, 1998: 221). “Partizipioa + -ta” egitura ere entzun daiteke, baina gehienetan, “partizipioa + ondoren” adiera dauka.

Zugarramurdiko eta Urdazubiko euskara kokatzeko erabili ditudan

ezaugarrien isoglosak aurkeztuta, eta aurreko azpiataletan aipatutako aldaera diastratikoak kontuan hartuz, hizkuntza azterketa honen ONDORIO NAGUSIAK erakutsiko ditut:

a) Zugarramurdi eta Urdazubi nafar-lapurterarekin eta, oro har, Ipar Euskal Herriarekin lotzen dituzten ezaugarriak oso ugariak izan arren, han sortutako berrikuntza batzuk ez dira bi herri hauetara heldu:

• [R] ebakera ubularea.

• [f] ebakera frantsesez <v> ezpain horzkaria duten maileguetan.

• -oina amaiera mailegu berrietan.

• jurnala “egunkaria”, arribatu “heldu”, bulanjeria “okindegia”, burra “gurina”, punitu “zigortu”, tauliera “amantala”, bitesa “abiadura”, tanta “izeba”, mais “baina”, edo irriza “arroza” bezalako maileguak.

282

Beraz, honen arabera, esan dezakegu Ipar Euskal Herriarekin duten lotura ez dela gaur egun hain estua. Dena dela, Sararekiko eta Ainhoarekiko harremanak sendo dirau. Hortaz, nik uste dut egoera hau azaltzeko, Ipar Euskal Herriarekiko lotura sozioekonomikoaz gain, euskara estandarraren eta erdaren eragina batez ere, oso kontuan hartu behar ditugula. Ezin dugu ahaztu Irun Zugarramurditik eta Urdazubitik hurbil dagoela eta erdialdeko hizkera indartsuak ere zerikusia izan dezakeela.

Zer esanik ez, Hego Euskal Herriko hizkerekin lotzen dituzten

ezaugarriak ere aurkitu ditugu Zugarramurdin eta Urdazubin. Ezaugarri horiek gure bi herrietako hizkera Ipar Euskal Herriko mintzoetatik bereizten dute.

b) Zugarramurdi eta Urdazubi Frantziako eta Espainiako estatuak

banatzen dituen mugan egoteak berebiziko garrantzia du hizkera honen nolakotasunean, eta askotan ikusiko dugu ezaugarri baten bi aldeetako aldaerak erabiltzen direla, isoglosak bi herri hauetan gurutzatuz. Bikoiztasuna adierazten duten ezaugarriak honako hauek dira (Ip. / Heg.):

• iraganaldi burutuaren ordez, orainaldi burutua (atzo etorri da) ez da erabat ezezaguna.

• ari du / ari da egiturak.

• -ten balitz / -ko balitz baldintzazkoak.

• lexikoan, honako bikote hauek: bolanta / bolantea , botika / t ienda , erretiratu / [x]ubilatu, estekatu / lotu, ezantza / gasolina, glasa / elaua, igitu / mugitu19, kusina / lengusina, lanjera / arriskua2 0, lanjerosoa / peligrosoa, maite / gustatu, malura / pena, matalaza / koltxona, mustika / moskitoa, papillona / mariposa, partida / partidoa, partikula(r)zki / batez ere, postanobrea / zanaoria21, trikota / jertsea, trufa / txantxa, turisma / turismoa, xantza / suertea. Oro har, nabarmendu behar da gazteek orokorragoak diren egituren

alde eta gaztelerazko maileguen alde egiten dutela, eta aipatutako egitura eta hitz hauetariko batzuk gazte askorentzat ezezagunak direla. Honetan ere ikus dezakegu Ipar Euskal Herriko hizkerekiko lotura gero eta ahulagoa dela. Dena dela, hiztun batzuek esan digute estekatu hitza berriki sartu dela eta bertakoa, lotu dela. Egia da, ezantza bezala, aditz hau gutxi erabiltzen dela. Mugan egotearen ondorioz, Saran ere, lexikoan

19 Gogora dezagun, lexikoan adierazi bezala ( ikusi ig i tu sarrera) , mugitu e ta ig i tu ez dire la Zugarramurdin e ta Urdazubin erabat s inonimoak. 20 Ipar Euskal Herr ian irr iskua a ldaera ere ar runta da. 21 Postanobrea h i tza (edo pastenagrea, paxtenarria) Ipar EH osoan ezaguna den ez daki t , baina Saran, Ainhoan, Azkainen eta ekialderagoko Larresoron eta Baigorr in ere , behinik behin, erabi l tzen da. Hauetan, karrota (< f r . carot te) a ldaera ere ohikoa da.

283

aipatutako bikote batzuk jaso ditugu: lanjerosoa / peligrosoa, estekatu / lotu . Eta baita beste zenbait ere: luatu / alkilatu , irriskua / arriskua, pareta / mura .

Ezin dugu ahaztu Zugarramurdik eta Urdazubik mugaz bestaldeko

Sararekin eta Ainhoarekin duten harremana estua izan arren, alde batean eta bestean erabiltzen diren erdarak desberdinak direla eta honek dibergentziak sortu dituela (lexikoan nabarmenki).

c) Baztanen ere aurreko lerroaldian aipatutako bikoiztasun batzuk

badira. Ikerketa honen helburua Baztango hizkera aztertzea ez bada ere (Baztan, gainera, oso eremu zabala da), hizkera hau Ipar Euskal Herriarekin lotzen duten ezaugarriak badirela nabarmendu nahi dut:

• hasierako txetxekari frikariak (xoria “txoria”, xinaurria “inaurria”).

• aunitz eta zerbait zenbatzaile zehaztugabeak izenaren ezkerraldean nahiz eskuinaldean ager daitezke: aunitz gauza / gauza aunitz .

• nondik lekora postposizioa ezaguna da (zeren ondotik / ondoan batera).

• -zain amaiera: artzain, erizain .

• -(e)no denborazkoak ezagunak dira (artio tankerakoekin batera).

• - ten balitz / -ko balitz baldintzazkoak.

• neutroak diren perpausetan -ba partikula erabiltzeko aukera.

• frantsesezko maileguak, esaterako: afera “affaire”, buzona “botiletako kortxoa”, deliberatu “erabaki”, ensaiatu “saiatu”, estomaka “urdaila”, f i te “laster”, kaleria “balkoi mota”, kokina “zitala”, luzerna “alfalfa”, pausatu “atseden hartu”, tronpatu “erratu”.

• Ipar Euskal Herrian ohikoak diren euskal hitzak: airetu “hegan egin” karioa “garestia” aixturrak “guraizeak” kasu eman “adi , kontuz ib i l i”animaleko “izugarrizko” arrunt “oso”

ogia “ogia & garia” orga “gurdia”

aurridea “haurridea, neba-arrebak” orma “izotza” botika (& t ienda) buruila “iraila” dendaria “jostuna”

ortzadarra pipatu (& fumatu) prexixki “zehazki”

eriaroa “ekaina” estekatu (& lotu) guria “biguna, samurra”

sarri “laster” sobera “gehiegi” txarra (& txiki)

284

Eta aldaerak: berant “berandu”, ereman “eraman”, eskuara “euskara”, etsi “itxi”, gasna “gazta”, l ibro (eta l ibre), jakintsuna “jakintsua”, j inkoa “jainkoa”, ogoi “hogei”, saindua “santua”.

Baztanek Zugarramurdirekin, Urdazubirekin, Lapurdiko

mendebaleko Sararekin eta Ainhoarekin (besteak beste) historian zehar izandako harreman sozioekonomikoen emaitza izan daiteke, era berean, aipatutako herri guztietan eta Baztanen, N-N-N saileko erroa bikoitza izatea: *-i (datiboa 3. pertsona denean) eta *eradun (gainontzekoekin).

Beraz, badira baztanera eta nafar-lapurteraren arteko muga

gainditzen duten ezaugarriak. Gertakari hau azaltzeko, esan bezala, Baztanek Zugarramurdi-Urdazubirekin mendeetan zehar izandako harremanak oso kontuan hartu behar ditugu. Harreman honen emaitza, ikertu dugun hizkera baztanerarekin –eta nafarrerarekin, beraz– lotzen duten ezaugarrietan ere ikus dezakegu. Alde honetatik, Zugarramurdi-Urdazubiko euskarak eta Baztangoak badute bereizgarri komun bat: gure bi herrietako hizkerak, gainontzeko nafar-lapurterak ez bezala, nafarrerarekin lotzen duten ezaugarriak baditu, eta era berean, baztanerak baditu nafar-lapurterarekin lotzen duten ezaugarriak, gainontzeko nafarreran ohikoak ez direnak.

Baztaneraren eta nafar-lapurteraren arteko harremana, dena dela,

ez da beti Zugarramurdi-Urdazubiren bidez egin, izan ere, ikusi dugun bezala, Baztanek eta Ipar Euskal Herriak harreman zuzena izan dute mendeetan zehar. Hala ere, azkenengo urteotan harreman hau ahuldu egin da, eta Baztan Nafarroari –eta Iruni– gehiago lotu zaio. Nafarroako iparralde osoan (Bortziriak, Bertizarana, Esteribar, Erroibar, Aezkoa, Zaraitzu eta Erronkari) antzeko bilakaera aurki dezakegu. Zugarramurdik eta Urdazubik, berriz, –Luzaidek bezala– Ipar Euskal Herriari lotuago jarraitzen dute. Honen ondorioz, ezaugarri batzuek baztaneraren eta nafar-lapurteraren arteko muga gainditzen duten arren, Baztan ez bezala, Zugarramurdi eta Urdazubi nafar-lapurterari lotuta daude, Sara eta Ainhoarekin batez ere duten harreman sozioekonomikoa indartsua delako.

Dena dela, ikusi dugunez, Zugarramurdik eta Urdazubik Ipar

Euskal Herriko hizkerekin duten lotura ez da gaur egun hain estua. Honek desberdintasunak sortu ditu Zugarramurdi-Urdazubiren eta gainontzeko nafar-lapurteraren artean. Desberdintasun hauetariko batzuk Saran eta Ainhoan hasten dira, eta dibergentziak, iparralderago eta ekialderago joan ahala, areagotu egiten dira. Hala eta guztiz ere, kontuan hartu behar dugu badirela nafar-lapurterako hegomendebala Lapurdiko eta Nafarroa Behereko gainontzeko eremuetatik banatzen duten zenbait ezaugarri, eta beraz, dibergentzia horietako batzuek Zugarramurdi eta Urdazubi hegomendebaleko hizkerekin batzen dituzte. Azterketa honetan aurkeztutako zenbait ezaugarrik (mailegu batzuek, [R] ubulareak, -oina amaierak mailegu berrietan etab.) argi erakusten dute Lapurdiko eta Nafarroa Behereko beste eremu guztietan sortutako hizkuntza aldaketa asko ez direla nafar-lapurterako hegomendebalera heldu.

285

13. TRANSKRIPZIOAK Aurreko ataletan, Zugarramurdin eta Urdazubin aurki ditzakegun hizkuntza ezaugarririk nabarmenenak aipatu eta nolabaiteko sakontasunez aztertu ditugu, hizkuntzaren atal guztiak (morfologia, fonologia, sintaxia.. .) jorratu ondoren. Zinemagintzaren teknikak erabiliz, orain arte zehaztasunak miatu ditugu, plano laburrak baliatu ditugu. Azken azpiatal honetan, berriz, plano orokorrera jauzi egingo dugu, hizkera bere osotasunean ikusteko. Asmo honekin, ondorengo orrialdeetan Zugarramurdin eta Urdazubin egindako grabazioen zatiak batu ditut. Pasarte hauek 1998-2001 urteetan grabatutako corpusetik atera ditut, eta aukeratzeko orduan, argitasuna eta adierazgarritasuna bezalako ezaugarriak kontuan hartu ditut. Hau da, Zugarramurdin eta Urdazubin entzun ditzakegun hizkuntza gertaerarik ohikoenak erakusten dituzten zati ulergarriak hautatzen saiatu naiz. Lan hau erraza izan ez den arren, uste dut pasarteok Zugarramurdiko eta Urdazubiko gaur egungo hizkera nahiko zintzo islatzen dutela.

Beraz, argibide hau emateak bi helburu nagusi ditu: hasteko, hizkera garbia eta bizia baliatuz, aurreko ataletan aurkeztutako ezaugarriak erakustea eta egiaztatzea. Bigarrenik, beste ikertzaileei hizkeren arteko erkaketa egiteko materiala eskaintzea, eta azterketa honetan aipatu ez diren ezaugarriak (guretzat esanguratsuak ez zirelako) bilatzeko aukera ematea.

Transkripzioak, hitzaurrean aipatu bezala, ortografikoak dira, baina

igurzkarietan, belare ahoskabea idazteko, alfabeto fonetikora jo eta [x] ikurra erabili dut (aurreko orrialdeetako adibideetan bezala). Beraz, euskal grafia ahalik eta zehatzen erabiltzen saiatu naiz, irakurketa erraztuz. Hau da, nahiago izan dut sail honetako sabaikarirako j- zeinu ortografikoa mantendu eta aztertzen ari garen hizkeran oso gutxitan agertzen den belare ahoskaberako [x] erabili . Ikur fonetiko honetaz gain, goranzko diptongoetako [w] eta [j] zeinuak ere erabili ditut. Bokal sudurkariak ez ditut adierazi.

Amaitzeko, aipatu behar da elkarrizketa guztiak neuk grabatu

ditudala eta nire parte hartzeak hizki etzanez idatzi ditudala. Transkripzioek grabazioetan agertzen den argibidea ahalik eta zehatzen islatzen duten arren, nire esku geratu da norbaitentzat mingarriak suerta li tezkeen zatiak kentzea, hiztunekiko zein herrikideekiko begirunea edozein ikerketaren gidari izan behar delako.

286

Juan Olagarai (Zugarramurdi, 70 urte) ARTILEA ETA HARAGIA

-Ardi ilea (sic) unek guti balio du. Emengo ardi latxa, unen ileak

guti balio du. Pentsamazu, ni oroitzen naiz duela berrogei urte, pasa, paatzen zen ilea oai bezinbat, emengo ilea, amar duroko inguru paatzen tzen emen. Oai ere ola ite ute, e? Eremate’utelaik! Badire urte batere ereman eztutenak. Auek bainon ile obeak dire, bertze, Erriberan ta oik, ta edozein ile auk bainon obea(k) tire. Bai, baakizu zer duen emengo ileak eta? Ile oi aunditzen da, bainon ile punta mea da dena, uria ainitz iten baitu. Oi expresa da ardiak ez bustitzeko. B[w]eno, busti i ten dire bainon ez ainbertze, ta bertze ile oi, berriz, bustitzen die or denak, espon[x]ak bezala artzen du guzia, eta orrek, arengatik ardi klase orrek emen ez du balio, sobera uri iten du ta gero, ezta idortzen aal. Emen bear du latxa, ardi raza oi bear da emen, sobera umedade da. Ta gero dena erran bear da, ez lekukoa delakotz, bainon aragia obea du unek, bildotsak eta denak obeak die aise or, Erriberaldekoak baino. Eztire ain urintsuak, eta obeak die. Bearba belarraingatik ta, bertze gisa azten delakotz aragia.

-Eta zaldia ere jaten duzue? -Zaldia emen bai, batek edo bertzek ein izan du ola, bainon ez da

zaldia... emen ez da iltzen, ez. -Eta ez da jaten ere? -Jan bai, bai, nik jan dut zaldia frankotan, ta aragi ona da gainera,

e? Aragi ona da, luzexeagoa da beiena bainon, ona da aragia, arrunt ona, b[w]eno, aragi gaztea baldin bada, bertze zaar oitaik ite tuzte asto, ta mando ta oik zaarrak baldin badie, txorizoak.

USOTEGIAK -Eta emen orduan ez da usoa arrapatzen, ezta? -Emen uso guti atxematen da, e? Emen bai, ortxe bentaldeko

kaskortan oian puskatu, ondatua baita, bainon ez, usoa Etxelarren da, ta Saran, bainon obena Etxelar da. Aizea den denboran, iiztariendako eta aizerik ez den denboran saretan, b[w]eno aize, ipar aizea baldin bada sareetan erortzen da uso ainitz eta egoa baldin bada, berriz, sareak mugitzen baitire, usoa etorrita ere, ez dakit ikusi duzun, sare oi mugitzean, tza! goiti eiten du, ikusten baitu mugitzen dela. Eta Sarakoetan aldrebes da, Sarakoak dire bertzealdera, mendebal aldera dire sareak ta an aizeaikin atzemateituzte, bainon geienean, Etxelarkoetan geixo atzemateute.

287

-Eta zertarako erabiltzen dituzte, edo denbora pasatzeko eiten dute?

-Ze, uso oi? Aberatsenak baitire sare oiek, eztakit ze iten duten. -Eta usoak gozoak dira? -Bai, bai, usoak bai, ona da, goxoa, neronek jan dut frankotan. Nii

iizia ez zait gustatzen, ez basurdea ez, jateut, bainon, ez erbia, ez lapinbasoi, ez usoa, oik tena(k) bainon obea da neretako txuleta de ternera, bainon baakizu, izi sasoinean bada jendea kapritxosoa, uso sasoinean usoa jan nai duena, ta basurdea berdin. Basurdea’re baakizu, iizi basa baita, ta b[w]eno, orre(i)ngatik kapritxoa, bainon, basurdea bainon obea(k) tie etxetako zerriak. ZEZENAK -Emen ez dira egiten olako txakur konkurtsoak?

-Emen ez, Amaiurren bai, bestetan. -Ta polita izango da, ezta? -Ez dut, telebis[j]onean ikusi dut beti nik, enaiz izan ikusten. Bai,

polita izain da, ala bear du. Ba, baakizu, gauza oik, gu bezala, bai, bai, aizu, s[w]ertatzen bada ni gain naiz ikusterat, bainon toroa(k) pezala. Toroak nori gustatzen zaizko [x]eneralean? Animaletan usatua ez den jendeai. Nik toroak ikusi.. . nik toroei ez diotet begiratzen re, zeen, neune asten ai naiz, ta gero an ikustea plazan, ari sofriarasten ta ola, aextian erran dutena, aragiko bear dela, pump!, il bear ta akabo, baino arekin an, enau grazia egiten, ta (i)kusten tut nik itsutuak, bainon, [x]eneralean berek az[j]endak eztuztenak die. Oai dela b[w]eltat, b[w]eltat, urtea(k) paitu, Elizondoko gara[x]e baten, etzen emen orduan gara[x]eik, tallerrik, ta automobilaikin ara gana nintzen. Ta an ai ziren Iruritako medikua zela ta, españolez ari ziren, b[w]eno, ni ere konbertsaz[j]onean sartu nintzen beti: “Es un espectáculo que no me hace ninguna gracia, no, porque a un ganadero no creo que le vaya a gustar tanto esto. Además en los países ganaderos no hay plazas, ahí tiene los Estados Unidos. En España hay ganado, pero tampoco tanto”. Medikua inxtant baten egon zen ixil-ixila ta: “Muy interesante lo que has dicho”. Ta neri s[w]ertatu zait Kanadan ta gurekin gana tzena Madrilgo, inportatzen zituena zen, az[j]endak ta gu gan ginen az[j]enda erosterat, ta autatzerat, ta istor[j]o, ta arek baitzekin inglesez aski ungi, an Toronton ta otel batean, ango bi neskato, bazakien aintzineko aldian izanak tzirela Me[x]ikon toroak ikusten, ta galdetu zioten, gero guri erran gintuen españolez zer erran tzuten, ek neskek nardatuak etorri zirela, nardatuak, ura etzela animalien ibiltzeko manera. Ta zerengatik?, pais ganadero ba(t) ta, eta ezta anb[j]ente oi.

288

Isidro Barberena (Zugarramurdi, 67 urte)

BIZIMODUA -Zuk zertan egin duzu lan?

-Guk kanpesinoak, bei batzuk bagintuen ta zerri batzuk, ardi batzuk eta ola, ola bizitu gara, bai, emen. Emen etzen fabrikaik, ezta, or bada pizka bat, oai jende gaztea t[j]endetan ta aitzen dire lanean, bai, oixe. Ta bad’or marmol pizkaat ateratzen dena, bainon berria(k) tire.

-A, orduan marmola ere badago emen, e? -Bai, or ta Urdazubira sartzeko baita karretera, lezetaa gateko, or,

eskuinetaik bada or marmola. Dantxarineko karretera ai dute eiten, konprenitzen oi? desbiatua da pizkat. Oai ortik lezetan zen oi. Bai, langile batzuk enplegatzen dire.

-Leen dana olan, ganaderuak eta.. .

-Bai, ala izaten tzen, kontraando pizkat izaten tzen ta jendea artaa dedikatzen, bai, duro batzuk ola iaazten tziren ta olaxe, sí.

-Oino ere beiei dedikatzen die, ez? -Ze, kontrabandoa? A, beiak! Oai ttikitzen ai dire beti , ba, bai,

ementxe baitu unek ezagun batek eta, gero Sueldegian, zu bizi zaren lekuan e baituzte, bai ta badire, baino etxe ainitz bada eztena re ja, [x]ubilatuz bezela kentzen tuzte. Exi[x]entz[j]a ainiz esneaikin, graduak eta.

GERLA DENBORA -Emen mugan beti die olako istor[j]oak, gerra eta.. . -Bai, gerra denborean da miser[j]a pasten da, ba, orduan. -Emen ig[w]al ez orrenbeste, irietan geio, ez? -Bai, gutixao emen. Emen iten tzen, baakizu, ikusteuzu au, belarra

pikatua’ute ta zelaia au, au leen landa izaten tzen. Emen iten tzuten artoa, eta an beitian baitie ardi beltzak, esplanada pullita bada, ogia, gero errota izaten ginuen. Izan tzaa or beiti , kaskortaik beiti? Kaskortaik beiti zoazi ta an bauzu bide puxka, bai bidez, bidez erreka da eta antxe da zubi bat, ta zubitik segi aintzinao, ta gero antxe’uzu bi bide bezala, artzazu eskuinekoa, ta bada errota zaar bat. An’rina in! An ogia ta artoa eraman ta irina iten tzen, karo! Ta gero etxeetan ogia iten tzen, ta artoa iten tzuen berak, jendeak. Gero emen fronteraik (sic) urbil baiginen, ta

289

oi gerra zibila pasatu zelaik, segunda gerra mund[j]ala, bereala frantsesai eman tzioten amerikanoek, ta eman tzioten ogia, kafea ta azukrea, bai, bereala ta pilaka.

-Eta ortako kontabandoa . -Klaro, ortik unat gero etxean konsumitzeko, bai, beti bazen, an

g[w]ard[j]a zibilek eztzuten uzten oi ez, baina baakizu, beti eskapatzen tzen.

-Angoa ekartzeko izain zen karioa, ez? -Bai, kario, bainon beira, zerbait jan bear tzinuen ta kontrabando

pizkat, sosa ateratzen tzuten gizonek eta. -Eta g[w]ard[j]a zibilek ere aterako zuten zerbait, ez? -Ez, denbor’etan oainik ez, etzuten sosik artzen, gero artu zuten

sosa, gero bai. -Ig[w]al jendea pagatu, zerbait eman pasatzera uzteko, ez? -Ez. Oi organizaz[j]onea izaten baitzen, emain tzioten g[w]ard[j]a

zibilei unenbertze.

Iñaki Olagarai (Zugarramurdi, 33 urte) ZIKIRO JATE EGUNA -Eta ze joaten da aktibitate oietara, bakarrik emengo jendea?

-Urdazutik (sic) ere etortzen dire’atzuk, eta Saratik eta bai, baina geienak emengoak.

-Eta Zugarramurdiko udaletxeak ordaintzen du? -Ez, Akelarrek. -Eta zuek nondik ateratzen duzue diru ori? -Gaupasa eta ola, bai. Gaupasan ateratzen dugu aunitz. Eta gero

besterat re bai, zikiro jateunean e ateratzen da diru puxkat. Txartelak saltzen dire ta gero diru ura akelarreindako da.

-Baina ori errikoek bakarrik egiten duzue, ezta? -Ez, ez, abuztuain emezortzian, kanpotarrak re.

290

-Eta zenbat saldu ziren, zortzi mila? -Ze txartela, zikirojatean? Ez, ez, oik izan tziren gaupasan, inguru,

zazpi mila sarrera ola, ez, sobera. Ez, ez, zikirojatean izain da jarrita ta, ola, zortzi[x]un lagun, bazkari bat.

-Eta nork egiten du bazkaria ta dena? -Erriko jendea dena, zikiroa ta erretze’ute gizonek, suain ondoan

beti gizonak egoten dire, an berotzen baita. Eta andrak izain dire bertze lan oitan, piperrada prestatzen pizkat, platerak garbitzen...

-Eta jende guztiak eiten du, jendeak parte artzen du? -Aunitzek bai, beti badie alfer batzuek ola, jendea, geiena, aitzen

da. EUSKARAREN ERABILERA

-Zu gaten zara “Herri Urrats”era? -Senpererat bai, ez naiz izan ondarreko bi urtetan edo iruetan

baino. Oain dela bi urte, ez? -Ni bein bakarrik joan naiz, ze izaten da maiatzean, ezta? eta

orduan dire azterketak. -Maiatzean, zortzian, amarrean, olaxe. Leenengoa, gero Bizkaiakoa

fite izaten da gero, ez? Eta gero Arabakoa, eta gero eiten die urrian Nafarroakoa eta Gipuzkoakoa. Araban ari da sartzen esk[w]ara poliki?

-Gasteizen bai. -Bertze erri aundi oitan, or jakinen da bearba, euskara (sic) izain

da, bearba, Amurrion edo ola. -B[w]eno, geiao Aramaion . -Aramaio, zein da erri oi, eztut zautzen ni(k) izena’re? -Arrasate, Aretxabaleta.. . ortik. -Or ibilia naiz, bai. Ortik urbil da orduan. Ta erri kozkorra da?

Txikia da. -Esaten tzuen atzo Madrilgo batek: p[w]es aquí la gente no sabe

mucho euskera.

291

-Emen? Orren errateko zozoa da. Au dena toki au, ta Baztan, ta Bidasoa eta da Euskal Erri guzian porzentai aundietaik baituena esk[w]ara mintzatuan. Nik baitut alako, turistei emateko ta olako folleto txar batzuek bezala patzen duena Euskal Erriko errialde guztietan porzentaia aundiena. Nai’zu ikustea baten bat? Atxemain zaitut, grabaz[j]oa gelditu. Bittori Berdu (Urdazubi, 76 urte) URDAZUBIKO HISTORIAGILEA -Eta gero onek, badu ixtor[j]oa erri unek. Baginuen, baakizu, Frantzistegikoa baitzen [X][w]anito, bainan orain eztire, arrunt xaartu da, ezta ungi, ta andrea ere ezta, bakarrik ez duzte uzten, e? Etxea or dute, eztie bakarrik uzten aal. Ta orrek’re bazazkien denak, e? Bazuen liburu bat dena manuskrito eina, berak, e? Bazuen kaligrafia bat. . . , oai ezta ainbertze kasu ematen kaligrafiai, baina gu eskola gaten ginelaik, ea nork eiten zun pollitao, eta orrek oaino zaarraukoa du oino, orrek lauetan ogeita geiao urte baitu. Eta aski eskritura pollita bazun, eta bazun eta neri eman ninduen leitzeko, eta ni leitua nun dena ura, eta gero erran nion oino, oai dela bi urte edo iru, bainon galdu zuen edo altxatu zuten, eztakit.

-Eta zer zen, emengo istor[j]a?

-Emengo, Urdazubiko istor[j]oa zen.

-Eta nondik kop[j]atua? -P[w]es ibiltzen oitan, gaten tzen, nola da? baitire liburu.. . ,

artxiboak, eta denak begiratzen zituen, Madriden barna ta ibilia zen, bere alaben gizonaikin ta b[j]a[x]atzen baitzuten aunitz, bat kam[j]oneroa zen, eta gaten baldin bazen Madrida, gaten tzen Madrida, Portugala gaten bazen ta denetan ibiltzen tzen ikusten. Eta gero denak apunteak ekartzen tzituen, ta idazten tzituen, e? bainan ig[w]al de mil kin[j]entos. Bestetan ein tzioten oi, el omena[x]e, eman tzioten plaka bat, alkateak eman tzion. SUKALDEKO ERREZETAK

-Leenengo makarronak egosi, olio pitat eman ta gatz pizkat eta gero egosi dielaik, kontu bere ur beroan eta gero ungi grifoan garbitu. Ta gero patu mantekilla, “flora” oitaik pizkat eta gero, gazta rallatua ta aski onak tziren. Baina ite’itu nere ilobak aski onak aragiaikin. Ta orrengatik indarra baduela errate’ute, zeren eta ziklistek eta denek, en las konzentraz[j]ones. Eztu loditzen. Guk “platera” erten dugu, ta Frantzian “azita”.

292

Ai! zuek “paixola” nola erteuzue? “aterkiña”, oroitu bear naiz, “ateri” erten dugu ez dela urik ai. Gan bear ginuke Sorgiñen Laratzaa. “Laratza” da, baakizu zer den “laratza”? Su apalean emateko, patzen zinun burdin bat, b[w]eno, kate lodi bat, ta are(k) pazuen gantxo bat, ta artan jartzen zinuen untzi bat uraikin edo berotzeko, ta an berotzen tzen, ura dilindan, edo zintzilika, nola erteuzue zuek? Eta zilintzan patzeko arek’tu “laratza” izena. Burdinezkoa. Emen bazien denak oitaik, baina ni gan nintzen Frantziat lanera, eta gero ez dakit zer pasatu zen. Bota izain tzuzten, ez, bota, seguru, eta nik berriz dena altxatu, gauza oik, antiguoak. Banko orrek baitu, ig[w]al, irure[x]un urte, nere amak beti ola ina omen tzun ezagutu, eta bere amatxina edo omen tzen. Polilla eztu batere, bakarrik astokeriak, emen leen ostatua baiginuen guk, baakizu zer den “ostatua”? Barra da emen, bainan ematen ginuen jatera, emen izaten tziren besta guziak, gure etxean, Bardoztegia. Baakizu zertako erten tzioten “Bardozteg[j]a”? Zeren nere aitatxi, enuen zagutu, e? bainan, gerra, gerla zelaik Frantzian, torri zen desertor unat, eskapatua, eta emen esposatu zen nere amatxikin, eta zen Bardozkoa, baita erri bat Baionatik ez dakit zenbat kilometrotaa, eta ortako gelditu zitzaion Bardoztegia.

-Eta leen jatera ematen zenuten? -Bai, eta iauteriak eta denak emen iten tzien, ta bestak, eta dena,

etzen oraiko a la karta eta ixtor[j]o, bainan iten tzen, erretzen tzuten bildotsa, su apalean, aski ona, eztakizu zein ona, gero eiten tzituen ama zenak tripotza.

-Eta oi zer da? -P[w]es, bildotsain ertzeak eiten dire garbitu, eta gero oik egosi,

eta ura prestatzen zuen, xeatu ungi makinan, edo bertzenaz, nabalaikin eta ematen ziozkan tipula puxkat, baratxuri pittat, eta gero, zingarra, xingar zuria, ta dena ungi xeatu, eta gero, lau arraultze edo ola, ta perrexila, eta arekin iten da irin pizkaatekin, edo pan rallado, edo ogi rallatuaikin, eta ertzeak garbitzen die ungi, bainan lodi ura, estomaka. Ura ungi garbitu, eta ura betetzen tzen eta gero, bertze ertze bat, eta ori egosten tzen, eta biak egosiak gelditzen tzitzaizun, xistorra bezala, eta ura utzi oztera, kendu ertze ura, ta puxkatzen tzinuen, ta irinean pasatu, eta frigitzen2 2 tzen olioan, eta gero ura kazola batean patzen tzuen, eta iten tzuen saltsa bat, aski ona, eta gero bildotsa ina daola, puxkatu, eta ura frigitu olioan, edo bertzenaz, zingar urinean, ig[w]al tzuen, eta dena naasi, ematen tzuen itxura erdian (?) eta gero ura mugitzen tzuen kaz[w]ela de barro, lurrezkoa, eta eiten tzituen denak ornilloan. Baakizu zer den “ornilloa”? Bagintuen, ta, sukaldean ez ginuen ekonomikaik, etzen orduan, eta zen ikatza, leña, egurrezkoaina, eta an patzen tzituen suan. Iru zilo bagintuen, ola toki bat azule[x]oekin2 3 zen inguru guzia, sukaldean, eta or tziren ziloak burdinaikin, eta gero bazuten beiti gateko autsa, ta an patzen tzuen kazola, eta eztakizu ze ona den! Oai nik eztut

22 Igurzkar i belare ahostuna. 23 Gaztelerako [θ ] ahoskera .

293

i ten geio, bildotsa iltzen gaitu ilobak, baina, zeren batak re[x]imena du, bertzeak eztakit zer, eztut iten, baina baakit, ikasi nuen iten.

LEHENGO BIZIMODUA -Bere etxea zer da, aundia? -Ez, or errota, eztakit , ola da, Gainekola, ortik etortzen baitzen ta

indarra errotara, uraikin, ta or pasatzen tzen. Ta or bazen, erten tzuten or bazela mina bat, mina de oro, bazela or nonbaiten, baina etzuen niork.. . Emen gure auzoko’at, ura arruinatu zen, sos guziak gastatu zituen, ta gizonak ganazten tzituen, ta emen ziloa in, ta emen; etzitzaion deus gelditu, arruinatu zen. Ta ortik ere indarra presana, ez baitakit nik segur, Migeli atzo aipatu baiginuen galdetu al zinuen, bertze aldian etortzen zailaik. Presa ere ina zuten indarra emateko unat, uraina, baina eztakit segur non den presa oi. Bainan leku politan da, e?

-Eta urrezko mina ori ez du iñork berriro bilatu? -Ig[w]al etzen egia’re. Nork erraten zuen? P[w]es emen bizi zen

gizon ura, oai, emen ari baitire arrimatzen etxea, unein kontra, orko nausia zen, ta zagutzen zintuen Frantzistegikoak? Aren osaba zen oi, eta bazuen ikaragarriko t[j]enda ederra, e? Denetaik saltzen tzuen, ta gero aitzen tzen espartinak iten, baakizu, espartina? Amak, b[w]eno, nik ez diot ezautu iten zola, oi ja eina ikusi diot, baina Perikoi ikusi diot i ten, e? Bazien banku batzuk espresak, ze pena! banku ura ta dena, ni gan nintzen Frantzia lanera eta gero emen reformatu zuten, ta ad[j]os, ez dakit zer ein ote tzuten, ura adornotako, ze pena!

-Eta nola iten dute? Ori zer da, lastoa? -Oi da kañamo, landare bat izain da, eta olako orratz aundi

batekin, emen, borobilean zuen amak, olako pasada batekin, ta arek puxatzen tzuen. Ementxe aitzen tzen ura iten eta, gero, ola josten da dena, eta gero bazuen orratza, ta nik denak altxatuak nituen emen, baina gero au mostradore, au ezpaitzen ola, leen bertze gisa zen, mostradore aundi bat e, ta gero dena bota ta in ginuen mostradore ura, orretaa gibeleko aldean dena arnoa ta kontzeko ginuen tokia, bainon ezpaita orratzik ja. Zen xabala, orratza, xabala, etzen ola borobila, xabala, ura sartzeko ola. Iten tzituen eskuan ig[w]al mina, eta iten tzituen espartinak, eta badakit, oroitzen naiz, Alkerdiko batendako, aundia baitzuen zangoa, k[w]arentaizinko, berrogeitabortza, eta aunditzen tzitzazkon zangoak, b[w]eno, gizon xaar bat zen, edekitzen tzuen ta iten tziozkan o[x]aleak, eta an gero zapata(k) pezala, kordonekin. Eta aek saltzen gintuen emen.

Ta nere aita pasteleroa zen, arek iten tzitun, berriz, bizkotxoak eta

saltzeko, emen eta tortzen tzienak erostera, oroitzen naiz, bazen or ka[x]a bat eta aren ka[x]a aundiaren gainean, bazen untzi bat, ekartzen

294

tzituen.. . pax[j]entz[j]ak zuten izena, olako borobil t t iki batzuk. Eta segun ze erosten tzuten, ematen tzioten etaik propina. Ig[w]al tortzen tzien aurrak, amak bidalita, kilo bat azukre, edo arnoa, edo olioa eta dena orduan a granel tzen, bere boteila ekartzen tzuten, etzen orai bezala, botoila edo garrafona eta, gero, segun ze gasto iten tzuten, ematen tziozkaten bizkotxak, ig[w]al bia edo iru, edo lau edo etaik, aski onak iten tzituen. Gero nere anaia zaarrenak ikasi zuen, bainan gero etorri zen gerla, eta etzen mater[j]a primaik, baakizu? Etzen deus, azukreik eta ez baitzen, ematen tzioten bai, bainan guti, eta etzuten iten aal. Frantz[j]atik ekartzen tzen azukrea kontrabandoan. Baina eiten tzituen ta pastizak ere onak, nere anaia zenak, ikasi zuen ungi, e? Baino ari tokatu zitzaion gerla, ta emezortzi urte zituen, ta pasatu zituen bedeatzi urte soldadu. Galdu zuen osasuna ta dena.

-Eta ze gauza geiao ekartzen ziren olan Frantz[j]atik? -Kafea’re bai, ogia’re kartzen ginuen, gero, gerla finituta’re, gero,

gerla denboran ez bainaiz ibili nioiz, bainan azukrea’re bai, or baitie t[j]endak, pasatu frontera ta baakizu [X]osenea non tzen? Orai etxia da, baakizu? P[w]es andik, zubi tt iki bat bada ta an bada t[j]enda, orain ederra da, eina’ute restauranak ta dena or, ta oiken, ta orai den neska orren amak ta kartzen gintuen oi, ogia, azukrea ta kafea’re bai, kafea ez paketetan, kartzen ginuen erre berria, baakizu? ze usaina! baina gerla aintzinean nere amak erretzen tzuen emen, kartzen ginuen de.. . amerikanoa izaten tzen kafea, zaude, nungoa da, Kolonb[j]atik sakuak ola gure etxera, bai, ta gero amak erretzen tzuen, gaztainak erretzeko bezalakoa baino xiloi(k) kabea bazen, padera du izena orrek, ta gero patzen tzuen mise garbi bat lurrean, baina bazuen espresa, e? Sakuzko misea zen eta, gero, bazuen makil t t iki bat ola, xabala, ta arekin mugi ta mugi ta mugi biltzen tzuen kafea xabaltzen, botatzen baitzuen ekea. Ura gan arte etzuen patzen untzietan, ta oi ortzilaretan eiten tzuen, usain bat etxe guzian.. . gu tikiak ginen, ttiki-ttikiak, aurrak, gero bakotxak eramaten tzuen etxera ala-ala ta bazuten molinilloa, nik ere baut. Ta oai au adornotako, bainan iten nuen emen, baakizu zer xeatzen nuen nik? Piper beltxa, ematen baita kondimentaz[j]one, emen, bainon umedadeaikin ein tzait pizkat. . . , egurra. Eta iten tzuen kafe bat nere amak... Medikua egunero tortzen tzen gu ttikiak ginelaik, oroitzen naiz, animaleko sua ein ta supazterrean bizpairu lau edaten tzituen, iru, lau kafe.

Nola bizi zen bertzenaz leen, e? Pollita zen, eta elkartea geiao,

elkartasuna. Bainan bertzenaz, sobera okupatua da jendea, eztute astirik deustako. Neretako bai, neri gustatzen tzait soz[j]edadea. Eta baginuen denbora denetako, eta [x]erseak, nik iten nion anaiai, ta nere kuzin batek, emen egon baitzen aunitz urtez, emen il tzen, ura Frantziaa gana zen. Izoaikin egoten tzen Donibanen t[j]endan, baino eritu zen ta etorri zen unat, ta gero sendatu zen. Ni Frantzian lanean nintzelaik il tzen, biotzera zuen, baina ezkinuen uste ilen tzela ta il tzen. Arek ez dakizu ze [x]ertseak iten tzitun, ze dibu[x]oak eta! Ematen nau gogoa atsetan ta asteko, eiteko oiki, mutiko ttiki oiki, banakien ederki iten, e? Baakizu,

295

apezain arrebak iten itu politak, sortu delaik aur ttiki au, Blankaina, ez dakizu ze [x]ertse politak in diozkan. Ite’itu saltzeko t[j]endetan, eta urrea bezala garbia, ortako nik ez dut emen iten aal trikota, ta gero gan goiti , ta asi kozinan ta, ezta garbia iten aal. Eiten du orratzekin. Zuk ez duzu pitxik ikasi oitaik? A!, zu bai. Oai ez da astiik deustako, eztakit leenao nola bizi ginen. Bai, ta denbora geiao zen, ez dakit zertako.

-Eta jendeak lana egiten zuen, e? -Kanpoan ta, dena bear tzen eskuz in, e? Gaten tzien gizonak belar

pikatzera, ta gu edatzera. Gustatzen tzitzaidan neri oi. Goizean goizik argitu orduko gaten tzien, orai nere iloba etxea iten ai baita or, oartu za? Gain artan, belai artaa, belar pikatzera, baina segaikin, eta gero gaten ginen gu edatzera ura. Gosaria’re ereman arat ta, gosaria edatera ematen genioten, beroa, denetaik, ta gero amak iten tzuen bazkaria. Etortzen ginen andik, ja prest tzuen bazkari guzia, ura’re langile izigarria. Bainan dena eskuz, bear tzen arrasteluaikin b[w]elta eman, eta gero orrekin, “furtxeikin” erte’ute frantsesek, “antzarrastelua” guk, olako puntekin. Ala! bauzu bertze bat. Ta zuek “martilloai” nola erten diozue? “Mailua”, guk re bai, eta sega. Orai dena makinaz iten da, orduan gizonak nekatzen baitzien pikatzen, eta orduan andrek bear ginuen gan, gero atsaldetan gaten ginen berriz biltzera, launtzera biltzen, ttikiak ginelaik, purruska biltzera.

-Lan gogorra, e? -Ez, gustatzen baldin bazaizu, eztzaa nekatzen, e? Gero iten

tzuzten oik, pilak eta metak. Eiten die orai balotatu, balota, leen iten tzuzten berdea, baina orai badie olako animaleak. Leen tzien k[w]adroan ola. Bada makina espresa ortako, dena makinar[j]a da orai. Leen ikusten tzintuen emen karroaikin, beiak, eta ze fotografiak ateatzen tzuzten, pollitak, kanpotik etortzen tzienak! Oiloak eta dena kanpoan, eta arateak, emen, urean, ainbertze izaten tzien. Libratzen tzuztelaik denak tortzen tzien airean ta or sartzen tzien, ze pollita! Eta ogia erosten tzuten emateko aratei, baina gero oi debekatu zuten, zeren arrain ttikiak jaten baitzuzten. Orai dena kontrolatua da, sobera.

SUTEAK ETA EKAITZAK -Eta biar mendi ortako sasia erre bear dute, ezta? -Bai, izan al dute s[w]erte, zenez ez du anitz denbora il tziela or

Frantzian, e? Bai, etzuten permisoi(k)! Permisoi(k) kabe berek eman, ta, gero, oiengan gan tzien, orai unat etortzen dienak gaten baitie mendira, eztzakiten sua emana zela, ta gero eztzuten bideik atxematen. Sorpresa arat gan ta suak dena artua, p[w]es il tzien. Eztakit españolak bazien, baina la frontera de España patzen tzuen per[j]odikoak, ez dakit zein aldetik zen. Or Nabarraikin iten tzuen, baina bertze aldetik izain tzen,

296

emen urbilean izan bear tzen, e? Ze izigarrikeria an erretzea! Baakizu pizkat erretzen baldin bazaa, ze mina ematen duen?

-Normalean nik uste leenago itotzen zarela, erre baino... -Bai, ito, nik uste. -Ea aizerik ez den . -Orrengatik, agian eztu ateako oik, ta aizeik, baakizu? Izan ginuen

guk egun batez, zuek Bizkaian ta’re bai, zuen auzoan tzen? Eta Blanka nere iloba eta bere ama Elizondora gana, ta iten du bidean ig[w]al arbolak edo, baakizu. Eta an aize gutiago omen tzen emen baino. Emen ikaragarria ein tzuen, arboloi, ta gero argi(k) kabe. Argia gan tzen Frantziatik, Frantziatik baitugu argia, Iberd[w]ero urrun tokatzen tzuela ta ortako in tzuten ortik merkeau eldu zela, baina gero Zugarramurdi emana’ute andik, Iberd[w]erotik, ta eztakit, beti kanb[j]atu bea’utela baino baakizu, aunitz kostatzen baita. Gan tzen argia, denak belak eta. Gero biamunean ez ginun argik, eta denak elektrika zutenak.. . Enuen glasak, elauak eta, tormenta ura izan tzelaik, baakizu, erran baitzintudan atzo, enintzen oroitu ortaz. Bertze guziak miratu nituen ta denak martxan tzien pasatu zelaik ura, etorri zelaik argia, ta etortzen naiz gero, ta denak ondatuak, urtu. Telefonatu nuen ta beala ekarri ninduten berria, bainan aek etzien jaten aal. Etxean nai baldin bazen baliatu, bainan denak nola in bear gintuen. Andre bat etorri zen eskean ta eman niozkan, ta erran nion, bainan b[w]eno, nai zituen.

Orduan zuen auzoan tzen an tzena? Zu’re bai kalean. Oroitzen

naiz, ta gero telebis[j]onean ta ikusi gintuen, ta biak ilak. Baina rad[j]oan, beti ai zien ematen telefono numero bat, baldin bazien bidean, baldin bazuten zerbait , abisatzeko, ta beti bazien, minuta guziez bazien llamadak, ez dakit aitu zinuten. Emen re, Beratik, eldu zen bat eta an Ibardinen erori zitzaion arbol bat, xiatu zion kotxea, ta berak eztzuen pitxik, ura milagro izan tzen. Eta nere ilobain gizona, Ibardinen aitzen baita lanean, eta ura eldu zen etxera eta ikusi zuen arek, ura bigarrena aileatu omen tzen an. Eta gero bertzea, emengo iloba, Martin, orrek ardiak’itu bere osabain etxean, eta arat gaten da lanera, justu pasatu omen zen, Ikaburua eta oik baakizu non dien? Or erori zen animaleko arbola, artzen baldin bau iltzen du, pasatu berri-berria omen tzen.

Aizea ikaragarria da, e? Bea, uria, uriain kontra ere ez duzu pitxik

iten aal, suain kontra iten al duzu ura bota, baina aizeain kontra or ez da pitxik itekorik, e? Eta ze indarra duen aizeak! Nik ez dakit oi nondik eldu zen, Frantzian egon tzien zortzi’gun argik kabe, e? Emen Ainoan ta, gu iru egun, irugarren egunean eman tzuten, ematen tzuten, bainan gaten tzen, or baizituen botaia(k) tenak, oik, ta gero urrun, asta Burdeos, orrat dena xiatua zuen. Ze indarra duen bertzenaz naturalezak, e? Eztzaiku iduritzen, bainan.. . Iten tzuen arrabots bat. . . Uste nuen etxeak eta denak bota bear tzituela, baakizu ze altura duten arbolok? Ez duzu kalkulatzen aal. P[w]es eiten nuen, p[w]es adar bat etortzen bada unat, botatzen du

297

etxea, teilatua seguru, bainan etzen erori , zein f[w]ertea den platanoa! Platanoa ez omen da usteltzen aise, e? Eta etzen deus pasatu bertzeik, baino b[w]eno. Eta kanpoan baitzien, ni torri arte, telefonoa re gan tzen. Ta aunitz jendek etzuten deus ola bazkaria prestatzeko, ez dakit nola ein tzuten.

UHOLDEAK -Inundaz[j]oneak? bein in tzen, bai, sartu zitzaigun emen barna, an

tzen, baratzetik, ortik, klaro, etxe auk baituzte ziloak, zaarrak, ta gan nitzen ni gibel ortaat, ez dakit zertaa, ikustera, eta unaino sartu nintzen urean, eta bota(k) panituen, bainan ig[w]al du, barnean sartu zen botetaik eta lanean ibili nitzen egun guziz, emen barna, denean, lurrekoak bildu ta baakizu, itzeak eta saltzen baigintuen, denak in tzien erdoildu. Bertze egun batez izan tzen emen inundaz[j]onea, menditik etorri zen ura, ortik, eta etxe berri oi baita, baakizu, desberdina, eta ortik de repente, ni mezan izana nintzen, etorri nintzen mezatik eta etzen pitxik, oren erdiain buruan emen iduri zuen olas (= olatuak), ta sartzen tzen ta Kristina ta etzien or, gana(k) tzien Frantziaa orko nausiaikin, eta an gelditu zen, inundatu baitzuen dena Senper, Senpere apal gelditzen baita, bai, or izan die desgraz[j]ak ta udan ere, e? zeren kanpinak eta bazien, eta apala baita, eta ezin torri andik. Eta orduan, Kristina(k) paitzuen gakoa, gan tzien jaun-andreak, eta ez dakizu nola puxatzen tzituen, puxatzen baitzituen, eta iten ninduen oiu ta gan nintzen ni laguntzerat, eta nik ez dutela kargaik, oino geiao. Sartu zitzaioten dena bodegan, eta ez dakizu zuk oiek nola patua’uten bodega, dena da botoilak, ardoainak, b[w]eno, iduri du t[j]enda bat, dena, ze indarra ote duen! Ka[x]ak autsita, denak olako zirkulo batean bilduak omen tzien denak, eta kartonak inguruan, ola, ikustekoa. Baakizu botoilak eta batzuk autsi zien, bertzeak etzienak autsi baina ondatzen baitie, gero manera ez duzu ateatzen aal ura.

-Noiz izan zen, orain dela asko? -Bai, baitu urte batzuk orrek, emen etzen inundaz[j]oneik bein

izaten, pasatzen tzen beiti . Dantxarinean bai, ura apal baita, baino au kolpez etorri baitzen menditik eta emendik gaki zen, uretaik gan bearrean ortik barna, Patxiri re ura sartu zitzaion gibeleko aldean. Gero emen autsi bear izan tzuten mengo muralla au, ziloa in tzuten ateatzeko ortik, ta aise or dena bildua baitzen, denak batean beiti . In tzituen, artu zuen dena Irigaraiek eta gero filmatu zuen dena, eta gero eman tzakun, b[w]eno, torri zen egun batez ta Milagrosek abisatu zakun nai baldin baginuen gan an ematen ai ziela, ta an ikusi ginuen.

GERLA GARAIA -Bein ilunduz geroztik itzaltzen tzuzten argiak eta bear tzinuen

etxean egon, baakizu, ab[j]onengatik eta. Klaro, militarrak baitzien emen. Oi leenbizian, e? Gero ja ez, gero egon die aunitz urtez emen

298

soldaduak, e? Or amerikanoak etorri zirelaik Frantziaa ta, baakizu, amerikanoak etorri baitzien Dantxarineraino, unaino, pasatu ziren beren.. . , etzakiten non tzen frontera, eta etorri ziren unaino, ura ikara! Izitu ginen arekin, baina etzuten pitxik iten, in tzuten b[w]elta ta.

-Ze, tankeekin eta? -Tankeak etzuzten ekarri , ez, tankeeikin ez, baina bazuzten alako

jipa batzuk bezala, edekiak, ta aren gainean. Baina gero ikusi zuten t[j]enda(k) paziela eta etortzen ziren Dantxarinetik erostera unat. Bai, moskatela maite zuten. Baina etzien gaiztoak, e? Bai, moskatela bai, bagintuen edariak, emen bazen denetaik, e? Falta zena zen, geiena, ogia; ogia bazen, baina etzen jaten aal, txarra, oi ama! Iduri zuen legarra.

-Eta nondik ekartzen zen? -Frantz[j]atik ekartzen ginuen eta gero soldaduak emen tzielaik,

kanb[j]atu iten ginuen. Oi txuskoak ematen tzazkuten, ematen baitzioten ausarki ogia, eta ek ematen tzakuten txuskoa.

-Zer da ori? -Txuskoa da ola, opil bat bezala, baakizu? Ez? Aita(k) pai, seguru.

Txuskoa aski ona, ogi onetik eina, e? Eta da ogia, bolloa bezala, baino aundiaukoa. Oi ez dakit, erderaz izain da, e? Ogi onaikin, bazuzten beren panaderoak eta iteko. Or bazen panaderia or, gain ortan leen, eta baakizu militarrek errekisatzen baitzuzten orduan gerla denboran, bear tzuten utzi itera, iten tzuten ogi ona, gero, ona(k) tzien jendeai emateko. Aski ona, b[w]a! Pastela bainon geiao estimatzen ginuen guk; guk ez duu goseik pasatu, e? Ziudadetan bai, baina emen, erri ttiki autan, ez. Eta gero denek bazuzten baratzeak, bauzu patata, bauzu denetaik, zanaor[j]a, denetaik, eta gero etxean zerria gizentzen tzen, eta iltzen tzinuen zerria, eta bazinuen denetaik jateko. Eta karnizerian, b[w]eno, gauzak t[j]endetan tzien raz[j]onatuak. Bazien kartilla batzuk, eta an apuntatzen tzen dena. Soldaduak bazuten beren intendentz[j]a, bere(k) pazuten denetaik an, eta orra, ig[w]al, kanb[j]atu iten tzakuten ig[w]al, berek ezpaldin bazuten gauz bat eta ek ematen tzakuten, ogia seurik estimatzen ginuen, e? Guretako baino geiao gizonendako, baitzien orduan iru anaia, gure iru anaia baitzien, eta aita ta osaba ta lanean ari bear tzutenak mendian ig[w]al, egurrean ta aitzen tzien. Ta andreak pasatzen ginuen bertze gisa.

-Azukrea bazen pixkat, ez? -Raz[j]onatua eriendako ematen tzuten, medikuak ematen tzuen

paper bat eta arekin ematen tzakuten oi, raz[j]onatua. Baina emen ez da goseik pasatu, e? Ttikia da. Oai ez dakit nik ziudadetan zer pasatu ote zen, seguru, baina emen ez. Emen onak tzien. Eta berek izaten baitzuten sobrantea ig[w]al, ematen tzioten aunitz jatera. Bakarrik oi da, ona baldin bazen sar[x]ento de kozina, dena ungi, baina arek nai bazuen

299

negoz[j]oa ein, ta soldaduei eman bearrean saldu, edo lo ke sea, orduan p[w]es oi, erraten zaitut, nola erran tzaitut izena? Dena botatzen tzuten urera.

Migel Migeltorena (Urdazubi, 68 urte)

BIZIMODUA -Sortu nitzen emen, Urdazubitik goitixeao, baserri batean, ta an

bizi naiz eta gero unat etortzen naiz. -Eta ze daukazu, kotxea? -Ez, ez, oinez ibiltzen naiz. -Urbil da? -Bi kilometro eskasak, aunitz aldiz eiten tut bi i tzuli . Etortzen naiz

goizetan, eta gaten naiz bazkaltzera ta arat, baserrira, eta gero berriz itzultzen naiz bazkaldua unat. B[w]eno, pasatzeitut ogeitabortz bat minutu, baakizu, Jinkoai esker ongi nago adinaindako, bainon urteak beti gaki dute beren alderdia.

-Kanpoan lanean eta ez zara inoiz ibili? -Ez, ez, leenago nere aita ta ama bizi zielaik eta bagintuen beiak,

xerriak, ardiak, eta gero, orai duela inxtantean amazazpi urte, lauetan ogeitairuan, p[w]es eritu nintzen, biotzeko zerbait izan nuen, arritm[j]a bat, eta orduan ja medikuak erran ninduen kendu bear tzirela, ama re xaartua zen, aita ila zen orduko eta gero kendu gintuen, beiak, xerriak eta.

-Esf[w]ertzurik eta ez zaizu komeni, ez? -Ez, orai artzen dut pastilla bat, b[w]eno, bia artzen’itut egunean,

bat goizean ta bertzea arratsean eta irudi du badoala ungi. Eztut lan bortitzik iten bainan beti aitzen naiz zerbaitetan, eta gero astean bietan iten dugu [x]imnas[j]a, [x]imnas[j]a iten dut. Una etortzen da frontonera, aitzen gaa zer batzuk iten, etortzen tzaigu Elizondotik emalea, biltzen gaa amabi- amairu lagun geien, e? Geienak emakumeak, mutiko koxkor bat, amabi urte olakoa, eta bertze bat berrogeitameka tuena eta ni zaarrena denetan. Izain dugu bederatzietan, bederatzietaik amarretara, astelenetan ta asteazkenetan.

-Eta janaria ere, denetaik ig[w]al ezin duzu jan, ezta?

300

-B[w]eno, errana naute gatza guttikin, berdura ta oitaik, b[w]eno, jaten dut denetaik, baino b[w]eno, oitaik zer urina duena, urina duen zera, zerriainak, xingarra, edo xistorra, edo oik ja, b[w]eno, noiz edo noiz jateut, baino ez. B[w]eno, orai eina nauzkite analisak, gan den astean artua naute odola, ba ikusiko da ja ze ateratzen den. Gan den urtean in ninduten eta aurten berriz.

-Emen turismoa aunitz, e? -Bai, beti xirrin-xirrin ibiltzen da, orai izango da aunitz, sarri eldu

delaik Aste Saindua, bazkoko opor oik. Bai, beti badabil , bainan orduan betetzen da dena. Ta gero agostoko ilabetean re bai, agostoan ogoi bat egunez ibiltzen da jende aunitz.

-Zugarramurdin ere ibiltzen da jendea, e? -An ig[w]al geiago, an badakizu beren sorgin eta oiken, “zikiro

jatea” erten diou emen. -Emen ez duzue olakoik egiten, ez? -Bai, bestetan bai, ogeitabian iten da, Aszens[j]on, aurten tokatuko

da berantago. Badakizu, denak bestak berantago eldu die ta Bazkoak eta gero Salbatore erraten diou, eta Salbatore tokatzen da aurten erearoain leen egunean.

-Eta ze egiten da emengo bestetan? Ze egoten da? -P[w]es izaten da musika, eta gero pilota partida zenbait eta ola.

Aurrek e izateute besta ta ola. Lau egun izaten die, mezperatik asten die, asteazkenaikin asiko die, ortzeguna, ortzilarea, larunbata eta gero igandean akitu.

-Aspaldian ere olakoak izaten ziren? -Bai, ni(k) beti ola ezautuitut. Leenao iten omen tzen buruilean,

nik eztut zautu, e? -Eta ez zen egiten, ez dakit, zer zaldiekin? -Antzara joko’at, ba ezta emen aspaldi aunitz, Zugarramurdin iten

ute oino. P[w]es patzen dituzte aateak, zintzilik, soka batzuetaik eta gero pasatzen die indarrean, ta pastean, bear diote lepoa kendu, ezta errexa. Ta gero izaten da bertze joko’at, patzen’ute giltza bat, ola, beiti , ta artan sartu bear’ute zerbait pasatuan.

-Eta ja ez da egiten? -Emen ez, baino Zugarramurdin uste’ut eiten uten oino. Ez, emen

badie ig[w]al berrogei urte eztela iten.

301

BIDAIAK -Ni ere gaten bainaiz [x]ubilatuekin, badugu emen [x]ubilatuek zer

bat eta soz[j]edade bat bezala, Arkupea deitzen da. Artzen du dena, zona au, Baztan, Urdazui, Zugarramurdi, Leizaran, Bera de Bidasoa, Bera ta Lesaka ta Sunbilla, ta Doneztebe ta oik denak artzenitu. Irun ere parte, Irunen baita emengo jende aunitz bizi dena ta Irun ere badu. Berrogei ta lau errieindako eina da oi, ta Arkupea deitzen da. Gaten gara, ta Bilbaon ere izanak gaa, ortaa, museo au ikusten, eta gero an iten dugu bazkaria, mendi kasko bat bada Bilbaotik goiti, Artxanda. Miramarren iten dugu. Bai, izaten baika, doike, zortzi-bederatzi autobus, bai, ibiltzen gaa laue[x]un, bortze[x]un lagun ola, eskurs[j]one oitan. Gan den urtean ibili gaa Galiz[j]an ta berriz gan ginen, urrian gan ginen Portugal, Andaluzia. Orai Balentz[j]a, ta Kataluña ta alderdi oi eztuu ikusia ta Murz[j]a, baino bertze gaineratakoa geiena bai. Andik, Andaluziatik, eldu ginelaik, pasatu ginen Madrilgo bazterretik, gelditu ezkinen ein baino.

-Ta politena zein, Galiz[j]a ig[w]al? -Bai, Galiz[j]a’re ungi da, an egon ginen en las rías ba[x]as, an

pasatu ginuen aste bat, ta gero izan ginen Portugal, iparraldea re pizkat bisitatu ginuen andik eta, gero, orai berriz gan garelaik, artu ginuen Salamankatik ta an Coimbran, gero Fatiman, ta andik Lisboara ta gero, berriz, Fatimat itzuli. Eta Fatimatik artu ginuen Extremadura aldera, Meridan izan ginen, gero Sebilla, Sebillan bi egun naski pasatu gintuen, andik izan ginen [X]ereza, [X]ereztik gan ginen Rondan barna a Marbella, ta Marbellan in gintuen bertze bi egun, ta gero unat eldu ginelaik, bisitatu gintuen Kordoba ta oik, Granada re bai, la Alambra.

-Nik Galiz[j]a ez dut ezagutzen, baiña polita da, ez? -Bai, unen antza aundia dauka, dena da belaia ta. Emen ezta

maatsa ikusten aunitz, bainon an bada maatsa aunitz, bai, ribeiro naski, agula da, ezta emengo Rio[x]an ta Nabarra t’or Erriberan ta iten den arnoa obea da aise. Angoa da agula. Ibili ginen itsasoan, barko batean, ta an eman tzakuten mamariska (?) bat, b[w]eno, ez preziso, bainon me[x]illones eman tzazkuten an arno zuriaikin.

-Andaluzia ere, orain falta zaizu Bartzelona. -Kataluña eta gero Zaragozan re ez naiz bein ere izan. -Eta, joateko asmoa? -B[w]eno, jaten dugu arrunt-arrunta, ez dugu aunitz paatzen, eztuu

posibilidadeik, ni baserrian bizi naizelakotz ta neretako, gero, emen jate’ut, eta neretako ongi da [x]ubilaz[j]onea, baina bear banuzke denak paatu [x]ubilaz[j]oneak tikia(k) tie. Asia bainaiz gainera goizik, oai paatu dutenek, iruetan ogeitabortz urteak arte kotizatu dutenek, oik

302

i ten’ute, oik kobratze’ute nik baino geixao, baino ni asi bainintzen berrogeita ameka urtetan, eman ninduten una inbalidez permanente, el zink[w]entaizinko por zien ematen ninduten, berrogeita’mabortz e[x]uneindako, aileatu arte iruetan ogeitabortz urteak eta orai emate naute dena. Bainan, alaere, ezpaitut nik aunitz urtez kotizatu, ogeitairu-ogeitalau urtez ola, ta, gainera, exi[x]itze’ute ogoitamabortz urtez bear dela kotizatu.

-Bertzenaz ez dute ezer ematen? -Bai, bainon apalau. Prestatua izaten da, olako oteletan olako

egunez ta. Oik, ganbarak, zuek “gela” erten duzue, ungi patuak itugu, beren zerbitzuekin ola, bakarrik bear dugu bi lagune(k) kan, bertzenaz geiao bear da paatu, bakarrika (sic) gatekotan bear da geiao paatu. Bai, beti merkeau eldu da.

UNTXIAK ETA BEKADAK -Eta lapinak? -Bai, izan izan ditugu, ez aunitz baino. An bai Bizkaialdean, ta

emen Frantziako aldean ere aunitz. Nik or baditut lengusuak ta Frantziakoan, eta oik denek baituzte. Emen etzien usatuak, bainon da lekuko usaia bat, ta aunitz ematen du, e? Lapinak aragi aunitz. Bakarrik oik izan bear die errexak eritasun artzeko. Baino bertzenaz, s[w]ertea bada, beti kumeak iten aitzen baitie, eta iten’tuzte sei-zazpi kumetaino bakarrak. Ta gero bereal (sic) iten die, ta aunitz iten da.

-Eta kaillak, edo eperrak? -A bai! Izaten omen tzien mendian. -Baiña etxean ez . -Oai bai, oai badie or Zugarramurdin eperrak etxeetan, gran[x]a

gisa. Mendian iltzen tzuztenak izigarri izan bear tzuen. Oi bokadu ona, mendian iltzen tzen eperra. Orai bekadak ta baitie, p[w]es ola, gisa ortan. Bekada itsuski da karioa, denetan karioena, usoak eta baino aise karioaoak, fama goorra du. Bai, bai, nik eztut, bein arrapatu ginuen an kolpatu bat eta enuen atxeman, bainon izan bear du prestatzeko bastante konplikaua. Una raz[j]on de bekada p[w]es, ig[w]al, bortz mila peseta. Ola biziik paatzen izan bear tuzte iru mila peseta, eta errestaurantean gero prestatu ta iteko.. . B[w]eno, tikia da bekada ere, eta orrek izain du raz[j]one bat bakotxaindako, usoa baino oino tikiau. Bainon fama aundia du. Emen iltzen die pulliki iizian, negu ontan guti arrapatu dute, zeren ezpaitu otzik in, nai du otza. Ormak eta iten duelaik, orduan die oik sartzen erreka bazterretaa, eta oik beti nai omen dute, lurreain zeretik alimentatzen omen die, ez omen’ute estomakaik eta deusik. Ertze bat bezala mea’ute eta, aren medioz bizi die nolabait ere, mister[j]otsua da

303

oi. Olako piko luze bat du eta lurrean sartua kontzen omen du, eta bere alimentua artzeko, zizari zenbait tiratzen du edo lurrean beti baitie zizariak eta mamorruak.

Ramon Mendiburu (Zugarramurdi, 55 urte + Jose Leon Agerralde) LEHENGO BIZIMODUA -Baino emen, bertzenaz, geiena nekazaria, ez? -J.L.: B[w]eno, orduan bai, e? orduan baitzen kontrabandoa gauaz,

asike orduan denak etxerat gaten ginen. Egunaz etxean eta gauaz mendian.

-R: Bai, lo pixkat in bear tzen egunaz. -Bai, baiñan gero gerran eiten zen? -J.L: Guk eztuu ezautu, gerra asi zen urtean sortuak gaa, sortua

naiz ni, unek urte bat geiau. -R: Emendik gan tziela zenbait bai, ilak re badire, sei edo gerlan,

baino.. . emen ez da ezautu, etzen aileatu. -J.L: Emendik gerrara gan tzirenak il tziren denak, bi edo iru ez,

bertze guziak. -R: Bai, or gelditu izain tzituan Man[w]el ta Mar[j]ano ta olako

batzuek. -J.L: Bertze denak il tzituan. Mar[j]ano kolpatua etorri zen.

Emendik etziren aunitz gan, e? Emendik Frantz[j]arat gan zen, aunitz desertor. Bakarrik gero Frantz[j]atik ekarri zuzten gurasoak artu zuztelakoz preso. Gurasoak eraman zuzten preso eta orduan semeak etorri ziren Frantz[j]atik berriz aita eta ama libratzeko. Ta gerraa gan ta an il tzien.

-R: Bai, baino bazien gero emen jendeak soldadukoa ez iteagatik

desertor gaten tzienak, e? Aunitz. Aunitz frantsesak tzien berak, aita ta ama frantsesak.

-J.L: Emen pasten da, amalaueko gerlan, Frantzian tzen amalauean

gerla, ango soldaduak etorri tzien unat desertor, mendi guzian jendea frantsesa da. Deiturak geienak frantsesak tie. Ta gero Espainako gerra ogeitamaseian asi zelaik, emengoak gan tzien Frantz[j]aa, baino

304

Zugarramurdiko, alo, mendiko baserri denak, denak frantsesak tzien, leeno desertor etorri ta or esposatu ta gelditu an.

-R: Oino badie gero or frantses deiturak, e? -J.L: Andik unat aunitz etorri tzen mendirat, emendik pausu bat

bietan tzien. Oai berean, Sarako lezetik asi ta or bistan dien baserri oik, amarretaik bederatzi Zugarramurdikoak edo Etxalarkoa(k) tie orko nagusiak denak. Denak gan tzien menditik eta Frantz[j]aa lanerat, labrantza etxe oitaat, ta gero saltzeko atera zien ta gero denak erosi ta denak Espainakoa(k) tie or.

-R: Denbor’etan, anitz jendek etzuten beren etxeik, orduan bizi

zien ta maxter, maxter erran nai du en alkiler, baakizu, oi iten tzuten eta ordun, San Martinetan, nob[j]embrein amekan, orduan iten tzen etxe zaina. Artu zure m[w]eble guziak, eta gauza guziak, eta denak orgetan, orduan saindatzen tzien edozein baserriz.

-J.L: Etxe baterat gateko San Martin biamunean, ta San Martin

egunean ateratzen tzien maxter denak. Oitura tzen, orduan patzen tzen errenta urtean bein, urteko errenta orduan patzen tzen, etzen oai bezala ilabeteka ta, urtean.

-R: Emen eta gu(k) baginuen osabat emengo sekretar[j]oa zena, eta

arek bazituen olako liburu zarrak, eta emen bazien etxe andana’t, au bera, eta tzen de una kondesa, de la kondesa de la Vega del Pozo, eta arek administratzen tzituen etxe auk denak. Orduan aren liburuetan etortzen tzien olako etxeek erregu bat ilar, erregu bat arto, zikiro bat, gero orgat egur, saku bat ilar, alo, oik izaten tzien ta paatu bear tzintuenak urtein buruan, etzen sosaikin patzen. Ezpaitzen orduan sosaik ibiltzen, ta orduan orrekin patzen, edo aunitzek izaten zuzten erdizka, belarrak, eta artoak eta az[j]endak’re bai erdizka. Zuk ari pagatzeko partez ilabetean unenbertze, urtein buruan p[w]es oik, edo bi bei baldin bazituen p[w]es bi beietaik edo bi umetaik batto nagusieindako.

-J.L: Artoa re izan tzen erdizka, bazka ez, bazka az[j]endak

bazkatu, gero a(r)atxeak erdizka, orduan etzen sosik paatzen. -R: Eta pena da liburu ek denak erre in tzuzten, pullita izaten da.

Erre zuzten bai, etxea saldu zuten, eta etxea saltzeko denak erre zuzten. Orduan niork etzuen nai. Gero beti, baakizu, trasto tzarrez betetzen duzu etxea, eta errate’uzu, nik zertako nai diat au? Oino zureak dielaik, beti obekixeao altxatzen’ituzu.

-J.L: Kanb[j]atzen da, gu ez gaa estud[j]oetaik bizi, zuek berriz

ortaik bizitzen dirajautzue (?). -Ideia, bai, ideia, beintzat, bai.

305

-R: Ideia aski balitz, e? Ideia denek izaten dugu, bakarrik gero izaten die kontuak.

-J.L: Doike ikasiko duzue, gu amabi urtetako eskolatik geldituak

gaa, zenbait ibili gaituk, bai, komun[j]one aundia iten tzen amabi urtetan, eta bein komun[j]onea eiteaikin ad[j]os, bei aintzinean edo.. . Bo, leeno amabi urte etzuena galtza motzetan ibiltzen tzen, gero ja komun[j]onea eiteaikin, bertze etxe baterat lanerat edo ja martxan.

-R: Neri leenbiziko galtza luzeak “de britx” (?) ein nindizkitian.

Bear zenituen galtza luzeikin ibili, bertzela ankak agerian ez baitzen polliki.

-Eta amabi urtekin joan ziñen ara? -R: Amalauekin. Eerki ikasi ginuen abe maria bezala gu(k)

frantsesa segidan, gaztea zaa, eta gainera, neretako ezta izan gauza errezagorik ikasteko. Baino beti errana bada gastetan bear diela leng[w]aiak ikasi, eta etzenekien pitxik, baina erraten tzatzuten, gan beauzu olako tokitaat eta erran zazu leenbiziko “bonjur”, gero erran tzazu “nai nuke au, ta au, ta oi”, gero errate’uzu “zenbat da”, gero errate’uzu “merci”, orduan oi gelditzen tzaizu, eta gaizki erraten tzinuelaik zerbaite, errain tzatzuten lagunek, ez, bertzealdian etzakela orrela erran, erran tzak ola.

-J.L: Ortan bada gauz bat izigarria. Frantsesak, zuk gaizki erraten

bauzu ez datzu bein e irri iten, eundaino, e? -R: Kontrara, zuk gaizki erraten bauzu, errain datzu, barka zazu.. . -J.L: Eta guk badugu kostrunbre tzar bat, norbaitek gaizki erraten

badu irri i teko, oi betitik, e? Eta frantsesak eundaino niori irri i ten. Orduan erreza da ikasten, e? Aalkatzen tzaa ta fini.

-R: Edozein gisaz, ez duzu aalketia bear, zenez ikastekotan beauzu

laxatu. -J.L: Baakizu noekin ikasten den ungi? Aurrekin, obekien aurrekin,

ezpaitzaa aalketzen. GAUPASA

-J.L: Oi gasteen afera da, laneko zaarrak. -R: Izan tzaa noizbait? -Ez, baino jendea ikaragarri etortzen da, ez?

306

-J.L: Gan den urtean kalkulatzen tzuten ameka mila jende, izigarria.

-R: Automobilak an arateko alderaino izaten die bi aldetaik

automobilak, ta gan den urtean Sararaino gan tzien eta debekatu zuten andik etortzea geio, k[w]artelekoak izitu baitziren. Belaietan, sartzen al diren tokitan, denetan. Ortik eta etortzen baitire frantsesak oitaik, mafia’t etortzen baita. Eta gero, baakizu zer duen? Moskatel puxkat baldin baute, mozkortzen die ta fini, aise sobera jende.

-J.L: Eta biamunean denak emen. Erdia mozkorra, eta gero

kotxetan baztarretan lo ta ola. Ta’lare ezta deusik pasatzen, e? Gan den urtean franko larri ibili zituen, e? gan den urtean kobratzeko ka[x]ak ta dena ta ka[x]a diru ondatu zuten, e? Anbulantz(i)a etorri ta denak airean.

-R: Kulpa ere beraiena zitean pizkat, ez dute edeki nai tenore bat

arte eta amekak edo ola zerbait edekitzen dute naski. Eta jendea nonbait egon bear du, orduan, jendea puxaka asten da, orduan kasu, e? Gan izan bear ziozkaten ka[x]ak eta diruak eta.. .

-J.L: Denak an lurrean, larri ibili zien, bai. Ta gero zuten dirua

eskolaren barnera sartua, eta ek nai zuten leiotik sartu dirua kentzeko. Gan den urtean, bai.

-R: Jendea tenore untakotzat ja milaka jendea ja bada, batzuek

porroan, bertzeak nik ez dakit zertan, ja ura ideki orduko, kao die aunitz. -J.L: Eta gero baakizu zer den? G[w]ard[j]a zibilek eta nior ezta

presentz[j]atzen al, oik presentatzen balitezke ez litake gauza onik inen, ez dituzte uzten etortzera, ola ez duzu miatzen fitxik. Etortzen balitezke eliteke gauza onik, e?

-R: Baino, bertzela, gaiztakerik oai artean ez’ute eiten, ez da

errateko, olako jendeik ta ibilita ez dute gastakerik in. Noiz arte?

-Eta zerbait gertatzen bada anbulantziak eta sartzeko? -R: Badie, denak badie, denak prest izaten die, e? ez, ortako

organizatua da. Eta an lanean ai dienak, denak aseguratuak tie egun ortan, e? Ez, organizaz[j]onea ungi montatua da, e? Denek beren izena ta deiturak denak artuak’ute aintzinetik, zerbaite pasatzen baldin bada asegurantza paatua dute. Iruñeko batek eiten du, denen izenak artzen’itu antzinetik eta, zerbait pasatzen bazaiote.. .

307

Genaro Fagoaga (Urdazubi, 66 urte) EGUZKI ERLOJUA -Au beti gaki da aintzinat, bainan iduzkikoak ez, iduzkikoa badu

denbora bat inen du aintzinat edo gibela, bainan markatzen duzulaik martxoain ogeian, edo bertzenaz udazkena, oain die amabi ordu gaua ta amabi eguna. Bon, oai da berdinenik.

-Eta gero ekainean nola patuko da, ze eguna luzeagoa da.. . -Bai, ig[w]al du, gauza bera da, bear da pizkat aintzinatu, ta

udazkenean gibelatu, ta beti bilduko ba puntu beera. Ig[w]al unek ez, e? Nik proba in nun bertze oikin, bertzeek iten die, bainan, bearba, unek eztu batee inen. Zeren bertzea(k) tire ola patuak, au pareta eta ola, or duzu itzala. Bainan au nola den orizontal, bearba au ezta muituko, e?

-Eta nola altxatu duzu? -Dena ina da azpitik asita, inxtante bat. -Eta arria? -Ba, au eskonbroa da dena, eta urak ibiliko (sic) arria da au, e?

Borobila dena, b[w]eltak in ditu. Oik re bai, urak’bilia, denboraikin b[w]elta ta b[w]elta, iten die borobildu, errekatik. Bainan auk eztziren errekatik, e? Ba, au andik, bada arrian aitzen denak ekarriak. Au p[j]eza tt ikia da, au baino aundiau izaten die denak, au ja uzteut eskonbrotako. Au, gero, neronek prestatua, e? Borobil’ina.

-Eta letrak onekin egin dituzu? -Puntaikin kaska, kaska, kaska. Goratua da dena, azpitik asita.

Unek badu, patzen duzu leenik emen, emen patzen da e[x]e’at, asi lurretik eta, ta gero andik patzen’zu soka bat, diametrok baldin badu, unek izain du uno k[w]arenta ta gero olan b[w]eltan. Ala iten du borobila, bertzenaz eztuu iten al. Beazu erdi-erdian patu zentroan barra’at, ta gero andik beti soka batekin b[w]elta, beti distantz[j]a aldatu eta (?).

308

AIPATUTAKO BIBLIOGRAFIA - AIERBE, E. (arg.), 1989-91, Ibaiak eta haranak , 8. l iburukia: Navarra,

10 liburuki, Etor, Donostia. - ALARCOS, E., 1976, Fonología española , Gredos, Madril. - ALBERDI, J., 1996, Euskararen tratamenduak: erabilera, Iker 9,

Euskaltzaindia, Bilbo. - ALBERDI, J. & GARCÍA GARCÍA de los SALMONES, J. , 1998,

“«Zein (. . .) bait- / -n» erlatiboa: Literatura-Tradizioa”, FLV , 30 (78 zb.), 235-266.

- ALBIZU, P., 2001, “Datibo sintagmen izaera sintaktikoaren inguruan: eztabaidarako oinarrizko zenbait datu”. In B. Fernández & P. Albizu (arg.), Kasu eta komunztaduraren gainean , 49-69, EHU, Bilbo.

- ALIBERT, L., 1966, Dictionnaire occitan-français , Institute d’Etudes Occitanes, Tolosa.

- ALTADILL, J., 1916, Geografía del País Vasco-Navarro , 6 liburuki, Bartzelona.

- ALTUBE, S., 1932, El acento vasco , Bermeo. - ANDER-EGG, E., 1995, (24.arg.), Técnicas de investigación social ,

Lumen, Buenos Aires. - APAT-ETXEBARNE, 1974, Una geografía diacrónica del Euskara en

Navarra , Colección Diario de Navarra, Iruñea. - ARDAIZ, J. , 1980, Navarra, elementos para su estudio regional , 2

liburuki, Eusko Ikaskuntza. - ARIZTIA, M., 1934, “Leyendas laburdinas”, Anuario de Eusko-

Folklore, 14, 94-129. - ARGAIÑARATZ, 1978 [1665], Devoten breviarioa , Hordago, Euskal

klasikoak, 17. - ARTIAGOITIA, X., 1998, “Determinatzaile sintagmaren hipotesia

euskal gramatikan”, Uztaro , 27 zb., 33-61. - AURREKOETXEA, G., 1992, “Nafarroako euskara: azterketa

dialektometrikoa”, Uztaro , 5 zb., 59-109. - AXULAR, 1964 [1643], Gero , L. Villasante (arg.), Juan Flors,

Bartzelona. - AZKARATE, M., 1990, Hitz elkartuak euskaraz , Mundaiz, Donostia. - AZKUE, R.M., 1905, Diccionario Vasco-Español-Francés , LGEV,

Bilbo. - _________, 1925, Morfología vasca , La Gran Enciclopedia Vasca, Bilbo. - _________, 1930, “Del acento tónico vasco en algunos de sus dialectos”,

Euskera, 4, 282-318. - BARANDIARAN, J.M., 1981, “De la población de Zugarramurdi y sus

tradiciones”, Obras Completas , 21, 321-373. - _________, 1973-1984, Obras completas , LGEV. - BIDART, J. , 1996, “Euskara batua / euskalkien erabilera Iparraldeko

hiru euskal irratietan”, Euskera , 41: 2, 541-546.

309

- BIDEGAIN, X., 1992, “Lexikoaren bilketaren baldintza zenbait”. In G. Aurrekoetxea & X. Bidegain (arg.), Nazioarteko Dialektologia Biltzarra . Agiriak, Iker 7, 559-578, Euskaltzaindia, Bilbo.

- BONAPARTE, L.L., 1863, Carte des sept provinces basques, montrant la délimitation actuelle de l’euscara , Londres.

- _________, 1868, Phonologie de la langue basque dans tous ses dialectes; comprenant les règles de la prononciation, de l’accent tonique et du changement des lettres; suivie de la loi de l’affinité ou harmonie des voyelles, et precedée d’une nouvelle classification des dialectes, sous dialectes et variétés de l’euscara. Bizkaiko Foru Aldundiko 16 zb., 2C2 mikrofilma .

- _________, 1869, Le verbe basque en tableaux , Londres. - _________, 1877, Observations sur le basque de Fontarabie, d’Irun,

etc . , Ernest Leroux, Paris. - _________, 1881, “Observaciones acerca del vascuence de Valcarlos”,

Revista Euskara , 4, 161-166. - _________, 1991, Opera omnia vasconice , 4 liburuki, J. A. Aranak

prestatua, Euskaltzaindia, Bilbo. - BUTLER, G.R., 1988, “Variation and the Study of Communicative

Competence”. In A.R. Thomas (arg.), Methods in Dialectology , 11-19, Multilingual Matters LTD, Clevedon, Philadelphia.

- CABODEVILLA, J., 1991, Aetzen uskara , Nafarroako Gobernua, Iruñea.

- CAMINO, I. , 1997, Aezkoako euskararen azterketa dialektologikoa , Nafarroako Gobernua, Iruñea.

- _________, 1998, “Zer dago dialektologiaren gibelean?”. In I. Camino (arg.), Nafarroako hizkerak , 111-144, UEU, BIlbo.

- _________ (arg.), 1998b, Nafarroako hizkerak , UEU, Bilbo. - _________, 1999, “Goñerriko hizkera I”, ASJU , 33:1, 5-78. - CASAS TORRES, J. & ABASCAL GARAYOA, A., 1948, Mercados

geográficos y ferias de Navarra , Institución Príncipe de Viana y Estación de Estudios Pirenaicos, Zaragoza.

- COSERIU, E., 1981, “Los conceptos de «dialecto», «nivel» y «estilo de lengua» y el sentido propio de la dialectología”, Lingüística Española Actual , 3, 1-32.

- COYOS, J.B., 1999, Le parler souletin des Arbailles. Un approche de l’ergativité , L’Harmattan, Paris.

- DAVANT, J.L., 1996, “Euskalkien eta euskara batuaren arteko harremana nolakoa den Iparraldean”, Euskera , 41: 2, 531-540.

- DOUGLASS, W.A., 1977, “Borderland Influences in a Navarrese Village”. In W.A. Douglass, R.W. Etulain & W. Jakobsen (arg.), Anglo-American Contributions to Basque Studies: Essays in Honour of Jon Bilbao , 135-145.

- DUHAU, H., 1993, Hasian hasi . Beskoitzeko euskara , Alinea, Donibane-Lohizune.

- DUVOISIN, J.P., 1984 [1858], Laborantzako liburua , EEE, Klasikoak bilduma.

- ELIZANBURU, J.B., 1982 [1889], Piarres Adame , Elkar. - ELSO, M., 1947, “Le Royal Monastère de San Salvador d’Urdax”,

Eusko Jakintza , 3: 4, 421-433.

310

- ENCICLOPEDIA HISTORICO-GEOGRAFICA DE NAVARRA, 1984, 4 liburuki, Haranburu, Donostia.

- ENCICLOPEDIA GENERAL ILUSTRADA DEL PAIS VASCO, 1999, Auñamendi, Donostia.

- EPELDE, I. , 2002, Larresoroko euskara , tesiaren ziriborroa. - ERDOZIA MAULEÓN, J.L., 2001, Sakana erdialdeko euskara ,

Nafarroako Gobernua, Iruñea. - ETXAIDE, A.M., 1984, Erizkizundi Irukoitza , Iker 3 , Euskaltzaindia,

Bilbo. - _________, 1989, El euskera en Navarra. Encuestas lingüísticas (1965-

1967) , Eusko Ikaskuntza, Hizkuntza eta literatura , 8. - ETXEBARRIA, I. , 1996, “Euskalkiak EITBn: Orain arteko jokabidea

eta ondoriak”, Euskera , 41: 2, 547-555. - ETXEBARRIA, J.M., 1983, Euskal Dialektologiarako testo eta

ariketak , El Carmen, Gasteiz. - _________, 1994, “Las grabaciones de Viena en euskera. Bajo navarro

occidental y Bajo navarro oriental”, Mundaiz , 47, 45-75. - ETXEBERRI Joanes (Sarakoa), 1972, Lan hautatuak , Lur, Donostia. - EUSKALERRIA IRRATIA & MUJIKA, M., 1990, Nafarroako

euskaldunen mintzoak , Nafarroako Gobernua, Iruñea. - EUSKAL HERRIKO ATLASA, 1990, (2.arg.), Erein, Donostia. - EUSKAL HERRIKO ATLAS ETNOLINGUISTIKOA, 1983-1990,

Aranzadi Zientzia Elkartea, Donostia. - EUSKALTZAINDIA, [1985]1991, Euskal Gramatika. Lehen Urratsak

(EGLU) I , Euskaltzaindia, Bilbo. - _________, 1987, Euskal Gramatika. Lehen Urratsak (EGLU) II,

Euskaltzaindia, Bilbo. - _________, 1991b, LEF batzordearen lanak. Hitz elkarketa-3 , Bilbo. - _________, 1992, LEF batzordearen lanak. Hitz elkarketa-4 , Bilbo. - _________, 1993, Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna ,

Euskaltzaindia, Bilbo. - _________, 1994, Euskal Gramatika. Lehen Urratsak (EGLU) IV,

Euskaltzaindia & EHU, Bilbo. - _________, 1999, Euskal Herriko Hizkuntz Atlasa. Ohiko euskal

mintzamoldeen Antologia (EHHA), Euskaltzaindia, Bilbo. - _________, EHHAko soinuzko materiala , Euskaltzaindia, Azkue

Biblioteka (argitaratu gabea). - _________, 2000, Hiztegi Batua , Euskera , 45: 2. - EZEIZABARRENA, M.J., 1996, Adquisición de la morfología verbal en

euskera y castellano por niños bilingües , EHU, Leioa. - FAIREN GUILLEN, V., 1955, “Sobre las facerías internacionales en

Navarra”, Príncipe de Viana , 61, 507-524. - FERNÁNDEZ, B., 2001, “Absolutibo komunztaduradun ergatiboak,

absolutibo komunztaduradun datiboak: Ergatiboaren Lekualdatzetik Datiboaren Lekualdatzera”. In B. Fernández & P. Albizu (arg.), Kasu eta komunztaduraren gainean , 147-167, EHU, Bilbo.

- FOURQUET, F., 1988, Planification et développement local au Pays Basque , Ikerka, Baiona.

- FRANCIS, W.N., 1983, Dialectology: An Introduction , Longman, Londres.

311

- GAMINDE, I. , 1985, Aditza ipar goi nafarreraz, 3 liburuki, UEU, Iruñea.

- _________, 1995, “Larraungo Alli herriko azentuaz”, FLV , 27 (68 zb.), 23-55.

- _________, 1996, “Esteribarko azentuaz”, Uztaro , 16 zb., 109-123. - _________, 1996b, “Lesakako azentu eta intonazioaz”, FLV , 28 (71 zb.),

45-70. - _________, 1998, “Nafarroako azentu ereduen sailkapena”. In Camino

(arg.), Nafarroako hizkerak , 23-48, UEU, Bilbo. - _________, 1998b, Euskaldunen azentuak , Labayru Ikastegia, Bilbo. - GARATE, G., 1988, Erdarakadak , Mensajero, Gero Euskal liburuak,

Bilbo. - GARCÍA FERRANDO, M., IBÁÑEZ, J. & ALVIRA, F. (arg.), 1989,

(2.arg.), El análisis de la realidad social. Métodos y técnicas de investigación , Alianza, Madril.

- GARCÍA-MOUTON, P., 1992, “El atlas lingüístico y etnográfico de Andalucía. Hombres y mujeres. Campo y ciudad”. In G. Aurrekoetxea & X. Bidegain (arg.), Nazioarteko Dialektologia Biltzarra . Agiriak, Iker 7, 667-685, Euskaltzaindia, Bilbo.

- GASTELUZAR, B., 1983 [1686], Eguiac catolicac salvamendu eternalaren eguiteco necesario direnak , L. Akesolo (arg.), Euskaltzaindia, Bilbo.

- GILI, S., 1975, Elementos de fonética general , Gredos, Madril. - GIMENO, F., 1987, “A propósito de Comunidad de Habla: The social

dimension of dialectology de J.P. Rona”. In M. Vaquero (arg.), Actas del I Congreso Internacional sobre Español de América , Academia Portorriqueña de la Lengua Española, 689-698.

- GORROTXATEGI, J. & SALABERRI, P., 2000, “Toponimia txikia arautzeko irizpideak”, Euskera , 45: 1, 273-314.

- HARIZMENDI, 1978 [1658], Virginaren Officioa da hirur officio, Hordago, Euskal Klasikoak, 16.

- HEATH, J. , 1972, “Genitivization in Northern Basque Complement Clauses”, ASJU , 6, 599-627.

- HENNIGSEN, G., 1983, El abogado de las brujas. Brujería vasca e Inquisición española , Alianza Universidad, Madril.

- HOLMER, N.M., 1964, El idioma vasco hablado , ASJU-ren gehigarriak, 5, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia.

- HUALDE, J.I. , 1990, “Euskal azentuaren inguruan”, ASJU , 24: 3, 699-717.

- _________, 1991, Basque Phonology , Routledge, London-New York. - _________, 1995, “Sobre el acento roncalés”, ASJU 29: 2-3, 499-525. - _________, 1997, Euskararen azentuerak , ASJU-ren gehigarriak, 42. - HUALDE, J.I. & GAMINDE, I. , 1997, “Vowel interaction in Basque: A

nearly exhaustive catalogue”, ASJU , 31: 1, 211-247. - HYMAN, L.M., 1981, Fonología. Teoría y análisis , Paraninfo, Madril. - IBARRA, O., 1995, Ultzamako Hizkera: Inguruko euskalkiekiko

harremanak , Nafarroako Gobernua, Iruñea. - _________, 1998, “Ultzamako hizkeraren deskribapena”. In I. Camino

(arg.), Nafarroako hizkerak , 89-110, UEU, Bilbo.

312

- IDOATE, F., 1978, La brujería en Navarra y sus documentos , Institución Príncipe de Viana, Nafarroako Foru Aldundia.

- _________, 1984, Rincones de la Historia de Navarra , Instituto Príncipe de Viana, Nafarroako Foru Aldundia, 3 liburuki.

- IÑIGO, P., SALABERRI, P. & ZUBIRI, J.J. , 1995, “-Ki aditz-atzizkiaren gainean”, FLV , 27 (69 zb.), 243-295.

- IRIGARAI, A., 1957, “Observaciones al artículo de Pedro de Yrizar «Sobre la exploración lingüística del Pais Vasco, 1955»”, BAP , 13: 2, 247-249.

- IRIZAR, P., 1981, Contribución a la dialectología de la lengua vasca , 2 liburuki, Gipuzkoako Aurrezki Kutxa, Donostia.

- _________, 1992, Morfología del verbo auxiliar alto navarro septentrional , 2 liburuki, Nafarroako Gobernua & Euskaltzaindia, Iruñea.

- _________, 1997, Morfología del verbo auxiliar labortano , EHU & Euskaltzaindia, Iruñea.

- ITURRALDE, P., 1982 [1945], Murtuts eta bertze . . . , Elkar. - IVIĆ , P., 1962, “On the structure of dialect differentiation”, Word , 18,

33-53. - IZETA, M., 1979, “Euskararen giroa Baztanen”, Euskera , 24: 2, 569-

572. - _________, 1996, Baztango hiztegia, Nafarroako Gobernua, Iruñea. - _________, 1999, Baztango kontuak , Nafarroako Gobernua, Labayru

Ikastegia, Bilbo. - KONTRA, M. & GOSY, M., 1988, “Approximation of the Standard: a

form of Variability in Bilingual Speech”. In A.R. Thomas (arg.), Methods in dialectology , 442-455, Multilingual Matters LTD, Clevedon, Philadelphia.

- LABOV, W., 1983 [1972], Modelos sociolingüísticos , University of Pennsylvania Press, Philadelphia.

- LAFITTE, P., 1962, (2.arg.), Grammaire basque (navarro-labourdin littéraire), Amis du Musée Basque et Ikas, Baiona.

- LAFON, R., 1957, “En vue d’une enquête linguistique sur les parlers basques de France”, BAP , 13: 1, 2-8.

- _________, 1959, “Dechepareana. A propos de prières populaires recueillies par le P. Donostia”, BAP , 15, 9-15.

- _________, 1964, “Adjectif épithète et déterminants en basque”, BSL , 59, 82-104.

- LAKARRA, J.A., 1986, “Bizkaiera zaharra euskalkien artean”, ASJU, 20: 3, 639-682.

- LARRAÑAGA, I. , 1989, “Euskara Ipar Euskal Herrian”, Jakin , 54 zb., 121-147.

- _________, 1990, “Nafarroako egoera demolinguistikoa”, Jakin, 56 zb., 35-71.

- LHANDE, P., 1926, Dictionnaire basque-français (dialectes labourdin, bas-navarrais et souletin) , Paris.

- LÓPEZ de GEREÑO, M.T., 1996, “El monasterio premonstratense de San Salvador de Urdax, génesis y evolución histórica”, Príncipe de Viana , 57, 19-60.

- MILROY, L., 1980, Language and social networks , Blackwell, Oxford.

313

- MILROY, J. & MILROY, L., 1985, “Linguistic change, social network and speaker innovation”, Journal of Linguistics , 21, 339-384.

- MITXELENA, K., 1972, “A note on old Labourdin accentuation”. Berrarg. in K. Mitxelena, 1987, Palabras y textos , 235-244, EHU, Leioa.

- _________, 1977, Fonética Histórica Vasca , (2.arg. osatua), ASJU-ren gehigarriak, 4, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia.

- MORENO FERNÁNDEZ, F., 1990, Metodología sociolingüística , Gredos, Madril.

- MOUTARD, N., 1975, “Étude Phonologique sur les Dialectes Basques”, FLV , 7 (19 zb.), 5-42 eta 7 (20 zb.), 141-189.

- MUJIKA, L.M., 1984, “El consonantismo en préstamos románicos al euskara”, FLV , 16 (43 zb.), 5-54.

- N’DIAYE, G., 1970, Structure du dialecte basque de Maya , Mouton, The Hague-Paris.

- OIHARTZABAL, B., 1997, “La situation de la langue basque en Pays Basque Nord”, Lapurdum 2, Baiona, 29-43.

- ONDARRA, F., 1982, “Textos en vascuence navarro de Baztán, Nuin y Urdazubi”, FLV , 14 (40 zb.), 387-401.

- _________, 1983, “Hemezortzigarren eta hemeretzigarren mendeetako euskal gutun ezezagunak”, Iker 2, 475-489.

- _________, 1993, “José Matías de Elizalde (1776-1856), Urdazubiko monastegiko azken abatearen predikuak”, ASJU , 27: 2, 575-611.

- OÑEDERRA, M.L., 1990, Euskal fonologia: palatalizazioa . Asimilazioa eta hots sinbolismoa , EHU, Leioa.

- ORTIZ DE URBINA, J. , 1995, “Datibo konmuztaduraren gainean”. In R. Gómez & J.A. Lakarra (arg.), Euskal dialektologiako Kongresua , ASJU-ren gehigarriak, 28, 579-588, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia.

- PAGOLA, R.M., 1984, Euskalkiz euskalki , Eusko Jaurlaritza. - _________, 1992, Euskal fonetika Nafarroan , 2 liburuki, Nafarroako

Gobernua, Iruñea. - _________ et alii , 1994, Bonaparte ondareko eskuizkribuak: lapurtera , 2

liburuki, Deustuko Unibertsitatea. Euskal Ikaskuntzen Institutua, Bilbo.

- PIKABEA, J., 1993, Lapurtera idatzia (XVII-XIX). Bilakaera baten urratsak , EHU & Kutxa Fundazioa, Donostia.

- PRESTON, D., 1988, “Methods in the study of dialect perceptions”. In A.R. Thomas (arg.), Methods in Dialectology, 373-395, Multilingual Matters LTD, Clevedon, Philadelphia.

- RAFEL, J. , 1974-75, “Áreas léxicas en una encrucijada lingüística”, Revista de Filología Española, 57, 231-275.

- RIEZU, J. & ZUDAIRE, E., 1972, “Excomunión por el Abad de Urdax”, FLV , 4 (12 zb.), 371-376.

- SALABERRI, P., 1992, “Toponimia, dialektologiaren ikerbide”. In G. Aurrekoetxea & X. Bidegain (arg.), Nazioarteko Dialektologia Biltzarra. Agiriak , Iker 7, 619-641, Euskaltzaindia, Bilbo.

- _________, 1998, “Arabako mugako nafar euskaraz”. In I. Camino (arg.), Nafarroako hizkerak , 49-88, UEU, Bilbo.

314

- _________, 2000, “Luzaideko euskara, Mezkirizkoaren eta Aezkoakoaren argitan”. In K. Zuazo (arg.), Dialektologia gaiak , 223-259, Arabako Foru Aldundia, Gasteiz.

- SALABURU, P., 1984, Hizkuntz teoria eta Baztango euskalkia: Fonetika eta fonologia, 2 liburuki, EHU, Leioa.

- _________, 1991, “Baztango hizkeraz ohar batzuk”, Euskera , 36: 1, 915-921.

- _________, 1996, “Baztango hizkeraz hitz pare bat”. In M. Izeta, Baztango hiztegia , 15-22, Nafarroako Gobernua, Iruñea.

- SANCHEZ-CARRION, J.M., 1972, El estado actual del vascuence en la provincia de Navarra (1970), Príncipe de Viana, Nafarroako Foru Aldundia, Iruñea.

- _________, 1974, “Bilingüismo. Diglosia. Contacto de Lenguas”, ASJU , 7, 3-79.

- SARASOLA, I. , 1991, “Orotariko Euskal Hiztegia / Diccionario General Vasco”, Euskera , 36, 313-317.

- SATRUSTEGI, J.M., 1986, “Textos dialectales de documentos religiosos vascos”, FLV , 18 (48 zb.), 289-314.

- _________, 1987, “Zugarramurdiko euskararen lekukoak XIX. mendean”, ASJU , 21: 1, 84-104.

- _________, 1987b, Euskal testu zaharrak I , 292-309, Euskaltzaindia, Iruñea.

- SCHUCHARDT, H., 1992 [1922], “Sobre el vascuence de Sara (Labort)”, Euskera , 37: 1, 253-292.

- SILVA-CORVALAN, C., 1988, Sociolingüística. Teoría y Análisis . Alhambra Universidad, Madril.

- TRUDGILL, P., 1986, Dialects in contact , Blackwell, Oxford. - TXILLARDEGI, 1980, Euskal Fonologia , Ediciones Vascas, Donostia. - _________, 1984, Euskal azentuaz , Elkar, Donostia. - VENY, J., 1992, “Fronteras y áreas dialectales”. In G. Aurrekoetxea &

X. Bidegain (arg.), Nazioarteko Dialektologia Biltzarra. Agiriak , Iker 7 , 197-247, Euskaltzaindia, Bilbo.

- WÖLCK, W., 1976, “Community profiles: an alternative approach to linguistic informant selection”, Linguistics , 177, 43-57.

- YRIZAR. Ikusi IRIZAR. - ZABALETA, F., 1995 , Euskara Nafarroan. 1991ko biztanleriaren eta

etxebizitzen zentsuaren datu soziolinguistikoak , Nafarroako Gobernua, Iruñea.

- ZUAZO, K., 1988, Euskararen batasuna , Iker 5, Euskaltzaindia, Bilbo. - _________, 1989, “Zubereraren sailkapenerako”, ASJU , 23: 2, 609-650. - _________, 1997, “Oiartzungo hizkeraren kokagunea”, FLV , 29 (76 zb.),

397-425. - _________, 1997b, “Nafarroako euskal hizkerak”. In I. Camino (arg.),

Nafarroako hizkerak, 1-22, Nafarroako Gobernua, Iruñea. - _________, 1998, “Euskalkiak, gaur”, FLV , 30 (78 zb.), 191-233. - _________, 1999, “Baigorriko euskara kokatzeari buruz”, Lapurdum 4,

247-277. - _________ (arg.), 2000, Dialektologia gaiak , Arabako Foru Aldundia,

Gasteiz.

315

- ZUDAIRE, E., 1967, “Facerías de la cuenca Baztán-Bidasoa”, Príncipe de Viana , 106-107 eta 108-109, 61-69, 161-241.

- _________, 1968, “Monasterio de Urdax”, Navarra: temas de cultura popular , 122, Nafarroako Foru Aldundia.

BIBLIOGRAFIA OSAGARRIA - ALBERDI, X. & SARASOLA, I. , 2001, Euskal estilo libururantz:

gramatika, estiloa eta hiztegia, EHU, Bilbo. - ALLEN, H.B. & LINN, M.D. (arg.), 1986, Dialect and Language

Variation , Academic Press, INC, San Diego. - ALLIÈRES, J. , 1981, “La dialectologie basque”. In Euskal linguistika

eta literatura: bide berriak , 103-113, Deustuko Unibertsitatea, Bilbo.

- _________, 1979, Manuel pratique de basque , Picard, Paris. - ALVAR, M., 1973, (2. arg.), Estructuralismo, geografía lingüística y

dialectología actual, Gredos, Madril. - _________, 1982, “La norma lingüística”. In La lengua como libertad ,

35-55, Ediciones Cultura Hispánica, Madril. - ARTOLA., K., 1992, “Hegoaldeko goi-nafarreraren azentua dela-eta

(hurbiltze saiakera)”, FLV , 24 (60 zb.), 187-227. - BALL, M.J., 1986, “The reporter’s test as a sociolinguistic tool”,

Language in Society , 15, 375-386. - BIDEGAIN, X., 1991, “Lexiaren inguruan Euskal Herriko atlas

linguistikoaren inkestagintzan”. In J.A. Lakarra & I. Ruiz Arzalluz (arg.), Memoriae L. Mitxelena magistri sacrum , ASJU-ren gehigarriak, 14, 1059-1092, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia.

- BORREGO, J., 1981, Sociolingüística rural. Investigación en Villadepera de Sayago , Universidad de Salamanca.

- BORTONI-RICARDO, S.M., 1985, The urbanization of rural dialect speakers. A sociolinguistic study in Brazil. Cambridge University Press.

- DORIAN, N.C., 1994, “Varieties of variation in a very small place: social homogeneity, prestige norms and linguistic variation”, Language , 70, 631-696.

- ELEXPURU, J.M., 1996, “Herri-euskararen eremua”, Euskera , 41, 511-529.

- ELIZAINCÍN, A., 1973, Algunos aspectos de la sociolingüística del dialecto fronterizo , Instituto Interamerican del Niño, Montevideo.

- _________, 1979, “Métodos en sociodialectología”, Estudios Filológicos , 14, 45-58.

- ESNAOLA, I. , 1998, “Gazteen hizkera hemen eta orain”. In F. Rodríguez, & I. Esnaola (arg.), Euskara mintzatuaren erronkak , 117-134, EHU, Donostia.

316

- EUSKALERRIA IRRATIA, 1993, Nafarroako euskaldunen mintzoak II , Nafarroako Gobernua, Iruñea.

- EUSKALTZAINDIA, 1999, Euskal Gramatika. Lehen Urratsak (EGLU) V, Euskaltzaindia & EHU, Bilbo.

- FLORISTÁN IMIZCOZ, J.M., 1993, “Conflictos fronterizos, espionaje y vascuence a finales del siglo XVI: 20 documentos inéditos”, FLV , 25 (63 zb.), 177-219.

- GARCÍA MOUTON, P., 1990, “El estudio del léxico en los mapas lingüísticos”. In Estudios sobre variación lingüística , 27-75, Universidad de Alcalá de Henares.

- GIMET, R., 1950, “Le Kostatar. Dialecte basque de la région de St-Jean-de-Luz. Etude d’une prononciation personelle”, Eusko Jakintza , 4, 221-250 eta 393-424.

- GÓMEZ-IBAÑEZ, D., 1975, The Western Pyrenees, Diferential Evolution of the French and Spanish Borderland , Clarendon Press, Oxford.

- GÓMEZ, R. & LAKARRA, J.A. (arg.), 1994, Euskal Dialektologiako Kongresua (Donostia, 1991-ko irailaren 2-6), ASJU-ren gehigarriak, 28, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia.

- GOIENETXE, M., 1947, “Lexicographie de la maison a Ainhoa, Urdax et Zugarramurdi”, Ikuska , 1, 212.

- HAASE, M., 1990, “Erdal hitzen mailegatzea Iparraldeko euskaraz”, Euskera, 35, 405-415.

- HARITXELHAR, J., 1963, “Textes folkloriques de la vallée de Baigorry”. In Actas del tercer congreso internacional de estudios pirenaicos , 1958, 51-73, Instituto de Estudios Pirenaicos & CSIC, Girona.

- HUALDE, J.I. & BILBAO, X., 1992, A phonological study of the Basque dialect of Getxo, ASJU-ren gehigarriak, 29, Donostia.

- HUALDE, J.I. , LAKARRA, J.A., & TRASK, L. (arg.), 1995, Towards a history of the basque language , John Benjamins, Amsterdam-Philadelphia.

- HUALDE, J.I. & SAGARZAZU, Tx., 1991, “Acentos del Bidasoa: Hondarribia”, ASJU , 25:1, 139-152.

- IBARRA, O., 1996, “Bonaparteren sailkapena eztabaidatuz” FLV , 28 (71 zb.), 71-86.

- INTZA, D., 1974, Naparroako euskal-esaera zaharrak , Nafarroako Foru Aldundia, Iruñea.

- IRIBARREN, J.M., 1984, Vocabulario navarro , Príncipe de Viana. - JIMENO JURÍO, J.M., 1998, Navarra, Gipuzkoa y el Euskera , Pamiela,

Iruñea. - LARRASKET, J. , 1939, Le basque de la Basse-Soule orientale ,

Klincksieck, Paris. - LE PAGE, R.B., & TABOURET-KELLER, A., 1985, Acts of Identity ,

Cambridge University Press. - LINN, M.D., 1983, “Informant selection in dialectology”, American

Speech , 58, 225-243. - LÓPEZ MORALES, H., 1993 [1989], Sociolingüística , Gredos, Madril.

317

- MAYNOR, N., 1988, “Written records of spoken language: how reliable are they”. In A.R. Thomas (arg.), Methods in dialectology , 109-120, Multilingual Matters LTD, Clevedon, Philadelphia.

- MITXELENA, K., 1988, Sobre historia de la lengua vasca [SHLV], (2 liburuki), ASJU-ren gehigarriak, 10, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia.

- _________, 1985, Lengua e Historia [LH], Paraninfo, Madril. - MONTES, J.J. , 1986, “Dialectología y sociolingüística: algunas ideas

sobre sus interrelaciones”, Lingüística española actual , 8: 1, 133-141.

- OIHARTZABAL, B., 1984, “Ba- baiezkoa aurrezkia”, Euskera , 29: 1, 351-371.

- PHILPS, D., 1976, “Dialectometry: the scientific measurement of linguistic distance”. In J.L. Fossat & D. Philps (arg.), Microdialectologie et dialectométrie des Pyrénées Gasconnes , 51-70.

- REQUENA, F., 1996, Redes sociales y cuestionarios , Centro de Investigaciones Sociológicas, Madril .

- ROMAINE, S., 1980, “What is a speech community?”, Belfast Working Papers in Language and Linguistics , 4, 41-59.

- _________, 1981, “The status of variable rules in sociolinguistic theory”, Journal of Linguistics , 17, 93-119.

- _________ (arg.), 1982, Sociolinguistic Variation in Speech Communities , Arnold, London.

- RONA, J.P., 1976, “The social dimension of dialectology”, International Journal of Sociology of Language , 9, 7-22.

- SALABURU, P., 1986, “Baztango euskalkiaz: Elizondoko doktrina bat”, ASJU, 20:3, 817-844.

- _________, 1987, “Baztango euskalkiaz: Elizondoko beste doktrina bat”, ASJU , 21: 2, 453-473.

- SARASOLA, I. , 1997, Euskara batuaren ajeak , Alberdania, Irun. - SCHOUTEN, M.E.H. & VAN REENEN, P.TH. (arg.), 1989, New

methods in dialectology , Foris, Dordrecht-Holland / Providence RI-USA.

- SIEGEL, J. , 1993, “Dialect contact and koineization”, International Journal of the Sociology of Language , 99, 105-121.

- THOMAS, A.R. (arg.), 1988, Methods in Dialectology, Multilingual Matters LTD, Clevedon, Philadelphia.

- TORRES, M.G., 1993, “Interferencias léxicas vasco-románicas en el castellano de San Sebastián”, ASJU , 27: 2, 449-538.

- TRASK, L., 1996, The history of basque , Routledge, London. - TRUDGILL, P., 1988, “On the role of dialect contact and interdialect

in linguistic change”. In J. Fisiak (arg.), Historical Dialectology. Regional and Social , 547-563, Mouton de Gruyter, Berlin-New York-Amsterdam.

- TXILLARDEGI et alii , 1987, Euskal dialektologiaren hastapenak , Udako Euskal Unibertsitatea, Iruñea.

- URKIJO, J. (arg.), 1910, “Cartas escritas por el príncipe L.L. Bonaparte a algunos de sus colaboradores”, RIEV , 4, 233-297. Facsimilea: La Gran Enciclopedia Vasca, 1969, Bilbo.

318

- _________, 1922, “El vascuence de Sara. Otro trabajo de Hugo Schuchardt”, Euskalerriaren Alde , 12, 241-245.

- _________, 1923, “El vascuence de San Juan de Luz”, RIEV , 14, 153-158. - VILLASANTE, L., 1979, Historia de la literatura vasca , Aranzazu. - VILLENA, J.A., 1990, “Las consecuencias lingüísticas de ser una

mujer. Notas para la intervención teórica en el campo de la conexión entre la lengua y el sexo”. In La mujer en el mundo contemporáneo . Realidad y perspectivas , 151-191, Diputación Provincial, Málaga.

- WEINREICH, U., 1954, “Is a structural dialectology possible?”, Word , 10, 388-400.

- ZAMORA, F.J., 1986, “Algunos aspectos psicosociolingüísticos y contextuales de la variación lingüística”, Anuario de Lingüística Hispánica , 2, 277-323.

- ZUAZO, K., 1987, “Euskaldunek euskalkienganako izan dituzten jarrerez”, ASJU 21: 3, 927-950. Berrarg. In R. Gómez & J.A. Lakarra (arg.), Euskalaritzaren historiaz I: XVI-XIX mendeak, 1992, 25-48, ASJU-ren gehigarriak, 15, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia.

- _________, 1994a, “Bonapartez geroztiko euskal dialektologia”. In R. Gómez & J.A. Lakarra (arg.), Euskal Dialektologiako Kongresua , ASJU-ren gehigarriak, 28, 13-43, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia.

- _________, 1994b, “Burundako hizkera”. In R. Gómez & J.A. Lakarra (arg.), Euskal Dialektologiako Kongresua, ASJU-ren gehigarriak, 28, 297-364, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia.

- _________, 2000, Euskararen sendabelarrak , Alberdania, Irun.

319