ZONBIEN SEKRETUA
-
Upload
san-frantzisko-liburutegia -
Category
Documents
-
view
229 -
download
5
description
Transcript of ZONBIEN SEKRETUA
Loremendi institutua oso famatua zen Euskal Herrian, urtero
Halloween jaialdia ospatzen zuelako eta jaialdien lehiaketan urtero
irabazten zuelako . Institutuko futbol zelai pribatua hilerriaren ondoan
zegoen.
Behin futbol taldeari tokatu zitzaion Halloween-eko dantzaldia
antolatzea. Ibon, kapitaina, eta gainerako futbol taldekideak, oso urduri
zeuden eta bildu egin ziren ideiak ateratzeko.
Batzuek zorgin mozorrotzea pentsatu zuten, beste batzuek kalabaza
dantzaldi bat egitea. Ibonek denei gustatu zitzaien ideia bat izan zuen.
- Dantzaldi bat egingo dugu zonbiz mozorrotuta!
- Aizu Ibon, ideia hori bikaina da!
Hurrengo egunean futbol taldekideek gaitzago ikusi zuten Ibonen
ideia aurrera ateratzea eta Ibon ez zegoenean, honetaz hitz egin zuten
hilerriko ormaren ondoan. Bat batean hilerritik zetozen ahotz batzuk
entzun zituzten. Denak hitz gabe geratu ziren bi zonbi ikustean eta
hauek esan zieten:
- Guk daukagu zuen arazoaren konponbidea.
- Gu zonbiak gara eta Halloween gauean bakarrik irten ahal gara
hilerritik – zonbiek jarraitu zuten esaten:
-Nahi ba duzue guk dantzatuko dugu zuen partez. Zuen kapitainak, Ibo-
nek, eta institutu osoak pentsatuko dute zuek zaretela dantzatzen
zaudetenak
Ekipo osoak baietz esan zuen buruarekin, ahoa mugitu gabe.
-Bai, zeuen tratua onartzen dugu.- esan zuen Unaik.
-Dantzaldirik onena izango da!- esan zuten denek ahotz batez.
Dantzaldi eguna iritsi zen. Futbol zelaia Halloween gauerako apainduta
zegoen. Ibon, ikasleak, futbol taldekideak eta jende guztia han zeuden
oso urduri. Baina hoberena zen Ibonek ez zekiela ezer.
Gaueko hamarretan, Iratik zonbi-dantza aurkeztu zuenean, Ibon
ekipo osoa bilatzen agertu zen. Musika hasi zen eta ez ziren heldu.
Futbol taldekideak, institutuko mutilen komunetatik zeunden den dena
ikusten. Eta bat batean … zonbi lagun talde oso bat heldu zen dantza
egiten futbol zelaira. Ibon oso pozik zegoen eta jendea harrituta
txalotzen hasi zen. Denok dantzatzen zuten zonbien erritmora. Zonbiek
ere, oso zoriontsu jarraitu zuten dantzatzen.
Dantza amaitzean, zonbiak hilerrira itzuli ziren. Aldi berean, futbol
taldekideak, denak txalotzen zeudela ikusterakoan, zelaira jaitsi ziren.
Unaik Iboni besarkada bat ematen zion bitartean zonbi lagun taldearen
buruzagiak keinu bat egin zion Unairi dena ondo irten zela adierazteko.
Eta urtero bezala saria Loremendi instituturako izan zen eta zonbien
sekretua hilobietan gordeta geratu zen.