ZIO 8 KLIMA ALDAKETA

17
KLIMA-ALDAKETA GLOBALAREN ZIENTZIA ETA POLITIKA EZTABAIDARAKO GIDA ANDREW E. DESSLER EDWARD A. PARSON ZIENTZIA IRAKURLE ORORENTZAT

description

Datuak zehatz, iritziak aratz

Transcript of ZIO 8 KLIMA ALDAKETA

Page 1: ZIO 8 KLIMA ALDAKETA

KLIMA-ALDAKETA GLOBALAREN

ZIENTZIA ETA POLITIKA

EZTABAIDARAKO GIDA

ANDREW E. DESSLER

EDWARD A. PARSON

ZIENTZIAIRAKURLEORORENTZAT

Page 2: ZIO 8 KLIMA ALDAKETA

Galarazita dago liburu honen kopia egitea, osoa nahiz zatikakoa, eta, halaber, informazioa

berreskuratzeko baliabide mekaniko, fotokimiko, magnetiko, elektrooptiko edo fotokopiak erabiliz

erregistratzea eta zabaltzea, jabeek aldez aurretik eta idatziz emandako baimenik gabe.

Babesleak

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATEETA IKERKETA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN,UNIVERSIDADES E INVESTIGACIÓN

Diseinua eta azala: Antton OlariagaBegirale teknikoa: Arturo ElosegiHizkuntza-begiralea: Itziar Laka

© 2008, itzulpena: Iñaki Iñurrieta© Andrew E. Dessler & Edward A. Parson, 2006

The Science and Politics of Global Climate Change, Cambridge University Press© ehupress, 2009, Klima-aldaketa globalaren zientzia eta politika

ehupress. Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuaren marka bat da

ISBN: 978-84-9860-211-1Lege gordailua: BI-843-09

Fotokonposizioa: Ipar, S. Coop.Zurbaran, 2-4, 48007 BilbaoInprimatzea: Itxaropena, S.A.

Araba Kalea 45, 20800 Zarautz (Gipuzkoa)

Page 3: ZIO 8 KLIMA ALDAKETA

Aurkibidea

Hi tzaurrea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 7

1. Klima-aldaketa globala: ingurumen-arazo berria . . 11

1.1. Klimari eta klima-aldaketari buruz ko oinarriz ko in-formazioa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 20

1.2. Klima-aldaketaren politikari buruz ko informazio osa-garria . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 29

1.3. Liburuaren plana . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 38

2. Zien tzia, politika eta zien tzia politikan . . . . . . . . . . 41

2.1. Ekiteko arrazoiak: adierazpen positiboak eta adieraz-pen normatiboak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 42

2.2. Zien tziak nola fun tziona tzen duen . . . . . . . . . . . . . 512.3. Politika eta debate politikoak . . . . . . . . . . . . . . . . . 702.4. Zien tziak eta politikak topo egiten dutenean . . . . . . 772.5. Kaltea muga tzea: zien tzia-ebaluazioen egitekoa . . . . 842. kapituluaren osagarri diren irakurgaiak . . . . . . . . . . . . 91

3. Klima-aldaketa: egungo ezagu tza zienti� koa eta ziur-

gabetasunak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 93

3.1. Alda tzen ari al da klima?. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 943.2. Giza jar duerek al dute Lurra bero tzearen eran tzuki-

zuna? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 126

Page 4: ZIO 8 KLIMA ALDAKETA

KLIMA-ALDAKETA GLOBALA6

3.3. Zer aldaketa espero di tzakegu etorkizunean? xxi. men-dean zehar izango den klima-aldaketa iragar tzea. . . . 142

3.4. Zein izango dira klima-aldaketaren inpak tuak?. . . . . 1523.5. Ondorioak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 1633. kapituluaren osagarri diren irakurgaiak . . . . . . . . . . . . 165

4. Klima-aldaketari buruz ko debate politikoa: inpak -

tuak eta eman daitez keen eran tzunak . . . . . . . . . . . 169

4.1. Inpak tuak eta moldaerak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 1704.2. Igorpenak eta motel tze-eran tzunak . . . . . . . . . . . . . 1804.3. Dena bilduz: motel tzearen eta molda tzearen onurak

eta kostuak konpara tzen . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 2204.4. Hirugarren eran tzun mota: geoingeniari tza . . . . . . . 2324.5. Ondorioa: politika-jar dunbideen hautuak ziurgabeta-

sunaren pean . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 2344. kapituluaren osagarri diren irakurgaiak . . . . . . . . . . . . 236

5. Oraingo geldialdia eta aurrerapausoak . . . . . . . . . . 239

5.1. Klima-aldaketaren politika: gaur egungo jarrerak . . . 2395.2. Klima-aldaketaren politika: ekitearen kontrako argu-

dioak. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 2455.3. Oraingo debate politikoa: ezagu tza zientiH koaren era-

bilera eta ziurgabetasuna. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 2525.4. Beraz, zer egin behar li tzateke? Aukera nagusiak eta

eran tzun eraginkor baten osagaiak. . . . . . . . . . . . . . 2875.5. Ondorioa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 3275. kapituluaren osagarri diren irakurgaiak . . . . . . . . . . . . 331

Eranskina . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 335

Glosategia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 341

Kon tsultarako irakurgaiak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 347

Aurkibide analitikoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 353

Page 5: ZIO 8 KLIMA ALDAKETA

Hi tzaurrea

Kyotoko Protokoloa, gizakiak klima-aldaketa globalean egin ekar-penak muga tzeko nazioarteko lehen ituna, 2005eko o tsailean sartu zen indarrean. Mugarri horrekin, klima-aldaketa globalean eragina duten berotegi-gasen igorpenak murrizteko betebehar lotesleak indarrean jarri ziren munduko herrialde industrializatu gehienetan.

Gertaera horrek, halaber, sakondu egin ditu munduko herrialdeen artean ziren zatiketak, ia hamarraldi batean haziz joan ondoren. Zatiketarik nabarmenenaren arabera, alde batean herrialde industrializatu abera ts gehienak daude, Europar Bata-suna eta Japonia buru direla, Protokoloarekin bat egin baitute, eta beste aldetik Estatu Batuak (herrialde industrializatu abera-tsen artean, Australiak baizik ez du bat egin harekin), ukatu egin baitute Protokoloa, bai eta berotegi-gasen igorpenak muga tzeko epe laburreko beste proposamen ba tzuk ere. Are Kyotorekin bat egin duten herrialdeen artean ere, alde handiak daude ba-tzuek eta besteek igorpenak muga tzeko hartu dituzten neurrien seriotasunean eta epeetan, eta, ondorioz, eskaturiko murrizteak lor tzeko dituzten aukeretan.

Bada beste zatiketa handi bat herrialde industrializatuen eta garabidean direnen artean. Kyotoko Protokoloak herrialde

Page 6: ZIO 8 KLIMA ALDAKETA

KLIMA-ALDAKETA GLOBALA8

industrializatuei baizik ez die eska tzen igorpenak murriztea. Ez Protokoloak ez Klima Aldaketari buruz ko Konben tzio Markoak —lehenagoko itun bat— ezar tzen dute inolako betebeharrik ga-rabidean diren herrialdeek beren igorpenak muga di tzaten. Ho-rixe gertatu da eztabaidagai zorro tzenetako bat Protokoloari buruz; oso eztabaida beroa, Protokoloak 2008-2012 aldirako bai-zik ez baititu kontrola tzen herrialde industrializatuen igorpenak. Orain dagoen bezala, ez dauka politika edo betebehar jakinik 2012tik aurrera, ez herrialde industrializatuen tzat ez garabidean direnen tzat. Kyotoko Protokoloa klima-aldaketari emandako eran tzun zeha tz baterako lehen urra ts xume bat bada ere, fun-tsean ez da izan aurrerapenik gizakiaren eraginez gerta tzen ari diren klima-aldaketak man tso tzeko, geldiarazteko edo alderan-tzika tzeko beharko diren aldaketa handiago eta epe luzeagokoak negozia tzean.

Zatiketa politiko horiek sakondu ahala, klima-aldaketaz dakigunari buruz ko argudio publikoak ere berotuz joan dira. Baliteke klima-aldaketa orain arte ikusi dugun ingurumen-arazo liskar tsuena izatea. Al bisteetan edo politika-debateetan arazoaren arrastoari jarraituz gero, han azalduko dira klima alda tzen ari de-lako edo ez delako argudioak, giza jar duerak ari ote diren edo ez aldaketa eragiten, zenbat eta zein laster aldatuko ote den etorkizu-nean, zein handi eta zein larri izango ote diren inpak tuak, eta zer egin daitekeen —zein kosturekin— hura man tso tzeko edo geldia-razteko. Eztabaida biziak dira horiek, asko baitago jokoan. Baina eztabaida horietan zera gerta tzen da harrigarri, are kez kagarri: desadostasun publiko garra tzak izaten direla tartean, politikarien eta iruz kingileen artean, eta baita zien tzialarien artean ere, ustez zien tzia-ezagu tzaren arazo garbiak diruditen puntuei buruz.

Page 7: ZIO 8 KLIMA ALDAKETA

HITZAURREA 9

Liburu honetan, klima-aldaketari buruz orain erabil tzen diren argudio zientiH ko eta politikoak argi tzen saiatuko gara. Lehenik, klima-aldaketaren zien tzian debatearen muina osa-tzen duten zien tzia at mosferikoaren arazoak jorratuko ditugu. Gaur egun klima-aldaketari buruz ko zien tzia-ezagu tza eta ziur-gabetasuna berrikusiko ditugu, eta debate publiko eta politikoan nola erabil tzen diren, eta debate politikoaren eta zientiH koaren arteko truke-eraginak aztertuko ditugu. Hain zuzen, galde tzeko ea nola litekeen klima-aldaketari buruz ko debatea hain liskar tsua eta hain nahasia izatea, partaide askok diotelarik beren argudioak zien tzia-ezagu tzan oinarri tzen dituztela.

Ondoren, zabaldu eg ingo dugu ikuspeg ia, eta klima-aldaketak izan di tzakeen inpak tuak eta eskura dauden eran tzunak jorratuko ditugu: garatu edo erabil daitez keen aukera teknologikoen aldetik, eta har daitez keen politiken aldetik. Alder di horiei eta klimaren zien tziari dagokienez, oraingo ezagu-tza berrikusiko dugu, eta ekin tzan dituen inplikazioak aztertuko, eta nola erabil tzen den debate publikoan eta politikoan. Az kenik, bateratu egingo ditugu zien tzia, teknika, ekonomia eta politikako argudio horiek, eta oraingo ez a tzera ez aurrera honetatik irte-teko bide baten nondik norakoak aurkeztuko ditugu.

Liburua irakurle ikasi baina ez espezialista direnei zuzen-duta dago. Fisikan, kimikan edo Lurraren zien tzian ikastaro bat edo beste egitea lagungarri gerta daiteke azalpenekin erosoago senti tzeko, baina ez da beharrez ko. Ez dugu maila altuagoko ezagu tza jakinik eska tzen, graH ko bat irakur tzeko gaitasuna izan ezik. Liburua egokia da uniber tsitateko ikastaroetan inguru-men-politikari buruz edo zien tzia eta politika publikoari buruz klima-aldaketaren kasu-azterketa xehe baten osagarri izateko. Oro-

Page 8: ZIO 8 KLIMA ALDAKETA

KLIMA-ALDAKETA GLOBALA10

bat, baliagarri behar luke politika-debateetan zien tzia nola erabil-tzen den —zuzen eta oker— ulertu nahi duten zien tzialarien tzat ere.

Jende askok lagundu du egitasmo hau burura iri ts dadin. Eskuiz kribuari iruz kin lagungarriak egin diz kiote David Ballon, Steve Porter, Mark Shahinian eta Scott SiP -ek, bai eta Columbia Britainiarreko Uniber tsitateko, Michigango Uniber tsitateko Osa-sun Publikoko Eskolako, eta Michigango Uniber tsitateko Zu-zenbide Eskolako mintegiko partaideek ere. A. E. D.k NASAk Maryland-eko Uniber tsitateari eman Iker tzaile Berrien Egitas-moaren lagun tza jaso du egitasmo honetarako, bai eta Maryland-eko Uniber tsitateko Meteorologia Saileko eta Informatika, Matema-tika eta Zien tzia Fisikoen Fakultatekoena ere. Eskerrak lagun-tza horien guztiengatik. A. E. D.k bereziki aipatu nahi ditu David Dessler irakaslearen ekarpenak, libururako lehen ideia asko gara-tzeko edo zorrozteko bide izan diren eztabaidengatik.

Page 9: ZIO 8 KLIMA ALDAKETA

1Klima-aldaketa globala: ingurumen-arazo berria

Az ken hamarraldiotan agertu diren ingurumen-gaien artean, klima-aldaketa globala da larriena eta kudea tzen zailena. Larriena da, ekar li tzakeen kalteen tamainagatik. Gure gizartearen eta ongi-zatearen alder di asko —non bizi garen, nola eraiki tzen dugun, nola ibil tzen garen batetik bestera, nola atera tzen dugun bizimodua eta zer egiten dugun aisialdian— oraindik ere klima-egoera a tsegin samarraren menpe daude, nahiz eta gizarte industrial modernoe-tan aberastasunak eta teknologiak murriztu eta ilundu egin duten menpekotasun hori. Klimarekiko menpekotasunaren erakusgarri nabarmenak ditugu joan den mendeko klima-gorabeherek —hala nola «El Niño» zikloak, edota zenbait hamarraldiz behin Ipar Ame-rikako mendebaldean gertatu ohi diren hainbat urteko lehorteek— sortutako kalte ekonomikoak eta giza sufrimendua. xxi. mende-rako aurreikusten diren klima-aldaketak xx. mendeko gorabehera horiek baino askoz handiagoak dira, eta oso litekeena da, beraz, gizakiongan izango dituzten eraginak ere askoz handiagoak izatea.

xxi. mendeko klima-aldaketari buruz ko proiek zioak ziur-tasunik gabeak dira, jakina. Asko dugu esateko zien tziaren ziurta-

Page 10: ZIO 8 KLIMA ALDAKETA

KLIMA-ALDAKETA GLOBALA12

sunik ezaz eta horrek politika-eztabaidetan duen erabileraz, baina ziurgabetasunari buruz gauza bat esan daiteke ziur: bi ahoko ez-pata dela. xxi. menderako aurreikusitako klima-aldaketa ziurta-sunik gabea izanik, gerta liteke benetako aldaketak gaur proiek-ta tzen ditugunak baino txikiagoak izatea, bai, baina gerta liteke handiagoak izatea ere. Beraz, klima benetan nola aldatuko den ez jakiteak larriago egiten du arazoa, ez arinago. xxi. mende-rako gaur egiten diren proiek zioen artean daude, ziurgabeta-sun-tartearen goialdean, Lurraren historian i txuraz gu txitan ger-tatu diren aldaketa biz kor eta iraunkorrak, eta horien eraginak egundoko hondamendia ekarriko lieke gizakion ongizateari eta gizarteari berari.

Klimak ez dio bakarrik jendeari zuzenean eragiten; gai-nera, gainon tzeko ingurumen- eta ekologia-prozesu guztiei era-giten die, i txuraz klimarekin zerikusirik ez duten askori barne. Ondorioz, klima-aldaketa handi edo biz korrak beste ingurumen-arazo ba tzuei eransten die meha txua, hala nola airearen eta ura-ren kalitateari, arriskuan diren ekosistemei eta biodiber tsitateari, eta meha txu egiten die, halaber, i tsaser tzeko hainbat eskualderi, hezeguneei eta estratosferako ozono-geruzari.

Sekula aurre egin behar izan diogun ingurumen-arazo la-rriena izateaz gainera, kudea tzen zailena ere izango da klima-aldaketa. Ingurumen-arazoek or dain zailak eta arazo politikoak ekarri ohi dituzte maiz, zeren eta, arazook konpon tzeko, inguru-mena nahi gabe kalte tzen ari den jar duera edo teknologia eko-nomikoki emankorra mugatu behar izaten baita. Aldaketa horiek kostu handia dute eta kontrakarra eragiten dute. Baina lehendik izan ditugun arazoen tzat, teknologia-aurrerapenek eta politika zuhurrek asko murriztu dituzte ingurumen-kalteak, kostu eta

Page 11: ZIO 8 KLIMA ALDAKETA

KLIMA-ALDAKETA GLOBALA: INGURUMEN-ARAZO BERRIA 13

traba gu txirekin, eta, beraz, nahikoa konponerrazak gertatu dira bai ingurumen-or dainak bai gataz kak. Amerikako Estatu Batue-tan euri azidoa eragiten zuten sufre-isurketen kontrolak adibide ona eskain tzen digu. Sufre asko duen ika tza erre tzen denean, keak duen sufre dioxidoak (SO2) azido bihur tzen du industria- tximinien inguruan haizealdean bota tzen duen euria, eta kalte egiten die ain tzira, lurzoru eta basoei. Az ken 20 urteotan, bate-tik tximinietako gasei sufrea ken tzeko teknologietan egindako aurrerapenek eta bestetik teknologia horiek erabil tzeko, sufre gu-txiko ika tza erre tzeko edo beste erregai ba tzuetara alda tzeko piz-garriak ematen dituzten politika ondo diseinatuak konbina tzeak, sufre-igorpenak asko gu txi tzea ekarri dute, kostu txiki samarra-rekin eta elek trizitate-hornikun tzari trabarik egin gabe.

Klima-aldaketari ekitea zailagoa izango da aldaketa hori dakarten jar duerak —batez ere energia atera tzeko erregai fosi-lak erre tzea— munduko ekonomien fun ts eta oinarri direlako eta, beste ingurune arazo ba tzuen kausak ez bezala, ez direlako teknologia-zuzenketa sinple batez trata tzeko modukoak. Erre-gai fosilek munduko energia-hornikun tzaren ehuneko 80 inguru ematen dute, eta gaur egun ez dago energia-iturri izugarri hori biz kor edo merke or dez ka dezakeen teknologiarik. Ondorioz, klima-aldaketak beste ingurune-arazo ba tzuek baino gehiago jar tzen du jokoan, bai egin li tzakeen kalteen larriari dagokio-nez baldin eta aldaketek mugagabe jarrai tzen badute, bai aldaketa gu txi tzeko begi-bistako kostuari eta zailtasunari dagokienez. Alde horretatik, klima-aldaketa da gizateriak mende honetan au-rre egin beharko dien ingurumen-arazo larriagoen sail berri ba-teko lehena, gure jar dueren tamaina gero eta handiagoak presio egiten baitie planeta-mailan gero eta prozesu oinarriz koagoei.

Page 12: ZIO 8 KLIMA ALDAKETA

KLIMA-ALDAKETA GLOBALA14

Politika-gaiek jokoan asko dutenean, eztabaida politikoak liskar tsu izan ohi dira. Klima-aldaketak ekar di tzakeen arriskuak hain larriak izaki, eta horretara daramaten erregai fosilak hain garran tziz ko munduko ekonomian, espero izatekoa da ikuspegi oso kontrajarriak adi tzea klima-aldaketa dela-eta egin behar de-naz, eta aditu ere adi tzen ditugu. Baina nahiz eta jokoan dagoena oso garran tzi tsua izan, klima-aldaketaren inguruan bota diren adierazpen kontrajarrien kopurua eta neurria ikaragarriak dira. Ondoren doazen adierazpenek klima-aldaketari buruz argitaratu diren ikuspegien tartearen berri ematen dute.

Estatu Batuetako lehendakarior de ohi Al Gorek:

Mundu osoko ingurune-zien tzialari i tzal handikoenen gehiengo zabalak alarma argi eta larria jo du (…) Zien tzialari horiek ari zaiz kio esaten herrialde guztietako jendeari giza jar duerek eragindako bero tze globala meha txu larri bihur tzen ari dela denon etorkizunaren tzat (…) Ez dut uste honez kero oinarri sinesgarririk dagoenik zalan tzan jar tzeko Lurraren at mosfera epel tze globalagatik ari dela bero tzen (…) Beraz, ebiden tziak izugarriak eta ukaezinak dira. Lurra benetan ari da bero tzen. Hori gerta tzen ari da dagoeneko, eta aurreikus-ten diren ondorioak onartezinak dira1.

Estatu Batuetako Defen tsa eta Energia idaz kari ohi James Schlesingerrek:

Seguru dakiguna oso mugatua da (…) Badakigu berote-gi-gasen kon tzentrazio gero eta handiagoek, hala nola karbo-no dioxidoak, bero tzea ekarriko dutela dioen teoria sinpleegia

1 Global Warming and the Environment, Al Goreren hi tzaldia, Beacon Hotel, New York, 2004ko urtarrilaren 15ean.

Page 13: ZIO 8 KLIMA ALDAKETA

KLIMA-ALDAKETA GLOBALA: INGURUMEN-ARAZO BERRIA 15

dela gu txienez. Ez dator bat honako honekin: 24 urtean sate-litez egindako neurketetan ez da ageri ain tzat har tzeko mo-duko bero tzerik at mosferaren behealdean, eta hori da bero tze globalaren teoriaren fun tsez ko parte bat.2

Estatu Batuetako senatari James Inhofek:

Kontu honi gainbegiratu labur bat egiten dion edonork uler tzen du zien tzialariak ez datozela bat inolaz ere honetan: ea giza jar duerek eragina den bero tze globala, edo ea jar duera horiek hondamendi naturalak ekarriko dituzten (…) Beraz, zer ikasi dugu gaur solaskide izan ditugun zien tzialari eta eko-nomistengandik?

1. Bero tze globala gizakiak egindako igorpenen ondo-rio delako adierazpena ez dela egia, besterik gabe, eta ez duela oinarri zientifiko sendorik.

2. CO2-ak ez dakar hondamendirik; ai tzitik, onura-garria izan liteke gure ingurunearen tzat eta eko no-miaren tzat…

Histeria hori guztia, beldur hori guztia, sasi-zien tzia hori guztia dela medio, ez ote da izango bero tze globala seku-la amerikarrei egin zaien adar-jo tzerik handiena? Hala dirudi, hala dirudienez.3

Wall Street Journalek:

…Kyotokoaren oinarri den zien tziak ezin izan die inolaz ere eran tzun oinarriz ko galderei. Argiena da zergatik Lurra

2 Commentary: Cold fac ts on global warming, James Schlesinger, Los Angeles Times, 2004ko urtarrilaren 22an. B17 or.

3 The Science of Climate Change, James M. Inhofe senatariaren adierazpena, 2003ko uztailaren 28an.

Page 14: ZIO 8 KLIMA ALDAKETA

KLIMA-ALDAKETA GLOBALA16

hainbeste berotu zen xx. mendearen lehen partean, karbono dioxidoaren igorpenen gorakadaren aurretik. Beste bat da zer-gatik Lurretik gertuko at mosfera (sateliteek neurtua) ez den bero tzen ari lurrazala hainbat. Bada beste arazo gogaikarri bat beti ere: orain dela mila urte baino gehiago tenperaturak egun bezain epelak zirela, nonbait, edota epelagoak.4

National Post of Canadak:

Lurra, egun gero eta zien tzialari gehiagok esango dizu-tenez, ez da bero tzen ari.5

S. Fred Singer zien tzia-eszeptiko ezagunak:

Lurraren klima ez da berotu nabarmen az ken bi hama-rraldietan, eta beharbada ezta 1940tik ere.6

Klima bero tzen ar i delako usteak termometroen datuetan du oinarri bakarra. Horren kontra daude eguraldi-sateliteen behaketa egokiagoak eta eguraldi-baloiek eman-dako erradiozunda datuak. Zuhai tz-enborren eraztunek, izo tz-muinek eta beste or dez ko ba tzuen datuek (ez termo-metroenek), denek berresten dute ez dela bero tzerik gerta tzen ari. xx. mendea az ken mila urteotako beroena delako iri tzia or dez ko datu horiek oker erabil tzeari zor zaio erabat (…) Kli-ma-ereduek (…) az ken ehun urteotako tenperatura erreko-rrak zeha tz-meha tz ematen dituztela fal tsua da.7

4 Global warming glasnost, editoriala, Wall Street Journal, 2003ko abenduaren 4an, A16 or.

5 The Conservatives must attack Kyoto, editoriala, National Post of Canada, 2004ko mar txoaren 19an.

6 S. Fred Singer, AEBetako Senatuko Merkatari tza, Zien tzia eta Garraioen Komitearen aurrean egin adierazpena, 2000ko uztailaren 18an.

7 S. Fred Singer, Bad data make global warming a cold case, gutuna editoreari, Wall Street Journal, 2003ko azaroaren 10ean. A17 or.

Page 15: ZIO 8 KLIMA ALDAKETA

KLIMA-ALDAKETA GLOBALA: INGURUMEN-ARAZO BERRIA 17

Irvineko Kalifornia Uniber tsitateko F. Sherwood Rowland Nobel saridunak:

Lurraren klima alda tzen ari da, neurri handi batean gi-zateriaren jar duerengatik. Aldaketa horren neurketarik sin-pleena lurrazalaren batez besteko tenperatura da: gu txi gora-behera 0,7 ºC igo da az ken mendean, eta gainera igo tze hori az ken bi hamarraldietan gertatu da batez ere. Bestela esanda, Lurra bero tzen ari da (…) Litekeena da Estatu Batuetan klima nabarmen honda tzea, are hamarralditan neurtutako eskala ba-tean ere (…) Klima-aldaketaren arazoa askoz larriagoa izango da 2050. urte aldera, eta are larriagoa 2100. urte inguruan.8

Eta Jerry Mahlman, Princentonen dagoen Estatu Batue-tako GeoH sikako Fluidoen Dinamikako Laborategiko zuzendari ohiak:

…badakigu Lurraren klima berotuz joan dela az ken mendean. Hori at mosferan, i tsasoan eta lehorrean ari da gerta tzen (…) Klima-ereduen proiek zioak bero tzeari dagokionez zuzenak badira, i tsas maila igoz joango da datozen mila urteetan, gla-ziarrak biz korrago urtuko dira eta egundoko gorakadak izan-go dira ziurrenik euri-indizeen eta urakanen inten tsitatean (…) Zori txarrez, proiek zio horiek zien tzia-oinarri sendoa dute, besterik gabe ezaba ezin daitekeena. Jakina, badira diote-nak bero tzea eguraldiaren ziklo naturalen parte bat dela, baina haien esanak ez dira oso sinesgarriak zien tziaren aldetik (…) Halakoek zera gogorarazten didate, minbizia tabakoa erre-tzearekin lo tzen zuen zien tziari buruz zalan tzak sorrarazten

8 F. Sherwood Rowland, Climate change and i ts consequences: issues for the new U.S. Administration, Environment 43(2), 2001eko mar txoa, 29-34 orr.

Page 16: ZIO 8 KLIMA ALDAKETA

KLIMA-ALDAKETA GLOBALA18

seta tzen ziren haiek. Bi kasuetan, oinarriko ezagu tza zienti-fikoa oso ondo errotuta zegoen, eta ziurgabetasunak ez ziren inoiz aski izan arazoari garran tzia ken tzeko. Alabaina, horrek pizgarri okerrak eskain tzen zituen arrisku bat alde batera uz-teko (…) Bero tze globala ez da berri a tsegina. Hura geraraz-teko fun tsez ko zerbait egitearen kostuak adoregabe tzeko mo-dukoak dira; baina ezer ez egitearen ondorioak, izugarriak.9

Eztabaida honen alder di deigarrienetako bat zera da: horrenbesteko desadostasuna egotea berez ezagu tza zienti-H koaren alorreko kontu hu tsa behar lukeenaren gainean, alegia Lurra bero tzen ari den ala ez. Ezagu tza zientiH koaren egoeraz eta ziurgabetasunaz hain hiz ka-miz ka publiko beroa izateak —po-litikarien eta politika-iruz kingileen artean ez ezik, baita zien-tzialarien artean ere— nahasmena dakarkie hiritar kez katuenei, uler tzekoa denez. Arazoari buruz ko eztabaida publiko eta poli-tikoaren egoerak zaildu egiten die aditu ez direnei aldeko argu-dioak uler tzea edo kontrako argudioen indarra juzga tzea.

Liburu honetan, klima-aldaketaren eztabaidan argi egi-tea dugu xede. Hiritar kez katu ez-adituari klima-aldaketaz da-goen jakin tza uler tzen lagun tzea dugu hel buru, gai hori dela-eta egin beharko li tzatekeenaz iri tzi ondo osatua izan dezan. Klima-ren zien tziaren gakoei buruz ko ezagu tza eta ziurgabetasuna zer-tan diren laburbilduko dugu, eta aztertuko dugu ea eztabaida politikoan egiten diren adierazpen nagusi ba tzuek —goragoko aipuetan ageri direnak barne— zutik irauten duten oraingo

9 Claudia Dreifus, A Conver sation with Jerry Mahlman: listening to climate models and trying to wake up the World. New York Times, 2003ko abenduaren 16an. F2 or.

Page 17: ZIO 8 KLIMA ALDAKETA

KLIMA-ALDAKETA GLOBALA: INGURUMEN-ARAZO BERRIA 19

ezagu tzaren argitan. Seguru tzat jo al genezake adierazpen ho-rietako ba tzuk zuzenak direla eta beste ba tzuk okerrak, beste-rik gabe, ala puntu horiei ziurgabetasun jatorra dagokie, ala zilegi diren interpretazio desber dinak? Laburtuko dugu, halaber, zer-tan diren gaur egungo ezagu tza eta eztabaida espero daitez keen klima-aldaketaren eraginez eta gaiari aurre egiteko eman daitez-keen eran tzunez. Gaiok zien tzia-arazo hu tsez haratago doaz, baina ezagu tza zientiH koak argi egin lezake haietan.

Aztertuko dugu, halaber, nola eragiten dioten el karri argu-dio zientiH koek eta eztabaida politikoak. Horrek lagunduko du argi tzen zergatik duten zien tzia-i txurako argudioek hain eginki-zun nabarmena klima-aldaketaren politikari buruz ko eztabaidan, eta bereziki nola sor daitez keen hain desadostasun muturrekoak i txuraz ezagu tza zientiH koaren gai liratekeen puntuei buruz. Zer lor tzea espero dute politikaren aldekoek zien tzia-kontuei buruz publikoki eztabaidatuz, gehienei —hiritar gehienei bezala— adie-razpenok neur tzeko ezagu tza eta eskarmentua falta zaielarik? Zer-gatik ez datoz bat i txuraz politikari nagusiak oinarriz ko zien tzia-arazoetan, inguruan zien tzia-adituak eta ahol kulariak badituzte haiek argi tzeko? Eta az kenik, zein dira hala nahasitako argudio zientiH ko eta politikoen ondorioak politikagin tzaren prozesuan?

Klima-aldaketa globalari buruz egin behar denaz diren desadostasun zin tzo eta ondo osatuen tzat nahikoa leku badago ere, gure ustea da gaia behar baino askoz nahasiago eta liskar-tsuago bihur tzen dela, nola eta ezagu tza zientiH koak eztabaida politikoan duen egoera i txuragabetuta (bereziki, puztu egiten delako zien tziaren ziurgabetasuna, bai klima globalaren zenbait gakori buruz eta bai beste puntu honi buruz: nola eran tzungo ote dien klima globalak beste giza eragin ba tzuei).