ZILIOAK ETA FLAGELOAK
description
Transcript of ZILIOAK ETA FLAGELOAK
Ezaugarriak:Ile meheen itxurako mintz plasmatikoren
luzapenak dira. Animalia-zelula ugarietan agertzen dira. Zelula askeetan lokomozio-funzioa dute,
finkoetan zelula kanpoko fluidoa mugitzen dute. Elikatzeko adibidez.
Mintz-plasmatikoaz inguraturik daude.Zilio eta flageloen arteko aldea kopuruan eta
tamainan datza, txikiak eta ugariak badira zilioak esaten zaie, luzeak eta urriak badira, aldiz, flageloak .
ZILIOAK -Organismo eukariotoen zelula batzuetan aurkitzen diren egitura
mikrutubularrak dira.- Onddoetan ez dira agertzen.- Beren funtzioa zelularen ingurune medioa mugitzea da.- Beren funtzionamendu txarrarekin erlazionatutako patologiak ere
badira. Hauei "ziliopatia" izena ematen zaie.
EgituraZilioetan bi egitura bereizten dira:Zurtoina. Zelularen gainazaletik kanpo luzatzen den aldea
da, zelula mintza inguratzen duena. Axonema eta oin aldeko plakak (plaka basala ere deiturikoa) osatzen dute.
Oinarria. Zilioaren barne aldeko zatia da, zitoplasman murgilduta dagoena. Gorputz basalak eta zilio erroak osatzen dute.
Axonema zelula mintzak inguratzen dituen 9 mikrotubulu bikote
periferikoz eta erdialdean mikrotubulu bikote batez osatutako taldea da. Axoneman agertzen diren mikrotubulu zentralen oinarrian, plaka basala ikusten da. Honi Trantsizio-gunea esaten zaio.
MugimenduaZilioak erritmikoki eta modu koordinatuan
mugitzen dira. Zartailuen erako mugimenduak dituzte. Bat mugitzean, aldamenekoen mugimendua martxan jartzen da era sinkronikoan
FLAGELOAK Flageloak hainbat organismo zelulabakarrek eta organismo
zelulanitzen zelula batzuek dituzten luzakin mugikorrak dira. Funtzio nagusia zelularen higiduraz arduratzea da. Eukariotoetan ez ezik beste bi domeinutan agertzen dira: protozoo
eta metazoo (espermatozoideak). Zilioen aldean, flageloak ez dira hain ugariak
zelula batean. Halaber, zilioak baino askoz luzeagoak dira.
Eukariotoen flageloak mugimendu helikoidala dute. Bakterioen flageloak, aldiz, helize batek sortuko lukeen errotazio-mugimendua erakusten dute.
Eukariotoen flageloa
1-axonema2-mintz plasmatikoa3-IFT (Flageloaren barneko garraioa)4-korpuskulu basal5-flageloaren zehar-ebakia6-korpuskulu basalaren zehar-ebakia
Bakterioen flageloakokapen polarra duten flageloak zelularen polo batean edo bietan jartzen dira (A eta C)
kokapen peritrikoa dutenak zelularen azal osoan sakabanatuta daude (D)
kokapen lofotrikoarenek, aldiz, flagelo multzo bat dute zelularen mutur batean (C)
http://www.youtube.com/watch?v=QGAm6hMysTA&feature=related