Zer baliabide teknologikoak balio diguten irakasle bezala lankidetza hezkuntza bultzatzeko

3
ZER BALIABIDE TEKNOLOGIKOAK BALIO DIGUTEN IRAKASLE BEZALA LANKIDETZA HEZKUNTZA BULTZATZEKO Laguntza eta lankidetzaren arteko desberdintasuna Argi dago, lankidetza emateko laguntza egon behar dela. Bietan interakzio bat dago, laguntzan ez dago elkarlan bat, lankidetzan ordea, guztiek helburu bakar bat dute. Adibidez, aurten sortu diren lan modularreko taldeak lankidetza eredu argiak dira. Bertan helburu finko bat dugu (ikastea, gainditzea,…) eta geure artean egon daitezken ezberdintasunak alde batera utziz, finkatutako helburua denona baita. Laguntza aldiz, talde batek arazo bat topatzean (adibidez, gaurko klasean kide batek etzekien nola irauli irudi bat eta beste taldeko batek lagundu dio)ikaskide batek nahiz eta beste talde bateko kide izan bere laguntza eskaintzea da. Laguntza bizitzeko modu bat da non pertsonak beraien jarreren arduratsu dira eta besteen gaitasun eta ekarpenak errespetatzen dituzte. Faseak: 1. Fasea: Azterketa kontestuala: irakasleak hezkuntza errealitatearen inguruan ezaugarriak eta nolakotasunak adierazi behar dira. 2. Fasea: topiko eta metodologien hautaketa: Ikasgaia ea lankidetzan edo bakarka landu behar duen erabakia.

Transcript of Zer baliabide teknologikoak balio diguten irakasle bezala lankidetza hezkuntza bultzatzeko

Page 1: Zer baliabide teknologikoak balio diguten irakasle bezala lankidetza hezkuntza bultzatzeko

ZER BALIABIDE TEKNOLOGIKOAK BALIO DIGUTEN IRAKASLE BEZALA

LANKIDETZA HEZKUNTZA BULTZATZEKO

Laguntza eta lankidetzaren arteko desberdintasuna

Argi dago, lankidetza emateko laguntza egon behar dela. Bietan

interakzio bat dago, laguntzan ez dago elkarlan bat, lankidetzan ordea, guztiek

helburu bakar bat dute. Adibidez, aurten sortu diren lan modularreko taldeak

lankidetza eredu argiak dira. Bertan helburu finko bat dugu (ikastea, gainditzea,

…) eta geure artean egon daitezken ezberdintasunak alde batera utziz,

finkatutako helburua denona baita. Laguntza aldiz, talde batek arazo bat

topatzean (adibidez, gaurko klasean kide batek etzekien nola irauli irudi bat eta

beste taldeko batek lagundu dio)ikaskide batek nahiz eta beste talde bateko

kide izan bere laguntza eskaintzea da. Laguntza bizitzeko modu bat da non

pertsonak beraien jarreren arduratsu dira eta besteen gaitasun eta ekarpenak

errespetatzen dituzte.

Faseak:

1. Fasea: Azterketa kontestuala: irakasleak hezkuntza errealitatearen

inguruan ezaugarriak eta nolakotasunak adierazi behar dira.

2. Fasea: topiko eta metodologien hautaketa: Ikasgaia ea lankidetzan edo

bakarka landu behar duen erabakia.

3. Fasea: Iturri teknologikoen aukeraketa. Irakasleak, tresna eta gailu

egokiak aukeratu behar ditu aurreko faseekin erlazionatuz.

4. Fasea: Prozesuaren planifikazioa: 3 zatitan banatzen du. Lehenengoan

ariketa prozesuen jarraipena, bigarrena ebaluazio eta tutoretza

prozesuen planifikazioa eta hirugarrenak, praktikara eramandako

hezkuntza diseinuaren planifikazioa.

5. Fasea: Prozesuaren ebaluazioaren metodologiaren aukeraketa:

Irakasleak, gerora erabiliko duen ebaluazio metodoei buruz aukeraketak

egin behar ditu.

Page 2: Zer baliabide teknologikoak balio diguten irakasle bezala lankidetza hezkuntza bultzatzeko

6. Fasea: Produkzio/Garapena: Beharrezkoak dituen materialak, plantilak,

temarioak, ikus-entzunezko materialak… egin eta prestatu behar ditu.

7. Fasea: Ezarketa/Inplementazioa: Planteaturiko diseinua martxan jartzea.

8. Fasea: Errepasoa: Diseinua martxan jarri eta ebaluatu ostean, ondorioen

eta feedback-en momentua iristen da.

Nolako erabilpena eman teknologiei:

- Erabilpena sinplea eta eraginkorra.

- Materialen berrerabilpena.

- Lanaren banaketa eta sailkapena.

- Materiala eta informazioa sailkatzen lagundu behar du.

- Ikasleen ebaluazioa erraztu behar du.

- Beste material edo produktu erabili daiteke lankidetza sustatuz.

- Lanaren ebaluazioa erraztu behar du.

- Komunikazioa erraztu behar du.

- Erabakiak hartzeko erabilgarri izan behar du.

- Open sourse-ren ezaugarriak izatea komenigarria izango litzateke. Lizenzia

pribatu ez duten programak erabiltzea.

- Egonkorra izan behar du, hau da, ezagunak diren teknologiak erabili egokiak

izan daitezke beraz, zertarako aldatu.

- Sekuentzien etapak eta bete beharrak argia izan behar dira.

- Ez du mugatu behar ikaslearen hezkuntza prozesua.

- Trikimailu desberdinen erabilpenaren bateratzea.