Zelula

66
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA

Transcript of Zelula

Page 1: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

Page 2: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

ZELULA. Zelula bizitzaren oinarrizko unitatea da. Izaki bizidun guztiak zelulaz osaturik daude. Teoria zelularrak honela dio:• Izaki bizidun guztiak zelulaz osatuta daude.• Zelulak dira bizidunak osatzen dituzten oinarrizko unitate funtzionalak eta egiturazkoak.• Zelula guztiak beste zelula batetik datoz.

Bizidunak, zelula kopuruaren arabera, bi eratakoak dira: Zelulabakarrak. Zelulanitzak.

Page 3: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

Zelula guztiek hiru atal nagusi dituzte:

• Mintz plasmatikoa. Zelula inguratzen duen bildukia.• Zitoplasma. Likido likatsu batek eta bere baitan dituen organuluek osatzen dute.• Material genetikoa. Gehienetan ADNa da informazioa duen molekula eta kromosomak eratzen ditu.

Egitura aldetik bi zelula mota nagusi bereizten dira:

Zelula prokariotikoa. Zelula eukariotikoa.

Page 4: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

Zelula prokariotikoa zelula sinpleena da. Horrelako zelula dute bakterioek. 1 eta 10 mikra artean neurtzen dute. Zelula honen ezaugarri nagusia ADNa (kromosoma) zitoplasman sakabanatuta dagoela da, hau da, ez dago nukleo baten barruan babesturik. Zelula mota honen atal nagusiak hauek dira:

Mintz plasmatikoa: zelula inguratzen duen geruza da. Muga horrek zelulari forma ematen dio eta zelula eta ingurunearen arteko trukea kontrolatzen du.

Zelula-pareta: mureina izeneko substantzia batek osatzen du eta zelulari babesa ematen dio.

ZELULA PROKARIOTIKOA

Page 5: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

• Material genetikoa: gehienetan ADN molekula bat izaten da, baina, kasu batzuetan, ARNa izaten da. Material genetioa zitoplasman aurkitzen da, eta zelularen aktibitatea kontrolatzen du. Bakterioa nolakoa den zuzentzen du. •Erribosomak: proteinak ekoizten dituzte.

•Mesosomak: mintz plasmatikoa zitoplasma barrura sartzen den guneak dira. Bakterioen nutriziarekin zerikusia dute.

ZELULA PROKARIOTIKOA

Page 6: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

Bakterioek forma asko izaten dituzte. Forma hori bakterio-paretaren araberakoa da. Formarik arruntenak hauek dira:

Baziloak:makila itxurakoak Kokoak:esfera itxurakoak Espiriloak: kiribilak Bibrioak: koma itxurakoak

ZELULA PROKARIOTIKOA

Page 7: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

Zelula prokariotikoek, izaki bizidun guztiek bezala, hiru bizi-funtzio betetzen dituzte:

Nutrizio-funtzioa.

Erlazio-funtzioa.

Ugalketa-funtzioa.

ZELULA PROKARIOTIKOA

Page 8: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

Nutrizio-funtzioari esker eskuratzen dute behar duten materia eta energia. Energia hori ATP moduan gordetzen dute. Bi eratako nutrizioa bereiz daiteke:

Autotrofoa: nutrizio hau duten bakterioek argiaren energia erabil dezakete ingurunetik hartzen duten materia ez-organikoarekin behar duten materia organikoa ekoizteko.

ZELULA PROKARIOTIKOA

Page 9: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

• Heterotrofoa: beste izaki bizidunen materia organikoa behar dute beraien materia organikoa ekoizteko.

Batak zein besteak aerobikoak edo anaerobikoak izan daitezke. Lehenengoek oxigenoa beharrezkoa dute bizitzeko. Anaerobikoek ez dute oxigenorik behar energia lortzeko eta batzuk hil egin daitezke oxigenoa duen ingurunean.

ZELULA PROKARIOTIKOA

Page 10: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

Erlazio-funtzioaren bidez bakterioak konturatzen dira zer gertatzen den bere ingurunean eta erantzun bat ematen dute. Erantzun horiek bi eratakoak izan daitezke:

Taktismoak: mugimenduak dira. Mugimendu horiek estimuluaren norantzan (positiboak) edo aurkako norantzan (negatiboak) izan daitezke.

Esporak eratzea: inguruneko baldintzak txarrak direnean estalki gogor batekin biltzen dira. Horrela babesturik luzaro egon daitezke eta baldintzak onak direnean hozitu egiten dira, hau da, bizi-prozesuak suspertu egiten dira, puztu egiten da eta estalkia apurtzen zaio.

ZELULA PROKARIOTIKOA

Page 11: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

Ugalketa-funtzioari esker jatorrizko bakterioaren berdinak diren bi zelula alaba lortzen dira. Inguruneko baldintzak ezin hobeak direnean bakterioak hogeita hamar minuturo ugaltzen dira. Ugalketak bi fase ditu:

Aldi aktiboa. Aldi geldoa.

Aldi aktiboan zatiketa zelularra gertatzen da.

ZELULA PROKARIOTIKOA

Aldi geldoan zelula elikatu, hazi eta hurrengo zatiketarako prestatzen da.

Page 12: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

Zelula eukariotikoen ezaugarri nagusia nukleoa dutela da. 10 eta 100 mikra artean neurtzen dute. Landare-zelulen eta animalia-zelulen artean badaude zenbait desberdintasun, baina egitura oso antzekoa dute. Zelula eukariotiko guztiek ondoko atalak dituzte:

ZELULA EUKARIOTIKOA

Page 13: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

ZELULA EUKARIOTIKOAZelula eukariotikoen ezaugarri nagusia nukleoa dutela da. 10 eta 100 mikra artean neurtzen dute. Landare-zelulen eta animalia-zelulen artean badaude zenbait desberdintasun, baina egitura oso antzekoa dute. Zelula eukariotiko guztiek ondoko atalak dituzte:

Page 14: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

Zelula mintz batez inguratuta dago eta bi atal nagusi ditu: nukleoa eta zitoplasma. Estalki nuklearrak nukleoa eta zitoplasma mugatzen ditu. Mintz plasmatikoa zelula inguratzen duen geruza da. Kanpo-ingurunearekin substantzien trukea kontrolatzen du.

ZELULA EUKARIOTIKOA

Page 15: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

Zelula-pareta landare-zeluletan bakarrik aurkitzen da. Zelulosa da bere osagai nagusia. Zelulari zurruntasuna eta sendotasuna ematen dizkio.

ZELULA EUKARIOTIKOA

Page 16: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

Zitoplasma. Substantzia likido lirdingatsua da. Bertan zelularen organuluak eta zelularen metabolismoan sortzen diren substantziak aurki ditzakegu. Mikroskopio elektronikoa erabiltzean, zitoplasma inguratzen mintz zelularra eta zitoplasmaren barrukoa ikusten da. Zitoplasmaren barruan honako egiturak ageri dira: erretikulu endoplasmatikoa (bikortsua edo leuna), erribosomak, lisosomak, zentrioloak, mitokondrioak, bakuoloak, Golgiren aparatua eta kloroplastoak.

ZELULA EUKARIOTIKOA

Page 17: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

Erribosomak zitoplasman zehar egitura aske moduan edo erretikulu endoplasmatiko bikortsuari erantsita, nahiz isolatuta, nahiz kateatuta, agertzen dira zeluletan, polisoma deituriko egitura eratuz. Bi atalki globular ezberdin ikusten dira mikroskopio elektronikoaz behaturik. Erribosomek proteinen sintesia egiten dute. Horretarako polisoma eran egotea beharrezkoa da.

ZELULA EUKARIOTIKOA

Page 18: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

Erretikulu endoplasmatiko bikortsua (EEB) hodiska sare batez osatuta dago. Haren atal garrantzitsuenetako bat erribosomekin tapizatuta dago. Honek proteinen sintesia eta jariaketa egiten du. Horrela, sintetizatzen diren proteinak pilatu egiten dira, bertan gordetzeko edota, egitura hau aprobetxatuz, zelula osoan zehar garraiatuak izateko. Egitura hau proteinen sintesi eta jariaketan espezializatuta dauden zeluletan ageri da.

ZELULA EUKARIOTIKOA

Page 19: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULAErretikulu endoplasmatiko leunak (EEL) bilketa eta garraio-lanetan parte hartzeaz gain, sintesi-lanak ere egiten ditu, lipidoena bereziki. Leku horretan lipido batzuk (hormona esteroideak hain zuzen) sintetizatzen dira. Bertan sintetizatzen diren gaiak eta kanpotik etorritakoak sare honetan zehar garraia daitezke eta normalean Golgiren aparatura joaten dira. Orokorrean, zelula guztietan ez da EEL garrantzitsurik agertzen, baina lipidoen sintesian espezializatuta dauden zeluletan garrantzi handia du, adibidez, hormona esteroideak jariatzen dituzten zeluletan, gibelean eta gonadetan.

ZELULA EUKARIOTIKOA

Page 20: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

Golgiren aparatua ez da egitura finko bat, dinamikoa baizik eta bere itxura zelularen egoera funtzionalaren araberakoa da. Egitura hau sarritan zentrosomaren inguruan kokatzen da eta sakulu multzo batez osatuta dago. Sakulu hauek mintz bakar batez inguratuta daude eta taldeka metatzen dira, diktiosoma deritzon egitura eratuz. Diktiosomaren ingurunean sakuluen banaketatik eratutako besikula globular asko ageri dira.

ZELULA EUKARIOTIKOA

Page 21: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

Bere funtzioa, alde batetik, erretikulu endoplasmatiko bikortsuan sintetizatzen diren proteinak besikulen bidez gordetzea da, zenbait erreserba-organulu eratuz, eta bestetik, gai batzuen sintesia ere egin dezakete. Azkenik, garraio-funtzio garrantzitsua betetzen du. Golgiren aparatuan sortzen diren gaiak, besikuletara pasatzean, zitoplasman zehar mugitu edo organulu berri (lisosoma edo jariaketaren besikulak, bereziki) bihur daitezke.

ZELULA EUKARIOTIKOA

Page 22: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULALisosomak mintz bakar batez mugatutako egiturak dira eta itxuraz aldakorrak. Lisosomen barruan 40 entzimak ageri dira. Beren mintzaren barnealdea geruza lodi batez estalita dago, autodigestioa gerta ez dadin.Lisosomen jatorria Golgiren aparatuan dago eta hidrolasen sintesia EEBn egiten da, Golgiren aparatura garraiatuak izanik, eta hemen jariozko besikula moduan zitoplasmara askatzen dira.

ZELULA EUKARIOTIKOA

Page 23: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

Haien funtzioa entzimen gordeleku izatea eta, endozitosiz eraturiko fagosomekin kontaktuan jartzen direnean, digestioa egitea da.

ZELULA EUKARIOTIKOA

Page 24: Zelula

3.DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULAMitokondriak itxura anitzeko organuluak dira, baina jeneralki, biribilduak edo zigarro itxurakoak dira. Mugikorrak dira eta energia beharrezkoa den lekuetan kokatzen dira. Haien kopurua ez da berdina zelula guztietan; esaterako, gibeleko zeluletan 2.000 mitokondria inguru ageri dira eta beste zelulek mitokondria gutxi dute.

ZELULA EUKARIOTIKOA

Page 25: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

Mintz bikoitza dute eta barne-mintzetik tolestura batzuk {gandor mitokondrialak} ateratzen dira. Haien funtzioa zelulak behar duen energia sortzea da, nahiz eta sintesi-prozesuak ere burutu (gantz azidoena eta zenbait proteinarena). Gibel-zeluletan eta muskulu-zeluletan anitzak dira.

ZELULA EUKARIOTIKOA

Page 26: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

Zentrioloak zilindro itxurako bi egitura dira, perpendikularki kokatuak eta nukleoaren inguruan agerten dira. Zatiketa zelularrean parte hartzen dute zelula alabentzako kromosomen banaketan. Zelulen mugimenduetan ere parte hartzen dute. Animalia-zeluletan bakarrik azaltzen dira.

ZELULA EUKARIOTIKOA

Page 27: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

Kloroplastoak landare-zeluletan bakarrik azaltzen dira. Klorofila izeneko pigmentu bati esker landareei kolore berdea ematen diete. Organulu hauek fotosintesia egiten dute.

ZELULA EUKARIOTIKOA

Page 28: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

Bakuoloak hainbat substantzia gordetzeko erabiltzen diren biltegiak dira. Landare-zeluletan bakuoloak ugariagoak eta handiagoak dira.

ZELULA EUKARIOTIKOA

Page 29: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

Zelularen nukleoak egitura esferikoa du gehienetan.Nukleo-mintza bidez zitoplasmatik bananduta ageri da. Honek erretikulu endoplasmatikoaren estalkiaren antz handia du eta zulatuta dago zitoplasma eta nukleoplasmaren gaien elkartrukea ahalbidetzeko. Bere tamaina, nahiz eta aldakorra izan, zitoplasmaren tamainarekin erlazionatuta dago. Zelula gehienak mononuklearrak dira, hots, nukleo bakar bat aurkezten dute, baina kasu batzuetan binukleatuak edo polinukleatuak dira.

ZELULA EUKARIOTIKOA

Page 30: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

Nukleoan substantzia ugari ageri dira baina garrantzitsuenak azido desoxirribonukleikoa (ADN) eta ARN dira, hauek giza zelularen material genetikoa eramaten baitute eta material hori belaunaldiz belaunaldi transmititzen da. Egoera arruntean, ADNa kromatina moduan agertzen da, hau da, hedatuta agertzen da, baina nukleoa mitosian sartzen denean, kromatina kondentsatu egiten da eta kromosomak ikuskor bihurtzen dira.

ZELULA EUKARIOTIKOA

Page 31: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

Giza zelularen kasuan, 22 kromosoma-bikote daude, gehi bi kromosoma sexual, berdinak emakumearen kasuan (XX) eta ezberdinak gizonarenean (XY). Beraz, zelula batean 46 kromosoma daude eta espermatozoide eta obuluetan erdia (23), zelula haploideak baitira. Nukleoan egitura esferiko batzuk ere ageri dira, nukleoloak; ARN eta proteinen metaketak dira eta ziklikoki agertzen dira, banaketa zelularrean desagertu egiten baitira, banaketa zelularra bukatu ondoren berriro agertzeko.

ZELULA EUKARIOTIKOA

Page 32: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

Zelula eukariotikoek ere 3 bizi-funtzioak betetzen dituzte:

Nutrizio-funtzioa

Nutrizioari esker zelulek materia eta energia lortzen dute. Materia behar dute hazteko eta energia bere aktibitate guztiak aurrera eramateko. Energia hori ATP molekulatik lortzen dute.

Bi nutrizio-mota bereiz ditzakegu: autotrofoa eta heterotrofoa.

ZELULA EUKARIOTIKOA

Page 33: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

Nutrizio autotrofoan zelulek materia organikoa ekoizten dute materia ez-organikoa erabiliz eta energia-iturri bat erabiliz.Landareek lurreko ura eta gatz mineralak, aireko karbono dioxidoa eta Eguzkiaren argi-energia baliatzen dituzte materia organikoa sintetizatzeko. Prozesu honi fotosintesia deritzo. Fotosintesia kloroplastoetan gertatzen da eta materia organikoaz gain, oxigenoa ere eskuratzen da.

ZELULA EUKARIOTIKOA

Page 34: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

Ondoren, materia organikoa mitokondrioetara joaten da eta, oxigenoarekin konbinatuz, energia ekoizten da. Ekintza hori arnasketa zelularra da, eta ATP eta karbono dioxidoa sortzen dira. Karbono dioxidoaren parte bat kanporatu egiten da eta beste bat zelulan gelditzen da fotosintesian erabiltzeko.

ZELULA EUKARIOTIKOA

Page 35: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

Nutrizio heterotrofoan bizidunek beste bizidunen materia organikoa erabiltzen dute bere materia organikoa eta energia lortzeko. Materia organikoaren parte bat eta kanpotik hartutako oxigenoa mitokondrioetan konbinatzen dira, eta ATP eta karbono dioxidoa ekoizten dira.

ZELULA EUKARIOTIKOA

Page 36: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

Erlazio-funtzioari esker zelulek kanpo-estimuluak edo kinadak hautemateko eta erantzuna emateko gai dira. Kinada horiek argia, tenperatura, substantzia kimikoak... izan daitezke. Zelulek eman dezaketen erantzunik arruntena taktismo izeneko higidurak dira. Taktismoak positiboak edo negatiboak izan daitezke. Higitzeko mekanismoak:

Flageloak

Zilioak

Pseudopodoak

ZELULA EUKARIOTIKOA

Page 37: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

Ugalketa-funtzioari esker, zelula bakar batetik bi zelula guztiz berdinak sortzen dira. Izaki zelulabakarrak zatitzen direnean beste ale bat sortzen da. Izaki zelulanitzetan, aldiz, izakiak hazi egiten dira eta hiltzen diren zelulak ordezkatu egiten dira.

Zelulen bizitzan bi aldei bereizten dira:

Interfasea.

Zatiketa zelularra

ZELULA EUKARIOTIKOA

Page 38: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

Interfasea bi zatiketa zelularren arteko aldia da. Fase honetan zelula elikatu eta hazi egiten da.

Interfasearen amaieran zelulek kromosoma guztiak bikoiztu egiten dituzte.

ZELULA EUKARIOTIKOA

Page 39: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

Zatiketa zelularrean zelula ama bakar batetik bi zelula alaba sortzen dira. Zelula alaba horiek zelula amaren guztiz berdinak dira. Zatiketa zelularrean bi helburu nagusi ditu:

Zelula alabek zelula amaren kromosoma-dotazio bera izatea.

Zelula alabek bizitzeko behar duten organulu guztiak izatea.

Zatiketa zelularrean bi fase bereizten dira:

Mitosia

Zitozinesia

ZELULA EUKARIOTIKOA

Page 40: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

Mitosia nukleoaren zatiketa da. Bi nukleo sortzen dira, eta bakoitzak kromosoma-dotazio osoa du.

Mitosian ondorengo faseak aurki ditzakegu:

Profasea

Metafasea

Anafasea

Telofasea

ZELULA EUKARIOTIKOA

Page 41: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

Profasean: Kromosomak

ikuskorrak dira.

Nukleo-mintza desegin eta nukleoloak desagertzen dira.

Zentrioloak bikoiztu eta pare bakoitza zelularen alde batera joaten da. Bi zentriolo-pareen artean zuntz batzuk sortzen dira: asterraren zuntzak. Zuntz horiek luzatuz ardatz mitotikoa eratzen da.

Landare-zelulek ez dituzte zentrioloak eta beste zuntz batzuk higituko dituzte kromosomak.

ZELULA EUKARIOTIKOA

Page 42: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

Metafasean bikoiztutako kromosomak ardatz mitotikoari atxikitzen dira zelularen erdialdean eta ekuatore-plaka eratzen dute.

ZELULA EUKARIOTIKOA

Page 43: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULAAnafasean zuntzak uzkurtu egiten dira eta kromosomak muturretarantz eramaten dituzte. Horrela kromosoma-pareak bereizi egiten dira.

ZELULA EUKARIOTIKOA

Page 44: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

Telofasean bi kromosoma-multzoak guztiz banatzen dira, nukleo-mintza eratzen da kromosoma horien inguruan eta nukleoloak agertzen dira.

ZELULA EUKARIOTIKOA

Page 45: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

ZELULA EUKARIOTIKOA

ZATIKETA ZELULARRA

Page 46: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

ZELULA EUKARIOTIKOA

Page 47: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

Zitozinesia.

Nukleoa bikoiztu ondoren zitoplasman dauden organuluak bitan banatzen dira. Horrela, bi zelula alabak sortzen dira. Animalia-zeluletan zitoplasma estutu egiten da zelularen erdialdean eta bi aldeak ikutzean, bi zelula alabak sortzen dira.

ZELULA EUKARIOTIKOA

Page 48: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

Landare-zeluletan zitozinesia ez da berdin gertatzen, zelula horiek zelula-pareta zurruna baitute. Telofasearen bukaeran Golgiren aparatuko zenbait xixku zelularen erdialdean pilatzen dira. Xixku horietan bi zelulak banatuko dituen trenkada eratzeko substantzia guztiak daude. Trenkada hori kanpotik barrurantz hazten da eta plasmodesmo izeneko porotxoak ditu.

ZELULA EUKARIOTIKOA

Page 49: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

OINARRIZKO EHUNAK Zelulak bildu, era berean ezberdindu eta eginkizun berberak elkarrekin betetzen dituztenean ehunak sortzen dira. Organoak, era berean, ehun-bilketaren emaitza dira.Zelulak biltzen diren eraren arabera ehun-mota ezberdinak aurkitzen ditugu. Ehunak sailkatzeko beste ohiko era bat zelulen egitura eta eginkizuna kontuan hartzean datza. Horrela bost mota nagusi bereizten dira:

ZELULA EUKARIOTIKOA

Page 50: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

GLOBULU GORRIAK EDO ERITROZITOAK

ZELULA EUKARIOTIKOA

Page 51: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

GILTZURRUNEKO EPITELIO KUBIKOA

ZELULA EUKARIOTIKOA

Page 52: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

TRAKEAKO EPITELIOKO ZELULAK

ZELULA EUKARIOTIKOA

Page 53: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

BURUKO AZALA

ZELULA EUKARIOTIKOA

Page 54: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

EHUN KONEKTIBOA

ZELULA EUKARIOTIKOA

Page 55: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

TENDOIA

ZELULA EUKARIOTIKOA

Page 56: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

GANTZ EHUNA

ZELULA EUKARIOTIKOA

Page 57: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

KARTILAGOA

ZELULA EUKARIOTIKOA

Page 58: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

BELARRIKO KARTILAGOA

ZELULA EUKARIOTIKOA

Page 59: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

BIRUSAKIzaki bizidunak eta bizigabeak bereizteko ondorengo kriterioak erabiltzen dira:

• Bizidunak zelulez osaturik daude.• Bizidunek hiru funtzio betetzen dituzte: nutrizioa, erlazioa eta ugalketa.

Irizpide horiek jarraituz, birusak ez dira bizidunak, ez baitaude zelulez osatuta, eta ez baitituzte nutrizio- eta erlazio-funtzioak betetzen.

BIRUSAK

Page 60: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

Ugaltzeko, gainera, beste zelula bat kutsatu behar dute eta zelularen organuluak bere menpe jarri.

Birus orok bi osagai dituzte:

Kapsida proteinez osatutako kanpo estalkia da.

Azido nukeiko molekula bat. ADN edo ARN molekulak izan daitezke. Bere buruaren kopiak eta kapsidaren osagaiak ekoizteko informazioa du molekula horrek.

Zelulen barruan bi ziklo jarrai ditzakete:

BIRUSAK

Page 61: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

Ziklo litikoa.Birusa zelularen mintzari atxikitzen zaio eta bere material genetikoa sartzen dio. Birusaren material genetikoak bere menpe hartzen du zelula eta kapsidaren osagaiak eta birusaren material genetikoaren kopiak ekoiztera behartzen du. Material genetiko berria eta kapsida elkartu egiten dira birus berriak eratuz. Zelula baten barruan 100 birus sor daitezke, eta zelulatik atera egiten dira mintza deseginez.

BIRUSAK

Page 62: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

Ziklo lisogenikoa.Birusaren azido nukleikoa zelularen barrenera sartzen da eta zelularen ADNari lotzen zaio.

Zelula horrek ez du inolako ondoriorik nabaritzen eta zelula hori birusen infekzioaren aurrean inmunea da.

Zelula erdibitzen den bakoitzean birusaren kopia ere egiten da, eta sortzen diren zelula guztiek birusaren kopia bana dute.

Horrela denbora luzean egon daitezke eta bat-batean ziklo litikoa hasi.

BIRUSAK

Page 63: Zelula

3. DBH – NATUR ZIENTZIAK

ZELULA

BIRUSAK

Page 64: Zelula
Page 65: Zelula
Page 66: Zelula